makila jaurtiketa, taba, ziba

11
MAKILA JURTIKETA: CALDERON, PILOCHO, IRULARIO,TXIRIKILA. JOKOA, JOKO SOZIOMOTORRA, JOLASA-JOKOA. KANPO LOGIKA ETA ERLAZIOAK Txirikila aukeratu dugu arrazoi desberdinengatik. Lehenengo eta behin ia desagertua den jokoa delako. Harrigarria bada ere pasa den mendeko lehenengo erdialderarte joko hau hiriko eta herrietako erregea zen, gehienetan, mutilen artean. Hainbat lekutan neskek ere egiten zuten eta beste batzuetan nahastuta. Bainan, orokorrean, esan dezakegu jokoa mutilek gehienetan praktikatzen zutela. Bestaldetik joko honetarako, 1960 urtetik aurrera emandako aldaketak herri eta hirietan, espazioari dagokionez, kaltegarriak suertatu dira erabat eta bere desagerpenera bultzatu dute. Erlazioei dagokionez interesgarriena da askotan joko hau zen aukera bakarra garizuman neskak eta mutilak elkarrekin jolasteko. Azkenez denborari dagokionez, ikusten dugu ematen dela bertsio desberdinetan: Jokoak, joko soziomotorra, eta joko-jolasa. Irabazi eta errepikatzearen plazerra agertzen da joko honetan. ESPAZIOA Orokorrean leku zabala behar zen praktikatzeko, herriko plazak, herri ondoko zelai zabal eta lauetan, eta batzuetan errepideetan eta kaleetan aurkitzen dugu. Espazioaren ziurgabetasuna zen nagusia. Ziurgabetasun handiena materialetik zetorren, batez ere egur txikia jotzean. Jolas honen eboluzioan eta desagerpenean zer esan handia izan du herri eta hirietako eraldaketa fisikoak, orokorrean esan dezakegu umeek gero eta espazoa txikiagoa dutela beraien jolasetarako eta honek hainbat jolasen desagerpena dakar. Honako hau besteak beste. Esan behar da ere betidanik joko hau joko arriskutzat hartu dela herri eta hirietan eta horrek lagundu egin du bere desagerpenean. DENBORA Joko lineala, memoriaduna, irabazleekin eta galtzaileekin. Askotan apostua ere tartean, jatekoa, gehienentan, pikuak,

description

garatu Ikastaroko hainbat jolas

Transcript of makila jaurtiketa, taba, ziba

Page 1: makila jaurtiketa, taba, ziba

MAKILA JURTIKETA: CALDERON, PILOCHO, IRULARIO,TXIRIKILA.

JOKOA, JOKO SOZIOMOTORRA, JOLASA-JOKOA.

KANPO LOGIKA ETA ERLAZIOAK

Txirikila aukeratu dugu arrazoi desberdinengatik. Lehenengo eta behin ia desagertua den jokoa delako. Harrigarria bada ere pasa den mendeko lehenengo erdialderarte joko hau hiriko eta herrietako erregea zen, gehienetan, mutilen artean. Hainbat lekutan neskek ere egiten zuten eta beste batzuetan nahastuta. Bainan, orokorrean, esan dezakegu jokoa mutilek gehienetan praktikatzen zutela. Bestaldetik joko honetarako, 1960 urtetik aurrera emandako aldaketak herri eta hirietan, espazioari dagokionez, kaltegarriak suertatu dira erabat eta bere desagerpenera bultzatu dute. Erlazioei dagokionez interesgarriena da askotan joko hau zen aukera bakarra garizuman neskak eta mutilak elkarrekin jolasteko. Azkenez denborari dagokionez, ikusten dugu ematen dela bertsio desberdinetan: Jokoak, joko soziomotorra, eta joko-jolasa. Irabazi eta errepikatzearen plazerra agertzen da joko honetan.

ESPAZIOA

Orokorrean leku zabala behar zen praktikatzeko, herriko plazak, herri ondoko zelai zabal eta lauetan, eta batzuetan errepideetan eta kaleetan aurkitzen dugu. Espazioaren ziurgabetasuna zen nagusia. Ziurgabetasun handiena materialetik zetorren, batez ere egur txikia jotzean. Jolas honen eboluzioan eta desagerpenean zer esan handia izan du herri eta hirietako eraldaketa fisikoak, orokorrean esan dezakegu umeek gero eta espazoa txikiagoa dutela beraien jolasetarako eta honek hainbat jolasen desagerpena dakar. Honako hau besteak beste. Esan behar da ere betidanik joko hau joko arriskutzat hartu dela herri eta hirietan eta horrek lagundu egin du bere desagerpenean.

DENBORA

Joko lineala, memoriaduna, irabazleekin eta galtzaileekin. Askotan apostua ere tartean, jatekoa, gehienentan, pikuak, txokolatea, eta abar. Irabaztearen plazerra agerian dago joko honetan. Baina, bada ere errepikatzearen plazerra joko-jolas honi esker. Bi plazer hoien artean joko soziomotorra ere aurkitzen dugu. Jokotik, joko-jolasera egten duen bidaiaren atsedena, agian. Dena den horren garrantzia du materiala joko honetan ez dugula topatzen jolasa objetuduna edo jolas hutsa bere bertsio artean. Baliteke guk horrelakoa planteiatzea, ziurgabetsunez beteriko eremuan, lagunen arteko leia, memoriarik gabekoa eta txirikila lagun.

MATERIALA.

Jolas honek izena hartzen du materialetik eta gehienetan egur zati txikienetik. Honek adierazten du materialaren garrantzia joko honetrako. Egurra dugu nagusia, askotan harri batzuk, blusa, jaka, eta eskuak, pieza laburra hartzeko eta bi pieza nagusien arteko proportzioa zenbatzeko eta neurtzeko. Harriagarria da hainbat joko txirikilaren eskirla batengatik irabazi ala galtzen zirela, estabaidak artean zirelarik. Materialak, denboran, oso atzera eramaten gaitu

Page 2: makila jaurtiketa, taba, ziba

baina azken urteotan topatzen dugu ere euskal pilotarako erabiltzen diren palak. Ekoizpenari buruz askotan umeek beraiek edo helduek ere laguntzen zuten.

Bukatzeko esan behar jolas honetako bertsio asko topatzen ditugula penintsula ososan eta Europa osoa, espazioan ezezik, denboran ere topa dezakegu. Honako hau hobeto azalduta analisi praxiologikoan.

METODOLOGIA.

Argi dagoena da joko honekin gehien ematen den kondukta, elkarren arteko oposizioari lotuta dagoela. Jolas psikomotorra, habilezia handia behar da txirikila jotzeko, horrek norberaren autoestimua eta hazkunde pertsonala laguntzen du. Besteen aurrean agertzera bultzatzen gaituen jokoa da. Bestalde, taldeen arteko leian oposizioa eta kolaborazioa agertzen da, taldeko lana. Gure eskuetan dago bultzatu nahi dugun kondukta erabakitzea eta horren arabera egokia den bertsioa jolastea. Bada ere, kolaborazio hutsean oinarritutako jokoa. Talde, batek txirikila leku batetik bestera, taldekide guztien laguntzaz, kontrariorik gabe, guztiok partehartzaile, guztiok irabazle. Bertsio hau ziurtasunik gabeko eremuan bada, jolas soziomotorra bete betea dugu. Taldeko lana, taldearen autoestimua handitzeko eta naturaz beteriko ekintza egiteko ezin aproposagoa.

Bigarren ziklotik aurrera eta batez ere hirugarren zikloan eta bigarren hezkuntzan. EGin daitekeen ibilbidea bertsio errezenetik edota aldrebez, hirugarren zikloan, bertsio zailena hartu eta sinplifikatuz joan.

Makila, pala, eta txirikila, ezinbestekoak dira, segurtasun distantzia garrantzi handia dauka istripuak sahiesteko.

Bibliografia.

ETNIKER.(2005). Juegos Infantiles en Vasconia.(pp400-416).

TABAK, SAKAK, TORTOLASAK

Tabak, aurreko mendean zehar, nesken jolasa izan da nagusiki. Pasa den mendearen hasieran jolasten zen gehienbat, eta adietuen arabera veste garaietan jolasaren arauak konplexuagoak izan ziren. Denboraren poderioz arauak erreztu ziren. Harriekin ere hainbat jolas bildu dira eta honek adituen arabaera tortolaxen atxindaria liteela adieraz dezake.

Page 3: makila jaurtiketa, taba, ziba

Tabak, denboran, espacio eta cultura askotan ematen den jokoa da. Telesforo Aranzadiren ustez “Tortolasek, europear etnografian leku garrantzitsua dute historioa aurreko garaietatik. Santimamiñe(basondo-Kortezubi) kobazuloetan tamaina askotako tabak aurkitu dira, gaur egun erabiltzen direnak baino hiru aldiz handiagoak hain zuzen. Seguruenez bere garrantzia hainbat errito eta sorginkeri magiko-erligiosoan koka dezakegu.

Tabatan era askotara jolastu da betidanik. Desberdintasun hau, taben izenetan, arauetan eta jolasarekin batera emten dire erretaila eta abestietan ikus dezakegu.

Jokoaren elementuak.

Jolas honetrako eremu laua behar da, dela mahaia edo zorua. Bermeo “errije” deitzen zaio leku honi, leku honetaz kanpo erortzen bazen taba bat, jokaldia baliogabetzen zen.

Bildotsaren astrágalo hezurrak erabiltzen dira, akerra eta ahuntzarenak ere erabiltzen dira.Azken hauek bilsotsarenak baino gogorragoak ziren eta beraz preziatuagoak. Pilota txikia, buztinezkoa edo kristalezkoa.(Gaur egun gomazkoa). San Millanen (A)kristalezko bola honi “cucurro” deitzen zitzaion. Bermeon(B) gaseosa botilek zeukatin kanikak erabiltzen ziren.

Zerainen(G) pilota txikia neskek beraiek egiten zute, ariz eta trapu batez, dana oso ondo biribilduta eta josita. Beste taba batekin ordezkatzen zuten askotan.

Pasa den mendearen 70 hamarkadatik aurrera plastikozko pilota eta tabak erabili dira.

Moredan(A) neskek “sartenada”, edo “rancho”-etatik lortzen zituzten tabak, ondo garbitu eta lijatu ondoren jolasteari ekiten zioten. Alboko aldeak lisatzen zuten tabak hobeto paratzeko.

Etxean egiten ziren bildots hilketetan ere tabak eskuratzeko aprobetxatzen zen.

Izurdiagan(N) taba ona izateko, garbitu, haragi zatiak kendu, lixiban egosi, eta siku zeudenean, aldeak lisatzen ziren harri baten kontra igurtzen. Ondoren oso arrunta zen tabak margotzea. Horretarako hatzaletarako esmaltea erabiltzen zen, Durangon(B), Beasainen(G) edota anilina eta loretarako tinteak, Pipaonen(A).Neska askok tabak margotzen zituzten politagoak izateko eta veste nesken tabetatik desberdintzeko. Tabak eta kanika, ohialezko poltsatso batetan eramaten ziren.

Jolasaren izenak.

Page 4: makila jaurtiketa, taba, ziba

Taben aldeetako izenak

Page 5: makila jaurtiketa, taba, ziba
Page 6: makila jaurtiketa, taba, ziba

Jolasten zen bitartean, asotan erretailak erabiltzen ziren, Narvajan(A) abesten zen:

“A primeras,/ a segundas/ a terceras/ a cuartas” aldi berean esaten zen “pido que te vuelvas”. Bukatzeko Salvatierran honako hau abesten zen:

Saca y pon,

Para María de Antón,

Cucu y carne,

Para la Virgen del Carmen.

Bibliografia eta webgrafia.

Lekuz leku erabiltzne taba kopurua aldatzen da, normalean 4 taba eta kanika edo veste taba bat, vaina badaude ere lekuak, gehiagorekin. Bernedon(A) hamabi taba erabiltzen ziren. Herri honetan bukatzean honako hau esaten zen:

Para Dios,

Para la Virgen,

Para el Niño Jesús

Amén Jesús.

A turrux ( Hau esatean guztiak hartzen zire bi eskuren artean eta musu bat ematen zitzaien Beste lekuetan,berriz, sei taba erabiltzen ziren Apellaniz(A).

Izurdiagan(N) azken lau taba hartzean “Amen Jesús” esaten zen.

Juegos Infantiles en Vasconia.(2005) Etniker. (467-481)

http://www.euskomedia.org/aunamendi/138342?q=a+tabas&numreg=2&start=0#0

http://www.euskonews.com/0118zbk/berrikus11801.html

Page 7: makila jaurtiketa, taba, ziba

ZIBA. LA TROMPA. TRONPAKA

Euskal Herrian oso zabaldua den jokoa dugu. Gaur egun ere zorionez urtero ikusi ahal dugu kale eta hainbat eskoletako patioetan. Ziba hiru zati desberdintzen dugu, goiko txortena, Koroa, gorputza eta burdinezko punta, Zeanurin “untzia”.

Pagoz, artez, aritzez, akaziaz, lizarkiz, eta ezpelkiz eginak izaten ziren zibak normalean. Ume bakoitzak berea zuen, errege oparitzat jasoa edo etxean eskuz egindakoa. Apodakan ziba gabonetako saria izaten zen eta amamak koroia oparitzen zion.

Formaren arabera izen desberdinak hartzen ditu. Luzea eta estua Portugaleten(B) “fraile” deitzen zaio. Handienak Galdamesen(B) “obispos”

Karrantzan oso handiak direnak “trompos”. Euskeraz honako izenak topatzen ditugu. Armaion(A) “ziba”, Garagartza-Arrasate (G) “txiba” Altzai(Ip) “dantzariñe”.

Sokan oso normala zen txapa bat zulatuta edo zulodun txanpon bat. Jaurtitzeko era desberdinak ziren:

Page 8: makila jaurtiketa, taba, ziba

Goitik behera. A lo chico.

Horizontalki. A lo chica.

Besoa bizkarretik. A lo torero

Hanka azpitik. A lo vaquero.

Ziba zoruan eta oinez jo. A lo futbolista.

Ziba airera gora. A lo paracaidista.

Aldrebez dantzatzen zuenean honakoak esaten zuten:

Allo(N). “Se vuelve”; Durango(B) “de culo”; Barakaldo “patata” hórrela egiten zuenean beste guztiek aprobetzatzen zuten oinez jotzeko eta urruntzeko.

Zibak bira egiten zuenean desplazamendurik gabe lotan geratu zela esaten zen. Durangon(B) horri “azkenengo lua” deitzen zaio. Salinas de Añanan ziba lotaraztera jolasten ziren. Muskizen ziba lotan zegoenean “andar serita” esaten zitzaion eta mugimenduan zarata egiten zuenean “andar tar-tar”.

Bibliografia.

Juegos Infantiles en Vasconia.(2005) Etniker. (pp 492-4989

Page 9: makila jaurtiketa, taba, ziba