· PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden...

29

Transcript of · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden...

Page 1: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila
Page 2: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila
Page 3: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila
Page 4: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

© Testuarena: Fernando Morillo © Edizio honena: Gaumin

ISBN: 978-84-939229-4-8 L.G.: SS-1285-2012

Liburuzainaren fitxa:

Morillo, Fernando (1974 - )

Abbadiaren sekretua - 1. edizioa- Irun: Gaumin, 2012144 or.; 14,8x21 cm. Gaiak: Antton Abbadia, Abbadia Eremua, Hendaia, adiskide-

tasuna, euskara, abenturak, historia, zientzia, bidaiak, oztopoak gainditzea...

Azalaren diseinua: Cristina GonzálezMaketazioa: GauminInprimatzailea: Gráficas Díaz Tuduri, S.L.

Page 5: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

Page 6: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila
Page 7: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

5

Liburuaren nondik norakoa eta eskertzak

2011ko udazkenean, EKEk, IAEZIk eta EIEk antolaturiko Literatura Egonaldia bekara aurkeztu nintzen. Zorte handia izan nuen, eta niri egokitu zitzaidan. Abbadia Eremuko Nekatoenean izan nintzen hilabetez, Antton Abbadiaren ahotsa entzuten (ez nau harritzen Anttonek leku hura aukeratu izanak: bikaina da ametsak jorratzeko!).

Gizon aparta izateaz gain, bizitza arras erakargarria eta aberatsa izan zuen Abbadiak. Gurean, ordea, merezi baino gutxiago ezagutzen dugu hartaz, are gutxiago gazteen artean.

Gabezia ikusita, hona neure hasierako asmoa: Antton Abbadiari buruzko abentura-istorio labur bat idaztea, batik bat irakurle gazteak harrapatzeko eta, ahal zen neurrian, haiei Anttonen oihartzunaren zati

Page 8: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

6

bat behintzat helarazteko. Laurdenaren laurdena ere azaltzea ezinezkoa zen arren, akuilu gisa jokatzea nuen helburu.

Lehenbiziko arazoa: Abbadia nik aurretik nekiena baino ASKOZ gehiago zen. Zientzia, filologia, euskal kultura, bidaiak, geografia, folklorea, antropologia, historia, numismatika… eta abar eta abar eta abar. Pasioa eta zirrara barra-barra! Nola txertatu horren minimoa ere nobela labur batean? Ezin!

Asmoa aldatu nuen. Gazteentzako liburu labur bat idatzi beharrean, zergatik ez nuen Anttonen bizitza bera nobelatzen? Material itzela bildua neukan, eta banuen sobera pasadizo eta hari zoragarri itsaso horretan nabigatzeko.

Bigarren arazoa: luzera! Anttonek ehunka bizipen, lagun eta etsai interesgarri izan zituen. Milaka orrialde behar ziren egoki irudikatzeko. Ezinezkoa.

Bi asmoak biltzea erabaki nuen. Hasieran pentsatu bezala, gazteentzako abentura

bat idatziko nuen, Abbadiari (eta Hendaiari!) buruzko kontutxo gutxi batzuk baino sartu ezin banituen ere. Abbadia handiak bizitako hamaika abentura hartu ditut oinarri eta ardatz hemengoak margotzeko. Eta, ziur asko Anttonek berak onartuko lukeen moduan, bere izana margotu nahi izan dut izena baino gehiago. Nahikoa ote irakurle bakarren batzuk murgilarazteko gizon bikain horren mundu zoragarrian? Ea hala den!

Ondoren, etorkizunerako neure buruari egindako promesa: Abbadiaren bizitza nobelatzea, ezinbestekoa iruditzen zaidan bezain sakon, luze eta zabal. Zizelkatzeko ametsen kutxan uzten dut zain neurekiko hitzarmena.

Page 9: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

7

Orain, ordea, oraingoa. Abbadiaren sekretua. Antton Abbadiaren melodia, gaurko gazteen belarrirako.

Liburuak hilabete batzuk eskatu dizkit helmugara iristeko, eta azkenean hemen da.

Eskerrak eman behar dizkiet bekaren antolatzaileei eta lagundu didatenei:

- Zuhar Iruretagoiena, egonaldian bertan ezagututako artista, eta barruko argazki batzuen egilea (eta Dani!). :-)

- EKEn (Euskal Kultur Erakundean): Pantxoa Etchegoin.

- Euskal Itsasbazterreko IAEZIn (Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrean): Eric Dicharry, Fabienne Gracy, Ganix Grabières eta Pascal Clerc.

- Abbadia Gazteluan: Serge Lonca eta Céline Davadan.

- EIEn (Euskal Idazleen Elkartean): Carmen Valois.

- Gaumin Argitaletxean lagun eta lankideei: Naiara Ibar eta Cristina González.

Amaitu da hitzaurrea. Istorioa abiatzear da. Goazen ba!

Page 10: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

8

Page 11: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

9

I. Abbadia Eremua

Page 12: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

10

I. Abbadia Eremua

Page 13: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

11

1. Alar

Hendaia, Kaneta portutik hurbil

Izan dira izarzale asko nire aurretik. Etorriko ahal dira gehiago ondoren!

Alar dut izena eta izarrak maite ditut. Haien bakea eta argia. Haien xuxurla isila.

Hendaiarra naiz. Beharbada horrexegatik dauka halako pisua nire ametsetan Antton Abbadiak. Huraxe dut, izarzale guztien artetik, kuttunen. Hendaian bizi izan zen luzaro, ni bezala, baina, ni ez bezala, dozenaka herri zeharkatu zituen, bidaiari gisa, ikertzen, jakin-mina pizten, hizkuntzak ikasten, euskara bultzatzen. Ahal bezainbeste ikusi zuen, ahal bezainbeste ikasteko.

Aitona-amonek, inork entzuten ez diela uste dutenean, Anttonen antza dudala xuxurlatzen dute. Ziur asko, jarraian duzuen abentura honekin ulertuko duzue zergatia.

Page 14: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

12

2. Aitona Daniel

Gaua zen eta leihoaren alboan nengoen. Eskuetan neukan nire teleskopio txikia, baina ez nintzen zerura begira ari. Izan ere, ez nengoen nire logelan, aitona Danielenean baizik. Aitona oso gaixo zegoen. Harengan neukan arreta osoa.

Eztul itsusia egin zuen. —Alar, utzi teleskopioa eta zoaz lotara behingoz —

esan zidan aitonak—. Ondo egongo naiz. Nire ezpainei kosk egin eta leihotik begiratu nuen. Kanetako portua neukan begien aurrean, Hendaiako

txokorik politenetarikoa. Txingudiko badiaren zati handi bat ikusten da handik, eta Hondarribia herriko bista bikaina. Alboan, Gaztelu Zaharra izeneko gotorleku erdi-eraitsia. Harrien babesean, Pierre Loti idazlearen etxea, oraindik ere haren fantasiaren magiaz kutsatua. Iluntzean, dozenaka argiz janzten da eremu osoa: izarren izpiena, kaleargiena eta gizakion leihotxo piztuena.

Egoera normalean, miresgarria iruditzen zait hura guztia. Ez zen egoera normala.

Aitona Danieli begiratu nion. —Zuk egin behar duzu lo, aitona. Eta nik zure

ondoan egon behar dut. Kaiet anaiak eta biok barre egiten genion askotan,

oso buru ikusgarria duelako: haren burugaina billar-bola baten modukoa da, soil-soila, baina bi patilla gris

I. Abbadia Eremua

Page 15: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

13

erraldoi ditu ia kokotseraino. Ezagutzen ez dutenek titiriteroa edo zirkuko artista xelebreren bat dela uste izaten dute.

Gau hartan, tamalez, ez zidaten graziarik egiten aitonaren bi patilla itzelek.

Nire teleskopioaren lentea babestu nuen plastikozko tapa beltzarekin.

Bost axola bista. Bost axola unibertsoa! Aitonaren eztulak beste guztia estaltzen zuen.

—Alar, non da zure anaia? —galdetu zidan—. Non da Kaiet?

Sorbaldak jaso nituen. —Ez dakit. —Beti horren zintzoa, e? Jakingo ez duzu ba, Alar.

Ziur asko, olatuak surfeatzen ariko da, eta ordu honetan debekaturik dauka. Baina ez duzu salatu nahi, ezta?

Zuzen zebilen, eta ez nuen ezer esan. Aitona sabaiari begira egon zen puska batez.

Tik-tik, tik-tik entzun nuen. Txalaparta leun eta bitxi bat balitz bezala.

Txingudi badiako itsasontzietako masten eta soken arteko kolpetxoek sorturiko hotsa zen, gau-txorien kantei konpetentzia musikala egin nahiko baliete bezala. Normalean, soinu horiek lasaitu egiten ninduten: txoriena eta itsasontziena. Biek egin dezaketelako hegan, haizea edo itsasoa nabigatzean.

Normaletik urrun nengoen, ordea. Aitonaren begirada samurra sumatu nuen. —Hain antzekoak zarete, eta aldi berean hain

desberdinak… —esan zuen. —Zer?

Page 16: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

14

—Kaiet eta zu. Aitonak eztul egin zuen. Berriro. Ni ahal bezain

serio jarri nintzen. Ur-trago bat edanarazi nion. Apur bat lasaitu zen. —Aitona, neka-neka eginda zaude. Lo egin behar

duzu. Itxi begiak. Ea, itxi begiak behingoz. Horrela. Minutu batzuk geroago, aitonaren zurrunka arinak

entzun nituen. Nire pozerako, berehala lokartu zen gau hartan.

Hanka-puntetan atera nintzen logelatik. Sekulako sustoa hartu nuen orduan. Norbait ikusi

nuen niri begira, ilunpean. Oso buru arrarodun izakia zen.

3. Amona Rebeka

Izakiak eskuak altxatu zituen, lasai egoteko adierazteko bezala. Ni lasai ez, baina geldirik behintzat egon nintzen, zer egin ez nekielako bereziki.

Laguna zen? Arerioa? Lasterka hasi behar nuen? Garrasika?

Izakiak, mugimendu azkar batez, maskara itxurako bat kendu zuen burutik.

—Amona? —atera zitzaidan, sinetsi ezinda—. Amona!

I. Abbadia Eremua

Page 17: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

15

Orduan jabetu nintzen hobeto. Amonak tximeleta-sare bat zeukan buruan, eta filmetako gerlari baten moduan zegoen jantzita: ehiza-txaketa bat soinean eta zinta bat kopetan lotuta.

—Amona, zer arraio ari zara horrela? Amonak oso zabalik zituen begiak, beldurrez balego

bezala. Ezinezkoa zen, noski. Amona Rebeka ez zen inoiz beldur. Ezta gaztetan egokitu zitzaion gerra latzaren garaietan ere.

Hurbiltzeko keinu urduri bat egin zidan. —Alar, zurekin hitz egin behar dut —xuxurlatu

zidan. Larritu egin nintzen. Aita eta ama kanpoan ziren

lanean, astebeterako. Huraxe izan zen burura etorri zitzaidan lehenbiziko izua.

—Zerbait gertatu zaie aitari eta amari? —Ez! Zure gurasoak ondo daude. Baina Alar,

entzun ondo, mesedez. Zerbait kontatu behar dizut. Garrantzitsua da. Biziki garrantzitsua. Badakizu sekretu bat gordetzen?

Page 18: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

16

4. Sekretua

Kaiet isil-isilik sartu zen etxean. Berandu samar zen, eta ez zituen Alar eta aitona-

amonak esnatu nahi. Hondartzan olatuak hartzen ibili ondoren, bapo nekatuak zituen giharrak mutilak. Gustura hartu zuen ohea.

Ez zekien zenbat denbora egon zen lo, baina kolpetik esnatu zen. Zerbait sentitu zuen bere logelan ziztuan sartzen.

Kaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi-makila hartu eta defendatu?

Makilari heldu zion. Isil-garrasi bat entzun zuen orduan: —Kaiet! Kaiet, esna al zaude? Ni naiz!Kaietek makila jaitsi zuen. —Alar! Burutik jota al zaude? Nolatan sartu zara

horrela nire gelan? Ia burua kendu dizut makilakada batez!

Alar erdi-oihuka hasi zen. —Lokartu egin nintzen, Kaiet! Bart zure zain geratu

nintzen ohean… eta loak hartu ninduen! —Xxxxxo! Edo aitona-amonak esnatuko dituzu.

Atzo berandu itzuli nintzen. Alarrek ahotsa jaitsi zuen:

I. Abbadia Eremua

Page 19: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

17

—Hitz egin behar dugu, Kaiet. Larria da. Kaietek sorbaldetan jarri zizkion eskuak anaiari: —Alar, ondo al zaude? Alarrek ezpainak zimurtu zituen, etsipenez. —Zuk badakizu zer den sekretu bat, Kaiet? —Ez dizut ulertzen. —Sekretu bat. Kontatu behar ez den zerbait. —Hara bestea. Badakit zer den sekretu bat. Baina

ez dakit zer esan nahi duzun. Zer da? Ez da ba aitona izango? Edo aita eta ama?

—Ez. Kontua da… Ez nizuke zerbait esan behar, Kaiet. Baina esan behar nizukeela uste dut.

—Ez dizut ezer ulertzen, Alar. Zer demontre gertatzen da?

Alarrek segundo pare bat hartu zuen erantzuteko: —Esaten badizut ez da sekretua izango.—Alar! Utziko al dituzu tontakeria horiek eta

argituko al didazu behingoz!—Amona. Kaietek berriro heldu zion sorbaldetatik anaia

txikiari. Apur bat astindu zuen: —Zer gertatu zaio amonari? Atzo zure txanda zen

aitona zaintzeko, ezta? Non da amona? —Joan egin da. —Joan? Alarrek begirada jaitsi zuen. Malko bat erori zitzaion. —Sekretua zela esan dit amonak. Ez kontatzeko. —Nora joan da, Alar? —Alarri hasperen isil bat

atera zitzaion—. Alar, erantzun! Nora joan da?

Page 20: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

18

—Abbadia Eremura. Kaietek atzera egin zuen, besoak gurutzatuta. —Ja! Gezurretan ari zara. Urteak dira amona Rebeka

ezin dela mendira joan. Alergia bitxia die eltxoei.—Gogoratzen duzu tximeletak harrapatzeko sarea? —Ganbarako gorri ilun zaharra. —Ba, amonak buruan jantzi du. Eltxoen aurkako

kasko gisa edo. —Zer uste duzu, hori sinetsiko dudala? Alarrek ez zion jaramonik egin, eta jarraitu egin

zuen: —Gerlariz jantzi da. Aitaren ehiza-txalekoa ipini du,

kopetan zinta beltz bat lotu eta burua tximeleta-sarez estali du.

—Amona Rebeka bitxia da, ez zoroa. —Kaiet, amona beldur zen. —Amonak ez du sekula beldurrik izan! Ezta gerra

sasoian ere. —Badakit. Baina atzo dardarka ikusi nuen. Ez zen

hotzagatik, Kaiet. Norbait itzuli dela esan zuen. —Nora itzuli? Nor?—Ez dakit. Itzuli egin dela bakarrik esan zuen.

Eta zerbait egin behar zuela. Hemen geratzeko eskatu dit, inori ez esateko. Bera itzuli arte, sekretua zela. Egunsentirako bueltatzeko asmoa zuen.

Kaietek ordua begiratu zuen. Goizeko zortzi eta erdiak.

—Egunsentia igaro da, Alar. —Hori ba! Eta ni lokartu egin naiz… Abbadia

Eremura joan behar dugu amonaren bila.

I. Abbadia Eremua

Page 21: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

19

Kaietek ukabilak itxi eta elkarren kontra jo zituen. —Ados. Baina zu ez, Alar. Norbaitek hemen geratu

behar du aitona Daniel zaintzeko. Alarrek kopeta belztu eta aldakatan jarri zituen

eskuak, hura gogor eztabaidatzeko prest. Ez zuen aukerarik izan. Ahots sakon bat iritsi zitzaien orduan, eta ilerik gabeko burua eta bi patilla erraldoi sartu ziren atetik:

—Alar, Kaiet! —oihukatu zien aitonak—. Zer ari zarete? Zer gertatu zaio amonari? Kontadazue oraintxe bertan den-dena. Entzun duzue?

5. Nikole

Nikole motxila prestatzen ari zen. Kaiet lagunarekin geratuta zegoen Mediatekan,

Hendaiako udal liburutegian. Antton Abbadiari buruzko lan bat egin behar zuten elkarrekin.

Bitxia zen. Kaieten familian, itxuraz, betidanik egon ziren obsesionaturik Abbadiatarrekin. Kaietek esan zionez, Alar anaia txikiak Antton hartzen zuen bere bizitzaren eredu nagusi gisa. Eta aitona-amonek hamaika istorio kontatzen omen zizkieten Antton, haren anaia Arnaud eta oro har Abbadiatar guztien inguruan.

Kaietek gehiegikeria zela uste zuen. Orain ere,

Page 22: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

20

ikastetxeko lan hura prestatzeko, lagunak nahiago zuen liburutegira joan bere familiako jakintsuei galdetzea baino.

—Datuz eta pasadizoz itoko gintuzkete aitona-amonek, Nikole —azaldu zion orduan Kaietek—. Ba al dakizu zer xuxurlatzen duten entzuten ez ditugula uste dutenean?

—Zoragarriak zaretela —egin zuen proba Nikolek. —Alarrek Anttonen antza duela, eta nik Arnaudena,

haren anaiarena. —Masailak bete eta putz egin zuen, zentzugabekeria zela adieraziz bezala—. Oso maite ditut, Nikole, baina nahiago dut lana geure kabuz egiten badugu, liburutegian bertan. Edo ez gaituzte bakean utziko amaitu arte. Eta gero ere ez.

Nikolek arazorik gabe onartu zion, irribarrez. Gainera, gustuko zuen liburutegiko eraikina. Kanpoko txoko batetik begiratuta, itsasontzi bat iruditzen zitzaion etxea. Hamaika abenturaz osaturiko itsasoa zeharkatzen zuen barku zuri-urdin eta misteriotsua.

Nikolek kolpeak entzun zituen bat-batean. Nondik zetozen? Pauso azkarrak zirela ohartu zen, etxeko eskaileretan

gora. Ama ziztu bizian sartu zen barrura, arnasestuka eta gorri-gorri eginda.

—Nikole! Non zaude? Neskak esku batez agurtu zuen. «Ez al duzu ikusten?

Zure aurre-aurrean, ama!», pentsatu zuen, baina amaren urduritasuna ikusita, ez zuen ahoskatu.

Ama lasterka batean joan zitzaion. Lasaitasun hasperena egin zuen emakumeak.

—Zure sakelako telefonora deika eta deika ibili naiz.

I. Abbadia Eremua

Page 23: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

21

Nikolek bere logela seinalatu zion. —Bateriarik gabe neukan, ama. Kargatzen ari da. —Ez al zenuen Abbadia Eremura joan behar? —Antton Abbadiari buruzko lan bat egin behar dut

Kaietekin. Baina Mediatekan, ez eremuan. Nikoleren amak eskuak elkartu eta gorantz begiratu

zuen. —Eskerrak, ene. Udaleko bulegoan nengoen lanean,

baina entzun bezain laster etorri naiz. —Zer entzun?—Jendea desagertu da Abbadian, Nikole. Ez dakite

ziur zer izan den, istripua edo zerbait okerragoa. Gizon edadetu bat galdu omen da lehendabizi, eta gero neskato bat. Eremua ixten ari dira, eta barruko guztiak kanpora atera nahian. Polizia beldur omen da ez ote dituzten bahitu.

—Benetan? —Oraingoz ez dute zabaldu nahi. Aitzakiaren

bat erabiliko dute eremua ixtean jendea gehiegi ez larritzeko. Zer gertatu den argitu bitartean behintzat. Nikole? Orain adi-adi entzun behar didazu, ados? Agian ez da ezer, baina badaezpada zu ez hurbildu hara. Orain bulegora itzuli behar dut. Nikole? Etxean geratu, entzun?

—Etxean. —Eta esan zure lagunei. —Bai. —Lagun guztiei! —Guztiei, ama. Lagun guztiei. Ama joan zenean, Nikole motxilari begira geratu zen

Page 24: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

22

une batez. «Lagun» hitzak min egiten zion. Lagunak. Berak ez zituen asko. Eskuin eskua altxatu eta bost

hatzak zabaldu zituen. Bost lagun baino gutxiago zituen. Hatz lodia eta erakuslea tolestu zituen. Hiru lagun baino gutxiago. Beste bi hatz tolestu zituen: erdikoa eta eraztun-hatza. Txikia bakarrik geratu zitzaion bistan.

Hatz bakarra. Lagun bakarra. Ezin zion amari halakorik esan, lagun bakarra zuela.

Neska xelebrea zelako. Bakardadea maite zuelako. Ikaskideek ez zutelako bera oso gogoko. Baina ezin zion aitortu amari, edo min handiagoa hartuko lukete, bai amak, bai berak ere. Lagun asko zituela errepikatzen zion amari behin eta berriro. Asko. Ezin konta ahala lagun.

Balkoira atera zen, arnasa hartzeko. Itsasoaren bulebarrean bizi zen, hondartzaren ondoan zihoan hiribidean.

Oro har, inguruko etxeak hutsik egoten ziren. Etxeak eta kale gehienak. Opor-egunetan izan ezik, noski. Orduan Hendaia gainezka egoten zen, turistez eta bisitariez. Nikolek beste egunak maite zituen: bake-egunak. Hondartza eta ia itsasoa bera ere bereak zirela senti zezakeenetan.

Orduantxe bezala. Itsasoa nahiko behean zegoen, eta ez zen ia

inor ikusten hondartza zabalean. Bere hondartzan. Txingudiko badiako ertzetik hasi, historiaz eta istorioz beteriko Kasinoko eraikintzarretik pasa eta beste muturreko arrokazko bi bizkietaraino. Abbadia Eremua eta Hendaia zaintzen duten Dunbarrietaraino.

I. Abbadia Eremua

Page 25: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

23

Giro grisa eta nahasia zegoen. Haizeak ilea astindu zion. Gogor samar jotzen zuen, eta olatuak gero eta indartsuago zebiltzan.

Nikole barrura sartu eta sakelako telefonoa piztu zuen, Kaieti Abbadiako bahiketarena kontatzeko. Mezua idazten ari zela, ordea, beste bat iritsi zitzaion. Kaietena berarena zen.

Barka, Nikole. Ezin Mediatekara joan. Eutsi horri: amona gerlariz jantzi eta Abbadia Eremura abiatu da. Bila goaz. Gero kontatuko. Aio!

6. Gure bekatua

—Ondo al zoaz, Alar? —galdetu zidan Kaietek. Aitonaren lan-kamioi zaharrean gindoazen Abbadia

Eremurantz, aitona bera, Kaiet eta hirurok. Aitona eta Kaiet aurrean zihoazen, eserlekuetan.

Kamioiko aurrealdea txikia izanik, ez zegoen hirugarren batentzako lekurik, eta nik atzean sartu behar izan nuen, belaki berde ilun baten azpian. Ez zen arriskutsua, baina bai deserosoa.

—Lasai —erantzun nion—. Errusiar mendian joatea bezala da.

Aitonaren eztula entzun nuen. Kaietek eta biok eztabaidatu egin genion, gogor

Page 26: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

24

eztabaidatu ere. Ez genuen inondik ere nahi bera eremura joatea. Moldatuko ginen gu! Ezinezkoa zen, ordea, aitonari kontra egitea. Ez begiak pizten eta patillak lazten zaizkionean behintzat.

Orain harantz ginen. Abbadia Eremura iristear. Eremua. Eremuak zerbait du. Esaiozue xarma, magia

edo lilura. Edo dena batera. Ni beti sorgindu naute hango haritzek eta kaioek, hango arratoi erraldoiek eta itsaslabarren kantek. Uraren eta lurraren arteko dantza. Eta gaztelu miragarria. Lainoz beteriko ipuin batetik ateratakoa zela iruditzen zitzaidan.

Une hartan, noski, ez nintzen lekua mirestera joan. Kaietek eremuko aterantz seinalatu zidan. —Jende ugari dago, Alar. Esango nuke asko

jendarmeak direla. Hura ikusita, aitonak distantzia apur batera aparkatu

zuen kamioia. Ni biziki kezkaturik nengoen: hainbeste polizia… Ez al zitzaion ba ezer gertatuko amonari?

Aitona lurrera jaitsi, eta kamioiko atean bermatu zen.

—Susmo txar bat daukat —esan zigun—, baina ez zuek pentsatzen duzuena. Lepoa egingo nuke jendarme hauek ez daudela hemen amonagatik. Entzun, Kaiet. Joan zaitez polizia horrengana eta galdetu zer gertatu den. Baina atentziorik eman gabe gero!

Kaietek berehala bete zuen eskatutakoa. —Poliziak ez dit ezer kontatu —azaldu zigun

itzultzean—. Ezin dela eremuan sartu bakarrik. Ezin al diot esan amona barruan dela?

—Ez! —eten zion aitonak. Bere bi patillak laztandu zituen pentsakor. Begirada oso serioa zuen—. Barrura

I. Abbadia Eremua

Page 27: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

25

sartu behar dut. Ez dakit… Haize-bolada bortitz eta hotz batek jo gintuen. Iruditu zitzaidan aitona gugatik zela beldur, eta

damuturik zela gu hara hurbildu izanaz. Sartu egin nahi zuen, baina ez gintuen arriskuan jarri nahi… arriskua zena zela ere. Beharbada, beragatik ere egongo zen kezkatuta. Ez zegoen preseski egoerarik onenean super-heroiarena egiteko.

Eskutik heldu nion berehala. —Aitona —deitu nion—. Ez eman buelta gehiago.

Gu izan gaitezke zure hankak eta eskuak. Behar gaituzu. Baina zer gertatzen den azaldu behar diguzu lehenbizi.

Ezetz eta ezetz zioen buruaz. —Oso gazteak zarete…Kaiet aurrean jarri zitzaion, zut-zutik. Aitona

bezain altua zen jada. Horregatik egingo zuen gainera, erakusteko zenbateraino behar gintuen. Gazteak ginen, baina ez hain txikiak. Ez hain ahulak. Edo.

—Aitona, amonak laguntza behar du —azaldu zion Kaietek—. Ezagutzen nauzu, eta ezagutzen duzu Alar. Lagundu dezakegu. Eta laguntzen ez badugu, ez diogu inoiz barkatuko geure buruari. Ez al da hori okerragoa?

Aitona isil-isilik geratu zen. Gorantz begiratu zuen, eta eremurantz jarraian.

—Zer egin behar dugu? —galdetu zuen Kaietek—. Esan.

Azkenean, arnasaldi luze eta ozen bat atera zitzaion aitonari. Ematen zuen zerbait onartu zuela. Edo ez zuela aukera askorik onartzea baino.

—Arriskurik txikiena baldin badago, ospa. Ados?Baietz adierazi genion buruaz.

Page 28: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

26

—Ez zait gustatzen zuek sartzea. Batere ez. Baina badirudi ez dela beste modurik. —Eremuko eskuinalderantz begiratu zuen, itsasotik urruntzen zen alderantz—. Gazteak, beste bide bat hartu behar dugu. Goazen hortik gora, kanpo aldetik. Pasagune erdi-ezkutu bat ezagutzen dut.

Ezin izan nintzen isildu: —Aitona, hainbeste jendarme ate aurrean… Ezin al

dute lagundu? Aitonak esku bat pasatu zuen bere buru soiletik: —Ai, Alar. Oker ez banabil, guk geuk konpondu

beharko dugu… konpondu beharrekoa. Poliziek ez lukete ulertuko. Ezin. Gainera, ez dagokie. Bekatua gurea da.

Aitonak ez zigun besterik azaldu, eta Kaiet eta biok jakin-minez eta urduritasunez lagundu genion bidean gora, Abbadia Eremua inguratzen zuen goiko ertzerantz.

Gure bekatua?

7. Gero arte!

Nikolek bost aldiz jarraian markatu zuen Kaieten telefono zenbakia. Alfer-alferrik. Ez zuen seinalerik hartzen.

Nola edo hala hitz egin behar zuen ba lagunarekin.

I. Abbadia Eremua

Page 29: · PDF fileKaietek atzera bota zuen manta eta salto azkar batez jaiki zen. Segundo-laurden bateko zalantza izan zuen: zer egin, handik ospa, edo ezkerrean zeukan mendi- makila

Abbadiaren sekretua

27

Jendea bahitu zutela kontatzeko. Abbadia Eremura ez joateko esateko.

Nikole etxe-sarreran zegoen. Zalantzatan. Lagunaren bila Joan? Ez joan? Deitzen jarraitu?

Mingaina atera zion sarrerako ispiluan islatzen zen irudiari. Bereari. Ez zitzaizkion ispiluak gustatzen. Bere islan ikusten zuen neskatoa txikia zen beti, kumetxo baten modukoa ia. Eta argala, zurtoin fin baten erara. Eta aurpegia orezta laranjaz beterik zuen.

Zoritxarrez, ispiluetako islek eta berak antz handia zuten.

Eskuin eskua altxatu zuen ispiluaren aurrean. Bost hatz. Lau hatz jaitsi zituen. Erakuslea soilik utzi zuen altxaturik.

—Bat —esan zuen—. Lagun bat dut. Bakarra. Egoskorra eta burugabea. Zulorik beltzenean sartuko litzatekeena barruan zer dagoen ikustearren soilik. —Oihu egin zuen—: Har ezazu telefonoa behingoz, Kaiet!

Berriro deitu zion lagunari. Seinalerik ez. Nikolek bere artilezko jertse urdina jantzi zuen

presaka. Laguna, bere lagun bakarra, arriskuan egon zitekeen.

—Hiru ordu —murmurikatu zuen. Hiru ordu falta ziren bere ama etxera itzultzeko. Lau

ordu aita itzultzeko. Sobera denbora zuen eremuraino lasterka joan, Kaiet aurkitu, azaldu beharrekoak azaldu eta etxera itzultzeko. Dena, aitak eta amak jakin gabe.

Erabakia hartu zuen, hortaz. —Gero arte! —oihukatu zion etxe hutsari. Lasterka abiatu zen kalerantz.