New Horizons Plutonerako bidean da · 2013. 2. 6. · BI EGUNETAN JAURTIKETA ATZERATU ETA GERO,...

11
BI EGUNETAN JAURTIKETA ATZERATU ETA GERO, Urtarrilaren 18an jarri zuten espaziorako bidean New Horizons zunda Floridako Cañaberal lurmuturretik. NASAren misio honen helburuak Pluton eta Txaron dira, gure eguzki-sistemako azken muturrean dagoen planeta eta haren ilargia, hain zuzen ere. 2015ean iritsiko da zunda Plutonera, eta planetaren eta ilargiaren gainazala, geologia eta atmosfera aztertuko ditu. Ondoren, Kuiperren gerrikora zuzenduko da. New Horizons ez da Lurrera itzuliko. New Horizons Plutonerako bidean da 2005 URTEKO KLIMARI BURUZKO HAINBAT DATU plazaratu dituzte Ingalaterrako ikertzaile batzuek. Haiek bildutako datuen arabera, Ipar hemisferioan 2005a izan da urterik beroena datuak jasotzen hasi zirenetik, hau da, 1860tik hona; Planeta osoari dagokionez, berriz, bigarren urte beroena izan da. Ikertzaileek batez besteko tenperaturen datuak ere eman dituzte, erreferentziatzat 1961 eta 1990 urteen arteko tenperatura hartuta. Tenperatura horrekin alderatuta, Ipar hemisferioa, batez beste, 0,65 Celsius gradu beroagoa izan da 2005ean; eta bi hemisferioak kontuan hartuz gero, batez besteko tenperatura erreferentziakoa baino 0,48 Celsius gradu altuagoa izan da. ASTRONAUTIKA NASA ASTRONOMOEK EZ DUTE INOIZ IKUSI ZULO BELTZIK, baina badakite galaxia espiralen zentroetan daudela, eta inguruko izarrek isuritako guztia ‘jaten’ dutela. Horren adibide da NGC1097 galaxia espiralaren zentroan dagoena. Orain, ESO behatokiko astronomoek inoiz baino bereizmen handiagoarekin egin diote argazki bat galaxia horren zentroari. Haien ustez, han, zurrunbilo erraldoiaren erdian, zulo beltzaren jarduerak eragiten dituen gas-lasterrak ikusten dira. Zulo beltz batetik gertu ASTRONOMIA 2 E LHUYAR . 2006 KO OTSAILA berriak labur Berriak labur ESA ZUZENKETA Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren 216. zenbakian, RESOPYR taldearen lanaz hitz egin genuen ‘Iraganeko legea Pirinioetan: bizirik irautea’ artikuluan. Taldearen koordinatzaile gisa Eloisa Ramirez irakaslea azaltzen da, eta Nafarroako Unibertsitatekoa dela aipatzen du. Alabaina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea dela zehaztu behar dugu. MEDIKUNTZA 2005eko klimaren datuak eskura ARTXIBOKOA

Transcript of New Horizons Plutonerako bidean da · 2013. 2. 6. · BI EGUNETAN JAURTIKETA ATZERATU ETA GERO,...

  • BI EGUNETAN JAURTIKETA ATZERATU ETA GERO,Urtarrilaren 18an jarri zuten espaziorakobidean New Horizons zunda FloridakoCañaberal lurmuturretik. NASAren misiohonen helburuak Pluton eta Txaron dira,gure eguzki-sistemako azken muturreandagoen planeta eta haren ilargia, hainzuzen ere.

    2015ean iritsiko da zunda Plutonera,eta planetaren eta ilargiaren gainazala,geologia eta atmosfera aztertuko ditu.Ondoren, Kuiperren gerrikorazuzenduko da. New Horizons ez daLurrera itzuliko.

    New HorizonsPlutonerako bidean da

    2005 URTEKO KLIMARI BURUZKO HAINBAT DATUplazaratu dituzte Ingalaterrako ikertzailebatzuek. Haiek bildutako datuen arabera,Ipar hemisferioan 2005a izan da urterikberoena datuak jasotzen hasi zirenetik,hau da, 1860tik hona; Planeta osoaridagokionez, berriz, bigarren urte beroenaizan da.

    Ikertzaileek batez besteko tenperaturendatuak ere eman dituzte, erreferentziatzat1961 eta 1990 urteen arteko tenperaturahartuta. Tenperatura horrekin alderatuta,Ipar hemisferioa, batez beste, 0,65 Celsiusgradu beroagoa izan da 2005ean; eta bi hemisferioak kontuan hartuzgero, batez besteko tenperatura erreferentziakoa baino 0,48 Celsiusgradu altuagoa izan da.

    AS

    TR

    ON

    AU

    TIK

    A

    NA

    SA

    ASTRONOMOEK EZ DUTE INOIZ IKUSI ZULO BELTZIK, baina badakite galaxiaespiralen zentroetan daudela, eta inguruko izarrek isuritako guztia‘jaten’ dutela. Horren adibide da NGC1097 galaxia espiralarenzentroan dagoena. Orain, ESO behatokiko astronomoek inoiz bainobereizmen handiagoarekin egin diote argazki bat galaxia horrenzentroari. Haien ustez, han, zurrunbilo erraldoiaren erdian, zulobeltzaren jarduerak eragiten dituen gas-lasterrak ikusten dira.

    Zulo beltz batetik gertu

    AS

    TR

    ON

    OM

    IA

    2 EL H U YA R. 2006KO OT S A I L A

    berri

    ak la

    bur

    Berriaklabur

    ESA

    ZUZENKETAElhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren 216. zenbakian, RESOPYR taldearen lanaz hitz egingenuen ‘Iraganeko legea Pirinioetan: bizirik irautea’

    artikuluan. Taldearenkoordinatzaile gisaEloisa Ramirezirakaslea azaltzen da,eta NafarroakoUnibertsitatekoa delaaipatzen du. Alabaina,NafarroakoUnibertsitatePublikoko irakasleadela zehaztu behardugu.

    ME

    DIK

    UN

    TZ

    A

    2005eko klimaren datuak eskura

    ART

    XIBO

    KOA

  • TELE

    KO

    MU

    NIK

    AZI

    OA

    K

    3

    EUROPAKO ESPAZIO AGENTZIA zerbitzu batari da probatzen asma edo arnasaparatuko arazoak dituzten pertsoneilaguntzeko. Pertsona horiengan eraginhandia du airearen poluzioak; horregatik,poluzio-maila handia denean, arriskuandauden pertsonei ohartarazteko sistemabat jarri du martxan ESAk Londreskoerdigunean eta barruti batean.

    Hala, airearen poluzioak maila jakinbat gaindituko duela espero denean,ESAk mezu bat bidaltzen du osasun--arazoak izan ditzaketen pertsonentelefono mugikorrera. Horri esker,prebentzio-neurriak har ditzakete.

    Iragarpenak egiteko, tokian tokikodatuak eta eremu zabalagoan

    jasotakoak konbinatzenditu ESAk. Halaber,kontuan hartzen dueguraldiaren eragina,eta, horrekin guztiarekin,hurrengo 24 orduetarakoiragarpena egiten du.

    Horrek guztiakkoordinazio handiaeskatzen du, besteakbeste, Europako hainbatherrialdetakoerakundeek parte hartzen dutelako.Baina zerbitzua dagoeneko emaitza onakematen ari da, eta erabiltzaileak gusturadaude.

    SEXU BIDEZ TRANSMITITZEN DEN BAKTERIO BATEK ugaltzeko zer estrategia erabiltzenduen aztertu dute ikertzaileek, eta bakterioak zirkulazio-aparatuko arazoekin duenlotura argitzeko bidea ireki du horrek.

    Chlamydia trachomatis izena du bakterioak, eta erraz infektatzen ditu pertsonak,batez ere sexu-harremanen bidez. Ohikoa bada ere, orain arte zientzialariek ezzituzten ezagutzen infekzioaren alderdi asko.

    Orain, Duke Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dute nola erabiltzen dituenbakterioak zelula barruko lipidoak bere mesedetan. Zelularen organulu batzuetan,bakuoletan, ugaltzen da bakterioa, eta inguruan lipidoak metatzen ditu.Dirudienez, infekzioaren eraginez, zelulak lipido gehiago ekoizten du; hala,infekzioa gertatu eta bi egunera, bost aldiz lipido gehiago dago.

    Gainera, frogatu dute lipidoak ekoiztea galarazten bada bakterioak ezin duelaugaldu. Bestetik, lipidoenekoizpena areagotzeakarazo kardiobaskularretaneragina izan dezakeelauste dute ikertzaileek.Izan ere, infekziokronikoetan askotanizaten dira halakoarazoak, adibidez, arteriakbuxatzea eta bihotzekogaitzak.

    berri

    ak la

    bur

    Berriaklabur

    Robotiker-Tecnaliak bost laborategi berriireki dituRobotiker-Tecnalia zentro teknologikoak 500 metro koadro baino gehiago egokitu eta berritu ditu bost laborategimartxan jartzeko. Laborategi horietan,ingurune adimena, elektronika etatelekomunikazioak, ekoizpen birtuala,mikrosistemak eta segurtasun digitalaikertuko dituzte.

    Feniziarren portuakhirien azpianSidon eta Tyros hirietako antzinako portuaknon zeuden aurkitu dute: gaur egunhirigunea dagoen azpian.Libanoko bi hiri horiek merkataritza-portugarrantzitsuak ziren feniziarrentzat duelahiru mila bat urte. Ordutik, hiriak asko aldatudira, ordea, eta adituek ez zuten antzinakoportu haien arrastorik. Orain, antzinaitsasertza non zegoen jakin nahi izan duteCEREGE geozientzien Europako zentrokoikertzaileek. Horretarako, zundaketak egindituzte hiriguneetako berrogei gunetan; etasedimentuetako haziak, egurrak eta abaraztertuta eta datazioak eginda, portuak nonzeuden ondorioztatu dute.

    Chlamydia-k gantzamaite du

    H I S T O R I A

    I K E R K E TA - Z E N T R O A K

    Asma baduzu, agian ESAk mezu bat bidaliko dizu

    EL H U YA R. 217. Z K .ME

    DIK

    UN

    TZ

    AA

    RTXI

    BOKO

    A

    Europako airearen nitrogeno dioxidomaila erakusten duen mapa.

    HEI

    DEL

    BERG

    EKO

    UN

    IBER

    TSIT

    ATEA

  • Hamar urtean, ete

    Laser eraginkorragoakNafarroako Unibertsitateko irakasle-talde

    batek kristal fotonikoen prestaketan etakarakterizazioan dihardu. Material horiek

    hainbat erabileratarako propietateoptikoak dituzte. Horiei esker, etorkizunean

    laser eraginkorragoak eta potentziahandikoagoak izango ditugu.

    Material horiek fotoiekiko izango dutenenergia-banden egitura eta metalek

    elektroiekiko izango dutena oso antzekoakdira, eta horrek ezaugarri bikainak ematen

    dizkie material horiei, bereziki,komunikazioaren, optoelektronikaren eta

    medikuntzaren arloan hainbat aplikaziodituzten tresnak garatzeko.

    M AT E R I A L A K

    Barraskilo robotikoaMIT Masachusettseko Teknologia

    Institutuan barraskiloaren mugimenduaimitatzen duen robota garatu dute.Robota gai da hormak igotzeko eta

    sabaian itsatsita gelditzeko.Barraskiloaren mugimendua azaltzen

    duen eredu matematikoa probatzea izanda ikertzaileen asmoa, baina, horretazgain, robotak aplikazioa izango duela

    espero dute.

    R O B O T I K A

    ISAAA BIOTEKNOLOGIAK NEKAZARITZANDUEN aplikazioez arduratzen da, eta,urtero bezala, aurten ere kaleratu duekoizpen transgenikoen gainekotxostena. Aurkeztutako datuenarabera, ez dago inolako zalantzarik:nekazaritza transgenikoa etengabeari da hazten.

    Hamar urte igaro dira lehen laboretransgenikoak merkaturatzen hasizirenetik. Geroztik, nekazaritzagenetikoa hazi besterik ez da egin.Hain zuzen ere, hastapenetan baino50 aldiz azalera handiagoa hartzendute gaur egun laboretransgenikoek. 1996an seiherrialdetan besterik ez zirenlandatzen, eta 1,7 milioi hektareahartzen zituzten. Iaz, berriz, 21 herrialdetan ekoitzi diratransgenikoak, eta guztira 90 milioihektarea hartudituzte.

    Soja, nabarmenaSoja da gehienlandatzen dentransgenikoa; hala,labore transgenikoen% 60 soja da.Gainera, ereiten densoja guztiaren erdiabaino gehiagotransgenikoa da.

    Sojaren ondotik kotoia dago, etaatzetik datoz Canola izeneko koltza--mota bat eta artoa.

    Bai soja bai besteak herbizidekiko tolerante izatekoeraldatutako barietateak dira.Hartara, herbizidek soroko belartxarrak hiltzen dituzte, landatutakoarikalterik egin gabe. Beste barietatetransgeniko batzuk, berriz,intsektuekiko erresistente izatekoeraldatu dira; horri esker, intsektu--izurriek ez diete eragiten. Eta zenbait barietatek bi ezaugarriak biltzen dituzte. Kasu denetan, helburua etekinahobetzea da, asko biltzea, alegia.

    Beste batzuetan, berriz, landareari bestelako ezaugarriakemateko erabiltzen da bioteknologia.Esaterako, A bitaminaren eskasiaprebenitzeko sortu zuten urre--koloreko arroza. Arroz transgenikohorrek ohikoak baino askoz ere A bitamina gehiago du.

    Europako BatasuneanDena dela, kontsumitzaile askokoraindik errezeloz begiratzen diete transgenikoei, batez ereEuropan. Are gehiago, duela gutxi arte Europako herrialdeetan ezdira baimendu barietatetransgenikoak. Baina, pixkanaka--pixkanaka, Europako jarreramalgutzen doa. Zenbait barietate

    BIO

    TE

    KN

    OL

    OG

    IA

    4 EL H U YA R. 2006KO OT S A I L A

    berri

    ak la

    bur

    Berriaklabur

    ITU

    RRIA

    : IS

    AA

    A,

    2005

    ITU

    RRIA

    : IS

    AA

    A,

    2005

  • ngabe haztenbaimenduta daude, eta artotransgenikoa gero eta azalera handiagoa hartzen ari da.

    Europaren barruan, Espainia izan dahasieratik arto transgeniko gehienlandatu duen herrialdea, eta gaur egunere buruan da. Portugalen, Alemanian,Frantzian eta Txekiar Errepublikan ere

    egiten dute arto transgenikoa, eta urtetikurtera azalera handiagoa hartzen ari da.

    MegaekoizleakISAAAk megaekoizle deitzen dietransgenikoek 500.000 hektarea bainogehiago hartzen dituzten herrialdeei.Hamalau dira guztira, eta bakarra da

    Europako Batasunekoa:Espainia. Alde handiz,Estatu Batuek ekoiztendute gehien. OndorenArgentina, Brasil,Kanada eta Txinadaude, eta gainerakoakParaguay, India,Hegoafrikar Errepublika,Uruguay, Australia,Mexiko, Errumania etaFilipinak dira.

    X IZPIETAN ERE IKUSTEN DIRA AURORAK. Chandra X izpien teleskopioa baliatuta, Ipar poloaren gaineko zerua aztertu zuten iaz lau hilabetez astronomoek. Denbora horretan, aurora borealak gertatu ziren, eta, orain, teleskopioak jaso zituenirudiak aztertuta, astronomoek frogatu dute X izpiz ere ikus daitezkeela aurorak.

    Aurorak eguzki-ekaitzekin erlazionatuta daude. Ekaitz horietan, Eguzkitikkargatutako partikulak ateratzen dira. Lurraren eremu magnetikoarekin topo egitendutenean, partikulakdesbideratu egiten dira, bainabidean indar elektrikoasortzen da. Lurraren eremumagnetikoan harrapatutakoelektroiek atmosferarengoialdeko atomoen aurkatalka egiten dutenez, X izpiakigortzen dituzte. Horixe ikusidute, hain zuzen, Chandra-riesker. Jupiterren ere auroraikusgarriak behartu dituChandra-k.

    AS

    TR

    ON

    OM

    IA

    ALDIZKARIARENURTEKO ALEEN

    BILDUMA EGITEKO

    TAPAK

    Bete eskaera-txartela, eta bidali gure helbidera:

    S Elhuyar FundazioaZelai Haundi, 3.Osinalde industrialdea20170 Usurbil (Gipuzkoa)

    " telefono-zenbaki hauetara deitu etaIzarori eskatu:

    943 36 30 40

    u faxez eskaera egin:

    943 36 31 44

    edo posta elektronikoz eskatu:

    y h. el.: [email protected]

    � Koadernatzeko tapak nahi ditut (7 €)

    Izen-deiturak

    —————————————————

    —————————————————

    —————————————————

    Helbidea

    —————————————————

    —————————————————

    —————————————————

    Hiria ———————————————

    tel. ———————————————

    PK ———————————————

    ELHUYAR Fundazioa

    5EL H U YA R. 217. Z K .

    Aurora borealak X izpiz

    ITU

    RRIA

    : IS

    AA

    A,

    2005

    CHANDRA

  • MIK

    RO

    BIO

    LO

    GIA

    OZEANOETAN UGARIEN DAUDENBAKTERIOEK Eguzkiaren argiaxurgatzeko aukera ematen dietengene bat daukate, eta, ondorioz,karbonoa xurgatzeaz apartekomoduak dituzte hazteko. Horrekaukera ematen die elikagai urrikoitsas eremuetan bizirik irauteko.

    Azken bost urteetan, bi ikerketaegin dira gisa horretako bakterioakikertzeko. Bi ikerketa horieknabarmendu egin duteproteorodoxina izenekofotoproteinak duen garrantzia.Proteina hori SAR86 bakterioan etaSAR11 mikrobioan topatu dute.

    Proteorodoxinak eguzki-energiaerabiltzen du ioiak zelulatikkanporatzeko, eta sortzen den ioi-gradienteak, aldi berean, protoiak zelula barnera erakartzenditu. Prozesu horren ondoriomodura, zelulak hazteko energialortzen du. SAR11 mikrobioarekineginiko probek erakutsi duteingurune argitan zein ilunetanhazitako zelulek daukatelaaipatutako proteinaren genea.Gainera, beharrezkoa denean soilikaktibatzen da proteina, ez baitagoalde nabarmenik ingurune ezberdinhorietan hazitako zelulen artean.

    Ozeanoetako zelulen artean lautikbat SAR11 da. Hori dela eta,fotoproteinak itsasoko zelulagehiagotan aurkitzeko itxaropenahanditu egin da. Horrekin batera,handitu egin da, baita ere,aurkikuntza honek etorkizuneaneduki dezakeen balizko garrantzia.

    Bizirik irauteko argia baliatzen duten bakterioak

    R. M

    ORR

    IS

  • EZ DA ERRAZA EXOPLANETA BAT GARBI IKUSTEA; izan ere, orbitatzen duen izarrarenargiak estali egiten du, nolabait, eta teleskopio onenekin ere bereizmena txarraizaten da. Exoplanetak ahalik eta garbien ikusteko koronografoak erabiltzen dira;baina emaitza hobeak eman ditzakeen beste tresna bat agertu da: bortize optikoa.

    Bortize optikoa beste zeregin batzuetarako erabiltzen da, eta ArizonakoUnibertsitateko ikertzaile batzuk konturatu ziren teleskopioari gehituta exoplanetakbehatzeko erabil zitekeela. Bortize optikoan, beirazko xaflak eskailera kiribil bateanbezala daude kokatuta, eta argia desbideratu egiten dute; horri esker, izarrarenargia eta planetari dagokiona bereiz daitezke.

    Lehenengo, konputagailu bidez egin dute proba, eta disko opaku bat bainoehun aldiz eraginkorragoa dela ikusi dute. Laborategian ere probatu dute, eta bilaser-izpi bereizten dituela ikusi dute. Bortize optikoa exoplaneta bat ikustekotresna egokia izan daitekeela garbi geratu da; orain, puntako teleskopio batekinuztartzeko lanak egin beharko dituzte.

    berri

    ak la

    bur

    Berriaklabur

    A S T R O N O M I A

    Stardust itzuli da etxeraWild 2 kometaren inguruko partikula-laginakhartuta, Lurrera itzuli da Stardust misiokokapsula. Orain, aerogel batean jaso dituenpartikulak NASAren laborategi bateanaztertuko dituzte; eta, geroago, mundu osokobeste hainbat laborategik ere izango duteaukera laginekin lan egiteko. Partikula horiekgure Eguzki-sistemaren sorreratik ez direlaaldatu uste dute.

    B O TA N I K A

    Fotosintesia biziaren hastapenetanStandford Unibertsitateko geologoekondorioztatu dute bakterioek ez zutelafotosintesia gaur egun bezala egiten duela3.000 milioi urte inguru. HegoafrikarErrepublikako arroka berezi batzuk eta handauden bakterio fosilduak aztertuta, badirudi,karbono dioxidotik konposatu organikoaksortzeko prozesuan, hidrogenoan oinarritzenzutela fotosintesia, eta ura askatzen zutela.Ikertzaileen ustez, hidrogenoan oinarritutakofotosintesia ezagutzea pauso garrantzitsua dabiziaren sorrera ulertzeko.

    HAURDUN GERATZEAK ZENBAT ETA LUZEAGOJO, orduan eta aukera handiagoa omendago jaioko den haurra mutila izateko,British Medical Journal aldizkarianargitaratu duten ikerketa batenarabera.

    Ikerketa haurdun geratu nahi zuten5.283 emakumerekin egin dute, denak30 urte ingurukoak. Jarraipena egitenhasi eta hamabi hilabete baino lehen,hamar emakumetik bederatzi haurdunzegoen; haurren % 51 mutilak izanziren. Haurdun geroago geratu zirenenartean, ordea, % 56k izan zuten mutila.Ikertzaileen arabera, haurdungeratzeko epea urtebete luzatzendeneko, % 4 gehitzen da mutila izatekoprobabilitatea.

    Baliteke azalpenaespermatozoideen abiaduranegotea. Izan ere, Y kromosomadunespermatozoideak (obuluaernaldutakoan mutila ematendutenak) azkarragoak omendira X kromosomadunakbaino (neska ematendutenak). Batzuetan,emakume batek haurdungeratzeko zailtasunak izatearenarrazoia da uteroaren ahoko mucusaohi baino likatsuagoa izaten dela; eta litekeena da lika horretan errazago moldatzea Y kromosomadunespermatozoideak.

    Haurdun geratzeko luze joz gero, mutila etorriko da

    ART

    XIBO

    KOA

    ME

    DIK

    UN

    TZ

    A

    Exoplanetak garbiago ikustekobortize optiko bat

    7EL H U YA R. 217. Z K .TE

    KN

    OL

    OG

    IAA

    RIZO

    NA

    KO U

    NIB

    ERTS

    ITAT

    EA

  • berri

    ak la

    bur

    Berriaklabur

    ME

    DIK

    UN

    TZ

    A

    Erabakia, begi-kolpez Itxurak garrantzia du, baita web guneak

    bilatzen ari garenean ere. Inork ez duhori zalantzan jartzen. Kanadako

    Carleton Unibertsitateko ikertzaileek,ordea, hori baino gehiago esan dute.

    Behaviour and Information Technologyaldizkarian argitaratu duten lanaren

    arabera, nahikoak dira 50 milisegundoerabakitzeko pantailan azaldu berri den

    web gune bati jaramon egin edohurrengora jo.

    Beherakoen aurkako txertoa.Oraingoan bai?

    ZIENTZIALARIEK 30 URTEDARAMATZATE errotabirusenaurkako txerto eraginkorralortu nahian. Birus horiekbeherako larriak, eta,ondorioz, deshidratazioaeragiten dute; horrenerruz milaka ume hiltzendira urtean, batez eregaratze-bidean daudenherrialdeetan.

    Orain arte atera direntxertoak ez dira oso eraginkorrak;horregatik, herrialde batean edobestean bateren bat baimendutadagoen arren, oro har ez dagobaimendutako txertorik.

    Orain, ordea, bi farmazia-etxehandik, GlaxoSmithKlinek (GSK) etaMerckek, txerto bana garatu dute, eta,haien esanean, emaitza benetan onak

    izaten ari dira. Ez omen dute albo--ondoriorik eragiten umeetan, etaerrotabirus-aldaera askotatikbabesten omen dute.

    GSKrenak Rotarix izena du etagaitzik sortzeko gai ez den errotabirusbat du. Merckenak, berriz, horrelakohainbat errotabirus biltzen ditu,batzuk gizakiei eragiten dietenak etabeste batzuk behienak. Rota Teqizena du, eta urte honen bukaerarakoAEBetako kliniketan izatea esperodute.

    Nolanahi ere, sendagile batzuek ezdute itxaropen gehiegirik. Izan ere,kasu larrienak garatze-bidean daudenherrialdeetan gertatzen dira, eta gaixodauden umeak ahulduta egoten diraeta desnutrizioa izaten dute. Ikusiegin beharko litzateke zenbatekoeragina duen txertoak ume horietan.

    8 EL H U YA R. 2006KO OT S A I L A

    Argi koherentea lortudute gatzetik

    Argi koherentea sortzeko modu berri bataurkitu dute Estatu Batuetako Livermore

    laborategian: sukaldeko gatz arrunta talka--uhinekin bonbardatuta lortu dute fisikariek.

    Argi koherenteak fasean ditu uhin guztiak;horrela, ez da gertatzen uhinen arteko

    interferentzia negatiborik, eta, interferentziaguztiak positiboak direnez, intentsitate

    handia du argi horrek. Orain arte, laserrazen ezagutzen zen argi koherente bakarra,

    baina fisikari horiek frogatu dute bestemodu bat, behintzat, badagoela argi-mota

    hori sortzeko.

    F I S I K A

    I N T E R N E T

    Maiek uste zen baino lehenagoidazten zutenLas Pinturas IZENEKO MAIEN PIRAMIDEA 2005ean aurkitu zuten Guatemalan. Eta egitura hartan hieroglifiko batzuk aurkitu dituzte; duela 2.500 urtekoak omendira, eta, ondorioz, maiek uste zen baino lehenagoidazten zuten.

    Idatzia zutabe batean dago: hamar hieroglifikodira, lerro beltz finez idatziak igeltsu zuriarengainean. Besteak beste, ajaw deitzen dutenkarakterea dago idatzian: agintaria edo jauna.

    Orain arte aurkitu izan diren idatziak kontuanizanda, adituek uste zuten maiek ingurukozibilizazioetatik jaso zutela idazkera —zapoteketatik edo olmeketatik—, haiek bainogeroago hasi zirela idazten uste zutelako, hain zuzen ere. Baina aurkikuntza honek uste horibaztertu egin du erabat; eta, are gehiago, posibleda olmekek maietatik jasotzea idazkera, idatziberriagoak direlako eta antzeko karaktereakerabiltzen zituztelako.

    GIZ

    A Z

    IEN

    TZ

    IAK

    SCIE

    NCE

    / D

    . ST

    UA

    RT

    MO

    E /

    M.

    COLU

    ZZI

  • ET

    IKA

    JOAN DEN URTEA ZALAPARTA HANDIZBUKATU ZEN. Hwang Woo-sukikertzaileari buruzko errezelohandiak zeuden, eta SeulgoUnibertsitateak hark egindakolanak aztertzea erabaki zuen.Epaia garbia izan da: HwangWoo-sukek hainbat datu asmatuzituen, irudiak faltsutu zituen etagezurra esan zuen, nahita. Ziriasartu zien bai lanak argitaratu zituenScience zientzia-aldizkariari baigainerako zientzialariei.

    Hwang Woo-sukek urteakzeramatzan lanean animalienklonazioan, baina 2004an Sciencealdizkarian argitaratutako artikulubatek eman zion ospea. Hain zuzenere, giza enbrioi bat klonatzea lortuzuela azaldu zuen, eta enbrioi hartatikabiatuta zelula amak hazi zituela erebai.

    Ordura arte inork ez zuen halakoriklortu; beraz, ez da harritzekoa sekulakooihartzuna izatea albisteak. Eztabaidaere eragin zuen, hainbatentzat ikerketahorretan muga etikoa gainditu baitzen.Baina beste askorentzat aurrerapauso

    galanta zen, orain arte sendaezinakdiren gaitzentzat tratamendua lortzekobidean.

    2005ean, berriz, beste ikerketabat argitaratu zuen Science-n.Ordukoan aldarrikatu zuenhamaika pazienterekinbateragarriak ziren zelula amaklortu zituela. Hilabete batzukgeroago, Nature zientzia-aldizkarian,txakurra klonatu zuela eman zuenjakitera. Hwang Woo-suk munduosoan egin zen ezagun.

    Baina urtea bukatzear zela, HwangWoo-sukek datuak faltsutu zituelaadierazi zuten harekin lan egindakohiru ikertzailek. Sekulako zalapartasortu zen, eta Seulgo Unibertsitateakikerketa zabaldu zuen. Azkenean,erakundeak frogatu zuen Science-nargitaratutako ikerketetan iruzurra eginzuela. Aldiz, egia zen Nature-nazaldutakoa.

    Kontu honek eztabaida bizia piztudu. Nola liteke ikertzaile batek ziriasartzea bai adituei bai zientzia--aldizkarien arduradunei? Areago haingai labaina izanik. Elhuyar Zientzia etaTeknika-k horren gaineko artikulu batargitaratuko du hurrengo zenbakian.

    berri

    ak la

    bur

    Berriaklabur

    Zalaparta, susmoak,epaia

    BIO

    KIM

    IKA

    Zahartuta ere gihartsu

    ZAHARTU AHALA, MUSKULATURA GUTXITUEGITEN DA. Prozesu horri aurre egitekosekretua leuzina gehiago hartzea izandaiteke, Auvergne-ko GizaNutrizioaren Ikerketa Zentroko(Frantzia) ikertzaileek adierazidutenez.

    Muskulua etengabe ari daberritzen: jatorduen ondoren, batezere, muskulu berria egiten da(suntsipena moteldu egiten da),jatorduen arteko baraualdietan, berriz,muskulua suntsitu egiten da,gehienbat. Bi jarduera horiek orekanizaten dira; baina zahartzaroansuntsitzea gailendu egiten da.Ondorioz, berrogei urtetik aurrera,urtean muskuluaren % 0,5etik % 2ragaltzen du pertsona batek.

    Ikertzaile frantziarrek arratoietanikertu dute gertaera hori, eta ikusidute, batetik, zahartzaroan ez delagaztetan bezainbat moteltzenmuskuluaren suntsipena jatorduenondoren, –muskulu berria egiten aridenean–, eta, bestetik, dietan leuzinaaminoazidoaren kantitatea handituta,muskulu gutxiago galtzen dutelaarratoiek.

    Ondorioz, zahartzaroan proteinaaskoko dieta egitea komeni omen da;eta haragia jateari ez uztea,leuzinatan aberatsa baita.

    W.S

    . H

    WA

    NG

    ROSL

    IN I

    NST

    ITU

    TUA

    ART

    XIBO

    KOA

  • EUROPAKO BATZORDEAK, EDFARENAGINDUZ (European FusionDevelopment Agreement), lauelikatze-iturri diseinatu, eraiki etainstalatzeko kontratatu du LasartekoJEMA enpresa. Elikatze-iturri horiekfusio nuklearreko EFDA-JET

    erreaktore esperimentalean jarrikodituzte. Erreaktorea Culham herriandago, Erresuma Batuan.

    EFDA-JET erreaktorea, hain zuzenere, egun funtzionamenduan dagoenerreaktorerik handiena da, eta arlohorretan diharduen komunitate

    zientifikoarentzat erreferentea.Erreaktore hori izan da, halaber,ITER proiektua definitzeko erabiliden oinarrietako bat.

    JEMAren elikatze-iturriekerreaktoreko deuterioa(hidrogenoaren isotopoa) berotzen

    duten mikrouhin-sistemakelikatzen dituzte. Hala,deuterioak 150 milioigraduko tenperaturalortzen du, eta horinahikoa da fusio--erreakzioa abiarazteko. Elikatze-iturri horiek osoezaugarri bereziak dituzte,eta neurrira egiten dira.Horretarako, teknologiarikaurreratuenak erabiltzendituzte.

    berri

    ak la

    bur

    Berriaklabur

    T E K N O L O G I AEFDA-JET fusio-erreaktoreko elikatze-iturriak Lasarten egingo dira

    JEM

    A

  • IZAR BAT PLANETA BATEN ATZEAN DESAGERTZEN IKUSTEN DEN UNEAN, informazio askoeskuratzen dute astronomoek. Planetaren mugan dagoenean, izarraren argia aldatuegiten da, eta aldaketa horrek Lurreraino ekartzen du planetari buruzko informazioa.

    Horrela ikertu dute Karon, Plutonen ilargia, bi astronomo-taldek, frantziarra bataeta estatubatuarra bestea. Behaketa horretatik eskuratu duten informaziorikdeigarriena Karonen atmosferari buruzkoa da. Hain zuzen ere, Karonek atmosferarikez duela ondorioztatu dute.

    Horrez gain, ilargia zehaztasun handizneurtu ahal izan dute, zortzi kilometrokoerrorearekin. Karonen diametroa 606 kilometrokoa da. Datu horretatikKaronen dentsitatea kalkulatu dute, eta,urarena baino pixka bat handiagoa denez,izotzezko ilargia dela proposatu duteastronomoek.

    Pluton eta Karon nola sortu zirenulertzen lagunduko dute datu horiek;horrez gain, garrantzi handia izan dezaketePluton planeta den edo ez erabakitzeko.

    A S T R O N O M I A

    berri

    ak la

    bur

    Berriaklabur

    Azkarren biratzen duen izarra Pulsar baten inoizko errotazio-abiadurahandiena detektatu dute. Pulsar honek,Terzan 5 izar-multzoko neutroi-izarretakobatek, 716 bira egiten ditu segundoko. Pulsarrak oso izar txikiak dira. Aurkitu berriduten honek 16 kilometroko diametroabesterik ez du, eta, hala ere, biraketa--abiadura horren ondorioz, izarrarenekuatorean dagoen edozein puntu iaargiaren abiaduraren zortzirenean mugitzenda, hau da, 35.000 kilometro segundokoabiaduran. Lurrak, adibidez, 160.000 aldizmantsoago biratzen du.

    E B O L U Z I O A

    Belarria, arnasteko jaioaHainbat adituk uste du belarriak arnasketa-aparatuko hodi batetik eboluzionatu zuela; bada, batetik besterako trantsizioaren arrastoa aurkitu omen dute arrain-fosil bateanSuediako Uppsala Unibertsitateko adituek.Aztertutako fosilak duela hirurehun etahirurogeita hamar milioi urteko Panderichthys arrainarenak dira.

    Interneteko bilatzaileak ez dira zitalak

    11EL H U YA R. 217. Z K .

    INTERNET-ERABILTZAILE ASKOREN ESANETAN,bilatzaileek web orri ezagunak areezagunago bilakatzen dituzte, besteweb orri berriagoen kaltetan. Uste horifunts gabea dela ondorioztatu dute,ordea, Estatu Batuetako etaAlemaniako zientzialariek ikerketabatean.

    Bilatzaileek iruzur egiten dutela ustedutenek argudio nagusi hau dute:bilatzaileek bilaketa egiteko erabiltzenduten parametroetako batek weborriak dituen estekak zenbatzen ditu.Horrela, esteka ugari duen web orriapostu egokiagoan agertzen dabilaketaren emaitzan. Horrek aukeraematen dio web orriari esteka gehiagoizateko. Ustezko zirkulu zoro horreksortutako hierarkiari “Google-arkia”deitu izan zaio.

    Uste horren zilegitasuna aztertzealdera, web orriek dituzten erabiltzaile-eta esteka-kopuruak konparatu dituzte.

    Konparaketa hori egitekoberen eredu propioadiseinatu dute, ikusirik datuaktratatzeko orain arte erabilidiren ereduak ez direlabaliagarriak. Diseinu horretan,hainbat faktore berri aztertudituzte; besteak beste,bilaketan erabilitako hitzak,bilatzaileek emaitzak bilatueta sailkatzeko dituztenmoduak eta erabiltzaileek informaziohori nola baliatzen duten.

    Emaitzek argitu dute web orriekduten esteka-kopuruaren etaerabiltzaile-kopuruaren arteko erlazioalineala dela. Hots, web orri batek duenbisitari-kopurua esteka-kopuruarekikoproportzionala da. Horrek esan nahi duez dagoela arrazoirik pentsatzekoesteka-kopuruak web orri jakinbatzuetara bideratzen dituenikerabiltzaileak.

    AS

    TR

    ON

    OM

    IAIN

    TER

    NET

    ART

    XIBO

    KOA

    NA

    SA

    Atmosferarik ez Plutonen ilargian

  • Ezker edo eskuin, kolorea desberdin

    Bruzelosiaren aurkako terapia

    Zelula-zorrotadak, orratzaren muturra

    baino estuagoakZelula-zorrotaden tamaina injektatzeko

    erabiltzen den orratzaren muturraren diametroaizan ohi da. Bada, oztopo hori gainditu dute.Zorrotada elektrodinamiko izena du teknika

    berri honek: giza zelulen suspentsio likido bat500 mikroneko diametroko orratz batean

    igaroarazten dute emari jakin batekin. Tentsioelektrikoa aplikatuta, likidoa kargatuta ateratzenda, eta, orratzetik irten ondoren, tantak sortzen

    dira. Tanta horien diametroa orratzarenmuturrarena baino askoz txikiagoa da: mikron

    gutxi batzuetakoa.

    T E K N O L O G I A

    Interneten edukiak zabaltzeko eredu berriaEHUko María Victoria Higuero Aperribaik

    Interneten edukiak zabaltzeko eredu berri batdiseinatu du, berme eta eskubide guztiak

    errespetatuz –egileari dagozkion copyright-a,bezeroen pribatutasuna eta anonimaturako

    eskubideak barne hartuta–. Horiez gain,eraginkortasuna bermatzeko bestelako neurriak

    ere kontuan hartu ditu. Proposatzen denereduak pirateria deritzona saihestea izan du

    helburu, eta, horretarako, baimenik gabekokopiak detektatzen ditu, arau-haustea egin

    duena identifikatzeko mekanismoak–fingerprinting teknikak– erabilita.

    I N T E R N E T

    KOLORE BAT EZKERREAN EDOESKUINEAN IKUSI, desberdinhautematen dela ikusi duteKaliforniako Unibertsitatekoadituek. Ondorio horretarairisteko, kolorearen pertzepzioahizkuntzarekin lotu dute.

    Garunean gehienbat ezker--hemisferioan prozesatzen dira,bai hizkuntza eta bai begiarenerretinaren ezkerraldeakjasotzen dituen seinaleak.Erretinaren ezkerraldeaneskuinean dauden objektuak

    jasotzen direnez, eskuinaldekokoloreak hizkuntzaren eraginpeandaudela pentsatu zuten ikertzaileek.

    Hipotesi hori frogatzeko, hainbatlaguni irudi batzuk jarri zizkieten:oro har, zirkuluan jarritako lauki

    berde batzuk ziren; tartean, laukiurdin bat edo beste berde-tonubateko bat zegoen, ordea, eta lauki hura bereizteko zenbatdenbora behar zuten neurtu zuten.Bereizi beharreko laukiaezkerraldean zegoenean, denbora--tarte berdina behar zuten laukiurdina zein tonu desberdinekoberdea bereizteko; eskuinaldeanzegoenean, ordea, lauki urdinaazkarrago bereizi zuten.

    Ikertzaileek azaldu dutenez,urdinak eta berdeak izen desberdinadaukatelako bereizten dira errazago.Izan ere, errepikatu egin zuten frogahura bera hizkuntzaren eremualanean ari zela, eta ez zuten alderikikusi koloreak bereizteko garaian.

    FIS

    IOL

    OG

    IA

    12 EL H U YA R. 2006KO OT S A I L A

    CONCEPCIÓN LECÁROZ NAFARROAKO UNIBERTSITATEKO IKERTZAILEAK bruzelosiarenaurkako terapia berri bat garatu du. Zoonosi horrek urtero 500.000 pertsonarieragiten die munduan. Ganaduarekin dabilen jendearen artean nahikogaixotasun ohikoa da, animalien gaixotasuna izanagatik oso erraz kutsatzenbaitu gizakia.

    Bruzelosia oso sentikorra da antibiotiko gehienekiko, baina, hala ere, gizakien % 5 - % 15 berriz gaixotzen dela ikusi zuten. Hortaz, ezinbestekoa zenepe luzerako terapia konbinatua ematea.

    Infekzioa murrizteko, gentamizina antibiotikoa bakterioa dagoen zeluletaragarraiatzea lortu dute, hainbat partikularen bidez. Hala, errazago pilatzen dainfektatutako organoetan.Sistema biodegradagarrihoriek antibiotikoa modukontrolatu batean askatzekodiseinatuta daude, eta dosigutxiagorekin emaitzaterapeutiko egokiak lortzendituzte. Aurrerantzean,litekeena da metodo horigizakietan ere erabili ahalizatea.

    ME

    DIK

    UN

    TZ

    A

    berri

    ak la

    bur

    Berriaklabur

    ART

    XIBO

    KOA

    X. A

    ZKU

    E