MAIALENTXO TXIKIAREN ARAZO TXIKIAK - …ño.org/eu-ES/Zerbitzuak/Euskara/Ipuin lehiaketa...Azalpen...

35
MARIGORRINGOA Bazen behin marigorringo distiratsu bat soro batean, piper artean, harri artean…bizi zena. Lagun bakarra zuen, Zizareo zizarea, oso itsusia zen eta nazka ematen zuen. Udaberria heldu zen eta animalia guztiak lagunekin jolasten hasi ziren, baina marigorringoa oso triste zebilen. Zizarea! Zizareo! Non sartu zara? Soro guztietatik deika eta deika ibili zen, baina…Zizareo ez zen agertzen. Egun batzuk pasatu ziren, bero handia zegoen, eta marigorringoa hosto baten azpian etzanda zegoenean, tximeleta polit batek bere antenak sudurrean sartu zizkion marigorringoari. Kontxo! Zer zabiltza egiten? Nor zara? –esan zion marigorringoak. Ez nauzu ezagutzen? Tximeletak tristetriste erantzun zion: Ez! Utzi bakean! Zizareo naiz, zure lagun maitea! Zizareo zizare nazkagarria tximeleta polit bihurtu zen. Bi lagunek pozpozik besarkatu zuten elkar. Eta handik aurrera gehiago ez ziren separatuko. Miren Aroa Silva (LH3) MAIALENTXO TXIKIAREN ARAZO TXIKIAK Urrutiko herri batean neskatxa txiki bat bizi zen. Maialen zuen izena. Maialen osooso txikia zen, ez zen ezta mahai baten altuerakoa ere. Oso txikia zenez, denek burla egiten zioten; adibidez, Maialentxok, Erpurutxok

Transcript of MAIALENTXO TXIKIAREN ARAZO TXIKIAK - …ño.org/eu-ES/Zerbitzuak/Euskara/Ipuin lehiaketa...Azalpen...

MARIGORRINGOA Bazen behin marigorringo distiratsu bat soro batean,   piper artean, harri artean…bizi zena. Lagun bakarra zuen, Zizareo zizarea,  oso itsusia zen eta nazka ematen zuen.   Udaberria  heldu  zen  eta  animalia  guztiak  lagunekin  jolasten  hasi  ziren, baina marigorringoa oso triste zebilen.  ‐Zizarea!  Zizareo! Non sartu zara?  Soro guztietatik deika eta deika ibili zen, baina…Zizareo ez zen agertzen.  Egun batzuk pasatu ziren, bero handia  zegoen,   eta marigorringoa hosto baten  azpian  etzanda  zegoenean,  tximeleta  polit  batek  bere  antenak sudurrean sartu zizkion marigorringoari.  ‐Kontxo! Zer zabiltza egiten? Nor zara? –esan zion marigorringoak.  ‐Ez nauzu ezagutzen?  Tximeletak triste‐triste erantzun zion: ‐Ez! Utzi bakean! ‐Zizareo naiz, zure lagun maitea!  Zizareo zizare nazkagarria tximeleta polit bihurtu zen. Bi lagunek poz‐pozik besarkatu zuten elkar. Eta handik aurrera gehiago ez ziren separatuko.   Miren Aroa Silva (LH3) 

MAIALENTXO TXIKIAREN ARAZO TXIKIAK

Urrutiko  herri  batean  neskatxa  txiki  bat  bizi  zen.  Maialen  zuen  izena. Maialen oso‐oso  txikia zen, ez zen ezta mahai baten altuerakoa ere. Oso txikia zenez, denek burla egiten zioten; adibidez, Maialentxok, Erpurutxok 

eta  beste  askok  eta  askok. Maialen  nazkatuta  zegoen  eta  ez  zekien  zer egin.  Egun  gutxi  batzuetara  gauza  bat  bururatu  zitzaion,  zerrenda  bat  egitea. Zerrenda  horretan  txikia  izatearen  gauza  onak  eta  txarrak  idatzi  zituen. Onen  aldean  gauza  hauek  jarri  zituen:  edozein  lekutan  sartzen  zen, harrapaketan makurtu  egin  beharko  ziren  besteak    bera  harrapatzeko, burla  egiten  ziotenean  haiek  konturatu  gabe  zapaltzen  zituen… Azkenerako konturatu zen txikia izateak gauza onak ere bazituela.  Handik  aurrera  zerbait  esaten  bazioten,  Maialenek  bere  gauza  onak azaltzen zizkien. Horrez geroztik inork ez zion burlarik egin. Hala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Abadiñoko lehiaketan.   Malen Goñi Gorritxategi (LH4) 

NEREA DINOSAUROEN MUNDUAN Bazen  behin  neska  bat Nerea  deitzen  zena,  8  urte  zituen.  Egun  batean aitak  museoara  eraman  zuen  Nereari  dinosauroak  asko  gustatzen zitzaizkiolako.  Egun  guztia  museoan  pasatu  zuten.  Dinosauroen eskeletoak, fosilak eta abar ikusi zituzten.  Etxera  joateko orduan, Nereari T‐rex baten eskeletoa mugitzen hasi  zela iruditu zitzaion, eta aitari esan zion:  ‐Aita, aita, dinosauro hau mugitzen ari da!  Eta aitak erantzun zion:  ‐Ez esan tontakeriarik, eskeleto bat da eta.   Eta Nereak bere buruari esan zion  irudipena izan zela. Ondoren, aitarekin etxera  joan  zen. Oheratzean,   bere dinosauro panpinei eguna  kontatzen hasi zitzaien. Eta bukatzean esan zien:  ‐Dinosauroen munduan egongo banintz… 

‐Nik  eramango  zaitut  nahi  baduzu  –esan  zion  Dino  bere  dinosauro panpinak. ‐Nork esan du hori? –esan zuen Nereak harrituta. ‐Nik esan dut,  Dinok,  eta 4 gurari eman dizkizut. ‐Nik dinosauroen mundura joan nahi dut. Hori izan zen  lehenengo guraria.  Han inguruan brakiosauro kume bat ikusi eta maskota moduan eduki nahi zuen Nereak. Bat‐batean kume horren ama agertu zen, 4 metroko  lepoa bazuen behintzat. Orduan, hegaz egitea nahi izan zuen Nereak.  ‐Hori izango da zure bigarren guraria.‐esan zuen Dinok.  Nerea hegaz zebilen bitartean pterodaktilo bat ikusi eta gainean jarri zen. Itsaso  gainean  hegaz  nekatuta  zegoenean,  itsasora  joan  nahi  izan  zuen.  Orduan,  Dinok esan zuen: ‐Hori izan da zure hirugarren guraria.  Itsasoan  zebilen  bitartean  Latosaurioa,  Teratosaurioa…ikusi  zituen. Orduan,  bale  bat  agertu  zitzaion  eta  aho  zabalik  berarengana  zihoan. Nerea beldurtu egin zen eta etxera joan nahi izan zuen amets bat izateko. Horixe izan zen bere azken guraria.   Nerea panpinen ondoan esnatu zen eta konturatu zen dena amets bat izan zela.   June Carcavilla (LH4) 

AHAZTU EZINEZKO IKAS-BIDAIA

Urte  gogor  baten  ondoren  maiatza  heldu  zen,  kurtso  amaierako  bost eguneko  ikas‐bidaia  egiteko  eguna.  Gelan  hogei  pertsona  ziren.  Asko eztabaidatu ondoren bidaia Parisera egitea erabaki zuten. Aitor, Mikel eta Peru kalean zeuden jai giroan. San Trokaz jaiak ziren hain zuzen. Hurrengo  egunean  denak  plazan  elkartu  ziren,  autobusaren  zain. Autobusa heldu zen, gurasoak agurtu eta hamabi orduko bidaia hasi zuten. 

 Bidai  luze  eta  aspergarri  baten  ondoren  Parisera  heldu  ziren.  Pozaren pozez denok autobusetik jaitsi eta oihuka hasi ziren: ‐Heldu gara, heldu gara!!!!!!    ‐Begira zelako gurutze handia, Gorbeiako gurutzea, esan zuen Martinek.  ‐Ez,  kokolo, Eiffel  dorrea da, o‐la‐la…,  erantzun zion Enkarnik.  Hotela nahiko txikia zen.  Jarraian gelak eman zizkieten eta afaltzera  joan ziren.  Enkarni  eta  Jabi  irakasleek  hurrengo  eguneko  egitarauaren  berri eman  zieten:  Eiffel  dorrea  igo,  Louvre  museoa  ikusi,  Sena  ibaitik itsasontzian ibili …..  Lo  egiteko  ordua  heldu  zen. Neska‐mutilek  lo  egin  beharrean  jai  giroan pasatu  zuten  gaua.  Hurrengo  egunean  gosaldu  eta  segituan  Louvre museora  joan  ziren.  Mikel,  Aitor,  Jon  eta  Peru  oso  aspertuta  zeuden museoko koadroak  ikusten,   baita nekatuta ere, gauean ez zutelako  lorik egin.  Lau  lagunak museoko  bazter  batean  jarri    eta  nekearen  nekez  lo gelditu ziren. Hamabost minutu pasatu ondoren, zalaparta baten ondorioz itzartu egin  ziren. Larritu egin  ziren  ikaskide guztiak museotik  joan  zirela pentsatuta. Orduan  korrika hasi  eta bat‐batean  ikusi  zuten  Enkarni,  Jabi eta besteak Leonardo Da Vincik eginiko  “Mona  Lisa” koadroa begiratzen ari zirela liluraturik.  Bazkaltzeko ordua heldu  zen, hotelerantz  joan  ziren. Heldu bezain  laster mahaian makarroi  izugarri  gozoak  zeuden,  denok  ziztu  bizian  jan  zuten bazkaria. Arratsalde osoa hiria ezagutzen pasatu zuten.  Egun  luze  baten  ondoren  lo  egiteko  ordua  heldu  zen,  segituan  lokartu ziren. Oso nekaturik zeuden egun osoan leku batetik bestera ibili eta gero.  Ondo  lo  egin,  gosaldu  eta  Sena  ibaitik  itsasontzian  ibiltzera  joan  ziren. Denak  poz‐pozik  sartu  ziren  itsasontzira.  Peru  eta  bere  lagunak itsasontzian  jolasten ari  ziren,   eta halako batean Peru arrain potolo bat ikustera hurbildu zen  itsasontzi ertzera;    irrist egin eta uretara erori zen. Itsasontziko kapitaina  istripuaz  jabetu bezain  laster,  jendarmeei deitu eta hura salbatzera etorri ziren. Dardarka atera zuten uretatik, arropak aldatu eta Peru egun osoan irakasleen atzetik ibili zen ikaratuta.  Eiffel dorrea igotzeko eguna heldu zen. Hoteletik irten,  metrora hartu eta hamabost minutu pasatu ondoren, han zegoen Eiffel dorre handia. 

 Azalpen  asko  entzun  ondoren,  prest  zeuden  lagun  guztiak  igogailuan igotzeko.  Jende  dena  pozarren  zegoen,   Mikel  izan  ezik,  beldur  handia zuen honek, bertan altuera handia baitzegoen.  Igogailuan poliki‐poliki  igo eta  segituan  jolas‐parke bat  ikusi  zuten urrunetik. Haien ondoan  zegoen gizon bati, hango hura  zer  zen  galdetu  zioten eta  gizonak  azentu  arraro batekin Disney Land Paris zela erantzun zien.  Eiffel dorretik jaitsi zirenean, denek pentsatu zuten plan bikaina zela ikas‐bidaia  amaitzeko  Disneyra  joatea.  Baina  arazo  bat  zegoen,  ez  zeukaten dirurik.  Hotelera heldu eta denon artean pentsatzen hasi ziren diru hori nola lortu. Proposamen  asko  bota  ondoren,  kalera  irten  eta  plaza  handi  batean, Maria txistua joten eta zortzi mutilak ezpata‐dantza dantzatzen hasi ziren. Jendea  musikaren  soinua  entzun  eta  hurbiltzen  hasi  zen  ikuskizuna ikustera.  Loreak  eta  Jonek  bitartean  txapel  batekin  dirua  batzen  zuten.  Zortzietan  jadanik  neka‐neka  eginda  zeuden.  Enkarni  eta  Jabi  dirua zenbatzen hasi ziren, baina ez zegoen nahiko.  Etsita zihoazen denak hotelerantz, eta bat‐batean  zerutik zerbait  jausten ari zela jabetu ziren. Neska‐mutilak harriturik oihuka hasi ziren: Gerbas, Gerbas !!!!!!  Han zegoen “Gerbas panpina” haien hanka aurrean. Enekok alkandorako poltsikoan  zegoen  gutuna  irakurri  eta  Abadiñoko  Udaleko  telefono zenbakia zegoen. Telefonoz deitu eta 500 euroko saria irabazi zutela esan zioten.  Ikas‐bidaia bikain atera zen, diru kopuru horrekin Disney Land‐era  joatea lortu zuten. Hareek han eta gu hemen, gure kontua Parisen; gure txepetxak bizkarrean hazurra, eta gure ipuin guztia guzurra.   Txomin Najera (LH6)  

GERBASEN SENTSAZIOAK

Kaixo,  ni  Gerbas  naiz,  abadiñarra,  eta  nire  gauzarik  gogokoena  gitarra jotzea  da. Oso  gogoko  naute  abadiñarrek. Nire  herriko  jaiak maiatzaren 15ean  ospatzen  dira,  bi  asteburutan  hain  zuzen  ere.  Azken  asteburuko domekan,  nire  itxura  duen  panpina  bat  zerura  botatzen  dute  globoekin urtero‐urtero.  Panpina  hori  harrapatzen  duenak  saria  du  beti.  Baina  nik nire  itxura duen panpina botatzea ez dut nahi, ni neu botatzea nahi dut. Orduan,  oinez herriko udaletxera joan eta esan diot alkateari:  San Trokazetan globoekin batera nire itxura duen panpina bat botatzea ez dut nahi, ni neu botatzea nahi dut. Orduan alkateak erantzun zidan: Arriskutsua da, baina zuk nahi baduzu, bai.   Poz‐pozik  joan  naiz  etxera,  afaldu  eta  segituan  ohera.  San  Trokazak astebete  barru  dira  eta  egunetik  egunera  urduriago  nago,  egutegian egunak ezabatzen.  Azkenik  heldu  dira  San  Trokazak,  ilusioz  beteta  nago.  Plaza  jendez gainezka  dago,    eta  denon  artean  kolore  ezberdinetako  baloi  magiko izugarriak  airez  betetzen  ari  dira  niretzako.  Nire  barrua  dardarka  dago horrenbeste  jende,  iskanbila,  kolore  eta  irribarrerekin.  Orain  arte  ni bezalako  panpina  botatzeko  koloretako  globo  gutxirekin  nahikoa  zen, baina ni astun xamarra naizenez, globo ugari behar dira.   Kolore desberdinak  dituzten  hainbat  globo  ikusten ditut  jendearen  esku artean. Niretzako den lehenengo globo horia eguzkia bezain distiratsua da, hegaz  noan  bitartean  epelduko  nauen  amandrea.  Bigarrena  berdea, belarra, zuhaitzak… naturaren edertasuna. Globo urdina, zerua eta uraren kolorea. Globo  gorria, maitasunaren  iturria. Globo  beltza,  iluntasunaren erregea.  Globo  zuria,    hodeien  alaitasuna.  Globo  laranja,  goian  nagoen bitartean  fruitu goxoen usaina emango didana; eta azkenik globo morea, emakumea aldarrikatzen duena.   Banoa  astiro‐astiro  gorantz,  hau  bai  poza!!! Denek  begiratzen  naute,  ze harro  nagoen!!!  Oraindik  pertsonak  ezberdintzeko  gai  naiz,  begira  non dauden nire lagun maiteak: Tomas, Nikasio, Josefa eta Eusebia, zein baino 

zein ederragoak. Gero eta urrutiago noa eta  lagunak  inurri bihurtu dira. Zelako  gogoa  dudan  hodeiekin  hitz  egiteko.  A  zelako  poza!!!  Hainbeste kolore  artean  paisaia  liluragarria  ikusten.  Halako  batean,  PUMB  entzun dut, susto galanta hartu dut, zer izango ote den pentsatzen gora begiratu eta globo laranja lehertu da, akabo nire frutak, baina oraindik beste globo mordoa geratzen  zaizkit. Hurrengo globo  leherketa gorriarena  izan da, a zelako mina!!! Albora  begiratu  eta  ez  dago  inor,  bakarrik  sentitzen  hasi naiz. Josefa non zaude?  Ai, ai, ai!! Txoria hurbiltzen ari da:  Kaixo txoritxo, nire laguna izan nahi duzu? ________ (txoriak ez du erantzuten) Nola duzu izena? Nongoa zara? Zzzzzzzzzzzzzzssssssssssshhhhhh Zer ari da gertatzen? Zer da zarata hori?  Gora begiratu eta globo urdina txiki‐txikia dago, txori madarikatua!!! Ura delakoan txoriak pikoka egin dio globo urdinari.   Hainbat egun pasatu ostean, aspertzen ari naiz, ez dut  inor hitz egiteko, ezta ezer jateko ere. Soilik bi globo geratzen zaizkit, beltza eta horia, baina haizea dabilenez alde batetik bestera nabil, zoratu beharrean.   Abentura denek bezala,  honek ere alde onak eta txarrak ditu. Oraindik bi globo geratzen  zaizkit eta edonon  jausi naiteke.  Itsasoan  jausten banaiz, balea  batek  jan  nazake,  kanpandorre  batean  kateatzen  banaiz, suhiltzaileak  nire  bila  etorri  beharko  dira,  baina  jendea  dabilen  lekuan eroriz gero, zortea edukiko dut Abadiñora bueltatzeko.   Halako batean konturatu naiz beherantz noala, gelditzen diren bi globoek ez dutela  indarrik. A zelako poza!!! Hor hurbil  jende ugari dago, ez nago bakarrik.   Azkenean,  zorteduna  izan  naiz  jendea  dagoen  lekuan  erori  naizelako. Abentura honekin  konturatu naiz hegaz egitea denon  ilusioa dela, baina oso bakarrik sentitu naizenez, esan nahi dizuet lagunak oso garrantzitsuak direla eta ondo zaindu behar direla. Hemendik aurrera, nik beti zainduko ditut. Eta zuk?   Iker Escamez (LH5) 

 

IPOTXEN MUNDUA

Orain dela urte asko herri txiki batean neskato bat bizi zen. Neskatoak Sara zuen  izena  eta  oso  atsegina  zen mundu  guztiarekin.  Beti  alai  eta  pozik zebilen saltoka.  Egun batean herritik paseatzen zebilela ipotx baten itxura zuen izaki txiki‐txiki bat  ikusi zuen.  Ipotxak doministiku egin eta bi buruko katua bihurtu zen.  Ipotxa  korrika  hasi  zen  eta  Sara  berari  jarraika  zebilen  nora  zihoan asmatzeko.  Ordu  erdi  geroago  basoko  zuhaitz  ustel  baten  enbor  baten barrura sartu zen ipotxa. Sarak enborraren barrura sartu nahi zuen, baina handiegia  zen  enborrera  sartzeko.  Lurrera  begiratu  zuenean  ipotxaren poltsa  aurkitu  zuen.  Poltsaren  barruan  hauts  magiko  batzuk  zeuden, hautsak bereak ez  izan arren burutik behera bota eta  ipotxa bezain txikia izatea  pentsatu  eta  ipotxa  bezain  txikia  bihurtu  zen.  Txikia  izan  arren enbor  gainera  igotzea  lortu  zuen.  Zulotik  behera  txirrista  luzea  zegoen lurreraino. Ipotxa ikusi eta esan zion Sarak:  Poltsa erori zaizu eta ekarri egin dizut. Mila esker, poltsa hau erosi dut, mundua esploratzera  joateko. Ni Zurtxo deitzen naiz, eta zu? Ni Sara deitzen naiz.Non nago orain? Ipotxen munduan sartu zara, Sara!  Ipotxak  bere  etxea  erakutsi  zion  Sarari.  Ipotxak  berriro  ere  doministiku egin eta oraingo honetan sagu handia bihurtu zen. Ipotxak esan zion Sarari gaixorik zegoela. Sarak esan zion Zurtxori ohean sartzeko, ez zegoela ondo,  eta txokolate bero bat prestatu zion Zurtxori. Sarak esan zuen:  Zuk esan didazun bezala prestatu dut txokolatea.  Sara kalera  irten zen  Ipotxen mundua nolakoa zen  ikusteko eta harriturik gelditu  zen.  Milaka  eta  milaka  ipotx  zeuden  lanean.  Bata  bestearekin haserre,  zenbat  etxe  zuten  asmatzen  ibiltzen  ziren.  Baina  dena  gezurra zen,  ipotx bakoitzak etxe bakar bat zuen. Azkenean esan zion  ipotx batak besteari: 

 Bale, onartu egiten dut, zuk nik adina etxe daukazu. Egia da, beste gauza bat. Gaur etorri ez den ipotxa gaixorik dagoela entzun dut, erantzuten dio beste ipotxak.   Alde  guztietatik  etxeak  eraikitzen  ikusten  ziren  ipotxak.  Sara  Zurtxoren etxera bueltatu zen esanez:  Ipotxen mundu hau harrigarria eta oso polita da! Zurtxok  baietz  esan  zuen  buruarekin,  eta  ohetik  irten  eta  bere  lagunak aurkeztu zizkion Sarari esanez:     ‐ Hau Franktxo da, hau Slipertxo, hau Sertxo, hau Poratxo eta Puinatxo. Baina beste  lagun bat daukat, Fertutxo, berandu etorriko da opor eguna duelako. Hauek dira nire lagunik onenak eta  abentura asko izaten ditugu. Nolako abenturak? – galdetu zuen Sarak. Adibidez, ipotxen erregina ipotxen mundutik kanpo eraman zuten eta guk berriro ekarri genuen. Beste galdera bat daukat. Zergatik  bukatzen dira txo izen guztiak? Begira, gu guztiok adin berdinekoak gara. Adin berdinekoak? Bai,  guztiok    urte  berdinean  jaio  garela  esan  nahi  dut.  Urtero  ipotxen izenak aldatu egiten dira ez nahasteko. Adibidez,  aurten unz bukatu behar da. Orain ulertzen dut, erantzun zion Sarak.  Gaua  iritsi  zen  eta  Sarak  Zurtxori  agur  esan,  zuhaitzetik  irten  eta handiagotu egin zen. Orduan etxera bueltatu zen. Bat‐batean esnatu egin zen eta dena amets bat besterik ez zen izan. Amets oso polit bat.   Maialen Barruetabeña (LH5)  

ROCK & ROLL-A

Hamasei  urterekin,  uda  aurrean  duzula,  dibertitzea  besterik  ez  duzu buruan, eta batzuetan dena ez da hain dibertigarria.  ‐Ikusi al duzu zer nolako sudurtzarra dudan?  ‐Zuriñek komuneko  ispiluari begira. ‐Ba, Zuriñe,   ez da hainbesterako. Eta gainera gorputz horrekin  inor ez da zure sudurrari begira geratuko! Besteok ere baditugu gure konplexuak!  ‐A,  bai? Ea ba,  Maider, esadazu zein den zure konplexua,  zeren eta nik ez dizut  bat  bera  ere  ikusten:  ile  marroia,  aurpegi  polita,  begi  berdeak, gorputz ederra… Ez zaizu ezer falta! ‐Bai  falta zait zerbait, ausardia! Gustatuko  litzaidake ezagutzen ez dudan norbaitengana hurbildu eta solasean aritzeko gaitasuna izatea! ‐Hori    bultzadatxo  batekin  konpon  daiteke,  baina  nire  sudur  hau… “Operacion  Dermoestetica”  delako  horretara  joan  beharko  dut‐  Zuriñek Maider alaitu nahian.  ‐Rin‐rin!!!‐ Maiderren etxeko txirrina da. ‐Maider,  jantzi zaitez, nik irekiko dut! ‐Ondo  da,  eskerrik  asko!  ‐Maider  janzten  den  bitartean  Zuriñek  atea zabaltzen du ‐Ai neskak,  zer demontretan ari zarete hainbeste denbora etxean sartuta, kanpoan dagoen eguraldi zoragarriarekin. Gaur gure opor luzeetako lehen eguna da, gure paradisua, eta eguzki zoragarria dago zeruan, gu bezalako neska  zoragarrien  dirdira  berea  baino  handiagoa  dela  ikusita  indar handiagoz  berotzen  gaituena,  gaur  gure  amaigabeko  jai‐giroko  lehen eguna  da,  arratsaldean  presara  bainatzera  eta  gauean  Gaztetxera  nire Ekaitz  maitearen  taldearen  kontzertura!‐  Itsaso  izan  behar  zen,    beti oihuka  eta  saltoka,  ameslari,  alaitasunez  beteta  sartzen  zena  leku guztietan,  dena  probatzen  zuena,  lagunak  egiteko  arazorik  ez  zuena, ezeren axolarik gabe, ezeren beldurrik gabe. ‐Itsaso,    zure  Ekaitz maite  horrek  zuk  baino  hiru  urte  gehiago  ditu  eta milaka neska atzetik! ‐Eskerrik  asko  zure  animoengatik,    Eider,  “nik  ere  asko  maite  zaitut”!            ‐Ironia  puntu  barregarria  jarriz.  Egia  esan  Eiderrek  arrazoia  ere  badu,  Ekaitzek ez baitu  Itsaso neskalagun moduan  ikusten, ez da  Itsaso  itsusia delako,  ezta gutxiagorik ere, oso neska polita da,  ilehoria,  gorputz polita, kurba  politez  osatua  eta  izaera  oso  alaiduna,  baina  begi‐bistakoa  da Ekaitzek  ez  lukeela  nahiko  Itsasok  imajinatzen  duen  Disneyko maitasun istorioa, normalean bera baino neska nagusiagoekin ibili ohi baita, hala eta guztiz ere Itsasok ez du itxaropenik galtzen. 

‐Tira neskak,  ez zaitezte hasi ‐ dio Zuriñek lagun arteko liskartxo hori beste ezertan transformatu baino lehen. ‐Beno…  ondo  da,  baina  gaur  gauean  ikusiko  duzu  nola  Ekaitzek  kasu egingo didan Gaztetxean! ‐Itsaso,  obsesionatuta zaude gaur gaueko festarekin! ‐Eider,  nola  ez  naiz  ba  egongo,    eta  gainera  ez  pentsa  Ekaitzengatik bakarrik egiten didala ilusioa. Nire bihotza beteta egoteak ez du esan nahi inguruko herrietatik datozen mutilak ez ditudala begiratuko,   eta gainera kristoren  parranda  bota  dezakegu,  gurasoek  ez  baitigute  ordurik  ezarri, eta  gainera,  polita,  zuk  ez  didazu  esango  ez  zaudela  pozak  txoratuta Joseba  ikusiko duzulako…?  ‐Eider  tomate bat baino gorriago  jarri da‐ Zer uste zenuen ez zaizula  igartzen,   ala? Berarekin zaudenean  irteten zaizun barre  lelo  horrekin…‐  Joseba  Maiderren  lehengusuaren  laguna  da  eta urtebete  gehiago  du,  ez  da munduko mutilik  goapoena  baina  pertsona moduan  ezagutzen  ditugun  mutiletan  jatorrenetarikoa  da  eta  nik  uste Joseba  ere  Eiderrengatik  txoratuta  dagoela.  Eiderrek  ez  daki  ezer  baina egun  batean  Josebari  diru‐zorroa  kendu  eta  hainbat  gauzaren  artean papertxo bat aurkitu genuen, Eiderrentzako amodiozko gutun bat zen!!!  ‐Denok barreka hasi ginen, oso polita zen baina eztiegia nire gusturako. ‐Zer neskak,  zertaz ari zarete marmarrean?‐Maider bere gelatik irten zen. ‐Ai neska,  ba hemen gabiltza Ekaitz gora eta Joseba behera! ‐Kar kar kar! Eta zuk Zuriñe,  ez al duzu printze urdinik? ‐Ba,  egia esan Pellorekin utzi nuenetik ez nau inork gehiago erakarri. ‐Batek daki,  agian gaur gauean aukera izango duzu birkonkistatzeko!‐Esan dio Eiderrek animoak emanez. ‐Ez dakit ideia ona den, Pellok harreman libre bat nahi zuen, hau da, beste neskekin  enrollatzea  baina  ni  hor  izatea  badaezpada,    bigarren  plater moduan,  eta  nik  ez  dut  asmorik  horrelako  harreman  bat mantentzeko, baina hain da alaia... hain da goapoa... ‐Eta  hain  da  kabroia...  Joan  dadila  popatik  hartzera.‐  Oihukatu  zuen Itsasok. Denak berari begira geratu eta barrez lehertu ginen.  Lokalera jaitsi ginen;  eskuoihalak hartu eta presara joan ginen bainatzera, eguzkia hartzera, eta batez ere txutxu‐mutxuak elkarri kontatzera. ‐Ba al dakizue norekin dabilen Jon? ‐Ez, neskalaguna al du? ‐Neskalaguna, neskalaguna, horiek hitz potoloak dira, baina bai horrelako zerbait,  Nerea omen du izena, oso jatorra dela diote. ‐Agian gaur aurkeztuko digu! 

Egia  da,  ez  dizuet  esan,  gure  lagun  taldean mutilak  ere  baditugu:  Jon, Mikel,  Beñat,  Gaizka  eta  Xabi.  Bostak  oso  jatorrak  dira.  Presan  egon ostean  bakoitza  bere  etxera  joan  ginen  afaldu,  dutxatu  eta  inoiz  baino ederrago jartzera.   Hamarretan  gaztetxearen  ondoko  kalean  geratu  ginen  eta  betiko  legez Zuriñe  hamar minutu  beranduago  agertu  zen,  ez  dago  zereginik  neska honekin, ziur nago ispiluari begira eman duela denbora bere sudurra gora eta bere sudurra behera.  Gaztetxea nahiko handia  zen baina han  zegoen  jendetzarekin  txiki‐txikia gelditu zen. ‐Neskak,    hemen  gaude!!!‐  Agurtu  gintuen  Mikelek  Gaztetxeko  barra ondotik.  Mutilak  neska  batekin  zeuden,    Nerea  izango  zela  suposatu genuen,  Jonen ondoan baitzegoen. ‐Apaaa!‐ Haiengana hurbildu ginen. ‐Apa neskak,  hau Nerea da, Nerea, hauek Zuriñe, Eider, Maider eta Itsaso dira.‐ Bakoitzak bina musu eman genizkion. ‐Ta,    zer,    liatuta  zaudete ala?‐ Galdetu  zion Nereari  Itsasok  lotsa  izpirik gabe. ‐Ba... bai‐ Erantzun zion Nereak, bere masailek kolore gorrixka harturik. ‐Jo Itsaso, zelakoa zaren batzuetan.‐ Esan zuen Jonek eskuarekin Itsasoren ilea korapilatuz. ‐Ei,  ez nazazu desorraztu! ‐Ah! Zuk ezazu sartu muturra besteen kontuetan! ‐Jesus, mutil!  Ni  izan  naiz  galdetu  duena  baina  denok  jakin‐minak  jota geunden!!! ‐Beno,  lasai,  ez zaitezte liskarrean hasi!‐ Gaizkak,  beti bezain bakezale. ‐Hori  da,    eta  orain  denok  festara!  Zer  hartuko  duzue!‐  Galdetu  zigun Xabik.  Xabi  beti  dabil  jairik  jai,  baina  tipo  horrek  harrapatzen  dituen mozkorrak  ez  dira  normalak,  behin  Tarzanen  fardel  moduko  horrekin heldu omen zen etxera.  Kontzertua hastear zen,  Joseba ere etorri zen eta Eider oso pozik zegoen. Maider  ere  jai‐giroan  sartuta  zegoen,  Itsasok  ez  zituen  begiak eszenatokitik kentzen Ekaitzi begira, mutilak euren giroan sartuta zeuden; Jon  eta  Nerea  elkarrekin,  Xabi  batek  daki  zertan,  agian  edalontziari muxuka,  Beñat  eta Gaizka  hankarekin  erritmoa  eramanez  eta  taldearen kantak abestu beharrean oihukatuz, Mikel neska artean betiko  legez, eta Zuriñe zoritxarrez edo zorionez Pellorekin muxuka.  

 ‐Ei,    Zuriñe,    non  sartu  zara?‐Galdetu  dio  Eiderrek.  Taldekoak atsedenaldiaren aurreko azken kanta abesten hasi dira. ‐Badakizu,  hortik  eta  hemendik.‐Zuriñek  ez  du  egokia  ikusten momentu horretan  berriz  ere  Pellorekin  liatu  dela  kontatzea,  alde  batetik musikarekin ez delako ezer entzuten eta bestetik nesken sermoia entzun beharko lukeelako. ‐Aizue,   neskak,    ikusi al dituzue horko mutil horiek! Gau osoa guri begira daramate  eta  honantz  datoz!!!‐Itsaso  beti  bezala  aurretik  pasatzen zaizkion  mutil  guztiei  begira,  baina  egia  da  mutil  hirukote  hori  neskei begira dagoela eta hurbiltzeko asmoa dutela dirudi. ‐Ei,  politak, ni Ibon naiz eta hauek Unax eta Borja dira, nahi al duzue pixka bat?‐Ibonek edaria eskaintzen die. ‐Zer da?‐Itsasok. ‐Kalimotxoa. Nahi al duzu?‐Edalontzi bana eskaintzen diete neskei. ‐Itsaso  ez  ezazu  hartu,  ez  ditugu  ezagutzen!‐  Esaten  dio  Maiderrek belarrira. ‐Ba,  lasai,  ez  da  ezer  gertatuko,  entzun  duzu,  kalimotxoa  da!‐Edalontzietako bat hartu eta trago bat ematen dio.‐Eta kalimotxo zaporea du,  badakizu  ni  aditua  naizela  edari  kontuetan.‐Maiderrek  ez  dio  beste ezer esaten. ‐Eta  zuek, politak,   ez duzue kalimotxorik nahi?‐Nahiz eta mutilek edaria eskaintzen ekin, beste neskek ezetz esan eta amore ematen dute.  Itsaso edaria eskaini dion mutilarekin, Ibonekin,  hasten da solasean, ligatzen ere esan daiteke.  ‐Eider,  non  dago  Itsaso?‐Maider  kezkatuta  dago  azkeneko  aldian  Itsaso mozkortuta  zihoala  iruditu baitzaio, baina arraroa da,  garagardo bat eta kalimotxoa baino ez ditu edan eta Itsasok oso ondo jasaten du alkohola, ez da pare bat tragorekin mozkortzen denetarikoa. ‐Kanpora irten da, segur aski Ekaitzen atzetik joango zen, badakizu nolakoa den‐ Eta garrantzi gehiegi eman barik  Josebarekin hizketan  jarraitzen du. Maiderrek ere ez dio garrantzi handirik ematen,  baina ez dago guztiz lasai. Denak bere saltsan dauden bitartean... ‐Ekaitz,   nora goaz?  Jaia gaztetxean da...‐ Hain mozkortuta dago   ez daki norekin dagoen ere. ‐Polita,  nik ez dakit nor den Ekaitz baina badakit ni Ibon naizela. ‐Ekaitz,  ez adarrik jo...  ‐Kar kar kar…‐ Ibonek ez du ezer esaten 

‐Ekaitz,   nik maite zaituuuut!‐  Ibonek gaztetxe ondoko parkera eramaten du,    eta  Itsasok  iparra  galduta  daukala  ikusita  aukera  baliatzen  du  eta neskaren gainera botatzen da olagarro baten moduan.  Itsaso zorabiatuta dago  baina  bat‐batean  konturatu  da mutil  hori  ez  dela  Ekaitz,  Ekaitzek belarritakoak ditu eta ile marroia eta mutil horrek ez du belarritakorik eta oso ilehoria dela esan daiteke. Nonbaitetik indarra atera eta… ‐Nor zara zu? ‐Ni mmmm… Ekaitz, uste dut! ‐Ez, zu ez zara Ekaitz, aska nazazu! ‐Ez polita, ni Ekaitz naiz‐ Ibonek berean jarraitzen du. ‐Askatu,  min  egiten  didazu  zure  erpe  horiekin!‐  Baina  erantzunik  ez, Itsasok negarrez eta oihuka. Beste erremediorik ez duela  ikusita,    Itsasok poltsikotik metxeroa hartu eta Ibon erretzen saiatzen da. ‐Ah! Urdanga zikina! – Ibon erredura listuarekin bustitzen ari den bitartean Itsasok ahal duen moduan gainetik kentzeko aprobetxatzen du eta korrika ihes egiteko.  ‐Maider, Itsaso? ‐Ba,  ez dakit,  Eiderrek kanpora irten dela esan dit, Ekaitzen atzetik edo… ‐Ba… Ekaitz kanpoan dago bai, baina lagunekin. ‐Agian  oso  mesfidatia  naizela  pentsatuko  duzu,  baina,  lehengo hirukotearekin joan bada? Ez diet susmo onik hartu. ‐Egia esan nik ere ez, badaezpada goazen bila. Bi neskak gaztetxetik irteten dira ‐Ekaitz, Itsaso ikusi al duzu? ‐Ez, ze ba?‐Neskek dena kontatzen diote. ‐Zuekin  noa  badaezpada.‐  Denak  Itsasoren  bila  zebiltzan;  tabernetan, portaletan… ‐Maider… ‐Negar zotinka Itsaso agertzen da gaztetxe aurrean ‐Itsaso!‐  Denak  batera,  besarkatzera  hurbiltzen  dira.  Lehenengo  Itsaso lasaitzen saiatu dira eta gero gertatutako guztia azaltzen saiatu da. Ekaitz gaztetxeko  arduradunengana  joan  zen  eta ertzainei deitu  zieten, neskek Itsasoren gurasoei deitzen zieten bitartean.  Jai  guztia  galdeketa  bihurtu  zen,  Ibon  aurkitu  zuten  eta  oraindik  adin txikikoa  zenez  bere  gurasoak  arduratu  ziren.  Hortik  egun  batzuetara epaileak erabakiko zuen zigorra. Itsaso  lur  jota  zegoen,  oraindik  dardarka,  bere  gurasoek  ahalik  eta azkarren etorriko zirela esan zuten, auto‐ilara baten baitzeuden: ‐Itsaso,  zelan zaude?‐hurbildu zitzaion Ekaitz 

‐Ba,    ikusten duzu, nik dibertitu besterik ez nuen nahi,  lagun berriak egin eta begira nola amaitu dudan.‐Ekaitz, nahiz eta neska zalea izan, oso mutil ona  da,  Itsaso  animatzeko  besarkatu  egin  zuen.  Momentu  horretan Itsasoren masailak  tomateak  baino  gorriago  jarri  ziren  eta  horrela  egon ziren denbora luzeeeee batez.  Itsasori gertatutakoa ez da txantxetako gauza: ez ezetz delako,   eta nahiz eta gai hauetaz telebistan, eskoletan, eta hainbat lekutan hitz egin, gauza hauek maizegi gertatzen dira mundu honetan, gehiegi.   Jaia  ondo  dago,  dibertsioa  ondo  dago,    alkohola  neurri  batean  edan daiteke…  baina  droga  nahasten  denean,  intentzio  txarrak  nahasten direnean… Horrelako zenbat kasu gertatzen ote dira edo larriagoak?  ‐Zuriñe,  amaitu al duzu nerabeei emango diezun hitzaldia? ‐Bai! ‐Ta,  zeri buruz hitz egingo diezu oraingoan? ‐Gogoratzen al duzu Itsasori gertatutakoa orain dela lau bat urte? ‐Bai ‐Ba,  gai hori jorratzea erabaki dut, guk hurbilean pairatu genuen gertaera izan zenez, gaztetxoek gauza horiek gertatu daitezkeela  ikusi nahi dut, ez da beti besteari gertatzen  zaiona, urruneko herrietan gertatzen dena, ez da edonortaz  fidatu behar…  gai honekin  gela  guztietan  iritzi eta  jokaera ezberdinak aipatuko dituztela uste dut, interesgarria izango dela.   Irati Bazeta (DBH2)     

AFGANISTANEN ODOLA                                                                            2013/01/07 

14 urte dauzkat, Afsna deitzen naiz; 3 urteko alaba dut eta bigarrena ere bidean  dator.  Afganistaneko  herri  batean  bizi  naiz  nire  senarrarekin, Kabulen. Nire aita oso ezaguna da herrian, ez dut amarik, 4 urte nituenean 

saldu  egin ninduen nire 13 urteko  amak,  eta orain 7  ama ditut  eta  aita bakar bat. Ez da izan saldu nauten lehen aldia…  11  urte  nituenean  gizon  batek  bortxatu  egin  ninduen.  Gizon  horrek emaztea zuenez ni kartzelaratu egin ninduten eta harekin ezkondu ezean lapidatu  egingo  ninduten.  Hil  egin  nahi  nuen,  baina  barruan  neukan umeak  bizia merezi  zuen,  ume  hori  bortxaketaren  ondorio  izan  zelako. Ume  hura  bizi  zedin  gizon  horrekin  ezkondu  behar  nuen,  nire bortxatzailearekin…  Zoritxarrez, ume hori emakume  jaio da Afganistanen, Jamileh deitzen da. Bidean  datorren  umea,  ostera,  gizonezkoa  izatea  espero  dut,  hala  bada Ibrahim deituko diot eta emakumea bada Samira.  Gerran  gaude,  erosketa  sinple  batzuk  egitea  infernua  da;  gure  artean tiroka ari gara; gure ondoan bertan, emakumeak (gehienak) eta gizon apur batzuk hiltzen ikusten ditugu egunero. Gizonek emakumeak  ezkutu bezala erabiltzen  dituzte.  Gerran  bakarrik  dago  emakumea  aurretik,  tiroak direnean  lehenengoak  haiek  izateko,  baina  edozein  lekutara  joateko gizona bost metro aurrerago joango da.  Nik neuk ikusi dut emakume bat seme bat besoetan, lurrean negarrez eta eskuak  odolez  bustiak.  Horrelako  asko  eta  asko  ikusten  ditut…  Afganistanen bizitza gogorra da, batez ere emakume jaio bazara.  Ni  eta  nire  umeak  salbatuko  zituena  nire  aurrean  ikusi  dut,                           begiak  negarrez  zituela,  hilzorian.  ONG  bateko  agintari  espainiarra  zen, adoptatu  egingo  gintuen.  Baina  dirudienez  nik  Kabulen  geratu  beharko dut, nire alabak ostera ez, ezin dut onartu hark nik beste  sufritzea. Plan bat dut!  Asteazkenero, Ameriketako helikoptero bat dator herrira minak kentzera,. Helikoptero  hori  joan  aurretik  umeak  minen  kutxan  sartuko  ditut Amerikan zaindu ditzaten.                                                                          2013/04/16                          

Nire  ume  txikienak  hilabete  du  orain,  hemendik  ateratzeko  ordua  da. Helikopterorako bidean zarata   gogor bat entzun nuen, nahiko gertu, tiro bat heldu balitzaidan moduan. Ez  zegoen  zorakeriatarako denborarik, ez nuen minik  eta.  Bi  alabak  gogor  hartu    eta  bizkor‐bizkor  helikopteroan sartu nituen,  baina… Samira uzterakoan ez nuen mugimendurik sentitzen eta  burkarekin  ez  nuen  gauza  handirik  ikusten.  Burka  kendu  egin  nuen; nire  alaba  Samirak  tiro  bat  jaso  zuen  saihetsean,  besoetan  neukala. Zergatik bera eta ez ni?    Helikopteroa Ameriketara joango zen hurrengo astelehenera arte. Jamileh barruan sartu nuen eta justu‐justu itxi ziren ateak.  Pixkanaka‐pixkanaka  helikopteroa  desagertzen  hasi  zen  zegoen hautsarekin. Nik Afganistanen dagoen hauts horri arima deitzen diot. Uste dut Afganistanen hil diren pertsona guztien arimak nahastu egiten   direla eta hauts gorria sortzen dela haien odolarekin.  Bat‐batean hauts  artean  eztanda  ikusi  zen, helikopteroan  zeuden minek eztanda egin zuten nire alabarekin batera. Bidean nindoala jakitun nintzen hil  egingo  nintzela,  nire  senarrak  lapidatu  egingo  ninduelako.  Bi  alaba galdu  nituen.  Senarrari  ez  zitzaizkion  alabak  axola,  birjinak  nahi  zituen saltzeko.  Esaten dute Afganistaneko lurra gorria dela, hara jausi den odolagatik…                      Agur mundua                    Afsana     Afganistaneko emakumeek idazten jakingo balute, horrelako egunerokoak aurkituko genituzke…   Nagore Malaxetxebarria (DBH2)     

BEGI UMELEN ITXAROPENA

Angoleta, Ipar Euskal Herrian kokaturiko herri txiki bat zen. Herri guztietan bezala, hemen ere ohitura, itxura, izakera edota pentsakera ezberdinetako pertsonak  bizi  ziren.  Biztanle  bakoitzak,  gainontzeko  guztiengandik ezberdintzen  zituen  zerbait  zuen, baina aldi berean, denek  zuten  zerbait harremanetan: lortu nahiriko amets bat.   Bai, nahiz eta herri txikia izan, biztanle guzti‐guztiek zeukaten ametsen bat haien  barrenean,  noiz  egi  bihurtuko  zai.  Batzuek,  ilargia  bisitatu  nahi zuten, beste batzuek aldiz, uda heltzea besterik ez. Baina bazegoen ume bat, beste era bateko ametsa zuena. Itxar zuen  izena, eta umezurtza zen. Beno, egia esan, ez  zen  guztiz umezurtza; haren  ama, bera  jaiotzean hil zen, baina  aitak, etxetik alde egin zuen.   Ez  ezazue  pentsa,  Teresa,  Itxarren  ama,  maite  ez  zuelako  izan  zenik, alderantziz  izan  baitzen.  Gizonak,  ezin  zuen  jasan  bere  emaztea horrenbeste  gogorarazten  zion  ume  hura  berarekin  izatea,  begietara begiratzen  zuen  bakoitzean,  bere  emaztea  zenaren  irudia  ikusten baitzuen.  Beraz, neguko gau hotz batean, haurra jaio eta pare bat astera,  arrebaren etxera  joan  eta  Itxar  bertan  utzi  zuen,  notatxo  batez  lagundua.  Paper hartan, zera zioen:  “Ene arreba maitea, badakit hau ez dela egin nezakeen gauzarik egokiena, baina momentuz,  ezin  dut  jasan  haur  hau  nirekin  izatea.  Jakin  ezazula, Itxar  izena  itxaropen hitzagatik  jarri diodala, egunen batean beraren bila bueltatzeko  itxaropena baitut. Orain, hori baita geratzen  zaidan bakarra: itxaropena. Momentuz,  denbora  gehiago  behar  dut.  Sentitzen  dut. Mila esker bere kargu egiteagatik. Arren, ez ezazu ahaztu maite zaitudala, eta mesedez,  gogora  iezaiozu  berari  ere,  bere  bizitzako  egun  bakoitzean. Maitasunez, Roy.” 

 Eta  horrela,  Itxar  guraso  gabe  geratu  zen.  Jada,  12  urte  zituen,  baina oraindik bere aitaren esperoan zen; izeba Enkarnarekin bizi zen bitartean. Eta bai, lehenago aipatu dudan bezala, Itxarrek amets berezi bat zuen, eta noski, hori bere aita ezagutzea zen.   

Royk,  ia egunero deitzen zion Enkarnari  Itxarrek hiru bat urte bete zituen arte,  baina  ondoren,  geroz  eta  gutxiago  deitzen  zion,  urtean  birritan bakarrik  deitzera  iritzi  zen  arte.  Gainera,    arrebarekin  baino  ez  zuen hitzegiten,  beti  lanera  deitzen  baitzion,  Itxarrekin  hitzegin  behar  ez izateko.  Aitak  oraindik  gogoan  zuen  alabaren  begirada  hura,  emaztea  izan  zena horrenbeste  gogorarazten  ziona.  Eta,  noski maite  zuela,  baina  ez  zuen berarekin  hitzegin  nahi;  beldur  baitzen,  egin  ziona  barkatuko  ez  zion beldur.  Itxar,  bere  adineko  ume  guztiak  bezala,  alaia  eta  oso  berbatia  zen. Oso gutxitan galtzen zuen irribarrea eta ozta‐ozta pasa zitzakeen 5 minutu ezer esan  gabe. Baina bazegoen  irria  galarazi eta  isilazten  zuen  gai bat: bere gurasoena.  Ikasgelan  haien  familien  inguruan  mintzo  ziren  bakoitzean, isili‐isilik  geratzen  zen,  eta  ez  zuen  txintik  ere  esaten.  Txikiagoa  zenean, bere aita oporretan zegoela esaten zuen, eta bere  izeba, ama zela. Baina hura herri txikia zen, eta denek zuten bertan gertatzen zenaren berri.   Itxarrek,  gainditua  zuen  bere  amaren  kontua.  Inoiz,  amaren  heriotzaren errua bere buruari bota izan zion, baina bazekien ez zela horrela, eta berak ez zuela errurik. Gainera, ez zuen gehiegi pentsatzen horretan, Enkarnak amaren  papera  bikain  bete  baitzuen,  eta  nahiz  eta  gaiari  20.000  itzuli eman, bazekielako ez zuela ezer lortuko.  Aitaren  gaiak  aldiz,  askoz  gehiago  tristetzen  zuen.  Bizitzaz  gain, abandonatu  zuen  egunean  utzitako  gutun  hori  zen  berarengandik  jaso zuen  gauza bakarra.  Ez  zen  asko, baina bere  altxorrik preziatuena balitz bezala gordetzen zuen, eta gauero, loak hartu baino lehen, irakurri egiten zuen, gehienetan bere begietatik negar malkoren bat zein beste erortzen utziz. Gutun hura  irakurtzen zuen bakoitzean,  itxaropen eztanda txiki bat sortzen zen bere barrenean, aitak gutunean zioen bezala, bere bila joango zen itxaropena.  Itxar gazteak, bazekin aitak abandonatu egin zuela, eta baita ere, ez zuela berarekin hitzegin nahi; eta bi erabakietako bat bera ere ulertzen ez zuen arren, aita maite  zuen: bai bere aita  izate utzagatik eta baita ere  izebak egunero aitak maite zuela esaten ziolako. Hala ere, ez zitzaion batere ondo iruditzen  egin  ziona,  eta  sarritan  aitarekiko  gorrotoa  sentitu  nahi  izaten 

zuen,  baina  aldi  berean,  horren  handia  zen  berarekiko  sentitzen  zuen maitasuna ezinezkoa egiten zitzaiola.  Hori guztia askotan esana zion izebari, eta honek aldi berean Royri. Baina hala  eta  guztiz  ere,  azken  hau  ez  zen  ausartzen  bere  alabarekin harremanik  izaten.  Itxarrek ere bazuen aitaren  telefono  zenbakia,  izekok emana, baina ez zion inoiz deitu, denbora galtze bat iruditzen baitzitzaion, aitak berarekin hitzegin nahi ez zuela kontuan hartuz.  Hala  ere, halako  egun batean,  egoera hartaz nazkaturik,  Itxarrek  etxeko telefonoa hartu, aitaren  zenbakia markatu eta deitu egin  zion. Berehala, gizonezko ahots grabe batek erantzun zion. Orduantxe entzun zuen bere aitaren ahotsa  lehengoz. 12 urte  luzeren ondoren, azkenean entzun zuen gutunaren ahots originala. Eta nahiz eta Bai? xume bat baino ez zuen esan, emozioaren emozioz, neskatila negarrez hasi zen. Hura, bizitza berri baten hasiera opatzen zion soinua balitz bezala hartu baitzuen.  Orduan, malkoak ahal  izan zuen bezala  lehortuz eta barruko sentimendu guztiak gordez, telefonoaren beste aldeko gizonari erantzuteari ekin zion:  ‐ Kaixo: Ni... Zera... Ni... Zure alaba naiz.  Esan  zuen  Itxarrek. Momentu  hartan,  aparailuaren  beste  aldetik,  soinu arraro bat entzun  zen, negar  iskanbilatsu batez  jarraitua.  Instant hartan, aita hizketan hasi zen, negar eta muki artean:  ‐ Mesedez,  barkatu,  barkatu,  barka  nazazu,  arren!  Sentitzen  dut,  asko sentitzen  dut.  Damu  naiz.  Damu  naiz  zu  abandonatu  izanaz,  damu  horrenbeste sufrimendu eragin  izanaz, eta batez ere, damu zurekin egon ez  izanaz. Badakit dagoeneko berandu dela, baina benetan esaten dizut: maite zaitut, eta damu naiz gertatutako guztiaz.  Alaba,  are  gehiago  unkitu  zen,  eta  zoro  baten  legez,  negarrez  hasi  zen. Aitak ere negarrez  jarraitzen zuen eta denbora batez biak negarrez egon ziren, hitz bat bera ere esan gabe. Laster, biak  lasaitu zirenean, hizketan jarraitu zuten. Alabak, nola ez, azalpenak eskatu zizkion, eta honek dena kontatu  zion,  amaren  haurdunalditik  hasita  momenturaino  gertatutako guztia.  Elkarrizketa  luze  baten  ostean,  Itxarrek,  ezagutu  nahi  zuela  esan zion, eta Royk, ea  Enkarna eta berarekin bizitzera  joan  zitekeen  galdetu zuen. Neska,  pozarren,  oihuka  hasi  zitzaion  izebari,  ea  aita  bertara  joan 

zitekeen  galdezka,  eta  honek  ere  izugarrizko  poza  hartu  zuen.  Haurrak, baietz esan zion, eta aitak 3 egun barru joango zela esan zien.  Horrela,  Itxarri  amaitezinak  egin  zitzaizkion  3  egun  horien  ostean,  aita Angoletara iritsi zen. Musu eta besarkada artean eman zioten ongi etorria; eta hala, gertatu zena ahaztuz, hirurak batera bizi  izan ziren, aita‐alaben ametsa itxaropenez egia bihurtuz.   Lorea Solana (DBH2)   

LATZAREN GOXOTASUNEZ

Hondarra,  dena  zen  hondarra  Sahara  basamortu  lehorrean.  lehorra  zen 

zorua, eguzkiaren argipean apropos lehortzen jarria; eta hala zeuden gure 

eztarriak  ere,  garrasi  lehorretan,  ur  eske. Osabak  zioen  horregaitik  egin 

genuela alde  lur  idor haietatik, ur bila etorri ginela Abadiñora, baina nik 

hasieratik  jakin  izan  dut  osabak  berak  ere  ez  zuela  hori  sinesten,  ahare 

gehiago, osabak bazekien nik ere ez nuela bere gezurra irentsi. Baina inork 

ez  zion aurka egin eta hala abiatu  ginen. Kanpamendu  itogarria utzi eta 

gameluz  bidaiatu  genuen  lehenik,  itsasoz  gero.  Gauez  heldu  ginen 

hondartzara, ez dakit nora, ez dakit nola eta geroago  jakin nuen zergatik. 

Ilun zegoen guztia; ilun osabaren begiak eta malkoz bustita izebarenak. 

 

Gogorra  izan  zen bidaia, haurtzaroa bezain gogorra  ia. Egia esan, ez dut 

aurtzaroa  baino  gogorragoa  egingo  zaidan  ezer  bizitzeko  asmorik,  ezta 

gogorik  ere.  Bost  urte  nituela,  militar  marokoar  armatuek  aita  eta 

amarengandik urrundu gintuzten ni eta zazpi anai‐arrebak. Bakarrik geratu 

ginen,  elkarrekin  bakardadearen  konpainian.  Bizilagunek  beraien  etxean 

hartu gintuzten, beraiek hazi gaituzte; ordutik osaba‐izebak dira guretzat. 

Osabak esan zidanez, bizitza ezagutzearren eraman zituzten gurasoak. Oso 

maitatuak ziren herrixkan, ama medikua zen eta aita  filosofoa, bizitzaren 

jakinduria iturrietatik edanak biak. 

 

Geroztik  ez  dut  haien  berririk  izan.  Aita  hilda  egongo  da,  ama  auskalo 

non...  Aita  da  inoiz  ezagutu  dudan  gizonik  ausartena. Gogoan  ditut  niri 

zuzendu zizkidan azken hitzak: “Iturria etxean dutenek, itsasoa nahi izaten 

dute”. Ahoa odolez beteta zeukan. Nik negar eta negar egiten nuen. Harri 

bat neukan eskuan,  lapikoak kolpatu eta zarata egiteko erabiltzen nuena. 

Gogor  jaurti  nion  soldaduetako  bati,  kaskoan  kolpatuz.  Orduan  fusilari 

kanoitik  heldu  eta  atzeko  aldeaz  buruan  eman  zidan,  odoetan  utziz. 

Konortea galdu nuen arte. Gogoratzen dudan azkena amaren erreakzioa 

da. Soldaduen eskuetatik  ihes egin eta nire alboan belaunikatu zen. Bere 

malkoak nireekin nahastuta sentitzen nituen, masailetan behera. Orduan, 

musu  eman  zidan  eta  nik  begiak  itxi  nituen. Hilda  nengoela  uste  nuen; 

hobe hala balitz.  

 

Soldadu baten ostikadak  iratzarri ninduen, hormaren kontra bidaliz. Han 

ez zegoen amaren arrastorik, aita ere galdua zen. Soldaduetako batek nire 

ahizpa  zaharrena,  Sahiba,  nola  hartu  eta  logelara  eramaten  zuen  ikusi 

nuen.  Beste  bi  sartu  ziren  atzetik.  Orduan,  Osmanek,  anaia  guztietan 

zaharrenak, ukabilkada bat eman zion haietako bati matrailean. Berari hiru 

soldaduk  itzuli zioten kolpea,  lurrera bortizki botaz. Osman ere hartu eta 

logelara  sartu  zuten;  arinago  atera  zuten  ordea.  Odolez  blai  zegoen, 

ubeldurak  zeuzkan  non‐nahi.  Hilda  zegoela  uste  nuen.  Zohiak,  nire 

ahizpak, oihal bat ekarri zuen orduan eta Osmanen gorputz erdi hiloztua 

laztantzen  zuen  bitartean,  zorrotz  begiratzen  zidan.  Erraz  uler  zitekeen 

begirada: "joan laguntza bila".  

 

Arnasa sakon hartu eta korrika irten nintzen etxetik. Soldadu batek jarraitu 

zidan  atzetik,  baina  ni  azkarragoa  nintzen  hondatutako  etxe  eta  harri 

zatien artean. Fusilaz apuntatu ninduen orduan. Gelditzeko ohiu egin eta 

tiro egin zuen, abisu gisa. Balaren txistu‐hotsa entzun nuen belarri alboan, 

hatz  gutxi  batzuetara  pasatzen.  Gelditu  eta  buelta  eman  nuen.  Urduri 

nengoen, beldurtuta. Hankek ez zidaten zutik egoten ere uzten ia. Halako 

batean,  ezerezetik  irtenda  bezala,  auzokide  batek  sekulako makilakada 

eman  zion  soldaduari  buruan.  Belauniko  erori  zen  lurrera;  eta 

konturatzerako,  beste  lau  auzokide  zeuzkan  ostikoka.  Nahikoa  izan 

zutenean, sokaz  lotu zuten haietako baten etxeko ohean eta fusila kendu 

zioten.  Orduan,  guztia  bukatzeko  beharra  neukanean,  dena  aldrebestu 

zen. Gure etxera sartu ziren auzokideak. Lau soldadu zeuden han: bat gela 

nagusian, anai‐arrebak kontrolatzen eta beste hirurak Sahibarekin logelan. 

 

Fusila zeukan auzokideak, sartzeaz batera, tiro egin zion gelako soldaduari; 

gorpua  lurrean  luze  utziz.  Besoa  fusilaren  inguruan  jarri  zuen,  zarata 

gehiegi  atera  ez  zezan  katua  sakatzean;  logelako  soldaduei  abisurik  ez 

emateko asmoz. Baina ez zitzaion oso ondo atera. Logelako atea  ireki eta 

soldaduetako  bat  atera  zen,  erreakzionatzeko  denbora  izan  aurretik 

lurrean  zegoen,  bala  bat  bularrean  zuela.  Zarata  entzun  zen  orduan 

logelan;  beste  biak  ziren,  zutik  jarri  eta  fusilak  hartzen  zituztelarik.  Ez 

zegoen plan bat prestatzen hasteko astirik. Gehiago ginen, etxean hil ziren 

bien  fusilak  ere  bageneuzkan,  baina  ez  geunden  gerran  aritzeko 

prestatuta. 

 

Osman izan zen hitza hartu zuena. Gelaren albo batean zegoen, dardarka, 

erdi hilik; baina bera izan zen herritarren mugimendua eragin zuena. Zutik 

jarri eta ahots nekatu bezain zihurrez esan zuen: “Goazen!”. 

 

Ez dakit nola, ez dakit  zergatik, baina  inguruan  zeuden guztiak mugitzea 

lortu zuen. Taldekoek eskuan zeuzkaten fusilak hartu eta gelarantz abiatu 

zen.  Fusilaren  kanoia  gelan  sartu  eta  tiro  egin  zuen.  Bi  soldaduek  tiroa 

itzuli zuten, baina Osman kanpoan zen. Orduan, fusila kargatzen zebiltzala 

aprobetxatuz,  gelara  sartu  eta  beste  fusilaz  bietako  bati  tiro  egin  zion. 

Segituan  irten  zen  Osman  gelatik.  Soldadu  bat  baino  ez  zen  gelditzen, 

baina  Osman  ere  ez  zegoen  borrokarako.  Orduan  bai,  buruak  argitu 

zitzaizkien herritarrei. Hildako soldadu baten gorpua hartu eta gelara jaurti 

zuten. Soldaduak tiro egin zuen eta bere lagunaren gorpuari beste zulo bat 

egin  zion.  Aukera  bakarra.  Azkar  sartu  zen Mohamed  auzokidea  gelara. 

Soldaduari  kanoia  zuzendu eta  tiro egin  zuen. Besoan eman  zion, minez 

baztertzera  behartuz.  Orduan  Osmanek,  gelara  sartu  eta  ahalik  eta 

azkarren,  ostikada  bat  eman  zion  soldaduari  aurpegian,  Mohamedi 

errematatzeko aukera emanez. Honek ez zuen bi aldiz pentsatu eta bala 

bat ezarri zion soldaduari bi begien artean. Sahiba konorterik gabe zegoen, 

biluzik, ohean etzanda. Osmanek  izara batez estali  zuen eta auzokideak, 

pixkanaka, etxeratuz  joan ziren. Baina oraindik soldadu bat gelditzen zen, 

ohean  loturikoa.  Etxeko  jabeak  egingo  zuen  berekikoa,  hala  esan  zuen 

behintzat. 

 

Gauez ametsek esnatu ninduten. Aitarekin amestu nuen, bere bizar luzeaz, 

bere irribarre galduaz... filosofiaz ari zitzaidan hizketan, bizitzaz. Zelai zabal 

batean  geunden,  ametsetako  zelai  horietako  batean;  guztia  zen  lore, 

guztia zen usain. Baina halako batean, soldadu bat agertu zen korrika; eta 

tropa  oso  bat  haren  atzetik.  Lehen  soldaduak  bazterrera  bota  ninduen, 

atzeko tropa guztia berriz, aitaren gainetik pasa zen. Guztiak pasa zirenean 

ordea, han ez zegoen aitarik, ezta aitaren arrastorik ere. Bakarrik nengoen 

zelai  zabalean.  Pixkanaka  loreak  harri  txiki  bihurtu  ziren  eta  belarra 

hondar.  Bero  usaina  besterik  ez  zegoen.  Izerdia  botatzen  hasi  nintzen 

orduan, eta hala esnatu nintzen, izerdiz blai. 

 

Gaua isila zen, baina berriketa batek hausten zuen  isiltasun sakona. Lehio 

gisa  erabiltzen  genuen  hormako  zirrikitura  hurbildu  nintzen  eta  alboko 

etxearen ondoan,  ilargiaren argitan, auzokide bat  ikusi nuen beste gizon 

batekin hitz egiten. Auzokidea banekien nor  zen,  soldadua etxean gorde 

zuena;  baina  nor  ote  zen  bestea?  Zertan  ari  ote  ziren?  Halako  batean 

eskua  luzatu  zioten  elkarri  eta  gizon misteriotsua  soldaduak  etorri  ziren 

autoan  sartu  zen. Motor hotsa entzun  zen orduan eta gizonak alde egin 

zuen. Alboko etxe batean kandela bat piztu zen orduan, eta kalean zegoen 

auzokidea  azkar  sartu  zen  etxera.  Pixkanaka‐pixkanaka,  herriko  etxe 

guztietan piztu ziren kandelak; gurean  izan ezik. Gurean ez zegoen gutaz 

arduratu edo gugatik  kezkatuko  zen gurasorik. Asanblada  itzela antolatu 

zen kalean. Ohera joatea erabaki nuen. 

 

Hurrengo  goizean,  osaba  etorri  zen  gugana,  gosaritarako  zerbaitekin: 

ahuntz  esne  pixka  bat,  etxean  egindako  gailetatxoekin  batera;  jai 

egunetako  gosaria.  Baina  hura  ez  zen  jai  eguna,  ez  geunden 

ospakizunetarako. Negarra arintzeko modua zen gosari hura. 

 

Osabari hitz egiteko tarte bat eskatu nion eta logelan sartu ginen. Gauean 

hizketan  entzun  nituela  esan  nion,  egia  erdia  baino  ez;  eta  berak  esan 

zidan  lotutako  soldaduak  alde  egin  zuela,  askatzea  lortu  eta  fusilarekin 

ihes  egitea  lortu  zuela. Orduan  lotu  nituen  nik  datu  guztiak:  auzokidea, 

gizon misteriotsua, soldadua, bostekoa... 

 

Soldaduak  ez  zuen  ihes  egin,  beno  bai,  egin  zuen,  baina  aukera  eman 

ziotelako. Osabari kontatu nion guztia, ametsetik hasita asanbladara arte. 

Osabak bostekoa eman zidan orduan, gizon handien hantzera eta zin egin 

zidan  goizero  etorriko  zela  gu  bisitatzera,  guri  gosaria  ematera. 

Besteengana  joan ginenean, denek harrituta begiratu ziguten eta osabak 

bururatu  zitzaio  lehena  esan  zuen:  “Ali  gizon  handia da  jada! Hilea  hazi 

zaio hanketan”. 

 

Ni  txikia nintzen, baina ez  leloa. Banekien  irribarre egin behar nuela eta 

hala egin nuen. Osman hobetuz zihoan. Aurpegian zauriak zituen oraindik 

eta  Zohia  hanketako  zauri  sakonak  josten  ari  zitzaion,  Asmein  txikiak 

bizkarreko orbainak ohial batez igurzten zizkion bitartean. Sahiba etzanda 

zegoen,  lo.  Ez  zen  ia  iratzarri  ere  egiten,  eta  iratzartzen  zen  bakoitzean 

negar  egiten  zuen.  Hurrengo  egunak  hala  igaro  ziren,  astiro,  astun,  ia 

amaigabe... 

 

Aste  batzuk  behar  izan  zituen  Osmanek  indarberritzeko  eta  pare  bat 

hilabete  Sahibak.  Artean,  osaba  egunero  etortzen  zen  goizean; 

eguzkiarekin  batera,  eta  gurekin  egoten  zen;  eguerdira  arte  hasieran, 

iluntzera arte denborak aurrera egin ahala. Familia giroa hobetu genuen, 

elkar zaintzen genuen guztiok. Sahiba hitz egiten hasi zen, baina  inoiz ez 

zigun esan zer gertatu zen egun hartan, gela hartan. 

 

Bizitzak aurrera egin zuen; ni handi egin nintzen, metro eta hirurogehi  ia. 

10 urte nituen  jada, bizitza berriz ere  loratzen hasia  zen, baina nola ez; 

guztiak pikutara joan beharra zuen berriro. Goiz batean osabak esan zigun 

soldaduak  itzuli  egingo  zirela,  dena  suntsituko  zutela.  Berak  eta  nik 

bagenekien  zergatik; hobe esanda, nori esker  itzuliko  ziren; bere orduan 

soldadua  akabatu  behar  zuen  auzoko madarikatua!  Lerdoa!  Ez  al  zuen 

pentsatu itzuli eta bera ere hilko zutela? 

 

Handik bi hilabetera osabak bagindoazela esan zigun, hango bizitza ez zela 

ona, ur garbia behar genuela. Bazekien nonbait, urrunean, bazela herri bat 

gure egoera bera bizitzen ari zena, zapaldurik zegoena, Euskal Herria. Han 

ere baziren gurasorik gabe eta azalpenik gabe bizitzera behartuta zeuden 

umeak. Hara gindoazen. Soinu polita zuen belarrientzat, Euskal Herria. 

 

Nik  banekien  osabari  berdin  zitzaiola  saharako  ur  zikinak  edan  behar 

izatea, banekien  soldaduen beldur  zela, baina  isilik geratu nintzen. Herri 

hura ezagutzeko gogoa neukan. 

Astebete  ere ez  genuen behar  izan  guztia batu  eta handik  alde egiteko. 

Gauez  irten  ginen,  osabaren  gameluarekin.  Txandaka  igotzen  ginen 

gamelura. Hala igaro genuen basamortu latza. Eguzkiak ez gintuen garaitu, 

ur gabeziak ia‐ia, baina hark ere ez. Eta hala, hiri handi batera heldu ginen. 

Etxeak sendoak ziren, altuak, buztinezko txabolak baino gogorragoak; eta 

jende ugari zegoen. 

 

Osabak  lagun  bat  zeukan  han,  itsasontzi  bat  salduko  ziguna.  Bederatzi 

lagun ginen eta  itsasontzi  txiki bat  lortu behar genuen, ez  zeukan  itsura 

onik. Osaba dirudun gizona zen; hala zen behintzat gure herrixkan, beraz, 

ez genuen gutxienez itsasontzia beste inorekin banatu beharrik izango. 

 

Gau hartan bertan barneratu ginen  itsasoan,  iluntzean. Ordu  luzeak  izan 

ziren haiek; ez ziren asko izan, baina bai luzeak. 

 

Hondartza  batera  iritsi  ginen,  han  ere  hondarra  zen  nagusi,  baina  erraz 

ikusten  ziren  landareak  ere,  hondarretik  harago.  Polita  zen  lekua, 

ikusgarria benetan. 

 

Oraindik ez  zen  gure bidaia bukatu,  kilometro ugari  geneuzkan  aurretik. 

Izeba negarrez ari zen, bere herritik urrun zegoen, bere  familiarengandik 

urrun. Osabaren begietan ez zen malkorik nabari, bai ordea oroitzpenak. 

Oroitzapenez beteta zeuden haren begiak. Nire begirada nabaritu zuen eta 

irribarre egin zidan. Soldaduengandik urrun geunden. Nik  irribarrea  itzuli 

nion. Orduan bai, bidea bukatutzat eman nuen. Irribarre hura izan zen nire 

helmuga.  Handik  aurrera  zegoena  jadanik  ez  zen  bidea,  garaipena  zen. 

Garaitu egin genuen! 

 

Oinez  jarraitu genuen, autobusez gero;  trenen bat ere hartu genuen eta 

oinez ere egin genuen gehiagotan; baina bukatu zen guztia. Orain bizitza 

berri baten hasiera zen; Euskal Herrian. 

 

Herri txiki bat behar genuen,  lasaia; batez ere, soldadurik gabea. Abadiño 

aurkitu genuen, kanpandorre handi eta zelai zabalekin. Umeak pozik ziren 

han,  larre aldapatsuetan  lerak  labainaraziz neguan eta bainujantzi berriak 

errekan estreinatuz udan. Leku ezin hobea  zen bizitza berri bat hasteko. 

Osabak,  aurreztuta  zuenarekin,  erloju  denda  bat  ireki  zuen.  Erlojuak 

atsegin zituen; denbora oso garrantzitsua bait zen osabarentzat. Ez zituen 

bizitako  urteak  nehurtzen,  zoriontsu  pasatako  urteak  baizik.  Osabak 

mantendu  gintuen;  eguneroko  jana  bermatzen  zigun,  bai  eta  bizileku 

eroso bat ere. 

 

Denbora  latzak  pasatzen  ikasi  dugu;  eta  denbora  goxoez  gozatzen.  Izan 

ere, erloju guztiak apurtu arren, inork ez du denbora geldituko. 

 

 

Txaber Altube (DBH3)   

AMAIERA POLITAK EZ DIRA EXISTITZEN Berandu da ordea, ezer konpontzeko.  Istorio horren amaiera nire begien aurrean egon da denbora osoan. Neure buruari hainbeste aldiz egindako galderak,  hala  nola,  zein  izango  da  nire  etorkizuna? Norekin  bizi  izango naiz hil  arte?  Jada, badakizkit  erantzunak. Nahiz  eta nire buruari handik irtetea posible zela esan, banekien, nola edo hala, gertatuko zela. 

 Galtzen  duzunean,  ni  orain  nagoen  moduan,  alegia,  ez  duzu  bizitzeko asmorik. Etzanda geratzen zara,  indar barik. Begiak  ixten dituzu, ez duzu errealitatea  ikusi nahi eta. Galtzen duzunean, ez dakizu nola  jarraitu zure bidea,  uste  duzulako  ez  zaizula  ezer  geratzen,  eta,  hori,  egia  hutsa  da. Galtzen  duzunean,  ezin  duzu  aurrera  jarraitu.  Baina  jarraitu  egin  behar duzu,  dena  zeure  errua  izan  baita,  eta  zuk  galdu  egin  duzu,  baina  beti egongo da pertsona bat inork baino gehiago galduko duena.  Ezkondu  nintzenean,  hogei  urte  nituen  soilik.  Ezagun  askok,  beno,  eta ezezagun  batzuek  ere  bai,  zoratuta  nengoela  esaten  zidaten.  Nik  neuk soilik  ezagutzen  nuen  egia,  egia  osoa  eta  bakarra.  Ekaitz  ez  zen  tipo normal bat baino, guapoa eta atsegina. Nire  lehen amodioa, begi guztien aurrean. Nire infernua, neure bihotz hutsean.   Gogoratzen  dut  hasiera.  Egunero  bezala,  autobusa  hartzen  nuen institutura  joateko,  hamazazpi  urterekin  alajaina.  Igotzen  nintzen bakoitzean, han  ikusten nuen, niri begiratuz, aurpegi eder horrekin. Hain zen  erakargarria... Baina  goiz  hartan,  azterketa nuen  lehenengo orduan, eta oso goiz  joan nintzen klasera  irakasleari azken galdera batzuk egiteko asmoarekin. Gogoan daukat, nola azterketa gaizki atera zitzaidan,  lau bat besterik ez nuen atera, aurreko aste guztian  ikasten egon ondoren. Egun hori txarto hasi zen, eta txarto jarraitu zuen.   ‐ Kaixo, gaur ez zaitut ikusi eta arraroa egin zait.  Baina,  zer  zen  hori? Nola  bururatu  zitzaion  nire  institutuko  ate  aurrean egotea  ordua  izan  arte  ni  atetik  ateratzeko? Geldi‐geldi  geratu  nintzen, gertatzen  ari  zena  nireganatzeko.  Leloa  nintzela  pentsatuko  zuen seguruenik, hortaz, erantzunen bat jaso behar zuela erabaki nuen.  ‐ Zergatik etorri zara hona? ‐ Zu ikusteko. ‐ Baina... ez dugu elkar ezagutzen. ‐ Ni Ekaitz naiz, hara, ezagutzen nauzu. Nor zara zu?  Benetan  arraroa  zen.  Baina  ez  nuen  beldurrik,  ordea.  Gustuko  nuen egoera  hori.  Eta  are  gehiago,  gustuko  nuen  aurrean  zegoen mutil  hori, Ekaitz deiturikoa.  

‐ Ni, Alaia.  ‐ Alaia,  orain  klasea  bukatu  duzu,  ikusten  dudanez. Gustatuko  litzaizuke zerbait hartzera joatea tipo arrunt honekin?  Arrunta?  Adjektibo  asko  bururatzen  zitzaizkidan  bera  definitzeko,  baina arrunta  ez  zegoen  barne.  Normalena  ezezko  bat  ematea  izango  zen edonorentzat, baina, ez bazenekiten, niri normaltasunez jokatzea ez zidan graziarik egiten garai haietan.   Imaginatzen duzue, orduan, nola... kimika egon zen, eta denborak aurrera egin ahala, Ekaitz eta biok bikote inbidiagarri bihurtu ginen. Haren lagunak ezagutu nituen, eta hark nireak. Orduan, zer ez zebilen ondo? Zer gertatu zen hori guztia pikutara bidaltzeko? Gorka zen erantzunaren jabe.   Ezkontza egunean, oso goibel  sentitzen nintzen. Kostatu  zitzaidan ohetik altxatzea,  are  gehiago  ispilura  begiratzea,  soineko  zuri  eta  eder  hori jantzita nuela. Posible al zen nire ezkontza eguna izatea apirilaren 19 hori? Banekien modu  bakar  bat  zegoela  handik  alde  egiteko,  baina  laguntza behar nuen.  Bi ordu eskas geratzen ziren zeremoniarako, eta bakarrik egoteko baimena eskatu nien guztiei. Nire askatasunaren azken minutuak ziren, eta ez nuen utziko  inork  xahutzea hori. Baina  isiltasun hori  amaitu  zen,  eta malkoak nabarmendu ziren. Begiak margo beltzez bustitzen ari zitzaizkidan, baina berdin zitzaidan, barruan nuena kanporatu behar nuen modu batean edo bestean. Orduan, atea zabaldu zen, eta bai, nire laztana zen.  ‐ Banekien hemen egongo zinela, inork ikusi barik etorri naiz. ‐ Arriskutsua da. Badakizu azken egunean gertatutakoa. ‐ Ez duzu ulertzen, Alaia? Ezin  zara ezkondu nazkagarri harekin, eta egin duenaren ondorioz, are gutxiago! ‐ Egin zuena arrazoiarekin izan zen. Bere laguna zinen, uler iezaiozu. ‐ Nola nahi duzu ulertzea norbaitek zuri egindakoa? Zergatik ez duzu alde egiten behingoz? ‐ Ez da hain sinplea, Gorka. ‐  Ez dut ulertzen,    zergatik ez duzu egiten nahi duzuna.  Zer da benetan behartzen  zaituena?  Ez  dut  sinesten  beldurra  izatea  gertatu  zenarekin. Badakizu hori konpon daitekeela, konpon dezakedala nahi baduzu. Baina benetako arrazoia jakin behar dut. Zer, ez didazu inoiz esango, ala?  

Ez nion erantzun. Laguntzen nengoen, baina bera ez zen hartaz ohartzen. Ez al zen egia maite banuen alde egiten utzi behar niola?  Jarraian,  alde  egin  zuen.  Geroago  ez  nuen  ikusi  inondik,  ezta  ezkontza ostean. Ez zuen egin niri zin egin zidana; ez zen egon nirekin asken unera arte. Hurrengo hilak oso arin igaro ziren. Ekaitzek nahi zuena egiten nuen, bai goizean, bai arratsaldean, eta noski, bai gauean. Horrela, bi urtez egon ginen,  eta  egun  batean,  Ekaitz  lanean  zegoela,  kalera  irtetea  bururatu zitzaidan. Inoiz egin nuen gauzarik okerrena izan zen ordea...  Paseotxo goibel bat besterik ez zen, putzuak zeharkatzen nituen, eta laino beltz  batek  zerua  estaltzen  zuen.  Zoritxarrez,  aterkia  ahaztu  nuen,  eta euria  hastean,  bustitzen  hasia  nintzen.  Ez  nintzen  etxera  bueltatu,  ez horixe,  ezin  nituen  nire  pentsamenduak  baztertu  une  hartan.  Ez  zen bidezkoa  Gorkarentzat  nire  burutik  alde  egitea,  hori  baitzen  berarekin egoteko nuen aukera bakarra. Edo hori, behintzat, uste nuen nik, nire begi aurrean nuena  ikusi baino  lehen. Begi beltz haiek niri begira zeuden, eta irribarre  zabal  batez  nigana  hurbiltzen  ari  zen.  Barne‐barneko  taupadak gero eta bizkorrago  zihoazen, une batez bihotza kanporatuko nuela uste nuen.  Berriro gertatzen ari zen.  ‐ Ez nuen pentsatzen berriro ikusiko zintudanik ‐ hasi zen azaltzen. ‐ Bada, neu ere ez... Zelan zabiltza? ‐ Ba, ondo, emaztea daukat orain dela urte eta erdi. Zelan Ekaitzekin?  Zalantzan nengoen, baina banekien Gorka zela munduan zegoen pertsona bakarra zeini gezurra esatea ezinezkoa zen. Maite nuen mutil hura zen, eta egia esan behar nion.  ‐ Betiko moduan. Bi urte hauek  infernua besterik ez da  izan. Badakizu ez zaitudala ahaztu segundu batean ere?  ‐ Hara, zer uste duzu? Nirea egia zela? Ez daukat emazterik. Bakarrik nago. Ez dut nahi  inorekin egon zurekin ez bada, eta ez dut  inor utziko nik nahi ez dudana egitera behartzea. ‐ Gorka, esaten dizut arrazoi on bat nuela egiteko. ‐Ezin duzu justifikatu. Ez zen hobe izango poliziara deitzea zu jotzeagatik? Zerk gelditzen zaitu? ‐ Zu!  ‐ Nola ni?  

Zoramena nitaz  jabetzen ari zen. Ez, hobe zen  isiltzea. Banekien nolakoa zen, eta nahiz eta  arrazoia  jakin, ez  zuen ulertuko. Banekien Gorka ezin zela  nire  oromenetatik  ezabatu,  baina  ez  nuen  nahi  mundutik  ere  ez desagertzea.  ‐ Joan beharra daukat. Egongo gara. ‐ Ez, Alaia. Orain ez duzu alde egingo nik egin nuen moduan.  ‐ Zer proposatzen duzu, ba? ‐ Elkarrekin egotea. Biok. Bakean. Aske bizitzea.  ‐Ezinezkoa  da.  Ekaitz,  izugarrizko  boterea  dauka  mundu  mailan...  Ez ninduke bakean utziko, eta zu... ‐ Ni, zer? Hil behar dut tipo hori? Egingo dut beharra badaukat.  Eta erantzuna eman baino lehenago, nigana hurbildu zen. Behar nuen, bai. Etsi egin nintzen bere besoetan, ezin nuen berriro ere atzean utzi. Baina, oraingoan, kontu handiagoz  ibili behar ginen. Ekaitzek berriro harrapatuz gero... banekien amaiera izango zela.   …  ‐ Ez dakizu zer den norbait maitatzea! ‐ oihukatu nion malkoen artean. ‐Badakit,  zu maite  zaitut.  Eta  horregatik,  nirekin  behar  zaitut.  Ezin  dut sinetsi Gorkarekin egotea. Ziztrin halakoa... ‐ Bera ez da erruduna. Zure  laguna  zen, bai, eta gaizki egin dugu, baina, ezin genion eutsi, sentizen genuenak garaitu gintuen. Ulertzen dut haserre egotea, baina hainbeste aldiz eskatu nizun hau amaitzeko, eta ez zenuen entzun nahi. Gainera hori ez da arrazoia ni jipoitzeko! ‐ Bakarrik esango dut gauza bat. Gorka ahazten duzu, edo gehien maite duzuna desagertuko da, betiko.  …  Behin  eta  berriro  elkarrizketa  hori  buruan  nuen.  Gehien  maite  nuena betiko  desagertuko  zen.  Ohean  bueltak  eta  bueltak  ematen  nituen,  ea nola konpon nezakeen hori. Ekaitz nire alboan  zegoela, ezinezkoa egiten zitzaidan.  Horregatik,  etxeko  zapatilak  jarri  eta  sukalderantz  abiatu nintzen, esne edalontzi bero bat edateko asmoz. Malkoak  jarraian agertu ziren,  isilpean,  gauero  bezala.  Baina  banekien  gau  hartan,  desberdina izango zela. Ordu batzuk lehenago, Gorkarekin egon bainintzen.  

‐ Zer gertatzen da, laztana?  Hurrengoa oso arin gogoratzen dut. Nire begietara begirada bat besterik ez zuen bota, jakiteko zer gertatzen zen. Minutu batzuk egon zen oihuka, kolpeak  jotzen edozeri, eta  lasaitu zenean, ni gela batean atea  itxita utzi ninduen.  Gorputzean  zehar  nituen  zauriak  eta minak  ez  zidan  eragotzi elkarrizketa hura entzutea.  ‐ Bai? Beno,  gogoratzen  duzu  orain dela urte  batzuk  hitz  egin  genuena, ezta? Ordua heldu da. Ekarri hona ahal duzun arinen.  …  Galtzen  duzunean,  ikusten  duzu  nola  goiz  hartan  egon  zintezkeen pertsona batekin, eta egun bat pasa baino  lehenago, pertsona hori  zure begien aurrean hiltzen dutela. Hara, egun hartan, nire bizitza osoa galdu nuen.  Ekaitzek  beti  lortzen  zuen  nahi  zuen  guztia,  eta  bazekien,  ezingo niola eutsi horrelakorik ikusteari. Oso luzea izan zen haren heriotza; minak hainbat  orduz  iraun  zuen,  baina  azkenean,  hainbeste  odol  galtzearen ondorioz, haren bihotza gelditu egin zen, betiko. Eta ez bazenekiten, nirea ere  bai.  Indar  barik  geratu  nintzen,  ikusten  nola  Gorkaren  azken arnasketak  gero  eta  geldoagoak  ziren... Noski  lagundu  nahi  niola,  baina aulki batean  soka  gogor batekin  lotuta  egoteak ez  zuen  asko  laguntzen, egia esanda.  Horrela  izan  zen  nola  guztia  galdu  nuen.  Erreza  ematen  zuen  ordea, zoriontsu izatea. Baina gauzak ez dira beti ikusten diren modukoak. Edozer eginda ere, Gorka hilko zen. Urrundu behar nintzen. Ez nuen  lortu. Orain aurrera jarraitu behar da, erruarekin bizitzen, merezita daukadalako.  Alaia dut izena. Gaztea naiz, ezkonduta nago, eta maite dudan pertsona hil egin  dut,  nahiz  eta  fisikoki  ez  izan.  Banekien  ordea,  hori  geratuko  zela, amaiera politak ez baitira existitzen.   Jone Astorkia (DBH3)     

31 URTE ADOPZIOAN EMAN NINDUTENETIK

Kaixo! Telmo naiz, 30 urte ditut eta Elantxoben bizi naiz.  Txikitatik  gustatu  izan  zaizkit  detektibeen  istorioak.  Duela  bost  urte langabezian  geratu  nintzen  eta  nire  anaia  Ibonekin  batera  detektibe pribatuen agentzia bat sortu nuen.  Hasieran ez geneukan kasu  interesgarririk eta bi‐hiru egunetan bukatzen genuen  bakoitzarekin;  orain,  ordea,  gauzak  aldatu  dira,  ez  dugu gizonezkorik jarraitu behar, bere emaztearen aginduz ea beste norbaitekin dabilen  jakiteko,    edota  15  urteko  neska  bat  jarraitu  behar  honen gurasoek hala eskatu digutelako.   Ez, ez dugu horrelakorik egin behar, baina orain  ikertzen ari garen kasua interesgarria da, oso interesgarria. Gure lagun batek orain dela gutxi jakin du ume lapurtua dela, bere ama biologikoak adopzioan eman zuela edota medikuek amari hilda  zegoela esan ostean guraso gisa ezagutzen dituen senar‐emazteei diruaren truke eman zietela haur jaio berria, gure laguna. Bi hilabete daramatzagu kasu hau ikertzen eta gezurra badirudi ere tentsio handiko momentuak bizi  izan ditugu. Hasieratik kontatuko dizuet guztia, detailez detaile.  Gure laguna Aimar deitzen da, Aimar Urretabizkaia, edo horrela ezagutzen dugu  guk,  hori  baita  bere  adpozioko  gurasoen  abizena.  Dirudienez, 1981eko maiatzaren  12an  jaio  zen,  Bilboko  “Virgen  Blanca”  ospitalean, goizeko  4:30ak  aldera.  Datu  horretatik  abiatuz,  bertara  joan  ginen  eta harreran  egun  hartan  jaiotako  umeen  zerrenda  eskatu  genuen.  Bertako neskak,  aurpegi  serioa  jarriz,    horrelako  daturik  ezin  zigula  eman  esan zigun.  Gau hartan, Aimarrekin hitz egin genuen eta esan zigun ez zeukala arazorik diru gehiago emateko bere benetako ama aurkituko bagenu. 1.000 euro gehiago  eman  zizkigun  eta  hacker  bat  kontratatu  genuen.  Honek ospitaleko  artxiboetan  sartzea  lortu  zuen  baina  han  ez  zuen  Aimarri buruzko ezer jartzen. Aimar ez zen ospitale hartan jaio. Non jaio zen gure laguna? 

 Inguruko ospitale guztietako artxiboak begiratu genituen. Bilboko ospitale pribatu  batean  ordu  eta  egun  berean  mutil  bat  jaio  zen,  Aimar  izan zitekeen ume hura.  Ikertzen  jarraitu  ostean  ospitale  hartako  zuzendariaren  izena  jakin  ahal izan  genuen,  Jesus Martin.  Jesusen  helbidea  aurkitu  eta  bertara  abiatu ginen.  Bilboko  Basurto  auzoko  5.  zenbakira  heldu  ginenean  emakume gazte  batek  zabaldu  zigun  atea,  ez  zuen  ezer  esan  eta  Jesusen  izena entzutean buruarekin keinu egin zigun barrura sartzeko esanez.  Sartu  eta  elkarri  begiratu  genion  anaiak  eta  biok.  Hormak  koadroz  eta disekatutako  animaliaz  beterik  zeuden.  Egongelara  iritsi  ginen,  80  urte inguruko gizon bat leiho ondoan eserita zegoen. Begiratu eta ea nor ginen galdetu  zigun,  anaiak  Jesus Martinen  bila  genbiltzala  esan  zion,  gizonak berean  jarraitzen  zuen,    ea  nor  ginen  eta  zergatik  ari  ginen  bere  bila galdetzen. 1981eko maiatzaren 12az galdetzean ez zuen zirkinik ere egin, baina  ea  bera  zuzendari  zen  ospitalean  umeak  adopzioan  ematen  ziren galdetzean urduritu eta pistola bat atera zuen kuxin batzuen azpitik. Guk elkarri  heldu  genion,  gizonak  pistola  bajatu  eta  begietara  begira  honela esan zigun: ez ezazue bide hori jarraitu, bestela... Berriz ere pistola altxatu zuen. Ibonek eta biok elkarri begiratu eta joatea erabaki genuen.  Gertatutakoa  Aimarri  kontatzean  zur  eta  lur  geratu  zen,  ez  zeukan zalantzarik,  gizon  horrek  esaten  zuena  baino  gehiago  zekien,  askoz gehiago.  Berriz  ere  hackerrari  deitu  eta  ospitaleko  artxiboetan  sartzeko  eskatu genion, Aimar  jaiotako egunean zenbat ume  jaio ziren  ikusteko eta,   nola ez,   ume horien  guztien amen  izenak  ikusteko. Egun hartan 5 mutil  jaio ziren  eta  haietako  bat  hilda.  Aimar  izan  zitekeela  pentsatu  eta emakumearen izena apuntatu genuen, Feli Goienetxe.  Hiru  egun  eman  genituen  emakume  horren  helbidearen  bila,    baina aurkitu  genuen.  Ean  bizi  zen.  Autoa  hartu  eta  berehala  abiatu  ginen herriko  plazako  2.  zenbakira.  Aimarrek  gurekin  etorri  nahi  zuela  esan zigun, guk ez genion ezetzik esan nahi, beraz, gurekin etorri zen. Lur  jota zegoen berak guraso bezala maite  izan dituen senar‐emazteak hil ostean, zer eta adopzio papel batzuk aurkituta.   

Atea  jo  eta  gizon  batek  zabaldu  zigun,  50  urte  baino  gutxiago  izango zituen. Feliren  izena aipatzean gizona negarrez hasi  zen,  sukaldean eseri ginen. Gizonak Feli bere emaztea zela eta duela 3 egun hil zela esan zigun. Aimarrek ezin  izan  zuen emozioa  kontrolatu eta negarrez hasi  zen.  Ibon eta  bera  kalera  irten  ziren. Ni  gizonarekin  gelditu  nintzen;  seme‐alaben gaia ateratzean gizonak bi seme zituztela esan zidan, bata Bilbon bizi dela orain,   eta bestea... medikuek hilda  jaio  zela esan arren  ziur dagoela 31 urteko gizona izango dela.  Bat‐batean,  besarkada  bat  eman  nion  eta  egia  osoa  kontatu  nion, Aimarren  gurasoena,  Jesus  Martinena...  Ibon  eta  Aimar  sukaldera sartzean,  gizonak  ez  zuen  birritan  pentsatu,  Aimarrengana  hurbildu, begietara  begiratu  eta  zera  esan  zion:  badakit,  nire  semea  zara, maite zaitut.  Aimarrek indar guztiz besarkatu zuen ezagutu berri zuen aita.   Ibon eta biok  kalera  irten  ginen, ezin  genuen  sinestu. Gure  lagunak aita aurkitu zuen 30 urteren ostean, guri esker.   Amaia Roman (DBH3)