ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan...

20
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013 LATIORRO AUZO ASANBLADA Noiz: Osteguna, 2012ko ekainaren 7a, 18:00ak izanik. Lekua: Latiorro Eskola Publikoa Bertaratuak: Udal ordezkaritza politikodun mahaia: Natxo Urkixo (AlkateaBILDU), Koldo Zabala (BILDU), Amets Meaza (BILDU), Juanma Ibarretxe (EAJ), Mikel Lasa (EAJ), Julian Larisgoitia (PSE-EE), Nerea Gonzalez (OMNIA) Udal teknikari eta langile beharginak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lan Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzu kapataza), Fernando Hevia (Udal Arkitektoa) Moderazioa: Jose Cerro Aktak. Epi Zurimendi Auzokoak: 16 pertsona (14 gizon, 2 emakume) Auzo Asanbladaren hasiera: bertaratu diren Mahaiko eta langile teknikarien aurkezpena eta dinamizatzaileak azaldu du batzarrak jarraituko duen tratatu beharreko gaiak hauexek izango direla. 1.- Gobernu Taldeak azalduko du 2012 urteko udal aurrekontua. 2.- Aurreko puntuaren gaineko galdera edota azalpenen txanda. 3.- Gobernu Taldeak erantzungo die 2011 urteko Asanbladan proposatu ziren gaiei. 4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo iritziak. 5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan zehaztuko dira gero lehentasunak. 6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida. 7.- Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte, horretarako emango zaizkien orrietan.

Transcript of ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan...

Page 1: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LATIORRO AUZO ASANBLADA

Noiz: Osteguna, 2012ko ekainaren 7a, 18:00ak izanik.

Lekua: Latiorro Eskola Publikoa

Bertaratuak:

Udal ordezkaritza politikodun mahaia: Natxo Urkixo (Alkatea–BILDU), Koldo

Zabala (BILDU), Amets Meaza (BILDU), Juanma Ibarretxe (EAJ), Mikel Lasa (EAJ),

Julian Larisgoitia (PSE-EE), Nerea Gonzalez (OMNIA)

Udal teknikari eta langile beharginak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lan

Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzu kapataza), Fernando Hevia (Udal

Arkitektoa)

Moderazioa: Jose Cerro

Aktak. Epi Zurimendi

Auzokoak: 16 pertsona (14 gizon, 2 emakume)

Auzo Asanbladaren hasiera: bertaratu diren Mahaiko eta langile teknikarien aurkezpena

eta dinamizatzaileak azaldu du batzarrak jarraituko duen tratatu beharreko gaiak

hauexek izango direla.

1.- Gobernu Taldeak azalduko du 2012 urteko udal aurrekontua.

2.- Aurreko puntuaren gaineko galdera edota azalpenen txanda.

3.- Gobernu Taldeak erantzungo die 2011 urteko Asanbladan proposatu ziren

gaiei.

4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo iritziak.

5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan

eragina izan dezaketenak. Gai horietan zehaztuko dira gero lehentasunak.

6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida.

7.- Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte, horretarako

emango zaizkien orrietan.

Page 2: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Puntua.- 1.- Gobernu Taldeak azaldu du 2012 urteko udal aurrekontua.

Ideia nagusiak (batzarrean erabilitako aurkezpen digitalari dagozkion diapositibak

ikusi):

Orain eman dizuegun eta gero komentatuko dugun udal aurrekontuari buruzko

dosierra informaziorako baino ez da. Agiri horren helburua da udal

aurrekontuaren funtzionamendua ulertaraztea, hau da, nondik datozen sarrerak

eta zertan gastatzen ditugun azaltzea. Aurrekontua Udalaren Osoko Bilkuran

onartutako agiria denez, aurkezpen honen helburua ez da bera aldatzeko

ekarpenak edo balorazioak hartzea. Funtsean nahi dugu zuek aurrekontuaren

tresna eta haren mekanika ezagutzea. Batzarreko inork aurrekontuari loturiko

gairen batean sakondu nahi badu, harremanetan jar daiteke Udaletxean Amets

Meazarekin, Ogasun eta Ondare Arloko zinegotziarekin.

Udal aurrekontua da herriak duen tresnarik garrantzitsuena. Aurrekontuari esker,

espaloiak konpontzen dira, belarra mozten da, ura etxeratzen da, zaborrak biltzen

dira, etab. Aurrekontuan ere auzo batzarretako eskaeren isla dago.

Laudion, aurrekontua maiatzeko Osoko Bilkuran onartu zen. Orain ari da

izapidetzen eta behin betiko izango da, ekainaren erdialdean, gutxi gorabehera.

Une horretatik aurrera erabili ahal izango dira partida ekonomikoak, inbertsioak

barne, zein bere helburu zehatzerako.

Hau azalpen laburra izango da, Udalak lan egiteko zenbat diru duen jakin

dezagun, baita nondik datorren dirua eta nondik doan ere.

Diru-sarrerak: Onartutako aurrekontua aurrekontu orekatua da, sarrerak eta

gastuak bat datoz eta. Aurrekontua guztira 22.205.730 eurokoa da. Kopuru

horretatik, sarreren % 23,33 zerga zuzenetatik dator, OHZ, Ibilgailuen gaineko

zerga, Ekonomia jardueren gaineko zerga eta Gainbalioa, hain zuzen. Sarreren %

1,17 zeharkako zergetatik dator, esaterako, EIOZ (Eraikuntzen, instalazioen eta

obren gaineko zerga). Tasengatiko sarrerak % 16,55 dira eta honako hauek dira:

estolda-sarea, zaborra, hiltegia, ikastaroak, larreak, bide publikoa okupatzea,

lizentziak, isunak, ura… Sarreren atal garrantzitsuena (% 57,38) transferentzia

arruntetakoa da, Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik, AFArekiko edo

Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmenetatik eta diru-laguntzetatik datozenak.

Azkenik, ondarearengatiko sarreren % 1,40 eta finantza-aktiboen % 0,18 daude.

Ikus dezakezuenez, udalok kanpoko finantzaketaren mendekoak gara.

Page 3: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Gastuak: langileriaren kapituluak (% 54,62) eta gastu arruntak (% 38,53)

hartzen dute gastu gehiena ia-ia. Ekitaldi arrunt honetan, inbertsioak –auzokoen

eskaera batzuk agertzen diren aurrekontu-zati hori- praktikan lekukotza baino ez

dira. Inbertsioetarako baliabide ekonomikoen falta hori konpentsatzeko,

diruzaintza orokorreko gerakinaz, udalaren aurrezkiez baliatu gara, 956.522

euro, aurrerantzean ikusiko dugunez.

Arloka: Obra eta Zerbitzuak (% 31,03) eta Hezkuntza, Emakumea eta Gazteria

(% 21,95) dira gastu gehien behar duten arloak. Obra eta Zerbitzuetan honakoez

arduratzen dira: babes zibila, herriko argiak, lorategiak eta parkeak, eraikinak,

ura, estolda-sarea, kale-garbiketa, zaborrak, hilerria, hiltegia eta bide publikoak.

Hezkuntza, Emakume eta Gazteria arloan honakoez arduratzen dira:

emakumeentzako programak, Lanbide Heziketako Ikastetxea, haur eskola,

eskola publikoak, Ikastolarekiko eta La Milagrosarekiko hitzarmenak, HHE eta

gazteentzako programak.

Inbertsioak: inbertsioen kapitulua azalduko dugu. Lehen diapositiban inbertsio

guztiak jaso dira, baita 2011tik datozenak ere. Horietariko batzuk amaituta

daude (Gardeako espaloia) eta beste batzuk egiten ari dira (Altzarrate plaza,

Estatuaren diru-laguntza izenduna duena). Aurreikusitako inbertsio guztietan,

gastuaren % 56 auzo batzarretan landutako gaiei dagokie. Inbertsio berrietan

jarrita, ekitaldi honetan sartutakoetan (977.272 €), gastuaren % 72 (712.207 €)

auzo batzarretan landutako gaiei dagokie.

Lan eta Zerbitzuen Foru Plana: Aurrekontuaz gain, udal proiektuak

finantzatzeko beste modu garrantzitsu batzuk daude, azpiegiturei loturikoak,

alegia. Lan eta Zerbitzuen Foru Plana da. AFAk diru-kopuru bat ematen du, guk

kopuru hori gure aurrezkien kargura osatu behar dugu (gehienez % 80raino,

proiektu-motaren arabera). Gainera, proiektu zehatzetarako baino ez du balio.

Oraingoan, LZFP 2012-2015 laurtekorako deitu dute eta gehienez bi proiektu

aurkezteko aukera izan dugu. Proiektuetako bat hitzartuta zegoen, Lamuza

parkekoa (saneamendua eta azpiegiturak). Gogora ezazue AFAk eten zituela

lehengo foru gobernuak Lamuza parkea berregokitzeko hartuta zituen

konpromisoak. Inguruabar horrek eraman gaitu proiektuaren parte bat laurteko

plan horren bitartez finantzatzera, gure aurrezkiak horretarako jarrita. Beste

proiektua Jose Matia kalea, Geltokiko plaza eta Maestro Elorza urbanizatzen

segitzea da. Hasiera batean aurreikusita genuen Zubiko kaleraino heltzea, hor

etxebizitza-blokeen barruan saneamendu-arazo gehiago dutelako. Azkenik, eta

hartu dugun programa osoa arriskuan ez jartzearren, oraingoz, proiektuaren

azken fasea egin gabe utzi beharra suertatu zaigu, Zubikori dagokiona, nahiz eta

Page 4: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

lehentasunezkoa izan. Horrela egin ezean, diru-laguntza guztia galtzeko arriskua

genuen, uko partzialik onartzen ez dutelako. Batzuek esan dute Udala oker ibili

dela lehentasunak aukeratzen, Zubikoko lanak Geltokiko tunelak baino premia

handia zuelakoan. Baina, tunelaren lana sartu ezean, oker ibiliko ginatekeen;

izan ere, gerora tunela egiteko, urbanizazio berria apurtu beharko genukeelako.

Zubiko lana egiteko, segitzen dugu aldi baterako irtenbideak eta finantzaketa

bilatzen.

Azken sei hileotan hasi edo bukatu diren obren berri ere eman nahi

dizuegu. Diapositiban ikus dezakezuenez, hauexek dira: Altzarrate plaza,

Estatuak diruz lagunduta; Gardeako ikastetxearen aurreko espaloia, amaitu egin

dutena; Granja plazako jolasak ere instalaturik daude, HHEko eta Rosalia de

Castroko estalkiak, Latiorrondotik Goikoganerainoko oinezkoentzako arrapala,

Latiorron; Goikogane eta Apaloeta arteko oinezkoentzako ibiak; Santa Luziako

horma berreraikitzea, eta Gasteiz kalea urbanizatzea (gehien bat AFAk

finantzatuta).

Auzo Batzarren Jarraipen Batzordearen azken bileran eskatu ziguten egiteke

zeuden proiektuen zerrenda. Hori aurkeztu nahi dizuegu azken taula honetan eta

aurrekontuari buruzko dosierraren azken orrialdean.

2. Puntua.-Aurreko puntuaren gaineko galdera edota azalpenen txanda.

Auzoko batek galdetu du ia diru-sarrerarik dagoen beira, papera, eta abarren

birtziklatze-kontzeptuan.

o Natxo: Egon, badaude, baina kopuru hori jasotzen dute birtziklaiaren

kudeatzaileek (Kuadrillak), zeinek azken finean kitapena egiten duen.

Diru-zenbateko garrantzitsua da. Zabor bilketa pneumatikotik badaude

25.000 euro, ontziak berreskuratzeagatik.

Diru-sarrera eta gastuen artean dagoen ezberdintasuna?

o Natxo: Ezin da baloratu aldez aurretik. Aurrekontua egiten denean,

orekatuta egon behar da; hau da, diru-sarreren eta gastuaren zenbatekoa

berdina izan behar da. Soilik urtea amaitzerakoan jakin daiteke benetako

ezberdintasuna. Aurrezkiren bat edo egon bada, zenbateko hori

Gerakinean islatuta eta txertatuta geratu ohi da.

o Juanma: Galdera da ia historikoki balantzea positiboa izan ala ez.

Page 5: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

o Koldo: Aurten FOFELetik, Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsetik,

miloi bat euro gutxiagoko diru-sarrerak izan dira; horrek eragina izango

du gerakinean.

Auzokide batek dio ez duela ulertzen zelan superabita egonda aurrekontuan ez

dagoen inbertsio bat bera ere ez.

o Amets: Bai, badaude inbertsioak (gerakineko) superabit horrekin

justifikatzen direnak, nahiz eta inbertsioen zati baten burua iazko lepotik

eskegita ekarri. Ezberdindu behar da ohiko aurrekontu arrunta eta

gerakina artean. Bada aurtengo aurrekontu arruntean non ia inbertsioak

ez dagoen.

Auzokide batek galdetu du zergatik gerakina egonik igotzen den horrenbeste

OHZ.

o Natxo: Ez du zerikusirik edo harremanik gauza batek bestearekin.

Lurzoruen gainean AFAk egiten duen balorazioaren emaitza eta ondorioa

da OHZ. Egin izan duguna, beraz, bada moldatu eta egokitzea igoera

horren larria izan ez dadin. OHZ igo da katastro balorazio berriagatik,

berrikusia izan dena hori 17 urte egin barik egon ostean. Udalbatzarreko

kide guztien aho bateko adotasun erabakiz gutxitu da aplikatutako

koefizientearen eragina.

o Nerea: OHZri buruz pentsatu behar dugu Aldundiak bidali zigun errezibo

eredua zahartuta dagoela, izan ere errezibo horri aplikatu behar

zaizkiolako Udalbatzaren Osokoan erabakitako koefiziente berriak eta

hobariak.

3. Puntua.-Gobernu taldeak erantzutea 2011ko batzarrean proposatutako gaiak.

Baliteke iaz gaiak azalarazi zituzten pertsonetariko batzuk hemen ez egotea.

Hala eta guztiz ere, saiatuko gara Udalaren jarrera argitzen, landutako gai guztiei

dagokienez. Denboraldi honetan aztertzen ibili gara 2011ko batzarretan

aurkeztutako gaiak, agiri bakarrean jaso ditugu eta Beharren mapa deitu diogu,

eta saiatu gara zentzuz erantzuten, nahiz eta seguruenik beti oso egokiro ez egin.

Agiri hori itzulita egon bezain pronto, herritarren parte-hartzerako webgunean

jarriko dugu; azken ukituak ematen ari gara eta laster abiatuko dugu. Ez dago

esan beharrik kontu batzuetara ez garela heldu, nahiz eta nahi ez dugun inork

interpretatzea Udalak ez duela interesik izan.

Ondoren azalduko dizkizuegu Udalak gai horietan izan dituen jarrerak,

planteamenduak; hala ere, bakarrik aipatuko ditugu datorren aurrekontuari

Page 6: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

begira, gure iritziz, lehenetsi behar ez diren gaiak.

4 STOP. Momentuz, eta zuhurtziazko irizpideetan oinarrituta, AUKERATU

DUGU dauden horretan uztea 4 STOP horiek.

Salazar orubera sarrera. Ideia bada hirigintzagarria ez den lurzoruan soilik

baimendutako eta aipatu den hirigintzagarria ez den lurzoru mota horren

erabileren araubidearekin bateragarriak diren jarduerek eduki ahal dutela bide

berrietatik gurpildunentzako sarrera, zeren bestela leku horretan legeztagarria ez

den jarduera bat finkatzen eta sendotzen egongo litzatekeen. Kasu zehatz

honetan, udal baimena ez duen jarduera bati buruz, soluzio hori hautatu da,

horren lokalizazioa moldatuta esparruko antolamendu beharrizanetara. Hala ere,

komeniko litzateke kanposantua eta bide berrien artean kokatutako lurzoru

horiek antola daitezen Area Libreetako Sistema Orokorreko kalifikazio baterako

edo kanposantuko zuzkidurazko ekipamenduaren balizko hedapen baten

aurreikuspenean.

Altzarrate Plaza. Egiten ari da. Estatuko xede horrexetarako izendun diru

laguntza: 400.000€

Sindikatuen etxeko atze aldea. Egikaritzeko Agindua ebatzi egin da.

Ministerioa harremanetan ipini da Hirigintzarekin kontratista baten bitartez.

Agindua betearaztearen gaineko jarraipena egin behar da.

Tren Geltoki ondoko azpiko pasabidea edo tunela. Obra eta Zerbitzuetako

Foru Planaren barruan.

Telefonica eraikinaren gaineko antena. Gaurko egunean izan diren bilerak

Telefonica eta Avertis-ekin [NATXO]

Apaloeta erreka. Baderitzogu landaredizko pantailak espazioen elementu

bereizle eta babesle legez funtzionatuko duela.

Igogailua eta Eskailerak. Gorabeheren aste oroko jarrapena egiten ari

gatzaizkie, otsaila hilabetetik hona. Gorabehera horiek mantentze-lanen

zerbitzuak jakinarazten ditu. Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den

maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua.

Eskaileretan, gorabehera gehienek badute zerikusia STOP botoia behar ez

denean erabiltzearekin. Halaber, jakin egin behar duzue mantentze-lanen

enpresak herriko etxeari –udalari- fakturatzen diola STOPagatiko irteera

bakoitzeko, zeren ez baita mantentze-lanen ez eta matxuraren arazoa

(bandalismoa edo ganberrismoa).

RENFE Trenbide gainetiko goiko pasabidea. Pasabide hori beharrezkoa

izango da, harik eta tunela zabaltzeko obrak amaitzen diren arte.

Larra poligonoa. [IKUSIKO DUZUENA BERE GARATZEKO AUKERAZ,

Page 7: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ESAN DAITEKE NEURRI BEREAN LIPMESA-RI BURUZ ERE]

Zubiko aurreko Tunela. Latiorrorako irteera horma berriro pintatu egin da.

Arazoak sortu zituen punpa kendu eta bere ordez beste bat ipini egin da.

Goikogane-Apaloeta oinezkoen pasabideak. Komentatu dugu jada

aurrekontuko diapositibak aurkezterakoan, urrats horiek oraintsu gauzatu direla

LANBIDErekin hitzartutako Enplegu Tailerrekin.

4. Puntua.-Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo

iritziak.

Auzokide batek adierazi du mugikortasuna gutxitua duen pertsona bat badagoela

Zubiko aurreko tuneletik Latiorrora iristeko eskaileretan eusteko barandakia

behar duena.

o Jokin: Badago eskaera bat pertsona nagusi baten erorikoa edo

jausteagatik. Hori aztertu genuen eta baloratzen ari gara barandaki bat

ipinitzeko aukera udal langileekin, hautatze fasean dagoen soldadorea

kontratatu ostean. Espero dezagun hori egitea ahal denik eta lazterren.

Auzokide batek dio Eskutxira iristeko barandaki berdeak oso ugertu eta

herdoilduta daudela. Proposatu du txukun edo alda daitezen, zeren hainbat

erdiko barra faltan baitituzte.

o Felipek, obretako kapatazak, esandakoa baietsi du eta gaineratu du arazo

berdin hori dagoela udalerriko beste zona batzuetan.

Auzoko batek dio eskailera automatikoak ez dutela geldi aldia egiten bigarren

zatian; hori litzateke, beharbada, sarri geldi geratzea eta ez ibiltzearen azalpena

eta arrazoia.

o Koldo: Arazo hori detektatu dugu eta eskatu egin diogu enpresari egiteko

azterketa, miaketa, errebisio bat.

Auzoko batek adierazi du badirela 20 urte baino gehiago Larra aldeko industria

aldearen gaiarekin eta ez dela ezertan zehaztu ez eta mamitzen; jakin nahi dutela

zer egingo den hor, leku horretan.

o Natxo: Indarrean dagoen planean aurreikusita dago industriarako lurzoru

legez. Berrikusketa egingo denean, aurkeztu ahal izango dira alegazioa

eta hori izango da momentua definitzeko zer egingo den hor.

Beste auzoko batek dio Larra aldearen alboan eta jarraian Sallekoren orubea

dagoela. Lursail horietan eskualderako ospitale bat ipintzearen gainean ere berba

egin zen. Ideia hori defendatzen jarraitzen al zaio? Hori bada

Page 8: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

erreibindikazioetariko bat ez duguna nahi ahanzturan galduta gera dadin.

o Natxo: Ez dut ezagutzen proposamen hori. Lurzorua norbanako baten

jabetza pribatukoa da. Nik uste proposamena ugazabek edo jabeek eurek

egin beharko luketela.

o Mikel: Planaren zirriborroan aurreikusita dago zuzkidurazko lurzoru

legez eta baderitzogu proposamena interesgarria dela.

o Fernando: Ospitalearen gaia sortu zen Lurraldeko Zatiko Planari Udalak

edo Herriko Etxeak eginiko alegazioekin. Erreibindikazioarekin bat

eginik, Planaren berrikusketan ekipamendu bat edo zuzkidura bat

erreserbatu zen. Horrek horrela darrai.

o Auzokideak: Asanbladetan berba egin izan da horren gainean. Horretan

tematzen jarraitu behar da.

o Fontso (BILDUko zinegotzia): Neuk ere gogoratzen dut erabilera

horretarako lurzoru horren kalifikazio proposamena.

o Fernando: Seguru asko bere kokapenagatik erabilera horretarako

lehenetsitako leku bat da.

Mikel: Bada planteamendu nagusia Planaren berrikusketak eskatzen duena.

5. Puntua.-Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea,

inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan oinarrituta zehaztuko dira

gero lehentasunak.

Dagoeneko esan dugunez, batzarren helburuetako bat da bertaratzen zaretenok

adieraztea auzo bakoitzean zein diren lehentasunak edo gai premiazkoenak. Atal

hau amaituta, tarte bat izango duzue adierazteko zuetariko bakoitzaren ustez

premiazkoena zein den. Hiru jarduera adierazteko eskatuko dizuegu, modu

honetan: garrantzitsuenari 1, hurrengoari 2 eta garrantzian hirugarrenari 3 bat

jarrita.

Ondoren, 2011ko batzarrean proposatu eta gure ustez inbertsioa behar duten,

eta ondorioz lehenetsi beharko liratekeen gaiak aurkeztuko dizkizuegu. Uste

baduzue inbertsio-proposamenen bat jaso barik dagoela eta nahi baduzue

eztabaidan sartzea, esan eta taulan “besterik” izeneko lerroan sartuko dugu.

Ekaineko 24 batzarrak amaitzen direnean, inbertitzeko 24 proposamen izango

ditugu eta horiei buruzko informazio guztia jaso eta aurkatu beharko dugu, gero

azaroko batzarretan, eta horretarako berariaz sortutako guneetan, udal mailako

lehenespena egiteko.

Gogoratu jarduerak lehenesteko ekintza funtsezkoa dela, udalaren baliabide

Page 9: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ekonomikoak mugatuak direlako eta proposatutako guztia egin ezin delako.

Kirol anitzeko pista [azaldu hurrengo diapositibarekin]

Goikogane-Apaloeta oinezkoen pasabideak. Bi diapositibak aldi berean

komentatu ditugu; adierazi dugu badagoela Goikogane kaleko parkean

oinezkoen pasealekuen proiektu bat, 97.576,14 €-tan baloratuta dagoena. Beste

alde batetik, Herriko Etxeak jada erakutsi duela bere borondatea lurzorua

erreserbatzeko Latiorron aire libreko kirol zuzkiduretarako. Baloratzen ari gara

ia aukerarik dagoen eztabaida prozesu bat bultzatzeko Goikogane eta Apaloeta

artean dagoen berdegune guztia eta osoa antolatzeko erabateko proposamen

integral bat lortzeko.

Jesus Guridi Plaza berritzea. Aurreikusita dago indarrean dagoen

Irisgarritasun Planean berritze lanak egitea plazako eskaileretan, arranpaletan,

eskudeletan eta zahartutako hiriko altzaritegia ordeztea. Zeregin horri lehentasun

emango balitzaio, sakon aztertu beharko lirateke eraberritzeko erreforma

soluzioak.

Irisgarritasuna sahiesbidera norabide 2 (Altzarrate pareko biribilgunea).

Hainbat bider azaldu den gaia da hori. Beti adierazi dira errepideekin dauden

arazoak Arazorik garrantzitsuena bada ibilgailuen zirkulazio bien arteako

"trentzatua" saihestu beharra. Badago beste auzokoen proposamen bat Munegazo

parean Biribilgune bat diseinatzeko (Aretan eginiko proposamena), duen

bideragarritasuna aztertu beharko da. Aztertzen ari da zeharkako ardatzarekin

gurutzatzea. Finantziazioa dagoenean Larrako zatia asfaltatuko da.

Aldatzea Guardian bihurguneko erradioa. Egungo ekonomia egoeran,

deritzogu proposamen horrek ez duela lehentasunik. Baina, beno, lehentasunen

taulan mantenduko dugu, inork baduela ulertzen badu.

Luzatzea Villosa etorbideko Ekialdeko espaloia (Eskolarantza). Hautazko

aukerak aztertzen ari gara; horietako batzuek zerikusia dute Goikogane kaleko

oinezkoen pasealekuekin. Lorategi aldea espaloiaz ordezkatzeko soluzioak,

diapositiban ikusten den legez, duen eragozpena bada irisgarritasuneko

irizpideak ez dituela betetzen (espaloiaren zabalera).

Gutxitzea Apaloeta biribilguneko erradioa. Guardian-eko bihurgunearekin

legez, jarduera honek ez du lehentasunik Herriko Etxearen iritziz. Hor dago,

inork baduela baldin baderitzo.

Garmaka biribilgunea. Hori Arabako Foru Aldundiaren errepide bat da; beraz,

aipatu den biribilgunea egiteko eskumena Aldundiari berari dagokio. Badago

aurreproiektu bat jada azaldu izan dena aurreko asanbladetan. Eman beharreko

urratsak lirateke hauek: Proiektuaren erredakzioa, kontsignazioa aurrekontuan

Page 10: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

eta exekuzio egikaritzea. Egungo une honetan, ez dago aurreikuspenik hori

egiteko eta gauzatzeko. Bai deritzogu garrantzitsua dela, biribilgune horretako

proiektuko erredakzio fasean, kontuan hartu daitezela behin eta berriro izaniko

zaratengatiko kexuak, Goikoetxe parean autobia edo sahiespideko jaitsieran eta,

hala, galtzadaren albo bietan zarata murrizteko pantailak ipini ahal izatea.

6. Puntua.-Aurreko puntuari buruzko eztabaida.

Auzokide batek positiboki baloratu du udal lehentasunei buruz auzoko

bizilagunei hitz egiteko aukera ematea. Badirudi Herriko Etxeak aurrendaritza

eman nahi diela auzoetako bizilagunei lehentasunak definitzerakoan eta hori

ondo dago. Hala ere, ikusten dut ez dugula informaziorik auzoari buruz. Ez

dakigu zenbat bizilagun, etxebitza, ibilgailuen aparkaleku, aparkaleku eta azalera

duen, … Informazio hori funtsezkoa da lehentasunak finkatzeko. Proposatzen

dut lehentasunak finkatzerakoan erantsita joan dadin auzoko elementu

urbanistikoen erradiografia batekin: Azalera, espazio berdeak, e.a.

Auzolagun batek azaldu du zubia eta saihespidearen arteko zatian asfaltatu

akastuna eta eskasaren arazoa. Norena da eskumena?

o Juanma: Asfaltatu akastunen arazoa orokorragoa da. Hor dugu irisbidea

Garmakara, Apaloetara, Goikogane kale estua (norantzako bakara ala bi)

Baloratu beharko litzateke Goikoganen aparkalekuen lerroa erretiratzeko

aukera, galtzadari zabaltasun handiagoa emateko. Hala, irteera bat bilatu

beharko litzaioke Etxebarri aldeko irteerari, San Bartolome

bidegurutzeraino igo behar ez izateko buelta emateko Latiorrora iristeko.

o Koldo: Asfaltatuen egoeraren arazoa orokorra da Oso inbertsio handia

egin behar da.

Auzokide batek azaldu du ezen Goikoganeko arazoaren Aurrerapenarekiko

alternatiba bat bazela Apaltza kalean aparkamendu lerro bat. Hala ere,

Guardianeko aparkalekuak baditu leku libre asko. Zenbatu egin behar dira

auzoan dauden aparkalekuak. Hala, auzoan dauden legezkoak ez diren

aparkalekuen jarraipena egin beharko litzateke. Profita litezke Latiorrondon

Udalak dituen 5 partzelak, behin behineko aparkaleku bat egiteko.

o Juanma: Nik uste Goikogane kaleko arazoei soluzio bat bilatu beharko

litzaikeela.

Auzoko batek informazioa eskatu du Goikogane kaleko parkean oinezkoentzako

pasealekuen proiektuari buruz. Azaldu dugu dagoeneko zonaldean berdeguneak

Page 11: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

antolatzearen beharra. Goikogane parkean eta Apaloetan badaude bi zona

hesituta, zer dago hesitura horren barruan?

o Felipe:Hobi septikoak dira.

o Auzokoa: Bada Euskal Herriko leku bakarra hori gertatzen dena.

Auzoko batek dio ez datorrela bat zeharkako ardatzetik norantzako bietan

autobiarako sarreraren eskaerari emandako azalpenekin. Badiño aplikatzen ari

zaizkigula lautadarako pentsatutako soluzioak. Ez da Amurrioko inor etorriko

Arakaldoraino, buelta eman eta Guardianera sartzeko. Arrazoizkoena litzateke

autobiarekiko errepide paralelo bat egitea arazoa soluzionatzeko.

o Fernando: Munegazon dagoen sarrera ez zegoen diseinatuta hasierako

proiektuan trentzatuaren arrazoiengatik. Sarrera hori egin zen, bere

garaian, inguruko enpresen presioengatik. Obrako zuzendaritza teknikoak

ez zuen nahi aldaketa hori txertatzea; noraino-eta, zuzendaritzatiko bere

kargu uztea aurkeztu zuen horregatik. Horrelako irteera batek Amurrio

aldera Zeharkako Ardatzean Munegazoko arazoa berriro sortuko liguke.

Auzoko batek galdetu du Garmaka biribilgunea eraikitzeko aurreikuspenengatik.

Badiño urteak daramatzagula gai horrekin eta ez dela aurrerapenik egon. Gai

honetaz eginiko galdera bati AFAk eman dien erantzunetik hartutako idatzi-zati

bat irakurri egin du.

o Koldo: Dio ez dela aurrerapenik egon eta eredutzat ipintzen du AFAren

jarrera Laudiorekin aurreko AFAko gobernu taldeak hartutako

konpromisoei uko egitearekin (Lamuza parkea).

o Mikel: Badiño gai honetaz Koldok azaldutakoarekin erabat ados dagoela.

o Koldo:

o Gasteiz kaleko obretan ere –AFAren eskumenean- proiektuko gauza

batzuk aldatu dira, baina ez da aurrekontua handitu ez eta zentimo bat

ere…

o Fernando:

o AFAk konpromisoa du obrak egin ostean Eroskiko biribilgunerainoko

bide-zatia titulartasuna lagatzea. Gasteiz kalearen antzerako kasu bat da.

Aldundiak interesa du herri barruetako errepideak gainetik kentzeko,

baina bagaude apur bat Lamuza parkearekin legez.

Auzokoei helarazten zaigu proiektua aurrera doala baina konturatu eta jabetzen

gara gauzek ez dutela aurrera egiten.

7. Puntua.-

Page 12: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte1, horretarako

emango zaizkien orrietan (ikus I. Eranskina).

GAIA ESKUMENA ZENBAT

LEHENTASUN-

MAILA2

HAZTAPENA

Kirol pista Udala 3 0.5

Goikogane-

Apaloeta

oinezkoen

pasabideak.

Udala 3 0.5

Jesus Guridi

plaza

eraberritzea

Udala 33321 3.25

Autobia

sarrera 2

noranzkoetan

AFA 111 3

Guardian

bihurgunearen

erradioa

aldatzea

Udala 1 1

Villosa

etorbide Eki

espaloia

luzatzea

(eskolarantz)

Udala 2223 2.75

Apaloeta

biribilguneko

erradioa

gutxitzea

Udala 1 1

Garmaka

biribilgunea

AFA 223 2

Tren geltoki

ondoko tunela

hedatzea3

Obra eta

Zerbitzu Foru

Plan barruan.

1 1

Auzoko

erradiografia

soziourbanistikoa4

2 0.75

1 Entregatutako lehenesteko 10 orrietatik, 7 bueltatu dira era zuzenean beteta.

2 Haztapen baloreak: 1 = 1, 2 = 0,75, 3 = 0,5

3 Entregatutako orrietan gehitutako lehenesteko edo lehentasuna emateko proposamena

4 Entregatutako orrietan gehitutako lehenesteko edo lehentasuna emateko proposamena

Page 13: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Lehentasunak adierazteko orrialdearekin batera, beste orrialde bat emango da, eta bertan

eskatzen zaie bertaratutako pertsonei, “udal azalpenak entzun ostean”, zehazteko

sakondu behar diren gaiak (ikus II. eranskina). Proposatutako gaiak ondorengoak dira:

Informazio zehatza azken urteotan zehar papera, beira eta ontziak

birtziklatzeagatiko diru-sarrerez.

Latiorro auzoko erradiografia soziourbanistikoan, informazioa eskain dadila

populazioaz, etxebizitzez, espazio publikoez, zona bedeez, motordunentzako

aparkalekuez, kaleko apalekuez, …

Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat eman da.

Page 14: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ERANSKINA:

Page 15: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Page 16: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

II. ERANSKINA:.

Page 17: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Page 18: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

III. ERANSKINA:. (talde politikoei "Auzoko Batzordeak" emaniko

testua)

Page 19: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Page 20: ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA€¦ · Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua. Eskaileretan,

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013