Plaken tektonika. Lurraren dinamika

14
LURRAREN DINAMIKA PLAKEN TEKTONIKA

Transcript of Plaken tektonika. Lurraren dinamika

Page 1: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

LURRAREN DINAMIKA

PLAKEN TEKTONIKA

Page 2: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

Litosferak ez du geruza jarraiturik eratzen, zatituta baitago litosfera-plaka edo plaka

tektoniko izeneko hainbat zatitan.

Page 3: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

Litosferako plakak ez dira estatikoak, mugitu egiten dira Lurraren barruko

energiaren eraginez mantuaren barruan konbekzio-korronteak daudelako.

Page 4: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

PLAKEN ERTZEN ARTEKO KONTAKTUAK

Ertz pasiboak

Ertz dibergenteak

Ertz konbergenteak

Page 5: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

ERTZ PASIBOAK (ERTZ ERALDATZAILEAK)

Alboko higidura duten ertzak dira.

Indar tektonikoek harrietan eragiten

dute. Harriek tentsio gehiagorik jasaten ez dutenean, apurtzen

dira eta lurrikara sortzen da.

Page 6: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

Lurrikara, seismoa edo sismoa Lurraren bat-bateko astindua da, normalean iraupen laburrekoa.

Perturbazioa hipozentro izeneko Lurraren barneko puntuan gertatzen da eta energia-askatze horrek uhin sismiko izeneko bibrazioak sortzen ditu.

Uhin sismikoak harrietatik hedatzen dira eta epizentro izeneko puntu batean heltzen dira lurrazalera. Une horretatik aurrera, uhin sismikoak lurrazaletik desplazatzen dira

Page 7: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

ERTZ KONBERGENTEAK (ERTZ SUNTSIKORRAK)

Bata besterantz higitzen diren bi plaken mugak dira

Page 8: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

Plaka bat bestearen azpian sartzen da eta mantuan hondoratzen da (subdukzioa)

Horietan litosfera suntsitu egiten da (plaka batek tamaina txikitzen du).

Hobiak eratzen dira.

Plaka kontinentalek talka egiten dutenean mendikateak eratu daitezke.

Eremu horietan magmatismoa oso ohikoa izango da eta sumendiak agertuko dira

Page 9: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

Sumendia lurrazalean dagoen irekidura da, eta hortik, lurraren barruko harri urtuak eta beste material batzuk kanporatzen dira.

Page 10: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

Sumendia materiala kanporatzeari erupzio bolkaniko esaten zaio. Ganbera magmatikoan presioa oso altua

denean eta pitzadurak irekitzen direnean gertatzen da.

Page 11: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

ERTZ DIBERGENTEAK (ERTZ ERAIKITZAILEAK)

Ertz dibergenteak banandu egiten diren bi plaken mugak dira

Page 12: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

Plakak banatzean, pitzadura bat eratzen da haien artean eta bertatik mantuko material urtua irteten da; kanpoan solidotu eta litosfera berria eratzen da.

Hondo ozeanikoan dortsal ozeanikoak sortzen dira; gainazal kontinentalean, ertz dibergenteek Rift izeneko egiturak sortzen dituzte.

Eremu horietan magmatismoa dagoenez sumendiak ager daitezke

Page 13: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

Plaken tektonikaren teoriak dioenez, Lurreko litosferako plakak

dinamikoak dira, desplazatu, tamaina handitu edo txikitu, edo

forma aldatzen dute.

Guk ezin dugu hori ikusi apurka-apurka egiten dutelako, milioika

urtetako prozesuan.

Page 14: Plaken tektonika. Lurraren dinamika

IES BEURKO BHI

Maite Remírez(Anaya-Haritza argitaletxearen liburuan

oinarriturik)