Aukeratu. Aldatu. Konbinatu - getxo.eus · deitu dute. Ipuinen gaiak Getxo eremuko garraio ko...

2
IRAILAK16-22 EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEA HAZ LA MEZCLA ADECUADA KONBINZAZIO EGOKIA EGIN EZAZU Joan-etorriak egiteko, askotan, autoa erabiltzen dugu modu automatikoan, aukerarik onena den pentsatu ere egin gabe. Eta, askotan, batez ere joan-etorri laburrak egiteko, ez da hala izaten. Ez bizkortasunagatik, ez kostuagatik, baina batez ere, ezta ingurumenean duen inpaktuagatik ere. Horregatik, Getxon irailaren 16tik 22ra bitartean egingo dugun Europako Mugikortasun Astean, gai horren inguruko hausnarketa egitera bultzatu nahi zaitugu. Helburua ez da autoa albo batera uztea, ahalik eta modurik eragingarrienean erabiltzea baizik. Kasu batzuetan, horixe izango da eskuraga- rri duzun aukera bakarra, baina beste batzuetan, metroa, autobusa, bizikleta edo oinez joatea izan daiteke. Beste askotan, garraiobide ugariren auke- raketa eta konbinazio egokia izango da aukera onena. Horixe bera da aurten aukeratu dugun leloa: “Auke- ratu. Aldatu. Konbinatu”. Mugikortasun Aste ho- netan, Moovit mugikorrerako aplikazioa aurkeztu nahi dizugu. Aplikazioak honako hauek egiten la- gunduko dizu: garraio publikoan egin beharreko joan-etorrien plangintza egiten, Getxon mugitzeko zer garraiobide den bizkorrena eta merkeena eza- gutzen, zure ekonomia pertsonalerako automobi- laren erabilerak benetako zer kostu duen jakiten, eta hilaren 20an, igandean, aurreko beste edizioe- tan bezala, autorik gabeko Getxoz gozatzen. Aukeratu. Aldatu. Konbinatu LAGUNTZAILEAK Getxoko 2015eko Mugikortasun Asteko jardueren jarraipena egin ahal izango duzu Twitterren eta Facebooken #SEMGetxo traolaren bidez. JARRAITU MEA SARE SOZIALETAN @getxoweb www.facebook.com/ayuntamiento.degetxo BTWIN BEBIKE 500 EGOKIRO MUGITU, OSASUNTSU BIZI muevete correctamente, vive sano WWW. GETXO.EUS/ SEMANA MOVILIDAD SEMANA MOVILIDAD EUROPEA IRAILAK16-22 SEPTIEMBRE EUROPAKOMUGIKORTASUN ASTEA HAZ LA MEZCLA ADECUADA NAHASTE EGOKIA EGIN EZAZU An initiative of the EROSI ETA BIZIKLETA ELEKTRIKOA IRABAZI compra y gana UNA BICI ELÉCTRICA DURANTE LA SEMANA DE LA MOVILIDAD CON TUS COMPRAS TE REGALAMOS UN BOLETO PARA PARTICIPAR EN EN EL SORTEO DE UNA BICI ELÉCTRICA EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEAN ZEHAR ZURE EROSKETEKIN BIZIKLETA ELEKTRIKO BATEN ZOZKETARAKO TXARTEL BAT OPARIKO DIZUEGU MOOVIT, HOBETO MUGITZEKO APLIKAZIOA Getxok bat egin du Moovitekin. Mugikorretik udalerriko garraiobide ugariei buruzko informazio osora sarbidea eskaintzen duen aplikazioa da. Ibilbideak, ordutegiak, helbideak eta pausoz pausoko argibideak topatuko dituzu. Udalerriko planoaren gainean, garraiobide ugarien geltokiak ikusi eta haietako bakoitzaren denbora errealeko ordutegiak ezagutu ahal izango dituzu. Hemendik aurrera, Mooviti esker, metroko lineak, Bizkaibuseko eta Bilbobuseko autobusak, Bizkaiko Zubiko transbordadorea, itsasadarra zeharkatzen duen txalu- pa eta Ereagako udal-igogailua kontsultatu ahal izango dituzu. Hitz gutxitan esanda, Getxoko herritarrek beren ibilbideak bizkor planifikatu ahal izateko tresna erabilgarria eta erraza izango dute erabilgarri, zain denbora galdu beharrik izan gabe eta garraiobide publikoen erabiltzaileen bidaia-esperientzia hobetzen lagunduta. Aplikazioa doan deskarga daiteke Android, Iphone eta Windows telefonoetarako. IBERDROLA AUTOBUSA Iberdrola autobusak, ikus-entzunezko ekipamen- duen bidez, modu ludikoan emango ditu energia berriztagarriei eta ingurumena zaintzeari buruzko argibideak. Areetako Geltokia plaza. Asteazkenetik, hilaren 16tik, asteartera, 22ra arte. 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. GIDATZE ERAGINGARRIKO IKASTAROAK EEk Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakundeen esku doan jartzen ditu arlo profesiona- lean ibilgailu arinak (automobilak eta furgonetak) eta astunak (autobusak eta kamioiak) modu era- gingarrian gidatzeari buruzko ikastaroak. Horren helburua gidatze mota hori bultzatzea da, gida- tzeko modu arruntarekiko % 15eko murrizketa lor baitaiteke erregaiaren kontsumoari dagokionez. Ikastaroak eskaera egin duenaren egoitzan edo prestakuntza-enpresaren geletan eskaintzen dituz- te. Astelehenetik igandera bitarte egin daitezke. Informazioa eta eskaerak: Claxon autoeskola. Tel. T. 945 253 766. E-maila: [email protected] IPUIN LABURREN LEHIAKETA Mugikortasunari buruzko ipuin laburren lehiaketa deitu dute. Ipuinen gaiak Getxo eremuko garraio ko- lektibo bidezko (autobusa, metroa, Bizkaiko Zubia, txalupa, igogailua), oinezko edo bizikletazko mu- gikortasunarekin lotuta egon beharko du. Gehienez, 300 hitz. Saria: 150eta 50 ko BARIK txartelak lehenen- goarentzat eta bigarrenarentzat, hurrenez hurren. Partaidetzari buruzko oinarriak: www. getxo.eus/semgetxo EROSI GETXON ETA IRABAZI BIZIKLETA ELEKTRIKO BAT Getxoko saltoki batzuek, irailaren 16tik 30era bi- tartean, bizikleta elektriko bat irabazteko aukera eskainiko dizute. Kartel hau ikusgai duten sal- tokietan erosketak eginez gero, parte hartzeko txartela jasoko duzu. Bete txartela zure datuekin, eta bizikleta elektriko baten zozketan hartuko duzu parte. Parte hartuko duten saltokien zerrenda: www. getxo.eus/semgetxo www. getxo.eus/semgetxo

Transcript of Aukeratu. Aldatu. Konbinatu - getxo.eus · deitu dute. Ipuinen gaiak Getxo eremuko garraio ko...

IRAILAK16-22 EUROPAKOMUGIKORTASUN ASTEAHAZ LA MEZCLA ADECUADA

KONBINZAZIO EGOKIA EGIN EZAZU

Joan-etorriak egiteko, askotan, autoa erabiltzen dugu modu automatikoan, aukerarik onena den pentsatu ere egin gabe. Eta, askotan, batez ere joan-etorri laburrak egiteko, ez da hala izaten. Ez bizkortasunagatik, ez kostuagatik, baina batez ere, ezta ingurumenean duen inpaktuagatik ere.

Horregatik, Getxon irailaren 16tik 22ra bitartean egingo dugun Europako Mugikortasun Astean, gai horren inguruko hausnarketa egitera bultzatu nahi zaitugu. Helburua ez da autoa albo batera uztea, ahalik eta modurik eragingarrienean erabiltzea baizik. Kasu batzuetan, horixe izango da eskuraga-rri duzun aukera bakarra, baina beste batzuetan, metroa, autobusa, bizikleta edo oinez joatea izan

daiteke. Beste askotan, garraiobide ugariren auke-raketa eta konbinazio egokia izango da aukera onena.

Horixe bera da aurten aukeratu dugun leloa: “Auke-ratu. Aldatu. Konbinatu”. Mugikortasun Aste ho-netan, Moovit mugikorrerako aplikazioa aurkeztu nahi dizugu. Aplikazioak honako hauek egiten la-gunduko dizu: garraio publikoan egin beharreko joan-etorrien plangintza egiten, Getxon mugitzeko zer garraiobide den bizkorrena eta merkeena eza-gutzen, zure ekonomia pertsonalerako automobi-laren erabilerak benetako zer kostu duen jakiten, eta hilaren 20an, igandean, aurreko beste edizioe-tan bezala, autorik gabeko Getxoz gozatzen.

Aukeratu. Aldatu. Konbinatu

LAGUNTZAILEAK

Getxoko 2015eko Mugikortasun Asteko jardueren jarraipena egin ahal izango duzu Twitterren eta Facebooken #SEMGetxo traolaren bidez.

JARRAITU MEA SARE SOZIALETAN

@getxoweb

www.facebook.com/ayuntamiento.degetxo

BTWIN BEBIKE 500

EGOKIRO MUGITU, OSASUNTSU BIZImuevete correctamente, vive sano

WWW. GETXO.EUS/ SEMANA MOVILIDAD

SEMANA MOVILIDADEUROPEAIRAILAK16-22 SEPTIEMBRE

EUROPAKOMUGIKORTASUN ASTEA

HAZ LA MEZCLA ADECUADANAHASTE EGOKIA EGIN EZAZU

An initiative of the

EROSI ETA BIZIKLETA ELEKTRIKOA IRABAZIcompra y gana UNA BICI ELÉCTRICA

DURANTE LA SEMANA DE LA MOVILIDAD CON TUS COMPRAS TE REGALAMOS UN BOLETO PARA PARTICIPAR EN EN EL SORTEO DE UNA BICI ELÉCTRICA

EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEAN ZEHAR ZURE EROSKETEKIN BIZIKLETA ELEKTRIKO BATEN ZOZKETARAKO TXARTEL BAT OPARIKO DIZUEGU

MOOVIT, HOBETO MUGITZEKO APLIKAZIOAGetxok bat egin du Moovitekin. Mugikorretik udalerriko garraiobide ugariei buruzko informazio osora sarbidea eskaintzen duen aplikazioa da. Ibilbideak, ordutegiak, helbideak eta pausoz pausoko argibideak topatuko dituzu.Udalerriko planoaren gainean, garraiobide ugarien geltokiak ikusi eta haietako bakoitzaren denbora errealeko ordutegiak ezagutu ahal izango dituzu. Hemendik aurrera, Mooviti esker, metroko lineak, Bizkaibuseko eta Bilbobuseko autobusak, Bizkaiko Zubiko transbordadorea, itsasadarra zeharkatzen duen txalu­pa eta Ereagako udal­igogailua kontsultatu ahal izango dituzu. Hitz gutxitan esanda, Getxoko herritarrek beren ibilbideak bizkor planifikatu ahal izateko tresna erabilgarria eta erraza izango dute erabilgarri, zain denbora galdu beharrik izan gabe eta garraiobide publikoen erabiltzaileen bidaia­esperientzia hobetzen lagunduta. Aplikazioa doan deskarga daiteke Android, Iphone eta Windows telefonoetarako.

IBERDROLA AUTOBUSAIberdrola autobusak, ikus­entzunezko ekipamen­duen bidez, modu ludikoan emango ditu energia berriztagarriei eta ingurumena zaintzeari buruzko argibideak. Areetako Geltokia plaza. Asteazkenetik, hilaren 16tik, asteartera, 22ra arte. 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.

GIDATZE ERAGINGARRIKO IKASTAROAK

EEk Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakundeen esku doan jartzen ditu arlo profesiona­lean ibilgailu arinak (automobilak eta furgonetak) eta astunak (autobusak eta kamioiak) modu era­gingarrian gidatzeari buruzko ikastaroak. Horren helburua gidatze mota hori bultzatzea da, gida­tzeko modu arruntarekiko % 15eko murrizketa lor baitaiteke erregaiaren kontsumoari dagokionez.

Ikastaroak eskaera egin duenaren egoitzan edo prestakuntza­enpresaren geletan eskaintzen dituz­te. Astelehenetik igandera bitarte egin daitezke.

Informazioa eta eskaerak: Claxon autoeskola. Tel. T. 945 253 766. E-maila: [email protected]

IPUIN LABURREN LEHIAKETAMugikortasunari buruzko ipuin laburren lehiaketa deitu dute. Ipuinen gaiak Getxo eremuko garraio ko­lektibo bidezko (autobusa, metroa, Bizkaiko Zubia, txalupa, igogailua), oinezko edo bizikletazko mu­gikortasunarekin lotuta egon beharko du. Gehienez, 300 hitz.

Saria: 150€ eta 50 €ko BARIK txartelak lehenen­goarentzat eta bigarrenarentzat, hurrenez hurren.

Partaidetzari buruzko oinarriak: www. getxo.eus/semgetxo

EROSI GETXON ETA IRABAZI BIZIKLETA ELEKTRIKO BAT

Getxoko saltoki batzuek, irailaren 16tik 30era bi­tartean, bizikleta elektriko bat irabazteko aukera eskainiko dizute. Kartel hau ikusgai duten sal­tokietan erosketak eginez gero, parte hartzeko txartela jasoko duzu. Bete txartela zure datuekin, eta bizikleta elektriko baten zozketan hartuko duzu parte.

Parte hartuko duten saltokien zerrenda:www. getxo.eus/semgetxo

www. getxo.eus/semgetxo

16MUGIKORTASUNEKO ALDERAKETA Getxon joan­etorriak egiteko ohiko garraiobideen (autoa, auto­busa, metroa, txirrindua eta oinez joatea) eragingarritasuna al­

deratzeko azterketa egingo dute. Bost lagunek egingo dute Algortako Geltokia plazaren eta Getxolanen arteko ibilbidea aipatutako garraiobide horien bidez. Garraiobide bakoitzaren denbora, batez besteko abiadura, egindako distantzia eta kostuak aztertuko dira. Zeinen aldeko apustua egingo zenuke?

Areetako Geltokia plaza: 12:00.

IKASI BIZIKLETAN IBILTZENDoako ikastaroari esker, nahi duten pertsona guztiek bizikletan ibiltzen ikasi ahal izango dute. Helduentzako bizikletak egongo dira erabilgarri. Haur txikiek beren neurrirako egokiak diren bizikletak eraman beharko dituzte.Ikastaroak praktiketako lau egun biltzen ditu. Ordubeteko saioak izango dira eta Evaristo Txurruka kaian eskainiko dituzte. Bi txanda egongo dira aukeran: 18:00etatik 19:00etara, eta 19:00etatik 20:00etara.Beharrezkoa da aurretik izena ematea: [email protected] • Tel. 944 66 01 91Inscripción previa necesaria: [email protected] • T. 944 66 01 91

20GETXO AUTORIK GABE“Autorik gabeko eguna” ospatuko dugunez igandean, irailaren 20an, 08:00etatik 20:00ak bitartean, Algortako eta Areetako er­

diguneetan zirkulazioa etenda egongo da jarduera ludiko ugari egin ahal izateko.

Egun horretan, pertsonak izango dira kaleetako protagonista nagusiak, inguru­mena eta hiriko espazio gizatiarragoa eta bizitzeko egokiagoa denaren osaera errespetatuko lituzkeen mugigarritasun iraunkorra aldarrikatzeko. 12:00etatik aurrera, kaleak beteko dituzte udalerriko kirol­taldeek bultzatutako jarduerek: zumbako eskolak, haurrentzako puzgarriak, bizikletak eta abar.

IBILBIDE ZIKLOTURISTA AREETATIKLas Arenas txirrindularien taldeak nahi duten txirrindulari guztiak gonbidatu nahi ditu irteeretako batean parte hartzera. Bi aukera aurrez ikusi dituzte: Larrabetzu ingurura iristea (60 km gutxi gorabehera) edo Arrazuaraino (100 km inguru).

Irteera 09:00etan izango da Areetako Geltokia plazatik. 13:00ak aldera iritsiko dira.

19AUTO HAU GARESTI ATERATZEN DAJakin zure autoaren benetako kostua zein den.Informazio­gune horretan, interesdunei autoa erostearen eta

mantentzearen benetako kostu ekonomikoari buruzko informazioa eskainiko zaie. Auto partikular arrunt baten urteko kostuaren eta zenbateko horren truke garraio publikoz, bizikletaz, taxian edo autoen alokairu bidez egin daitekeen bidaia kopuruaren arteko alderaketak ere erakutsiko dituzte.

Algortako Geltokia plaza. 12:00etatik 14:30era.

21JARRI NIRE TOKIANBizkel eta Bidaideak elkarteek jarduera ugari antolatuko dituzte herritar guztiei hirigintzako eta arkitekturako oztopoek mugikor­

tasun urriko pertsonei sortzen dizkieten arazoak gerturatzeko.

Andres Larrazabal. 17:30etik 20:00etara.

17Oinez ibiltzea garraiobide zoragarria da distantzia laburretarako eta, gainera, ariketa bikainenetako bat ere bada. “Nordik Wal­king” izenekoa ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Bastoien la­guntzarekin oinez ibiltzea oinarri duen eta Finlandian sortu zen

kirola da. Erresistentziako oso kirol onuragarria da. Gorputz osoko muskulu­to­nua, eta erresistentzia fisikoa eta psikologikoa hobetu, eta immunitate­sistema sendotu eta zahartze­prozesua atzeratzen du.

Bastoiak erabiltzeko teknikaren inguruko argibide laburrak eskaini ondoren, Al­gortatik Areetarainoko txangoa egingo dute. Kirol­oinetakoak eta arropa ero­soa bakarrik behar dituzu. Bastoiak antolakuntzak utziko dizkizu.

6 km­ko ibilbidea: Algortako Geltokia plaza ­ Portu Zaharra ­ Ereaga hondartza ­ Arriluze pasealekua ­ La Bola hondartza ­ Bizkaiko Zubia ­ Kale Nagusia ­ Aree­tako Geltokia plaza

Irteera: 18:00etan, Algortako Geltokia plazatik. Beharrezkoa da aurretik izena ematea: [email protected] • Tel. 944 66 01 91

UNIBERTSITATERA BIZIKLETA ELEKTRIKOAN. “BAI GUK BIZIKLETAGAZ”Anima zaitez unibertsitatera bizikleta elektrikoan edo bizikleta arruntean joate­ra. Ordubetean baino gutxiagoan erabat esna eta indartuta iritsiko zara… ikas­teko prest!

Irteera: 09:30ean CEDEMOSetik (Mugikortasun Iraunkorrerako Zentroa). Errota­txu industrialdea, 4. Pertsonek taldearekin bat egiteko aukera izango dute Fadu­rako kiroldegian, Artazaganen, Leioako Udalean eta Sarriena auzoan.

Iritsiera: 10:10 inguruan EHUren Leioa­Erandioko Liburutegiaren alboan instala­tutako aparkalekura.

18PARKING DAYPARKING DAY mundu mailako ekimena da. Bertan, aparkalekuak parke bihurtuko dira aldi batez, aldi baterako toki publikoak sor­tuz. Kultura, kirol eta arte arloko jarduerak egin nahi dituzten edo

hirian une batez atseden hartu nahi duten pertsona guztiek erabili ahal izateko gune bihurtuko dira.

Gunea sortuko dugu Areetako Kale Nagusian. Zatoz eta gozatu!

22“BIZIKLETAREN HIRIKO ERABILERA” IKASTAROABizikletan ibiltzen badakiten eta adinez nagusiak direnei zuzendu­ta, “Bizikletaren hiriko erabilera” izeneko ikastaroa eskainiko dute.

Begirale batek azalduko die parte­hartzaileei motordun ibilgailuen zirkulazioa du­ten hiriko bideetan bizikletaz ibiltzeko modurik seguruena zein den: errepidera sar tzea, bidegurutzeak, geldialdiak, segurtasun­arauak... Ondoren, Algorta eta Areeta artean gidatutako ibilbidea egingo dute bizikletaz jasotako teknikak eta aholkuak praktikan jarri ahal izateko.

Aurrez izena emateko: [email protected] • Tel. 944 66 01 91San Nikolas plaza: 18:00etatik 20:00etara.

BIZIKLETEN MANTENTZE LANAIkasi doako tailerrean bizikleta prest izateko oinarrizko mekanika: zulatuak, balaztak, alda­gailuak, katea ateratzea...

TREBETASUN TAILERRAJarri proban bizikletarekin duzun trebetasuna zirkuitu berezian.

San Nikolas plaza: 17:30etik 20:00etara.

Santa Ana

ZalamaAlarmendi

Novia Salcedo

Gobela

Las Mercedes

Mayor

Negu

bide

Bidearte

Amistad

Barria

Barria

BidebarrietaJoaquin Arellano

Club

Areeta

IBILGAILUEN ZIRKULAZIO ETENA AREETANIrailaren 20an, 08:00etatik 20:00etara, Areetako erdigunean, mugatuta egongo da ibilgailu pribatuen zirkulazioa eta aparkamendua. Kale ho­rietako garajeetatik ibilgailuak ateratzea bakarrik baimenduko da. Mu­rrizketa horiek ez dute eraginik izango garraio publikoan eta Udalak aldez aurretik emandako baimena duten establezimenduetako ibilgailuetan. Baimen hori eskatu ahal izateko, deitu 944 66 01 91 zenbakira.Mesedez, kendu zure ibilgailua aipatutako kaleetatik antolatutako jar­duerak oztopa ez ditzan. Eremu horietan aparkatuta dauden ibilgailuak garabiak kenduko ditu.