Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo...

10
IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez- patriarkalak _ AINTZINDARIAK 1 http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/ ANTOLAKUNDEA: ColaBoraBora Koop. Elk. Txikia AITZINDARIA/PRAKTIKA ONA: Kontzientzia eta banatutako erantzukizunak zein lanak 5 zaindari, 5 momentu... kooperatiba bat Lurretik bidaiatzen _ LAN EREDUAK 1 Haziaren deskribapena Gaiaren araberako bileren bidez antolatzen da lana; helburua antolakundearen jardunaren alderdi guztiak lantzea da, baita antolakundea — pertsonak zein egitura — zaintzea ere. Aldizkako bilerak dira, eta urte osoan programatzen dira, lan-egutegiarekin batera. Antolakundeko pertsona bakoitzak gai baten erantzukizuna hartzen du eta gai horri buruzko bileren zaindari izendatzen dute. Hazia bi helbururekin sortu dugu: antolakundearen lana zaintzeko, eta baita kooperatiban lan hori egin nahi duten pertsonak zaintzeko ere. 1.A.- Gai-multzoak, bilera kopurua (periodikotasuna) Gai-multzo nagusiak bost dira: estrategia (urtean 2 bilera); planifikazioa (urtean 2 bilera); ekonomia (urtean 3 bilera); irakaspenak (udan bilera 1); bizitza (urtean 2 bilera). Multzo bakoitzaren bilera kopurua aldatu daiteke, une bakoitzean dauden behar eta ahalmen jakinen arabera.Horrez gain, badago seigarren gai-multzo bat: asteroko talde-bilera, kooperatibaren egunerokotasunaren jarraipena egiteko. Bilera horiek (eta beste batzuk) garatzeko, beharren arabera sortu, egokitu edo berrinterpretatu ditugun materialak erabiltzen ditugu. Eranskinetan material bakoitza azaldu eta bere erabilera testuinguruan jartzen dugu.

Transcript of Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo...

Page 1: Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren inguruan antolakundeak

IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-

patriarkalak _ AINTZINDARIAK

1

http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

ANTOLAKUNDEA:

ColaBoraBora Koop. Elk.

Txikia

AITZINDARIA/PRAKTIKA ONA:

Kontzientzia eta

banatutako

erantzukizunak zein lanak

5 zaindari, 5 momentu...

kooperatiba bat

Lurretik bidaiatzen _ LAN EREDUAK

1 Haziaren deskribapena

Gaiaren araberako bileren bidez antolatzen da lana; helburua antolakundearen jardunaren

alderdi guztiak lantzea da, baita antolakundea — pertsonak zein egitura — zaintzea ere.

Aldizkako bilerak dira, eta urte osoan programatzen dira, lan-egutegiarekin batera.

Antolakundeko pertsona bakoitzak gai baten erantzukizuna hartzen du eta gai horri buruzko

bileren zaindari izendatzen dute.

Hazia bi helbururekin sortu dugu: antolakundearen lana zaintzeko, eta baita kooperatiban lan

hori egin nahi duten pertsonak zaintzeko ere.

1.A.- Gai-multzoak, bilera kopurua (periodikotasuna)

Gai-multzo nagusiak bost dira: estrategia (urtean 2 bilera); planifikazioa (urtean 2 bilera);

ekonomia (urtean 3 bilera); irakaspenak (udan bilera 1); bizitza (urtean 2 bilera). Multzo

bakoitzaren bilera kopurua aldatu daiteke, une bakoitzean dauden behar eta ahalmen jakinen

arabera.Horrez gain, badago seigarren gai-multzo bat: asteroko talde-bilera, kooperatibaren

egunerokotasunaren jarraipena egiteko.

Bilera horiek (eta beste batzuk) garatzeko, beharren arabera sortu, egokitu edo

berrinterpretatu ditugun materialak erabiltzen ditugu. Eranskinetan material bakoitza azaldu

eta bere erabilera testuinguruan jartzen dugu.

Page 2: Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren inguruan antolakundeak

IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-

patriarkalak _ AINTZINDARIAK

2

http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

1.B.- Bost gai-multzo, bost bilera

Bilera bakoitzaren zergatia labur azalduko dugu, eta antolakundean zertarako balio digun.

• Estrategia-bilera Ikuspuntu estrategiko batetik antolakundearen ekintzak eta

helburuak aztertzeko espazioa da. Zertan aritu nahi dugu? Zeintzuk dira gure

helburuak? Norekin egingo dugu? Norabide aldaketak, proposamen berriak, etab.

Antolakunde gisa hartzen dugun norabidearekin zorrotz ibiltzeko balio digu.

• Planifikazio bilera: Iraganeko, oraingo eta etorkizuneko prozesu eta proiektuak

ikustarazteko espazioa da, eta, halaber, horietako bakoitzean ari garen pertsonak,

zereginak eta denborak zehazteko. Urteroko lana errazteko balio digu, gure artean

koordinatzeko eta bakoitza non dagoen jakiteko ikuspegi bateratua edukitzeko.

• Ekonomia bilera: Baliabideak ikustarazteko espazioa da, kostu edo gastuen

kontzientzia hartzeko, eta talde osoa mantentzeko beharrezko baliabideak

aurreikusteko. Urtean zehar guztiek kooperatibaren kontuez jakiteko balio du,

baliabideak ardura handiagoaz bilatu eta zaindu ditzagun.

• Bizitza Bilera: Zuzenean eragiten diguten gai askok sorrarazten dizkiguten sentimendu,

pertzepzio zein beharrak partekatzeko espazioa da; hala nola, kooperatibari edo

taldeari buruzko egoera eta motibazioak; proiektu edo harremanei buruzkoak; edota

partekatu nahi dugun gure bizitzaren aspektu garrantzitsuen ingurukoak. Adierazi ez

dugun horri hitzak jartzeko balio du, elkarrizketak izateko eta gu geu besteokin

esploratzeko, ohikoa ez den lengoai, espazio eta denboran.

• Irakaspen Bilera: Espazio honetan garatutako prozesuen irakaspenak biltzen,

gogoratzen eta partekatzen ditugu. Irakaspen horiek arlo askotan sortu dira; bai

besteentzat egindakoetan zein gure dinamika eta egiteko modu propioetan. Gure

jarduteko moduaz ohartzeko balio digu, eta horrela argiago ikusten dugu baztertu nahi

duguna eta egiten jarraitu nahi duguna.

1.C.- Zaindariak

Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren

inguruan antolakundeak sortzen dituen ideia, sentimendu, behar eta eskakizunei.

Zereginak eta erantzukizunak:

Beraien funtzioa dagokien gai-multzoan taldeari laguntzea eta interpretatzea da, eta zeregin

konkretu eta egoki bat —bilera bakoitzerako proposamena— plazaratzea.

Bilera prestatu, deitu eta dinamizatzeko ardura du, lanerako eredu ezberdinak proposatuz

momentu, egoera edo gaiaren arabera.

Page 3: Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren inguruan antolakundeak

IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-

patriarkalak _ AINTZINDARIAK

3

http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

Gainerako taldekideek konpromisoa hartzen dute zaindariak gai-multzoan duen aginpidea

onartzeko eta errespetatzeko, eta bere lana eta dedikazioa eskertzeko. Halaber, bilerara

joateko konpromisoa hartzen dute, eta behar izanez gero, baita bertara zenbait lan prest

eramatekoa ere.

Batzuetan, gainera, laguntza eskaintzen dugu gainerako zaindariek zerbait behar izanez gero.

Txandakatzen den rola: Zaindarien rola txandakatu egiten da. Guztiok gara uneoro gai-multzo

baten zaindari, baina zaintzen ditugun multzoak txandakatzen ditugu. Zaindari rolak eta

dagozkien gai-multzoak urtero edo bi urtero ezartzen ditugu.

2. Praktika antolakuntza-prozesuaren testuinguruan jartzea

Duela 4 urte antolakuntza eta zaintzari buruzko barne-hausnarketarako prozesu bat abiatu

genuen Norgara-ren laguntzaz. Horren ondorio izan zen antolakuntza- eta zaintza-sistema hau

ezartzea.

Prozesu hori izan zen forma juridikoa modu kontziente eta onuragarrian aldatzeko aurkitu

genuen modua: Bi bazkide eta hiru langileko S.L. bat izatetik, gizarte-ekimeneko laneko

kooperatiba txiki bat izatera pasatu ginen, bost bazkidekoa.

Antolakuntza-eredua aldatzea kontzienteki eta arduraz erabaki genuen kooperatiba osatzen

dugun bostok.

Prozesu horretan, gure jardunaz hausnartu genuen, egin nahi genuenaz eta egin nahi ez

genuenaz. Halaber, denbora asko eskaintzen genion antolakuntzaz hausnartzeari, erabakiak

hartzeko modua eta guztion zereginak banatzeko. Zeregin produktiboak gehienbat, baina baita

pertsonekin, militantziaren, antolakundearen —eta bere kide garenokin— eta egitura

sostengatzearen inguruko kontuak banatzeko ere.

3. Haziaren hasiera

Zeintzuk dira helburuak?:

• Antolakundearen zeregin eta erantzukizunak banatzea, bazkide bakoitzaren postuaz

edo dedikazioez harago.

• Bazkide guztiok erabakiak hartzen parte hartzea, baita antolakundearen definizioan

ere (helburuak, dedikazioak, etab.).

• Guztiok antolakundearen egoera eta proiektuak zein diren jakitea.

• Denon artean hobeto antolatzea (lan kargak, egoera zehatzak, etab.).

• Produktibotasunera zuzenduta ez dauden alderdiak gehitzea, guretzako zatiezinak

direnak (prozesuen irakaspenak eta haiei lotutako alderdi emozionalak).

Page 4: Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren inguruan antolakundeak

IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-

patriarkalak _ AINTZINDARIAK

4

http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

• Kalitatezko denbora hartu ahal izatea, proposatutako gai bakoitza lantzeko,

produktiboa ala erreproduktiboa izan.

Nola sortu da?

• Gure antolakuntza-egituraren inguruko kontzientzia handitzean eta eztabaida

ideologiko-politikoa areagotzean sortu da. Halaber, antolakundea eraldatzeko nahia

eta borondatea genuen. Erabaki genuen gehienbat piramide-egitura zuen

antolakundea izatetik (sozietate mugatua edo SM) egitura-eredu horizontalera

(kooperatiba) pasatzea; izan ere, kide guztien usteei hobeto egokitzen zitzaien eredua

zen.

• Antolakundea izaki bakar bat —artikulatua eta kohesionatua— balitz bezala

pentsatzeko beharretik sortu zen. Bazkide bakoitzaren ezberdintasunak abiapuntu

hartuta, baina berdintasunean, gure buruak irudikatzeko.

• Bazkide guztien idealei, beharrei eta nahiei arreta jartzea.

Nork sustatzen du? Kooperatibako bazkide guztiek.

4. Praktika onaren prozesuaren garapena

Jarraian, fitxa hau praktikan jartzeko kontuan hartu beharreko zenbait ohar ikusiko ditugu.

Garrantzitsua da gai-multzo bakoitzari arreta bera jartzea

Testuinguru edo momentu batzuk, zenbait baldintza medio, besteak baino garrantzitsuago

bihurtzen dira, eta ondorioz arriskua dago saio batzuen ordez beste batzuk egiteko. Hala

gertatu zaigu guri batzuetan, eta akats bat dela uste dugu; askotan irakaspen gai-multzoa

baztertu dugu, ziur asko, gutxien artikulatu dugun multzoa delako.

Beste batzuetan multzo estrategikoa baztertu izan dugu, planifikazio espazioarekin modu

inkontzientean ordezkatu edo nahastu dugulako. Baliteke hori gertatzea lur hartzeko, gauzak

zehazteko eta epe laburrean erabakiak hartzeko premia izateagatik. Horri guztiari gehitu behar

zaizkio estrategikoki pentsatzeak —modu abstraktuan edo etorkizunari begira— dituen

zailtasunak, egoera batek erabaki azkarrak eta praktikoak hartzea eskatzen duenean.

Hazia praktikan jartzean, antolakundearen baliabide faltarekin lotutako une oso zailak izan

ditugu, soldatarik gabeko hilabete asko eta tentsio handiko egoerak taldean. Horrelakoetan,

ekonomia-bilerak maizago egin izan ditugu, eta zehatzagoak izan dira, egoeraren beharren

araberakoak. Hala ere, gainerako gai-multzoak zaintzea funtsezkoa izan da taldearentzat, baita

tentsio handiko uneetan ere.

Page 5: Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren inguruan antolakundeak

IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-

patriarkalak _ AINTZINDARIAK

5

http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

‘Arraroa’ da bizitza gai-multzoa

Hazi hau beste antolakunde batekin partekatzean, bizitza gai-multzoa ezohikoena izan

zitekeela pentsatu genuen. Gure ustez, multzo honi aurre egiteko modurik onena

naturaltasunetik egitea da (guztiok bizi ditugu egoera antzekoak antolakundeari, proiektuei,

zailtasunei... dagokionez), eskuzabaltasunez eta ausardiaz (barruak guztiz hustuz, partekatzeak

gainerako kideak adoretzen ditu gauza bera egitera, eta aldi berean, gure sentimenduak

jakinarazteko balio du), eta errespetu osoz (bilera honetan esandakoak ez dira zalantzan jarri

ezta zehaztu behar, eta askoz gutxiago testuingurutik kanpo erabili behar).

Gure esperientziaren arabera, multzoa egoki garatzeko garrantzitsua da biltzeko proposamen

argi bat egotea, gainerako bileretan bezala. Multzoaren nolakotasuna dela eta, joera egon

daiteke helburuak edo haiek lortzeko moduak ez zehazteko. Nahiz eta zailagoa den helburuok

zehaztea, uste dugu oso garrantzitsua dela argi izatea zein gai landu, eta nola egin.

Proposamena hain zehatza izan ez denean, arlo produktiboarekin lotutako kontuetara jotzeko

joera izan dugu. Uste dugu gure emozio, sentimendu eta beharrei buruz hitz egiteko

zailtasunengatik dela hori, ezohikoa zaigulako bestelako parametro eta lengoaietatik abiatzea,

egunerokotasuneko inertziak direla eta.

Horregatik, gure ustez garrantzitsua da arreta jartzea espazio honek helburu eta proposamen

zehatzak izatean, lana eta bizitza erraztu diezagun.

“Bileritis” kolpea

Bestalde, zenbaitetan, bi saio edo gai-multzo batu izan ditugu, uste izan baitugu gai eta

denborengatik oso erabilgarria izan litekeela; betiere arreta eta kontzientzia bi alderdietan

jarrita. Halaber, taldeak egonaldi trinkoak egin izan ditu, eta bertan aspektu edo saio guztiak bi

egunetan landu izan ditugu.

Zaindu itzazue zaindariak

Zaindarien rola funtsezkoa da, eta haien lana, ezinbestekoa. Izan ere, zaindariek taldea

eraikitzeko espazio komunak kalitatezkoak izan daitezen bermatzen dute. Oso garrantzitsua da

zaindariek taldearentzat egin beharreko lana eta daukaten erantzukizuna uler dezaten.

5. Ezarritako helburuei lotutako emaitzak

• Erabakiak hartzeko espazio partekatuak lortu ditugu kooperatibaren alderdi guztietan.

• Espazio horien bidez posible da guztien jarraipena eta inplikazioa, bakoitzaren

dedikazio orduak eta erritmoak gorabehera.

• Halaber, bazkide guztiak jakinaren gainean egon gaitezke kooperatibaren norabideari

buruz.

• Gainera, bazkide bakoitzak autonomia handiagoa izan dezan laguntzen du.

Page 6: Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren inguruan antolakundeak

IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-

patriarkalak _ AINTZINDARIAK

6

http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

• Zaindari rola oso baliagarria egin zaigu eta taldekideak ahalduntzen lagundu du.

Horretarako gakoa izan da kooperatibarentzako funtsezko gai-multzoak guztion artean

identifikatzea, eta haien zaintza eta haiekiko erantzukizuna gure gain hartzea.

6. Genero ezberdintasunei dagozkien eraldaketaren eraginak

Antolakundeko pertsona guztiek parte hartzen eta erabakitzen dutela bermatzeko espazioak

eraikitzen ditugun unetik, prozesuak eragina izan du.

Eragina izan du, baita ere, gai-multzo ezberdinak (bizitza eta irakaspen multzoak) sartu izanak

taldeak lantzeko ardatz gisa. Horrek erraztu egin digu beste logika batzuetatik abiatuz

pentsatzea, eta zalantzan jartzea, lehen baino gehiago, alderdi produktiboaren eta

erreproduktiboaren arteko ezberdintasunak.

Alderdi guztiak gehitzean, lan egiteko erritmo ezberdinak daudela onartzen dugu,

komunikatzeko lengoaia ezberdinak, taldean egoteko bestelako aukerak; balio, zaintza edo

bizimoduen araberakoak.

Gai-multzoka aldizkako bilerak egitea erabaki genuenean, ez ginen jabetu horrek praktika

parekideagoa ekarriko zuela, genero edo feminismoaren ikuspuntutik. Aldiz, zereginak modu

orekatuan banatzea zen helburua, eta baita antolakundearekiko guztion erantzunkidetasuna

ere. Izan ere, kooperatiba bihurtzeko motibazioetako bat zen hori: langile guztion artean oreka

egotea inplikazio eta erantzukizunen aldetik. Zortea izan genuen, bost kideok antzeko

egoeretan geundelako, eta proiektuari eskaintzeko denbora berdina genuelako.

Denborak aurrera egin ahala, egoera pertsonalak aldatu dira baina antolakundea mantentzeko

bazkideen inplikazioak bere horretan jarraitzen du. Haziaren proposamena garrantzitsua izan

da espazio kolektiboak eta gobernantza-eredu partekatua eman dizkigulako.

Adibidez, gutako norbaitek seme-alabak hazteko baimena hartzen duenean, zaindari lanarekin

jarraitzeko hautua egiten du, eta kasu honetan bizitza gai-multzoaz arduratzen da. Horrela, gai-

multzo guztien bileretara joaten da; baita mantenu bileretara ere. Aukera eta kasu horren

bidez, posible izan da kooperatibarekiko lotura mantentzea eta beste kideekin batera

erantzukizunak izatea, lan utzialdirako baimena izan arren.

7. Esperientziaren bidez ikasitakoak

• Lau urte daramatzagu hazi hau praktikan jartzen.

• Praktika sistematizatu dugu, eta gure funtzionamenduaren parte da orain.

• Alderdi batzuk abiarazi edo hobetu.

• Ez diogu denbora asko eskaini praktikaren beraren inguruko barne-hausnarketa edo

sozializazioa egiteari. “HAZI” izatearen prozesu honi esker, hori lortzen ari gara.

Page 7: Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren inguruan antolakundeak

IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-

patriarkalak _ AINTZINDARIAK

7

http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

8. Praktika “kopiatzeko” gakoak

• Talde guztiarekin funtsezko gai-multzoak eratu, eta hori egitean “bizitza erdigunean”

jartzeko ideia ez ahaztu.

• Zaindariaren irudia ezinbestekoa da. Izan ere, batetik, espazioa zaintzen du, eta

bestetik, bizitza eta balioa ematen dizkio. Bakoitzak rola bere moduan hartu.

• Taldeko saioen datak finkatu. Espazio guztiak koordinatu guztiek parte hartzeko aukera

izan dezaten.

• Saioetan tresna ezberdinak frogatu. Esploratzea eta esperimentatzea; saiakuntza eta

errorea ezinbestekoak dira funtzionatzeko moduak aldatzeko.

9. Eranskinak

Ez dugu bileretarako material espezifiko asko sortu, baina aurkitutako edo beste prozesuetan

garatutako materialak egokitu ditugu. Hona hemen zenbait proposamen:

9.A.- HOZKAILUA: egiteko gauzen taula

HOZKAILUAren ideia sortu genuen, batetik, inora ez garamatzaten diskurtso errepikakorretan

galdu ez gaitezen, eta bestetik, egokiak izan arren bilera zehatzekin bat ez datozen

eztabaidagaiekin arreta ez galtzeko. Hozkailu baten marrazkia duen poster bat egin dugu.

Bertan, bileran aipatutako gai horiek guztiak idazten ditugu; EZ ahaztu ditzagun, baizik eta gai

horiei heltzeko tarte bat bilatu diezaiegun (Bartzelonako Cooperativa ETCS kooperatibak eman

zigun ideia hori).

Batez ere lan-saioak luzeak, trinkoak eta eztabaida mamitsukoak izatea espero dugunean

erabiltzen dugu hozkailua, edota normalean baino erabaki ahalmen handiagoa eskatzen duten

bileretan, bestelako kontuekin arreta ez galtzeko.

9.B.- ‘Eseriko naiz’ jolasa (Bizitza gai-multzoa)

Norberaren alderdi pertsonal eta emozionaletik abiatuta, momentu ezberdinen inguruan hitz

egiteko tresna da; komunikazio ez-bortitza oinarri hartuta lan egitea eta esploratzea.

Page 8: Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren inguruan antolakundeak

IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-

patriarkalak _ AINTZINDARIAK

8

http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

Jolas erraza da: joko-taula bat eta adjektiboz betetako bi poto ditu (adjektiboak paper txikietan

daude idatzita, eta potoetan gordeta).

Taulak antolakundearen proiektuak edo aztertzea gustatuko litzaiokeen hori bildu eta islatuko

du. Horietako bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio.

Potoetako batek beharrizanak aseta daudenean sortzen diren emozioak jasoko ditu: liluratuta,

itxaropentsu, gogoberrituta, xarmatuta, pozarren, alai, arinduta, seguru, eroso…

Beste potoak, aldiz, beharrizanak asegabe daudenean sortzen diren emozioak ditu barruan:

beldur, urduri, frustratuta, minduta, gaindituta, akituta, segurtasunik gabe…

Txandaka jolasten da:

1. Lehenengo pertsonak taulan ageri den arlo bat aukeratuko du (bestela, dado bat

erabiltzen dugu arloa ausaz aukeratzeko).

2. Bi potoetako bat ere aukeratuko du.

3. Potoan dagoen adjektiboetako bat aterako du ausaz.

4. Egokitutako arlo eta adjektiboarekin honako esaldia egingo du: Honekin (proiektua-

arloa-momentua) horrela sentitzen naiz (adjektiboa) momentu honetan…

5. Eta proiektu-arlo-momentu horrekin lotutako emozio pertsonala partekatuko du

gainerakoekin.

Bizitza bileran erabiltzen dugu bereziki. Batzuetan adjektiboak mugatzeko ideia izan dugu,

zuzenagoak izan gaitezen. Izan ere, adjektibo batzuk nahaspilatsuak edo baliobidunak izan

daitezke, eta, ondorioz, norberaren ekarpenak azalean geratu daitezke, partekatu nahi den

horri zuzenean heldu ordez.

*(Marshall B. Rosenberg-en 'Comunicación no violenta’ liburuaren egokitzapen praktikoa)

http://www.cnvc.org/sites/cnvc.org/files/fundacion_guia_completa.pdf

9.C.- Bilera AEfektiboen egitura

Eskema bat da, eta helburu du laneko bilerek alderdi produktibo zein erreproduktiboei heltzea,

eta bilerok afektibo zein efektibo izan daitezen lortzea.

+info: https://sobrelorelacional.wordpress.com/2014/06/14/estructura-para-reuniones-

aefectivas/

(LoRelacional-en barruan garatzen dugu. Izan ere, ikerketa talde horretan parte hartzen dugu,

eta bertan aztergai dituzte elkarlan prozesuetako harreman-fenomenoak)

Ez da bilera berezi horietan zehazki erabiltzeko. Aitzitik, saiatzen gara gure bilera guztietan

erabiltzen (bai kooperatibaren barruan, eta baita bakarka parte hartzen dugun bestelako

lantaldeetan ere).

Page 9: Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren inguruan antolakundeak

IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-

patriarkalak _ AINTZINDARIAK

9

http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

9.D.- Harreman rolak (planifikazio bilera)

Taldeetan martxan jarri behar diren rolen zerrenda da, elkarlana garatzeko helburu praktikoei

(zer) ez ezik, taldearen zaintzari (nola) ere arreta eskaintzen diona, bi alderdietan modu

egokian garatu dadin.

Zerrenda hori taldeetan ikusezinak diren rolak ikustarazteko ariketa da. Hau da, normalean, rol

horiek prestasun handiagoa duten pertsonek jokatzen dituzte —orokorrean, emakumeek—,

eta ez dira esplizitu egiten.

+info:

https://sobrelorelacional.wordpress.com/2014/06/24/roles-relacionales-fundamentales-en-la-

colaboracion/

(LoRelacional-en barruan garatzen dugu. Izan ere, ikerketa talde horretan parte hartzen dugu,

eta bertan aztergai dituzte elkarlan prozesuetako harreman-fenomenoak)

Aktak jasotzea bilera guztietan txandakatzen dugu. Beste rol batzuk, aldiz, bestelako bileretan

jokatzen ditugu, bilerak kaotikoagoak edo gatazkatsuagoak izango direla uste dugunean

(landu beharreko gaiaren konplexutasunagatik, edo gaia lantzeko dugun gogoagatik). Rol

zehatzak ere asmatzen ditugu bilera ‘berezi’ horietarako.

9.E.- ColaBoraBoraRizate! diagrama

Motibazioen inguruko diagrama da, eta gure jarrerak elikatzen ditu kooperatibako

zehaztasunetan oinarrituta. Antolakundearen aldaketa-prozesuan azaleratu diren alderdiak

jasotzen ditu, gure DNAn sakonago sartu nahi ditugun horiek.

Elkarrekin sortu dugu, norberak barneratu dezan. Kooperatiba osatzen dugunoi jarrera inplizitu

bat nabarmentzen digu diagramak; atsegin dugu hori, elkarrekin erlazionatzeko eta lan egiteko

moduari zein antolakundeari on egiten diolako. Horren harira, bazkide guztien ekarpenak

diagramarekin bat etorri behar dira; ez inposizioaren bidez, baizik eta horrek definitzen

gaituelako. ‘Gure uztako sendagaia’ deitu ahalko genioke. Kasu honetan interesgarria da

antolakunde bakoitzak bere diagrama egitea irizpide propioen bidez.

Page 10: Lurretik bidaiatzen LAN EREDUAK · 2017-07-06 · 1.C.- Zaindariak Zer dira? Zaintzarako rol edo pertsonaia bat da. Zaindariak adi daude dagokien gai-multzoaren inguruan antolakundeak

IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-

patriarkalak _ AINTZINDARIAK

10

http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/