Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko...

15
LEHEN MAILA ZAIN DU REALAK Hiru jardunaldiren faltan, Cadizen irabaziz gero, txuri-urdinek igoera lortzeko lehen aukera izango lukete bihar bertan › I-XVI Itzurun OSTIRALA 2010-06-04

Transcript of Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko...

Page 1: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

LEHEN MAILA ZAIN DU REALAKHiru jardunaldiren faltan, Cadizen irabaziz gero, txuri-urdinek igoera lortzeko lehen aukera izango lukete bihar bertan › I-XVI

ItzurunOSTIRALA 2010-06-04›

Page 2: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

Realeko jokalariek Puioko zelai berrian entrenatu zuten joan den asteartean.ESTITXU ZABALA

CARRANZARA BEGIRAFutbola›› Cadizen irabazita, Betisek Numanciarenaurka berdindu edo galduz gero, Reala LehenMailara itzuliko litzateke bihar bertan.

ARITZ SORZABAL

Villarreal Bri joan den larunbateanirabazi eta gero, eta aurkari zuze-nen emaitzak ezagutu bezainpronto, realzaleak kalkulagailua ti-raderatik atera eta amestutakoeguna noiz etor daitekeen azter-tzen hasi ziren. Matematiko jakin-tsua izan gabe, Realak igoera lor-tzeko lehen aukera asteburu hone-tan duela ohartu ziren orduan.

Hiru jardunaldien faltan, beraz,talde txuri-urdina Lehen Mailaraitzul daiteke, baina litekeena da,helburua lortuz gero, bihar edoigandean ez izatea. Hain zuzenere, matematikak oinarri hartuta,Realak Cadizen irabazi beharkoluke (18:00etan, Ramon de Ca-rranza) eta Betisek etxean Nu-manciaren aurka galdu edo ber-dindu (21:30ean, Benito Villama-rin) larunbata gauean igoerarenfesta ospatzeko.

Beste aukera bat dago Betisekirabaziko balu, honako hau igan-deari begira, betiere Realak bezpe-ran hiru puntuak lortuz gero: Le-vantek Real Unionen aurka galdubeharko luke Irunen (19:00etan,Stadium Gal) eta Cartagenaren etaHerculesen arteko lehian berdin-ketarik ez gertatzea Murtzian(21:00etan, Cartagonova).

Kointzidentzia gehiegi emanbeharko lirateke igoera lehen au-keran ziurtatzeko, baina, argi da-goena da, Realak Cadizen irabazi-ko balu urrats ikaragarria emangolukeela Lehen Mailarantz, are etagehiago egutegiari begiratuz gero:datorren jardunaldian, jokoanezer gutxi duen Celta hartuko duAnoetan; eta asteburuan igotzekoaukerarik gabe gera daitekeen El-cheren kontra jokatu beharko du,Elxen, azken jardunaldian. 73punturekin nahikoa da matemati-koki Bigarren Mailari agur esate-

ko, nahiz eta gutxiagorekin ere po-siblea baden, eta donostiarrek 68puntu dituzte orain.

Matematikak matematika, nor-gehiagoka biziki gogorra du biharRealak Cadizen. Izan ere, etxekotaldea jaitsiera du jokoan. Gainera,andaluziarrek emaitza oparoakbatu dituzte azken jardunaldietaneta, haiei esker, jaitsiera postueta-tik ihes egin dute. Arriskutik kanpojarraitzeko behar-beharrezkoadute Reala mendean hartzea, etabehar hori arazo izango da MartinLasarteren jokalarientzat.

Estatistikak, gainera, ez du bate-re laguntzen. Hain justu, txuri-ur-

dinek Ramon de Carranzan joka-tutako hamahiru partidetan ezdute sekula garaipena eskuratu;zazpi berdinketa eta sei porrot jasodituzte. Denboraldi honetan, an-daluziarrek lau norgehiagoka gal-du dituzte etxean. Cartagenak (1-3) eta Levantek (2-4) hiru puntuaklortu zituzten; Betisek (2-2) etaHerculesek (2-2), puntu bakarra.

Honela gauzak, sailkapenarengoikaldean zein behekaldean dau-den taldeak Ramon de Carranzaribegira egongo dira bihar, eurenetorkizuna Realaren eta Cadizenesku egon daitekeelako. Batzuek,igoeraren txartela poltsikoratze-ko; besteek, jaitsiera ekiditeko.

Realak ere arrazoiak baditu bes-te zelaietara begira egoteko, baina,igoera lortzeko borrokan daudentaldeetatik berdegunera irtengoden lehena izango denez, eureneginbeharrari arreta jartzearekinnahikoa lan izango du. Horixe izanda jokalariek, aste honetan, behineta berriz errepikatu dutena.

«Mugikorren bat piztubeharko dugu hegazkinean»Joan den asteburuko heroiak, Mi-kel Gonzalezek, Cadizen irabazteaoso zaila izango dela nabarmendu

du, baita hiru puntuak etxeratuzgero orduan bakarrik hasiko direlaigoeran pentsatzen. «Ea Numan-ciak Betisi irabazten dion, bainazaila ikusten dut, orain arte hutse-gite asko izan badira hemendik au-rrera gero eta gutxiago egongo di-relako. Guk Cadizen irabazi beha-rra dugu, eta zaila izango da eurekasko dutelako jokoan. Irabazten ezbadugu, ezin dugu beste zelaietanjokatu. Hiru puntuak lortuz geroez dakit amaiera izango den, bainabai oso garrantzitsua. Gero, utzikoez diguten arren, mugikorren batpiztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak.

Realeko jokalariak hegazkineanariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30eanhartuko duten hegaldia lurrera-tzerakoan albiste onak jasotzen di-tuzten.

Irudi hunkigarrienarenzain daude zaleak

Hiru aste barru amaituko den den-boraldiak irudi ederrak utzi ditu,ederrena, txuri-urdinek igoeralortuz gero historiarako irudikatu-ta geratuko litzatekeena, oraindikiristeko dagoen arren.

Levanteren aurka Anoetan lor-tutako garaipena, Martin Lasarteentrenatzailearen lan bikaina, Sa-lamancako Helmanticora zaleekegindako bidaia jendetsua edo Re-alak Ugandako Muyumbu Shoo-ting taldeari bidalitako arropa hiz-pide izan dira, besteak beste, sasoiluze honetan. REALSOCIEDAD.COM

I Irudietan

Realak ez du sekulaRamon de Carranzanirabazi; zazpi berdinketaeta sei porrot jaso ditu

Txuri-urdinek 22:30eanhartuko duten hegalditikjaisterakoan jakingo duteBetisek zer egin duen

II CADIZ-REALA IRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Page 3: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

I ritzi artikulu hau idazteko bu-ruari jira eta bira ibili ondoren,

gasolindegia burura etorri zitzai-dan berehala . Duela pare bat urte,antzeko giroa zegoen Donostian:zaleak pozez eta ilusioz gainezka;ehundaka balkoietan jarritakobanderatxoak dira horren lekuko.Baina duela pare bat urte denaokertu zen igande buruzuri bate-an. Reala Gasteizen irabaztenzihoan. Taberna batean ikustenari nintzen partida, baina bukatze-

ko bost minutu falta zirela, taber-natik atera, autoa hartu eta gaso-lindegira joan nintzen.

Zergatik hori? Bada hurrengoegunean, astelehenean, garraiola-riek greba egin behar zuten gasoli-naren prezioa zela eta, eta gasolin-degietan ilara handiak iragarri zi-tuzten ondorengo egunetarako;auto asko eta gasolina gutxi. Horipanorama hori! Gainera, Realakpartida bideratuta zuen eta, garai-pena poltsikoan zuela pentsatuta,tabernatik irten nintzen. Konfian-tza gehiegi, akaso.

Gasolindegira iritsita, zintzo jo-katu, eta irratia itzali nuen. Behingasolina jarrita, motorea piztu etaetxera abiatu nintzen. Pare bat mi-nutuko bidea besterik ez nuen, etaburuan beste kezka bat nuela, irra-tia piztea ere ahaztu zitzaidan.Etxera iritsi nintzen. Ez zegoeninor une hartan eta, 30 urtetanegin bezala, 10 bat urrats eman ni-

tuen eta telebista piztu nuen.Hara! Mendizorrotzako berdegu-nean Alaveseko zaleak pozez zo-ratzen zebiltzan. Pantailaren izki-netako bati erreparatu nion etamarkagailua ikusi nuen: 3-2.

Pasadizo hura ez dut sekulaahaztuko. Eta beste askok ere, ja-kina. Buruari eragiten jarraitu etaColeman eta Lillo ere etorri zaizkit

gogora. Biek bat egin zuten taldea-rekin, jokalariekin. Norabide one-tik zihoazela zirudien, nola gales-tarra hala tolosarra. Baina ziurnaiz igoerak ez diela ihes egingoLasarte entrenatzaileari eta joka-lariei. Baina kontuak kontu, osogarbi dut larunbat arratsaldean eznaizela gasolindegira joango. Ho-rixe ezetz!

Gasolindegia

›› IritziaRaul PerezKazetaria

IIICADIZ-REALAIRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Realaren banderatxoa, balkoi batetik zintzilik.NEREA LIZARRALDE

Page 4: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

1921. urteko Reala.KUTXA FOTOTEKA

Mendeurrenaren urtean itzul daiteke Reala Lehen Mailara. Azken ehun urteetan hamaika bizipen bizi izan ditu talde txuri-urdinak; klub gisa egituratu aurretik irabazitako Kopa, Puertollanoko igoera, Molinonen azken minutuan lortutako Liga...

Ondarretatik Anoetara, Atotxatik pasataRAUL PEREZ

›› 1909

]Lehen Kopa, pedalen gainean.Reala 1909ko irailean sortu zen,baina haren aurrekariak Espainia-ko Kopa irabazi zuen urte hartakoapirilean, finalean Madrilgo Espa-ñoli 3-1 irabazi ostean. Club Ciclis-ta Donostiarra izena erabiltzekobaimena eman zien Monsieur Co-metek, futbol taldeko agintariek ezzutelako garaiz eman izena erre-gistroan.]Klubaren jaiotza. Adolfo SaenzAlonsoren bultzadapean eratuzen San Sebastian Football Club.Club Ciclistarekin zuten loturabertan behera uztea erabaki zu-ten. Ofizialki, 1909ko irailaren 7an.Saenz Alonso izan zen lehen pre-sidentea. Ondarretan jokatu zi-tuen etxeko partidak talde harketa Ondarretan bertan jarri zuenegoitza.]Lehen partidak. Handik hilabeteeta erdira, San Sebastian FootballClubek bi partida jokatu zituenBiarritz Stade eta Stade Bordelai-sen kontra. Lehenengoa, urriaren24an izan zen eta donostiarrek 4-2 irabazi zuten. Bigarrena, kluba-ren aurkezpen ofiziala izan zen.Etxekoek 2-1 irabazi zuten, MacGuinnesen bi golei esker. Honakohamaika jokalarik ekin ziotenneurketari: Bea, Sena, Berraondo,Arrillaga, Irureta, Leturia, Elosegi,Simmons, Lacort, Mac Guinneseta Zabala.

›› 1910

]Behin betiko izena.1910ekootsailaren 11n Alfonso XII.a Espai-niako erregeak Real izendapenaeman zion San Sebastian FootballClubari. Lehen partida ofiziala On-darretako futbol zelaian jokatuzuen Realak eta London Nodmanstalde ingelesak 1-5 irabazi zuen.Hain justu, Realeko gol bakarraaurrelari ingeles batek sartu zuen:Mac Guinessek. ]Mac Guiness zitala… agurreanere. Mac Guiness izan zen, nola-bait esateko, hiriko futbol taldekolehen izarra. Club Ciclistak irabazi-tako Espainiako Kopan ere berealea jarri zuen. Aurrelari ingelesa-ren omenez partida jokatu zutenRealak eta Biarritzek 1910ekourriaren 2an, Ondarretan bertan,eta omenduak egun biribila izanzuen, bost gol sartu baitzituen.

›› 1913

]Kaixo, Atotxa. Realak Ondarre-tan jokatu zituen lehen urteetakopartidak. Donostian aski ezagunakziren brunetarrek utzi zioten lursai-la, futbol zelaia egin zezaten. Onda-rretakoa, baina, txiki geratu zen las-

ter eta belodromoa zegoen tokianAtotxa eraiki zuten. 1913ko urriaren4an lehen partida jokatu zuten ber-tan Realak eta Athleticek.

›› 1915

] Itsasoan geratutakoak, gogo-an. 1915eko neguan gertaera laz-garria izan zen, Virgen del Maritsasontzia urperatu zelako. Kalte-tutakoentzat dirua biltzeko, lagu-narteko partida jokatu zuen Rea-lak eta Donostiako selekzioak.]Altzako zelaiaren inaugurazio-an. 1915ean bertan Altzako Jolas-tokieta futbol zelaia inauguratuzuten. Ekainaren 27an jokatu zu-ten Jolastokietak eta Realak elka-rren kontra eta 2-2 berdindu zu-ten. Lau golak bigarren zatian sar-tu zituzten. Etxekoak pozik geratuziren, astebete lehenago Realak 6-0 irabazi baitzien Atotxan.

›› 1918

]Athleticekin lehia handia sorre-ratik. Txuri-urdinen eta zuri-go-rrien arteko derbiak bizi-biziakizan ziren hasieratik. 1918an Ato-txan jokatutako neurketa liskar-tsua izan zen. Otsailaren 17anneurtu zituzten indarrak eta 2-2bukatu zen partida. Realzale asko-rentzat Athleticen golak ez zirenlegezkoak eta berdegunera jaitsiziren. Hori ikusita, jokalari zuri-go-rriek korrika batean atera beharizan zuten zelaitik.

›› 1920

]Lehen argazkia, prentsan. Hainjustu ere, Athleticen kontrako par-tida baten ostean atera zen hirikoprentsan estreinako aldiz futbolpartida baten argazkia. 1920kourriaren 17an izan zen norgehia-goka hura eta, ordurako, bi talde-en arteko harremana bere oneraitzuli zen.

›› 1921

]Parisen, garaile. Ofizialki1974an jokatu zuen Realak lehe-nengoz Europako Txapelketa ba-tean, UEFAn, hain zuzen ere. Halaere, lehen urteetan ere bidaia ba-tzuk egin zituen. 1921eko otsaila-ren 26an, esate baterako, Parisenjokatu zuten Benito Diazek, Arra-tek eta gainerakoek, eta 0-1 iraba-zi zioten Parisko Racing-i, Artola-ren golari esker.]Gaur aurkari, bihar lagun.1921ko abenduaren 17an eta1922ko Santo Tomas eguneanAlemaniako Essener Turnebund-en kontra lagunarteko partidak jo-katu zituen Realak Atotxan. Taldehartan Lippo Hertza hungariarrakjokatzen zuen. 1923an, Hertza Re-aleko entrenatzaile hasi zen. Hiri-ko taldean egon eta gero, bide lu-zea egin zuen Hertzak: Athleticeta Real Madrid ¬beste izen batzuen orduan¬ zuzendu zituen,besteak beste.

›› 1922

]Matxinbarrena, beti gogoan. Al-berto Matxinbarrenak lehen urtee-tan jokatu zuen talde txuri-urdine-

an eta jokalari garrantzitsuenetakobat izan zen, Mariano Arraterekinbatera. 1922ko uztailaren 19an zen-du zen, tuberkulosiak jota, eta ha-ren omenez oroigarria jarri zutenAtotxan. Real Madrilen ere jokatuzuen eta klub hark ere estimu han-dia zion. Oso dotorea zen Matxin-barrena berdegunean, baita iaioaere aurkariei iskin egiten.

›› 1923

]Lehen ereserkia. Reala sortu eta14 urtera, 1923an idatzi zuen Car-melo Betore maisu donostiar gaz-teak talde txuri-urdinaren lehenereserkia. Hura izan zen klubarenabesti ofiziala, nolabait esatearren,hiru hamarkada geroago, Ibarron-do maisuak, Ugarteren letrarekin,beste ereserki bat egin zuen arte.]Metropolitanoren inaugurazio-an: Realak Madrilen jokatu zuen1923ko maiatzaren 13an. AtleticoMadriden ¬garai batean AtleticoAviacion¬ zelaia, Metropolitano,inauguratzeko ekitaldian partehartu zuen. 2-1 irabazi zuten ma-drildarrek. 1966. urtean bota zu-ten zelai hori eta, gaur egungoa,Vicente Calderon, egin zuten.

›› 1924

]Mariano Arrate, adiorik ez. Atze-lari gogorra zen Arrate, bai, bainabaita bihotz onekoa ere. DonostiakoAthletic eta Parte Zaharreko Amai-kak Bat elkarteko taldean jokatuzuen 19 urterekin, Realean hasi au-rretik. 33 urterekin utzi zituen taldetxuri-urdina eta futbola. Realaren le-

hen ikurra izan zen. 1924ko urtarri-laren 20an agur esan zioten realza-leek Mariano Arrateri. Bere omenal-dian bildutako 25.000 pezetekinetxea erosi zuen Parte ZaharrekoKanpandegi kalean. Futbola utzita,Kaian egin zuen lan, garabiarekin.

›› 1927

]Agurra… eta aurkezpena.Agustin Eizagirrek 1927ko urtarri-laren 1ean zaindu zuen Realarenatea azken aldiz. 12 denboralditanizan zen Realeko atezain titularra.Haren sona ez zen handiagoa izanBartzelonan Ricardo Zamora ze-goelako. Agustinek mutil koskorbat atera zuen eskutik heldutaomenaldian: Ignacio semea. Rea-laren historiako atezain oneneta-ko bilakatuko zen 40 eta 50ekohamarkadetan Agustinen semea.

›› 1928

]Hiru partidako finala. Realak Es-painiako Kopa irabazteko zorianizan zen 1928an. Bartzelona izanzuen aurkari finalean. Garai hartan,berdinketa egonez gero, beste par-tida bat jokatzen zuten. Lehenengobi partidetan berdindu zuten eta,hirugarrenean, Bartzelona nagusituzen. Katalandarren ustez, lehenpartidan Platko atezainaren lanarizor zioten garaipena. Realean, bai-na, epaileak Bartzelonari eskuabota ziolakoan zeuden. Etxerabueltan, Begiristain alkateak LuisMadrera presidenteari, AntxonArrilllaga kapitainari eta jokalarieiharrera egin zien udaletxean.

IV EHUN URTE, EHUN BIZIPEN IRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Page 5: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

VEHUN URTE, EHUN BIZIPENIRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Benito Diaz, Realeko entrenatzaile izandakoa.KUTXA FOTOTEKA

]Bandera txuri-urdina. 1927an,hainbat emakume hiriko jatetxebatean elkartu ziren; Realaribandera bat oparitu nahi zioten.Etxez etxe joan ziren diru eskeeta, azkenean, 1928ko abuztua-ren 30ean aurkeztu zuten Rea-laren bandera. Urriaren 7an tal-de txuri-urdinari eman ziotenofizialki. Realak eta Pasaiako La-gun Ederrak lagunarteko partidajokatu zuten banderari ongieto-rria egiteko. Luis Pradera presi-dentearen emazteak, Lola Ma-txinbarrenak, hitz batzuk botazituen, euskaraz, bandera An-txon Arrillaga kapitainari emanaurretik.]Ligaren sorrera. 1928-1929ansortu zuten Espainiako Liga, etaRealak Atotxan jokatu zuen le-hen partida Athleticen kontra. 1-1 bukatu zuten eta Bienzobaseksartu zuen talde txuri-urdinarengola. Hamar taldek parte hartuzuten lehen Liga hartan eta Rea-la laugarren postuan sailkatuzen.

›› 1930

]Wellcome, mister Lowe. BenitoDiazen lekukoa hartu zuen HarryLowe ingelesak 1930ean. Lehenurtean Liga hatz artean ihes-eginzien txuri-urdinei, baina ondoren-go denboraldietan gainbeheraetorri zen. Taldea entrenatu ezezik, jokatu ere jokatu zuen LowekRealean, arazo ekonomikoak zire-la medio.

›› 1931

]Loriak ozta-ozta ihes eginzuen.1930-31 denboraldian Rea-la Liga txapeldun izateko zorianizan zen. Athleticek, Racingek etaRealak 22 puntu pilatu zituzten 18partidak jokatu eta gero. Zuri-go-rriek gol averagea ¬sartutako etajasotako golen arteko aldea¬ ho-bea zuten eta hori horrela Liga Bil-bo aldera joan zen.]Arenas gogorra zen, gero! Sasoi hartan, Ligan gaur egunbaino talde gutxiago egon arren,derbirik ez zen falta, Euskal Herriko lau talde baitziren kategoria gorenean: Reala, Athletic, Real Union eta GetxokoArenas. Athleticekin ez ezik,Arenasekin ere lehia handiazuen Realak. 1931ko otsailaren7an 7-0 jipoitu zuten Atotxan,baina 1933ko martxoaren 26angetxoarrek mendekua hartu zu-ten. Ez nolanahikoa gainera: 6-0egurtu zituzten jokalari txuri-ur-dinak.]Hiriaren izena bere egin zuen.1931n, Espainiako II. Errepublikasortu zen eta, hori zela eta, taldetxuri-urdinaren izena aldatu zen.Real izatetik Donostia izatera pa-satu zen. Izen horrekin jarraituzuen, 36ko gerra bukatuta, berrizere Ligari ekin ziotenean. Donos-tia izenarenpean jokatutako den-boraldiak ez ziren batere onakizan. Real Unionek ere izena alda-tu behar izan zuen; Union Club bi-lakatu zen.

›› 1934

]25. urtemugan, jaitsiera. Realamendeurrena Bigarren Mailanospatzen ari da. Bada ZilarrezkoEzteiak ez ziren batere gozoakizan. 1934-1935 denboraldian Bi-garren Mailara jaitsi zen eta ho-rrekin nahikoa ez eta talde txuri-urdinak zuzendaritzarik gabe eginbehar izan zuen aurrera. Bazkidebatzuek tira egin zuten gurdi txu-ri-urdina geldi ez zedin. Arazoekonomikoak medio, MartinMarkuleta donostiarra AtleticoMadrilera saldu behar izan zuten.

›› 1935

]36ko gerrak bidea eten zuen.1935-36 denboraldia ere negar-garria izan zen, eta taldea Biga-rren Mailatik Hirugarren Mailarajaitsi zen. Realak ez zuen, ordea,inoiz Hirugarren Mailan jokatu.36ko gerrak Espainiako Liga etenzuen hiru urtetan.

›› 1937

]Egunkarietan, jokalari bila.1937ko udaran, zenbait lagun tal-de txuri-urdina suspertzen saiatuziren eta taldea osatzeko egunka-rietan iragarkia jartzea bururatuzitzaien. 36ko gerra hasi aurrekojokalari batzuekin batera, geroraRealarentzat oso garrantzitsuak

izango ziren jokalariak erakarri zi-tuzten prentsan plazaratutako ira-garkiek. Hala nola, Ignacio Eizagi-rre atezaina eta Epifanio Fernan-dez Berrido, Epi, aurrelaria. 1937tik1939ra bitartean, gehienbat, HegoEuskal Herriko taldeekin neurtu zi-tuen indarrak Realak.

›› 1939

]Berriro ere lehian. 1939an, Es-painiako Ligari ekin zioten berrizere, eta talde guztiek 36an zeudenmailan ekingo zioten. Hau da,frankisten altxamendua gertatuaurretik izandako jaitsierak ez zi-tuzten aintzat hartu eta, horri es-ker, talde txuri-urdinak HirugarrenMailan ez, Bigarren Mailan arituzen 1939-40 denboraldian.]Sebastian Silveti: gizon orkestra.1939tik 1941ko abenduaren 7ra zu-zendu zuen talde txuri-urdina en-trenatzaile donostiarrak. Hau da,36ko gerra bukatuta, Realarenlema hartu zuen eta Bigarren Mai-latik Lehen Mailara igo zuen taldea.Silveti futbol entrenatzailea bainoaskoz gehiago zen. Hala, belar hoc-keyko jokalaria izan zen, pilotan etamendian ere jardun zen eta Donos-tiako traineruaren prestatzaile fisi-koa izan zen. Aulki finkoa suspertuzuen, nolabait.]Valentzia atezainarekin mai-temindu zen. Ignacio Eizagirreumea zela Atotxan izan zenAgustin aitari egindako omenal-

dian. 1939-40 denboraldian, 19urte zituela, debuta egin zuen Re-alarekin Bigarren Mailan. Halaere, gauzak zer diren. EspainiakoKopan Valentzia handiaren kon-tra bikain aritu zen Eizagirre etavalentziarrek begiz jo zuten. Ate-zain donostiarra fitxatu nahi zu-ten eta, hasieran Realak tinko eu-tsi bazion ere, 1941-42 Valen-tziara joan zen Eizagirre.

›› 1941

]Gol betekada. 1941ko urtarrila-ren 8an, inoiz baino gol gehiagosartu zituen Realak: 14-2 jipoituzuen Valladolid. Chipiak bost al-diz zulatu zuen aurkariaren atea;Aspiazuk eta Bienzobasek, hiru-na; Pedrinek, bitan; eta Izagak,behin. Itzulikoan, sei gol sartu zizkioten Valladolidi bere zelaian. ]Lehen igoera. Ozta-ozta izan ba-zen ere, 1941ko apirilean Reala Lehen Mailara itzuli zen.Denboraldiaren azken txanpa go-rabeheratsua izan bazen ere, azkenpartidan Sebastian Silvetiren taldeak ez zuen hutsikegin eta 7-1 irabazi zion Granadari.Oso jokalari gutxirekin jokatu zuten denboraldi hura, baina, zorionez, Realeko jokalariek ez zu-ten lesio larririk izan. Tamalez, hurrengo denboraldianberriz ere jaitsi zen talde txuri-udi-na.

››1942

]Eduardo Chillida, atezain. 1942-43 denboraldian Reala Lehen Mai-lara itzuli zen eta Benito Diaz entre-natzaileak Eduardo Chillida gazteajarri zuen denboraldi hartan atepe-an. Reala Madrilera joan zen den-boraldiaurrea egitera, 1943ko uda-ran. Madrilen jokatutako partidabatean min hartu zuen Chillida gaz-teak belaunean. Zoritxarreko lesiohura ez zitzaion inoiz behar bezalasendatu eta lehen taldean partidaofizialik jokatu gabe utzi behar izanzuen futbola gerora eskultore han-dia izango zenak.

››1944

]Zuzendaritzan ez zen giro. Az-ken urteetan Realaren zuzendari-tzan gorabehera handiak izan dira,baina garai batean antzera ibili zi-ren. 1944-1945 denboraldian, esa-te baterako, zuzendaritzako zen-bait kidek dimisioa eman zuten. Pe-dro Chillida presidenteakzuzendaritza berrantolatu beharizan zuen eta 1945ko ekainaren14an bilera berezia egin behar izanzuten presidente ohiekin. Realakhobera egin zezan, diru sarreragehiago lortzea ezinbestekotzat jozuten guztiek.

››1946

]Benito Diazen asmakuntza. Be-nito Diaz 1942-1943 denboraldianbueltatu zen Realera eta 1946-47denboraldiaren erdian ordurakoEuropako beste herrialde batzue-tan ezaguna zen sistema taktikoberritzailea erabili zuen: WM. Fun-tsean, aurkaria erasotzen zuenean,hari zortzi atzelarirekin aurre egite-an eta gora jotzerakoan sei aurrela-rirekin aritzean zetzan sistema. Ha-sieran kritikarik ez zen falta izan,baina emaitzak alde izan zituenDiazek.

››1947

]Diez lurrikara. 1947-48 denbo-raldian, Reala kinka larrian zebi-len eta, jaitsiera saiheste aldera,azken partidetarako zenbait fi-txaketa egin zituzten; GomesBravo portugaldarra eta Terre-moto Diez venezuelarra, tartean.Realak 100 urtean izan duen Ve-nezuelako futbolari bakarra izanda Diez. 30 urte zituen Donostia-ra etorri zenean. Ligan ez zuengauza handirik egin. Kopan, or-dea, bai; bi gol sartu zituen. Edo-zein modutan, talde txuri-urdinaBigarren Mailara jaitsi zen.

››1951

]Berriz ere, Bartzelona bidean.1928an bezala, Realak Espainia-ko Kopako finala jokatu zuen1951ko maiatzaren 27an eta, 23urte lehenago bezala, Bartzelonaizan zuen aurkari. Historia errepi-katu zen eta blaugranek txuri-ur-dinak garaitu zituzten: 3-0. Beni-to Diazek ezin izan zuen aguresan txapelketa irabazita.

Page 6: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

VI EHUN URTE, EHUN BIZIPEN IRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Realzaleek txoko guztietan egin zioten harrera talde txuri-urdinaren autobusari Gijonen Liga irabazi eta gero. KUTXA FOTOTEKA

]Eskerrik asko, Benito. BenitoDiaz Realeko jokalaria izan zenaurrena, 1916tik 1927ra, eta on-doren taldea zuzendu zuen bi ga-raitan. 1951eko abuztuaren25ean Atotxan omendu zuten.Dirudienez, Donostian gauez jo-katutako lehen partida izan zenhura. Futbola behin betiko utziaurretik, Atletico Madril zuzenduzuen. Entrenamendu saioetakoelastikoan Realaren armarriazuen..›› 1955

]Igoari esker. 1954-55 denbo-raldian latz sufritu zuen RealakLehen Mailan jarraitzeko. Ligabukatuta, ligaxka jokatu beharizan zuen Tetuan, Oviedo, Zara-goza, Granada eta Espanyolenaurka eta Silvestre Igoa añorga-tarrari esker Lehen Mailan jarrai-tzea lortu zuen talde txuri-urdi-nak. 10 partidatan bederatzi golsartu zituen.

›› 1959

]Bahamontes Vs Loroño. 1959irailaren 7an bete zituen Realak50 urte. Ospakizun handia egite-ko data paregabea zen, baina ezzuten ezer egin. Bi urte geroagoegin zuten ospakizuna, Gernika-ko Arbolaren pasealekuko egoi-tza inauguratu zutenean, hain zu-zen ere. Futbol partidarik ez zenizan, baina txirrindularitza bai. Je-sus Loroño eta Bahamontesenarteko norgehiagoka izan zenAtotxan.

›› 1960

]Sanse, Bigarren Mailan. 1959-1960 denboraldia letra larriz gor-deta dago Realaren historian. Ezlehen taldea bikain aritu zelako¬estu eta larri ibili zen LehenMailari eusteko¬, baizik eta San-sek, hara non, balentria egin etaBigarren Mailara igo zelako. Hi-rugarren Mailako txapeldun izanondoren, Zaragoza eta Figuereskanporatu zituen igotzeko.

›› 1962

]Azken aurreko jaitsiera.1962eko apirilaren 1ean Reala Bi-garren Mailara jaitsi zen. Denbo-raldia gaizki hasi zen, Real Madri-dek Arakistain atezaina fitxatuzuelako. Trukean, madrildarrekjokalari batzuk utzi zizkioten Rea-lari, baina ez zuten nahi bezainondo jokatu. Bitartean, Sanse osoondo aritu zen Bigarren Mailan,lehenengo postuetan, baina mai-laz jaitsi zen, Realak BigarrenMailan jokatu behar zuelako hu-rrengo denboraldian.

›› 1966

]Nazioarteko Txapelketa.1966ko udaran Donostia HiriaTxapelketa antolatu zuen Realaklehen aldiz denboraldiaurrean.Lehen urte hartan, txuri-urdinezgain, Bordeleko Girondinsek eta

Argentinako Boca Juniorsek jo-katu zuten. Txapelketak ez zuenarrakasta handirik izan, eta1969an egin zuten azken aldiz.Urte horietan, Londresko Chel-sea, Budapesteko Honved etaZagrebeko Dinamo etorri zirenDonostiara, besteak beste.

›› 1967

]Aterki txuri-urdinak Puertolla-non. 1967ko apirilaren 23a. Rea-laren historiako data garrantzi-tsuenetako bat, dudarik gabe.Egun hartan, Puertollanon 2-2berdindu ostean, Lehen Mailaraitzuli zen Reala. 2-0 galtzen hasiziren txuri-urdinak, baina Boro-natek eta Aranbarri gazteakneurketa berdindu zuten biga-rren zatian. Berdinketa nahikoazuen Realak. Jendetza joan zenDonostiatik eta Gipuzkoa osotiktaldea animatzera eta jokalari ba-tzuk, zaleen sorbalda gainean,aterki txuri-urdinak eskutan zera-matzatela atera ziren Calvo Sote-loren zelaitik. ]Orbegozoren aroa. 1966an sar-tu zen Jose Luis Orbegozo do-nostiarra Realaren zuzendari-tzan. Antonio Maria Vega de Se-oane zen presidentea etaOrbegozo diruzain hasi zen.Puertollanon igoera lortu eta gu-txira izendatu zuten presidenteOrbegozo. Haren agintaldian,Liga Txapelketa irabazi aurretik,Realak estreinakoz jokatu zuenUEFA txapelketa. Orbegozokdenbora gehien eman du Reala-ren buru eta Iñaki Alkizak hartuzuen bere tokia 1983an.

›› 1968

]Mendiluzek, 1.000. gola. RafaMendiluze andoaindarrak sartuzuen Realaren 1.000 gola. Noneta San Mamesen, 1968ko mar-txoaren 3an. Athletic oso talde

indartsua zen eta, derbi hartan,txuri-urdinek puntu bat urratze-ko gai izan ziren aurrelari ando-aindarrak 72. minutuan erdietsi-tako golari esker.

›› 1970

]Sabadieren kanta. 70ko ha-markadan sortu zuen Ricardo Sa-badie donostiarrak Realaren ere-serkia, Txuri-urdina. Halako bate-an, pianoaren aurrean eseri etaletra errazekin erritmodun melo-día eratu zuen musikari donos-tiarrak. Realari aurkeztea erabakizuen eta Jose Luis Orbegozo pre-sidenteak ontzat jo zuen. Baldin-tza bakarra jarri zion: Gipuzkoahitza sartzea. Sabadierena daeuskarazko lehen ereserkia, au-rrekoak gaztelania hutsez baitzi-ren.

›› 1972

]Iriondo, Bilbotik Donostiara.Iriondo, Benancio, Zarra, Panizoeta Gainza. Athleticek inoiz izan-dako aurrealde zitalena izan zen.Boskote horietako batek Realare-kin ere harreman estua izanzuen: Rafa Iriondok. Futbola utziaurretik, 1953-54 denboraldian,Realarekin fitxatu zuen. Ia 20urte geroago, 1972ko uztailaren3an, jakitera eman zuten taldetxuri-urdina zuzenduko zuela.Bere esanetara sailkatu zen lehenaldiz Reala UEFArako.

›› 1974

]Europan, estreinakoz. 1974koudazkenean aritu zen lehen aldizReala UEFAn. Lehen aurkariaTxekoslobakiako Banik Ostravaizan zen, eta bi norgehiagoketangailendu zitzaion Realari. Hauxeizan zen Atotxan joaneko parti-dan Andoni Elizondo entrena-tzaileak zelairatutako hamaika-

koa: Urruti; Gorriti, Martinez,Kortabarria, Murillo; Diego, Gaz-telu, Urreisti; Arakistain, Ansolaeta Boronat.

›› 1975

]Arkonadaren debuta... Tos-hacken kontra. 1975eko urriaren22a. Egun handia Realaren histo-rian. Luis Arkonadak lehen parti-da jokatu zuen. UEFAko nor-gehiagoka zen eta aurkaria ezzen makala:Liverpool handia.Txuri-urdinek ezer gutxi eginahal izan zuten erauntsia geldi-tzeko eta ingelesek erabakita utzizuten kanporaketa joanekoan: 1-3. John Benjamín Toshackek jo-katzen zuen Liverpoolen.

›› 1976

]Ikurrinaren derbia. 1976koabenduaren 5ean, Realeko etaAthleticeko kapitain Inaxio Kor-tabarria eta Jose Angel Iribar de-bekatuta zegoen ikurrinarekinatera ziren Atotxako berdegune-ra. Realak 5-0 irabazi zuen derbihura.

›› 1978

]Ormaetxea iritsi zen. 1978koirailaren 9a. Egun horretan eserizen Alberto Ormaetxea Realarenaulkian estreinakoz Atotxan. Jo-sean Irulegiri hartu zion lekukoa.Debuta ez zen gogoan izatekomodukoa, izan ere, Huelva 2-3nagusitu zen. Denboraldi hartanOrmaetxeak oso erabaki garran-tzitsua hartu zuen. Aurreko den-boraldian Sansen aritutako zen-bait jokalari lehen taldera igo zi-tuen, hala nola, Zelaieta, Gorrizeta Gajate. ]Orbegozoren kuttuna. Presi-denteak Zubietan talde txuri-ur-dinaren zelaia egitea nahi zuen.1982ko Espainiako Munduko

Txapelketaren bultzada baliatunahi zuen horretarako. 1978anaurkeztu zuen Realak Zubietanfutbol zelaia egiteko proposame-na eta, pare bat urtetan eztabai-dagai izan eta gero, ez zen udalalderdien artean adostasunikizan. Azkenean, Realak entrena-tzeko zelaia egin zuten Zubietan.Aurretik, Mundaizekofutbol ze-laian entrenatzen zen Reala,Egiako ikastetxeko gaztetxoengozagarri.

›› 1979

]Gorrizen lehena. Alberto BixioGorrizek 1979ko apirilaren 6anjokatu zuen lehen partida Reala-rekin, Rayo Vallecanoren zelaian.Beste 598 partida jokatu zituenharen ondotik atzelari irundarrakelastiko txuri-urdinarekin. Berada Realeren elastikoarekin neur-keta gehien jokatu dituena. ElMolinoneko partidan izan zeneta, atzelaria bazen ere, besteekbezala, erasora jo zuen azken ar-nasean mirariaren bila. Hain jus-tu ere, bere erremate eskas batiritsi zen Zamoraren hanketaraeta errenteriarrak historiara pa-satu zen gola sartu zuen.]Porca miseria! 1979ko iraileanRealak UEFAko kanporaketa jo-katu zuen Milango Inter handia-ren kontra. Kanporaketa gogo-angarria izan zen, benetan. Inte-rrek egurra eman zionDonostiako taldeari GiuseppeMeazan: 3-0. Itzulikoan, Ato-txan, Realak gertu izan zuen ba-lentria, Satrustegiren bi golei es-ker. Gol bakarrarengatik bideangeratu zen Reala.

›› 1980

]Bertoni madarikatua. 1979-80denboraldiko lehen 32 jardunal-dietan ez zen izan talderik Realagainditzeko gai. Horrek Liga txa-

Page 7: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

VIIEHUN URTE, EHUN BIZIPENIRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Zaragozan Realak Kopa irabazi zueneko irudi bat.KUTXA FOTOTEKA

peldun izatea merezi zuen, baina,azken aurreko jardunaldian,1980ko maiatzaren 11n, txuri-ur-dinek 2-1 galdu zuten Sevillarenaurka. Bertonik bi gol sartu ziz-kion Arkonadari. Porrot hura ba-liatu zuen Real Madridek txuri-urdinei aurrea hartzeko eta Ligairabazteko.

›› 1981

]El Molinon. 1981eko apirilaren26a. Realzale guztien oroimene-an iltzatutako data. Gijonen joka-tu zuen egun hartan Realak etaberdinketa nahikoa zuen aurrekodenboraldiak ihes egindakoa,Liga txapelketa, bereganatzeko.Reala aurretik jarri zen, bainaetxekoek buelta eman ziotenpartidari. Azken arnasean, Za-morak gola sartu zuen. Ordutikaurrera, zoramena. Aurrena, Gi-jonen bertan; eta gero, etxerakobidean. Jendetzak egin zion ha-rrera Realaren autobusari, herrizherri, harik eta Donostiara iritsizen arte.

›› 1982

]Bat ez, bi. 1982ko apirilaren25ean bigarrena iritsi zen. Realakez zuen denboraldi aparta egin,baina, azken txanpan olatua ha-rrapatu zuen bitartean, Bartzelo-nak txakalaldia izan zuen. Horihorrela, txuri-urdinek, aurrekodenboraldian bezala, eskura zu-ten txapelketa. Athletici irabazibehar zioten azken jardunaldianeta ez zuten hutsik egin. Zamora,berriz ere, eta Lopez Ufarte izanziren golegileak.

]Michel Platini, aurkari. Espainiako Munduko Txapelke-taren bezperetan, 1982ko ekai-naren 11n, Frantziako selekzioaklagunarteko partida jokatu zuenAtotxan, Realaren kontra. Fran-tziarrak 1-3 nagusitu ziren, Ro-cheteau, Platini eta Lacomberengolei esker. Kortabarriak sartuzuen Realaren gola. Arkonadak,Alonsok, Zamorak, Uraldek etaSatrustegik ez zuten neurketahura jokatu, Espainiako selekzio-arekin baitzeuden. ]Superkopan, jipoia, Real Ma-dridi. 1982ko abenduaren 28angozamen handia hartu zutenAtotxan Superkopako itzulikoaikusteko bildutako realzaleek. Jo-anean, Santiago Bernabeun, RealMadrid 1-0 nagusitu zen, bainamadrildarrek ezin izan ziotenerrentari eutsi. Horixe ezetz.Txuri-urdinek kanporaketa ber-dindu zuten eta luzapenan RealMadrid egurtu zuten. Uraldekhiru gol sartu zituen egun hartan.

›› 1983

]Epailea, aurkariak baino zita-lagoa. 1983ko apirilaren 20anzerutik gertu egon zen Reala,baina azkenean infernura joanzen. Edo hobe esanda, Bruno Ga-ller epaile suitzarrak infernurabidali zuen Reala. Europako Ko-

pako finalerdietan Hanburgorenaurka jokatu zuten txuri-urdinek.Joanean 1-1 berdindu zuten Ato-txan eta, itzulikoan, markagai-luan banako berdinketa zegoela,Gallerrek ontzat eman zuenHanburgoko Heesenek jokozkanpo sartutako gola.

››1984

]’Loco’ Gatti, Atotxan.Realak ezinizan zituen nahi bezala ospatuUrrezko Ezteiak. Platinozkoak, al-diz, bai. 1984ko abuztuaren 25ean,Boca Juniors izan zen Atotxan. Bes-teak beste, Loco Gatti atezain xele-brea ikusi zuten realzaleek. Bakeroeta Iturrinoren golei esker 2-0 ira-bazi zuen Realak.

››1985]Araudi aldaketa garrantzitsua.90eko hamarkadan Bossman au-ziak futbola irauli zuen, EuropakoBatasuneko nahi adina jokalari fi-txatzeko aukera eman baitzuen.Realari horrek ez zion mesederikegin. Ezta 1985an izandako araudialdaketa ere. Atxikipen eskubideakendu egin zuten. Ordura arte, tal-deek kontratua bukatzen zuten jo-kalariei eusteko aukera zuten.]Galesko erauntsia. 1985ko uda-ran Iñaki Alkiza presidenteak Al-berto Ormaetxea ordezkatzea era-baki zuen. Haren lekua John Benja-min Toshack galestarrak hartuzuen. Liverpooleko jokalaria zene-an, Atotxan jokatu zuen Realarenkontra, eta 1985ko abuztuaren 31n

eseri zen lehen aldiz Atotxako aul-kian, Marco Antonio Boronat la-guntzaile zuela.

››1986

]Eskerrik asko, Miguel Mari.1986an omenaldi beroa egin ziotenMiguel Mari Etxebarren medikuariAtotxan. Guztira 40 urte eman zi-tuen eginkizun horretan, 1992aarte. Etxebarrenek gogora ekarri ohizuenez, kikildu samar ekin zion la-nari, jokalariak baino gazteagoa ze-lako. Silvestre Igoa eta Ignacio Eiza-girreren sasoia zen eta, hain justu,Eizagirre izan zen artatutako lehenjokalarietako bat, klabikula hautsibaitzuen. Bitxikeria gisa, Etxebarre-nek nabarmentzen zuen ez zuela

inoiz inolako kontraturik sinatu Re-alarekin.

››1987

]Sufritu... eta gozatu. 1987koekainaren 27 Luis Arkonadak Espainiako Kopa altxatu zuenZaragozako La Romareda futbolzelaian. Txuri-urdinak bitan aurreratu ziren, Atletico Madriden kontrako finalean, Lopez Ufarte eta Txiki Begiristai-nen golekin, baina madrildarrekbirritan berdindu zuten, eta azkenean penalti jaurtiketetanerabaki zen finala. Arkonadak azken penaltia gelditu zuen etaReala txapeldun izan zen. Lopez Ufartek azkenekoz jantzizuen egun hartan elastiko txuri-urdina.]Sagarzazuren bat bateko agu-rra. Realak ezin izan zuen Espai-niako Kopa luzaroan gozatu. Izanere, finala jokatu eta egun gutxira,Javier Sagarzazu bat batean hilegin zen. Sagarzazuk Reala utzizuen finala eta gero eta CoruñakoDeportivon jokatu behar zuenhandik aurrera, baina bihotzekoakjota hil zen. Haren omenezko par-tida jokatu zuten Atotxan urtehartan bertan Realak eta Espainia-ko Ligako hainbat jokalarik osatu-tako taldeak. Real MadridekoHugo Sanchezek eta Juanito ze-nak jokatu zuten partida hura,1987ko irailaren 3an, Atotxan.]Publizitatea, elastikoe-tan.1987-88 denboraldian lehenaldiz eraman ahal izan zuten tal-deek publizitatea, haren bitartezdiru sarrerak handitzeko. Horrektaldeen elastikoen itxura aldatuzuen ezinbestean. Niessen izanzen talde txuri-urdinen elastikoe-tan iragartzen lehena.

›› 1988

]0-4, Bernabeun. 1987-88 den-boraldian Ligan eta Kopan bikainaritu zen Reala. Ligan bakarrikReal Madridek gainditu zuen tal-de txuri-urdina eta Kopan berrizere finaleraino iritsi ziren Tos-hacken jokalariak. Bartzelonakirabazi zuen, baina realzaleek ne-kez ahantziko dute Bernabeunbertan otsailaren 18an, finaler-dietako itzulikoan, Realak 0-4irabazi zuenekoa.

›› 1989

]Alemaniarrak, berriz ere, bidean. 1982-1983 denboral-dian bezala, 1988-89an Realakbide luzea egin zuen Europanbarreran, eta aurrekoan bezala,Alemaniako talde batek utzizuen bidean. Hamarkada hasieran Hanburgo izan zen borreroa eta, bukaeran, Stut-gartt. Alemaniarrek 1-0 irabazizuten etxean. Atotxan, 1989komartxoaren 16an, txuri-urdinekkanporaketa berdindu zuten Zamoraren golarekin. Penaltie-tan alemaniarrek gehiago asma-tu zuten eta finalerdietara sail-katu ziren. Xabier Exposito. 1991ean Zubieta utzi, lehen taldea hartu eta Nou Campen eta Bernabeun irabazi zuen.NAROA BALSATEGI

Page 8: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

VIII EHUN URTE, EHUN BIZIPEN IRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A IXEHUN URTE, EHUN BIZIPENIRUTXULOKO HITZA

OSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Javier Clemente, Realeko entrenatzailea zenean. IMANOL OTEGI / IRUTXULO

]Liverpooleko azeria. 1989-1990 denboraldian, Iñaki Alkiza presidentea eta Marco Boronat entrenatzaile zirela, Realak aspaldiko partez,atzerrira begiratzea erabakizuen. Zalapartarik ez zen faltaizan, baina azkenean bazkideek argiberdea eman zuten. John Aldridge aurrelari irlandarra au-keratu zuten. Eskarmentua sobe-ra zuela iritsi zen Donostiara, Li-verpool handian jokatu baitzuenaurretik, eta zale txuri-urdineiahogozoa utzi zien. Lehen den-boraldian 22 gol sartu zituen, Liga eta Kopa barne. Etxera itzuliaurretik, 1990-1991 denboral-dian, ¬Richardson eta Atkinsonere Realean zeuden¬ 20 gol sar-tu zituen.

››1991

]Exposito, aulkian. 1991ko urta-rrilean, Realak entrenatzailea al-datzea erabaki zuen. Etxeko gi-zon batek, Xabier Expositok, Bo-ronaten lekua hartu zuen.Expositok urteak zeramatzanklubean, harrobiarekin lan handiaegiten eta zenbait hilabetetan le-hen taldeko buru izan zen. Den-boraldi bukaeran, itzalera, hauda, harrobira, itzuli zen añorgata-rra.]Ustekabean, Bernabeun garai-le. 1990-91 denboraldia ez zenbikaina izan Realarentzat, ohar-kabe pasatzen diren horietakoabaizik. Baina ezin nabarmendugabe utzi txuri-urdinek NouCampen eta Santiago Bernabeunirabazi zutela. Madrilen, 2-3 ira-bazi zuen Realak 1991ko martxo-aren 10ean, Carlos Martinez, Al-dridge eta Uriaren golekin.

›› 1992

]Dream Team-a, Atotxan gal-tzaile. 1992ko otsailaren 2an Re-alak Johan Cruyff-en Barcelonahandia hartu zuen Atotxan. Koe-man, Laudrup, Bakero, Stoitch-kov…Izarrez josita zegoen Barce-lona hura, gaur egungoa bezala.Hilabete gutxi batzuk geroagoEuropako Kopa eta Liga bera ereirabaziko zituen, baina txuri-urdi-nak 2-1 nagusitu zitzaizkien blau-granei Carlos Xabier lekutatikeginiko jaurtiketari eta Bittor Al-kizak baliatutako aldaratze batiesker.

]Ahotsa itzali zen. 1992ko ekai-naren 7an denboraldiko azkenpartida jokatu zuen Realak, Ato-txan, Espanyolen aurka. Handikbi egunera zendu zen Joxean Al-korta kazetaria. Urtetan, kazeta-ria ez izan arren, Realaren ahotsaizan zen Herri Irratian. Erretzaileporrokatua, zezenketak etaarrauna ere gustuko zituen, baitamagia eta lankideei etengabe zi-ria sartzea ere.]’El Pibe’, Atotxan.1992-1993denboraldiaren hasieran, Sevillakustekabean Diego Armando Ma-radona fitxatu zuen. 1992koabenduaren 13an, Sevillak Ato-txan jokatu zuen eta zaleek Ma-radona handia ikusi ahal izan zu-ten. Realak 1-0 irabazi zuen Alki-zaren golari esker, eta zalebatzuek oraindik gogoan dute be-roketa gisa, partida hasi aurretik,Maradona laranja batekin arituzela baloia bailitzan.]Alkizak Alkizari. Une berezia bizi izan zuten alkizata-rrek 1992. urteko abenduaren 12an,Atotxako azkeneko denboraldian.

Bittor Alkizak Iñaki Alkiza aitari jarrizion Realaren urrezko domina pa-parrean. Ordurako Iñaki AlkizakLuis Urangari lekukoa utzia zionklubeko presidente gisa eta Bittorsemea lehen taldean zen.

›› 1993

]Atotxari... agur. 1993ko ekai-naren 22an agur esan zioten re-alzaleek Atotxari. Egun hartan,besteak beste, Reala eta Athleti-cen beteranoen taldeek jokatuzuten elkarren aurka, Donostia-ko Orfeoiak abestu zuen, JabierSagarzazu zenaren semeak golsinbolikoa sartu zuen eta, mega-fonia bidez, Zamoraren gola ElMolinonen, Joxean Alkortakkontatuta, entzun ahal izan zen.Ahaztezina, guztiz.]Anoetari... kaixo. 1993ko abuz-tuaren 13an jokatu zuten Realaketa Real Madridek lagunartekopartida Anoeta inauguratzeko.Lorenek ¬Realera itzuli zen Athle-ticen eta Burgosen jokatu etagero¬ sartu zuen Realaren gola.

Partidaren aurretik, ekitaldi hunki-garria egin zuten eta Atotxakoberdegunearen zatitxo bat Anoe-tara eraman zuten. Aro berri batenhasiera izan zen, azken batean.

›› 1993

]Lehen partida ofiziala Anoe-tan. Realak eta Zaragozak jokatu zu-ten estreinako partida ofizialaAnoetan, irailaren 12an. 1-1 buka-tu zuten eta Bittor Alkiza herrera-tarrak sartu zuen txuri-urdinengola. Anoetak aldaketa handiasuposatu zuen jokalarientzat etazaleentzat, baina hura ez zen pi-suzko aldaketa bakarra sasoi har-tan. Izan ere, ordurako Reala ezzen kluba, elkarte anonimoa bai-zik..›› 1994

]Salva Iriarte, aulkian. Azaroaren 21ean Luis Urangapresidenteak John Toshack or-dezkatzea erabaki zuen, taldea ez

zebilelako ondo. Etxeko entrena-tzaile batek, Salva Iriartek, hartuzuen galestarraren lekua. Iriarteurtetan jokalaria izan zen eta Re-alaren talde txapelduneko kidezen.

›› 1995

]Athletici, bostekoa. 1994-1995denboraldia ez zen apartekoaizan, baina bada oroimenean gor-detzeko eguna: 1995eko maia-tzaren 28a. Euskal derbian, Rea-lak Athletic garaitu zuen 5-0Anoetan. Kodrok hiru gol sartuzituen eta De Pedrok eta Idiake-zek, bana. Bitxikeria gisa, antigua-tar bat, Juanjo Valencia, zen Ath-leticeko atezaina.]Joseba Etxeberria, Athleticera.1995eko uda beroa izan zen. Jo-seba Etxeberria aurrelari elgoi-bartar gazteak debuta egin zuenlehen taldearekin 1994-1995denboraldiko azken txanpan etaitxaropena piztu zuen realzaleen-gan. Liga bukatuta, Athleticeketete-klausula ordaindu ¬550milioi pezeta¬ eta Etxeberria fi-txatu zuen.

››1996

]Kovacevic, gola zainetan1996ko udaran Realak Darko Ko-vacevic fitxatu zuen. Kodrorenitzala ¬Bartzelonara joan zen1995ean¬ luzea zen eta, harenhutsunea betzeko asmoz, Ingala-terran zebilen aurrelari serbiargaztea ekarri zuen. Baita asmatuere, Kovacevicek Realean eman-dako bi boladetan (1996-1999eta 2001-2007) 107 gol sartubaitzituen.

›› 1998

]Ona izan zen, baina hobea izanzatekeen. Bikain jardun zen Rea-la 1997-98 denboraldian eta hi-rugarren bukatu zuen Liga. Sasoihartan lehen biak sailkatzen zirenTxapeldunen Ligarako. 1998koapirilaren 27an ihes egin zionTxapeldunen Ligarako trenak Re-alari. Erraza zirudien norgehiago-kan, txuri-urdinek 1-1 berdinduzuten etxean Deportivoren kon-tra. Kovacevicek minutu gutxirenfaltan penaltia huts egin zuen.]Aitor Zabaleta hil zuten. 1998-99 denboraldian Realak UEFATxapelketa jokatu zuen. Moskuraeta Pragara joan zen aurrena eta

bi kanporaketa horiek gainditu zi-tuen. Hirugarren kanporaketaneten zen Realaren bidea, bainahori gutxienekoa izan zen, gerta-era lazgarria izan baitzen. RealakAtletico Madrid izan zuen aurka-ri final-zortzirenetan eta, itzuliko-an, abenduaren 8an, VicenteCalderon zelaiaren kanpoaldeanAitor Zabaleta realzalea hil zutenlabankadaz.

›› 1999

]Clemente, Realean. Azaroanlurrikara modukoa izan zen Rea-lean, talde txuri-urdinak BerndKrauss entrenatzaile alemaniarrakaleratu eta haren ordez... JavierClemente ekarri baitzuen. Zaleaskok ez zuten erabaki hura begionez ikusi, Clemente Athleticekoentrenatzailea izana baitzen.Kontuak kontu, denboraldi har-tan, estuasun handiegirik gabesalbatzea lortu zuten.

›› 2000

]Toshack, ‘salbatzaile’. Aurrekodenboraldian hartutako bide txa-rretik jarraitu zuen Realak. JavierClementek inor gutxi asebete zi-tuen fitxaketa sorta egin zueneta, seigarren jardunaldia etagero, Urangak Barakaldokoa ka-leratu zuen. Aurrena, PerikoAlonso saiatu zen taldearen no-rabidea zuzentzen eta Gabone-tan Toshackek bere egin zuenerronka hura.]Xabi Alonso, lehen taldean.John Toshack iritsi berritan har-tutako lehen erabakietako bat Ei-barren utzita zebilen Xabi Alonsoekartzea izan zen. Alonsok den-boraldi hartan Reala salba zedinbere alea jarri zuen eta, ondoren,oso bide oparoa egin zuen.

››2001

]Westerveld-Kovacevic-Nihat.2001-2002 denboraldia, aurrekobiak bezala, gaizki hasi zen eta Ga-bonetan Realak erabaki garrantzi-tsua hartu zuen. Ia 3.000 milioipezeta gastatu zituen Westerveldatezaina eta Nihat aurrelari tur-kiarra fitxatzeko eta KovacevicTurinetik Donostiara buelta zedin.Reala salbatuko zen denboraldibukaeran ¬Toshack bota zutenjardunaldi gutxiren faltan eta Ola-be jarri zuten aulkian¬, eta hiru jo-kalari horiek zeresan handia izanzuten hurrengo denboraldi bikai-nean. Baina, era berean, haiekekartzeko jarritako dirua osozama pisutsu bilakatu zen Reala-rentzat.

››2003

]4-2, Real Madridi; gozamen hu-tsa. Raynald Denoueix entrena-tzaile frantziarraren aginduetaraezin hobeto ekin zion Realak2002-2003 denboraldiari eta le-hen itzuli osoa eman zuen galdugabe. Bigarrenaren hasieran, RealMadridek aurre hartu zion Realari,baina txuri-urdinek Anoetan apiri-

laren 13an jokatutako partidan az-ken unera arte borrokatuko zirelaargi utzi zieten Zidane, Ronaldoeta gainerako galaktikoei. Partidaahaztezina, zinez. ]Vigon bukatu zen bidea.2003ko ekainaren 15a. Orain arte-ko azken data handia. Milaka real-zale joan zen Vigora taldea babes-tera. Talde txuri-urdinak irabazizgero, Liga esku-eskura izangozuen, baina Celtak TxapeldunenLigarako txartela zuen jokoan. Az-kenean, etxekoak 3-2 nagusitu zi-

ren eta, azken jardunaldian, RealakAtletico Madridi irabazi bazionere, Liga Madril aldera joan zen zo-ritxarrez.]Champions-en, Delle Alpi-n.Liga irabazi ez, baina egindakodenboraldi bikainak sari potoloaizan zuen: Txapeldunen Liga.2003ko urriaren 21ean, Realak Eu-ropako zelai historiko batean joka-tu zuen: Turingo Delle Alpi-n, Ju-ventusen kontra. Denoueixen tal-deak ez zuen ondo jokatu eta Juveerraz nagusitu zen (4-2). Hala ere,

Realak aurrera egin zuen ligax-kan.

›› 2004

]Gipuzkoarena, lau haizetara.2004ko otsailean, Jose Luis As-tiazaran presidenteak Anoetaeraldatzeko proiektua aurkeztuzuen. 40.000 eserlekura iristeaproposatu zuen, baita hotela,tabernak eta jatetxeak jartzeaestadioan eta atletismo pistakkentzea ere. Proiektuak hautsak

harrotu zituen eta Realak, egitas-moa moldatu bazuen ere, azke-nean udaletxeko bulego batekotiradera batean sartuta bukatuzuen. ]Emakumezkoak ere, lehian2004ko udaran jakinarazi zuenRealak emakumezkoen taldeaosatuko zuela. Urte hartakoudazkenean hasi zen lehiatzentaldea, Hirugarren Mailan, eta2006-2007an egin zuen debutaSuperligan, maila gorenean.

›› 2005

]Talde txapelduna, umezurtz.Alberto Ormaetxea Realarenurte zoriontsuenetan entrena-tzailea izandakoa 2005ekourriaren 28an hil zen, denboraluzez gaixo egon eta gero.]Zubiaurre zurrunbiloa. MiguelFuentes Miguel Santosi nagusituzitzaion ekainaren 30eko hau-teskundeetan. Gau horretan ber-tan, Iban Zubiaurre Athleticerajoango zela zabaldu zen eta hu-rrengo egunean Ibaiganen aur-keztu zuten. Realak auzitara jozuen, Zubiaurrek hitzarmenabere kabuz apurtu zuela arrazoi-tuta eta, azkenean, Athleticekbost milioi euro ordaindu beharizan dizkio Realari. Zubiaurrek,bestalde, denboraldi oso bateman zuen jokatu gabe..›› 2006

]Txapeldunei, gorazarre Apirilaren 27an, 25 urte bete zi-ren Reala El Molinonen Liga ira-bazi zuenetik. Hori dela-eta, tal-de txapeldunaren jokalariakomendu zituzten, eta Anoetarenkanpoaldean Alberto Ormaetxe-aren omenezko eskultura jarrizuten.

›› 2007

]Azkenean, infernura 2006-2007 denboraldian Realaazken postuetan izan zen ia-iahasieratik eta, azken jardunaldiraarte salbatzeko itxaropenari eu-tsi bazion ere, ekainaren 17an,Valentzian galduta, BigarrenMailara jaitsi zen.

›› 2008

]Mendizorrotza da infernuaIñaki Badiola presidenteak iadena irauli zuen urtarrilean hau-teskundeak irabazita. Helburubakarra zuen: Lehen Mailara igo-tzea. Ekainaren 8an, txuri-urdi-nak 1-2 irabazten zihoazen Men-dizorrotzan, Alavesen kontra,baina luzapenean bi gol sartu zi-tuen etxeko taldeak eta ametsaamesgaizto bilakatu zen.]Konkurtso LegeaEgoera ekonomiko larria zela-me-dio, Reala Konkurtso Legean sartuzen uztailean. Orduz geroztik, klu-baren erabaki guztiek konkurtsoadministratzaileen oniritzia beharizan zuten. Lehen Mailara igotzeaezinbestekoa jo zuten Reala, klubmoduan, bizirauteko.

Goian, Raynald Denoueix. Behean, Xabi Alonso, Realean jokatzen hasi zen garaian.ELI GOROSTEGI-IMANOL OTEGI / IRUTXULO

Page 9: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

Orbegozo, eskubian, Arkonadaren ondoan, Realak Liga irabazi zueneko ospakizunetan.REALA

HISTORIARA PASATU DIRAIzenak›› Prieto, Lasarte edota Aperribay iritsi aurretik ehundaka lagunek idatzi dute Realaren iragana. Hona hemen batzuk.

›› JOSE LUIS ORBEGOZO

Taldea txapeldun egin zuen presidentea ARITZ SORZABAL / RAUL PEREZ

Presidente asko pasatu dira Rea-letik, baina denetatik esangura-tsuena eta maitatuena Jose LuisOrbegozo izan da. Donostiarrajoan den urtarrilaren 17an hil zen,garun-isuri baten eraginez, 80 urtezituela. Joan den arren, zaleenoroimenean iraungo du beti.

Hain zuzen ere, Realaren 100urteko historian presidente pos-tuan gehien iraun duena izan daOrbegozo; 1967 eta 1983 urteen ar-tean, hain justu. Txuri-urdinek ga-rai oparoa bizi izan zuten donostia-rrarekin, orduan eskuratu baitzi-tuen taldeak bi Ligak etaSuperkopa. Gainera, lehen aldiz,Realak Europako lehia batean par-te hartu zuen. Europako Kopakofinalerdia jokatu zuen.

Entrenatzaile esanguratsuakigaro ziren Realetik Orbegozorenagintaldian: Andoni Elizondo, An-gel Segurola, Rafa Iriondo, Jose An-tonio Irulegi eta Alberto Ormae-txea. Kirol emaitza bikainak bainogehiago eman zuen, ordea, Orbe-gozoren garaiak. Egoera ekonomi-koa egonkortu zuen eta talde xumeizatetik guztien errespetua lortzerairitsi zen. Ideia garbiko gizona zeneta hasieratik harrobiaren aldeazaldu zen. Hala, Gipuzkoa osorazabaldu zen Reala bera presidentezela. Iñaki Alkizak hartu zuen berelekukoa, 1983an.

1929an Donostian jaioa, zazpiurterekin Realeko bazkide egin zenOrbegozo, aitonak bultzatuta. «Eznaiz gogoratzen zergatik, bainauste dut nota onak atera nituelako»,

esana du. Reala Puertollanon igoondoren hartu zuen presidentekargua eta haren zuzendaritzape-an Zubieta egin zuten. Harrobia-ren aldeko apustu garbia eginzuen, eta Zubieta Realaren zelainagusia izatea nahi zuen, ikustenbaitzuen Atotxa txikiak kluba haz-tea eragoz zezakeela. Azkenean,baina, proiektu hark ez zuen bideaegin eta Realak Atotxan jarraituzuen. Lehen taldeak erabili du Zu-bieta entrenatzeko hura eraiki zu-tenetik ¬aurretik Mundaiz ikaste-txean entrenatzen ziren¬ eta fut-bolari gazteak hezteko gune erebilakatu da Zubieta.

Adolfo Saenz, lehenaKlubeko lehen presidente AdolfoSaenz Alonsoren (1875-1964) ize-

na, berriz, ez da hain ezaguna, bai-na haren agintaldia ere garrantzi-tsua izan zen taldeak lehen urra-tsak eman zituelako berarekin.

Talde txuri-urdina 1909ko irai-laren 7an egituratu zen klub gisa,Sociedad de Foot-Ball izenarekin.Elkartearen sortzailea eta lehenpresidentea Oñatiko Unibertsita-teko irakaslea zen eta Donostiannotario gisa aritzen zen lanean.Horrenbestez, bulegoko lanetaraohituta zegoenez, klubeko oina-rriak ezartzeari sendo eta gogotsuekin zion Saenzek.

Klubak 1910eko otsailaren 11anjaso zuen Realtitulua, Ondarretanzuen egoitzan, Saenzen izeneaniritsitako idatzi baten bitartez. Al-fonso XIII.aren ofizio bat zen, To-rrecillako markesak sinatuta. Une

horretatik bertatik Real Sociedadizenarekin ezagutuko zen taldetxuri-urdina. Saenzekin batera,zuzendaritzan honako pertsonakzeuden: Jose Berraondo, presi-denteordea; Pedro Bea, diruzaina;Juan Olabe, idazkaria; eta Hono-rato Saenz Alonso eta FlorentinoAzqueta eta Ortega, batzordekide-ak.

Saenz bi urtez soilik izan zenpresidente, eta haren lekukoa En-rique Pardiñasek hartu zuen. On-darretako zelaitik Atotxako belo-dromora pasatzeko erabakia ho-nen agintaldian hartu zuten.

Klubetik haimaika presidentepasatu ostean, Jokin Aperribay daegungo agintaria. Egoera zaileanhartu zuen Reala, baina kluba eko-nomikoki egonkortzen ari da.

X TXURI-URDIN MAITEAK IRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Page 10: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

›› MARIANO ARRATE

Gogorra bezain zintzoaMariano Arrate Realaren ikurraeta izarra bihurtu zen 1910 eta1920. hamarkadetan. Txuri-urdi-nen izaeraren adibide garbia zen:jokalari indartsua, baina kiroltasu-nez jokatzen zuen horietakoa; de-fentsa gogorra, baina zintzoa etaaurkarien begirunea irabazita zue-na. Hurrengo belaunaldientzateredu, hitz batean.

14 urte eman zituen Realean, 33urte bete zituenean futbola uztea

erabaki zuen arte. Guztira, 65 par-tida jokatu zituen eta 11 gol sartu zi-tuen. Era berean, Arratek Espai-niako selekzioan jokatu zuen. Se-lekzio espainolak bere historianjokatutako lehen partidan eginzuen debuta, 1920ko abuztuan.

1924ko urtarrilaren 20an real-zaleen omenaldia jaso zuen Ato-txan, futbolari agur esan baitzion.Egun horretan Gipuzkoako etaBizkaiko selekzioek jokatu zuten

elkarren aurka. Bina berdindu zu-ten. Norgehiagokan bildutako di-rua, 25.000 pezeta, Arrateren pol-tsikora joan zen zuzenean. Dirua-rekin etxea erosi zuen Kanpandegikalean. Omenaldi gehiago eginzizkioten; Madrilen eta Atotxanberriro, azken hau zendu zenean.Futbolari agur esan zionean¬kaian lan egin zuen, garabiare-kin¬, ezker hegalean utzitako hu-tsunea Tomas Galdosek bete zuen.Arrate, 1924ean, futbola utzi zuen urtean.KUTXA FOTOTEKA

›› MAC GUINESS

Lehen tituluari ateak ireki zizkion Txuri-urdinen lehen izarra, Ma-riano Arrate aurretik, Mac Gui-ness britaniarra izan zen. Realaklub gisa egituratu baino lehen jo-katu zuen gehien.

1908ko abenduaren 6an agertuzen lehen aldiz kroniketan, hainjustu: derbia jokatu zuen San Se-bastian Foot-Ball Clubek Athletic-en aurka, Lamiakon. 1-2 irabazizuen hiriko taldeak, Mc Guinessenbi golei esker.

Aurrelaria amesgaiztoa zen aur-karientzat. Gol erabakiorrak sartuzituen. Madrilen 1909an jokatuta-ko Kopako finaleko lehen gola be-rea izan zen. Españolen aurkakopartida hura 3-1 bukatu zen, txuri-urdinek bere historiako lehen titu-lua eskuratuz.

Lehenago, finalerdietan, Vigori2-0 irabazi zioten donostiarrek.Mc Guinessek lortu zituen bi go-lak. Txuri-urdinek Club Cliclista

San Sebastian izenarekin jokatuzuten orduan.

Real Sociedad izenarekin do-nostiarrek lortutako lehen golaMac Guinessek egin zuen, nola ez¬1-5 galdu zuten London Nod-mansen aurka, 1910eko martxoa-ren 26an¬. 1910eko urriaren 2anbritaniarra agurtzeko partida eginzen Ondarretan. Biarritzi 1-6 ira-bazi zion Realak, eta britaniarrak...bost gol sartu zituen.Realak bigarren Kopa irabazi zuen 1987an. Lehena Mac Guinessekin lortu zuen.K. F.

›› FRANZ PLATKO

Amesgaizto bilakatu zenFranz Platkok ez zuen inoiz Reala-ren elastikoa jantzi ¬txuri-urdinmaiteenartean bera da salbuespe-na¬, baina donostiarren historianbadu lekurik. Hungariarra, zori-txarrez, donostiarren bidean gu-rutzatu zen 1928an. Bartzelonakoatezaina zen garai hartan, RicardoZamora mitikoaren hutsunea be-tetzeko fitxatutakoa.

Urte hartan Realak oso gertuizan zuen Kopa, baina Platkokegindako erakustaldiak garaikurra

altxatzeko itxaropenak zapuztuzituen. Santanderreko Sardineronjokatu zen finala, maiatzaren20an, Barcelonaren aurka. Nor-gehiagoka banako berdinketare-kin amaitu zen. Kontua da Platko,Realeko jokalari Cholinekin talkaegin ondoren, lehen zatian lesio-natu zela. Odoletan irten zen zelai-tik, baina buruko zauria benda ba-tekin lotuta itzuli zen. Medikuekez jokatzeko esan zioten, baina en-tzungor egin zien. Hortik aurrera

sekulako partida egin zuen etabere taldeak berdinketari eutsizion. Rafael Alberti poeta Barcelo-nako jarraitzailea zen eta partidazuzenean ikusi zuen. Hungaria-rraren erakustaldia ikusita, Oda aPlatkoolerki ezaguna idatzi zuen.

Berdinketa hausteko partida¬garai hartan ez ziren penaltiakjaurtitzen¬ bi egun geroago jokatuzen eta emaitza berarekin amaituzen. Hirugarren norgehiagokan 3-1 galdu zuen Realak.Platko, Bartzelonak 1928an egin zion omenaldian. ARTXIBOA

›› JOSE BERRAONDO

Lehen kapitaina baino gehiagoJose Berraondo zein zen azaltzeaez da erraza, gauza asko izan bai-tzen klubaren lehen urteetan. 1909eta 1910ean, taldea eratu berri ze-nean, jokalari, entrenatzaile etapresidenteorde izan zen. Are etagehiago, lehen kapitaina izatekoohorea Berraondo berari egokituzitzaion.

Hain zuzen ere, legez egituratuostean kluba jarraitzaileen aurre-an Ondarretan aurkeztu zen egu-

nean, berak eraman zuen besokoa.1909ko urriaren 31n jokatutakopartida hartan Realak Stade Bor-delaisi 2-1eko emaitzarekin iraba-zi zion. Klubak «Real» titulua es-kuratu zuenean, Berraondok pre-sidenteorde eta entrenatzailelanak uztartzen zituen. 1913kourriaren 4ean, Atotxa inauguratuzuten egunean, merezitako agurrajaso zuen Athleticen aurkako der-bi batean.

Berraondoren ibilbidea ez dahor amaitzen. Arbitroa ere izanzen, baita futbol selekzionatzaileere. 1928ko Amsterdameko Olin-piar Jokoetan, Espainiako selek-zioa zuzendu zuen. Lan horretan,handik urte batzuetara Realekoentrenatzaile izan zen Benito Dia-zen laguntza izan zuen. Final-laur-denetara iritsi ziren, txapelketaduina eginda, baina handik buel-tan kargua utzi zuen. 1910eko Reala. Eserita, bigarrena ezkerretik, Berraondo.KUTXA FOTOTEKA

XITXURI-URDIN MAITEAKIRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Page 11: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

›› SILVESTRE IGOA

Valentzian ere maite duteIgoa 1920ko irailaren 5ean jaiozen Añorgan. Auzoak gogoan duoraindik, haren omenez haurreizuzendutako futbol txapelketaantolatzen baitute urtero. Valen-tzian ere oso presente dute, Mes-tallako taldeak 1941-42 denboral-dian fitxatu baitzuen eta bertakohistoriako goleatzaile nagusiene-takoa baita oraindik. Bederatzi ur-tez egon zen Mediterraneo alde-an, hiru Liga eta Kopa bat eskura-

tuz eta hango taldeko izarrabihurtuz.

Aurrelari donostiarrak gol zenazuen ¬97 gol sartu zituen Valen-tzian bederatzi urtetan¬ eta dohaihorrek 1950eko Brasilgo Mundia-la jokatzeko aukera eman zion.Espainiako selekzioarekin arituzen, laugarren postua eskuratuz,hots, Espaniako selekzioak inoizlortu duen sailkapenik onenaMundial batean.

Brasildik, Valentziara joan be-harrean, Donostiara itzuli zen. Va-lentziak txuri-urdinak baino dirugehiago jarri zuen mahai gaineanjokalaria mantentzeko ¬ez zutengaldu nahi, azken denboraldian 28gol sartu baitzituen jokatutako 31partidetan¬, baina Igoa etxerabueltatzeko irrikitan zegoen. He-rrimiña zuen eta familia eta emaz-tea, durangarra bera, gertu nahi zi-tuen.

›› SEBASTIAN ONTORIA

Kontzentrazio-esparrutik zelairaSebastian Ontoriaren kasua bitxiada. Realarekin debuta egiteko ur-teak igaro behar izan ziren, bestezenbait taldetatik pasatu zelakotxuri-urdinekin aritu baino lehen.

Txikitatik zuen futbolarekikozaletasuna. «Eskolan ¬bere hitze-tan¬, denbora librea erabiltzen ge-nuen alpargatak eta kristalak pus-katzeko». Amarako Eskoletan etaLagun Artean eman zituen lehenurratsak futbolean; Errenteriako

Sporting eta Vasconian aritu zengeroago, azken honetan hamabosturte bete berri zituenean.

Kontua da 1936ko gerraren os-tean preso hartu zutela eta Zarago-zako kontzentrazio-esparru bate-an izan zutela bi urtez. Beste preso-ekin batera, eskualdeangaindiezina zen taldea osatu zueneta Zaragozako begiraleen arretabereganatu zuen. Hala, lehen tal-derako aurrelari gisa fitxatu zuten

1940-41 denboraldian, kontzen-trazio-esparrutik futbol zelairakojauzia eginez. Urtebete geroago,Donostiara itzuli eta Realak fitxatuzuen behingoz. Benito Diaz entre-natzaile izan zuenean, aurrelariizatetik erdilari postuan aritzerapasatu zen, bikain gainera. Bere ki-rol ibilbidea Indautxun amaituzuen, Zarra, Panizo eta Iriondore-kin. Hau da, Athletic-eko bostmagnifikoetakohirukin.

›› ATOTXA

Ingalaterrako zelaien xarma1913ko urriaren 4an jokatu zutenlehen neurketa Atotxan. Realaketa Athleticek jokatu zuten elka-rren kontra. Handik 16 urtera,1929an, bi talde horiek beraiek jo-katu zuten Espainiako Liga sortuberriaren lehen partida. Lehen ur-teetan Mugica egur lantegia zego-en ate baten atzean, eta horregatikesaten zioten lantegi horren le-kuan eginiko tribunari Mugicakotribuna. Beste aldekoa fruta mer-katuko tribuna zen, futbol zelaiari

pega-pega eginda egon baitzen lu-zaroan fruta azoka.

60ko hamarkada hasieran unelatzak bizi izan zituen Realak, Biga-rren Mailan, baina 1967an LehenMailara igota poza itzuli zen Ato-txara. Handik aurrera biziko zituenfutbol zelai zaharrak egunik zirra-ragarrienak. 1982ko apirilaren25ean festa aparta izan zen Atotxan,azken jardunaldian Athletici iraba-zita, Reala bigarren urtez jarraiantxapelduna izan baitzen.

Europako Kopako partidak iri-tsiko ziren ondoren. Hainbat toki-tatik zetozen jokalariak liluratutagelditzen ziren Atotxarekin; Inga-laterrako futbol zelai historikoekinalderatu ohi zuten, jokalariek zale-ak gain-gainean zituztelako. Xar-mak xarma, Atotxak bereak eginzuen 90ko hamarkadaren hasie-ran. 1993ko ekainaren 22an jokatuzuten Realak eta Tenerifek azkenpartida ofíziala. Handik gutxiraagur hunkigarria egin zioten.

›› PACO BIENZOBAS

Ligako lehen «pitxitxia»Espainiako Liga 1929an sortu zu-ten. Otsailaren 10ean hasi eta ekai-naren 26an amaitu zen. Hamar tal-dek soilik parte hartu zuten etaBarcelona izan zen txapelduna.Realak laugarren postuan amaituzuen, historiara pasatuko ez zendenboraldia eginda, baina txuri-urdinen jokalari batek sari berezialortu zuen urte hartan: Ligako go-leatzaile nagusiari denboraldi ho-rretatik bertatik emango zioten Pi-

txitxi saria, hain zuzen ere. PacoBienzobasek izan zuen izendapenhori eskuratzeko ohorea, 18 jardu-naldietan 14 gol sartuta.

Ligako lehen «pitxitxia» Amaranjaio zen, 1909an. Futbolari gehiagoeman zituen Bienzobas sendiak,Custodiok ere Realean jokatu bai-tzuen eta Cuquik, Coruñako De-portivon. Paco Bienzobasi dagokio-nez, Realak hamazazpi urte zitue-nean fitxatu zuen. Erasoko

eskubiko hegalean jokatzen zuen.1933an, Amarakoa Realetik Osasu-nara joan zen. Han 1940ra arte egonondoren, 1936ko gerra pasata, Do-nostiako taldera itzuli zen. Jokalariizateari utzi zionean arbitro izanzen. Gol zena izateaz gain, odol ho-tza zuen. Izan ere, jokalari gisa ari-tutako hamabost denboraldietanjaurtitako 75 penaltietatik bakar bathuts egin baitzuen. Baloiak zutoine-an jo zuen, gainera.

Silvestre Igoa. KUTXA FOTOTEKA

Sebastian Ontoria. KUTXA FOTOTEKA

Fidel Teranek Atotxa zaindu zuen urtetan. KUTXA FOTOTEKA

1941eko Reala. Zutik, lehenengoa ezkerretik, Bienzobas. KUTXA FOTOTEKA

XII TXURI-URDIN MAITEAK IRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Page 12: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

›› MIGUEL MARI ECHAVARREN

Mirariak egiten zituen medikuaMiguel Mari Echavarren 40 urtezizan zen Realaren mediku: 1952.urtetik 1992. urtera arte, hain zu-zen ere. Mirariak egiten zitueladiote, beste jokalari batzuen arte-an, Jose Mari Bakero berreskuratubaitzuen futbolerako. Goizueta-rrak 17 urte zituen berdeguneangerta daitekeen lesio larrienetakobat izan zuenean; «triada» dela-koa, alegia. Echavarrenek lesiorikizan ez balu bezala utzi zuen nafa-

rraren belauna. Izan ere, Bakerobeste 17 urte aritu baitzen futbole-an ebakuntzaren ondoren, hainbateta hainbat garaipen lortuz Bar-tzelona aldean. Ignacio Eizagirreatezain mitikoaren lepauztaia ereEchavarrenek osatu zuen.

Echavarren 26 urte zitueneanhasi zen futbolean mediku lane-tan. Bartzelonako Espanyolenhiru urte egon ondoren, Realare-kin hasi zen lanean. Bitxia da, baina

txuri-urdinekin egon zen 40 urte-tan ez zuen inongo kontraturik si-natu. Konfiantza osoa zuen kluba-rekiko; eta klubak, berekiko.

Futbolaz gain, boxeoa eta pilotagisako arloetan ere buru belarriaritu zen. Azken honi dagokionez,zenbait lesioei izena jarri zien; «es-kuko mina», esaterako. Boxeoan,berriz, Urtainen konfiantzako gi-zona bihurtu zen boxeolari gipuz-koarraren gainbeheran. Echavarren, 1986an, Atotxan omendu zutenean. HISTORIA DEL FUTBOL VASCO

›› JOSEBA ARZAK

La Salletik Puertollanora1943ko urtarrilaren 12an jaio zenJoseba Pela Arzak, Donostian. LaSallen eman zizkion baloiari lehenostikadak. Handik Deportes Eli-zondo taldera pasatu zen –Foruenpasealekuan urtetan izan zen kiroldenda horrek taldeari izena emanzion-, jubenila zela. Deportes Eli-zondo taldeak sona handia izanzuen 50eko eta 60ko hamarkadan.1960-61 denboraldian, Espainiakotxapeldunordea izan zen Deportes

Elizondo. 7-2 galdu zuen finalean,Valentziaren kontra, eta Arzakeksartu zituen Donostiako taldearenbi golak.

1961-62 denboraldian, Sanserajauzia eman zuen. Bigarren Mailanzaildu zen erdilari donostiarra.Denboraldi haren bukaeran RealaBigarren Mailara jaitsi zen eta, on-dorioz, Sansek Hirugarren Mailarajaitsi behar izan zuen, halabeha-rrez. 1962-63 denboraldian Reala-

rekin egin zuen debuta Arzakek,Perico Torresen esanetara. Lehendenboraldi hura eta gero, ez zengiro Realean. Diru falta zela medio,Olano golegilea saldu behar izan zu-ten eta gorabeherak izan ziren klu-ba eta Arzaken artean. Ura bereonera etorri zen eta erdilaria 1974-75 denboraldia arte izan zen txuri-urdin. 1967ko apirilean goia jo zuenArzakek, Puertollanon Reala Le-hen Mailara igotzea lortu baitzuen.Joseba Arzak, berdegunean. KUTXA FOTOTEKA

›› RICARDO SABADIE

Ereserkiaren sortzaileaSorreratik Realak ereserki bat bai-no gehiago izan du. 1923an, Car-melo Betore maisuak idatzi zuentalde txuri-urdinaren lehen abes-tia. XX. mendearen erdian, Iba-rrondo maisuak sortu zuen besteabesti bat, Ugarteren letrarekin.

Urtetan, txistulariek jo zutenhura. Gaur egungo ereserkia Ri-cardo Sabadiek asmatu zuen, 70kohamarkadan. Aurreko biak gazte-laniaz izan ziren, eta Sabadierena,Txuri-urdin-a, euskaraz. Realzale

amorratua zen Sabadie eta, dioe-nez, «halako batean» pianoan eserieta letra errazeko erritmodun me-lodia sortu zuen, taldea animatze-ko. Aurrekoak ez omen zuen arra-kastarik. Taberna batean aurkeztuzuen abestia eta, jendeari gustatuizan zitzaionez, Realari aurkezteaerabaki zuen. Jose Luis Orbegozopresidenteak Gipuzkoa kantanazaltzeko eskatu zion sortzaileari,aurreko ereserkiak Donostiari bai-no ez ziolako erreferentzia egiten.

1926an jaio zen Sabadie, eta iaz-ko azaroan hil zen. Txikitatik mu-sikazale amorratua zen. Donostia-rrak kontatuta, Nauticora joatenzen gaztetxoa zela, hirira etortzenziren orkestrak entzutera. Besteakbeste, Francisco Escudero handiaizan zuen maisu. Hiriko musika-rien artean, Sarriegi eta, batez ere,Jose MariaUsandizaga mirestenzituen. Lopez Ufarte zen bere fut-bolari kuttuna eta hari buruzko li-burua ere idatzia zuen.Ricardo Sabadie iaz zendu zen, 83 urte zituela. KUTXA FOTOTEKA

›› BENITO DIAZ

Entrenatzailea... eta aztia Benito Diaz Realaren historiakopertsonaia maitatuenetakoa da.Talde txuri-urdinaren armarriabularrean zeraman itsatsita, eta ezbakarrik irudizko adieran. Izanere, 1953an, Madrilgo Atleticokoentrenatzaile zenean, Realaren ar-marria zuen elastikoarekin zuzen-tzen baitzituen entrenamenduak.

1898ko uztailaren 7an jaio eta1990eko apirilaren 2an zendu zen.Hortaz, Realaren garaipen guztie-

kin gozatu zuen, 1980ko hamarka-dako bi Ligak eta Kopa barne. Gaz-tetan Donostiako Orfeoia utzi etafutbolean sartu zen bete-betean,jokalari gisa hastapenean. Oso jo-kalari txikia zen, baina bizkorra etabizia. «Arratoi mekanikoa» dei-tzen zioten Atotxan.

1926-27 denboraldian, Realekoaulkian iseri zen Benito Diaz, tioBenito goitizenez ere ezaguna.Hurrengo urtean Kopako finalean

sartu zuen Reala. Errepublikarenetorrerarekin, Diazek Frantziaraalde egin zuen eta Bordeleko Gi-rondins entrenatu zuen. Sekula-koa egin zuen, Akitaniako taldeaErregionaletik Lehen Mailara igobaitzuen bost urtetan eta, 1941ean,.Kopako txapeldun egin zuen.«Azti euskalduna» deitzen ziotenhan. Realera itzuli zen gero; LehenMailara igo eta Kopako beste finalbatetarako sailkatu zuen 1951n.Benito Diaz, erdian, 1946ko irudi batean. KUTXA FOTOTEKA

XIIITXURI-URDIN MAITEAKIRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Page 13: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

›› JESUS MARI ZAMORA

El Molinongo heroiaJesus Mari Zamorak 20 urte beteberritan egin zuen debuta lehentaldearekin. Malagan izan zen,hain zuzen, eta Realak 2-0 galduzuen. Andoni Elizondo zen Reala-ren entrenatzailea eta ordurakoZubietako nagusia zen Xabier Ex-positorekin hitz egin eta gero era-baki zuen Errenteria-Oreretakojokalaria Sansetik lehen talderaigarotzea. Erdilari dotorea zenZamora berdegunean.

Ondorengo urteetan, taldearenhistoriaren unerik zoragarrienak

bertatik bertara bizi izan zituen.Hain justu, El Molinonen irabazi-tako Liga berari zor zaio hein han-di batean. Liga hartako azken par-tidan, 1980ko apirilaren 25ean, ElMolinonera joandako realzaleakburumakur itzuliko zirela ematenzuen, Gijongo Sporting 2-1 irabaz-ten ari zelako. Segundo bakar ba-tzuk falta ziren partida bukatzeko,eta Real Madril Valladoliden os-pakizunekin hasita zegoen, txa-peldun ikusten baitzuelako haienburua. Hori horrela, Gorrizek

area ertzean errematatu zuen, us-tel, baina baloia Zamoraren oine-tan geratu zen eta erdilariak saree-tara bidali zuen baloia.

Gol hura bezain garrantzitsuaizan zen Real Madrili aste batzuklehenago Zamorak berak sartuta-koa: Realak 3-1 irabazi zion Ato-txan Real Madridi; Zamorak sartuzuen partidako azken gola eta ho-rri esker Realak gol averagea aldeizan zuen eta, Liga bukaeran bi tal-deek puntu kopuru bera lortuta,txuri-urdinek irabazi zuten Liga.

›› LUIS ARKONADA

Kontxan hezitako izarraGoleatzaile nagusiari Pitxitxi sariaematen zaio Espainiako Liga sortuzutenetik, 1910 eta 1920 hamarka-detan Athletic-en jokatu zuen Ra-fael Moreno Aranzadiren ome-nez, hain zuzen ere. 1959tik aurre-ra, berriz, Zamora saria ematenzaio gol gutxien jasotzen dituenatezainari. Kasu honetan, Espan-yolen, Real Madriden eta Barcelo-nan jokatutako Ricardo Zamoraatezain mitikoari ohore egitekosortu zen izendapen hori.

Zamora sariari dagokionez, Re-aleko atezain batek hiru aldiz ja-rraian lortu zuen garaikurra: LuisArkonada handia, alegia. 1979tik1982ra jokatutako hiru denboral-dietan bera izan zen gol gutxienjaso zituena: 34 jardunaldietan, 20,29 eta 33 gol jaso zituen, hurrenezhurren. Bi Liga irabazi zituen Rea-lak urte haietan, eta Arkonadakondaira bilakatu zen.

Txikitan Kontxako hondartzanaho zabalik uzten zituen denak.

1975ean, Realaren lehen talderairitsi zen. Hamalau denboraldi pa-satu zituen bertan. Taldeko kapi-taina eta liderra bihurtu zen, etaatezain izateari utzi zionean klu-beko presidenteorde izan zen bietapa desberdinetan.

Nork ez du gogoratzen Arkona-daren abilezia penaltiak eta baloiharrigarriak gelditzen? «No pasanada, tenemos a Arkonada» leloaoihukatzea ohitura bilakatu zenAtotxan.

›› JOSEAN ALKORTA

Realaren ahotsaOrain, badago Ligako partidak te-lebista bidez ikusteko aukera, katebatean edo bestean. Realaren his-toriako une garrantzitsuenean ezzen horrelakorik gertatu, ordea.Txuri-urdinak El Molinonen txa-peldun izan zirenean, irratiari itsa-tsita igaro zuten realzaleek arra-tsaldea, albiste onak jaso nahian.Jose Antonio Alkorta JimenezHerri Irratiko kazetariak eman zi-tuen berri onak. Urtetan, egiatarraRealaren ahotsa izan zen, nolabait,1992an hil zen arte.

Josetxo Lizarza, pilotarantz joanaurretik, Josean Alkortarekin eginzuen lan, besoz beso. Zigarroa erre-tzen eta kafea hartzen gogoratzendu Alkorta. Erretzaile peto-petoazela gogoratzen du urtetan lankideizandako Iñaki de Mujikak ere. Al-kortak esatari gisa zuen abildadeanabarmendu du Lizartzak. «Ten-poak eta isiluneak oso ondo ma-neiatzen zituen, nahiz eta beharba-da inkonszienteki izan. Izan ere,lanbidez ez zen kazetaria».

Alkortak Europako Kopako par-

tidetan gorriak ikusten zituela ereekarri du gogora, izen-abizen atze-rritarrekin ez zelako ondo molda-tzen. «Hala ere, oso partida emaleona zen, ironia puntuarekin. Askobizitzen zuen futbola, baina ez zenurduri jartzen eta beste taldeareki-ko errespetua zuen», dio Lizartzak.

Era berean, estatistikak jorra-tzen, nolabait esateko, aitzindariizan zela gogoan dute harekin lanegindakoek. «Oso oso zorrotza etametodikoa zen», erantsi du De Mu-jikak.

Zamora ¬ezkerrean¬, Satrustegirekin, El Molinonen. KUTXA FOTOTEKA

Arkonada, omenaldia jasotzen, mendeurrena dela-eta. RAUL PEREZ

Josean Alkorta zena. ALKORTA SENDIA

XIV TXURI-URDIN MAITEAK IRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Page 14: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

›› JOHN BENJAMIN TOSHACK

Ez zen oharkabean pasatuOharkabe pasatzen ez diren horie-takoa da John Benjamin Toshack.Batzuentzat azti, beste batzuen-tzat ahoberoa. Iñaki Alkiza buruzuen zuzendaritzak Realaren aul-kian aldaketa beharrezkoa zelaerabaki zuen 1985eko udaran. EtaGalesera jo zuten. Toshack 36 ur-teko entrenatzaile galestarra eka-rri zuten.

Oso denboraldi onak etortzeko-ak ziren. 1986-87 denboraldian Es-painiako Kopa irabazi zuten Tos-hacken jokalariek Zaragozan,

Atletico Madriden kontra. Hu-rrengoan, Liga eta Kopako txapel-dunordea izan zen talde txuri-ur-dina. 1988-89 denboraldian, UE-FAn, final-laurdenetaraino iritsizen Reala. Denboraldi haren buka-eran, Reala utzi eta Real Madride-ra joan zen galestarra.

1991-1992 denboraldian, Do-nostian zen berriro ere. Bigarrenbolada horren hasieran, Oceano,Carlos Xabier eta Kodro fitxatueta Sansetik zenbait jokalari igota,1991-92 denboraldia ona izan zen;

Realak UEFArako txartela poltsi-koratu zuen. Bestalde, Anoetakoaulkian eseritako Realeko lehenentrenatzailea izan zen Toshack,baina 1994-1995 denboraldiarenerdian, Luis Uranga presidenteakkaleratu zuen. Ez zen hor betirakobukatu. Izan ere, Astiazaranek ga-lestarra ekarri zuen 2000-2001denboraldiaren erdian, taldea kin-ka larrian zegoela. Denboraldi har-tan taldea salbatu zuen, baina, hu-rrengoa bukatu aurretik, Astiaza-ranek berak bota egin zuen.John Toshack, Atotxan. DIARIO DEL GALES

›› AITOR ZABALETA

Betirako gogoanRealaren historiaren egunik bel-tzenetakoa izan zen, dudarik gabe,1998ko abenduaren 8a. Ez egun ho-rretan UEFAtik kanpora bota zue-lako Atletico Madridek, baizik etarealzale bat hil zutelako VicenteCalderon futbol zelaiaren ingurue-tan. Aitor Zabaleta Cortazar neska-lagunarekin eta beste hainbat real-zalerekin joan zen Madrilera Euro-pako Kopako final-zortzirenetakoitzuliko neurketa ikustera. Nor-gehiagoka hasi aurretik, Atletico

Madrilgo zale batzuek eraso eginzioten Zabaletari. Ricardo Guerraklabankada eman zion gazte anti-guatarrari eta, ospitalera eramanbazuten ere, ezin izan zuten bereonera ekarri.

Samin handia eragin zuen AitorZabaletaren hilketak, eta Santa Ma-ria elizan egindako hileta elizkizu-nak oso jendetsuak izan ziren. Rea-leko jokalariak ez ezik, Athleticeko-ak ere izan ziren. Realeko zenbaitlagunartekoentzat inflexio puntua

izan zen gertaera hura, eta Madrile-ra ez dira ordutik itzuli. Beldur han-dia pasatu zuten egun hartan. «Ai-torri egokitu zitzaion, baina besteedozeinen kontra egin zezake-ten», adierazi dute Realeko lagu-narte bateko kideek.

Ibaeta aldean oso ezaguna zenAitor Zabaleta. Ibai Lizeoan ikasizuen txikitan, eta hil zutenean au-zoko jatetxe batean lan egitenzuen. Haren oroimenez eskulturadago Anoetan.Aitor Zabaletaren aita, semeari egindako omenaldi batean. ASIER COLOMA

›› ALBERTO ORMAETXEA

Entrenatzaile txapeldunaRealak dolua jantzi zuen 2005ekourriaren 28an, Alberto Ormaetxeahil baitzen egun hartan. Orbegozo-ren agindupean talde txapeldune-ko entrenatzaile izan zen eibartarraAntiguako etxean zendu zen, gai-xotasun luze baten ondorioz.

Heriotza honek lur jota utzi zi-tuen garai batean bere esanetara ibi-litakoak. Guztiek ere Ormaetxea-ren handitasuna, entrenatzaile gisazein pertsona bezala, nabarmenduzuten. Roberto Lopez Ufarteren hi-tzetan, inoiz izan zuen entrenatzai-

le onena izan zen. «Edonori irabazgeniezaiokeela sinestarazten zigun,bereziki etxean jokatzen genuene-an». Jesus Mari Satrustegik «eus-kaldunen izaera» zuela nabarmen-du du: «Isila eta xumea. Agian, ho-rregatik ez da behar bezala baloratuOrmaetxeak egindakoa».

Ormaetxea 1978. eta 1985. urteenartean izan zen Realeko entrena-tzaile. Eta Reala inoiz iritsi ez den to-kira eraman zuen. «Gijoni buruzbeti berdina esaten dut. Sevillan¬Ligak han ihes egin zien aurreko

urtean, denboraldiko porrot baka-rra jaso ondoren¬ gertatutakoaerrepikatu zitekeenaren sentsasioagenuen, baina 30 segundoren faltangol hura sartu genuen, eta izugarriaizan zen. Betikoa da, behin lehenen-goa lortuta, badirudi bigarrenak ezduela horrenbesteko meriturik»,adierazi zuen elkarrizketa batean.

Dena dela, urteak pasatu zirenOrmaetxearen lana aitortzeko.Izan ere, Gipuzkoako egunkari ira-kurrienak ez zuen etxeko entrena-tzailea behar bezala tratatu.Ormaetxea 2005ean zendu zen.JOSU MARTINEZ DE ALBENIZ

XVTXURI-URDIN MAITEAKIRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Page 15: Itzurun · 2011. 3. 2. · piztu beharko dugu hegazkine-an», adierazi du atzelariak. Realeko jokalariak hegazkinean ariko dira bidaiatzen Betisen parti-da amaitzerakoan. Ea 22:30ean

Jose Mari Martinez orduko kapitaina, ezkerrean, Puertollanon.KUTXA FOTOTEKA

Realak duela 43 urte lortu zuen bere historiako azken igoera. CalvoSoteloren zelaian puntu bakar bat eskuratzearekin nahikoa zuen helburualortzeko. 2-0 galtzen joan ostean, berdinketa lortu zuen asko sufrituta.

Balentria, PuertollanonARITZ SORZABAL

D uela 43 urte gertatu zen;1967ko apirilaren 23an,hain zuzen ere. Realak az-

ken igoera bizi izan zuen egun har-tan, Puertollanon. Lehen itzuli go-rabeheratsua egin ondoren, txuri-urdinek bigarren itzuli aparta egineta puntu bakarra lortu behar zu-ten Calvo Soteloren zelaian LehenMailara bueltatzeko.

Zubiarrain; Gorriti, Martinez,Iguaran; Lasa, Lema; Urreisti, Ar-zak, Arregi, Aranbarri eta Boronat.Hori izan zen Andoni Elizondoentrenatzaileak Ciudad Realen jo-katutako partida erabakigarrianzelairatutako hamaikakoa. Beste-ak beste, Ormaetxea eta Mendilu-ze ere baziren talde hartan. Realakberdinketarekin nahikoa zuen, etabigarren itzuli osoan galdu gabezegoen talde donostiarra.

Hala ere, 2-0 aurreratu zenetxeko taldea. Zorionez, Borona-tek aurrena eta Aranbarri gazteakondoren partida berdindu zuteneta txuri-urdinak Lehen Mailaraigo ziren, asko sufrituta. Izan ere,luzapenean bereak eta bi egin be-har izan zituzten donostiarrekberdinketa mantentzeko.

Honen harira, Juan Mari Anzamasajista eta Miguel Mari Echava-rren medikua bizipen irrigarri ba-ten protagonista izan ziren partidahistoriko hartan. Realak igoera es-kuan zuen, baina oraindik partidaamaitu gabe zegoen. Jokalari batlesionatu zen eta biak berdegune-ra irten ziren, txuri-urdina nola ze-goen ikusteko baino, denbora gal-tzeko. Zelaian botikinean zutenmaterial guztia atera zuten, espa-ratrapua mozteko labaina eta guz-ti. Medina Diaz epailea denboragaldu nahi zutela konturatuta, erdifarrez, honakoa esan zion Anzari:«Encima, no querra usted darle demerendar al niño...».

Juan Mari Anzak antzeko zeredo zer egin zuen aurreko nor-gehiagoka batean, Vallecasen jo-katutakoan, hori ere erabakigarriaigoera lortzeko garaian. Kasu ho-netan, Realeko jokalari batek zaintiratu bat zuelakoan, Anza zelairairten zen. Denbora galtzeko triki-mailuarekin konforme ez, eta ma-sajistak are eta denbora gehiagogaldu zuen jokalaria lagundu etaaulkira itzultzeko bidean: Anzakez zuen maletina itxi eta barruanzuen guztia berdegunera erori zi-tzaion. Denbora luzez egon zendena biltzen, etxeko jokalari etazaleen haserrea eraginez.

«Lorian geunden»Jose Mari Martinez kapitainakPuertollanoko balentriaren 40.urteurrenaren harira IRUTXULO-KO HITZAri esan zionez, «Calvo

Sotelokoei saria agindu zieten ira-baziz gero. Gainera, taldean hirubizkaitar zeuden, eta pozik atera-ko ziren Lehen Mailara igotzeagalarazita». Jose Mari Martine-zek ez du sekula ahaztuko Puer-tollanon bizitakoa: «Bost urte in-fernuan egon ondoren, loriangeunden».

Placido Ezeiza Anastasio lagu-narteko sortzailea izan zen, Rea-leko zale ezagunenetakoa izateazgain, eta 2007ko ekainaren 19anzendu zen. Puertollanoko igoerabertatik bertara bizi izan zuen,Tasin semea ondoan zuela.

Bederatzi urte zituen Tasinek,baina oroimenean du han gertatu-takoa: «Bukaeran zelaira jauzi egingenuen. Gero, autobusean, xanpai-nez blai eginda bukatu nuen». Do-nostiarako bidea ezin hunkigarria-goa izan zen Tasin txikiarentzat:«Autobusean gentozen, Realare-naren atzetik, herriz herri. Haur batnintzen, eta ez nuen inoiz halakorikbizi izan».

Galardik eraman zuen baloiaBitxikeria gisa, Realeko jokalari ohibat, Jose Mari Galardi, sekulako sa-riarekin etxeratu zen Puertollano-tik bueltan. Calvo Soteloren aurka-ko partida bukatu bezain laster har-mailetatik berdegunera salto egineta baloia bereganatu zuen.

XVI GOGOAN IRUTXULOKO HITZAOSTIRALA, 2010EKO EKAINAREN 4A

Bigarren itzuli osoangaldu gabe zegoelaaurkeztu zen RealaPuertollanon

Denbora galtzeko, JuanMari Anza masajistakmaletinean zuen guztiaberdegunera bota zuen

Taldeak sekulako harreraizan zuen Gipuzkoakoherrietan autobusezetxeratu zenean