LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen...

89
LURDES GALARRAGA

Transcript of LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen...

Page 1: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

LURDES GALARRAGA

Page 2: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

1

SARRERA

Lan honen helburua, Iruñeko San Ferminak aitzakia bezala hartuta, hainbat urtetan, egin ditugun mendi-zeharkaldien nondik norakoak kontatzea da. Ibilaldi horien kronikatxo bat egiteaz gain, beste zenbait aspektu ere kontatu nahi izan ditut.

Lehenik eta behin, ibilaldi horien helburu garrantzitsu bat garai

bateko bide zaharrak errekuperatzea da; buru-belarri ahalegintzen gara horretan, nahiz eta askotan aspaldiko bide zahar horiei jarraitzea zaila izaten den, dagoeneko galduta daudelako. Bestetik, lagunen arteko giro jatorra eta atsegina ere agerian utzi nahi nuen: guri gertatutako hainbat pasadizo kontatuz, une askotan egoeraren arabera bizi izan ditugun sentimenduak azalduz eta nolazpait emozio batzuk deskribatuz. Horrez gain, ezin nuen aipatu gabe utzi eramaten dugun motxila nolakoa den eta zein osagaik osatzen duten; horretarako, eraman beharreko guztiaren zerrenda egin eta urteetan zehar izan duten bilakaera aztertu dut. Eta nola ez! Janari motari, kantitateari, afaria prestatzeko erari eta abarri buruz mintzatu naiz: komeni denetik abiatu, eta gure gustuaren arabera izatera nola iritsi garen. Bestalde, ezagutu ditugun paraje horien edertasuna eta barruan sorrarazten diguten lilura aipatu ez ezik, tokian tokiko klimaren eraginez zer-nolako landaretza mota aurki dezakegun, zer-nolako basoak, lautadak eta abar deskribatzen ahalegindu naiz; ahaztu gabe gizakiaren jardunak eta egin dituen obra handi batzuek izan duten eragina zenbait paisaiatan, hala nola eraikitako pistak, haize-errotak eta Itoitzeko urtegia.

Page 3: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

2

IBILALDIAREN HELBURUA

Hiru eguneko mendiko zeharkaldi bat egitea, Iruñeko San Ferminetara, aspaldiko bide zaharrak erabiliz; han, parranda egiteko asmoarekin.

PROIEKTUAREN SORRERA

1988. urtean, Errenteriako lagun batzuk, gazteak eta

parrandazaleak izaki, San Ferminetara joateko eta gaupasa egiteko gogoa agertu zuten. Baina mendizaleak ere bazirenez, bi asmoak uztartzea erabaki zuten: San Ferminetara joango ziren, mendiz hiru egunetako zeharkaldia egin ondoren. Beraz, ez dugu ahaztu behar, bi helburu daudela: alde batetik, mendian ibiltzea eta horrek eskatzen duen prestaketa eta ahalegin fisikoa; eta bestetik, Iruñean gaupasa burutzea (batzuei, azken urteetan batik bat, aldapa gogorrena baino neketsuagoa egiten zaiguna).

Horrela, 1988an sortu zen egitasmo horrek gaur egun arte

jarraitu du. Beraz, dagoeneko 22 urte iraun du proiektu honek.

Urte hauetan guztietan Iruñera joateko aukeratu den bidea desberdina izan da. Urtero Euskal herriko zenbait tokitatik atera izan gara Iruñea genuela helmuga. Horrela, Euskal Herriko mendi, haran, erreka, bailara… Hainbat txoko ezagutu ahal izan ditugu.

Page 4: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

3

LAGUNARTEA

Zeharkaldi horretara joateak eguneroko errutinarekin puskatzea eskatzen du; norberaren arazoak, egun batzuetarako, alde batera uztea, eta askatasunaren jabe zarela sentitzea. Bestalde, lagun

arteko giroa oso jatorra da. Une atseginak eta ahaztezinak igaro izan ditugu elkarrekin. Ez gaudela bakarrik konturatzen gara, eta zernahirako lagunak hor daudela esku bat emateko prest. Bizitzeko ohikoak ditugun hainbat tresnaren beharrik ez dugula, eta gehienak soberan ditugula; hau da, gutxirekin nahikoa dela. Nolabaiteko arintasuna sumatzen dugu, zama astun bat gainetik kenduko baligute bezala.

Mendi-zeharkaldi hau egitera animatu den jendea ez da urtero

berbera izan, ezta kopuru aldetik berdina ere. Kontuan hartu behar da urte asko iraun duen zerbaitez ari garela. Urte batean bi joan ziren, beste batean lau, hurrengoan sei… Azken urteetan, 8-10en bueltan ibiltzen gara. Pertsona batzuek ia urtero errepikatu dute,

beste batzuek, berriz, urte batzuetan bai, besteetan ez... Egoera pertsonalak erabakigarri izan dira parte hartze horretan: lana, seme-alaben jaiotza, haurdunaldiak zenbait emakumeren kasuetan, prestaketa fisiko eta emozionala, gogoa...

Page 5: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

4

Ibilaldia egiten hasten garenok, normalean, bukatu ere egiten dugu. Baina beti ez da horrela gertatu. Hainbat arrazoi direla medio, batzuk ibilaldia bukatu ezinik gelditu dira: behin, batek ezkontza bat

zuela eta lehenengo eguneko ibilaldia egin ondoren, hurrengo goizean dena jaso eta herri txiki batera hurbildu zen, han neskalagunari deitu eta bila etorri zitzaion autoz; egun horretan bertan, gauerako,

oinez gu iritsi ginen herrira ekarri zuten berriro, ezkontzan egon ondoren. Beste behin, beste batek bigarren egunean utzi egin behar izan zuen, oposizio batzuetara aurkeztu behar zuelako hurrengo egunean. Beste batean, pertsona berberak, amona hil zelako mezua jaso zuen sakeleko telefonoan (esan behar dut gehienetan mugikorra ez dabilela seinalea iristen ez delako, hau da, hots-estaldurarik gabe izaten dugula orokorrean); eta pista batera iritsi, eta hari jarraituz ordu pare bat edo, herri batera iristea lortu zuen. Azkenik, hirugarren bati bi eguneko ibilaldiaren ondoren, oinetan izugarrizko babak atera zitzaizkion —beste batzuei bezala, baina hari oraindik handiagoak—; eta zauri horiekin ibiltzea sufrikario latza bihurtu zen, babak handituta eta haragi bizitan baitzituen; oinaze horiekin ezin zuela aurrera jarraitu eta erretiratzea erabaki zuen. Ahal izan zuenean, inguruko herri batean zegoen lagunari deitu eta bere bila etorri zen autoz.

Page 6: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

5

AFARI-BILERA

Irteera egin baino hilabete bat lehenago afari bat antolatzen dugu. Han, aurreko urteko diapositibak ikusteaz gain, urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu” dela, esango nuke. Zeharkaldietan gidari lanak betetzen dituen lagunak, lehenago pentsatuta eta erabakita duen bidea aurkeztu, eta normalean, aho batez onartzen dugulako. Gure lagun horri, behin baino gehiagotan, “el jefe ese” deitu izan diogu, “GPS”tik bereizteko. Hark mendian duen orientatzeko sena tramankulu horrekin alderatu daitekeelako, eta berak markatzen duen bidea segitzen dugulako guztiok: txintxo-txintxo, askotan; eta mekaguenka, besteetan. Izan ere, batzuetan, bidea ez da espero dugun bezain erosoa. Oro har, antzinako bide asko, aspaldiko bide zaharrak, erabiltzen ez direnez sasiak hartuta daude, eta horiek zeharkatzeko komeri franko izaten ditugu.

BIDEAK

Zeharkaldi hauen helburuetako bat, garai batean leku batetik bestera joateko erabiltzen ziren bideak eta bidexkak errekuperatzea da; eta askotan biderik gabeko ibilbideak aukeratzen dira. Horretarako, bi motatako

Page 7: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

6

mapak erabiltzen ditugu: alde batetik, gaur egun, inongo dendatan aurkitzen ez diren mapa zahar batzuk, non, askotan, bide zaharkituak eta dagoeneko desagertzeko zorian daudenak agertzen diren; eta bestetik, salgai eta eguneratuta dauden beste batzuk. Horietan, bide nagusiak egindako pista berriak dira, baina, hala eta guztiz ere, pista guzti-guztiak ez dira agertzen, etengabe berriak eraikitzen ari direlako.

Mendiko pistak barra-barra eta irizpide argirik gabe zabaltzen dira, askotan. Baso-ustiapenak pistak egitea dakar, eta horrek

lurzoruaren higadura sortzen du. Mugimendu handiak eragiten ditu aldapa handiko lekuetan, paisaian inpaktu handia eragiten dute, eta gainera, ez dira behar bezalako hustubideak egiten.

Bestalde, gainera, egungo basogintzak sekulako inpaktua du oihanean, batik bat eskala handian eta tresneria astuna eta zaratatsua erabiliz egiten delako; halaber, pistak zabaltzeko egiten diren lanek ere estres handia sortzen dute oihaneko animalia basati gehienetan. Horrez gain, pistetan ibiltzeko eragozpenik ez dagoenez, gizakiaren presentzia ikaragarri ugaritu da lehen inor ibiltzen ez zen bazterretan ere. Hori gutxi balitz, turismo “mendizalea” erakartzearen alde egiten diren ahalegin guztiak bultzatzen dira: mendiko aterpe eta antzeko azpiegituren hedapenak; mendi-bide berrien zabaltze eta promozioak; “bazter ezkutuak” ezagutzeko zaletasunak; eta batez ere, ia edonora automobilez iristeko dauden erraztasunak.

Page 8: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

7

Pista horiek mendiari edo basoari egiten dioten kalteaz gain, betiko bide zaharrentzat kaltegarri ere badira, haiek moztu egiten dituztelako eta nondik jarraitzen duten jakitea zaila egiten dutelako; askotan, ebaketaren ondorioz, mendian sortzen diren altueren arteko aldeen eraginez, lehengo bideari berriro ekitea oztopatu egiten dute edota irisgarritasuna galarazi egiten dute. Edozein modutan, antzinako bide haiek dira gustuko ditugunak; militarren mapa zaharretan, eskala egoki batekin, agertzen direnak eta oztopo guztien gainetik jarraitzen ditugunak.

Hainbatetan, pista eroso askoak aurrez aurre ikusten ditugunean, eta gidariak pistatik atera eta biderik ez dagoen tokitatik eramaten gaituenean, edota auskalo zer-nolako bideren hautua egiten duenean, egonezina, ziurtasunik eza, amorrazioa... sorrarazten dizkigu. Orduan, beti ere giro alai eta umoretsuan, harengatik gaizki esaka hasten gara. Bidegurutzetan, aukera bat baino gehiago dagoenean, beti, bide zailena, aldapatsuena, zikinena... aukeratzen duela iruditzen zaigu. Nekea eta barruko ezinegona norbaitengan deskargatzeko beharra sentitzen baitugu, norbaitengatik marmarka aritzeak barrua lasaitzen laguntzen baitu; beste batzuetan, berriz, barruan gordetzen dugu nahigabea, eta isil-isilik, bideari ekiten diogu, aukera hobearen ezean. Eta horrela gertatzen da, bidexka ziztrin horiek jarraituz, leku zoragarri eta xarmangarriak topatzen ditugula.

Page 9: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

8

Askotan, artalde bateko ardiak sentitu izan gara artzainaren atzetik. Ideia horrekin lotuta makina bat txantxa egin izan ditugu gure artean. Hala, bakoitzak taldean jokatzen duen rola edo une horretan betetzen duen eginkizuna kontuan hartuta, mota

askotako ardiak izan gintezke, hala nola ardi marmartia, kaka-ardia (zaborra eramatea tokatzen zaionari deritzogu), ardi koipetsua, ardi beltza… era horretako txorakeriak esaten ibiltzen gara bidean.

Horrelakoetan, haren lidergoa ere kuestionatu izan dugu. Eta gertatu izan zaigu, bidea bitan banatzen zenean eta garbi ikusten ez zenean zein zen gurea, ataka horretatik ateratzeko guk, ardiok, erabakitzea bide aukeraketa demokratikoki egin behar dela. Zein bide hartu, denen iritzia kontuan hartuta, egingo dela. Horrela, zenbaitetan suertatu zaigu, non aurkitzen garen edo nora jo ez jakitea.

Halakoetan, bakoitzak inongo oinarririk gabeko iritzia ematen du. Batek, zerbait argitu nahian, beti gainean daraman errepide-mapa bat ateratzen du, eta hari begira jartzen da, irtenbidea hor bilatuko duelakoan, nahiz eta, gu basoaren

erdian galduta egon, errepideetatik urrun. Beste batek, txanpona (tazo bat) botatzen du eta ateratzen denaren arabera aukeratzen du, eta iritzia ematen du: aurkia bada eskuinera, ifrentzua ezkerrera. Hirugarren batek GPS bat eramaten du eta txandaka-txandaka hari ere begiratzen diogu. Koordenatuak ematen omen ditu ez dakit zenbat satelitek bidaliak, baina datu horrekin ez dakigu zer egin, handik nola atera ez baitigu esaten, eta berdin-berdin jarraitzen dugu galduta...

Page 10: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

9

Eskerrak gure gidaria, “el jefe ese”, kritika horietatik guztietatik gainetik dagoen, eta gorrarena egiten oso ondo dakien, bestela, gaur egun oraindik, mendiren batean bueltaka, galduta ginateke. Zenbat aldiz eraman gaitu, abentura bila, biderik ez dagoen tokitatik! Esan beharrik ez dago, makina bat

aldiz, apuru franko pasatakoak garela; baina zorionez, beti onik atera gara. Ez zaigu inoiz ahaztuko sasi tartetik ezin atera pasa genuen

arratsalde hura! Gorriak ikusi genituen! Denak galtza motzetan, hanka guztiak larrututa, odoletan, eta zauriz beteta amaitu genuen. Trago latza izan zen hura! Horrelako esperientzia batzuk tarteka gertatu izan zaizkigu: biderik gabeko bidea amaiezina dela sentitzea, galduta gaudenaren sentipena… Egoera zail eta korapilatsuetan bakoitzaren tenplea, indarra, konfiantza… lagungarri izaten dira aurrera egiteko.

Baina dena ez da horren beltza, horrelako gertaerak bakanak izan dira. Orokorrean, bide zoragarrietatik joaten gara. Baso ezin ederragoak zeharkatzen ditugu, eta askotan, topatzen ditugun paisaia paregabeei begiratuz mundu honetan beste ezer ez dugula desiratzen sentitu izan dugu.

Page 11: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

10

JANARIA

Lehen aipatu dudan afari-bilera horretan, ibilbideaz gain, janariarekin lotura duten zenbait erabaki ere hartzen ditugu: alde batetik, janaria egiteko zenbat su txiki, eta zenbat lapiko txiki behar diren; eta bestetik, zer janari mota eta zer kantitate erosiko dugun. Hori guztia, joango garen lagun kopuruaren arabera zehazten da.

Eltzetxo eta su txiki

bakoitza, gehienez lau pertsonentzat izaten da. Gaur egun, eramaten ditugun su txikiak gasezko kartutxoak dira. Hasieran, alkoholezko su txikiak —“infiernillo” delakoak—

eramaten genituen, baina konturatu ginen, erromantikoagoak izateaz aparte, ez zutela merezi. Karga aldetik, gasezkoek pixka bat gehiago dute, baina su ederragoa eman eta hobeto berotzen dute. Horregatik, berrikuntza hori onartu genuen.

Janari mota eta kantitatea erabakitzeko garaian, otorduak kontuan hartzen dira:

GOSARIAK:

• Capuccino izeneko sobreak: kafea, esnea eta azukrea dute. Nahikoa da ura berotzea eta hara sobreko hautsa botatzea, eta ondoren nahastea, kafesne goxo bat lortzeko.

Page 12: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

11

Garai batean esne-hautsa eramaten genuen, (esne-kaxak ez, zamatsuak baitira) eta harekin nahasteko Cola-Cao edo kafe disolbagarria, baina Capuccinoak deskubritu genituenetik haiek eramatea askoz ere erosoago zela eta errazago moldatzen ginela konturatu ginen. • Kafe disolbagarriko sobreak: kafe hutsa nahi duenarentzat. • Azukre-sobreak: kafea gozoa hartzea gustatzen zaienentzat. • Gailetak edo “busti-busti”-ak. Hasieran, mueslia (hainbat zereal

eta fruitu lehorren nahasketa) eramaten genuen. Sherpen gosaria omen. Baina, urteak aurrera joan diren heinean, moko-goxo bihurtu gara eta hain elikagarriak izan ez arren, gusturago jaten ditugu betiko gailetak. Mota askotakoak erosten ditugu, denen gustukoak izan daitezen: integralak, txokolatedunak, laranjaz edo beste fruitu batez beteta daudenak…

HAMAIKETAKOAK, BAZKARIAK ETA ASKARIAK:

Ogitarteko txiki batzuk prestatzeko eta mokadu batzuk jateko janaria (guk “pikeak” deitzen diegu):

• Ogia: hiru egunetarako adina • hestebeteak: txorizoa,

saltxitxoia, urdaiazpikoa, basurde-burua…

• patea

Page 13: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

12

• fruitu lehorrak: aranpasak, mahaspasak, almendrak, pikuak, kakahueteak, hurrak...

• gazta • gailetak • txokolatea • ura • ardoa

Oro har, hori izaten da eramaten dugun janarien zerrenda. Esan behar dut, urteak aurrera joan ahala, gosariekin gertatu zaigun bezala, gainontzeko janari motekin ere, gertatu zaigula. Hau da, orain eramaten duguna lehenengo urtekoekin alderatuko

bagenu, ikusiko genukeen hauek direla aldeak: alde batetik, hestebeteak; lehen ere eramaten genituen, baina kopuru aldetik gutxiago, eta kalitateari erreparatuz gero arruntagoak ziren, orain ordea, kantitatea handitzeaz gain, askoz ere hobeak dira, hala nola Errioxako txorizoa, Jabugoko urdaiazpikoa, saltxitxoi iberikoak eta abar. Bestetik, pate mota ere aldatu dugu; “Apis” edo horietako pate arrunt bat eramatetik, “foie” goxo bat eramatera pasatu gara. Bestalde, gazta motak ere askoz ere ugariagoak dira. Lehen, mota bakarrekoa; gaur egun berriz, askotarikoak: Idiazabalgoa, roquefort, ahuntzarena... Txokolatea ere, denen gustukoa izaten da: esnearekin, beltza, kakao portzentaje handia duena, laranjazkoa eta abar. Fruitu lehorrei dagokienez ere, garai batean mota askotakoak eta erruz eramaten genituen bezala,

Page 14: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

13

egun, murrizten joan da haien kopurua eta ugaritasuna; teorian, oso elikagarriak eta horrelako ibilbideetarako egokiak izan arren.

Janari-kontuekin lotuta, ardoa ez dugu ahaztu behar. Ardoa ere, azken urte hauetan sartu dugu gure menuan; lehen, ura genuen edari bakarra. Normalean, zahato bat eramaten dugu, pare bat litro, bi egunetarako. Geldiuneetarako bixigarria izaten da. Eta gure leloa, “bi dauden bitartean zahatoa ez dadila geldirik egon, esan zion artzainak txakurrari”, zintzo-zintzo, betetzen saiatzen gara.

Urte batean, zahatoa eramatea ahaztu zitzaigun, oinez

abiatzear geundela konturatu ginen, Iruritan; eta gauza ez denez, ardoa dzanga-dzanga edatea, ura balitz bezala, oso artetsua den taldekide bati, bat egitea otu zitzaion. “Don Simon” kaxa bat erosi

zuen, gelditzen zen azkena, bertako denda batean. Gero, kaxari, izkina batean, zulo txiki-txiki bat egin zion, eta esparatrapu zati txiki batekin estali zuen. Esparatrapua tapoi gisa erabiltzen genuen, edan behar genuen aldiro, altxa, edan, eta berriro itsatsi egiten

genuen. Ondoren, kaxari izena aldatu, eta “Don Fermin” izena jarri zion. Azkenik, zintzilik eramateko soka ipini zion. Ibilaldi osoa iraun zuen asmakizunak. Arrakasta itzela izan zuen.

Zalantzarik ez dago, adinarekin, mutur-fin

batzuk bilakatu garela, jateko bizioa gailendu egin zaigula, eta eramateagatik, fruta ere eramango genukeela; baina duen pisuak atzera botatzen gaitu. Hala ere, gaitz erdi! Bidean, maiz aurkitzen baititugu marrubiak, masustak eta horrelakoak.

Page 15: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

14

AFARIAK:

Ibilaldian bi afari izaten dira prestatu beharrekoak, azkena Iruñeko alde zaharreko jatetxe batean egiten baitugu, txarangen doinu alaiak entzuten ditugun bitartean. Hasieran, biak desberdinak izaten ziren: egun batean

arroza, eta bestean espagetiak. Gaur, ordea, bietan espagetiak jaten ditugu. Arrazoia? Espagetiak denen gustukoak izateaz gain, guk egiten ditugun moduan, bederen, ur gutxiago behar dute arrozak baino; eta gainera, denbora gutxiagoan egiten dira; ondorioz, ur hori berotzeko gastatu behar den gas-kantitatea ere, txikiagoa da. Beraz, zama arintzeko modu bat da.

Hona hemen afarirako daramatzagun osagaiak:

• espagetiak (4 pertsonentzat,

eguneko 500 g inguru) • piper berdeak (piper bat) • tipula (erdia) • baratxuria (bi ale) • azenarioak (bat) • gatza (ez dugu erosten, norbaitek etxetik eramaten du ontzi

txiki batean) • olioa (botila txiki bat bi egunetarako, baten bat etxetik

eramateaz arduratzen da) • tomate frijitua (200 ml-ko kaxa bat). Nahi duenak botatzeko • txorizoa • perretxikoak (bidean bilatutakoak)

Page 16: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

15

Espagetiak prestatzeko era:

Eltze txiki bakoitzeko, pare bat lagun edo arduratzen dira. Horietako bat sukaldari gisa aritzen da, eta bestea laguntzaile edo “pintxe” lanetan. Lehenengo, tipula zatitzen da. Gero, su txikia piztu, eta gainean, eltzea, olio pixka batekin, jartzen da. Behin, olioa beroa dagoenean, tipula bota eta frijitzen utzi. Geroago, piperra eta

azenarioa txikitu ondoren, gainera bota. Azkenik, txorizo zati batzuk ere botatzea garrantzitsua da, zapore goxoa ematen baitute. Frijituta daudela ikusten denean, espagetiak gehitu; nahasi, eta ura bota dena estali arte. Bukatzeko, gatz pittin bat bota. Espagetiak bigunak daudenean, eta ur gehiena lurrindu bada, paella bat prestatzean egiten den antzera, jateko prest egongo dira. On egin!

A! Errezeta horretan perretxikoak falta dira! Ez ditut aipatu, ez direlako urtero izaten ditugun osagaiak. Hala ere, ohikoa izaten da, lehenengo egunean, basoak zeharkatzen ditugunean, perretxiko batzuk biltzea: onddoak, gibelurdinak, zizak… baina beti ere, guk nahi baino gutxiago topatzen ditugu.

Page 17: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

16

Perretxikoekin lotuta badugu pasadizo bat. Behin, Andian, egun gogor baten ondoren —oso bide luzea eta neketsua izan baitzen egun

horretakoa—, pauso bat gehiago emateko gai ez ginela —gutako bat oinutsik iritsi zen, botek izugarrizko mina ematen ziotelako, hortik atera kontuak!— artzain baten bordara iritsi, gure gorputzak, luze adina zabal,

lurrera bota, eta handik pixka batera, nola hala, afaria prestatzeari ekin genion. Egun horretan, perretxiko mordoxka bildu genituen eta espagetiak egiteko erabili genituen, betiko moduan. Oso argi gutxi zegoen borda hartan. Afaltzen hasi ginen, eta gurekin lehenengo aldiz zetorren lagun bat, iluntasunaz baliatuz, isil-isilik, inori ezer esan gabe, espagetiak jan, eta perretxiko zati guztiak, banan-banan bereizi, eta baztertu egin zituen, platereko izkina batean, denok goraipatu egiten genituen bitartean. “Zein goxoak dauden!” “Kristoren zortea izan dugu!” Hark, berriz, mutu, dena jan zuenaren plantak egin zituen. Bukatu genuenean, norbaitek zerbaitetarako linterna piztu, eta hara non, lagun haren platerean erreparatu eta egindakoaz konturatzen den. Arrazoiengatik galdetuta, eta nabarmen aitzakia asmatzen ari zela nabaritzen zitzaiolarik, perretxikoak ez zitzaizkiola gustatzen erantzun zuen. Ez genion inork sinetsi, noski. Eta barrez, algaraka, hasi ginen denok. Azkenean, denen algaren artean, pozoitsuak izango ote ziren beldurra zuela, eta horregatik ez zituela jan, aitortu zuen. Orduan, adarra jotzen hasi gintzaizkion, eta txantxen artean, argi gelditu zen, pozoitsuak izanez gero, bera bakarrik geldituko zela onik, eta bera izango zela, laguntza bila, korrika ateratzeko gai izango zen bakarra. Hori entzutean, horretan ez zuela pentsatu esan, eta egun horretako nekea eta

Page 18: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

17

sufrimendua gogoan zituelarik, zin egin zigun beste batean perretxiko guztiak jango zituela. Garbi zuen, gehiago ibiltzeko (ahalik eta azkarren, gainera) ala pozoitzeko aukeren artean egonez gero, azkena nahiago zuela.

GAUAK

Mendian pasatzen ditugun bi gau horietatik, bat bakarra, lehenengo gaua, izaten da mendian edo basoan pasatzen duguna, eta bestea, bigarren gaua, beti saiatzen gara herrixka txiki-txiki batean izan dadin; eta

holakoetan, eguraldi txarra egiten badu, eliza baten arkupe batean, edo estalitako frontoi batean, edo... edozelako moduko aterpean lo egiten dugu.

Gaua iristen denean, eguraldi ona egiten badu bederen, sua pizten dugu eta haren inguruan esertzen gara. Suak berotu ez ezik, magikotik ere badu zerbait, arrunt erakargarri egiten duena: piztuta dagoenean, bizirik dagoela dirudi, gutako bat gehiago balitz bezala, eta une oro haren laguntasun fidela sumatzen dugu, etengabeko konpainia egiten, eta sentimendu baikorrez beteta sentitzen gara. Suak gure arteko komunikazioa areagotu egiten duela dirudi. Zenbat algara, barre eta konfidentzia haren bueltan! Barruak lasaitzeko, gure buruarekin bakean sentitzeko, eta pozik egoteko terapia ezin hobea izaten da. Gau horietan bizi izan ditugun une ahaztezin zein magiko horiek bezalakorik ez dago edonoiz.

Page 19: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

18

Lo egiteko garaian, denok gutxi-asko lo egiten dugu; baina batzuek asko baino gehiago gutxi egiten dute, eta beste batzuek

alderantziz. Badira, gau osoa zurrungaka pasatzen dutenak eta badira isil-isilik lo zerraldo egiten dutenak. Badira besteen zurrungengatik esnatu eta lo egin ezinik egoten direnak ere. Era berean, badira gaueko tarte batean

bakarrik zurrunga egiten dutenak eta baita tarte batean bakarrik lo egiten dutenak ere. Badira, azkenik, gau osoan begi zabalik egoten direnak besteen loa zaintzen ariko balira bezala; azken horiei esker gainontzekook biharamunean, gauean entzun diren soinu txiki guztien berri izaten dugu, eta zurrungen lehiaketan nor izan den irabazle jakiten dugu.

Gau izartsuak eta dotoreak izan ditugun bezala, katramilatsuak eta ez hain ederrak ere izan ditugu. Behin, euria goian-behean ari zuela, kanpin-dendatzat egiten zuen plastikoa ez zegoen behar bezala jarrita eta izkina batetik ura sartu zen eta putzu bat sortu zen dendaren barruan. Izkina horretan zeudenak besteengana gehiago arrimatu eta denak pilatuta nola hala, lo egin genuen edo gaua pasatu, behintzat. Izan zen barruan etzanda jartzeko ia toki materialik gabe gelditu zena, eta baldintza horietan lo egin ezinik gau osoa zutik eman zuena ere.

Page 20: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

19

Beste batean, berriz, eltxo ugari zegoen toki batean egin genuen lo. Eltxoek ez ziguten bakean uzten, eta estali gabe genuen zirrikitu txikienaz ere baliatuz zizta egiten ziguten. Gau osoa, azkura

jasan ezinik, aldiro esnatzen ginela pasa genuen. Oso deserosoa izan zen. Biharamunean, esnatu ginenean, aurpegiak ziztadengatik

handituta eta desitxuratuta genituen. Gisa horretan bueltatu ginen etxera, astebete pasatxo behar izan genuen gure aurpegiek betiko itxura hartu arte.

EKIPOA

Soinean jantzita honako arropa hau eramaten dugu:

• Galtza motzak: uda denez galtza motzekin askoz ere freskoagoak joaten gara, bestela bero gehiegi pasatuko genuke.

• Niki bat: betiko kotoizkoa izan daiteke, edo azken boladan kirola egiteko erabiltzen diren fibra sintetiko horietakoa, izerdia kanporatu eta berehala lehortzen den horietakoa.

• Zapi gorria: San Ferminetara goazenez, girotuta joatea gustatzen zaigu; horregatik, lepoan zapi gorria eramaten dugu. Lehen, zapi osoa genuen bakoitzak, baina urtero gertatu izan zaigu baten batek ez zuela; orduan, besteak bezala joan zedin, norbaitek berearen erdia ematen zion; eta horrela gertatu da hainbat urtetan. Gaur egun, bakoitzak zapi gorri baten erdia du.

Page 21: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

20

• Galtzerdiak• Mendiko botak: zapatilak baino

hobeto eusten diote lurrari eta edozelako eguraldiari aurre egiteko aproposagoak dira.

Ekipoari buruz hitz

egiterakoan, kontuan hartu behar dugu oso garrantzitsua dela beharrezko gauzak eramatea; bai, soil-soilik beharrezkoak. Ahalik eta karga gutxien eramaten saiatzen gara. Ez dugu ahaztu behar, ia egun osoan motxila bizkar gainean dugula; eta zenbat eta karga

handiagoa eraman, orduan eta arazo gehiago izan ditzakegula: bizkarreko mina, nekea, esfortzu handiagoa egin beharra, eta abar. Hau da, baztertu behar ditugu baita ustez oso arinak diruditen gauzak ere, azkenean axolagabekeria hori ongi ordaintzen baita. Gezurra dirudi, hasieran ez du ematen, baina oinez asko ibili ondoren, nola nabaritzen den gramo batzuen gorabehera! Beraz, erne, eta motxila ahalik eta arinen prestatu!

Motxila prestatzeko garaian, arestian aipatu dudan zama kontu hori txantxetan hartzeko ez denez, urteetan zehar ekipoko osagai asko, poliki-poliki aldatzen eta berritzen joan gara. Halere, beti gertatzen den bezala, batzuk berrizaleagoak dira beste batzuk baino, eta beti dituzte azken modako gauzak beren motxiletan; beste batzuei, berriz, gehiago kostatzen zaigu gauza

Page 22: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

21

zaharkituak alde batera uztea, merkatuan askoz ere hobeak daudela jakin arren, ordura arte haiekin ongi moldatu baldin bagara. Hala eta guztiz ere, urte hauetan guztietan zehar, denok aldatu edo berritu dugu zer edo zer. Ondoren, eramaten ditugun gauzen zerrenda egin ez ezik, aldaketa horien zergatia azaltzen saiatuko naiz, eta horrela, ekipoko osagaien bilakaera nolakoa izan den ikusiko dugu.

Lehenik eta behin, kanpin-denda: ez dugu ohiko kanpin-dendarik eramaten —lagun kopurua kontuan hartuta, lau pertsonentzat diren horietakoak badira, bi edo hiru beharko genituzke, eta arinenak erosi arren, zama handi samarra lukete, gainean eramateko—; baina bai ordea, haren eginkizun berbera duen plastiko handi bat. Lagun iaio samarrak ditut eta benetako kanpin-dendari batere inbidiarik ez diona fabrikatzen dute: lehenengo, hodi forma ematen diote plastiko horri bi muturrak zinta isolatzailearekin itsatsita; gero, soka batzuk jarri; eta azkenik, makila batzuei eutsita jartzen dute. Barruan toki gutxi dago, baina gutxienez euritik eta hotzetik babesteko balio du. Urte batean, etengabe egin zuen euria, eta

plastikoak makilari ez ziola eusten ikusirik, azpian jarri genuen, gu gainean etzan, eta soberan zegoen plastiko zatia gainetik bota genuen tapaki bat bailitzan; guk burua eta guzti plastikoaren azpian genuela, egin genuen lo; motxilak eta

arropa ere, barruan sartu genituen busti ez zitezen. Ongi funtzionatu zuen asmakizunak, zer edo zer bustita jaiki arren, izan zitekeenarekin alderatzen badugu.

Page 23: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

22

• Ondoren, motxila bera aipatu behar dut: lehenengo urteetan, motxilek aluminiozko egitura zuten eta oso deserosoak ziren; oraingoek, berriz, ez dute zerikusirik, arinagoak izateaz gain, bizkarrera oso ondo egokitzen dira. Beraz, begi-bistakoa da zergatik aldatu genituen.

Motxilaren barruan eraman beharrekoak:

• Isolatzailea: ondo lo egiteko garrantzitsua da eroso egotea, eta gure adinean zeresanik ez. Betikoak eramaten hasi ginen, baina aipatutako erosotasun hori bilatu nahian, urteetan zehar denetik probatu izan dugu. Behin, batek, puzten den plastikozko koltxoneta horietako bat, eraman zuen; baina, gauerdian zulatu, eta lurrean lo egin behar izan zuen gizajoak. Oraingo isolatzaileak, arinak izan arren, pixka bat lodiagoak dira, eta hezurrak lurrean iltzatuta gelditzea eragozten dute, edo lehen bezain iltzatuta ez gelditzea, bederen. Horiek dira fidagarrienak, nahiz eta horren modernoak izan ez: azken urte hauetan, airezko isolatzaileak, azken moda direla dendatan eta, berrizale eta ausart horietako batek eraman izan ditu, eta baita gauren batean, lurrean lo egiten bukatu, aspaldiko koltxoneta zahar horrekin gertatu zen bezala. Beraz, nobedade guztiak, ez dira beti onenak eta ziurrenak. Buruko gisa, ohikoa izaten da jantzi polarra jartzea lozakuaren

Page 24: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

23

azpian; baina azken moda, puzten diren buruko txiki batzuk eramatea da. Batzuk, gainera, lozakuaren funda dute buruko; funda hori puzteko prestatuta baitago. • Lozakua: ibilaldi hauekin hasi ginenean, lozakuak lodiagoak

ziren eta motxilaren barruan asko okupatzen zuten; oraingoak, ordea, finagoak eta arinagoak dira.

• Euritako kapa: behar-beharrezkoa: uste gutxienean euri zaparrada bota dezakeelako, eta blai bukatzerik nahi ez badugu, behintzat, hobe dugu eskura izatea. Urte batzuetan, gainetik kendu ezinik ibili gara, ezta bazkaltzeko ere, egin izan duen eguraldi euritsuaren ondorioz. Mota askotako kapak daude. Onenak, motxila sartzeko tokia dutenak eta mahuka luzeak dituztenak dira, horiek dena ongi estaltzen baitute. Izan ere, badira beste batzuk, motz samarrak, gorputz zatiak agerian uzten dituztenak, mahuka motzak edota motxilarentzat nahiko tokirik ez dutenak;

gainean denbora asko izan ondoren, blai bukatzeko aproposenak. Maiz, gertatu izan zaigu, gainean genuela, bide traketsetatik ibili beharra;

halakoetan, kontuz ibili behar izaten genuen, nonahi trabatu eta puskatu egiten zen eta. Hala ere, konponketa bazuen: hurrengo geldiunean, esparatrapu puska batzuk jarri zuloak estaltzeko, eta aurrera! Horrela, zauriz betetako kapak soinean generamatzala, ibili izan gara behin baino gehiagotan.

Page 25: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

24

• Zira: betiko anoraka edo euritako arrunta eramatetik, gore-tex izenekoa eramatera igaro gara. Abantailarik aipagarrienak arina eta iragazgaitza izatea dira. Uraren eraginetik, haizetik eta hotzetik babesten du, eta aldi berean transpiragarria omen da. Halere, batzuek honetan ere beste batzuei aurrea hartu digute, eta honez gero badute azken belaunaldikoa, aurrekoaren ezaugarri guztiak dituena, eta gainera, oraindik arinagoak izateaz gain, oso-oso gutxi okupatzen dutenak.

• Forru polarra: gauetan, goxo egoteko, behar izaten da hoztu egiten baitu. Garai batean, jertse lodi bat eramaten genuen, baina jantzi polar horiek merkaturatu zirenez geroztik, arrakasta itzela izan zuten: asko berotzen zuten, eta aldi berean oso arinak ziren. Gaur egun, horien artean ere, aldeak badaude. Gutako batzuek oraindik betiko polarra eramaten dugu, baina beste batzuek, ordea, modernoagoak dira, eta lehengoak baino arinagoak diren, eta haizeari pasatzen uzten ez dioten jantziak erosi dituzte, hau da, windstopper edo direnak.

• Jertsea: kotoizkoa edo termikoa izan daiteke. Askotan, egiten duen hotza dela eta polarraren azpitik jantzi behar izaten da, edo bestela, polarra janztea gehiegixko den uneetarako, jertsea oso ondo etortzen da.

Page 26: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

25

• Lepoko zapia: eztarria babesteko zerbait behar izaten da, askotan. Garai batean, leporako ohiko zapi handi bat eramaten genuen; egun, erabilera anitzeko lepo-berogarria edo buffa. Horiek asmatu zituztenetik mundu guztiak erabiltzen ditu zernahirako: leporako, belarriak ez hozteko, bururako…

• Galtza luzeak: gauetan, freskatu egiten duenez, beharrezkoak dira. Erosoak, txandalenak edo, eramaten saiatu.

• Niki pare bat: soinean duguna bustitzen bada edo, aldatu ahal izateko.

• Txanoa: eguzkitik babesteko. Era askotakoa izan daiteke: biseraduna, lastozko kapela, oihalezkoa...

• Mudak eta galtzerdiak:galtzerdiak egun bakoitzeko pare bat eramatea ezinbestekoa da. Oinek askoz ere gutxiago sufritzen dute, galtzerdiak maiz aldatuz gero.

• Txankletak: lehenengo urteetan zapatilak eramaten genituen, baina konturatu ginen, gauetan botak kendu eta horiek jartzen genituenean, eguraldi ona egiten bazuen, ondo; baina txarra eginez gero, busti egiten ziren, eta ibilaldi guztirako bustiak izaten genituen, lehortzea kosta egiten zitzaielako. Orduan, txankletak eramatea bururatu zitzaigun, bustiz gero berehala lehortzen dira, eta gainera, gutxiago pisatzen dute.

Page 27: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

26

• Platera, koilara, sardexka eta labana: platera, normalean, aluminiozkoa izaten da, eta mahai-tresnak arinak, ohikoak baino karga gutxiago dutenak. Nik, neronek, behin hegazkin batean eman zizkidaten batzuk eramaten ditut.

• Edalontzia edo potoa: hasieran, betiko metalezko potoak eramaten genituen, baina gertatzen zitzaigun, kafe beroa ezpainetaratzen genuenean, potoak erre egiten zigula; orduan, gehiago hoztu arte itxaron behar izaten genuen; baina potoak erretzen ez zuenerako kafea dagoeneko hotza zegoen. Horren aurrean, norbaiti plastikozkoak eramatea bururatu zitzaion, eta horrez gero, horrelakoak daramatzagu.

• Linterna: gauez ibiltzea tokatu zaigu behin baino gehiagotan, beraz... Horrez gain, afaria prestatzeko edota afaltzeko behar izaten da. Normalean, kopetan jartzen diren horietakoak eramaten ditugu, edozer gauza egiteko eskuak libre uzten baitizkizu.

• Hortzetako eskuila eta pasta: ahalik eta txikienak. Iruñera iritsi arte dutxatzen ez bagara ere, hortzak, behinik behin, garbitzen ditugu.

• Eskuzapi txiki bat: toalla gisa erabili dezakeguna zenbait mementotan. Izan ere, zenbaitetan, erreka polit askoak, bainatzeko putzu erakargarriak dituztenak topatu, eta sartzeko aukerari ezin izan diegu (diete, hobe esan) ukorik egin. Hemen ere, alde handiak daude batetik bestera: batzuk uraren tenperaturari kasurik egin gabe, deblauki sartzen baitira; eta beste batzuek, berriz, inoiz ez edo gutxitan, behintzat, aurkitzen baitugu tenperatura egokiko putzurik.

Page 28: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

27

• Komuneko papera:bakoitzak erroilu bat eramaten dugu. Gure beharretarako izateaz gain, platera ere paperarekin garbitzen dugu. Lehenengo urteetan, norbait arduratzen zen plater guztiak garbitzeaz, edo bakoitza joaten zen errekara, berea garbitzera; orain berriz, afaria bukatu bezain pronto, bustia dagoen bitartean, papera pasa, eta garbi-garbia gelditzen da. Uretan pasatakoaren inongo mirarik ez du izaten, behintzat!

• Kantinplora: azken boladan, metalezkoa baztertu, eta plastikozko botila bat eramaten dugu haren ordez. Edukiera handiagoa dute, litro eta erdikoak izaten dira, normalean; bidean ur gutxi badago, beteta eramaten dugu (noizbait baita bi botila ere), edota nahi izanez gero, gutxiago okupatu dezan, bildu edo tolestu egin dezakegu. Tolesteko duen gaitasun hori oso garrantzitsua da; askotan

iturri ziztrin batetik hartu behar izaten baitugu ura eta lehengo kantinplorekin inondik ere ezin izango litzatekeena, hauekin posible da, nahi adina tolestu daitezke eta.

Page 29: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

28

• Eguzkitako krema: eguzkiak gupidagabe jotzen duenean, eta karramarroen antzera ez badugu gelditu nahi —askotan gertatu izan zaigun bezala, ematea ahaztu egin zaigulako—, eta gauean lasai lo egin nahi badugu ezinbestekoa da eramatea, eta behar denean ematea. Ahaztu gabe!

Norberaren ekipajeaz gain, bakoitzak eraman behar ditu

komunitarioak diren osagaiak ere: su txikiak, eltzetxoak, kanpin-denda egiteko erabiltzen ditugun plastikoak, eta janaria. Azken horri, atera aurretik soberan dituen paper, plastiko eta estalki guztiak kentzen dizkiogu.

Nola egiten da banaketa? Banaketa egunero

egiten dugu, egunean behin, oinez abiatu aurretik. Plastikozko poltsetan sartzen ditugu komunitarioak diren gauza horiek guztiak. Horrela, pertsona adina poltsa prestatzen ditugu, eta zamaren aldetik denak igualtxoak, edo antzeko pisua izan dezaten saiatzen gara. Ondoren, zozketa egiten dugu (behatzetara) eta bakoitzak tokatu zaion poltsa hartzen du. Horrez gain, zaborra nork eramango duen ere zozketatzen dugu; nor izango den kaka-ardia, alegia; eta egun guztian zehar, hurrengo egunean berriro zozketatzen dugun arte, ardura hori izango du.

Page 30: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

29

Geldiuneetan, karga gutxitzearren, bakoitzak daramana berehala ateratzen du, eta daukan janariaren propaganda egiten hasten da, ea norbait konbentzitu eta haren janaritik jaten duen: tokatu zaizkion gaileta mota horiek zein goxoak diren, edo une hori aproposa dela berak duen txorizoa jateko, edota ez dakit zer gazta mota dastatzeko, eta abar.

Zama dela eta ez dela, behin taldekide batek —lehenengo urtea izaki harentzat—, zomorroei beldurra zienez, motxilan eraman zuen, eltxoak eta zomorroak akabatzeko merkatuan salgai dagoen intsektizida potorik handiena. Bide guztian ez zuen ezer esan, isilik

eta ezkutuan eraman zuen gehiegizko karga hura; baina gaua iritsi zenean eta lo egiteko prestatzen ari ginenean, hara non, ateratzen duen intsektizida pototzar hura eta bere isolatzailearen eta lozakuaren inguruan botatzen duen. Gainontzekoak, hura ikusirik, lur eta zur gelditu ginen hasieran. Ezin genuen sinetsi ikusten ari ginena. Barreari ezin eutsiz “nolatan?” galdetu zion baten batek, “lotan nagoenean zomorrorik ez

hurbiltzeko”. Orduan, ez ginen gehiago gure barruan kabitzen, eta barre-algaraka lehertu ginen. Denbora dezente behar izan genuen baretzeko. Alajaina! Ekintza bera surrealista samarra izateaz gain, ulertezina egiten zitzaigun horrenbeste pisatzen zuen zerbait eramana izatea. Zama arintzeko gramoak nondik kendu hainbeste ahalegin, eta gero hau!

Page 31: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

30

Badira eramaten ditugun eta aipatu ez ditudan beste objektu eta tresna batzuk. Ez ditut zerrenda horretan sartu, ezta komunitarioak diren gauzen artean ere, horiek beti gidari lanak egiten dituenak eramaten dituelako. Honako hauek lirateke: mapak, iparrorratza, argazki-kamera eta botikina. Lehenengo biak orientatzeko, gauden tokian kokatzeko, eta aukeratutako bideak jarraitzeko beharrezkoak dira. Argazki-kamera ere eraman behar da, ibilbidearen argazki sorta ateratzeko eta bukatutakoan diapositiba-emanaldia antolatu ahal izateko. Azkenik, botikina: istripuren bat gertatzen denerako, badaezpada ere, larrialdi baterako gutxieneko batzuk eramatea ezinbestekoa da. Urtero erabiltzen dugu, batez ere, babak sendatzeko: jostorratz batekin baba zulatzen da, ura ateratzeko; gero, haria pasatzen da babaren alde batetik bestera, eta korapilo bat eginda uzten da, zuloa berriro itxi ez dadin; ondoren, merkromina botatzen da baba desinfektatzeko eta lehortzeko; bukatzeko, esparatrapuarekin estaltzen da. Babak atera aurretik, prebentzio gisa, gomendagarria izaten da oinazpiak-eta, esparatrapuz estaltzea.

KLIMA ETA PAISAIAK

Urtero, bidean aurrera goazenean, eta inguruko paisaiari begira jartzen naizenean, sentitzen dudan bakea deskribaezina egiten zait. Une horretan bizitza pausatu egiten dela dirudi, bertako paisaiak barruko zirrikitu guztiak betetzen baititu.

Page 32: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

31

Hainbat paisaia mota zeharkatzen ditugu. Beti ere, bi isurialdeetan dauden klima-ezaugarrien araberakoak izaten dira: kantauriar isurialdean, klima ozeanikoa dago; eta mediterranear isurialdean, berriz, hiru klima mota ditugu Euskal Herrian, klima

mediterraneoa, trantsizio-klima eta mendiko klima. Nahiz eta, tontorrean mendiko klima duten mendilerro batzuk igaro, hala nola Aizkorri, Urbasa, Andia eta Aralar, besteak beste —mendiko klima 1.000 metrotik gorako altuera duten inguruetan izaten da.

Altueran gora egin ahala prezipitazioak ugaritu eta tenperaturak jaitsi egiten dira—; gure ibilbideek, batez ere, bi motatako paisaiak ezagutzeko aukera ematen digute: klima ozeanikoaren eta mediterraneorako trantsizio-klimaren ezaugarrien araberako paisaiak.

Lehenengo egunean, ia beti, oraindik kantauriar isurialdean

izaten gara, urte pare batean izan ezik —urte haietan mediterraneoko isurialdeko bazterretatik bakarrik ibili baikinen zeharkaldi osoan—. Lehen esan bezala, isurialde horri dagokion klima ozeanikoa da: leuntasuna da ezaugarri nagusia, bitarte termikoa urria izaten da eta. Beraz, tenperatura epela du. Bestalde, prezipitazioak ugariak eta erregularrak izaten dira, eta lurruntzen den ura baino gehiago dira. Beraz, erreka eta putzu asko zeharkatu behar izaten ditugu, iturri naturalak aurkitzen ditugu nonahi eta ur faltarik ez dugu sumatzen.

Page 33: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

32

Hori bai, behin baino gehiagotan euria gelditu gabe aritzea tokatu zaigu, patxadaz bazkaltzeko edota atsedena hartzeko aukerarik

gabe: noizbait ere, zutik bazkaldu izan dugu, kapapean, oso egoera kaxkarrean. Beste batzuetan, behe-lainoa sartu izan da, eta tutik ikusten ez genuela ibiltzea ere egokitu zaigu; bidea galdu eta, ezer ikusten ez zenez, nora jo jakin gabe. Horrelakoetan, gure gidariaren sen onaz fidatu behar! Meritu makala ez du gero!

Landaretzak klimaren ezaugarri horiekin bat egiten du, eta horrela gurutzatzen ditugu: pagadiak, hariztiak,

gaztainondoen basoak… Halako basoetan, zuhaitzei hostoak erortzen zaizkie, neguan. Oso oparotasun handikoak dira. Eta baso horietan

tipikoak diren hainbat zuhaitz eta zuhaixka ere topatzen ditugu, besteak beste, gorostiak, ezpelak, haginak, haltzak, ezkiak, zumarrak, astigarrak, urkiak, lizarrak, hurritzak eta elorriak. Lurra ere aberatsa da, eta lodia; eta izaki

bizidun ugari bizi dira hartan. Basoak ez ezik, otalurrak eta belardiak ere oso ugariak izaten dira. Otalurra sastrakadien zona zabala da. Espezie nagusiak txilarra, otea edo iratzea eta isatsa dira. Belardiek, berriz, lur zati handiak hartzen dituzte paisaia ozeanikoetan; horietan, ugari dira belarrak eta larreak. Tarteka baserriren bat edo beste ere ikus dezakegu.

Page 34: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

33

Bigarren egunean, trantsizio-klimaren ezaugarrien arabera sortzen diren paisaiak zapaltzen ditugu. Trantsizio-klima klima ozeanikoaren eta klima mediterraneo kontinentalaren erdibidekoa da.

Iparraldetik hegoaldera egin ahala, prezipitazioak geroz eta urriagoak dira eta tenperaturak muturrekoagoak, hau da, uda beroagoak eta negu hotzagoak, itsasoaren ahalmen termoerregulatzailearen eragina

txikiagoa delako. Arabako lurralde gehienak eta Nafarroako erdialdeak dute klima hau. Udan, gu joaten garen garaian, eguzkiak gal-gal jotzen du normalean, eta ibiltzea nekeza izaten da, gehiago izerditzen dugu eta aldapa gora egitea gogorrago bihurtzen da.

Paisaia mota honetan, aurrekoan ez bezala, basoak urriagoak dira eta ez horren itxiak: zuhaitz gutxiago daude eta bakanduago agertzen dira. Horien adibide dira artelatzak, arteak, ereinotzak, gurbitzak, ametzak... eta beste hainbat zuhaixka eta sastraka ere jaiotzen dira. Iruñea aldera hurbiltzen goazen neurrian, etxe solteak ez dira ikusten aurreko egunean bezala, denak herri txikietan bilduta baitaude. Era berean, lurreko langintzak paisaia naturalak landa paisaia bihurtzen dituela ikusten dugu. Horrela, ez da harritzekoa gari-soroak ikustea, edo ekilorez betetako landak, edota garagarrez landatutako lurzoruak. Usain goxoa bezain erakargarria duten hainbat belar mota ere izaten dira. Benetan zoragarriak dira paisaia hauek, izan ere, alaitasuna eta bakea igortzen dute aldi berean.

Page 35: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

34

Inguru hauetan, euri gutxiago egiten duenez, ur-erreserba handiagoak eraman behar izaten ditugu, bide puska luze batean urik ez topatzea gerta daitekeelako.

Ura zein beharrezkoa den konturatu ginen egun hura ez zait ahaztuko, behin, larri ibili baikinen. Egun hartan izugarrizko beroa egiten zuen, eguzkiak kiskali beharrean jotzen zuen, bidean zeharkatzen

genituen erreka guztiak ere lehorrak zeuden, kantinploretan urik gelditzen ez... Ordutan eta ordutan ur-tanta bat bakarra ere ez genuen aurkitu, egarria jasanezina bihurtu zitzaigun, bidea sekula ez zela bukatuko zirudien… Hala ere, pauso bat gehiago ezin duzula eman uste duzunean, beti bat gehiago eman liteke. Nola hala, azkenean iritsi ginen ura zegoen herrixka batera. A ze egarria egun hartan! Orduan jakin genuen zer den benetan egarria pasatzea!

PAISAIA BATZUEN ERALDAKETA

Paisaiei buruz hitz egiteko garaian, ezin dut aipatu gabe utzi, azken urte hauetan, batzuek halabeharrez jasan duten eraldaketa. Eztabaidagarriak diren bi kasuen aipamen motz bat egingo dut: mendi-tontor askotan jarri dituzten haize-errotak, eta Itoitzeko urtegiaren eraikuntza.

Page 36: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

35

HAIZE-ERROTAK

Urte batean, haize-errota batzuen ondotik igarotzen zen bidetik joan ginen eta inpaktu fisikoaz gain, haize-errotek zer-nolako kalteak eragiten dituzten konturatu ginen, ahaztu gabe hain beharrezko dugun energia-iturri ere badirela. Noski, energia berriztagarriak beti dira erregai fosilak baino garbiagoak: kutsadura atmosferikorik ez dute sortzen. Hala ere, hori ez da kontua. Inork ez du zalantzan jartzen haize-energia berriztagarria eta garbia dela, bai; baina horrek ez du esan nahi edozein leku jartzeko egokia denik, kontuan harturik egin beharreko azpiegiturek, hesiek, pistek eta haize-errota erraldoiek orain arte salbu egon den inguru bati itzeleko kaltea egiten diotela. Bestalde, dituzten besotzar erraldoi horiek hegaztiak harrapatu eta hil egiten dituzte; eta gainera, ateratzen duten zarata ere ez da nolanahikoa, inguruko fauna uxatzea lortzen dute eta.

Parke eolikoak alternatiba moduan saltzen dira. Ingurumena zaintzen duen energia-iturria balitz bezala, baina garbi dago proiektu hauen helburua ez dela ingurumena babestea; eta ingurumenean sortzen

dituen kalteak oso ondo neurtu gabe egon arren, ez direla hain mespretxagarriak. Baina ez gaitezen engaina, merezitako mendiak ditugu, energia-kontsumoak gorakada itzela izan baitu azken urteotan. Kontsumoa jaun eta jabe den gizarte honetan, energia murrizketak kontsumo ohitura asko aldatzea eskatzen du eta.

Page 37: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

36

ITOITZEKO URTEGIA

Itoitzeko urtegiari buruz esan behar dut bi aldiz pasa garela haren ondotik. Lehenengoan, oraindik egiten ari zirenean, eta inguruko herriak zutik irauten zutenean. Aldi hartan, sekulako ekaitz elektrikoa jasan genuela gogoratzen dut, beldurtzeko modukoa, munduaren akabera zetorrenaren iragarpena baitzirudien. Bigarrenean eta azkenekoan, bukatuta eta betetzen hasiak zirenean, eta herriak ordurako urpean zirenean. Polemika sortu zuen urtegi honen eraikuntzak.

Itoitz Nafarroako Artze eta Longida ibarretan eraiki den urtegia da. Izena bere gain hartu duen herri bati zor zaio. Nafarroan dagoen urtegirik handiena da. Urtegiaren helburuak betetzeko —Irati ibaiaren emaria kontrolpean edukitzea eta zenbait eremu urez hornitzea, esate baterako eremu urbanizatuak, industrialdeak eta nekazal zonaldeak— Nafarroako Ubidea ere eraiki behar izan zen. Itoitzeko urtegiaren eraikuntza polemikoa izan da oso. Askoren ustez urari emango zitzaizkion erabilpenak ez ziren nahiko zilegi gune natural

Page 38: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

37

horiek eta zenbait herri urpean uzteko. Horrez gain, zenbait adituren ustetan, urtegiko ezkerreko malda ez da oso egonkorra, eta zalantzan jartzen dute urtegia betetzekotan uraren pisua jasango duen ideia. Kritika horietaz baliatuta aurkako protestaldi eta ekintza zuzen baina baketsuak eraman izan dira aurrera. Protestak protesta, urtegia altxatu zen eta Nafarroako Ubidea ere eraiki dute. Dena den, azkenaldi honetan, urtegia betetzeko prozesuarekin batera, gero eta gehiago sumatu dira lurrikarak Nafarroako ekialde osoan. Aditu batzuek kontuz ibiltzeko gomendioa eman arren, Espainiako Ingurumen Ministerioak urtegia betetzearen eta lurrikaren artean erlaziorik ez zegoen txostena kaleratu zuen. Hortaz, aurrera doaz obrak.

AKAINAK

Zeharkaldi hauetan ezagutu ditugun paraje mota guztiak, isurialde bateko zein besteko izan, ederrak eta erakargarriak dira. Zein baino zein zoragarriago baita. Baina bertan bizi diren zomorro ñimiño batzuek sekulako izua sorrarazten digute: akainak.

Akainak animaliak, bereziki ardiak, ibiltzen diren tokietan izaten

dira nagusiki. Basoetan ere ugari izaten dira, eta landare handietan ere bai, iratze eta larre hazietan, adibidez. Hor daude, zelatan, abere edo pertsona baten gainera noiz igoko zain, odola zurrupatzeko.

Page 39: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

38

Akainen ziztakoak ia ez du minik egiten, eta ohartu ere ez da egiten bat, baina bizia arriskuan jartzera ere irits liteke garaiz erantzun ezean, hainbat gaixotasun kutsa ditzakeelako. Akainak

zizta egiten digunean, larruazalari atxikita geratzen da; orduan aska dadin alkoholez, gasolinaz edo olioz busti behar da larruazala. Gero, erauzi egin behar da; komeni da gorantz tira eginez kentzea, larruazalarekiko perpendikularki. Kendu ondoren, urarekin eta xaboiarekin garbitu behar da ingurua, eta desinfektatu.

Askotan sufritu izan ditugu akainen ziztadak. Ibilaldia bukatu ondoren, gorputzean baten bat topatzea arrunt samarra da. Nonahi egon daitezke, beti ere ezkutuan; agerian zeuden aldi hartan izan ezik. Egun hartan —bero sargoria zegoen eta lurzorua nahiko lehorra—, soro bat gurutzatzen ari ginela, hara non akain plaga batek eraso zigun. Lurretik gure gorputzera igotzen saiatzen ziren, ehunaka, milaka akain. Hanketara, besoetara, gorputzeko edozein tokitara igotzen saiatzen ziren. Hori ikusita ziztu bizian handik ateratzen saiatu ginen. Ezin genuen sinistu ikusitakoa! Lehenengo aldia zen modu horretan, horren nabarmen, ikusten genituena! Berriro, zorionez, ez zaigu halakorik gertatu.

Page 40: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

39

IRUÑEA

Hirugarren egunean, abenturak abentura, gure helmugara iristen gara: Iruñera. Batzuetan, Iruñea bertara —Gaztelu enparantzara— iritsi izan gara oinez, baina beste batzuetan, urte horretako planaren arabera, inguruko herri batean bukatu izan dugu ibilaldia, esate baterako Lizarran, Atarrabian, Irurtzunen eta abar.

Normalean, aldez aurretik zein herritan bukatuko dugun badakigunez, hara iristen garen egunean autoz joan den lagun bat izaten dugu gure zain; edo bestela, ibilaldiaren aurretik

gutako norbaitek han utzitako autoa egoten da. Horretarako, lehendik bigarren poltsa bat prestatu behar dugu, Iruñean jantzita eramango dugun arroparekin, eta autoa eramango duenari eman.

Auto hori garrantzitsua da, bertan, higiene pertsonalerako tresnak, esku-oihala eta arropa garbia izaten dugulako, gero Iruñean txukun eta garbi jantzita ibiltzeko. Oinetakoen kasuan, alpargatak izan ezik, eroso ditugun edozein eraman daitezke. Hori diot behin, lagun batzuek alpargata batzuk jantzi zituztelako Iruñean tabernaz taberna ibiltzeko. Gauak aurrera egin ahala eta komunera joaten ziren aldiro, beren alpargatek lurrean zeuden pixa-putzuak xurgatu egiten zituztela ikusi zuten, eta hartu zuten pisua eta usaina jasan ezinak zirenez, oinetakoak aldatzea erabaki zuten, eta berriro mendiko botak jarri behar izan zituzten gaupasa burutzeko.

Page 41: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

40

Behin poltsa hori eskuratuta, herriko igerilekura joaten gara. Han merezitako bainua hartu, txukun eta dotore jantzi eta Iruñera abiatzen gara. Lehenengo, motxilak nonbait uzten ditugu: urte askotan ezagun batzuek beren etxebizitza utzi izan digute, bertan gauzak uzteko edo dena delakorako; beste batzuetan, berriz, autoan kabitzen direnak sartu eta gainontzekoak kontsignan utzi izan ditugu.

Ondoren, afaltzera joaten gara, jai-giroa duen alde zaharreko taberna batera —hainbat urtetan, azken etapa honetara propio, lagun gehiago ere apuntatu izan dira— eta hortik aurrera gaupasa egiten ahalegintzen gara. Batzuetan, konturatu gabe, ziztu bizian pasatzen da gaua; besteetan, ordea, makina bat kostata, batzuei behinik behin. Zahartzearen seinale ote? Halakoetan, gehiago gelditu nahi ez, eta gauerdian autoa hartu eta herrira bueltatu izan gara batzuk.

Beste batzuk, berriz, beti gazte mantentzen direla zalantzarik ez dago. Horiek hurrengo goizean, entzierroa ikusi, eta txokolatea txurroekin gosaltzera joaten dira. Gero, hankak arrastaka, nekatuta baina pozik aldi berean ibilaldiaren etapa guzti-guztiak ondo burutu dituztelako, Donostiara ekarriko dituen autobusera igotzen dira, eta eseri bezain pronto, lo hartzen dute.

Page 42: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

41

IBILBIDEEN KRONIKA

Page 43: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

42

1988. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez

1.EGUNA

Aritxulegitik atera, San Anton urtegira jaitsi eta Endara erreka jarraituz Endarlatsarantz abiatu ziren erreka ertzetik; baina oso estua eta sakona denez, bueltaka ibili arren ezin izan zuten aurrera jarraitu. Orduan, ezkerrera jo, eta Pagogaina igo zuten. Handik bide arruntetik Endarlatsara iritsi ziren. Ordurako, lau ordu zeramatzaten gelditu gabe, lur jota zeuden, baina hala ere, aurrera!

Endarlatsatik tren bide zaharretik Lesakaraino joan ziren. Han,

berandutzen ari zenez, auto-stop egin eta Donezteberaino eraman zituzten autoz. Bertan, gero Iruñean jantziko zituzten alpargata pare bana erosi zituzten. Doneztebetik Igurineraino (Donamariako auzoa). Han, koadrilakoen artean alokatuta zuten baserrian, lo egin zuten.

Page 44: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

43

2. EGUNA

Igurindik Artzi herriraino. Hemendik, karlisten bide zaharrak hartuta, Labeaga ingurura joan ziren (Labeaga isurialdeen arteko muga da). Hortik Ultzama aldera jaitsi ziren Alkotzeraino. Oso bide polita, baso izugarri ederrak zeharkatu zituzten: pagadiak izan ziren, batez ere. Handik, errepide ondotik, Gerendiainen ingurura iritsi ziren. Batez beste, hamar orduko ibilaldia izan zen. Iritsi, afaldu, eta makal batzuen azpian denda jarri, eta lo egin zuten.

3. EGUNA Esnatu eta Lizasora, handik Ziganda aldera jo zuten. Gero, San

Urbano baselizara iritsi ziren. Handik, Atarrabiara, eta azkenik, Iruñeko Gaztelu plazan bukatu zuten. Taberna bateko biltegian motxilak utzi eta bertan zegoen harraskan garbitu, bizarra egin... eta gaupasarako prestatu ziren, alpargata zuri eta guzti...

Urte hartako ibilaldian eguraldi aparta izan zuten. Zerua urdina eta bero itzela izan zituzten. Egarri handia pasa zuten, bidean ur gutxi topatu zutelako.

Page 45: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

44

1989. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Agus Arrieta • Inma Torres

1. EGUNA

Andoainera trenez joan ziren. Oinez abiatu ziren Leitzarango trenbide zaharretik Leitzaraino. Hemen zeudela, izugarrizko ekaitz bortitza jasan behar izan zuten. Gero, Leitzatik trenbideari jarraituz berriro, beste 3 km gutxi gorabehera egin zituzten aurrera. Azkenik, Erasote ingurura iritsi eta hango borda batean lo egin zuten. Bordak bi solairu zituen, behean ardiak zeuden eta goiko solairuan bazter batean lastoa zegoen arren, etzanda jartzeko adina leku bazegoen, beraz, han lo egin zuten egurrezko lurraren gainean. Gaua trumoitsua izan zen eta etengabe tximista ugarik zeharkatzen zuten zerua, baina hurrengo goizerako atertu zuen.

Page 46: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

45

2. EGUNA

Bordatik bide zahar bat hartu zuten, Leitza-Arrarats bidea izenekoa, Arraratseraino iritsi arte. Hara iritsi baino lehen Arraratseko portua ezagutu zuten, izugarri polita eta atsegina dena. Harrez gero, makina bat alditan ere pasa izan gara hortik. Arraratsera ailegatu eta handik beste bide zahar bat hartu zuten Orokietako Olara zihoana. Garai horretan oraindik bide zaharrak, garai bateko bide nagusiak,

nahiko ondo mantentzen ziren eta oraindik posible zen bi herrien arteko ibilbidea egitea arazo handirik gabe. Handik Ilarregira, Basaburuan kokatuta dagoen herrixkara, beste bide bat hartuz. Aurrera segi, eta Suarbera; handik bide txiki batetik Auza, Larraintzar,Gorrontz-Olano, Egillor, Eritze eta Beorburupasatuz Otsakara iritsi ziren. Azkeneko herri horretan, elizako aterpetxoan lo egin zuten. Bide guztian zehar, eguraldi on samarra izan

arren, iritsi bezain laster, berriro egundainoko euri-jasa bota zuen.

3. EGUNA Hurrengo egunean, Osinaga,

Aristregi eta Eltxumendi pasatuta Saratsan bukatu zuten. Han dagoen gasolindegiaren parean behatza jarri eta Iruñeraino eraman zituzten. Iruñean norbaitek utzitako

etxebizitza erabili zuten dutxatzeko eta arropa aldatzeko. Parrandarako prest zeuden.

Page 47: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

46

1990. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Agus Arrieta • Belen Aranzabal • Isa Marin • Luisi Balerdi

1. EGUNA

Ataunetik abiatu ziren. Ataungo San Martin auzoaren gainean dagoen Aralegi-Berria baserriaren ondotik. Batzuetan, bideska batetik eta besteetan, pista berri eta lokaztuetatik (kamioiak baitzebiltzan inguruko pagadietatik enborrak garraiatzen). Gero, Igaratzako bidetik zihoazela kuku-prakaz betetako zelai ikaragarri politak ikusi zituzten. Igaratzatik, guardetxea igarota, San Migeleraino iritsi ziren. Handik Irañetara joan, Arakil bailaran, eta bertako pilotalekuan lo egin zuten. Bide guztian zehar eguzkia izan zuten, zerua urdin-urdina.

Page 48: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

47

2. EGUNA

Hurrengo egunean, San Donato mendikatearen gainean dagoen Irañetako gainara igo ziren. Goitik Satrustegi mendizerrarantz jo zuten, baina lehenengo aukeran Olloko Sakanera joan ziren San Esteban baseliza bidean utzita. Ollon lo egin zuten, elizako aterpe txikian.

3. EGUNA

Biharamunean, Iltzarbe eta Senosiaingo Benta pasatuta

Saratsara iritsi ziren. Handik, batzuk auto-stop eginez eta beste batzuk autobusez, Iruñera joan ziren. Han lagun batek etxebizitza utzi zien zernahirako erabiltzeko.

Bide guztian zehar, hiru egunetan, eguraldi ezin hobea izan zuten: zerua urdin-urdina. Hori bai, eguzkiak gogotik jotzen zuen.

Page 49: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

48

1991. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Kepa Bengoetxea • Lurdes Galarraga • Mertxe Aranzabal • Iñaki Izagirre • Javi Sarasola

1. EGUNA

Donibane Garazitik abiatuta autoz, Hountto auzotik pasa eta Santiagoko bideari jarraituz Bentarteko gainara joan ginen. Hemendik oinez Menditxipi zeharkatu eta Orreagara iritsi ginen. Bidean, perretxiko mordoa zegoen eta poltsa batzuk bete genituen. Gero, afarirako, Orreagako taberna batean arrautza batzuk eskatu eta jasotako perretxikoekin tortilla mundiala prestatu eta ederki afaldu genuen. Gero, hango fraide batzuk erromesak ginela ezin konbentzitu ibili ondoren —ez ahaztu lepoan zapi gorriak generamatzala—, azkenean, ederki kostata, lortu genuen eta egurrezko lurra zuen gela bat utzi ziguten lo egiteko.

Page 50: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

49

2. EGUNA

Hurrengo egunean, batzuetan Donejakue bideari jarraitu genion eta beste batzuetan ez; baina beti ere bide txikietatik. Lehendabizi, Auritzera; gero, Aurizberri,Mezkiritz, Ureta, Bizkarreta-Gerendiain, Lintzoain, Erro eta Erroko gaina zeharkatuta, Zubirira joan ginen lo egitera. Bertan, egun horretan, autoz, lagun batzuek eramandako afaria (oilasko erreak) bapo jan genuen.

3. EGUNA

Biharamunean,

Osteritz, Ilarratz, Ezkirotz,Akerretako Benta, Idoi,Zuriain, Iroz, Zabaldika eta Arleta igarota, tipi-tapa Atarrabiako igerilekura iritsi ginen bainua eta dutxa eder bat hartzera.

Hiru egun horietan oso eguraldi ona egin zuen eta kristoren beroa pasa genuen.

Page 51: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

50

1992. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Lurdes Galarraga

Urte honetako ibilaldia bi egunekoa izan zen.

1. EGUNA

Lehenengo egunean, Iruritatik atera ginen; haraino, lagun batek autoz eraman gintuen. Oinez abiatu eta lehendabizi, Maisuenea baserria; eta gero, Juanisotenea baserria pasa. Handik, beti ere pagadi izugarriak zeharkatuz, Kinto Real izeneko bordara iritsi ginen. Bertan gelditu ginen gaua pasatzen.

Page 52: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

51

2. EGUNA

Hurrengo egunean Kintoa (Quinto Real) izeneko baso-aldea zeharkatu eta Okoro ingurura iritsi ginen. Hortik, Pilotasoro lepotik Ganbeletatik eta “Magnesitas de Navarra-k”

dituen meategien ondotik pasa ginen, Etxeberri zubira ailegatuz. Gero, Iragi aldera joan ginen. Iragitik Usetxira, eta handik Inbuluzketara. Azkenik, Basagaitz baselizaren ondotik pasatuz, bidean basaran ugari ikusi genituelarik, Akerretako Bentara joan ginen. Eta hemen, autobusa hartu eta Iruñera. Iruñean, lagun batek utzitako pisua genuen gure zerbitzura.

Zeharkaldi osoan zehar eguraldi paregabea izan genuen.

Page 53: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

52

1993. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Joxan Sanz “Tordo” • Lurdes Galarraga • Iñigo Mitxelena • Luisi Balerdi

1. EGUNA Agurainera trenez joan ginen.

Han taxia hartu eta Opakuako mendatera joan ginen. Hortik oinez abiatu ginen Ubabako Behatoki alderantz —Pilatoren Balkoia izenarekin ezagutzen da—, beti ere,

eskuineko aldera jotzen zuten bideak hartzen genituelarik, hau da, Aranako bailararekin bat egiten duen ertzaren aldetik. Horrela, lehendabizi Barrenako eskortak inguruetara eta ondoren, ekialdeko norabideari jarraituta, Anduezako eskorta aldera iritsi ginen. Handik, Urbasako errepide nagusia zeharkatuta, Ubabako Behatokira. Han ginela, haizeak mapa eraman zigun eta orduz geroztik maparik gabe orientatu behar izan genuen. Ekialderantz jo genuen, batzuetan bideetatik, besteetan zelaietatik, Zunbeltz Benta aldera. Zunbeltz Bentatik Lizarragako gaina alderantz joan ginen, errepidez. Bi kilometro ibili ondoren, eskuineko pista hartu genuen Zuhaitzaren Haitzulo aldera. Izan ere, artzain ezagun batek han borda bat du, eta, irteera baino lehen, borda erabiltzeko baimena eman zigun. Beraz, borda horretara iritsi eta han eman genuen gaua.

Page 54: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

53

2. EGUNA Lo egin ondoren, hurrengo egunean, Lordiako sakana aldera

joan ginen. Batzuetan bideari jarraituz eta besteetan bidetik atera eta basoan zehar ibiliz, azkenean, eguna Goñin bertan bukatu genuen. Ostatukoak koltxoi batzuk utzi zizkigun eta hala, herri horretako pilotalekuan koltxoiak lurrera bota, eta gainean goxo-goxo lo egin ahal izan genuen.

3. EGUNA Biharamuneko goizean,

Goñitik atera eta Arteta, Ollo,Iltzarbe eta Otxobi igaro ondoren, Eritzeraino iritsi ginen. Bertan, behatza atera eta autoz Iruñeraino joan ginen. Han, etxebizitza bat genuen zain, dutxatu eta parrandara.

Urte horretako eguraldia oso ona izan zen: eguzkitsua eta beroa.

Page 55: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

54

1994. URTEA

Urte honetan, ibilaldia oinez izan beharrean, bizikletaz izan zen.

PARTAIDEAK:

• Kelmen Alvarez • Agus Arrieta • Alberto Velez del Burgo • Juanan Franco

1. EGUNA

Lehenengo egunean, bizikletaz, Errenteriatik atera eta

errepidez Irun eta Endarlatsa igaro ondoren, Doneztebera iritsi ziren. Handik, Malerrekako bailara hartuta, Saldiasera joan ziren, han lo egiteko asmoz; baina bertan ostaturik ez zegoenez, Orokieta aldera joan ziren. Han inguruan ostatua hartu, eta bertan gelditu ziren gaua pasatzen.

2. EGUNA

Hurrengo egunean, Orokietako burdinola pasa eta errepideari jarraituz, Iruñera iritsi ziren.

Page 56: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

55

1995. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Joxan Sanz “Tordo” • Iñigo Mitxelena

1. EGUNA Etxegarateko gainatik oinez abiatu ziren, hara lagun batzuek

autoz eraman ondoren. Eta ur-muga jarraituta, Balankaleku mendi tontorra aurrena, eta Agiluzko punta ondoren, pasatuta, Lizarrustiraino iritsi ziren. Lizarrustitik gora, Putxarri mendi tontor ondotik pasa, eta Igaratzara joan ziren lo egitera.

2. EGUNA Igaratzan gaua pasa eta

hurrengo egunean, guardetxeraino joan ziren. Hortik San Migelera, eta handik ekialdera jota beti ere, Aralar mendikatea zeharkatuz, Madotz herrira joan ziren. Bertako eliza-atarian lo egin zuten.

Page 57: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

56

3. EGUNA

Madotzetik Larrazpi eremu aldera joan ziren. Handik, gehienetan mendia zeharkatuz, Etxeberri herrira iritsi ziren. Etxeberritik Irurtzunera joan ziren hango igerilekuan bainatzera. Azkenik, Iruñera heldu ziren, eta urtero bezala, etxebizitza bat izan zuten gauzak utzi ahal izateko.

Ibilaldi osoan oso-oso eguraldi ona izan zuten.

Page 58: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

57

1996. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Kepa Bengoetxea • Arantxa Ramirez • Joxan Sanz “Tordo” • Maite Zalakain • Iñigo Mitxelena

1. EGUNA

Gorrititik oinez abiatu ziren, lagun batzuek hara autoz eraman eta gero. Gorrititik Guratz mendi aldera joan ziren. Ondoren, Erasote eremuan, Leitzatik Uitzira doan errepidea zeharkatu zuten, Aldatzategi aldera. Hortik, beti ekialderantz, Otzolako mendatera iritsi, eta bertan pasa zuten gaua.

2. EGUNA

Hurrengo egunean, Otzolako

mendatetik abiatuta, beti ekialdera jo, Beigañe tontorra eskuinean utzita, eta Urrotzetik Eltzaburura doan hala-holako “bidea” hartu zuten; behe-lainoa zegoenez, ez zen ondo ikusten eta gailurreko bidea hartu beharrean dezente jaitsi ziren: batzuetan bidea ikusten zen, besteetan basoan zehar ibili ziren biderik gabe, ote ugari zegoen eremua ere

zeharkatu zuten… Nolako baldintzak zeuden ikusita —euria, lainoa, nekea…— Eltzaburura jaistea erabaki zuten. Han eman zuten gaua.

Page 59: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

58

3. EGUNA

Biharamunean, Ultzama aldera joan ziren, eta Lizasora iritsi. Hor autobusa hartu eta Atarrabiako igerilekura joan ziren bainatzera, eta handik, dutxa eder bat hartuta, Iruñera.

Eguraldia, hiru egunetan, nahiko kaxkarra izan zen, behe-laino

ugari eta euria etengabe egin zuen.

Page 60: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

59

1997. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Kepa Bengoetxea • Maite Zalakain • Iñigo Mitxelena • Olatz Arozena

1. EGUNA Eratsunetik atera ziren lagun batzuek hara autoz eraman

ondoren. Gero, Leurtzako urtegi aldera jo eta inguruan zegoen ehiztari–borda txiki batera iritsi ziren. Han, lo egin zuten. Gau osoa katagorri batekin borrokan ibili ziren; izan ere, mementoro janaria lapurtu nahian baitzebilen.

2. EGUNA

Bordatik atera eta ur-mugatik Belate aldera joan ziren; Larremiar ingurua pasa eta Odolagako Bentara iritsi ziren. Handik, Belateko errepidea zeharkatuta, Belateko Andra Mariren komenturantz. Hara iritsi eta gero, hegoaldera jo, eta Lantzera ailegatu ziren. Bertan, gaua pasa zuten.

Page 61: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

60

3. EGUNA

Hurrengo egunean, Olaguera joan ziren. Han, autobusa hartu eta Atarrabiako igerilekura joan ziren bainatzera. Ondoren, dutxa eder bat hartu eta Iruñera.

Ibilaldi horretan izan zuten eguraldia polit samarra izan zen: eguzkitsua eta beroa.

Page 62: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

61

1998. URTEA

PARTAIDEAK:

• Kelmen Alvarez • Kepa Bengoetxea • Maite Zalakain • Arantxa Ramirez • Olatz Arozena

1. EGUNA Amezketatik abiatu ziren, autoz lagun

batzuek eraman ondoren. Meategietako bidetik Igaratzaraino joan ziren eta bertan gelditu ziren gaua pasatzera.

2. EGUNA

Igaratzatik San Migelera joan ziren.

Handik, ekialdera jota, Oderitz herrira iritsi, eta han, lo egin zuten.

3. EGUNA

Hurrengo egunean, handik abiatu eta Irurtzunera iritsi ziren. Igerilekuan bainatu, eta dutxatu ondoren Iruñerako prestatu ziren.

Page 63: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

62

1999. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Kepa Bengoetxea

1. EGUNA

Aguraineraino trenez joan ziren, eta han lagun batek autoz Kontrastara eraman zituen. Kontrastatik oinez hego-ekialderantz abiatu ziren, Otzamendi aldera (Lokiz mendikatean kokatuta dago). Gero, hegoaldera jo, eta Lokiz mendikatea muturrez mutur zeharkatzeko asmoarekin, Biloria soilguneak izeneko ingurura iritsi ziren, non, borda zahar batzuk zeuden. Hortik gutxira, Biloriako eskortak igaro zituzten eta Lokiz mendikatearen gainean gaua pasatzen gelditu ziren.

Page 64: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

63

2. EGUNA

Hurrengo egunean, ekialdera joz, Aramendia mendatera iritsi, eta bidexkari jarraituta Galdeano eta Etxabarriherriak igaro; ondoren, San Mames baselizatik pasa eta ipar-ekialdera abiatuta mendate txiki bat igo zuten (bidean zihoazela, lurrean fosil pila bat zeudela ikusi zuten). Handik, Irantzuko monasteriora jaitsi ziren eta hango belardi batean, gaua pasatzea erabaki zuten. Lozakuan sartzerakoan, tximistak ikusi zituzten urrutira, eta handik ordu erdira lehenengo euri-tantak hasi ziren. Dena jaso, eta korrika batean, Irantzun sartzeko dagoen arku baten azpian jarri ziren; baina ekaitzak modu bortitzean erasotzen zuenez, izugarrizko erreka sortu eta beraiengana oldartu zen. Berriro, korrika atera eta monasterioko aterpe txiki-txiki bat dagoen aldera abiatu ziren, babesleku baten bila. Zalaparta horretan, pertsona bat agertu zitzaien kriseilu batekin: monasterioko arduradun bat zen, eta gela bat eskaini zien babesteko eta lo egiteko. Horrela, gau horretan, batzuk ohean, besteak lurrean, goxo eta lehor lo egin zuten.

Page 65: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

64

3. EGUNA

Hurrengo egunean, Abartzuzara joan ziren. Gero, Muru eremura eta handik Lizarrara. Lizarran, igerilekura joan ziren eta bainatzen ari zirenean, berriro beste euri-jasa izugarri bat bota zuen, bat-batean uholde ikaragarria sortuz; izan ere, igerilekuko eskailera eta pasabideetan, txorkatilaraino iristen zen ura.

Page 66: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

65

2000. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Kepa Bengoetxea • Maite Zalakain • Lurdes Galarraga • Javi Franco • Olatz Arozena • Iñaki Izagirre

1. EGUNA Lagun batzuek Iruritara eraman gintuzten. Iruritatik, oinez,

Zigaurrera joan ginen. Hortik, Petrinea baserritik igaro eta gora doan bidexkatik Artesiagako mendateraino iritsi ginen. Handik, Zuriain mendira joan ginen: motxilak behean utzita Zuriaineko tontorrera igo ginen. Jaitsi, eta berriro motxilak bizkarrean hartu, eta Saioa eta Zuriain mendien artean dagoen bideari jarraituz, hego-mendebaldera abiatu ginen. Baso trinko batzuetatik sartu, Anueko oihanetik gertu —baso hori, urte gutxi lehenago, aeroplano bat (hegazkin txiki bat) erori zelako ezaguna zen—, eta han, txondor-zulo zahar batean gure plastikozko kanpin-dendak eraiki genituen. Izan ere, lo egiteko, inguru hartan zegoen toki lau bakarra zen hura.

Page 67: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

66

2. EGUNA

Hurrengo egunean, Kamañaundi, Iturrondo, Basabidea, Sabiaundi eta Iturruzkolepo eremuetatik pasa ginen. Han ginela, Burdindogi mendi-tontorra igo genuen, bertan baitzegoen. Eremu horietan, bideak ez zeudenez, basoan zehar, biderik gabe, ibili ginen. Gero, hegoaldeko noranzkoa hartu eta Anueko oihanean sartuta, Beltzagorrieta eta Oihanalde pasatuta, Iragi herrira iritsi; eta bertako eliza-atariak eta pilotaleku txikiaren artean dagoen plazan lo egin genuen. Herriko argi publikoa, eskuz, piztu eta itzali egin zitekeen, beharraren arabera.

Page 68: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

67

3. EGUNA Iragitik Irunbide aldera abiatu ginen herriko artzain batek

lagunduta, hark bazekien hara nola joan eta. Izan ere, berak esan zigun, guk ordurako oso ondo genekiena, gaur egun mendiko bideak ia-ia ez direla existitzen, honez gero gehienak sasiak hartuta daudelako. Bideari ekin genion izugarrizko euri-jasa gainera erortzen zitzaigun bitartean. Irunbidera iritsi ondoren, Usetxira joan ginen. Hortik Beitikozokoeta eta Borda Gartxedeneko eremuetatik igaro eta Inbuluzketara iritsi ginen. Handik Akerretako Bentara joan, eta autobusa hartuta Atarrabiako igerilekura joan ginen. Han, beti bezala, bainatu eta dutxatu ondoren Iruñera joateko prestatu ginen.

Eguraldia nahasi samarra izan genuen: eguzkia izan zen nagusi, baina Artesiaga inguruan behe-laino galanki zegoen; eta horrez gain, zaparrada bortitz batzuk ere jasan behar izan genituen azken egunean.

Page 69: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

68

2001. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Kepa Bengoetxea • Maite Zalakain • Lurdes Galarraga • Olatz Arozena • Javi Franco • Xabier Satorretxe “Xato”

1. EGUNA

Lagunek autoz eraman ondoren, Lizarragako mendatetik atera ginen. Beraz, Urbasatik Andiara abiatu ginen, Zuhaitzaren Haitzuloa igaro eta, beti ere hegoalderantz, Trinitateko Gainara iristean ekialdera jo genuen —orokorrean, Andia mendikatean, dagoeneko bideak desagertuta daude, orduan, norabidea jakiteko, mapa eta iparrorratza erabili behar izan genituen—. Trinitate Sainduko baseliza, Argiñanoko bordak eta Zoiola eremua igaro, eta Gurutze Santuaren baselizaren inguruan (ez dago zutik, pareta zahar batzuk besterik ez dira gelditzen), lo egin genuen.

Page 70: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

69

2. EGUNA Hurrengo egunean, Munarritz herrira iritsi, eta hegoaldean

dagoen bidetik, Garindoko Gaina aldera joan ginen. Handik Etxauriko Gainara igo ginen, non, Gurutze Santuaren baseliza dagoen (beste bat da; baseliza hau osorik eta oso txukun dago). Gero, Sarbileko etxe aldera jaitsi, eta hegoaldeko noranzkoan, Bitartekua izeneko ingurutik jaisten saiatu ginen, baina sasiak ez ziguten aurrera egiten utzi, dezente ahalegindu arren; atzera jo behar izan genuen berriro, eta azkenean, pista luze bat hartu, eta Artazkotzera iritsi ginen. Han, berriro elkartu ginen, egun horretako goizean, ezkontza batera joan zen lagun batekin. Herri horretan, soto bat eskaini ziguten lo egiteko, euri-mehatxua zegoen eta; baita, hurrengo egunean, nahi zuenarentzat, dutxa eskaini ere.

3. EGUNA

Artazkotzetik atera eta Ororbiara joan ginen. Handik Aratzurira, eta azkenik, Barañainera iritsi ginen. Herri horretako igerilekuan bainatu eta dutxatu ginen.

Eguraldia, orokorrean, eguzkitsua eta beroa izan zen.

Page 71: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

70

2002. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Kepa Bengoetxea • Arantxa Ramirez • Maite Zalakain • Lurdes Galarraga • Javi Franco • Elena Zalakain • Olatz Arozena • Xabier Satorretxe “Xato”

1. EGUNA

Autoz, Aintzialdera (Arizkungo auzoa) eraman gintuzten, eta

handik abiatu ginen. Lehendabizi, Burga mendi aldera jo, eta Errizkako lepoa eta Urraska pasata, Berderitz mendatera iritsi ginen. Gero, Frantziako muga zeharkatu ondoren, Aldudera joan ginen. Handik, Urepelera, eta Erlanjoenea auzotik pasata, hego-ekialdeko noranzkoa hartuz, maldan gora abiatu ginen, Maldabidea izeneko eremuetara iritsiz. Inguru haietan lo egin genuen, gure plastikozko kanpamentua antolatu eta gero; hala ere, batzuek zuhaitz baten azpian lo egin zuten.

Page 72: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

71

2. EGUNA

Hurrengo egunean, Hauzaiko mendatea eta Burdinkurutz mendi-lepoa igaro ondoren, Urre sakanera jaitsi ginen. Handik, Suringua sakanera eta azkenik, Auritzera iritsi ginen. Auritzetik Arrobi baserrira joan ginen, errepidez bi kilometro egin ondoren. Gero, Urrobi ibaiaren bailaran, Larreburu ingurura abiatu ginen, hego-mendebaldeko noranzkoan. Hortik, Ipetekolarre, Luzarreta,Zaragueta eta Urdirotzzeharkatu, eta inguruko belardi batean gelditu ginen gaua pasatzera.

3. EGUNA

Biharamunean, Espotz eta Gurpegiherriak pasata, hegoaldera jarraitu genuen, eta Itoitzherrira iritsi ginen. Urtegia eraikitzen ari ziren, bukatzear zegoen eta lanak

aurreratu samarrak zituzten, baina oraindik herriak zutik zirauen, herrikoak herriari zutik eutsi nahian bertan bizi baitziren. Gogoan dut, Itoitzetik presaraino dagoen bidea zeharkatzen ari ginela, izugarrizko ekaitz elektrikoa jasan genuela, eta tximisten eta trumoien artean iritsi ginela. Eta hori gutxi balitz, bertara hurbiltzen ari ginela, hango Guardia Zibilek —haientzat susmagarriak ginen nonbait—, argi-fokuak piztu eta sirenak martxan jarri zituzten; “todoterrenoekin”

Page 73: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

72

guregana etorri eta gure mugimenduen jarraipena egin zuten. Tentsio handiko unea izan zen hura! Handik, Agoitzera joan ginen. Han, autobusa hartu eta Atarrabiako igerilekuan bukatu genuen.

Ibilaldian izandako eguraldia nahasi samarra izan zen. Euria eta eguzkia tartekatuta lehenengo egunean; bigarrenean, eguraldiak hobera egin zuen; eta eguzkia izan zen nagusi hortik aurrera.

Page 74: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

73

2003. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Maite Zalakain • Lurdes Galarraga • Joxan Sanz “Tordo” • Javi Franco • Elena Zalakain

1. EGUNA

Lagunek, autoz, Eiheralarrera eraman gintuzten eta han abiatu

genuen ibilaldia. Lehendabizi, hegoaldera jo, Soussignateko arroila pasa (Ezterenzubi inguruan) eta Hartehnale eremura heldu. Handik gora, hegoaldera, Hartxuriko basora iritsi ginen. Ondoren, Cabannes d’Elhursaro eta Cabannes d’Oilaskoa pasata, Urkuluko tontorrera igo ginen. Handik, Orbaitzetako Olara joan; gero, Tolazeko arroilari jarraitu genion mendebalderantz. Azkenik, erreka bazter batean gelditu ginen gaua pasatzen.

Page 75: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

74

2. EGUNA

Hurrengo egunean, Leizabilko sakana eta Ariako bordak igaro, eta Aria herrira iritsi ginen. Handik, Aribera; eta hortik, Ituta mendia pasata, Olaldeako La Fabrika auzora iritsi ginen. Gero, bidexka batetik, Orotz-Betelura aurrena, eta azkenean, Gorraitzen bukatu genuen. Hango zelai batean lo egin genuen.

3. EGUNA

Biharamunean, Gorraitzetik Lakabera joan ginen. Ondoren,

Usotz, Ezkai (gaur egun ez da inor bizi, abandonatuta dago) eta Gorritz (hau ere abandonatuta) igaro eta Itoitz herria zegoen tokira iritsi ginen (hondarrezko lautada bat besterik ez zegoen). Presako pareta ezkerraldetik saihestu genuen, izugarrizko beroa jasaten

genuen bitartean. Ur-eskasia genuen, eta nola hala, lehertu beharrean, Agoitzera iristea lortu genuen. Gero, autobusa hartu eta Atarrabiako igerilekura joan ginen.

Ibilaldian, oso-oso eguraldi ona izan genuen. Zenbait

mementotan bero gehiegi eta guzti pasa genuelarik.

Page 76: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

75

2004. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Maite Zalakain • Lurdes Galarraga • Joxan Sanz “Tordo” • Kepa Bengoetxea • Agus Arrieta • Javi Franco • Elena Zalakain

1. EGUNA

Lagunek, Eskaseko guardetxera, autoz eraman gintuzten eta handik oinez abiatu ginen. Lehenengo, ekialderantz jo genuen, eta Arantzako bide zaharra hartuta, Izu mendiraino joan ginen. Ondoren, Araña mendira, eta handik Arantzatik Goizuetara zihoan bide zahar bat hartu genuen —gaur egun, bide horretako zati batzuk pista bihurtu dituzte—; gero, bide hori utzi eta hegoaldera joz Saldiasera iritsi ginen. Bertako pilotaleku estalian lo egin genuen.

Page 77: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

76

2. EGUNA

Hurrengo egunean, Saldiasetik Orokietarako bide zaharra hartuta, Igoara iritsi ginen. Gero, aurrera segi, eta Orokieta ondoan dagoen errepidera iritsi ginen. Han ginela, izozkiak saltzen zituen furgoneta bat pasa zen; gu ikusi gintuenean, buelta eman eta guregana etorri zen. Jakina, denak izozki bana erosi genuen. Izozkia jan eta gero, Erbitira joan ginen. Handik Gartzarunera joateko bi bide zeuden, bata bestearen ondoan, eta bien arteko aukeraketa egin behar izan genuen: sastrakaz eta sasiz beteta ikusten zen bata, eta pista eroso eta garbia, bestea. Orduan, batek “tazo” bat atera, airera bota, eta hara! tazoak bide sasitsua aukeratu zuen. Aurrera joan, eta handik gutxira, tazoaren erabakia zuzena izan zela konturatu ginen, basoan sartu orduko, bide garbi eta eder bat ikusi baikenuen gure aurrealdean. Hegoaldera zihoan bide polit horri jarraituta Antzeteneseko Borda aldera joan ginen, eta ondoren, Suamendi ingurura; hor dauden pagadi eta lautada zoragarri horiek ikustean, bertan gure kanpalekua jartzea erabaki genuen. Ondoan, borda bat zegoen, eta hara joan ginen inguruan ura non ote zegoen galdetzera. Hango artzaina agertu eta berriketan aritu ondoren, uraz gain botila bat ardo ere eman zigun gure pozerako.

Page 78: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

77

3. EGUNA Biharamunean, Azkorre ingurutik jaitsi, eta Oskotzera joan

ginen. Handik San Marko baseliza pasatuta, Zarrantzera. Eta azkenik, Aginagara. Hara, lagun bat joan zitzaigun autoz gure bila, eta Irurtzunera eraman gintuen. Bertako igerilekuan bainatu ondoren, dutxa ederra hartu genuen.

Oso eguraldi ona izan genuen ibilaldi guztiaren zehar.

Page 79: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

78

2005. URTEAPARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Maite Zalakain • Lurdes Galarraga • Joxan Sanz “Tordo” • Javi Franco • Xabier Satorretxe “Xato”

1. EGUNA

Lehenengo, trenez Gasteizera joan ginen. Gero, autobusa hartu eta Kanpezura. Handik, oinez, Joar mendirantz abiatu ginen. Mendiaren magaletik, hego-mendebaldeko noranzkoan, Las Escaleras eremutik pasa ginen, Txikita mendizerraren mugaren ondotik; gero, hego-ekialderantz hartu genuen, eta Kodes Haitzen artean Santajo ingurura iritsi ginen. Ondoren, ipar-ekialdera jo, eta Kodeseko Andra Mari Santutegira ailegatu, eta bertako belardi batean lo egitea erabaki genuen.

Page 80: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

79

2. EGUNA

Hurrengo egunean, hegoalderantz dagoen gailurretik pasa ginen, Kabrega mendizerran dagoen Kabrega menditik, hain zuzen ere. Gero, gailurretik jarraitu genuen Mues herrira iritsi arte. Hortik San Gregorio Ostiense Basilikara joan ginen, non, bertako apaizak komentua eta basilika zaharra erakutsi eta azalpenak eman zizkigun. Handik, noranzko berean, Aingeru Guardakoa baseliza igarota, gailurretik, San Kristobal baselizaraino iritsi ginen. Gero, aurrera segitu genuen, behean Etaiu herria ikusi, pixka bat gehiago jarraitu, eta azkenean gailurra utzita, malda behera hasi ginen. Garia jaso berria zegoen lurzoru handiak eta zabalak zeharkatu ondoren, Olexoara iritsi ginen. Han, eliza bazterrean lo egin genuen.

Page 81: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

80

3. EGUNA

Biharamunean, ipar-ekialderantz hartu eta Villamayor de Monjardinherrira joan ginen. Han, Donejakue bidea egiten ari ziren erromes asko ikusi genituen. Monjardinetik, hego-ekialderantz abiatuta, errepide nagusia beste aldera zeharkatu ondoren, Mirabuertos eta Etsaien Iturria pasatuta, Jurramendiko tontorrera igo ginen. Handik,

San Ziprian tontorrera joan, eta iparralderantz jaisten den bidea hartuta Aiegira iritsi ginen. Hortik, espaloitik, Lizarrara. Lizarrako igerilekura joan ginen dutxatzera; eta ondoren, autobusez Iruñera.

Zeharkaldi guztian, oso eguraldi ona eta beroa izan genuen.

Page 82: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

81

2006. URTEAPARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kepa Bengoetxea • Maite Zalakain • Lurdes Galarraga • Agus Arrieta • Javi Franco • Xabier Satorretxe “Xato” • Iñaki Izagirre • Olatz Arozena • Elena Perez

1. EGUNA

Lehenengo, autobusez Iruñera joan ginen; gero, berriro beste bat hartu eta Zangozara iritsi ginen.

Zangozatik atera, eta ekialderantz joan ginen. Ibaia zubitik zeharkatu eta gero, iparralderantz jo genuen Rocafortera iritsi arte. Handik, Olatz mendira abiatu ginen pistatik. Gailurrean, haize-errotaz beterik dagoen pistari jarraitu genion;

ondoren, mendebaldera hartu genuen, Izko mendilerroa muturrez mutur zeharkatu genuelarik. Gero, Izkoko Gaina eta Antxurda mendia igo, eta hego-ekialderantz hartuta, Sabaitzara iritsi ginen. Han, eliza bazterrean, lo egin genuen.

Page 83: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

82

2. EGUNA

Hurrengo egunean, Baldorbako eremuan sartu ginen, eta Sabaitzatik Getadarko Gaina eta Uzabal eremua igaro; ondoren, Leotz eta Uzkita herriak pasa eta Munarrizketara iritsi ginen. Izugarrizko beroa egiten zuenez, herriko batek pitxar bat ura izotzarekin, baita kafea ere, eskaini zizkigun. Gero, handik Mairaga urtegira joan, eta azkenik Etxagueherrira. Bertan lo egin genuen, eltxoen ziztada jasanezinei nola hala aurre eginez.

3. EGUNA

Hurrengo goizean, Alaitz mendilerroa zeharkatu eta Gerendiain, Tiebas eta Olatzpasatuta, Beriaingo igerilekuan bukatu genuen. Gero, Beriainen autobusa hartu eta Iruñera.

Eguraldia ezin hobea izan genuen: beroa eta eguzkitsua.

Page 84: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

83

2007. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Lurdes Galarraga • Joxan Sanz “Tordo” • Kepa Bengoetxea • Agus Arrieta • Javi Franco • Olatz Arozena

1. EGUNA

Lagun batzuek Eskaseko guardetxera autoz eraman gintuzten.

Handik hegoaldera joz, Artikutzara joan ginen. Gero, pista zahar bat hartu eta Elamako ola igarota, Loitzatera igo ginen. Ondoren, gailurretik, Goizuetatik Labaienera zihoan antzinako bidetik joaten saiatu ginen, baina behe-laino izugarria sartu zitzaigun, oso trinkoa; ez zen ezer ikusten, biderik ere ez zegoen belardiak ordurako ezabatuta zuelako. Horrez gain, zirimiria ari zuen etengabe. Orduan, Asuren bordetara iritsi, eta han gelditzea erabaki genuen gaua pasatzera. Borda zahar bateko paretaren kontra plastikoa jarrita, nola hala babestu ginen.

Page 85: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

84

2. EGUNA

Hurrengo egunean, eguraldiak asko ez zigun lagundu: tarteren batean zer edo zer altxatu zuen, baina orokorrean euria egin zuen etengabe. Bideari dagokionez, gehienetan biderik gabeko basoak zeharkatu genituen, eta azkenean Ezkurrara iritsi ginen. Hango pilotaleku estalian bigarren gaua pasa genuen.

3. EGUNA

Biharamunean, Ezkurratik Arraratserako bide zaharra hartu, eta

Otxolako mendatea igarota, Beruetera iritsi ginen. Herri horretan, autoz etorritako lagun batzuk genituen zain, eta Irurtzungo igerilekura eraman gintuzten.

Urte hartan eguraldi kaxkar samarra izan genuen: behe-laino

ugari, zirimiria, euria, eta memento batzuetan, zaparrada ikaragarriak ere bai.

Page 86: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

85

2008. URTEA

PARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Arantxa Ramirez • Joxan Sanz “Tordo” • Lurdes Galarraga • Maite Zalakain • Lurdes Darceles • Javi Franco • Olatz Arozena • Andoni Etxabeguren

1. EGUNA

Andoainera trenez joan

ginen. Gero, oinez abiatu ginen Leitzarango trenbide zaharretik. Ondoren, Plazaolako geltokira iritsi, eta ekialderantz jo genuen. Borda Xuana eta Leitzalarreako errekatik gora igo, eta Urdola eremua eta

Ikatzitoata igarota, Karabitxueta ingurura iritsi ginen. Han, borda bat ikusi, eta bertan gaua pasatzen gelditu ginen.

Page 87: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

86

2. EGUNA

Hurrengo egunean, Ezkurrako Gaina igo eta Ezkurrara iritsi ginen. Handik, beti hegoalderantz, Otxolako mendatea, Arrarats eta Alzarotz igaro, eta Gartzarunera iritsi ginen. Han, elizako aterpean lo egin genuen.

3. EGUNA

Hurrengo goizean, Gartzarunetik abiatu eta Beuntza, Oskotz, Zarrantzeta Aginaga igarota, Irurtzunen bukatu genuen. Han, beti bezala, igerilekura joan ginen.

Eguraldia, lehenengo egunetan, kaxkar

samarra izan zen: euria eta behe-laino franko izan genuen; azkenekoan, eguzkia nagusitu zen.

Page 88: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

87

2009. URTEAPARTAIDEAK:

• Jon Txasko • Kelmen Alvarez • Lurdes Galarraga • Maite Zalakain • Agus Arrieta • Andoni Etxabeguren • Elena Perez • Txomin Altuna

1. EGUNA

Otzaurtetik abiatu ginen, hara trenez joan ondoren. Gero, San Adriango bidea hartu, eta Ultzamako Gaina igarota, Anarri errekako bidea hartu genuen, hegoalderantz. Handik, poliki-poliki igota, Araba eta

Gipuzkoaren arteko mugarantz joan ginen. Mugatik ekialdera jarraituz Tres Mugas mendi-tontorrera iritsi; ondoren, Sorosarrieta baserria igaro, eta Altsasura joan ginen. Altsasutik Urdiainera; eta handik, Urbasako gainera joateko asmoarekin abiatu ginen, baina iritsi aurretik ilundu egin zuen, eta gauez pixka bat ibili arren, aurrera ezin jarraiturik, gaua basoaren erdian igarotzea erabaki genuen.

Page 89: LURDES GALARRAGA - UPV/EHU BIDE SAN... · urte horretan zein ibilbide jarraituko den erabakitzen dugu, beste xehetasunekin batera. Bueno, “erabaki” baino gehiago, hitza “onartu”

88

2. EGUNA

Hurrengo egunean, Santa Marinako iturria pasa eta Santa Marina baselizaraino iritsi ginen. Hegoalderantz jarraituz Urbasako ertz horretatik aurrera, San Adrian baseliza igaro, eta Lizarragako mendatera igo ginen. Aurrerago, hegoalderantz beti, Saratsa urmaela

pasatuta, Peña Blanca mendi aldera joan ginen. Gero, iparralderantz jo genuen, San Donato eta Satrustegi mendizerren aldera. Ondoren, Satrustegiko gailurretik

ibili ginen; hegoalderantz jarraituz Satrustegi izeneko mendi-tontorra pasa eta berehala, maldan behera zihoan bidea, iparraldera, hartu genuen Satrustegi herrira iritsi arte. Bertako elizako arkupetan lo egin genuen.

3. EGUNA

Biharamunean, Satrustegitik Zuhatzura eta Ekaira joan ginen. Azkenean, Izurdiaga-Irurtzun tren geltokitik pasatuz Irurtzunera iritsi ginen. Bertako igerilekuan bainu eder bat hartu, eta Iruñera!

Eguraldiari dagokionez, lehenengo egunean behe-laino izugarriak izan genituen: ez zen tutik ere ikusten. Bigarren egunean ere, hasieran ez zen deus ere ikusten, baina egunak aurrera egin ahala, behe-lainoak desagertu egin ziren. Hortik

aurrera, eguraldi ederra izan genuen: zeru urdina eta eguzkitsua.