Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

40
2011KO MEMORIA “Loiolaetxea, elkartasunezko komunitateen bidez gizarteratzeko proiektua”.

description

Loiolaetxea. Jesusen Lagundia.Loiola Probintzia

Transcript of Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

Page 1: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

2011KO MEMORIA “Loiolaetxea, elkartasunezko

komunitateen bidez gizarteratzeko proiektua”.

Page 2: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

Non gaude?

Ategorrietako Galtzada Zaharra 34DonostiaTel. 943 285 676Faxa. 943 270 [email protected]

Page 3: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

3LOIOLA ETXEA 2011

AURKIBIDEA

Ongietorriko eskutitza 04Aurkezpena: “Loiolaetxea, elkartasunezko komunitateen bidez gizarteratzeko proiektua” 082011 zifretan: • Elkarbizitza eta parte hartze arloen memoria 16• Eragin arloaren memoria 24• Inspirazio-Espiritualitate dimentsioaren memoria 28• Giza baliabideen eta baliabide ekonomikoen memoria 35

Page 4: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

4 LOIOLA ETXEA 2011

Ongietorriko eskutitza

Manu Arrue, SJLoiolaetxeako zuzendaria

Gaur egun gauzak dauden bezala egon arren, oraindik ere bizi-tzak heriotzak baino indar handiagoa duela adierazi nahi dugu le-rro hauen bidez; basoak hazten ari denean zuhaitz batek erortzean baino zarata txikiagoa egiten duela. Eta elkartasuna eraiten dutenek eta euren bizitzan borrokan ari direnek gure bizitzetan hain presente dagoen geurekoikeriak baino dinamismo handiagoa duela.

Gogoan izan behar dugu anaitasuna apurtzen duen errealitatearen bes-te zati hori ere: gizarte arloko murrizketak, etorkinentzako eta gizarte se-gurantzan kotizatzen ez dutenentzako osasun arretarik ez, garapenerako lankidetzarekiko erakundeek duten elkartasun gabezia (0,42tik 0,24ra), exekutiboen soldata lotsagarriki handiak... oreka desegonkor horretan bizi gara eta asko bidean geratzen dira, biziaren Jainkoaren esku. Beste askok birsortutako bizitza lortzeko borroka arriskutsuan jarraitzen dute.

Loiolaetxean gizarte bizitzaren dinamismo honetan eta komunitatea-ren beraren bizitzan kokatzen gara, mota eta kolore askoko jendea gara, gizonak eta emakumeak, musulmanak eta kristauak, laikoak eta erlijiosoak, askatasunik gabeak eta askeak, gizartean errotuak eta errotu gabeak, hangoak edo hemengoak... eta boluntario taldea ere badugu, ikasteko eta proiektu honetan hobeto kokatzeko gero eta gogo handiagoa duen boluntario taldea, hain zuzen ere.

Page 5: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

5LOIOLA ETXEA 2011

Aurten bereziki kokatzen gara dinamismo eta bizitza horretan, izan ere, lehen genuenaz gain, familien eta komunitate erlijiosoen beste elkarbizitza unitate bat finkatu da eta hainbat aukera daude: pertso-nei etxean harrera egiteko aukera dago, bi hilabetez hartu daitezke, esaterako, ostatatzeko toki finkoago bat lortzen duten arte; astero norbaitekin jateko aukera dago, norbaiten erreferente bihurtzekoa ja-tordu horren bidez; erroldatzeko izapideetan laguntzeko aukera dago, kontratuak egiterakoan laguntzekoa...

Jesuitek dituzten beste proiektu komunitario batzuekin harrema-nak izaten jarraitu dugu, hala nola, Uretamandi, Durango eta Tu-terakoekin; baita urrunagoko komunitateekin ere (Madrilgo Pueblos Unidos, Gironakoekin, Asturiaseko Casina...) edo Irlandan edo AE-Betan trebatu nahi duten beste batzuekin. Eta harrera egiten duten hainbat komunitate eta familiaren lan isilaren berri ere eman nahi dugu, ia ez da horien berri izaten, baina senidetasuna ereiten dute isil-isilik.

Eta azkenik Loiolaetxean kokatuko gara, Jesusen Lagundia egungo garaietara egokitzeko egiten ari den egiturazko aldaketetan, tokiko plataforma apostolikoetan. Sargi ematen ari den aldaketak ere go-goan izango ditugu, Gipuzkoako gizarte-talde gehienen elkartea

Page 6: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

6 LOIOLA ETXEA 2011

ematen ari den aldaketak alegia, eta gogoan izan behar da Hedat-zen ere, irabaz asmorik gabeko elkarte horien patronala.

Bizitza hori ahalbideratu dutenei eskerrak emateko garaia da, kartze-latik edo kaletik irten eta bizi berria bizitzea erabaki dutenei, komuni-tate batean modu jarraituan bizitzea edota lana egitea aukeratu du-tenei, beraien bizitzaren zati garrantzitsua eskaini duten boluntarioei eta... Jainkoari eskerrak emateko garaia da, bere sintonian kokatzen den orori bizia ematen jarraitzen baitu.

Bizia bizi bihurtzen dutenei ere eskerrak eman beharrean gaude. Isilik aritzen diren pertsonei, familiei, komunitate erlijiosoei, gizarteko edo Elizako taldeei eskerrak emateko garaia da, hauei esker amets egin dezakegu; mundu hau gizaki guztiok eratutako familia izatera deituta dago eta horretarako harrera egin behar dugu, egiaren eta errukiaren jarrerak erabili behar ditugu, beharrik handiena dutenen zerbitzura egon.

Gure eskerrik beroenak erakunde publikoei ere: Gipuzkoako Foru Al-dundiari, Eusko Jaurlaritzari eta, nola ez, Jesusen Lagundiak ematen digun erabateko babesari. Horiei esker bizi-proiektu zehatzetan finkatu daiteke elkartasuna, jasotako laguntza ekonomikoari, materialari eta pertsonalari esker.

Page 7: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

7LOIOLA ETXEA 2011

Finantzekin, merkatuekin eta espekulazioarekin jolasean dabiltzanak geratzeko ordua ere bada, asko eta askoren bizimodua ia ezinezko bihurtzen baitute. Eta beste asko motibatzeko garaia ere bada, isilik dagoen gehiengoa motibatzekoa, eredu izanda eta hitzaren bidez motibatu behar dira; gure interes geurekoietatik irteteko garaia da, ja-rrera horrekin gauzak aldatu gabe mantentzen baititugu, hainbat eta hainbat pertsonek asmo onak izan arren. Eta, jakina, hainbat taldere-kin elkartzeko garaia da, itxaropena pizten diguten taldeekin elkartze-ko garaia da, gure inguruan udaberri honetan agertu diren taldeak bezalakoekin elkartzeko garaia da.

Anaitasunezko ametsak dituztenentzat, desberdinek partekatutako mahaia amesten dutenentzat eta amets horiek praktikan jarri nahi di-tuztenentzat gure etxeak ekarpen apala izan nahi du, baita erreferen-tzia txiki bat ere. Biziak du azken hitza.

Page 8: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

8 LOIOLA ETXEA 2011

Aurkezpena

“Loiolaetxea, elkartasunezko komunitateen bidez gizarteratzeko proiektua”

Gizartean presentzia alternatiboa izateko proposamen komunitarioa gara Loiolaetxea; hemen integrazioa lantzen dugu, gizarte inklusiboa sustatu asmoz.

Gizartetik kanpo geratzeko aukera handiak dituzten pertsonak eta kolek tiboak gizarteratzearen alde egiten duen espazioa gara, hori da gure konpromisoa eta batez ere Gipuzkoara mugatzen gara. Elkarri ha-rrera egiten diogu eta elkar laguntzen dugu, gure proiektuko protago-nistek gure gizartearen humanizazioari ematen dizkioten kausak ikusgarri bihurtu nahi ditugu eta aldatzen ari den errealitatearekin elkarrizketa sortzailean aritzen gara, errealitate horrek deitu egiten baikaitu.

Argi daukagu gizarteratzeko autonomia afektiboa eta pertsonala be-har direla eta horregatik nahi dugu gure erakunde eta komunitate arloko bizitza giza-senidetasun bezala hartzea; giza eta espiritu arloko esperientzia desberdinak dituzten pertsonak gaude bertan, baina de-nei harrera egiten zaie, lagun egiten zaie eta errespetatu egiten dira euren bizi-prozesuetan.

Hori dela eta, Loiolaetxean gizarteratzeko eta gizartetik kanpo ge-ratzearen aurka borroka egiteko beste eredu batzuk ere badaudela jakinarazi nahi dugu, aukera horien berri emateko dei eginda senti-tzen gara. Horretarako “familian egote berria” hartu dugu erreferentzia

Page 9: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

9LOIOLA ETXEA 2011

bezala eta bizitzako proiektu inklusiboen bila gabiltza, era berean, proiektu horiek formulatzen ari diren pertsonei eta erakundeei harrera egiteko eta laguntzeko bideak ezartzen saiatzen ari gara.

Loiolaetxea egoitza proiektua gara; pertsona talde bat bizi gara bertan bizi-estilo eta esperientzia jakin batekin. Horiei esker beraien zauri pertsonalei aurre egiteko gai dira eta gizartean eta lan mun-duan sartu daitezke, horrek egonkortasun emozionala ematen die eta autonomia pertsonala ere bai; beste batzuk, aldiz, eraldaketa pertso-nala izaten dute, bihotz inklusiboaren lerroari jarraituaz. Loiolaetxeako esperientzian parte hartzen dugun denok elkartzen gaituen erlazio-zko dinamika elkarri lagun egitearena da, maila, estilo eta orientazio desberdinen bidez egiten diogu elkarri lagun, baina elkartasunezko logika partekatzen dugu.

Page 10: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

10 LOIOLA ETXEA 2011

Loiolaetxean dauzkagun aberastasun eta baliabide nagusiak bertako pertsonak gara, bakoitzak asko eman dezake eta hori azpimarratzen dugu. Urte hauetan Loiolaetxea Elkartasunezko Komunitate ireki eta inklusibo bihurtu duten tresnak hauek dira: lagun egitea, trebakuntza, aniztasunaren kudeaketa positiboa, taldekotasuna sustatzea, kolekti-boaren erantzunkidetasuna eta oinarrizko komunitate egonkorra iza-tea, bere ahalmenak ahalik eta gehien azaleratzeko.

Loiolaetxea Jesusen Lagundiak sustatutako proiektua da, Loiolako Pro-bintzian dago eta “fedetik irteten den justiziaren alde” lanean aritzeko misioa partekatzen du. Horregatik aitortzen dugu Loiolaetxeak inklu-sioaren espiritualitatea eskaintzen duela, oso modu desberdinetan bizitako esperientzia batetik abiatzen da, errealitatearen irakurketa laudagarria eta sinismenezko konpromisoa bizi dira; irakurketa eta kon-promiso horri esker, errealitatearekin elkarrizketan aritu daiteke, haus-nartu egin daiteke eta eraldatu egin daiteke.

Era berean, Loiolatxean elkartasunezko sare baten zati aktibo izan nahi dugu; sare horrek bidegabeko egoerak salatzen ditu eta alterna-tibak eta proiektuak sustatzen ditu gizarte-bazterkeria gainditzeko eta gure gizarteko pertsona pobretuen gizarteratzea mesedetzeko.

Hori dela eta, prozesu honetan funtsezkoa da Lanerako hiru Arlo Operatibo ezartzea (elkarbizitza, parte hartzea eta eragina). Hiru arlo hauek zeharka bada ere elkarri lotuta daude Erreferentziazko Oinarriz-ko Dimentsioan (Inspirazioa-Espiritualitatea).

ELKARBIZITZAREN ARLO OPERATIBOA

Loiolaetxeak bertara gerturatzen diren pertsonentzako testuinguru gi-zakoi, sozial eta kulturala izan nahi du, pertsona horien bizitzako edo familiako erreferentziak berreskuratzeko. Askotan gizartetik kanpo ge-ratzeko arriskuan edo dagoeneko geratuta egoten dira, askotan ez dute inoiz horrelako harremanik izan edo izan badute ere, prozesu pertsonal desberdinetan zehar galdu izan dituzte harremanok.

Page 11: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

11LOIOLA ETXEA 2011

Asmo hori gogoan izanda, Loiolaetxea ez da aterpetxe bat edo pentsio bat, baizik eta etxe bat da eta etxe honetan espazio fisikoak partekatzeaz gain, familia bateko harremanak sortu nahi ditugu, elkar zaintzen dugu eta elkarren erantzule gara.

Kide bati komunitate honetan bizitzeak zer ematen dion galdetu zio-tenean hau erantzun zuen: “badakit etxera iristen naizenean norbait dudala zain”. Horregatik uste dugu Loiolaetxean gure kideei egin die-zaiegun ekarpenik onena hau dela: diren bezala onartuak eta maita-tuak sentitzea.

Loiolaetxeak harreman horizontalak sustatu nahi ditu, berdinetik ber-dinera egindakoak. Zentzu honetan, komunitate hedatzailea da, au-toestimu handiagoa hartzen baita bertan eta norberarentzat eta bes-teentzat duinak garela aitortzen dugu. Gizatasunean hazten uzten du.

PARTE HARTZEAREN ARLO OPERATIBOA

Harrerako komunitateak laguntzen du, baina norberaren erabaki per-tsonala da emantzipatzen duena. Hori dela eta, bakoitzak bere pro-zesu pertsonala egin dezan lagun egiten diogu, bizitza hainbat alder-ditan konfiguratu dezan (alderdi psikologikoan, harremanen alderdian

Page 12: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

12 LOIOLA ETXEA 2011

eta alderdi transzendentalean), pertsona bere osotasunean hartuta, horrela erabateko autonomia izateko aukera eta besteekin egiazko harremanak ezartzekoa izan ditzan.

Prozesu honetan pertsona bezala hazteko erabakia hartzen du bakoit-zak eta laguntza profesionala eskaintzen dute pertsona kontratatuek/liberatuek eta hiru programatan egiten da:

a. Balorazio programa

Programa hau nahiz Martuteneko zentro penitentziarioan nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak igorrita egiten da. Martutenekoaren kasuan astean bitan banaka edo taldean lagun egiten zaie Loio-laetxean bizitzen hasten prestatzeko. Dena modu batean dela bestean ezartzen den harreman dinamikari esker pertsona intere-satuaren prozesua errazteko Loiolaetxea proiektu egokia ote den ikusten da.

b. Egoitzazko programa

Denboraldi bat izaten da, urtebete ingurukoa, eta pertsonaren al-derdi desberdinetan egiten da prozesua laneko eskumenak eta es-kumen ekonomikoak ez ezik harremanen eta emozioen eskumenak eta eskumen psikologikoak har ditzan, ondoren emantzipatu ahal izateko.

c. Trantsizio programa

Une honetara iritsitakoan, planteatuko helburuen, lortutakoen, lortu ga-been eta oraindik egiteke daudenen balorazio orokorra egiten da. Eta balorazio hau oinarri hartuta trantsiziorako banako proposamena ematen da. Hainbat kasu egon daitezke, pertsona bakoitzaren gaitasunen eta mugen arabera.

ERAGINAREN ARLO OPERATIBOA

Bizi garen gizartea bere bidetik irtenda doan tren baten antzekoa da batzuetan; bazterrean uzten ditu bagoiari helduta joan ezin direnak

Page 13: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

13LOIOLA ETXEA 2011

eta horren ondorioz pertsona asko etxerik gabe, lanik gabe, paperik gabe, maitasunik gabe... geratzen dira. Gainera “hondarrak, gizartea-ren gorotza” direla uste izaten dugu eta mesprezatu egiten ditugu. Baina pertsona horiek dira gizarte honi funtsezko dimentsioa eman diezaieketenak: zerbait oso gaizki doala eta gizarte osoarentzako ir-tenbidea bizimoduan aldaketa garrantzitsuak egitean datzala esaten digute, baina ez dira beraiek aldaketak egin beharreko bakarrak,

baizik eta guk ere egin behar ditugu. Deshumanizazio horiek ez ger-tatzeko bizimodua aurkitzera eta baztertutakoa eta mesprezatutakoa berreskuratu ahal izateko gizarte praktikak bultzatzera eta inklusio di-namikak sortzera sustatzen gaituzte pertsona hauek.

Horretarako, elkarrekin justizia-kultura eraiki nahi dugu eta horrek gara-matza beste talde eta elkarte batzuekin batera sareetan, plataforme-tan eta ekimenetan parte hartzera. Horiek guztiek bidezko zergatiak bultzatzen dituzte eta gure gizartea gizatiartzen dute.

Zentzu honetan gizarte erantzukizuna ere aitortzen dugu, hiritar kri-tiko eta emantzipakorrak trebatu behar baitira. Horretarako gizarte

Page 14: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

14 LOIOLA ETXEA 2011

komunikabideak edo erakunde akademikoen lankidetza erabiltzen ditugu.

Loiolaetxe hedatzea ere nahi dugu. Baina ez gara handiago bat eraikitzeaz ari, baizik eta sakontasunaz ari gara. Hori dela eta, lerro honetan aritzen diren beste proiektu eta ekimen batzuekin osatuz goaz. Era berean, gure proposamena beste toki batzuetan burutu de-zaketenei eskaintzeko bideak planteatzen ditugu, erreferentzia bezala “familian egote berria” hartuta.

LOIOLAETXEAREN MAPA KONTZEPTUALA

Page 15: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

15LOIOLA ETXEA 2011

INSPIRAZIO – ESPIRITUALITATE DIMENTSIOA

Loiolaetxea Jesusen Lagundiaren obra denez, Jesukristoren eta bere Erreinuaren lekuko izateko misioa partekatzen du, justizia sustatzen du, pertsonei lagun egiten die beraien giza hazkundean eta hazkunde espiritualean eta mugetan egoten da adiskidetasunezko eta elkarrizke-tako zubiak eginez.

Gure jarduera motibazio horren ondorioa da. Fede-justizia esperientzia pertsonal eta komunitarioan inspiratuta dago eta beste sentsibilitate ba-teko pertsonei irekita dago, gizartetik baztertuek tokia dutela sentituko duten gizarte adiskidetu baten alde lanean jarraitzeko.

Elizako talde bat gara, eta Eliza errealitate poliedrikoa da, ñabardura ugari eskaintzen ditu anaitasun eta justiziazko proiektuetan. Horietako bat gu gara.

Guretzat giza duintasuna da elkarrekin joateko nahi dugun abiapuntua: “Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide ber-berak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren ar-tean senide legez jokatu beharra dute” (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 1. artikulua).

Page 16: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

16 LOIOLA ETXEA 2011

Lehenengo esan beharra daukagu bi eremu operatibo hauek bate-ra hartzen ditugula, elkarri oso lotuta eta bereziki lotuta daudelako; proiektuko kideen bizitzako prozesuetan eragin handiagoa dute eta gainerako Arloen, Dimentsioen eta Egituren euskarri eta atzeraelikadu-ra dira.

Aurtengo Loiolaetxeako esperientziaren errealitatera gerturatzeko, es-perientzia horretan parte hartzen duten pertsonen ezaugarriei buruz gogoeta egin beharra dago.

Hasteko, proiektu honen generokako banaketari buruz galde dezake-gu. Elementu esanguratsua da esperientzia hau gizonezkoen kon-gregazio erlijioso baten eta gizon eta emakume talde laiko baten arteko lankidetza ekimena izatea; hasierako lehentasunezko xedea errealitate oso maskulinizatua da, hau da, kartzelako ingurua. Nola-bait esan honek baldintzatu egin dezakeela pentsa dezakegu, baina zifrek erakusten digutenez askotan, eta gure da kasu horietako bat, errealitatea aurreikusten ez dugun bezala gailentzen da.

Gaur egun Loiolaetxeako paisaia feminizatzen ari dela esan de-zakegu nolabait, bereziki proiektu hau gizartetik baztertutako espazio berrietara ireki delako. Kontuan izanda balorazio etapan egiten den desbideraketa Donostiako Martutene kartzelatik egiten dela batez ere eta hor 20 gizoneko emakume bat dagoela gutxi gora behera,

Elkarbizitza eta Parte Hartze Arloen memoria

Page 17: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

17LOIOLA ETXEA 2011

proiektuko beste bi faseetan emakumeen presentzia hirutik bat baino gehiagokoa da.

Kontuan izan beharreko beste elementua espazio horretako pertso-nen jatorria da. Loiolaetxea gertutasuneko bokazioarekin jaio zen, kartzelan babesteko gizarte sarerik ez zutenei edo sareak egoera

prekarioan zituztenei gertutasuna eskaintzeko; Gipuzkoarako jaio zen, batez ere, eta ondoren Euskadiko gainerako lurraldeetarako ere bai. Honen ondorioz, espainiar estatuko jatorrizko kideak (egoiliarrak) jato-rriz Euskal Herrikoak edo hemen bizi direnak dira. Baina immigrazioak norabidea aldatu du zentzu bikoitzean. Erkidegoaz kanpoko immigra-

SEXUEN ARABERAKO BANAKETA

BALORAZIOA EGOITZA TRANTSIZIOA

GIZONAK EMAKUMEAK

Page 18: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

18 LOIOLA ETXEA 2011

zioaz gain Afrika iparraldekoaz eta Saharaz azpikoaz ari gara, eta Eu-ropa Ekialdeko herrialdeetara ere ireki gara. Immigrazio horrek, beraz, batetik, zeharka aldatu du norabidea, hau da, zentro penitentziarioe-tako biztanleria hazten ari da eta orain arte bertako edo espainiar es-tatuko pertsonek zuten prekaritate handieneko egoera beraiek dute orain. Baina profil aldaketa honek zuzenagoko gertaera batekin ere zerikusia badu, hau da, Loiolaetxearen arreta puntu nagusia kartzela ingurua izan da orain arte, baina arautu gabeko etorkinen prekarie-tate handiaren ondorioz, Loiolaetxeako lehentasunezko arreta gune bihurtu dira.

Hori dela eta, Loiolaetxean bizi direnen banaketa-grafikoan ikus dai-tekeenez, honakoak dira nagusi:

Loiolaetxea proiektuaren 10. urtemuga zela eta, egin zen hausnar-keta agiritik ondorioztatzen zen oinarrizko egiaztapenetako bat zen “Loiolaetxea bertara joateko espazioa” zela. Hau da, Loiolaetxea hein handi batean beste espazio eta erakundeen mende dago, Loio-laetxeako espazioan parte har dezaketen pertsonekin harremanetan jartzeko bitartekari lanak egiten dituzte beste espazio eta erakunde horiek.

Berriro ere egoera honen izaera dinamikoa egiaztatzen da, izan ere, Loiolaetxea bere misioaren ikuspegia zabaltzen joan den heinean,

EGOITZAREN ARABERAKO BANAKETA

EGO

ITZA

G

IPU

ZKO

AN

EGO

ITZA

G

IPU

ZKO

ATI

K

KA

NPO

EGO

ITZA

EZ

EZA

GU

NA

BALORAZIOA EGOITZA TRANTSIZIOA

Page 19: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

19LOIOLA ETXEA 2011

espazio horretan tokia izan dezaketen prozesuen profil sorta ere za-balduz joan da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babeserako gizarte sarearen barruan gizarte-baliabide bat gehiago bezala konfigura-tzen joan da, Foru Aldundia eta Martuteneko ZP baitira erakunde era-torle nagusiak.

Loiolaetxeako espazioko kide diren eta espazioa partekatzen duten pertsonen errealitate anitzaren ezaugarriak lortzeko datu garrantzi-tsuak dira bakoitzaren baldintza pertsonalak edo “bizitzako ibilbideak” ere. Gehienetan horiek azalduko edo justifikatu dute zergatik dauden Loiolaetxean, dela osatzeko espazio gisa hartuta dela gizarteko ba-liabide gisa hartuta.

Nabarmentzerakoan garrantzitsuenak direla uste dugun elemen-tuen artean hasteko baliabideen gabeziari lotutako errealitatee-kin zerikusia dutenak daude. Bizimodu eta autonomia normaliza-tua egin ahal izateko gutxieneko babes egituraren bat izateko edo mantentzeko gabeziak dituzte. Ez da kasualitatea Loiolae-txea proiektura gerturatzen direnen errealitate ekonomikoaren ezaugarria mendekotasuna izatea, ondorengo grafikoan ikus daitekeenez.

Mendekotasun maila honengatik gertatzen da askotan jarduera de-liktiboak edo horrelakotzat tipifikatutakoak egin dituztenen ehuneko

ESKARIAREN JATORRIA

ZUZE

NEK

O E

SKA

IRA

TOX

IKO

MA

NIA

Z.

ZEN

TRO

PE

NIT

ENTZ

IARI

OA

K

BEST

E ZE

NTR

O

ERA

KU

ND

EAK

OIN

ARR

IZK

O G

IZA

RTE

ZERB

ITZU

AK

OSA

SUN

ZEN

TRO

AK

BEST

E G

IZA

RTE

ZEN

TRO

AK

HA

URR

EN

ZERB

ITZU

A

BALORAZIOA EGOITZA TRANTSIZIOA

Page 20: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

20 LOIOLA ETXEA 2011

handia, pertsona horiek nolabait ere horretara bultzatu egiten bai-

tira.

Bestalde, dinamika terapeutikoekin aritzen diren errealitateak ai-

patu beharko lirateke, drogamendekotasuna sortzen duten subs-

LOTUTAKO ZAILTASUNAK

LEG

EZK

AN

POK

O

INM

IGRA

ZIO

A

LEG

EZK

O

INM

IGRA

ZIO

A

GU

TXU

ENEK

O E

TNIK

O B

ATE

KO

A

IGA

ROTZ

EN A

RI

DIR

ENA

K

PRO

STIT

UZI

OA

DEL

ITU

AK

DRO

GA

MEN

DEK

OTA

SUN

A

ESK

ALE

A

ESTI

GM

ATI

ZATU

TAK

G

AIX

OTA

SUN

A

JOER

A S

EXU

AL,

GEN

ERIK

O

EDO

ITX

URA

GA

TIK

OBALORAZIOA EGOITZA TRANTSIZIOA

BALI

ABI

DEA

K E

SKU

RATZ

EKO

ZA

ILTA

SUN

AK

INH

IBIZ

IOA

GA

TIK

D

EFO

RMA

ZIO

AG

ATI

K

GIZ

ART

E IS

OLA

MEN

DU

A

GIZ

ART

ERA

TZEK

O

ZAILT

ASU

NA

K

GIZ

ART

E G

AIT

ZESP

EN

BORT

ITZA

GIZARTE DIAGNOSIA

GIZ

ART

E TR

EBEZ

IA D

EFIZ

ITA

RIO

AK

AU

TON

OM

IA M

URR

IZTU

ELK

ARB

IZIT

ZAK

O H

ARR

EMA

N

DEF

IZIT

ARI

OA

ELK

ARB

IZIT

ZAK

O U

NIT

ATE

ARE

N

AN

TOLA

ERA

DES

EGO

KIA

ETX

EBIZ

ITZA

DEF

IZIT

ARI

OA

BALI

ABI

DE

EKO

NO

MIK

O

DEF

IZIT

ARI

OA

K

AD

ING

ABE

EN B

EHA

R EZ

BE

ZALA

KO

ESK

OLA

TZEA

AD

IND

UEN

BEH

AR

EZ

BEZA

LAK

O E

SKO

LATZ

EA

BALORAZIOA EGOITZA TRANTSIZIOA

Page 21: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

21LOIOLA ETXEA 2011

tantziekin (aldagai guztietan) eta maila eta irismen desberdineko gorabehera psiko-psikiatrikoekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira kasu honetan.

Honen ondorioz, parte hartzerik gehienak gabezia eta disfun-tzio hauek modu egokian kon-pentsatzeko egiten dira.

Kontuan izaten badugu Loio-laetxea igarotzeko espazio bat dela eta espazio honetan bizi diren pertsonen bizia normali-zatzea dela bere xedea, aipatu beharra daukagu pertsona hori espazio honetatik irteten den unea ere. Zer baldintzatan irte-ten den aipatu beharra daukagu eta bere prozesu bakoitzerako ezarritako helburuak bete diren ala ez ere baloratu beharra dauka-gu hein batean.

Ondorengo taulan ikus daitekeenez

Bestalde, dinamika terapeutikoekin aritzen diren errealitateak aipatu beharko lirateke, drogamendekotasuna sortzen duten substantziekin (aldagai guztietan)

DIRU SARREREN JATORRIAREN ARABERAKO

BERE

DIR

U S

ARR

ERA

RIK

EZ

KO

TIZA

ZIO

GA

BEK

O

PRES

T. P

UBL

IK.

KO

TIZA

ZIO

DU

N P

REST

. PU

BLIK

.

BEST

ERIK

BEST

E SA

RRER

AK

OIN

ARR

IZK

O

ERRE

NTA

BALORAZIOA EGOITZA TRANTSIZIOA

Page 22: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

22 LOIOLA ETXEA 2011

Egoiliarren bizitzako prozesuen normalizazio prozesuak bete egiten

dira kasuen %75 baino gehiagotan, eta horrek esan nahi du Loiolae-

txeak egindako aukera egokia dela, hein handi batean.

Aukera honek zerikusi handia du elkarbizitzako metodologia sistemiko

eta erlazionalarekin; pertsona da gunea, pertsonaren antropologia

OIN

ARR

IZK

O

AH

OLK

ULA

RITZ

A

JURI

DIK

OA

PROGRAMEK ESKAINITAKO LAGUNTZA

EGIT

ZAN

SA

RTZE

KO

BA

BESA

BEST

E BI

TART

EKO

EKIN

BI

TART

EKA

RITZ

A

LAN

EKO

JA

RRA

IPEN

A

GIZ

ART

E LA

GU

NTZ

EN

JARR

AIP

ENA

ENO

RESE

KIN

BI

TART

EKA

RITZ

A

EGO

ITZA

KO

ED

O

LAN

EKO

BA

IMEN

EN

JARR

AIP

ENA

BALORAZIOA EGOITZA TRANTSIZIOA

HELBURUEN LORPEN MAILA

ZATI BATEAN BETE DIRA EZ DIRA BETE

BALORAZIOA EGOITZA TRANTSIZIOA

HELBURUAK BETE DIRA

Page 23: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

23LOIOLA ETXEA 2011

hedatzailea darabilgu eta Loiolaetxeako kideen arteko erantzunki-detasunean oinarritzen da esperientzia. Batzuen hitzetan “pertsonei, batzuek besteei, denbora eskaintzea da kontua, kalitatezko denbora eskaintzea”.

Hitz hauek beste datu hauekin kontrastatu daitezke, zifra hauek argi uz-ten dute prozesu honetako egiazko sekretua pertsona horien ondoan egotea dela.

IRTETEKO ARRAZOIA

JARD

UER

A A

MA

ITU

LAN

EAN

HA

SI

BEST

E ZE

RGA

TIA

K

HEL

BURU

AK

BET

E

BORO

ND

ATE

Z IR

TEN

KA

LERA

TU

BEST

E BA

LIA

BID

EETA

RA

IGO

RRI

HIL

BALORAZIOA EGOITZA TRANTSIZIOA

ESKAINITAKO LAGUNTZA

HASIERAKOELKARRIZKETAK BANAKO

TUTORIAK TALDEKAKO TUTORIAK BESTE SERBITZUEKIN

KOORDINAZIO BILERAK

BALORAZIOA EGOITZA TRANTSIZIOA

Page 24: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

24 LOIOLA ETXEA 2011

Eragin Arloaren memoria

Eragin Arloko lanaren balorazioa egiteko aurrez proiektuko Arlo eta Dimentsio desberdinetan aurten argitu diren oinarrizko premisekin ha-rremanetan jarri beharra legoke. Batez ere Inspirazio-Espiritualitate Di-mentsioarekin; izan ere, bata besteak gidatzen eta elikatzen du eta bestea koherente bihurtzen da, bere pertsonaz gaindiko dimentsioan, lehenengoari eskainitako lanetan. Hori dela eta, “Gizarte Ekintzako Espiritualitatea” aipa dezakegu eta “gizarte ekintza Espirituak sustat-zen du, errealitatearekin duen topaketa per-formatiboan”. Baina testu honen irakurketari argi eta koherentzia handiagoak emateko, beste modu batera egingo dugu, oinarrizko konstatazio hauek geroagoko epigrafe batean kokatuaz.

Arlo honetako lanari hausnarketatik begiratu behar zaio, kuantitatiboki baino gehiago, horrela garrantzitsuagoa baita lan hori; dena dela, lortutako lorpenak edo garatutako jarduera kopurua garrantzitsua den arren, lortutako egiaztapenak ere garrantzitsuak dira eta laneko prozesua gidatu duten lerro argumentalak ere bai.

Egokia litzateke azpimarratzea arlo honek duen izaera dela eta, errea-litatearekin elkarrizketa dinamika handiagoa duela, errealitatearekin zubi lanak egiten ditu eta Loiolaetxeako proiektuaren barruan bizi denaren eta gizarte gizakoiagoak, bidezkoagoak eta izaera inklu-sibokoagoak eraikitzerakoan isla dezakeen argiaren arteko zubia da.

Page 25: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

25LOIOLA ETXEA 2011

Esperientzia honek argi uzten digu kanpoko eragina sortu beharra daukagula eta horretarako ezinbestekoa da sareen eta plataformen bidezko lankidetza, dela Hirugarren Sektorearen barruan oro har dela beste erakunde akademiko batzuekin edo eragina duten bitarteko publikoak erabilita... Aurtengo Jarduera honakoetan zentratu da:

1. Hiru (3) ikerketetan hartu da parte: horietako bi Deustuko uni-bertsitateak sustatu ditu eta egiten ari gara. Hirugarrena EHUk eta Emakundek sustatutakoa da eta amaitu dugu jada. Ikerketa hauen interesgunea kartzelaratutakoen inklusio prozesua izan da, batean jatorria edo etnizitatea erabili da eta bestean generoa.

Page 26: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

26 LOIOLA ETXEA 2011

2. Sareetan parte hartze aktiboa: Sargi, Hedatzen, Martuteneko (Donostia) zentro penitentziarioko gizarte inklusio kontseilua, Gi-puzkoako Foru Aldundiko gizarte-inklusio kontseilua, Harresiak Apurtuz etorkinen koordinadora...

3. Sentsibilizazio kanpaina eta jardunaldietan parte hartu eta lanki-detzan aritu: Pobreziaren Astea, Gipuzkoa Solidarioa, Altzako So-lidaritza Taldea, Arroces del Mundo/Munduko Arrozak, Migrazioei buruzko zurrumurruen aurkako martxa…

4. “Murmurioak” dokumentalaren grabazioan parte hartu dugu, 2012ko Donostiako Zinema Jaialdian ikusi ahal izango dela uste dugu.

5. Alboanekin partzuergo bat sortu dugu 2012-2013 ikasturterako, “Munduko Txokoak” bidez elkartasunezko bideak sustatuaz.

6. Loiolaetxea haztea pentsatu dugu familien eta komunitate erlijio-soen inplikazioarekin. Familiak eta komunitate erlijiosoak erreferen-te bihurtu daitezela eta harrera egin diezaietela “etxetik” pasa diren pertsonei eta “familiako” harremanen bidez inklusiorako bi-deak behar dituztenei euren etapa hedatzailean.

Page 27: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

27LOIOLA ETXEA 2011

Loiolaetxerako hausnarketa arloa inklusio prozesuetan sartutako edo esklusioaren aurka borrokan dabiltzan pertsonak dira; kartzelakoak, patologia dualak dituztenak, toxikomania eta buruko gaixotasunak, zaurgarritasun egoeran dauden etorkin taldeak... eta eraginaren ar-loa gizarte politiken alderakoa da, horien eskumenak Loiolaetxeako presentziaren arlotik gertuago baitaude. Inklusioaren aldeko borrokan dabiltzan kolektiboak gizartean modu positiboan aurkeztuta, biktimi-zazioa saihestuta edo morbora egin daitekeen gerturatze oro saihes-tuta. Bereziki indartu horien gizarte-aktore kokapena taldeei eta bere elkarteei dei eginda edo babestuta eta dauden batzuetan parte hartuta. Gobernu eta gobernantza oneko talde hauen enpodera-mendu lerroa sustatuaz.

Page 28: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

28 LOIOLA ETXEA 2011

Ekintza elikatzen duen, bideratzen duen eta eusten duen espiritualita-

te horretan, aurten oinarrizko zenbait intuizio finkatuz joan dira. Intuizio

hauek Loiolaetxean bizitako espiritualitatea ezaugarritzen duten oina-

rrizko ezaugarri batzuen identifikazioari lotuta daude eta espiritualitate

hori da proiektuaren motorra.

1. Lehenengo ezaugarria HARRERA da:

Harrera honen estiloa Mt 25ean ageri dena da: “gose nintzen eta

jaten eman zenidaten...”.

Denok behar dugu etxe bat (hazten garen tokia). Garai batean po-

bretutakoak babesteko zentroak jartzen zirenean “beraien etxera era-

Inspirazio – Espiritualitate Dimentsioaren memoria

Page 29: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

29LOIOLA ETXEA 2011

man ditzatela” esaten zen. Guk, Loiolaetxeak, gure etxera ekartzea erabaki dugu, elkarrekin bizi ahal izateko. Etxean berriro jaio daiteke eta bizitzako eta familiako erreferentziak berreskuratu daitezke.

Espazio familiarragoetan harrera egitearen abantaila da pertsona hauen giza errealitateak gertuagotik, sakonago eta haragituta ikusi daitezkeela.

2. Bigarren ezaugarria TOPAKETA da:

Komunitateko giro hau topaketetarako egokia da. Topaketa horietan bazterkeria egoeran dauden pertsonak aurkitzen ditugu, biziraun duten pertsonak dira eta beraien bizitzako historietan gizakiaren esperientzia guztiak pilatuta egoten dira, zauriak izaten dituzte eta preso hartzen di-tuzten egoerak ere bai; baina denek tokia izango duten mundu hobea-goa egiteko ezaugarriak ere izaten dituzte.

Geure burua aurkitzeko espazioak ere badira, izan ere, batzuek eta besteek oinarri bera eta errealitate bera dugu. Oinarrian batzuk eta besteak errealitate bat beraren ispiluko irudi gisa ikusten gara.

Elkarrekin topo egitean, Jainkoaren esperientzia hori gertatzen da eta itxaropen gabezian itxaropena aurkitu ahal izaten dugu. Topaketa ho-rretan pixkanaka aurpegiak sortzen dira berriro eta Kristoren aurpegia-

Page 30: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

30 LOIOLA ETXEA 2011

ren antza izaten dute, denon aurpegiaren antza, beharbada harrera egindakoena hein handiagoan.

Topaketa honek denbora asko irauten du, elkarbizitzak iraunkortasuna ere berarekin baitu. Loiolaetxearen kasuan egunean 24 ordu bizi gara, urtean 365 egun, muturrak modu intentsuan bizi ditugu eta oreka aur-kitzen saiatzen gara. Hori dela eta, maitasuna normalizatzen saiatzen gara, hau da, pertsona garela ohartzeko tokia izaten saiatuko gara, maite gaituztela eta maite dugula ohartzeko tokia.

3. Hirugarren ezaugarria da esperientzia hau GURE JARDUERAZ HARANTZAGO dagoela:

Loiolaetxean familiako epea luzea izaten da eta hor sortzen dira lo-turak, hor berreskuratu ahal izaten da autoestimua eta aurreragorako erreferentzia berriak hartu ahal izaten dira. Zentzu honetan Loiolae-txea emantzipatzen duen komunitatea da, autoestimu handiagoa hartu ahal baitaiteke eta errespetua ere bai, ondorioz, norberarentzat eta besteentzat duin garela aitortzen diogu geure buruari.

Prozesu hau erlazio horizontalen bidez egiten da, gizakoitutako erla-zioen bidez, elkar aitortuta eta elkarrekikotasuna erabilita. Gure egu-neroko bizitza zenbat eta heldutasun handiagoarekin bizi, orduan eta ekarpen handiagoa egingo diogu elkarri. Hori da gure elkarbizitzaren sekretua. Eta hor dago errekonozimendua ere. Nazareteko Jesusek esan zigun esaldia da “Zure fedeak salbatu zaitu”.

Eta dinamika honetan garrantzitsua da prozesuen ezustekoei irekita egotea, izan ere, gauzak gutxitan gertatzen dira soilik gure giza irizpi-deen arabera. Hori dela eta, ezinbestekoa da transzendentziara ire-kitzea. Parte hartze batzuetatik irteten dena, gure ekintzarekin lortzen duguna baino askoz handiagoa da batzuetan. Guk zerbait jartzen dugu, baina Jainkoak bere prozesua egiten du pertsonekin.

Eta amaitzeko, garrantzitsua da, halaber, pertsona autonomiako es-pazio handiagoak irabaziz joatea, mendekotasunezko harremanetatik elkar aitortzerako eta autonomiako erlazioetara arte.

Page 31: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

31LOIOLA ETXEA 2011

4. Laugarren ezaugarria ERANTZUKIDETASUNARI eta JAINKOAREN-GANAKO KONFIANTZARI lotuta dago:

Komunitateak lagundu egiten du, baina bakoitzaren erabaki pertso-nala da emantzipatzen eta askatzen duena. Horregatik lagun egiten dugu bakoitzak bere prozesu pertsonala egin dezan eta ondorioz, bizitzako hainbat alderdi berriro konfigura ditzan: psikologikoa, harre-manena eta transzendentala. Pertsona bere osotasunean hartuta go-rago aipatzen genuen autonomia pertsonala lortu arte.

Zorionei darien espiritualitateari oso lotuta daude. Lukasen ikusten da pobrea izatea, baldintza kaskarragoetan egotea, zapaldua izatea... Jainkoarengana bereziki gerturatzeko arrazoiak dira. Mateon zorione-koak dira espirituz pobre direnak, bere erantzunkidetasun pertsonalari lotuta daude, bizitzan jaso ez duenari erantzuteko gaitasunari: maita-suna, maitatzeko gaitasuna, adimena, dirua, antolatzeko gaitasuna, pazientzia...

Gizarte sare normalizatuan bizitzeko gaitutzea da, beraz, kontua. Al-derdi erlijiosoan ere arreta berezia jarri beharko litzateke. Gure gizar-tean biziaren zentzua ezkutatzeko joera dugu. Ez da horretaz ia edo

Page 32: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

32 LOIOLA ETXEA 2011

batere hitz egiten. Ia ezkutatu egiten da. Baina bizitza zentzuz bizitzea, bizirik irauteko aukera da, zertarako bizi garen jakiteko aukera da. Izan ere, bizitza konfiantzaz bizitzea sustraiak izatea da, oinarritzeko zorua izatea eta horren bidez bizi duguna eta bizitzako une txarrak geure egin ditzakegu, jatea bezain garrantzitsua da (ia garrantzitsuagoa ere bai).

Loiolaetxeako esperientziak garapen honi laguntzen dio. Esperientzia erlijiosoari laguntzen diogu, pertsonak Jainkoarenganako konfiantza bizi dezan eta esperientzia honetatik egiten duenari zentzua emateko eta bizitzak jartzen dizkion hainbeste bakardade gainditzeko gain izan dadin, batez ere, bakardade bereziki gogorrak gainditzeko gai izan dadin.

5. Bosgarren ezaugarria GATAZKA eta PORROTA KUDEATZEKO mo-duari lotuta dago.

Aipatzen ari garen espiritualitatearen bizipen koherentea egiteko be-harrezkoa da bizi dugun egoera aldatuko duen ekintza bat eta honek aurrez aurre jartzea esan nahi du, ezinbestekoa da gatazka.

Horrek kasu askotan arrisku instituzionalak izatea esan nahi du (horre-lako apustuak eginda erakundea jokoan jartzen da, diru laguntzetako dirua ere bai, lanpostuak...) eta arrisku pertsonalak ere baditu. Honek berekin du geure buruari gatazka hau espiritualki-mistikoki nola bizi dugun galdetzea eta zer planotatik gauden aukeratzeko prest galde-tzea, izan ere, gatazketan garrantzitsua da ongi erabaki ahal izatea, ahalik eta ongien, eta beharrezkoa da subjektuari aukeratzen lagun-duko dion espiritualitate bat abian jartzea, horretarako gaituko duena, aukeratzeko egiaz prest jarriko duena. Honen adibide bat emateko, Darío Molláren hitzak erabili ditzakegu:

“Aukeratzeko, lehenengo eta behin libre egon behar da. Izan ere, ge-hienetan gauzei, pertsonei, postuei, aitormenei... lotuta egoten gara eta egiaz aukeratzeko askatasuna galduz joaten da. Niri gehien la-gunduko didana edo besteari gehien lagunduko diona argi eta garbi

Page 33: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

33LOIOLA ETXEA 2011

hautatzeko askatasuna eskatzen du aukeratzeak. Askatasunez aukera-tzeak aurretiazko baldintzarik gabe hautatzea esan nahi du eta une-ren batean oso erabilgarria izan dudan arren, utzi beharrekoa dela iruditzen zaidan hura uzteko prest egon behar dut. Batzuetan horrek esan nahi du segurtasunei uko egin behar zaiela, eskuratutako onda-sunei, baita afektu batzuei ere... eta hori ez da erraza. Errazagoa da aukeraketan “tranpa” egitea”.

Mugitzen garen testuinguruan porrota etengabea eta jarraitua da. Mundu honetan bizi denarentzat ona da hori bere egitea eta normal bezala onartzea. Hala egiten ez badu, ezingo da errealitate honetan bizi. Porrotak pertsonalak izan daitezke (nola “baztertuenak” hala la-gun egiteko aurrez aurre gaudenenak), baina erakundeenak ere bai (hor inkoherentziak eta inkongruentziak aurkitzen ditugu) edo sistema-renak berarenak, sistema horretan sartuta ikusten dugu geure burua,

mugikortasunik ezari begira gaude eta aldaketarako erresistentzia ere ikusten dugu sistema horretan.

Egoera hauetan gure aukerak non oinarritu behar ditugun galdetzeko testuinguru aparta aurkitzen dugu, zerk eusten dien eta zerk eusten gaituen galdetzeko testuinguru aparta, gure proiektuen eta bizitzen

Page 34: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

34 LOIOLA ETXEA 2011

egiazko motorra zein den galdetzekoa eta gure itxaropena egiaz non jartzen dugun galdetzekoa ere bai.

6. Seigarren eta azken ezaugarria ABANDONOARI eta BARKANE-MARI lotuta dago.

Ez da gauza bera zergatiak aurrera egin ez duelako porrot egitea, baina nik amaierara arte jarraitzea edo zergatia utzi dudalako porrot egitea. Okerrena ez da porrot egitea, okerrena amore ematea da, abandonatzea, kideei, pobretuei, taldeari... huts egitea.

Ez da harritzekoa gure inplikazioa handia izatea, ezta baztertuenga-tik gauza garrantzitsuak jokoan jarri izana ere, horiekin dugun inplika-zioaren ondorioz. Asmo ugari purifikatu izana... Baztertuak erabateko galtzaile bihurtzen diren egoeretan, beraien ondoan egon gara. Eta egoera hauek zoritxar bezala bizi ditzakegu edo Kristoren Pasioari lo-tuta bizi ditzakegu. Eta kanpoko zailtasun hauei lotuta irits daitezke barnekoak ere.

Baina gure itxaropena da bizitzak, Jainkoagandikoak, ez duela auke-ra bakarra ematen. Historia honetako abandonoetan ere gauza bera gertatzea espero dugu. Beharbada denok esan beharko dugu ez ginela iritsi. Edo beste aukera bat eman zigutela edo... Horrela ger-turatzen da Jesus huts egin zutenengana: “Bakea zuekin” eta horrela gerturatzen da guregana eta besteekin honela egitera deituta gau-de “hartu Espiritu Santua, bekatuak barkatzen dizkiezuenak barkatuta daude...” Barkatuak izateko eta barkatzeko espiritu honi esker goaz aurrera gure bizitzako egoera guztietan.

Oinarrizko egiaztapen hauek dira jarduera lerroaren eta barneko in-tzidentziaren oinarriak eta Loiolaetxearentzako funtsezkoak dira, haus-narketaren bidez eta motibatzeko ekimenak abian jarrita, kontzien-tziazioa, babesa eta esperientzia mistiko-bizipenezko hori errealitatea eraldatzeko erabiltzea.

Page 35: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

35LOIOLA ETXEA 2011

Loiolaetxeak gizarte zerbitzuaren logika eta logika komunitarioagoa konbinatzen ditu.

Batetik, Gizarteratzeko Loiolaetxea Elkartea gizartearentzako zerbitzu bat da. Kartzelako esperientziak eta beste esperientzia batzuek sortu-tako bazterkeriaren eremuko gizarte behar bat estaltzen duen espazioa da. Loiolaetxearen zeregin hau herri administrazioek babesten dute, ze-hatz esateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta hitzarmen bat dute.

Bestalde, gure berrikuntza, gure balio gehitua da baztertutako pertso-nekin bizi garela, mundu adiskidetsua eta senitartekoa egiteko. Hau da familiaren logika.

Gure funtzionatzeko egiturak Loiolaetxearen gizarte zerbitzu izaerari erantzuteaz gain, bere familia eta etxe izaerari ere erantzuten dio. Eta bi logika horien arabera, egiturak eta erantzukizunak planteatzen ditugu.

2011an egindako jardueren balorazioan ezin da alde batera utzi giza talde horren edo “Harrera komunitate, komunitate apostoliko” horren ezinbesteko zeregina. Rol desberdinetatik eta erantzukizun desberdi-nekin Loiolaetxea proiektuko aldamio izateko erronka eta erantzukizu-na beraien egiten baitute.

Giza talde honen barruan, hasteko Harrera komunitateaz hitz egin beharko genuke eta giza talde hau litzateke motorra, Loiolaetxea

Giza baliabideen eta baliabide ekonomikoen memoria

Page 36: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

36 LOIOLA ETXEA 2011

esperientziaren hiru eremu espiritualen inspirazioak eta nahiak ha-ragiztatzen dituena: esperientzia-elkarbizitza eta errealitatean parte hartzea-eraldatzea.

Harrerako Komunitatea talde motorra da eta esperientziazko urtee-tan zehar Loiolaetxeko pluraltasunaren eta aniztasunaren ñabar-

durak erreproduzituko, haragiztatuko eta eskainiko ditu. Ezaugarri honen adibide argia da bere osaera, hor ikusten da Loiolaetxea Jesusen Lagun-diak sustatutako eta bere mende dagoen obraz gain oso idiosinkrasia berezia duela, bizi-aukera ugari na-hasten direla bertan eta dimentsio laikoak zeresan handia duela, funtzio batzuk polarizatzen dituela dimen-tsio erlijiosoaren aurrean; dimentsio honetan leudeke elizgizon je-suitak, erkidegoko elkarbizitzaren gunea ere elizgizon hauek dira.

Harrerako Komunitatea talde motorra da eta esperientziazko urteetan zehar Loiolaetxeko pluraltasunaren eta aniztasunaren ñabardurak erreproduzituko, haragiztatuko eta eskainiko ditu.

Page 37: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

37LOIOLA ETXEA 2011

Harrerako Komunitatean per tsona talde heterogeneoa dago, direla laikoak, liberatuak edo sagaratuak, aipatu ditugun bost eremuetan egiten dituzte jarduerak.

Oso talde heterogeneoa dira, baina proiektu honen esku jartzen dute ezinbesteko kalitatezko kualifikazio tekniko eta profesionalaz gain giza aberastasuna ere eta horrek Loiolaetxeako proiektuari plus bereizle bat eskaintzen dio.

Giza talde hau honela osatu da 2011n:

Harrerako Komunitateaz gain profesional, lankide eta boluntario tal-dea dago. Hauek jarduera lagungarriak egiten dituzte eta jarduerok funtsezkoak dira Loiolaetxea proiektuaren funtzionamendua egoki garatu dadin, Harrerako Komunitatearen espazioak estaltzen ditu eta bere erregistroak ekarri ere bai bakoitzak bere eremutik, proiektuaren giza kalitatea handiagoa izan dadin.

Giza kapitulu hau Elkartearen alde moral eta legala da eskaintzen dituzten zerbitzu desberdinetako harremanen bidez; laguntza klaseak ematen dituzte, lagun egiten dute, argazkiak ikusi, liburutegia egune-ratu... Gizartearen ordezkariak dira pertsona hauek eta, aldi berean, batzuen eta besteen artean elkartasunezko praktika barneratzaileak sortzen dituzte. Hori dela eta, Loiolaetxetik lankide talde honekiko

BIZI-KOMUNITATEAN OSAKETA

JESUITAK4

LIBERATUAK3

LAIKOAK6

Page 38: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

38 LOIOLA ETXEA 2011

komunikazioa eta trebakuntza zaindu egiten da, eskaintzen duten bo-rondatezko zerbitzuaz harantzago.

Lehen Loiolaetxea proiektuko “giza baliabideak” aipatu ditugu eta memoria honetan esan dugu hau oso modu berezian ulertzen dugula;

hala ere, proiektu honen ka-pitulu ekonomikoa ere aipa-tu beharrean gaude labur bada ere. Izan ere, ez litza-teke errealista proiektu bat bere izaera ideologikoak - inmaterialak soilik manten-tzen duela esatea, euskarri materiala ere behar da eta Loiolaetxea ez da salbues-pena.

Giza kapitulu hau Elkartearen alde moral eta legala da eskaintzen dituzten zerbitzu desberdinetako harremanen bidez

LAGUNTZA TALDEA

LANKIDEAK7

BOLUNTARIOAK27

KONTRATUAK LANGILEAK4

Page 39: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

39LOIOLA ETXEA 2011

Loiolaetxeako zifrak hauek dira:

2011ko GASTUAKZUZENEKO GASTUAK (janaria, garbiketa, garraioa, osasuna)

41.778,43

LANGILEEN GASTUAK 115.573,59

ZEHARKAKO GASTUAK (garbitasuna, zerbitzu profesionalak, alokairuak, hornidurak, konponketak eta mantentze-lanak, aseguruak, komunikazioak, bulegoko materiala, finantza gastuak, hezkuntzaren ondoriozko gastuak, bestelakoak…)

268.242,30

Amortizazioetarako zuzkidurak 1.347,82

GUZTIRA 426.942,14

Harrigarria iruditu arren, zifrek adierazten duten bezala, baliabide ko-puru handiena behar duten partidak proiektuko kideen mantenua-rekin eta azpiegituren babesarekin zerikusia dutenak dira, langileen kontratazioari buruzkoak, aldiz, ez dira gastu orokorraren %25era ere iristen. Proiektuaren metodologia berritzaileagatik da hau, subjektuari lagunduko dioten bideak eta harremanak ezarri nahi baititu eta ez da profesionala-erabiltzailea erlazioan kontzentratzen, nahiz eta hori ere beharrezkoa dela ikusi eta profesionalen presentziaren aldeko apus-tua egin. Profesional hauek proiektuaren misioarekin-ikuspegiarekin-balioekin konprometituta daude eta beraien kualifikazio profesionala proiektuaren esku jartzen dute.

Page 40: Loiolaetxea. Memoria 2011 (Euskaraz)

40 LOIOLA ETXEA 2011

Bestalde, ondorengo taulan proiektuaren finantzazio-iturri nagusiak daude:

SARRERAKGIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 417.099,67

JESUSEN LAGUNDIA Etxe bat, 2`pisu eta giza kapitala

ERABILTZAILEAK 550

EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA 7500

GUZTIRA 425149,67

2011ko memoria hau amaitzeko, Jone Donnek esandakoa ekarri nahi dizuegu, Patxi Álvarez de los Mozos jesulagunak Comunidades de Solidaridad liburuan apur bat aldatuta jasotakoa:

“Pertsona bat bera ere ez da uharte bat, bere baitan osaturiko zerbait; pertsona oro kontinente baten zati da, talde bateko zati; edonoren heriotzak txikitu egi-ten nau, ni gizateriaren zati bainaiz; beraz, inoiz ez galdetu norengatik ari diren kanpaiak jotzen, zugatik ariko baitira”.