Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

14

description

Fichas de libros infantiles en euskera de la editorial ikaSMina | SM

Transcript of Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

Page 1: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM
Page 2: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

BAPOREA BILDUMA

PIRATAK 4 urtetik aurrerakoentzat

SAP: 28490

ISBN-EAN13: 9788434881273

TITULOA: Musuka

EGILEA / MARRAZKILARIA: Patxi Zubizarreta / Jokin Mitxelena

SALNEURRIA (€ + BEZ): 5,70 €

Jaio baino lehen, nahiz jaio ondoren, neskatila txikitxo bat dagoeneko musuz

ingurratuta dago, mota guztietako musuz inguratuta. Musu horien bitartez,

gauza desberdinak komunikatzen dira: amaren sabelean dagoenean, aitaren

musu itxaropentsua jasotzen du: jaio berria denean, amaren ongietorriaren

musua jasotzen du. Neskatilak ere musuak ematen ditu. Izan ere, maitasuna

nahitaez zabaltzen da, musu soil bakar batez zabaltzen bada ere.

SAP: 80168

ISBN-EAN13: 9788434885370

TITULOA: Ipurditxo Bihurritxo

EGILEA / MARRAZKILARIA: José Luis Cortés

SALNEURRIA (€ + BEZ): 5,70 €

Zesar Ponpeioren ipurditxo potzolotxoa nazkatuta dago hainbeste ipurdiko

jasotzeaz. Horregatik, egun batean alde egin zuen ipurditxoak, eta haurra

ipurditxorik gabe gelditu zen. Eta, jakina, ipurditxorik gabe egoteak arazoak

eragiten ditu eta Zesar oso gaizki konpontzen zen.

KOMIKIAK 4 urtetik aurrerakoentzat

SAP: 28834

ISBN-EAN13: 9788434880818

TITULOA: Gansterren ihesi

EGILEA / MARRAZKILARIA: Mikel Valverde / Mikel Valverde

SALNEURRIA (€ + BEZ): 5,70 €

Jon Arkakuso txirrindularia pelotoitik banandu eta hutsegite bategatik,

mendate batean, ustekabe Armiarma gansterrekin topo egin du. Aurkitu eta

gero beraiengandik ihes egin behar izango du, baina jakina, haien harrapakina

bereganatutakoan. Pasadisoz betetako jazarpen arriskutsu baten ostean,

haiengandik askatzea lortu du eta lapurtutako dirua umezurtz txiroen etxe batera joango da.

Page 3: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

BAPOREA SAIL ZURIA 6 urtetik aurrerakoentzat

SAP: 21059

ISBN-EAN13: 9788434845398

TITULOA: Denboraren kanta-kontuak

EGILEA / MARRAZKILARIA: Yolanda Arrieta – Asun Balzola

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,00 €

Zenbait testu poetikok hauerrei azaltzen diete denbora nola banatzen den:

urtaroak, hileak, asteko egunak, eguneko zatiak eta orduak. Denboraren

banaketa hauek agertzeko, eguneko ekintzei eta naturaren fenomenoei

dagozkien kantak, atsotitzak, ipuinak eta asmakizunak azaltzen dira.

SAP: 21558

ISBN-EAN13: 9788434850736

TITULOA: Mustloa naaaiz…

EGILEA / MARRAZKILARIA: Patxi Zubizarreta – Mikel Valverde

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,00 €

Gau batez Edorta bere arreba txikiari munstro gisa benetako beldurra

ematen irakasten ari zaion bitartean, eltxo batek amari begian ziztada

egiten dio ondoko gelan. Amak nahi du Gusek, aitak, eltxoa akabatzea eta,

aulki batean igota, hiltzekotan dagoenean, haurrek atea ireki eta Gusek jipoi ederra hartu du.

Horrela, guztien artean ospitalera eramaten dute eta hantxe mediku batek aitak beso bat hautsi

duela kontatzen die. Itzultzean, eta dagoeneko etxean, bizi izan duten gau xelebrea gogoratuz,

barrezka hasi dira.

SAP: 23202

ISBN-EAN13: 9788434865549

TITULOA: Adreilu lapurra

EGILEA / MARRAZKILARIA: Fernando Aranburu – Asun Balzola

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,00 €

Mariluz Gartzia herrixka batean bizi zen. Egun batean, herrixkako etxeetatik

adreiluak desagertzen hasi ziren. Hala igaro zen urtea, eta jende askok alde

egin behar izan zuen euren etxeetan bizi ezinik. Herrixkan gelditu zirenek ez

zekiten lapurra uxatzeko eta etxeak zutik mantentzeko zer asmatu. Gau

batean, Mariluzek bere paretako zuloen artetik, izarrak begiratzen ari zela,

adreilu lapurra ikusi zuen. Lapur misteriotsua estralurtar bat zen! Honek espazio-untzia hodeien

artean ezkutatu zuen, baina hara berriz heltzeko eskilera bat behar zuen. Horretarako lapurtzen

zituen adreiluak. Mariluz izaki txikiarekin errukituta, herrira itzuli zen herritarrei gertatutakoa

kontatzeko eta denen artean gizontxoa laguntzeko. Herritarrak ados jarri ziren eta denbora gutxian

estralurtar txikiari bueltatzeko balio zion eskilera eraiki zuten.

Page 4: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

SAP: 118030

ISBN-EAN13: 9788498550412

TITULOA: Etiketa Untxiak

EGILEA / MARRAZKILARIA: Gabriela Keselman – Teresa Novoa

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,00 €

Untxi jaun-andreek Untxi amonarekin utzi behar izan dituzte beren hogei

untxikumeak. Untxi amona, ordea, oso arretagabea da, eta bilobek elkarren

antz handia dute.

OHARRA: Liburu honek ulermena lantzeko koadernoa dauka; “Irakurtzea

eta gehiago” proiektuaren bornean dagoen koaderno honetan PISA

frogetan proposatutako ereduan oinarritutako ariketa eta materialak

aurkituko ditu irakasleak

SAP: 119328

ISBN-EAN13: 9788498550931

TITULOA: Etiketa Untxiak (irakurtzea eta gehiago)

EGILEA: María Duque

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,30 €

SAP: 118029

ISBN-EAN13: 9788498550429

TITULOA: Mamu hezlea

EGILEA / MARRAZKILARIA: Ana María Machado – María Luisa

Torcida

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,00 €

Sergiok ez ditu batere gustuko gauero bere logelan agertzen diren mamuak.

Ikaragarriak dira benetan! Baina egun batean mamu haiek uxatzeko bidea

aurkitu zuen.

OHARRA: Liburu honek ulermena lantzeko koadernoa dauka; “Irakurtzea eta

gehiago” proiektuaren bornean dagoen koaderno honetan PISA frogetan

proposatutako ereduan oinarritutako ariketa eta materialak aurkituko ditu

irakasleak

SAP: 119327

ISBN-EAN13: 9788498550962

TITULOA: Mamu hezlea (irakurtzea eta gehiago)

EGILEA: María Duque

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,30 €

Page 5: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

BAPOREA SAIL URDINA 7-9 urte bitarte

SAP: 118032

ISBN-EAN13: 9788498550542

TITULOA: Makaleko beleak

EGILEA / MARRAZKILARIA: Aldous Huxley

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,80 €

Arratsaldero, janari-dendatik itzultzean, Bele andreak bere habia hutsik

topatzen du. Egunean errundako arrautza bakoitza desagertu egiten da beti.

Baina, azkenean, ohartzen da suge maltzurrak jaten dizkiola arrautza guztiak.

Hontz jakintsuaren laguntzaz, Bele jaun-andreek aurre egingo diote suge

maltzurrari. Makaleko beleak da Aldous Huxley nobelagile, saiogile eta

kritikari ingeles famatuak idatzitako haurrentzako kontakizun bakarra. Huxley (1894-1963), Bai

mundu berria obraren idazlea, XX. mendeko egile klasiko handietako bat da.

OHARRA: Liburu honek ulermena lantzeko koadernoa dauka; “Irakurtzea eta

gehiago” proiektuaren bornean dagoen koaderno honetan PISA frogetan

proposatutako ereduan oinarritutako ariketa eta materialak aurkituko ditu

irakasleak

SAP: 119330

ISBN-EAN13: 9788498550979

TITULOA: Makaleko beleak (irakurtzea eta gehiago)

EGILEA: María Duque

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,30 €

SAP: 118031

ISBN-EAN13: 9788498550863

TITULOA: Zopa-untzia eta burruntzalia

EGILEA / MARRAZKILARIA: Michael Ende

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,80 €

Patxin eta Patxine errege-erreginek alaba bat izan dute: Praline. Txapin eta

Txapine errege-erreginek, berriz, seme bat: Larrufin. Errege-erregina bikote

biei Bihurne Ipurterre maitagarria bataiora gonbidatzea ahaztu zaienez gero,

maitagarriak opari magiko bana eginez hartu du mendekua: batzuei,

burruntzalirik gabeko zopa-ontzi bat; besteei, zopa-ontzirik gabeko

burruntzali bat.

OHARRA: Liburu honek ulermena lantzeko koadernoa dauka; “Irakurtzea eta gehiago”

proiektuaren bornean dagoen koaderno honetan PISA frogetan proposatutako

ereduan oinarritutako ariketa eta materialak aurkituko ditu irakasleak SAP: 119329

ISBN-EAN13: 9788498550924

TITULOA: Zopa-untzia eta buruuntzalia (irakurtzea eta gehiago)

EGILEA: María Duque

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,30 €

Page 6: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

BAPOREA SAIL LARANJA 9 urtetik aurrerakoentzat

SAP: 29201

ISBN-EAN13: 9788434837126

TITULOA: Begigorritarren erlojua

EGILEA / MARRAZKILARIA: Fernando Aranburu – Asun Balzola

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,10 €

Mirari hamar urteko neska da eta bere osaba-izeben ganbaran argazki liburu

zahar bat aurkitu ondoren, errealitatea eta ametsak nahasiko dizkion misterio

batean murgilduko da. Argazki liburua Begigorritarrena da, etxearen aurreko

jabeena, eta bertako argazki batek, erloju handi baten argazkiak hain zuzen,

berehala liluratzen du Mirari. Herriko liburutegian ere ikerketak egingo ditu,

Begigorritarrekin zerikusia duten dokumentuak aztertuz. Erlojuak bere bornean oso makineria

konplexua dauka eta piezek elkar jotzen dutenean zarata berezi bat ateratzen dute. Mirarik mamu

bat dela uste du.

SAP: 29535

ISBN-EAN13: 9788434837713

TITULOA: Txorimaloarena

EGILEA / MARRAZKILARIA: Pello M. Zabaleta – Tino Gatagán

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,10 €

Txorimaloa biziduna da. Eta geldirik egoten bada ere, bere inguruan

gertatzen den guztia ikusi eta nabaritzen du. Bere lastozko bihotzean

pozak eta tristurak sentitzen ditu.

SAP: 20681

ISBN-EAN13: 9788434843165

TITULOA: Julieta, Romeo eta saguak

EGILEA / MARRAZKILARIA: Mariasun Landa - Asun Balzola

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,10 €

Julieta gazte umezurtza, bere etxean bizi da bakarrik, eta gustukoak ditu jaki

onak prestatzea, dantzatzea eta bere burua maitatzea. Bere etxean bizi diren

sagutxoak ere ondo baino hobeto bizi dira Juliaren jaki gozoen hondakinak

janez. Baina Julieta maitemindu omen da eta dieta egiteari ekin dio. Akabo

saguentzako hondakin gozoak eta jateko aukera oparoak. Saguak amorratzen

hasi dira. Baina, itxaropena itzuliko dien zerbait gertatu da: Romeo izeneko gazte bat etortzen da

etxera Julietari irakasgai bat prestatzen laguntzera. Juliak harentzat tarta bat prestatu du, baina

gazte biek oso-osorik jan dute saguentzat ezer utzi gabe. Gauza bera hurrengo egunetan ere. Saguen

etsipena izugarria da eta plan bat antolatu dute…

Page 7: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

SAP: 29648

ISBN-EAN13: 9788434886278

TITULOA: Marlene eta taxizapata

EGILEA / MARRAZKILARIA: Mariasun Landa

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,10 €

Gau batean Ilargiak bere begirada leku galdu batean pausatu du, izenik gabeko

kalean. Han maitasun istorio humkigarri baten lekukoa izango da. Marlene

katua eta C’Al-Zado oinetakoa antzeko egoera batean daude: biak pasa dira

maitatuak eta goraipatuak izatetik bizitzak gaizki tratatzera eta etsipena

hartzera. Orain, Marlene katuak mundua ezagutu nahi du eta horretarako

izenik gabeko kalean taxi bat hartzea erabaki du.

SAP: 108283

ISBN-EAN13: 9788467502794

TITULOA: Basajaunen misterioa

EGILEA / MARRAZKILARIA: Goio Ramos Villanueva

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,10 €

Olatz eta Aitziber Felisa amonaren etxean daude oporretan, baina ez

dute ondo pasatzen. Gainera, herriko mutilek futbolean jolasten

ematen dute denbora guztia. Behin, Mendira joango dira Jokin

lagunarekin batera eta bertan Basajaun ezagutuko dute; handik

aurrera, misteriotsua bezain ziragarria izango den abentura biziko dute.

SAP: 115439

ISBN-EAN13: 9788467516999

TITULOA: K herrialdea

EGILEA / MARRAZKILARIA: Juan Kruz Igerabide

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,10 €

Alexandro erregea T herrialdera abiatuko da, hango errege Raimundorekin

negoziotan jardutera. Alexandroren arreba Paulovak anaiarekin bidaiatzea

erabakiko du, herriaren interesak babesteko. Apustu bat dela-eta, ordea,

Paulovak arriskuan jarriko du bere herrialdea. Ipuin honetan erakusten

zaigunez, askoz ere zoriontsuago izan gaitezke adiskideekin bizimodu xumeaz gozatuz, inguruan

ditugun alferrikako hainbat tramankulurekin baino. Gainera, lehia alde batera utzi eta lankidetzan

aritzearen garrantziaz ere hitz egiten digu liburuak.

Page 8: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

SAP: 118034

ISBN-EAN13: 9788498550870

TITULOA: Ibilgailu txikiak

EGILEA / MARRAZKILARIA: Graham Greene

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,10 €

Zapalgailu ausarta, Eskubeltz taldea desegiteko gauza dena; zaldibus

zaharra, denek baztertzen dutena eta, hala ere, bi lapur gaizto menperatuko

dituena; tren-makina txikia, trenbide ezezagunetan abentura bila abiatuko

dena; eta, azkenik, suhiltzaile-gurdi bidegabeki baztertua. Guztiak dira

ibilgailu txikiak, eta guztiak dira Graham Greeneren lau ipuin hauetako pertsonaia ia gizatiarrak.

Marrazkiak Tony Ross ingelesak egin ditu, maisuki egin ere.

OHARRA: Liburu honek ulermena lantzeko koadernoa dauka; “Irakurtzea eta

gehiago” proiektuaren bornean dagoen koaderno honetan PISA frogetan

proposatutako ereduan oinarritutako ariketa eta materialak aurkituko ditu

irakasleak SAP: 119331

ISBN-EAN13: 9788498550986

TITULOA: Ibilgailu txikiak (irakurtzea eta gehiago)

EGILEA: María Duque

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,30 €

BAPOREA SAIL GORRIA 12 urtetik aurrerakoentzat

SAP: 20487

ISBN-EAN13: 9788434843059

TITULOA: 1948ko uda

EGILEA / MARRAZKILARIA: Patxi Zubizarreta – Antton Olariaga

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,50 €

Azterketa dauka Beñatek astelehenean baina ez du gogoko asteburuetan

ikastea, horregatik bere gurasoak kalera irten bezain laster, bere gurasoen

gelara joan eta aitari zigarroak lapurtzen dizkio. Halako batean egunkari bat

aurkitzen du ezkutatuta, aitaren gaztetako egunerokoa da. Badaki ezin duela

irakurri baina balkoira irten eta erretzen duen bitartean irakurtzen hasten

da. Lehenengo momentutik eguneroko horren protagonista sentituko da. Egunerokoa irakurri ondoren,

Beñatek Mexikotik bidalitako gutun bat aurkituko du; gutun hori neska batek idatzi zion bere aitari.

Distantziak bi gazte horien bihotzak bereizi zituen. Beñaten gurasoak etxeratzen dira eta honek

ezgutzen duen neska bati gutu bat idaztea erabakitzen du.

Page 9: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

SAP: 26532

ISBN-EAN13: 9788434874091

TITULOA: Tunelaz bestaldean

EGILEA / MARRAZKILARIA: Patxi Zubizarreta – Antton Olariaga

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,50 €

Martin bere aitarekin bizi da Dudaren Herrian, non jendeak letra xeheaz

idazten duen. Badirudi bere aitak ez duela inoiz denborarik aurkitzen

berarekin egoteko eta bere ama, benetan maite duena, ehunka kilometrotara

dagoen kartzela batean bizi da. Ia-ia egunero bere lagunekin hondartzara

joaten da, baina lagun gehienek bakarrik neskez hitz egiten dute. Galduta eta

bakarrik sentitzen da, egun batean kaleko musikari batekin topo egiten duen

arte, hizkuntza ezezagun bateko kanta batekin liluratzen duena.

SAP: 111387

ISBN-EAN13: 9788467506198

TITULOA: Gogoa lege

EGILEA / MARRAZKILARIA: Manu López

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,50 €

Xarmanta sendagile gaztea Marte inguruko Delta estazio espazialera bidali

dute lan egitera. Han dagoela, langileen bizi-baldintza kaxkarrak ikustearekin

batera, itxaropenaren ateak ustez zabalduko dizkion aurkikuntza harrigarri bat

egingo du. Gogoa lege zientzia-fikzioko eleberri laburrak XXI. mendearen

amaierako gertakizun ikaragarrien berri ematen digu.

SAP: 118290

ISBN-EAN13: 9788498550269

TITULOA: Hilezkorrak

EGILEA / MARRAZKILARIA: Aitor Arana – Jokin Mitxelena

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,50 €

Abenturaz jositako ipuin futurista hau XXV. mendean dago girotuta.

Badira 500 urte gizakia hilezkorra dela eta eguzki-sistemako

planetetan bizi dela. Baina asko eta asko nekatuta daude betiko

bizitzeaz, eta beste asko erotu egin dira. Horregatik, gizaki-talde

batek, kondaira zahar bati jarraiki, espedizio bat egingo du Lurrera,

han hilkortasunaren genea gorde duen azken gizaki-taldea aurkitu eta haien odolari esker hiltzea

lortzeko. Aurretik ere eginak omen dira halako beste saiakera batzuk, baina denek porrot egin dute.

Lortuko al dute oraingoan hilkortasunaren genea aurkitu eta betiko bizitzeari uztea?

Page 10: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

SAP: 118035

ISBN-EAN13: 9788498551013

TITULOA: Sophie nahigabetan

EGILEA / MARRAZKILARIA: Valérie Dayre

SALNEURRIA (€ + BEZ): 7,50 €

kasu batzutan, batek espero ez dituen galderak erantzutea da gauzarik zailena.

Hau da Sophieri gertatu zitzaiona egun batean bere semeak galdetu zionean:

Kontatuko al didazu haztera lagundu zizun gertaeraren bat? Galdera honi

erantzuteko Sophiek, bere gaztaroan, izeba Cora eta lehengusuekin igarotako

oporraldiak gogoratu behar izango ditu. Bere familiak guztiz liluratuta, ez du haien krudeltasuna

ikusiko, krudeltasun hori berak jasan arte.

OHARRA: Liburu honek ulermena lantzeko koadernoa dauka; “Irakurtzea eta

gehiago” proiektuaren bornean dagoen koaderno honetan PISA frogetan

proposatutako ereduan oinarritutako ariketa eta materialak aurkituko ditu

irakasleak

SAP: 119332

ISBN-EAN13: 9788498551112

TITULOA: Sophie nahigabetan (irakurtzea eta gehiago)

EGILEA: María Duque

SALNEURRIA (€ + BEZ): 6,30 €

HIZTEGI ETA ENTZIKLOPEDIAK

SAP: 113459 3 urtetik aurrerakoentzat

ISBN-EAN13: 9788467517729

TITULOA: Irudiz. Irudi bidezko hiztegia

EGILEA / MARRAZKILARIA: Ana Moreno

SALNEURRIA (€ + BEZ): 22,90 €

Txikientzat egindako eta diseinu dibertigarria duen hiztegia.

Atril moduan irikitzen den liburu honek argazki, asmakizun,

joku eta galdera ugari ditu umeek euskarazko oinarrizko 1000

hitz ezagutu eta ikas ditzaten.

Ezaugarriak: Plastifikatuta eta erraz garbi daitekeena; umeak

bakarrik edota helduekin jolas dezan. Letra mota ezberdinekin umeek hainbat idazkera ikas ditzaten.

Beste hizkuntza batzuetan: Gazteleraz, Ingelesez, Frantsesez, katalanez, galegoz.

Page 11: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

6 urtetik aurrerakoentzat

SAP: 119620

TITULOA: Nire animalien entziklopedia

ISBN-EAN13: 9788498550740

EGILEA / MARRAZKILARIA: Stèphanie Ledu

SALNEURRIA (€ + BEZ): 18,40 €

Mini-entziklopediak 150 animalia inguru aurkezten ditu berezko

bizilekuz sailkaturik. Testu errazen eta argazki harrigarri,

dibertigarri eta samurren bidez, gazteenei faunako aberastasunari

hurbiltzen laguntzen die.

6 urtetik aurrerakoentzat

SAP: 119621

ISBN-EAN13: 9788498550757

TITULOA: Nire natura-entziklopedia

EGILEA / MARRAZKILARIA: Marie Brossoni

SALNEURRIA (€ + BEZ): 18,40 €

Entziklopedia txiki honek Lurraren, landareen eta animalien 150

argazkitik gora ditu. Txikien eskura jartzen du mundu biziaren

aberastasuna, testu soil eta argazki harrigarri, hunkigarri eta

distiragarrien bidez!

6 urtetik aurrerakoentzat

SAP: 121743

TITULOA: Munduko haurren nire entziklopedia

ISBN-EAN13: 9788498551099

EGILEA / MARRAZKILARIA: Stéphanie Ledu

SALNEURRIA (€ + BEZ): 18,40 €

Familien, ohituren eta elikagaien aniztasuna agerian, testu laburren

eta argazki harrigarri, dibertigarri eta hunkigarrien bidez.

Page 12: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

BESTE BILDUMA BATZUK

AZUR & ASMAR

SAP: 114831

ISBN-EAN13: 9788467515596

TITULOA: Azur & Asmar (Album txikia)

EGILEA / MARRAZKILARIA: Michel Ocelot

SALNEURRIA (€ + BEZ): 12,80 €

Azur horaila da, eta begi urdinak ditu. Asmar beltzarana da, eta beltzak

ditu begiak. Umetan, anaiak balira bezala maite dute elkar, eta borrokan

ere halaxe ibiltzen dira. Helduaroan, helburu beraren bila dabiltzala, berriz

ere elkarrekin topo egin eta aurkari bihurtuko dira; izan ere, Djinn-en

Maitagarria askatu eta harekin betiko zoriontsu izateko ametsa besterik ez

dute izan biek buruan, txiki-txikitatik.

SAP: 114832

ISBN-EAN13: 9788467515602

TITULOA: Azur & Asmar (Album handia)

EGILEA / MARRAZKILARIA: Michel Ocelot

SALNEURRIA (€ + BEZ): 21,30 € Hau zirrara! Azkenean, lortu dut beti bihotzean eraman izan dudan

istorio hau kontatzea eta irudikatzea. Zinemagintzako teknikak,

elementu asko biltzen dituenez, ez du aukerarik ematen haietako

bakoitzean atsegin hartzeko; liburu honen bidez, berriz, xehetasun

txiki guztiez goza daiteke: haurren logelako altxor apalez, belardietako eta Yenán-en lorategiko

loreez, urrezko brodatuez eta soineko ederrez, jauregiko luxuaz eta printzesaren harribitxiez.

Horiek guztiak eta hamaika xehetasun gehiago aurkituko dituzu liburu honetan, edertasun bete-

betean.

NIRE MUNDUA 6-12 urte bitarte

SAP: 119484

ISBN-EAN13: 9788498550825

TITULOA: Unibertsoa

EGILEA / MARRAZKILARIA: Marie Kolaczek

SALNEURRIA (€ + BEZ): 14,40 €

EZAGUTU ZURE MUNDUA LIBURU INTERAKTIBO

DIBERTIGARRI HAUEKIN! Espazioan zer pisu duzun kalkulatu nahi

duzu? Badakizu zertarako balio duen teleskopio batek? Ba al da

bizirik izarretan? Eta beste planetetan? Gurpilak biratu, leihoak

ireki eta azal-hegalak zabaldu, Unibertsoari buruzko gauza asko

jakiteko.

Page 13: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM

SAP: 119485

ISBN-EAN13: 9788498550832

TITULOA: Zure gorputza

EGILEA / MARRAZKILARIA: Michèle Longour

SALNEURRIA (€ + BEZ): 14,40 €

EZAGUTU ZURE MUNDUA LIBURU INTERAKTIBO

DIBERTIGARRI HAUEKIN! Zer dago larruaren azpian? Badakizu

zertarako balio duen izerdiak? Burmuinak pentsatzeko baino ez du

balio? Gurpilak biratu, leihoak ireki eta azal-hegalak zabaldu, zure

gorputzari buruzko gauza asko jakiteko.

6 urtetik aurrerakoentzat

SAP: 118672

ISBN-EAN13: 9788498550405

TITULOA: Munstroen ipuinak

EGILEA / MARRAZKILARIA:

SALNEURRIA (€ + BEZ): 12,80 €

Munstro mota asko daude: iletsuak, sabel-handiak, eta are

itxuragabeak ere. Batzuk izugarriak eta ikaragarriak dira, eta

gutxi batzuk atseginak dira. Gehienek ume bihurriak jatea dute

gustuko, eta beste batzuek, berriz, maitemintzea nahiago dute. Ez

duzula sinisten? Irakur itzazu lau istorio lazgarri hauek, eta

ikusiko duzu! Munstroei buruzko guztia jakingo duzu, eta agian

haietako baten lagun egin zintezke! Munstroen 4 ipuin.

Amesgaiztoen kutxa Kontuz herensugearekin! Hitz itsusien ogroa Espazioko munstroa .eta jolas

dibertigarri pila bat! Gainera, irakurketa errazteko: Pertsonaien aurkezpena Hitz zailen azalpena

Munstroen munduari buruzko irudi txundigarriak Ikasitakoa birpasatzeko jolasak

Page 14: Literatura infantil en euskera de IKASMINA | SM