Catalogohoras euskera

54
Otoitz edertuak Orduen liburuak Erdi Aroko Europan Faksimileen Erakusketa Arabako Campuseko Biblioteka 2015

description

 

Transcript of Catalogohoras euskera

Page 1: Catalogohoras euskera

Otoitz edertuak Orduen liburuak Erdi Aroko Europan

Faksimileen Erakusketa

Arabako Campuseko Biblioteka

2015

Page 2: Catalogohoras euskera

Liburutegi Ikusezina, VI

2

Page 3: Catalogohoras euskera

OTOITZ EDERTUAK Orduen Liburuak Erdi Aroko Europan

Otoitz edertuak: orduen liburuak Erdi Aroko Europan izenburupean,

Arabako Campuseko liburutegiaren lagin honetan liburutegiak berak gordetzen duen Basterrechea-Matoni funtsetik ateratako XIV. eta XVI . mendeen arteko orduen liburu ederrenetako batzuen faksimileen hautaketa ikus dezakegu. Horren aurretik, bisitariari mota honetako obren errepaso historikoa egiten eta ezaugarri azpimarragarrienak eskaintzen zaizkio.

Erakusketa osatzeko eta, nahi duenari informazio gehiago emateko helburuarekin, erakutsitako eskuizkribuen azterketa liburuak aurkezten dira in situ kontsultatzeko aukerarekin.

3

Page 4: Catalogohoras euskera

Definizioa Horarium edo Laikoen Brebiarioa izenez ere ezagutzen diren orduen liburuak dira, fededun laikoen debozio pribatua asebetetzeko Erdi Aroko Europan sortutako otoitz liburuak. Beste mota bateko irakurketa elizkoi edo liturgiko batzuk baino errazagoak dira, eta Behe Erdi Aroko mendeetan gehien zabaldutako liburu miniatuko tipologietako batean bilakatu ziren. Izen hori hartzen dute, apaizek euren otoitzak banatzen zituzten ordu kanonikoak jarraitzen zituen testu bat zutelako jatorrizko forman: egunsentia (laudeak), goizeko zazpiak (prima), arratsaldeko hirurak (tertzia), ilunabarra (bezpera), eta gaua (konpleta). Kodex tipologia bati jarraituz, orduen liburu bakoitza –testuarekin batera edertze eta ornamentazio aberatsarekin– bakarra da, pertsona jakin batentzako egiten zelako. Pertsona horiek, normalean, eguneroko bizitzan fede katolikoa praktikan jar zezaketen erregetzako edo goi nobleziako kideak ziren.

4

Page 5: Catalogohoras euskera

Edukia eta konposizioa Aparteko liburu bihurtuta –norberak erabiltzeko Salteriotik eratorriak–, brebiarioak edo salterioak bezalako beste erlijio irakurketa mota batzuetatik bereizten dituzten hainbat elementu iraunkor eta funtsezko dituzte. Ohiko orduen liburu batek elementu hauek ditu: Egutegia, Ama Birjinaren Ofizio Txikia, Ama Birjinaren Orduak, Zazpi Penitentzia Salmoak, santuen letaniak, justuen eskariak eta defuntuen ofizioa. Testuei dagokienean, Behe Erdi Aroan Elizaren kanon ofizialetik hartu ziren eta laikoen beharretara egokitu ziren, toki bakoitzeko ohituren arabera diferenteak ziren arren: Paris, Rouen, Tours, Erroma eta Sarum-en (Salisbury) erabiltzen zirenek; askotan, debozio partikularrak eta otoitz pertsonalak barne hartzen zituztenez, liburu hauen jabeak nor ziren ezagutzeko aukera ematen zuten. Larrutx finez eginak, Kristoren, Ama Birjinaren eta santuen bizitza irudikatzen zuten miniaturazko pinturekin edertu ziren, tinta gorriak, urdinak eta beltzak, koloretako pigmentuak eta urre xafla asko erabiliz. Hizkuntza latina da eta normalean letra gotiko kaligrafiko oso zainduan idatzita daude. Tamaina txikikoak: hamabirena, zortzirena, edo gehienez, laurden nagusiko neurria zutenez erraz zabaldu ziren, erabilgarriak zirelako.

5

Page 6: Catalogohoras euskera

Funtzioa Liburuak bitxiak ziren eta gizartea erlijioaren inguruan egituratua zegoen garaian, orduen liburuen testuek eta ilustrazioek funtzio kulturala eta pedagogikoa zuten, eta Europa kristauaren zati handi bateko nobleziaren eta burgesiaren artean erabiltzeko eta irakurtzeko ohitura zabaldu zen. Liburu askok bizitza aristokratikoari, politikari edo bidaiei buruzko ilustrazioak dituzte, eta haurrek irakurtzen ikasteko eta historia sakratuaren inguruko lehen ezagutzak edukitzeko balio zutela egiaztatu da. Pixkanaka, liburu horiek status sinbolo bihurtu ziren, eta, neurri batean, haien jabearen aberastasuna adierazten zuten (zenbait kasutan familiaren erretratuak edo jabetzen irudiak agertzen ziren). Laikoek apaizen pareko otoitz liburu bat eduki nahi izateak eta Ama Birjinari gero eta debozio handiagoak eraginda, Erdi Aroko eskuizkribu koloreztatu zabalduenak izatera heldu ziren, baita otoitz liburu nagusi izatera ere. Hala ere, ez dute Elizaren liburu ofizialen maila, liturgikoak ez direlako eta elizaren onarpena jaso ez zutelako; izan ere, Inkisizioak liburu horietako batzuk jazarri eta debekatu egin zituen.

6

Page 7: Catalogohoras euskera

Edertzapena Irakurketa hauek arrakasta izateko ere oso lagungarria izan zen ilustrazioa, emozioak transmititzeko irudiak erabiliz. Pintura miniatu aberats eta oparoei esker, eskuizkribu hauek liburuaren artearen benetako bitxiak izan ziren, eta hauek bilduma moduan gordetzen zituzten. Edertzapenean hiru kategoria formal bereizten dira: apaindurako inizialak, orlak eta orrialde osoko ilustrazioak. Bestalde, zein “erabilerarekin” (Erroma, Paris, Sarum…) idatzi ziren identifikatuz gero, liburuak zentro artistiko jakin batekin lotu daitezke. Liburu horiek, batez ere, Europako Iparraldean eta erdialdean, Parisen eta Herbeheretan egin ziren, garai hartako edertzapen tailer onenetan, eta artista ezagunenen eskutik, hala nola, Narziss Renners (Alemania), Jean Poyet, Jean de Jacquemart de Hesdin, Etienne Sauderat (Fratzia), Giovannino da Grassi, Belbello da Pavia (Italia), Bassarren tailerra eta Juan Marí (Espainia), eta G. Horenbout , Beningdarrak, W. Vrelant, Limbourg anaiak artista flandriarrak… Hegoaldeko Herbehereetan; bertan, Ganteko eta Brujasko tailerrak dira ezagunenak.

7

Page 8: Catalogohoras euskera

Europan hainbeste orduen liburu produzitu zirenez, gaur egun arte kontserbatu dira. Ale asko daude; Erdi Aroko kristautasunaren ikonografia iturri bikainak bihurtu dira. Liburu hauen beherakada eta ahaztea ez zituen inprentaren asmakizunak eragin, baizik eta Pio V.a aita santuaren erreforma liturgikoa (1570) eta gero Trentoren ondoko elizkoitasunean egondako eraldaketek.

8

Page 9: Catalogohoras euskera

Erakusketa Katalogoa

9

Page 10: Catalogohoras euskera

LES GRANDES HEURES DE JEAN DE FRANCE

Ms. Lat. 919 katalogo zenbakiarekin

Frantziako Liburutegi Nazionalean jasotako XV. mendearen hasierako eskuizkribuaren faksimilea.

Juan Frantziakoak, Berry-ko Dukeak, 1407. urte inguruan enkargatu zuen. Liburutegiaren 1413ko inbentarioaren arabera, miniatura handien dekorazioa Jacquemart de Hesdin-ek egin zuen. Txikiak, berriz, Pseudo-Jacquemart, Bedford-eko Maisua eta Boucicaut-eko Maisua bezalako hainbat artistek eginak dira.

Pergamino azal baten neurri maximoko 126 orri ditu, eta testua 23 lerroko bi zutabetan banatua dago idazkera gotikoan.

10

Ezkuizkriburako esteka: http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/btv1b520004510

Page 11: Catalogohoras euskera

GOLFAREN LIBURUA

XVI. mendearen erdialdeko (ca. 1540) eskuizkribuaren faksimilea, British Library liburutegian dago Add. Ms. 24098 katalogo zenbakiarekin.

Liburuaren ezaugarri estilistikoen arabera, Simon Bening-ek eta honen tailerrak egina da. Egutegiaren orrialdeen beheko bazterreko irudiek garaiko kirol jarduerak eta beste denbora-pasa batzuk irudikatzen dituzte. Kirol horietako bat golfa denez "Golfaren liburua” izenez ere ezagutzen da.

Gaur egun kodex handiago bateko 30 folio aske osatua dago, eta gehienek orrialde osoko miniaturak dituzte. Letra gotiko biribilez idatzia dago. Garai hartan “stylus grandis” edo “sublimis” deitzen zituzten motako ilustrazioak dira, urrez edertutako kolore diferente eta ugari dituztelako

11

Ezkuizkriburako esteka: http://www.bl.uk/manuscripts/Viewer.aspx?ref=add_ms_24098_fs001r

Page 12: Catalogohoras euskera

ROHAN-EN ORDU NAGUSIAK

XV. mendeko (ca. 1430-1435) eskuizkribuaren faksimilea, eta Frantziako Liburutegi Nazionalean dago Ms. Lat. 9471 katalogo zenbakiarekin.

Rohango Maisu gisa ezagutzen den artista batek koloreztatua.

Parisko liturgiaren araberako orduen liburua, latinez eta frantsesez idatzia. Hogeita hamalau koadernotan banatutako 240 folio ditu. Proportzioak eta mugimenduaren irudikapena erabiltzeko moduagatik, miniaturak oso espresiboak dira. Ondorioz, egilea Herbeheretakoa, Alemaniakoa edo Kataluniakoa ere izan zitekeela pentsatzen da. Dekorazioa eta koloreak Eskolapioen orduen liburukoaren berdinak dira.

12

Page 13: Catalogohoras euskera

FELIPE II.AREN ORDUEN LIBURUA

XVI. mendeko El Escorialeko eskuizkribuaren faksimilea (ca 1568) . Jatorrizkoa San Lorenzo de El Escorial-eko monasterioko liburutegian dago, Ms. Vitrina 2 katalogo zenbakiarekin.

Liber missarum et officiorum Serenissimo

ac Christianissimo Regi Philippo (Felipe Errege oso lasaiaren eta oso kristauaren meza eta ofizioen liburua) izenburuko liburua askotan aipatu da Orduen liburu edo Felipe II. aren Brebiario gisa.

1568. urteko data adierazten du, ez

ordea, egilearen edo egileen izenik. Hala ere, uste da Andres de Leon eta Julian de la Fuente el Saz fraideek miniatu zutela. 320 orrialde ditu, eskritura humanistikoan idatzia, antiqua eta kantzelaritza italikoa aldagaiekin.

13

Page 14: Catalogohoras euskera

MARGARITA BORBOIKOAREN ORDUEN LIBURUA

Reg. 6 katalogo zenbakiarekin Lazaro Galdiano Fundazioaren liburutegian dagoen XV. mendearen erdialdeko eskuizkribuaren faksimilea.

Frantzian egina, eskuizkribuaren edertzapena Bedford-eko Dukearen maisuaren tailerrean egin zela uste da.

Bi aldeetatik inprimatutako 152 folio ditu, letra gotikoarekin eta latinez, 1. orria eta 144-151 orriak izan ezik. 1. orrian dokumentua deskribatzen duen 1835eko urtarrilaren 29an Alexis Paulin-ek eskuz eta frantsesez idatzitako testu bat – Margarita Borboikoaren albiste biografiko labur bat ematen da bertan–; 144-151 orriak ere frantsesez idatzita daude. Historia moduan osatutako 13 miniatura polikromatu ditu; banda bertikalak eta apaindurak orriaren kanpoaldeko ertzean eta orla bikoitza miniaturadun orrietan.

14

Ezkuizkriburako esteka: http://www.bibliotecalazarogaldiano.es/mss/r00006l.html

Page 15: Catalogohoras euskera

TRÈS BELLES HEURES NÔTRE-DAME DU DUC DE BERRY

Nouv. Acq. Lat. 3093 katalogo zenbakiarekin Frantziako Liburutegi Nazionalean dagoen XV. mendearen hasierako eskuizkribuaren faksimilea.

Oso Ordu Ederrak Berry-ko Jean dukeak eskatu zituen orduen lehen liburuetako bat da.

Latinez idatzitako 252 orrialde ditu, xehetasun handiko eta kolore askoko ilustrazioekin. Gaur egun Parisen miretsi daitekeen liburuaren pasarteak jatorrizko 31 miniaturetatik 25 ditu.

Lehen miniaturak Narbonako Paramentuaren Maisuak (segur aski Jean d’Orléans) planifikatu zituen, eta, agian, 1380. urte inguruan hasi ziren. Etenaldi baten ondoren, lanak 1404. edo 1405. urte inguruan hasi ziren berriro, eta 1409ra arte jarraitu zuten. Hala ere, 1412an, Limburg anaien tailerrean egindako bi miniatura gehitu ziren.

15

Page 16: Catalogohoras euskera

ALBERTO BRANDEBURGOKOAREN OTOITZ LIBURUA

Est. 136=alpha.U.6.7 katalogo

zenbakiarekin Modenako Unibertsitateko Estense Liburutegian jasotako XVI. mendeko (1534) eskuizkribuaren faksimilea.

Magdeburgo-ko gotzain eta Halberstaddt-eko gotzaindegiko administratzaile zen Alberto Brandeburgokoarentzako Nikolaus Glockendon-ek eta Georg Stierlein-ek kopiatua eta edertua.

1. folioan izenburu hau irakur daiteke: “Gebet und betrachtungen des lebens des mitlers gottes und des menschen unsers herrens Iesu Christi….” (Jesukristo gure Jaunaren bizitzaren otoitzak eta gogoetak…).

Pergaminoko 256 orrialde ditu, alemanez idatziak, letra gotiko etzan oso kaligrafikoan. Bertan, orrialde osoko 43 miniatura daude; bi zatitan banatutako benetako koadroak dira: erdian, Jesusen bizitzaren eszenak ikus daitezke, eta ertzean Itun Zaharraren eszenak.

Durero, Grünewald eta Holbein bezalako maisuen eragin nabarmena.

16

Ezkuizkriburako esteka: http://bibliotecaestense.beniculturali.it/info/img/mss/i-mo-beu-alfa.u.6.7.pdf

Page 17: Catalogohoras euskera

HEURES DE ÉTIENNE CHEVALIER

201, 202, 203, 204 zenbakiekin lau

taldetan banatuta, Chantilly-ko Kondearen Museoan jasota dauden XV. mendeko (1450-1461) Étienne Chevalierren Orduen Liburuko 40 miniaturen faksimilea.

Jean Fouquet miniaturagileak Étienne

Chevalier-entzat (ca. 1410-1474) –Karlos VII.a Frantziako erregearen idazkaria eta finantza ministroa– egin eta ilustratu zuen.

XVIII. mendean faksimilearen orriak

bereizi eta testu orrialdeak sakabanatu egin zituzten, 112. eta 117. orrialdeak izan ezik. Gorde diren miniaturak; era basatian moztu bazituzten ere, berriro paperaren edo egurraren gainean itsatsi zituzten.

17

Page 18: Catalogohoras euskera

HEURES DE VISCONTI

Mss. Banco Rari 397 eta Landau Finaly Ms. 22 erreferentziekin Florentziako Liburutegi Nazionalean gordetako Viscontiren orduen liburuko eskuizkribuaren faksimilea bi bolumenetan.

Gian Galeazzo Visconti Milango dukeak Giovannino de Grassi bere margolariari –azterketa naturalistengatik ezaguna– eskatuta. 1420tik aurrera Belbello da Paviak hartu zuen parte miniaturetan; eta bukaeran, 1434an, kapitulu letrak egiteko, artista ia ezezagun batek ere hartu zuen parte.

Eskuizkribuak 318 orri ditu, formatu handiko 34 miniatura, orrialde erdiko miniatura ugari, historia moduan antolatutako kapitulu letrak; orletan, berriz, marjinetako edertzapenak. Bertan, animaliak eta txoriak –garaiko Lombardiako naturalismoaren ezaugarriak– irudikatzen dira.

18

Page 19: Catalogohoras euskera

LIBRO D’ORE DI MÓDENA - OFFICIUM BEATAE MARIAE VIRGINIS

Modenako Unibertsitateko Estense Liburutegian jasotako XIV. mendeko (1390) eskuizkribuaren faksimilea. 842 agindu zenbakia eta alfa.R.7.3 (Ms Lat 842=alfa.R.7.3) kokapen topografikoa dagozkio.

Balzarino Pusterlakoak –Gian Galeazzo-ren eta Filippo Maria Visconti-ren gortesaua eta enbaxadorea– eskatua. Lana “Modenako Orduen Liburuaren Maisu” gisa ezagutzen zen Lana Tomasino da Vimercate-rena dela uste da.

Officium Beatae Mariae Virginis Lombardian egin zen. Oso pergamino fineko 272 orri (544 orrialde) ditu, letra gotiko biribilez idatzia eta izenburuak indexatuak. 2.500 inizial koloreztatu inguru ditu. Zeta gorriz koadernatua, eta urrezko, zilarrezko eta koloretako zetazko hariekin bordatua. Azalean, Ama Birjinaren busto bat, eta atzeko azalean kodexaren jabearen armarria. 19

Ezkuizkriburako esteka: http://bibliotecaestense.beniculturali.it/info/img/mss/i-mo-beu-alfa.r.7.3.pdf

Page 20: Catalogohoras euskera

LIBER PRECUM

1480-1490 artean egindako

eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizko dokumentua San Petersburgoko Errusiako Liburutegi Nazionalean dago Ms. Lat.O.v.l.206 katalogo zenbakiarekin.

Iruditan Kristoren bizitzaren historia

bakarra dauka, bereizita idatzitako eta apaindutako bi testu zatitan. Artista Koloniako (Alemania) taula gaineko pintura eskola ezaguneko kide izan zen.

Liburuak 99 folio ditu. Bertako ilustrazioak ezaugarri artistikoengatik nabarmentzen dira. Orrialde osoko 41 miniatura ditu; bertan, keinu adierazgarrien, mimikaren, atmosferako paisaiaren eta koloreen tonu finen bitartez elkarren artean erlazionatutako irudi dinamikoak ikus daitezke. Hori guztia, edozein motatako emozioak transmititzeko asmoz egin zen.

20

Page 21: Catalogohoras euskera

PORTUGALGO LEONOR ERREGINAREN ORDUEN LIBURUA

XV. mendeko (ca. 1450) eskuizkribuaren

faksimilea. Jatorrizko dokumentua Portugalgo Liburutegi Nazionalean dago BN IL 165 katalogo zenbakiarekin.

Brujasko Flandriako eskolako Guillermo Vrelant irudiztatzaileak (1410-1481) egin zuen.

Kodexak pergaminozko 165 orri ditu, latinez idatziak, letra gotikoan. Kolore grisa, beltza eta urre kolorea erabiliz, grisaia (grisaille) teknikaren bidez irudiztatua dago. Erliebedun urrez apaindutako inizialak ditu, ertzak lore motibo estilizatuekin eta giza irudi eta irudi gruteskoekin apainduak. Halaber, orrialde osoko 6 edertzapen ditu, Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzen, eta Defuntuen Ofizioaren eszenekin.

21

Ezkuizkriburako esteka: http://purl.pt/24005/4/il-165_ PDF/il-165_PDF_24-C-R0150/il-165_0000_capa-capa_t24-C-R0150.pdf

Page 22: Catalogohoras euskera

“LA VIRGEN TEJEDORA” ORDUEN LIBURUA

XV. mendearen erdialdeko (ca 1450)

eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa Madrilgo Lazaro Galdiano Fundazioan dago Ms. 15452 katalogo zenbakiarekin.

“Libro de la Virgen Tejedora” izenburua du, Maria Tenpluan belorako artilea ehuntzen erakusten duen eszenari erreferentzia eginez. Bere edukien artean ere aurkitzen ditugu “Obsecro te" eta "O intemerata" Ama Birjinari egindako otoitzak.

XV. mendeko estilo frantsesaren adierazle bat da. Oso larrutx finez eta oso pigmentu landuz egina dago. Urre xaflen bidez egindako Ama Birjinaren ilea urre kolorekoa da, eta bere kapa lapislazuliko urdina.

22

Page 23: Catalogohoras euskera

LIVRO DE HORAS DA CONDESSA DE BERTIANDOS

XVI. mendeko eskuizkribuaren faksimilea.

Jatorrizko Lisboako Zientzien Akademian dago erreferentzia honekin: Eskuizkribu urdina, 34. kutxa, 1813. zb.

António de Holanda da irudiztatzailea, Alexander Bening-en tailerrean hezitako artista portugaldarra. Kodexean garaiko ohiturak eta erabilerak, natura eta erlijio ikonografia garrantzitsu bat irudikatuak daude. Pergaminozko 118 orri ditu, latinez bi zutabetan idatzia, letra gotiko biribilean eta erdigotikoan. Gainera, 2.066 irudi koloreztatu ditu.

Jatorrizko liburua Lisboako Zientzien Akademiara heldu zen Ana de Bragança Bertiandos-ko Kondesak –aleak bere izena darama– akademiari eman ondoren.

23

Page 24: Catalogohoras euskera

GULBENKIAN ORDUEN LIBURUA

XV. mendearen bigarren erdiko (ca 1460-1465) eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa Lisboako Calouste Gulbenkian Fundazioan dago Ms. Lat. 135 katalogo zenbakiarekin,

Liburua emakume batentzako izan zitekeela uste da otoitz batzuetan jasotzen diren genero femeninoko formengatik eta 147. folioaren behealdeko tarteko miniatura txiki batengatik.

Edertzapenaz Guillemo Jouvenel des Ursins kantzilerrari zerbitzatzen zioten irudiztatzaileen zirkuluko hainbat artista arduratu ziren. Artista nagusiari Jouvenel-eko Maisu deitu zitzaion. Letra gotiko librarian idatzitako pergaminozko 175 folio ditu. Koadernaketa primitiboa da: taulazkoa eta belus urdin gastatuz estalia.

24

Page 25: Catalogohoras euskera

KARLOS V.AREN ORDUEN LIBURUA

XVI. mendeko (ca. 1501) eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa Espainiako Liburutegi Nazionalean gordeta dago, Vitr. 24.3 katalogo zenbakiarekin.

Liburua Karlos V.a enperadorearena zela uste da aurrealdeko babesorrien 6. orrialdeko ohar batengatik: “Hic Liber fuit Magni Imperatoris Caroli Quinti”. Jean Poyet-ek zuzendutako talde batek egin zuen Karlos VIII.a Frantziako erregearen tailerretan.

Bastard frantsesa letra tipoarekin latinez idatzia (frantsesezko azalpen labur batzuk ditu). Egutegi moralizatzaile batez eta Itun Zaharraren eta Berriaren laburpen batez osatua dago.

25

Ezkuizkriburako esteka: http://bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=0000051953

Page 26: Catalogohoras euskera

KARLOS V. AREN ORDUEN LIBURUA

Karlos V. aren orduen liburuaren

faksimilea. Jatorrizkoa Austriako Liburutegi Nazionalean dago Codex Vindobonensis 1859 erreferentziarekin.

1516an Espainiako Errege izendatu zutelako, 1Margarita Austriakoak Karlosentzat eskatu zuen berariaz. Egilea Karlos V.eko maisua izan daiteke, kolore leunak erabili zituelako eta paisaia perspektiba erabiltzen maisu zelako.

Bastard letra borgoinarrarekin latinez idatzia. Esaldi gutxi batzuk baino ez daude frantsesez. 79 miniatura ditu, eta bertan testu bat, orlak, kapitulu letrak eta binetak.

26

Page 27: Catalogohoras euskera

“ZUÑIGARREN” ORDUEN LIBURUA

XV. mendearen amaierako (ca. 1475)

eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa El Escorial Monasterioko Liburutegian dago, Vit. 10 katalogo zenbakiarekin.

Espainian idatzia eta miniatua dago,

seguruenik Extremaduran. Datu bitxia da hori orduen liburu gehienak Flandrian edo Italian egiten zirelako. Ziurtasun osoz esan daiteke lana Juan de Zuñigak eskatuta eta bere kontura egin zela.

Pergaminoko 254 folio ditu, eta tamaina handiko letra gotiko kaligrafikoa erabiltzen du. Liburuaren edertzapena orduen liburu borgoinarraren eta flandriarraren tipologia XV. eta XVI. mendeetako espainiarren gustuetara egokitua dago. Folio osoko 18 miniatura ditu, tamaina txikiagoko 40 miniatura, eta kapitulu letrak motibo begetal eta kaligrafikoekin.

27

Page 28: Catalogohoras euskera

MARIA NAFARROAKOAREN ORDUEN LIBURUA

XIV. mendeko (ca. 1340) eskuizkribuaren

faksimilea. Jatorrizkoa Veneziako Biblioteca Nazionale Marciana-n dago cod. Lat. I, 104 (=12640) katalogo zenbakiarekin.

Pedro IV.a Aragoikoak (1319-1387) Maria Nafarroakoa emaztearentzat enkargatu zuen. Gaur egun dagoen XIV. mendearen lehen erdiko pieza katalan bakarra da, eta iberiar penintsulan pintatutako lehen lana, zehazki Bartzelonako Ferrer Bassa-ren tailerrean. Lan horretan Arnau Bassa semeak eta Baltimoreko Maisuak ere hartu zuten parte.

Liburuaren eduki liturgikoan ofizio ia esklusiboak agertzen dira, haren arbaso zuzena zen San Luisen ohoretan egindako orduak bezalakoak. Kodexak larrutxeko 350 folio ditu, letra gotiko biribilduz idatziak. Latina erabili bazuten ere, badira frantsesez idatzitako esaldiak ere. 391 miniatura ditu urrez eta kolore biziz margotuak

28

Page 29: Catalogohoras euskera

JOANA I.A GAZTELAKOAREN ORDUEN LIBURUA

ca. 1500ean datatutako eskuizkribuaren

faksimilea. Jatorrizkoa Londresko British Library liburutegian dago Add. Ms. 35313 katalogo zenbakiarekin.

Beharbada Margarita Austriakoak enkargatua, Joana I.a Gaztelakoari oparitzeko Felipe Ederrarekin ezkontzeagatik. Gérard Horenbout-en – Margarita Austriakoaren gorteko margolaria– eta Sanders Bening-en eta bere tailerraren lana, Gante eta Brujasko eskolaren estiloa jarraituz.

241 orri koloreztatu ditu, latinez idatziak gotiko biribil letra tipoan. Hiru dimentsioko errealismoagatik nabarmentzen diren miniatura ugari ditu.

29

Ezkuizkriburako esteka: http://www.bl.uk/manuscripts/Viewer.aspx?ref=add_ms_35313_fs001r

Page 30: Catalogohoras euskera

FELIPE EDERRAREN ORDUEN LIBURUA

XVI. mendeko (1505) eskuizkribuaren

faksimilea. Jatorrizkoa Valentziako Corpus Christi Errege Seminario Eskolan dago. Bertara 1732. urtean heldu zen donazio baten ondorioz.

Olivares Konde-Dukearen Eskuizkribu gisa ere ezagutzen da. Hainbat artistek egina Brujas eta Ganteko estiloan.

Larrutx fineko kodexa, 154 folio ditu, zenbakitu gabe. Bastard frantses letra motarekin latinez idatzia. Zenbait testu nederlanderaz idatziak daude. Orrialde osoko 34 miniatura, 43 kapitulu letra handi, horietako batzuk “historiatuak”, 371 ertain eta 1.019 txiki ditu. Txekor azal fineko koadernaketa.

30

Page 31: Catalogohoras euskera

SFORZARREN ORDUEN LIBURUA

XV. mendean (ca. 1490) hasitako eta XVI.

mendean (ca. 1517-1521) amaitutako eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa Londresko British Library liburutegian dago Additional Ms. 34294 katalogo zenbakiarekin.

Bona Savoiakoak, Galeazzo Maria Sforza Milango dukearen alargunak, eskuizkribua eskatu zuen 1490 inguruan. Lehen irudiztatzaileak –Giovanni Pietro de Birago– liburuaren zati bat apainduta zuenean, Johanne Jacopo fraideak lapurtu zion. Gérard Horenboutek amaitu zuen Margarita Austriakoak – Bona Sforza hil ondoren bera zen jabe berria– aginduta.

Latinez idatzia. 348 orri ditu. 1871z geroztik lau liburukitan banatua dago. Orrialde osoko 64 miniatura eta ertzetan

kolore askotariko 139 tira ditu.

31

Ezkuizkriburako esteka: http://www.bl.uk/manuscripts/FullDisplay.aspx?index=2&ref=Add

Page 32: Catalogohoras euskera

ANA BRETAINIAKOAREN OTOITZEN LIBURUA

XV. mendearen amaiera aldeko eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa New Yorkeko Pierpont Morgan Library liburutegian dago, Ms. 50 erreferentzia zenbakiarekin.

Frantzian Ana Bretainiakoa erreginak (1477-1514) beretzako eta Charles Orland semeari dotrina irakasteko eskatu zuen. Lana Jean Poyet artistari egozten bazaio ere, ilustrazio bakar bat ere ez dago sinatua.

Otoitzen liburu bat da, ez orduen liburu bat, bertan “Mariaren ofizioa" falta delako, mota honetako liburuen testu nagusia. Hiru otoitz biltzen ditu: Aita Gurea, Agur Maria eta Kredo Apostolikoa. Pergaminozko 32 orri ditu, latinez eta antzinako frantsesez idatziak, bastard letra motarekin. 34 miniatura ditu. Horietako bakoitza ornamentazio batez inguratua dago eta ANE letrak zuriz idatziak daude nabarmentzeko.

32

Ezkuizkriburako esteka: http://www.themorgan.org/collection/Anne-De-Bretagne

Page 33: Catalogohoras euskera

SUSANA BRANDENBURGOKOAREN OTOITZEN LIBURUA Brandenburgoko margravearen otoitzen liburua

XVI. mendeko eskuizkribuaren faksimilea.

Jatorrizkoa Baden-ko Eskualdeko Liburutegian –Karlsruhen– dago Hs Durlach 2 erreferentzia zenbakiarekin.

Brandenburgoko margravearen otoitzen liburua bezala ere ezagutzen dena, Susana Wittelsbach-ekoa (1502-1543) Bavariako kondesa eta Maximiliano enperadorearen bilobarentzat eskatu zuten. 1520an egin zuten, Augsburgo-n, liburu alemaniarraren edertzapen zentro nagusietako batean. NR artistaren sinadura darama, hau da, Augsburgoko Narziss Renner liburu ilustratzailearena.

189 orri ditu, alemanez idatziak, 43 miniatura, 180 apaindura inizial eta 31 orla apainduak ditu.

33

Page 34: Catalogohoras euskera

SCHWARZE STUNDENBUCH

XV. mendeko eskuizkribuaren faksimilea.

Jatorrizkoa New Yorkeko Pierpont Morgan Library liburutegian dago M. 493 erreferentzia zenbakiarekin.

Ordu beltzak bezala ezagutzen dena, pergaminoan egindako eta beltzez tindatutako edo margotutako eskuizkribu apurretako bat da. Liburuen edertzapenaren historian oso gutxi daude. Brujasen egin zuten 1475 inguruan, Willem Vrelant irudiztatzaile flandriarraren zirkuluan.

Bertako orrialdeen kolore beltza kuku sagarrak –haritzaren larba parasito baten bilgarrian dagoen tindagaia– eragina da. Tindagai hau bitrioloarekin finkatzen denean oso korrosiboa da. Pergamino beltzeko 121 orri ditu, latinez idatziak. Bertan, orrialde osoko 14 miniatura, 138 orla eta 15 kapitulu letra handi eta hainbat txiki ditu. Eskuizkribuaren miniaturak atzealde ilunetik nabarmentzeko urrea erabili zuten, baita gorriz, urdinez, berdez, grisez eta zuriz egindako azentu kromatiko batzuk ere.

34

Ezkuizkriburako esteka: http://www.themorgan.org/collection/Black-Hours

Page 35: Catalogohoras euskera

MARIA BORGOINAKOAREN ETA MAXIMILIANO AUSTRIAKOAREN ORDUEN LIBURUA

XV. mendeko (ca. 1477-1482)

eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa Berlingo Estatuko Museoetako Grabatuen eta Marrazkien Museoan dago Hs. 78 B 12 erreferentzia zenbakiarekin.

Brujas eta Gante artean, 1480 inguruan

egina Maria Borgoinakoarentzat – Maximiliano Austriakoarekin ezkondua–. Egilea Alexander Bening –Simonen aita– izan daiteke.

Pergaminozko 363 orri latinez idatziak,

orrialde osoko 27 miniatura, apaingarriak dituzten 16 orrialde eta testuz eta kapitulu letraz osatutako 47 ilustrazio. “Hiru biziak eta hiru hilak” laneko miniaturak (221. orria) Maria Borgoinakoak heriotza eragin zion 1482ko martxoaren 27ko zaldi istripua irudikatzen du. Joana I.a Gaztelakoaren orduen liburuan (ca. 1500) imitatu zuten.

35

Page 36: Catalogohoras euskera

ERRETAULEN ORDUEN LIBURUA

XV. mendearen amaiera aldeko eskuizkribuaren faksimilea, Espainiako Liburutegi Nazionalean (Madril) dago, Ms. Vitr 25-3 erreferentzia zenbakiarekin.

Erretaulen orduen liburua izenekoa Fernandez de Cordoba-ren meza liburu gisa ere ezagutzen da, Alonso Fernandez de Cordoba jauna haren jabe dela adierazten duen oharrari esker. Anjou, Poitou eta Touraine Frantziako eskualdeetan produzitu zen. Inkisizioak kodex hau gaitzetsi zuen eta zentsuratuta dago, hain zuzen ere Mariari egindako otoitz ezagunenetako batean.

Larrutxeko 192 folio ditu, latinez letra gotikoan idatziak. Orrialde osoko 45 miniatura eta apaingarri ugari aurkituko ditugu. Jatorrizko azala ez dauka. Gaur egun, taula gaineko larruazal marroi ilunean egindako azala dauka, XV. mendeko lan mudejarrak imitatuz.

36

Page 37: Catalogohoras euskera

ROTHSCHILD ORDUEN LIBURUA

1510 eta 1520 artean Brujasen edo Ganten egindako eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa Austriako Liburutegi Nazionalean dago Serie Nova 2844 erreferentzia zenbakiarekin.

Eskuizkribua bezero ezezagun batentzat egin zen eta hainbat maisuk hartu zuten parte: Ganteko Gerard Horenbout margolariak, izen ezezaguneko “Maximiliano I.aren otoitz liburu zaharraren maisuak” eta Gerard David miniaturistak.

Zenbakitu gabeko I. orri bat, 252 orri zenbakitu eta, amaieran, zenbakitu gabeko II. orri bat ditu. Latinez idatzia, gotiko erregularreko letra motarekin (libururako) eta laburdura ugarirekin. Guztira 67 miniatura handi (horietako 66 orrialde osoan) eta 29 txiki ditu, 86 orla testu orrialdetan, 69 kapitulu letra handi, ia kasu guztietan orlen estiloan, eta inizial txiki ugari. 37

Page 38: Catalogohoras euskera

LES PETITES HEURES DU DUC DE BERRY

XIV. mendeko (ca. 1372-1390) eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa Frantziako Liburutegi Nazionalean dago Ms. lat 18014 katalogo zenbakiarekin.

Jean I. Berry-ko dukeak (1340-1416) eskatu zuen. Liburua hainbat miniaturisten artean egin zuten etapa diferentetan.

Latinez idatzitako 586 orrialde ditu. 119 miniatura, pintzel bidez orritan aplikatutako urrez, kapitulu letra figuratu ugariz eta zerrenda apaingarriz dotoretuak. Uste da orduen liburu txikiaren zati zaharrena Kristoren pasioarekin irudiztatu zuela Jean Le Noir-ek 1372 eta 1375 urteen artean. Zenbait urte beranduago, Jean de Jacquemart de Hesdin-ek liburua koloreztatzen amaitu zuen. Liburuaren amaieran, bidaiarientzako otoitzak eta Limburg anaiek egindako miniatura bat eransteko ere eskatu zuen dukeak.

38

Ezkuizkriburako esteka: http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/btv1b8449684q

Page 39: Catalogohoras euskera

HEURES DE MARGUERITE D’ORLÉANS

XV. mendeko eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizko dokumentua Frantziako Liburutegi Nazionalean dago Ms. lat 1156B katalogo zenbakiarekin.

Yvonet de la Mote eskribauak Blois-en (Frantzia) idatzi zuen testua Margarita Orleans-ekoarentzat (1404-1466), Richard Bretainiakoarekin 1426an ospatu zuen ezkontzaren opari gisa. Eskuizkribua hiru artisten artean koloreztatu zuten. Lehen irudiztatzaileak egutegia bakarrik egin zuen; bigarrena eskuizkribuaren obra burua denez “Maître de Marguerite d’Orléans” deitzen zaio; hirugarrenak, Etienne Sauderat-ek –Auxerrekoa– dekorazio osagarriak egin zituen 1450. urte inguruan.

Pergaminoko 207 orri ditu, eta, liburuaren hasieran zein bukaeran hiru babesorri. Karaktere gotikoarekin – lettera textualis– latinez idatzia dago, frantsesez dagoen egutegia izan ezik. Eskuizkribuaren 41 miniaturetan ingelesen aurkako gerra, gorteko bizitza edo naturaren sekretuak deskribatzen

dira. 39

Ezkuizkriburako esteka: http://gallicalabs.bnf.fr/ark:/12148/btv1b52502614h/f1.item

Page 40: Catalogohoras euskera

OTOITZEN LIBURU IRUDIZTATUA

Erdi Aroaren amaierako (ca. 1501)

eskuizkribuaren faksimile edizioari dagokion azterketa liburua. Vatikanoko Liburutegi Apostolikoan dago Vat. Lat. 3768 erreferentzia zenbakiarekin.

Vat. Lat 3770 eta Vat. Lat 3769 eskuizkribuekin batera multzo bat osatzen du. Uste da lehen eskuizkribua (Vat. Lat 3770) Juliers-eko dukeak eskatu zuela bere alabaren ezkontzarekin loturik . Eta dukea hil ondoren, bere suhiak hurrengo bi eskuizkribuak Ganteko eta Brujasko tailerretako bati eskatu zizkiola. Eskuizkribu horiek Gérard Horenbout-ek eta Simon Béning-ek apaindu zituztela uste da.

Edukiari begiratuz gero, ez da benetako “orduen liburua”, defuntuen Ofizioaren orduak, eta meditaziora zuzendutako santuei laguntza eskeak eta otoitzak baino ez dituelako. Vat Lat 3768ak pergaminozko 169 folio ditu, eta “gothica textualis” letra mota oso erregularrarekin idatzia dago. Latinez dago eta, askotan, prosa eta poesia txandakatzen dira

40

Page 41: Catalogohoras euskera

THE HASTINGS HOURS

XV. mendeko (ca. 1480) eskuizkribuaren

faksimile partziala. Jatorrizkoa British Library liburutegian dago Ms. Additional 54782 erreferentzia zenbakiarekin.

Ganten edo Brujasen segur aski, William Hastings-entzako (ca. 1431-1483) egin zen. Noble ingeles hau Eduardo IV.a Ingalaterrako erregearen Lord Chambelan izan zen. Irudiztatzailea ezezaguna den arren, ikonografiako estiloko arrazoiak kontuan hartuz, Alejandro Bening-ek (Simon Bening-en aita) egina dela uste da. Orduen liburu honek Sarum-en (edo Salisbury) erritu liturgikoa jarraitzen du, Salisburyko diozesian sortutako eta Ingalaterran asko erabili zen erritu erromatarraren aldagaia.

Latinez idatzia, pergaminoan eta idazkera gotikoa erabiliz. Gaur egun 28 miniatura ditu (beste zazpi galdu egin dira). Orlak nabarmentzen dira, oso aberatsak eta errealistak. Bertan mota guztietako loreak, intsektuak et hegaztiak aurki daitezke.

41

Page 42: Catalogohoras euskera

DOS AGUASKO MARKESAREN ORDUEN LIBURUA

XV. mende amaierako edo XVI. mende

hasierako eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa Palma Mallorcako Bartolome March Fundazioaren liburutegian dago 103. V 1.3 erregistro zenbakiarekin.

Segur aski Giner Rabasa de Perellos Dos Aguasko baroiak eskatuta egin zen. Antza denez, Turiako hirian kopiatua eta apaindua, miniaturak Juan Mariren –Valentziako eskola ordezkatzen duen maisua– inguruko norbaitek egin zituen.

Kalitate handiko pergamino eta larrutxez egina, eta gotiko testual letra motarekin idatzia; kaligrafikoegia. Apaingarri asko eta orla ugari ditu.

42

Page 43: Catalogohoras euskera

LEONOR DE LA VEGAREN ORDUEN LIBURUA

XVI. mendearen bigarren erdiko (ca. 1465-1470) eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizko dokumentua Espainiako Liburutegi Nazionalean dago Vitr. 24.2 katalogo zenbakiarekin.

Liburuaren jabea Garcia Laso de la Vega zen, Espainiako erregeen Erromako enbaxadorea; igorlea, berriz, Astorgako gotzaina, Diego Ramirez de Villaescusa jauna. Pinturak Guillermo Vrelant maisu flandriarraren tailerrak egin zituela uste da. Vreeland edo Weyland izenez ere ezagutzen den Guillermo Vrelant Utrecht-en jaio zen baina Brujasen bizi izan zen 1454tik aurrera.

Oso pergamino fineko 203 folio ditu, eta letra gotikoan idatzita dago, tinta beltz eta gorriz. Orrialde osoko 23 miniaturaz apaindua dago. Miniatura horiek urre koloreko laukizuzen baten barruan kokatuak daude. Haien inguruan kolore diferenteko loreak eta fruituak, eta akanto orri urdin eta urre kolorekoak agertzen dira. 33 letra maiuskula daude. Hauen barruan miniaturez margotutako eszenak agertzen dira..

43

Page 44: Catalogohoras euskera

LUIS ORLEANSEKOAREN ORDUEN LIBURUA

XV. mendeko (1490) eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizko dokumentua Errusiako San Petersburgoko Liburutegi Nazionalean dago Lat. Q. v. I. 126 katalogo zenbakiarekin.

Luis Orleansekoak eskatuta beretzat egina. Hasieran Frantziako Tolosan egin zuten oraindik identifikatu ez den pertsonaia batentzat, baina 1489-90 inguru Jean Colombe-ren tailerraren inguruan koloreztatu zuten Bourges hirian.

Larrutxeko 112 folio ditu, hamalau

liburuxkatan banatuak. Liburuxka bakoitzak zortzi folio ditu. Letra gotiko xehez idatzia dago. 90 miniatura ditu, batzuek orrialde osoa hartzen dute. Halaber, lorez betetako marjina aberatsak ditu, eta askotan ataletan banatuta daude. Bertan gruteskoak, txoriak, animaliak eta hainbat goiburu ikus ditzakegu.

44

Page 45: Catalogohoras euskera

ESKOLAPIOEN ORDUEN LIBURUA

XV. mendeko eskuizkribuaren faksimilea

(1420 baino lehenagokoa). Jatorrizkoa Zaragozako Eskolapioen Eskolako Liburutegian dago.

Ziur aski Espainian gordetako gotiko internazionalaren ale ederrena.

Larrutxeko 184 folio ditu, letra gotiko ederrean idatziak; inizial eta urrearekin egindako orla fin asko ditu. Begi bistakoa da Rohanen Ordu Nagusiak lanarekin lotura espresioari, dekorazioari eta koloreei dagokienean. Eskuz egindako koadernaketa, ileguri gorriz forratutako zurez egina, eta zilarrezko itxigailu eta medailoiekin.

45

Page 46: Catalogohoras euskera

ZAZPI BEKATU NAGUSIEN ORDUEN LIBURUA

XV. mendeko eskuizkribuaren faksimilea.

Jatorrizkoa Espainiako Liburutegi Nazionalean dago Vit. 24-10 erreferentzia zenbakiarekin.

Jabe ezezagunekoa, Ganteko tailer batean egin zen 1475 inguruan. Bertan lanean aritu ziren artisten artean garrantzitsuena Egutegiaren Maisua zen, Fernando de Lucena Maisua. Kopista Nicolas (Claes) Spierinc izan zela jakin da. Spierinc jatorriz Anberes ondoko Zwijndrecht-ekoa zen.

Pergaminozko 214 folio ditu. Horietaz gain, hasieran 7 babesorri eta bukaeran beste 7 ditu. Latinez eta Erdi Aroko frantsesez idatzia, idazkera gotikoan. Orrialde osoko 75 miniatura ditu. Horietatik penitentzia salmoen zazpiek zazpi bekatu nagusiak irudikatzen dituzte. Halaber, orri marjinako 332 orla ditu miniatura txikiagoekin. Koadernaketa XVIII. mendekoa da, granate koloreko ahuntz larruz egina, gofratuan apaindua bi laukizuzen zentrokidez eta landarez.

46

Ezkuizkriburako esteka: http://bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=0000047941

Page 47: Catalogohoras euskera

LES HEURES FARNÈSE

XVI. mendeko eskuizkribuaren faksimilea.

Jatorrizkoa New Yorkeko Pierpont Morgan Library liburutegian dago Ms. M 69 erreferentzia zenbakiarekin.

Alejandro Farnesio (1520-1589) kardinalarentzako Erroman egin zen. Hainbat mendetan Sixtotar Kaperako erlijio zeremonietan erabili ziren meza liburuetako bat zen. Francesco Monterchi-k idatzi eta Giulio Clovio-k (1498-1578) irudiztatu zuen.

Erromako liturgiaren araberako orduen liburua. “Cancelleresca formata” letra motarekin, latinez idatzitako pergaminozko 114 orri ditu. Orrialde osoko 26 miniatura ditu, Migel Anjelen estiloko pertsonaia biluziekin. Halaber, testuak dituzten 37 orrialde apaindu eta azken oharra ditu; hau ere apaindua. Liburuan aurkitutako edertzapenak fatxada aberatsak bezalakoak dira; bertan testuak hilarriko inskripzio gisa azaltzen dira.

47

Ezkuizkriburako esteka: http://ica.themorgan.org/manuscript/page/1/77250

Page 48: Catalogohoras euskera

ERREGE KATOLIKOEN ORDUEN LIBURUA - VOUSTRE DEMEURE

XV. mendeko (1475) eskuizkribu

flandriarraren jatorrizko osaera duen faksimilea. Folio guztiak bildu ondoren berregin zen. Gaur egun, folio horiek Espainiako Liburutegi Nazionalean, Berlinen eta The Philadelphia Museum of Art museoan jasota daude.

Orrialde osoko 20 miniatura testurik gabe Berlingo Kupferstichkabinett-en daude, eta Pietatea jasotzen duen aparteko folio bat, berriz, Filadelfiako Museum of Art museoan, Ms. Vit 25-5 eta 78 B 13 erreferentzia zenbakiekin hurrenez hurren.

Voustre Demeure izenez ere ezagutzen den Errege Katolikoen Orduen Liburua ohitura erromatarraren araberakoa da. Ganten egin zuten, Nicolas Spieric-ek idatzi zuen, eta Maria Borgoinakoaren maisu anonimoak (Hugo van der Goes edo Ganteko Justo gisa identifikatua), Simon Marmion-ek eta Lievin van Lathemek irudiztatu zuten.

48

Page 49: Catalogohoras euskera

LE MAÎTRE DE MARIE DE BOURGOGNE, LIVRE D’HEURES D’ENGELBERT DE NASSAU

XV. mendearen amaierako (ca. 1477-

1490) eskuizkribuaren faksimile partziala. Jatorrizkoa Oxford-eko Bodleiana Liburutegian dago Ms. Douce 219-220 erreferentzia zenbakiarekin.

Engelbert II.a Nassauko kondeak (1451-1504) enkargatu zuen. Engelbert II.a Felipe Ederraren zerbitzura zegoen Borgoinako militar goi karguduna zen.

Latinez idatzita bi bolumenetan banatutako 283 orri ditu. Tamaina handiko 52 miniatura ditu, orla eta kapitulu letra askorekin. Halaber, bazterreko bi eszena serie oso orijinalak ditu: lehenengoak, “Falkoneriako eszena batzuk” dira, eta bigarrenak, “Torneo gruteskoaren eszenak”. Miniatura hauek eta “trompe-l’oeils” (iruzurrak) delakoez betetako orlak Maria Borgoinakoaren maisuaren lanak izan daitezke.

49

Page 50: Catalogohoras euskera

TRÈS RICHES HEURES DU DUC DE BERRY

XV. mendeko (ca. 1413-1416)

eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa Chantilly-ko Kondearen Museoan (Frantzia) dago Ms. 65 kodearekin.

Artistak Limbourg anaiak dira, Nimega-koak –gaur egun Herbehereak dira–. 1416an hil ondoren, Dukea hil zen unean eskuizkribua amaitu gabe garatu zen. Eskuizkribua Jean Colombe irudiztatzaileak –Frantziako Bourges-en jaio eta hil zen– amaitu zuen 1485ean.

Latinez idatzia, larrutxeko 206 folio ditu, 131 miniatura oso koloretsu eta 300 kapitulu letra. Horietako batzuk koadro txikiak dira. San Gregorioren prozesioa irudikatzen duen miniatura da tamaina handiko bakarra eta oso zorrotz egina dago. Izan ere, penitentzia salmoen amaieraren eta santuen letanien hasieraren artean zegoen zutabea erabili zuten. Marjinak, berriz, eszena bi orrialdetan margotzeko erabili zituzten.

50

Ezkuizkriburako esteka: http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Tr%C3%A8s_Riches_Heures_du_Duc_de_Berry_scan_2004?uselang=fr

Page 51: Catalogohoras euskera

JACOBO IV.A ESKOZIAKOAREN ORDUEN LIBURUA

XVI. mendeko (ca. 1503) eskuizkribuaren

faksimilea. Jatorrizkoa Austriako Liburutegi Nazionalean dago Codex Vindobonensis 1897 katalogo zenbakiarekin.

Liburua Jacobo IV.a Eskoziakoaren eta Margarita Tudor Ingalaterrako printzesaren arteko ezkontzagatik egin zen. Liburuan armarri eskoziarrak zein ingelesak agertzen dira. Lana Gerardo Horenhout-ek eta Simon Bening-ek egin zutela uste da.

Aukeratutako otoitzak eta debozioak ez dira beste orduen liburuetakoetan aukeratutakoak. Egutegian eta letanian frantziskotar santuekiko joera ikusita frantziskotar batek egin zuela dirudi. Pergaminozko 245 orri ditu; babesorriak paperezkoak dira. Bastard flandriar letra dauka kontu handiz trazatua.

51

Page 52: Catalogohoras euskera

MORGADES GOTZAINAREN ORDUEN LIBURUA

XV-XVI. mendeen artean egindako

gezurrezko eskuizkribuaren faksimilea. Jatorrizkoa Vic-eko Apezpiku Liburutegian dago Ms. 88 erreferentzia zenbakiarekin.

Egutegi gabeko orduen liburua. Gezurrezko lan bat da, data eta jatorri diferenteko hiru kodexen zatiz osatua: orri bat Katalunian egindako salmo liturgiko bati dagokio, orri osoko miniaturak dituzten 3 orri Brujasen egindako orduen liburu batekoak dira, guztiak XV. mendekoak; 55 foliotako zati nagusia, berriz, XVI. mendean Flandrian egindako orduen liburu batenak dira.

San Joan ebanjelistaren irudikapena Rafael Destorrents miniaturista eta margolari bartzelonarraren lana da. Irudi hori liburuko garrantzitsuenetakoa da. Hegoaldeko Errenazimenduaren berezkoa den letra gotiko biribildua erabiltzen du.

1891 eta 1899 artean Josep Morgades i Gili (1826-1901) Vich-eko gotzainari oparitu zioten.

52

Page 53: Catalogohoras euskera

OTOITZ-ORDUEN LIBURU EDERTUA FERRANTE D’ESTE-RENTZAT

1496ko inkunablearen faksimilea;

jatorrizkoa Espainiako Liburutegi Nazionalean (Madril) dago I-2719 katalogo-zenbakiarekin.

Philippe Pigouchet-en Parisko tailerrean egin zen, Simon Vostre liburu-saltzaile eta editoreak Ferrando d’Este-rentzat eskatuta (1477-1540).

Frantsesez eta latinez idatzitako 91 orrialde eta 48 edertzapen ditu, eta azken horietatik 18k orrialde osoa hartzen dute. Orrialde guztiak fin-fin koloreztatutako tako xilografikozko markoak dituzte; beraz, inkunable edertua da, ez miniatua. Larruzko koadernaketa berria jarri zioten, XVII. mendean seguru asko.

53

Liburuaren esteka: http://bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=0000012970&page=1

Page 54: Catalogohoras euskera

HORE DIUE VIRGINIS MARIE SECUNDUM USUM ROMANUM

Hardouyn-ek Parisen 1510ean egindako

edizioaren jatorrizkoaren faksimilea; Gyor-ko Elizbarrutiko Altxor eta Liburutegian gordeta dago.

Erromatarren usadioko otoitz-orduen liburua, 8˚-ko formatuko 108 folioz osatua. Urre koloreko eta koloreztatutako 8 irudi handi eta 28 txiki ditu, eta gainera ertz eta inizial margotuak

54