Resumen euskera

16

description

Campaña Actúa con Cuidados

Transcript of Resumen euskera

Page 1: Resumen euskera
Page 2: Resumen euskera

Aske zara lan hau kopiatzeko, banatzeko eta publikoki hedatzeko, betiere kontuan hartuta lanaren kredituak aitortu behar dituzula, eta ezin duzula merkataritza xedetarako erabili.Ezin duzu lan hau aldatu edo eraldatu, ez eta lan eratorririk sortu bertatik abiatuta.

Argitalpen honek Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espaniako Agentziaren (AECID) eta Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantza-laguntza jaso du. Soilik InteRed Fundazioa da argitalpen honetako edukiaren erantzule, eta edukian jasotako iritzi guztiek ez dute zertan Agentziekin bat etorri.

Page 3: Resumen euskera

Egungo gizarte-antolaketa merkatuak ardatz hartuta egituratu da, eta bizitza mantentzeko eguneroko erantzukizun erabakigarria eta zaila, berriz, doako gauzen esparruan geratu da, alderdi ikusezinen artean, emakumeen eta naturaren eremuan. Dagokien balioa eman nahi die IntRedek bizitzako funtsezko gaiei, hauhau da, kapitalismoak eta patriarkatuak, nahita, ezkutatzen dituzten gaiei.

Page 4: Resumen euskera

Inork ez du ezbaian jartzen krisialdi sakon bat bizi dugunik. Egunero heltzen zaizkigu finantza-krisiari buruzko albisteak, langabeziari buruzkoak, gazteentzako aukera-gabeziari buruzkoak... Komunikabideek aurkezten diguten krisialdi hori duela urte gutxi batzuk hasi zen, eta orain arte gure burua "garatutzat" jotzen genuen zenbait herrialderi eragin digu. Baina krisi hau ez da berria, eta egoera ekonomikoak deskribatzen dituen adierazleez harago doa. InteReden iritziz, beste krisi batzuek agerian uzten dute sistemak krisialdia bizi duela, hala nola: ingurumenaren krisiak, zaizaintza lanenak, giza eskubide politikoenak, sozialenak, kulturenak eta ekonomikoenak... Horiek guztiek bazterketa eragiten dute, eta mundu osoari eragiten diote hainbat modutan.

Krisi globala da, metatua eta dimentsio anitzekoa: garapen-eredu nagusiaren krisia da.

Page 5: Resumen euskera

Bizitza duin baterako beharrak asetzeaz eta baldintzak sortzeaz arduratzen den giza jarduerako beste esparru handi bat: giza garapenaren espazioa da, eta bertan bermatzen da bizitzaren iraunkortasuna zaintza lanak eginez.

Zer dira zaintza-lanak? Giza ugalketara bideratutako jarduera guztiak, hala nola: sabelean haztea,

erditzea, haztea, elikatzea, janaria prestatzea, autoestimua hobetzea, heriotzara bidean laguntzea,

ibiltzen irakastea, etxeko aurrekontua kudeatzea, entzutea, kontsolatzea, ama-hizkuntza irakastea,

1. A. Picchiok (2001) honako lan honetan azaldutako eskemari jarraitzen diogu: "Un enfoque macroeconómico "am-

pliado" de las condiciones de vida", "Tiempos, trabajos y género"-n. Bartzelona: Universitat de Barcelona.

Alabaina, lanen eta harremanen masa handi bat dago horien azpian, eta horrexek mantentzen du modu

ia ikusezinean izebergaren punta besterik ez den merkatu hori. Baina, zehazki, zer dago horren pean?

Norbanakoen gehienezko irabazia sustatzeko printzipioan oinarritzen da gure sistema kapitalista,

banakako berekoikerien baturak baliabideen banaketa eraginkorra sorraraziko duelakoen eta gizarte

guztiarentzako ondasunak eta zerbitzuak sortuko dituelakoan. Eta hori guztia “merkatua” direlakoetan

gertatu behar da; hortaz, bizitza ekonomikoaren ardatz bihurtzen dira horiek.

Page 6: Resumen euskera

gaixoei, adinduei edo minusbaliotasuna dutenei arreta ematea, ura lortzea eta horren kontsumoa arrazionalizatzea, energia aurreztea, materialak birziklatzea.

Rolen banaketa horrek botere-harreman hierarkiadunak ezartzen ditu, eta, horren ondorioz, emakumezkoen bizitza-esperientzia ikusezin bihurtu eta gutxietsi egiten da. Hain zuzen ere, zaintza-lanekin lotuta dago munduko kultura guztietako emakumeen bizitza-esperientzietako bat, eta lan horiek modu bikoitzean bihurtzen dira ikusezin, emakumezkoenak eta ez merkantilizagarriak (doakoak) diren heinean.

Giza jarduerekin batera, bizitzari eusteko beste oinarrizko esparru bat ikus dezakegu, eta horrek ere zaintza-lanak behar ditu: naturari buruz ari gara. Gure sistema ekonomikoa ekosistemen orekan

2. Gizonezkoek eta emakumezkoek gizartean izateko duten moduari dagokion eraikuntza soziokulturalari esaten zaio genero. Eraikuntza horrek zehaztu du lanaren sexu-banaketa, eta lanen banaketa bereizia ezarri du: emaku-mezkoen edo gizonezkoen lanak sortu ditu, alegia.

Page 7: Resumen euskera

Emakumeek gainditu dituzte bizi izandako diskriminazio ugari, eta lan ordainduaren esparruan sartu dira, XX. mendean estatu espainiarreko biztanleria landunaren %45 izatera heldu arte. Baina ez gizonek, eta ez enpresek edo gizarteak oro har, ez dute zaintza-lanen gaineko ardurarik edo erantzukizunik hartu. Hori horrela, merkatuek zaintza-lanekin zerikusirik ez dutela pentsatzen da, langileak " goizero txapiñoiak bezala aterako"3 balira bezala haien lantokietan (edo haurrak haien ikastetxeetan): prestatuta, elikatuta, lisatuta, atseden hartuta, eta, zorterik izanez gero, emozionalki lagunduta, magia izango bailitzan.

Egiten ez diren zaintza lanak gauzatzeko, gizarteak horien gaineko erantzukizunik hartzen ez duenez, emakume etorkinak kontratatu behar izan dira etxeetan. Emakume atzerritar horiek haien

EROSI

3 Txanpiñoiaren metafora aspalditik erabili izan da diskurtso ekofeministan, baina Amaia Pérez Orozco aipatuko dugu horren sortzailetzat, hari entzun geniolako lehen aldiz metafora hori, eta arlo horretan itzal handia duela onartzearren.

Page 8: Resumen euskera

Orain arte esan dugun eran, sistema sozioekonomiko kapitalistak ez du funtzionatzen merkatua, hazkundea eta banakako mozkinak hartu dituelako ardatz; gure eraldaketa-proposamenari jarraiki

Page 9: Resumen euskera

“bizitza ardatz bihurtu behar da”, hau da, bizitza mantentzeko eta ongizate kolektiboa bermatzeko printzipioaren arabera antolatu behar da garapen-eredua.

Zaintzei dagokien balioa eman eta birbanatu

Zaintza lanak birbanatu behar direla diogunean, erantzukizunkidetasunaz ari gara hizketan, hau da, zaintzak erantzukizun kolektiboaren esparruan kokatu behar direla diogu. Zaintza lanen eskubideak onartzerakoan, zenbait betebehar sorrarazten dira zenbait eragilerentzat:

Page 10: Resumen euskera

Deshazkundearen aldeko apustua

Page 11: Resumen euskera

Deshazkundearen proposamenak ez du esaten mundu guztiak gauzatu behar duenik deshazkunde hori, ez eta guztiok edozer gauzatan gauzatu behar dugunik ere (adibidez, ez daukagu energia berriztagarrien kontsumoa murriztu beharrik); aitzitik, esan nahi du deshazkundeak berdintasuna bilatu behar duela arrazoizko soiltasun zoriontsu batean. Gizarte gisa, gutxiagorekin bizitzea hobeto bizitzea dela ulertu behar dugu.

Parte-hartzearen xedea ez da orain arte boterea haien mesederako erabili dutenei boterea kendu eta gure mesederako erabiltzea inolako aldaketarik egin gabe; botere-modu berriak asmatu behar ditugu, antolaketa kolektiboan oinarritutakoak, aniztasuna aintzat hartzean, sormenezko mobilizazioan, lankidetza-harremanetan, eta, nola ez, elkarreragiten duten herritarrengan.

Page 12: Resumen euskera
Page 13: Resumen euskera
Page 14: Resumen euskera
Page 15: Resumen euskera
Page 16: Resumen euskera