Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta...

16
2015-2016 ELIKADURA eta HONDAKINAK Lezoko Eskolako Agenda 21 ikasturtea Lezoko Unibertsitateko Udala

Transcript of Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta...

Page 1: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

2015-2016

ELIKADURA eta HONDAKINAK

Lezoko Eskolako Agenda 21ikasturtea

Lezoko Unibertsitateko Udala

Page 2: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

Diseinua eta maketazioa: Izadi 212

Dagoeneko 8. urtea Dugu Lezoko

ikastetxeetan eskoLako agenDa

21 programa abiatu genuenetik.

2015/2016 ikasturtean elikadura

Jasangarria eta Hondakinen gaia

landu dugu 800 bat ikaslek, baina

lanketa Horretan ez gara bakarrik

egon: irakasleen, gurasoen, ikas-

tetxeetako gainerako langileen

eta udalaren laguntza izan dugu.

Horregatik,

Mila esker guzt io i !

este 8º año de agenda 21 escolar, los centros escolares de lezo hemos trataDo La aLimentación sostenibLe y Los resiDuos. Para ello, alrededor de 800 escolares Hemos contado con el aPoyo de toda la comunidad escolar.

¡Muchas gracias!

Page 3: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

ka s lea k

da la

ra ka sleak

skolako langileak

ura s oa k

--

-

3

en el Foro interescolar celebrado el 25 de mayo evaluamos la calidad de la participación en la agenda 21 escolar y, en general, podemos decir que la participación del alumnado y el profesorado es buena, mientras que la de los familiares, los y las empleadas no docentes y el ayuntamiento, aunque van en buen camino, es mejorable.

NOLAKOA

IZAN DA maiatzaren 25ean ospatutako eskolarteko Foroan lezoko esko-lako agenda 21en parte garen eragileon partaidetza nolakoa izan den aztertu genuen. irakasleen eta ikasleon parte-hartzea egokia izan dela adostu dugu. irakasle ez diren eskolako langileak, udala eta gurasoak, berriz, bide zuzenean ari dira, baina oraindik pixka bat hobetu dezakete beraien partaidetza eskolako agenda 21en gaian.

aurkibidea

03 nolakoa izan da Parte-Hartzea?

04 zer egin dugu ikasturtean zeHar?

10 Herriko diagnosiaren ondorioak

12 eskolako konPromisoak

14 udalarentzako eskaerak

16 eta datoren ikasturtean, zer?

PARTE-HARTZEA?

Page 4: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

4

ZER EGIN DUGU

IKASTURTEAN ZEHAR?

LEZO HERRI EsKOLA

IkAsturtE honEtAn zEhAr

gAuzA morDoA EgIn Dugu

EskoLEtAn ELIkADurA

IrAunkorrA EtA honDAkInAk

LAntzEko. JArrAIAn LEzoko

EskoLA bAkoItzAk burutu

DugunArEn LAburpEntxoA

DuzuE

egiten ditugun gosarien eta hamaike-takoen inguruko inkesta egin dugu gelan, osasuntsuak diren ala ez ikusteko.

eskolako irratsaioan elikadura osasun-tsuari buruzko saioa egin dugu. dietista bat ere izan dugu geure artean eta elkarrizketa egin diogu.

lehen-hezkuntzako 6. mailakook barrita energetikoak egin ditugu, kirola egiten du-gunean, giharrak energiaz betetzeko.

lehen-hezkuntzako 4. mailakook elikadu-ra eta hondakinei lotutako kale-ikerketa egiteaz arduratu gara. emaitzak txundituta utzi gaitu!

Page 5: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

5

udalak seinaleztatutako ibilbide-etan zehar txangoak egin ditugu. egindako azken ibilbidea, olatzar- lorbide bidea izan zen.

Horietaz gain, beste hamaika irteera ere egin ditugu: zumaiako flishera, eureka zientzia museora, …

lehen-hezkuntzako 2. mailakook, begiak estalita eta gainerako zentzumenez baliatuz, jolasean ibili gara eligakai ezberdinak dastatuz.

gosarian eta hamaiketakoan bildutako datuekin informazio-panelak egin ditugu.

brigada berdearekin plastiko nahiz bilgarrien eta organikoaren bilketa egiten dugu. izan ere, gure baratzean konposta egiten dugu, gero ongarri gisa erabiltzeko. Umm, zein uzta ederra dugun jada!

Page 6: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

6

LEZO INstItUtUA

1. mailan, hizkuntza-proiektuaren barruan, elika-dura jasangarria txertatu dugu.

araztegira ere joan gara eta uraren zikloaren zati bat ezagutu dugu. izugarria da gure etxeetako komunetatik zenbat hondakin iristen diren horra!

2. mailan kontsumobideko tailerrak egitera joan gara donostiara eta, besteak beste, erosketa arduratsu bat egiten ikasi dugu.

energiaren gaia ere landu dugu eta ikastetxean kokatutako energia-jarraipenerako panela nola funtzionatzen duen aztertu dugu.

3. mailan paisaiari buruzko ezagutza barneratzeko hainbat irteera egin ditugu: bilbora, donostiara, etab. Hiri -eta landa- paisaiaren arteko aldeak aztertzeko, altamira–bordatxo ibilbidea egin dugu aitorrekin.

Fraisoron ere egon gara bertako produktuak eta ekoizpen-motak ezagutzeko: euskolabel etiketa, baratzea, bertako arrazak.

4. mailan hondakinen gaia jorratu dugu. institutua eta bere inguruan ikertzen aritu gara eta hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu.

Hondakinen gaikako bilketan, orokorrean, neskek eta mutilek ezberdin jokatzen dugula jabetu gara. adibidez, eskolako frontoian mutilak elkartzen dira gehienbat eta, batzuetan, lurra zikina edo/eta hondakinak nahastuta uzten dituzte.

ikasturte amaieran arditurriko meategira joan gara bizikletaz, gor-putz hezkuntza, mugikortasuna eta osasuna uztartuz.

institutuko batzorde berdean orain arte eskolako agenda 21en hartutako konpromisoak aztertu ditugu eta, datorren ikasturteari begira, gelaz gela eramango ditugu gogorarazi eta berresteko.

Page 7: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

7

Page 8: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

8

Page 9: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

9

PAsAIA-LEZO LIZEOA

Haur-hezkuntzakook, batez ere, hondakinen gaia landu dugu. geletako zaborrontzien kolorea kaleko edukiontzien ezberdina zenez, nahasi egiten ginen, baina aldatu egin ditugu eta, orain, txukun-txukun gabiltza.

Hondakinek egiten duten ibilbidea jarraitu dugu, eskolan sortzen ditugunetik kanporako bidean.

Haur-hezkuntzakoak herriko baratze-parkera joan gara eta baserri batera ere bisita egin dugu. baratzetan dauden garaiko produktuak ezagutu ditugu eta hauek elikadura osasuntsu eta orekatua lortzeko aproposak direla ikasi dugu.

ikastolako eskola-kurrikulumean txertatu dugu aurtengo gaia.

otarre elkartearen antzezlana ikusi dugu eta aitorrekin zentzumenen tailerra egin dugu gelan.

lehen-hezkuntzako ikasleok hamaiketako osa-suntsua landu dugu. izan ere, gutako asko ha-maiketakorako dendan erositako opilak eramaten hasi ginen ikastolara eta, horregatik, astearteetan, gutxienez, frutaren eguna ospatzen dugu, ha-maiketakoan fruta jateko.

txoko berdea apainduz joan gara. adibidez, frutaren egunetako emaitzak erakusgai jarri ditugu eta hamaiketakorako fruta zenbatek ekartzen genuen ikusteko gunea bilakatu dugu.

lehen-hezkuntzako ikasleok hamaiketakoan plas-tikozko hondakinak sortzen genituela ikusi dugu eta, horiek murrizteko, adibidez, hamaiketakoa tupperretan ekartzen hasi gara.

lHko bi mailen arteko harreman estuaren ondorioz, bai frutaren eguna baita zaborra gutxitzearen aldeko kanpaina egin dugu.

udaberriko giroa aprobetxatuz, irteerak egin ditugu maila ezberdinetan: xoxolurrera, ogia nola egin ikastera, baserri-eskolara, etab. udalak seinaleztatutako altamira–bordatxo itzulia ere egin dugu eta lezo-oiartzun mugarria topatu genuen!

baratze eta konpostaje saioak jaso ditugu, bai ikasleok bai irakasleek. izan ere, konpostagunea martxan jarri dugu ikastolan.

durante el curso escolar hemos llevado a cabo un montón de acciones: visitas para conocer el paisaje, desayunos saludables, actividades para poner en práctica el consumo responsable, talleres divertidos, analizar nuestros hábitos de compra, aprender cómo y qué compostar, cultivar en nuestro proyecto de huerto escolar, etc.

Page 10: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

10

Herriko diagnosiaren

ondorioakEROsKEtA-OHItURAK

Herriko denda eta supermerkatuetatik ibili gara erosketak egiten ari ziren herritarrei beraien ohi-turengatik galdetzen eta hona hemen, laburrean, jasotako emaitzak:

• gehienak egunero edo ia egunero joaten dira erosketak egitera. Hala ere, jende gutxi ikusi dugu herriko dendetan eta azokan erosketak egiten.

• erosketa-poltsari erreparatuz, jaki freskoek erdia baina pixka bat gehiago suposatzen dute eta, gainerakoa, aurrez prestatutakoak dira.

• bertako produktuei lehentasuna ematen diete lezoarrek eta dendariari hauen jatorriaz gal-detzeko ohitura dute.

• etxetik erosketa-poltsak edo/eta orga erama-teko ohitura dute gehienek, baina badaude

dendatik hartzen dituztenak ere, nahiz eta gutxi izan.

• erosten diren edari arruntenak (esnea, zukuak, garagardoa) normalean brik eta plas-tikozko botiletan hartzen ditu jendeak.

• internet bidezko erosketa oraindik ez dago oso errotua lezon.

• saldise plazan animalia jatorriko produktuak, barazkiak, frutak, ozpinetakoak eta gozoak topatu ditzakegu, eta baita 2. eskuko arro-pa saltzen duen postu bat ere. Produktuen laurdena baino gutxiago dira bertakoak edo gipuzkoakoak, batez ere barazkiak eta gazta. gainerakoak espainiako lurralde ezberdineta-tik eta atzerritik datoz.

• etiketa ekologiko gutxi ikusi ditugu bai den-detan zein azokan.

Page 11: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

HONDAKINAK AZtERtZEN

Herriko kale eta parkeetan barrena ibili gara, hauen txukuntasuna aztertuz eta honako on-dorioak atera ditugu:

• oro har, kaleak, plazak eta inguruak garbi daude, baina badira gune zikin batzuk: kale nagusiko taberna-atariak eta guillermo de lazón kalea. lehenean zigarro-mutur piloa ikusi ditugu eta bigarrenean, berriz, edukiontzi eta zintzilikarioen ingurua eta kalea bera, nahikoa zikin aurkitu ditugu.

• Herrian zaborrontzi nahikoa daudela iritzi dugu, nahiz eta saldise inguruko autobus geltokian eta aralar kalean batzuk jartzea komeniko litzatekeen. gaikako zaborron-tziak izan arren, orokorrean hondakinak nahastuta ikusi ditugu.

• auzokonposta egiteko guneak garbiak eta zainduak daudela ikusi dugu.

• saldise plazan, jendea behealdetik ibiltzen dela jabetu gara eta, hortaz, goialdean dauden edukiontziak behealdera pasatzea komeniko litzatekeela uste dugu.

• ikastola inguruko lorategi eta kale bazte-rretan hondakinak ikusi ditugu, agian za-borrontzirik ez dagoelako.

11

Page 12: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

12

Eskolek hartutako KoN

pRomI SoAK

ELIkADurA EtA honDAkInEn

gAIA AztErtu Dugu:

IkAstEtxEAn hAmAIkEtAko

EgokIA EgItEn Dugun,

EskoLAko bArAtzEA noLA

onDu DEzAkEgun, AzukrE

Asko ALA gutxI JAtEn

Dugun, kALEAk gArbI

ALA zIkIn DAuDEn, EtAb.

AtErAtAko onDorIoAk

AztErtutA, zErtAn hobEtu

bADuguLA IkusI Dugu

EtA, horrEnbEstEz, guk,

LEzoko IkAsLEok, honAko

konpromIsoAk hArtu

DItugu

Hamaiketako osasuntsuarekin jarraituko dugu, eta bai gosarian bai gainerako otorduetan fruta eta barazki gehiago hartuko ditugu.

lehen pausoa hondakinen sorrera murriztea dela badakigun arren, konpromiso hau indartu behar dugu. Horrela, hamaiketakoa eta askaria tupper edo poltsa berrerabilgarrietan eramango ditugu, aluminiozko papera ekidinez.

Hondakinen eta materialen berrerabilpena bultzatuko dugu, gaizki inprimatutako papera beste erabilera batzuetarako erabiliz (gelako oharrak idazteko, ...), kartoi-kaxak gelan papera bereizteko jarriz, …

ikastetxea eta inguruak garbi eta txukun mantentzen jarraituko dugu, guk gauzak ondo egiteko konpromisoa hartuz eta oker ari direnei lagunduz.

eskolan edo etxean, hondakin organikoak konpostatzen saiatuko gara, lortzen dugun konposta eskolan dugun baratzean edo etxeko lorategian erabiltzeko. Horretarako, konpostatzera zer eta nola bota daitekeen ikasiko dugu urtero.

ikastetxeko materialak eskuratzeko orduan, ingurumen irizpideak aintzat hartzeko pausoekin aurrera egingo dugu (papera, argitalpenak, antolatutako jaialdietako elikagaiak, tresna elektrikoak, bulegoko materiala -koadernoak, boligrafoak, etab.-)

kalean gaudenean, txikleak, goxokien bilgarriak eta sortu ditzakegun bestelako hondakinak, dagokion zaborrontzian botako ditugu, lurra eta inguruak ez zikintzeko.

Page 13: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

13

lezo hobeto ezagutzeko, udalak seinalezta-tutako ibilbideak egingo ditugu ikastetxeare-kin eta, honela, asteburuan edo oporretan, lagunei edo senideei erakutsiko dizkiegu, osasuntsu mantentzeko.

mendira ibiltzera ateratzen garenean, oinetako eta jantzi egokiak, ura eta jateko zerbait era-mango dugu.

etxean ere eskolako agenda 21en lantzen di-tugun gaien inguruko ohitura onak zabalduko ditugu.

azukredun jaki eta edari asko hartzen dugula ikusi dugunez (freskagarriak, irabiakiak, txo-kolate hautsak, …), egunean zehar hauen kontsumoa gutxituko dugu.

lezoko eta inguruetako elikagaien inguruko informazioa eskuratu eta hauen kontsumoa bultzatuko dugu eskolan, eta baita gurasoen eta senideen artean ere.

gurasoek eskolako agenda 21 programan gehiago parte hartzeko modua aztertuko dugu.

A lo largo de este curso hemos analizado nuestros hábitos alimentarios y la problemática de los residuos y, en base a los resultados, hemos adquirido varios compromisos: incluir más frutas y verduras en nuestra dieta, reducir envoltorios llevando el almuerzo o la merienda en un tupper, mantener limpio el cole, las calles y nuestro entorno, etc.

Page 14: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

14

ZERpRopoSATZEN

diogu udalari?

Herrian egin ditugun kale-ikerketak eta emaitzak oinarritzat hartuz, hauek dira udalari zuzendu dizkiogun proposamenak:

• auzo ezberdinetako kale, plaza eta lorategiak, oro har, garbi badaude ere, zenbait eremutan zikinkeria eta hondakin mota ezberdinak ikusi ditugunez, horiek garbitzea eskatzen dugu.

• Herrian dauden gaikako bilketarako zaborron-tzietan hondakinak nahastuta ez botatzeko neurriak jarri.

• saldise ondoko eta pareko autobus geltokie-tan zaborrontziak jartzea, lurrean paperak, txikleak eta bestelako hondakinak ez azaltze-ko.

• Herritarrek, gremio txikiek eta enpresek gar-biguneak zertarako diren ondo ezagutzera zuzendutako informazio-ekintzak aurrera era-matea.

• Herritarrek egiten dituzten erosketetan erabilera bakarreko plastikozko poltsak ez erabiltzeko kanpaina egitea, eta era berean, herriko denda eta saltokietan doan banatu ez ditzaten lortzeko elkarrizketak abiatzea.

• erretzea osasunarentzako txarra dela jaki-narazteaz gain, zigarro-muturrak lurrera ez botatzeko kanpainaren bat egitea.

• ikastetxeetara begira, urtero konpostatze-guneetara bisitak antolatzea hondakin orga-nikoa herrian bertan nola kudeatu dezakegun ikusi eta ikasteko.

• baratza dugun ikastetxeei auzokonposta-guneetatik soberan ateratzen den konposta ematea, ongarri gisa erabiltzeko.

• Herritarrek gure herria garbi mantentzearen garrantziaz jabetzeko ekintza ezberdinak ga-ratzea (sentsibilizazioa, isunak, eta abar).

Page 15: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

15

• lezoko hondakinen bilketarako zintzilika-rioen eta ekarpen-guneen inguruak garbi mantentzea.

• Herrian bertan hondakin organikoen zati handiagoa kudeatzeko asmoz, dauden auzokonposta-guneen erabilpena area-gotzeko jarduerak burutzea.

• Herritarren artean azukredun produktu gutxiago jateko eta bertako produktu fres-koen kontsumoa sustatzeko ka-paina bat egitea.

• saldiseko azokan bertako eta garaiko produktuen salmenta bultzatzeko lezoko edo inguruetako nekazari eta ekoizleak egon daitezen bermatzea.

• ikastetxeekin baratze-parkera bisitaldiak antolatzea, baratzaren funtzionamendua ikusi eta garaiaren arabera zein produktu erein eta bildu daitekeen ezagutzeko.

• udaleko web gunean elikadura osasuntsu eta jasangarriari buruzko atala sortzea edo iazko foroan aipatu zeniguten garaikoa aplikazioa bertan txertatzea.

• kirol eta osasun arloko azpiegituretan elikadura osasungarriari buruzko informa-zioa herritarren eskura jartzea (aholkuak, etab.).

¿Qué le proponemos al ayuntamiento?

tras analizar el municipio desde el punto de vista alimentario y de los residuos, hemos expuesto al Ayuntamiento varias propuestas de mejora: implantar medidas para que las personas no mezclen los residuos en las papeleras de recogida selectiva; elaborar una campaña para contra el tabaquismo y la eliminación de las colillas de nuestras calles; continuar con las visitas escolares a los puntos de compostaje comunitario, etc.

Page 16: Lezoko Eskolako Agenda 21 2015-2016 attea ELIKADURA eta ... · hondakinak gaika ondo sailkatuta eta lurra nahikoa garbi mantentzen dugula ondorioztatu dugu. Hondakinen gaikako bilketan,

16

ETA HURRENGO IKASTURTEAN,

2016/2017 ikasturtean mugikortasun iraunkorra landuko dugu lezon, eskolako agenda 21en parte hartzen duten oarsoaldeko gainerako ikastetxeekin batera. oso gai garrantzitsua da, gure eguneroko bizitzan, klima-aldaketan eta osasunean ere eragina baitu.

¿y el prÓXimo Curso, Que?

el próximo curso escolar trataremos la moVilidad sostenible, junto con el resto de escuelas de oarsoaldea adheridas a la a21e. se trata de un tema muy importante, ya que está directamente relacionado con nuestra vida cotidiana, el cambio climático y nuestra salud.

ZER?ZER?