LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu...

25
1 THINK-TANK – 3. hausnarketa-saioa 2018ko maiatzaren 3a LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK JOSÉ LUIS LARREA- Enpresaren eta instituzioren aholkularia. Labeko Aholkularitza Kontseiluko lehendakaria eta Orkestra Lehiakortasunaren Euskal Institutuko ohorezko lehendakaria 1. SARRERA Ez dago zalantzarik hizkuntzak edozein gizartetan eginkizun garrantzitsua duela: elkarren artean komunikatzeko eta harremanak lotzeko bidea da, eta, horregatik, funtsezko garrantzia dute hitzek. Hitz batzuek «magia» dutela esan ohi da, pertsonak mugiarazi edo geldiarazi egiten dituztelako, zirrara eragiten dutelako, suspertu egiten dutelako... Eta zenbaitetan «magia» galtzeko arriskua ere badutenez, ondo zaindu beharrekoak dira. Hitzak zaindu, berreskuratu eta edukiz bete egin daitezke, adierazi, agindu edo gogorarazten dutenaren eta benetan haren izenean gauzatzen denaren arteko koherentziaren arabera. Horregatik dira horren garrantzitsuak gertaerak eta testuinguruak. Azken batean, esaten den eta egiten den horretan dago hitzaren benetako balioa. Hitz batzuek esangura baino harago doazen errealitateak proiektatzen dituzte, eta azkenean beraien balioa desitxuratzen dute. Hitz horiek berreskuratu egin behar ditugu, eta indar berriak mugiaraziko dituzten edukiz bete. «Lehiakortasuna» da hitz horietako bat. Beste alde batetik, badira «ospe oneko» hitzak, benetako edukiz betetzen ez direnez, gogorarazteko gaitasuna galtzeko arriskua dutenak. Horixe da «ongizatea» hitzaren kasua, «soziala» hitzarekin batera datorrenean. Hitz-joko horretan, lehiakortasunak «gaiztoarena» egiten du eta ongizateak, berriz, «onarena». Alabaina, bi hitz horiek uztartzeko premia dago, ez baitago ongizaterik lehiakortasunik gabe eta ez baitago merezi duen lehiakortasunik ongizatearekin batera etorriko ez denik. Lehiakortasuna «lehia» hitzetik dator, alderaketan eta norgehiagokan errotuta. Euskaltzaindiaren Hiztegiak, adibidez, irrika eta norgehiagoka aipatzen ditu hitzaren definizioan. Horixe da, hain zuzen, enpresan eta ekonomian egiten den erabilera, «merkatuan norgehiagokan aritzeko gaitasuna» adierazteko erabili ohi baita «lehiakortasuna». Maila mikroekonomikoan, enpresen, enpresa-multzoen edo industria jakin batzuen merkatuan egiten den ekintza adierazteko erabiltzen da. Norgehiagokan oinarritutako definizioak dira eta, beraz, «garaileen» eta «galtzaileen» logika ondorioztatzen dute. Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson, 2010). Arangurenen eta Wilsonen ustez (2010), lehiakortasunaren hizkera dela eta, lurraldeak norgehiagoka ari direla pentsa dezakegu; alabaina, benetan, elkarrekintza horrek «zero emaitzako jokoa» dakar. Itxuraz lurralde bat alderdi batzuetan beste lurralde batzuekin lehian badago ere, arriskutsua da pentsatzea galtzeko edo irabazteko lehia dela lurraldeen arteko harremanaren ezaugarririk garrantzitsuena. Izan ere, «enpresen» eta «merkatuen» hizkera ez da lurraldeak sakon aztertzeko egokia. Nazioak eta eskualdeak bizi diren harreman-sisteman merkatuak egon badauden arren, merkatuan lortutako arrakastak ezin du, bere horretan, lurraldeetan bizi diren pertsonen arteko harremanen eta helburuen konplexutasuna bildu. Lurralde-ikuspegitik egindako balorazio horrek agerian jartzen ditu enpresan oinarritutako hurbilpenaren mugak, kasu horretan antolamendu-ikuspegia nagusitzen baita merkatuaren logikatik. Horregatik, hain zuzen, lurraldean ardaztutako hurbilpenak logika zabalagoa eta holistikoagoa behar du, nahiz eta lurralde-eztabaida

Transcript of LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu...

Page 1: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

1

THINK-TANK – 3. hausnarketa-saioa 2018ko maiatzaren 3a

LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK

JOSÉ LUIS LARREA- Enpresaren eta instituzioren aholkularia. Labeko Aholkularitza Kontseiluko lehendakaria

eta Orkestra Lehiakortasunaren Euskal Institutuko ohorezko lehendakaria

1. SARRERA

Ez dago zalantzarik hizkuntzak edozein gizartetan eginkizun garrantzitsua duela: elkarren artean komunikatzeko eta harremanak lotzeko bidea da, eta, horregatik, funtsezko garrantzia dute hitzek. Hitz batzuek «magia» dutela esan ohi da, pertsonak mugiarazi edo geldiarazi egiten dituztelako, zirrara eragiten dutelako, suspertu egiten dutelako... Eta zenbaitetan «magia» galtzeko arriskua ere badutenez, ondo zaindu beharrekoak dira. Hitzak zaindu, berreskuratu eta edukiz bete egin daitezke, adierazi, agindu edo gogorarazten dutenaren eta benetan haren izenean gauzatzen denaren arteko koherentziaren arabera. Horregatik dira horren garrantzitsuak gertaerak eta testuinguruak. Azken batean, esaten den eta egiten den horretan dago hitzaren benetako balioa.

Hitz batzuek esangura baino harago doazen errealitateak proiektatzen dituzte, eta azkenean beraien balioa desitxuratzen dute. Hitz horiek berreskuratu egin behar ditugu, eta indar berriak mugiaraziko dituzten edukiz bete. «Lehiakortasuna» da hitz horietako bat. Beste alde batetik, badira «ospe oneko» hitzak, benetako edukiz betetzen ez direnez, gogorarazteko gaitasuna galtzeko arriskua dutenak. Horixe da «ongizatea» hitzaren kasua, «soziala» hitzarekin batera datorrenean. Hitz-joko horretan, lehiakortasunak «gaiztoarena» egiten du eta ongizateak, berriz, «onarena». Alabaina, bi hitz horiek uztartzeko premia dago, ez baitago ongizaterik lehiakortasunik gabe eta ez baitago merezi duen lehiakortasunik ongizatearekin batera etorriko ez denik. Lehiakortasuna «lehia» hitzetik dator, alderaketan eta norgehiagokan errotuta. Euskaltzaindiaren Hiztegiak, adibidez, irrika eta norgehiagoka aipatzen ditu hitzaren definizioan. Horixe da, hain zuzen, enpresan eta ekonomian egiten den erabilera, «merkatuan norgehiagokan aritzeko gaitasuna» adierazteko erabili ohi baita «lehiakortasuna». Maila mikroekonomikoan, enpresen, enpresa-multzoen edo industria jakin batzuen merkatuan egiten den ekintza adierazteko erabiltzen da. Norgehiagokan oinarritutako definizioak dira eta, beraz, «garaileen» eta «galtzaileen» logika ondorioztatzen dute. Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson, 2010). Arangurenen eta Wilsonen ustez (2010), lehiakortasunaren hizkera dela eta, lurraldeak norgehiagoka ari direla pentsa dezakegu; alabaina, benetan, elkarrekintza horrek «zero emaitzako jokoa» dakar. Itxuraz lurralde bat alderdi batzuetan beste lurralde batzuekin lehian badago ere, arriskutsua da pentsatzea galtzeko edo irabazteko lehia dela lurraldeen arteko harremanaren ezaugarririk garrantzitsuena. Izan ere, «enpresen» eta «merkatuen» hizkera ez da lurraldeak sakon aztertzeko egokia. Nazioak eta eskualdeak bizi diren harreman-sisteman merkatuak egon badauden arren, merkatuan lortutako arrakastak ezin du, bere horretan, lurraldeetan bizi diren pertsonen arteko harremanen eta helburuen konplexutasuna bildu. Lurralde-ikuspegitik egindako balorazio horrek agerian jartzen ditu enpresan oinarritutako hurbilpenaren mugak, kasu horretan antolamendu-ikuspegia nagusitzen baita merkatuaren logikatik. Horregatik, hain zuzen, lurraldean ardaztutako hurbilpenak logika zabalagoa eta holistikoagoa behar du, nahiz eta lurralde-eztabaida

Page 2: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

2

osoari eragiten dion logika espazialak nabarmen markatuta egon. Lurralde-logika, izan ere, logika soziala da, eta logika sozialak pertsonaren dimentsioa nabarmendu behar du ezinbestean. Beste alde batetik, ongizatea eta gizarte-kohesioa lehen mailako erronkak dira, desberdintasunaren aurka egiteko eta barne-kohesioa areagotzeko ardura gero eta handiagoa duten kolektibo sozialen jardunaren funtsezko helburuak baitira. Kezka hori argi eta garbi azaleratzen da lehiakortasunaren mozkinen harira eta gizarte osoaren garapen ekonomikoa bermatzeko moduaren harira. Alabaina, batik bat ekoizpenaren ikuspegitik neurtzen den ongizate ekonomikoaren hurbilpen klasiko hori ez da nahikoa. Gaur egungo gizartearen, eta bereziki EAEko eta Gipuzkoako gizartearen, testuinguruko baldintza berriek agerian jartzen dute erronka horri gogoz eta ikuspegi berrietan oinarrituz heltzeko premia dagoela. Aldaketa sakoneko garaia bizi dugu eta iraganeko errezetak eskasak gertatzen dira. Hona etortzen lagundu diguten elementuak, gizartearen bilakaerak planteatzen zizkigun erronkei aurre egiteko erabili izan ditugun eredu eta paradigmak, ez dira nahikoa gaur egun. Ikuspegi berriak jorratu behar ditugu, pentsatzeko era berriak, pertsonen eta gizartearen beharrizanak asetzeko eredu berriak. Azken batean, benetako paradigma-aldaketari heldu behar diogu. Lehiakortasunari buruzko hurbilpen teorikorik garrantzitsuenek lurralde-ikuspegia eta antolamendu-ikuspegia azpimarratzen dituzte. Era berean, giza kapitalaren ikuspuntutik egindako hurbilpenak nabarmentzekoak dira, baina horiek lehiakortasuna garatzeko input edo faktoretzat hartzen dute funtsean. Hurbilpen teorikoei begiratua eginez gero, argi eta garbi ikusten da erreferentziazko lurraldeko BPGaren bilakaerarekin lotzen dela lehiakortasunaren bilakaera. Alabaina hori ez da nahikoa, ezta gutxiagorik ere. Ireki behar dugun eztabaidak lehiakortasunaren kontzeptuan sakontzeko premia azpimarratzen du, eta orain arte erabili izan dena baino ikuspegi zabalagoan kokatzen du, gainera. Intuizio edo gogoeta batzuek berebiziko garrantzia dute. Horietako lehenengoak «BPGa baino harago» kokatzen du lehiakortasuna, dagoeneko denontzako balio duen espresioa erabiliz. Beste alde batetik, kontuan hartu beharreko alderdi berriak agertzen dira portaeren teoriatik, erresilientziaren kontzeptutik eta ongizatearen definiziotik bertatik. Horiekin batera, aberasgarria da arlo fisikoaz harago doan ikuspegi batetik hurbiltzea lurraldearen kontzeptura eta, ildo beretik, lehiakortasuna aztertzean giza alderdiaren garrantzia azpimarratzea. Balioekin, erakundeak berriz asmatzeko premiarekin eta kulturaren garrantziarekin lotutako alderdiak ere barne hartuko dituen esparru berri horrek kontuan izan beharreko funtsezko arloak agerraraziko dizkigu. Hurbilpen teorikoak aztertuz, lehiakortasuna pertsonarengan oinarrituta aztertzeko aukera eta beharra sortuko zaigu, eta lehiakortasunari buruzko eredu kontzeptual berri baten zantzuak iradoki. Pertsonen ongizatearen zerbitzura egongo den lehiakortasuna behar dugu, lehiakortasuna ez dadin izan bere horretan helburu, ongizatearen zerbitzura dagoen gaitasuna baizik. Hortik abiatuta agertuko dira kontuan hartu beharreko alderdiak, giza alderdia izanik horien guztien muina. Hala, familiaren alderdia, erakundearena, gizartearena eta planetarena proiektatuko zaizkigu. Beste alde batetik, garrantzitsua da lehia-gaitasuna formulatzeko funtsezkotzat jotzen diren elementuetan sakontzea, garrantzi berezia emanda balioei, ezagutzei, teknologiei, lidergoari, lankidetzari eta denboraren kudeaketari. Lehiakortasunari buruzko ikuspegi berri hori oraindik aurkitu, aztertu eta kontrastatu gabe badago ere, gaurkotasun osokoa da, baldin eta hein handi batean ebatsi diguten eta pertsonarengandik, ongizatetik eta gizarte-kohesiotik urrun kokatu duten hitz bat (lehiakortasuna) edukiz bete nahi badugu. Galderaz jositako erronka pizgarria izango da hitz hori irabaztea eta pertsonen aurrerabidearen zerbitzura jartzea; izan ere, elkarrizketatik, hausnarketatik eta ekintzatik egin beharko diogu aurre.

2. TESTUINGURUA TAXUTZEN DUTEN JOERA OROKORRAK

Lehiakortasunari buruzko hausnarketa dagokion testuinguruan kokatzeko, tokiko ikuspegitik nahiz ikuspegi globaletik aztertu beharko ditugu joera orokorrak, erreferentziazko gizartearen, ekonomiaren eta lurraldearen testuingurua nahiz gizarteak gainditu beharreko erronkak. Guztiz zorrotza izateko asmorik gabe, erreferentziazko elementu hauek aipa ditzakegu (1. irudia):

Page 3: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

3

1. Aldaketa- eta eraldaketa-garaia. 2. Globalizazioa, teknologia eta eraldaketa digitala. 3. Planeta, pertsonak eta harremanak (elkarrizketa-beharra). 4. Aldaketari aurre egiteko zailtasunak. 5. Berrikuntza eta ekintzailetza. 6. Ezagutza eta ikaskuntza. 7. Enpresaren gizarte-dimentsioa. 8. Paradigma-aldaketa.

Egileek egina.

1. irudia: lehiakortasunaren erreferentzia-esparrua, testuingurutik abiatuta.

2.1.- Aldaketa- eta eraldaketa-garaia

Mundua mugitzen ari da. Dena ari da aldatzen da edo, behintzat, aldatzen ari dela dirudi. Inguratzen gaituzten gauzen multzoa era esponentzialean zabaldu da, kanpoko estimuluak mugarik gabe biderkatu dira eta gure bizitzaren espazioa, guretzat garrantzitsuak diren gauzak gertatzen diren eremua, izugarri hedatu da. Gure patuaren norabidean gero eta pisu txikiagoa dugula sentitzeko arrazoiak ditugu, eta ziurgabetasun-espazioek etengabe biltzen gaituzte. Gero eta zabalagoa den eta bizkorrago mugitzen den ingurua kontrolatzerik ez dugunez, gure garaian aldaketak iraunkorra dirudi. Gugan eragiten dutela uste dugun gauzen gero eta unibertso handiagoa islatzen du etengabe mugitzen den inguruneak. Gauza horiek guztiak beste gauza batzuei lotuta daude, ordea, eta beste horiek ere kontrolatzerik ez dugunez, ez da harritzekoa etengabeko aldaketaren pertzepzioa izatea. Alabaina, itxuraz zerbait berria dela dirudien horixe bera antzeman zuen Heraklito Efesokoak (K.a. 550-475), «aldaketa da munduan aldatzen ez den gauza bakarra» esan zuenean. Aldaketa gure gizartearen norabidea mugiarazten duen ardatzetako bat delako ideia barneratuz gero, berrikuntza egungo gizartearen ezaugarri bereizgarria delako ideia ere barneratu beharko dugu. 2.2.- Globalizazioa, teknologia eta eraldaketa digitala

Page 4: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

4

Hiru joerak areagotu egiten dute aldaketaren sentsazioa: globalizazioa da lehena; izan ere, beti egon den arren, gaur egun inoiz baino indar handiagoz nabaritzen dugu. Harreman ekonomiko eta sozialen globalizazioak pentsaeraren eta ekintzaren izaera aldarazten du. Lehen dena hurbilago zegoen eta, itxuraz, ezagunagoa eta monolitikoagoa ere bazen. Gaur egun eremuak zabaldu egiten dira, gauzen arteko elkarrekintzak areagotu, negozio-ereduak aldatu; kontuan hartu beharreko kultura, merkatu eta pentsaera berriak sortzen dira. Globalaren eta tokikoaren arteko oreka da egoera berriaren erronketako bat. Globalak ez du erabatekoa, berdintzailea, desberdintasun ororen harrapakari bihurtu behar. Guztiz bestela, harremanak zenbat eta globalagoak izan, orduan eta gehiago indartu behar dugu «tokikotasuna», bereizten gaituena. Aurrera egiteko banakakotasuna eta unibertsaltasuna proiektatzeko oreka hori egoera berrien funtsezko alderdia da, gero eta nabarmenagoa baita tokikoaren eta deszentralizazio-prozesuen garrantzia. Hala, eskualdeek eta hiriek gero eta garrantzi handiagoa dute. Teknologiaren garapenari lotuta (zehazki, informazio- eta komunikazio-teknologiei lotuta) dago aldaketa bizkorra azaltzen duen beste joera bat. Hasiera baino ez da. Oraindik ondo jabetu ez bagara ere, aldaketa sakonak abian dira dagoeneko materialen teknologiaren eta nanoteknologiaren alorrean, bioteknologiaren eta biogenetikaren (bizitzaren teknologien) alorrean, energia garbien teknologien alorrean eta zientzia kognitiboen alorrean. Eta badute eragin erantsi bat, gainera, eremu horiek elkarren artean integratzeko duten gaitasunak areagotu egiten baitu horietako bakoitzaren potentziala. Aurrerabide teknologikoa indar ikaragarriz dator, eta gure lana izango da pertsonaren zerbitzura jartzea. Hirugarren joera informazioa trukatzeko abiadarekin lotuta dago. Hiru joera horiek elkarrekin erlazionatu eta lotzen dira eta, ondorioz, aldaketa azeleratzeko prozesua eragiten dute. Eraldaketa digitaleko agertoki berria da emaitza, hainbat ezaugarri dituena: guztiok guztiekin (sare sozialak…) eta dena denarekin (gauzen Internet) lotzen duen «konektagarritasuna», denaren eta denontzako «irisgarritasuna» (globalizazioa), «mugikortasuna» (telefono mugikorrak, tabletak…), «datuak integratzeko eta erabiltzeko gaitasuna» (big data…) eta horren guztiaren «abiada». Agertoki horrek gizarte-berrikuntza dakar, hitzaren zentzurik zabalenean: berrikuntza politikan, ekonomian eta gizartean. Gainera, ez dugu ahantzi behar pertsona, pertsona bakoitza, dela gizarte-berrikuntzako prozesu guztien protagonista nagusia. Batzuetan ahantzi egiten zaigu hori, sistemei, instituzioei, erakundeei eta abarrei buruz hitz egiten hasten garenean. Protagorasen (K.a. 485-415) hitzetan, «pertsona da gauza guztien neurria». 2.3.- Planeta, pertsonak eta harremanak (elkarrizketa-beharra) Gaur egun, pertsonak elkarren artean lotzen dituen planeta-mailako eremuan kokatzen da edozein elkarrizketa. Ez dago aurrerabideari buruz hitz egiterik besteak ere badaudela aitortu gabe, bakarrik ez gaudela barneratu gabe, hitz egitera ausartu gabe. Gainerakoekiko elkarrizketa hori (planetarekikoa barne) funtsezkoa da. Planetarekiko elkarrizketak agerian jartzen du ingurumenak eta energiak gure gizartean berebiziko garrantzia dutela. Izan ere, ingurumena babesteko politikek duten gero eta garrantzi handiagoa eta energia-iturrien izaera estrategikoa azaleratu egin dira, baliabideak urri direlako kontzientziaren ondorioz eta planeta mugatua delako eta agortu egin daitekeelako pertzepzioaren eraginez. Planetarekiko elkarrizketa horren erronka onartu egin behar dugu, guztiontzako garapen iraunkorra bultzatzeko. Ikuspegi berri batetik nahitaez jorratu beharreko beste elkarrizketa bat da planetako gainerako biztanleekin egin beharrekoa. Denok gaude planeta berbereko tokiren batean, eta pertsona gisa garatzeko dugun aukera baldintzatzen du horrek. Munduko leku guztiak ez dira berdinak; batzuk besteak baino garatuago daude eta defendatu beharreko pribilegio gehiago dituzte. Beste batzuek «lehen munduari» begiratzen diote, eta beraiei ukatzen zaizkien aukerez betetako mundua ikusten dute. Planetako leku desberdinetako pertsonen arteko elkarrizketa hori tribuen arteko elkarrizketa da, eta denbora igaro ahala gero eta zailagoa izango da. Alabaina,

Page 5: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

5

nahitaez etorriko den batzuen eta besteen dialektika (gu bata garelako eta besteak bestea) gatazkatik lankidetzara eraman beharko da. Joera demografikoak ez dira soilik planeta mailan aztertu beharreko kontuak, immigrazio-politiken garrantzia ulertzeko eta besteekiko beldurra azaltzeko; aitzitik, eremu hurbilagoan ere gertatzen dira. Demografiak tribuen bilakaera eta tribu bakoitzaren garapena azaltzen du. Horregatik, biztanleriaren zahartzeak dakartzan arazoei heldu behar diegu. Biztanleriaren zahartzeak era guztietako erronkak ekarri dizkie gizarte batzuei: erronka ekonomikoak, laguntza-alorrekoak, osasunari lotutakoak, hezkuntzakoak, kultura-arlokoak… Halaber, elkarrizketaren zati da lan-harremanen esparrua harreman soziolaboralen eredu irekiagora bideratzeko prozesua ere. Teknologiek lan egiteko eran izango duten inpaktuagatik ez ezik, enplegatzailearen eta enplegatuaren arteko harremana lotzeko moduagatik ere bai. Izan ere, Charles Handyk eta beste aditu batzuek urteak daramatzate harremana lotzeko era berriaren ondorioz lan-merkatuak aurrean dituen aldaketen berri ematen. Ideia berri hori askatasuna lehenetsiz jorra daiteke (norberaren kontura lan eginez) edota segurtasuna lehenetsiz bestela (inoren kontura lan eginez). Aipatutako bilakaerak ekintzailetza-sena bultzatzea ekar lezake, baina agerikoa da horrek segurtasun handiagoa galarazten duela, eta elementu horri ere gero eta garrantzi handiagoa aitortzen zaiola. Gaur egungo munduaren konplexutasunak izugarri handitu du ziurgabetasuna, eta, ondorioz, arrisku eta ahultasun handiagoa dagoen sentsazioa eragin. Hartara, globalagoak izan arren, teknologia gehiago eduki arren eta bizkorrago jardun arren, lehenago ez genituen beldurrek harrapatuta gaude, gero eta ziurragoak sentitu beharrean. Arriskuarekiko beldurraren kultura zabaltzea eta ekintzailetza-senaren gainbehera etortzea eragin lezake horrek. Arlo guztietan (eta enpleguan ere bai, jakina) segurtasun eta egonkortasun handiagoa bermatzeko eskaria gero eta handiagoa da, hain zuzen gero eta malgutasun handiagoa, egokitzeko gaitasun handiagoa eta aldatzeko prestutasun handiagoa eskatzen dituen ingurune batean. Gainera, bilakaeraren logikak belaunaldi gazteen eta nagusien arteko oinarrizko beste elkarrizketa bat eskatzen du: belaunaldi-arteko elkarrizketa. Oro har, espezieko elementu helduek osatzen dute elite menderatzailea; beraiek erabakitzen dute zer egin eta beraiek zuzentzen dute aldaketaren eta berrikuntzaren diskurtsoa. Bien bitartean, elementu gazteak gertaerak ikustera mugatzen dira, eta dagoeneko prest datorkien historiaren protagonista sentitu. Gazteen eta nagusien arteko benetako elkarrizketa behar dugu, etorkizunari ganoraz helduko badiogu. Aurrera egin eta gizarte hobea lortzeko lidergoak belaunaldi berriak behar ditu, inoiz baino hobeto prestatuta datozelako eta ez daudelako iraganeko aurreiritziek eta testuinguruek baldintzatuta. Horra hor nahitaez heldu beharreko elkarrizketa-beharraren adierazpideetako batzuk. Baina badira gehiago. Besteak beste, mundua gobernatzeko erronkari lotutakoak. Tribuen gobernua edo. Nolako harremana izango duten estatuek eta gobernuek elkarren artean, nolako gobernamendu-eredua egituratuko duten planetarekiko elkarrizketa eta tribuen eta pertsonen arteko elkarrizketa ahalbidetzeko. Iradokitzailea eta erronkaz betea izateaz gain, aurrerabiderako ezinbestekoa ere izango da.

2.4.- Aldaketari aurre egiteko zailtasunak

Alabaina, zenbait zailtasun agertzen zaizkigu aurrerabidearen zerbitzura egongo den gizarte-berrikuntzako prozesuari heltzerakoan: azalekokeria, burbuilak eta ergelkeria, besteak beste. Azalekokeriaren tranpa konplexutasun- eta ziurgabetasun-testuinguruan azaleratzen da eta berehalakoa (bizkorra), zehatza (soila) eta erraza (doakoa) bilatzera eramaten gaitu. Nolabait esatearren, «dena doan»; hau da, ez diezagula denborarik, hausnarketarik eta ahaleginik eskatu. Interneten eta PowerPointen kulturaren eskutik datoz teknologiak azalekokeriarako joeran duen eraginaren bi adibide. Teknologiak berrikuntza dakar, baina, kontrolatu ezean, ondorio negatiboak ere izan ditzake. Internetek pentsaera eraikitzeko prozesuetan duen eraginari buruzko eztabaida irekita dago eta Nicholas Carrek (2011) ohartarazi egiten gaitu: «etengabeko distrakzio eta etenen bidez, Sareak pentsalari sakabanatu eta azaleko bihurtzen gaitu». Eta Cory Doctorowren hitzetan: «ordenagailua pizten dugun bakoitzean, etenaren teknologien ekosisteman murgiltzen gara».

Page 6: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

6

Burbuilen soinu liluragarriak dakarrena da beste zailtasunetako bat. Neurririk gabeko grinak eta zentzugabekeriak eragindako burbuilaren kulturak (berdin finantza-alorrekoak nahiz adreilu-alorrekoak) ondorio larriak ekarri dizkio gizarteari. Ez da ezer berria. Charles Mackayk (1814-1889) burbuilei buruz idaztean, interesgarrienetako batzuk aipatu zituen, hala nola «Hegoaldeko Itsasoaren burbuila» edo «Holandako tulipanen burbuila» (Mackay, 2008). Hegoaldeko Itsasoko Konpainiaren harira erabiltzen du burbuila izena, zalantzazko bideragarritasuna duten konpainiak izendatzeko. Horren adibide bikaina da abenturazale ezezagun batek sortutako konpainia «oso gai abantailatsua burutzeko, baina inork ez du jakin behar zer». Konpainia horren akzio guzti-guztiak harpidetu ziren. Hirugarren zailtasuna: ergelkeriaren gorazarrea. Bertrand Russellek (1872-1970) zioenez, «den-denaz ziur dauden ezjakinez eta zalantzaz betetako burutsuz josita dago mundua». Horren ondorio suntsigarria: zerbait positiboa ekartzen duena «gutxiestea», ezjakinek euren ekarpena goresten duten bitartean, egile diskretua oharkabean igarotzen delako. Hala, azalekokeriaren eta handinahikeriaren ondorioz, ergelkeria inoiz ezagutu gabeko mailara iritsi da. «Las leyes fundamentales de la estupidez humana» («Giza Ergelkeriaren funtsezko legeak») izeneko saiakeran (Cipolla, 2008), Carlo M. Cipollak honela definitzen du pertsona ergela: beste inori edo beste batzuei kalte egiten diena, aldi berean berarentzako probetxurik atera gabe edota, areago, bere burua ere kaltetuta. Arriskutsu-arriskutsuak dira, ez baitira jabetzen ergelak direnik. Zailtasun horien aurrean, erantzun beharra daukagu. Azalekokeriaren aurrean, sakontasuna eta zorroztasuna. Berriro ere xehetasunen eta ñabarduren garrantzia berreskuratu behar dugu. Vladimir Nabokov idazlearen hitzetan: «xehetasunak laztandu behar ditugu, Jainkorik balitz, xehetasun batean bizi izango bailitzateke». Premiazkoa da «arrasto larriak» ahantzi eta ñabardurara jotzea. Harkaitz Cano idazleak dioen bezala, josturak lotzen dituen haria da ñabardura. Beraz, ñabardurak harremanak josteko hariak dira, elkarrizketaren bidez suspertzen baitute lankidetza. Bestalde, burbuilen xarma liluragarriari aurre egiteko, ekina, sendotasuna eta lana ditugu. Eta ergelkeriaren aurrean, adimena. Onenei entzun eta jarduteko eremua eskaini behar dugu.

2.5.- Berrikuntza eta ekintzailetza

Erreferentziazko elementu argia da berrikuntza, lehiarako gaitasuna garatzeko estrategiarik egokienaren ikuspuntutik ez ezik, beste ikuspegi askotatik ere bai. Beste alde batetik, gaur egun guztien ahotan dago ekintzailetza. Gure ondorioetarako, ekintzailetza berrikuntzaren adierazpidetzat agertzen da eta, hartara, berrikuntzaren ikuspegiak ekintzailearen figurara hurbiltzea dakar. Oinarrizko hurbilpen batetik, berritasunak erantsiz gauzak aldaraztea da berrikuntza. Hain oinarrizkoa den definizio horrek, ziurrenik, ez digu askotarako balio izango. Badira berrikuntzaren kontzeptuarekin batera hartu behar diren bi alderdi: iraunkortasuna da bata, eta baliagarritasuna bestea. Horiek horrela, honela osatu genezake berrikuntzaren definizioa (Larrea, 2010): «berritasunak era iraunkorrean eta etenik gabe gehitzea, merkatuak edo/eta gizarteak aitortuko duen balioa emanez». Iraunkortasunaren ideiak eramaten gaitu gertaeratik prozesura. Estrategiari lotutako kontua da. Ez da zerbait operatiboa eta ez da bilatu gabe gertatzen; aitzitik, etengabeko bilaketaren emaitza da. Prozesuaren kulturara eraman behar dugu berrikuntza, horri esker jeniotasun-izpia baino zerbait gehiago bihurtuko delako. Oraindik ez dugu enpresari, antolamenduari eta gizarteari lotutako kultura-aldaketa sakona den paradigma-aldaketa hori barneratu. Aurreikusi ez ditugun aldaketetara egokitzeko malguak izan behar dugu eta, horregatik, zeharkaldia gogorra izango da. Ildo horretan, baina, aurretiko berrikuntzaren kultura berria eraiki beharra dugu. Horretarako ezinbestekoa dugu balioak lantzea. Eta lankidetza, lankidetza aktiboa, suspertzea ere bai. Kapital emozionala berreskuratzeko, balioak eta lankidetzak ezinbestekoak dira, eta egileen lidergoa behar dugu horretarako. Egileen lidergoak indarrak abiarazten ditu. Inon ez dauden irtenbide magikoak saldu beharrean, indarrak abiarazi behar ditugu. Antoine de Saint-Exuperyk esan zuen: «bizitzan ez dago soluziorik, abian dauden indarrak baizik. Sortu egin behar ditugu, eta irtenbideak gero etorriko dira». Izan ere, berrikuntzak baliagarria izan behar du; denboran iraunkorra izatekotan, balioa ekarri behar du. Horrela, baliagarritasunak eta iraunkortasunak elkar elikatuko dute.

Page 7: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

7

Bera babesten, errealitatean islatzen eta testuinguruan kokatzen duten printzipio inspiratzaileetan bermatzen da berrikuntzaren kontzeptua. Printzipio horiek diote berrikuntza zerbait irekitzat landu behar dela (Chesbrough, 2013). Ildo beretik, natura eta ingurunea direla berrikuntzaren benetako hobiak, eta berritzeko ezinbestekoa dela aniztasuna aitortzea. Pentsaera ireki horretan, berrikuntza ez da produktuetara mugatzen, berrikuntza teknologikoaren adierazpide gisa; aitzitik, jarduera-esparru guztietan dago berrikuntza. Beste alde batetik, berrikuntzak eraldaketa, etena eta kalitatetik abiatutako bikaintasunaren aldeko apustua dakar. Eta neurtu egin behar da, emaitzak lortzea delako beraren helburua; alegia, baliagarria, praktikoa eta kudeagarria izan behar du. Gainera, mundu guztiak du berritu beharra: handiek nahiz txikiek, tamaina ez delako aitzakia. Azkenik, berrikuntza ezin da baliorik gabe eta pertsonarik gabe ulertu, pertsona baita edozein berrikuntza-estrategiaren erdigunea. Beste alde batetik, ekintzailetzaren figura nabarmendu da azken garaian. Bada, ez dago ekintzailearen figura ulertzerik berrikuntza-prozesuen eta -sistemen testuinguruan ez bada. Izan ere, pertsona da berrikuntza-sistema baten lehenengo erreferentzia, eta ekintzailearen figura proiektatzen du. Ekintzailea ekiten duen pertsona bada, gauza berriak egiten dituena, gauzak eraldatu eta balioa ematen diena, honela defini genezake: «ekintzailea da berrikuntzak etengabe eta iraunkortasunez txertatzeko gai dena, eta aldi berean merkatuak eta gizarteak aitortutako balioa ekartzen duena» (Larrea, 2012). 2.6.- Ezagutza eta ikaskuntza «Ezagutzaren gizartea» «Informazioaren gizartearen» bilakaeraren estadiotzat jo izan da. Ezagutzak lehiakortasunean duen garrantziaren ondorioa da hori, hein batean. Halere, eta glamour larregirik ez badu ere, «ikaskuntzaren gizartea» da gakoa. Ezagutza eraldatzailea ikaskuntza eraldatzaileko prozesu baten emaitza da. Izan ere, gure ikaskuntza-prozesuen emaitza metatuaren adierazpidea da ezagutza. Ikaskuntzaren eta ezagutzaren arteko harremanari ikuspegi eraldatzaile batetik erreparatuz gero, berrikuntza-prozesuekin duten harreman estuaz jabetuko gara. Berrikuntza zerbait aldaraztea bada, berrikuntza eraldatze-prozesua da. Ildo horretan, ezagutza eraldatzailea sortzeko prozesua berrikuntza-prozesua da. Hala, ezagutza-, ikaskuntza- eta berrikuntza-prozesuak elkarren artean lotuta ageri dira. «Ezagutza eraldatzailea» terminoak (Larrea, 2017) pertsona eta bera proiektatzen den errealitatea aldarazten duen ezagutza du aipagai, eta prozesu baten ondorioa da. Ezagutza hori eraldatze-prozesu pertsonal (indibidual) eta sozial (kolektibo) baten ondorioa da; horrenbestez, lankidetzan arituz parte hartzen duten pertsonek ezagutza jakin bat sortzen dute eta, aldi berean, pertsonak eurak eta ezagutza eraiki den oinarrian dagoen errealitatea eraldatu egiten dira. Gauzez, inguruan dugunaz jabetzea da ezagutza. Kontzientzia-hartze hori eraldatze- eta ikaskuntza-prozesu baten ondorioa da, inguruarekiko elkarrekintzaren emaitza. Erakunde batentzat edo edozein antolakunderentzat bere posizionamendu estrategikoa, bere etorkizuna eraikitzera eramaten duen hori, ikaskuntzaren bidez ezagutza handitzeko bidean oinarritzen da. Kontua ez da horraino eraman duena babestea, babes-eredu hori ez baita iraunkorra. Ezinbestekoa da etengabeko ikaskuntzan oinarrituko eraldaketa-eredu berri bat barneratzea, eraldatzean, berrikuntzan eta garapen iraunkorrean oinarrituta. Etengabeko ikaskuntzaren bidez hazaraziz babestuko dugu ezagutza. Aberasgarria da oso Nootebommek (2000) egindako ekarpena, ikaskuntzaren, ezagutzaren eta berrikuntzaren arteko harremana azpimarratzen duenean. Berrikuntzaren eta ikaskuntzaren fenomenoaren azalpenaren teoria aurkitzeko eta garatzeko saioa egiten du, hainbat maila nabarmenduz: berrikuntza-sistemak, erakundeak, pertsonak erakundeetan. Beraren ustez, berrikuntza eta ikaskuntza kausa bidez lotuta daude, erakundeek sortzen baitituzte berrikuntzak, eta prozesu horretan erakundeek ikasi egiten baitute. Merkatuetan, erakundeetan eta testuinguru pribatuetan, naturarekiko eta besteekiko elkarrekintzetan jasotako datuetan oinarrituta eraikitzen dute informazioa pertsonek, eta horrela garatzen dute euren ezagutza eta munduarekiko ikuspegia.

Page 8: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

8

2.7.- Enpresaren gizarte-dimentsioa Erakundearen eta instituzioaren ikuspegitik abiatuta, lehiakortasunari buruzko gogoeta egiteko erreferentzia da Korporazioaren Gizarte Erantzukizuna esaten zaion hori, enpresaren dimentsio sozialetik abiatutako sentsibilitatea ematen baitio. Hain zuzen, ikuspegi hori landu da enpresa-jardueraren gizarte-zentzua hezurmamitzeko. Esan daiteke gure enpresa-ingurunean enpresaren gizarte-dimentsioa etengabe landu dela: enpresa-proiektuen norabidearekin batera landu eta gure kultura-ondarean txertatu da. Gure enpresa-ehunean enpresa egiteko ezaugarri bereizgarria da. Dena dela, Espainian 2000ko hamarkadaren hasieran hasi zen garrantzia hartzen korporazioaren gizarte-erantzukizunaren gaia. Gizarte-ingurunearekin zuten konpromisoa kontuan hartzeko premia gogorarazi zitzaien enpresei, enpresa-etekinak lortzeko helburuaz harago. Dei hori Entorno (Empresa y Medio Ambiente) Fundazioaren, IESEren eta PwC kontsultoraren bidez egituratu zen, eta «Enpresa iraunkorrerako gobernu-kodea» izenekoaren bidez gauzatu. Kodearen misioa: Espainiako enpresetako gobernu-organo gorenei beren jarduerak eta erabakiak garapen iraunkorraren printzipioetan txertatzen lagunduko zien tresna bat garatzea. Hona hemen identifikatutako motibazioak:

Gero eta kontsentsu sozial handiagoa garapen iraunkorraren beharraren inguruan.

Inbertsiogileen gogobetetasuna lortzetik harago, alderdi interesdun guztien (stakeholders) gogobetetasuna.

Iraunkortasunaren eta balioa etengabe sortzearen arteko harremana.

Garapen iraunkorraren alderdi etikoak. Kodearen arabera: «epe labur eta luzera balio ekonomikoa, ingurumen-balioa eta gizarte-balioa sortzen duen enpresa da iraunkorra; izan ere, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien ongizatean eta benetako aurrerabidean laguntzen du horrela, bai ingurune hurbilean, bai planeta osoan». Printzipioen deklarazio horrekin batera, enpresa iraunkorraren gobernua oinarritzeko balioak adierazi ziren:

Iraunkortasuna: enpresak etengabe eta era harmonikoan bilatzea garapen ekonomikoa, ingurumen-osotasuna eta gizarte-ongizatea.

Epe luzerako ikuspegia, garapen iraunkorraren eta enpresen iraunkortasunaren artean dagoen koherentzia azaleratzeko.

Aniztasunarekiko errespetua eta haren bilaketa aktiboa.

Alderdi interesdunekin elkarrizketan hastea, beraien artean sortzen diren harremanen izaera anitza kontuan hartuta.

Osotasuna: zintzotasuna, zuzentasuna, duintasuna eta etika.

Erantzukizuna.

Erakundeen eta pertsonen portaeran funtsezko konpromisoa eskatzen duten izen horien benetako eraginari buruz eduki dezakegun usteez harago, argi dago enpresek, erakundeek eta instituzioek ikuspegi hori aintzat hartu behar dutela, bere posizionamendu estrategikoaren eta lehiakortasunarekiko hurbilpenaren oinarrian dagoen elementutzat.

2.8.- Paradigma-aldaketa Aldaketa- eta eraldaketa-garaia bizi dugu, eta errealitatera hurbiltzeko erabiltzen ditugun paradigmak egokitzeko premia sentitzen dugu. Alegia, pentsatu eta sentitzen duguna adierazteko hizkeren eta moduen bitartez, errealitatea interpretatu eta eraikitzeko erabiltzen ditugun paradigmak egokitzeko premia. Kontua ez da «paradigma-aldaketa» espresioa behin eta berriro eta besterik gabe erabiltzea, zentzurik gabe erabiliz gero, hausnarketa eta ekintza mugiarazteko duen boterea indargabetuko baitugu. Kontzepziorik oinarrizkoenean, paradigma eredua da, arautzat balio duen adibidea. Eta gehiago ere bada: «mamia zalantzarik gabe onartu eta arazoak ebazteko eta ezagutzan aurrera egiteko oinarria eta eredua hornitzen

Page 9: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

9

duen teoria edo teoria-multzoa». Euskaltzaindiak ematen duen definizioaren arabera, berriz, «zerbaiten adibidea edo eredua». Gaur egungo ikuspegitik, honela adierazten du Thomas S.Kuhnek, zientziaren historiaren ikertzaileak, paradigmaren kontzeptua: «komunitate zientifiko jakin batek historiaren une jakin batean onartzen dituen ideien, tekniken eta lege unibertsalen multzoa». Ez da gehiegi esatea gauden honetara ekarri gaituzten paradigmak ez direla nahikoa oraina azaltzeko eta etorkizuna proiektatzeko. Zentzu horretan, egoera zalantzan jartzeko prozesuak agerian uzten du zer muga dituen errealitatera hurbiltzeko eta errealitate hori azaltzeko hizkuntza eraikitzeko erabiltzen dugun paradigma mentalak. Hein handi batean, egiten dugun guztian proiektatzen dugun paradigma espazial baten (lurraldeari lotutako paradigma baten) gatibu gaude, harreman-paradigma baterantz jotzeko premia aintzat hartu gabe. Gure paradigmak aldarazi edo garatzeko premiaren bihotzean dago paradigma espazial batetik harreman-paradigma batera jauzi egiteko erronka (Larrea, 2018). Dagoeneko ezarrita dugun maparekin (mapa mentalarekin) ibiltzen gara, eta lurralde-ikuspegitik ikusten ditugu gauza guztiak. Hala, mundua proiektatzean beti mapa horren erdigunean kokatzen dugu geure burua, eta gauzak ikuspuntu horretatik azaltzen ditugu. Robert B. Marks historialariak (2007) «eurozentrismoa» esaten dio fenomeno horri. Alabaina, bizi garen munduak leherrarazi egin du lurralde fisikoaren (paradigma espazialaren) eragin itogarria eta harremanen indarra (harreman-paradigma) jarri digu aurrean, nahiz eta oraindik hizkuntza materiala, espaziala, fisikoa eta lurraldekoa erabiltzen jarraitzen dugun mundua azaltzeko eta aldarazteko. Alabaina, gauzak, geroz eta gehiago, harremanetatik abiatuta ulertu eta eraldatzen dira. Paradigma-aldaketa horrek pertsona erdigunean kokatu eta indarrez ahalduntzen du. Paradigma espazialetik harreman-paradigmarako aldaketa hainbat esparrutan ikus dezakegu, zorrotz-zorrotzak izateko asmorik gabe: lehiakortasunari buruzko ikuspegi berriei heltzeko premian —lurraldeko ikuspegi egituratuari pertsonaren eta harremanen ikuspegia eransteko—, gobernantza- eta politika-esparru berrietan —lurraldeak pisua galduta, harremanen mesedetan—, herritartasun-kontzeptu berrietan, globalizazio-eretan —bitartekarien lana geroz eta garrantzitsuagoa izanik—, ezagutza sortzeko era berrietan —«bolizko dorreen» eta gizartearen arteko tartea hurbilduta—, erakundeak eta enpresak gobernatzeko moduetan —egitura hierarkiko-funtzionaletik elkarren artean lotutako nodo-sareetara—, ekosistemaren ikuspegia indarra hartzen duenean ikuspegi zatikatuaren aurrean, ekonomia ulertzeko eran —Rifkinen esanetan (2014), jabetza-eskubidearen ordez partekatzeko askatasuna nagusituko baita—…Eta adibide gehiago ere jar genitzake. Funtsezkoa da paradigma-aldaketak bereizkuntza-prozesuetan duen eragina. Hala, paradigma espazialak elementuak, osagaiak, egiturak, konpartimentu estankuak… ikusten baditu, harreman-paradigmak alderdien arteko harremanak, elkarri lotutako sareak, ikusten ditu. Orain arte nagusi izan den paradigmak hizkuntza, gauzak ikusteko era eta erronkei aurre egiteko modua baldintzatu ditu. Hein handi batean, paradigma espaziala orotariko hesiak sortzearen ondorioa da, halakoak sortzen baitira arauen, prozeduren, espazio fisikoen, balioen, jarreren, hizkuntzen, tresnen, teknologien eta abarren bidez. Paradigma berriaren erronka izango da harremanak ikustea orain arte hesiak ikusi izan ditugun lekuan. Winston Churchillen hitzetan, «eraikinak taxutzen ditugu eta ondoren beraiek gu taxutzen gaituzte». Horrela, gauzak ukitzeko, espazioak eraikitzeko... beharra zuen paradigma mental baten eragina nabarmentzen zuen, horrela jokatuz hesiak altxatzen baitzituen. Paradigma-aldaketari heltzea eta harreman-paradigma baterantz jotzea funtsezkoa bada, akatsa litzateke pentsatzea espazioak ez duela inolako garrantzirik, erreferentziazko espazio erreal gisa garrantzi handikoa baita; hain zuzen ere horregatik, espazialaren eta harremanekoaren arteko oreka bilatu behar dugu. Harreman-paradigman ere badira nodoak (espazioak) baina beste begirada baten pean aritzen dira, harremanak lotzeko kanporantz begiratzen baitu, hesiak eraiki beharrean. Kasu batean eta bestean, begiradaren helmuga desberdina da (ikusi 2. irudia) eta lehiakortasunera hurbiltzeko moduari eragiten dio.

Page 10: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

10

Iturria: Larrea, J.L.(2018)

2. irudia: begiraden bilakaera, paradigma espazialetik harreman-paradigmara.

3. LEHEN HURBILPENA, EUSKADIREN LEHIAKORTASUNETIK ABIATUTA: LEHIAKORTASUNA ETA ONGIZATEA Hamargarren urteurrenaren harira, Orkestrak (Lehiakortasunaren Euskal Institutuak), «Normaltasun berri baterantz» izeneko manifestua kaleratu zuen, Euskadik datorren hamarkadan gainditu beharko dituen hamar erronka azaltzeko:

1. Ongizatea eta gizarte-kohesioa. 2. Irekitzea eta nazioartekotzea. 3. Lankidetza. 4. Enpresa-erresilientzia. 5. Ekonomia digitala. 6. Berrikuntza sektore publikoan. 7. Ikasteko gaitasuna. 8. Energiaren, ingurumenaren eta iraunkortasunaren eredua. 9. Lehiakortasunerako zerga- eta finantza-sistema. 10. Konplexutasun demografikoa eta soziala.

Lehenengo erronkak, «Ongizatea eta gizarte-kohesioa» izenekoak, hauxe adierazi nahi du: Euskadiren aurrerakuntzak, nazioarteko testuinguruan izango duen garapenak eta globalizatutako ekonomia batean izango duen eginkizunak pertsona guztien ongizatea eta gizarte-kohesioa hartu beharko dituela aintzat. Gure Herriaren lehiakortasunari heltzeko jardunean, erronka dakar horrek, hazkunde ekonomikoa bere horretan helburutzat hartu beharrean, ongizatea hobetzeko bidean gizartea eraldatzeko bitartekotzat hartzea eskatzen baitu. EAEko Lehiakortasunari buruzko 2017ko txostenak nabarmentzen duenez (Orkestra, 2017), krisialdiaren urterik gogorrenetan, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAEk) emaitza ekonomiko onei eustea lortu du. Halere, azken urteotan gizarte-adierazleek ere hobera egin duten arren, ez dira Europako beste eskualde batzuetan bezainbeste hobetu. Alderdi ekonomikoaren eta sozialaren bilakaera desberdin horrek agerian jartzen du

Page 11: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

11

helburuen eta bitartekoen arteko harreman estua zehaztu behar dela, eta lehiakortasuna ongizatearen garapenerako laguntzatzat hartzearen erronkari heldu behar zaiola. Azken urteotan agerian gelditu da hurbilpen berri horrek dakarren erronka, eta gu ere barnean hartzen gaituen eztabaida eragin du. Itxuraz dena ondo doan arren (behintzat adierazle ekonomikoei dagokienez), zerbait txarto doan sentsazioa antzematen da hazkunde ekonomikoaren eta ongizatearen artean dagoen alde gero eta handiagoaren atzean. Herrialde batzuek indar berezia jarri dute gai horri heltzeko. Kanadak, adibidez, 1999tik aurrera adierazle berezi bat (Kanadako Ongizate Adierazlea, CIW) erabiltzen du bere ongizatea neurtzeko. Hala, 2016rako txostenean (Canadian Index of Wellbeing, 2016) BPGan oinarritutako batez besteko hazkunde ekonomikoaren eta Kanadako herritarren ongizatearen garapenaren arteko aldea nabarmentzen du. 1994tik 2014ra bitartean, BPGa % 38 hazi da, eta ongizatea % 9,9 baino ez. Gainera, azken urteotan BPGaren eta CIWaren arteko gap-a hazi egin da: % 22koa zen 2007an eta % 28,10ekoa 2014an. Datu kezkagarria da. 3.1.- Lehiakortasuna eta ongizatea Euskadin EAEko Lehiakortasunari buruzko 2017ko Txostenak (Orkestra, 2017) dioenez, EAEko lehiakortasun-adierazle nagusien diagnostikoei erreparatuta, gizarte-erronka berriak azaleratzen dira hala esparru globalean nola eguneroko errealitatean. Horregatik da horren garrantzitsua EAEko lehiakortasun-posizioaren diagnostikoan, lehiakortasun-adierazle nagusiak ez ezik, gizarte-aurrerakuntzaren, gizarte-kohesioaren eta pertsonen garapenaren adierazleak ere aztertzea. Garapen- eta lehiakortasun-kontzeptuen bilakaerak eskuz esku joan dira eta antzekotasun handiak dituzte. Oro har, oso ikuspegi ekonomizistatik aztertu izan dira, berez emanda magnitude ekonomikoak hobetuz gero, automatikoki pertsonen ongizatea ere hobetuko zela. Alabaina, gaur egun frogatuta dago hurbilpen hori oso erredukzionista eta zatikatua dela, gizartearen garapena herritarren ongizatearen aurrerabidearen arabera azaltzekotan. Ondorioz, lehiakortasunaren azterketari heltzeko moduaren inguruko eztabaida bizia sortu da, eta gizarteari eta ingurumenari lotutako alderdiak nabarmen ageri dira bertan (Aiginger eta Firgo, 2017). 3.2.- Euskadirako adierazleak EAEko lehiakortasunari buruzko txostenak (Orkestra, 2017) ongizatea neurtzeko erabiltzen hasi diren adierazleak aipatzen ditu. Stiglitz, Sen eta Fitoussi adituek zuzendutako batzordeak «Garapen ekonomikoa eta gizarte-aurrerakuntza neurtzeari buruzko Batzordearen Txostena» (Stiglitz eta al. 2013) kaleratu ondoren hasi ziren erabiltzen batik bat. Halere, badaukagu «Europako Eskualdeetako Gizarte Aurrerakuntzaren Indizea» (EEGAI) ere, Orkestraren, Social Progress Imperativeren eta Europako Batzordearen ekimen bateratuaren ondorioz sortua. Indize horrek eskualde-mailara eramaten du estatuka egiten den Gizarte Aurrerakuntzaren Indizea, geroago aipatuko duguna. EAErako emaitzak (Orkestra, 2017) aztertuta, EAE da Espainian hobekien kokatutako eskualdeetako bat. Europako testuinguruari erreparatuta, EAE iparraldeko estatuen eta Holandaren atzetik dago, baina Alemaniako, Britainiako eta Irlandako eskualde gehienen mailan. Dena dela, irudi globalaren gainetik, komunitatearen ongizatearen inguruan dugun pertzepzioa bideratu eta horrantz jotzeko bidea ikusarazten lagunduko digun alderdi, adierazle eta osagai bakoitza aztertzeko aukera eman behar du indizeak. Hausnarketa eta analisi hori errazteko, antzeko garapen ekonomikoa duten eskualdeekin alderatzen dira emaitzak. Horrela, garapen ekonomikoaren mailaren eta gizarte-garapenaren mailaren arteko hurbilpena egin daiteke. EAEn jarduera ekonomikoan lortu diren emaitza onak ez datoz bat gizarte-alorrean lortutako emaitzekin (Orkestra, 2017). Hala, Europako 272 eskualdeen artean 35. lekuan dago EAE BPGa per capitari dagokionez; Europako Eskualdeko Gizarte Aurrerakuntzaren Indizeari dagokionez, ordea, 102. lekuan dago. Oinarrizko beharrizanen atalean, datuek jarduera txarragoa adierazten dute uraren tratamenduan eta kalitatean, etxebizitzaren kostuan, harekiko gogobetetasunean eta baita berokuntza desegokian ere. Ongizatearen funtsezko osagaiei dagokienez, oinarrizko ezagutzen irisgarritasunean eta informazioaren eta

Page 12: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

12

komunikazioaren irisgarritasunean agertzen dira ahulgune nagusiak. Halere, aukeren alderdian ageri dira ahulgunerik handienak, eskubide pertsonalen osagaiaren ondorioz —adierazle hori hobeto ñabartu behar bada ere— eta askatasun pertsonalaren eta aukeratzeko askatasunaren adierazleen ondorioz —ustelkeriari eta ikasi gabe eta lanik egin gabe bizi diren gazteen adierazleei lotuta—. Azterketa horrek badu galdera bat atzean, ordea: erabilitako adierazleak zenbateraino dira ongizatea zer den adosteko gizarte-eztabaida eta -elkarrizketaren ondorioak? Lehiakortasunari buruzko txostenak berak (Orkestra, 2017) dio EEGAI indizea ez dela hartu behar lurralde bateko gizarte-aurrerakuntzaren mailari buruzko egia absolututzat. Gauza baterako balio du, ordea: jakiteko ongizatearen alorrean lortu ditugun emaitzak ez direla ekonomiari lotutakoak bezain onak. 3.3.- Ongizatearen euskal eredua birpentsatu beharra Lehiakortasunari buruzko txostena (Orkestra, 2017) ongizatearen euskal eredua berriz planteatzeari buruzko gogoeta batekin amaitzen da, haren iraunkortasuna bultzatzeko landu beharreko funtsezko hiru ardatz identifikatu eta ereduari buruz hausnartzeko beharra ere azpimarratzen du. Lehenengo ardatza epe luzerako lehiakortasun iraunkorra lortzea izango da, enplegu berri kalifikatuak sortu eta, horrela, gizarte-beharrizan guztiei erantzungo dion ongizate-eredua ahalbidetzeko. Bigarren ardatza: hezkuntza- eta lan-alorren arteko doikuntza hobea lortzea. Izan ere, EAEn enplegagarritasuna (eta batez ere gazteena) handitzekotan, funtsezkoa izango da bi alor horien arteko elkarlanean oinarritutako eredu berria sortzea. Eta hirugarren ardatza: belaunaldien arteko lotura bultzatzeko premia eta, horretarako, gazte eta adinekoen arteko elkarbizitza sustatuko duten espazioak egokitu beharra. Azken buruan, gaur egungo eredua ongizatean eta gizarte-kohesioan ardaztuta berrikusteko, birpentsatzeko eta birformulatzeko beharra nabarmentzen dute ongizate-ereduaren iraunkortasuna ziurtatzeko funtsezkotzat jo diren ardatzek. Ezinbestekoa dugu ereduari berari buruzko gogoeta estrategikoa egitea. Horrek gizarte-elkarrizketa behar du, baina, horretaz harago, ongizateaz, kohesioaz, aurrerabideaz, garapenaz eta lehiakortasunaz zer ulertzen dugun zehazten lagunduko digun hizkuntza partekatua eraikitzeko beharra ere badago. Are gehiago, aipatutako gizarte-elkarrizketak garapen ekonomikorako politiken eta gizarte-politiken arteko etengabeko elkarrizketa bihurtu behar du. Halako eztabaidaren garrantzia agerian jarri zuen Stiglitzek, Senek eta Fitoussik zuzendutako aditu-talde batek (Stiglitz et al. 2013) Sarkozy Frantziako lehendakariaren enkargua jaso zutenean, «Garapen ekonomikoa eta aurrerabide soziala neurtzeari buruzko txostena» egin zezaten. Txosten horretan, hauxe azpimarratzen dute: neurketa-sistemak hobetzea ez dela, hain zuzen, alderdirik garrantzitsuena, eta bai, ordea, balio eta helburu sozialei buruzko elkarrizketa zabalago bati heltzeko erabiltzea neurketei buruzko eztabaida. Horretarako BPGari eragiten dioten gai klasikoei buruz egiten duten gogoeta oso garrantzi handikoa da, baina euren ahalegina gehiago zuzentzen da ongizate-sentsaziotzat ulertutako «bizi-kalitatea» neurtzera. Beste alde batetik, iraunkortasunarekiko kezka argi eta garbi nagusitzen da beraien hausnarketan. Ildo horretan, ingurumen-iraunkortasunari buruzko ohartarazpen argia dakar berotze globalak. Esparru interesgarri horiei lotuta, badago adierazleei buruzko eztabaidari zeharka eragiten dion beste gai bat: gizabanako desberdinek aurre egin beharreko egoera desberdinak egoki islatzeko premia. Estatistika-adierazle gehienek batez bestekoak dituzte aipagai, baina, izan ere, ez dago «batez besteko gizakirik». Ondorioz, desberdintasun-egoerak aintzat hartzen ez badira, pertsona bakoitzari eragiten dion errealitatea aintzat hartuko ez duten ondorioak ateratzeko arriskua dugu. Eztabaidak dakartzan galderak adierazleen inguruko eztabaida baino harago doaz, eta beste funtsezko alderdi batzuk azaleratzen dituzte: familiaren eginkizuna, aisialdiaren garrantzia, giza potentzialtasuna gauzatu beharra, tentsioen, estresaren eta antsietatearen eragina, zerbitzu publikoen kalitatea, espekulazioaren gehiegizko balorazioa lanaren gainetik, ekiteko borondatea eta adimen sortzailea, desberdintasunak areagotzea eta abar.

Page 13: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

13

4. LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK. LEHIAKORTASUNERAKO HURBILPEN NAGUSIAK

Aurrerabide ekonomiko eta sozialaren kontzeptura hurbiltzeko premiak agerian jartzen du antzekoak diruditen arren, ñabardura eta errealitate desberdinak jasotzen dituzten kontzeptuak balioztatzearen eta proiektatzearen erronka. Hona hemen aipagai ditugun kontzeptuak: aurrerabidea, giza garapena, garapen ekonomikoa, gizarte-aurrerabidea, bizi-kalitatea, iraunkortasuna, garapen iraunkorra eta abar, baita horiek guztiek lehiakortasunarekin duten harremana ere. Horretarako, baina, lehiakortasunaren esparruan nagusitzen diren hurbilpenen inguruan eta sakoneko eztabaida argituko duten ikuspegi berriak txertatzeko premiaren inguruan hausnartu beharko dugu. 4.1.- Lurralde-ikuspegia Lehiakortasunari buruzko eztabaidarako hurbilpen klasikoa da lurralde-ikuspegia. Izan ere, lurralde-kontzeptuak bereziki baldintzatutako hurbilpena da. Lurralde-espresioak, gehienetan, lurralde jakin batean bizi den komunitate soziala iradokitzen duela dirudien arren, batzuetan lurralde fisikoari lotutako prismak «kutsatzen» du hurbilpena. Hala, lehiakortasunari buruzko pentsaeraren garapenean etengabe agertu da lurralde-ikuspegia (eskualdearen lehiakortasuna) eta hazkunde ekonomikoa (hazkunde ekonomikoa eta garapena). Historikoki, eskualde-lehiakortasunari buruzko ikuspegia esaten zaion hori nagusitu izan da lehiakortasunerako hurbilpenetan (Huggins eta Thompson, 2017). Honela defini dezakegu: eskualde jakin batek jarduera zehatz bateko merkatu-kuota egonkorrak edo hazkorrak dituzten enpresak erakartzeko eta mantentzeko duen gaitasuna, horretan parte hartzen duten pertsonen bizi-estandarrak mantendu edo hazarazteko (Storper, 2017). Hala, lehiakortasunak lotura handiagoa du sormenarekin, ezagutzarekin eta inguruneko baldintzekin, eta ez dago, beraz, aberastasunaren metaketa hutsean oinarrituta (Huggins, 2003). Eskualde-garapeneko eskola endogenoaren ikuspuntuan antzematen da antolamenduaren ikuspegia. Izan ere, beraren argudioaren arabera, eskualdeak eurak koordinatzeko antolaketa-era dira eta lehia-abantaila iraunkorra ahalbidetzen dute (Corulet eta Soulage, 1995; Maillat, 1998; Lawson eta Lorenz, 1999; Garofoli, 2002). Beste alde batetik, Hugginsek eta Thompsonek (2017) diote eskualdeek ez dutela lehiakortasuna soilik industria jakin baten merkatu-kuotak handitzera bideratu behar, eta bai, gainera, bizitza-estandarra handitzera edo behintzat mantentzera, horrexek izan behar baitu, azken buruan, lehia-jardueraren azken helburua (Storper, 1997; Aiginger, 2006). Lehiakortasunaren eskualde-ikuspegiak lotura estua du hazkunde ekonomikorako eta garapenerako hurbilpenarekin. Ikertzaile batzuen arabera, hauxe da eskualde-lehiakortasuna: garapen ekonomikoaren ratioan eskualdeen artean dagoen aldea, eta antzeko garapen ekonomikoa duten beste eskualde batzuekin alderatuta, eskualdeek etorkizunean hazkunde ekonomiko handiagoa izateko gaitasuna. Eskualde-hazkundeko prozesuetan giza kapitalak, ezagutzak eta berrikuntzak duten garrantziari erreparatu dio bereziki hazkunde endogenoaren teoriak; hala, eskualde-garapeneko patroien atzean dauden mekanismoak hobeto ulertzeko premia aldarrikatu dute, garapen ekonomiko eraginkorrerako politiken funtsezko gakoa direlakoan (Stimson et al. 2011; Duranton eta Puga, 2013). Huggins et al.en iritziz (2014), lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta ezagutzaren kontzeptuak lotura estua dute elkarren artean. Alabaina, hor ez da ikuspegi pertsonalik agertzen. 4.2.- Erakundeen eginkizuna Akademiak erakunde ikuspegitik garapen sozioekonomikoan aurrera egiteko erronkari heldu dio eta erakundeak/gizartea binomioaren erronkei erantzuten ahalegindu da. Hala, pentsamendu-eskola ugari sortu dira denboran zehar: «Korporazioaren gizarte-erantzukizuna», «Stakeholder Theory», «Gizarte-berrikuntza» edo «Balio partekatua sortzea». «Korporazioaren gizarte-erantzukizunari» dagokionez, erakundeak gizartearekin duen harremanetik at ulertzen du haren jarduera ekonomikoa; hala, komunitateari baliabideak

Page 14: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

14

ematen dizkion edota ingurumen- eta gizarte-jardueretan parte hartzen duen «herritar onaren» eginkizuna betetzera mugatzen da (Barnard. 1938; Clark, 1939; Kreps, 1940 Bowen, 1953). «Stakeholder Theory» delakoak (Harrison eta Freeman, 1999) hauxe defendatzen du: bere stakeholdersekiko (akziodunekiko, enplegatuekiko, bezeroekiko, sindikatuekiko, eragile politikoekiko…) harremanak eraginkortasunez kudeatzen dituzten erakundeek lehiakideen aurreko lehia-abantaila lortzen dutela. «Gizarte-berrikuntzaren» teoriari erreparatuz, diziplina zientifiko batek baino gehiagok erabili izan dute kontzeptu hori, berrikuntzaren gizarte-alderdiak ulertzen eta giza garapenarekin lotzen laguntzen duelako, hainbat elementu aintzat hartuta: beharrizanen asebetetzea, koalizioen sorrera, baliabideen erabilera, ahalduntzea, gobernagarritasuna, lurralde dinamikak eta bestelakoak. Beraren alderdi-aniztasuna eta orientazio praktikoa direla eta, bultzada handia eman dio diziplina-artekotasunari ikerketa-metodologia berritzat (Moulaert eta Mehmood, 2010). Azkenik, Porterrek eta Kramerrek landu zuten «Balio partekatuaren sorrera» (2011) teoriaren esparruak gizarte-premiak asebetetzea azpimarratzen du erakundeetan balio ekonomikoa sortzeko bidetzat. Horretarako, balio partekatua sortzeko hiru bide posible proposatzen dituzte: produktu edo zerbitzu berriak sortzea, balio-katean produktibotasuna birdefinitzea eta tokiko klusterrak bultzatzea. Instituzioen ikuspuntutik, teoriko instituzionalek argudiatzen dute instituzio ekonomiko eta politikoen motaren, garapen-fasearen eta efizientziaren araberakoak izaten direla nazioen, hirien eta eskualdeen arteko hazkunde- eta aberastasun-aldeak (Huggins eta Thompson, 2017). Literaturan orotariko erreferentziak aurki daitezke ezagutza-zentroek eta unibertsitateek garapen ekonomikoan eta, bereziki, eskualdeen lehiakortasunean duten garrantziari buruz (Larrea, 2017). Ekonomia berria ikaskuntzaren ekonomia da eta bertan funtsezkoa da berrikuntza-estrategien zerbitzura dagoen ezagutza, horrexek ahalbidetuko baitu lehiakortasuna. 4.3.- Zenbait intuizio eta gogoeta, eztabaidaren harira Orokorrean, lehiakortasuna baloratzean, lurralde-ikuspegian (eskualde-lehiakortasunean) eta hazkunde ekonomikoan (hazkunde ekonomikoan eta garapenean) ardaztu izan da begirada, BPGaren bidez neurtutako lurralde osoaren hazkunde ekonomikoa ahalbidetzen duten erakundeen (instituzio publikoen, enpresen, ezagutza-zentroen eta unibertsitateen…) eginkizuna azpimarratzen duen paradigma espaziala oinarri hartuta. Aingerrek eta Firgok (2015) eskualde-lehiakortasunari heltzeko ikuspegi berrien premia planteatzen dute. Beraien esanetan, lehiakortasun-terminoa kontzeptualki erabili denean, maila batzuk bereizi dira: enpresa, eskualdea eta nazioa. Eta, hala, eskualde-lehiakortasunaren definizio berri bat proposatzen dute: «eskualde batek BPGaz harago doazen helburuak lortzeko trebezia». Herrialde industrializatuetan dauden eskualdeentzat, trebezia horren oinarrian daude berrikuntza, hezkuntza, erakundeak, gizarte-kohesioa eta asmo ekologikoa. Trebeziatzat hartu izanak zerbait lortzeko gaitasuna dakarkigu gogora eta, horrenbestez, kostuen ikuspegitik —produktibotasuna, Porterrek adierazi bezala (1990)— helburuak lortzeko «trebeziaren» ikuspegira eramaten gaitu. Nolanahi ere, helburuak BPGa baino harago doazela esanik ere, ez diote pertsonari bereziki erreparatzen bere horretan. Hugginsek eta Thompsonek (2017) diote teoria ekonomiko geografiko garaikideak jokabide kolektibo eta indibidualen pisuari erreparatzen diola gero eta gehiago, garapenaren emaitzak lortze aldera (François eta Zabojnik, 2005; Obschonka eta al., 2013). Gero eta garrantzi handiagoa aitortzen zaio gizabanakoen eta taldeen jokabideari, ulertzeko zergatik eremu geografiko batzuek duten garapen- eta hazkunde-maila altua sortzeko gaitasun handiagoa beste batzuek baino (Tubadjki, 2013). Bestalde, eskualde-garapeneko aldeak azaltzen lagunduko diguten bi kontzeptu berri agertu dira: erresilientzia eta ongizatea. Esparru ekonomikoan, orekara itzultzeko edo orekan mugitzeko trebezia da erresilientzia; gizarte-zientzien esparruan, berriz, moldakortasunarekin eta ekonomia ebolutiboarekin lotuta ageri da termino hori. Hugginsen eta Thompsonen ustez (2017), erresilientziak hiru ezaugarri ditu eskualde-ekonomien testuinguru sozioekologikoan: egitura galdu gabe aldaketa gauzatzeko ahalmena; ekonomia berrantolatzeko ahalmena; eta ikasteko eta egokitzeko gaitasuna sortzeko eta horri eusteko ahalmena (Thompson eta al., 2011).

Page 15: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

15

Ongizatearen nozioaren ikuspuntutik, hazkunde ekonomikoak ez dakar halabeharrez «garapen ona», litekeena baita kalitate txarreko hazkundea gertatzea, desberdintasun ekonomikoa eta soziala handitzea badakar (Stiglitz, 2013). Gero eta gehiago azaleratzen diren ikerketek lehiakortasunaren eta ongizatearen arteko harremana lantzen hasi dira eta emaitzek oro har diote eskualde-lehiakortasunaren maila altuak ongizate-maila altuarekin lotuta egoten direla (Huggins eta Thompson, 2012). Oro har eskualdeetako ongizatearen funtsezko gaiek oso lotura sinbiotiko gogorra dute enpresa-kultura sozioekonomikoarekin, hau da, lehiakortasunarekin batera etortzen diren ezaugarriekin: ekintzailetzarekin, berrikuntzarekin, arriskuak hartzearekin eta, era zabalago batean, asmo kolektiboekin, motibazioekin eta aukera-garapenarekin. Camagnik (2017) dio lurraldeak alderdi anitzeko eremutzat har daitezkeela; hala, alderdi bakoitzak lurralde-kapital mota batzuk ordezkatzen ditu: kokalekua, tamaina, kalitatea, barneko eta kanpoko elkarrekintzak, ekintzailetza-sena, sormena, gaitasun kognitiboa, baina baita hiritar- eta gizarte-dohainak, lankidetza-gaitasuna eta harreman-gaitasunak, dibertsitatearekiko zabalkundea eta jakin-mina, erakunde egokiak eta dohaintza horiek guztiak sustatzeko gobernamendu-estiloak. Elementu horiek, egoki landuta, lekuen (herrien nahiz eskualdeen) eta nazioen arrakasta ekar dezakete (Camagni, 2017). Audertsch et al.ek (2017) eskualde-lehiakortasunerako funtsezko lau indar azpimarratzen dituzte. Lehenengoa eskualde-barneko ekoizpen-faktoreei eta baliabideei lotuta dago. Bigarrenak jarduera ekonomikoaren antolamendua eta egitura espaziala hartzen ditu aintzat. Hirugarrenak giza alderdia azpimarratzen du, eta laugarrenak politikaren alderdia. Giza alderdiak funtsezko hiru elementu hauek hartzen ditu aintzat: sareak eta konexioak, irudia eta nortasuna eta giza kapitala. Audretschen eskemak (2014) giza alderdia nabarmentzen du, baina ikuspegia ez dago osorik, ez baitago egituratuta pertsonengandik erakundeetarako logikan; hala, pertsonak kolektibotzat hartzen ditu, banan-banan gehituta, eta antolakuntza-mailaka dituzten harremanak hartzen ditu aintzat. Lurralde-logika (espaziala) eta antolamendu-logika jartzen dira pertsonaren logikaren gainetik. Hägerstrandek (1970) pertsonen garrantzia jartzen du agerian, esaten baitu eskualde-zientziak pertsonak ere hartzen dituela aintzat, lekuez gain. Eskualde-zientzia gizarte-zientzia da eta, ondorioz, pertsonen inguruko suposamenduak zientzian oinarritzen dira. Hägerstranden ustez (1970), biztanleak ikusten ditugunean, «bereizitako banakoak» ikusten ditugu, «multzo baten barneko gizabanakoak» ikusi beharrean. Halere, biografiaren eta estatistika agregatuen arteko «continuumean» ikertu gabeko eremu ilun bat dago, funtsezko nozio batzuk dituena: pertsonak uneoro gordetzen du bere nortasuna; gizabanakoaren bizitza da bere proiektu nagusia, eta jokabide agregatuak ezin die gertaera horiei ihes egin. Hodgsonek (2013) gizarte-harremanen garrantzia azpimarratzen du, Hobson (1901) aipatuz «abstrakzioz bereizitako banakoen existentzia elikatzen duen indibidualismoaren falazia» salatzen duenean, «berez dituzten eta direnak izatera eramaten dituzten gizarte-harremanak alboratuta». Ikuspuntu horretatik, indibidualismoa ezintasun analitikoa da, edozein gizarte-zientziarentzat behintzat. Guztiz bestela, pertsonaren garrantziari hertsiki lotuta ageri dira komunitatearen, lankidetzaren eta moralaren ideiak. Giza kontzientziaren hurrengo estadioan inspiratutako erakundeak berrasmatzeko premia iradokitzailea egiten du, bestalde, Lalouxek (2015). Beraiek osatzen dituzten pertsonen giza potentzialtasuna ahalik eta gehien azaleratzeko aukera emango duten erakundeak sortzeko premia azpimarratzen du bereziki. Teal-ebolutibotzat izendatzen du giza kontzientziaren hurrengo estadioa. Maslowren «auto-burututako» mailako eboluzio-estadioa da; «benetakoa», «integrala» edo teal (ingelesez, esmeralda edo jadea) ere esan izan zaio. Teal erakundeen hiru aurrerapen iraultzaile planteatzen ditu: autokudeaketa, osotasuna eta eboluzio-asmoa. Testuinguru horretan agertzen dira hazkunde zeroko eta begizta itxiko/zirkularreko ekonomietatik eratorritako igurikimenak: zero hondakin, zero toxikotasun eta % 100 birziklapen. Teal gizarteek beharbada zero hazkundea edo BPGaren beherakada izango dute ezaugarri, baina askoz aberatsagoak izango dira emozioetan, harremanetan eta izpiritualki. Rifkinek (2014) aipagai duen «merkatu-kapitalismotik lankidetzako erkidegotasunerako» paradigma-aldaketa handiak eztabaidarako funtsezko hausnarketagaiak plazaratzen ditu; hala, lehiakortasuna ulertzeko era berrien bidez lortu beharko ditugu ongizatea eta gizarte-kohesioa, gizakiaren eginkizuna pentsaeraren

Page 16: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

16

erdigunean kokatuta; harreman-paradigma espazio-paradigmaren aurretik jarri eta ingurumen naturalak iraunkortasunean duen garrantzia azpimarratu beharko dugu.

Page 17: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

17

5. PERTSONAREN IKUSPEGIA ETA LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPUNTU BERRIA Alde batetik, pertsona funtsezko inputa da lehiakortasunaren analisi klasikoetan; hau da, lurralde- edo enpresa-lehiakortasunaren zerbitzura dagoen bitartekotzat ageri da. Ondorioz, lurraldean (haren mailetan) eta enpresetan (erakundeetan) kokatzen da lehiakortasunaren helburua. Lehiakortasuna irabazteko prozesuaren funtsezko faktoretzat edo inputzat hartzen delako aitortzen zaio garrantzia pertsonari, giza kapital gisa, kapital sortzaile gisa eta abar. Beste alde batetik, gizarte baten ongizatea eta garapena bilatzeko hurbilpenak gizabanako bakoitzari erreparatu behar dio, gizarte- eta ekonomia-garapenaren azken helburua bera delakoan. Alabaina, ikuspegi hori ez dago nahikoa garatuta kontzeptualizatzeko eta neurtzeko ereduetan. Azken buruan, pertsona beti agertuko da, baina egoki enfokatu gabeko ikuspegi batetik ikusita. Horregatik, ongizatea eta gizarte-kohesioa lehiakortasunarekin lotzen ditugunean, gai hori lantzeko ikuspegi berri bat behar dugu: pertsonaren ikuspegia. Gizabanakoek, pertsonek, egiten dute aurrera, beraiek direlako garapenaren benetako subjektua (pertsonaren alderdia). Eta beste pertsona batzuekiko harremanaren bidez egiten dute hori, orotariko erakundeak egituratuz eta osatuz (antolamenduaren alderdia). Erakunde horiek antolamendu-era zabalago batean kokatu eta horretan aritzen dira: gizarte-antolamenduan (gizartearen alderdia). Azkenik, gizarte hori lurralde-eremu batean kokatu, proiektatu eta bizi da (lurraldearen alderdia). Lehiakortasunari buruzko ikuspegi berri bat behar dugu, gizartearen eta ekonomiaren aurrerabidearen zerbitzura jartzeko, betiere pertsonen ongizatea helburu hartuta. Pertsona da asmoa, helburua. Ikuspegi horrek punta-puntako erronka dakar, kontzeptuari (alderdi teorikoa) nahiz praktikari lotutako gaiak planteatzen baititu. Halere, ongizateak eta gizarte-kohesioak lehiakortasunaren garapenari aurkezten dizkioten erronketan aurrera egiteko aukeraz beteta ere ageri da. Lehiakortasunari buruzko ikuspegi berri horrek landu beharreko gai garrantzitsuak planteatzen ditu eta ikerketa-ildo berrietan hezurmamitu eta proiektatu beharko lirateke. Hona landu beharreko gai garrantzitsu batzuk: Lehiakortasunaren kontzeptua zehaztea. Lehiakortasuna parametro berrietatik zehaztu behar da, helburu baten mesedetan egotearen izaera nabarmentzeko. Lehiakortasuna helburu baten zerbitzura dagoen gaitasuntzat ulertzen den heinean, beste dimentsio batean kokatuko dugu harekiko ikuspegia. Kalitatearen Espainiako Elkarteak honela definitzen du lehiakortasuna: «ingurune sozioekonomiko batean posizio jakin bat lortu, mantendu eta hobetzeko aukera emango duten abantaila konparatiboak era sistematikoan mantentzeko gaitasuna». Definizio horretan interesgarriena, lehiakortasuna «gaitasuntzat» jotzea. Gaitasuna den heinean, gaitasun hori aktibatzeko helburuan sakontzea da garrantzitsuena. Lehiakortasuna gizakiarengan ardaztuta ikusiz gero, lehiakortasuna gizartearen garapenaren zerbitzura dagoen gaitasuntzat ulertu beharko dugu. Aurrerabidearen kontzeptua zehaztea. Euskaltzaindiak honela definitzen du kontzeptua: «Zerbaiten bilakaeran gertatzen den aurrerapena, besterik aipatzen ez bada, gizadiarena» (Orotariko hiztegia). Eztabaidan ikusi dugu garapen ekonomikoa

Page 18: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

18

ez dela gizartearen aurrerabidea baloratzeko nahikoa. Hartara, behin eta berriro erabili dugu garapen ekonomiko eta sozialaren kontzeptua. Beste alde batetik, geroz eta indar handiagoz ageri da «giza aurrerabidea». Alabaina, zein da aurrerabidearen kontzeptuaren norainokoa? Zer termino erabiliko dugu definitzeko? Zein dira adierazlerik egokienak, haren muineko alderdiak aintzat hartuta? Eta kontzeptualki garrantzitsuena: nork izan behar du aurrerabidearen subjektua? Aurrerabidearen alderdiak eta irismena zehaztea. Aipagai dugun ikuspegitik, ez dago zalantzarik pertsona dela aurrerabidearen subjektua. Ikuspegi hori argi eta garbi ageri da aurrerabidearen adierazleei buruzko eztabaidan; izan ere, pertsonen arteko desberdintasunak eta pertsonek beren aurrerabideaz duten pertzepzioaren baldintza subjektiboak aintzat hartzen ez dituzten adierazleak erabiliz, nabarmen zailtzen da eskuartean dugun jarduna. Gai horri heltzeko, beraz, pertsonengan ardaztu beharko dugu aurrerabidea —pertsonaren alderdia—, jakinik pertsonek orotariko antolakundeen bidez proiektatzen dutela euren jarduna eta euren existentzia bera —antolamenduaren alderdia— eta antolakunde horiek osatutako harreman-sarean sortzen dela gizartearen ideia, gizarte aurreratua —gizartearen alderdia—.Beste alde batetik, hurbilpen honetan garrantzitsuena ez den arren, agerikoa da gizartea lurralde-eremu jakin batean kokatzen dela —lurraldearen alderdia—.Badago beste kontu bat, ez garrantzi txikikoa: familia, pertsonen ekintzak egituratzeko oinarrizko antolamendu-egituratzat —familiaren alderdia—. Ongizatearen kontzeptua zehaztea. Aurrerabidearen kontzeptura hurbiltzen garenean, aurrerabide hori esparru jakin baten aurrerabidearekin lotu behar dugu, halabeharrez. Horrela helduz gero, berehala agertuko da ongizatearen kontzeptua, batez ere pertsonaren garrantzia azpimarratu eta berarengan ardaztu nahi badugu. Hartara, oso era naturalean hurbilduko gara ongizatearen kontzeptura eta, are zehatzago, ongizate ekonomikoaren eta gizarte-ongizatearen kontzeptuetara. Azken buruan, giza ongizateaz arituko gara. Eztabaida horren muinean daude, beraz, ongizatearen estatua eta ongizatearen ekonomia esaten zaien horiekiko hurbilpenak. Kontzeptu-esparru berria eta lehiakortasunari buruzko hizkera berria. Azken buruan, lehiakortasunaren hizkuntza berria eraikitzen lagunduko digun kontzeptu-esparru berria artikulatzeko zereginari heldu behar diogu. Ildo horretan, lehiakortasuna ulertzeko era berriak dakarren erronka dugu aurrean. Alegia: «gizarte bateko pertsonen ongizatean aurrera egiteko, hobetzeko eta aurrerabidean kokatzeko gaitasuna, ingurune sozioekonomiko eta lurralde-eremu jakin batean». 6. PERTSONEN ONGIZATEAREN ZERBITZURA EGONGO DEN LEHIAKORTASUNERAKO EREDU KONTZEPTUALA Lehen hurbilpen bat proposatuko dugu, ezagutza sortzeko prozesuan aurrera egiteko eztabaida piztu eta ikerketa-ildoak irekitzeko. Hona hemen eredu horretarako lehen hurbilpena egiteko kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak: 6.1.- Pertsonaren ongizatea, lehiakortasunaren helburua

Page 19: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

19

Pertsonen ongizatea hobetzea da lehiakortasunaren helburua. Ildo horretan, kontzeptu horren irismena zehaztu beharko genuke eta, horretarako, ezinbestekoa dugu gizarte-eztabaida sakon bati heltzea. Izan ere, ongizatea pertsona bakoitzean gertatu eta antzematen bada, haren ingurunea ere funtsezkoa da, erreferentziazko komunitate sozial gisara. Beraz, pertsonaren ongizatearen kontzeptua gizarte-ongizatearen terminoetan proiektatzen da. 6.2.- Lehiakortasuna, ongizatearen zerbitzura dagoen gaitasuna Gizarte-mailan tokian tokiko komunitateko pertsonen ongizatean aurrera egiteko gaitasuna edo baliabidea da lehiakortasuna. Ikuspegi horretatik, errealitatera hurbiltzeko prisma bereizi eta berariazko bat erabili behar da lehiakortasuna lantzeko eran. 6.3.- Ongizatearen zerbitzura dagoen lehiakortasun-ereduaren alderdiak Eredu horrek gogoeta ardazteko foku jakin bat nabarmentzen du: pertsonaren fokua. Horregatik, pertsonaren alderdia nagusitzen da hurbilpenean. Alabaina, alderdi hori aztertzeko ezin dira gainerako guztiak alboan utzi, pertsona gainerakoekin eta ingurunearekin harremanean garatzen baita. Horregatik, pertsonaren alderdia nabarmentzen denean, gainerako alderdiak ere landu behar dira, «pertsona gainerakoekin harremanean» ikuspegia oinarri hartuta. Pertsonaren alderditik hurbilduz gero, familiaren ikuspegia funtsezko alderditzat agertzen zaigu. Familiaren alderdia ezinbestekoa da, funtsezko alderdiak azal ditzakeen pertsonaren ongizateari buruzko ikuspegia eskaintzen baitigu. Beste alde batetik, pertsonaren jarduera, hein batean, orotariko lankidetza-adierazpideen bidez proiektatu eta era guztietako antolamendu-eretan hezurmamitzen da. Hartara, antolamenduaren alderdia oso esanguratsua da pertsonaren alderdiaren ikuspegitik. Horrenbeste esan daiteke gizartearen alderdiari buruz edota, lehiakortasunari buruzko eztabaidan sarritan esaten zaion bezala, lurraldearen alderdiari buruz. Garrantzi handiko beste kontu bat: gizartea lurralde batean bizi da (greziarren ecúmene horretan). Beste alde batetik, mundu osoa hartzen duen alderdia ere badago, planetaren alderdia esan diezaiokeguna. Alderdi horrek galderak eta posizionamendua eskatzen dizkio pertsonari, are gehiago ingurumenari eta planetaren zaintzari buruzko eztabaidak duen garrantziaz jakitun. Funtsezkoa da maila anitzeko ikuspegitik heltzea alderdi guztien eztabaidari, alderdiak aldi berean landuz, pertsonaren alderdia gainerako guztiekin aldi berean gertatzen baita (4. irudia). 6.4.- Lehia-gaitasuna zehaztean kontuan hartu beharreko elementuak Lehiakortasuna pertsonen ongizatearen zerbitzura dagoen gaitasuntzat hartuz gero, lehiakortasunaren alderdi guztietatik eta bakoitzetik kontuan hartu beharreko erreferentziazko elementu batzuk identifikatuko ditugu. Elementu horiek elkarri lotuta daude eta elkar babesten dute kontzeptuen esparruan (Larrea, 2017). Honako hauek dira:

Page 20: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

20

Balioak: aniztasunari zentzua eman eta lankidetza aktibatzea ahalbidetzen duten jarrerak eta jokabideak proiektatzeko oinarria, eremu erkidea. Ezagutza: ahalmen intelektualak erabiliz, gauzen izaera, ezaugarriak eta harremanak aztertu eta beraien nozioaz jabetzea. Oso garrantzitsua da ezagutza «ezagutza eraldatzailetzat» ulertzea, pertsona eta bera proiektatzen den errealitatea aldatzen baititu (Larrea, 2017). Pertsona (banakoa) eta gizartea (kolektiboa) eraldatzeko prozesua, ikaskuntza-prozesu eraldatzaile baten emaitza. Izan ere, gure ikaskuntza-prozesuen emaitza metatuaren unean uneko adierazpidea da ezagutza. Teknologia: ezagutza zientifikoa praktikan aprobetxatzea ahalbidetzen duten teorien eta tekniken multzoa, aditua ez den edozeinek eraginkortasunez erabil dezan egituraz adierazitako ezagutza, beharrizan bat asetzeko. Teknologiak lehiakortasuna ahalbidetzen du, hainbat ikuspegitatik; hala, funtsezko eginkizuna du lankidetzan, bera antolatzeko eta garatzeko teoriak, teknikak, prozedurak eta tresnak eskaintzen dituen heinean. Teknologia kontzeptuaren norainokoan hainbat elementu hartu beharko ditugu halakotzat: baliabideak (naturalak, finantzarioak, instituzionalak, azpiegiturak, komunikazioak...), prozedurak, teknikak, metodologiak, tresna fisikoak, produktuak eta abar. Lankidetza: balioez elikatzen da (gainerakoekiko errespetua, eskuzabaltasuna, elkartasuna…), teknologian bermatzen da (berariazko erremintak, tresnak, jardunbideak, antolamoldeak, gobernamendu-ereduak...), eta lidergo eraginkor eta egokia behar du, pertsonaren alderdiaren ikuspegitik. Lankidetza maila anitzeko ikuspegiaren ondorioz sortutako beharrizana da, alderdi bakoitza beste maila bateko pertsonengan eta antolamenduetan oinarrituta eraikitzen baita. Lidergoa: funtsezkoa da ereduaren jarduera ulertzeko, eta funtsezkoa ere bada antolamendu-mailen arteko lankidetza bermatzeko. Hala, gobernu-eredurik egokienak eskaintzen ditu. Lidergoak ikuspegi pertsonala du. Pertsonak gainerako alderdiekin —familiarena, antolamenduarena, gizartearena eta planetarena— duen konpromisoa dakar. Lankidetzako lidergoa da, harremanen sortzailea, entzun eta oinarrizko adostasunak eraikitzeko lan egiten duena. Denbora: erreferentziazko funtsezko elementua, lehiakortasun-prozesuak denboran kokatzen baitira. Ereduan denbora txertatuz gero, garrantzi handikoa da zikloaren ideia edo adierazpena. Eredu dinamikoa da denboran eta etengabeko bilakaeran dagoen sistema dinamiko batean txertatzen dira funtsezko elementuak. 6.5.- Eredu kontzeptualerako lehen hurbilpena Pertsonen ongizatearen zerbitzura egongo den lehiakortasunaren eredu kontzeptualerako lehen hurbilpenak (ikusi 3. irudia) ereduaren alderdietatik abiatuta ikertzeko lan-ildo interesgarriak irekitzen ditu, pertsonaren alderdia ardatz nagusitzat erabiliz, alderdien arteko harremanak balioztatzea bilatzen duen harreman-paradigmaren ikuspegitik.

Page 21: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

21

Iturria: Egileek egina. 3. irudia: ongizatearen zerbitzura dagoen lehiakortasunaren eredu kontzeptuala.

TERRITORIO(ESPACIOFÍSICO)

TENDENCIASGENERALES

TENDENCIASGENERALES

MODELOCONCEPTUAL

Page 22: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

22

7. ONDORIOA. GOGOETARAKO GALDERAK Ikusten denez, eztabaida mahai gainean dago. Eztabaidaren elementurik garrantzitsuenen inguruko gogoeta eta elkarrizketa partekatua bultzatzeko, ardatz nagusitzat erabil litezkeen galdera batzuk proposatzen ditugu. Lehiakortasuna eta ongizatea: Lehiakortasuna ez da bere horretan helburu, ongizatearen zerbitzura dagoen gaitasuna baizik. Ados gaude baieztapen horrekin? Beste alde batetik, Gipuzkoan ondo egituratuta daude lehiakortasunaren eta ongizatearen elkarrekintza-espazioak? Gure ongizate-eredua berriz pentsatzeko premia dugu? Lehia-gaitasuna: Ongizatea eta gizarte-kohesioa gure lehiakortasun-ereduaren funtsezko erronkak direla eta lehiakortasuna gaitasuna dela onartzen badugu, zer uste dugu erreferentziazko elementu hauek lehia-gaitasuna sortzeko duten eginkizunari buruz: balioek, teknologiak, ezagutzak, lankidetzak, lidergoak, denborak? Badago beste funtsezko elementurik zerrenda horretan agertzen ez denik? Ekintzailetza eta berrikuntza: Erreferentziazko elementu argia da berrikuntza, lehiarako gaitasuna garatzeko estrategiarik egokienaren ikuspuntutik ez ezik, beste ikuspegi askotatik ere. Bestalde, gaur egun guztien ahotan dago ekintzailetza. Gure ondorioetarako, ekintzailetza berrikuntzaren adierazpidetzat agertzen da eta, hartara, berrikuntzaren ikuspegiak ekintzailearen figurara hurbiltzea dakar. Bada, ez dago ekintzailearen figura ulertzerik berrikuntza-prozesuen eta -sistemen testuinguruan ez bada. Gure ustez, gure ekintzailetza- eta berrikuntza-sistemak parametro horiei erantzuten die? Nola eraikiko dugu aurretiko berrikuntzaren kultura berria? Nola orekatuko ditugu ekiteko beharra eta segurtasun handiagoa bilatzea? Ezagutza eta ikaskuntza: «Ezagutzaren gizartea» «informazioaren gizartearen» bilakaeraren estadiotzat jo izan da. Ezagutzak lehiakortasunean duen garrantziaren ondorioa da hori, hein batean. Halere, eta glamour larregirik ez badu ere, «ikaskuntzaren gizartea» da gakoa. Ikaskuntzaren eta ezagutzaren arteko harremanari ikuspegi eraldatzaile batetik erreparatuz gero, berrikuntza-prozesuekin duten harreman estuaz jabetuko gara. Gure erakundeetan eta Gipuzkoako gizartean ditugun ikaskuntza-prozesuek ezagutza eraldatzailea bultzatzen dutela uste dugu? Zer ardatz, bide edo prozesuk aktibatzen dute ezagutza eraldatzailea (bai pertsona bai bera proiektatzen den errealitatea eraldatzen dituena, errealitate hori pertsonaren antolamolderik zein gizarte-ingurunerik hurbilekoena izanik)? ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK

Page 23: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

23

Aiginger, K. (2006): “Competitiveness: from a dangerous obssesion to a welfare creating ability with positive externalities” en Journal of Industry, Competition and Trade, 6(2), 161-77. Aiginger, K. y Firgo, M. (2015): “Regional Competitiveness Under New Perspectives”, en WWWforEurope Policy Paper series nº 26. Aranguren, M.J. y Wilson, J.R. (2010): “Rethinking Territorial Competitiveness: What does it mean for a place to be “competitive” en Estudios Empresariales, nº 134, pp54-62, San Sebastián: Deusto Business School. Audretsch, D.B. (2014): Framework for Strategic Management of Places. Everything in Its Place: Entrepreneurship and the Strategic Management of Cities, Regions and States, Oxford, UK y New York, NY, USA: Oxford University Press. Audretsch, D. B. Menedez, H., Richardson, A. y Mamtora, A. (2017): “The strategic management of places and regional competitiveness “en Huggins, R. y Thompson, P. (eds), Handbook of Regions and Competitiveness. Contemporary Theories and Perspectives on Economic Development, Cheltenham, UK y Northampton, MA, USA: Edward Elgar Publishing. Barnard, Chester I. (1938): The Functions of the Executive. Harvard University Press, Cambridge, MA. Bowen, H. (1953): Social Responsibilities of the Businessman. Harper & Row, New York. Camagni, R. (2017): “Territorial capital, competitiveness and regional development” en Huggins, R. y Thompson, P. (eds), Handbook of Regions and Competitiveness. Contemporary Theories and Perspectives on Economic Development, Cheltenham, UK y Northampton, MA, USA: Edward Elgar Publishing. Canadian Index of Wellbeing (2016): How are Canadians Really Doing? The 2016 CIW National Report. Waterloo, ON: Canadian Index of Wellbeing and University of Waterloo. Carr, N. (2011): “Superficiales. ¿Qué está haciendo Internet con nuestras mentes?”, Madrid: Taurus.

Santillana Ediciones Generales, S.L.

Chesbrough, Henry W. (2013): Open Innovation: The New Imperative for Creating and Profiting from

Technology. Boston, MA: Harvard Business School Press.

Cipolla, C. M. (2008): “Allegro ma non troppo”, Biblioteca de bolsillo, Editorial Crítica, S.L., Barcelona.

Clark, J. M. (1939): Social Control of Business, New York: McGrawHill. Courlet, C. y Soulange, B. (1995): “Industrial dynamics and territorial space” en Entrepreneurship and Regional Development, 7, 285-307. Duranton, G. y Puga, D. (2013): “The growth of cities” en CEMFI Working Paper No. 1308, Madrid: CEMFI. Francois, P. y Zabojnik, J. (2005): “Trust, social capital and economic development” en Journal of the European Economic Association, 3 (1), 51-94. Garofoli, G. (2002): “Local development in Europe: theorical models and international compaisons” en European Urban and Regional Studies, 9(3), 225-39. Hägerstrand, T. (1970):"What about people in regional science?" en Papers of the Regional Science Association. 24 (1): 6–21, doi:10.1007/BF01936872. Harrison, J. S., y Freeman, R. E. (1999): “Stakeholders, social responsibility, and performance: Empirical evidence and theoretical perspectives” en Academy of management Journal, 42(5), 479-485.

Page 24: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

24

Hobson, J.A. (1901): The Social Problem: Life and Work, London: James Nisbet. Hodgson, G.M. (2013): From Pleasure Machines to Moral Communities. An Evolutionary Economics without Homo Economicus, Chicago y London: The University of Chicago Press. Huggins, R. (2003): “Creating a UK competitiveness index: regional and local bencharking”, Regional Studies, 37 (1), 89-96. Huggins, R. y Thompson, P. (2012): “Well-being and competitiveness: are the two linked at a place-based level?” en Cambridge Journal of Regions, Economy and Society, 5 (1), 45-60. Huggins, R., Izushi, H., Prokop, D. y Thompson, P. (2014): The Global Competitiveness of Regions, Abingdon, UK y New York, NY USA: Routledge. Huggins, R. y Thompson, P. (2017): “Introducing regional competitiveness and development: contemporary theories and perspectives” en Huggins, R. y Thompson, P. (eds), Handbook of Regions and Competitiveness. Contemporary Theories and Perspectives on Economic Development, Cheltenham, UK y Northampton, MA, USA: Edward Elgar Publishing. Kreps, T. J. (1940): Measurement of the social performance of business in ‘An investigation of concentration of economic power for temporary national economic committee (Monograph No. 7). Washington DC, US Government Printing Office. ISO 690. Krugman, P. (1991): Geography and Trade, Cambridge, MA USA: MIT Press. Laloux, F. (2015): Reinventar las organizaciones. Cómo crear organizaciones inspiradas en el siguiente estadio de la conciencia humana, Barcelona: Arpa editores. Larrea, J.L. (2010): “Teoría (imperfecta) de la innovación”, Madrid: Ediciones Pirámide-Grupo Anaya,

S.A.

Larrea, J.L. (2012): “En busca del emprendedor de la mano de la innovación” en Boletín de Estudios

Económicos, nº 205, Vol. LXVII de abril de 2012, Bilbao: Asociación de Licenciados en Ciencias

Económicas por la Universidad Comercial de Deusto.

Larrea, J.L. (2013): Innovación, crisis y relevo generacional, Lección de entrada como Amigo de Número en la RSBAP, impartida el 31 de mayo en Azkoitia, publicada en Nuevos Extractos, publicación de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 2013, Donostia-San Sebastián: RSBAP. Larrea, J.L. (2017): “Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la universidad. Aprendizajes desde la experiencia vital” en Colección Tesis Doctorales de Orkestra, Donostia-SanSebastián: Orkestra. Instituto Vasco de Competitividad-Fundación Deusto. Larrea, J.L. (2018): Cambio de paradigma. Documento de trabajo, pendiente de publicación.

Lawson, C. y Lorenz, E. (1999): “Colective learning, tacit knowledge and regional innovative capacty” en Regional Studies, 33, 305-17. Mackay, CH. (2008): “Delirios multitudinarios. La manía de los tulipanes y otros mercados enloquecidos”,

Barcelona: Editorial Milrazones.

Maillat, D. (1998): “Innovative milieux and new generations of regional policies” en Entrepreneurship and Regional Development, 10, 1-16. Marks, R.B. (2007): Los orígenes del mundo moderno. Una nueva visión. Barcelona: Editorial Crítica S.L.

Moulaert, F., y Mehmood, A. (2010): “Spaces of social innovation” en A. Pike, A. Rodriguez-Pose, & J. Tomaney(Eds.), A handbook of local and regional development (pp. 212–225). London: Routledge.

Page 25: LEHIAKORTASUNARI BURUZKO IKUSPEGI BERRIAK...Beharbada horregatik da zaila kontzeptu hori eremu geografikoetarako erabiltzea, enpresetarako erabili beharrean (Aranguren eta Wilson,

25

Nooteboom, B. (2000): Learning and innovation in organizations and economies. Oxford: Oxford University Press. Obschonka, M., Schmitt-Rodermund, E., Silbereisen, R.K., Gosling, S.D. y Potter, J. (2013): “The regional distribution and correlates of an entrepreneurship-prone personality profile in the United States, Germany and the United Kingdom: a socioecological perspective” en Journal of Personality and Social Psychology, 105 (1), 104-22. Orkestra (2017): Informe de Competitividad del País Vasco 2017. ¿Y mañana? Donostia-San Sebastián: Orkestra. Instituto Vasco de Competitividad-Fundación Deusto. Porter, M.E. (1990): The competitive Advantage of Nations, New York, NY,USA: Free Press. Porter, M.E. y Kramer, M.R. (2011): Creating shared value. Harvard Business Review 89 (1/2), 62 a 77. Rifkin, J. (2014): La sociedad del coste marginal cero. El internet de las cosas, el procomún colaborativo y el eclipse del capitalismo. Barcelona: Espasa Libros, S.L.U. Social Progress Imperative (2017): Social Progress Index 2017, by Porter,M.E., Stern, S. y Green, M., Washington, DC: Social Progress Imperative . Stiglitz, J.E. (2013): The Price of Inequality, London: Penguin. Stiglitz, J.E., Sen, A. y Fitoussi, J-P. (2013): Medir nuestras vidas. Las limitaciones del PIB como indicador de progreso, Barcelona: RBA Libros, S.A. Stimson, R., Stough, R.R. y Salazar, W. (2011): Leadership and Institutions in Regional Endogenous Development, Cheltenham, UK y Northampton, MA; USA: Edward Elgar Publishing. Storper, M. (1997): The Regional World: Territorial Development in a Global Economy, London, UK y New York, NY, USA: Guilford. Tubadji, A. (2013): “Culture-based development– culture and institutions:development in the regions of Europe”en Society Systems Science, 5 (4), 355-91.