GURASOENDAKO ALDIZKARIA - BergaraAurten, berrikuntza bezala, haur eta gazte-entzako eskaintza...

12
16. ALEA 2008ko Ekaina Bergarako Udaleko Gizarte Ongizateko Prebentziorako Zerbitzua GURASOENDAKO ALDIZKARIA aurrera begira Bergarako Udaletxea

Transcript of GURASOENDAKO ALDIZKARIA - BergaraAurten, berrikuntza bezala, haur eta gazte-entzako eskaintza...

16. A

LEA

2008

ko

Ek

ain

a

Bergarako Udaleko Gizarte Ongizateko Prebentziorako Zerbitzua

GURASOENDAKOALDIZKARIAaurrera begira

Bergarako Udaletxea

22 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

a u r k i b i d e a :

4-5 orrialdeak: 0-5 urtera ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ADIN

HAUETAN HASTEN BADIRA,ESTIMULAGARRIAK ETA MOTIBAGARRIAK

DIRA?

6-7 orrialdeak: 6-11 urteraSEME-ALABAK ZIGORTU EGIN BEHAR DITUGU?

8-9 orrialdeak: GURASOEN GALDERAK

10-11 orrialdeak: 12-18 urteraKANNABIS-ARI BURUZKO INFORMAZIOA

ETA ARRISKUAK

Aurten artikuluen egileak:ETXADI.

Familia-Psikologia Unibertsitate-ZentroaJuan Luis Martín Ayala Doktorea

Ainhoa Manzano Fernández Doktorea

Laguntzaileak:

• Bergarako Udal Euskara Zerbitzua

• Bergarako Udal Artxiboa

• Bergarako Udaleko Hezitzailea

• Bergarako Udaleko Hezkuntza teknikaria

• Kale hezitzaileak

• Aranzadi ikastola

• Mariaren Lagundia ikastola

• San Martín ikastola

• Ipintza institutua

• Berrigara

• Lea Artibaiko Amankomunazgoa

• Jardun Euskera Elkartea

• Xipizaro Ludoteka

Maketazio eta inpresioa: KOH diseinu grafikoaeta inpresio digitala

Egilea: Bergarako Gizarte

Zerbitzuen Departamenduko

Prebentziorako zerbitzua

San Martin Agirre plaza, 1

20570 Bergara

Tlf: 943779126 • Faxa: 943779182

E-maila: [email protected]

Babesleak:

GURASOENDAKO ALDIZKARIAaurrera begira

Bergarako Udala

Juan Luis Martín Ayala DoktoreaAinhoa Manzano Fernández Doktorea

ETXADI“Familientzako orientazio psikologikoa”

ZERBITZUA

• Ostegunero 2 ordu: 11:00-12:00 / 16:00-17:00 • Telefonoz: 94 405 15 49• Postaz idatzita: ETXADI. Maximo Agirre 18 bis,

5. pisua. 10.dptoa. 48011 BILBO• Internet bidez idatzita: www.bergara.net • www.etxadi.org

Prebentzioaren inguruan, gurasoei zuzendutako hainbat zerbitzu:

“Aurrera begira” aldizkaria interneten: www.bergara.net

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 33

GU

RASO

END

AK

O A

LDIZ

KA

RIA

Uda gainean dugun honetan, haur etagazteak oporrak izango dituzte 2-3 hilabe-tez. Ondorioz, beraien denbora librerakoasti gehiago izango dute, norberak nahiduena egin, ondo pasatu eta gozatzeko.Baina ondo pasatzeaz gain, eskolaz kanpoeta aisialdian antolatutako egitasmoekbestelako helburuak sustatzeko aukera ereeskaintzen dute. Bergaran ere izango dahorretarako aukera, jarraian herriko era-kunde eta elkarteek antolatutako ekintzakaurkezten dira.

XIPIZARO- UDALEKU IREKIAK 2008Ainhoa Dominguez, Xipizaro-ko langileaHelburuak: Euskara lantzea, harremanaksendotzea, natura errespetatzea, ondopasatzea, elkar errespetatzea...Nori zuzendua: 1994. urtean jaiotakoetatik2005. urtean jaiotakoetaraino.Data: Ekainaren 30tik uztailaren 24ra.Ordutegia: 1994-2004 tarte honetan jaiota-koak (HH1-DBHII): Goizeko 10:00tatik13:00etara.2005ean jaiotakoak: Goizeko 10:30etikeguerdiko 12:30era.Egitaraua: Kanpo irteerak, kirolak, jolasak,mendi irteerak...Tokia: Ipintza institutuan, 1994-2004 tarteanjaiotakoak.Agorrosin ekintza gunean "ludotekan",2005ean jaiotakoak.

UDAL KIROL ESKAINTZA 2008KO UDARAKOUnai Asurmendi, Udaleko Kirol teknikariaAurten, berrikuntza bezala, haur eta gazte-entzako eskaintza hezkuntza etapakaantolatu da. Arrazoiak bi dira: aurten etxe-ko postontzi bidez beharrean, eskolenbidez zuzendu dira ikasleengana eta bestealdetik eta garrantzitsuena, heziketa fisiko-aren ikuspuntutik, ekintzak ikasleei egokitu-ko zaizkiela eta ez alderantziz.Informazio gehiagorako deitu UdaletxekoKirol Zerbitzura, tlf: 943779767.

JARDUN EUSKARA ELKARTEA.KOSTA ALA KOSTA udaleku ibiltariaItsaso Mendizabal, Jardun-eko langileaBergarako gaztetxoen artean azken urtee-tan modan jarri da lokalak alokatu etaberaien denbora librea bertan pasatzea.Horrela batez ere beraien inguru hurbilare-kin erlazionatzen dira eta, horren ondorioz,gizartean beraien presentzia eta partehar-tzea gutxitu direla nabari da. Beraz, gazte-en bizi ohiturak aldatu direla kontuan har-tuta, Arrasateko Txatxilipurdi elkartearekinbatera gazteentzako udarako egitasmoberezia antolatu dugu.Helburua: euskararen erabilera sustatuzondo pasatu eta jende berria ezagutzea.Nori zuzendua: 14-16 urteko gazteentzakoData: Uztailaren 3tik 10eraEgitaraua: gazteentzako udarako alterna-tiba ezberdin bat izango da, Gipuzkoa etaBizkaiko kosta ezagutzeko aukera parega-bea izango dute. Egonaldia hainbat herri-tako kanpinetan izango da eta gaineraleku bakoitzean kirol ekintzak tartekatukodira.

SARRERA

HAUR ETA GAZTEENTZAKO UDAKO ESKAINTZA

au

rre

ra b

eg

ira

Internet

Eskolaz kanpoko jarduerek familiakez bezalako elkarbizitza eskaintzendiete huarrei Eskolaz kanpoko jar-duerak umearen formakuntza inte-gralerako beharrezkoak direnakdira, eta beti ez dira hezkuntza zen-troan eskaintzen.

Horregatik da hain inportanteagurasoen funtzioa umeari adin txi-kietatik laguntzeko bere interesaketa eskolaz kanpo jarduerak gara-tzen. Umeak gelan jadanik eginduen jardueraren batean interesberezia azaltzen badu, esaterako,abestu, dantza egin, marraztu, hiz-kuntzaren batekin hasi edo kirolzehatz bat, komenigarria izan dai-teke bere adinera egokitutako pro-grama bat bilatzea, interes horigaratzeko eta umeak aurrerajarraitu dezan.

Haurren gaitasunen garapenaindartzeaz gain, kurrikulumetik kan-poko jarduerek autoestima indar-tzen dute eta garapen sozialerako

aukerak eskaintzen dituzte: umeek,antzeko interesak dituzten umeekinjarduera horietan parte hartzean,euren sare soziala zabaltzen dute.

Abantaila horiek aintzakotzat hartuarren, kontuan izan behar dugu,era berean, ez ditugula seme-ala-bak gehiegi “presionatu” behar.Inportanteena da familiak ez ahaz-tea zein den mota honetako jar-dueren aspekturik garrantzitsuena,hau da dibertitzea.

Hainbat izan daitezke honetarakoaukera ematen duten arloak.

Musikaren aurrean umeek sentsibili-tate handiarekin erantzuten dutetxikitatik. 2 urterekin entzuten dituz-ten abestiak dantzatu eta abesteagustatzen zaie. Ia ume guztientzat,abestea musika irakaskuntzakolehen forma da: ahotsa ume guz-tiek landu dezaketen tresna da.Taldean abestea asko gustatzenzaie jarduera soziala delako eta,

gainera, euren akatsak ez direlakonabaritzen. Orokorrean, koro bate-an abesten duten umeek eskolanentzuteko eta arreta mantentzekogaitasun handiagoak izan ohi dituz-te.

Hurrengoak dira hezkuntza musika-laren abantailak:

• Entzumen musikala garatzen du,eta horrek musikaren munduan sar-tzea errazten du, eguneroko bizi-tzako soinuak bereizten lagunduz.

• Espresio artistikoa errazten du.

• Mugimendua aurreikusi, antolatueta sinkronizatzen laguntzen du.Dantza egitea, txaloak jotzea edoabesti baten erritmora ibiltzea errit-moa eta mugimendua lantzendituzten ariketak dira.

• Abestia musika-tresna batekinlaguntzeak ukimena estimulatzendu.

• Irudimena eta gaitasun sortzaileaindartzen du. Abesti baten letraaldatzea edo gure etxea, eguneroegiten duguna edo guri buruzkogauzak asmatzea dibertigarria da.

• Oroimena indartzen du. Egituralinguistiko batzuk musikarekin bate-ra hobeto finkatzen dira gurememorian.

• Hizkuntza arazoen tratamenduanlaguntzen du. Ume batzuek ahos-kapen arazoak edo beste hizkuntzaarazo batzuk dituzte. Abestiei esker,zailtasun horiek landu egiten dira.

• Emozioak kanporatzen laguntzendu.

• Besteekiko harreman sozialakerrazten ditu. Beste umeekin abes-terakoan, gure seme-alabek berekideekin erlazionatzen ikasten dute.

44 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

00ttiikk 55 uurrtteerraa

00ttiikk

55 uurrttee

rraa

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ADINHAUETAN HASTEN BADIRA, ESTIMULAGARRIAK

ETA MOTIBAGARRIAK DIRA?

Internet

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 55

EESSKKOOLLAAZZ KKAANNPPOOKKOO JJAARRDDUUEERRAAKK AADDIINN HHAAUUEETTAANN HHAASSTTEENN BBAADDIIRRAA,,

EESSTTIIMMUULLAAGGAARRRR IIAAKK EETTAA MMOOTTIIBBAAGGAARRRR IIAAKK DDII RRAA??

00ttii

kk 55 uurrttee

rraa

Kirolaren praktikari dagokionez,ume guztiek ikasten dute ibiltzen,korrika egiten eta salto egiten,baina txikitatik ariketa fisikoa erraz-ten bada, hobeto ibiliko dira, azka-rrago korrika egingo dute etaaltuago salto egingo dute. Etalaguntza pixka bat, material apro-posak eta entrenamenduarekin,jolasteko, ariketa egiteko eta diber-titzeko dituzten aukerak anitzakdira… eta euren osasunerako onu-rak kontaezinak.

Kirola ariketa fisikoa baino gehiagoda eta, ondo erakusten bada etaumearen interesen arabera, osoohitura onuragarria izan daiteke.Gurasoak kontziente izan behardira haurtzaroan kirola egiten ezduten umeek segur aski helduakdirenean ere ez dutela egingo.

Umeen ariketa fisikoa psikomotrizi-tatea, koordinazioa eta laguntasu-na lantzeko erabiltzen da. 3 urteta-tik 5 urtetara, umeak jolasaren adi-nean daude, baina euren gorputzaoraindik ez dago prest potentziamuskularreko ariketarik egiteko.Adin horretan ariketa fisikoa jolase-an oinarritzen da eta honako haue-tan oinarritu behar da:

• Agilitatea, oreka, indarra… lortze-ko enfasia jarri. • Lehiakortasuna ekidin eta talde-kideekiko laguntasuna indartu.

• Hasieratik jakinarazi inportanteakirol bat praktikatzea dela, ez txa-peldun izatea.• Dibertitu.

Hizkuntzen praktikari dagokionez,txikitatik hastearen onurak kontae-zinak dira:

• Intelektualak: Hizkuntza bat bainogehiago ezagutzeak gaitasun inte-lektualak areagotzen ditu. Umeelebidunek malgutasun mentalhandiagoa eduki dezakete.

• Pertsonalak: Umeak bere buruanduen segurtasuna indartzen du,

momentu bakoitzean behar duenhizkuntza libreki erabiltzeko gaitasu-na ezagutuz.

• Sozialak: Komunikatzeko poten-tzial handiagoa errazten da, jendegehiagorekin erlazionatzeko gaita-sun handiagoa edukitzeagatik.

Elebidunak edo eleanitzak direnumeei laguntza eskaintzeko ikus-puntu desberdinak daude. Osogarrantzitsua da, dena den, umeeimomentu bakoitzerako hizkuntzazehatz bat eskaintzea, hizkuntzabakoitza ezagutzeko garrantziauler dezaten.

La mayor parte de los estu-dios sobre niños/as que seinician en las actividadesextraescolares desde la pri-mera infancia demuestranque pueden rendir mejoren las actividades escola-res y acuden al centro edu-cativo con mayor regulari-dad que los/las niños/asque no toman parte entales actividades, lo cual sedebe, en parte, a que lesayudan a desarrollar la per-severancia, la responsabili-dad y la independencia.

Internet

Internet

66 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

6tik 11 urtera

6tik

11 urtera

Gurasoek lagundu egin behar dieteseme-alabei haiek ezarritako mugaeta arauak bereizten. Haurrak ongiporta daitezen lortzea zaila izanarren, beti ez da hain gogorra.

Gurasoen zigorrak erasokortasun fisi-ko edo ahozkoaren bidez onartezi-nak dira, izan ere, umearentzat por-taera erasokorraren eredu dira.Umea eredu honetaz inguratua bizibada, egoera gatazkatsuei era era-sokorrean erantzuteko joera hartukodu.

Seme-alabak positiboki errefortza-tuaz zigortuaz baino gehiago lortzenda. Honek ez du esan nahi ez dago-ela zigortu beharrik. Zigorra arrazio-nalki erabili behar da umearen por-taera hobetzeko, gure egoera animi-koa kontuan hartu gabe. Gure buruakontrolatu behar dugu umea kontro-latu ahal izateko. Zigorra ez da

oihuen bidez aplikatu behar, horrekgure portaera negatiboa dela adie-razten duelako, eta horrek portaeraonartezin bat indartuko du. Haurreiegoera gatazkatsu bat konpontzekooihukatu behar dugula erakustenbadiegu, ez dugu arazoa konpondu-ko.

Behar ez bezala erabilitako zigorrakbeldurra, intimidazioa eta erasokor-tasuna balidatzen ditu, gatazkakkonpontzeko metodo onargarritzathartuz. Bestalde, zigorrak sumisioa(haurrak beldurra du) edo errebeldiasor dezake (haurrak autoritateareki-ko amorrua sentitzen du). Era bere-an, guraso eta seme-alaben artekokomunikazioa bertan behera uztendu, esaterako, egoera ondo ulertze-ko eta umeak alternatibak aurkitze-ko komunikazio bat.

Horregatik, garrantzitsua da, guraso-

ek zigorrak jartzen dituztenean, ego-era horietan jarraitu beharreko jarrai-bide batzuk gogoratzea:

1.- Era arrazionalean eta sistematiko-ki erabili behar da, umearen portae-ra hobetzeko. Ez da gure egoera ani-mikoaren menpe egon behar, baiziketa gertatutako portaeraren arabe-ra.

2.- Zigorra ezartzerakoan, ez errietaegin, ez oihukatu, horrek gure jarreranegatiboa dela azaltzen baitu etaportaera onartezinak indartzen baiti-tu.

3.- Umearengandik ez dugu aitzakia-rik edo promesarik onartu behar.

4.- Zigorra aplikatu baino lehen,umea ohartarazi behar da.

5.- Zigor motak eta zigorra aurkezte-

SEME-ALABAK ZIGORTU EGIN BEHAR DITUGU?

Internet

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 77

Seme-alabak zigortu egin behar ditugu?

6tik

11 urtera

ko moduak haurrak erantzun emo-zional gogorrak ematea ekidin behardute.

6.- Zigorra ezezko bat denean, hasie-ratik era irmo eta behin-behinezkoanegin behar da.

7.- Zigorra portaera alternatiboekinkonbinatu behar da, umeari egoerazehatz batean portaera onargarriakbereizten lagunduko diotenak.

8.- Ez da itxaron behar umeak porta-era erasokor guztiak azaldu arte zigorbat ezartzeko, hasieratik egin beharda.

9.- Komenigarria da zigorraren apli-kazioak denbora, energia eta hel-duarentzat molestia gutxi behar iza-tea.

Laburbilduz, portaera desegokiadesagertu eta egokia lortzen saiatze-an datza. Gogoratu behar da alda-ketak ez direla egun batetik besteragertatuko eta egoera bakoitza ume-aren ezaugarrietara egokitu beharkodela.

Hurrengo akzioak ere kontuan hartubehar dira:

• Portaera gatazkatsuetatik arretakendu eta umearen arreta-fokuaaldatu, errieta egin ordez. Batzuetan,portaera zehatz batengatik gehiegierrieta egiteak errefortzu bezalabalio du, umea helduen arreta bila-tzen ari bada. Esaterako, umeak ezdu bazkaltzen eta errieta egiten zaio,platera aldatzen zaio, berarekin eser-tzen dira… Momentu horretan bera-ren zain daude eta hori da beraknahi duena. Portaera horri jaramonikegiten ez bazaio, ez dugu erraztukohorrela jarraitzea.

• Portaera positiboa denean, arretaeskaini: umea laudatu, bere jarrera-gatik poza azaldu. Horrela, errefortzupositiboa lortzen da eta horrek etorki-zunean portaera hori errepikatzealortuko du.

• Egoera gatazkatsuak aurreikusi etaumea horietatik aldendu, esaterako,beste ume bat jo behar badu, egoe-ra horretatik aldendu eta leku asper-garriago batera eraman, bere porta-era aldatu arte.

• Berarentzat eredu izan. Umeekikasteko imitazioa erabiltzen dute,horrela portaerak erraz ikasten dituz-te, bai positiboak baita negatiboak

ere, esaterako, oihu eginez hitz egi-tea, hitz gordinak esatea, besteekinondo portatzea, etab.

• Bere gaitasunen barnean, arike-taren bateko arduradun bihurtu etalortzen duenean umea laudatu,erdia bakarrik egiten badu ere.Esaterako, bere kabuz arropa janz-tea. Garrantzitsua da egunerokojarduerEtan haurraren autonomiaindartzea: jantzi, bazkaldu, bainatu,gauzak bildu… Lehendabizi, eraku-tsiz eta geroago, umea laudatuzeta aurrera jarraitu dezan estimula-tuz.

• Ez erabili beldurra nahi ez diren por-taerak kontrolatzeko. Beldurrak ume-aren akzioa berehala gelditzen du,baina azkenean umea oso beldurtiaizango da eta ez ditu jardueraberriak garatuko.

• Errieta egin behar diozuenean,afekturekin egin eta ez erabili “ez zai-tut maite” bezalako esaldiak; horrenordez, esaiozue “maite zaitut, bainahaserre nago”. Umeak gure afektuamomentu txarretan ere antzemanbehar du; horrek umea ziur sentiara-ziko du eta helduengan konfiantzahandituko du.

Internet

El establecimiento de nor-mas y límites en la convi-vencia con los/as hijos/ases fundamental para queel/la niño/a aprenda avivir en sociedad y sepa loque se espera de él/ella.Hay que mostrarle quéconductas son admisiblesy cuáles debe suprimir. Lapareja debe estar deacuerdo delante delniño/a para evitar su des-concierto, ya que cuandoaparecen discrepanciaséste/a no sabe a qué ate-nerse. Las normas debenrespetarse en todas las cir-cunstancias y estados deánimo, incluso si hay visitao se está cansado/a, perovisto como algo positivo ysin enfados.

88 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA88 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

1) Bi seme ditut: bata 3 urtekoa etabestea 18 hilabetekoa.

Zaharrenak haur eskolan edo ikasizuen “tonto” hitza eta behin eta berri-ro esatea gustatzen zaio. Nirekinhaserretzen bada, “tonto” esaten dit,eta bere anaiari gauza bera. Atzokalean ezagun batzuekin topatu etaberaiek duten bi urteko semeari ere“tonto” deitu zion. Ez dakit nola joka-tu portaera honen aurrean, denetarikfrogatu dut-eta.

Estrategiak ezagutu baino lehen,garrantzitsua da hurrengoa gogora-tzea:

• 2-4 urtekin, haurrei nahi dutenaegitea gustatzen zaie, baina hezi-keta arauak ezagutzen hasten dira.Irakatsi dizkiegun gizarte arauakgogoratzen hasten dira (haienartean, ez iraintzea), nahiz etaoraindik praktikan jartzeko gai ezizan.

• 4-5 urtekin, ohitura onetaz kontzien-teagoak dira (esaterako, jendea ezdela iraindu behar eta horrelakoak),helduentzat atseginak izatea gustu-ko dutelako. Batzuetan, gizabideonak edukitzeagatik sariak esperodituzte eta gehiegi nabarmentzendituzte.

Kasu honetarako estrategia komeni-garriak hurrengoak izan daitezke:

• “Tonto” esaten duenean, umeaarreta-gune ez bihurtu.

• Horretarako, araua jakinarazikozaio, lasaitasunez eta haserrea azal-du gabe, baina tinkotasunarekin: “ezdeitu “tonto” ume/heldu horri, ezzaio gustatzen eta zuri ere ez litzaizu-ke gustatuko eta”.

• Hori esan eta gero, posible daumea “tonto, tonto, tonto...” esatenjarraitzea. Araua azalduta dago,baina berriro errepikatuko zaio;ondoren momentu horrekin lotutakobeste edozein aspekturi buruz arretadeituko zaio, esaterako, distrakziomodura: “Begiratu!! Ikusi duzu pasaden kotxea? Goazen ikustera, ziurgustatuko zaizula...”.

• Distrakzio elementua erabiltzen daarau hori ikas dezan interesatzen zai-gulako, “tonto” hitza bera hurrengoharremanean oinarrizko portaerabihurtu gabe.

• Araua denboran zehar mantendubehar da, nahiz eta egun bateanbat-batean berriro ere “tonto” esanarren, froga modura edo.

2) Urte biko umeak esnea eskatzendu goizetan, behin eta berriz.

Eman ala ez? Batzuetan, gosaltzenduen bitartean pailazoak ikustea ereeskatzen dit.

Kasu honetan, garrantzitsuena dagurasoek zuen seme-alabak, bereadinaren arabera, edan dezakeenesne kantitatea jakitea (pediatrare-kin kontsultatu). Umeei ez diegu utzibehar momentu zehatz batean nahiduten zerbait mugarik gabe eskatzen(agian, esne gehiago eskatzen dizuepailazoak ikusten jarraitu ahal izate-ko).Bestalde, gosaria edo beste jatordueibeharrezko garrantzia eskaini beharzaie, eta momentu horietan gutxie-neko arau batzuk errespetatu behardirela jakin, esaterako, telebista ezikusi, ez jolastu edota ez diskutitu.Elikadura on bat ez da bakarrikumeak hartuko dituen elikagaienkantitate eta kalitatea kontrolatzea,baizik eta bazkalordua gatazka, xan-tai edo bestelako distrakziorik gabedisfrutatzea, momentu hauek atsegi-nak izan daitezen saiatuz.

3) 13 urteko seme bat daukagueta azkenaldian izugarrizko

aldaketa gertatu da, bai bereportaeran eta baita gurekin erla-

GURASOEN GALDERAK

GURASOEN GALDERAK

Internet

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 99

zionatzeko eran ere. Portaeradesafiatzailea azaltzen du etajartzen dizkiogun zigorrei axola-gabetasunez erantzuten die.Berarekin hitz egiten saiatu gara,baina adostasun batera heldugarela uste dugunean, berriro ereezustean hartzen gaitu, desafioeginez. Egoera hau geroz etalarriago eta sarriago ematen daeta, horregatik, egoera honiaurre egiten laguntzea nahigenuke.

Nerabezaroa umea izatetik helduaizatera pasatzeko prozesua da.Etapa horretan, haurtzaroaren lasai-tasuna bukatzen da, identitatearenbilaketa eta pertsonalitatearen hel-dutasunari paso emateko. Baina,edozein prozesuk bezala, etapahonek denbora bat behar du etanerabea, denbora horretan zehar,haurtzaroaren eta heldutasunarenartean mugituko da.

Beraz, zuen seme nerabearekin trata-tzeko kontseilu batzuk hurrengoakizan daitezke:

1. Ez hartu nerabearen izaera zerbaitpertsonal bezala.

2. Gazteari modu positiboan entzun.

3. Familiek muga arrazoituak ezartze-ko beharra dute.

4. Sekretuak eduki ditzan errespetatu.

5. Berarentzat eredu ona izaten saia-tu, gurasoak berarentzat oso errefe-rentzia garrantzitsua baitzarete.

Seme-alabei komunikatzeko garran-tzizkoa den hori esateko aukera ego-kia edukitzea beharrezkoa da, hauda, elkarrizketa egoerak eman behardira. Eta elkarrizketak esan nahi duhitz egitea eta entzuten jakitea, ezhitz egitea bakarrik. Elkarrizketakseme-alaben konfidantza errefortza-tu dezan, beharrezkoa da ondoren-goa:

• Seme-alabak benetan kontuanhartzea, eta ez tratatu guk orain delaasko dakizkigun gauzak kontatzendituzten azpiko gizakiak izango balirabezalaxe.

• Komenigarria da ez aprobetxatzeaegoera errieta egiteko.

• Arretaz entzun esplikatu edo galde-tu nahi digutena.

• Beraiei interesatzen zaienari buruzere hitz egin.

Zuen kasurako, hurrengoa gogora-tzea inportantea da:

• Zuen semeak momentu zehatzbatean egiten duenarekin irainduta

ez sentitu: ez da zerbait pertsonala,nahastuta sentitzen delako izan dai-teke, besterik ez.

• Zuen semearen arazoak norbere-tzat ez hartu: utzi berak bere bizitzamaneia eta bere erabakiak harditzan, baina erabaki hauek beste-engan eraginik izan ez dezatelaeskatuz.

• “Harmonian” bizitzeko beharrezkomuga eta arauak berarekin ezarri.Honek, elkarbizitza erraztuko du.Halere, gerta daiteke noizbehinka zer-bait lortzeko zuei erronkak botatzea.

• Ez hartu pentsatu gabeko eraba-kiak, eta ez onartu alde aurretik egin-dakorik. Baretasuna, pazientzia,gogoeta...; araua ezarri eta, geroa-go, tinkotasunez jokatu.

• Bere zakarkeriek ez zaituzte haserre-tu behar; izan ere, nahi duena lortze-ko zuek manipulatu eta menperatze-ko modua baino ez dira (nahiz eta,batzuetan, beraiek ere ez jakin horihorrela dela).

• Dena den, guraso bezala, komeni-garria da zuen semearekiko interesaez galtzea, ezusteko aldaketak sortuarren.

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 99

GURASOEN GALDERAK

GURASOEN GALDERAK

Oharra: zure zalantzak erantzunak izatea nahi baduzu, ondoko eran egin dezakezu:Prebentziorako Zerbitzura telefonoz deituta edota E-maila idatzi eta erantzuna hurrengoatalean argitaratuko dugu. • Telf.: 943 77 91 26 • E-maila: [email protected].

Internet

Internet

Ez dago formula magikorik gureseme-alaba nerabeek sustantziakkontsumitzea ekiditeko. Nerabebakoitza desberdina da. Seme-ala-bekin drogei buruz hitz egiteak ez duezertarako balio, euren mundu emo-zionalera hurbiltzen ez bagara etabehar/nahi dutenean euren guraso-en laguntza izango dutela antzema-ten ez badute.

Kannabisaren erabilera terapeutikoaezagutzen hasi da (gaixotasun neu-rologikoak, traumatismoentzat…),baina populazio osasuntsuan epelabur eta epe luzera dituen ondoriofisiko eta psikikoak ez dira hain eza-gunak; izan ere, drogen arteanazken hau “fama hoberena” duenaizan ohi da.

Gazteak erasan errazagoak diradroga hau eta beste droga batzuen

kontsumorako, lortzeko erraztasuna-gatik ez ezik adinarekin lotutakoezaugarriengatik ere. Nerabezaroadrogekin esperimentazioa erraztenduen etapa bat izan daiteke.Zurgarriak ez direla pentsatzen dute(beraiei ez zaiela ezer gertatuko ustedute) eta horrek sustantzia arrisku-tsuak probatzera bultza dezake gaz-tea, kontrolatzen duela eta arazorikez dagoeneko sentsazioarekin.

Kannabisaren kontsumoa horrelakoaizan daiteke:• Erabilera: Ondorio negatiborik sor-tzen ez duen kontsumoa, normaleanerabiltzen ez delako edo hartutakokantitateak oso txikiak direlako.• Ohitura: Errepikatutako kontsumoa,dosiaren gehikuntza gertatu ezarren, dependentzia sor dezakeena.• Abusua: Gehiegizko erabilera edoerabilera desegokia.

Orokorrean, kannabisa kontsumitze-an nerabeak erabilera eta abusua-ren artean mugitzen dira. Egoerahorietan, gurasoak kannabisarenarriskuei buruz informatuak egon dai-tezke eta, era berean, seme-alabeiere informazioa eskaini, baina kon-tuan hartuta drogei buruz hitz egite-ak ez duela ezertarako balio lehen-dabizi euren mundu emozionalerahurbiltzen ez bagara. Nahi edobehar dutenean helduekin kontatudezaketela jakinarazteak heldutasu-nerako trantsizioa erraztu dezake.

Kannabisa 3 formatan aurkeztu dai-teke:• Marihuana, maria edo belarra:mordoskak, loreak, hostoak eta zur-toin birrinduak dira. THC (bere printzi-pio aktiboa: tetrahidrocannabinol)kantitatea %5-10 artean dauka.• Hatxisa, erretxina edo kostoa: lan-

1100 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA1100 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

12tik - 18 urtera

12TIK

-18

URTERA

KANNABIS-ARI BURUZKO INFORMAZIOAETA ARRISKUAK

Internet

dareak jariatutako erretxinatik sortu-tako pasta. THC kantitatea %1-20artean.• Hatxis olioa: erretxina eta disolba-garri baten artean sortutako kon-tzentratu likido bat da. Honek THC%85eraino eduki dezake.

Kannabisaren ondorio garrantzitsue-nak dira:• Fisikoak: bihotz taupaden azelera-zioa (takikardia) eta tentsio arteriala-ren igoera, gosea (batez ere gozo-kiena), logure- sentsazioa, ahoalehortzea eta egarria, indar muskula-rra eta koordinazio motorea galtzea,begien gorritzea…• Psikikoak: • Erlaxazio sentimenduak, soziabilita-tea, hitz egiteko gogoa, inhibizioengalera, denak barregarria dirudi,zentzuak areagotzen dira, hau da,koloreak eta musika biziago sentitzendira, denbora luzatzen da… edotadistantzia, gorputz irudia eta denbo-raren zentzua distortsionatu daitezke,antsietatea, hitz egiteko zailtasunak,apatia eta gaixotasun mentaletara-ko predisposizioa duten pertsonekgaixotasun hauek garatzen bukatudezakete.• Dosi handiekin edo hasten ari diren

kontsumitzaileetan psikosi toxikoaager daiteke, ikara, depresioa,antsietatea eta paranoiak bezalakosintomekin.• Gaztetan ohikoa da sindromeamotivacional deritzona, apatia,regresioa, haurkeria, bizieran erlaxa-zioa, ikasketa edo lanekiko intereseza… hau da, eguneroko motibazio-en galera.

Kontsumitzen duten gazteek paira-tzen dituzten kaleteek gurasoei ezdiete balio seme-alaben kontsumoaekiditeko. Gurasoek gogoratubehar dute euren seme-alabek zer-gatik kontsumitzen duten kannabi-sa:

• Kuriositatez, probatu nahi dute.• Taldearen presio sentitzen dutelako eta onarpena irabazi nahi dutela-ko. • Ihes egiteko, errefusatuak edo ez-ulertuak sentitzen direlako.• Helduak sentitzeko.• Axolagabekeriagatik. Izango dituz-ten kalteen kontzientziarik ez dute. • Edo familia autoritarioetan, gura-soei kontra egiteko besterik ez.Horregatik, doktrinak ematea edodebekatzea ez dira taktika onak.

Honako hauk izango lirateke guraso-ek kontutan hartu beharrekoak:

• Gazteak bere gurasoen eskutikjakiteak erretzera bultzatu dezakete-la eta agian tentazio bat izangodela, eta gurasoak ez direla bertanegongo hori ekiditeko. Horregatik,jakin behar du kontsumitzea debe-katuko dion bakarra bera izangodela eta presio sozialagatik (lagu-nak, iragarkiak...) ez dela erraza izan-go uko egitea.• Gurasoek kontsumoari eta bereondorioei buruz informatu eta hitzegin behar dute.• Argi gelditu behar da probatzenduena ez dela drogazale bat, bainaprobatzen jarraitzen badute, ohitukodirela eta orduan dependiente iza-tera heldu daitezkeela.• Gazteak porroari “ezetz” esatekoinformazioa behar du, pertsonalkionuragarria eta txarra dena balora-tzeko, eta ez helduek debekatzendiotelako. Kannabisa erretzeko arris-kua ekiditeko esfortzua berak eginbeharko du bere kabuz, ez kanpokodebekuagatik.• Seme-alaben aurrean eredu onakizan behar dugu alkohola, tabakoaeta abarren erabilerarekiko

Las iniciativas actualessobre el cannabis estándirigidas por campañasque ayudan a los jóvenesa tener más informaciónen caso de que consu-man y a prevenir el consu-mo si aún no se hacomenzado. El cannabisse considera una drogadepresora y alucinógena,aunque hay consumido-res/as que manifiestanque les estimula y despier-ta. Y es que los efectosdependerán de numero-sos factores, tales cómo elestado de ánimo, consu-mo en grupo o solitario,frecuencia del consumo,dosis utilizada…

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 1111AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 1111

12tik

-18

urtera

Kannabis-ari buruzko informazioa eta arriskuak

Internet

aurrera begira

aurrera begira

23:30ak dira eta amak behingoz laga-tzeko esan dio. Berak ez du nahi, betinahi izan du lanak eginda eramatea.Eta inoiz ez da erraza izan, izan ere,gehienetan etxean bukatu behar izanditu beste ikaskideek eskolan garaizbukatzen zituzten kopiak, idazlanak etadiktaketak.

Amesgaizto hau lehen hezkuntzakolehen ikasturtean hasi zen. Ezinezkoazitzaion hotsekin lotutako behin etaberriz aurrean jartzen zizkioten ikur haieiantzik ematea, Gurasoek gogoan dituz-te igandetako tripako minak eta loakhartzeko zailtasunak. Saiatu ziren lasaihartzen, ez kezkatzen, euren alaba “hel-duko zela” pentsatzen baitzuten.Bigarren ikasturte bukaeran irakurketasilabikoa zuen, sarritan hizkiak alderantzi-katuz akatsak egin eta testuak ulertzekozailtasun larriak zituen.

Matematika arrazonamenduan ongimoldatu zen beti, baina biderketa-tau-lak buruz ikastea lortzeko hamaikak etabi pasatu zituen.

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. ikasturtee-tan bere idazmenak eskasa jarraitzenzuen izaten, ortografi akats askorekin.Trazu zikin samarrak zituenez, lan ugarierrepikatu behar izan zituen “aurkezpentxar” edo "interes falta”gatik.

Hitzik gabeko adimen-testek batez bes-tekotik gorako puntuazioak islatzen zituz-ten. Nerearen famili ingurukoen etsipe-nak konponbidea bilatzera eramanzituen. Pertzepzio, psikomotrizitate etaemozioen ikuspuntuetatik egin zen lan.Baina alferrik. Urteak aurrera ahala, nes-katilaren autoestimua ahulduz doa.

Gurasoek honezkero ez dakite zer egin.Zalantzan dabiltza ea zer puntutarainojarraitu behar duten neska presionatzen,exijitzen eta profesionalengana erama-ten.

Nerea dislexiko da. Nerearen kasuak dis-lexia zer den ulertzen lagunduko digu,nire ustez,. Dislexia esaterakoan hauxeulertzen dugu: “irakurketa eta idazketa-rekin lotutako trebetasun linguistikoetaneragina duen zailtasun adierazgarri etairaunkorra da; bereziki eragiten dubereizte fonologikoan, epe motzekooroimenean, dekodifikazioan, sekuen-tzializazio fonologikoan eta hizkien ezau-garrien pertzepzioan. Dislexiaren seinale-ak hauexek dira: irakurketa automatiza-ziorako zailtasuna, irakurrizko ulermeneskasa eta ortografiako zein aritmetika-kalkuluetarako arazoak; eta hau gizarte-eta hezkuntza-inguru eta adimen nor-maleko umeengan. Ziur aski dislexia da neska-mutikoen arte-an maizago ematen den arazo neuro-psikologikoa, herritarren % 5-10eko pre-balentziaz. Maila ezberdinak agertzendira: epe motzean gainditzeko modukoarazotxoetatik hasi eta eremu ezberdi-netan eragiten duen zailtasun larriraino.

Zorionez Nerearentzat eta egoera berabizi duten neska-mutikoentzat, gauregun aurreko urteetan baino askoz eregehiago ezagutzen dugu irakur-idazke-tako prozesu kognitiboei buruz.Prozesatze kognitiboa hobeto ulertzeariesker, gero eta eraginkorragoak izangaitezke dislexiaren errehabilitazioan.

Mundu osoko aditu guztiek bat egitendute esatean diagnostiko goiztiarrabehar beharrezkoa dela. Konprobatuta

dago dislexiko baten eboluzioa eta pro-nostikoa askoz ere positiboago izangodela goiz hartzen badugu.

Arazoa dago 4 -6 urte bitartean diag-nostiko bat ematea arte bat dela.Ezberdindu egin beharko ditugu irakur-ketan hasteko beharrezko baldintzak ezdituen umea (kontzientzia fonologikoa,laneko memoria operatiboa eta entzu-meneko lexikoa) eta dislexia-motakoarazoak dituena. Lehenengoa "irakurletxar”tzat sailkatu genezake, eta bigarre-nak izango luke dislexia-motako irakur-keta-arazoko diagnostikoa. Sarritan,kasu bietan heldutasun arazoei lepora-tzen zaizkie zailtasunak. Gomendioa iza-ten da denbora aurrera joaten laga-tzea, heldutasuna iristen joan arte.

Protokolo berriak garatzeko laneandabiltza, adin txikietan dislexia antzema-tean aplikatu ahal izateko.

Pronostikoa umearen eboluzioak marka-tuko digu. Tratamenduak luzeak izatendira, eta behar beharrezkoa da lanera-ko koordinazioa izatea ikastetxe, familiaeta espezialistaren artean.

Baina arazoaren ezagupenean aurrera-pen berriak daude, errehabilitaziorakotresna berriak garatu dira, eta hainbattalde (hezkuntza ingurukoak eta elkarte-ak) eta administrazioa inplikatu dira. etahorregatik naiz baikor. Aurreko urteetandislexia arazo ikusezina zela ematenzuen, baina horiek igaro ondoren, gauregun, adimeneko ahalmen zein ahal-men pertsonal itzelak dituzten ume geroeta gehiagok ez dituzte mugatzen eurenahalmen guzti horiek irakur-idazketakoarazoengatik.

DISLEXIA EZAGUTZEN

Eduardo Herrera CanteraPsikologian lizentziatua

Bizkaiko Dislexia Elkarteko (DISLEBI) laguntzaile eta aholkularia