Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte · PDF file 2 Dokumentu...

Click here to load reader

  • date post

    19-Apr-2020
  • Category

    Documents

  • view

    5
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte · PDF file 2 Dokumentu...

  • 2 Dokumentu zientifiko-tekniko motak

    Lehenengo aldizkari zientifikoekin, ordura arte ikertzaileek beren artean gutunak, liburuxkak, liburuak, etab. trukatzeko zuten ohitura ordezkatu zuten.

    1665ean Philosophical Transactions eta Journal des Sçavants agertu ziren.

    Zergatik du nahiago ikertzaile batek aldizkari zientifikoetan argitaratzea?

  • 3

    Argitaratzen da…

    Aurkikuntzen lehentasuna aldarrikatzeko.

    Iragazki lana egiten duelako argitasuna, garrantzia,

    originaltasuna eta zientifikotasuna bermatzerako orduan.

    Horrela jakintza publiko eta adostuaren corpusari ekarpena

    egiten zaiolako.

    Dokumentu zientifiko-tekniko motak

  • 4

    • Ikerketa • Testuaren prestaketa

    Artikulu zientifikoa

    • Onarpena • Ukoa • Egilearentzako

    oharrak

    Peer review • Komunitate

    zientifikoari jakitera ematea

    • Aipuak eta aitorpena

    Argitalpena

    Ikertzailea Ohargilea Aldizkari zientifikoa

    Dokumentu zientifiko-tekniko motak

  • 5

    Liburuak Aldizkari zientifikoak Biltzarrak

    Tesiak Arau teknikoak Patenteak

    Txosten teknikoak

    Interneteko dokumentuak

    Dokumentu zientifiko-tekniko motak

  • 6

    LIBURUAK

    Alor zientifiko edo akademikoan, liburuak oinarrizko informazio iturria dira. Giza eta gizarte zientzien esparruan beharbada ezagutza zientifikoa zabaltzeko iturri nagusia izaten jarraitzen dute.

    Liburu bat idatzi eta argitaratzeko denbora behar da. Ez dira beti iturri egokiena gaurkotasun handiagoa duten gaietarako edo eguneratze handiagoa eskatzen duten gaietarako.

    Inprimatutako liburu tradizionalarekin batera, gero eta ohikoagoa da formatu digitalean ere inprimatzea, batez ere esparru zientifiko- teknikoetan. NUPeko Liburutegian liburu askoren testu osoak daude eskuragarri formatu elektronikoan.

    Liburuak bilatzeko: • NUPeko liburutegiko

    katalogoa • NUPeko liburutegiko

    liburu-e • REBIUN • ISBN • Google Books • Argitaletxe eta

    liburu-dendetako katalogoak (Iberlibro, Casa del Libro, Amazon)

    Liburu zientifikoa monografikoa izaten da gaiari dagokionez, eta zenbait espezialistak gai horretan burututako lankidetzaren emaitza izaten da.

    Dokumentu zientifiko-tekniko motak

    https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac http://guias-tematicas.unavarra.es/sp/subjects/databases.php?letter=bytype&type=Portales-de-e-libros http://catalogo.rebiun.org/ http://www.mcu.es/webISBN http://books.google.com/ http://www.iberlibro.com/ http://www.casadellibro.com/ http://www.amazon.es/

  • 7

    ALDIZKARI ZIENTIFIKOAK

    Aldizkari zientifikoak dira, gaur egun, ezagutza zientifikoa zabaltzeko modurik garrantzitsuena.

    Ikerketa zientifikoaren azken aurrerapenak jasotzen dituzte eta nahitaezkoak dira lantzen dugun edozein arlo zientifikotan eguneratuta egoteko.

    Aldizkari zientifikoen artikuluak arloko espezialisten berrikuspen prozesu batetik pasa dira (referee system edo kidekoen arteko berrikuspen sistema).

    Informazioa fidagarria da, jatorrizko ikerketa baten emaitza.

    Dokumentu zientifiko-tekniko motak

  • 8

    ALDIZKARI ZIENTIFIKOAK

    Artikuluek egitura homogeneo bat izaten dute; laburpena, gaiaren egoeraren azterketa, metodologia, ondorioak, etab. dutelarik.

    Argitaratze-prozesua liburuena baino lasterragoa da, eta, horrenbertzez, eguneratze maila handiagoa da. Baina ez bata ez bertzea ez dira azken orduko albisteetarako bide egokienak.

    Egileak dagozkien eremuko ikertzaile espezialistak dira, eta hori agertzeko, beraien izenak eta sinestamenduak ematen dira.

    Ilustrazio, testu, grafiko, estatistikak, etab. erabiltzen dituzte laguntza gisa. Ikerketa dokumentatzen duen bibliografia daukate.

    Dokumentu zientifiko-tekniko motak

  • 9

    ALDIZKARI ZIENTIFIKOAK

    Gai jakin bati buruz zein artikulu argitaratu diren bilatzeko, datu- baseak erabiltzen dira, ordainpekoak normalean, eta milaka aldizkariren edukia aztertzen dute. «Aurkikuntza tresnak» garapen berri bat dira, datu-base askoren edukiak biltzeko. NUPen, tresna hori Sirius da.

    Aldizkari zehatz bat aurkitzeko (NUPeko Liburutegian harpidetuta daukagun egiaztatu) Aldizkarien katalogora joko dugu.

    Artikulu zehatz bat aurkitzeko ere, bere argitaratze datuak ezagutuz gero, Aldizkarien katalogora joko dugu. Bertan argitalpena aurkitu eta proposatzen zaizkigun bitartekoen bidez eskuragarri izanen dugu.

    Dokumentu zientifiko-tekniko motak

    https://biblioteca.unavarra.es/sirius https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?FORM=3&LANG=eu-ES https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?FORM=3&LANG=eu-ES

  • 10

    BILTZARREN ARGITALPENAK •Biltzarrei izen desberdinak ematen zaizkie: biltzar, jardunaldi, bilera, hitzaldi,

    mintegi, symposium... •Eta biltzarren argitalpenak aktak, komunikazioak, txostenak, hitzaldiak,

    proceeding-ak... dira. •Topaketa horietan aurkeztutako dokumentuak informazio iturri garrantzitsua dira.

    Fase goiztiar batean aurkezten dute ikerketa eta nahiz eta bukatuta ez egon, ezta biribilduta ere, lehen zertzelada eguneratu bat ematen dute.

    •Aldizkariek ez bezala, oro har, ez dute peer review-aren azterketa zorrotzetik pasa behar.

    •Biltzarretako aktak monografia gisa argitaratzen dira (liburu bat). Biltzar egonkortuetan, argitalpena aldizkako argitalpena izaten da (aldizkari bat). Eta kasu askotan ez dira argitaratzen, baina webean laburpenak edo aurkezpenak ager daitezke.

    •Zailagoa da gai jakin bat zein komunikazio edo txostenek aztertzen duten aurkitzea artikuluak lokalizatzea baino. Datu-baseek ez dituzte biltzarretako aktak husten, edo hustuketa arras selektiboa egiten dute.

    •Bertze arazo bat da, interesatzen zaigun txostenaren datuak ditugunean, zaila dela dokumentua lortzea. Biltzarren argitalpenak aldizkari zientifikoak baino askoz ere murritzagoak eta aurkitzeko zailagoak dira.

    Dokumentu zientifiko-tekniko motak

  • 11

    • Doktorego tesiek eta bertze lan akademiko batzuek, Ikasketa Amaierako Lanek (IAL) erraterako, ikerketak lan eta proiektuen emaitzak jasotzen dituzte irakaskuntza gradu bat lortzeko helburuarekin.

    • Tesia nahitaezkoa da doktore titulua lortzeko, eta informazio iturri garrantzitsua izan daiteke. Aztergai duen gaiaren egoera sakonki ikertu eta ekarpen berriak egiten ditu. Tesiaren kopia bat ikertzaileak doktore titulua lortu duen unibertsitateko liburutegian gordailutzen da. Gero eta gehiago, unibertsitateek denendako eskuragarri jartzen dituzte onlineko gordailu digitalak.

    • Ikasketa Amaierako Lanak beharrezkoak dira edozein gradu edo master osatzeko. Titulazioarekin lotutako gai bati buruzko lanak dira, ikasle batek irakasle baten zuzendaritzapean egindakoak. Lan hauek ez dira argitaratzen, eta oro har dagozkien liburutegi unibertsitarioetan gordailutzen dira.

    • Gai jakin bati buruzko doktorego tesiak bilatzeko, TESEO-ra jo beharko dugu espainiar tesietarako, eta ProQuest Dissertations & Theses-era nazioarteko tesietarako. Gordailu kolektiboak erabiltzeko aurkera dago ere, aipatzearren, Espainiako Recolecta edo Europako OpenAIRE.

    • Lan akademikoak aurkitzeko, haien daturen bat baldin badugu, unibertsitate bakoitzeko katalogo edo gordailuetara jo beharko dugu, edo lehen aipatu ditugun gordailu kolektiboetara.

    TESIAK

    Dokumentu zientifiko-tekniko motak

    https://www.educacion.gob.es/teseo/irGestionarConsulta.do http://search.proquest.com/pqdt http://buscador.recolecta.fecyt.es/advancedSearch.action https://www.openaire.eu/

  • 12

    • “Arau bat borondatezko aplikazioa duen dokumentu bat da, zehaztapen teknikoak dituena esperientziaren eta garapen teknologikoaren emaitzetan oinarrituz. Bere xede den jardueran interesa duten eta parte hartzen duten alderdi guztien adostasunaren emaitza dira arauak. Horrez gain, onartuta dagoen normalizazio erakunde batek onartu behar ditu." (AENOR 2010)

    • "Egun ia edozertarako arauak daude. Arauak lehengaien osaera eta ezaugarriei buruz (plastikoak, altzairuak, zura...), arauak industria produktuei buruz (torlojuak, etxetresna elektrikoak, tresnak...), kontsumo produktuei buruz (jostailuak, altzariak, oinetakoak, elikagaiak...), makineriari, garbiketa zerbitzuei, hirugarren adineko egoitzei eta abarrei buruz.” (AENOR 2010)

    • Arau eta gomendio teknikoek jatorri ezberdin asko izan dezakete: nazioarteko erakundeak (adib. ISO edo IEC); erakunde europarrak (adib. CEN, CENELEC edo ETSI); erakunde espainiarrak (adib. AENOR, DIN edo BSI); nazioarteko erakunde espezializatuak (adib. IEEE, UIT, ASTM)…

    • Titulua eta bere erreferentzia zenbakia erabiliz aipatzen dira arauak. Arau bat identifikatzeko modu errazena bere erreferentzia zenbakia da. Erraterako: UNE 150011:2005. Gestión ambiental. Guía para la evaluación de los costes ambientales. Costes ambientales internos.

    • Arauak, oro har, ez dira doakoak, banan-banan erosi behar dira edo bildumatan, edo arau bildumen harpidedun egin.

    • NUPeko liburutegiak testu osorako sarbidea harpidetuta dauka UNE arau indardunendako (AENOR) eta IEEEko eta UITko arauendako.

    ARAU TEKNIKOAK

    Dokumentu zientifiko-tekniko motak

    http://www.iso.org/ http://www.iec.ch/ http://www.cen.eu/ http://www.cenelec.eu/ http://www.etsi.org/ http://www.aenor.es/ http://www.din.de/en http://www.bsigroup.com/ http://www.ieee.org/ http://www.itu.int/ http://www.ast