5.asteko lehenengo jarduera

4
5.ASTEKO LEHENENGO JARDUERA Bostgarren asteko jarduerari hasiera emateko, eta behin jardueran eskaintzen den web orrialdea ikusita, non PLE ezberdinak agertzen diren, ni neuk aukeratutako PLE-ak honako hauen izan dira: 1. Gretchens Frage - Personal Learning Environment (http://www.flickr.com/photos/gretchensfrage/3379888408/ )

Transcript of 5.asteko lehenengo jarduera

5.ASTEKO LEHENENGO JARDUERA

Bostgarren asteko jarduerari hasiera emateko, eta behin jardueran eskaintzen den web orrialdea ikusita, non PLE ezberdinak agertzen diren, ni neuk aukeratutako PLE-ak honako hauen izan dira:

1. Gretchens Frage - Personal Learning Environment (http://www.flickr.com/photos/gretchensfrage/3379888408/)

2. David Warlick, Personal Learning Network Concept Map (http://landmark-project.com/workshops/personallearningnetwork.htm)

3. Katherine Pisana  (http://www.virtuallyscholastic.com/wp-

content/uploads/2009/07/my-ple.png)

Hasteko, esan beharra daukat, PLE hauetan fijatu egin naizela, nahiko

bisualak eta txukunak direlako. Askotan, PLE bat egiterako orduan

informazio pila jartzeko beharra sentitzen dugu, hortaz, PLE-a

eraikitzerakoan nahaste itzela suertatzen da. Beraz, honako ple hauek

nahiko positiboak eta baliagarriak direlakoan nago.

Lehenengo PLE-an ikus dezakegu nola teknologia berriak erabili ordez,

eskuz eginda dagoela, horrek nire atentzioa eskuratu egin du eta.

Lehenengo lan honek nahiko argi azalduta agertzen da, alde batetik, RRS-ak

aipatzen ditu, beste batetik @home etab. PLE honen oinarria bada, eskura

dituen baliabide teknologiak sailkatzea eta horretarako irizpide ezberdinak

erabiltzen ditu, aurretik aipatutakoak, alegia.

Bigarren PLE-ari dagokionez, esan beharra dago, nahiko bisuala dela

ere. Bertan argi eta garbi aurkezten dira, karratu hori batzuen barruan, PLE-

aren antolaketa nolakoa izango den. Horretarako, baliabideak 7 multzo

ezberdinetan sailkatzen ditu eta horietako bakoitzari egokitzen zaion izena

eskaintzen dio. Multzo ezberdin horien barnean dagozkion baliabideak

aipatuta agertzen dira eta horietan sakatuz gero, haiei buruzko informazio

osagarria jakinarazten da.

Hirugarren PLE-a erreparatuz, aipatzekoa da ere, nahiko bisuala eta

ulerterraza dela. Neska batek egindako PLE-a da eta argazkian ikus

dezakegun moduan, erdian ple hitzak kokatzen du eta bere ple-a osatzen

duten baliabide guztiak erdian dagoen elipsearen inguruan kokatuta

agertzen dira ez soilik haien izenarekin, baizik eta baliabide horri egokitzen

zaion ikonoarekin ere.

Halaber, gehien gustatu zaidan PLE-a 2.zenbakia egokituta daukana da

(David Warlick, Personal Learning Network Concept Map (http://landmark-

project.com/workshops/personallearningnetwork.htm). Nire ustez oso lan

egokia eta baliagarria da edozein pertsonari PLE bat zer den azaltzeko. Izan

ere, aukeratutako PLE-an informazioa era egoki batean antolatuta dago eta

forma ulerterraz batean agertzen da. Gainera, ple horren bitartez informazio

osagarria lortzeko posibilitatea daukagu, betiere multzo ezberdinak osatzen

dituzten baliabideak sakatuz.

Azkenik, nahiz eta nahiko berritzailea eta originala izan, gutxien gustatu

zaidan PLE-a aipatutako lehenengoa izan da (Gretchens Frage - Personal

Learning Environment

(http://www.flickr.com/photos/gretchensfrage/3379888408/) . Informazioa

nahiko era erakargarria batean aurkezten da baina pazientziaz aztertuz

gero, esan dezakegu zailtasunak sortu daitezkeela interpretatzerako

orduan. Hala ere, ikusi bezain pronto oso erakargarria eta baliagarria iruditu

zait eta.

Orokorrean, eskainitako web orrialdean agertzen diren PLE gehienak nahiko

erabilgarriak eta argiak dira, batzuk beste batzuk baino konplexuagoak,

noski. Beraz, esan dezakegu barietate ezberdina dagoela, eta aukeratzerako

orduan bakoitzaren gustuak agerian uzten ditugula; gure helburuari begira

aukeratuz.