Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura...

18
Haur eta Gazte Literatura 2012, KATALOGO OROKORRA

Transcript of Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura...

Page 1: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

Hau

ret

a Ga

zte

Lite

ratu

ra20

12, K

ATAL

OGO

ORO

KORR

A

Page 2: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

128

12 urtetik aurrera

4

Euskal urtea ohituraz betea

Egilea: Juan Manuel EtxebarriaOrrialdeak: 256Kodea: 075459Adina: 12 urtetik aurrera

Liburu multidisziplinar honetan, euskaldunok gure Amalurreko historia luzean bizitako hainbat eta hainbat ohitura, jai, ospakizun, gertaera, mito, ipuin, esaunda, pasadizu, abesti, esaera, topiko, eta abar luze bat eskeintzen dugu, urteroko egutegia bizi ahala, euskaldunok nor eta zer izan garen gogoratuz, etorkizuneko mundu berrian ere euskaldun zintzoak izaten jarrai dezagun geure betiko euskal nortasunean.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-732

-6

ISBN

(10)

: 84-

8325

-732

-7

Astoa

Egilea: Juan Manuel EtxebarriaOrrialdeak: 128Kodea: 075460Adina: 12-99

Gaurko mundu modernoan, ASTOA, historiara pasatu dela esan daiteke. Baina lurtarron historian zehar astoak bere eginbeharra bete digu.

Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan sartu eta gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen zaizu. Irakurri eta zeuk ikusi.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-820

-0

ISBN

(10)

: 84-

8325

-820

-XEUSKERA BIZITIK bilduma

Euskal Herria garenetik, euskera biziak egin, egiten eta egin ere egingo gaitu euskaldun. Sorrerako euskeratik gaurkora, garaian garaiko eta lekuan lekuko eboluzioak izan arren, euskerak ez du galdu bere jato-rrizko nortasuna. Nortasun horri eusteko, euskera bizirik harako liburu sorta eder hau eskeintzen da euskaldun izan eta euskaraz bizi izaten jarraitzeko etorkizunean.

Euskitz

Egilea: Juan Manuel EtxebarriaOrrialdeak: 80Kodea: 075458Adina: 12 urtetik aurrera

Euskitz, euskaldunon jatorrizko hizkuntza zaharra dugu, gutxienez preindoeuropeoa. Euskaldunontzat garrantzi handienekoa da gure-geure hizkuntza delako eta euskaldun ez direnentzat ere garrantzitsua Europako hizkuntzarik zaharrenetarikoa izanik, oztopoak oztopo, oraindik bizirik eta biziago egoteko bidean dagoelako.

Liburu honetan, Euskitz izenpean, euskararen nondik norakoa kontatzen zaizu baina modu original batean.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-646

-6

ISBN

(10)

: 84-

8325

-646

-0

12 urtetik aurrera (DBH-DBHO) 10.indd 128 23/9/11 13:22:55

Page 3: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

12 u

rtet

ik a

urre

ra

129

Perutxu eta jentila

Egilea: Juan Manuel Etxebarria AyestaMarrazkilaria: LakaMarrazkiak: bi koloretanOrrialdeak: 64Kodea: 075463Adina: 12 urtetik aurrera

Euskal Herria, bere historia luzean zehar, euskaldun izan eta euskaraz bizi izateko, besteak beste, zuhurtasunean oinarritu da. Ipuintxo, esaunda eta mitoz beteriko liburu honetan ere, zuhurtasuna izango da nagusi Perutxuk Jentil gaiztoari irabazteko. IS

BN (1

3): 9

78-8

4-83

25-9

33-7

IS

BN (1

0): 8

4-83

25-9

33-8

Euskal Herriko kondairak

Egilea: Michel CosemMarrazkilariak: François Vincent, Jesse (azala)Itzultzailea: Sabin BarruetabeñaMarrazkiak: zuri beltzezOrrialdeak: 176Kodea: 075457 batua Adina: 12 urtetik aurrera

Liburu honek Michel Cosenek Euskal Herrian zehar bildu zituen hogeita hamarren bat elezahar biltzen ditu. Kontakizun bakoitzari sarreratxoa jarri dio eta mapa batean adierazten digu istorioa non gertatzen den.IS

BN (1

3): 9

78-8

4-83

25-1

84-3

IS

BN (1

0): 8

4-83

25-1

84-1

12 urtetik aurrera (DBH-DBHO) 10.indd 129 23/9/11 13:22:56

Page 4: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

4

130

16 urtetik aurrera

GAILURREAN bilduma

Ipuin-entzulea

Egilea: Aitor AranaOrrialdeak: 144Kodea: 076621Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Itziarrek bere bizitzako ametsa betea du: idazlea da eta gaz-teek gogoko dituzten liburuak argitaratzen ditu. Gazteak ez dira, ordea, irakurtzen dioten bakarrak. Nahikoa izango da Fermin bezalako gizon heldu batengan piztutako miresmena, idazlearen ametsa amesgaizto bihurtzeko.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-463

-9

ISBN

(10)

: 84-

8325

-463

-8

1

Biziak bizilan

Egilea: Juan Manuel EtxebarriaOrrialdeak: 120Kodea: 076622Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Elaberri honetan, amama-iloba batzuen arteko elkarrizketa bidez, gaur bizi dugun belaunaldi-egoera ikus daiteke. Gure artean, hiru belaunaldi bizi gara batera, baina ez lehen bezala, bizimodua aldatuz doalako, gizartearen aldaketa sozio-ekonomiko-politikoak bitarteko.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-464

-6

ISBN

(10)

: 84-

8325

-464

-6

2

Mattin Mottela

Egilea: Jose Mari SatrustegiOrrialdeak: 136Kodea: 076623Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Mitogaien hurbilekoa da norgehiagokan apalak handi-mandia edota ahulak indartsua garaitzen duen kontakizuna. Horrela da munduan zehar.

Ama gabeko haur zital eta totel antzeko mutikoak gizon ospetsu, agintedun, elizgizon eta lapurrak indarkeriarik gabe garaitze soilean datza ipuin hauen interes nagusia.IS

BN (1

3): 9

78-8

4-83

25-4

65-3

IS

BN (1

0): 8

4-83

25-4

65-4

3

12 urtetik aurrera (DBH-DBHO) 10.indd 130 23/9/11 13:22:56

Page 5: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

16 u

rtet

ik a

urre

ra

131

Argazkiei begira

Egilea: Karlos SantistebanOrrialdeak: 152Kodea: 076624Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Anton argazki-album batean agertzen diren irudiei begiratu ahala bere bizitzako hainbat une eta gertaera gogoratzen hasi da. Txikitan primeran pasatu du bere lagunekin eta mundu idealizatu batean murgilduta egon da, baina errealitatea maiz ez dela azalean dirudien bezalakoa, gogorra eta gupidagabea baizik, konturatu da.IS

BN (1

3): 9

78-8

4-83

25-5

01-8

IS

BN (1

0): 8

4-83

25-5

01-4

4

Uso bat gehiago

Egilea: Patxi EzkiagaOrrialdeak: 92Kodea: 076625Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Liburu honetako zatiak mundua gizakorrago egin nahi duten paperezko hartzatxoak dira, banderarik gabeko txalupak, denok barruan daramatzagun kantuen doinuak, nahiko genukeenaren promesak, oraindik krisalidan dauden tximeletak, bultzaka, eguzkia sentitu nahian.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-594

-0

ISBN

(10)

: 84-

8325

-594

-4

5

Hurrengo itsasgoren zain

Egilea: Josu PenadesOrrialdeak: 148Kodea: 076626Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Noraino uste duzu, Soka, berreskuratuko dutela bien arteko adiskidetasuna Graxik eta Izarok? Logela berean egin ote dute lo asteburuan? Kontatuko ote zioten elkarri nirekin egin dutena? Nor aurreratuko zen? Zer aurpegi jarriko zuen besteak? Jode, jode eta jode.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-595

-7

ISBN

(10)

: 84-

8325

-595

-2

6

12 urtetik aurrera (DBH-DBHO) 10.indd 131 23/9/11 13:22:57

Page 6: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

132

16 urtetik aurrera

444

Bost ahizpa

Egilea: Aitor AranaOrrialdeak: 176Kodea: 076629Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Polizi eleberri klasikoen munduan sartuko gaitu egileak eleberri honetan. Elkarrekin ongi moldatzen ez diren bost ahizpa etxetzar batean elkartuko dira aitaren oinordekotza jasotzeko asmoz. Ustekabez ustekabe ibiliko da irakurlea gertakarien hariak harrapatuta, eta bukaera jakiteko irrika sortuko da beragan, hiltzailea nor den asmatzea baino enigma handiagoak dituen eleberri hau irakurtzean.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-882

-8

ISBN

(10)

: 84-

8325

-882

-X

9

Hamaika bizimodu

Egilea: Rafa UgaldeOrrialdeak: 152Kodea: 076628Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Hamar narrazio, hamar egoera, hamar bizimodu; denak benetakoak eta bizimodu bakarraren hamar atal izan daitezkeenak. Baten bat ezagun egingo zaizu, beharbada; inguruko batengan ikusi duzulako edota zeure bizitzaren atal delako, sentitu egin duzulako, zeure haragian igarri.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-742

-5

ISBN

(10)

: 84-

8325

-742

-4

8

Denak du bere prezioa

Egilea: Migel Anjel MintegiOrrialdeak: 288Kodea: 076627Adina: 16 urtetik aurrera. Helduen literatura.

Jaime Ostolazari ez zitzaion burutik pasa emakume eder hark bere apartamentura igotzeko gonbit egin behar zionik. Are gutxiago, txora-txora eginik etxera itzuli zenean, emaztea hilik aurkitu behar zuenik.

Istant batean zerutik infernura igaro zen. Guztiarekin ere, gizajoari ahaztu citación mundu honetan denak duela bere prezioa.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-655

-8

ISBN

(10)

: 84-

8325

-655

-X

7

12 urtetik aurrera (DBH-DBHO) 10.indd 132 23/9/11 13:22:57

Page 7: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

138

Bilduma bereziak

4Imanol Urbieta - Luzea da bidea

Egilea: Andoni EgañaSarrera: Anjel LertxundiKoordinatzailea: Kontxi AizarnaArgazkiak: Imanol Urbietaren artxiboaOrrialdeak: 80Kodea: 076707

Andoni Egañak idatzitako Imanol Urbietaren biografia “gozoa eta beroa”.

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-668

-8

ISBN

(10)

: 84-

8325

-668

-1

Imanol Urbieta - Biri-Biri

Egilea: Imanol UrbietaKoordinatzailea: Kontxi AizarnaGrabaketa: Xirula MirulaKodea: 076708

Imanol Urbietaren milatik gora kantutik berrogeita bost kanta aukeratu ditu Kontxi Aizarnak hiru konpaktutan, Biri-Biri izeneko konpaktu hirukoitzeko bilduman:

• Lehen konpaktuan, Xirula Mirula kantak izenekoan, hasieran ipuin txikiak daukiezan kantak pilatu dira. Konpaktu hau umeak soinuen alde miresgarria ezagutzeko modua daukie.

• Bigarren konpaktuan, Jolaserako kantak izenekoan, eta tituluak berak adierazoten dauan lez, olgetan jarduteko kantak dira.

• Hirugarren konpaktuan, Gabonetako kantak izenekoan, Gabon inguruko herri abestiak eta Imanolek sortutako batzuk batu dira.

IMANOL URBIETA bilduma

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 138 23/9/11 13:25:49

Page 8: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

Bild

uma

bere

ziak

143

HELBURU NAGUSIA: Irakurzaletasuna piztea.

Istorio laburrak eta dibertigarriak, pertsonaia ugariekin.

Irakurtzen hasi berriak diren umeentzat.

Testu laburrak, errazak eta letra larriz idatziak.

Ikastetxeetan ere lantzeko oso aproposak.

4BIDEOJOKOAK

Basajaunen kondaira - CDa

Kodea: 070595

Deiar sorginak basajaunen lagunei sorginkeria bat egin die. Lagun iezaiezu sendagai magikoa aurkitzen. Denbora gutxi geratzen da.

Basajaunen kondaira, euskal mitologian oinarritutako galderen joko dibertigarria da.

DBHko ikasgaiak berrikusteko moduri atseginena; euskara; geografia eta historiako gaiak landuz.

Eguzkiaren uhartea - CDa

Kodea: 070598

2112. urtea heldu da, ozono-geruzak kalte larriak ditu, eta munduko herrialde guztiak urpean geratu dira. Uhartetxo bat besterik ez da geratzen: Eguzkiaren uhartea.

Har ezazu azken lur zati honen agintea, eta lor ezazu ozono-geruza sendatzea! Ez ahaztu ordea, herritarren beharrak asetzeaz, hauteskundeetan garaitu nahi baduzu behintzat...

Windows 98, Millenium, 2000 eta XP-rekin bateragarria.

Jakintsuen bidaia - CDa

Kodea: 070599

Urteetan zehar lurra eta zerua zaborrez betetzen ibili zarete. Gu estralurtarrok, kokoetaraino gaude, eta horregatik planeta txikitzera gatoz.

Baina lasai egon, ez gara horren maltzurrak izango… zuetariko bat gurekin eramango dugu zuen kulturak bizirik iraun dezan.

Munduan zehar galdezka ibili ondoren, konturatu gara, zuok euskaldunok, munduko gizakirik indar-tsuenak, jakintsuenak eta kirolaririk onenak zaretela.

Horregatik erabaki dugu galdera lehiaketa bat prestatzea, irabazleak bere bizitza salbatuko duen nire txapela magikoa irabaziko du.

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 143 23/9/11 13:25:54

Page 9: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

4MULTIMEDIA bilduma

Zer da?

“Multimedia bilduma” formato digitalean egindako liburuen bilduma da, eta gaur egungo irakurleari ikuspegi errealagoa eta interakti-boagoa eskeini nahi dio.

Nori zuzentzen zaio?

“Multimedia bilduma” adin guztietako publikoarentzat da: haurrak, gaztetxoak, gazteak eta pertsona nagusiak. Gainera, minusbaliadun pertsonentzat egokitutako tituluak dauzka.

Egiaren ispilua

Egilea: David LópezKodea: 076712Hizkuntza: bizkaieraAdina: 6 urtetik aurrera

Igoneri gehien gustatzen zaiona beste haur batzuekin parkean jolastea da, baina aurten ez dauka norekin jolastu.

Bere urtebetetze egunean, Igonek desio oso berezia eskatuko du, baina gauzak ez dira berak espero duen moduan aterako.

1

Iratxoen bihurrikeriak

Egilea: Iñaki ZubeldiaKodea: 076713Hizkuntza: batuaAdina: 6 urtetik aurrera

Ipuinen CD honetan iratxo jator eta maitagarriak ezagutuko dituzu. Iratxoen familia hau Anbotoko Mari dama eder eta ahaltsuaren leizezuloan bizi da. Horko iratxo txikiena, Braulio, umeen laguna da. Irakurtzen laguntzeaz gain, mundu berri eta harrigarriak erakutsiko dizkizu izaki txiki horrek.

2

Hauskara

Egilea: Josu PenadesKodea: 076714Hizkuntza: batuaAdina: 10 urtetik aurrera

Inork esan al dizu zoragarria zarela, Hauskara? Beste inori aitortzen ez dizkiodan gauzak aitortzen dizkizut zuri, eta ez dut inolako lotsarik. Zeinen gozagarriak ditudan zurekin emandako uneak!

3

144

Bilduma bereziak

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 144 23/9/11 13:25:54

Page 10: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

Gabonak ipuinetan

Egilea: Juan Manuel EtxebarriaKodea: 076715Hizkuntza: bizkaieraAdina: 10 urtetik aurrera

Ipuinen CD honetan, Euskal Herriko ahoz ahozko tradizio-ipuinen bidez, Kristo aurreko zein ondorengo Eguberri eta Gabon jaien berri ematen da, euskaldunon izakera eta esakera jatorrean oinarrituta.

4

Neska eta Jaungoikoa

Egilea: Aitor AranaKodea: 076716Hizkuntza: bizkaieraAdina: 10 urtetik aurrera

395. urtean Uxuek, hamabi urteko neskatoak, hol zorian zegoen Urtzi ezagutu zuen eta, hasiera-hasieratik, berari laguntzeko prest agertu zen. Aro baten bukaeran eta beste baten hasieran murgilduko gara liburu honen orrietan aurrera egin ahala.

5

Bizkaialdeko ipuin-esaundak

Egilea: Juan Manuel EtxebarriaKodea: 076717Hizkuntza: batuaAdina: 10 urtetik aurrera

Ipuinen CD honetan Bizkaiko 200 ipuin edo esaunda eskaintzen zaizkizu. Ipuin eta esaunda hauen bidez, lurralde honetako euskara aberatsa ezagutu ezeze, bertako biztanleen bizitza-izakera ere ezagutzeko bidean zaude.

6

Bild

uma

bere

ziak

145

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 145 23/9/11 13:25:55

Page 11: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

146

Bilduma bereziak

4TANAK bilduma

Nire Biblia txikia

Egilea: Sarah ToulminMarrazkilaria: Kristina StephensonItzultzailea: Patxi EzkiagaMarrazkiak: koloretanOrrialdeak: 160Kodea: 070503Adina: 6 urtetik aurrera

Bibliako kontakizunik ederrenak, hizkera samurrean haurrentzat egokituak.

ISBN

: 978

-84-

8325

-551

-3

Biblia eta zu

Egilea: Sociedad BíblicaMarrazkilaria: Lise RønnebækItzultzailea: Patxi EzkiagaMarrazkiak: koloretanOrrialdeak: 288Kodea: 070504Adina: 8 urtetik aurrera

Imajina dezakezun kontakizunik zoragarriena. Irudimena garatzeko sortutako marrazkiak. Idazkera poetikoan kontatutako neska-mutilentzat pentsatuta dago, baina… haur-izpiritua duen edonork dezake goza. IS

BN: 9

78-8

4-83

25-5

52-0

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 146 23/9/11 13:25:55

Page 12: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

Bild

uma

bere

ziak

147

4IKAS-IRAKATS bilduma

4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak

Egilea: Maite GaraigordobilMarrazkilaria: Diego JiménezOrrialdeak: 320 Kodea: 075462Liburu honetan 4-12 urte bitarteko haurrentzako kooperazio eta sormen jolasetan oinarritutako lau programaren laburpena aurkezten da. Lan horiek era esperimentalean ebaluatu dira, haurren garapenean duten eragina neurtzeko helburuarekin.

Lan honetan 4 eta 12 urte bitarteko haurrekin egiteko 72 jolas biltzen dira. Jolas horiek bi jolas kategoria handitan daude sartuta:

1) Komunikazio eta jarrera prosozialeko jolasak (komunikazio-kohesio jolasak, laguntza-konfiantza jolasak, kooperazio jolasak).

2) Sormen jolas kooperatiboak (hitzezkoak, dramatikoak, grafiko-figuratiboak, plastiko-eraikitzaileak).

ISBN

(13)

: 978

-84-

8325

-872

-9

ISBN

(10)

: 84-

8325

-872

-2

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 147 23/9/11 13:25:56

Page 13: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

148

Bilduma bereziak

4ERLIJIOEN JAKINDURIA bildumaErlijio handietako idazki fundatzaileak euskal irakurleari eskura jarri nahi dizkio bildumak. Euskararen aspaldiko zorra kitatzera dator.Zalantzarik gabe, gailur-gailurreko obrak ditugu kultura unibertsalean. Gizakiaren betidaniko galderen eta bilaketen, barne-minaren eta argi-senaren lekuko apartak.Kosmosaren eta naturaren harmonia harrigarriari behatuz, ilberrien eta ilbeheren amaigabeko segidari ohartuz, bihotzaren desira gordeak ikertuz, edertasuna miretsiz eta oinazean hunkituz, ipuin zaharrak luzaro hausnartuz, hitzaren sorburu isilari isilik adituz, bideko oinatzak eta argi-printzak bilduz, jakintza handiaren beharrik gabe, Jakinduria handira iritsi ziren. Eta Jakinduria hitz eta idazki bihurtu ziguten, eta hitzak eta idazkiak isiltasunaren atari.Gizakien eta herrien arnasari eutsi diote menderik mende Ekialdetik Mendebaldera. XXI. Mendean ere, zientzia eta teknika guztiak, hain ongarri izanik, ez ditugu aski. Idazkiotako Jakinduria zaharrak, belaunaldien altzoan luzaro umotuak, erakuts diezaguke gaur ere on eta zoriontsu izaten.

Joxe Arregi, Bildumaren koordinatzailea

KoranaMusulmanen liburu sakratua da Korana (“Errezitazioa”). Muhammad Profetak jaso eta hogeita hiru urtez (K.o. 610-632) “errezitatu” zuen errebelazioa biltzen du. Profeta hil eta berehala jarri zuten idatziz.Jatorrizko eta “berezko” Korana arabierazkoa da eta, adituen esa-ne tan, hizkuntz eta estilo-edertasun miresgarria du, itzulpenetan eman ezina.Musulman guztien pentsaera, biziera eta artea eratu du liburu honek, mundu islamiko osoari batasun estua emanez, hizkuntza eta kultura desberdin guztien gainetik. Egunero-egunero irakurtzen, beneratzen, jarraitzen dute mila eta berrehun milioi gizakik Lurreko ia herrialde guztietan. Koranak gidatzen, girotzen eta biltzen die bizitza osoa. Koraneko aleiak xuxur latzen dizkiote belarrira jaio berriari eta hil zorian denari.

ISBN

: 978

-84-

8394

-089

-1

Budaren hitzaHistoria osoan ezagutzen den pertsonaiarik handienetakoa dugu Sidarta Gautama, K.a. V. mendean Indian sortua: Buda, “Argitua”, “Iratzarria”.Gizaki guztion antzera, sufrimenduarekin aurrez aurre topo egin zuen. Eta gizaki guztion antzera galdetu zuen: Nola libratu sufrimendutik? Gizaki gutxik bezala aurkitu zuen bidea, bere baitako argiari jarraituz. Eta izaki guztiekiko gupidaz, sufrimenduaren bihurgune eta korapilo kontaezinak askatzen laguntzeko asmo bikainez, bidea erakutsi zuen: desatxikimendua.Lau Egia Nobleetan bildu zuen desatxikimenduaren jakinduria gorena, eta horixe eskaintzen dizu liburu honek. Budaren irakaspen nagusien bilduma duzu, Nyanatiloka Mahathera (1878-1957) maisu benera-garriak eratua. Budismoko klasiko bilakatu da.Ezin gaurkoago da Budaren hitza Ekialdean nahiz Mendebaldean.

ISBN

: 978

-84-

8394

-090

-7

Dao De JingLao Zi (“irakasle agurgarria”) eman ohi da eskuetan duzun liburuaren autoretzat. K.a. V. mendean bizi izan zen, bizi izan bazen. Liburua bera da inportantea: Dao De Jing, “Bidearen eta Bertutearen liburua”. Labur bezain harrigarria zinez. Munduko hizkuntza gehiene-tara itzulia izan da.Zer da Daoa? “Zeru-lurren hasiera da. Gauza guztien Ama”. “Betidanik gordea da, eta etengabe ageri da”. Baina “hitzez adieraz daitekeen Daoa ez da betiereko Daoa”. Liburu paregabe hau ez duzu espekulazio bihurria. Jakinduria da. Nola bizi? “Jakintsuak ez-eginez egiten du”, “interes propiorik gabe”.Nola bizi? Kosmosaren eta arnasaren bideari jarraituz. Yina eta Yanga elkartuz.Nola bizi? Ura, landare samurra, haur jaio berria bezala izanez. “Bigun eta malguak gogor eta indartsua garaitzen du”.

ISBN

: 978

-84-

8394

-091

-4

1

2

3

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 148 23/9/11 13:25:57

Page 14: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

Bild

uma

bere

ziak

149

AnalektakDuela bi mila eta bostehun urte pasa jaio zen Konfuzio, baina oraindikbizi da. Ez atzoko Txina tradizionalista, ez gaurko Txina modernoa ez dago ulertzerik Maisu handiaren irakaspenak eta eragi na kontuan izan gabe.Bere garaian, zatiketa, gerra eta indarraren legea nagusi ziren feu-dalismo dekadente hartan, bizikidetza harmoniatsuaren giltzarriak erakutsi zituen: elkarren maitasuna, gizatiartasuna, apaltasuna, arlo guztietan neurritasuna, egiazko tradizioarekiko errespetua. Eta ikasketaren eta hezkuntzaren garrantzia azpimarratu zuen aspertu gabe.“Hamabost urte nituenean gogamena ikasketetan jarrita neukan. Hogeita hamarrekin Bidean sendotu nintzen. Berrogei urterekin ez nuen zalantzarik. Berrogeita hamarrekin Zeruko dekretua ezagutzen nuen. Hirurogeirekin nire belarria egia jasotze aldera jarrita zegoen. Hirurogeita hamarrekin, neure gogara joka neza-keen, bide zuzenetik okertu gabe”, esango ditu Analektetan (2,4).

ISBN

: 978

-84-

8394

-221

-5

4

Zen tradizioko idazki hautatuak

Indiatik Txinara eraman zutenean (K.o. V. mendean), budismoa txan bilakatu zen; Txinatik Japoniara jauzi egitean, zen.Zer da zena? Hona zer dioen Bodhidharma monjeak, budismoa Txinara eraman omen zuenak: “Hitzaz haraindiko transmisio berezia; ez da ez hitzetan ez hizkietan oinarritzen; gizakiaren gogoa du jomuga zuzen: nork bere jatorrizko izaera benetakoa ikusi eta iratzartzea, alegia”. Zer da zena? Hona zer dioen Dogen Kigen, XIII. mendeko monje japoniarrak: “Zen bidea ikertzea nork bere burua ikertzea da; nork bere burua ikertzea, nor bere buruaz ahanztea da; nork bere burua ahanztea, izaki guztiek egiaztatua izatea da”.Zen tradizioko testu nagusien bilduma hautatua eskaintzen du liburu honek, aipatu hiru herrialdeotan garatu zen bezala.

ISBN

: 978

-84-

8394

-222

-2

5

Ebanjelio ApokrifoakApokrifo hitzak “ezkutuko” esan nahi zuen lehendabizi: Jesusek bere ikasleetakoren bati emandako irakaspen sekretua adierazten zuen, alegia. Errebelazio pribatu eta gorde gisa aurkezten zaizkigu, hain zuzen ere, ebanjelio gnostikoak, Egiptoko basamortuko hond-artza beroen azpian bi mila urtez gorderik egon direnak. Gero, ordea, eliza nagusiek liturgian erabiltzen zituzten “idazki sakratuen” zerrendan sartzen ez zirenak “faltsu” edo “heretiko” zirela adierazteko erabili zen apokrifo hitza. Nolanahi ere, lehen mendeetako kristautasunaren aniztasun harri-garriaren lekuko ditugu. Jesus historikoari buruz, ez digute erakusten ebanjelio “kanonikoek” erakusten ez diguten ezer, edo apenas ezer. Baina lehen kristau elkarteen teologia eta antolaera zeinen ezberdi-nak ziren, hori bai erakusten digutela, eta nola! Horregatik bakarrik ere mereziko lukete. Benetako perla literarioak eta espiritualak ere badira tartean.

ISBN

: 978

-84-

8394

-223

-9

6

Barneko Liburua (Fihi Ma Fihi)Gizadiak eman duen maisu espiritual handienetakoaz gainera, garai guztietako poeta gorenetakoa da Jalaludin Rumi (Persia, XIII. mendea). Poeta mistikoa, edo mistiko poeta. Eta mistiko poeta dantzaria. Bere prosazko idazkien artean, Barneko Liburua (Fihi Ma Fihi) da agian garrantzizkoena. Irudi eta ipuin ederrez josia dago, usteka bez eta paradoxaz betea. Pasarterik pasarte, elkarrizketarik elkarrizketa, pentsakor jartzen gaitu eta logikaren haria haustera behartzen. Izan ere, «ez ulertzean datza ulermena».Erlijioa hitzez osatua dago, eta beharrezkoak dira hitzak, baina «hitza, bilatzera bultzatzen zaituelako da baliagarri».Mundu guztiko sufi derbitxeek jira-biraka jarraitzen dute dantzan, Rumi maisuak erakutsi zien bezala, den ororen bihotzari begira, den ororen funtsaren bila, hitz eta forma guztiak baino haratago.

ISBN

: 978

-84-

8394

-339

-7

7

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 149 23/9/11 13:25:58

Page 15: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

150

Bilduma bereziak

Bhagavad Gita

Pandutarren eta kurutarren arteko azken guda hastear da Kurukshetra edo Betebeharraren zelaian. Odol-ahaideak eta adiskide minak, aurrez aurre, armada bakoitzaren lerroetatik begi-ratzen diote elkarri. Sarraski fratrizida aurreikusiz, Arjuna printzearen adorea kordokatu egiten da, zalantzak jota. Zer egin? Maisu eta gurdizain duen Krishna Jaunak bere betebeharra zein den gogoraraziko dio Arjuna zintzoari, barne-bakea eta argitasuna berreskuratzen lagunduz. Bhagavad Gitak bi adiskideen arteko elkarrizketa doia jasotzen du, non betierekoak bezain unibertsalak diren galdera handiei erant-zuten zaien: Nor naiz ni? Nondik nator eta nora noa? Zein da nire betebeharra? Nola bizi eta jokatu zuzenki mundu honetan? Zein da nire benetako natura eta zein da nire harremana mundua rekin eta Jainkoarekiko?Garai guztietako literatura erlijiosoaren maisu-lan hau indiar filosofia klasikoaren sintesi yogikoa eta bizitzarako gida praktikoa dugu aldi berean.

ISBN

: 978

-84-

8394

-340

-3

8

Hitz Ezkutuak. Ziurtasunaren Liburua (Kitáb-i-Íqán)

Bahá’u’lláhren idazkietatik behinenetariko bi idazlan ditugu libu-ruki honetan, Hitz Ezkutuak (1858) eta Ziurtasunaren Liburua (1862). Hitz Ezkutuak, esaera moralen bilduma gisa idatzia, Bahá’u’lláhren mezuaren bihotz etikoa dugu. Ziurtasunaren Liburuan, aldiz, Bahá’í Fedearen oinarri doktrinala azaltzen da; erlijioaren funtsaren eta xedearen adierazpen zabala da. Koranetik nahiz Itun Zahar eta Berritik zorroztasun berdinez ateratako aipuen bitartez eginbide bakar eta jarrai baten eragiletzat aurkezten dira Jainkoaren Mezulariak: giza askazia bere gogozko eta moralezko ahaltasunez ohartzeko eginbidea. «Mirabe honek orain hitz santu hauetan gordetzen diren egien hondorik gabeko ozeanoaren tanta bat partekatu nahi du zurekin, bihotz zuhurrek uler ditzaten, beharbada, Santutasun Agerpenen hitzen ondorio eta aipamenak (...)».

ISBN

: 978

-84-

8394

-341

-0

9

Upanishad hautatuak

Upanishadak Indiako testu filosofiko-metafisikoak ditugu, zaha-rrenak K.a. VIII. eta IV. mende ingurukotzat jotzen direlarik. Ezaguera (Veda) sakratuaren bilakaeraren gorena edo burutzea suposatzen dutenez, “ezagueraren gailurra edo amaiera” (vedanta) izenarekin ere ezagutzen dira. Aldi berean, pentsamendu-tradizio konplexu bezain sakon baten hasiera boteretsua eta eraginkorra ere badira gaurdaino.Upanishad hitza “doktrina esoteriko” edo “irakaspen sekretu” zentzuarekin erabili izan bada ere, adierarik zaharrena “sakoneko kidetasun”, “lotura” edo “konexio” da. Horrela, Upanishaden hiz-pide nagusia gizabanakoaren, izadiaren eta absolutuaren arteko harremana dugu. Azken finean, printzipio indibidualaren (atman) eta printzipio kosmikoaren (brahman) arteko funtsezko identitatea aldarrikatzera datoz.

ISBN

: 978

-84-

8394

-328

-1

10

444

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 150 23/9/11 13:25:59

Page 16: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

Bild

uma

bere

ziak

151

Vimalakirtiren Sutra

Vimalakirtiren Irakaspenaren Sutra garraiobide handiko (mahayana) budismoaren altxor nagusietako bat da. Hustasuna (shunyata) edo bitasun-ezaren doktrina eta berau haragiztatzen duen argitza-penaren heroi espirituala (bodhisattva) ditu hizpide nagusi. K.o. II. eta III. mendeen bitartean, Indiatik Txinara sartu zen monje ibiltarien eskutik, bere eragina indartsu sentiaraziko zelarik garai guztietako ekialdeko zirkulu erlijioso, intelektual eta artistikoetan.Jorratzen dituen gaien sakontasunaz gain, kontaketaren estilo dramatiko erakargarria da sutraren arrakastaren arrazoietako bat. Beste bat, bere pertsonaia nagusiaren laikotasuna eta egundoko abilezia: ez da munduan Vimalakirtirekin topo egin eta, haren irakaspenak entzun orduko, bihotza goreneko argitzapen oso eta perfektura bideratuko ez dionik.

ISBN

: 978

-84-

8394

-329

-8

11

Erreforma protestanteetako idazkiak

Europaren historia ez ezik, munduarena ere -eta historia erlijiosoa ez ezik, politikoa ere- sakonki aldatu zuten gertakari erabakigarriak izan ziren Europan XVI. mendean zehar: Erreforma protestanteak. Erromarekiko eta aita santuarekiko menpetasuna hautsiz, kristau-tasunaren iturri ebanjelikoetara jo zuten, besteak beste, Luther, Zwinglio, Calvin eta Müntzer-ek, askatasunaren eta berrikuntzaren egarri, botere politikoen laguntzan baliatuz gehienetan (eta botere politikoekiko morrontza berrian jausiz askotan).Erreforma protestante desberdinak izan ziren garai artega eta bilari hartan, mendebaldeko mundu berri baten atarian: lutherta-rra, kalbindarra, anglikanoa, anabaptista… Liburu lodi asko beharko lirateke Erreforma horietako idazki nagusiak osorik biltzeko. Testu esanguratsuenak bakarrik jaso ditugu, beraz; gutxi batzuk osorik, gehienak atalka.

ISBN

: 978

-84-

8394

-330

-4

12

Zoharraren antologia

Zoharra (“Distira”) XIII. mendeko idazki judu distiragarria da, arameeraz idatzia, zenbait liburukiz osatua. Atal interesgarrienen antologia eskaintzen dugu hemen. Kabala, judaismoko korronte mistiko nagusiaren testu funda-tzailea da Zoharra. Ez da, beraz, literatura erraza; dena hizkera sinbolikoan adierazten da, eta inoiz nahasgarri gerta daiteke. Baina zinez merezi du gogoetaren sakonean murgiltzea eta hariari jarraitzea: Jainkoa, kosmosa, gizakia. “Jainkoa” barrendu ezi-nezko misterio gisa ulertzen du; kosmosa eta bertako errealitate desberdin guztiak hamar “emanazio” edo Sefirot-en bidez sortu ziren, mailaka; giza espiritua jainkozko argiarekin nahiz ilunarekin ha rremanetan dago.Literatura liluragarria da. Azken urteetan, bestalde, berarekiko interesa handituz joan da, bai tradizio mistiko hasidarretik datozen judu ortodoxoen artean eta bai “Aro Berria” deritzanaren eraginez espiritualtasun berri baten bila dabiltzan juduen artean.

ISBN

: 978

-84-

8394

-552

-0

13

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 151 23/9/11 13:25:59

Page 17: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

152

Bilduma bereziak

152

Bilduma bereziak

Patanjali Yoga Sutrak

Gure mendebalde postmodernoan hamaika aldaeratan errotu den Indiako tradizio soteriologiko zaharra dugu yoga. “Soteriologiko” baino, “integratzaile” edota “bateratzaile” hobetsiko dute apika batzuen batzuek. Izan ere, yoga hitzaren adiera nagusia “uztarri” edota “lotura” da, eta “diziplina bati irmoki lotzea” esan nahi du. Horrela, yoga izenpean gorputzaren nahiz gogoaren diziplina-multzo zabala biltzen da.Yoga Sutrak idazkia yogaren ikuskera teoriko-praktikoa maisuki laburbiltzen duen funtsezko testu kanonikoa da. K.o. II. eta III. mendeen artean idatzia beranduenez, legendazko Patanjali dela-koaren jeinuari egozten zaio. Honek gizaldietan distilaturiko jaki-turia yogako oparoa berrehun bat aforismo motz bezain trinkotan artikulatu zuen. Beraien hizpide nagusia: nola atera giza-gogoa ohiko nahasmenetik eta bere jatorrizko argitasunera itzuli. Azken batean, Patanjaliren Yoga Sutrak obra honek bere buruaren aska-penaz arduratua dagoen edozeinentzat ezinbesteko meditazio-gida dirau, antzina bezala egun ere.

ISBN

: 978

-84-

8394

-553

-7

14

Talmudaren antologia

Azken bi mila urteetako judaismoan, Biblia bera bezain garrantzi-tsua da Talmuda, hots, Bibliaren irakurketaren irakurketa, interpre-tazioaren interpretazioa.Erromatarrek Jerusalemgo tenplu bikaina suntsitu zutenean (K.o.70ean), hondamendi larria eraldaketa erlijioso sakon baterako abagune bihurtu zuten errabino edo maisu juduek: tenpluko kul-tuaren ordez, Bibliaren irakurketa eta interpretazioa bilakatu zen erlijioaren ardatz; apaizak desagertu egin ziren eta errabinoak bilakatu erlijioaren gidari. Eta errabinoek horixe egin zuten harrez-kero menderik mende: idatzia eta esana behin eta berriro irakurri, esanahi zaharretan berriak bilatu, arauak eguneratu.Errabino horiek I. mendetik VI.era bitartean ahoz aho emandako irakaspenak jaso zituen Talmudak dozena bat inguru liburukitan. Literatura ugari bezain aberats honen antologia eskaintzen dugu hemen. Gogoeta sakon eta istorio nahiz ipuin txit interesgarri asko aurkituko dituzu bertan.

ISBN

: 978

-84-

8394

-554

-4

15

Ibaizabal argitaletxeak Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatearekin bultzatzen du egitasmo hau, alegia: munduko erlijio nagusietako zenbait “idatzi sakratu” euskaratzea eta argitaratzea.Juduen eta kristauen Biblia ez da egitasmo honetan sartzen, bai baitugu euskaraz dagoeneko.Ahal den neurrian, jatorrizko hizkuntzetatik itzuliko dira idazkiak, edo jatorrizko hizkuntza ezagutzen duen norbaitek berrikusiko ditu.

444

BILDUMA BEREZIAK 10.indd 152 23/9/11 13:26:00

Page 18: Lehen irakurleak (HH) 10Astoa pertsonaitzat hartu den liburu honen bidez, munduko kultura ezberdinetako, mito, esaera, fabula, istorio, alegia, ipuin, esaunda, abesti eta abarretan

Haur eta Gazte Literatura 2012

Hau

r et

a Ga

zte

Lite

ratu

ra 2

012,

KAT

ALO

GO O

ROKO

RRA

KATALOGO AZALA_2011.indd 1 23/9/11 13:16:31