Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak ... Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren...

Click here to load reader

  • date post

    09-Aug-2020
  • Category

    Documents

  • view

    12
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak ... Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren...

  • Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

  • Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

    20-21 ikasturtea 1

    1. Sarrera “Baduzue lotatik esnatzeko garaia” (Efesoarrei

    13,11) Ikasturte berri bat hastera goaz. Goiburu berri bat eta horrekin erronka berri bat. Probintzia Maristak ikasturte honetan lantzeko eskaintzen dugun goiburu bateratuak ardatz nagusi hauxe edukiko du: guztion etxearen zaintza. Gure planetaren zaintza, ingurumena, iraunkortasuna, kutsaduraren eta basamortutzearen aurkako borroka, birziklapena, gure itsasoen ardura, etab. dira ikasturtean zehar gure lana gidatuko duten elementuetako batzuk. “Esnatu” hitzak gogoraraziko digu hil hauetan itzarrik egon behar dugula eta gainera geure ingurunean gertatzen den guztiari adi eta erne, bereziki gure munduaren zaintzari dagokion guztian. Esnatuko gara? Frantzisko Aita Santuak azken urte hauetan egin dituen mintzaldietako askotan denoi eskatu izan digu, bereziki gazteei, erne egoteko. “Sofako Kristauak”, hau da, alferrak eta nagiak ez izateko eskatzen digu “ez garelako mundu honetara etorri ́ patxadan´ bizitzera, geure arrastoa uztera baizik” . Kristauak badaki zoriona “ez datzala lokarturik edo drogaturik ibiltzean”, norbere burua besteei ematean baizik. Alegia, sofatik altxa, “oinetakoak jantzi, eta sekula amestu ez genituen bideetan zehar ibili, Jainkoak, non aurkituko genuen adierazteko irakatsi zigun bideari jarraiki: gose eta egarri denaren baitan, biluziaren, gaixoaren, presoaren baitan, etorkinaren edo bakardadean aurkitzen denaren baitan” Ez al da esnatzeko benetako deiadarra? Etengabe ari gara gure planetari, gure herrialdeari gure hiriari, itsasoetan pilatzen diren plastikoei buruzko informazioak jasotzen. Erabakiak hartzen dira gure hirietako kutsadurari aurre egiteko, birziklapena sustatzeko kanpainak egiten dira, baina, nahikoa al da? Lozorrotik esnatu eta lanari ekiteko garaia dugu. Pila bat eskaintza dauzkagu, hurbilekoak eta errazak, mundu iraunkorrago baten alde lan egitera gonbidatzen gaituztenak. Onartzeko prest?

    Ingurumenaren zaintza

    Era berean, 2019ko Kreazioaren Zaintzaren alde Otoitz egiteko Mundu Egunerako Mezuan, Frantzisko Aita Santuak gogorarazten zigunez: “dena ederra da Jainkoaren begietan, eta gizakiari eskaini zion kreazioa zaindu zezan”. Baina, jarraitzen du. “zoritxarrez, gizakiak opari horri eman dion erantzuna beti markatu izan du bekatuak, bere autonomiaren hesiak, edukitzeko eta ustiatzeko gutiziak”. Bai, Aita Santuak argi adierazten duenez: “Egoismoak eta interesek bihurtu dute kreazioa –elkartzeko eta harremanetarako gune izan behar zukeena– norgehiagoka eta borrokagune”. Ezin gaitezke itxaroten lo geratu. Munduak gure eskuak behar ditu. Bestalde, Frantziskok gogorarazten du zeinen garrantzitsua den gobernuek beren borondate politikoa erakustea eta behingoz neurri zehatzak ezartzea ahalik azkarren negutegi efektua duten gasen zero igorpen lortzeko eta tenperatura globalaren igoera mantentzeko industriaurreko mailarekiko 1,5 ºC-tan. Parisko Hitzarmeneko helburuen arabera. “Kristau sinestun bakoitzak, giza familiako kide bakoitzak lagun dezake denok besarkatzen gaituen sarea ehuntzeko hari mehe baina

  • Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

    20-21 ikasturtea 2

    ezinbesteko horren ekarpena eginez. Eta kreazioaren zaintzan “partaide eta erantzule” senti gaitezen eskatzen digu, “otoitzaren eta konpromisoaren” bidez. Zeren horrela egiten badugu, Jainkoak, bizitzaren maitale denak, behar dugun “ausardia” emango baitigu ongiaren alde lan egiteko, besteak has daitezen zain egon gabe, eta beranduegi izan baino lehen”. os. Etorkizuna iraunkorra izango da edo ez da etorkizunik izango

    “Erritmo honetan jarraitzen badugu planeta bat ez da nahikoa izango. 2050ean 9.000 milioi biztanle izango gara munduan. %80 hirietan biziko gara, horietako %50 oraindik eraikitzeko daudenak. Hondakinen produkzioa %70 gehituko da gaurtik 2025era bitartean, dio Daniel Callejak, Europar Batzordeko Ingurumenaren zuzendari nagusia. Erronka ekologiko honen aurrean, ezin gaitezke lo geratu, nahitaezko dugu esnatzea eta zerbait egin beharra daukagulako kontzientzia hartzea. Segur aski “beste era batera kontsumitzen” hasi beharko dugu. Ez dago atzera martxarik. Iraunkortasuna helburu nagusietako bat da gaur egun planetak jasaten duen krisialdi ekologiko larriari aurre egiteko. Espainiar estatuan hiriko hondakinen %29a birziklatzen da. Europako batez bestekoa, berriz, %45ekoa da. Adituen arabera, ez dira inondik inora lortuko Europar Batasunak 2020rako jarri zituen helburuak: herrialde guztiek %50a birziklatzea. Espainian alferrik galtzen diren elikagaien %50a etxebizitzetan gauzatzen da. Guztira 7,7 milioi tona botatzen dira urtean (12.000 milioi euroren baliokidea). Europar Batzordeak kopuru horiek 2030erako erdira murriztu daitezen nahi du. Espainiar bakoitzak batez beste urtean 34 jantzi edo arropa erosten ditu. Denbora tarte horretan 1.000 milioi kilo arropa botatzen dira estatu guztian. Horietatik %10etik %15era bakarrik birziklatzen da. Denoi dagozkigun arazoak dira. Planetaren larrialdi bat da. Prest ote gaude erantzuteko? Zer egin behar dugu? Estatistikak besterik ez dira baina atzera bueltarik ez duen egoera batez ohartarazten gaituzte. Datuak baizik ez dira, baina, prest al gaude urratsen bat emateko geure kolegioan, geure ikasgelan, geure bizitzan? Esnatuko al gara behingoz ala lotan jarraituko dugu? Ekologiaren balioa

    Hauxe dugu geure bizi estiloari buruz gogoeta egiteko abagunea, nola gure eguneroko jokabidea sarritan zentzugabea eta kaltegarria den elikagaien, kontsumoaren, desplazamenduen, uraren, energiaren eta beste hainbat ondasun materialen erabilpenean. Gehiegikeriaz baliatzen dugu kreazioa. Har dezagun aldatzeko erabakia, har ditzagun bizi estilo soilago eta begirunetsuagoak. Badugu garaia erregai fosilen menpekotasuna gainditzeko eta azkar eta erabakitasunez abiatzeko energia forma garbi eta berriztagarrietara eta ekonomia iraunkor baterantz. Entzun diezaiegun herri indigenei, haien antzinako jakinduriatik ikas dezakegu hobeki eta ingurumenarekiko harremanean bizitzen. Baliabide naturalak maneiatzeko eta hazkuntza ekonomikoko prozesuak orekatzeko beharrezkoa da nazioarteko erakundeen, sektore publiko zein pribatuaren eta gizarte zibilaren esku hartzea. Baina, zalantza gabe, gizateriaren erronka larriena aztarna ekologikoa murriztea da. WWF Españak honela definitzen du: giza jarduerek naturan duten inpaktuaren neurria, baliabideak sortzeko eta aipatu jardueren inpaktua zurgatzeko behar den azaleraren arabera kalkulatua eta hektarea globaletan

  • Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak

    20-21 ikasturtea 3

    adierazia”. Horrek zera esan nahi du: baliabide naturalak modu zuhurrean erabiltzen baditugu bermatu ahal izango ditugula geure gizarteen ongizatea eta hazkuntza. Ez gabiltza beranduegi ingurumenari egin diogun kaltea konpontzeko eta behartuak gaude gure aztarna ahalik eta arinena izan dadin ahalegintzera. Eguneroko dedikazio pixka batekin eta ingurumenaren aldeko konpromisoarekin ingurune osasungarriago bat eduki ahal izango dugu izaki bizi guztientzat. Gonbidapen bat: 17 helburu gure mundua aldatzeko1 Garapen iraunkorreko Helburuak dira denontzako etorkizun iraunkor bat lortzeko egitasmo nagusia. Elkarren artean lotuak daude eta egunero aurre eman behar diegun erronka globalak barne hartzen dituzte, hala nola: pobrezia, desberdintasuna, klima, ingurumenaren degradazioa, oparotasuna, bakea eta justizia. Inor atzean ez uzteko, garrantzitsua da 2030erako markaturiko helburu hauetako bakoitza erdiestea. Aldaketa klimatikoaren inpaktuak alde guztietan nozitzen dira eta benetako eragina daukate pertsonen bizitzan. Ekonomia nazionaletan ere eragiten du aldaketa klimatikoak eta hori gaur egun jadanik garesti ari zaigu kostatzen eta are garestiago kostako zaigu etorkizunean. Halere, hasi gara ohartzen badaudela hainbat irtenbide posible ekonomia garbiago eta iraunkorragoetara jauzi egitea ahalbidetuko digutenak. NBEko Idazkari Nagusiak dei egin die buruzagi guztiei egitarau zehatz eta errealistak landu ditzaten beren nazio mailako ekarpenak hobetzeko 2020rako, datozen hamar urteotan negutegi efektuko gasen igorpenak %45 gutxitzeko eta 2050erako zero igorpen helburua lortzeko. Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) eta Parisko Klimari buruzko Akordioarekin, begi bistakoa gertatzen da zeinen garrantzitsua den ekologia mundu mailako erabakietan. Baliabide naturalak maneiatzeko eta hazkuntza ekonomikoko prozesuak orekatzeko beharrezkoa da nazioarteko erakundeen, sektore publiko zein pribatuaren eta gizarte zibilaren esku hartzea. Hauek dira 17 helburuak. Ez al da abagune paregabea Egitasmo oso bat sortzeko geure kolegiorako, geure ikasgelarako, geure eguneroko bizitzarako?

    • 1. Helburua: Pobreziaren amaiera. Pobrezia amaitzeko helburua lortuko bada, hazkuntza

    ekonomikoak inklusiboa izan behar du, enplegu iraunkorrak sortzeko eta berdintasuna sustatzeko helburuaz.

    • 2. Helburua: Gosea zero. Elikapen sektoreak eta nekazaritza sektoreak funtsezko irtenbideak eskaintzen dituzte garapenerako eta ezinbestekoak dira gosea eta pobrezia desagerrarazteko.

    • 3. Helburua: Osasuna eta ongizatea. Helburu honen lorpenerako funtsezkoa da bizitza

    osasungarria bermatzea eta ongizate unibertsala sustatzea.

    • 4. Helburua: Kalitateko hezkuntza. Hezkuntza da gure bizitza hobetzeko eta garapen iraunkorra lortzeko oinarria.

    1https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/