GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

41
GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO MATEMATIKARAKO KONPETENTZIA GARATZEKO ARLOA GRADU AMAIERAKO LANA EGILEA: Cardeña Castaños, Sonia ZUZENDARIA: Agirre Basurko, Elena 2018

Transcript of GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Page 1: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

GORPUTZ HEZKUNTZA,

LEHEN HEZKUNTZAKO MATEMATIKARAKO KONPETENTZIA

GARATZEKO ARLOA

GRADU AMAIERAKO LANA

EGILEA: Cardeña Castaños, Sonia

ZUZENDARIA: Agirre Basurko, Elena

2018

Page 2: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

1

ESKERRAK

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiot Elena Agirre Basurkori, Gradu Amaierako Lan honen

tutoreari, hilabete hauetan behar izan dudan laguntza guztia eskaintzeagatik eta lanean hainbeste

inplikatzeagatik. Zure aholku, argibide eta laguntzarik gabe lan hau ez litzateke orain dena izango.

Jarraian, Lehen Hezkuntzako Graduko lau urte hauetan zehar zerbait irakatsi eta irakaskuntzarekiko

maitasuna transmititu didaten pertsona guztiei, fakultateko irakasleei, praktiketako tutoreei, eskoletako kideei.

Mila esker, batez ere, Dulantzi eskolan eta Toki Eder ikastolan lagundu ninduten guztiei.

Honetaz gain, eskerrak Graduan joan eta etorri diren kideei, baina batez ere, lau urteetan nirekin geratu

diren lagunei. Zuekin, fakultatean, bidaietan, parrandetan, edonon, bizitako momentu onetan zein txarretan

ikasi, hobetu, hazi, gozatu, sentitu eta barre egin dugu eta betiko gordeta izango ditugun oroitzapenak sortu

ditugu.

Bukatzeko, ez nuke nire familia ahaztu nahi, lau urte hauetan ez ezik, bizitza osoan zehar euskarri izan

dudana. Egun txarren ostean, etxera iritsi eta zuen aurpegi eta irribarreak ikusteak egun txar guztiei argitasuna

eman die eta hau zuen meritua baino ez da.

Ama, aita, neba, lagun, familia eta irakasle, bihotzez, esker mila nire bizitzako aro honetan nirekin

egoteagatik eta gaur egun naizena osatzen laguntzeagatik.

Page 3: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

2

LABURPENA

Gradu Amaierako Lan honetan, Lehen Hezkuntzako Matematikako edukiak lantzeko Gorputz Hezkuntza

ikasgaiaren bidezko errekurtso didaktikoa sortu da. Horretarako, zenbait jolas eta jarduera proposatu dira,

proposamenean ikasleen adina, jarduera mota eta landu nahi den gaia kontuan hartu direlarik. Halaber,

Matematika eta Gorputz Hezkuntzaren azterketa curricularra eta horien arteko diziplinartekotasunaren

garrantzia azpimarratu dira. Azkenik, baliabide hau erabili nahi duen irakasleen lana errazteko eta irakaskuntza-

ikaskuntza prozesua aberasteko asmoz, jolasen eta ekintzen informazioa era praktiko eta funtzionalean.

Gako-hitzak: Matematika, Gorputz Hezkuntza, diziplinartekotasuna, jolasa.

RESUMEN

Mediante este Trabajo de Fin de Grado se ha elaborado un recurso didáctico para trabajar los contenidos

matemáticos en Educación Primaria mediante la asignatura de Educación Física. Para ello se han propuesto varios

juegos y actividades teniendo en cuenta diferentes criterios, como son la edad del alumnado, el tipo de actividad

y el tema que si quiere tratar. Así mismo, se realiza un estudio curricular de ambas asignaturas y la importancia

que tiene el tratamiento de la interdisciplinariedad entre ellas. Finalmente, con intención de facilitar el trabajo

del profesorado que quiera utilizar este recurso y enriquecer el proceso de enseñanza-aprendizaje, la

información sobre los juegos y actividades ha sido proporcionada de una manera funcional y práctica.

Palabras clave: Matemáticas, Educación Física, interdisciplinariedad, juego.

ABSTRACT

Through this Final Degree Project, a didactic resource has been elaborated in order to develop mathematical

contents in Primary Education by means of Physical Education subject. To do this, several games and activities

have been proposed taking into account different criteria such as, the age of the student body, the type of activity

and the issue that wants to be addressed. Moreover, the curricular study of both subjects and the importance of

the interdisciplinary approach have been highlighted. Finally, with the aim of facilitating the work to the faculty

members who want to utilize this recourse and enrich the Teaching-Learning process, the information about the

games and activities has been provided in a functional and practical way which finally has been analysed.

Key words: Mathematics, Physical Education, interdisciplinarity, game.

Page 4: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

3

AURKIBIDEA

1. Sarrera ……………………………………………………………………………………………………………………………. 4

2. Marko teorikoa ………………………………………………………………………………………………………………..

2.1. Hurbilpen curricularra ……………………………………………………………………………………………………….

2.2. Diziplinartekotasuna ……………………….………………………………………………………………………………

2.3. Matematika eta Matematikarako konpetentzia …….…………………..……………………………………

2.4. Gorputz Hezkuntza eta konpetentzia motorra …….……………………………………………..…………..

2.5. Matematikarako konpetentzia eta konpetentzia motorraren arteko harremana .……………

5

5

7

8

9

9

3. Helburuak ………………………………………………………………………………………………………………………. 12

4. Metodoa. Proposamen didaktikoa …………………………………………………………………………………..

4.1. Sorrera eta lehenengo ideia ………………………………………………………………………………………………

4.2. Jardueren zehaztapena ……………………………………………………………………………………………………..

4.3. Jarduera bakoitzaren diseinua …………………………………………………………………………………………..

4.4. Proposatutako jarduerak …………………………………………………………………………………………………..

13

13

13

15

16

5. Hausnarketa eta ondorioak ……………………………………………………………………………………………… 33

6. Bibliografia ……………………………………………………………………………………………………………………… 37

7. Eranskinak ………………………………………………………………………………………………………………………. 39

Page 5: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

4

1. SARRERA

Gradu Amaierako Lan honen bidez, Matematika eta Gorputz Hezkuntza ikasgaien arteko

diziplinartekotasuna bultzatzeko Lehen Hezkuntzarako errekurtso didaktikoa sortu da. Lanaren

ataletan jaso da, hasteko, marko teorikoa, non Matematika eta Gorputz Hezkuntzari buruz Euskal

Autonomia Erkidegoko (EAEko) Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma, edukiak, gaitasunak eta haien

arteko diziplinartekotasuna jorratu diren.

Bigarrenik, lanaren helburu orokor eta espezifikoak zehaztu dira.

Gradu Amaierako Lanaren hirugarren atalean lana egiteko metodoa azaldu da, proposamen

didaktikoa izanik lanaren oinarri den atal nagusia.

Laugarren atalean proposamen didaktikoa aztertu eta gero egin den hausnarketa eta ondorioak

aurkeztu dira.

Bibliografia erreferentziak zehaztu dira lanaren bosgarren atalean, eta bukatzeko eranskinak jaso

dira.

Page 6: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

5

2. MARKO TEORIKOA

Gradu Amaierako Lan honen marko teorikoa jorratzean, kontuan hartu dira hurrengo azpiatalak:

hurbilpen curricularra, diziplinartekotasuna, Matematikarako konpetentzia eta Matematika,

Konpetentzia motorra eta Gorputz Hezkuntza eta Matematikarako konpetentziaren eta konpetentzia

motorraren arteko harremana

2.1. Hurbilpen curricularra

Gaur egun hezkuntza sistemako programazio didaktikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko

Hezkuntzaren curriculumak (236/2015 DEKRETUA, 2016ko urtarrilaren 15a) ezartzen dituen

konpetentzietan oinarrituz garatzen dira, zazpi diziplina baitako oinarrizko konpetentzietan eta bost

oinarrizko zehar-konpetentzietan, hain zuzen ere. Oinarrizko konpetentziek ikaskuntza gaurkotua

garatzeko transferigarriak eta multifuntzionalak diren ezagutza multzoak, gaitasunak, jarrerak, balore

etikoak eta emozioak adierazten dituzte, hiru jakintza motak integratzen dituztelarik: jakin (jakintzen

garapena eta eskurapena), egiten jakin (arazoak konpontzeko gaitasunen garapena) eta izaten jakin

(jarreren eta baloreen garapena) (Barahona et al., 2009). EAEko Oinarrizko Hezkuntza curriculumak,

diziplina baitako oinarrizko konpetentziei hauek jasotzen ditu:

i) Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.

ii) Matematikarako konpetentzia.

iii) Zientziarako konpetentzia.

iv) Teknologiarako konpetentzia.

v) Konpetentzia soziala eta zibikoa.

vi) Arterako konpetentzia.

vii) Konpetentzia motorra.

Halaber, EAEko Oinarrizko Hezkuntza curriculumean aurkezten diren oinarrizko zehar-

konpetentziak hauek dira:

a. Hitzezko, hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia.

b. Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia.

c. Elkarbizitzarako konpetentzia.

d. Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.

e. Norbera izaten ikasteko konpetentzia.

Page 7: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

6

Matematikan eta Gorputz Hezkuntzan zentratuz, aipatutato curriculumak honela definitzen du

Matematikarako konpetentzia: “Jakintza Matematikoa erabiltzea bizitzako beharrizanei dagozkien

arazoak interpretatzeko, deskribatzeko, azaltzeko eta horiei erantzuteko, arloaren berezko

pentsamendu- eta adierazpen moduak eta tresnak erabilita”.

Matematikako edukiei dagokienez, sei eduki multzo bereizten dira, eduki multzo bakoitzak

bere espezifikotasunak dituelarik. Jarraian, modu laburrean aipatutako dekretuak Matematikarako 1.

eta 2. ziklorako zehazten dituen eduki multzoak agertzen dira, nahiz eta aurrerago jorratuko den

proposamenerako Curriculum Dekretuak aipatzen dituen zehaztasun guztiak kontuan hartu diren.

1. eduki multzoa: EDUKI KOMUNAK

2. eduki multzoa: ZENBAKIAK ETA ERAGIKETAK

Zenbaki arruntak eta zenbakizko alfabetatzea : zenbaki ordinalak, deskonposatzea

zenbakikuntza sistema hamartarra…

Eragiketak: batuketak, kenketak, biderketak…

Kalkulu estrategiak

Zenbakizko zentzua: zenbakien segida gorakorrak eta beherakorrak…

3. eduki multzoa: NEURRIA. MAGNITUDEAK KALKULATZEA ETA IRITZIRA KALKULATZEA

Luzera, pisua/masa eta edukiera

Denbora neurtzea

Diru sistema

4. eduki multzoa: GEOMETRIA

Kokapena espazioan: mapa, planoa, eskalak…

Forma lauak eta espazialak

Simetria eta erregulartasunak

5. eduki multzoa: INFORMAZIOAREN TRATAERA, ZORIA ETA PROBABILITATEA

Grafikoak eta taulak

Esperimentu batzuen zorizko izaera.

6. eduki multzoa: PROBLEMAK EBAZTEA

Konpetentzia motorra zertarako den azaltzeko orduan, paragrafo hau aurkezten du:

“Autonomiaz, izaera kritikoz, sormenez eta adierazkortasunez lantzea norberaren, gainerako

pertsonen eta ingurune fisiko eta kulturalaren jardun-eremu motorreko egoerak, eta jokabide motorra

lantzen laguntzen duten jakintzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea, jarduera fisikoa eta kirola

Page 8: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

7

egiteko ohiturak hartu eta, bizimodu osasungarri batean oinarrituta, ongizate osoa lortzen

laguntzeko”.

Gorputz Hezkuntzari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren

curriculumak (236/2015 DEKRETUA, 2016ko urtarrilaren 15a) zehazten dituen eduki multzoak hauek

dira:

1. eduki multzoa: EDUKI KOMUNAK

Diziplina-arlo guztietan komunak diren prozedurazko eta jarrerazko edukiak bildu dira.

2. eduki multzoa: NORBERAREN EZAGUTZA ETA KONTROLA

Hautemate-gaitasuna eta ahalmen nahiz trebetasun motorrak garatzeko edukiak adierazi dira,

norberaren gorputza eta ingurua ezagutzeko asmoz.

3. eduki multzoa: GORPUTZ ADIERAZPENA ETA KOMUNIKAZIOA

Eduki honen bidez, teknika desberdinak erabiliz eta gorputzaren bidez, emozioak, sentimenduak

eta ideiak adierazi eta komunikatuko dira.

4. eduki multzoa: JARDUERA FISIKOA ETA OSASUNA

Osasun fisikoari eta dohain fisiko-motorrei buruzko edukiak landuko dira, jarduera fisiko eta

osasunaren inguruan ohitura osasungarriak hartzeko eta ongizate soziala lortzeko helburuarekin

5. eduki multzoa: KULTURA MOTORRA. AISIA ETA DENBORA LIBRERAKO HEZKUNTZA

Jolasarekin eta kirol-jarduerekin lotutako edukiak landuko dira, giza motrizitatearen kultura-

adierazpen gisa ulertuta.

2.2. Diziplinartekotasuna

Aipatutako 236/2015 dekretuan, aurretik aipatutako konpetentziak erlazionatu behar direla

argitaratu zuen oinarrizko zehar-konpetentzien bitartekaritza diziplina barneko oinarrizko

konpetentziak eskuratzeko beharrezkoa baita. Era berean, ikasleek bizitzan eta egunerokotasunean

izango dituzten arazo-egoerei aurre egiteko diziplina guztien baliabideen osagarritasuna, hau da,

diziplinartekotasuna ematea ezinbestekoa dela aipatzen du, diziplinartekotasun hau sustatzeko

oinarrizko konpetentzia hauek guztiak ikaskuntza une guztietan edo askotan garatu behar direlarik

(Garrido et al., 2010).

Era berean, Castañerrek eta Trigok (1998) gaur egungo gizartean dauden arazoak eta egoerak

gero eta globalagoak eta konplexuagoak izanda, hezkuntzak ezagutzak banaka eta modu isolatu

batean transmititzen jarraitzea kontraesan bat dela aipatzen dute, haien esanetan hau errealitatetik

Page 9: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

8

urruntzen delarik. Autore hauek izaki bizidunek arazoei era globalean aurre egiten dietela aipatzen

dute eta, horregatik, errealitateari alor desberdinetatik abiatuta era global eta diziplinartekoan aurre

egin behar zaiola defendatzen dute. Haien esanetan, motrizitatetik abiatuta, bizipen bat zentzumen

guztiekin egin, ezagutu eta sentitu egiten denean, aztarna handiagoa uzten du eta, beraz,

mugimendua errealitateari aurre egiteko erraminta bikaina dela argi uzten dute.

Guzti honetaz gain, diziplinartekotasuna emateko, adibidez, Matematikan, diziplina barneko

berezko edukiak eta prozesuak eta Matematikak beste ezagutza alor batzuekin eta ingurunearekin

duen harremanak kontuan hartu behar dira (Alsina, 2012).

Beraz, edukiak modu diziplinarteko batean lantzea ikasleentzat onuragarria da, Alsinaren

esanetan (2012) Lehen Hezkuntzan Matematika ikuspegi globalizatu edo diziplinarteko batetik

irakastea ezinbestekoa da, nahiz eta eredu hau askotan aipatu hezkuntzan oraindik benetan ezarrita

ez dagoen arren.

2.3. Matematika eta Matematikarako konpetentzia

Matematikarako konpetentziaren garapena bi modutan burutu daiteke: bide naturaletik eta

eskolako bidetik. Lehenengoa, eguneroko egoeren bidez ematen da, arlo familiar eta pertsonalean,

arlo ludikoan, sozialean… Bigarrena, akademikoa alegia, bi modutan egin daiteke: modu diziplinarrean

eta zeharka. Matematikarako gaitasuna modu diziplinarrean Matematikako ikasgaian garatzen da eta

zeharka eta diziplinartekoan beste ikasgai guztietan. Ikasgai hauetako proposamen didaktikoetan

konpetentzia desberdinak lantzeko eta diziplinartekotasuna lortzeko irakasle guztiek bere ikasgaia ez

den beste guztien curriculumeko konpetentzien definizioa, helburuak, edukiak eta lantzeko moduak

ezagutzea ezinbestekoa da. Beraz, Gorputz Hezkuntzako irakasleak Matematikako curriculuma ezagutu

behar du bere klaseetan konpetentzia hau garatzeko (Barahona et al., 2009). Irakasle guztiek izan

behar dute argi Matematikaren funtzioa, haien ikasleei ondo transmititzeko; ikasleek argi izan behar

dute Matematikak haiengatik egin dezakeen guztia, gakoa ez dela haiek Matematikarengatik egin

dezaketena. Matematikak guztia baldintzatzen duela azaldu behar zaie, ekonomia, zientzia, … eta

haien beharra ikusten ez badute haien bizitza Matematikarik gabe imajina dezaten proposatu,

ordenagailurik gabe, telefonorik gabe, dirua kudeatzeko baliabiderik gabe, nozio topologikorik gabe,…

eta horrela, haien kabuz Matematikaren garrantziaz ohartuko dira (Barahona, 2010).

Matematika Lehen Hezkuntzako ikasleen ikasgai gogokoenetarikoa izan arren eta hein handi

batean hauekiko jarrera positiboa izan arren (Hidalgo et al., 2004), irakasle batzuei, Matematikaren

alde dibertigarria erakustea ahaztu egiten zaie. Alde hau kontuan hartzea ezinbestekoa da, jolasaren

Page 10: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

9

bidez eta Matematikaren abstrakzioa ludikotasunarekin lotuz, problemen eta igarkizunen ebazpenean

modu motibagarri eta atsegin batean murgil daitezkeelako ikasleak (Zemelman et al., 1998).

Garrantzitsua da Matematika dibertigarrien ezaugarri bat kontuan hartzea: aurkikuntza eta ikaskuntza

banatu ezin direla, emaitzen aurkikuntza hauen eraikuntzaren bitartez sustatu behar dela, hain zuzen

ere. Tradizioz, Matematikako ariketak errutina eta ikasitako formula soilak ziren, emaitza zuzen

bakarreko problemekin, baina metodologia berriekin ikasleen sormena eta problemak ebazteko bide

askoren aurkikuntza sustatu nahi da, ikaslearengan bere bide propioa aurkitzeko motibazioa piztuz

(Garrido et al., 2010). Matematika lantzeko modu ludikoa aurrera eramateko, Piagetek (1973)

defendatzen duen motrizitatearen bidezko informazioaren barneraketa eta ikaskuntza kontuan hartzea

ideia paregabea izango litzateke, Matematika motrizitatearen bidez landuz, Matematika eta Gorputz

Hezkuntza ikasgaien arteko harremana indartuz.

2.4. Gorputz Hezkuntza eta konpetentzia motorra

Bestalde, konpetentzia motorrari dagokionez, umeak mugimenduaren bidez, bizitzako alor

guztietan errendimendu gaitasun handiagoa lor dezake, arlo sozialean, kognitiboan, motorrean eta

emozionalean, alegia (Bolaños, 1991). Beste modu batean esanda, umeak bere gorputzaren

mugimenduaren bidez garapen integrala lor dezake. Barahonak (2010) Gorputz Hezkuntzaren

garrantzia modu sutsuan defendatzen du, ezinbestekoa, ordezkaezina eta berreskuraezina den

diziplina dela aipatuz. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da ez baitago benetako hezkuntzarik Gorputz

Hezkuntzarik gabe. Bigarrenik, ordezkaezina da, ez baitago bere berezko espazio hezigarria har

dezakeen diziplinarik. Hirugarrenik, berreskuraezina da, ikaskuntza eta esperientzia apartak ematen

dituelako, garapen intelektuala, fisikoa eta morala garatzen ari den etapa kritiko honetan. Azkenik,

berak ere Gorputz Hezkuntza Matematikarako konpetentzia zeharka garatzeko aukera aparta dela

defendatzen du.

Benavidesek eta Núñezek (2007) Gorputz Hezkuntzaren bidez, ikasleek haien gorputza

ezagutzeaz gain espazioaren nozioa eta espazioan mugitzeko gaitasuna garatzen dutela diote, eta bai

Gorputz Hezkuntzaren zein psikomotrizitatearen bidez, besteak beste, postura, funtzio tonikoa,

oreka, arnasketa, gorputz eskema, espazio eta denboraren egituraketa, lateralitatea, koordinazioa

eta motrizitate fina garatzen dituztela aipatzen dute.

2.5. Matematikarako konpetentzia eta konpetentzia motorraren arteko harremana

Gaur egungo gizartean Matematika eta Gorputz Hezkuntzaren inguruan ideia ugari eta anitzak

zabalduta daude. Barahonak (2010), Gorputz Hezkuntza kontzeptu polisemiko eta dinamiko bezala

definitzen du, momentu historikoaren, herrialdearen edo sentsibilitate hezigarriaren arabera askotan

Page 11: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

10

aldatu egin dena. Gaur egun, Gorputz Hezkuntza “fisikoaren hezkuntza”, “fisikoaren bidezko

hezkuntza” edo sinpleki curriculumaren beste ikasgai bezala ulertua da, askok “gimnasia” deitzen

jarraitzen dutena. Bolañosek (1991) askotan Gorputz Hezkuntzako ikasgaia irakasle eta

gurasoengandik gogor kritikatua izan dela aipatzen du, denbora galtze hutsa baino ez dela eta denbora

hau umeen garapen mental eta intelektuala lortzen eman behar dela esanez. Haien esanetan, eskolak

umeak ikasketetarako prestatu behar ditu, ez kirolerako (Bolaños, 1991). Matematika gizartean oso

beharrezkoa da, eta oro har, honek ikasleei jartzen zaien eskakizun maila handitzen du, ikasleen

porrota eta jarrera negatiboa ekarriz (Garrido et al., 2010; Barahona, 2010). Hala ere, Hidalgo eta

kolaboratzaileek, 2004. urtean egindako ikerketak eskakizun maila eta ikasleen Matematikarekiko

jarrera negatiboa batez ere DBHko 3.mailatik aurrera progresiboki hazten dela dio. Honetan, Lehen

Hezkuntzan ikasleen ikasgai gogokoenetarikoak Matematika eta Gorputz Hezkuntza direla, ikasleen

%90entzat Matematika dibertigarria dela eta %88rentzat erraza dela azaltzen da, aurretik aipatutako

autore askok daukaten eta gizartean zabalduta dagoen ideia deuseztatuz (Hidalgo et al., 2004).

Ideia hauek deuseztatzeko, Araya eta kolaboratzaileek (2008), motrizitatea Gorputz

Hezkuntzako saioetara soilik mugatu behar ez dela adierazten dute. Haien esanetan, eskolako

jardunaldiko beste momentu batzuetara luzatu beharko litzateke eta baita curriculumeko beste

ikasgaietako ikuspegietatik, Gorputz Hezkuntzak Lehen Hezkuntzako beste arlo batzuetan ekarpen

handiak egin ditzakeelako. Hala ere, haien helburua ez da Gorputz Hezkuntzak efektu miragarriak eta

ezin hobeak ekar ditzakeela goraipatzea eta bermatzea, baizik eta, Gorputz Hezkuntzarekin harremana

duten globalizazio aukeren inguruan hausnartzea. Aukera hauen artean joko/jolas dibertigarriak

daude, umeen beharrak modu aktibo, sortzaile eta dibertigarriaren bidez asetzeko baliagarriak

direnak. Dibertimenduzko ekintza hauen bidez ume bakoitza sozialki, emozionalki, intelektualki eta

fisikoki garatuko da, garapen integrala lortuz (Araya et al., 2008).

Piagetek (1973) arlo kognitiboa eta psikomotorra aztertu zituen eta garrantzi handia eman

zion mugimenduaren eta adimenaren arteko erlazioari, bere teoriaren arabera, umeak mugimendutik

ateratzen duen informazioa barneratzen duelako, umea zenbat eta aktiboagoa izan orduan eta

informazio aberasgarriagoa lortzeko aukera izango duelarik (Rodríguez eta Vega, 2004). Beraz, ideia

honi jarraituz, Barahonak (2010), Gorputz Hezkuntzak bere berebiziko izaera eta botere

pedagogikoarekin, Matematikarako konpetentziaren ikaskuntzan bi ekarpen egin ditzakeela dio: i)

espazio ludiko-hezigarria eskaini eta ii)esperientzia motorraren bidezko ikaskuntza praktikoak

proposatu. Honetaz gain, Gorputz Hezkuntzak hain berezkoak dituen joko/jolas soziomotorrak

ikaskuntzarekiko jarrera positiboa garatzen laguntzen dute eta arazo sozial, emozional eta

intelektualak modu aktibo eta sortzailean konpontzen irakasten dute, aldi berean segurtasuna eta

norberarenganako konfiantza moduko ezaugarri psikikoak garatzen direlarik (Barahona, 2010).

Page 12: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

11

Beraz, argi dago Matematika eta Gorputz Hezkuntzaren artean antzekotasunak daudela, batez

ere, egoera motor eta problema Matematiko bat ebazterako orduan, prozedura berdina jarraitzen

baita. Gainera, Barahonak (2009) aipatzen du: “Izaera ludikoak, praktika aktibo eta parte-hartzaileek,

ikasgelako giro atsegin eta lasaiak eta osagai sozializatzaile bikainak dira eta Matematikarako

konpetentzian hezteko tresna ezin hobea bihurtzen dute Gorputz Hezkuntza”.

Bukatzeko, lan honekin argi utzi nahi dena Matematika ez dela bakarrik “Matematikako

orduan” edo “Matematikako klasean” ikasten, baizik eta ezagutza Matematikoa eskuratzeko

ikaskuntza testuinguru ugari daudela (Alsina, 2012).

Page 13: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

12

3. HELBURUAK

Gradu Amaierako Lan honen helburu orokorra hauxe da: Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren bidez,

Lehen Hezkuntzako ikasleek Matematikako edukiak barneratzeko, zabaltzeko eta indartzeko

errekurtso didaktikoa sortzea.

Halaber, lanaren helburu espezifikoak hurrengoak dira:

Eduki Matematikoak ekintza motorren bidez (joko edo jolasen bidez, batez ere) lantzen

dituen metodologia eskaintzea.

Lehen Hezkuntzako ikasleen bi zikloetara zuzendutako eta Gorputz Hezkuntzako zein

Matematikako eduki multzo desberdinak lantzeko jarduera anitzak sortzea.

Mapa eta planoak irakurtzen ikasteko pertzepzio espaziala eta nozio topologikoak lantzea,

neurketa tekniketan trebatzeko eta baita espazioari buruzko ahozko zein idatzizko mezuak

interpretatzen ikasteko.

Gorputza erabiliz irudi geometrikoak sortu eta identifikatzea, modu bisual eta praktikoan

perimetroak eta azalerak kalkulatzeko.

Zenbaki eta eragiketak lantzea bai norberaren gorputza eragile moduan zein jolas

desberdinak erabiliz, buruzko kalkuluaren bidez batuketetan, kenketetan, biderketetan eta

zatiketetan trebatzeko.

Osasunarekin harremana duten jarduerak burutzea, ohitura osasungarriak, elikadura eta

kirola neurri, zenbaki, eragiketa eta informazioaren trataerarekin erlazionatzeko.

Page 14: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

13

4. METODOA. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

Atal honetan azaltzen da lana aurrera eramateko erabili den metodoa, azken produktu

moduan, Matematika Gorputz Hezkuntzaren bidez lantzeko Lehen Hezkuntzarako proposamen

didaktikoa egin delarik. Horretarako eman diren urratsak azalduko dira hurrengo azpiataletan.

4.1. Sorrera eta lehenengo ideia

Gorputz Hezkuntzako ikasgaian Matematikarako konpetentzia garatzeko proposamen

desberdinak egin nahi da, Gorputz Hezkuntzako irakasleak ikasturteko une eta momentu zehatzetan

dituen beharretara baliabide aniztasuna izateko asmoz. Alde batetik, lehen hezkuntzan ikasleek 6 -12

urte bitarteko adina dutenez adin hauen arteko garapen motor, kognitibo eta sozio afektiboa oso

desberdina da, eta horren ondorioz, egingo diren proposamenak adin zehatz baterako egokituak

egongo dira edota jolas/joko berdinetan adin bakoitzaren garapen mailarako egokiak diren aldaerak

proposatuko dira. Bestetik, Matematikarako gaitasuna lantzeko jardueren proposamenak Gorputz

Hezkuntzako eduki eta gaietara (gaitasun motor eta fisikoak, gorputz adierazpena, norberaren

ezagutza eta espazioaren pertzepzioa, besteak beste) moldatuta egongo dira, unitate didaktiko

bakoitzean Matematikarako konpetentzia lantzeko jarduera motz zein luzeak txertatzeko aukera.

Azken honen harira, aipatutako proposamen aniztasuna izateko jarduera desberdinak egingo dira,

denboraren aldetik motzak zein luzeak eta, joko/jolas sinpleetatik, joko/jolas tradizional

moldatuetatik eta erronka kooperatiboetatik hasita, jarraipen handiagoa (saio bat baino gehiago)

behar duten ekintzetara edota gela arruntean egiteko Gorputz Hezkuntzarekin erlazionatutako

jardueretara arte.

4.2. Jardueren zehaztapena

Matematikarako konpetentzia lantzeko joko/jolas eta jarduera ugari aukera daitezke,

Gorputz Hezkuntzan aurrera eramaten diren jarduera ugari Matematika lantzeko moldagarriak

direlako. Gorputz Hezkuntzan egiten diren ekintza ugari Matematikako kontzeptuak barne biltzen

dituzte, hala nola, zenbakiak, eragiketak, espazioko kokapena edota neurriak. Beraz, gradu amaierako

lan honetan proposatu diren jarduerak aukeratzeko proposamen ugari utzi behar izan dira kanpoan

eta, horregatik, azpimarratzekoa da jarraian aipatuko direnak Gorputz Hezkuntzan Matematikarako

konpetentzia garatzeko ekintza adibide gutxi batzuk baino ez direla.

Zehaztapena burutzeko, lehenik eta behin, antzekoak ziren jolasak alde batera utzi dira,

jarduera aniztasuna bilatzeko asmoz; bigarrenik, jolas tradizionalak sartu nahi izan dira, baina hauetaz

gehiegi abusatu gabe eta, azkenik, Matematika lantzeko moldagarriak izan daitezkeen eta ezagunak

diren jolasak eta baita apur bat berritzaileagoak diren jolasak proposatu dira. Beraz, honako hau eta

Page 15: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

14

aurreko puntuan aipatutako hiru irizpideak (adina, gaia eta jarduera mota) kontuan hartuz, Gorputz

Hezkuntzaren bidez Matematikarako konpetentzia lantzeko aukeratutako jarduerak diseinatu dira (1

taula). Jarduerak Gorputz Hezkuntzako edukiei lotuta izango direnez, 1 taularen lehen zutabean eduki

horiek azaldu dira abiapuntu moduan.

1.taula. Lehen Hezkuntzako Matematika Gorputz Hezkuntzaren bidez. Jarduerak.

GHko EDUKIAK 1. ZIKLOA 2. ZIKLOA

Norberaren eta inguruaren

kontrola eta ezagutza

-Kiroldegia neurtzen (+)

-Non nago? (-)

-Akrosport geometrikoa (+)

-Orientazioa (+)

-Zenbakiak ordenatu bankutik erori gabe! (-) (#)

Gorputz Adierazpena eta

komunikazioa

-Gorputzarekin zenbakiak irudikatu eta eragiketak egin (-)

-Gorputzarekin eragiketak (-)

Jarduera Fisikoa eta Osasuna

-Pultsua hartu (-)

-Ohitura osasungarrien taula (+) (@)

-Pultsua hartu (-)

-Osasuna eta jarduera fisikoaren inguruko inkestak (+) (@)

Kultura motorra (joko/jolasak)

-Zifrak ordenatzen (-)

-Aulki musikal matematikoak (-) (m)

-Segidak (-)

-Buruzko kalkulua (-)

-Zapi matematikoa (-) (m)

-Dadoaren bidezko bingoa (-)

-Giza triangelu aldeberdina (-) (#)

JARDUERA MOTA:

1. Joko/jolas motzak (5-15 min) (-)

2. Joko/jolas edo ekintza luzeak (15-45 min) (+)

3. Jolas tradizionalen moldaketa (m)

4. Erronka kooperatiboa (#)

5. Gela arruntean egiteko aukera duten jarduerak (@)

Page 16: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

15

4.3. Jarduera bakoitzaren diseinua

Aukeratutako jardueren zehaztasunak azaltzeko, jarduera bakoitzerako taula osatu da.

Taulan bai irakasleak eta bai ikasleak jardueren exekuziorako ezagutu behar dituzten ezaugarriak

agertuko dira, modu honetan antolatuta:

o Jardueraren izenburua: jarduerarekiko lehen informazioa ematen duena da eta ekintza apur

bat imajinatzen hasteko aukera ematen du.

o Zikloa eta maila: jarduera 1.ziklorako (1., 2. eta 3. mailetarako) edo 2.ziklorako (4., 5. eta 6.

mailetarako) zuzenduta dagoen jakinarazten du.

o Jardueraren deskribapena: atal honetan jardueraren nondik norakoaren eta honen

zehaztasunen inguruko informazioa agertuko da.

o Irudia: atal honetan jardueraren garapena ikus daiteke, bai irakasleak eta baita ikasleek ere

ekintzaren gutxi gorabeherako ideia bat egin dezaten.

o Jardueraren helburua: honetan jardueraren bidez lortu behar dena azaltzen da, jardueraren

xedea, hain zuzen ere.

o Jardueraren barne logika: jardueraren barneko egoerari buruzko informazioa ematen du.

­ Espazioa: arlo honek jarduera aurrera eramateko beharrezkoa den lekuaren

inguruko informazioa ematen du.

­ Materialak: atal honetan jarduerarako beharrezkoa den materiala agertuko

da.

­ Harremanak: honen bidez jardueraren exekuzioan jokalarien arteko

elkarrekintzak azaltzen dira, jokalariak lankidetzan edo/eta aurkaritzan

dabiltzan, alegia.

­ Denbora: atal honetan jarduera aurrera eramateko beharrezkoa den

denbora agertzen da.

o Jardueraren aldaerak: arlo honetan, barne logikako elementu bat edo gehiago aldatuz

jarduera zailtzeko edo errazteko baliabideak ematen dira

o Garapen integrala: atal honetan jarduera bakoitzaren bidez ikasleek arlo motorrean, arlo

sozialean, arlo kognitiboan eta arlo emozionalean pairatuko duten garapena azalduko da,

arlo guztietan garapena ematen bada ikasleek garapen integrala lortuz.

Page 17: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

16

o Matematikako eta Gorputz Hezkuntzako edukiak: lanaren helburua Matematika eta

Gorputz Hezkuntzaren arteko diziplinartekotasuna lortzea izanik jarduera bakoitzaren bidez

bi ikasgaietako edukiak landu nahi dira eta atal honetan jarduera bakoitzaren bidez lantzen

diren edukiak jakinaraziko dira.

4.4. Proposatutako jarduerak

Adierazitako ezaugarrien arabera, 16 jarduera diseinatu dira, non Gorputz Hezkuntza eta

Matematika erlazionatzen diren. 16 aukeren artean Gorputz Hezkuntzako gai desberdinak topa

daitezke eta gomendagarriena landu nahi den gai horren arabera Matematikarako konpetentzia

garatzeko pentsatuta dagoen jarduera bat aukeratzea da, saio bakoitzean bi gaien edukiak modu

diziplinartekoan garatzen direlarik. Honen bidez, Gorputz Hezkuntzako saioetan lantzen ari den

gaiaren haria jarraituz, saioetan Matematikarako konpetentzia era ludikoan landuko da, ikasleek

Matematikaren abstrakzioa motrizitatearen bidezko era dibertigarrian landuko delarik.

Gainera, proposamenen artean 1. zein 2. ziklora bideratutako bai Matematika eta baita

Gorputz Hezkuntza ere biltzen dituen bi jarduera daude, gela arruntean egiteko aproposak direnak.

Jarduera hauetan osasunaren gaia lantzen da eta ikasleek ohitura osasungarriak hartzeko eta

informazioaren trataera kudeatzeko oso erabilgarriak dira.

Bukatzeko, aipatu beharra dago, joko/jolas eta Gorputz Hezkuntzan egin ohi diren jarduera

guztiak bezala, proposamen hauek ere klasetik eta eskolatik kanpo aurrera eraman daitezkeela.

Jarduera gehienek ez dute material zehatzen edo ikasle kopuru handien beharra eta horregatik,

umeak patioan, kalean, udalekuetan, eskolaz kanpoko ekintzetan… jolas/joko eta ekintza ugari

aurrera eramaten dituzten moduan, Matematikarako konpetentzia garatzeko pentsatuta dauden

jarduera hauek ere aurrera eramateko aukera sustatzea oso aberasgarria eta ludikoa izango litzateke.

Horregatik, irakasleak klasean jarduera hauek aurrera eramaten dituenean, kalean egiteko aukera

dagoela gogoraraztea eta umeak haien bidez ondo pasatzera animatzea oso gomendagarria izango

litzateke.

Jarraian proposatzen diren jarduerak Gorputz Hezkuntzako edukien arabera antolatuta

daude, ikasgaian lantzen ari diren edukien arabera ariketak aukeratzeko asmoz.

Page 18: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

17

2. taula: Kiroldegia neurtzen.

1. KIROLDEGIA NEURTZEN

Zikloa eta maila: 1. ZIKLOA (1. edo 2. Mailetarako)

Deskribapena: Irudia:

Ikasleak 3 kide inguruko taldeetan kokatuko dira eta talde bakoitzari

kiroldegiko mapa bat emango zaio. Mapan koltxonetak, ispilua,

horma-barrak eta kiroldegian aurki daitezkeen objektu

desberdinak markatuta egongo dira eta ikasleek aipatutako

objektuen tamainaren arabera arra, oina edo pausua erabiliz neurtu

beharko dituzte eta emaitzak apuntatu.

Helburua

Ikasleak taldeka objektuak topatu eta neurtzea, mapan objektu horiek identifikatuz, orientatzeko moduak

(maparen kokapena…) eta neurketa teknika desberdinak ezagutzeko (arra, oina eta pausua).

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Kiroldegia. Kiroldegiko

mapa eta

arkatza.

Soziomotorra (lankidetza): taldeka

rolak banatzean (idazkaria eta

neurtzaileak), gero objektuak neurtu

eta emaitza apuntatzeko ados jarri.

20-25 min (irakaslearen

maparen eta ar, oin,

pausuaren azalpena

barne).

Aldaerak:

-Lehenik, dena ar, oin edo pausuaz bakarrik neurtu kontzeptuak ondo ulertzeko.

-Beharren arabera talde handiago edo txikiagoak egin.

-Kiroldegia txikia izatekotan patioa erabili.

Garapen integrala:

Arlo motorra: Oreka eta koordinazioa.

Arlo kognitiboa: Mapa interpretatzeko eta objektu desberdinak neurtzeko.

Arlo soziala: Talde lana kide bakoitzak bere rola (neurtzailea eta idazkaria), errespetua…

Arlo emozionala: Autoestimua eta autokonfiantza.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

3. multzoa: Neurria. 2. multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.

Page 19: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

18

3. taula: Non nago?

2. NON NAGO?

Zikloa eta maila: 1. ZIKLOA

Deskribapena: Irudia:

Kiroldegian zehar hainbat objektu sakabanatuta egongo dira,

hala nola, bankuak, konoak, sokak, makilak, fresbee-ak,

uztaiak… Ikasleak kiroldegian zehar mugitzen egongo dira eta

bat-batean irakasleak gainean, ezkerrean, eskuinean,

ondoan, barruan, kanpoan edo horrelako hitzak oihukatuko

ditu eta ikasleak nozio hori kontuan hartuz objektu batekiko

kokatu beharko dira.

Helburua:

Ikasleek pertzepzio espaziala eta nozio topologikoak garatzea, kiroldegian sakabanatuta dauden objektuen

arabera kokatuz, espazioari buruzko informazioa duten mezuak interpretatzen eta nozio horien arabera

kokatzen ikasteko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Kiroldegia. Sokak, uztaiak,

bankuak, makilak,

konoak, fresbeeak

eta nahi diren

objektu guztiak.

Psikomotorra: ikasleak banaka mugitzen

egongo dira eta ikasleak esaten duenaren

arabera norberak pentsatu eta horren

arabera kokatu egingo da.

5-10 min.

Aldaerak: -Erabakiak hartzen laguntzeko eta lankidetza sustatzeko ikasleak binaka joatea.

-Oreka ere lantzeko kokatu beharreko lekuan hanka batekin jartzea.

Garapen integrala:

Arlo motorra: Koordinazioa, gorputz eskema, abiadura eta nahi bada oreka.

Arlo kognitiboa: Mezuaren interpretazio egokia, hau da, esandako nozioa ondo erabili.

Arlo soziala: Ez da bereziki lantzen.

Arlo emozionala: Autokonfiantza, autoestimua eta gorputzaren ezagutza eta kontrola.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

4. multzoa: Geometria. Kokapena

espazioan, nozio topologikoak…

2. multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.

Page 20: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

19

4.taula: Akrosport geometrikoa

3. AKROSPORT GEOMETRIKOA Zikloa eta maila: 2. ZIKLOA (5. edo 6. mailetarako)

Deskribapena: Irudia:

Ikasleak 6 kideko taldeetan kokatuko dira eta, akrosporteko

segurtasun neurriak azaldu eta gero (lesioak ekiditeko heltzeko

moduak eta kideen gainean kokatzeko argibideak), ikasleak irudi

sinpleenetatik konplexuenetara probatzen hasiko dira, irudiak

pertsona kopuru desberdinetakoak izanik kanpoan geratzen

direnak laguntzaileak izango dira. Irudien ereduak papertxo

batzuetan emango zaizkie haiek imitatzeko. Gero haiek osatutako

irudi horien perimetroa eta azalera kalkulatu beharko dituzte.

Helburua:

Ikasleek akrosporteko irudiak eraikitzea haien gorputza erabiliz eta irudi eredu bat emanda, irudi

geometrikoen oinarriak, aldeak, erpinak, angeluak… modu bisual eta argi batean ikusteko eta gero

perimetroak eta azalerak era praktiko batean kalkulatzeko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Kiroldegi

osoa.

Koltxonetak,

metroa, irudi

ereduak, papera,

arkatza.

Soziomotorra (lankidetza): ikasleak irudik

osatzeko eta segurtasun neurriak

betetzeko zein haien perimetroak eta

azalerak kalkulatzeko talde lanean arituko

dira.

3 saio, gutxi

gorabehera.

Aldaerak: Taldeen arteko harremanak areagotzeko talde batek beste batek eraikitako irudik

aztertzea.

Garapen integrala:

Arlo motorra: Oreka, koordinazioa, lateralitatea, malgutasuna eta indarra.

Arlo kognitiboa: Sormena, irudi geometrikoen azaleraren kalkulua…

Arlo soziala: Talde kohesioa, helburu amankomuna eta kooperazioa.

Arlo emozionala: Konfiantza, autoestimua, gorputzaren ezagutza eta kontrola eta enpatia.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

3. multzoa: Geometria. 2. multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.

Page 21: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

20

5. taula: Orientazioa

4. ORIENTAZIOA Zikloa eta maila: 2. ZIKLOA

Deskribapena: Irudia:

Ikasleak 4-5 kideko taldeetan elkartuko dira eta

bakoitzari eskolako plano bat eta 3 baliza emango

zaizkio. Talde bakoitzak bere 3 balizak eskolako puntu

batean kokatu eta planoan markatu beharko ditu.

Gero, taldeen artean planoa aldatu eta beste taldeak

ezkutatutako balizak bilatu beharko dituzte.

Helburua:

Ikasleek pertzepzio espaziala garatzea, planoa erabiliz eta balizak ezkutatuz eta bilatuz, mapa eta planoak

irakurtzen eta interpretatzen ikasteko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Eskola osoa. Mapa eta

balizak.

Soziomotorra (lankidetza): mapa ondo

erabiltzeko, balizak ezkutatzeko eta gero

besteenak bilatzeko elkarrekin egin behar dute

lan elkarri entzunez eta iritzi desberdinak

ulertuz.

50 min inguru.

Aldaerak:

-Baliza gehiago ezkutatu.

-Parte hartzea areagotzeko taldeko kide kopurua murriztu.

-Eremua eskola izan beharrean eskolaz kanpoko zelai edo parke handi batean egin.

Garapen integrala:

Arlo motorra: Ez da bereziki lantzen baina gorputz eskema izan daiteke.

Arlo kognitiboa: Estrategia, planoaren ulerkuntza eta interpretazio egokia.

Arlo soziala: Kooperazioa, komunikazioa eta inklusioa.

Arlo emozionala: Konfiantza, talde sentimendua, ondo sentitzea, poza, haserreak, frustrazioak, tristura…

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

4. multzoa: Geometria. Kokapena planoan

eta espazioan.

2. multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.

Page 22: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

21

6. taula: Bankutik erori gabe…!

5. BANKUTIK ERORI GABE…! Zikloa eta maila: 2. ZIKLOA

Deskribapena: Irudia:

Jarduera hau erronka kooperatibo bat da eta ikasle

talde bakoitzak (5 kide ingurukoa) kide bakoitzaren

laguntzarekin proba gainditu beharko du. Ikasle

bakoitzak lurrean egongo diren kartoi bat hartu eta

horren bidez zenbaki bat esleituko zaio. Ikasle

bakoitzak zenbakia duenean bankuan igoko dira eta

inor bankutik erori gabe txikitik handira ordenatu

beharko dira bakarrik zenbakiak dituen bateko,

hamarreko, ehuneko eta milakoak esanez.

Helburua:

Ikasleak bankuan txikitik handira ordenatu beharko dira inor bankutik erori gabe, bakarrik haien zenbakiaren

deskonposizioa esanez, baliokidetasunak eta zifren posizio-balioa lantzeko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Kiroldegia. Bankuak eta

zenbakiak

dituzten kartoiak.

Soziomotorra (lankidetza): taldeek

erronka betetzeko hitz egin, entzun eta

adostu egin behar dutelako.

5-10 min.

Aldaerak: -Erronka apur bat zailtzeko komunikatzeko hitz egin beharrean keinuekin egitea, zifren

posizioa horrela azalduz.

-Bi modutan ordenatu behar izatea, bai txikitik handira zein handitik txikira.

Garapen integrala:

Arlo motorra: Oreka, gorputz eskema eta koordinazioa.

Arlo kognitiboa: Zenbakia duen kartoia hartzean honen zifren posizio-balioa pentsatzean.

Arlo soziala: Kooperazioa, komunikazioa, babesa eta batez ere enpatia eta elkarri entzutea.

Arlo emozionala: Konfiantza, ondo sentitzea eta autoestimua.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Zenbaki

arrunten zifren posizio-balioa eta baliokidetasuna.

2. multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.

Page 23: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

22

7. taula: Gorputzak eragiketak egiteko balio du ere!

6.GORPUTZAK ERAGIKETAK EGITEKO

BALIO DU ERE!

Zikloa eta

maila:

1. ETA 2. ZIKLOA (zailtasunaren arabera

2.ziklorako molda daiteke, baina batez ere

1.ziklorako)

Deskribapena: Irudia:

Ikasleak 4-8 ikasle bitarteko taldeetan elkartuko dira (burutu nahi

diren eragiketen konplexutasun maila eta beharren arabera).

Kide batzuk eragiketa bat pentsatu eta irudikatuko dute

zenbakiak haien gorputzarekin osatuz eta eragiketaren zeinua

egiteko kiroldegiko materialaz baliatuz eta beste batek edo

batzuk eragiketa ebatzi beharko dute.

Helburua:

Ikasleek eragiketa desberdinak irudikatu zein ebatzi beharko dituzte zenbakiak eta zeinuak haien gorputz eta

material desberdinekin irudikatuz eragiketekin modu bisual, praktiko eta ludikoan trebatzeko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Ez da

espazio

zehatzik

behar.

Eragiketaren zeinuak egiteko

makilak, sokak edo horrelako

materialak erabili ahal

dituzte.

Soziomotorra (lankidetza): eragiketak

osatzerakoan eta binaka edo taldeka

ebazten badituzte.

Psikomotorra, eragiketak bakarka ebazten

badituzte.

10 – 15

min.

Aldaerak:

-Eragiketak batuketa eta kenketekin hasi eta gero biderketak eta zatiketak sartu.

-Taldearen barruan ebatzi beharrean talde batek beste bati irudikapena egin eta beste taldeak

erantzuna gorputzarekin ere eman.

-Zailtasuna handitzeko 2. zikloan zatikiak egin.

Garapen integrala:

Arlo motorra: Gorputzaren kontrola eta koordinazioa.

Arlo kognitiboa: Irudik sortzeko sormena eta eragiketak ebazteko adimena.

Arlo soziala: Talde lana, adostasuna, elkarri entzun, errespetua, enpatia eta komunikazioa.

Arlo emozionala: Konfiantza, talde sentimendua eta autoezagutza.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. 3. multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa.

Page 24: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

23

8. taula: Pultsua hartzen

7. PULTSUA HARTZEN Zikloa eta maila:

1. ETA 2. ZIKLOA

Deskribapena: Helburua:

Bihotz maiztasuna ia Gorputz Hezkuntzako jarduera guztiekin

areagotzen da eta beraz, hau aukera ona izan daiteke bihotzaren

minutuko pultsazio kopurua neurtzeko. Honen inguruan hitz egin

daiteke azalpen txiki bat emanez eta gorputzeko atal desberdinetan

(lepoa, eskumuturra, oinean…) pultsua bilatuz. Gero, pultsazioak 15

segundoz neurtuko dira minutuko pultsazio kopurua jakiteko bider 4

egin behar delarik. Beste aukera bat pultsazioak 30 segundoz neurtzea

da, gero emaitza hau bikoizteko. Kalkulu hauek ikasleek egingo

dituzte, irakasleak bihotz maiztasunaren kontzeptua ulertzeko

azalpenak ematen dituen bitartean.

Ikasleek bihotz maiztasuna

neurtzen ikastea, haien

gorputzeko leku desberdinetan

pultsua bilatuz, jarduera fisikoa

egin eta gero bihotz maiztasunak

egiten duen gorakada ikusteko eta

maiztasuna kalkulatzeko egin

behar den prozedura

matematikoa barneratzeko.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak.

3. multzoa: Neurriak.

4. multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna.

Page 25: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

24

9. taula: Ohitura osasungarrien taula

8. OHITURA OSASUNGARRIEN TAULA Zikloa eta maila:

1. ZIKLOA

Deskribapena eta helburua Helburua

Beherago dagoen taula ikasleek etxean dituzten ohitura

osasungarrien ingurukoa da eta ikasleek etxean beteko

dute gero bai kiroldegian Gorputz Hezkuntzako ikasgaian

zein ikasgela arruntean Ingurunearen ezagutza ikasgaian,

Matematika ikasgaian edo tutoretzan lantzeko. Taularen

bidez, ikasleek dituzten osasun zein jarduera fisikoko

ohiturak eta haien osasuna neurri eta magnitudeekin eta

informazioaren trataerarekin erlazionatzen dira.

Ikasleek ohitura osasungarriak behatzea,

matematikako kontzeptuak (neurriak eta

eragiketak) erabiliz, egunerokotasuneko

ekintzetan matematikaren garrantziaz

ohartzeko.

(Taula I. eranskinean aurki daiteke)

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

3. multzoa: Neurriak.

5. multzoa: Informazioaren trataera.

4. multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna.

Page 26: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

25

10. taula: Osasunari eta jarduera fisikoari buruzko inkestak

9. JARDUERA FISIKOARI, KIROLARI ETA OSASUNARI

BURUZKO INKESTA

Zikloa eta maila:

2. ZIKLOA

Deskribapena: Helburua:

Aurrekoa bezala, jarduera hau gela arruntean, Matematikako

ikasgaian adibidez, egiteko jarduera da baina Gorputz

Hezkuntzarekin zuzenki lotuta dago. Honetan ikasleak 2-3 kideko

taldeetan jarrita beste talde eta maila batzuetako ikasleei haiek

prestatutako inkestak pasako dizkiete, horrelako galderak izango

dituztenak: Astean zenbat egunetan egiten duzu kirola? Eta zein?

Astean zenbat egunetan jaten dituzu barazkiak?

Ikasleek beste talde eta maila

batzuetako ikasleen osasunaren eta

jarduera fisikoaren analisia egitea,

ikasle horiei inkestak eginez, gero

informazioa tratatzen eta kudeatzen

ikasteko, hau erabiliz grafikoak

eginez eta ondorioak ateraz.

(Inkesta II. eranskinean dago)

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

5.multzoa: Informazioaren trataera. 4. multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna.

Page 27: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

26

11. taula: Zifrak ordenatzen

10. ZIFRAK ORDENATZEN Zikloa eta maila:

1. ZIKLOA

Deskribapena: Irudia:

Irakasleak kiroldegiko horma bakoitzari zifra bat ezarriko dio.

Ondoren, zenbaki bat oihukatuko du, 1, 2, 3 edo 4 zifra

dituena. Ikasleek zenbaki horren zifrak ordenatu beharko

dituzte ordena zuzena jarraituz kiroldegiko hormak ukituz.

Irakasleak 2456 oihukatzekotan ikasleek korrika eta ahalik eta

azkarren lehenik eta behin, 2a, gero 4a, ondoren 5a eta

azkenik 6a ukitu beharko dituzte.

Helburua:

Ikasleek zenbaki batean zifren posizioa (unitateak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak) kokatzen jakitea,

zenbakiak zifrak dituzten hormak korrika ordena egokian ukituz zenbakikuntza sistema hamartarra eta

zenbakien ordena modu ludiko eta praktikoan lantzeko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Kiroldegia. Ez da material

berezirik

behar.

Psikomotorra (irakasleak zenbakia oihukatzean

norberak zifrak zein ordenetan dauden erabaki eta

korrika lehenengo horma ukitzera joan beharko da).

10-15min.

Aldaerak: -Jolasa zailtzeko zenbakiaren zifrak atzetik aurrera ordenatu.

-Hormak ukitzera modu desberdinetan joan, binaka, bata bestearen gainean, hanka

batekin…

Garapen integrala:

Arlo motorra: Abiadura eta koordinazioa.

Arlo kognitiboa: Zifrak ordenatzeko adimena erabili behar da.

Arlo soziala: Ez da berez asko lantzen banakako jolas bat delako.

Arlo emozionala: Autokonfiantza, autoezagutza, ondo sentitzea eta emozioen kontrola.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Zifren ordena

eta zenbakikuntza sistema hamartarra.

5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora

librerako hezkuntza.

Page 28: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

27

12. taula: Matematikako musika-aulkiak

11. MATEMATIKAKO MUSIKA-AULKIAK Zikloa eta

maila:

1. ZIKLOA (kontzeptuak zailduz

2.ziklora ere bidera daiteke)

Deskribapena: Irudia:

Ikasle kopuruaren araberako aulki kopurua borobilean kokatuko da, aulki

bakoitzak zenbaki bat izango duelarik. Musika entzungo da eta irakasleak

irizpide bat ezarriko du, hala nola, “zenbaki bakoitiak”, “10 baino

txikiagoak direnak”… Musika gelditzean ikasleak bakarrik irizpide horren

araberako zenbakia duten aulkietan eseri ahalko dira eta elkarri lagundu

beharko diote aulki gutxitan igotzeko aukera dutenean, inor aulkirik gabe

ez geratzeko.

Helburua:

Irakasleak aipatutako irizpidearen arabera zenbakidun aulkietan eseri beharko dira ikasleak, irizpidea betez

eta horregatik (denak aulkietan sartzeko) elkarri lagunduz zenbakien ordena, multzoak, segidak… lantzeko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Kiroldegia. Aulkiak eta musika.

Psikomotorra (irakaslearen irizpidea betetzeko

zein aulkitan eseri behar den pentsatzean eta

musika gelditzean erreakzionatzean).

Soziomotorra (lankidetza): aulki berean eseri behar

direnean, aulkiaren gainean mantentzeko elkarri

laguntzean.

10-15 min.

Aldaerak: -Irizpideak zaildu edo erraztu daitezke, landu nahi den gaiaren arabera.

-2. ziklorako erabili nahi izatekotan zenbaki lehenak edota multiplo edo zatitzaileak erabil

daitezke.

Garapen integrala:

Arlo motorra: Koordinazioa eta gorputz eskema.

Arlo kognitiboa: Irakaslearen irizpidearen arabera aulki egokiak zeintzuk diren pentsatzean.

Arlo soziala: Kooperazioa, kideen arteko babesa, komunikazioa, enpatia eta errespetua.

Arlo emozionala: Autokonfiantza, autoezagutza, ondo sentitzea eta emozioen kontrola.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Zenbaki multzoak,

ordenak…

5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta

denbora librerako hezkuntza.

Page 29: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

28

13. taula: Segidak osatzen

12. SEGIDAK OSATZEN Zikloa eta maila:

1. ZIKLOA

Deskribapena: Irudia:

Ikasle bakoitzak zenbaki bat izango du eta espazio osoan zehar

mugitzen ibiliko dira. Irakasleak zifra bat oihukatuko du, adibidez,

hiru. Orduan, ikasleak haien zenbakia kontuan hartuz hiru

zenbakiko segida osatu beharko dute. Guztien laguntzarekin ikasle

bat ere solte ez geratzea lortu beharko dute, segiden artean

aldaketak eginez (adibidez, 14-15-16 segida batean badaude eta 17

bakarrik badago 14a beste segida batean kokatu beharko da).

Helburua:

Ikasleak zenbaki segidak osatzea, haien gorputza zein adimena erabiliz, zenbaki arrunten ordena zein segida

gorakor eta beherakorrak modu ludiko eta bisual batean praktikatzeko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Kiroldegia. Ez da

material

berezirik

behar.

Psikomotorra (irakasleak zenbakia esatean norberak bere

zenbakia kontuan hartuta bere ondoan dauden zenbakiak

pentsatu behar ditu, haiekin elkartzeko).

Soziomotorra (lankidetza): inor ere ezin denez bakarrik

geratu, ikasle guztien artean sortutako segidetan aldaketak

egin beharko dituzte konponbideak elkarrekin aurkitzeko,

elkarri entzunez eta ados jarriz.

10-15 min.

Aldaerak: -Jolasa zailtzeko segidak gorakorrak zein beherakorrak egin daitezke.

-Korrika modu desberdinetan egin, hanka batekin, ...

Garapen integrala:

Arlo motorra: Abiadura eta gorputz eskema (lateralitatea).

Arlo kognitiboa: Haien zenbakiaren inguruan zein zenbaki dauden pentsatzean.

Arlo soziala: Kideen arteko laguntza eta babesa, enpatia eta komunikazioa.

Arlo emozionala: Autokonfiantza, autoezagutza, ondo sentitzea eta emozioen kontrola.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak.

Zenbakien ordena eta segidak

5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora librerako

hezkuntza

Page 30: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

29

14. taula: Buruzko kalkulua

13. BURUZKO KALKULUA Zikloa eta maila: 1. ZIKLOA (2. edo 3. mailetarako)

Deskribapena: Irudia:

Ikasleak 4-5 kideko taldeetan batuz ibilbide bat burutu behar dute

korrika, eta amaieran dagoen dadoa jaurti. Ateratzen den

zenbakia memorizatu eta taldera bueltatu behar dute, zenbakia

esan eta hurrengoa atera behar da. Hurrengoak korrika egin eta

dadoa berriro jaurtiko du ateratzen zaion zenbakiari aurrekoa

batuz, eta horrela, 50era heldu arte.

Helburua:

Dadoa behin eta berriro botaz 50era heltzea, taldeko kide guztiak korrika eginez eta dadoa botaz guztien

artean zifrak batuz buruzko kalkulua lantzeko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Futbol zelai

baten erdia

gutxi

gorabehera.

1–6

zenbakiak

dituen

dadoa.

Psikomotorra (korrika egitean, dadoa botatzean eta

bakarka kalkulua egitean).

Soziomotorra (lankidetza): taldean kalkulua egitera

laguntzean eta aurkaritza beste taldeak baino lehenago

50era heldu behar direlako.

Soziomotorra (aurkaritza): 50era beste taldeak baino

lehenago iristea bilatzen delako.

10 – 15 min.

Aldaerak:

-Espazioa handitu daiteke ikasleek korrika gehiago egiteko.

-Kalkulua zailtzeko bi dado jaurti eta bi zenbaki batu eta dadoko zenbakiak handitu

(adibidez, 6tik 12ra).

-Jokoa luzatzeko 50era heldu beharrean kopuru hau handitu.

Garapen integrala:

Arlo motorra: Abiadura eta erresistentzia.

Arlo kognitiboa: Buruzko kalkulua egitean.

Arlo soziala: Kooperazioa eta kideen arteko babesa.

Arlo emozionala: Konfiantza, autoezagutza eta poza, tristura, harrotasuna…

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

2. multzoa: Zenbakiak eta

eragiketak. Buruzko kalkulua.

5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora librerako hezkuntza.

Page 31: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

30

15. taula: Zapi matematiko kolaboratiboa

14. ZAPI MATEMATIKO KOLABORATIBOA Zikloa eta

maila:

2. ZIKLOA (kontzeptuak erraztuz

1.ziklora era bidera daiteke)

Deskribapena: Irudia:

Bi ikasle talde egingo dira eta talde bakoitzean ikasle bakoitzari

zenbaki bat esleituko zaio. Irakaslea erdian egongo da eta zapi bat

edukiko du. Honek txanda bakoitzean irizpide bat oihukatuko du,

adibidez, 6ren zatitzaileak edo 2ren multiploak. Orduan, zenbaki

horiek dituzten ikasleak atera eta elkarrekin zapia hartzera joan

beharko dira, beste taldea baino lehen hartu eta haien tokira iritsi

behar direlarik. Irizpidearen barruan zenbaki bakarra badago, ikasle

hori bakarrik korrika egingo beharko du, bi egotekotan bata bestearen

gainean, hirurekin erreginaren aulkian eta lau edo bost izatekotan

konga eginez eta eskua haien hanka artean pasaz lotuta joanez.

Helburua:

Ikasleak zatikiak eta multiploak birpasatzea, taldean lan eginez eta hauek topatzeko haien buruzko kalkuluak

eta logika erabiliz, zatigarritasuna modu ludiko eta praktiko batean lantzeko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Kiroldegia. Zapia eta

behar

badira

konoak.

Psikomotorra (irakasleak irizpidea esatean zein zenbaki

atera behar diren pentsatu behar da).

Soziomotorra (lankidetza): zapia hartzera joatean taldean

lan egin behar da.

Soziomotorra (aurkaritza): zapia beste taldea baino

lehenago hartzean edo haiengandik ihes egitean.

10 -15 min.

Aldaerak: -Beste gai bat landu daiteke: buruzko kalkulua…

-1.ziklorako erabiltzekotan zenbaki txikien arteko eragiketak edota beste irizpide batzuk

erabili.

Garapen integrala:

Arlo motorra: Erreakzio abiadura, korrika egiteko abiadura eta koordinazioa.

Arlo kognitiboa: Irakaslearen irizpidearen arabera nor atera behar den pentsatzean.

Arlo soziala: Kooperazioa, kideen arteko babesa, komunikazioa, enpatia eta errespetua.

Arlo emozionala: Autokonfiantza, autoezagutza, ondo sentitzea eta emozioen kontrola.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak.

Zatigarritasuna: multiploak eta zatitzaileak.

5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora

librerako hezkuntza.

Page 32: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

31

16. taula: Dadoaren bidezko bingoa

15. DADOAREN BIDEZKO BINGOA Zikloa eta maila:

2. ZIKLOA

Deskribapena: Irudia:

Ikasleak 4-5 kideko taldeetan banatuko dira eta talde bakoitzak dado bat

izango du eta haiengandik metro batzuetara 1-6 zenbakiko kartoi bat

egongo da. Banaka dadoa bota eta kartoia dagoen lekuraino korrika joan

beharko dira. Han ateratako zenbakia ezabatu eta ondoan klarionaz

kartoia betetzeko geratzen den zatikia idatzi beharko da. Dadoa

botatzean jada ezabatutako zenbaki bat ateratzen bada kartoirano

korrika joan beharko da baita eta zatikia aldatu behar den erabaki.

Helburua:

Ikasleek kartoiko zenbaki guztiak ezabatzea, dadoa botaz, korrika eginez eta kartoiarekin amaitzeko zatikia

behin eta berriro kalkulatuz, probabilitatera eta zorira hurbilpen bat egiteko eta zatikiak modu bisual batean

lantzeko.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Kiroldegia. Dadoa, 1etik 6ra

zenbakizko kartoia

eta klariona.

Psikomotorra (dadoa botatzean, korrika egitean eta

zatikia marraztean).

Soziomotorra (lankidetza) taldeko kideek zatikiaren

idazketan edo beste gauzetan laguntzean.

Soziomotorra (aurkaritza): beste taldeak baino

lehenago kartoia betetzea.

10-15 min.

Aldaerak:

-Jokoa luzatzeko bi dado bota behar izatea kartoi gehiago bete behar izateko eta zatikia

handitzeko.

-Kartoia dagoen lekuraino korrika modu ezberdinetan joatea, atzeraka, hanka batean,

bikoteka…

Garapen integrala:

Arlo motorra: Abiadura eta erresistentzia.

Arlo kognitiboa: Zatikia kalkulatzean.

Arlo soziala: Kooperazioa eta kideen arteko babesa eta laguntza.

Arlo emozionala: Konfiantza, autoezagutza eta poza, tristura, harrotasuna…

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Zatikiak.

5. multzoa: Informazioaren trataera, zoria eta probabilitatea.

5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta

denbora librerako hezkuntza.

Page 33: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

32

17. taula: Giza triangelu aldeberdina

16. GIZA TRIANGELU ALDEBERDINA Zikloa eta maila:

2. ZIKLOA

Deskribapena: Irudia:

Jarduera hau erronka kooperatibo bat da eta ikasle talde

bakoitza (6 kidekoa) kide bakoitzaren laguntzarekin proba

gainditu behark o du. 6 uztai triangelu forman kokatuta

egongo dira eta ikasle bakoitzak zenbaki bat izango du (1etik

6ra). Ikasleak uztaietan kokatu beharko dira eta triangeluaren

alde guztiek 10 batu beharko dute.

Helburua:

Ikasleek triangelua zenbakiekin osatu beharko dute haien gorputza zein logika erabiliz eta, kalkulu sinple

baina abstraktuak eginez triangeluko alde bakoitzak 10 batu dezan.

Jardueraren barne logika:

Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora:

Ondoko forma

duen 6 uztaiko

hainbat multzo

kiroldegian.

Horrela kokatutako 6 uztai.

Soziomotorra (lankidetza):

taldeek erronka betetzeko hitz

egin, entzun eta adostu egin

behar dutelako.

5-10 min.

Aldaerak:

-Erronka betetzeko hitz egin beharrean, ez-hitzezko komunikazioa erabili behar izatea.

-Erronka burutzeko, une oro, taldeko kide guztiak eskutik lotuta mugitu behar izatea.

-Erronka burutzeko, momentu oro, hanka batean mugitu behar izatea.´

Garapen integrala:

Arlo motorra: Koordinazioa eta gorputz eskema.

Arlo kognitiboa: Triangelua osatzean kalkulu abstraktuak egitean.

Arlo soziala: Kooperazioa, komunikazioa, babesa eta batez ere enpatia eta elkarri entzutea.

Arlo emozionala: Konfiantza, ondo sentitzea eta autoestimua.

Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak:

2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Buruzko

kalkulua eta kalkulu abstraktua.

5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora

librerako hezkuntza.

Page 34: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

33

5. HAUSNARKETA ETA ONDORIOAK

Gradu Amaierako Lan honetan, jarduera eta jolasen bitartez Gorputz Hezkuntzako eta

Matematikako edukiak lantzeko proposamena aurkeztu da. Bi ezagutza arloen arteko

diziplinartekotasunaz baliatuz, bi arloetako edukiak lantzeko jarduerak sortu dira.

Hasiera batean aipatu bezala, metodoan, baliabide aniztasuna sortzearen nahia adierazi da,

bai ikasleen adinari dagokionez, bai jarduera mota desberdinak sortzeari dagokionez. Horrela,

errekurtso didaktikoa erabiliko duen irakasleak landu beharreko gai eta ikasturteko momentuaren

arabera, baliabide anitzak izango ditu.

Ikasleen adina kontuan hartuta, Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako (1., 2. eta 3. mailetarako) eta

2. ziklorako (4., 5. eta 6. mailetarako) jarduerak sortu dira bi adin tarteentzako baliabideak

eskaintzeko.

1. irudia: Ikasleen adinaren araberako jardueren sailkapena.

1. irudian ikus daitekeen moduan, proposatutako hamasei jardueretatik erdia 1. ziklorako

bideratuta dago eta beste erdia 2. ziklorako. Beraz, adin guztietarako ariketak sortu dira. Aipatzekoa

da, jarduera bakoitzaren informazio taulan agertzen den legez, jolas ugari (Matematikako musika-

aulkiak, zapi kolaboratiboa edo gorputzaren bidez eragiketak osatzea) edozein adinetarako molda

daitekeela, aldaera sinpleagoak edo konplexuagoak sartuz. Horrela, Matematika eta Gorputz

Hezkuntzaren arteko diziplinartekotasuna Lehen Hezkuntzako etapa osoan aurrera eraman

daitekeela adierazi nahi da.

Halaber, jarduera mota anitzak egotea ere bilatu nahi izan da gradu amaierako lan honetan,

proposamen didaktikoak jolas arrunt eta motzak soilik izan ez zitzan. Gorputz Hezkuntzako saioetan

jolas eta ekintza desberdinak egiten dira landu nahi den gaiaren arabera eta, horregatik, momentu

%50%50

Ikasleen adinaren araberako jarduerak

1.ziklorako jarduerak

2.ziklorako jarduerak

Page 35: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

34

bakoitzean irakasleak egoki ikusten duen jarduera aukeratzeko jarduera mota desberdinak diseinatu

dira (2 eta 3 irudiak).

2. irudia: Jarduera motaren araberako sailkapena (I).

3. irudia: Jarduera motaren araberako sailkapena (II).

Alde batetik, 2. irudiari erreparatuz jardueren iraupenaren arabera, diseinuan jarduera

motzak (5 - 15 minutu ingurukoak) nagusitzen direla nabari daiteke, baina jarduera luzeak (15 - 45

minutu ingurukoak) ere badaude. Jarduera motzak, orokorrean, momentuan egiteko jolasak dira,

jarduera luzeen artean, aldiz, saio osoa edota jarraipen handiagoa behar duten ekintzak daude.

Beste alde batetik, 3. irudian zentratuz eta jardueren luzeraren irizpidea alde batera utziz,

hamasei proposamenen artean bost motatako jarduerak planteatu dira. Honetan ere, mota bat

nagusitzen da, jolas arruntak, hain zuzen ere, baina diseinatutako proposamen didaktikoan erronka

kooperatiboak, jolas tradizionalen moldaketak, ekintza bereziak eta Gorputz Hezkuntzarekin eta

Matematikarekin harremana duten gela arruntean egiteko ekintzak planteatu dira.

%69

%31

Jarduera mota (I)

Jarduera motzak (5-15 min)

Jarduera luzeak (15-45 min)

%12

%50

%12

%13

%13

Jarduera mota (II)Erronka kooperatiboak

Jolas arruntak

Jolas tradizionalen moldaketa

Ekintza bereziak

Gela arruntean egitekoekintzak

Page 36: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

35

Halaber, Gorputz Hezkuntzan zein Matematikan landu nahi diren gai edo eduki multzoekiko

jarduerak diseinatu dira. Proposamen didaktikoaren helburuetako bat baliabide didaktikoa eta

informazioa Gorputz Hezkuntzako irakasleentzako erabilgarria izatea da eta, horregatik, ikasturteko

momentu zehatz desberdinetarako jarduerak sortu dira. Horrela, 4. eta 5. irudietan ikus daitekeen

moduan bi ikasgaietako ia eduki multzo guztietarako jarduerak sortu dira.

4. irudia: Matematikako edukien araberako jardueren sailkapena.

5. irudia: Gorputz Hezkuntzako edukien araberako jardueren sailkapena.

Matematikako edukien araberako jardueren sailkapenaren grafikoari (4.irudia) erreparatuz

%53

%21

%10

%16

%0

Matematikako edukien araberako jarduerak

2.eduki multzoa: Zenbakiak etaeragiketak

3.eduki multzoa: Neurria

4.eduki multzoa: Geometria

5.eduki multzoa:Informazioaren trataera

6.eduki multzoa: Problemakebaztea

%29

%6

%18

%47

Gorputz Hezkuntzako edukien araberako jarduerak

2.eduki multzoa: Norberarenezagutza eta kontrola

3.eduki multzoa: Gorputzadierazpena eta komunikazioa

4.eduki multzoa: Jarduera fisikoaeta osasuna

5.eduki multzoa: Kultura motorra:aisia eta denbora librerakohezkuntza

Page 37: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

36

gero, Zenbakiak eta eragiketak eduki multzoa, gailentzen da. Aldiz, Problemen ebazpenari dagokion

eduki multzoa jarduera proposamenik gabe geratzen da. Honen arrazoi nagusia izan daiteke: Gorputz

Hezkuntzan aurrera eramaten diren jardueren ehuneko handi batek zenbakien beharra duela izan

daiteke, bai taldeak egiteko edota ekintzaren helburua lortzeko, eta horrek Matematikaren eduki

multzo hau Gorputz Hezkuntzarekin erlazionatzeko lana errazten duela. Problemen ebazpenari

dagokionez, honen gabezia, problemak ebazteko jarraitu behar den prozedura kiroldegian aurrera

eramateko dakarren zailtasuna edota Gorputz Hezkuntzako edukiekin erlazionatzeko konplexutasuna

izan daiteke. Beste hiru eduki multzoei dagokienez, Neurria, Geometria eta Informazioaren trataera

lantzeko errekurtsoen %21, %10 eta %16 sortu dira, hurrenez hurren.

Gorputz Hezkuntzako edukien araberako jardueren sailkapenari dagokienez (5. irudia),

jarduera kopuru handiena (%47a) hartzen duen eduki multzoa bosgarrena da, Kultura motorra: aisia

eta denbora librerako hezkuntza, alegia. Honetan, jolasarekin eta kirolarekin harremana duten

jarduera guztiak sartzen dira eta jarduera gehienak bide honetatik doazenez eduki multzo hau

gailentzen da. Jarraian, 2. eduki multzoa dago, Norberaren ezagutza eta kontrola, jarduera kopuru

handi batekin ere. Eduki multzo honetan norberaren gorputzaren eta inguruaren ezagupena

trebetasun motorren garapenaren bidez ematen da eta, Matematika gure inguruaren parte denez,

eduki multzo hau Matematikako edukiekin harreman estua duela igartzen da. Jarduera fisikoa eta

osasunari dagokion 4. eduki multzoa hein batean ere lantzen da proposatutako jarduerekin 3. eduki

multzoko Gorputz adierazpena eta komunikazioa oso jarduera kopuru txikiarekin, %6arekin, gelditzen

delarik. Honen kausa Gorputz adierazpena eta Matematika erlazionatzeko zailtasuna izan daiteke,

biak ikaslearen garapenerako funtsezko atalak izanda ere, haien arteko harremanak topatzea zaila

suerta daiteke eta horregatik, Gorputz Hezkuntzaren alor honen eta Matematikaren arteko

diziplinartekotasuna topatzearen konplexutasuna argi ikusten da.

Jarduera anitzak proposatu dira, Matematikako eduki multzo ezberdinak jorratzeko:

pertzepzio espaziala lantzekoak (1., 2. edo 4. jarduerak); gorputzaren erabileraren bidez geometria

kontzeptuak jorratzekoak (adibidez, 3. jarduera); jolasen bidez, zenbaki eta eragiketak lantzekoak

(adibidez, 10. edo 13. jarduerak;) eta osasun arloa aztertzekoak (7., 8. eta 9. ariketak).

Bukatzeko, aipatu beharra dago, errekurtso didaktikoan proposatutako jarduerak analizatu

eta gero, haietako gehienak material askorik behar ez duten eta barne logika sinplea duten ariketak

direla. Ondorioz, jarduerak esparrutik haratago eramatea posible izango litzateke, umeen aisialdiko

jokoetara, eskolaz kanpoko ekintzetara edota udalekuetara.

Lan honen bidez eskainitako baliabide didaktikoa Gorputz Hezkuntzako irakasleentzako

erabilgarria izatea espero da.

Page 38: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

37

6. BIBLIOGRAFIA

Alsina, C. (2012). Hacia un enfoque globalizado de la educación matemática en las primeras

edades. Números. Revista Didáctica de las Matemáticas, 80, 7-24.

Araya, G., Azofeifa, A., Serrano, A. (2008). Aprendizaje de las matemáticas por medio del

movimiento, una alternativa más de la educación física. MHSalud: Movimiento Humano y Salud, 5, 2.

Barahona, J. (2010). El desarrollo de la competencia matemática desde de la educación física.

Aula de Innovación Educativa, 189 (2), 23-29.

Barahona, J., Campos, M., Casado, M., Feltrer, J., Guerras, A., Iranzo, S. Pérez, M. (2009). El

desarrollo de la competencia matemática a través de la Educación Física: del currículum al aula.

Revista Digital Buenos Aires, 13, 129.

Benavides, M., Núñez, R. (2007). Matemática y psicomotricidad: la noción de espacio. Revista

Iberoamericana de Psicomotrizidad y Técnicas Corporales, 25, 235-244.

Bolaños, G. (1991). Educación por medio del movimiento y expresión corporal. San José,

Costa Rica: Editorial EUNED.

Castañer, M., Trigo, E. (1998). Desde la Educación Física hasta la interdisciplinariedad.

Educación Física y deporte en el sigo XXI, 2, 643-654.

Euskal Autonomi Erkidegoa. 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko

Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkaria, 2016ko urtarrilaren 15a.

Garrido, R., Gil, P., Giménez, M. Luciañez, A. Rodríguez, M., Romera, B., Rubio, M., Sánchez J.

(2010). Experiencia con la competencia matemática en la clase de educación física. Revista de

Didácticas Específicas, 2, 83-99.

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. UPV/EHU. (2016). Gradu Amaierako Lana. Euskal Herriko

Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua: Gasteiz.

Hidalgo, S., Maroto, A., Palacios, A. (2004). ¿Por qué se rechazan las matemáticas? Análisis

evolutivo y multivariante de actitudes relevantes hacia las matemáticas. Revista de Educación, 334,

75-95.

Piaget, J. (1973) La representación del mundo en el niño. Madrid: Ediciones Morata.

Rodríguez, M. Vega, J. (2004). Relación entre la edad, el nivel de práctica de actividad física y

Page 39: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

38

el funcionamiento cognitivo. Tesis Licenciatura en Ciencias del Deporte con énfasis en Salud. Escuela

Ciencias del Deporte de la Universidad Nacional. Heredia, Costa Rica.

Triviño, P.A. (2015). Contenidos matemáticos a través de la Educación Física en Educación

Primaria. Trabajo de Fin de Máster. Universidad de Extremadura: Facultad de Educación.

Zemelman, S., Daniels, H., Hyde, A. (1998). Best Practice: New Standards for Teaching and

Learning in America’s Schools, Best Practice in Mathematics. Oxford: Editorial Heinemann.

Page 40: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

39

7. ERANSKINAK

I. ERANSKINA:

8. jarduera: Ohitura osasungarrien taula.

Page 41: GORPUTZ HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZAKO …

Gradu Amaierako Lana. Sonia Cardeña Castaños (2018)

40

II. ERANSKINA:

9. jarduera: Jarduera fisikoari, kirolari eta osasunari buruzko inkesta.

JARDUERA FISIKOA, KIROLA ETA OSASUNARI BURUZKO INKESTA

1) Jarduera fisikoa egiten al duzu ? Bai Ez 2) Zein da egiten duzun jarduera fisikoa? Eskolara oinez joan Bizikletaz ibili Parkean jolastu Etxeko lanak egiten lagundu Besteren bat: 3) Kirolen bat egiten duzu? Bai Ez 4) Astean zenbat egunetan? 1 2 3 4 Gehiago 5) Zein da egiten duzun kirola? Saskibaloia Gimnasia erritmikoa Futbola Eskalada Judo Besteren bat: 6) Astean zenbat alditan jaten dituzu barazkiak? 1 2 3 4 Gehiago 7) Egunean zenbat fruta jaten duzu? 1 2 3 4 Gehiago