Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

24
Ikusteko, emateko beste 2-3 Lea Ibarra 4 Munitibar 5 Aulesti 6-7 Markina-Xemein 8-9 Lekeitio 10-11 Ondarroa 12 Ziortza-Bolibar 13 Ispaster 14-15 Mutriku 16 Berriatua 17 -18 Non jan? Non lo? 19 Busturialdea 20-21 Ea 22-23 Busturialdea 24 Turismo bulegoak Busturialdean Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAren turismo gida. Barikua, 2012ko martxoaren 23a. Turismoa Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea egun pasarako edo egun batzuk emateko aukeratzen duena ez da damutuko

description

Zatoz Lea-artibai, Mutriku eta Busturialdea ezagutzera!

Transcript of Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Page 1: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Ikusteko, emateko

beste

2-3 Lea Ibarra4 Munitibar5 Aulesti6-7 Markina-Xemein8-9 Lekeitio10-11 Ondarroa12 Ziortza-Bolibar13 Ispaster14-15 Mutriku16 Berriatua17 -18 Non jan? Non lo? 19 Busturialdea20-21 Ea22-23 Busturialdea24 Turismo bulegoak

Busturialdean

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAren turismo gida. Barikua, 2012ko martxoaren 23a.

Turismoa ‹ Lea-Artibain,Mutrikun eta Busturialdean

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeaegun pasarako edo egun batzuk

emateko aukeratzen duenaez da damutuko

Page 2: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Lea, zentzumenenparadisu gordeaEuskal Herriak esploratzeko txoko ugari eskaintzen ditu, Lea bailara, tartean. Eta bailara hori irudikatzen, Lea Ibilbideak historiaren eta zentzumenengozamenaren bidetik eroango du ibiltaria.

II LEA IBARRA LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GEHIGARRIABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Page 3: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Elementu bakoitzak erne jarrikodu Lea aukeratzen duena, bereingurua ulertzeko beste modubat ikusiaraziko dio. Urrats ba-koitzean, izadiarekin berradis-

kidetuko da, eta antzinako gizon-emaku-meek egindako bidea berreginda, lehengo-ak eta lehengoen bizitzeko moduaezagututa, barrurako bidaia ere egingo duibiltariak. Lea Ibarra Mankomunazgoak, bailara-

ren altxorrarekin jakitun, Leako ibilbideaprestatu zuen orain urte batzuk, guztiekharen balioez goza zezaten. Isuntzako zu-bian dago 0 kilometroa, Mendexako lurre-tan. Itsasora begira, paraje ederrak garaigogorragoetara eramango gaitu. Karras-pioko hondartzen teinkadari erantzunezbainuzaleak batzen dituen inguru idilikoberbera jarduera intentsu baten lekukoizan zen. Burdinoletako merkantzien ate-rabidea zen, antzina. Eta erriberako aroz-tegien jarduerak ere pareko aktibitateaizan du XX. mendearen bigarren erdiraarte. Hartara, Learen bokalean, Boga-Boga ontzia langintza horren adibide ori-ginala da. Bide batez, errekaren beste alde-an, garai hartako ontzigintzaren aztarnakbistan dauzkagu: Mendieta ontziola, Atxu-rratarrena eta Murelaga. Inguru berean,Marierrota ageri zaigu. 1555ean egina,errekako errotak ordezkatzen zituen le-horte garaietan. Ibaian gora egin ahala, Barroko zibilean

eraikitako Bizkaiko eraikinik ederrenabistaratuko zaigu berehala, Zubieta jaure-gia. Eta alboan, kaioak eta lertxunak, pa-duraren bizilagun eta jagole.

Errege Bidearen jatorrizko galtzadaKresal usaina atzean uzten joango gara,ibaian gora egin ahala. Barrura eta barru-ra, Amorotoko lurretan, gure oinek ErregeBidearen jatorrizko galtzada zapaldukodute. Bide horretatik ailegatu zen FelipeIII. Yarza familiaren zerbitzuak kontrata-tzera XVIII. mendean. Ohartzen garenera-ko, Gizaburuagan gaude. Laster antze-mango dugu Bengoleako burdinolara hu-rreratzen ari garela, inguru magikobatean sartzen ari gara eta. Indarrez dato-rren uraren oihartzuna da oraingoan. Me-rezi du geldialdi luzea egitea inguruotan.Bizkaia Europako burdinazko manufaktu-ren hornitzaile nagusienetakoa izan zenXVIII. mendean, eta Bengolea, Bizkaikoburdinola garrantzitsuena. Bengoleanbizi izan zen Lea ibilbideari zentzua ema-ten dion pertsona historiko garrantzitsue-na: Pedro Bernardo Villareal de Berriz.Lea Ibarraren eboluzioan giltzarria izanzen, antzindari, Euskal Herriaren aurrera-pen tekniko eta ekonomikoarengan zere-

san nabarmena eduki baitzuen. Haren era-ginez, Aulesti eta Gizaburuaga artean dau-de sasoi bateko ingenieritzaren asmaki-zun bitxienak. Lea ibaian lehenengoz ga-ratu zen teknologia hori, gerora eta gauregunera arte, mundu osoan zabaldu denteknologia hidraulikoa. Orain lasai bizi di-ren inguruok bizi eta mugitu irudika ditza-kegu, itsasontzi eta armekin agintari ibilizen Europa hura manufekturez hornitzen.

Lasaitasuna arnasten da parajeotan,gaztainadiaren gerizpean. Haren zura osopreziatua da arotz, otzaragile eta armado-reentzat; gordeleku hainbat eta hainbatxomorro eta animalientzat; eta probetxuhandiko elikagai ziren haren fruituak ere,antzina baten hotzei eta ezintasunei aurreegin behar zieten gizon-emakumeentzat.Bisoi europearra da Lea ibaiak gordetzenduen natur altxorraren beste adibide adie-razgarria. Lea ibaiaren ur gardenetan, bi-soi europear talde batzuk egon badaude,ikustea zaila izan arren. Europako ibaigehienetan desagertu diren landare etafaunako espezieak ondo gordetzen diraberton, eta etorkizunean ere gorde daite-zen, errespetuz jokatzea gomendatzenzaio ibiltariari.

AisuretaInguruon balioaz jabetzen jakin zuen Mi-kel Lertxundi artistak. Aulestin, Aisuretaguneak egurra eta airea, burdina eta suaeta harria eta ura erkatzen ditu. Naturanbertan esku hartu zuen. Inguruaren baita-ko osotasunean aztertu eta bere iritzikoosaketa eta eraketak eginaz sortu zuen. Errekastoen eta txorien soinua bidela-

gun, Lea ibaia jolaskor ageri da. Ipuinenagertoki naturala bailitz, bihurgune estubakoitzak txoko berria bistaratuko digu.Munitibarren, Lea ibilbidearen azkentxanpan sartu gara. Eta, han, Bengola dau-kagu, Energia Berriztagarrien parkea.

LEA IBARRA IIILEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Ingenieritza hidraulikoanaintzindari izan zen Lea,eta Euskal Herriarengarapen teknikoan eragin

Bisoi europearra da Leaibaiak gordetzen duennatur altxorraren besteadibide adierazgarria

Ibilbidearen lehen zatian, Zubietako jauregia bistaratzen zaigu, Ispasterren.

Edozein puntutan hasi eta utzi daiteke Lea Ibilbidea. Argazkia Aulestiko lurretan hartuta dago.

Oinez zein bizikletan, Lea ibilbidea, beti gozagarri.

Page 4: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

IVMUNITIBAR LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Bengola, lehena da orainLea ibilbideari zentzu osoa emanez, apirilean, Munitibarren Bengolako energia berriztagarrien parkea martxan jarriko da, Lea IbarrekoMankomunazgoaren eta Munitibarko Udalaren aspaldiko ametsa.

Oiz mendiaren magalean,Lea iblbideak bere izatea-ren jatorria aurkitzen du.Hementxe hasten da dena.Itsasorainoko bidean bizi

jaitsi eta bailarari bizibidea eman dien urhorien balioa inon nabarmena bada horiBengola da. Lea ibilbideak, bere 23 kilometroetan,

agerian uzten du zein aspaldikoa duen gi-zakiak energia sortzeko grina. Bengola ho-rren adibide garbia da. Bizkaian doku-mentatu den burdinola zaharrenetakoaegon zen, XIV. mendean datatua. Bengola-ren balioaz jabetuta, energia berriztaga-rriei buruzko interpretazio zentroa irudi-katu zuten Lea Ibarrean. 2007an jarri zu-ten egitasmoa martxan, eta apirilean diramartxan jartzekotan, nahiz eta inaugura-zi ofiziala maiatzerako utziko duten. Ener-gia hidraulikoa, eolikoa eta fotobolkaikoazertan datzan erakutsiko zaie Bengolaradatozenei, modu didaktikoan eta erakar-garrian erakutsi ere. Instalazio erakusga-rrien bidez, publiko gaztea zein heldua era-karriko dute. Berba bitan, energiaren eta naturaren

erakusleiho izango da Bengola. XIV. men-deko Bengola burdinola hidraulikoarenaztarna arkeologikoa bistaratu dira, etaUbe eskultoreak Bengolaren zentzua ongierakutsi du burdinazko eta harrizko eskul-turen bidez. Beraz, hiru osagai edukikoditu: parkea bera, historia –aztarnaaurreindustrialak – eta gaur egungo ener-gia berriztagarrien erakusketa. Horra, be-raz, etorkizuna, iraganaren aztarnak age-rian diren lekuan.

Done Jakue bideaBengola urruti ez dagoela, historiaz berbaegingo digun beste txoko bat aurkitukodugu Lea Ibilbidean; Lea ibilbidean adie-razitako elementu adieragarrien artean,azkena. Done Jakue bideak historiaren be-raren bidegurutzea erakusten du. Batetik,Goi Erdi Aroko kristautasunaren bidea,Ekialdetik Mendebaldera; eta, bestetik,Behe Erdi Aroan esnatzen hasitako ko-mertzioaren eta modernotasunaren bi-dea, Gaztelatik Kantaurira zihoana, hego-

tik iparrera. XIV. mendean, hiribilduaksortuko dira, eta ekonomiaren bide horisendotuko da.

Munitibarko arreta puntuakBengolak modura, Munitibarrek zein Ge-rrikaitzek merezi dute bisitariaren arreta.Antzina, Gerrikaitzek hiru edo lau sarrerazituen, eta oraindik ere eder ageri da, lehe-nako itxura gordeaz. Gerrikaizko AndraMari eliza neoklasikoa faltan barik bisita-tu beharrekoa da.Munitibarren leku erakargarri bat bai-

no gehiago dago, eta galduezinezko hitzor-du ugari. Aurten, gainera, beste bat ere ba-daukate, aspaldiko partez. Bost urteko ete-naren ostean, mundu mailako Enduromotoziklismo txapelketa jokatu da, osterabe. Maiatzaren 5ean eta 6an ipini dute hi-tzordua, eta hainbat lekutatik ibiliko badi-ra ere (maiatzaren 5ean Aulestiko lurretanere sartuko da), egun bietan Munitibarrenjarriko dute irteera eta helmuga. EuskalHerrian jokatuko den proba bakarra izan-go da, gainera. Horren aurretik, «moto-rrak berotzen hasteko», ikuskizun bereziaegingo dute, hilaren 4an. Motorzaleak as-teburu hori heltzeko irrikitan daude.

Bengolea Bizkaiko burdinola garrantzitsuena izan zen.

Jose Angel Fernandez Ondare babesa

«Indusketa lanei balioaeman behar zaie orain»2006tik, Ondare babesa SL, dokumentaziohistoriko arkeologikoaz arduratu den en-presa, indusketa lanak egiten ibili da Ben-golan. Jose Angel Fernandez arkeologoada esku-hartze lanen zuzendaria. Zelan hasi zineten indusketekin?Gu hasi ginenean, errota zegoen bistan.Edozein behar egiteko orduan, lehenengoeta behin, dokumentazio arkeologikoaegin behar da. 2006an hasi ginen lanekin,eta momentu horretan presa eta bide hon-dakinak aurkitu genituen. Indusketak egi-ten jarraitu, eta gauzak agertzen joan zi-

ren, tartean, bi burdinola, gabi eta laba ba-narekin. Burdinola bat XIII edo XIV. men-deoka da, eta bestea, XVI. mendekoa.Zer gertatu zen burdinola ho-riekin?Era horretako burdinolakkrisian sartu ziren, eta Ben-golak ez zuen gainditu. Bai-na kanala, presa eta ur jau-zia bazeukatenez, aktibitateberria eman zitzaion: errota ja-rri zuten, eta errota erabileraeman zitzaion, 36ko gerrara arte.

Gauza berriak agertu al zaizkizue indus-ketetan?Auzokoek diote, Gernikako bonbardake-tako egunetan, hemen ere bonbak jausi zi-rela, baina guk ez dugu horren aztarrenikaurkitu.Ze leku daukate indusketek Bengolakointerpretazio gunean?Egiturak ongi babestu dira. Guk zera nahi

dugu orain: jendeak eraikinarengarapena ikusteko aukera

edukitzea: burdinola nola-koa zen ikustea eta zeredo zelan indusketetanparte hartzea. Azken ba-tean, balioa eman beharzaie. Gure ustez, interes-

garria litzateke jendea za-harberritzearen lekuko izatea,

eta indusketa lanak agerian uztea.

MUNITIBARKOUDALA

Page 5: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

V AULESTI LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Atxagarai, mendirabegirako babes Santa Eufemiko parajeek egun pasarako aukera ederra ematen dute, eta eguna luzatu nahi duenak hortxe dauka Atxagaraiko aterpetxea. Aulestiren xarmetako bat da, ez bakarra; herritik ibili besterik ez dago.

Urdaibaiko itsasadarra etaGipuzkoa eta Bizkaiko kos-taldea eta mendiak agerizaizkigu ,eder, Santa Eufe-min. Atseden bila dabile-

nak, natura arnastu nahi duenak, familiaguztiarentzako plana pentsatzen ari de-nak, Aulestin du lekua.

Santa Eufemik xarma berezia dauka.Urteroko erromeriak eta errepikapenakehunka eta ehunka lagun erakartzen ditu,gehien-gehienak aulestiarrak eta eskual-dekoak, baina abegikor dira urrutiagotikdatozen jaizaleekin, eta ez dira gutxi hu-tsik egin barik datozenak. Sasoi jakin ho-rretan modura, urte guztian ere lagun uga-rik aukeratzen dute Santa Eufemi denbo-ra pasarako, bidean etena egin etabizitzarako arnas berria hartzeko. Gaine-ra, Gabaroko pagadia moduko paraje ede-rrak ere asko ibili barik aurki daitezke,Txepetxabitxeko bidean. Bi hektarea es-kas ditu, eta eskualdean dagoen pagadiederrenetakoa da. Egun pasarako ederrakbadira inguruok, ze esanik ez asteburura-ko. Gaua lagun artean edo familian pasaeta eguna mendiaren magalean hasi nahidutenentzat hortxe dago Atxagarai ater-petxea. Urte batzuetako etenaren ondo-ren, Aulestiko Udalak berriro kudeatzendu zuzenean, lehen modura. Edozeinek or-daintzeko moduko prezioan, paraje atse-gin eta lasaiaz goza daiteke, natur-inguru-ne parebakoan. Hartara, Aulestiko Udalakbultzada eman dio Atxagarai aterpetxeari,antzina egoten zen mugimendua berres-kuratu. Erreserba egin nahi duenak udale-txera deitu dezake (94 627 90 06).

ZerbitzuakBeheko solairuan, ezkaratza, egongela etakomun bi daude; eta goian, 22 pertsonak loegiteko literak eta dutxak. Lehen oso-oso-rik hartzen zen; orain, ostera, literakaegingo dira erreserbak, eta etxe osoa har-tzeko aukera badago ere, nahi izanez gero,ezkaratz hutsa ere erreserbatu daiteke.Hartara, familiak, koadrilak eta eskolakdira Atxagarairen publiko naturala.

Santa Eufemi inguruan atseden hartze-az gainera, herri giroan ere murgildu nahi-ko dute askok. Ba, hor ere, Aulestik badau-ka zer eskainia. Udaberritik aurrera, ezinaproposagoa da parkea. Belarretan etzan,jolastu eta erreka inguruko bizitasuneanikus daitezke aulestiarrak, baita ingurue-tatik datozen lagun asko eta asko ere. Etaumeentzat ez eze, nagusientzat ere denbo-ra pasa itzela da parkea. Bestalde, makinabat aukera badago Aulestin geldirik ezinegon horrek martxan jarritako tripazo-rriak baretu eta egarria asetzeko.

Hori eta gehiago ere bada Aulesti .

Atxagarai leku pare gabean dago mendiaz gau eta egun gozatzea aukeratzen dutenentzat.

AULESTIKOUDALA

Page 6: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Markina-Xemein,kultura biziaMonumentu eta eraikin dotorez jositako herria da Markina-Xemein. Baina bestelako ondare kultural baten jabe ere bada. Aukera zabalaz ohartzea besterik ez dago.

Markina-Xemeineradoan bisitariak se-gituan antzeman-go du herriaren ira-gan loriatsua. AldeZaharreko jaure-txeak eta aristo-

kraziaren jauregiak edozein txunditzekomodukoak dira. Baina egunero ikusten ezden kultura aberatsa ere badauka Marki-na-Xemeinek, mendeetan pilatzen etaeraldatzen joan den ondasun ukiezina,leku jakinetan eta denbora tarte batezagertzen eta desagertzen dena. Etnografoonak lez, arreta ipini behar da altxor ihes-kor horiez gozatu nahi bada. Usadio zaha-rrak zelan bilakatzen diren aztertu nahiduenak Markina-Xemeinera ostera eginbeharra dauka.

Hartzak eta antzarakEuskal Herrian badira zenbait inauteri be-reziak direnak, mendeetako ahanzturariaurre egin eta gaur egunera arte iraun du-tenak. Iraun ez ezik, moldatu ere egin dira,eta egun bizi-bizirik aurkitzen dira. Horie-tako bat da Markina-Xemeingo inauteria.Bi ohiturek egiten dituzte berezi herri ho-netako haratuzteak. Bata, egun horretanateratzen den hartzak. Ezin jakin noiztikdatorren ohitura. Ikerlari batzuen ustez,gizakiak kultura eta naturaren arteandaukan harreman gatazkatsua irudika-tzen du, beste hainbat inauteri tradiziona-lek lez. Beste batzuentzat, ostera, ohituraberriagoa da, eta herriz herri hartz eta guz-ti joaten ziren buhameen oroitzapena da.Argi esan daitekeena da gaur egun ere he-rritarren artean gozamena sortzen duela.Beste ohitura berezia antzara jokoa da,itsasokoarekin alderatuz lehorrean etazaldi gainean egiten dena. Eta hirugarrenohitura bat ere aipa dezakegu, Zaragi dan-tza, jaia borobiltzen duena.

Izan ere, hainbat dantza berezi gorde-tzen dira Markina-Xemeinen. Horietako

bat, Mahai-gainekoa, Arretxinagako SanMigel egunean ikus daiteke. Ermita bere-zia da Arretxinagakoa, barruan harritza-rrak gordetzen dituena. Xemeingo leku bi-txi bezain ezaguna.

Alarabie, elezahar gaurkotuaMitoetan aberatsa da Markina-Xemein.Euskal Herriko eta atzerriko hainbat kon-turen herriko moldaerak dira asko, men-deetan etxekotuak: lamiak, AnbotokoMari... Arreta ipiniz gero, segituan antze-maten dira bateko eta besteko erreferen-tziak zein bertoko berezitasunak.

Mito horietako batek dioenez, Alarabiepertsonak jan eta haitzulo baten bizi zenerraldoi begi bakar eta hanka bakarra zen.Behin batean, atzerritar bat jatera zihoala,begian burduntzia sartu zion, eta ihesegin. Horrenbestez, Alarabie gosez hilomen zen. Hortik aurrera, bakoitzak aterabehar dizkio ikasgaiak.

Izena bera ere bitxia du pertsonaiak;arabiar izenetik eratorria, askoren ustez.

Bestalde, zaharrenen ahotan zegoen mi-toa izatetik, kontakizun moderno izaterapasa da Alarabie, herritarrek pertsonaiahori hartu eta herriko jaietako protagonis-ta bihurtu baitute. Gaur egungo belaunal-di berriei elezaharra erakusteko moduegokia, dudarik gabe.

Alarabi eta herriko koadrilak, Karmen jaien hasieran.

Hartza, aratusteetako pertsonaia.

VIMARKINA-XEMEIN LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Markina-Xemeineketnografikokiinteresgarriak direnohitura asko ditu

Inauterietan hartzaateratzen da, eta zaragidantza ikus daiteke

Elezaharretako Alarabibegibakarra jaietakopertsonaia bihurtu dute

Dantzak, Arretxinagako San Migelen jaietan.

Jendetza, Karmenetako herri bazkarian.

Page 7: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Urriko azokan abereak egoten dira ikusgai herriko plaza inguruan. Uhagon. Lehen jauregia zena, kultur-gunea da orain.

MARKINA-XEMEIN VIILEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Tradizioa eta modernitatea

Markina-Xemeinek bizitza kul-tural oso aktiboa dauka. Az-ken urteetan Uhagon kultur-guneak dinamika sendoa es-

kaini dio herriari, kanpoko zein bertokoartistei agertoki duina eskainita. Lehenjauregia zena, orain markinar eta xemein-darren batzeko leku bihurtu da. EgitarauaInterneten topatu daiteke.Dinamismo hori Markina-Xemeingo

bazter askotan soma daiteke. Tradizio in-dustrialari jarraituta, eskualdeko ekono-mia bultzatzeko gunea eratu da Xemei-nen. Enpresa haztegiak, lanbide eskola...etorkizunak kezkatzen duen herri eta es-kualde baten apustuak dira. Beti ere iraga-na begiratu eta haren jarraipena eginaz.Baita sinbolikoki ere: egungo enpresa haz-tegiak garai bateko Esperanza fabrikareneraikin modernista ederrean daude.

Azokak, bilguneAipatu dugu Markina-Xemeinek tradizio-tik edan duen modernitate bat eraikitzekoahaleginak egin dituela. Horren erakusga-rri dira herrian mantentzen diren azokak.Gaur egun industria eta zerbitzuak ingu-ruko jarduera ekonomiko nagusiak badiraere, herritarrek ez dituzte galdu nahi lu-

Uhagon kultur-guneakdinamika sendoaeskaintzen dio Markina-Xemeini

Urriko azokako postuetan bertoko produktuen eskaintza zabala egoten da.

MARKINA-XEMEINGOUDALA

rrarekin eta nekazaritzarekin eduki dituz-ten harreman sendoak. Askok oraindikere lurra lantzen eta gozatzen jarraitzendute, egungo bizimodu azkarrari tartetxo-ak lapurtuta. Borondate eta ahalegin horiMarkina-Xemeingo azoketan ikusten da.Jendea batzeko lekuak maite baditugu,azoka horiek gustuko izango ditugu. Urte-ak joan urteak etorri egin dira azokak he-men, eta hortxe diraute, bizi eta koloretsu. Urriko azoka urteko jairik handieneta-

ko bat izaten bada ere, astero-astero doazbaserritarrak azokara, hutsik egin gabe.

Page 8: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Lekeitio, kresalakbustitakoherria Itsasontzien joan-etorriak herriko bizimoduaren erritmoak ezarri ditu, eta egundaukagun herria bizitakoaren ispilu argia da. Lekeitio Arrantzale Top programarenbitartez, herriko hainbat txoko bisitatu eta islada hori ezagutu daiteke.

Santa Katalina itsas argia.

VIII LEKEITIO LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Page 9: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Goizean goiz jaiki eta ar-gitu orduko itsasoko bi-dea hartu ohi du mari-nelak. Arrantzatutakoaportutik bentara etahandik salmentara bi-deratu ohi dute. Hu-

rrengo egunerako sareak konpondu etaprest laga. Tartean, arrantza egun onaketa txarrak egoten dira. Ekaitzaren ondo-rioz kaian atera gabe gelditu beharrekoegun luzeak. Itsasoan ekaitzarekin borro-katutako ilunabarrak. Istorio horiek gu-ziak ez dira bat ere arrotzak urte luzez Le-keition bizi izan denarentzat, eta ziurrenikezta haiean gertukoentzat ere. Egun, bizi-modu horren isla da Lekeitioko herria.Gerturatzen den orok herriaren norta-

suna ezagutzeko aukera izateko, LekeitioArrantzalea Top programa jarri du mar-txan Lekeitioko Udalak. Erreserbak egite-ko, Lekeitioko turismo bulegora deitu (94684 40 17) edo [email protected] idatzi behar da.Programa horren bitartez, itsasargi ba-

tek itsaso zabalean galduta dagoen mari-nelarentzat duen garrantziaz jabetzekoaukera edukiko du bisitariak. Itsaso zaba-lean arrantzaleen bizi baldintzak ezagutuedota Lekeitioko kaleetan barrena herrikohistoria ezagutzeko parada eskainiko zaioprograma berritzaile horren eskaintzare-kin bat egin duen guztiari. Izan ere, pro-gramaren barruko egitarauak kontuhauek guztiak hurretik ezagutzeko auke-ra eskaintzen du hainbat bisita eta ekin-tzen bitartez .

Santa Katalinako itsasargiaSanta Katalinako itsas argia Euskal Auto-nomi Erkidegoan bisitatu daitekeen baka-rra da, nahiz eta linterna barnean sartzekoaukerarik egon ez.Bertara gerturatzen dena, marinelaren

azalean jarri, eta itsasoan itsas argiakduen garrantziaz jabetuko da. Nabigazioateknikak ezagutu eta txalupa birtual bate-ra igota, Lekeitiotik Elantxobera kostalde-an barrena bidaiatu eta bidean agertutakohainbat ezustekori aurre egin beharko dio-te. Horren bitartez, antzinatik erabilitakoseinaleak, argiak, orientabidea, izarrak,baleak begiztatzea... gaur arteko nabiga-zioaren oinarriak ezagutzera eman etamarinelak lehorrarekin lotzen zituen itsa-sargiaren argia ikustean sentitzen zutenasentitzera gonbidatzen dute bisitaria. Ho-rrez gain, itsasargian bistariei egokituta-ko tailer didaktikoak prestatzen dituzte.Itsasargiaren funtzioa ulertzeko ezin-

bestekoa da itsasontzi baten lan egitekomodua ezagutzea. Horretarako, Playa On-

darzabal itsasontzia porturatu dute. Urtesasoi konkretu batzuetan, orain artearrantzarako erabilitako baxurako ontzihori bisitatu nahi duen guztiarentzat zaba-lik egoten da.Marinelen gela, ontzigaina, kontatuen

ganbera... ezagutzeaz gainera, lantoki izanzuten leku horretan bizitako hainbat pasa-dizoren berri ere emango dute marinelek,eta itsasoko bizidomua lehenengo pertso-nan ezagutzea ahalbidetu.Baxurako arrantza ontziko sukaldari,

kapitain, arrantzale edota makina ardura-dun bilakatzeko aukera edukiko du bisita-tzen duen orok, ontzia arrantza ontzia ze-nean bezala mantentzen dutelako.

Sosoaga dolareaItsasoari lotutako herria izateaz aparte,ondare aberatsa duen herria da Lekeitio.Kaitik ez oso urruti, Santa Elena baselizanhain zuzen ere, Sosoaga kapitaina zainedukiko du Bizkaiko dolare zaharrenarengora beheren berri emateko.

LEKEITIO IXLEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Historiaz betetako dolarea da. Izan ere,txakolinak herriko historiako pasarte uga-ritako protagonista izan zen. Jauregi ho-rretan, Erdi Aroko ordenantza batzuen be-rri ematen dute. Garai hartan, Arrainarenbidetik Errioxatik ekarritako ardoa eda-tea debekatua zegoen herriko txakolinabukatu bitartean. Lekeitio hobeto jabetzeko, Hirigune His-

torikoak itsas eta artisau iraganari buruzberba egiten du. Etxezar, eliz, dorre eta ha-rriztatutako kale estuetan ezkutatutakokomentuek itsas kutsua mantentzen dute,oraindik orain.Kaleetan barrena bisita gidatuak egiten

dituenak Lekeitioren izaera ezagutzekoaukera edukiko du. Lau hizkuntzatan en-tzun ahal izateko audio gidak prestatu di-tuzte. Bisitatu beharreko artelanei dagokione-

an, Santa Maria Basilika gordetzen dituenaltxorrak aipatu beharrekoak dira. Erai-kin erlijioso horretan ikustea merezi duenXVI.mendeko erretaula gotiko-flamenkoa

dago. Polikromatua eta urreztatua denerrataulu hori bere sasoiko erretaulurikgarrantzitsuenetakoa da Espainiako esta-tuko beste batzuekin konparatuz gero.Kaleetan behera istorioz betetako por-

tura heltzen da bisitaria, gaur egun itsa-sontziek arrain freskoa nola deskargatzenduten eta saregileek sareak nola josten di-tuzten ikus ditzake.Herri barnea eta iragana ondo ezagutu-

ta asetu ez denak, herria beste ikuspuntubatetik ezagutzeko, Otoio mendia igo etahandik artadi eta itsaslabar ikusgarriezgain, Talaian urteetan begiratoki estrate-gikoa izandakoa ezagutzeko aukera eduki-ko dute. Gaur egun, marinelek ez dute gune ho-

rretara so egiten arrantzan irten orduko.Ez da talaierorik han bizi. Inork ez du kos-taldera so eginez arrantzaleekin komuni-katzeko bitartekorik erabiltzen. Hala ere,lekuak xarma mantentzen du orandik,txoko horretatik Kauntauriko itsaso zaba-la bistaratzen baita.

Playa de Ondarzabal itsasontzia, Lekeitioko portuan.

Page 10: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Kostaldeko haitzetatikhezeguneetara

Ondarroak ikusteko modukoAlde Zahar ederra dauka. Baina ondasun arkitektonikoez gain,badauzka beste altxor batzuk ere:inguru naturalak.

Ondarroako paraje na-tural esanguratsue-nak ezagutzeko ibilbi-dea Gipuzkoako mu-gan has daiteke,Saturrarango hondar-tzan, hain zuzen ere.

Badia zaintzen duen hondartzako haitzariEskilantxarri deitu izan diote ondarroa-rrek aspalditik, eta herriaren sinboloetari-ko bat da. Geologikoki Gipuzkoatik Bizkai-ra doan flyscharen jarraipena da, harriekez baitute mugarik ezagutzen. Denboraleadagoenean, olatuek paisaia ikusgarriakosatzen dituzte inguru hauetan; eguraldiahobetzen denean, ostera, bainua hartzekoleku ezin hobea dira haitzok.Azkenengo urteetan Ondarroan egin di-

ren pasealekuek herria punta batetik bes-tera zeharkatzeko aukera eskaintzen dute.Pasealeku horietako bat da Harbide, Satu-rraran Ondarroarekin batzen duena. Bidehorri jarraituta, Arrigorri hondartzarahelduko gara. Neguan kaioen eta bodybo-ard zaleen erreinua da; udan, aldiz, herri-tarren topaleku bihurtzen da. Hondartzaren gainean, Akilla tontor-

txoa ikusiko dugu. Txori Erreka auzotikigo gaitezke, muinoak eskaintzen dizki-gun ikuspegi ederrez gozatzera: Ondarro-

ako badia, Artibai ibaiaren meandro es-tuak...

Ibaian gora, AlleriraAkillatik behera jaitsita, herri osoa zehar-katzen duen pasealekua har dezakegu. Ho-rrela, ibaiaren ertzetik joango gara, Onda-rroako alde zaharreko eraikin ederrakikusten. Bidean, ibaiaren bi aldeak batzendituzten zubi asko topatuko ditugu, eginziren garaiaren erakusgarriak denak ere:Plaiko Zubi birakaria, Zubi Zaharra, ZubiBarria... Pasealekuan aurrera eginda, Zaldupe

inguruan agertuko gara, eta handik, Alle-rira doan bidea hartuko dugu. Euskal kos-taldeko itsasadarretan dauden hezegune-en artean ezezagunetako bat dugu. Hegaz-tiak gustuko dituenak orduak pasatu ahalditu leku horretan, haien aztarnen bila.Iparraldetik hegoaldera doazen hegaztimigratzaileak padura horietan hartzendute atsedena, biodibertsitate aberatsa

daukatenez, janaria topatzeko leku apro-posak direlako. Inguruak daukan balioa-ren seinale, Europako Natura 2000 sareakInteres Komunitarioko Gune izendatuzuen hezegunea Artibai ibaiarekin batera,eta Eusko Jaurlaritzak Hezegune babes-tuen katalogoan sartu zuen. Izan ere, ber-ton galzorian dagoen espezie bat ibiltzenda: bisoi europarra. Ugaztun txiki horiikustea zaila bada ere, egindako ikerketekegon badaudela ziurtatu dute.

Baina Allerik eskaintzen duen ikuskizu-nik ederrena beste bat da. Orduak joanahala, paisaia itsas mareen arabera alda-tzen joaten da, itsasoko urak eta ibaiko urgezak bat egiten baitute. Ordu batzuen bu-ruan, lehen bistan zeuden errekatxoak ez-kutatu egiten dira, eta horren ordez, lakutxikiak osatzen dira belardi berezien arte-an. Edertasuna zein aldakorra eta ihesko-rra den erakutsiko digu naturak Allerikopaduran.

Alleriko padura Interes Komunitarioko Gune izendatuta dago

X ONDARROA LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Arrigorri hondartzanbodyboard zaleak ibiltzendira neguan; udan,herritarren topalekua da

Arrigorri hondartza, Eskilantxarri haitza, Harbide pasealekua eta Saturrarango hondartza.

Page 11: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

an, gainera, plastikozko antzarak erabil-tzen dituzte.

Aurten, erdi aroko jaiaOndarroako hiribilduak 675urte bete zituenean, herri-tarrek Erdi Aroko jaia os-patzea erabaki zuten. He-rri osoak parte hartu zuen.Hiru urteko etenaldiarenostean, aurten ere OndarroaErdi Aroko giroan murgildukoda, laugarrenez, arbasoen bizimo-dua gogora ekartzeko. Jaia irailean os-patuko da, eta berarekin batera ekarrikoditu hitzaldiak, erakusketak eta, zelan ez,jai giroa.

Ondarroako jaiakhilez hil

Maiatza: Antxoa eguna. Antxoagazegindako produktuak dastatzeko au-kera egoten da.Ekainaren 8tik 10era: Kamiñazpiko

jaiak.Ekainak 24: Gorozikako

jaiak.Ekainak 30: ZapatoAzule.Uztailak 25: Galizia-rren jaia.Iraila: Erdi Aroko jaia.

Andra Mari jaiakAbuztuaren 13tik 17ra:

Jaiak Gazte Egunagaz has-ten dira, eta Arrantzale Egunagaz

amaitu. Aurretik, abuztuaren 11 eta12an, Txintxirrika eta Santa klara egu-na ospatzen dira.

Alde Zaharreko kaleestuek jendea batu etagiroa berotzen laguntzen dute

Jaien azken eguna izanda ere, Arrantzale Eguna jaiegun arrakastatsuena da.

Arrantzale eguneko ur jokoek ikusmin handia sortzen dute.

Zapato Azulean herriko Alde Zaharrak gainezka egiten du.

ONDARROA XILEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

‘Ondarru, herri beru!’

Ondarroa, herri beroa. Horrelaxedeskribatzen dute ondarroa-rrek euren herria. Jende alaiaeta bizia dira ondarroarrak, eta

horren jakitun dira. Jaietan ikusten da ho-bekien bizitasun hori. Herriak kale gutxieta oso estuak ditu, eta horrek jendea el-kartzea errazten du. Nahikoa da hiruzpa-lau koadrila Alde Zaharrean batzea giroaberotzeko. Are gehiago negua atzean lagaeta eguraldia hobetzen hasten denean.Edozein aitzakia izaten da ona Alde Zaha-rrean jai bat antolatzeko. Oso jai parte har-tzaileak denak ere. Auzoak ere ez dira atzean geratzen. Ka-

miñazpiko gazteek auzoko jaiak berresku-ratu dituzte, eta arrakasta handiz, gaine-ra. Bertakoak ez ezik, beste herritarrak ereauzora erakartzea lortu dute, kontzertuenbidez, batez ere. Gorozikako sanjoanak eretradizio handiko jaiak dira. Baserri girokoauzo honetan egun pasa atsegina egitekoaukera eskaintzen dute. Herrira bueltatu-ta, maiatzean urtero ospatzen da Antxoaegune, arrain horrekin egindako produk-tuak dastatzeko egunik onena.

Zapato Azule, kale bete jendeAzken urteetan indarrik handiena hartuduen jaia Zapato Azule da. Bolo Boloaldiz-kari ohiak sortu zuen, herriko beste talde-en laguntzaz. Gaur egun, Radixu irrati li-brea arduratzen da jaia antolatzeaz.Zapato Azulean garrantzitsua ez da egi-

taraua, ondarroar guztiak mahoizko arro-

pak jantzita kalera ateratzea baino. Hor-txe dago jaiaren handitasuna, herritarguztiek parte hartzen baitute. Horrezgain, badaude aipagarriak diren beste biekintza egun horretan: bata, Euskal Herri-ko Kamiseta Azoka; bestea, Tolosatik On-darroara egiten den Dinamartxi bizikletamartxa. Ondarroarrak hurbiletik ezagutunahi dituenak ezin du galdu egun hori!

Uda “bero-beru”Zapato Azule udaren hasiera besterik ezda izaten. Horren ondoren, Galiziaren egu-na ospatzen da (Santiago egunaren buel-tan), herriko galiziarrek antolatuta. Eurenherriko jakiak probatu eta musika entzu-teko aukera eskaintzen dute.Abuztuan, ondarroarrek Andra Mari

jaiak ospatzen dituzte (abuztuaren 13tik17ra). Egun bakoitzak bere izaera bereziaedukitzen du. Gazte Egunean, adibidez,ehunka gaztek kaleak hartzen dituzte, al-darrikapenak eta jai giroa zabalduz. Hila-ren 17an, Arrantzale Eguna, ostera, onda-rroarrak mahoiz janzten dira berriro ere.Koadrilan batu eta marmitakoa jatea daegun horretan ohikoena, baita kukainaedo antzara jokoak ikustea ere. Ondarro-

ONDARROAKOUDALA

Page 12: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

tutako altxorra da. rtako San Pedro, Zein-kako Madalena eta Gerrikako Santa Lu-zia,... inguruotako beste leku «sakratu» ba-tzuk dira. Herritik Ziortzarun eginez, kole-giata bisitatu ahal da.

Bizkaiko kolegiata bakarraBizkaian inoiz egon den kolegiata bakarradago Ziortza-Bolibarren. 1954an sute izu-garria egon zen herrian, eta abadetxe be-rria, etxeak eta klaustroa bera erre ziren.Hala ere, fraideek bizi berria eman zioten. Gaur egun, EAEko monumentu nazio-

nala da: eliza, klasutroa eta mendebaldezein ekialdeko ateak bisitatu daitezke.Erdi Aroko galtzadan zehar abiatu daitekeBolibartik Ziortzako kolegiatara. Done Ja-kueren bidea da galtzada, Kantauri Itsaso-ko erizaren ibilbiderik zaharrena dena.

Horrez gain, Done Jakue bidea egitendiharduten erromesen leku garrantzitsuada Ziortza. Bolibar herritik jatorrizko gal-tzadan abiatuz heldu daiteke.

Ermitaz ermitaInguruotako ermitak ezagutu ahal izatekobada ibilbide aproposa, PR-BI 140 ibilbi-dea. Bolibarko herrian hasten da. Kolegia-tatik igarotzen da, eta Gerrika eta Ziarregiauzoetatik pasatzen.Mendialdeko bi auzogune dira Gerrika

eta Zearregi. Auzo horien arteko bideakparaje ederrak ikusteko aukera ematendute. Gerrikako baserri batzuk Munitibar-ko udalerriari dagozkio; eta beste batzuk,Ziortza-Bolibarri. Santa Luzia baseliza erehantxe dago: elezaharraren arabera, hilo-biak zituen tenplua zen. Aurkikuntzaesanguratsuak egin izan dira: kanpaiakegiteko moldea eta auzotarren zereal sobe-rakina gordetzeko silo ikusgarria, bestebatzuen artean. Artako San Pedro eliza pagadi polit ba-

tek inguratzen du eta bertatik Oiz parezpare ikusi ahal da. Gaur egun, Oizen ar-tzaintza jarduera mantentzen da, horrenadibide da Muinozguren baserri-taberna.Errekaren ibilbideari jarraituz, Iruzu-

bietara iritsi daiteke, Markola errekak Ar-tibairi emari puntua uzten dion gunera.

XII ZIORTZA-BOLIBAR LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Bolibarren izaeralau haizetaraOizen magalean dago Simon Bolibar askatzailearen arbasoen jaiolekua; Bizkaian egon den kolegiata bakarra , auzoak eta ermitak ikustekoak dira; Bolibar done jakue bideko geraleku garrantzitsua ere bada.

Kale estu eta erromatar garaikogaltzadak dira Bolibarren era-kusgarri. Herri txiki eta lasaiada; alde zaharrak, kolegiatak,eta inguruko auzoek berezi egi-

ten duten herria.Ziortza-Bolibarrek, 35 urteko anexio de-

rrigortuaren ostean, udalerri izaera be-rreskuratu zuen, duela ez horrenbesteurte. 2004ko azaroaren 30a izan zen espero-tako egun hura. Hala ere, denboran osoatzera egin behar da Ziortza-Bolibarko his-torioko kontuak jakiteko, lehenengo berridokumentatua 1051ekoa baita.

Herri ezaguna da. Han jaio ziren Diegode Irusta, On Diego eta On Bernardino deIrusta, Kolegiatako abadeak izan zirenak.Baina Bolibarko herria batez ere SimonBolibar arbasoen sorterriarekin lotzen da.Herriko pertsona historiko ospetsua da Si-mon bolibar «askatzailea», oraindik orain,presentzia handikoa.

«Askatzailearen»museoaSimon Bolibar ospe handikoa izan da beti-danik. Horren erakusle da Ziortza-Boliba-rren dagoen museoa, non «askatzailea-ren» sutraiak azaldu eta ikusi ahal diren. Simon Bolibarren museoa Errementari-

kua baserrian dago. Museoko bildumen bi-dez, Erdi Aroko Bizkaia eta Bolibar nola-koak ziren ikus daiteke, eta Simon Boliba-rren bizitza pertsonal eta politikoaezagutu, Bolibarren arbasoen historiare-kin batera. Bada Bolibarren omenezkomonolitoa ere, 1927koa, Venezuelako go-bernuaren ekimenez plazan eraikia. Plaza horretan bertan, Santo Tomas eli-

za-gotorlekua dago. Herriko beste hainbatadibide moduan, Erdi Arotik berreskura-

Ziortzako kolegiata Bizkaian egon den kolegiata bakarra da. Handik Santiago Bidea igarotzen da.

Inguruotako ermitakezagutu ahal izatekoibilbide aproposa dago;kolegiatatik pasatzen da

ZIORTZA-BOLIBARELIZATEKO UDALA

Page 13: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

ISPASTER XIIILEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Lasaitasunanagusitzenden herriaUrteetan mantendutako eraikuntzek aukera ona ematen dute Ispaster ezagutzeko. Bide batez, mendizaleek eta hondartzazaleek osteratxo polita egin dezakete Otoio menditik edo Ogellako hondartzatik.

Lasaitasunarekin topo egingodu Ispasterrera doanak. Men-dia eta itsasoa alboz albo etaherrian bisitatzea merezi duenondarea dira Ispasterren ezau-garri nagusiak.

Lekeitio, Ea eta Gizaburuagarekin mu-gan, nekazaritza eta abeltzantza sektore-ak landu dituzte Ispasterren aurreko urte-etan, eta gaur egun, jarduera haietatik era-torritako itxura gordetzen du herriak etaherrigunetik kanpo dauden auzoetako ba-serriek. Hartara, urteetan landutako sek-tore horien erakusgarri dira herriari nor-tasuna ematen dioten XVI. mendeko base-rri historiko ugari.

Baserri historikoez aparte, bere arkitek-turagatik bereizgarri diren hainbat erai-kuntza bisitatu daitezke Ispasterren, ho-rien artean, Zubietako Jauregia, AranaTorre Dorretxea, Aixeder errota eta San-tiago eta San Martin Deunaren ermitak.

Zubietako JauregiaBarnealdeko patio baten inguruan eraiki-tako jauregia da Ispasterko Arropain auzo-an kokatutako Zubieta. Hala ere, jauregibarroko horren atalik ikusgarriena etxau-

rre nagusia da, kanpandorrearen alde ba-natan kokatuta dauden dorre biz osatua.Zubieta Jauregia Lea ibaiaren ertzeandago. Aurrez aurre ikusten den Marierro-tako padurako edertasunak eraikinarenikusgarritasuna nabarmentzen du. Eraikin barrokoak gogoko dituenak

Arana Jauregian gisa horretako eraikun-tzen adibide batekin topo egingo du. Es-kualdeko eraikinen eredutik urrun, adi-tuen arabera, Enkarterrietako garai bate-ko eraikuntza eredutik gertuago dago.Historiako atal txiki bat kontatzen du

Aixeder errotak. 1973.urteko suteen ondo-rioz inguruko erroten lana gelditu eginzen, eta gabezia horri erantzuteko eraikizuten Ispasterko errota. Hala ere, 1751.ur-tean aktibitatea gelditu eta makinariaguztia desmuntatu eta saldu egin zuten.Gaur egun, kanpoko itxurak baino ez dioerrotaren izaera aitortzen eraikinari.Bisitatu daitezkeen eraikinez gainera,

naturak eskainitako pasai dotoreetaz go-zatzeko aukera dago Ispasterren. Izan ere,Otoio mendiaren magalean aurkitzen daherria. Otoioko tontorretik Ogellako hon-dartzatik hasita Earainoko itsaslabarraikus daitezke. Paisaia ederrez gozatzeko aisialdi gune

apartak daude Ispasterren. Horien artean,Ogella hondartza, Santiago baselizaren in-

gurua eta Larrinaga eta Kurtxiaga auzo-ak. Udan, hondartza naturalak maite di-tuzten bisitariez betetzen da Ogella. Ne-guan, berriz, surflariak baino ez dira Oge-llako uretan murgiltzen ausartzen.

Ogellako hondartzaEzbairik gabe, nortasun handiko hondar-tza da Ispasterko kostaldean Arakulu etaErrotia harkaitzen bitartean sortutakoa. Urtero, hondartza itxuraz aldatzen da,

horixe du berezitasun nagusia. Hartara,hondartzaren gainaldea harea edo harerik

Ogellako hondartza.

Nortasun handikohondartza da Ispasterkokostaldean haitzarteandagoen Ogella

ISPASTERKOUDALA

Otoioko tontorretik Ogellara begira.

gabe ager daiteke, zabalera handiarekinedota hondartza estuaren itxurarekin.Guztia klimatologia, korronte edo marea-ren arabera aldatu ohi da. Marea behean dagoenean, marearteko

zabalgune aparta bistaratzen da, eta ho-rren ondorioz, urpekarientzako ere hon-dartza erakargarria bihurtu da.

Hortaz, bere txikian, altxor ugari gordedituen herria da Ispaster, lasaitasuna etanatura maite dituenentzat leku aproposa,eta behin altxor hori aurkituta, kosta egin-go zaio bisitariari ez errepikatzea.

Page 14: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Arno magalean,MutrikuArnoren magalean ezkutatzen den sekretua Alde Zaharreko dorretxe eta monumentuek, itsasaldeko zazpi hondartza eta bi marea piszinek eta inguru horietako naturguneek gordetzen dute. Bisitariari dagokio deskubritzea.

Itsasoari lotutako historio amaiga-beak gordetzen dituzte mutrikua-rrek. Mutriku herriaren historiaitsasoari lotuta egon da betidanik.Hasieratako Kantaurialdeko por-tua izan zen, eta aberastasun haun-diko garaiak bizi izan zituen. Ho-

rren islada dira herrian zehar aurkitu di-tzakegun armarriak, monumentumultzoak eta eraikin ederrak. Hiribildutik kanpo, Mutrikuk natura

eta balio handiko inguruneak ditu, base-rri, dorre eta ibilbide dotoreak dituzten au-zoak. Auzo eta inguru horietatik zehar ibil-bide ugari egin daitezke, asko erromesenohiko ibilbideak izan eta gaur egun erehala direnak. Aldapa malkartsuak ditu Mutrikuk, eta

ez txikiak. Alde zaharra muinoan dago, ze-hazki, kaiaren gainaldean. Beheko Plazatik hasi, Erdiko kaletik

igaro eta eliz parrokiaren kokalekuraino,hau da, Txurruka plazaraino, iritsiaz, aldezaharra ezagutu daiteke. Monumentumultzo aberatsak osatzen du HiriguneHistorikoa. XV, XVI, XVII eta XVIII. men-deetako jauregi eta etxeak daude topatukoditugu bidean.

Alde zaharreko dorretxe etaeraikinakAndre Maria jasokundearen eliza, herrikoparrokia, Txurruka Plazan dago. Gauregun, monumentu nazionala da, Gipuzko-ako arkitektura neoklasikoaren ereduonenetarikoa. Plaza berean, udaletxea,Galdona Jauregia eta Txurrukari eginda-ko monumentua bisitatu daiteke, plazarenerdian. Kosme Damian Txurruka Elorza herri-

ko alkate, zientzia-gizon eta Itsas-Armada-

ko brigadierra izan zen. Ingalaterrarenaurkako guda hasi zenean, Trafalgarrekoitsasu-guduan parte hartu zuen, eta kanoi-kadak jota hil zen. Haren omenez eraikita-ko monumentua Goiko Plazaren erdiandago.Erdiko kaleko zirrikituetatik galduz

gero, Zabiel Jauregia, Luardo Dorretxeaeta Sta. Katalina komentua bisitatu dai-tezke, eraikin ikusgarrienen artean. Behinkaia aldera abiatuz, Moilako dorretxea,Montalivet Jauregia, Arrietakua Jaure-gia, Olazarra-mizkia edota Berriatuakodorrea ezagutzeko aukera dago.Herri arrantzale honen kaian, arraina-

ren enkantea egin ahal izateko erabiliaizan den makina bitxi bat gordetzen da.Salmenta ahoz egiteak suposatzen zuen is-tiluekin amaitu zen makina hori martxan

jarri zenean, eta gaur egun Euskal Herriosoan geratzen den bakarra izateak apar-teko egiten du. Bentalekuan bertan, Mu-triku eta Itsasoa erakusketa iraunkorradago ikusgai.

«Zazpi hondartza» aukeranMendebaldean Ondarroa herri bizkaita-rrarekin egiten du muga, eta ekialdean De-barekin. Zazpi hondartza dauzka, itsasla-barren artean: Saturraran, herriko hon-dartza eta Hondarbeltz, eta gainontzekohondartzak. «Zazpi Hondartzetan», animalia eta lan-

dare ugariz gozatu ahal da. Hondartzeketa haitz bereziek paraje desberdina etaikaragarria eratzen dute. Horrez gain, he-rriko hondartzan bi piszina naturalez go-zatu ahal da.

Marea behean dela, Saturrarango hondartzatik oinez joan daiteke herriko hondartzaraino.

Berriauta dorrea herriko kaian dago.

XIVMUTRIKU LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEAKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Andre Mariajasokundearen eliza, gaur egun,monumentu nazionala da

Enkantea egiteko makinabitxi bat gordetzen da,Euskal Herrian geratzenden bakarra

Zazpi hondartzez gain,herriko hondartzan bipiszina natural daude,bainuzaleen gozagarri

Page 15: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Itsaslabarrak Flysch-aren ibilbidean zehar ikusi ahal dira. Olatz auzoa Arnoren magalean dago. Handik igarotzen da Santiago bidea.

MUTRIKU XVLEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Talaia kantauri itsasoarengainean dago; handik,Gipuzkoako kostaldeaikus daiteke

Itsaslabarrak, historiaren testigu; auzoak, harribitxi

Mutrikuren iragana, jatorriaeta eraketaren gakoak herriarrantzale honen arkaitzetandaude, marea beherantz jais-

ten denean interpreta daitezkeenak. Mu-trikuko Interpretazio Geologiko Zentroadago hori ulertu eta ikusi ahal izateko,Nautilus. Panel ugari daude, ikus-entzu-nezkoak, eta herriaren historia ezagutudaiteke, duela 120 milioi urtetik gaur egu-nera arte.Herrian aurkitutako fosilak eta amoni-

teak daude, itsasoaren higidurak deseginez dituenak, Euskal Herriko kostaldearenhistoria geologikoa ulertzeko ezinbesteko-ak. Nautilus ikasguneak bisita gi-

datuak, fosilen tailerrak, txa-lupaz irteerak, flyscharenibilbidea edota akuakultu-ra zentrurako bisitak an-tolatzen ditu.

Itsaslabarrakhistoria erakutsizBestalde, Euskal KostaldekoGeoparkea osatzen dute Mutri-ku, Deba eta Zumaiako kostaldeek.Kultur eta natur balio itzelak daude, halanola, Flyscharen ibilbidea edota karstare-na. Itsasertzea ezagutzeko aukera dago,

itsaslabarrak ikus daitezke, itsasoz, oinezzein zaldiz. Gainera, Arnoko mendigune-

ak udalerria gurutzatzen du, eta paisaiakarstikoez gozatzeko ingurune ikusgarriada. Hainbat irteera antolatzen dira ibilbi-deak ezagutzeko. Arnoren magalean, Olatz eta Astigarri-

bia eta Kalbaixo auzoak daude. Historia,kondaira eta garrantzia handiko elementuugariz jositako auzoak dira. Hainbat ibilbi-de egin daitezke inguruak ezagutu etadauzkan aberastasunez gozatzeko.

Arnoren magala, harribitxiPR-GI 47 ibilaldia aukera ona izan daitekeOlatz eta Astigarribia eta Kalbaixo auzoakezagutzeko.

Auzoko San Isidro ermitan hasten daibilbidea, eta karobiak hilarriak,

baserriak, kontarriak edota ko-bazuloak bisitatu daitezke,eta gaeldialdiak egin, pa-txadaz gozatzeko.

Gainera, Astigarribiaauzoa Donejakue bidearenpuntu garrantzitsua da,duela mende batzuk Euro-

patik zetozen erromesen gel-digune. Han, San Andres eliza,

baserriak eta dorretxeak daude. Erro-

mesak Bizkaiko lurretara sartu ahal diraArnoateko muinoetan barrena. Bestetik, PR-GI 48 ibilbidea Kalbaixoko

ermitan hasten da, baserritar etaarrantzaleen kofradia den ermi-tan. Kalbaixoko jaiak iraileanospatzen dira, eta Kalbaixoeguna jai handia izaten daherritarrentzat. Ibilbide hori jarraituz,

Laranga inguruetara heldu daiteke. Belar-di ederretetik igarota, kantauri itsasoazgozatzeko ikuspegi bikainak ageri zaizki-

gu.

Ikuspegi apartakTalaia kantauri itsasoa-

ren gainean dago, eta han-dik, Gipuzkoako kostal-dea ikus daiteke egun os-karbietan. Kostaldekoitsaslabarra ikusteko para-

je bikaina da Talaia. Nahi izanez gero, Deba alde-

ra abiatu daiteke, Arno mendigune-aren magalean zehar. Inguruotan, zaldi ir-teerak egiteko aukera dago.Bestetik, aukera paregabea dago PR-GI

22 ibilbidea egiteko. Mutriku zeharkatuta,leku ezkutuenak ere ezagutu ahal izangodira. Ingurune zoragarriak aurkitu daitez-ke ibilaldian zehar, eta herriaren dimen-tsioa eta inguruak ezagutzeko aukeraaparta izan daiteke. Bizikleta izan daiteke auzoak eta ingu-

ruak ezagutzeko beste aukera bat. Izanere, BTT ibilbideak igarotzen dira Mutri-kuko herri eta inguruetan zehar.

Historia, kondaira etagarrantzia handikoelementu ugariz jositakoauzoak daude

Page 16: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

XVI BERRIATUA LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Berriatua bere burua berrasmatzen ari da, betikoizaerari eutsiz, baina garai berrietara egokituz. Ezda hori egiten duen lehen aldia: bere eraikin etatxoko historikoei begiratu besterik ez dago mendeetako eraldaketen arrastoak ikusteko.

Berriatuaren iragan urrunerajoan nahi badugu, Goikolau,Atxurra, Armina edo LaminaII Kobetara hurbil gaitezke.Han topatu diren arrastoek

goi paleolitoaren erdi aldera Berriatuanjendea bizi zela erakusten digute.

Zaila da jakitea sasoi hartako bestearrastorik geratzen den inguruotan. Aka-so, Magdalena auzoan dagoen Sarnapotzu-ko sinismenak garai haietatik datoz. Ohi-turak dioenez, bertako urak azaleko gaixo-tasunak sendatzen ditu, trapu bat busti,gaixoturik daukagun atala estalita edukieta, ondoren, trapu hori putzuaren inguru-ko adarretan eskegitzen badugu. Nahizeta sinismena nondik datorren jakin ez,gaur egun erlijio katolikoarekin bat egitendu, hantxe bertan dagoen gurutzeak era-kusten duen bezala. Izan ere, erlijio kris-taua halako sinimen paganoen gaineanjoan zen ezartzen.Errepidean gora egiten badugu, Magda-

lena auzoko ermita topatuko dugu. Hangoarrastoak geroagokoak dira, erlijio kris-taua sendotuta eta harrizko lehen ten-pluak eraikitzen ari zirenekoak. Adituek

gaur egungo ermita XVI. mendekoa deladioten arren, jatorrian eraikin zaharrago-ren bat egon zen berton. Horren erakusle,ermitak horma batean daukan harlanduz-ko irudi erromanikoa. Milurtekoaren le-hen urteetakoa, ziurrenik.Magdalenatik Erriberara egiten badu-

gu, Erdi Aro berantiarreko hainbat arras-to topa ditzakegu. Gizartea aberasten joanzenez, eraikin ederragoak eta iraunkorra-goak eraikitzeko gai zen. Horren erakusle-rik garbiena San Pedro apostoluaren eliza,XII. mendekoa, nahiz eta XVI. mendeanberreraiki zuten.

Baserri eta errota arteanBerriatuako inguruei begiratzen dien bisi-tariak pentsa lezake paraje lasai hauetanbizimodua ez dela asko aldatu mendeen jo-anean. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatikbizi izan dela jendea berton, gora behera

handirik gabe. Errealitatea bestelakoaizan da, ostera. Ekonomiak eraldaketaasko bizi izan ditu hemen, eta horren era-kusle ederrak daude Berriatuko auzoetan. Baserri munduak aldaketa asko eduki

ditu. Oparoaldi baten atzetik uzta galeraketa urte latzak etorri izan dira. Baserri ba-tzuek besteek baino oparotasun handiagoizan dute, eta hori euren arkitekturan era-kusten da. Lekoia Bekoa baserria, adibi-dez, XVI. mendean eraiki zuten. Ederra ezezik, sasoi hartako arkitekturaren erakus-garri onenetakoa ere badugu. Baina dena ez da baserria izan Berria-

tuan. Industria tradizionalak presentziahistorikoa eduki du inguru hauetan. Hor-txe daukagu Andonaegiko errota, sasoi ba-tean burdinola ere bazena. Artibai ibaianzehar burdinaren industria sendoa egonzen mende luzeetan. Gero burdinola horie-tako asko bertan behera laga ziren, edotaerrota edo baserri bihurtu ziren. Andonae-giren aipamenik zaharrenak XVI. mende-koak dira, eta errota eta burdinola lez era-biltzen omen zen. Orain dela gutxira arteegon zen funtzionatzen errota modura.

Gerraren aztarnakBerriatuak gatazka asko aurrez aurre su-fritu ditu. Aranzibia dorrea, adibidez, ban-doen gerran erre eta berreraiki zuten.Frantsesek ere erre zuten Berriatua XVIII.mendean.1936ko gerran, Berriatua muga-herri

izan zen. Lapurretak, erasoak... egunero-ko ogia izan ziren hainbat eta hainbat hile-tan. Orduan, norbaitek udaleko banderaerrepublikarra gorde zuen etxean, garaizailetan ilusioak gordetzen diren mimo be-rarekin. 40 urte pasatu zituen gordeta ban-dera hark, kalera berriro atera ahal izanzen arte. Ikur horrek lez, Berriatuak ere bi-zirauten eta eraldatzen jakin izan du, sasoitxarretan eusten eta garai hobeetan au-rrea hartzen. Bere hormak dira horren le-kuko.

Etxe Pintxu jauregiko hormetan, XVIII. mendeko marrazkiak ageri dira. Sasoi hartako bizimodu aristokratikoa deskribatzen dute.

Artibai ibaian burdinarenindustria sendoa garatuzen; Andonaegi da horren lekukoa

BERRIATUA ELIZATEKO UDALA

Berriatua, historiaazalean

Andonaegiko errota Artibai ibaiaren txoko eder batean dago.

Page 17: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

>>> LEA-ARTIBAI XVIILEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

non jan?Amoroto]Herriko Taberna.Herriko Plaza. 94 624 35 23.]Ibaigane.Oleta. 94 684 13 59.]Epermendi.Oleta. 94 684 17 62.]Klaudio.Oleta.94 684 18 03 - 94 624 33 95.

Aulesti]Errekondo.Gernika Ibilbidea. 94 627 91 62.]Mariano.Aulestia kalea. 94 627 90 24.]Zarrabenta.Aulestia kalea, 34. 94 627 90 04.]Ubilla. Aulestia kalea. 685 756 143.]Ilunzar. Aulestia kalea, 29. 94 627 90 11.

Berriatua]Arriola.Erribera, 87. 94 6139005.]Mendibarren Jatetxea.Zeharbide, 10. 94 6139218.]Zentrala.Erribera, 40. 94 6139096]Lakaerdi Sagardotegia.Milloi Auzoa, z/g. 94 6139178.

]Urepel Taberna.Zeharbide, 12. 94 613 9093.]Gardotza Taberna.Gardotza-ko Industrialdea. 94 6134499.

Etxebarria]Antsotegi Hotela – Jatetxea.Antsotegi Errota. 94 616 91 00www.hotelansotegi.com

Gizaburuaga]Herriko Taberna.Eleixaldea. 94 684 05 14.]Oiniz.Okamikako Industrialdea. 94 684 27 51.

Ispaster]Herriko Taberna.Elizalde Enparantza. 94 6840760.]Areitz Bi. Elizalde, z/g. 94 6842377. ]Arropain Jatetxea.Arropain Auzoa, z/g.94 684 03 13

Lekeitio]Aroa Jatetxea.Gamarra Plaza, z/g. 94 684 03 13 ]Beitia Jatetxea .P. Abaroa, 25. 94 684 01 11

]Kaia Jatetxea .Txatxo Kaia, z/g. 94 684 02 84.]Mantxua Jatetxea .Beheko Kalea. 94 465 33 49.]Goitiko Jatetxea.Foru Enparantza, z/g. 94 684 31 03.]Egaña Jatetxea.Antiguako Ama, 2. 94 624 38 03

Markina-Xemein]Itsas-Lur .Agustin Deuna, 4. 94 6167809.]Niko Jatetxea.Abesua, 2. 94 6167528.]Pitis.Karmengo Kalea, 18. 94 6166087.]Axpe Sagardotegia.Axpe-Atxondoa Baserria. 94 6168285.]Uhagon.Xemein Etorbidea, 10. 652 779999.]Zubiondo.Ilunzar Auzoa. Iruzubieta. 94 6166102.

Mendexa]Taberna Barri.Herriko Plaza.]Leagi Jatetxea .Leagi Auzoa, Leagi Kanpina. 94 684 23 52.

]Patxon.Karraspio Hondartza.]Hondartzako Txiringitoa.Karraspio Hondartza.]Metrokua.Karraspio Hondartza. 94 684 49 80. www.metrokua.com

Munitibar]Basualdo .Herriko Plaza, z/g. 94 616 40 18.]Ondamendi.San Pedro , 4. 94 616 40 00.]Txori.San Pedro , 6. 94 616 40 68.

Mutriku]Kofradia Zaharra Jatetxea.Kaia, z/g. 943 60 39 54.]Jarri Toki Jatetxea.Mutriku-Deba Errepidea. 943 60 32 39.www.mutriku.net/jarri-toki/in-dex.htm]San Juan Jatetxea .Laranga Auzoa, z/g. 943 60 31 67.]Galdona Jatetxea .Galdonamendi Auzoa, z/g. 943 60 35 09. ww.mutriku.net/galdona/ index.htm]Mijoa Jatetxea.Mijoa Industrial. 943 60 31 80.www.mutriku.net/ mijoa/index.htm

]Batzokia Jatetxea.Conde De Mutriku, 1. 943 60 41 91.]Pikua Jatetxea – LandetxeaLaranga Auzoa, 943 94 22 22.www.pikua.es

Ondarroa]Lagun Artea Taberna.Itsas Aurre, 3. 94 683 04 16.

]Sutargi Jatetxea.Nasa Kalea, 14. 94 683 22 58]Kulixka Taberna.Itsas Aurre, 5.]Batzokia.Artabide, 36. 94 683 26 65.

]Jai Braian .Musika Plaza, z/g.]Kafe Antzokia.Iparragirre, 10. 94 683 41 42.

Ziortza-Bolibar]Arkupe.Herriko Plaza. 94 6164116.]Kanpape.Herriko Plaza. 94 6165272.]Muniozguren.Ziortza-Goierria. 94 6138009.]Irurok.Goierria, 13. 94 6165259 - 651 707556. www.irurokziortza.com]Armola.Iruzubieta Auzoa. 94 6168179]Ikestei.Zeinka-Zearregi. 94 6168127.

non lo?Amoroto]Abade Etxea.AmorotokoPlaza. 94 684 06 74 (Angel)]Altuena.Elizalde Auzoa, 27. 94 624 30 89 - 657 72 64 01.www.altuena.com

Aulesti]Ubilla.Aulesti Kalea. 685 756 143. www.aulesti.net]Atxagarai.Santa Eufemin. 94 637 90 06. www.aulesti.net

Berriatua]Berritxu Pentsioa.Aransolo, 6. 635 733799. [email protected]]UrkixaBekoaNekazalturismoa.Asterrika auzoa, 25. 94 683 33 23 /657 73 06 [email protected]]Orubixe Nekazalturimoa.Madalena, 23. 94 6139285 -www.nekatur.net/orubixe

Etxebarria]Antsotegi Hotela – Jatetxea .Antsotegi Errota. 94 616 91 00www.hotelansotegi.com

Gizaburuaga]Akuiola.Laixier Auzoa. 94 684 12 13. www.akuiolabaserria.com

Ispaster]Legortza Nekazalturismoa.Kortazar Auzoa. 94 [email protected]]Kurtxia Landetxea.KurtxiagaAuzoa, 11. 94 6840607 - 616 945662. [email protected]]Natxiondo Landa Hotela.Soluan Auzoa, 17. 94 684 49 47 .www.natxiondo.com ]Zubieta Hotela.Arropain Auzoa. 94 6843030.www.hotelzubieta.com

Lekeitio]Beitia Hotela.Paskual Abaroa, 25. 94 684 01 11

Markina-Xemein]Iketza Goikoa.Iturreta Auzoa, 24-B.94 616 78 74.]Makutegi Nekazalturismoa.Erdotza Etorbidea, 47. 94 6168246.]Amamanekua Landetxea.Ubilla-Urberuaga, 21. 630 [email protected]]Ibarlotza Landetxea.Ubilla-Urberuaga, 26. 94 [email protected]]Intxauspe Landetxea.Atxondoa Auzoa, z/g. 652 770889 - 94 6168798.www.intxauspe.com]Itur-Zuri Aterpetxea.Oiz Barrenean.www.alpinoartibai.org.es]Satzu Landetxea.Ubilla – Urberuaga, 37 ezk. 94 616 97 02 www.satzu.net

Mendexa]Itsasertz.Likona Auzoa. 94 624 31 77.www.nekatur.net]Zelaigane. Herriko Plaza), 1.94 625 23 56 - 696 54 55 28.www.zelaigane.com]Leagi.Leagi Auzoa, z/g. 94 684 23 52.www.campingleagi.com.]Endai.Likona, z/g. 94 684 24 69.]Metrokua **. KarraspioHondartza. 94 684 49 80.www.metrokua.com]Villa Itsaso***.Likona Auzoa, 30. 606 005 005.www.hotelvillaitsaso.com

Munitibar]Garro.San Migel Auzoa, 33.94 616 41 36.www.nekatur.net

]Astorkigana.Berreño Auzoa.94 625 23 56 - 696 54 55 28.www.nekatur.net

Mutriku]Arbe Hotela.Laranga Auzoa. 943 60 47 49www.hotelarbe.com ]Pikua Jatetxea – Landetxea .Laranga Auzoa .943 94 22 22www.pikua.es]Zumalabe Hotela.Portuko jeitsiera .943 60 46 17www.hotelzumalabe.com

Ondarroa]Harizpe Landetxea.Txanbeta, z/g. . 94 683 23 67.www.harizpe.com

Ziortza-Bolibar]Monte Baserria.Arta Auzoa. 606255424.]Irurok Landetxea.Goierria , 13.94 6165259 - 651 707556.www.irurokziortza.com]Ziortzako Monastegia.Ziortza. 94 6164179.]Ikestei Nekazalturismoa.Zeinka-Zearregi Auzoa. 94 6168127.

Page 18: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

XVIII BUSTURIALDEA<<< LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

non jan?Ajangiz]Herriko Taberna.Eleixalde auzoa. 94 625 74 54

Arratzu]Olesko Taberna.Barruti auzoa. 94 625 53 56

Bermeo]Artza Jatetxea.Santamañe kalea, 1. 94 688 35 77]Almiketxu Erretegia.Almike auzoa, 8. 94 688 09 25]Cannon Erretegia.Sollube gana. 94 688 34 76]Jokin Jatetxea. Eupeme deuna. 94 688 40 89]Mañuko Benta. Mañu auzoa, 27. 94 688 12 12]Zokoa. Askatasun bidea, 42. 94 602 83 95

Busturia]Abiñaburu Jatetxea.Axpe auzoa, 41 . 94 687 03 44

Ea]Ermintxo.Natxitua. 94 627 77 00]Aritza Jatetxea.Aritza kalea, 15. 94 627 50 29

Elantxobe]Mentrame.Portu kalea, 24. 94 627 60 50

Ereño]Ereñozar jatetxea.Eleixalde plaza. 94 625 81 41

Errigoiti]Eleizalde Taberna-Jatetxea.Eleizalde auzoa.

Forua]Landa Berde.Karlos Gangoiti ,61. 94 625 76 25

Gautegiz-Arteaga]Artea Herriko taberna.Herriko enparantza, 1. 94 625 68 96]Kanala.Kanala auzoa. 94 625 33 90

Gernika-Lumo]Nere Kabia.Nere kabia, 4. 94 625 41 13]Ipar tabernie.Beko ibarra, 35. 94 627 13 50]Anaiak taberna.Don Tello, 24. 94 465 07 44]Alboka taberna.Juan Calzada, 105. 94 625 26 67

Ibarrangelu]Arketa Erretegia .Laida hondartzan.Arketa auzoan. 94 627 63 02]Batzokia.Elexalde auzoa. 94 627 63 42]Toki Alai.Laga hondartza. 94 627 61 63]Akorda.Akorda Auzoa. 94 627 62 44

Kortezubi]Marko PolloSanta Ana Auzoa. 94 625 39 99]Lezika Jatetxea.Basondo, 8. 94 625 29 75

Mendata]Menpe.Elexalde, 6. 94 625 27 07]Artape.Elexalde, 7. 94 625 13 79

Morga]Estarta.Andra Mari auzoa. 94 625 66 23]Katxi.Andra Mari auzoa. 94 625 02 95]Poli Jatetxea.Andra Mari auzoa. 94 625 66 32

Mundaka]Erreka Erretegia.Erreka auzoa, 1. 94 617 72 19]Kasinoa.Kepa deuna, 1. 94 687 60 05

Murueta]Ibaigune Hotela.Larrabe auzoa. 94 625 72 82]Kamiñoko Erretegia. Gernika-Bermeo errepidea, 3. kilometroa. 94 625 51 46]Bixer herriko taberna.Kanpantxua auzoa, 3.

Muxika]Galtzada.Kurtzero auzoa. 94 625 86 04]Remenetxe Jatetxea.Ugarte auzoa, 6. 94 625 35 20]Astei Jatetxea.Muniketa, 8 (Montecalvon). 94 673 23 18

Nabarniz]Nabarniz.Elexalde auzoa. 94 625 05 58]Herriko Taberna.Elexalde auzoa. 94 625 60 40

Sukarrieta]Zaldua Erretegia.Sabino Arana, 2. 94 697 10 58

non lo?Ajangiz]Aristieta nekazalturismoa.Kanpantxu auzoa. 94 625 85 00]Lurraska aterpetxea.Gutxienez 40 lagunentzakotaldeak. 94 625 72 45.www.lurraska.com

Bermeo]Arrizurieta Landetxea.Mañu auzoa, 43. 607 482 700www.arrizurieta.es]Mañuko Benta. Mañu auzoa. 94 688 56 01www.manuko-benta.com]Kasa Barri nekazalturismoa.Mañu auzoa. 94 688 53 89

Busturia]Angiz Landa-Hotela. San Bartolome, 56. 94 617 11 92.www.hotelruralangiz.com

]Larrago LandaApartamentuak. Goierri, 18. 94 465 44 13.www.larrago.com]Ontxene Landetxea. Gorritxikale,1. 94 687 03 89www.casaruralontxene.com

Ea]Andutza Landetxea. Angelutxu auzoa, 15. 635 733 570]Ea Astei Landetxea. olagorta auzoa. 94 627 65 11www.astei.net]Ermintxo Hotela. Natxitua. 94 627 77 00www.euskalnet.net/ermintxo

Elantxobe]Aterpetxea. Portu kalea, 20. 902 540 999]Itsasmin Ostatua.Nagusia, 32. 94 627 61 74www.itsasmin.com

Ereño]Endeitxe Nekazalturismoa.Gernika-Lekeitio errepidea. 94 625 75 11

Errigoiti]Elizetxe Ostatua. Eleizalde auzoa. 94 625 61 94.www.toprural.com]Madalen Aurrekoa,Nekazalturismoa. Madalen auzoa. 94 625 46 31

Gautegiz Arteaga]TxopebentaNekazalturismoa. Zendokiz auzoa. 94 625 49 23]UgaldebarriNekazalturismoa. Kanala. 94 625 65 77]Urresti Nekazalturismoa.Basetxeta, 12. 94 625 18 43.www.urresti.net

Gernika-Lumo]Akelarre Ostatua. Barrenkale 5. 94 627 01 97.www.hotelakelarre.com]Gernika Aterpetxea.Kortezubirako bidea, 9. 94 465 07 75

Ibarrangelu]Merrutxu Nekazalturismoa.Merru auzoa, 15. 626 860 395]Arboliz Landetxea.Arboliz auzoa, 12. 94 627 62 83www.arboliz.com ]Gametxo Hotela.Gametxo auzoa. 946277710.www.hotelgametxo.com

Kortezubi ]Morgota Nekazalturismoa.Basondo auzoa. 946 252 772www.nekatur.net/morgota

Mendata]Artape Aterpetxea. Elexalde auzoa. 94 625 72 04

Morga]Katxi Landa Hotela. Andra Mari auzoa. 94 627 07 40.www.katxi.com

Mundaka]Atalaya Hotela.itxaropena kalea, 1. 94 617 70 00.www.atalayahotel.es]Portuondo Kanpina94 687 77 01www.campingportuondo.com

Murueta]Ibaigune Hotela. Larrabe auzoa, 48. 94 625 72 82.www.ibaigune.com

Muxika]Gorozika Aterpetxea. Gorozika, 25. 94 673 13 32.www.gorozika.com]Astei Nekazalturismoa.Montecalvon. 94 673 23 18]Aldori Landetxea.Zabale, 8. 94 627 15 09.www.aldori.es

Page 19: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Turismo aktiboaUrdaibain

Bisitatu beharrekohainbat leku daude

Busturialdean,baita turismo

aktiborako aukeraugari ere.

AAtzerrira joan gabe, EuskalHerrian bada hamaikaaukera Aste Santuabizitzeko. Ingurukohondartzak eta mendiak

ezagutzea eta gozatzea da aukeretakobat, eta Busturialdea aproposa dahorretarako, ingurune pribilejiatuhorretan bisitariak aurki dezakeenpaisaje anitza ez da-eta edozelakoa.Itsasaldeko labar eta hondartzetatik,

padura aberatsak zeharkatuz, eta lehorre-ko baso eta mendietara, arrantzaleen etabaserritarren giroak bat egiten dute Bus-turialdean. Baita kulturak eta naturakere, aukera zabala emanez bisitariari:merkatu eta azoka tipikoak, padurak,eraikin esanguratsuak, hegaztien beha-ketarako guneak, isaslabar ikus-garriak, arrantza portu ede-rrak, hondartzak, ondare kul-tural, etnografiko etaarkitektoniko anitza, aztarnahistorikoak... Aski ezagunakdira Matxitxakoko lurmutu-rra, Gaztelugatxeko San Juanermita, Ogoño lurmuturra, Izarouhartea, Gernikako Arbola eta BatzarEtxea, Mundakako ezker olatua... Turismo aktiborako erraztasunak ema-

ten ditu Busturialdeak. Esaterako, ingu-rumenarekin gozatzeko prestatutako ibil-bideak egin ditzake bisitariak handik etahemendik, oinez, autoz zein bizikletaz;baita ur kirolak, eskalada, mountain-bi-kea, zetazeoen behaketa... praktikatu ere.Emozioen eta abenturen bila dabilenakhementxe dauka aukera.

Hareatzen babesaLasaitasuna nahiago duenak hondartze-tan aurkituko du babeslekua. BermeokoAritzatxu hondartza txikiak duen xarma,esaterako, berezia da oso. 75 metro dituenhareatza horretan, igerileku naturalaksortzen dituzte harkaitz ugariek. Munda-kako Hondartzaperen ezaugarri nagusiaere inguruan dituen haitzak dira, hareabeltzarekin batera. Itsasbehera dagoene-

an bisitatu beharreko lekua da Mundaka-koa, orduan sortzen baita kala txiki hori;giro lasaia nahi duenarentzat, aproposa.Laidatxuk, herri sarreran, zerbitzu guz-tiak eskaintzen dizkio bisitariari.Sukarrietan daude Toña eta San Anto-

nio. Mundakako itsasadarrean barrenasartzen da Toña, eta Txatxarramendiuharteak bereizten du zerbitzu ugari etapicnicgunea dauzkan San Antonioengan-dik. Aurrez aurre, itsasadarraren eskuine-ko aldean, Kanalape eta Kanala daude.Maiteminduen hondartza bezala ere badaezaguna da Gautegiz Arteagako Kanala-pe. Kanala, bestalde, ur-kirolak egiten di-tuztenentzako leku egokia da, eta, horren-bestez, windsurfa, bela, kanoa edota kite-surfa praktikatzen dutenentzako

topagune eta paradisu bilakatu daazken urteetan.

Laga eta LaidaUrre koloreko harea fina dau-ka Ibarrangeluko Laida hon-dartzak, eta hori ere aproposa

da kanoa eta surfa egiteko; baitaumeekin joateko ere, urak ez baiti-

ra sakonegiak. Duna dauka erdi-erdian,duela zenbait urte duna-sistema birsortze-ko proiektua jarri baitzuen martxan Ur-daibaiko Galtzagorriak elkarteak. Horrezgain, hondartzaren aldeetako batetikMundaka eta Izaro uharte ezaguna ikus di-tzake bisitariak. Herri berean dago Bizkaiko hondartza-

rik ederrenetakoa izatearen ospea daukanhareatza: Laga. Ogoño lurmutur ikusga-rriak jelosiaz zainduta, antzinako itxurabere horretan mantendu du Ibarrangelu-ko hondartzak. Dena den, Laidak bezala,mota guztietako zerbitzuak dauzka, etaapartekoa da surfa, windsurfa, kanoa,arrantza... gogoko dutenentzat.Zenbait kilometrora dago eskualdeko

azken hondartza, Ean, baina askoz gehia-go dira inguruetatik aurki daitezkeen kalatxiki eta xarmangarriak. Alikante (Suka-rrieta), Antzora (Ibarrangelu) eta Lapatza(Ea) dira horren adibide.

Ibarrangeluko Laga hondartza eta atzean Ogoño lurmuturra.

25 aukera Urdaibaihobeto ezagutzeko

Urdaibai sakonago ezagutu nahi duenak au-kera paregabea du Biosfera Erreserbatik egindaitekeen ibilbideren bat eginez. Martxoaren8an aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak Urdai-baitik egin daitezkeen 25 txango biltzen dituenliburua: Urdaibai. Ibilbide-gida. Bisitariak libu-rua eskuragarri izango du Turismo Bulegoetan,eta liburu dendetan ere salgai dago, preziomerkean. 1984. urtean eman zion UNESCOk Urdai-

bairi Biosfera Erreserbaren izendapena, eta,ordutik, hainbat dira herritarren zein bisitarieninteresa piztu izan duten txokoak. Liburu ho-rrek, baina, oraindik orain askorentzat ezeza-gunak diren hainbat bazter ezkutu bisitatzekoaukera be emoten du. Busturialdeko udalerriguztiak kontuan hartuta, eskualdean dauden25 ibilbide modu koordinatuan batu dituzte.Bisitariek, beraz, Busturialdeak batzen dituen20 herrien txoko berezi asko ezagutzeko auke-ra dute ibilbideen gidari erreparatuz gero.Txango guztiek, gainera, lau ezaugarri dituztekomunean: paisaia, natura, kultura eta irisga-rritasuna. Hala, ibilbide gehienetara garraiopublikoa erabiliz hel daiteke. Era berean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak

ingurumen hezkuntza sustatzeko eta turismoberde eta iraunkorra bultzatzeko dituen auke-ren adibide ere izan nahi du Eusko Jaurlaritza-ko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazari-tza eta Arrantza Sailak atera duen gidak.

Ibilbideak, Urdaibain barrena1. Urdaibaiko goaialdean: Bizkargi. 2. Muxikako barnealdeko haranak eta landa-zabala.3. Mendata udalerrian barrena.4. Ajangizko itzulia.5. Golako ibaiaren bailara.6. Arratzu-Mendatako hariztia Done Jakue harbidetik. 7. Oma eta Basondo haranak. 8. Gautegiz Arteagako ibarrak.9. Gernika eta Forua Triñeko baselizatik. 10. Gernikako eta Lumoko historian barrena.11. Malluku haranetik Urdaibaiko bokalera. 12. Busturiko paduretatik Txatxarramendi irla-ra.13. Bermeo eta Mundakaren arteko auzoeta-tik. 14. Arretxeko artadia.15. Ibarrangelutik Ogoñoko talaiaraino.16. Bermeoko landazabalean eta Tribizko basoan barrena.17. Igoera Ereñozar mendira.18. Busturiko goi-lurrak.19. Mundakatik Katillotxuko aztarnategira.20. Sollubeko mendietatik txangoaeta Burgoa mendira igoera.21. Urdaibaiko mendebaldeko mugatik.22. Bermeoko hiribildutik itsasertzera.23. Gernikatik Busturiara itsasadarraren ertze-tik. 24. Txango bat Urdaibaiko ekialdeko kostaldean eta landazabalean barrena. 25. Gernikatik Arteagarantz itsasadarretik.

BUSTURIALDEA XIXLEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Mendiko bizikletaz egiteko ibilbideak ere badaude Busturialdean.

Page 20: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Ea, natura eta kulturaondarearen gurutzegramaArrantza eta nekazal munduen fusiotik jaioa, lasaitasuna eta herri bizitzaren hurbiltasuna bilatzen duenarentzat txoko paregabea da Ea; Zoaz Eara eta dantzatu euskara eta kulturaren erromerian.

Bi letrako Bizkaiko herria. Agian askori gurutzegramak ebazteko afizioagatik egingo zaie ezagun Ea –bertokoentzat Ie–. Bizkaiko herrien artean izen laburrena izanagatik, ordea, altxor txiki asko gordetzen ditu gure herriak, nork arakatu zain.

XX EA LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

«Euskaldun artean Eanhemen bizi naiz bakean,euskarak ahoaren erdianmusukatzen nauenean»

Gabriel Aresti (Eako koplak)

Page 21: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Ea XVI. mendean jaio zen,gaur egun udalerriko au-zoak diren Natxitua etaBedaroako arrantzale-ek –Ereñokoekin batera–Ea ibaiaren itsasadarrakosatzen duen portu natu-

ralean kokaleku iraunkorra osatu zutene-an. Hala, udalerriko giza paisaia arrantzaeta nekazal munduen fusioaren emaitzada.Herri txikia bezain goxoa da. Hiriaren

anonimotasunean galduta dagoena bero-tuko du eta patxada bilatzen duena sose-gatu, herri bizitzaren hurbiltasun eta be-netakotasunari muzin egin gabe. Badaukabisitariak harrapatzen dituen zerbait,udatiar ziren asko herritartu dituena.Kresalak gazitutako ezpainek euskara

darabilte Ean, eta baserrian zaildutako es-kuek ez dute auzolanerako joera galdu.Izan ere, garai berrietara egokitu arren,bere nortasunari gogor eutsi dio Eak.

Ingurune naturalaMendian sortu eta itsasoa elikatzen duenerrekak herria bitan banatzen du, Natxi-tua eta Bedaroa alde banatan utziz. Mendi-berde eta itsas-urdinez margotatutakotxoko berezia da Ea, ñabardura esanezi-nak eskaintzen dituena. Ingurumenaz go-zatuz momentu bikainak igaroko dituzubertan, hondartzako harean alegiazko al-txorren bila edo kaian apurtzen diren ola-tuen hotsak mundu oniriko batera zara-matzala. Inon ikusi ez bezala, Eako portuaur gabe geratzen da marea jaistean, etahare arteko txalupek estanpa bitxi bezainederra osatu. Argazki albumaren hurren-go orrialdeetan Natxituko Lapatza eta Be-daroako Ogella topatuko dituzu, ametseta-ko harriz inguratutako bainuleku zoraga-rriak.Itsas haizea alde batera utziz, mendi al-

dera hurbilduko gara. Oinez zein bizikle-taz aritzea gustuko duenarentzat ibilbidepolitak daude, inguruaz gozatuz kirola egi-teko aukera ematen digutenak. Abuztuan,herria ezagutzeko BTT eta mendi martxaarrakastatsuak antolatzen dira berton.

OndareaJende gutxik dakien arren, ondare altxortxikiak ezkutatzen ditu Eak. Hala nola,1725ean eraikitako Urtubiagako Burdino-la, mea lantzeko izen bereko errota, ikatzaegiteko basoak eta garraiorako portua ereesku-eskura zituena. 1848an Bilboko Bo-luetako Santa Ana lantegia eraikitzeak etaurtebete beranduagoko muga-zergek bur-dinola askoren amaiera ekarri zuteneanamaitu zuen jarduera. Aspaldi itxi arren,baina, oraindik garbi agertzen dira olarenalderdi baliotsuenak. Arratsalde bat har

dezakezu Eako herrigunetik bertarainodagoen ibilalditxoaz gozatzeko.Gune historiko ikusgarriak berri eta za-

harraren bat-egitea erakusten digu. He-rria bitan banatzen duen erreka zeharka-tzeko lau zubi aurki ditzakezu bertan, za-harrena, armarrian ageri den zubierromanikoa. Lehenengo arrantzaleekeraikitako etxeak desagertu badira ere, ba-daude oraindik ikusgai dauden eraikinak,XVIII. mende erdialdekoak gehienak:Urrutia Etxea, Abaitua Etxea, Etxeandieta Bedarona Etxea, esaterako. Errekarenalde batean eliza errenazentista geratzenda eta bestean barroko estiloan berreraiki-takoa, biak zein biak ikusgarriak. Natxi-tun eleiza neoklasikoa –XV. mendeko zan-tzuak gordetzen dituena– eta Bedaroanklasikoa aurki ditzakezu, bakoitzaren ga-raiko ezaugarriak alderatzeko aukeraaparta eskainiz. Baserri eremuan, Erdi Aro berantiarre-

ko baserrietatik Aiua eta Anduizar diragaur zutik daudenak. Egun egoki bateanhaiek dauden lekura joateko ibilaldi politaeta erraza dago. Karobiak, errota zaha-rrak, baselizak... Ez zara nekatuko gureherriko ondarea arakatu eta garai batekobizimodua imajinatzeaz.

Kultur eta aisialdi eskaintzaEa euskaraz mintzo da, eta herriko kultureskaintzaren ardatza da gure hizkuntza.Herritar talde andana dago kulturaren etaaisialdiaren alorrean lanean, eta kultur es-kaintzaren zabaltasuna deigarri gertatzenda herriaren tamainari erreparatuta.Adin eta gustu guztietarako jaiak daude

Ean, Natxitun eta Bedaroan, herri txikie-tako jaiak desagertzen ari diren honetan.San Juanak nabarmendu genitzake Ean,Andra Mari eta San Roke Natxitun eta SanInazio eta San Bartolome Bedaroan. Gaz-teei begira, abuztuaren lehenengo ostira-lean Gazte Eguna antolatzeko ohitura sen-dotu da Natxitun.Literaturak ere ekar zaitzake Eara. Izan

ere, uztaileko hirugarren asteburuan poe-siaz blaitzen dira herriko bazterrak EakoPoesia Egunetan. Gabriel Arestiren herio-tzaren 30. urteurrenaren harira ekin zuenbidea, eta gaur egun Euskal Herri mailakopoesia jardunaldien artean oparoenetari-koa da. Euskal poeten zein literatura joeraberrien topaleku izateaz gain, hitzaldi,kantaldi, errezitaldi eta eztabaidetanhainbat jende bildu ohi da, saio guztiak do-akoak dira eta.

EA XXILEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO GEHIGARRIABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Gida praktikoa

OstatuakAstei Nekazalturismoa. Telefonak: 94-627 65 11/619-560 123 Kontaktua: [email protected]: www.astei.netAndutza Nekazalturismoa. Telefonoak: 94-625 41 14/635-733 570 Kontaktua: [email protected]: www.nekatur.net/andutzaErmintxo Hotela. Telefonoa: 94-627 77 00 Webgunea: www.euskalnet.net/ermintxo

Tabernak eta jatetxeakAritza. Aritza kalea, 15.

Arrantzale. Nagusia kalea, 19. 94-627 51 59Elejalde Taberna (Bedaroa). Elexalde, 5. 94-627 52 30Ermintxo jatetxea. Elexalde auzoa, 30. 94-627 77 00Errekaize Jatetxea. Kale nagusia, 13. 94-627 50 33Eskoikiz. Goiko bidea, 1. 94-627 52 62Herriko Taberna (Bedaroa). Elexalde, 8. 94-627 51 29Itsas Ondo. Jesus kalea, 21. 94-627 50 48Txangurru. Donibane enparantza, z/g.94-627 50 25

Udalakontaktua: [email protected] 52 27

Ametsetako harriz inguratutako bainulekuak dauzka Eak.

Herrigunean erreka zeharkatzeko dauden lau zubietako bat.

EAKO UDALA

Page 22: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Izana gogoan,iraganetik gerora Ondarea, kultura, artea eta historia tarteko, bisitariak hainbat aukera ditu eskualdeak arreta handiz gordetzen dituenak ezagutzeko. Museoak, basoa, Santimamiñeko kobak edota erromatar garaiko herrixka dira horietako batzuk.

Santimamiñeko kobazuloak gordetzen duen multzo artistikoaren bi irudi; bisita birtualean irudi guztiak ikus ditzakete bisitariek.

XXII BUSTURIALDEA LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Barikua, 2012ko martxoaren 23a

Page 23: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Aberatsa da Busturialde-ak bere baitan gorde-tzen duen historia etaondarea, bisitariei eus-kal herritarren iragana,oraina eta geroa ezagu-tzeko aukera paregabea

ematen diena. Euskal Herria Museoa Ger-nika-Lumon, Santimamiñeko Kobak etaOmako basoa Kortezubin, ArrantzaleenMuseoa Bermeon edota Erromarraten he-rria Foruan horren adibide dira.

Euskal Herria MuseoaAlegria Jauregiak hartzen du gaur egunEuskal Herria museoa, Batzar Etxearenondoan. Gernika-Lumora doazen turistek,beraz, aukera aproposa dute museoak era-kusten eta irakasten duenaz gozatzeko.Foru inguruaren esanahi historiko, politi-ko eta kulturala ulertzen lagundu gura dumuseoak, eta Euskal Herriak osatzenduen komunitate espiritualaren ezauga-rriak azaltzen ditu. Erakusketa iraunko-rrak ikusteko aukera dute turistek han:Euskal Herriaren bilakaera historikoarieta egungo konfigurazio politikoa eraginduten gertakariak azaltzen ditu lehenen-go solairuan, eta kirola, folklorea, jaiak,musika, dantza, sinesmenak edota mitoakulertzeko eta ezagutzeko parada ematendu bigarrenak. Goiko solairuak, aldiz,behin-behineko erakusketak hartzen ditu. Hezkuntza arloa be zaintzen du museo-

ak, eskola umeentzako jardueren bidez.Urtaro bakoitzean, gainera, familiarteanjarduteko tailerrak antolatzen ditu, eus-kal kultura eta historia landuz.

Arrantzaleen MuseoaBermeoko Ertzilla dorreak, berriz, Arran-tzaleen Museoa hartzen du gaur egun.Arrantzari buruzko oinordetza kulturaleta etnografikoaren erakusketa aparta damuseoa. Era berean, dorrearen eta berme-otarren historia ere islatuta agertzen daArrantzaleen museoko aretoetako batean.Euskal Herria museoak legez, behin-behi-neko erakusketak be hartzen ditu; beti be,arrantzarekin eta herriko ohiturekin zeri-kusia dutenak.

SantimamiñeAurreko mendean erreferente izan da San-timamiñeko Koba; bisitariek han ikusiahal izan dituzte labar-pinturak eta labar-grabatuak. 90 urtean bisitak izan ondoren,koba garbitzeko eta zaintzeko lan sakonaegiten ari dira egun. Nahitaezko lana, hai-tzuloa benetako altxor geologikoa, artisti-koa eta arkeologikoa baita. Gaur egun, bisitariek Santimami baseli-

zaren ondoko kioskoan hasiko dute bisital-dia. Kobaren sarreraraino igoko dira, eta

bertan, aztarnategoaren inguruan egitenari diren ikerketa lanak egiaztatu eta la-nen barri edukiko dute. Santimami elizara itzuliko dira gero.

Han, haitzuloaren 3D erreplika birtual bi-

kain baten bitartez, koban zehar ibili, ha-ren eraketa eta morfologia ulertu eta kobabarruko historiaurreko artea mirestekoaukera edukiko dute. Kobak taldean bisi-tatu nahi izanez gero, hitzordua eskatu be-har da aurretik (944 651 657/ 944 651 660).

Omako basoaBaso bat bisitari bakoitzarentzat: sortzeneta eraldatzen diren irudiak. Omako basoada Agustin Ibarrola artistaren lanik eza-gunenetako bat.Land art korronte sortzai-learen adierazpena da, eta lan artistikoanaturara eramatea du helburu, paisaia ar-tistaren marko, euskarri eta materia gisaerabiliz.42 zuhaitz. Basoan zehar oinez doala,

irudiak bisitarien aurrean sortzen dira:batzuetan zuhaitz bakar batek irudi batosatzen du, baina beste batzuetan zuhaitzmultzo bat begiratu behar da obra ulertze-ko. Gainera, nondik begiratzen den, iru-diak eraldatu egiten dira. «Bisita pertsona-lizatua» da, beraz, Omako basokoa.

Foruko herri erromatarraBizkaiko erromatar aztarnategi garrantzi-tsuenetako bat da Forukoa, Foruma etaportuko kokagunea izandakoa. 1982anaurkitu zuten aztarnategia, Ereñoko ha-rrobian aurkitu zituzten marmolezko biepigrafe latindarren arrastoari jarraituz.Horietako bat k.o. II. mendean bertan bizizen pertsona batek Ivilia jainko indigenarieskainitako aldarea da: Marcus CaeciliusMontanus zen Foruko biztanle horren ize-na. Pieza horretan testua oso-osorik man-tentzen da. Bisitariek herrixka bisita deza-kete errepidearen bi aldeetan jarrita dau-den plataformetatik. Plataformotan,hondeaketei buruzko informazio panelakjarrita daude.Informazio gehiago: www.bizkaia.net-

/santimamine; www.bizkaia.net/oma;www.bizkaia.net/euskalherriamuseoa;www.bizkaia.net/arrantzalemuseoa.

Omako baso margotua, Kortezubin.

Gernika-Lumoko Euskal Herria museoa.

Bermeoko Arrantzaleen Museoko erakusketa.

Historiak, kulturak,ondareak eta arteakturistentzako erakargarriegiten dute Busturialdea

BUSTURIALDEA XXIIILEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDABarikua, 2012ko martxoaren 23a

Page 24: Lea-Artibai,Mutriku eta Busturialdeko TURISMO GIDA

Non zer egin, eta zer ikusiInformazioa bisitarien eskura jarriz, hainbat Turismo Bulego daude Busturialdean. Hala, eskualdeko hogei herriek duten eskaintza turistikoaren eta kulturalaren barri izan dezakete bisitariek; hoteletan erreserbak egiteko aukera ere esakintzen du informazio sareak.

Hogei herri, eta hainbat txoko.Euskal Herrian zein kanpo-an, hainbat turistaren hel-muga da Urdaibaiko Biosfe-ra Erreserba. 2010. urtean

eskualdera iritsitako bisitarien kopuruakbehera egin bazuen be, datuak oso positi-boak izan ziren 2011. urtean. 2011ko AsteSantuan turismo datuek gora egin zuten,eta Busturialdeko nekazalturismoetanokupazioa %80-90 ingurukoa izan zen. Bisitarien artean, gainera, asko dira na-

zioartetik heltzen direnak, eta bertokozein kanpoko turistak ondo informatutaizatea da bertoko eskaintzaren helburue-tako bat. Horretarako, zerbitzu osoa etaanitza eskaintzen duen turismo bulegoensarea du Busturialdeak: Zugaztietakoa,Gernika-Lumokoa, Mendatakoa, Munda-kakoa, Bermeokoa, Gaztelugatxekoa... Urdaibai-Busturialdeko informazioa

eskaintzen du Zugaztietako (Muxika) in-formazio bulegoak. Euskaraz, ingelesez,gazteleraz eta frantsesez emoten du infor-mazioa. Gainera, gura duenarentzat, es-kualdeko hoteletan erreserba egiteko au-kera ere eskaintzen die turistei.

Bisita gidatuakBere izena eta historia mundu za-balean ezaguna delako, Gerni-ka-Lumo da Busturialdeanbisitari kopuru gehien izatenduen herrietako bat, Berme-orekin batera. Bizkaiko Fo-ruen iturburu, faxisten erasoajasan duen uri ezaguna... Histo-ria aldetik zein kultura aldetikasko du eskaintzeko Gernika-Lumok. Etaeskaintza hori erakargarri eginez, bisitagidatuak ditu Turismo Bulegoak bisita-

rien eskura. Museoak, Jai-Alai frontoia,Batzar Etxea... Turista bera historiarenprotagonista bilaka daiteke Turismo Bu-

legoak eskaintzen duen bisitaren bi-tartez, turista bakoitzaren espe-rientzia pertsonaletan oinarri-tuta.

Bermeok ere turista askohartzen ditu urteko edozeinsasoietan; baita Aste Santuanere. Arrantzaleen herria, herri-

ko eta herritarren txokoak, se-kretuak eta Bermeoren historia

ezagutzera emoten dituzten bisita gida-tuak eska ditzake bisitariak. Bermeon bi-sita asko edukitzen dituen beste informa-

zio puntu bat da Gaztelugatxekoa. Izanere, Busturialdera heltzen diren turistenartean gustukoenetakoa izan ohi da. Es-kualdeko leku enblematiko horri bu-ruzko informazioa emoten duteBermeon, baita inguruan bisi-tatu daitezkeen tokien ingu-rukoa ere.

Aukera anitzakMundakan eta Mendatan erebadira turismo bulegoak, baitaEan ere. Azken horrek, hala etaguztiz ere, bakarrik udan emoten du zerbi-tzua. Surfari eta ezker olatuari esker, kanpo-

tik heldutakoen bisita leku izan ohi daMundaka be. Herri txikia, bizitasuna due-na, opor sasoian batez be: hondartza, por-tua, Txorrokopunta edota Santa Katalinabaseliza dira, besteak beste, herri horrekdituen amuak. Mendatak ere badu informazio bulegoa.

Bertan, turismo aktiboari buruzko infor-mazioa jaso dezake bisitariak: BTT ibilbi-

deei buruz, batez ere. Eako informazio bulegoak, be-rriz, laugarren urtea beteko duaurten. Horrek, baina, uda sa-soian bakarrik emoten du zer-bitzua. Iaz, udako 3 hilabetee-tan 2.479 turista joan zirenEako bulegora. Natxituako,

Eako eta Bedaroako informazioturistikoa kanpotarrei ezagutaraz-

tea du helburu, baina, horrez gain, herrianbertan ekoiztutako produktuak ere sal-tzen dituzte.

Bisitari bi, San Juan Gaztelugatxekoari so. Hainbat turista erakartzen ditu.

2012ko martxoaren 23aTestuak.Lore Bengoetxea, Oihana Cabello, AgurneElorza, Alejandra Goikoetxea, Ibai Muñiz eta Maite Orue.Argitaratzailea.Lea-Artibaialdeko Hedabideak SL.

Turismo gidaD

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA

BUSTURIALDEKO

Turismo BulegoakBusturialdea-Urdaibai: Zugaztieta-ko tren geltokia. BI-635 errepidea.Muxika. 94-625 76 09/628-007 725. [email protected]: Artekale, 8.94-625 58 92. [email protected]: Lamera, z/g. 94-6 17 91 [email protected]: Kepa Deuna, z/g.94-6 17 72 01.Mendata: Eleixalde auzoa, z/g. 94-652 72 04.Ea: Donibane enparantza, z/g.