Larraun - Euskaltzaindiaerrezetak. * azk Emakumeareo Eguneran - I ko bildutakoak aurte, karrin -...

7
• ostirala • 1998ko martxoaren 27a Egunkaria # Larraun •Bailarako emakumeen errezetak biltzen dituen liburu bat kalean Josetxo Fernandez de Ortega • «Filmei musika jarriz gozatzeri riaiz» orria, berean Diario de Mavarra egunkariak azken hogeita hamabi urteotan igandero kaleratzen duen Nafar-izkuntza orrialdeak arduradun berria du. Aurrez urte askotan kolaboratzaile izana da, eta orriak berean jarraituko duela dio.

Transcript of Larraun - Euskaltzaindiaerrezetak. * azk Emakumeareo Eguneran - I ko bildutakoak aurte, karrin -...

Page 1: Larraun - Euskaltzaindiaerrezetak. * azk Emakumeareo Eguneran - I ko bildutakoak aurte, karrin - karatu dit Mitxauseneu kultua r etxeak. Hirurogei errezet bilda u zituz - ten, guztira

• ostirala • 1998ko martxoaren 27a

Egunkaria

# Larraun •Bailarako emakumeen errezetak biltzen dituen liburu bat kalean

Josetxo Fernandez de Ortega • «Filmei musika jarriz gozatzeri riaiz»

orria, berean Diario de Mavarra egunkariak azken hogeita hamabi urteotan igandero kaleratzen duen

Nafar-izkuntza orrialdeak arduradun berria du. Aurrez urte askotan kolaboratzaile izana da, eta orriak berean jarraituko duela dio.

Page 2: Larraun - Euskaltzaindiaerrezetak. * azk Emakumeareo Eguneran - I ko bildutakoak aurte, karrin - karatu dit Mitxauseneu kultua r etxeak. Hirurogei errezet bilda u zituz - ten, guztira

Larraun#Larraungo emakumeak sukaldari

Errezeta ugari biltzen dituen liburu bat kaleratu du lVlitxauseneak

Aspaldikoak eta

berriak. Gaziak eta

gozoak. Zailak eta

errazak. Era

guztietakoak dira On

egin! Larraungo

emakumeak

sukaldari liburuan

bildu dituzten

errezetak.

* azko Emakumearen Egunera-I ko bildutakoak, aurten karri-

kara tu ditu Mitxausenea kul tur etxeak.

Hirurogei errezeta bildu zituz-ten, guzt i ra , iazko mar txoaren 8an. Emakumeen Eguna zela eta, haiek egindako e sku lanen era-k u s k e t a a n t o l a t u n a h i z u e n Mitxausenea kultur etxeak: bor-daketak, soinekoak... baina gau-za batez ohartu ziren antolatzai-leak: emakumeek lanik gehien sukaldean egiten dute, eta askok, behintzat, etxeko txoko horretan erakusten dute trebeziarik han-diena. Horrenbestez, emakume larraundar guztiei beren erreze-t a k e s k a i n z i t za te l a e s k a t u zitzaien. Arrakastatsua suertatu zen ideia, eta errezeta asko eta asko eraman zituzten Mitxause-neraino. Orain, errezeta horiek txukundu, eta liburuxka batean bildu dituzte guztiak.

Laurogei orrialde inguru ditu l iburuak , eta, ar in i rakur tzeko

modukoak izan daitezen, argazki ugari ere baditu. Errezeta guztiak gaztelaniaz eta euskaraz idatzirik daude, eta lau ataletan sailkatu-rik: lehenengo p la te rak , h a r a -giak, arrainak eta postreak. Erre-ze ta b a k o i t z a r e n h a s i e r a n , egilearen datuak ageri dira: izen-abizenak, adina, eta nongoa den.

S u k a l d a r i t z a m o d e r n o a r e n adierazgarri ba tzuk ere badira , ba ina gehientsuenak aspaldiko errezetak dira, inguruko base-r r i e t a n t radiz io h a n d i a d u t e n jakiak. Esaterako, tripakiak, talo-ak... Era askotako errezetak dau-de, baina gehienak nahiko erra-zak dira. 1.000 pezetaren t ruke eskura daiteke liburua.

Emakumezkoek autore esku-biderik kobratu gabe eman dituz-te e r r e z e t a k . B a i n a e r r e z e t a horietaz gain, bada bestelakorik.

Duela hirurogei urteko sukalda-ritza liburu baten zati bat ere bil-tzen du l i b u r u x k a be r r i ak . 87 u r t e k o e m a k u m e b a t e k z u e n liburu hori etxean; orduan sukal-dar i tza ikas ta ro ba t egin omen zuen, eta han eman zioten. Bene-tan l iburu bitxia, e ta b i tx iena , b e h a r b a d a , b e r t a n erabi l i tako letra eta esamoldeak. Horregatik, bitxia zelako, liburu zahar horren zati batzuk jarri dituzte On egin! Larraungo emakumeak sukaldari honen hasiera eta amaieran.

Azken zatian, hain zuzen ere, duela hirurogei urtetako festeta-ko menua nolakoa zen azaltzen da. Lehenengo egunean , sa lda izaten zu ten lehenengoz. Gero, haragi gixatua, eta, bukatzeko, flana. Bigarrengoan, berriz, sal-da r en ondoren oi laskoa iza ten zen, eta, ho r ren os tean , bizko-

txoa. Eta, h i rugar ren egunean, sa lda lehenik, e ta gero zuri eta beltz izaten zen l a r r a u n d a r r e n mahaian. Postrea, arrozesnea.

D u e l a b i a s t e k a l e r a t u du Mitxauseneak liburuxka hau, eta mi l a p e z e t a n j a r r i d u sa lga i . Lekunberr iko denda guzt ie tara b a n a t u d i t u z t e l i b u r u a k , e t a orain arte, behintzat, oso harrera ona izan omen du larraundarren a r t ean . Izan ere, s u k a l d e a n ez dakienak liburu honi esker ikasi ahal izango du, eta lehendik zer-txobait dak i enak bere errezeta b i l d u m a h a n d i t u a h a l k o du . Hor r e l a , l a r r a u n d a r g u z t i e k sukalde lanetan jartzeko aukera izango dute , eta ez, gehienetan gertatzen den moduan, emaku-meek bakarrik.

U r k o R r i s t i

Errezeta

moderno

batzuk ere

badira

l iburuan,

baina

gehienak

antzinatik

baserri

giroan egin

izan direnak

dira: taloak,

tr ipakiak eta

beste. •

J A G O B A

MANTE&OLA

Bera •

Txirri, TVIirri eta Txiribiton Urnmako

ikastolareri alde

Urruñan eraikitzen ari diren ikastola berrirako dirua bil-tzeko hainbat emanaldi egi-ten ari dira telebistan hain e z a g u n a k egin z i ren h i r u pailazoak, eta emanaldi ho-rien a r t ean dago igandean Berako Kultur Etxean egi-nen dutena. Urruñako ikas-tolako ikasleekin batera tau-lara tuko dira arra tsa ldeko 17:00etan h i ru pailazoak, Berako Labiaga Ikas to lak an to l a tu duen eki ta ld ian . Ur ruña eta Berako herriek aspalditik dituzte harrema-nak; izan ere, mugakideak baitira, eta elkarrekin zen-bait kultur ekintza antolatu izan dituzte.

Txirri, Mirri eta Txiribito-nek -aur ten 25 ur te beteko dituzte pailazo gisa- betiko k a n t u ezagunak abes t eaz gain, Ur ruñako hau r r ek in grabatu duten diskoan bil-dutako abestiak ere taulara-tuko dituzte. Han Urruñan etxepoxpola diskoa karrika-ra tu berri dute, eta horren h a r i r a ere b a d a t o r etziko emanaldia, diskoaren aur-kezpena izanen dena. Ema-naldiokin guzt iekin milioi b a t pezeta (40.000 libera) b i l d u n a h i d u t e i k a s t o l a eraikitzeko.

Sohutako ikastolaren bi-de berari ekin diote Urruñak be re ikas to l a izan dezan . Udalak emandako lurretan eraiki nahi da ikastola. Di-r u a lor tzeko, 1 .000 h a r r i sinboliko jarri dituzte salgai, 10 .000 peze tan bako i tza . Txirri, Mirri eta Txiribitonek atera duten diskoarekin bil-dutakoa ere ikastola eraiki-tzeko izanen da.

— J o n Abril

bi hormetara

JOSETXO AZKONA

ehin baino gehiagotan entzun izan dugu: ez-

kontza maitasunaten hilobia da. Esakerak,

ezin uka, badu bere gatz ete piperra, egia

haundi bat gordetzeaz gain. Hala ere, burura datorkit

segituan, sententziaren kontra altxatuko zirela senar-

emazte makina bat aditu orduko, gezurra dela aldarri-

katuz. Halako argudioak erabitiko zituzten, segurue-

nik: maitasunarentzat hobe dela maitaleen maitea hi-

lez gero hilobi on batean gordetzea ezen maitemin-

duen gorpuentzat inongo aterperik ez edukitzea bai-

no. Horrela gauzak, ezkontza+iilobi erosoa dela esan

liteke, maitasuna bertan hotz geldi dadin, sukaldeko

hozkailuan balego bezala; zerbeza, letxua eta yogu-

rren artean.

Ezkontza Deabruaren amaginarrebak asmatua

duela esaten duenik ere bada, bidenabar. Eta baita

misogino horiek ere bete-betean jotzen dute dianaren

Ezkoritza erdian instituziohorrenkontratiroaegitean. Haien

arabera, aztura sozial hori jendearen bizinnodua izo-

rratzeko balio duen zitalkeria ezin borobilagoa litzate-

ke.

Areago, giza produkziorako asmakizun sazerdota-

la deta gogorarazten digu Escriba de Balaguer mon-

signoreakbere bidea-ren 28. memelokerian: Ezkon-

tza tropakojendaiiarentzatda. Ulertu behar da beraz,

gorengo maiestateak -historian zehar apeta izan du-

ten bakoitzean- txorta iibrean nahiago izan duteia be-

raiek ezarritako arau zorrotzetatik pasatzea baino.

Matñmoniuan, Estatuen botereguztiak, beti lekuko.

Baina gauzak aski aldatu dira, dexente gainera, eta

baita elkarbizitzari buruzko ikuspuntuak ere. Aldake-

tak ez dira txiripaz gertatu, jakina: jende laikoak tinko

egindako lanari esker baizik. Orain, badira bideak -Va-

ticanoz edo Epaitegiz haruntza- bakoitzak nahi dituen

erara urratzekoak. Adorea besterik ez da behar. aise

egiten ez den bidea da-eta.

Nolanahi den, ezkontzari muzin egiten ciionak badi-

tu beste morrontza batzuk pairatu bide beharrekoak.

Adibidez, etxebiziiza battartean dagoenean -okupa

ez bazara, behintzat- paperak behar dira, eta dirua,

noski; eta orduan, ezkontzagina, ez da ez Eliza ez

Epaitegia izango, Bankua eta Etxebizitza Ministerioa

baizik. Eta maileguek eta hipotekak ere hoztu egiten

dute maiz maitaleen sua.

Niri dagokidanez, aitortu nahi dut: 18 urte badira

epaitegiz ezkondu nintzela, norekin eta, deabrauaren

amaginarrebetako batekin, anitz baititu, eta hemen

nago, supazter eta hozkailuaren artean, tenperatura

aldaketak gorputzari dakarzkion gaitzak nozituz. Ez-

kondurik edo ezkondu gabe, halakoxea da maitasuna:

orain bero eta gero hotz. Oles, oles, ezkonberriakl

Egunkaria ostirala, 1998ko martxoaren 20a ostirala, 1998ko martxoaren 20a Egunkaria|

Page 3: Larraun - Euskaltzaindiaerrezetak. * azk Emakumeareo Eguneran - I ko bildutakoak aurte, karrin - karatu dit Mitxauseneu kultua r etxeak. Hirurogei errezet bilda u zituz - ten, guztira

Xabier Larraburu

Nafarroako Elefanteen Xendra Oihu isil baten antzera, Nafa-

rroak elefanteetan duen defizi-

ta gora doa etengabe. Arazo

beldurgarri hau Elefantearen

Aldeko Plataformako kideek

aski ongi laburtzen dute hitz

soil zein krudeletan: «Nafarro-

an urtero erabiltzen diren 700

elefanteetatik 650 edo, kanpo-

an erosi behar izaten ditugu».

Dardara sortzen duten zenba-

kiak dira. «laz Nafarroan ez zen

elefanterik jaio. Sesma eta Fal-

tzesko haztegi eta bordetan

arrak besterik ez dira geldi-

tzen». Elefantea, herria. «Euro-

patik oso kuota eskaxak ema-

ten dizkigute, nora goaz sei

edo zazpi elefanterekin?

Gutxienez 400 beharko geni-

tuzke... gutxienez! Horrexega-

tik da hain beharrezkoa Barde-

| etako Eraikuntza». Eraikuntza.

: Herri baten ametsa. «Bardee-

: tan 2.500 elefante hazitzeko

: adina toki badago, eta horrela

: egiten ez bada jai dugu». Lan-

: gabeziak, amesgaizto bat beza-

• la, bere tokia hartu du herri

: askotan eta, nonbait, eroso

i sentitzen da elefante faltarekin.

: «Nik badut lur haundi bat nire

: herrian, hutsik orain... bainan

: Nafarroako Xendra baliatuz

: elefantez beteko nuke!». Abe-

: rastasuna, aurrerapena, ez

: dira, ez, hitz txikiak, alboratu

• daitezkeen horietakoak. «Erre-

j gadioak ez du ez merkaturik ez

: inongo etorkizunik, Etorkizuna

: elefantea da, Bardeetako Erai-

• kuntza eta Nafarroako Elefan-

: teen Xendra. Ez dago beste

: irtenbiderik. Behar-beharrez-

: koa zaigu. Ekologistak babalo-

; re batzuk besterik ez dira».

• Ekologistak. Zer diote aurrera-

: pen honen guztiaren kontra

: aritzen diren taldetxoek?

• Lurraren Aldeko Taldeko kide

: bati galdetzen diot: «Zer esan-

i go dizut ba... elefanteena txo-

i rrada hutsa iruditzen zaigu».

• Argudiorik ez, beraz. «Beharra-

• ren kontzeptua nahiko eztabai

i dagarria iruditzen zaigu». Hara

i orain filosofoak. Alternatibarik

: baotedutengaldetzerakoan:

• «Alternatibarik? Dena kolokan

i jartzea! Merkatua, defizita, ete-

i kinak... dena!». Poetak. Libu-

i ruetan idazteko hitzekin jango

• al du herriak? Hor dago koxka.

i EGUNKARiArentzat, Bardeeta-

i ko Eraikuntzatik, Xabier Larra-

i buru. Arratsaldeon. •

Lizarra •

lMatura ikusgai

Mafarroako lVlargolarieri ikuspegitik

L I Z A R R A K O G U S T A V O D E

MAEZtu m u s e o a n n a t u r a r i

buruzko margo erakuske-ta ikus daiteke apirilaren 12 bitartean. Bertan, eta n a t u r a hizpide h a r t u t a , N a f a r r o a k o h a m a h i r u margo la r i en b ina obrei begira egon daiteke bat . Ama l u r r a r e n h a i n b a t l e k u r e k i n a m e t s egin dezake: irudi bukolikoak, e lur rak es ta l i tako men-diak, arto soroak betetako zelaiak, ibai ixilen joana, zuhaitzen mezu lasaiak, kolore anitzeko animalia e sna tzen ari diren lore-ak...

Nafarroako Unibertsite Pub l ikoak , I r u ñ e k o e ta Lizarrako Udalak antola-tua, Iruñeko Gotorlekut pasa eta gero hurbildu da Lizarrara erakusketa. Er.i-k u s k e t a N a f a r r o a k o h a m a h i r u margo la r ik eskainitako bina artelane- II kin osatu dute Gustavo de Maeztu museoko a r d u r a d u -nek. Beraz, orotara 26 lan ikus daitezke. Erakusketan artistok parte har tu dute: Julio Pablo, Luis Garrido, Pedro Oses, Iga-nacio Muro, Pello Azketa, Alicia Ir igoien, F e r n a n d o I r i a r t e , Juan Ma R. Sukilbide, Sagrario San Martin, Pedro Salaberri , Jose Miguel Corral Mari Jose Rekalde eta J u a n Belzunegi. Pedro Salaberri margolaria eta erakusketaren arduradunaren h i tze tan gauza aski argia da Nafarroako margolarien artean betidanik egon den begirunea. Haren ustez zaletasunak leku-ko ugar i utz i d i tu eta a skok erabili dute natura beren arte-l anak gauza tzeko . «Hainbat e r a k u s k e t a egoteaz ga in , herrialdeko margolarien artean

Mendialdeko abesbatzen topaketa Lesaka, Bera, Etxarri-Aranatz, Altsasu, Lizarra, Igantzi eta Leitzako abesbatzek parte hartuko dute bihar

Leitzan eginen den Mendialdeko Abesbatzen Topaketan. Leitzan egiten den iehen aldia da. Hirurehun iagun

inguru bilduko dira kontzetu bat eskaintzeko. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, mezarekin, Mikel Deunaren eli-

zan. Meza ospakizunan ez dute zazpi abesbatzek kantatuko aurreko urteetan bezala. Biharkoan Leitzako bi

abesbatzak ariko dira tehen aldiz kantari: Asketa (1984an sortua) eta Jeiki, helduen abesbatza, Pontxito

Irurtiaren gidaritzapean. Era berean, Juan Bautista irazoki Asketako zuzendari eta Leitzako parrokoak

bakarka abestuko du. Meza ondotik beste taldeak ariko dira. Bakottzak bina abesti kantatuko du. Koritzer-

tua bukatutakoan, guztiak afaltzera joanen dira.

paisaia erreferentzia puntu da a s k o t a n , begi t ik h a r t u t a k o erreferentzia. Gainera, askotan natura da obraren protagonis-ta» azpimarratu du. Dena den, Sa laber r i r en i rudiko n a t u r a margo tzea a i t zak i h u t s a da artistarentzat. «Natura adieraz-teko beste bide bat da. Agerian uzten ari gara nolakoak garen e ta zein d i ren gure n a h i e ta s inesmenak. Naturaren bidez besteen aurrean garen bezela-koak azaltzen gara». Erakuske-ta egunero ikus daiteke: goizez, l l : 0 0 e t a t i k 13 :00e ta ra , e ta a r r a t s a l d e z , 1 7 : 0 0 e t a t i k 19:00etara. Igande etajaiegu-netan goizez bakarrik zabaltzen dute museoa.

Xristina Berasain

j » ç r - " v T "

KOMERTZIAL BAT b e h a r d a PUBLIZITATE SALMENTAn

a r i t z e k o IRUÑERRIAn.

ESKAINIKO DA: - Lan k o n t r a t u a .

- S o l d a t a f i n k o a + k o m i s i o a .

BALORATUKO DA; - E s k a r m e n t u a a n t z e k o l a n e t a n .

- Eskua ldean bizitzea eta au toa izatea.

- EGUNKARIA e z a g u t z e a .

herri aldizkariak I - i l u r i u [ l i / n m i o

Goikola burdiriola

berritzen

Mailope aldizkariaren azken zenbakiak, besteak beste, Goikola burdinola zaharra ekarri du gogora: «Plazaola \ Patzuergo Turistikoaren eta Beteluko Udaletxearen ekimen berri bati esker, burdinola zaharraren itxura hobetuko da, aspaldian burdina nola egiten zen ikusi ahal izateko. Gaur egun larrez beterik eta erdi hautsita dagoen arren, burdinola zahar hau askoz okerrago egon izan da. Duela gutxi arte, Irulegiren maldan den Ziarrosin zelaitik pasatzerakoan ez zitekeen han azpian ezkuturik zegoena ere ikusi. Goikola burdinolako pareta zaharrak guztiz estaliak zeuden, larre eta basalandareak zirela eta. Gaur egun, burdinola izandako eraikin erdi eroria, denon bistan dago, baina lekua oso arriskutsua zegoenez, ezin zen hurbildu bertaraino. Paretak erdi erorian zeuden, zuloak badira nonahi... Hori horrela izanik, burdinola hobetzeko

obrak burutu dira egun hauetan. Horrela, inguruan bultzatu nahi den turismoak beste erakargarri berri bat izango du».

Burdinola zaharraren hastapenak gogoratu dituzte Mailope-ko kideek erreportaiaren bidez: «Bainuetxearenarekin oso lotua dago burdinolaren historia. Juan Antonio Zabala izan zen sortzailea, gerora bainuetxea eraikiko zuen gizon bera. Gainera, behin burdin lana bukatuta, bainuetxea argiztatzeko beharrezkoa zen argindarra sortzen zuen, mende honen hasieran. Hasierako haiek oso garai oparoak izan ziren Goikolarentzat, baina gerora une latzak ere ezagutu zituen. Besteak beste, Frantziatik ekarritako burdinak arazo ugari sortu zizkion. Hango burdina hemen erraz sartzen zuten, baina hemengoak zailagoa zuen harako bidea, muga zergak zirela eta».

ostirala, 1998ko martxoaren 13a |Egunkaria

Page 4: Larraun - Euskaltzaindiaerrezetak. * azk Emakumeareo Eguneran - I ko bildutakoak aurte, karrin - karatu dit Mitxauseneu kultua r etxeak. Hirurogei errezet bilda u zituz - ten, guztira

Mafarkaria

Tslafar izkuritza berean Diario de IMavarra-ko euskarazko orriaren arduradun

berriak aurrekoen ildo bera jarraituko du

Diario de Navarra-ko euskarazko orriak arduradun berria du duela urte bat: Jose Mari

San Sebastian Latxaga apaiza. Orriaren helburuaz, zentzuaz eta edukiaz hitz egin digu

Latxagak. Aurrekoen lan ildoa aldatu gabe, laguntzaile berriak sartu ditu lanean.

X J OGEITA HAMABI

• I URTE joan dira Diario de Navarra egun-karia Euskal hizkuntzan orria orrialdea kaleratzen hasi zenetik. Euskalzale batzuen ekimenez hasi-tako izkribuak gorabehe-ra asko eta aldaketa fran-ko izan ditu geroztik. Na-farroan euskarak ibilbide luzea egin du, eta hare-kin batera orriaren zen-tzua, edukia eta izaera asko a ldatu da. Gaur egun kaleratzen den Na-

far-izkuntza orriak deus gutxi du ikusteko hasie-rakoarekin. Hainbeste urte ez dira alferrik joan, eta orriak hartutako bideak baditu aurrekariak.

1956a zen, euskararen aldeko mugimendua-ren hastapenak. Hizkutzaren prestijioa hondora-tuta, hiztunen galera gero eta handiagoa zen, eta giroa itogarria eta zenbaietan arriskutsua euskal-dunentzako. Nafarroako Diputazioan Euskara Sustatzeko elkartea sortu zen, eta euskaraz egi-ten zuten haurtxoei sariak ematen hasi ziren bul-tzatzaileak herriz herri.Diputazioan giroa aldekoa zela aprobetxatuz, lan horretan hasi ziren Pedro

Jose Mari San

Sebastian,

Latxaga, etxean. •

ANDER

Diez de Ultzurrun medi-kua eta Jose Maria Sa-t rus tegi euska l t za ina . Ekintza horrek helburu bakarra zuen: «Euskara zapaldua zegoen eta eus-kaldunak beldurra zeu-kan. Psikologikoki nahi izan zen jendeari beldur hori kendu», gogoratu du Satrustegik. Hori izan zen guztiaren hasiera. Hasie-ra horrek iraupena behar zuela eta, hamar urte ge-roago sortu zen Principe de Viana a ldizkaria , 1966ko otsailean. Haren segidan etorri zen Diario

de Navarra-ko Euskal Hizkuntzan orria. Jose Mi-guel Esparzak, orduan DiputazioanTurismo idaz-kari zebilen lesakarrak, sortu zuen urte bereko maiatzean. Euskara kaleratzen hasteko bidea sor-tu zen. Orduan hiru euskalzale hasi ziren orrial-dean idazten: Pedro Diez de Ultzurrun, Aingeru Irigarai eta Jose Maria Satrustegi. 1970ean orria-ren koordinatzaile lanetan hasi zen Diez de Ultzu-rrun. Lan ona egiten ari zen hirukotea, euskaraz han eta hemen gertatutakoak argitaratuz, albiste politiko eta guzti. Baina gauzak okertzen hasi zi-

I ruñeko artzapezpikua eta Tuterako apezpikua

'Nafar- lzkuntza' orrr ialdearen arduraduna

«'Diario de lMavarra'-k euskararen aurka esaten dituenei ez erantzutea erabaki nuen»

OSE MARI SAN SEBASTIAN LATXA-

GA gipuzkoarra da, eta Donos-tian bizi da egun. Aita Berakoa eta ama donostiarra, aitaren baserrian ikasi omen zuen euskara. Parisko Sorbona unibertsitatean eta New York Columbian ikasia, Teologia, Antropologia eta Linguistikan dok-tore da. Atzerrira joan baino lehen Orexan egon zen apaiz.

Donostiako ar rebaren etxean har tu gaitu Latxagak. Hitz jario pausatukoa, luze hitz egin du Diario de Navarra-n egiten duenaz, euska-raz eta Nafarroaz. • Zein da zuk zuzentzen duzun

orriaren helburua?

Orrialdea ostikoaren antzekoa da baina ostikoa emateko gogorik gabe. Orri hori begietatik sartzen da. Gehienek ikusten dute orri hori euskaraz dela, nahiz eta Diario de Navarra hartzen duten gehienek euskara ez ulertu. Orri horrek egin duen lan handiena hori da. • Zergatik ez diezue Diario de

Navarra-k euskararen aurka idatzitakoei erantzuten? Ez naiz sartzen. Ez dut erantzu-

nik ematen. Gauzak diren bezala uztea erabaki nuen. Euskara aurre-ra joatea interesatzen zait. Euskal-dunekin behin ere muturrekoka ez hastea. Euskaldunak erdibitzea da

gauzarik errazena mundu honetan, eta ez dut urrats hori eman nahi. Orduan, erabaki hori hartua dau-kat. Euskaldunekin ahal den guz-tietan batu eta aurrera joan. Eta horixe da nire politika. Diario de Navarra aspaldiko periodiko bat da Nafarroan. Bere tradizioa dauka eta guk ez dauzkagu zer sarturik. Bai-na euskaraz uzten digutela orrialde hori egiten, orr ialde hori a te ra behar dugu euskararen onerako. • Euskara batuaren aurka azaldu

zara. Zergatik jarrera hori? Beste mundu ba tean sar tzen

gara. Orrialde horretan badira h-a erabiltzen dutenak eta ontzaz ema-

ten ditugu: Izeta, Etxarren... Nor-bait lanean hastea nahi dudanean ez dut h-a edo ez h-a ikusten, nahi dudana da euskaraz egitea, beste-rik ez. Hala ere, nik ez dut jartzen. E u s k a r a r e n sus t r a i ak gero eta gehiago ikasten ari naiz, eta gero eta gehiago egina nago euskara ez dela hizkuntza bat. Hizkuntza bat daukagula uste dutenak gaizki jota doaz.' Euskara da hizkuntzen sendi bat adar askorekin. Euskalkiei dei-tzen diete dialektoak eta hori burla da. Gipuzkoako euskarari dialekto esatea hizkuntza bat denean... Guk ez dugu eskubiderik «hau euskara da eta hori ez» esateko. Dena eus-

kara da. Euskaltzaindiak egite: duena euskara mugatzea da et euskara erromantze bat bihurti latinetik edo erdaratik morroi agei tzen dena. • Ez zaizu iruditzen orrialde

euskararen errealitatetik kai po dagoela, bizkarra emate diola? Ez dut eztabaidan hasi nahi. P

zaharra naiz eta banoa gero et gehiago, eta oso gauza bereziak ir< kurtzen ditut. Lan batzuk badii onak; Jose Maria Satrustegik dioi na gustuko dut. Komunikabidee egiten duten lana oso txarra irud tzen zait. Sartzen dute hanka barr

ino eta ikusi beharko dugu zuzendu hori dena. Ez dute egokia jarraitzen. Etsia nago :tan. Ikastoletan ere gertatu • Berek hartu duten erabakia. etxoei euskara bat, etxekoak : bat. Gaztetxoak zaharrei esa-zuena ez da euskara». Hori da esaten duzuna. Orduan, zer dute? Euskara hil. astolen lana ez zaizula gusta-en. Baina zure hasierako hel-•rua Nafarroa ikastolez jostea :la esan duzu. Nola ulertzen ihori? iala da. Baina ni ez nago ikasto-ematen duen heziketarekin, Jsoek beharko lukete eman. folak badauka gauza bat ona, itik sortu dela eta herriarekin dela. Baina herritik sortu bada ®rekin bat egin behar du lan.

• Beraz, euskal komunikabideak eta ikastolak bide okerretik doaz? Nik ere badut nire hizkuntz poli-

tika. Badut bidea, Diario de Navarra ale asko direlako eta badakidalako jende askok, nahiz marmarrean, irakurtzen dutela. Denbora gehiago edukiko banu, herri aldizkariak agertuko nituzke, hortxe dagoelako etorkizuna. • Diario de Navarra-k beti alda-

rrikatu du oso «nafarra» dela. Nola hainbeste gipuzkoar lane-an? Ahalegintzen naiz nafarrak sar-

tzen. Nire taldean gehienak nafa-rrak dira. Ez da kanpotik egindako lana. Ez naiz Nafarroan bizi baina beti Nafarroan nago eta nafarrek egiten duten lana bezain ona edo hobea egiten dut. Gutxik ezagutzen

dute nafarroa nik ezagutzen dudan bezala, etxez etxe eta herr iz herr i . Pentsatzen dut herri mai-lako gizona naizela eta hartzen ditut herri mailako euskal i tu-rr ien berr i-emaileak. Gure gizarteko kultura ez dute bakarrik oso jakintsuek egi-ten, beti egiten dute. Baina herri-maila ho r re t an dauden zenbat gizon-emakumek ere egiten dute kultura. Horiek azaleraztea garran-tzi handiko lana da. Oso garrantzi-tsua da, betiere euskaraz baldin bada.

ren. Egunkariko zuzendaria euskararen aurka se-kulakoak eta bi idazten hasi zen iritzi sailean. Euskarazko orrian idazten zuten hirurak Jose Ja-vier Uranga zuzendariarekin bildu ziren eta idazki nahiko gogor bat eman zioten berak esandakoen aurka. Zuzendariak ez zuen argitaratu nahi izan eta dimisioa aurkeztu zuten 1976an. «Gure pre-sentzia ez zen egokia han zeuden batzuentzat. Au-rrera zihoan euskara, indarra hartzen ari zen. He-rrian bide hori sortu genuen, eta batzuek 'gehiegi da' esan eta guk egindakoa trabatu nahi izan zu-ten», azaldu du Satrustegik, orduan lanean hasi-takoetatik bizi den bakarrak.

Ondoren Marcelino Garde jarri zuten Principe de Viana aldizkariko buru zein aipatu orrialdea-ren arduradun. Batak hondoa jo zuen, eta beste-ak, berriz, beste arduradun batzuekin, oraindik jarraitzen du. Gardek 1990ean utzi zuen ardura, eta haren atzetik etorri ziren Jesus Gaztañaga eta Manu Oñatibia. Ustekabean hil zen Oñatibia, eta Jose Mari San Sebastian Latxaga-k hartu zuen gi-daritza, duela urtebete.

Igandero kaleratzen den orrialde honek Maria-no Izeta idazle baztandarra eta Bixente Latiegi, Jose Maria Ar- 111111 zalluz eta Latxaga apaiz gipuz-koarrak ditu idazle.

«Nafarroa euskai harrobi bezala

azaldu» Urte bat bete da Jose Mari San Sebastian Latxaga egin zutela Nafar izkuntza orrialdeko buru. Latxagak aurrekoek egindako bidea jarraitu du, eta bere hel-burua Nafarroa euskal harrobi moduan azaltzea dela dio.

Latxagak ez du hitz egin nahi Diez De Ultzurrunek orrialdea zuzentzen zuen garaian euska-rak izandako erasoez. Bera or-duan kanpoan zen, hamabost urte eman baitzituen Estatu Batuetan. «Ez dakizkidan gau-zak ez ditut esan nahi», dio.

«Hizkuntza bat

daukagula uste

dutenak gaizki

jota doaz.

Euskaltzaindiak

egiten duena

euskara

mugatzea da, eta

euskara

erromantze bat

bihurtu»

Mafarkaria 5

1968an hasi zen Principe de Viana-n idazten, eta Diez de Ultzurrunen ardurapean ere aritu zen Dia-rio de Navarra-ko orrialdean. Orduko Nafarroako euskalzaleak ezagutu zituen. Geroztik, orrialdean idatzitakoak Nafarroak euskal nortasuna aurki dezan egin dituela azpimarratu du. «Ez nabil ino-ren izenean. Nire gogotik ateratzen den nahia be-tetzen ari naiz. Nire asmoa da Nafarroari lagun-tzea ahal dudan guztia berriz ere bere euskal nor-tasuna aurki dezan». Orduan, euskal kulturaren alde egiteko bidea ikastolak ikusten zituen Latxa-gak. Hori gaur egun gauzatzen ari dela uste du. «Mendialdean, Erdialdean eta Erriberan ikusten ari naiz euskalzaleak sortzen ari direla, leku guz-tietan. Ikusten duzunean zer eukalzaletasun da-goen, ez nafarzaletasuna, hor lan handia dagoela konturatzen zara».

Latxagak hamar kolaboratzaile berri sartu ditu igandeko orrialderako, betiere aurretik zeudenen bideak itxi gabe. «Nafarroako talde ezberdinetako jendea hartzea da helburua, eta garbi ager ditza-ten beraiek dituzten euskal iturriak». Edukiak ere zabaldu nahi omen ditu: baserriari etekina nola atera, osasunaren eta janariaren inguruko gaiak, Nafarroa Beherera zabaldu... Horretarako Auri-tzen bizi den Jean Baptiste Etxarren garaztarra aukeratu du. Harekin batera, beste bederatzi la-gun gehitu ditu kolaboratzaile zerrendara, baina laurenak bakarrik esan ditu, besteek ez dutelako agerian geratu nahi: Julian Bereziartua Donostia-ko sendagilea, Sole Erbiti, Jose Ignacio Salaberria eta Javier Ollogarde iruindarrak. «Nafarroa be-rriaren sustraiak agertzen dituzten lanak nahi di-tut», gaineratu du.

Euskararen erabi lera eta dirulaguntzak

Gaiak eta esparrua zabaltze-ko asmoa badu ere, Latxagak ez ditu orrialdearen itxura eta euskara aldatuko. Ardu-radunaren irudiko, inork ez die zertan esanik nola idatzi behar duten. «Anitzak izan nahi dugu, pluralistak. Hiz-kuntzpolitikak Euskaltzain-diaren arauak jarraitzeko go-mendatu izan du, baina egunkariak erantzun die pluralistak izan nahi dugula. Helburu bat eman badidate hori izan da eta nik beteko dut», azpimarratu du.

Nafarroako Gobernutik milioi erdiko dirulaguntza ja-so zuen Diario de Navarra-k joan den urteko deialdian, euskarazko orria egiteagatik. Hizkuntz Politikak Euskal-tzaindiaren arauak jarraitze-ko gom^ndioa egiten badu ere, a rdu radunak ez ditu inoiz aintzat hartu. «Ez dut jendearekin eztabaidan hasi nahi. Emango nizkizuke bes-teetan ikusitako zatiak eta erdara da. Joskera ez da eus-kalduna. Har ezazu Mariano Izetaren euskara eta izango duzu Baztango eta Nafarroa-ko euskara aberatsena. Zer-bait aldatu behar al diogu horri?, erantzuten du hase-rre. Latxagak dio euren hel-

burua «euskara egokiena» egitea dela. «Helburua eus-

kara egokiena egitea da, baina bakoitzak berea egin dezan. Har itzazu beste aldeko horiek: erdara da, lotsa ematen dizu zer egiten den ikusteak. Hori al da euskara biharkoa? Telebistan zer euskara, zenbat hitz erdaraz euskaraz ditugunak. Ni naizen bitartean hori izanenda. Geroa geroak esango du», gaineratu du.

—& lrene Arrizurieta

Egunkaria ostirala, 1998ko martxoaren 20a ostirala, 1998ko martxoaren 20a Egunkaria|

Page 5: Larraun - Euskaltzaindiaerrezetak. * azk Emakumeareo Eguneran - I ko bildutakoak aurte, karrin - karatu dit Mitxauseneu kultua r etxeak. Hirurogei errezet bilda u zituz - ten, guztira

K l a s i k o b i t x i • a r r o n t k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Jon Andoni lrazustaren deskarguan

«Joanixio eta Bizitza garratza da elaberrien egilea, merezi baino ezezagunagoa gertatu ohi da gurean; sortu zeneko

mendeurrena bete zenean ere, Euskaltzaindiak ez zion omenaldi berezirik eskeini»

0 3

Don Andoni Irazusta Muñoa Tolosan sortu zen

1884.eko ekainaren 9an, eta be-re bigarren elaberriaren azken edizioan -klasikoak sailaren 53 zenbakia- Amondarain eta Izagi- • rre prestatzaileek aski argi zio-ten: «Egileak izan den baino eza-gunagoa izatea merezi zuen le-hen eta orain. Euskaltzaindiak berak ez zion omenaldirik eskei:

ni sortu zeneko mendeurrena bete zenean». Halaz guztiz, zer-tan harritu ordea?

Zuzenbidea Deustuan eta Madrilen egin ostean, sorterrian ezarri zen abokatu. Politikan sarturik -Tolosako alkatea izan-dakoa zen aitak berak isiotu zio-keen zaletasuna bestalde- Gi-puzkoako ahaldun aukeratua izan zen Madrilgo korteetarako EAJrekin, 1932., 1934. eta 1936. urteetan, Lasarte, Pika-bea eta Irujorekin batera. Gerra-teaz geroztik, aitzitik, hego Ame-riketara jo behar izan zuen, Pa-ristik: Bogota, Puerto Rico, Bue-nos Aires eta Cordoba, eta, azke-nik, Lima izan zituen helmuga abegitsuak. Honezkero zahartu-rik, apez pasiotarra sartu zen 1951 .ean, Moyobamba aldeko Tarapotora misiolari bidali zute-larik. Gutxi iraun zitzaion baina pasio berria, eta Liman zendu zen 1952.eko martxoaren 9an.

Idazleaz zenez bezanbatean, Euskalerriko zenbait aldizkari-tako nahiz egunkaritako kolabo-ratzailea izan zen, ElDi'a-n batik bat, betiere Egoaizea ezizenez, eta 1932.ean Labaien eta Lopez-Mendizabalekin batera Antzerti aldizkaria sortu zuen, baita zu-zendu ere, argitalpenak iraun bitartean behinik behin, hau da, 1935.era arte. Honen abaroan Losintxak atera zuen, Helios al-dizkariaren sortzailea zen Gre-gorio Martinez Sierra modernis-tak gazteleraz egin Madrigal an-tzezkiaren itzulpena. Liburu gi-sa argitara eman zituen lehenbi-ziko lanen artean, aipagarriak lirateke bere ogibidearekin lotu-ta ondu zituenak: Euzko-aldu-nenAi/cartea-Bilbo, 1935- eus-kal iangileei zer-nolako eskubi-

deak zor zitzaizkien aldarrika-gai Madrilgo gorteetan ogutzi hitzaldia, edota erderaz ere ta-jutu Ley de arrendamientos rus-ticos -ber tokian eta urtean agertutakoa-, funtsean ere hi-tzaldi baten testua.

Jada ameriketaraturik zegoe-la, Joanixio elaberria eman zuen argitara Buenos Alresko Ekinekoen etxean, 1946.ean, Villasantek goraki aintzatu zue-na losentxari: «Joanixio es uno de los libros mas amenos, natu-rales y autenticos que se han escrito en vascuence; se lee con suma facilidad, interes y agra-do». Honen azken edizioaren sa-rreran -Klasikoak bildumaren 46 zenbakia- Gotzon Garatek euskaraz eginiko lehenbiziko elaberri errealistatzat jo izan du Irazustarena, aurretik eginiko-en artean bat ere ez bailegoke Joanixio-ren ezaugarriak bete-betean bere egiten dituenik: «Irazustak badaki Euskalerri-Ameriketan gauzak ikusten eta ikusitakoa paperean jartzen», areago: «Joañudo-rekin hasten da elaberri errealista Euskale-rrian eta 1957.arteko elaberrie-tan onenetakoa da, hoberena ez bada, geroko idazle askok ere ez zuten inolaz ere tolosar honek ezarritako marka ondu». Irazus-tak sortu pertsonaiari «1946-ra arte agertu ziren elaberrietan pertsonaiarik osoena. egiazkoe-na eta borobilena» deritzo Gara-"1

tek. Irazustari berari ere. ez zi-tzaion atzendu Garatek geroxe-ago esanen zuena, eta elabe-rriaren hasmenta orriotan apal baina aratz baieztatzen zigun: «Gizagaietan geiena irakurtzen dana, izkuntza ezagunenetan. esango nuke edestizun edo no-veladala. Euzkotarren artean ez da ala sertatzen, euskaraz

idatzitako edestizunak oso gutxi : ditugulako (...) Uts ortan gaude. Uts ortatik ateratzeko norbaitek asiera eman bear, bestela beti utsean egongo giñake. Ta alaxe asi nai nuke nere au ditugun pixkeri bat geiago erantsitzeko».

Bigarren elaberria lau urte beranduxeago atera zuen aurre-koaren toki bertsuan. Bizitzaga-rratzada, ordea, ez zaio Garateri f lehenbizikoa bezain ona iduri-tzen: «eskaxagoa da, bi protago-nista dituelako, euskara larda-tsago erabili eta melodrama gehiago sartzen duelako». Eta, berriz ere, Garatek baieztatuta-koa, aurretik ere Irazustak be-rak onartu zuen: «Neronek dakit ongiena idazle kaxkarra naizela. Joañixio idatzi nunean, nere us-tez naiko egin nun: lezatekenai, ni baño askoz obeak diranai, ja-rraitzeko bidea iriki. Ez nun bes-te bat egiteko asmorik». Alabai-na, bada gauza bat Irazusta ziri-katu eta mindu ere egin zuena. Joanixio argitaratu ta gutxira, berak erabilitako euskararekin nahiko ados ez zegoen irakurle batek igorri gutun bat jaso zuen, elaberrian topatu hainbat huts eta akats zuzentze bide eskeiniz. Ez zuen gogo onez hartu Irazus-tak, eta bigarren elaberria horri ihardespena baino ez litzateke. Irazustari kezkagarriago zi-tzaion irakurleen kopurua era-bilitako euskararen eitea bera baino, eta euskara jaso eta zain-du baten sustagarri irakurleak eta irakurtzeko ohiturak omen zitzaizkion garrantzitsuen: «le-nengo, beia bear da, euskara za-baltzea, eta orduan izango da apaintzeko garaia. ordun zintza-rria ipintzekoa». Euskararen in-guruan zituen burutapenak Euzko Cogoa-n azaleratu zituen 1950.eko bi artikuiuetan, Oña-rrik, eta Beti bat. Aldizkari bere-an Andima Ibiñagabeitiak ez zuen Irazustaren euskara gores-teko arazorik izan: izkera argia-ren eta ugariaren yabe zan idaz-lea. Ori dala ta aren idaztiak ne-ke gabe irakurri ditezke, naizta erri euskara utsa besterik vakin

P a t z i k u P e r u r e n a

Martingala zaharra

Bada periodiko bat kasik egunero etxera sartzen zaidana, eta aldian behin esaldi

filoxofiko bat leitzen diot. «Horixe du merezi duen baka-

rra' esan nion behin Lurdesi. Eta geroztik, moxtu eta jaso egi-ten dizkit. Matxista baitut nik andrea, eta serbitzala oso. Aurreko batean hala zekarren, alde aldera, espainolez:»Pentsa-tzen duguna esateak, hizpide biziagoa ematen du, dakiguna errezitatzeak baino».

Baihorixe. Pentsabideak mozteko sistimarik zaharrena, erritmoa, asmatu zuten mai-suek ongi jakin behar dute horren berri. Giza domatzaile-rik disimulatuena eta eraginko-rrena baita erritmoa, nahinola-ko erritmo xoragarria. Horrek xoratzen du, endemas jende xoxoa: seminarioan oratoria ikasi duen apezkondoak, hitzak pisatzen ikasi duen hiztun dotore doktoreak, multiplika-tzeko tabla ikasteko erak, erro-sarioa edo aitagurea errezatze-koak, brasileña aspertu baten gerriak, deusik ez dion bertsoa entzuteak, saunka politikoen doinuak, iraultzaile kobardeak taldera ordu egiten duen pro-testa enfatikoak, instruzio mili-tar xuxenak.

Erritmoa duzu alienatzaile-rik boteretsuena, eta inperioak, txiki edo haundi, atsegin ema-nez bezala, sartzen dizu belarri-zulotik oharkabean. Martinga-larik zaharrenetako horrek giza nortasuna desegin eta ezerez bihurtzeko duen indar ikaraga-rria gaur egungo gaztedian ikusten da ederki. Soldaduska-ri ez, ongi, baina gero, dumb, dumb, dumb! erritmo militarra dizu irrikatzen bere bizimodu zibil libreenik ustekoan. Hizke-ta bizia, pentsapidea, sobran dizu. Horratx: zibilizazioak asmatu tako martingalarik degeneratzaileenak gailurra jo duela erakusten ari zaigu gazte-dia, eta inork ez du ohar tu nahi. Eta ez badiote erritmorik ematen, galdu egiten da, deses-peratu, lo har tu nahi luken

haur ernegatua bezala, eta lokanta, betibateko leloa, dizu eskatzen dundurika.

Baduk entsegu eder batera-ko gaia Eduard:

«la profundidad del ritmo y del sueño en lajuventud vasca». Eta Orixeren pasarte zoragarri bat datorkit gogora. Olentzaroz amona xaharraren ipuin xora-garriak sutondoan aditu, eta ohera doa baserriko familia:

Anka sartu orduko loak ditu artu. Ez die elur malutak loa debekatu. Ardiak joalea auznarka asi baitu,

arek tantaka loa gorputzean sartu.

Edertasun poetikoaz gain, noski, azken ukitu horrek, hotsaren betibatekoak, mundua mundu denetik, gure zentzuak loxorrotzeko eta gizaera libreak ukatzeko izandu duen eragin izugarria erakusten du.Inork haratago jo nahiko balu, gai honen gaineko burutaziorik argienakfisikaz honatago lei-tuak ditut:

«Errimaren eragin eta ondo-rioak hagitz azkarrak eta ahal-tsuak dira. Denborari hain her-tsiki loturik dugu adimena non, hein batez, adimena denbora dela erran baikenezake. Adime-nak tarteka errepikatzen den eta somatzen dugun edozein hotsi baietza ematera eta segi-tzera bulkatzen gaitu, hari koro edo konpartsa egitera. Eta tar-teak berdinago gu bulkatzena-go; hau gure gogora ala gure damuz. Diotena diotela, errima-tua den ber, onarpen suerte bat sortzen zaigu. Maina zahar bat entzulegoaren baietza sortzeko. Hau. aunitzetan, entzuten dena ulertu gabe gertatzen da».

Horra zergatik, esate bateko, bertsolaritzak gure artean duen onespen xoxoa. Zozoenak. hala-re, gure pentsabidea bertsoaren erritmoan bizkortu nahi duten kultto berri horiek. Berriro diot, errepika joaz: «Pentsatzen duguna esateak, hizpide bizia-goa ematen du, dakiguna erre-zitatzeak baino». Utikan! gero eta lo zuriagoa gorputzean sartu nahi diguten kamello berri guziak.

i Motxorrosolo *

Kukua

ADITU ALA EZ, ESKAS IBILTZERA ZIGORTURIK. ESERLEKUAN DIRENEN PUSKA

txiki bat jasota kontent. Ustelkeria ororen aitzi garaile atera zirenen soa arras lausotua ageri zaigu. Ergelak ala inozoarena egiten jaioak. Gainerat, askazaleen multzoa handitua, egiazki ez denaren kontra aritzea moda baino bizibidea den honetan, denendako ogirik ez omen dago, ganbeiak mukuru zirenen garaiak igaroak dira. Siemens-eko intxaurrak urruti dira. iazkoan kukuak makur jo zigun. Igande honetan besteren bat, espetxean. txirula jotzen saiatuko da.

Egunkaria ostirala, 1998ko martxoaren 20a ostirala, 1998ko martxoaren 20a Egunkaria|

Page 6: Larraun - Euskaltzaindiaerrezetak. * azk Emakumeareo Eguneran - I ko bildutakoak aurte, karrin - karatu dit Mitxauseneu kultua r etxeak. Hirurogei errezet bilda u zituz - ten, guztira

«Zoragarria da zuzenekoak

Mus ikag i l ea

Josetxo Fernandez de Ortega Donostian sortu zen, orain 32 urte.

Musika sortzea ez ezik, entzutea ere gogoko du oso: 80ko

hamarkadako pop britaniarra, rock sinfonikoa edo zinemarako

Jon VVhiliamsek egiten duena, besteak beste. Baditu belarritik

rtzen ez zaizkion erritmoak ere: salsa gorroto du, bakalaoa ez

du entzun ere egiten, eta dance- a bitxia iruditzen zaio.

iizenbidea ikasi du, baina ez du horretan lan egiten. Bost urte

egin arte euskaraz bakarrik mintzatu bazen ere, egun ulertu

esterik ez du egiten. Oso maite omen du, baina ez dago ados

arrazoi politikoak direla eta ezartzen ari den inposaketarekin».

«Maite dut nire hizkuntza delako eta gustatzen zaidaiako,

besterik gabe», dio. #

; Donostiako Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak.

ardo Requejo izan zuen azken irakaslea. Diru premia duenez

isa.Kabi taldean jotzen du. Filmei musika jartzea da benetan

atsegin duena: «Zerbait ezberdina esateko

aukera bakarra da. Ikuslea

Pelikula mutuei pianoaren erritmoa jartzen die Josetxo Fernandez de

Ortega musikagileak. Asteartean Nafarroako Ateneoak antolatzen duen

zikloan aritu zen, eta gaur 19:0Qetan Octubre pelikula lagunduko du

Opuseko Belagua Ikastetxe Nagusian. Sortzea gustatzen bazaio ere,

zuzenean publikoarekin aritzeak erakartzen du bereziki.

LAU URTETATIK JOTZEN DU PIANOA

i Josetxok. Hitzjario handi-koa, musikaz eta haren filosofiaz mintzatzen orduak eta orduak eginen lituzte. Gurean ere aritu zen suelto. • Nola hasi zinen pelikula mu-

tuak pianoaren doinuarekin laguntzen? Ustekabean hasi nintzen, ka-

sualitatez. Duela bost urte eskai-ni zidaten Donostiako Principal antzokian Nosferatu zikloko peli-kula bat. Gero Donostiako Zine-maldia izan zen. Eta geroztik ho-netan nabil lanean. Hasieran bel-dur nintzen baina lan berria egi-ten ausartu nintzen. Asko gusta-tu zitzaidan esperientzia hura, eta geroztik deitu egin naute. Gero Imñera ere hasi nintzen etortzen. Nire lana hobetuz joan naiz, eta gaur eirte.

• Nola egiten duzu lan? Lehenik eta behin, filma ikus-

ten dut, behin baino gehiagotan, eta ondoren egituratu egiten dut. Erritmoa ezartzen diot, beti ere kontuan hartuz zein estilotakoa den: erromantikoa, akzioduna... Pelikula pasatzen den unean ber-tan soinu banda bat jotzea bezala da lan hau.

• Nola uztartzen duzu musika? Pelikularen araberakoa da ho-

ri. Filmaren musika egiterakoan beti pentsatu behar duzu ikuslea-ri zuzendua doala. Ezin duzu inor aspertu, baina zure esperientzian oinarritzen zara. Ohikoena da nik sortzea musika eta gero, pelikula-ren arabera, garatzea. Beste ba-tzuetan gustatzen zaizkidan mu-sika doinuen elementuak erabil-tzen ditut.

• Nafarroako Ateneoak antola-

tu duen Zinema Zinemaren Barruan zikloko pelikula mu-tuen doinuak egiten dituzu. Hainbat zuzendariren lanak egitea egokitu zaizu. Buster Keatonenak edo King Vidore-na. Alde handia dago batetik bestera? Joan de astekoek erraztasun

bat zuten, hau da, Buster Keato-nenak ziren. Keaton talentu bat da eta oso erraza da haren peliku-la bat pianoarekin laguntzea. Ba-dira beste batzuk non hariari hel-tzea zailagoa den. Mantsoegiak dira edo errealizadore arraroren' batek egin ditu. Pelikularen ara-berakoa da. Barregarr ia bada errazagoa da, horretara ohituak gaudelako. Txikitatik zinema ko-mikoa ikustera ohitu gaituzte. Badira erabiltzeko musika ele-mentu errazak, baina beste ba-

tzuetan sortu egin behar duzu guztia. Mugimenduak laguntzen dizunean, berriz, ez duzu zertan sortu, eta horregatik da erraza-goa. • Zein f i lmek eman dizu lan

gehien? S.M. Eisensteinen Octubre-k.

Duela hiru urte, hilabete oso ba-tez aritu nintzen filmaren musika egokitzeko lanean, eta orain be-rriro uki tuak ematen ari gara. Gaur emango dugu Belagua Ikas-tetxe Nagusian, 19:00etan. Erre-portaia bat denez, elementuak egituratzeak ematen du lana. Fer-min Garcia Amigotek soinu ban-da ordenadorean sartzen lagundu dit. Gainontzeko pelikuletan pia-noa besterik ez dut jotzen, baina gaurkoa ezberdina da. Orkestra batentzat aurrekonturik ez dago-enez, nik dudan ideia grabatu du-gu eta pianoa jo bitartean zuzene-an emango dugu. Pianoa eta or-kestra ariko balira bezala entzu-nen da. Beste behin tokatu zitzai-dan zinema ziklo japoniar ba t laguntzea. Koldo Mitxelena kul-tur gunera joan nintzen zerbait aurkitzera zertan oinarritu izate-ko. Ez da mendebaldeko zinema, eta zaila da musika aukeratzea.

Erreferentzia kultura-lengatik 20kohamar-k a d a r a itzuli beha r duzu. • Eta gutxien? Joan den ostiralean egin nuen Buster Kea-tonen Siete ocasiones-ek. Hain da ona, errit-moa erraz ha r t zen diozu. Ez z i tzaidan batere kostatu egitea. Horrek ez du esan nahi erraza denik, iru-dia eta musika uztar-tzea beti baita zaila. Baina behin aurretik 40-50 eginak dituzu-nean ez da gauza be-ra. Dena den, oraindik asko dut ikasteko.

• Artelan oro bezala, zinema ez dago atze-ra begira. Egun tek-nologiaz lagundurik estudio batean efek-turik harrigarrienak lor daitezke. Badu zentzurik zuen la-nak?

Gero eta gehiago. Ba-liteke garai ba teko lanbidearen berres-kurapena delako iza-tea, edo besterik gabe erakargarria delako. Hori bai, egun orduan baino estatus hobea dugu. Garai ba teko

film mutuetako piano joleak ez du zerikusirik ni naizenarekin.

• Donostian eta Iruñean jotzen duzu. Zein ikusle duzu nahia-go? Donostiakoa naizelako edo,

kritikatuagoa, behatuagoa eta ezagu^uagoa sentitzen naiz han. Iruñean, hasiera-hasieratik oso harrera ona izan nuen. Hona as-kozaz gusturago etortzen naiz jo-tzera. • Zer nahiago duzu, musika

sortuedojo? Sortzen oso gus tura aritzen

naiz. Baina zoragarria da zuze-nak publikoarekin ematen dizun kontaktua ere. • Film luzeen musika bandak

eta telebista iragarkietako doinuak egin dituzu. Zer as-mo duzu etorkizunean? Proiektuak baditut . Baditut

gauzak eginak, baina ez di tut oraindik erakutsi. Klasikoetan oi-narr i tzen naiz: Beethoven eta Rakhmaninov, Bach, Somber edo Malher. Oso gustuko ditut. Iturri

__ -ezberdinetatik edaten saiatzen naiz. Soinu bandak egitea da nire asmoa.

—»lrene Arrizurieta

ostirala, 1998ko martxoaren 13a |Egunkaria

Page 7: Larraun - Euskaltzaindiaerrezetak. * azk Emakumeareo Eguneran - I ko bildutakoak aurte, karrin - karatu dit Mitxauseneu kultua r etxeak. Hirurogei errezet bilda u zituz - ten, guztira

Egunkaria

ostirala • 1998ko martxoaren 27a

Sekretu eta misterioak

' ISIOLARI EDO MOJAREN BAT AFRI-

kako edozein parajetan bahitu duteia entzun orduko, nafarrok bada-kigu hemengoa izanen dela. Iragarpe-na estatistika lege guztien aurkakoa izanagatik, azken urteotako misiolari eta mojen bahiketek ongi frogatzen du-te Afrikan ez dagoela nafarrik gabeko herririk.

Hori bezalako beste misterio batzuk ere argitzen saiatu beharko genuke. Esate baterako, Diputazioak kultur ekitaldietarako dirulaguntzak bana-tzeko erabiltzen duen irizpidea. Izan ere, lehen aldiz nafar baten pelikula Hollywooderaino heldu eta horretan hemengo administrazioak meriturik ez du.

Kultur ekitaldietarako dirulaguntza lortzea zaila da, batez ere agintarien la-gun ez direnendako. Eta ez pentsa ad-ministrazioko buruek idazle, antzezle edo zinema zuzendariekin denbora galtzen dutenik. Haiekin biltzekotan, sari garrantzitsuren bat lortu eta gero argazkian ateratzeko izaten da.

Mojen misterioa eta Armendaritzen sekretuekin batera, misteriotik eta se-kretutik asko duen bertze albiste ga-rrantzitsu bat dugu egunotan: Urral-buru eta Aragonen aurkako' epaiketa. Bi agintariok ere ez zuten minuturik galtzen laguntza eske joaten ziren zi-nema zuzendariekin. Eraikuntza en-presetako buruekin biidu nahiago zu-ten azken horiek, dirurik ez eskatzeaz gain, diru pila emateko prest joaten zi-relako.

Herenegun hasitako epaiketan argi-tuko ai dira horren guztiaren misterio eta sekretuak? Ezezkoan nago: peliku-la honen gidoia oso korapilatsua da, ezagutzen ditugun pertsonaiak ere ez omen dira pelikulan parte hartu zuten guztiak eta, zorionez. Andoni Erburuk ez du zerikusirik epailearen aitzinean dauden protagonista nazkagarriefcin.

I Ipuñea: La Pamplonesa musika bandak kontzertua eskainiko du etzi, 12:30etan, Carlos III zinema aretoan.

I L i ia r ra : Color Humano talde-ak kontzer tua eskainiko du bihar La Carpa kiroldegian, 23:00etan.

I I runberri : Klaker, Ziztu Bizian eta Ska la r iak ta ldeek kon-t z e r t u - g a u p a s a e s k a i n i k o dute bihar, gauerdian hasita.

ANTZERKIA

I Olatzagutia: Pasadas las 4 tal-deak Baby boom en el parai-

• so lana taularatuko du gaur udaletxeko ekitaldi aretoan, 22:00etan.

ZINEMA

I I r u ñ e a : Kar r ik i r i e l k a r t e a k a n t o l a t u t a k o z inemaldiko e g i t a r a u a r e n b a r r u a n , @Marius e t a J e a n n e t t e e s k a i n i k o da g a u r Golem z inema tok i an , 2 0 : 0 0 e t a n . Sarrerak 450 pezeta balio du. Aur re t ik Razielen itzulera pantailaratuko da.

I I ruñea: Bideo emanaldia iza-n e n da g a z t e t x e a n 2 0 : 0 0 e t a n . La siembra del progreso eta La lucha contra la autopista de Neu)bury peli-kulak eskainiko dira.

t T a f a l l a : E s p a ñ o l z i n e m a n Camino al paraiso pel ikula eskainiko da datorren aste-a r t e a n e ta o s t e g u n e a n 2 0 : 0 0 e t a n e ta 2 2 : 3 0 e t a n . Sarrerak 300 pezeta balio du.

E R A K U S K E T A K

I Zangoza: Lucia Agirre Baztanen olioak ikusteko aukera dago u d a l e t x e a n a p i r i l a r e n 5a arte.

I Iruñea: Lekune galerian, Bro-toren Ianak ikusteko parada dago he ldu den ap i r i l a r en 18ra arte.

I Iruñea: Teresa Sabateren mar-golanak jarri dituzte Lacava kafetegian, datorren apirila-ren 19rabitartean.

I Alzoaln: Sex Haizegoak a r t e erotikoa biltzen duen erakus-keta zabaldu du Artsaia are-toan. Apirilaren 27a bitarte-an egonen da zabalik.

8ESTELAKOAK

I Iruñea: Haize zentralei buruz-ko mahai-ingurua izanen da 20:00etan gaztetxean. EHN (Nafarroako Energia Hidroe-lektrikoa) enpresa , Gurelur

talde ekologista eta AHTren Aurkako Asanblada izanen dira solasean.

I Mugalr i : Bertso afaria izanen da bihar. A.M. Peñagarikano eta A. Egaña ariko dira ber-tsotan.

i Arantza: Bertso afaria eginen d a e l k a r t e a n b i h a r , 21:00etan. I. Murua, J . Soro-zabal eta S. Lizaso ariko dira bertsotan.

» Zuralde: Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrea iza-nen da 16:30etan.

» I r u ñ e a : N a f a r r o a k o Kirol E lkar teak bi mendi ibilaldi

antolatu ditu Aste San tu ra -ko. Biak apirilaren 9tik 14ra bitartean eginen dira. Batek N a f a r r o a k o L i z a r r a l d e t i k Hondarribirako bidea eginen du. Besteak, berriz, Picos de Europan has i eta Larriongo gainetik, Riañotik eta Eslako g a i n e t i k i r a g a n e z L e o n e n bukatuko du bidea. Informa-zio geh iago n a h i d u e n a k ondoko bi telefonootara dei dezake: 22 43 24 edo 22 98 20.

» I r u n b e r r i : I k a s t o l a r e n a lde euskal karaokea eta jaialdia egingo dute bihar, 18:00etan.

Mailegti hipotekarioa

eskatuko

dute

berandu

baino

lehen

MUSUBANK

Amodioarekin

eikar

hartuta

lan eta lan