Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan...

18
Sorta 2010 Kultura Kaleidoskopioa ICOMOS Museoen Nazioarteko Batzordearekin batera, VI. Museoen Nazioarteko Topaketa antolatu da Bizkaian: adierazpen anitzak Hainbat egunez Bizkaia museoen nazioarteko hiriburu bihurtu zen. Biltzarkide asko hirian egon ziren lau egunean, eta punta- puntako museoen gaurko egoera zein den bertatik bertara ezagutu zuten (Ikus Hamabi hitzaldi eta Aipuen Liburua). Aldi berean, biltzarkideek gure lurraldeko hainbat kultura-baliabide paregabe bisitatzeko aukera baliatu zuten (Ikus Lan-bisitak eta Biltzarra 12 iruditan). Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Bizkaiko erakunde batzuekin eta ICOM/ Museoen Nazioarteko Batzordearekin, ICOMen VI. Nazioarteko Topaketa antolatu zuen, Gaurko Museografiaren izenburupean. Topaketa 2010eko ekainaren 17tik 20ra bitartean egin zen Bilboko, Balmasedako eta Urdaibaiko hainbat kultura-gunetan. Alemaniatik, Zeelanda Berritik, AEBtik eta Kroaziatik etorritako adituak bertan bildu ziren. Ekitaldia urteko topaketa da, non egileek eta kudeatzaileek bere egitasmoak aurkeztu eta komentatzen dituzten. Aurten, ideiak, asmoak eta museo-proposamenak nola ekartzen dituzten errealitatera hausnartu zuten. Batzorde antolatzaileak –arduradun bizkaitarrek zuzenduta– ideiak eta bizipenak elkarrekin trukatzeko gune baliozkoa eman zuen. Jokabide atsegina nabarmena izan zen topaketan, eta, ezagupen profesionalak jakinarazteko gunea izateaz gain, benetako aukera-eremu bilakatu zen. Honako hauetarako aukerak: Adibidez, Erreferentzia pertsonal eta profesionalak elkarri emateko (baita argazkiak ere!) Maorieran agurtzeko: Kia ora! (Kaixo!) Hainbat lekutatik etorritako biltzarkideek Euskal Ezkontza baten bazkalondoko jaian izan zuten interesa egiaztatzeko. Mexiko Berrian, tribu indiarren hirurogeita hamar dialekto baino gehiago daudena jakiteko. Atsegin dugun literatura gogoratzeko. Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa 1

Transcript of Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan...

Page 1: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Kultura Kaleidoskopioa ICOMOS Museoen Nazioarteko Batzordearekin batera, VI. Museoen Nazioarteko Topaketa antolatu da Bizkaian: adierazpen anitzak

Hainbat egunez Bizkaia museoen nazioarteko hiriburu bihurtu zen. Biltzarkide asko hirian egon ziren lau egunean, eta punta-puntako museoen gaurko egoera zein den bertatik bertara ezagutu zuten (Ikus Hamabi hitzaldi eta Aipuen Liburua). Aldi berean, biltzarkideek gure lurraldeko hainbat kultura-baliabide paregabe bisitatzeko aukera baliatu zuten (Ikus Lan-bisitak eta Biltzarra 12 iruditan).

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Bizkaiko erakunde batzuekin eta ICOM/ Museoen Nazioarteko Batzordearekin, ICOMen VI. Nazioarteko Topaketa antolatu zuen, Gaurko Museografiaren izenburupean. Topaketa 2010eko ekainaren 17tik 20ra bitartean egin zen Bilboko, Balmasedako eta Urdaibaiko hainbat kultura-gunetan. Alemaniatik, Zeelanda Berritik, AEBtik eta Kroaziatik etorritako adituak bertan bildu ziren. Ekitaldia urteko topaketa da, non egileek eta kudeatzaileek bere egitasmoak aurkeztu eta komentatzen dituzten. Aurten, ideiak, asmoak eta museo-proposamenak nola ekartzen dituzten errealitatera hausnartu zuten.

Batzorde antolatzaileak –arduradun bizkaitarrek zuzenduta– ideiak eta bizipenak elkarrekin trukatzeko gune baliozkoa eman zuen. Jokabide atsegina nabarmena izan zen topaketan, eta, ezagupen profesionalak jakinarazteko gunea izateaz gain, benetako aukera-eremu bilakatu zen.

Honako hauetarako aukerak: Adibidez, Erreferentzia pertsonal eta profesionalak elkarri emateko

(baita argazkiak ere!) Maorieran agurtzeko: Kia ora! (Kaixo!) Hainbat lekutatik etorritako biltzarkideek Euskal Ezkontza

baten bazkalondoko jaian izan zuten interesa egiaztatzeko. Mexiko Berrian, tribu indiarren hirurogeita hamar dialekto baino

gehiago daudena jakiteko. Atsegin dugun literatura gogoratzeko. Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan

parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

1

Page 2: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

daudela ikasteko, Bizkaiko jatetxe bikain batean paella dastatu bitartean.

Txapelari Kanaria uharteetan ‘bilbaina’ esaten diotela deskubritzeko.

Gernikako bonbardaketaren bizipena birsortu bitartean, guztion dardara sentitzeko.

Besteei entzuteko, zein erakargarri deritzeten Bizkaiari eta Bizkaiko museo-eskaintzaren kalitateari.

Modu informalean gai zoragarri bati buruz hitz egiteko: museoak (Ikus J. L Arsuagarekin solasean eta Michelle Hippolliterekin eta Frances Levinerekin solasean).

Hamabi hitzaldi, aurpegi eta museo-adierazpen. HIZLARIAK HITZALDIAK

Hans-Martin Hinz Zuzendari ordea

National history in its international context: the concept of the German Historical Museum in Berlin

José Mª Vega

José Luis Merino Artapen Saila

Ampliación y reforma del Museo de Bellas Artes de Bilbao Programas específicos de conservación y difusión

Michelle Hippolite Zuzendaria eta kaihautü

Te Papa Tongarewa: a waharoa into another paradigm (Museo de Nueva Zelanda)

Javier Vicente Merino

Juan Luis Arsuaga Zuzendariak

El Museo de la Evolución Humana

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

2

Page 3: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Mª José Torrecilla Museoko teknikaria

Boinas La Encartada: una singular fábrica-museo

José Gameiro Zuzendaria

Portimao, da Fábrica ao Museu (Museo Portimao)

Javier Carrasco Zuzendaria

Parque Minero de Almadén

Antonio Vallejo Zuzendaria

Madinat al-Zahara: un museo para un yacimiento excepcional

Carmenchu Valdés Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuetako zuzendaria

El Museo del Carlismo

Jesús Mari Lazkano Artista eta sortzailea

Un proyecto artístico para Urdaibai (Ampliación Guggenheim- Urdaibai)

Frances Levine Zuzendaria

Creating a place for the Past: A case study of the New Mexico History Museum

Tomislav Sola Zuzendaria

The Eight Art –or contemplating the public memory communication (The Best in Heritage)

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

3

Page 4: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

4

Page 5: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

5

Bizkaiko MUSEO ETA KULTURA-BALIABIDEETARA egindako lan-bisitak.

Bilboko Arte Eder Museoa www.museobilbao.com Bilboko Arkeologi Museoa www.bizkaia.net/arkeologimuseoa Bilboko Euskal Museoa www.euskal-museoa.org

Gernikako Batzar Etxea www.jjggbizkaia.net

Gernikako Euskal Herria Museoa www.bizkaia.net/euskalherriamuseoa Gernikako Bakearen Museoa www.museodelapaz.org

Santimamiñe www.bizkaia.net/santimamiñe

Balmasedako Boinas La Encartada Museoa www.laencartadamuseoa.com Bilboko Guggenheim Museoa www.guggenheim-bilbao.es

Marian, Idoia... Bizkaiko museoen arduradunak eta Batzorde antolatzaileko kideak.

Page 6: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Biltzarra… 12 IRUDITAN

Arte Eder Museoa –atsedengunea–

Arte Eder Museoa –hitzaldia–

Foru Aldundiaren Jauregia –bisita–

Gernikako Batzar etxea –J. L. Arsuagaren hitzaldia–

Gernikako Batzar etxea –bisita–

Euskal Herria Museoa –bisita–

Boinas La Encartada Museoa –hamaiketakoa–

Balmaseda –hitzaldiak– La Encartada Museoa –

bisita–

Guggenheim Museoa –hitzaldiak–

Guggenheim Museoa –J. M. Lazkanoren hitzaldia–

Guggenheim Museoa –hizlariak eta amaierako ekitaldia–

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

6

Page 7: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Aipuen Liburua

VI. NAZIOARTEKO TOPAKETA GAURKO MUSEOGRAFIA

VI ENCUENTRO INTERNACIONAL ACTUALIDAD EN MUSEOGRAFÍA

VI. INTERNATIONAL MEETING MUSEOGRAPHY AT PRESENT

AIPUEN LIBURUA

(Hizlariek biltzarrean adierazi zituzten hainbat iruzkin, hausnarketa eta ideia)

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

7

Page 8: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

RAFAEL AZUAR “Kontseiluak eta nik neuk VI. Topaketari buruzko oso iritzi ona dugu, edukiei eta antolaketari dagokienez. Topaketari esker, Euskal Herriko museoen errealitatea orokorrean, eta, bereziki Bizkaiko museoena zein den hobeto eta bertatik bertara ezagutu ahal izan dugu.

Behin baino gehiagotan esan dudan bezala, VI. Topaketa "nazioartekoena" izan da, Europaren eremutik kanpoko museoek ere parte hartu baitute. Hori horrela, museoen gaurko egoerari buruzko ikuspegia aberastu egin dugu, bai eta Espainiako museoak mundu osoko museoen joera eta ildoekin konparatzeko esparrua zabaldu ere.

VI. Topaketak ezin hobeto egin du bat museoen aurtengo gaiarekin: "Gizarte Harmoniarako museoak”, zeren eta Gernikako Bakearen museoa bisitatu, eta, bai Lizarrako Karlismoaren Museoa, bai Berlingo Historia Museoa ezagutu baititugu. Gure oroitzapena osatzen duten iraganeko arloek harmonikoak izan behar dute gure geroa hausnartu eta eraikitzeko; eta arlo horiei ekiten diete aipatutako museoek, hain zuzen ere.

Etorkizuna Burgosko Giza Eboluzioaren Museoan ageri da. J. L . Arsuagak zioen bezala, museoaren oinarrizko helburua gizakiaren sorrera jakinaraztea bada ere, halaber, ohartarazten du Homo Sapiens izatetik gizaki solidario eta etiko izatera pasatzeko saltoa eman behar dugula.

Era horretan, museoak harmonia sozialarekin konprometituak dira, eta harmonia hori aniztasuna eta herrien identitatea errespetatuz eraikitzen da; beraz, horren harira, Zeelanda Berriko Te Papa Museoko eta Mexiko Berriko Historia Museoko esperientziak oso interesgarriak dira.

Harmonia hori gizarte modernoen sustraiak defendatzen eta babesten aurkitu behar dugu. Duela gutxi, hainbat museok industria-ondareari balioa emateko esperientziak garatu dituzte helburu horiekin. Haietako batzuk hauek dira: esaterako, Almadeneko Meatzeen Museoa, edo Balmasedako Boinas La Encartada Museo apartekoa, edo duela gutxi Europako Kontseiluak saritu duen Portimao Museoa, non kontserba-fabriketako ekoizte-prozesuak eta Algarbeko herrietan eragindako gizarte-inpaktua erakusten diren. Museo horiek ondarea ez ezik, lehenengo gizarte industrialaren sorrera eta oroitzapena ere berreskuratzen dituzte. Izan ere, hainbeste ahaztu dugu hori, ezen batzuetan dirudien, nekazal gizarte eta artzain-gizartetik gaur egunera

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

8

Page 9: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

zuzenean heldu garela, eta ez diogu gizarte industrialari aitortzen gaurko errealitatera heltzeko eman zuen berebiziko bultzada.

Horrekin batera, museoen diseinuan eta haien bilduma iraunkorretan igartzen den gaurko museografia hausnartu dugu. Gaur egun, museoak leku irekiak dira jendea sar dadin; hala nola Kordobako Medinat al-Zahara Museoa, duela gutxi inauguratua.

“Museoen geroa honela eraiki behar da: jendeari gehiago hurbilduz; aniztasuna, kultura askotarikoa eta identitatea errespetatuz; eta herritarrek ezinbestean parte hartuz, gure oroitzapena osatu eta kultura-ondarea modu iraunkorrean artatzeko”.

RAFAEL AZUAR ICOM-Españako presidentea

HANS-MARTIN HINZ

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

9

Page 10: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

“Alemaniako historia esku-eskura jarri da bere nazioarteko testuinguruan”

HANS-MARTIN HINZ (Berlingo Alemaniako Historia Museoko zuzendari ordea)

Museoen kontzeptu berriari, eta horren azpian dagoen eztabaida intelektualaren ibilbideari dagokienez, Hinzek azpimarratu zuen Alemaniako historia bere nazioarteko inguruan aurkeztea oinarrizko premisatzat hartu zutela, eta horrek aukera eman ziela, Europako gizarteen eta munduko beste leku batzuen bilakaeran egon diren elkarreragin onak eta txarrak erakusteko. Museoak kulturari buruzko ikuspegi askotarikoa du, eta horretan oinarrituta, museoen objektuak batzen dira, egoera ulergarriak adierazteko, eta bisitariari historia-loturak egiten laguntzeko.

Halaber, kultura-politikari buruzko ideala izatetik museo nazionalen beste eredu bat izaterako bidaia, 25 urtekoa, azaldu zuen. Gaur egun, urteko 800.000 bisitari joaten dira museora. Museoa modu harmonikoan handitu da, Pei arkitektoak diseinatutako erakin berria gehituta. Bilduma iraunkorrak 8.000 jatorrizko objektu ditu, eta bilduma kudeatzeko ohiko irizpideak gainditu egin dira; horren ondorioz, honako gai hauen gainean antolatuta dago: “Goiko klaseak eta beheko klaseak”, “Herri-bizimodua, Hiri-bizimodua”, “Indarkeria eta Erresistentzia”, “Ekialdea eta Mendebaldea”, “Gerra eta Bakea”…

JOSÉ Mª VEGA eta JOSÉ LUIS MERINO

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

10

Page 11: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

“Museoa handitzeko lorpenik handiena bi eraikinen funtzioak integratzea izan zen. Horrela, bateraezinak zirela ematen bazituzten ere, bi eraikin horiek gaur egun erakin funtzional bakar bat osatzen dute.”

JOSÉ Mª VEGA

“Gure pentsamenduek eta jarduerek 695 piezatako bilduma erakusten jarraitzea dute xede beti. Erakusketa 1.500 bisitaritik gora egunero hartzeko prestatuta dago.”

JOSÉ LUIS MERINO (Bilboko Arte Eder Museoa –Artapen Saila)

Beste alderdi batzuen artean, José Mª Vegak adierazi zuen museoa handitzearen ondorioak hauek izan direla: sortu den multzoan bisitariak erosoago ibiltzen dira; bildu, gorde eta erakusteko modu gehiago daude, eta auditorium berria dute.

Bestalde, José Luis Merinok nabarmendu zuen zein zaila den pintura, eskultura eta lan grafikoak artatzeko definitua den jarduera-egitaraua osatzea, artelan horiek mota askotariko euskarriak eta objektuak daramatzatela kontuan hartuta. Merinok azaldu zuen nola ekiten dioten babestu eta artatzeko zereginari, batez ere, horrelako egoeran, non artelanak etengabe heltzen diren –urteko 600, gutxi gorabehera–. Horrez gain, Sailaren beka- eta praktika-egitasmoak, eta ikusteko desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako programa aipatu zituen. Horiek museoko Hezkuntza Sailarekin batera antolatzen dituzte.

MICHELLE HIPPOLITE

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

11

Page 12: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

“Te Papa museo-eredu berria da. Hamabi urte eman ditugu hauek defenditzen: kulturabiduna, gobernantza partekatua, tokiko komunitatearekiko konpromisoa benetako denboran…, geure museoa guztiontzako leku garrantzitsua eta naziorako forua izan dadin”

MICHELLE HIPPOLITE, zuzendaria (Zeelanda Berriko Museoa-Te Papa Tongerewa)

Horiek museoaren printzipio korporatiboak dira. Hala ere, horiekin batera beste batzuk ditugu: hala nola Mana Taonga —komunitateen zeregina, bildumak indartu eta ulertzeko—, bikaintasunarekiko konpromisoa eta entitatearen iraunkortasuna. Printzipio horiek funtsezko kontzeptu hauetan oinarritzen dira: Papatuanuku (ama lurra), Tangata Whenua (komunitate indigena) eta Tangata Tangata (biztanleak garai modernoetan).

Michellek bere hitzaldia bukatu zuen eraikinaren eta erakusketa-egitarauaren ezaugarriak zehaztuz. Horietan aipatutako parametro guztiak islatzen dira, eta hortaz, museo integratua osatzen dute; bertan agerikoa da erakusten den lurraldearen dualtasuna. Eta lurralde hori Aoteaora- Zeelanda Berria da, hain zuzen ere. Hamabi urte irekita egon ondoren, gaurko erronka printzipio horiei eustea da. "Museoko piezek balio handia badute ere, are baliodunagoak dira barne gordetzen dituzten testuingurua eta historia", azaldu zuen.

(Gehiago jakin nahi baduzu: Michelle Hippoliterekin eta Frances Levinerekin solasean)

JUAN LUIS ARSUAGA eta JAVIER VICENTE DOMINGO

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

12

Page 13: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

“Informazioaz gain, museoek bizipenak, zirrarak.... barne hartu behar dituzte eta sentitu zein esperimentatzeko aukera eman”

“Museotik irtetean, bisitariek gizakiaren, eta funtsean, euren gainean gehiago jakingo dute”

JUAN LUIS ARSUAGA

“Museoa Atapuerca ‘markatik’ sortu zen, eta horrek bidea biziki erraztu du. Guztia zientzia-proiektu baten ondorioa da, eta, gainera, zailtasun handiko ezagutzak modu atseginean hedatzeko aukera ematen du”

JAVIER VICENTE DOMINGO, Museoko zuzendaria (Giza Eboluzioaren Museoa)

J.L. Arsuagak funtsezko ideia honi buruz antolatu zuen hitzaldia: istorio onak kontatzea. Antzinako xamanek ezagutzak jakinarazteko zeregina zuten, eta, asaben erritual betierekoari jarraituta, giza talde bat liluratzen zuten. Museoek ere zeregin hori har dezaketela pentsatzea benetan erakargarria dela azaldu zuen.

Xamanak entzuleei narratzen zien nola sortuak ziren haiek eta mundua. Ildo horretan, museoak istorio bikainak gordetzen ditu, besteak beste, gai hauei buruzkoak: Neanderthal eta Cromagnon gizakien arteko loturak –bi komunitate ezberdinen arteko topaketa–; gizakia materia kontzientea bihurtu zeneko garaia –pentsatzeko gai diren atomoak gara–; nola eraiki den zientzia azaltzea, teknikaren bilakaera, giza biologia edo ingeniaritza genetikoari buruzko eztabaida. Horiek guztiek identitatea ematen diote museoari, zeinek fosil-gordailu hutsa izateko aukera ukatu, eta etengabe haziz eta berrituz doan “bizitzaren etxea” dela baieztatzeari eusten dion.

(Gehiago jakin nahi baduzu: J.L. Arsuagarekin solasean)

Javier Vicente Domingok azpimarratu zuen museoa aztarnategiren osagarri dela, eta eraikinak –15.000 metro koadroko beirazko kutxa gardenak– asko laguntzen duela museo-baliabide berritzaileak erabiltzen.

Mª JOSÉ TORRECILLA

“La Encartada museo bizia da, eta XIX. mendeko artile-lantegi baten giro bereziari eusten dio”

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

13

Page 14: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Mª JOSÉ TORRECILLA (Boinas La Encartada Museo- Museoko teknikaria)

M. J. Torrecillak adierazi zuen museoaren lehenengo hiru urteetako balantzea eta museoaren aurrekariak zeintzuk izan diren. Monumentu industriala da, eta 3.600 metro koadroko erakusketa-eremua du. Industria Iraultza ekartzen du gogora, eta barruan balio handiko multzo mekaniko bat dauka, garai haren hasieran erabiltzen zituztenak bezalakoa. Kultura- eta turismo-gunea da, nazioarteko hedakuntzakoa, eta honako hauek zuzendua: La Encartada Kultur Ingurunea Fundazioak –Bizkaiko Foru Aldundiak eta Balmasedako Udalak–.

JOSÉ GAMEIRO

“Museoa egitura iraunkorra da, Portimaoren bilakaera historiko eta kulturalaren behatzailea eta artekaria.” JOSÉ GAMEIRO (Portimao Museoa- zuzendaria) Museoak 2010eko Europa Kontseiluaren Saria jaso du.

Proiektu saridunak honako jarduera hauek hartzen ditu barne: hezkuntza-programa, herritarren parte-hartzea eta zaharberritze arkeologiko eta industrial eredugarria.

J. Gameirok museoaren proiektua zehazten duten lau gidalerroak aipatu zituen: Historia- eta kultura-ondarea birgaitzea (La Rose, Kontserba Fabrika zaharra), hiriaren eta ibaiaren arteko harremana balioestea, lurraldearen bilakaera historikoa interpretatu eta hedatzea, eta publiko berria prestatzea kalitatezko kultura-eskaintzaren bitartez.

J. Gameiroren ustez, “museoek esperientziak bizitzeko guneak izan behar dute”.

JAVIER CARRASCO

“Proiektuaren helburua kultura, hezkuntza eta dibertimendua munduan zaharrena izan zen ustiapen etengabeko meatzean bateratzea da”

JAVIER CARRASCO (Almadeneko Meatzeen Parkea- zuzendaria)

Ehun urtetik gorako meatzea da, eta bertan ingurumena leheneratzeko lanak egiten ari dira. Proiektuak arkeologiaren eta meatzeen ondarea artatu, eta errazago bisitatuko den gunea lortzea bermatzen du.

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

14

Page 15: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Hori horrela, J. Carrascok hauek azpimarratu zituen: Meatzaritza Interpretatzeko Zentroa, Merkurioren Museoa, eta mehatze-trenez egiten den ibilbidea, berreskuratu den meazulo baten ataletik. Lortu nahi duten helburua hauxe da: ikuspegi didaktikoa eta ezagutza aisiarekin bateratzea.

ANTONIO VALLEJO

“Museoa aztarnategiaren beharren araberakoa da, “isila”… Aztarna arkeologikoek dute protagonismo osoa” ANTONIO VALLEJO

(Medina Al-Zahara Museoa-zuzendaria)

Aztarna-fosilak eta horiek artatzeko tratamendu-prozesuak ikustarazi ahal direla aintzat hartu zuten.

Antonio Vallejok erabilera-programa integralaren xehetasunak deskribatu zituen. Programa horren bitartez, hasierako azpiegitura apala –XX. mendearen hogeiko hamarkadakoa– eraikin minimalista bihurtu da. Gaurko eraikinak ingurumena errespetatzen du –gehienez, 2 metroko altuera du–; eta biltzeko, lan teknikorako eta erakusketarako guneak bateratzen ditu. Gune horietan koherentzia, diskurtsoaren batasuna eta asmo didaktikoa nabarmenak dira. Izan ere, bost urte eman zituzten nola eraman ezagutza teknikoa museoen eremura aztertzen, eta gune horiek lana horren emaitza dira.

CARMENCHU VALDÉS

“Garrantzizko aholkularitza zientifikoa izan genuen, eta aholkulariek museo-proiektua garatzeko oinarrizko gidoia zehaztu zuten”

CARMENCHU VALDÉS (Karlismoaren Museoa- Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuetako zuzendaria)

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

15

Page 16: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Museoa eratu zenetik 1939. urtera bitarteko garaia da erakusketa iraunkorraren gaia, kronologikoki. Kontzeptu-ikuspegia hauxe da: XIX. mendeko Kontrairaultzan, Karlismoak ondorengotza-arazoa adierazi zuen.

Premisa horiek aipatu ondoren, C. Valdések azaldu zuen museoaren eraikina, Lizarrako Gobernadorearen Jauregia, zaharberritzeko prozesuan dagoela. Bi solairu izango ditu, eta han egongo dira erakusketak (behin betikoa eta behin-behinekoa), eta Karlista Alderdiak berak emandako materialekin bilduma osatzeko tokia. Ehun pieza inguru daude, tartean uniformeak eta banderak.

JESÚS Mª LAZKANO

“Proiektuak museo-mota berri baten alde egiten du. Eredu berri horretan, museoa gune neutroa izan beharrean, hauxe bihurtzen da: lantegi, faktoria, think tank, ezagutza, paisaia… Artea museoan eraldatzeko esperientzia gisa biziko da”

JESÚS Mª LAZKANO, artista eta sortzailea (Guggenheim Urdaibai Proiektua)

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

16

Page 17: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Artistek soilik bizi duten sormen-prozesua bisitarien eskura jartzea, nork bere ametsei itxura emateko modua aurkitu dezan. “Horri esker, museoa benetan eder eta bikaina izango da”. J. M. Lazkanok horrela laburtu zuen proiektuaren gainean duen ikuspegia. Proiektuaren helburua hauek bateratzea da: museo-marka (Guggenheim Museoa), berrikuntza, eta ingurumen-ondare babestuaren ahalmen turistiko eta kulturala (Urdaibai Biosfera Erreserba).

Horrez gain, proiektuaren berdingida kontzeptualak deskribatu zituen: jarduerak garatu eta artea ikertzea (artistek zuzendutako lan-tailerrak, diziplina anitzeko laborategia); kokapen askotarikoa izatea: batetik, museoaren kontzeptuan ondare-elementuak gehituta, eta bestetik, eraikin berria –integratua eta iraunkorra–, nodo eta sarrera gisan jarrita; eta, egitarauan elkarguneak zehaztea, non lekua aglutinatzailea eta bisitaria protagonista aktiboa diren.

Hori guztia estrategia pedagogiko baten barruan dago, eta estrategia horrek museo-bizipena bizitza-esperientzia bihurtzea du helburu.

FRANCES LEVINE

“Argitasuna, lurraldearen berezko ezaugarria –erabiltzaileek esan duten bezala–, museo berriaren diseinuan nabarmena da”

“Museoa bisitarien eta erakusketaren arteko elkarrizketa-gune bihurtzen da. Baliabideen jatortasunak eta kalitateak beraren izaera zehazten dute”

FRANCES LEVINE (Mexiko Berriko Historia Museoa- zuzendaria)

Erakundearen baloreak azpimarratu zituen. Audientzia errespetatzeko konpromisoa daukate, audientzia eta kultura askotarikotzat jotzen dute, jendeari ikerketa eta ezagutza historikoak modu ulerterrazean eskuratzen dizkiote; eta, "New Mexikoren garai historikoak birsortzen dituzten erakusketa-gunetan daudela bisitariei sentiaraztea” lortzen dute.

F. Levinek bere hitzaldian museoaren beste ardatz batzuk aipatu zituen: batetik, bisitarien eta tokiko biztanleen parte-hartzea, museoa definitzeko lankidetza-prozesuan ; eta bestetik, museoa handitzeko egitasmoa. Museoa Gobernadorearen Jauregian (Palace of the Governors) dago, eta beste eraikin bat gehituko dute. Eraikin berriak iraunkortasuna eta arkitektura-tradizio sekularra errespetatuko ditu. Museoa bere garaiaren zati eta liderra bada ere, bertako

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

17

Page 18: Kultura Kaleidoskopioa€¦ · Balmasedako putxerak nagusi izan ziren jardunaldi gastronomikoan parte hartzeko..; eta, alacantar batek azalduta, hainbat paella mota Sorta 2010 1.

Sorta 2010

Sorta 2010 1. Kultura Kaleidoskopioa

18

komunitatearen eta lurraren duinekoa izan nahi du, eta, bereziki, bere audientziarekin erantzukizunez jokatu.

TOMISLAV SOLA

“Bikaintasunari dagokionez, hauxe da museoen erronka: arte-adierazpena, sormena, eraldaketa eta zientzia bateratzea. Horrela, arte berri hau sortuko da: Gure oroitzapen publikoaren komunikazioa”

TOMISLAV SOLA (The Best in Heritage- zuzendaria)

Museoak dira oroitzapen publikoari eutsi behar dioten erakundeak. Eta, honela egon behar dute: orainari lotuta, etorkizunari begira; eta erne, sormenezko eta jatorrizko iturriak eraldatu nahiz berriro asmatzeko fenomenoen aurrean. T. Solaren ustez, museoak gaurko gizartearen gidak badira –egunero mass media-rekin istorioak kontatzeko lehian–, haien indarra aurkituko dute zientzia eta artea elkartu eta hedatzen badituzte. Hala ere, horretarako, berezko baliotzat hartu behar dituzte hauek: besteak beste, hizkera erraza erabiltzea, emozioak gehitzea, etikaz arduratzea, eta ezagutzaren kalitatea bermatzea.

Horren ondorioz, komunikazioa honelakoa litzateke: benetakoa, ukigaia, jatorrizkoa, zientzia-zehaztasunean eta sormen digitalean oinarritua.