Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du · Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du...

8
3. urtea. 241. zenbakia. 0,50€ • www.ataria.info • ASTEARTEA, 2015-01-27 Hiru puntu poltsikoratuz garaipen garrantzitsua lortu du Tolosa CF taldeak Partida gogorra jokatu behar izan zuten talde urdineko jokalariek Hondarribian; hala ere, bi gol sartzea lortu zuten aurkariaren atean 7 Herritarren beroak hartu ditu Eneko Galarraga eta Julen Zelarain billabonatarrak Bi preso billabonatarrak pasa den astean geratu ziren aske eta herritarren babesa jaso zuten biek ala biek, sorterrian 5 Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du Amasa-Villabonako ekimen taldeak Erabakia Ehuntzen egitasmoaren barruan antolatu duen lehen hitzaldia, Katalunia eta Euskal Herriaren gainekoa izango da, gaur 3 Etxeberria eta Fernandez lehenak, txakur krosean Gipuzkoako Ligaren barruan, Tolosako IV. Txakur Krosa jokatu da. 50 parte hartzaile izan dira 6 Mattin Jauregi ikaztegietarrak lehen postua lortu du junior mailan. JONE AMONARRIZ Gorriz markatutako eguna, ezin hobeto ‘Tolosaldeko Ataria’-k antolatuta bertso saioa bikaina atera zen, larunbatean. Eskualdeko eta eskualdetik kanpoko ehunka bertsozalek gorriz markatua du urtarri- lean Tolosako Leidorren egiten den bertso jaialdia. Aulki guztiak beteta, Lujanbio, Maia, Amuriza, Arzallus, Peña- garikano eta Lizasok eskaini zuten bi orduko ikuskizu- nak, umorea izan zuen bidelagun. Ikuskizunetik ere badu eta, Amaia Agirrek gaiak jartzeko duen moduak. 4-5

Transcript of Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du · Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du...

Page 1: Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du · Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du Amasa-Villabonako ekimen taldeak Erabakia Ehuntzen egitasmoaren barruan antolatu duen lehen

3. urtea. 241. zenbakia. 0,50€ • www.ataria.info • ASTEARTEA, 2015-01-27

Hiru puntu poltsikoratuzgaraipen garrantzitsua lortu du Tolosa CF taldeak

Partida gogorra jokatu behar izan zuten taldeurdineko jokalariek Hondarribian; hala ere, bi golsartzea lortu zuten aurkariaren atean 7

Herritarren beroak hartu dituEneko Galarraga eta JulenZelarain billabonatarrak

Bi preso billabonatarrak pasa den astean geratu ziren aske eta herritarren babesa jaso zuten biek ala biek, sorterrian 5

Gure Esku Dagokhitzaldi sortaantolatu du Amasa-Villabonako ekimen taldeak Erabakia Ehuntzenegitasmoaren barruan antolatu duen lehen hitzaldia,Katalunia eta Euskal Herriaren gainekoa izango da, gaur 3

Etxeberria eta Fernandezlehenak, txakur krosean Gipuzkoako Ligaren barruan, Tolosako IV. Txakur Krosa jokatu da. 50 parte hartzaile izan dira 6

Mattin Jauregi ikaztegietarrak lehen postua lortu du junior mailan. JONE AMONARRIZ

Gorriz markatutako eguna, ezin hobeto ‘Tolosaldeko Ataria’-k antolatuta bertso saioa bikainaatera zen, larunbatean. Eskualdeko eta eskualdetikkanpoko ehunka bertsozalek gorriz markatua du urtarri-lean Tolosako Leidorren egiten den bertso jaialdia. Aulki

guztiak beteta, Lujanbio, Maia, Amuriza, Arzallus, Peña-garikano eta Lizasok eskaini zuten bi orduko ikuskizu-nak, umorea izan zuen bidelagun. Ikuskizunetik ere badueta, Amaia Agirrek gaiak jartzeko duen moduak. 4-5

Page 2: Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du · Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du Amasa-Villabonako ekimen taldeak Erabakia Ehuntzen egitasmoaren barruan antolatu duen lehen

Tolosaldea

2 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea / Tolosaldeko Ataria

ERREDAKZIOA

Ikastetxeek hainbat ekitaldi antola-tu dituzte aste honetarako, eta ho-rien artean daude Ibarrako UzturpeIkastola, eta Tolosako Samaniegoeta Hirukide ikastetxeak. UzturpekXV. Kultur Astea antolatu du, Sama-niegok II. Kultur Astea eta HirukidekGiza Eskubideen Astea.

Aurten Samaniego ikastetxeakTolosako Udalaren laguntzarekinbatera prestatu dituzte kultur aste-ko egitasmoak. Egitarauan gizartegaiak txertatu nahi izan dituzte eta,besteak beste, dolua eta kirolarenbalore hezitzaileak jorratuko dituz-ten hitzaldi bana izango dira. Egita-rauko ekitaldi guztiak irekiak dira.Inaki Irazabalbeitia zinegotziak egi-tasmoaren aurkezpenean Tolosakogizarte, hezkuntza nahiz kultur era-gileen lana azpimarratu zuen: «He-rrietan, gauzak goitik behera edo

Ikastetxeak, eragile Uzturpek eta Samaniegokkultur asteak antolatudituzte eta Hirukidek GizaEskubideen Astea

Dirua faltsutzeaegotzita atxilotu dute

AMASA-VILLABONA. 20 euroko bi-llete faltsutan 8.800 euro zerama-tzan 33 urteko gizonezko bat atxilo-tu zuen Ertzaintzak igande eta aste-lehena arteko gauean, N-1errepidean, Amasa-Villabona pare-an. Lehen hipotesien arabera, aurki-tutako billeteak Gipuzkoako komer-tzio txikietan erabiltzen hastekoprestatuak zituzten.

Hondakinen bulegokoordutegi berria

TOLOSA. Hondakinen gaikako bilke-taren informazio bulegoak ortutegiberria izango du. Hala, astelehene-tik ostiralera bitarte 10:00etatik14:00etara eta 16:30etik 19:30eraegongo da zabalik. Bulegoa PabloGorosabel (musika eskola) eraikine-an dago, eta [email protected] edota 661 55 97 36 telefo-no zenbakia erabili daitezke harre-matena jartzeko.

Etxebizitza hutsakalokatzeko aukera

TOLOSA. Zabaldu zure ateak, Iraba-zi Segurua leloa duen kanpainare-kin Eusko Jaurlaritzak, Alokabide-ren bitartez, alokairu sozialera bide-ratzeko etxebizitza hutsakmobilizatu nahi ditu. Horrela, etxebateko egongela erosoa irudikatzenduen stand-a gaur izango da Tolo-san, Zerkausian, 10:00etatik18:00etara. Egun EAEn 80.000etxebizitza huts inguru daude, etxe-bizitza guztien %8,7a. Alokabiderenarabera, horietatik 40.000 ingurubideratu daitezke alokairura.

Mozorro lehiaketanizena emateko epea

TOLOSA. Aiz-Orratz elkartetik azaldudutenez, aurtengo mozorro lehiake-tarako izen-emate epea otsailaren2tik 6ra bitartekoa izango da, hauda, datorren asteko astelehenetikostiralera. Parte hartu nahiko luke-ten haurrek, elkartean bertan emanbeharko dute izena, 18:30etik20:30era bitarteko ordutegian.

Margotutako aulkiak jarri zituzten atzo Trianguloan, Hirukide ikastetxekoek. I.G.L.

UZTURPE IKASTOLAKOXV. KULTUR ASTEA(IBARRA)

URTARRILAK 27, GAUR

18:00. Loatzo musika eskolakoikasleen emanaldia. Ibarrako kulturetxean.URTARRILAK 29, OSTEGUNA

17:30. Hitzaldia: Landarei buruzkozalantzak argitzea. Jakoba Errekon-do agronomoa izango da hizlaria.Ibarrako kultur etxean.URTARRILAK 27, GAUR

20:30. Alurr dantza taldearen 20urrats ikuskizuna, Ibarrako Belabie-ta kiroldegian. URTARRILAK 31, LARUNBATA

11:00. Ateak Zabalik Eguna Emete-rio Arrese eraikinean, 2 urteko hau-

Egitarauak

rren gurasoei zuzendua dago eki-mena. 15:00-18:00. Haur festa: puzga-rriak Belabieta kiroldegian.18:00. Txokolate jatea plazan.OTSAILAK 1, IGANDEA

Mendi irteera. 09:30ean aterakodira plazatik, trenez Pasaiara joaneta gero oinez Donostiara joangodira. 18:45ean plazara itzultzea au-rreikusten dute.

SAMANIEGOIKASTETXEKO KULTURASTEA (TOLOSA)

URTARRILAK 27, GAUR

17:30. Sukaldaritza tailerra eman-go du Iriarte jatetxeko Felix Belaun-tzaranek, Garaian garaikoa eta ber-

takoa. Ikastetxeko Haur Hezkuntza-ko jangelan izango da. Ondoren pin-txo potea egingo dute.URTARRILAK 28, BIHAR

17:30. Bizitza, heriotza eta dolua:gure seme-alaben eta ikasleen bi-delagun hitzaldia Topic aretoan, Bi-degin taldeko Izaskun Andonegireneskutik. Jarraian, Klownklusion Vir-ginia Imaz Oihulari Klown taldekokidearen eskutik. URTARRILAK 29, OSTEGUNA

17:30. Kirola gozatzen lagundu hi-tzaldia, Luix Mari Zulaika EHUko ira-kaslearekin. Ikastetxeko Haur Hez-kuntzako erabilera anitzeko gelan. URTARRILAK 30, OSTIRALA

16:45. Talde haur jolasak Larra-mendi auzoan. Jarraian, txokolatejatea.

18:00. Kulunkantauri bertso ema-naldia, Lanku eta Bertsolari Elkarte-aren eskutik. Larramendi auzoan.21:00. Bertso afaria Bixente Goros-tidi eta Unai Muñoarekin, Tolosakoerretirodunen tabernan.URTARRILAK 31, LARUNBATA

11:00-13:00. Ate irekien egunaikastetxean.15:30. Irteera, zezen plazatik abia-tuta, San Blas auzora.

HIRUKIDE IKASTETXEKOGIZA ESKUBIDEEN ASTEA(TOLOSA)

OTSAILAREN 5A ARTE

Giza Eskubideen Astearen berriemateko Tolosako Trianguloa pla-zan eta San Frantzisko pasealekua-ren hasieran margotuta aulkiak ja-rri dituzte ikasle eta irakasleek.URTARRILAK 29, OSTEGUNA

18:30. Mahai ingurua TolosakoKultur etxean Kartzela. Bergizarte-ratzea ala zigorra? izenburupean.Rafa Sainz de Rozas (Arartekoarenaholkularia), Mikel Mazkiaran (SOSarrazakeria) ,Martin Iriberri (Loiolaetxea) eta Blanca Ester Iriarte (Jesu-sen alaba) izango dira parte hartzai-leak. OTSAILAK 5, OSTEGUNA

18:30. Juan Mari Uriarte Donostia-ko gotzain ohiaren hitzaldia Topic-en, Berradiskidetzerako hezi izen-burupean.

Atzo hasi zuten Uzturpeko Kultur Astea, hitzaldi batekin. M. UGARTEMENDIA

behetik gora egin daitezke, eta udalgobernu hau bigarren aukeraren al-dekoa izan da beti. Etorkizuna kude-atzeko bidea dela uste dugu».

Uzturpe ikastolak hainbat ekitaldieta era ezberdinetakoak antolatuditu egun hauetarako, nahi duena-rentzat zabalik daudenak. Atzo hasizen haurrei ondo komunikatzen la-guntzeko hitzaldi batekin, eta aurre-ra begira, Jakoba Errekondoren hi-tzaldia, Alurr dantza taldearen ema-naldia, ateak zabalik eguna etamendi irteerak izango dira.

Bere aldetik, Hirukide ikastetxeakBerradiskidetzerantz lelopean anto-latu du Giza Eskubideen Astea. Ha-siera atzo goizean eman zioten, aul-kiak jarriz Trianguloa plazan eta SanFrantzisko pasealekuaren hasieran.Xabi Gomez irakasleak azaldu due-nez, «familiek ekarritako aulki zaha-rrak zaharberritzen aritu dira DBHkoikasle batzuk, giza eskubideen ideiakontuan hartuta. Kalean jarri ditugusinbolismo horrekin, hau da, arazo-ak konpontzeko mahaiaren ingu-ruan denek dutela lekua». Bi astetanzehar izango dira aulki horiek ikus-gai kalean.

Page 3: Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du · Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du Amasa-Villabonako ekimen taldeak Erabakia Ehuntzen egitasmoaren barruan antolatu duen lehen

R. CALVO AMASA-VILLABONA

Amasa-Villabonako Gure Esku Dagoekimenak Erabakia Ehuntzen egi-tasmoaren barruan hainbat ekitaldiantolatu ditu datozen asteetarako.Erabakia Ehuntzen egitasmoarenhelburua erabakitzeko eskubidea-ren inguruan ahal den herritargehien eta anitzenak biltzea da.

Egitasmoaren ekitaldi nagusiaekainean izango da, baina herrietanjada ari dira lanean, eta Amasa-Vi-llabonan Erabakitzeko EskubideariBidea Zabaltzen hitzaldi zikloa anto-latu dute. Lehen hitzordua gaurizango da 19:30etik aurrera Subija-na etxean. Katalunian zer gertatzenari den aztertuko dute, eta hortikEuskal Herrira jauzi egin. Horretara-ko Jaume Marfany Asamblea Nacio-nal Catalaneko kidea eta Angel Oiar-bide Gure Esku Dago dinamikako ki-dea izango dira mahaiaren bueltan,eta Martxelo Otamendi izango damoderatzailea.

Otsailaren 4an, aldiz, ordu etaleku berean, Herri BorondateakGauzatzen izenpean Arrankudiaga-

Zalloko herri kontsultarako sortuta-ko Ados plataformako kideak, Etxa-rri Aranatzeko herri kontsultarakoA13 Herri Galdeketa taldeko kideaketa Gure Esku Dagoko Karmele Ola-barrieta izango dira hizlariak, etaIgotz Alkorta Euskadi Irratiko kaze-taria moderatzailea.

Otsailaren 10ean kirolaren mun-dura egingo dute salto. Euskadi Irra-tiko Arritxu Iribarrek gidatuta hauekizango dira hizlariak: Gaizka Garita-no Eibarreko entrenatzailea, MikelLabaka futbolari ohia, Xabier Usa-biaga txirrindulari ohia eta EITBkokazetaria, Iñaki Artola pilotaria, Ai-tziber Ibarbia mendi lasterkaria etaMikel Astarloza txirrindulari ohia.

Erabakitzeko eskubidearibidea irekitzeko ekitaldiakGure Esku Dagoekimenak hitzaldisorta bat antolatu du;‘Jostunak’ lana ereeskainiko dute

Hau ere 19:30ean izango da, bainaGurea zineman. Bukatzeko otsaila-ren 20an Gurean 19:30ean, Jostu-nak dokumentala ikusi ahal izangoda. Laneko protagonistak Gure EskuDagon parte hartu duten herritaranonimoak dira. Lanean erabakitze-ko eskubidearen inguruko hari kora-pilo nagusiak azaltzen dira bertan.

Hautetsontzi erraldoiak

Erabakia Ehuntzen egitasmoko eki-taldi nagusia ekainaren 20an izan-go da. Herrialdez herrialde haute-tsontzi erraldoiak irekiko dituzte,eta aurrez, apirilaren 25ean, elkarrijositako oihal-zerrendak ehundukodituzte Villabonan.

Amasa-Villabonako Gure Esku Dagoren taldeko argazkia. ATARIA

Kaldereroen entseguaegingo dute bihar

ANOETA. Otsailaren 6an Kalderero-ak ospatuko dituzte Anoetan etaparte hartu nahi dutenek entseguaizango dute bihar, 18:30ean Mikela-sagastin. Entseguan HH 3tik aurre-rako umeek hartu dezakete parte,eta egun berean 5 urtetik beherako-ek beren gurasoekin joan beharkodute.

Dantza Soka eguneanparte hartzeko deia

ANOETA. Dantza Soka eguna gertu-ratzen ari da, otsailaren 7an izangoda, eta hori dela eta entsegua egin-go dute bihar, 20:00etan frontoian.Hurrengo entsegua otsailaren 3anizango da ordu eta leku berean. Par-te hartu nahi dutenek Itzulin dagoenzerrendan eman behar dute izenaotsailaren 3a arte.

Udalak eskerrak emandizkie herritarrei

IRURA. Udalak herritarrei eskerrakeman nahi dizkie auzoz auzoko bile-retan parte hartzeagatik. Helburuaaurrekontuetako 30.000 euro zerta-ra bideratu erabakitzeko ekarpenakjaso eta kezkak argitzea zen. Propo-samenak hilaren 31 arte jasoko di-tuzte. Orriak webgunean eta udale-txean daude.

JON ANDER GALARRAGABIOLOGOA

Askotan, ondoko zutabetxohau idazteko ideiak, gutxienespero den lekuan sortzen

dira. Bada Tolosa eta Anoeta arteanaspaldiko taberna bat, non, aizkola-ri eta bertsolarien argazkiekin bate-ra, goiz-eguerdi parean ederki sar-tzen diren tortilla ogitarteko txikiz jo-sia egoten dena, eta neu bezalaGipuzkoa guztian barrena dabilenlangile ororentzat geraleku sakra-tua dena. Taberna hartako txoko ba-tean bi biologo elkartu ginen, ka-sualitatez, eta noski ez ginen aritu futbolaz hizketan, ingeniaritza ge-netikoaren azken lorpenez baizik...txapel, alkandora koadratu, baxoer-di eta atun-antxoazko pintxoen ar-tean ongi kamuflatuta!

Izan ere, ingeniaritza genetikoakberri pozgarria ekarri digu: armiar-ma sarea modu masiboan ekoiztenduen beldar bat sortu dute. Beraz,modu industrialean ekoitzi ahalkoda armiarma sarea. Berri honek ezbadizuete zirrararik sortu, jakinezazue, armiarma-sarea oso pre-ziatua dela ehun edo tela ultraerre-sistenteak eta ultramodernoak egi-teko. Askotan saiatu dira armiarma-sarea industrialki sortzenarmiarma haztegi erraldoietan, ze-tarekin egiten duten bezalaxe. Bai-na armiarmak ez dira zeta sortzenduten arrak bezain txintxo eta poli-tak. Armiarmak lurraldekoiak dira,haragijaleak eta kanibalismoarenpraktikatzaileak, beraz ezin dirazeta arrak bezala elkarrekin kutxe-tan hazi, elkar jaten baitute! Bainabiologoek badute beti zailtasuneiaurrean erremedioa eta nire etxeanesaten den bezala ‘muñek hanke-tan etzezkeken’ biologo estatuba-tuar batek, ingeniaritza genetikoa-ren laguntzaz, adi hemen, armiar-men geneak txertatu dizkio zetasortzen duen beldar mota bati, etabeldar honek, berari dagokion beti-ko zeta sortu ordez, armiarma sarebikain bat sortzen du bere atzealde-tik. Armiarma sare hau, zeta bezala-xe, bildu egin daiteke eta osteanehunak eta material ezberdinak

Bioaniztasunetik

ARMIARMA-SAREASUPERMERKATUETAN

egiteko erabili. Armiarma-sarea, lo-diera bereko altzairuzko hari batbaino erresistenteagoa da eta as-koz ere malguagoa. Horrez gainera,ur tantak harrapatzeko gai den ma-terial bakarra da, are gehiago, ar-miarmaren barruan dagoeneanegoera likidoan dago eta airera ate-ratzen denean solidoa da. Ezauga-rri hauekin armiarma sarea lasterda gure egunerokoan, nik, gipuzko-arra izanik, hemen egoki izango di-ren erabilera ezberdinak proposa-tzen ditut. Lehena frontoietan dago,eskupilotan erabiltzen dituzten oi-netakoetan. Oinetako hauen zoruaarmiarma sarearen hariz josi daite-ke, honela, zoru itsaskorra duten oi-netakoak lortuko genituzke eta ez-ker paretari itsatsita eta oso gorandoan pilotetara erraz iritsi ahalko zi-ren pilotariak. Aurki dugu Iñaki Arto-la oinetako berriak estreinatzen.

Estropadetan ere bada armiar-ma-sarearentzat lekua. AldioroKontxan berebiziko komeriak ego-ten dira irteeran, ontzi bat aurrera-go dagoela, bestea lehenago ateradela… armiarma sare hari fin batKontxan aldetik alde ipinita kon-pondua dago dena. Irteera emanarte, ontzi guztiak hari honi itsatsitaegongo lirateke eta irteera ematendenean, haria kendu eta kito. Bes-tetik, airean dagoen ura harrapa-tzeko balio dezaketen armiarma-sarezko paretak egin ahal dira, gureEuskal Herri maite eta euritsu hone-tan ez dugu ur arazorik oraingoz,baina lehorteak pairatzen dituztenherrialdeetan ura aprobetxatzekomodu polita da. Eta pentsatzen ja-rrita eta armiarma-sarearen erre-sistentzia handian oinarrituz, ka-muflaje kolorea duen balen aurka-ko alkandora bat ere egin daitekeehiza denboraldirako, izan ere, ur-tero badira Soria eta Huesca alde-an, basurdeari zihoakion tiroz kalte-tutako ehiztariak, haien babesera-ko ez litzateke txarra izango.

Beraz, ez harritu 2015 honetan,kirol gauzak saltzen dituen gipuzko-arrez betetako denda erraldoi fa-matu horretan, armiarma sareaduen ehunez egindako arropa etakirol materiala topatzea. Eta ez ha-rritu ere, etorkizun batean, gu geukgure barnean animalia batzuen ge-neak izatea, zenbait gaixotasuneiaurre egiteko edo zergatik ez, egu-neroko bizitza pozteko. Imajina eza-zue ardi baten geneak izatea, buru-soil geratzeko beldurrik ez eta ileamozten dugun aldioro, bufanda po-lit bat guretzat! Urteberri on!

R. C. ANOETA

Anoetako EAJko alkategaiak, Kepade la Iglesiak, atzo iluntzeko ohikobatzarrean eskatu zion alkateari2015eko aurrekontu proiektua aur-kezteko. De la Iglesiaren hitzetan,Bilduko udal gobernuak oraindik ezdu aurkeztu 2013ko aurrekontua-ren likidazioa eta «ez dakigu ezta ere

noiz egingo duen 2014ko itxiera.Une hauetan ez dugu ezagutzenudalaren egoera ekonomiko-finan-tzarioa eta hau da gardentasun fal-tarekin eta iluntasunarekin anoetarguztion diruaz egiten duten kudea-keta txarraren adibiderik adierazga-rriena». Alkategaiak esan du EuskoJaurlaritzak aurrekontua onartu etadiru partidak adosten dituen bitarte-

an, Anoetan ez dutela aurrekontuaabiarazi eta «alkateak isiltasunare-kin erantzuten» duela.

«Gaur da eguna non ez dakizki-gun gobernu taldearen asmoak, eznoiz pentsatzen duen zenbakiakaurkeztea eta ezta ere zeintzuk izandaitezkeen lehentasunak. Atez ate-koaren ontzien esetokiak kontrola-tzera bakarrik mugatzen dira», gai-neratu du. Bukatzeko esan du prestdaudela datozen hauteskundeeta-tik aterako den alkate edo talde be-rri batek kudeatuko dituen aurre-kontuak lantzeko.

EAJk eskatu dio Bilduriaurrekontua aurkezteko

Tolosaldea

�2015eko urtarrilaren 27a, asteartea / Tolosaldeko Ataria 3

Page 4: Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du · Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du Amasa-Villabonako ekimen taldeak Erabakia Ehuntzen egitasmoaren barruan antolatu duen lehen

‘TOLOSALDEKO ATARIA’- kantolatutako bertsosaioak arrakasta izanzuen larunbatean, Leidoraretoa betez

ITZEA URKIZU TOLOSA

Tolosarrek inauteriak; alegiarrekkarmenak; billabonatarrek santio-ak; altzotarrek saninazioak; ibarta-rrek sanbartolomeak... Urtea haste-rako egutegi guztietan bereziki sei-nalatzen diren egunak dira guztiak,eta, badirudi, Leidor aretoko urtarri-leroko bertso saioa ere antzeko hi-tzordu bilakatu dela, eskualdekobertsozaleentzat.

Duela sei urte Txolarre irratiakekindako bidetik, TOLOSALDEKO ATARIA

da, gaur egun, jaialdiaren antola-tzaile; larunbateko saioak bosgarre-nez bete zituen, beraz, eskualdekoagendak.

Urteak urte eta saioak saio, urta-rrilerokoa errepikatu, eta Sarrerakagortuta zioen oharra ia astebete le-henago argitaratu behar izan zuenATARIAk. 850 papertxok ziurtatu zu-ten, beraz, gutxien-gutxienean, ber-tsolari eta gai-emailearen lanek ha-rrera betea izango zutela.

Eserlekuak betetzearekin batera,gainera, antzokian sortu zen giroepela taldearen indarrak ere azaldulezake, masak botere handia baitu.Pentsatu semaforoa gorrian dela ze-brabidean zain dagoen pertsona

hori, aldamenekoarekin batera,nahigabe, bidea zeharkatzen nolahasten den; Tolosaldeko bertsozale-ek bat-bateko aleak entzuteko zu-ten grina ere halaxe kutsatu zensaioan, eserleku batetik bestera,amaiera bakoitzarekin irribarre batsortuz.

Izan ere, umorearen bidetik joanzen, besteak beste, larunbat arra-tsaldea. Kantuan, hitzaren hainbatmago: Maialen Lujanbio, Jon Maia,

Arnasa ematen duen betekada

Miren Amuriza, Amets Arzallus, Se-bastian Lizaso eta Anjel Mari Peña-garikano. Gai distiratsuak pentsatu,osatu eta emanaz, berriz, Amaia Agi-rre.

Zale guztienganaino

Eskualde bertsozalea da Tolosal-dea, urtarrilean nahiz ekainean. Ho-rri kartel erakargarri bat gehituta,gainera, saiora sartzeko ilarak uler-tzekoak dira. Gai-jartzaileak baduerruaren zati handi bat, ordea, Lei-dorreko hitzorduaren arrakastan.

Ohiko esparru eta formuletatikihes eginaz; bertsolari bakoitzari ba-rruan duen onena ateratzea saia-tuz; arazo sakonenetatik ateraldionenetarainoko frogak jarriz. Hala-xe prestatzen du saioa, Agirrek.

Eta bueltan, txalo zaparrada bes-terik ez. Txaloak Miren Amurizaamatasunari buruz kantuan jarrizuenean, eta baita Jon Maia eta Se-bastian Lizaso aretozain lanetangora eta behera aritu zirenean ere.Txaloak, halaber, Maialen Lujanbioizen bereko traineruan sartu zuene-

an, edo Anjel Mari Peñagarikanoribere bizitzaren errepasoa eginarazizionean.

Anoetarraren biografian, noski,bertsolariak berak ezin zuen harenbihotz zuri-gorria nabarmendu gabeutzi: Atletikzale naizela / aitortukodet hementxe / nahiz ta entzun SanMames da / holakoen zoro etxe /aspaldian ekipoak / ez du irabaztenaise / beti galdu edo enpate / ni as-pertu naiz oraintxe / beheko mutu-rrean gaude / hola gaude, ai la le-txe! / Zertako dira Iturraspe, / Mo-ran, Rico ta Aketxe, / hobeak baldinbadira / Depor, Cordoba ta Eltxe?

Errima horiek eta beste hainbeste

Ia bi orduko bertso saioa eskaini zuten, bertsolariek, bete-bete egindako Leidorreko ikusleen aurrean. E. MAIZ

Tolosaldea

�2015eko urtarrilaren 27a, asteartea / Tolosaldeko Ataria 5

Tolosaldea

�4 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea / Tolosaldeko Ataria

ERREDAKZIOA AMASA-VILLABONA

Villabona albiste izan zen joan denastean, aske geratu baitziren herri-ko bi preso. Eneko Galarraga urtarri-laren 21ean irten zen Ocañako (To-ledo, Espainia) espetxetik, eta JulenZelarain, berriz, ostiralean irten zen,hilaren 23an, Valdemoroko (Madril,Espainia) kartzelatik. Urte mordoakanpoan egin ondoren, billabonata-rren beroak hartu ditu, biak ala biak,sorterrira bueltan.

2008. urteko urtarrila zen EnekoGalarraga atxilotu zutenean. Urru-ñan (Lapurdi) atzeman zuen Fran-tziako poliziak, bertan bizi baitzenneska lagunarekin. Lau egunen bu-ruan baldintzapean utzi zuten aske,baina Espainiako Auzitegi Naziona-lak igorritako euro agindu eskaera-ren emaitzaren zain geratu zen.

Aipaturiko euro agindua onartuegin zuten, azkenik, eta martxoanEspainiaratu zuen, Galarraga, Fran-tziako poliziak.

Eneko Galarraga atxilotu zutenurte berean, 2008an, Julen Zelarainepaitu zuen Auzitegi Nazionalak,Amnistiaren Aldeko Mugimendua-ren aurkako operazioan. Fiskalakhamarna urteko espetxe zigorra es-katu zuen kasu hartako akusatu ba-koitzarentzat, eta espetxealdiarenzatirik handiena Huelvan osatu duZelarainek; azken zatia Valdemoronbete du.

Fiskalak 2008an eskatu zuenhari jarraiki, ia hamar urtez egon daespetxean. Duela sei hilabete, or-dea, berriro deklaratu behar izanzuen, beste bederatzi euskal herri-tarrekin batera; prozesamendu be-rri bat ireki nahi izan zioten, zigorrabetetzeko sei hilabete falta zitzaiz-kiola.

Herritarren beroaz,espetxetik sorterrira bueltaEneko Galarraga eta JulenZelarain billabonatarrakaske geratu ziren joan den astean

Hilaren 21ean askatu zuten Galarraga; Zelarain, berriz, 23an. ATARIA

Iritzia

ERRIMATEGIKOKAJOIETAN MIATZEN

FELIX IRAZUSTABARRENA

Eskualdeko bertsozaleon zitabihurtu da, Tolosako Leidorre-koa, azken urteotan. Eta ia

arrakasta ziurtatuta balego bezalajoaten gara saiora. Aurreko urtekosaioak utzitako zapore gozoak eta,berriro egindako komunikazio lanonak, aretoa gainezka egotea ziur-tatzen du. Aukeratutako bertsola-riek ematen dituzten garantiak;Amaia Agirrek mimo handiz presta-turiko gaiak izango direla jakiteak...Matematikaren zehaztasunetik ger-tu, probabilitateak esaten zigunordu pare ederra pasako genuela,larunbat arratsaldean.

Eta hala izan aurten ere! Saiohandia izan zen. Bertsoaldi serio etasakonen bat edo beste ere bai, etagehiena umoretik.

Bertsolari guztiak aritu zirenondo, gai-emailea primeran. Bainabegiak eskualdeko bertsolari baten-gan jarriko ditugu oraingoan.

Anjel Mari Peñagarikano zegoensaioan eta horrek guztia baldintza-

tzen du, bere bertsokera erdigunebihurtzen baita gehienetan.

Bere umore zuzena, bere ateral-diak, bere komunikatzeko gaitasu-nean entzuleak bereganatzeko abi-lezia... Peñakeriak deitu izan dioguhorri bertso munduan.

Estilo berezia du anoetarrak, etabere errimatzeko moduak marka-tzen du asko estilo hori. Oso gutxi-tan edo inoiz erabiltzen ez diren oi-nekin jolastea gustatzen zaio: izenpropioek, maileguek, marka ize-nek... leku zentrala dute Anjel Mari-ren errimategiko kajoietan. Bertsoaegiten hasi ere gaiari, erregistroari,ondo datorkion hitz batetik hasikoda. Eskuineko aldea bizpahiru txis-pazorekin bete, eta osatuko du neu-rrira datorkiona. Kontziente, gaine-ra, gai horrekin, momentu horretanbalioko diola horrek, ez beste inon.

Lehenengoz erabiltzeak ere bai,baina, batez ere, pare-parean toka-tzeak, asmatzeak, ematen dio bereestiloari jendeak hainbeste estima-tzen duen distira hori.

Erraz gogoan hartzekoak ere ba-dira, eta bertsolari baten bertsoakmemorietan gordetzeak egiten dubertsolari hori handi. Virgo veneran-da.

txantxetarako gaitzat hartu zituztengainerako bertsolariek, eta ondokoiritzi zutabean ere hizpide izan duFelix Irazustabarrenak.

Ikus-entzuleen gozamenak areto-aren betekada ekarri zuen modu be-rean, betekadak arnasa eman dioATARIAri. 850 sarreretako bakar batere lortzeko aukeratik izan ez zute-nek, beraz, gaurtik aurrera aukeraizango dute larunbatekoa ikustekonahiz gogora ekartzeko. www.ata-ria.info atarian, batetik, saioa ikus-gai izango da. Bide beretik, 28 Ka-nalak bi zatitan eskainiko du bertsojaialdia; gaur eta bihar, 22:00etatikaurrera izango da hori.

Sei bertsolari aritu ziren lanean. I. URKIZU

Bikain aritu zen, Amaia Agirre, gai-jartzaile lanetan. I. URKIZU

Page 5: Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du · Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du Amasa-Villabonako ekimen taldeak Erabakia Ehuntzen egitasmoaren barruan antolatu duen lehen

Page 6: Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du · Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du Amasa-Villabonako ekimen taldeak Erabakia Ehuntzen egitasmoaren barruan antolatu duen lehen

ARETO FUTBOLA

BIGARREN B MAILA

17. jardunaldia

Lauburu Ibarra-Ebrosala 2-0

Sailkapena

1. Pinseque 40p2. Colo Colo 38p3. Zierbana 37p8. Lauburu Ibarra 24p

HIRUGARREN MAILA

14. jardunaldia

Egintza-Hirukide 3-5Ostadar-Laskorain 2-4

Sailkapena

1. Laskorain 32p2. Goierri 28p11. Egintza 11p12. Tolosala Hirukide 9p

ESKUBALOIA

LEHEN MAILA, C TALDEA

17. jardunaldia

Santoña 29Tolosa Eskubaloia 26

Sailkapena

1. Eibar 32p2. Anaitasuna 29p5. Tolosa Eskubaloia 25p

FUTBOLA

EUSKAL LIGA

19. jardunaldia

Lantaron-Tolosa CF 1-4

Sailkapena

1. Leioako Emakumeak 36p2. Eibar 34p11. Tolosa CF 16p

ERREGIONAL PREFERENTEA

2. multzoa / 17. jardunaldia

Ilintxa-Tolosa CF 1-2

Sailkapena

1. Getariako 44p8. Tolosa CF 24p

LEHEN ERREGIONALA

Igoera fasea, 4. jardunaldia

Ordizia-Intxurre 0-1Billabona-Roteta 0-3

Sailkapena

1. Roteta 12p5. Intxurre 6p10. Billabona 0p

SASKIBALOIA

EBA liga

12. jardunaldia

Mikeldi-TAKE 64-77

Sailkapena

1. Easo 10-28. Take 6-6

Emaitzak

Kirolak

�6 2015eko urtarrilaren 27a, asteartea / Tolosaldeko Ataria

Pedro Etxeberria etaLeire Fernandez izandira azkarrenak

ASIER IMAZ TOLOSA

Igandean Tolosako IV. Txakur Krosalehiatu zen. Lasterketa berezia datxakur krosa. Korrikalariak eta txa-kurrak, elkar loturik, lasterka ibil-tzen dira. Tolosan, 11 kilometrokoitzulia prestatu zuten, eta bertan 50pertsona atera ziren. GipuzkoakoLiga barruan sartzen zen igandekoproba. Kirol hau ezagutzeko aukeraere eskaini zuten antolatzaileek,hasi berrientzat bost kilometro ingu-ruko itzulia prestatuz.

Kros desberdin eta ikusgarria

Lasterketa ondoren, txikienek kroseko txakurrekin itzulia emateko aukera izan zuten Tolosan barrena. J. AMONARRIZ

Proba luzean Pedro Etxeberria etaLeire Fernandez izan ziren azkarre-nak.

Eskualdeko ordezkaritzak mailatxukuna eman zuen. Iban Vicenteibartarra seigarren iritsi zen helmu-gara, eta Zizurkilgo Nerea Barriolabosgarren. Junior mailan, MattinJauregi ikaztegietarra izan zen azka-rrena. Axier Markez tolosarra, lauga-rren izan zen. Azkenik, beteranoe-tan, Iosu Varona bosgarren sailkatuzela aipatu behar da.

Hiru lasterketa jokatu ondoren,Gipuzkoako Ligan, Iban Vicente etaNerea Barriola dira eskualdeko le-hen ordezkariak. Ibartarra seiga-rren dago, eta zizurkildarra bosga-rren.

Artolak ezin izan duAlbisuren hutsenaurrean ezer egin

A. IMAZ

Binakako txapelketan Juan Marti-nez de Irujori irabazi zion, eta orain,Jokin Altunak, gauza bera egin du Ai-mar Olaizolarekin. Eta nola gainera.Amezketarrak erakustaldia eskainizuen Logroñoko Adarraga pilotale-kuan larunbatean. Jokoan hamartanto egin zituen, eta sakez, lau.

Asteburu honetan berriro ordez-katuko du Xala Jokin Altunak, izanere, atzo hil zen lapurtarraren aita.

Iñaki Artolak eta Albisuk ahaztekomoduko partida jokatu zuten atzoEibarko Astelenan. Ataundarrak ha-mar pilota galdu zituen, eta alegia-rrak bost.

III. Ogi Berri Migel Soroaren Oroi-menezko Txapelketari dagokionez,larunbatean jokatu zen laugarrenjardunaldia. 250 pilotazale elkartuziren Tolosako Beotibarren. Partidapolitak jokatu ziren, batez ere, Darioeta Lopezen arteko lehia.

Jokin Altunakberriro egin du

Sailkapen orokorra

Gizonak

1. Pedro Etxeberria 41:292. Mikel Etxeberria 41:313. Jon Gonzalez 43:356. Iban Vicente 45:14Emakumeak

1. Leire Fernandez 46:532. Sonia Albarez 51:153. Aida Maria Males 55:504. Naiara Casi 56:035. Nerea Barriola 1:00:13

Gizonezko juniorrak1. Mattin Jauregi 46:544. Axier Markez 1:01:56

Gizonezko seniorrak1. Mikel Etxeberria 41:314. Iban Vicente 45:14

Emakumezko seniorrak1. Leire Fernandez 46:534. Nerea Barriola 1:00:13

Gizon beteranoak1. Pedro Etxeberria 41:295. Iosu Varona 52:53

Emakume beteranoak1. Sonia Albarez 51:15

Beterano masterrak1. Fernando Cobos 46:42

Binakako txapelketa

Olaizola II-Beroiz 9Altuna III-Merino I 22Berasaluze-Zubieta 22Artola-Albisu 12

Sailkapena

1. Ezkurdia-Zabaleta 6-02. Berasaluze-Zubieta 4-23. Artola-Albisu 3-34. Irujo-Barriola 3-35. Bengoetxea-Aretxabaleta 3-36. Xala-Merino II 2-47. Retegi-Rezusta 2-48. Olaizola II-Beroiz 1-4

Binakako promozio

txapelketa

Rico IV-Larunbe 12Mendizabal III- Urruzola 22

Tainta-Untoria 22Jaka-Tolosa 21

Sailkapena

1. Victor-Iturriaga 2-02. Mendizabal III-Urruzola 1-13. Gorka-Larrinaga 1-14. Jaka-Tolosa 1-15. Tainta-Untoria 1-1

III. Ogi Berri Migel Soroa

Jubenilak

Petite-Anduaga 22Aurrekoetxea-Beloki 12Etorkizunekoak

Zubiria-Mariezkurrena 9Etxeberria-Olaizola III 22Nagusiak

Dario-Perez 19Lopez-A. Imaz 22

Page 7: Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du · Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du Amasa-Villabonako ekimen taldeak Erabakia Ehuntzen egitasmoaren barruan antolatu duen lehen

Kirolak

�2015eko urtarrilaren 27a, asteartea / Tolosaldeko Ataria 7

ASIER IMAZ TOLOSA

Tolosa CF Erregional Ohorezko Mai-lako taldeak garaipen garrantzitsualortu zuen igandean, Hondarribian.Etxetik kanpo kosta egiten zaio par-tidak irabaztea talde tolosarrari, etasailkapen nagusian goiko postue-

tan mantentzeko, beharrezkoak zi-tuen hiru puntuak. Bigarren itzulikobigarren jardunaldia zen. LehenaHernaniren aurka jokatu zuen Bera-zubin, hiru puntuak lortuz. Iker Do-rronsoro entrenatzailearen esane-tan, bigarren itzuli honetan lehenen-goan baino puntu gehiago lortzeada helburua. Oraingoz, bide onetikdoaz tolosarrak. Bolada onari euste-ko aukera hurrengo larunbatean,16:30ean izango du Tolosak, etxe-an, Beti Gazteren aurka.

Gora begira jarraitzeko,hiru puntu garrantzitsuHondarribiaren etxean 0-2 irabazi du Tolosak,partida gogor batean

DANOK DANENA KOMUNITATEA

Danok Danena halterofilia taldeak2014ko balantzea egin du, eta hirupultsulariren emaitzak nabarmen-

du dituzte: Davila ahizpak eta JonAnder Iriarte. Azken hau Euskadikotxapeldun gelditu zen iaz; AynabelDavila Espainia mailan nabarmen-du zen, eta bere ahizpa, SusanaDavila, dominak lortzen han etahemen ibili da. Horrez gain, Europa-ko Txapelketan lehiatzeko aukeraizan zuen billabonatarrak, Kroazianeta Polonian.

Davila ahizpak etaIriarte, bikain 2014an hiru pultsulariaknabarmendu dituzteDanok Danenatik

Hondarribia 0Tolosa CF 2

Sailkapena

1. Aurrera 42p2. Aretxabaleta 41p3. Anaitasuna 35p4. Tolosa CF 32p

Hilak 31, 16:30ean, Berazubin

Tolosa CF(4)-Beti Gazte (7)

Aynabel Davila (2002)•Euskadiko Teknika Txapelketa(2.).•Espainiako Teknika Txapelke-ta (3.).•Gipuzkoako 15 urte azpikoenTxapelketa (1.).•Euskadiko 15 urte azpikoenTxapelketa (1.).•Espainiako 15 urte azpikoenTxapelketa (1.).•Espainiako 17 urte azpikoenTxapelketa (2.).

Susana Davila (1998)•Gipuzkoako 17 urte azpikoenTxapelketa (1.).•Gipuzkoako Junior Txapelketa(1.).•Gipuzkoako Absoluto Txapel-keta (1.).•Euskadiko 17 urte azpikoenTxapelketa (3.).

•Euskadiko Absoluto Txapelke-ta (1.).•Espainiako 17 urte azpikoenTxapelketa (1.).•Espainiako Junior Txapelketa(2.).•Espainiako Absoluto Txapelke-ta (4.).•Europako 17 urte azpikoenTxapelketa (10. / Polonian).•Europar Batasuneko 17 urteazpikoen Txapelketa (3. / Kroa-zian).

Jon Ander Iriarte (1990)•Gipuzkoako Absoluto Txapel-keta (1.).•Euskadiko Absoluto Txapelke-ta (1.).•Espainiako Absoluto Txapelke-ta (6.).•Espainiako Kluben Arteko Txa-pelketa (4.).

Susana Davila eta Jon Ander Iriarte, erdian Aynabel Davila dutela. ATARIA

MIKEL IRAOLA

Iker Dorronsoro • Tolosa CF taldeko entrenatzailea

«Hondarribiaren intentsitatea guretaldearen kalitateak gainditu du»

Gustura zegoen taldearekin Dorron-soro, igandeko partida ondoren. Etxetik kanpo taldeari garaipena

lortzea kosta egin zaio lehen itzu-

lian. Bigarrena ongi hasi duzue.

Horrela da. Bigarren itzulian erronkamoduan jarri dugu etxetik kanpopuntu gehiago lortzea. Zorionezongi hasi eta garaipena lortu ge-nuen igandean. Nolako partida izan zen?

Partida konpletoa. Hasteko, zelairaongi egokitzen jakin zuen taldeak.Belarrezkoa izan arren, txikia zen,eta aurkariak intentsitate handiare-kin jolasten du bertan. Hain zuzenere, intentsitate horri aurre egitenjakin zuten gure jokalariek, eta Hon-darribia atzean sartu zuten. Lehenminututik eurak baino hobe atera gi-nen.Eta zuen kalitatea erabakigarria

izan zen.

Euren intentsitatea gure taldearenkalitateak gainditu zuen. Gure ere-mura ekarri genuen partida, eta hor-tik garaipena. Tolosak partida txuku-na egin zuela uste dut.

Partida borrokatua izan da, beraz,

igandekoa.

60. minutuan sartu genuen gola,nahiz eta aurrez, aukera onak izanmarkagailuan aurretik jartzeko. Par-tida osoan atzean sartuta egon zi-ren eurak, eta atsedenaldian erehortaz hitz egin genuen. Zer esan zenieten jokalariei?

Bigarren zatiko lehen 15 minutuakoso garrantzitsuak izango zirela. Al-dea ez bagenuen zabaltzen, eurakhuts eta hutsekoaren bila joango zi-ren, aldaketak eginaz eta abar. Golalortu dugu, eta bi minutu berandua-

go, bat gutxiagorekin geratu ziren.Orduan, eurek behera egin zuten. Lehen gola Gorka Blancok sartu

zuen. Kapitainak azken bi jardu-

naldietan bi gol sartu ditu.

Guretzat Gorka aurrean erreferentebat da. Taldeko kapitaina da, liderbat, eta ondo badago, badakigu go-lak sartuko dituela. Iaz taldeko pitxi-txia izan zen. Kosta zaio baina oraindinamika onean dago, beste askobezala. Jokalari beteranoak erreku-peratzen ari gara, eta horrek taldea-ri asko ematen dio. Beteranoak aipatu dituzu, Blanco

bera, Beñat, Loidi... badira batzuk

jokora itzuli direnak.

Iñigo Argiñano ere bai. Lehen itzuliaiaz 26 urteko bataz bestekoarekinjokatu genuen, eta aurten 22ra jai-tsi dugu. Arrazoi batengatik edo bes-tearengatik, gazteetatik tiratu dugu;eta oso maila ona eman dute. Etxe-tik kanpo, ordea, falta zaigu denbo-rak markatze hori, eta bigarren itzu-lian, jende beteranoak horretan la-gunduko digutelakoan gaude. Elkarrizketa osoa: ‘ataria.info’-n

JUAN LARRETA JAUREGI

( Joxepa Amundarain-en alarguna)

- Goian bego -

Zumadi eskola

AMEZKETAN, 2015eko urtarrilaren 27an

Hilberriak eta urteurrenak

Page 8: Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du · Gure Esku Dagok hitzaldi sorta antolatu du Amasa-Villabonako ekimen taldeak Erabakia Ehuntzen egitasmoaren barruan antolatu duen lehen

GAUR

Tolosa

Egunekoa: Bronte, C. Korreo kalea, 20.Telefonoa: 943 67 60 13.Gauekoa:Olarreaga, M. Martin J. Iraola etorbidea, 10.Telefonoa: 943 67 24 38.

2015-01-27ASTEARTEA

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SLLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Eneritz MaizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 [email protected] • www.ataria.infoPublizitatea: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo: 687 410 022. [email protected]: 687 410 022. [email protected]: 687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 034. [email protected] Kirolak: 673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko...): 902 82 02 01

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte eragileak

ATARIAK ez du bere gain hartzenegunkarian adierazitako esanen

eta iritzien erantzukizunik.

DEIALDIAKALEGIA. Argazki proiekzio gida-tua, Alegiako 1953ko uholde-ak, 19:30ean,kultur etxean. AMASA-VILLABONA. Erabaki-tzeko eskubideari bidea zabal-tzen hitzaldi zikloaren barruan,Zer gertatzen ari da Katalu-nian? Eta Euskal Herrian? izan-go da, 19:30ean. Jaume Mar-fany Asamblea Nacional Cata-laneko kidea eta Angel OiarbideGure Esku Dago dinamikako ki-dea ariko dira, eta MartxeloOtamendi Berria-ko zuzendariaizango da moderatzailea.ORENDAIN. KZ gunean dinami-zatzailearen bisita izango da,18:00etatik 20:00etara. ZIZURKIL. Kirol batzordea19:00etan elkartuko da Atxu-londo kultur etxean.

GAUR

Okerrera egingo dueguraldiak. Goizean goizetikipar mendebaldeko haizea ibili-ko da. Lehendabizi fronte epelasartuko da eta ez du euri asko-rik utziko, baina eguerdi parte-an fronte hotz bat sartuko daeta euri gehiago botako du. Za-parrada handiren bat ere botadezake, eta arratsaldetik aurre-ra atertzera joko du nahiz etaguztiz ez duen atertuko. 8-9ºgradu izango dira.

BIHAR

Goiz partean hego men-debaldeko haizea ibiliko da etanahiko ateri eutsiko dio. Eguer-dian haizea mendebaldu etaberriz ere euritara joko du. Za-parrada txikiak izango dira, etaegunaren bigarren zatia ezatsegina geratu zaigu. Tenpera-tura 10-11º-tan ibiliko da.

IKER IBARLUZEA

09:00. Pasahitza magazina:homeopatia eta teknologiarentartea eta eskualdeko albisteak. 11:40ean Lehiake-ta : deitu 943 69 80 38 edoidatzi 687 41 00 33ra. Astehonetan Martin Txiki gazta sa-ritua zozkatuko dugu. 12:00- 12:30. Entzuteko jaioak musika saioa. Eskatuzure abestia: 687 41 00 33.12:30- 13:00. Eutsi Goiari!kirol saioa. 16:00-18:00. Zebrabidea.Arrosa sareko arratsaldekomagazina.

Irudia Tolosaldea

Liburua edota barazki freskoak, saritanTolosako Azokako baserritarren produktuekin osatu-tako saskia zozketatu zuen pasa den astean ATARIA

irratiak. Eider Oiarbide Errazkin aldabarra izan zenzorteduna. Larunbatean, ordea, bere aita Juan MigelOiarbidek jaso zituen eskualdeko baserritarren bara-tzetako produktu freskoak. Astebete lehenago, Kike

Amonarriz tolosarraren Txorakikeriak liburua izanzen zozketagai, eta kasu horretan, galdera zuzenerantzun zuten guztien artean Olatz Artola izan zenzorteduna. Aste honetan, Tolosako Montezkue auzo-ko Martin Txiki gazta zozkatuko da Pasahitza lehiake-tan parte hartzen dutenen artean. ATARIA