EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar...

20

Transcript of EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar...

Page 1: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta
Page 2: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKALDUNA

EUSKAL-ERRIKO SANTUAK

Orain dala denpora gitxi "Santoral Vasco" deritxonliburu eroso ta mamitsua argitaratu dau gure lagun JesusMaria Aldai, mixiolari klaretiarrak. Egileak berak diñoa-nez. azken amarkada oneetan, Euskal errian izan dan kul-tur berbizkundean, merezi dabe leku bat Jaungoikoarenhideetan eta lagun urkoaren serbitzuan bizi eta il zirangure erriko seme-alaba jatorrak. Izan ere, Jaungoikoa etakristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Errikokulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrianbizi izan dabe fede experientzia ori.

Egia esan, arrituta geratu naz Euskal-Erriko ainbestesantu, doatsu ta Jaungoiko-serbitzarien bizitzak irakurtean.Zeatzago esateko. Euskal-Errian 14 santu, 38 doatsudoguz, eta beste 82 doatsu izateko bidean.

Liburu onetan agertzen diran doatsu-eginbarri eta doa-tsu izateko bidean doazanen arteko asko ta asko 1936-39ko "anaiarteko gudan" milizianuek afusilatuak izanziranetakoak dira. Au da, zoritxarreko "anaiarteko guda"triste ori sortu zanean. gure lekaide-lekaimeok Espainianzearreko konbentuetan subertatu ziran eta an afusilatuebezan milizianuek. Euren bizitzak eta eriotzak benetanarritzekoak dira. Eta geien baten abade edo erlijiosoakziralako il ebezan. Baina oneek altaretan dagoz edo alta-rako bidean.

Alan ere, badira gure artean beste abade ta praile ba-tzuk, euren bizitzan eta eriotzean zintzo be zintzo jokatuebenak eta "anaiarteko guda" orretan afusilatuak izanziranak , baiña gerrea galdu ebenen alderdian subertatu zirala-ko, aibeste denporan aitatu ere ezin eikezanak eta oraindi-ño euren kanonizaziño prozesuak asi barik dagozanak.Zeatzago esanda, badira gure artean 16 abade ta praileeuskaldun, Francoren soldaduek afusilatu ebezanak. Eta,oraindiño altaretara jasoak izan ez arren, nik uste dotonezkero merezi dabela euren izenak gogoratzea omenaldilez. Ona emen:

D. Santiago Lucus Aramendia, 1898'an NaparroakoPitillas'en jaioa eta 1936-IX-03'an Urdiano'n afusilatua.

D. Gerbasio Albizu Bideaur, 1871'an Errenterian jaioaeta 1936-X-07' an Hernani'n afusilatua.

D. Martin Lekuona Etxebeguren, 1907'an Oiartzun'enjaioa eta 1936-X-07'an Hernani'n afusilatua.

D. Jose Adarraga Larburu. 1881'an Vilabona'n jaioaeta 1936-X-17'an Ondarreta'n afusilatua.

D. Jose Aristimuño Olaso, "Aitzol", 1896'an Tolosanjaioa eta 1936-X-18'an Hernani'n afusilatua.

D. Jose Sagarna Uriarte, 1911'an Zeanuri'n jaioa eta1936-X-20'an Larruskain'en (Markina'n) afusilatua.

D. Alejandro Mendikute Liceaga, 1891'an Altza'njaioa eta 1936-X-23'an Hernani'n afusilatua.

A. Jose Otaño Mikelez. Mariaren Biotzaren erlijiosoa,1898'an Lerga'n jaioa eta 1936-X-23'an Hernani'n afusi-latua.

D. Jose Joakin Arin Oiarzabal, 1875'an Villabona'njaioa eta 1936-X-24'an Oiartzun'en afusilatua.

D. Leonardo Guridi Arrazola, 1896'an Oñaten jaioaeta 1936-X-24'an Oiartzun'en afusilatua.

D. Jose Markiegi Olazabal, 1896'an Deban jaioa eta1936-X-24'an Oiartzun'en afusilatua.

D. Jose Ignacio Peñagarikano Solozabal, 1872'an Etxe-ban-ia'n jaioa eta 1936-X-27'an Oiartzun'en afusilatua.

D. Zelestino Onaindia Zuloaga, 1898'an Markiña'njaioa eta 1936-X-28'an Oiartzun'en afusilatua.

D. Jorge lturricastillo Aranzabal, 1902'an Markiña'njaioa eta 1936-X-28'an Oiartzun'en, Artikutzako bidean,afusilatu.

A. Antonio Bombin, Peru'ko frantzizkotarra, Anguzia-na'ko frantzizkotarren serafiku ikastetxean irakaslea izanzan. 1936'an bere gorpua erailda agertu zan Laguardiainguruan.

A. Leon Urtiaga Elezburu, karmeldarra, 1888'an Zaldi-bar'en jaioa eta 1937-V-19'an Etxanon, Larra'ko konben-tuko baratzean afusilatua.

Eta abade ta fraileon ondoan, euron gotzain eta defen-datzaile izan zan D. Mateo Mujika, Gasteizeko Gotzaiña,gogoratuko neuke. D. Mateo Mujika ez eben afusilatu,baiña Franco'ren "mobimentu nazionalaz" ados egon ezzalako, erbesteratua izan zan.

Iparraldeko Cambo-Les Bains erritxoan bizi izan zanainbat urtez, arik eta bere zaartzaroan Zarautz'era itzuliarte. Eta, an erbestean egoala, afusilatutako abade-fraileoneta espetxeetan eta erbesteetan egondako abade ta fraileenizen ona defendatu eban "Imperativos de mi conciencia"deritxon dokumentan.

Zeaztasun guztiok "Historia General de la Guerra civilen Euskadi", bostgarren tomoan jaso ditut.

Gotzain, abade ta praile oneek ere egunen baten altare-tan ikusi nai geunkez euren bizitza zintzo eta eriotz arriga-rriakaitik. Euren pekatua Jaungoikoa eta Erria maitatzeaizan zan. Orrexegaitik izan ziran afusilatuak, espetxera-tuak edo erbesteratuak.

Edozein modutan ere, badakit Jesus Maria Aldai besteliburu bat atarateko asmotan dabilana. Liburu orretanagertuko ditu aitatu ditugun 16 abade ta fraile oneen etabeste askoren fede testigantzak. Orretarako dokumentazi-no ugariaz jabetu da eta dagoaneko lanean diardu.

Oneen ondoan ipiniko neukez baita beste milaka per-tsona on eta zintzo, Durango eta Gernikako bonbardakete-tan edo gure mendietako frenteetan edo kanposantuetakoorma kontretan edo bide ertzetan erru barik il ebezanak.Guztiok, ziur nago, Jaungoikoak bere ondoan izango ditu.Orregaitik, ba, Jaunaren aurrean bitarteko izan dakiguzalaeta gure bizitzetan ejenplugarri.

Garaitaonandia'tar Jesus

Page 3: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

KRESALA

AURKEZPENA

Gaurko izlaria Prieto Urrutia'tar Iñaki da, etaaukeraturiko gaia, Txomin Agirre'ren "Kresala" ele-barria aztertzea.

Euskaltzale sutsu au, asmalari edo injiñerua daeta ikastearen azken egitasmoa euskeraz egitea auke-ratu eban, orrek euskaltzale benetakotzat bereiztendau.

Neuk be, neure garaian egin bear izan neban dala-ko egitasmoa, eta ziñez diñotsuet, dalako ekintza ezdala auntzaren gaberdiko estula, ez urrik emon be...!Orretarako euskera ondo ta zeatz ezagutu bear da,bestelan ez dago olako egiterik.

Baten batek bere buruari itaunduko dautso,"asmalari izan eta elerti arloko gai bat aukeratu...?Bai, Jaun-andreok, asmalarioi be zenbakien legorta-suna itzita, elertiaren amesen mundutik ibiltea atse-gin yaku. Bai, zenbakien osagarri ederra da elertia,eta eresia. Basamortutik dabillenari atsegin yakozlarradien eta iturrien margo ta ezotasunak.

Entzun dagigun ba gaur, asmalari bat zelan izandaiteken ameslaria.

KRESALA

BIZKAIERAZKO LITERATURAEREDUA

LIBURUAREN IRUZKINA

GAIAK

1.- Txomin Agirre, izena, izana eta lana2.- Esaten dana3.- Idaztankerea eta egiturea4.- Arizaleak5.- Azken eritxia6.- Bibliografia

1.- TXOMIN AGIRRE, IZENA, IZANA ETALANA

1.1. Bere bizitzea1.2. Bere izakerea1.3. Bere idazlanak

1.1. Bere bizitzea

Errekarte ta mendi egal txoko baten dingilizkadagoan Ondarroan 1864.eko orrilaren 4an jaio zanTxomin Agirre Badiola. Amaren errian, sendi bear-tsu baten jaio zan. Aita, mutrikuarra zan, arotza, ainzuzen be. Antxe bizi izan zan, bada, koskondu arte.Bertan leen ikasketak egin ondoren, bere aitariartotz-bearretan laguntzen asi jakon. Amazazpi-amazortzi urtegaz, Bilboko arziprestea zan MarianoIbargoengoitia jaunaren etxera joan zan onen lagun-tzaile izateko. joan egin zan edo, obeto esanda, ero-an egin eban arzipresteak, Txominen mendu ona taburu argia ikusita. Txikitatik abadetzarako jokereaizan arren, abade jainkozale aren ondoan, abadeizateko gogoa erne zan Txominen biotzean. Ibargo-engoitia beragaz egin ebazan latin-ikasketak. Etaogei urte ebazala, 1884. urtean, Gasteizko AbadeIkastetxe barrira joan zan abade-ikasketak amaitze-ko.

Iru urte egin ebazan Gasteizen. Antxe ezagutueban Azkue. Aitagarria da berton beronegaz eukieban artuemon estua, naiz eta izakera eta gizartemaila ezbardinetakoak izan. Arrezkero lagun andiakizango ziran beti. Abadegaitzako azkenengo urteakanpoan egin arren, gaixorik egoalako edo, 1888.urtean, 24 urtegaz, abade egin zan eta, bere leenengomezea Urkiolan urte aretako orrilaren 26an emoneban.

Meza barria emon eta, berealaxe, Karrantza alde-ra bialdu eben. Baina ile batzuk baino ez ebazanegin Karrantza aldean, bada, Karmeldar lekaimeekZumaian dauken ikastetxera bialdu eben, ango kapi-laua izateko, il arte, ain zuzen be.

Bizitza lasaia eta joan-etorri gitxikoa egin eban.bizitza baketsu eta beargin egindako onek askolagundu eutson gure izkuntzea eta bere baliabideakguztiz menperatzeko. Sarritan erriagaz egon arren,

1

Page 4: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

urterik geienak bakardadean eta isiltasunean emonebazan, ordurik geienak ikasten eta idazten emotenebazala, bere idazlanak landu eta biribiltzeko beste,beintzat.

Ainbat eta ainbat lan egin eban abadelanetan etaeuskal arloan, sasoi areetako jende ospetsuagazartuemonak eukiz. Gasteizen izan eban ikaskide,bere lagun mina izango zan Azkueri esker jakin dai-keguz Txomin Agirreri buruzko zertzelada zeatzak.Txomin il zanean Azkuek beronen oorez egindakoberbaldian, besteak beste, gaztaroko ainbat jazokeraeta oroigarri aitatu ebazan eta. Bion artean urteetakoeskutitz trukaketa ugariari esker be, ondarrutarrarenbenetako pentsakerea zein izan zan jakiteko gauzagara, onetarako Azkue bera iturririk onenetarikoaizanik, onena ez bada.

Urteen joanean, ainbat aldizkaritan idazlan ugariidatzi eban, au da: "Euskalerriaren Alde" (Kanpion,Etxegarai eta Urkijogaz batera sortzailea izan zan);"Euskalzale"; "Euskal Esnalea" eta "RIEV" aldizka-rietan. Beste alde batetik, 1918. urtean Eusko Ikas-kuntak alkartearen Oñatiko leenengo batzar ospe-tsuan EUSKALTZAINDIA sortzeko erabagia artuzanean, antxe izan genduan Txomin Agirre batzarki-de, euskerearen saileko taldearen zuzendaritzazarduratu zala, gainera. EUSKALTZAINDIA sortuta,leenengo euskaltzainak Azkue, Kanpion, Eleizaldeeta Urkijo izanik, gero, 1919. urtean gainerako zor-tzirak aukeratu ziranean, tarteko izan genduan Txo-min Agirre. Ezin, baina, batzar askotara azaldu,makalik ebilen ordurako osasun aldetik eta luzarobarik, 1920.eko urtarrilaren 14an il zan Zumaiakokapeilau etxean eta bere azken berbea AMA izan eizan.

1.2. Bere izakerea

Apala, baketsua, arduratsua, langilea, esanekoa,ona, eskuzabala, ezkorra, aldare onekoa... oneek etabeste asko erabili izan dira, batez be Azkue berelagun minaren agotik, Txomin Agirreren izakereazeozelan zeazteko. Danon gainetik, bearbada, apalta-suna azpimarratu leiteke; berau nondik etorkonasmatzen gatxa ez dala, apalak ziran bere erria,etxea, sendia... eta. Bein baino geiagotan, egunerokoogia bereganatzeko bereak eta bi ikusitakoa ei zansendi au.

Inguru-giroak, arrantzari osorik emondako erribateko jendearen bearrizanak, urritasunak eta oste-rantzeko ezak egunero ikusteak, eragin aundia izaneban bere izakeran. Beti maitatu ebazan Ondarru,

bere oiturak, bizimodua eta, eta sentimentu onenadierazgarri KRESALA sortu eban.

Areez gain, beste oneek be aitatu geinkez: eus-kaldun ona, kristinau benetakoa, abade zintzoa,abade euskalduna, idazle jakituna, jatorra ta bikai-na, beargin fina, gizon argia, zorrotza, zirtokaria,beti besteei laguntzeko gertu..., argi ta onaren joka-bidea.

Besteak euskalduntzea eta kristautzea zan berejokabidea. Arduraz maite ebazan Euskalerria etaeuskaldunak. Euskalerria, euskerea eta euskal ekan-duak biotz-biotzean eroazan eta nongura zabaltzekoaaleginetan bizi izan zan.

Sasoi areetan be, euskera-munduan gorabera uga-ri egoan, batzuk eta besteen artean, eritxi ezbardinasko, batzuetan guztiz aurkakoak izaterainokoak.Txomin Agirre oneek euskerari kalterik baino ezeutsoena egiten konturatu zan eta beti ibilten zaneritxiak bateratzeko aaleginetan, bakezale eta bake-gille.

Egindako lanaren oredez ezer itxaron barik biziizan zan, esker onari zein txarrari begiratu barik.

1.3. Bere idazlanak

Gorengoa zan Txomin Agirre, bai izkuntzearenmendekotasunaren aldetik, bai gaiak bizitasun etaidaztankera indartsu eta adierazkorraz garatu izana-ren aldetik.

Mogelek XVIII gizaldiko Euskalerria eta euskal-dunak erakutsi euskuzan, Txomin Agirrek XIXgizaldikoak. Moguelen oinarrian, Anibarro eta gai-nerako idazleen lanez egindako bizkaierazko euskalliteraturearen etxea Txomin Agirre da. Euskal litera-turearen, euskera idatziaren ezaz oartuaz, ainbat lanegin eta argitaratzen aalegindu zan etxe ori edertojazteko.

Txomin Agirre benetako leen euskal elebarrigileadogu, orretan datza bere idazlan nagusien garrantzia,elebarri aldetik oso urri egon gara gure errian eta.Europako beste errialdeetan XVII gizaldian asita,arik eta XIX gizaldira arte txitean-pitean joan zanzabaltzen elebarria. Euskalerrian, ostera, XIX gizal-diko azken-azkenera arte Txomin Agirreren eskutikez zan leenengo elebarria, eta bera bakarra baiñoeldu, AUÑAMENDIKO LOREA 1897.ean, ainzuzen.

Txomin Agirrek, bere ospea berak egindako iruelebarriei zor dautse, baina KRESALA ta GAROA-ri, batez be. Baina onetaz gainera, beste idazlanlaburragoak sortu ebazan.

2

Page 5: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

Elebarriak, olerkiak, ipuinak, aldizkarietan eritxiidazlanak, sermoiak, itzulpenak... arlorik geienakukutu ebazan. Sermoi mordotxua izan ezik, idazla-nik geienak argitaratuta dagoz, bai aldizkarietan, bailiburuetan.

Olan, bada, elebarrietan:AUÑAMENDIKO LOREA. 1987. urtean "Eus-kalzale" aldizkarian argitaratua. Bere leenengoidazlan luzea zan. Kondairazko elebarria, ErdiAroko Euskalerrian kokatuta. Bizkaieraz.KRESALA. Leenengoz "Euskalerria" aldizkarianargitaratu zan, zatika, 1907. urtetik 1912. urteraarteko bitartean.Itsastarren bizikera eta oiturak ezagutzeko berebi-zikoa dogu oiturazko elebarri au. Bizkaieraz.GAROA. Leenengo biderrez ia osorik RIEVenargitaratu zan, 1907. urtetik 1912 urtera bitartean.Menditar eta baserritarren bizitzan oinarritutakooiturazko elebarria dogu. Gipuzkeraz.NI TA NI. Laugarren elebarri au egiten ziarduala,eriotzea eldu jakon. Erdi Aroko oinaztarren etaganboatarren eztabaidak eta burrukak ziran gaia-ren oinarri. Gipuzkeraz.Beste idazlan laburrago batzuk be idatzi ebazan,

bai bizkaieraz bai gipuzkeraz. Bilduma naiko ugaria,osoa ez izan arren, Aita Onaindiak 1964. urteanegindako "ONDARRAK" liburuan aren idazlanikgeienak dakarskuz:

Aldizkarietan idatzitako idazlan ugari ("Ibaiza-bal", "Euskalzale", "Euskal Esnalea","RIEV"...).Olerkiak: "Ai balekite", "Ama bat", "Sarakolorea" ...Edeste errikoiak: "Maiton Itzontzi, "AntonBetozko"...Sermoi ugari.Itzulpenak: Azkueren lan batzuk eta Kanpio-nen "Larraldeko lorea" antzerki lana.Kondaira lanak: "Larramendiren bizitzarenberri labur bat".Erderazko lanak: bai itzulpenak eta bai berelumatik urtendakoak.

2.– ESATEN DANA

2.1. Aria2.2. Egileak adierazotako oituren zeazpenak, atalik

atal2.3. Mezu ideologikoak2.4. Gaiak:

– Abertzaletasuna.– Euskaltzaletasuna.- Kristautasuna.– Euskaldun-sinistedun.– Manikeismoa.

2.1. Aria

Mainasi ta Anjel itsastarren seme-alabak alka-rrenganako ezkutuko erakarpena nabaritzen dabe.Euron gurasoek baina, bakotxak bere aldetik,ezkongai "onak" bilatu gura ei dautseez. Guraso-entzako maitasunak, arean a, Mainasi eta anjelekzer sentitzen daben, garrantzi aundirik ez ei dauka,eta ezkongai "onak" , dirutsuak, idoro bear dautse-ez, euren bizitza-maila, etorkizuna zelan edo alanondu ta ziurtatu daitekezalakoan. Baina baita gura-soon aldetik, euron bereratasunari, ondoizatearibegiratzeari itzi barik be. Olan bada, EgurbidekoJose Antonio, Indianoa, Mainasiri atzetik jabilkola,ekin eta ekin, neskatoaren gurasoek, Txanogorri etaemazteak, euren andiguraz, alabearen etorkizunaIndianoari saltzen dautsoe, Mainasik ezer ez dakia-la. Beste aldetik be, Anjelen gurasoek, Sardinzaareta Tomasa Andia, Antoni Errotaren gurasoakaz,Mari Errota ta Matxin Koipe, Anjel kanpoan egoalaeta onetaz ezer jakin barik, seme-alabon eskontzeaberbatu egiten dabe. Mainasik onen barri dauane-nan, biotza urratuta dauala, Bilbora anka egiten dau.An neskame bearretan egiteko asmoaz. Era berean,Txanogorrik bere alabearen Indianoagazko eskon-tzea lacu aizetara errian zear aldirrikatzean, barritxar au Anjelen belarrietara eldu daneko, onekAntonigazko ezkontzeari baietzaa emoten dautso,ez baina bete-betean. Bien bitartean, IndianoakMainasiri biotza, gurasoneakaz egin dauan lez, erio-si gura dautso. Baina onek, atsekabearen atsekabez,gurasoen asarrea eta guzti, ez dautso ezkontza onerioneritxirik emoten.

Onetan, errian auteskundeak egiteko aldia dator.Alderdi nabarmen bestean esanguratsu bi agertzendira: patxitarrak eta perutarrak. Peruren errikotasu-naren ezaugarria dan aldetik, Peruren aldekoak diraarranondotarrik geienak, oneen artean, Anjel etabere aita Sardinzaar. Baita Mainasiren aita Txanogo-rri biotzez beinik bein be, biotz berberori Indianoarisalduta auki arren. Ostera, Patxi aberatsen ordezkarilez agertzen danez, erriko aberatsak eta andikiakonen alde dagoz, au da, Indianoa eta antoni Errota-ren gurasoak, esaterako. Errian lazka-matazak sor-tzen dira. Gurasoek leengo baten berbatua, orain-

3

Page 6: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

goan, eurok apurtzen dabe. Olan bada, sardinzaarta-rren eta koipetarren arteko eztabaideak, Anjel etaAntoniren arteko ezkontzea bertanbeera iztea dakar.Beste aldetik, Indianoak, Txanogorriren biotz sal-duaren truke onen autarkia eta alabea bereganatugura badauz, Txanogorrik otsoari belarriak ikusita,bere onera etorri eta otsoa bere etxetik uxatu egitendau, ardi zuria txarrik ukutu barik izten duala.

Josepa ta Artobero ezkontzen diranean –JosepaMainasiren lagunik onena, minena dala– Bilboradoaz ezkonbarrietan, Mainasiri anjelen biotzarentaupadak bere alde joten dabela ezagutu eragiteko.Mainasiren poza! Baina poz ori laster ezerezean gel-dituko da. Itsasoan ekatx gogorra dakar. Onen ondo-renez ondamendia euskal itsasalde guztian. Batez be,Arranondon, arrantzale asko ito dira. Oneen arteanSardinzaarren txalupakoak galdutzat artzen dabez.Mainasi au jakitean, biotza negarra eta saminak urtubearrean dauala, Arranondora doa. Ildakoen aldekoeleizunetan negarretan negarrez dagoala, negar-mal-koek bere begiak lausotu ta ara Anjel non ikustendauan. Biotzak, ustebakoaren ustebakoz, irulia egi-ten dautso neskato gizagaixoari. Anjelek aita ureta-tik atarata beste txalupa batera urreratzea lortu eban.Txalupakoek biak gora jaso eta alantxe gaizkatu eiziran eriotzatik.

Azkenean, Anjel ta Mainasi alkarregaz ezkontzendira, umerik politenak eukiten dabez, ondasunakegin eta bizitza zoriontsua egitea lortuko dabe. Bestebatzuk, ostera, Indianoak, berak egindako zitalkeriabatzuekaitik, erritik anka egin bear izango dau, inoizbe barriro ez itzultzeko. Antonio Errotak, bere andi-mandikeria edo aundikeriaz, neskazaar lotzea lortzendau. Txanogorri eta Sardinzaar ginarrebakideek,urteak etorri uteak joan, zaartzaroan sartuta, biloba-txuak arin-arin zelan azten diran ikusten dabela,olantxe dinoe: "gure zereginak munduon amaitudira, laster gureak egingo dau eta!". Baina bizitzeakiraun badirau aurrera.

Areek ondo bizi izan baziran,gu ondo bizi izan gaitezala.

2.2. Egileak adierazotako oituren zeazpenak, ata-lik atal

Etnologia, folklore aldetik, itsas errietako oitura,ekandu eta bizimoduaren barri damosku TxominAgirrek bere KRESALA idazlanean. Berak ezagu-tzen eban bere sasoiko Ondarroa isladatzen dauskueta liburu onen balioa, bereziki, onetan datza, ainzuzen. Benetan iturri ederra etnologia eta folklore

aldetik, amaibako ondasundegia, euskerea, euskal-dunak eta Euskalerria ezagutu gura dauazanentzako.Oiturazko elebarria izan arren, badaukaz bere balioliterarioak be.

I atalean: Arrenak egin-esatea. (32.33. orr.).Umeak kalean zear arrenez ta ari-mentzat eskatzen ibilten dira, arran-tzaleak itsasoan estu dabilzanean.Jaungoikoari edota Done bateri egi-ten jake arren.

II atalean: Sagardaotokiak/ardaotokiak (36. orr).Sagardaotegiak ilunak, loi eta otzakizanez beste, upelak baino ez daukez,morko batetik sagardoa edan daike-gula. Ardaotegiak, ostera, maaiak etaaulkiak dabez eta maaien gaineanzamauak, bonbilak eta edanontziakaurkitu daikeguz. Toki oneek argitsu,bizkor eta garbiagoak dirala, besteakbaino, beintzat.Itsasarteko izenak (37 orr.).Itsasoko kalei legorretako mendienize.nak ipinten dautseez, kala orreeta-tik nongo mendiko tontorra ikusi,alango izena eukiko dabe kala orreek.Arimena (40. orr.).Eleiza batzuetan, gabaz ateak itxibaino leenago, arimen alde arren egi-teko joten daben ezkila otsa edo soi-nua.

III atalean: Ezizenak erri txikietan (43. orr.).Erriko guztiei, sendi guztiko seni-deei, ezizenak ipinten dautseez. Ba-tzuk antxinatik daroe ta senide guz-tiak ezizen batez ezagutzen dabez.Ezizendunak besteei ezizen oridamotse.

IV atalean: Gorria, gorria! (50. orr.).Arrantzaleei, arrain moltzoa ager-tzean, deadar egin daroatsen deiza-leak: Gorria, gorria! Arrain asko arra-patu ezkero, arraina dagoala adierazodauan legorretako deizaleari eskupe-koa eta otzarakadatxu bat arrainemon daroatso txalupa jaubeak.Aste Deuna (53.-54. orr.).Eguen eta Beriku Gurenetan JesusenNekaldia ospatzen dabe, errian zea-rreko kalerik-kaleko eleizkoi batez.Arrantzaleak, mozorrotuta, JesusenNekaldia antzesten ibili doaz. Kale-

4

Page 7: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

rik-kaleko onetan eurek abestu etaerriak eurei erantzun egiten dautse.

V atalean: Erriko Donearen I jaieguna (57.-59.orr.).Egun onetan etxeetan bazkari ederrabesteko berezia egiten dabe. Goizeankalerik-kale batez eleizara Meza Na-gusia entzutera, gero, eleizatik etxerabazkaria jaten. Arratsaldean, parran-dan joan, irabazi izan daben guztiabertan zuritzeko.

VI atalean: Estropadak erriko jaietan (64. orr.).Erriko jaiegunetako estropadetan ira-bazleari erriak zaragi bat ardao opariegiten dautso.

VII atalean: Erriko Doneaaren II jaieguna (68.-69. orr.).SALINA-SALINA dantzea egitendabe kalerik kale errian zear doazala.Erriak, dantzariei atzetik joakela,salina-salina maixua abestia abestendau. Olan eguerdirarteko guztian.Arratsaldean ibaian antzarrari buruakentzekoa egiten dabe eta geroaurreskua dantzan egin.Erriko Donearen III jaieguna (72.orr.).Pelota jokoak egiten dabez. Ez dagotxistularirik.Aita arrantzaleei laguntzea (72. orr.).Itsasotik nekatuta datozan gurasoeieuren seme edo alaba azitxueneknasatik etxeraino otzarea eroaten la-guntzen dautsee.

VII atalean: Itsastarren emakumeen zereginak(74., 77. orr.).Errira sartzen daben arraina, txikiabada, berau garbitu ta gazitu egingodabe. Andia bada, saltokira eroanmandazainei saltzeko. Atzerrikolantokietara bialtzen daben arrainaoriotan erre ta upeletan tolostu egi-ten dabe. Eta errian eta inguruetankalerik kale arraina saltzen dabe.Inguruetara arraina saltzen doazanemakumeei "astodunak" esatendautsee. Errietan sartzen diraneanonango au gedar eginez: "arrainederrak eta merke". Etxerakoan,iluntzeko orduetan, urrengo au abes-tuz datoz:

"Itsasoak urak andi,

ez dau ondorik agiri:pasako nintzake andikmaitea ikusteagaitik".

X atalean: Itsasorako gauza ez diranen zeregi-nak (83.-84. orr.).Oneei bearra emoten dautsee, bertonalogera laurdena edo erdia irabaztendabela. Lanabesaz txalupak urez gar-bitu, upeltxuak edan-urez betetu edotretezetarako basoan urkuiluakbilatuedo amuak arrain andien janariz ipin-ten edo olango zereginetan ibiltendira.Aurreragoko egunetik ekarritakomokoloiak askatu, tretzak arildu etaurkuiletan sartu egiten dabezan ar-tean be, abesten diardue eta zaarrekantxinetako ipuinek edo gaztarokojazokerak esan daroez. Zeregin onee-tan dabilzanak, mutil koskorrak,gizon zaarrak eta gaisoak edo erdigaisorik dagozanak dira.Itsasorakoan Andra Mariari Agur(88. orr.).Itsasora urtenkeran, Antiguako Ama-ren baseleizatxua ikusten dan tokian,txapela kenduta, Andra Mariari Agu-rra esan oi dautsoe arrantzaleok.

XI atalean: Jaiegunetarako gizonezkoen jantziak(91 orr.).Narruzko oinetakoak, urdai zatiaz,kriseiluko orioaz edo izurderen sai-naz noizean bein biguntzen dabeza-nak. Alkondara zuri garbia eta txin-txonezko jaka-prakak.

XII atalean: Bertsoak abesteko zaletasuna (100orr.).Edonork, edozergaitik, edozertaz,edozerk eraginda, erriak itz neur-tuak/bertsoak euskeraz egiten daua-anen zaletasuna eta buruzko errezta-

suna.XIV atalean: Errosarioa esatea (110. orr.).

Ilunabarrean gizadi aundia eleizaraerrosarioa esaten joaten da.Ezkontza konponketak.Errietan eta era baten, neurri baterai-no, urietan be, seme-alaben ezkon-tzea konponketetan, alabenetan batezbe, joko aundi be aundia eben gura-soek.Ezkongai ziranen gurasoen artean

5

Page 8: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

ezkonsariak, ezkontza baldintzak, etaaskotan nork nogaz ezkondu bearizaten eban be, ebazten ebezan. Jaki-na, ezkongaiei joko txikerra itziaz.

XVII atalean: Emakumeen autuak (124.-125. orr.).Emakumeek, gizonen batzar-tokienantzera, euren jardun etxeak daukez.udako jai arratsalde ta neguko eguzkiorduetan, etxeko atarian batzartxuakegiten ebezan, orain, ostera, ez ain-beste atarietan, ezin itzi daroe gabekojardun-etxea, batez be neguan, sukal-de baten inguruan dagozala, edozer-gaitik ekin beti ta eragin miin zorro-tzari.Emakumeen zereginak autuetan(126.-127. orr.).Leen ardatz, goru ta matazuzkiakeroaten ebezan, orain, ostera, ez dainon be mataza, ardazketa edota aril-ketarik ikusten, ezta amets eragilediran lamina ta sorginen ipuin itzelbildurgarrizkorik euren agoetatik en-tzuten. Gaur egun daroen zeregina,sarea edo galtzerdia konpontzea edoegitea, edo gona, praka ta atorra zaa-rren arabakintea oi da. Kriseilu barik,argi motel bat euki daroe, tarratadakjosi, soin-aleak ezarri,... Asi ordukoerrosarioa esan daroe eta arrenakegin, neke preminetan dagozanenalde, ain zuzen.

XVIII atalean: Atxarteetarako osterak (132.-133.orr.).Atxarteetara itsasoak jaurti oi daua-zan ool eta egur zatiak eta an bizidiran atxarrainen bila joaten diraemakume, mutikoak eta itsasorakogauzaa ez diran aguretxuak. Inoizerriko aundiki eta jauntxoak be, janeta edanez eguna bertan emotekoasmotan joan doaz eta.

XXI atalean: Estropadak (154. orr.).Estropadetan dirutza aundiak joka-tzen dabez erriek, erri lez. Eurekeuren burua inor ez legezkotzat euki-ta, irabazia eskuan eukelakoan zoro-zoro luzaroan egonda, dirutza aun-diak baietz jokatu eta sarritan galdube, galdu! Dirutzea, entzutea be, gal-du!Auteskundeetan (159.-160. orr.).

Nor zeinen aldera dabilen, adierazo-teko, oinetan garbiro ikusteko lez,abarketa zurien gainean, batzukurrengo au ipinten dabe: Bizi bediurlia! (autagia), idatzita.

2.3. Mezu ideologikoak

Erromantizismoaren atzetik errealismoa etorri zanXIX mendeko erdialdetik XX mendea asi arte, gitxigorabeera. Aurreko giroaren irudimen lanak bazter-tuko ebezan idazleek, errealitatea ispilatzen aalegin-duko ziran artean. Oiturazko irudiak egin eta idazla-nen barruan moralismoa sartu. KRESALA oiturazkogiroaren barruan kokatzen badogu be, literatura erro-mantikotik urrago dagoala esan bear.

Maitasunezko gorabeera au akiakula baino ez da,idazleak erriko oiturak erakusteko eta era batera be,bere ideologia bein eta barriz irakurlearenganaelduazoteko, ain zuzen. Dana erabilten dau TxominAgirrek bere mezu ideologikoak azaldu daitezan.

Oiturazko elebarria dan aldetik ezin daikeguesan, bada, mezu ideologikorik euki ez daukanik.Ideologia, elebarrian zear, gogai didaktiko moralenzomorroaz, eurrez agertzen jaku. Beste batzukegonda be, iru ardatz nagusitan mamintzen da bereideologia:

– Abertzaletasuna.– Euskalzaletasuna.– Kristautasuna.Oneez gain, badagoz beste batzuk be, beste beera-

goko mailakoak izan arren:– Erri xeearen alde beti, bizibide apaleko jentea-

ren alde.Jauntxoak, aberaskumeek sarritan erriari ukoeta erdalzaletu zentzu guztietan egiten ziran.Erri xeeak, ezjakinagoa izan arren, bere ekandueta oiturei eutsi egiten eutsen.

Bear bada, argien agiri jakuna EUSKALDUN-SINISTEDUN bikotearena izango litzakela esangeinke.

Elebarri onetan zear, eurrez agertzen dira orreta-rako ereduak. Batez be, XII atalean naiko agiri-agi-rian agertzen dan gogamena dogu. An bertan, eus-kalduna Eleizearen alde-aldekoa agertzen jakunartean, erdalerrikoak eta euren lagunak, ostera, eus-kalduntasunari destaina dautsoe eta Eleizeari gorro-toa.

EUSKALZALETASUNA. Euskaldunak euskerazegin bear dau beti eta ondo gainera. Erderarik ez.Euskalerria maitatu eta aldeztu. Danaren gainetik,

6

Page 9: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

baina, kristau ona eta zintzoa, EUSKALDUN-SINIS-TEDUN bikotea zerturik.

Euskaldunon arteko gorabeerak ez dauz bat begogoko eta euren aurka sutsu ta gogotik eraso egitendau. Gure arteko anaitasuna egunean baino eguneangeiago zindotu eta sendotu bearrean gagozala. Ara,gaur eguneko bizkaitar-gipuzkoarren arteko barre-geiak, egin bear ez geunkearen adibidea!

ABERTZALETASUNA. Idazleak, euskaldunokeuskaldun eta aske gure errian bizi izateko doguzanjatorrizko eskubideen alde egiten dau, orain dala 100bat urte, gero! Euskaldun salduak –traidoreak-jauntxo eta aberatsen artean sartzen dauz, "bilbo-tarrren", burgesiaren artean, ain zuzen: "euskereasalerosketarako ona ez dan gauzea dan artean, ez dainoiz bilbotarrentzako, euskaldun salduentzako,jauntxoentzako gauza onik izango. Saltzaileak eus-keraz egiten beartuko bagenduz, ezer saldu gurabalebe..." (99 orr.).

ERRIKOITASUNA eta ERRIZALETASUNA. Bereerriari, "Arranondoari" dautson maitasuna ezinuka-tuzkoa da. Erriko giroari buruzko, kanpoan bizidanaren erriminak bultzatuta edo, leenaldiko gogoe-tak eta gomutapenak, oitura garbiak, ezizenak, senti-mentuetako kutuntasuna, urretasuna bere lumeariuriolean darioz, gogobiziz eta gogotik edestu guraeta adierazo egiten dauskuzala. Irakurlearenganainobere etniaren arlorik, osogairik, zatirik mamintsu etaguritsuenak biziro eldu eragin gura izan dauz, betikogalduko diralakotzat edo, bere idaztiaren bidez etor-kizunean be gogoratu daiazan.

Baina ez deritxe oitura guztiei bardin. Esate bate-rako, kaleko olgeta eta jolasei. Erriko enparantzandantzan egitea, aizedun, txakilo, buruarina izatea eilitzake eta. Jarduera edo jokabide oneri arimearenarerio baltz okerra, ikusgatx ta ezkutuko sare sendo-ren bat ete daukana, susmatzen dautso. Gazteekenprantzan dantzan egotean, Ama Mariari arrenakegiten ez ei dautsoezalako edo. Eta alderantziz joka-tzea, arean da, ezparantzan dantzan ez egitea, nor-beraren burua ez erakustea, burua tentunduntzat ar-tzea, ona eta zentzunduna izatea litzake, ostera. Obapelotan egin edo arraun egin. Gaur egun, adibidez,guztiz oi dalakotzat artzen dogun gure etniarenezaugarrietatikoa dan aurreskua egitea begitan ar-tzen dau egileak, ez egitea, barriz, begi onez ikusi,onena litzake eta. Ardao ona gogokoago dau olge-tak baino. Gizaldietan zear Eleizea, batez be, gaz-teen oitura, olgeta, ekandu, joko, dantza, esakera,berbeta... jatorrizko bestean berezko eta kaltebakogauza askoren eragozle, jazarle eta, azken baten,zebatzaile, beste barik, bidebakoriko, izan da. Ikus-

pegi eta jokaera erratu onenpean egileak, aldi areta-ko abade dan aldetik, abade betekizunak oker uler-tuta, bere eritxi arina eta epaiketa atzerakoia egineta azaleratu eginten dauz.

ATZERAKOIKERIETAN jausten dala.GIZARTE MAILAK. Baina sozial edo gizarte

mailan be, bikote orren izate argi ta garbia koorde-nada bardinetan kokatzen dauskuz, au da, euskal-dunak euskerea eta euskalduntasunaren alde dago-zanak, txiroak, beartsuenak eta gizarteko beekoazalekoak dira, arrantzaleak eta baserritarrak, bear-ginak eta besteentzako zerbitzari lez bear egiten da-benak, erri xeea, geiengoa. Erri xeearen alde joka-tzen dau.

Beste aldetik, aundikiak, aberatsak, txalupa talantokien nagusiak, iskilodunak, laterriko ordezka-riak, autagaiak, Bilbaoko jauntxoak –burgesia– bil-botxarrak, beadar txarrak, Eleizea bera sartu barik,jakina, dira euskerea, euskalduntasuna eta Jaungoi-koaren mezularien eragina su ta garrez, kanpotikekandu txarrak ekarriaz, gudukatuko dabezanak.Onen adibide argia XII atalean be dager.

Beraz, gizarte mailak ezagutzea, aurrean esanda-koagaz josita, elebarri onek dakarskun mezu garran-tzitsuenetariko bat da. Arean da, aberatsak, jaubeakederto be ederto bizi diran artean, eurentzako bearegiten dabenek, arrantzale, baserritar eta bearginek,itzelezko nekaldi eta oinazeak jasan bear izatendabez, eurek eta euren sendiak bizirik irauteko diruapurra atara daien. Olan elebarrian zear aundiki etaaberatsen aurkako adierazpenak ugari aurkitu gein-kez. Nabarmen aundiko arizaleak edo jarduleak,beartsuak txarto jantzitakoak, geinetan jakituri urri-koak eta baina eleizkoiak izango dira, jardule aurka-riak, ostera, aberatsak ederto apainduak, eta jaun-txoak, jakituridunak –eleiztikoak baino gitxiagoak,jakina– Eleizearen aurkakoak dira. DIRUA/ZIN-TZOTASUNA bikote aurkari egiztatuz.

URIA/ERRIA. Euskalerriko eta euskaldunen eredujakin bat azaldu gura izan eban Txomin Agirrek,EUSKALDUN-SINISTEDUN bikotearena, ain zuzen.Bere sasoikoa izanda, arean da, aranatarren girokoa,oneek Euskalerriarentzako gurago eukeen euskalduneredua azaltzen dau idazleak be. Pentsakera oneneraginpean oinarritzen da Txomin Agirrek egindakouts nagusienetariko bat: Euskalerriko zati garantziz-ko bat baztertzea, aintzat ez artzea, au da, Bilbo etabere inguruko uri eta erri industrializatuak aintzako-tzat ez artzea. Inguru oneetan dagoana eta bizi dira-nak txarrak eta kaltegarritzat artuta saiestu eta aazte-ko bearrekoak ei jakozan. Jokabide onek ondoriolarri batera garoaz: lurralde oreek Euskalerritzat ez

7

Page 10: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

artzera. Berarentzako ez egoan beste Euskalerririkarrantzale eta baserritarrek osotzen ebena baino.Pentsatu, gaurko eguneko etorkinen kopurua etaindustrializazino maila ezagutu izan baleuz Txomi-nek!

POLITIKAGINTZA/AUTESKUNDEAK. Bereaburuz, gure erriarentzako guztiz kaltegarriak, min-garriak dira. Naaste galgarriak erriari dakartsoeza-nak. Erriaren banatzaile erruduntzat artzen dauz.Itsas-dematik sortzen dan giroa baino mila biderokerragoa deritxo, areek sortzen daben giroari. Erri-tar guztien arteko grina txarak, anaitasunik zintzoe-nak urraturik, aspaldietako adiskideak alkarregazasarratzea, betiko lagunak bata besteagaz mokokajardutea, biotzak gorrotoz bete eta miingainakpozoin zitala eroatea baino ez dakarrez, dana azpi-koz gora jarten dabela. Gaizkinek, legelariek, politi-kariek –ustelek, itzez mugatzeko–, nabar samarrakdiranek, gauza txar asko asmatu dabez gure arimakgaltzeko, baina politikagintza baino txarragorik ez eidabe asmatu.

EUSKALDUN-SINISTEDUN. Eleizkoiak dirabada, arizalerik gurenenak, eleizakoak, bein etabarriz, sinismen osoz eta batez be utsik egin barikbete oi dabezanak. Eleizkoiak diran ezkero, zintzo-ak, langileak, maratzak, berbea bete daroenak, jasa-koak, lerdenak eta ederrak. Eleizakoak jarraitzean,ekandu on zaarrei jarraituaz, euskaldun garbi biur-tzen dira, euren irudia eredu biurtu eta arima donetsiedo santutu egiten jakela. Ori egiten ez dabenak,barriz, motzak edo adinilunekoak dira, edota txarke-riaren baten egileak , irakaste txarrekoak, alperrak,buru ta jaungoikobakoak, okerragoak, lotsagalduak,miin txarrekoak, biotz gaiztokoak. Erritarra bada, ezda olangoa izango, gora gu ta gutarrak ta kanporakanpotarrak!

141. orrialdean, baina, bere irakatsiaren aurkadaitekena, jakinean argiro emoten dausku: "zer edozer lortzeko edota norberaren alde egiteko askokedozer esaten dakie, esanaalak esateraino be, neurri-rik barik!. Elburu lortzeak, elburu ori lortzeko bi-deak legezkotzat emongo baleuz lez.

Eleizearen jokabidea ez dau egileak inondik inorabe aztertzen, bada, askotan be askotan aberatsen aldejokatu izan dau eta.

Aurreko azalpen guzti oneek bikotekako banake-tara garoez, au da, ONAK eta TXARRAK alde bienartekora, arean da, MANIKEISMORA. Ari be argigeratzen dala, ONAK eta TXARRAK nortzuk zeindirana.

LARREGIKERIAK. Bein edo bein, geiegikerietansartzen zan, ain barruan eroan sentimenduak eragin-

da. Emakumeak bete bear dauan errola eredu zaarki-tu eta atzerakoiari jagoko, gaur egun bete-beteanezesten dogun emakumeenganako musulmanen jar-duerea lakoa.

Au da, etxekoia ta eleizkoia, bere senarra, bereumeak, etxea ta eleizea, besterik ez daukana. Olanbada, emakumea zerutik jatsitako aingeru, eztia bai-no eztiagoa, biotz aundiko biurtzen dauala. Batetikemakumeen oorez eritxi atzerakoiak, bestetik adarrajoten dabilelako edo, emakumeen minberatasunamintzeraino eldu leiteke (VII atalean).

Egileak dakarskuzan mezuetariko beste bat,ERLLIIO MORAL LARREGIKERIA edo SASI-,IAIN-KOKERIA biurtzen dana, askotan siniskeria dana,izango litzake.

Gauza txar guztiak, erritarrak txarrak diralako,edo otoitz egin ez dabelako, edo Eleizearenganakoardurabakokeriarik txikerrena izan dabelako jatorke-zana sinisteraino eldu izaten dira arizaleok (XI ata-lean, 93. orrialdean).

KRISTAUTASUNA/MORALISMOA. Gizakienjokabide okerra bein baino geiagotan salatzen dau.Arrokeria, gizonek irabazten daben dirua dala eta,erakusten dabezan buruarinkeria, ezinikusiak, txar-gureak, andikeria, zapokeria eta keria abar luzeasalatuz, bere mezu edo irakatsi morala dakarskuTxomin Agirrerengan dagoan abadeak. Olan bada,bizitzan gizabide edo bizimodu okerren epailezorrotz biurtzen da edeslaria. Sarri askotan gizabideedo bizimodu oker orreek zelan zuzendu leitekezanaolku ugari, baliotsuak emonez. Umeak zelan Jaun-goikoaren legeen arabera ezi bear diran eta abar.

Gizon eta seme onaren eredu larregitua Anjelen-gan ipini eta bere bitartez erakutsiak, aolku moralakbaztarrak emoten dauskuz. Guraso eta umeek, danokJaungoikoari bear dautsogun begirunea adierazoz.Etxeko ondasunak, aurreztearen bitartez, zelan jagonbear doguzan. Dirua, urrea eta aberastasunaren baliomoral txarrekoak dirala eta, eurekaitik sortzen diranainbeste gauza oker, naigabe, oinaze, zapokeria, gri-na gaizto, andikeria, lapurkeria, arrokeria,... eta keriaabar luze argi ta garbi darakuskuz. Areek ez balitzaz,gizakiak askozaz obeak, zuzenagoak eta apalagoakizango gintzakezana ziurtatzeraino eldu da kontala-ria. Ondasun material guzti-guztiak Jaungoikoakemonak dirala dirausku, berak emon eta kendu egi-ten dauz eta.

Jaungoikoaganako ardurarik eza, zaarrek jainkoabeti gogoan dauken artean, itsasorantzean otoitz egi-ten daben artean, gazteek, ostera, berbetan, ekanduonetaz ahaztuta dagoz, gero bai, estualditxuan dago-zanean, orduan bai Jaungoikoari erreguka.

8

Page 11: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

Lagun urkoagaz ona izatea ez da naikoa izango,Jaungoikoagaz be ona izan bearrean gagozala gogo-ratzen dausku, bein eta barriz. Norberakeriak eze-tsiz, lagun urkoaren kalterako diralako, maitasuna,ontasuna eta onbideak aldarrikatzen dauz.

Ezkontza zibilaren aurka dago, Eleizearen lege taasaben oitura zaarretatik aldentzea litzake eta, auEleizearen aurkako iraintzat artzen dauala. EgileakEleizea, erlijinoa eta abadeen aurkako guztia salatze-ko, elebarrian zear an-or-emenka eskua artzen dau,euren alde sutsu eta tinko, nainon eta nongura. Jesus,Jesus, mila bider!

Ama Mariari, be, zor dautsogun oneraspena etenbarik azaleratzen dau.

Txomin Agirre, egilea, SERMOILARI trebe, zolieta bikain biurtzen jaku elebarri onetan, bere zeregindidaktikoa ondo baino obeto beteten dauala. Irakatsimoralak eta sakonak, jakituriz betetako ggorakizunlaburrak txitean-pitean sartzen dauz bere idazlanean.Baina sarritan, bere sermoigintza moeta berarizkoorreri jagokon xalokeriarik, inozokeriarik agirikoe-naz, gauzak bein eta barriro esaten dauskuz, irakur-leak ume kokoloak bagintzaz lez.

2.4. Gaiak

Txomin Agirrek idatzitako elebarri au oiturazkoadan aldetik, bere gairik nagusiena euskal arrantza-leen, erri xeearen, bizitzea, ekanduak, bizikerak etagorabeerak azaltzea litzake. Berak dinoskun lez,inork ez dauz itsas barruetako arrantzaleen lanbidegarratzak eta ibilbide leinargiak bear izango leuke-zan beste aintzakotzat artzen. Berak, liburu onenbidez, bertan berak autortzen dauanez, arrantzaleak,itsastarrak eta itsasaldeko erri bateko seme-alabak,Jaungoikoagaz batera, jaso eta goraldu gura izandauz eta onetarako egin eban, geienbat, elebarri au(XXV atalean). Eurek ezagutuagoak, errukituagoaketa maitetuagoak izan daitezan sortutako KRESA-LA. Zalantza barik, bere erria ONDARROA (Arra-nondo) goratu guran.

Bizitzea, gorabeerak, ekandu orreek azaltzeko,batez be, bikote baten –Anjel-Mainasi– arteko mai-tasun-gorabeeren inguruan jazoten dan eta berakgaratu eragiten dauanaz baliatzen da. Eurek etaeuren ingurukoen artekoen artuemon eta gorabee-ren bitartez, arrantzaleen izakerea, oiturak, sinis-menak eta bizitzea azaltzen dira. Erri xeearen aldebeti.

Bere asmoetariko bat, bear bada, garantzitsuenaez bada, ezta gitxiagokoa be, erlijiotasunaren eredua

agertzea izan da, berau gai biurtzen dauala. Erlijiota-suna eta bere irakatsi moralaren bidez, didaktikaeran edo, irakurlearen gizabidea arteztzea eta sen-dotzea lortzeko asmotan lebilke. ONAREN eta TXA-RRAREN arteko auzia.

Aitagarri dan beste gai bat Euskalerria eta bereeskubide nazionalak aldeztea litzake. Argiro be argi-ro bere alde agertzen jakula.

Gaia euskerea bera da, bizkaierea, liburu au idaz-teko akiakula edo aiko-maikoa izatetik, idazpidetzatartuta igaroz, elburu izatera eta egi zertutzerainoburutz doa.

3.– IDAZTANKEREA ETA EGITUREA

3.l. Oiturazko giroa3.2. Azalpenak eta edeslea3.3. Egiturea3.4. Zeazpenak3.5. Alderaketak3.6. Barriztapenak3.7. Iperbolak3.8. Aurkajarpenak3.9. Kurtsiban idatzitakoak3.10. Aditza3.11. Joskerea3.12. Iztegia3.13. Alkarrizketak

3.1. Oiturazko giroa (kostunbrismoa)

Txomin Agirrek urteetan ikusitakoa, irakurrita-koa edo gogoratutakoa batu eta eratu egingo eban,ainbat zeazpen ber idazlanetan sailkatuta ekarrikoeuskuzala. Erri xeea, beartsua, beargina, apala izan-go da, batez be, gaitzat artuko dauana; ainbestezeaztasunez josita dagoan KRESALA liburua, oitu-ra edo ekanduzko, azken baten, etnografiazko altxorbiurtuz.

KRESALA, erromantizismoaren aurka eregi zanerrealismoaren azpimoeta dan oiturazko elebarriengiroan kokatu daikegu. Erromantizismoaren aurkaegin gura izan arren, beronen eragina be izango dauKRESALAK. Giro aren barruan kokatuta, bada,elburutzat artu leitekezan urrengo oneexek azpima-rratu geinkez:

1.– Irudimena albo batera itzita, errealitatea ara-katu eta zeaztu.

9

Page 12: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

2.—Oiturazko irudiak egin, ipuin eta kontaketakez erabili.

3.—Moral kutsua ezarri idazlanei.Abertzaletasunaren eraginez, baina, batzuetan

erromantizismoaren kutsua, sakona gainera, igartenjako KRESALARI.

3.2. Azalpenak eta edeslea

Oituren eta onuen azalpenez beterik dago idazla-na. Edeslearen esku artzea oso berezi eta garrantziaundikoa da atal guztietan. Azalpenak oso ugariakizanez gain, xeetasun asko emoten dauskuz idazleak,onetarako aurkajarpenak eta paralelismoak eurrezerabilten dauazala.

Edeslaren esku artzea olan adierazoko geunke:Batzuetan, irakurleari zuzenean berba eginez,oneri eritxia eskatuko baleutso lez.Besteetan, gauza edo arazo batzuei buruz bereeritxi zuzena emonez.Bein edo sarri, arizaleak erabilten dauz eurenagoez berba egiteko.Baina sarri askotan eta ugarien, edesleak berakegoerak eta jazokizunak zeatz-meatz adierazo-ten dauskuz.

Azalpenetan aditzak eta izenlagunak, ainbat bide-rrez edota berba esangurakideak alkarren artean ipi-niaren bitartez, alde batetik aberastasuna dakartsoidazlanari, beste aldetik, baina, batzuetan, aspergarribiurtzen da liburuaren irakurketea.

KRESALA oso ondo lotuta eta osotuta dagoanaargi dago, arizaleen eta jazokizun guztietan jarraipe-na ikusten dalako. Ezkuntzeak, idazlanean erabilita-ko idazkeran bere eragina itzi dauana be, argi be argidago.

3.4. Zeazpenak

Oso zeatzak. Batez be, tokien eta lagunen zeazpe-nak egiterakoan nabaritzen da. Idazlea itsastarra zalasalatuz.

3.5. Alderaketak

Oso ugariak dira liburuan zear, sarritan gauzakbarriz kontatzen dauazala. Geienetan gogai bat adie-razoteko erabiliak.

3.6. Barrizkapenak

Zeozer indartzeko erabilten dira. Geien geienagertzen dauazanak:

— Izenlagunak (bi edo iru biderrez).- Aditzak (infinitiboan, batez be).— Eritxi/gogai baten adierazpenak.Batzuetan, ainbeste barrizkapenek aspergarri biur-

tzen dau irakurketea.

3.3. Egiturea

Egituran, ariaren aldetik gogotan artuta, iru zatiaurkitu daikeguz, era logiko baten eratuta. Oso egi-tura tradizionala, betidanikoa da,

aurkezpena — korapilotzea — amaiereaegitureagaz bat datorrelako. Au da:

1.—Gai eta arizaleen aurkezpena, irakurlea ele-barriaren gaian girotuz. Asikera laburra.tesia.

2.—Arizaleen arteko gorabeerak eta era askotakojazokizunak azaltzen dira. Tesiaren garapena,luze, mila eredu eta adibidez egina.

3.—Ainbat arazo eta gorabeera izan ondoren,gauzak konpontzen dira, eta arizale nagusienezkontza zoriontsuagaz batera amaitutzatemon leiteke elebarria. Amaitzeko, labuar,ondorio antzeko jazokera barregarriren batedo beste.

3.7. Iperbolak

Ugari izan ez arren, oso geituak agertzen dirabeti.

3.8. Aurkajarpenak

Arizaleen artean agertzen dira, euren izakerakaurrez aurre jarteko. Au dala eta, liburuan zear nor-tzuk diran arizale ONAK eta TXARRAK argi be argilotzen da, MANIKEISMOARI bidea emonez.

3.9. Kurtsiban idatzitakoak

Erderakadak adierazoteko. Batez be, arizale txa-rrenak erabilten da idazkera moeta au. Batzuetan,aditzen laburpenak adierazoteko be.

10

Page 13: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

3.10. Aditza

Danetariko aditzak erabilten dauz. Oso aberatsada erabilera au:

Leen aldia-irugarren pertsonea: azalpenetanerabilten dau.Beste aldi eta pertsona guztiak: alkarrizkete-tan.ITANOA: berak itzaurrean autortzen dausku-nez, Ondarroan aspaldian galduta dagoala eta,orregaitik ZUKAZ idazten dau, elebarria errea-lagoa, jatorragoa egiteko.Berorika: begirunezko alkarrizketetan.

Idazleak alantxe eginez, edertasuna eta aberasta-suna damotso idatziari, aditzak daukazan aalmenguztiak erabiliz.

3.11. Joskerea

Oso ona da, gorengo mailakoa. Jatorra eta zuze-na, berezko dotoretasun, erreztasun eta naturaltasu-nez erabilia. Esaldiak, batzuetan, oso luzeak diranarren, joskera arauak ederto baten beteten aaleginduzan Txomin Agirre. Berezkotasuna dario elebarrianerabilitako joskerari, bada. Ondo jagoten eban izke-rea eta berba ta esakeren garbitasun eta jatortasunazoso arduratuta ibilten zan. Larramendiren eraginaagiri agirian dago sarritan. Erriko berbetea, erriizkerearen arimea ederto be ederto jaso ta bertakotueban Txomin Agirrek. Euskera garbia, errikoia etabizia.

Arlo onetan maisuen maisua dogu, izkuntzearenbere menperatasunean.

3.12. Iztegia

Liburuan geien nabaritzen dan aberastasuna da.Bere iztegia, berba, esakera eta adierazpideetanguztiz aberatsa eta abegi aundiz landua da. Libu-ruan ez da berba asmaturik igarten, aranatarrengirokoa izan arren. Batzuetan, baina, Larramendikburututako berba asmaturen bat edo beste erabiliebazan.

Gogaiak ta adierazoteko euskereak berrez dauka-zan beste aalmenez baliatu zan idazlea.

Itsastarren arloetako iztegi bereziki aberatsaklagunduta, itsastarren giroa zeaztasun eta trebetasunguztiez dakarsku.

Berak be, badaezpadan edo, irakurleak ezagutu ezeikeazan berben iztegi laburra geitu eban.

3.13. Alkarrizketak

Itsaldeko errien bizibidea ondo be ondo ezagu-tuz, berau libururatzerakoan ez eban orrenbesteburuauste undirik izan, mundu ori maisukiro ispila-tuz.

KRESALARI, indarra, bizitasuna, jatortasuna,gatza ta piperra, azken baten, dariozala esateandanok bat gatoz. KRESALA idazlana bera, bizia,benetakoa edo egiazkoa eta garratza dalako zatiaskotan. Txomin Agirrek, eguneroko gorabeeretatikartutako irudi bizien alkarrizketak, eguneroko bizitzaarrunta, berak ikusi eta sentitu ebazan lez, ain zuzen,libururatzea ondo bai ondo jaretsi eban. Alkarrizketabatzuk grabatuta balegoz lez dagoz idatzita, berakitsasertzeko bere erria dan Ondarroan sarri askotanentzungo ebazanaren argibidetzat.

4.— ARIZALEAK

4.1. Guztien izenak eta bakotxaren eginkizun ele-barriaren barruan

4.2. Garrantzizko arizaleen ezaugarriak eta eurekagertzen dabezan eredu nagusiak.

4.3. Arizaleak zeazteko erabilitako baliabideak.4.4. Arizaleak, mezu ideologikoa agertzeko bidea.

—Ideologiaren azalpena.—Moralismoa.—Didaktikotasuna.

4. ARIZALEAK/JARDULEAK

Arizale nagusiez gain, bigarren mailakoek bebadauke joko aundia. Danoi bizitasuna eta idealis-moa dariezala. Batzuk, bizi biziak argiro dirala, Brixeta Tramana, esaterako, euren arteko alkarrizketenbitartez errealitatearen ispilu biurtzen dira, Ondarro-ako portuko giroa ezin obeto jasoz. Orokorrean,danak naiko lauak dirala esan geinke.

Arizale txarren eta onen banaketa argi argia libu-ruan zear izanda, MANIKEISMO nabaria agirianlotzen da. TXARRAK, erdaldun edo sasi-euskaldu-nak, ez lar kristauak eta Euskalerria eta euskereagitxiesten dabenak. ONAK, ostera, euskalzale,kristau on eta abertzaleak, idazlearen agoa (XII ata-lean).

11

Page 14: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

4.1. Guztien izenak eta bakotxaren eginkizunaelebarriaren barruan

Mainasi: Leenengo jarduletariko bat da, aintzin-daria, elebarriaren bilbe edo arijokoa bera eta beremaitearen inguruan garatzen dau egileak. Alaba,andra eta ama onaren, emakume zintzo eta garbiareneredua.

Anjel: Onen maitale, leenengo eragiletariko bestebat da, aintzindaria. Onen eginkizuna seme eta gero,senar eta aita onaren, gizontasunaren eredua da.

Indianoa: Leenengo arizaletariko bat da. Bere jar-duerea aaundiki doilor, arrengurabakoarena da. Beregizabidean Anjelen aurrez-aurrekaria da. Mainasirenbiotza, ondorio on barik, jaresten aalegintzen dana.Gaizkilearen irudi biurtzen da.

Antoni: Leenengo arigiletariko beste bat da. Berebetekizuna Anjelen andragaiarena da. Baina, baiemaztegai egoki ez danarena, aundikia, arroputza,andigurakoa eta gangarra danarena baino. Andratxarraren irudi-eredua. Mainasiren aurrezkaria.

Txanogorri: Bigarren mailako arizalea. Mainasi-ren aita, Indianoagazko, andigurearen-andiguraz,Mainasiren ezkontzea konpontzeko guran dabilena,gero, baina, damututa berak egindako urratsetanatzera egingo dauana. Aita burubakoaren irudia.

Sardinzaar eta Tomasa Andia: Anjelen gurasoakdira. Semearenzat emaztea aukeratzen dabe, Antoni,egokia ez dana. Bigarren mailako arizaleak dira.Errian auteskundeak dirala eta, Antonigazko semea-ren ezkontzea bertan beera izten dabenak. Anjelekgeroago, itsasoan, aita erioaren atzaparretatik onikatarako dau.

Josepa: Mainasiren lagun mina. Leenengo maila-ko arizalea, joko aundirik izan ez arren. Mainasiridanetan laguntzen dautso eta bera izango da Maina-siren zorionaren ate eta mezulari.

Artohero: Joseparen ezkongaia eta gero, senarra.Mainasi eta Anjelen laguna. Berau irugarren maila-ko arizalea dogu.

Mari Errota eta Matxin Koipe: Antoniren gurasoaundikiak eta andigurakoak. Euren arropuzkeriakgalduko dau eurek eratutako Anjelegazko Mainasi-ren ezkontza. Aundikien alde dagoz beti. Irugarrenmailako arizaleak.

Tramana eta Brix: Erriko astodunak edo arrainsaltzaileak. Biraoak parra-parra botatekoak, beraz,miin gaiztokoak, beti euren artean irainka, mokokaeta agirika egiten dabenak. Erriaren abotsa dirudieeta berau ordezkatzen dabe. Bigarren eta irugarrenarteko mailako arizaleak.

Kitolis: Itsasgizona, arrantzalea, irugarren maila-

ko jardulea elebarri onetan. Baina egileak berari osoatal berezia (XI atala) eskeintzen dautso. Bertan,Kitolisek itsasoan bere semea galtzean nozitzendauan ondiko garratza biziro eta sainez edestendausku.

Peru eta Mikol: Itsasgizonak, irugarren maila-koak. Kitolisen jazokerearen baino leenagoko eurenarteko eztabaidea sarrera antzera edo egiten dabe-nak.

Bedar txarrak: Izkiloduna, Bilboko oial saltzai-lea, itsasontzi agintaria, Indiano bera eta lantegikonagusia. Guzti oneek txarra eta txarkeriearen eredudoguz, erria eta erritarren aurkako aundiki bizi-biziak. Indianoa izan ezik irugarren mailako ariza-leak doguz.

Itsasgizona: Irugarren mailako arizalea dogu,bedar, txarren aurkaria. Euskaldunen eta erlijioarenaldezle sutsua.

Bilboko etxekoandrea: Irugarren mailako arizalea,Mainasiz, onen atsekabean, errukitu eta berari, zen-tzunezko onuen bidez, laguntzen aalegintzen dana.

4.2. Garrantzizko arizaleen ezaugarriak etaeurek agertzen dabezan eredu nagusiak

Arizalerik garrantzitsuenak, danak eredu nagusiakdira-arketipoak. Onak diranak, oso onak izango dira(Anjel, Mainasi,...) eta txarrak diranak, bada, osotxarrak (Indianoa, Antoni,...). Arizaleak, onak izate-ko, leen aitatutako iru baldintza nagusiak, au da:

– Kristautasuna.– Euskalzaletasuna.– Abertzaletasuna.

bete bear dabez. EUSKALDUN-SINISTEDUN biko-tea egiztatuz. Txarrek, ostera, ez dabe iru baldintzo-tatik bat be beteko, MANIKEISMOARI bidea emo-nez.

Mainasi: Maratza, garbia, otzana, zerutik jatsitakoaingerua, eztia baino eztiagoa, biotz aundikoa, ongi-lea, etxekoia eta eleizkoa. Oso ona izatearen eredunagusia.

Anjel: Mutil langilea, gurasoenganako begiruneaundia dauana, euskaldun zintzoa, kristau ona. Osoona izatearen eredu nagusia.

Indianoa: Euskera gaiztoa darabilana, aberatsa etadiruzalea, doilorra. Oso gizaki txarra izatearen, gizo-nezkoaren, eredu nagusia azaltzen dausku.

Antoni: Arroa, diruduna, andigurakoa, gangarra.Oso txarra izatearen, emakumezkoaren, eredu nagu-sia jagoko.

Txanogorri: Diruaren menpeko, bere alabearen

12

Page 15: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

zoriontasuna dukat baten truke saltzeko gertu lego-kena, aita buruarina, andigureak lipar batez itsututadaukana, baina eleizkoia eta norberaren errua eza-gutu eta onartzen dakiana, barriz. Jakituna izanbarik, siniste onekoa eta biotz zintzoaren jaubeadogu. Aita apal, beartsu, buruarin eta bere akatsaketa utsak ezagutzen dakizanaren eredu nagusiadagerku.

Tramana eta Brix: Langileak, biotz onekoak,alkarren areiorik gogorrenak, eztena baino miin zolita zorrotzagokoak, berba eta miin gaiztokoak, betiburruketan diarduenak, agirikariak, baina biotzean,sakonean biotz onekoak, eriraren aldekoak. Danakbananduta dagozanean, eurok ostera, alkartuta, batu-ta. Erriaren abotsaren eredu agertzen jakuz.

Itsasgi:ona: Bekoki baltz samarrekoa, itz latzekoabatzuetan, biotzean daukan guztia errez kanporabotaten dakiana. Oso arima leinargi eta onekoa,zuzengekeriearen aurka sendo egiten dakiana. Erria-ren aldezle sutsuaren (egilea bera) lekua edo eredunagusikoa da.

4.3. Arizaleok zeazteko erabilitako baliabideak

Geienak era zeatz-meatz baten bitartez adierazo-ten dauskuz egileak. Are zeatzago Mainasi etaAnjel, arizalerik garrantzitsuenak, onek elebarriarenoinarria diralako eta jarraitu bearreko litzakezangizaki eredu bizi-biziak. Arizaleen izakerak geiagosakontzen dauz euren kanpoko itxurak baino, oneta-rako izenlagunak eurrez darabilzala egileak, ugarita-sun au batzuetan aspergarri izan arren. Izenlagunakizakerak eta kanpoko itxurak zeatz-meatz azaltzekoguztiz berebiziko dirala, Txomin Agirrek onetanondamugarria diran trebetasuna besteko maisutasunaagertzen dauz.

4.4. Arizaleak, mezu ideologikoa agertzeko bidea

Arizaleen ideologiaren aldetik elebarriaren osagainagusiak oneexek izango litzakez:

– Ideologiaren azalpena.- Moralismoa.– Didaktikotasuna.Arizaleak osagai oneek agertuko dabez. Arizaleak

naiko arketipoak izankeran, oso onak ala oso txarrakizango dira. Pentsakera baten edo bestearen ezauga-rri nagusi biurtzen dira.

Anjel-Mainasi bikotea ona izatearen benetakoardatz nagusia da elebarrian zear, beste edozein ari-

zaleren onespena edo gaitzespenaren erizpidea izan-go dalako. Arizale baten jarduera eta pentsakereaAnjel-Mainasi bikotearenakaz bat badatoz, arizaleori ONA izango da eta TXARRA, ostera, bardintasunori beteten ez bada. Azken baten, eurak dira elebarrionen oinarria eta jarraitu bearko geunken gizaki ere-dua.

Edesleak ez dautse arizaleei eurak euretara joka-tzeko askatasunik emoten, egilea orojakilea izatean,gauza guztien, ona ta txarren gainetik dagoalakoedo. Arizaleak zer pentsatzen daben badaki, zer jazo,jazoten jaken dakian lez. Ez dauke pentsamendusakon edo nortasun korapilotsurik eta txontxongilobatzuk izango baliatzaz lez darabilz, bere mezu ideo-logikoak euren bitartez, berba leun eta artezaz, ira-kurleak bereganatu daiazan. ldazleak berak, ariza-leen agoetatik berba, eztabaidak eta alkarrizketakerabilten dauazala, sermoiak egin eta mezuak eldueragiten dauskuz. Beste batzuetan, barriz, egileakberak era artezean, aurpegira aurrez-aurre egitendausku berba, leun-leunkiro baina argi ta garbiro,eritxiak eta moral aolkuak emonez.

Liburuaren azkenean, edesleak arizaleakaz berbaegingo dau, irakurleari jazotakoaren barri emoteko.

5.– AZKEN ERITXIA

Aurrean esandako eta idatzitakoari zer gitxi geituleitekio. Geitzekotan, bear bada, Txomin Agirrekdarabilan euskera eredua. Nire ustez, bizkaiera batubarri dalako orren, BIZKAIERA LITERARIO orrenoinarri-zutabea leitekena. Berari joskera eta aditz-jokoen aldetik alango kideko-alkartasuna susmatzenjako, eredu sendoa, ondo oinarritu eta tinkotua, ber-ba batez esateko. Bere itzlauaren merezimendua ezdago iztegian, berak gauzak edesteko daukan eranbaino. Erri euskerea ezagutzeko bear-bearezkoadogu KRESALA. Bertan idatzitako alkarrizketabizi, jatorrek euskaldun kutsu utsa damotsoe idazla-nari. Erriak darabilan berbetea, erriko izketearenarimea gorengo mailako maitasunez jaso ta bertara-tu eban Txominek. Dariozan jatortasun eta freskota-sun orreek, errikoitasunaren ezaugarririk bikainenakdira. Adierazgarritasuna dariola, esan geinke. Nireeritxiz, elebarri au balio aundi-aundikoa da, batezbe, euskera eredu onean idatzi, irakurri, berbaegin... bizi gura dogunontzako. Euskera ederra, esa-kera jatorrak,... maisutasunez atonduta, berak idorogura izan eban erriko izkera landua eta dotoreajaresten duala.

13

Page 16: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

Zer esanik be, iztegian erakusten dauan maisuta-suna, aberastasuna eta berba bakotxa bere leku ego-kian kokatzeko eta erabilteko erreztasuna, joritasu-na, garbitasuna, argitasuna ta zeaztasuna erakustendauazanak. Ondarroako tokian-tokiko berbez jositadago KRESALA. Iztegiaren aldetik arazorik aundienbakarra izan leiteke elebari au ulertzeko, baina ozto-po baino geiago, aberasgarria da. Berbak ardurazaukeratzen dauz. Euskeraz garbitasuna dau gogoko,baina berba asmatu barririk erabilateko ez da lagun,noiz edo noiz Larramendiren bidea artu arren. Erde-rakadak erabiltetik igeska dabil, euskerearen osinsakonetik euskal jatorrizko berba zaar-barriak bizita-sunera azaleratuz dakarzala. Aor bada, beste euskal-kietatik, gipuzkeratik batez be, ondo artutako berbamoltzoa. Euskerea, aspaldiotan galdutako duintasu-naz, onen iturburuetara joaz, jantzi gura daualakoandago. Euskera errikoi eta aberatsa garatuz, izkerea-ren ontasunari egundoko garrantzia emon gura dau-tso, gogorengo mailara jasoteko asmotan. bizkaie-razko eredu ezin obea dogu KRESALA. bizkaiereabear dan lez aztertu, ulertu, ikasi egin eta maitatubizkaieraz bizi gura dabenentzako irakurgai garran-tzi aundikoa, gomendagarria eta naitaezkoa, itziezi-nezkoa.

Txandaka, aldizka, arteka, elebarria atalka aldiz-kari baterako idatzita balego lez agertzen jaku. Edobeintzat, ori susmatzen jako. Alantxe izanik.

Itsasertzeko kresal sundea igarten jako TxominAgirreren KRESALARI. Ondarroako arteragokogizaldiko azken urteetako oiturak, ekandu bizi-biziak eta bizimoduaren barri damosku, bere errikobizimoduaren argazkia egiten dauala. Berak ondo beondo ezagutzen eban itsastarren bizibide arrigarria,gogorra, latza, neketsua, beti itsasoagaz burrukan,makina bat bider itsasoan ondamena aurkitzen ebela.Arrantzaleen oiturak, jazokerak eta inguruak zeaztenbardinge dogu Txomin Agirre, beti erri xeearen aldeegiten dauala, eta au berau artzen dau KRESALAsortzeko oinarritzat. Berak, une ilezkor areek jasogura izan ebazan, arrantzaleen ooretan.

Une goxoak, barregarriak, didaktikoak badaukazbe, laztasunek edo une garratzek be bere lekua dabeizan, XI atalean esate baterako, KITOLIS atala unki-garria dan orretan, sentibera danari negar malkoakisuri azoteko bestekoan.

Ardura aunditan ibili zana igarri-igarrian dago.Bere ume au dan KRESALA sortzeko, itsasoko ba-gen antzeko ugain urtsu bizi sakonek itsasazalaorraztu daroen eran, kontu aundiz, eztitasunik gozo-enaz, maitasun bikain bereziaz egiten aalegin aun-diak egin ebazana, argi ta garbi dagerku. Bere jakitu-

ri ta eskurik onena zeregin oneri eskeini eutsozan.Biotzaren ondo-ondotik urten eragindako umerikkutunena ebana, guzurrik esan barik, baieztatu gein-ke eta. Bere bizitzearen laburpena izan leitekena,edo berak, bere bizitzeak zer izan bearko eukeangura izan eukeana.

KRESALA, elebarri au, niretzako guztiz liluraga-rria izan da eta barriro irakurriko dodala berba emo-ten dautsuet.

6.- BIBLIOGRAFIA

- KRESALA - Txomin Agirre - 1986ko argitalpe-na. Labairu Ikastegiak SUTONDOAN bildumanargitaratua. Jon Arretxe ta Miren Alberdik eratua.

– KRESALA - Txomin Agirre - 1967ko argitalpe-na. Arantzazuko Frantzizkotar Argitaldariak argi-taratua. Luis Billasantek eratua.

- KRESALA - Txomin Agirre - 1988ko argiltape-na. Euskal Editoreen Elkarteak KLASIKOAK bil-duman argitaratua. Jon Arretxek eratua.

- BIZKAIKO EUSKAL IDAZLEAK - Mikel Zara-te - 1970eko argitalpena. Derioko SeminariokoIkasetxeak argitaratua.

– LITERATURA 11 - Alkarlanean - 1985eko argi-talpena. Labairu Ikastegiak argitaratua.

– LITERATURA II - Alkarlanean - 1986ko argital-pena. Labairu Ikastegiak argitaratua.

Iniaki MARTIARTU

14

Page 17: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKAL ASTEA

Prieto Urrutia'tar Iñaki'ri"KRESALA"ren AZTERKETA'n

Arrain eder bat itxas barruansartzen dan giro antzera,euskal parnason aurkitu zendunatsedenezko arnasa;igeri doa arrain zuriaitxas zabala zearka,ugerka doa zure gogoaeuskeraren biotzera.

Txomin Agirrek agertu zitunitxaso edertasunak,zuk atsegiñez, jaso dituzugizon aren itxas garrak;itxasoaren eder guztiairuntzi dau idazkortzak,jakintsu aren irakatsiakgorde euskal entzuleak.

Paulin

B IZKAITARRAIBIZKAIERAZ

ATZO AMAITU ZAN EUSKERAZALEAKALKARTEAREN BILBOKO EUSKAL

ASTEA

EuskerazaleakBILBO. Atzo amaitu zan Euskerazaleak

Alkartea'k antolatutako Euskal Astea. Egunerolez, Zubiri'tar Iñaki Alkartearen Lendakariakegin eban izlarien aurkezpena: Prieto ta Urru-tia'tar Iñaki, asmatzaillea edo injenieru gazteadogu. Bilbao'tarra jaoitzaz eta aspaldiko urtee-tan idazlea. Bere idazlanak Egunkarian eta Zeraldizkariak agertzen dira eta bere euskal-zaleta-sunaren ezaugarri lez, bere Ikasketaren azkene-ko egitasmoa euskeraz agertu ebala esan ebanZubiri'k. Bear ba'da lanengoetarikoa izango zanolako idazki bat euskeraz aurkeztean.

Bere gaia ondo mugatua ta zeaztua izan zan:Txomin Agirre'ren Kresala elebarria.

Liburu ori Bizkai'ko elerti edo literaturareneredu lez agertu eban izlariak, eta liburuari egineutson azterketa edo emon eban iruzkiña sakonata zeatza izan zan.

Alkar-izketa izan eta Paulin'en bertsoak en-tzun ondoren amaitutzat geratu zan aurtengoEuskal Astea.

Zubiri Alkartearen lendakariak eskerrik bero-ena agertu eutsen izlariari, Euskal-Astera etorridiranai, bioz zabalaz euren etxea itzi dauskuenLekaide Eskolapiotarrai eta Euskal Aste auospatzeko laguntza emon daben Bizkai'koAldundiari ta Bilbao'ko Udal-Batzari. Eskertze-koa da baita DEIA'k eta Bizkai-Irratiak zabal-kundetarako emon daben laguntza.

DEIA 94-11-18

IRAKURLEAI OARRA

ZER aldizkariak eta EUSKERAZALEAK ALKARTEA'k ba-dauke Bilbao inguruan urteko arpidetza eskuratze-ko erea. Etxerik etxe joaten da kobratzaillea. Baiña gauzea ez da ain erreza errietan. Orregaitik eskari au egiten dau-tzuegu: Bialdu eiguzue txartel edo txeke bat. EUSKERAZALEAK ALKARTEA'ren izena ipiñi ta 2.000 pezeta di-rala idatzita. Txartel ori sartu karta-azal baten eta gaiñean zuzenbidea ipiñi: EUSKERAZALEAK ALKARTEA.

Colón de Larreategi, 14, 2°, eskoia. 48001 BILBAO.Eskerrik asko urtero zintzo-zintzo ordaintzen dozuen guztioi.

15

Page 18: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

IKASTEN

EUSKALDUN BARRIENTZAT

Fermin'ek itaundu dautso Purita'ri ea nor dan beregizon kutuna, eta berak "laberinto" onegaz erantzundautso.

Zuk, izki bakoitza bere lekuan ondo ipinten badozu,erantzungo dautsozu Fermini.

Badakizu nortzukmargoztu ebezanIaukionek?

Qssitatd -zanbzr laA - g

TUiA up op.znuoa-T - d

®U GsoCoNDA

® EL. CoAJb DcagUE

Df OLVAR£S

•4

15 14 (;','1•18

•12 •13 20 1921.22

.3 .23

. 0

l tf

27•292g •30

25. 3 4 •3135 . 33.•32

36' *4344•

Lotu zenbaki onek, eta marrazkibat, agertuko jatzu.

4238 7 •4l• •46

39 4 2 •47 ,

2 .45

KARMELE

16

Page 19: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKO MIXIOLARIAK

BALENDIN URIARTE

BERMEO

Itxas ertzean tinko ta ernaidago Bermeo erria,Kantauri itxaso zabal guztianarraintzan beti nausia.Itxas zelaian erakutsi daubenetan fede bidea,Euskal errian Bermeo izan dagure kaia ta atea.

ERRI OSPATSUAK

Badira mundu ontan izen aundiko erriak. Gure ar-tean Bermeo da bat. Nundik sortzen da errien entzuteona? Seme alaba jator ta bikaiñengandik. Emen egoki-ro esan daikegu Sirak Liburuagaz: "Goratu daiguzanospatsu izan diran gizonak; euren errietan artez aginduebenak; gizon ospatsuak euren eginkariakaitik; onula-riak euren zuurtasunagaitik; profetak euren profetadoaiagaitik; errietako nagusiak euren begi zorrotzagai-tik; buruzagiak, euren zorroztasunagaitik; pentsalarijakintsuak euren idaz-lanakaitik; olerkariak eta eresiakidatzi ebezanak " .

Bermeo erriak beti izan eta emon ditu seme-alabaargi ta bikaiñak, lurbira guztian bere izena gorengomaillan jarri dabenak. Orra or Alonso Erzilla Zuñiga,eta beragaz batera, eta bere moduan, gizadi osoan aipa-garri izan diran itxas-gizon trebeak, lege-gizon txitargiak, mixiolari santu ta gartsuak, eliz-gizon agurga-rriak.

BALENDIN URIARTE

Balendin Uriarte, franzizkotar mixiolaria, Bermeo'njaioa dogu (1892) Peru'ko kondairan bere izena aintzatartua dago. Zergaitik? Bere mixio jokabide guztietanerrien aurrerapenaren alde alegindu zalako.

Luzeegi joko genduke bere bizitza osoaren barriemoten asi ezkero. Oker bildurrik barik esan geinkeaita Balendin Peru'ko mixioetan aspertu barik ibillizala, erririk erri, Kristo'ren Barri Ona eta erri guztienaurrerapena biotz barruetaraño eroaten.

Biotz ederraren jabea zan, eta barrua sutan dagoa-nean, garra berez agertzen da. Egia esateko errialdeonetan badago zeri ekiñ eta nori mesedeak egiñ. Jauna-ren maitasunak eraginda, biotz-gunez, maitasun osozeta gogo betez jokatuko dau gizaseme guztien alde.

Noiz etorri zan Peru'ko mixioetara? 1925'garrenurtean. Gaztetatik sortu zan bere biotz bigunean mixio-lari izateko grazia ta Jaunaren deia, eta franzizkotarrenartean eliz-ikasteak egiñik abadetu egin zan (1920).

Gure artean esaten oi da: "bazterretik bazterrera...eta mundu zabalera". Bai, makiña bat euskaldunek,emengo bazterrak utzita, mundu zabalera egoak astin-du ditue. Eta ondo eta onerako astindu be, euren izateata izakerea, euren gaitasunak eta ekiñ-bideak, eurensinismena ta egin-gaitasuna gora ta gora jasoteko, baitabe gizadia argitzeko.

Aita Balendin ' ek Peru ' ra etorririk, lenengo jardu-naldiak Ocopa, Andamarca, Pampahermosa, Satipo taPuerto Ocopa errietan izan zituan. Geroago baten basa-erreka zear, baso sakonetara sartu zan. Emengo lagu-nen artean zer ikusten dau? Sinismen bakoak bañogeiago, nortasun bakoak dirala. Zer egiñ?

Egizko Kristau bidea artzeko, giza-bidea burutanartu bear da. Auxe izango da aita Balendin'en jokabideargi ta zintzoa.

Peru'ko agintariak aita Balendin'en mixio-lanakaintzakotzat artu ebezan, batez be, ekiñaldi onexegai-tik: Pucalpa izeneko erri kaxkar ta bazter baten mixio-etxea egiñ, emengo biztanleai biotz ta kemen barriaemon, ikastetxeak eraiki, basetxetik basetxera ibilli,Kristau fedea ta giza-bidea barne muiñetaraño sartu,auzo-lanak, alkar-lanak, eta erri-lanak egiten, erakus-ten eta eragiten saiatu.

Gaur egun Pucalpa uri aundi, oparotsua eta aberatsada. Bere oñarriak euskaldun seme baten izerdiaz mur-gilduta dagoz.

Ez izerdiaz bakarrik. Areago ainbeste ta ainbesteneke-miñakin eta ezbearrakin. Bere leloa auxe izanzan: "Sekulan ez parkatu zeure buruari, besteari beti".

Bere mixio lanari buruz idaz-lan eder ta mamin-tsuak idatzi ebazan aldizkarietan. Lima uriburuan ilzan 74 urtekin (1967).

Bermeo'ko seme leial, argi ta santu oni omenikberoena.

Uriguen'tar Zenon

Page 20: EUSKALDUNAkristautasuna sakon-zakoneraiño sartuta dagoz gure Erriko kulturan. Eta gure erritar askok eta askok era miragarrian bizi izan dabe fede experientzia ori. Egia esan, arrituta

EUSKERAZALEAK

Colón de Larreategi, 14 - 2.º dcha.48001 BILBAO

Akelarre. Nestor Basterretxea

BAT GATOZ EUSKAL KULTUREAGAZErakundearen konpromezutzat

artuten dogu, geure erri onenarimeagaz bat egitea. Orrexegaitiklagunduten deutsegu gogo osoz,geure nortasun berezia indartutendeuskuen kultur adierazpenai.

Eta aparteko arreta imintendeutsagu, kultur adierazpenenartean, gure ezaugarririk gorenadan euskerearen garapenari.

EZ DAGO GEIAGO ESKINTZEN DAUANIK

BBKBilbao Bizkaia Kutxa

200 pezeta Depósito Legal: BI-1452-85FLASH COMPOSITION, S.L. - BILBAO