KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da...

16
KONTXA 2010 Bizkairako bidean da 07 Erreportajea Entrenatzaileen erdiak, Oriokoak 08 Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14 Elkarrizketa Jose Ramon Mendizabal berria Larunbata, 2010eko irailaren 11 Testuak: Aitor Manterola Kaikuk egin zuen denbora onena lehen igandean, baina gainean dauka Urdaibai, segundo pasatxora. Besteak urrunago daude. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Transcript of KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da...

Page 1: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

KONTXA2010

Bizkairako bidean da

07 Erreportajea Entrenatzaileen erdiak, Oriokoak08 Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola14 Elkarrizketa Jose Ramon Mendizabal

berriaLarunbata, 2010eko irailaren 11Testuak: Aitor Manterola

Kaikuk egin zuen denbora onena lehen igandean, baina gainean dauka Urdaibai, segundo pasatxora. Besteak urrunago daude. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Page 2: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

Kaiku eta Urdaibai. Segundoa eta berrogeita bi ehunen.Itsasoaren baldintzak txarrak ez badira, Bizkaian izangoda aurten Kontxako Bandera. San Juanek eta Oriokosatuko dute ohorezko txanda.

Kontxako Banderarenlehen igandea buka-tu ondoren, trainerubatek besteei aldehandia ateratzen

dienean, trapua eusten duenmakila traineru horren herriandagoela esan ohi da. Aurtengoan,

ezin da halakorik esan, ezin dazehaztu makila zein herritandagoen, baina ziurta daiteke zeinherrialdetan den. Bizkaian dago,itsasoak gaiztakeria handirikegin ezean, Kaikuk edo Urdai-baik irabaziko duela trapu prezia-tua. Lehen jardunaldiak ez bai-

tzuen ezer erabaki bien artekoborrokan: segundoa eta berrogei-ta bi ehunen besterik ez Sestao-koen alde.

Bizkairako bidea hartu zuenbanderak. Lehendik ere ibilia dabide horietan barrena, eta Sesta-oko herriaren sarrera ondo eza-

gutzen du, bost alditan izanbaita han. Bide zaharra du hori.Baina Bermeon ez da inoiz egon,ez dute inoiz bertara eraman, etaaurten du aukera paregabeabide berria ezagutzeko. Eramanegin behar.

Aurreko igandeko estropadakagerian utzi zuen Kaiku galakti-koari aurkari sendoa atera zaio-la herrialde berean. Elkarrenparean aritu ez arren, sekulakolehia izan zuten. Kaikuk hasi etabuka menderatu zuen aurrene-ko txanda. Urdaibaik bestehorrenbeste egin zuen gero. Bien

denboretan alderik ez dagoelaikusi zen. Biek estropada ederraegin zuten, eta Urdaibai Kaiku-ren parera heldu dela ondorioz-tatu behar da.

Biharko estropadak handia iza-teko itxura guztia dauka. Elkarre-kin lehiatuko dira bi bizkaitarrak,parez pare. Banderaz gain, bestebi kontu ere jokoan daude: bate-tik, Kaiku galaktikoa gainditukoduenik baden, eta, bestetik, he-rrialdeko nagusia izateko borro-ka. Uretako lehiak argituko dituzalantzak.

Ohorezko txandan, San Juaneta Orio izango dituzte. Bi aldar-te ezberdinekin. Pasaitarrekbeste estropada ikusgarri bategin zuen aurreko igandean.Oriotarren aldetik gehiago espe-ro zen, eta ozta-ozta sartu zentxanda nagusian. Hamar segun-do jan behar dizkio Kaikuri SanJuanek, eta zortzi Urdaibairi.Itsasoaren baldintzak onak badi-ra, kostako zaie joan zen igande-ko lana baino hobea egitea.Ezaugarri horiekin, hirugarrenpostua lotzea erronka politadute. Zortzi segundora duteOrio. Kontxako erregeek nahikodute tarte hori jan, baina ezin-bestekoa izango dute joan zenigandean baino gehiago ibiltzea.Oraingoz, oriotarren borrokalehen txandakoekin dago.

Pedreña, Astillero eta Honda-rribia gainean dauzka. Bi espai-niarrei ez die bi segundo bainogehiago ateratzen, eta herrialdekidea ia laura du. Txanda ezber-dinean ariko badira ere, lehiaestua dago lauren artean. Zer esa-nik, aurreneko txanda horretakohiruen artean. Hiru segundoandaude Pedreña, Astillero etaHondarribia. Ez da aldea; bande-ra lortzeko borroka urruti baduteere, beraien arteko lehia badanahiko pizgarri lanean bikain ari-tzeko.

Zortzigarren trainerua,Donostiarra, beste borroka bate-an da. Igandean lan txukunaegin zuen, eta berriz horixe duhelburutzat.

Bide zaharretik edo berritik

Kaikuko arraunlari Iñaki Errasti, nekeak jota, aurreko igandeko estropada bukatu berritan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

02 Kontxa 2010Lehen igandeaberria • 2010eko irailaren 11, larunbata

Page 3: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

Bandera datutan Kontxa 2010 032010eko irailaren 11, larunbata •berria

LEHEN JARDUNALDIA BIGARREN JARDUNALDIA

Orio

Pasai San Pedro

Donostia

Hondarribia

Pasai Donibane

Kaiku

Pedreña

Castro

Santurtzi

Garaipenak31

13

12

9

8

5

4

4

3

Kaiku

Castro

Orio

Castro

Hondarribia

Astillero

Astillero

Castro

Castro

Orio

Pasai Donibane

Orio

Orio

Orio

Donibaneko

Pasai San Pedro

Pasai San Pedro

Orio

Pasai San Pedro

Pasai Donibane

Pasai San Pedro

Pasai Donibane

Zumaia

Pasai Donibane

Santurtzi

Zumaia

Orio

Kaiku

Kaiku

Kaiku

Santurtzi

Kaiku

Irabazleak2009

2008

2007

2006

2005

2004

2003

2002

2001

2000

1999

1998

1997

1996

1995

1994

1993

1992

1991

1990

1989

1988

1987

1986

1985

1984

1983

1982

1981

1980

1979

1978

Denbora/aldea

19.12,66

1,42ra

7,98ra

18,24ra

18,52ra

20,24ra

22,10era

1.07,86ra

Kaiku

Urdaibai

San Juan

Orio

Pedreña

Astillero

Hondarribia

Donostiarra

Denbora/aldea

Kaiku

Castro

Orio

Castro

Astillero

Astillero

Astillero

Castro

Orio

aldea

5,44

18,80

11,20

6,52

2,00

19,22

25,31

22,68

7,99

Lehena Bigarrena

Castro

Urdaibai

Urdaibai

Astillero

Castro

Urdaibai

Mecos

Urdaibai

Tiran

2009

2008

2007

2006

2005

2004

2003

2002

2001

Kaiku

Orio

Orio

Castro

Hondarribia

Astillero

Astillero

Castro

Castro

aldea

17,00

4,36

11,60

4,04

26,58

39,34

33,00

1,00

16,00

Lehena Bigarrena

Castro

Castro

Urdaibai

Astillero

Orio

Urdaibai

Orio

Urdaibai

Orio

2009

2008

2007

2006

2005

2004

2003

2002

2001

Asier Zurinaga

Oscar Gomez

Iker Pascual

Gentza Zubiri

Iñaki Errasti

Aitzol Arrizabalaga

Oscar Andres Medina

Benito San Martin

Angel M. Rodriguez

Leandro Salvagno

Jose Luciano Prego

Federico Steindl

Javier Perez

Miguel Angel Ruiz

Entr.: Jose Luis KortaLehen.: Jose Manuel Monje

Kaiku

Juan Mari Lujanbio

Unai Luzuriaga

David Iglesias

Iñaki Andonegi

Gorka Ibarluzea

Imanol Cascante

Ekain Iriarte

Aitor Aranegi

Jon Kintana

Miguel Enriquez

Igor Palenzuela

Mikel Kortadi

Patxi Olabe

Ibai Sistiaga

Entr.: Jose Ramon MendizabalLehen.: Alberto Goitia

Donostiarra

Borja Gomez

Angel Gomez

Luis Piñeiro

Enrique Ansorena

Sorin Ionel

David Perez

Roberto Perez

Gabriel Bedia

J. Fernando Urrutia

Carlos Garcia

Mauricio Monteseirin

Vasile Matei

Miguel Lado

Carlos Rodriguez

Entr.: Angel GomezLehen.: Calixto Presmanes

Pedreña

Cristian Garma

Jose. A. Vazquez

Israel Bolado

Jon Salsamendi

Victor M. Fernandez

Francisco Montes

Alberto Gonzalez

Mikel Arostegi

Raul Garcia

Kike Lopez

Christian Poo

Jaime Rios

Mario Hernando

Juan Zunzunegi

Entr.: Jon SalsamendiLehen.: Francisco Javier Garate

Astillero

Lehen jardunaldia Azken urteetako aldeak

Asier Arego

Xabier Zulaika

Mikel Ojeda

Iker Zabala

Alain Colunga

Oscar Viudez

Bersaitz Azkue

Antonio Montenegro

Miguel Angel Millares

Javier Polo

Carlos Mañas

Luis Pazos

Mikel Portularrume

Fernando Rua

Entr.: Jose Manuel FranciscoLehen.: Josu Zabalondo

Urdaibai

Endika Perez

Endika Alberdi

Igor Makazaga

Alain Osanbela

Urko Kortajarena

Ion Piñeiro

Kepa Arrizabalaga

Karlos Mendizabal

Beñat Korta

Aitor Artetxe

Mikel Etxeberria

Garikoitz Tolosa

Beñat Eizagirre

Aritz Alfonso

Entr.: Igor MakazagaLehen.: Antxon Sistiaga

San Juan

Joseba Amunarriz

Mikel Orbañanos

Gorka Puertas

Ander Zelaia

Imanol Mujika

Arkaitz Goñi

Iñigo Bertiz

Osertz Aldai

Gonzalo Carrion

Ibon Etxeberria

Ekaitz Aznar

Gorka Bertiz

Ander Etxart

Aritz Gallego

Entr.: Mikel OrbañanosLehen.: Joxemi Elduaien

Hondarribia

Aitor Carrillo

Urko Redondo

Gorka Etxeberria

Fernando Balentziaga

Anartz Larrea

Aritz Etxebeste

Agustin Mujika

Unai Etxeberria

Andoni Peña

Oier Aizpurua

Joxean Olaskoaga

Manuel Ventas

Iñigo Mujika

Josu Indo

Entr.: Joxean OlaskoagaLehen.: Jose Cruz Exposito

Orio

GBandera datutan

Oho

rezk

o tx

anda

(ET

B1,

12:3

0)

Lehe

n tx

anda

(ET

B1,

12:0

0)

Page 4: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

Oso indartsu dago Kaiku gaur egun,eta Kontxako Bandera irabaztekofaborito nagusia da. Duela 30 urteinguru ere gailendu izan zenDonostian, hiru aldiz jarraian .

Guadiana ibaia defini-tzerakoan, azaldu etadesagertu egiten delaesan ohi da. Arraune-an ere gauza bera ger-

tatzen zaie elkarte batzuei. Urtebatzuetan goian ibili eta gero, ez-kutatu egiten dira. Kaiku da ho-rietako bat. Urte loriatsuak izanzituen, desagertu egin zen gero,eta oso indartsu itzuli da berriz.

Oraingoaren aurreko indarral-dia aurreko mendean izan zuen.80ko hamarkadaren hasieran,hain justu. Hiru bider irabazizuen orduan Kontxako Banderapreziatua: 1980an, 1981ean eta1982an. Aurretik, beste bat iraba-zia zeukan, 1978an. Inor ez zen gaiizan orduko Bizkaitarra mitikoamenderatzeko. Urte haietan eregaraiezina zen Kaiku, orain beza-la. Atera kontuak, bere historiakobigarren bandera preziatu hura,1980koa, lehen igandean lotuzuen. 22 segundo atera zizkion bi-garrenari, Santurtziri. Hiruga-rren bandera, 1981ekoa, estuagoeskuratu zuen. Zumaiak estu har-tu baitzuen. Lehen igandean,hiru segundoren tartea besterikez zen egon bizkaitarren alde, etabigarrenean, ehunenekoek baka-rrik bereiztu zituzten traineruberdea eta gorria, Bizkaitarra au-rretik zela. Laugarren bandera,1983koa, aurrenekoa bezala ira-bazi zuen, aise. Lehen igandean,19 segundo atera zizkion Zumaia-ri, eta gero, beste 20.

Garai hartan hartu zuen loriaKaikuk. Hamarkada hartako ha-sieran, beste bat irabazteko auke-ra ere izango zuen, 1983ko istiluak

gertatu ez baziren. Sailkatze es-tropadan, eguraldi txarra zela,Orio kanpoan gelditu zen, bainaepaileen akatsa zela tarteko, sail-katu egin zen. Erabaki horrekinados ez, eta ontzi askok uko eginzioten Kontxan parte hartzeari.Tartean Kaiku zegoen, eta ordu-ko beste faboritoa ere bai, Zumaia.Oriok irabazi zuen urte hartan.Hamarkada osatzeko ondorengourteetatik, bitan bakarrik sailka-tu zen estropada preziatua joka-tzeko: 1985ean eta 1986an. Bietanpostu berean amaitu zuen: bosga-rren. Hantxe bukatu zen Kaiku-

ren aro loriatsua. Ordutik iaz arte,Kontxarako sailkatu gabe egonzen. Baina itzuli bazen, itzuli zen.Donostiara gerturatu hainbat ur-tez azaldu gabe egon eta gero, etabandera eraman zuen.

Korta eta ‘Txirri’Bi izen nagusi azaltzen dira aurre-ko mendeko Kaiku loriatsuarenbarruan. Bi izen aipatzen dira be-ti: Jose Luis Korta eta NorbertoTorres Txirri. Korta entrenatzai-lea zen, eta arraunean ere egitenzuen. Txirri, aldiz, patroia zen, le-mazaina. Bien agindupean iraba-zi zituen Kontxako hiru banderahaiek jarraian.

30 bat urte geroago ere, Korta-ren gidaritzapean itzuli da Kaikuindartsua. Iazko bandera aise ira-

bazi zuen, eta aurten ere faboritoargia da. Adjektibo lerdenak jarriizan zaizkio hedabideetan: galak-tikoa, menderaezinak... Datuakhor daude. Joan zen denboral-dian, Mutrikun, denboraldi-au-rreko estropada irabazi zuenetik,San Miguel Ligatik kanpoko es-tropada denak irabazi ditu Kaikukoadrila indartsuak, aurtengoKontxako sailkatze estropadaizan ezik. Lana biribiltzeko, aur-tengo Kontxa nahi du. Duela 30urte inguru bezala, garaiezinaizateko.

04 Kontxa 2010Kaiku

Lehen eregaraiezina

berria• 2010eko irailaren 11, larunbata

Aurreko mendeko 80ko hamarkadako Kaiku loriatsua, Kontxako badian, bandera irabaztear. BERRIA

Kaiku KontxanURTEA POSTUA1972 6.1973 8.1975 8.1976 8.1977 4.1978 1.1979 2.1980 1.1981 1.1982 1.1985 5.1986 5.2009 1.

Traineruaz haratago, ontzi txikietan ere irabazi zituen banderak. BERRIA

Kaiku iaz, Kontxan, bandera irabazi eta berehala. JUAN CARLOS RUIZ / ARP

80ko hamarkadarenaurretik, 1978an irabazizuen aurreneko aldizKontxako Bandera

Page 5: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

Publizitatea Kontxa 2010 052010eko irailaren 11, larunbata •berria

Page 6: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

06 Kontxa 2010San Juanberria • 2010eko irailaren 11, larunbata

Harag

ia eta arraina parrillan.

Produktu ezin hobeak

.

San Juanek 1999an irabazi zuen azkenekoz KontxakoBandera, eta traineru hartan ziren Antxon Sistiaga egungopresidentea eta Igor Makazaga, Karlos Mendizabal etaMikel Etxeberria, zeinak orain ere tostetan dauden.

Ematen zuen joan eginzela San Juan 2006an.San Miguel ligatik jai-tsi egin zen urte har-tan. Urtebete lehenago

sailkatu zen Kontxako Banderajokatzeko azkenekoz. Ligak hartuzuen argi guztia, arrauna haren ji-ran mugitzen hasi zen, eta hortikkanpo zebiltzanak ia-ia ez zireninon azaldu ere egiten. Ikusezin

bilakatu zituzten. Baina San Juanitzuli da, elitean da berriz ere, etagarai loriatsuak berreskuratzekoasmoz da.

Horixe erakutsi du ligan, etazer esanik ez estropada prezia-tuan aritzeko sailkatze estropa-dan. Aurreko igandean ere dotorearitu zen. Indartsu daude, eta ezda txiripaz sortutako zerbait. Zu-zendaritza berria dute aurten,

hainbat urtez lanean aritu denjendea alde batera joan da, etahaize berria sartu da klubean.Haize berria baina zaharra aldiberean. Garai bateko arraunlariasko daudelako zuzendaritzan.Tostetan ere bada urte onetanarraunean egiten zuenik. Zuzen-daritzako arduradun nagusiaketa egungo zenbait arraunlarikirabazi zuten azkenekoz, hain jus-

tu, Kontxako Bandera San Jua-nentzat.

1999a zen. Erreka hartan zirenegungo presidente Antxon Sistia-ga eta egungo entrenatzaile etaarraunlari Igor Makazaga; baitaorain ere tostakide dituen KarlosMendizabal eta Mikel Etxeberriaere. Ordukoak dira oraingoak.Sistiagak ondo gogoan daukaegun hura: «Ikaragarria izan zen.Gauza asko etorri zitzaizkidan go-gora helmugara iristean, onaketa txarrak». Kontxako Banderairabaztea, haren ustez, «helburunagusia da arraunlari batentzat.Egin duzun guztia momentu horibizitzeagatik egiten duzu». Duela11 urteko garaipen hura gogora-

tzearekin batera, burua zenbaiturte atzerago joan zaio, ume ga-raietara: «Gurasoekin joaten nin-tzen Kontxara, eta ametsa zenegunen batean bandera irabaz-tea». Ez dauka arazorik onartze-ko zergatik hasi zen arraunean:«Kontxa irabazteko».

1999an bete zuen ametsa. «Be-rezia izan zen. Arraunlariok koa-drilakoak ginelako. Gazte mailanhasi ginen denok batera, eta geroguztiok Kontxa irabaztea handiaizan zen». Bi igandeetan zer ger-tatu zen berak kontatu du: «Osoestu joan zen. Aurreneko egune-an, zazpi segundo atera genizkionOriori. Baina bigarrengoan, laukendu zizkiguten beraiek. Bali-zan, zortzi bat segundo ateratzenzizkiguten, eta ez genuen uste ira-baziko genuenik». Baina SantaKlara uharte parean dena aldatuzen: «Olatu batzuk hartu geni-tuen, eta barruraino sartu ginen.Bi segundogatik irabazi genuen,oso larri».

Egun hartatik, hiru momentunabarmendu ditu: «Helmugagainditu, eta irabazi egin genuelaesan zigutenekoa da bat. Denokelkar besarkatu genuen. Bigarre-na arranplakoa da; banderarekinbertan sartzea ikaragarria da.Eta hirugarren momentua he-rrian egin ziguten ongietorriada».

Aurten, zailaOrdutik 11 urte igaro dira. Be-raiek dira berriz ere protagonis-tak. Zuzendaritzan edo tostetan.Baina Sistiagak zail ikusten duhiru momentu gozoak aurten bi-zitzea: «Oso zaila dago irabaztea.Bi ontzi gainditu behar ditugula-ko. Bat bakarra izan bazen,agian…». Dena dela, txoratzendago hirugarren postuarekin:«Gure helburua da hirugarren le-kuari eustea. Handia litzatekehor mantentzea».

Lortu edo ez lortu, denboraldihonetarako helburu nagusia betedutela dio: «San Juan sentimen-dua berreskuratzea zen asmoa.Gainditu egin dugu hori, bai kirolmailan, bai zaleei dagokienez. Si-nestezina da. Ametsa». Jendea ezomen da jabetzen lortzen ari dire-naz. Bada, hemen da San Juan.Inoiz joan bazen, behintzat, itzuliegin da. Lehengoekin eta orain.

Hemen daude berrizSan Juango arraunlariak eta zaleak bat egiten, 1999an, Donostiako arranplan, Kontxako bandera Erreka-ren txopan dutela. BERRIA

Page 7: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

Oriotar entrenatzaileak Kontxa 2010 072010eko irailaren 11, larunbata •berria

Orio erreferentzia da arraunean,eta ugaritzen ari da bertakoentrenatzaileen kopurua. AurtengoKontxan, zortzi trainerutik lautanOrioko entrenatzailea daukate.

Arrauna eta Kontxa-ko Bandera entzun,eta Orio burura etor-tzea bat izaten da as-kotan. Erreferentzia

da herria. Arraunaren jiran bizida herria, eta kirol nagusia da.Zientoka arraunlari eman dituurteetan, eta haietako batzuk,gero, entrenatzaile izan dira.Onak, gainera. Azken urteetan,ugaritu egin da kopurua, eta aur-tengo Kontxako Banderak isla-tzen du hori. Zortzi taldeetatiklautan oriotarra da entrenatzai-lea: Jose Luis Korta Kaikun, Jo-xan Olaskoaga Aizperro Orion,Mikel Orbañanos Hondarribian,eta Jon Salsamendi Astilleron.

Datuak datu dira, zenbakiaketa kopuruak gehienetan, hotzakaskotan, baina Orioko entrena-tzaileen estatistika honek biziadauka. Gorpuztuta dago. Ez dakasualitate hutsa. Lau entrena-tzaile horietako batek, Jon Salsa-mendik, azaldu digu zer dagoenatzean: «Orio markak edo izenakdaukan prestigioagatik da, gure-gatik, entrenatzaileengatik bainogehiago». Hor hasten omen da ar-gitzen oriotar entrenatzaileen ko-puru handiaren sekretua. «Kan-poko kluben batek entrenatzaileabehar duenean, lehendabizi Orio-ra jotzen du, historiagatik».

Kultura aipatzen du Astillero-ko entrenatzaileak: «Oso barru-tik bizi dugu kirol hau, eta garai-pen kopurua ere ikaragarri han-dia da. Herri historikoa da gureaarraunean, eta beste batzuk erehistorikoak diren arren, gure sarikopuruak egiten du aldea».

Lau eredu ezberdinDatuen hoztasuna berotu egitenda Orio eta Kontxa izenak uztar-tzean. Aparteko lotura dute biek,historian mamitua, eta horrekere eragina izango du entrena-tzaile erdien jatorria Orio izatean.Hala uste du, behintzat, Salsa-mendik: «Oriotarrek askotan egi-ten diogu galdera hau geure bu-ruari: ‘Oriok Kontxari eman dioala Kontxak Oriori?’. Ez da eran-tzun erraza, baina nik uste dutneurri berean eman diotela elka-rri. Oriori izena eta ospea Kon-txak eman dio, eta KontxariOriok». Halako harreman estuaizanik, ez da harritzekoa oriotararraunlariak eta entrenatzaileakaparteko motibazioz aritzea Do-nostiako estropadan: «Sekulakogrinarekin lehiatzen gara».

Kortak, Aizperrok, Orbañano-sek eta Salsamendik lotura bere-zia daukate. Maisu eta ikasleakdira. Korta dute maisu beste hiru-rek. Hala dio Salsamendik: «Oi-

narri bera izan dugu». Baina,gero, bakoitzak bere estiloa ze-haztu duela dio: «Nortasun ezber-dina dugu laurok, eta nortasune-an oinarritzen da estiloa. Antzekoideiak dauzkagu, baina bakoitzakezberdin ikusten du ikusten due-na». Ezinbestekotzat jotzen du,gainera, estiloak finkatzea eta be-reiztea: «Norberak ez badio sar-tzen berea traineruari, sekulakohanka-sartzea da». Ez du ukatzenhasierako urratsek sekulako era-gina dutela: «Lehendabizikourratsek zirtasuna ematen dizu-te, baina, gero, bilakaera bat iza-tea ezinbestekoa da bakoitzakikusten duenarekin».

Maisuaren aurrean lehiatzeariez dio garrantziarik ematen:«Berdin zait hori. Lehian gaude-la, ez gara maisuak eta ikasleak.Bakoitzak dauzka bere motiba-zioak». Estropada preziatuan etabeste guztietan, garbi dauka zeinden leloa: «Onenak irabaz deza-la». Hortik kanpo, lehorrean, bes-telako kontuak erabiltzen ditu,ordea. Errespetua aipatu du:«Kortari eta beste entrenatzaileaskori sekulako errespetua diet,esperientzia handia dutelako.Ikasi dut jokabide hau izaten: da-kiena hizketan ari denean isilikegoten».

Kontxako garailearen izenazgaldetzerakoan ere ziurtasunezmintzatu da: «Astillerok irabaz-tea nahi dut, eta gero, Oriok».Oriotar entrenatzailea dutenkanpoko ontzien aurretik jarri dubere herriko trainerua, «baita en-trenatzaile amerikanoa baduere». Lehen igandeko denborakkontuan hartuta, urrun daude be-tetzetik Salsamendiren gogoaketa nahiak. Baina batek irabaziedo besteak irabazi, ezin da ukatuOrioko entrenatzaileen kopuruahandituz doala. Eta halako joera-rekin bada, emaitza onak ematendituztelako da. Eskola paregabeadaukate, eta bertan asko ikasi on-doren, beren balioa erakustendute gero.

Jose Luis Korta. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Joxan Olaskoaga Aizperro, hatzarekin keinu eginez. JUAN CARLOS RUIZ / ARP

Jon Salsamendi, ezkerretik hasita bigarrena. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Mikel Orbañanos. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Maisua etahiru ikasle

Page 8: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

Getaria-Tolosa eta Zumaia daude Kontxako Banderairabazteko faboritoen zerrendan, Galiziarekin batera. Ez dirafio, ordea, eta biharkoaren aurretik, gaur sailkatu egin behardutela diote. Inork ez diela ezer oparituko.

tik daukate begiz jota, eta ilusioberezia antzematen zaie gaurko-az eta biharkoaz hitz egiterakoan. G Kontxako bandera da hizpide,

baina aurretik sailkatu egin beharda.E OLATZ ARREGI: Hori da. Hasie-ran beldurra genion, traineru

asko datozelako, horietako ba-tzuk asteburua pasatzera; bainabi multzotan banatu gaituztenez,lasaiago gaude. Ondo ikusten dutnahi duena etortzea, baina gizo-nezkoetan hala egingo balute,gauak ere joko zien. Hasierako ur-teak dira, eta normala ere bada

gauza zabaldu nahi izatea, bainahobe bi multzotan banatuta. E ATSEGIN ODRIOZOLA: Iritzi be-rekoa naiz ni ere. Gu urte guztianari gara Kontxarako prestatzen,eta denbora pasatzera datozenhoriengatik besteak kaltetzea la-rria litzateke. G Sailkatzeko borrokan, talderen

baten beldur al zarete?E ODRIOZOLA: Sailkatu arte ezinda ezer esan. Ikusi, bestela, zergertatu zitzaion Castrori herene-gun zortzi. E ARREGI: Uste dut denok nahikogarbi daukagula zein sailkatukogaren, baina gizonezkoetan ger-

tatu den bezala, faboritoren batkanpoan gelditzeko arriskua erebadago. Ezin gara fidatu. E ARREGI: Galiziak, Zumaiak etaguk barruan behar genuke, bainagizonezkoetan ere bost jotzen zi-tuzten sailkatutzat, eta bat, Cas-tro, kanpoan geratu zen. Lauga-rren postu horrek Bizkaia, Orioeta San Juanen artean beharluke, baina ikusi egin behar gero. E ODRIOZOLA: Sailkatzeko horiez da estropada normala, eta denaematera atera beharra dago. G Demagun gauzak ondo atera-

tzen zaizkizuela bioi, eta barruanzaudetela bai Getaria-Tolosa eta bai

Zumaia. Orduan hasten al da bene-tan Kontxako Bandera?E ODRIOZOLA: Larunbatean has-ten da, sailkapenarekin. E ARREGI: Kontxa hasi zen azke-neko estropada jokatu eta gero,duela hiru aste. E ODRIOZOLA: Denboraldia hasizenetik dugu Kontxa buruan, etadenok prestatu gara horretarako. G Orduan, traineru bakoitzaren

onena ikusteko gaude oraindik?E ODRIOZOLA: Beti dago onenaikusteko. E ARREGI: Hiru astean oso goraegin dezakezu, edo oso behera.Denbora asko da estropadarikgabe egoteko. Erritmoa gal deza-kezu. G Aurkariek baino beldur gehiago

ematen al dizue geldirik egon iza-nak?E ARREGI: Niri bai. Ez dakizuzeure buruak nola erantzungoduen.

E ODRIOZOLA: Hain da bereziaKontxa, urduritasunak, emozio-ak eta horrelakoak hain handiakdira, nahikoa da taldeko batekkale egitea ontzi guztiari eragite-ko. G Zer da Kontxako Bandera zuen-

tzat?E ARREGI: Dena. Urte osoan egin-dako lanari balioa ematen dio.Iaz, liga zeinek irabazi zuen ez dainor oroitzen, baina Kontxako ga-railea denen gogoan dago. Presti-gioa nahi baduzu, Kontxako Ban-dera irabazi behar duzu. E ODRIOZOLA: Oriotar batekesan zuen nahiago duela liga bai-no Kontxa irabazi, eta horrekindena esanda dago. Kontxa oso be-rezia da. Oso giro apartekoa sor-tzen da. G Donostiako arranplan, jendez

gainezka, zuek traineruarekin ureta-rantz zoaztela, eta gero, gorantz za-toztela zer sentitzen da?E ODRIOZOLA: Nerbioak, negar-gurea eta poza, dena batera. E ARREGI: Gauza asko sentitzendira, denak batera. Azkarregi iga-rotzen da momentu hori. G Zer izan behar ote du banderare-

kin arranplan sartzeak...E ARREGI: Hobe da ez imajina-tzea. E ODRIOZOLA: Aurretik beste lanbatzuk egin behar dira, eta behinirabazitakoan, orduan hasiko dabakoitza sentitu behar duena sen-titzen. G Orain arteko bi aldietan, Galizia

azaldu da banderarekin arranplan,baina aurten, ematen du aldatuegingo dela hori. Zuek ere hala usteduzue?E ODRIOZOLA: Maila gorantzdoa, eta hautagaien zerrendahandituz doa. Ona da hori, lehia-kortasun handiagoak ikuskizu-nari egiten dio mesede. Iaz ereesaten zen galiziarrek ez zuteladuela bi urte bezain erraz irabazi-ko, baina irabazi egin zuten. Aur-ten, ordea, badago giroan halakouste bat...E ARREGI: Lehen aldiz egin dieguaurre Zumaiak eta guk, eta ho-rrek ere izango du eragina zerbaitalda daitekeela pentsatze horre-tan. G Zuek bion taldeek aurten Galizia

menderatu izanak izango al du pisuaestropadan?E ARREGI: Erreferentzia izateagarrantzitsua da, baina hilabeteeta erdi da guk galiziarren kontrajokatu ez dugula. E ODRIOZOLA: Ezin gara galizia-rrei begira atera. Hori egiten ba-dugu, segundoak galduz joangogara. Bakoitzak berea egitea dagarrantzitsuena. G Galiziarrei irabazi diezue Eusko-

tren ligan, eta Kontxan mendera-tzea geratzen zaizue.E ARREGI: Azkenean,nahiagodut etxeko ontziren batek irabaz-tea. Saiatuko gara. G Olatz, zer dauka Zumaiak Gali-

ziari irabazteko?E ARREGI: Itsasoan hobeto ibili-

ko dira. Dena dela, Zarauzko le-hen egunean, itsaso txarrarekin,denok uste genuen ibili zirenabaino gutxiago ibiliko zirela gali-ziarrak. Baina Zumaiak ederkiezagutzen du eremua, eta ilusioaere handiagoa izango dute. Bainakontuz galiziarrekin! Amorraziozgainezka etorri dira, Euskotren li-gan gertatu zena gertatuta, etauste dut estropadatik kanpo eresaiatuko direla zerbait ateratzen. E ODRIOZOLA: Bi borroka parale-lo dituzte galiziarrek, Kontxakoaeta Euskotren ligako arantza, etabiekin jokatuko dute. G Atsegin, zer dauka Getaria-Tolo-

sak Galiziari irabazteko?E ODRIOZOLA: Asko sinestendute beren buruarengan, eta in-darra daukate ugari. G Zer itsaso klase komeni zaizue?E ARREGI:Ez dut pentsatu zer ko-meni zaigun. E ODRIOZOLA: Kaleek daukateeragina, eta eguna iristean jakin-go da hori. G Zer moduzko prestakuntza egin

duzue Kontxarako?E ARREGI: Ona. Itsaso ona etatxarra egon da, eta lan ona egindugu. Konfiantza daukagu, bainainoren aurka lehiatu ez garenez,ez dakigu nola egongo garen. E ODRIOZOLA: Egin beharrekolana eginda dago. Hiru asteanezin dugu hobetu. E ARREGI: Hiru aste hauetan gal-tzeko gehiago daukazu. Azkenbatean, zeure buruaren aurka arizara. Estropadaren bat egonbazen hiru asteko tarte honetan,hobe. E ODRIOZOLA: Buruko lanakdauka garrantzi handiagoa pres-takuntza tarte honetan. Taldeabat eginda egotea, kontzentra-zioa... horiek dira landu beharre-koak. G Zerbait berezia egin duzue?E ARREGI: Guk ez. E ODRIOZOLA: Gu hiru bat egu-nez egon gara kontzentratuta lan-detxe batean. G Hiru aste egon zarete lehiatu

gabe, eta horrek azaltzen al duoraindik ere emakumezkoen traine-ru estropadak erabat finkatu etasendotu gabe daudela?E ARREGI: Estropada asko egondira, baina egutegia egiterakoankontuan hartu beharko zutenKontxa noiz jokatzen den. Halaere, hasiera batean esan zigutenKontxa bi asteburutan jokatukozela, eta ez da horrela izango. Ezda erraza egutegi ona egitea hala-ko aldaketekin. E ODRIOZOLA: Niri iruditzen zaitemakumezkoen gauzak azkenorduan erabakitzen direla. Duelahilabete ibiltzea eztabaidatzenKontxan gazte mailakoek partehar zezaketen edo ez, ez zaitbidezkoa iruditzen. Aurretikegon behar dute lotuta gauzahoriek. Ni aritu naiz urte osoanKontxara begira entrenatzen, etapentsa zer izango zen azkenunean esatea ezin dudala atera ez

dakit zer arau aldatu dutelakoazken unean. G Zer aldatuko zenukete antola-

kuntzari dagokionez?E ODRIOZOLA: Adibidez, Kontxa-ko Banderako bi egunak hainordu gutxitan jokatzea gehiegiz-koa da. E ARREGI: Larunbatean berandubukatzen dugu, eta igandean goizibiltzen gara. Gu lunch-a gara, etagizonezkoak, bazkaria. E ODRIOZOLA: Ikusten da urterogauzak hobetuz doazela, polikibada ere. Adibidez, sailkapen es-tropada erlojuaren aurka jartzeabada aurrerapausoa. G Ez al zaizue iruditzen emakumez-

koen estropadak antolatze hutsare-kin konformatzen direla batzuk?E ARREGI: Uste dut gurea sendo-tzeko eta finkatzeko urte asko pa-satuko direla oraindik. E ODRIOZOLA: Bai, lan asko eginbeharra dago oraindik hori guztialortzeko. G Borondatea ikusten al duzue

emakumeen arrauna sendotzeko?E ARREGI: Batzuen aldetik, bai,eta beste batzuen aldetik, ez. E ODRIOZOLA: Aurtengo denbo-raldian hainbeste gauza ikusi di-tut... E ARREGI: Dirua tartean sartuzenetik, arazoak ugaritu egindira. Gero, bileretan gizonezkoeiburuzko erabakiak hartzen dituz-te, eta emakumezkoetan zer eginarazoa sortutakoan erabakitzendute. E ODRIOZOLA: Azkenean, kirola-riok sufritzen dugu beti. G Nolako etorkizuna ikusten dio-

zue emakumeen traineru estropa-dei?E ODRIOZOLA: Denboraldi hasie-ran itxura ona hartzen nion, bai-na, orain, gertatu direnak gerta-tuta, norabidea zuzendu beharradagoela uste dut. E ARREGI: Errua gurea ere bada,denari baietz esaten diogulako.Ezetz esaten hasten garenean al-datuko dira gauzak. Beti gu garakaltetuak, eta agintariek nahi du-tena egiten dute. E ODRIOZOLA: Klubetan boron-datea dago, baina antolakuntze-tan eta agintariengan ez da klube-tako martxa bera ikusten. Ez duteneurria eman.G Azkena: pronostiko bat Kontxa-

rako.E ODRIOZOLA: Gizonezkoen sail-katze estropadan gertatu zenaikusita, ez dut ezer esango, ez naizausartzen. E ARREGI: Gustatu, gustatu,geuk irabaztea gustatuko litzai-dake, baina zaila dago. E ODRIOZOLA: Bukatzeko, zu-maiarrak animatu nahi nituzkeDonostiara joateko, eskertuko di-tugu-eta animoak. Eta San Mi-guel ligako kanporaketara erejoan daitezela Telmo Deun ani-matzera. E ARREGI: Nik jendeari eskatukonioke Kontxa ez den beste estro-padetara ere joateko.

«Urteak pasatukodira emakumezkoentraineru estropadaksendotzeko etafinkatzeko»

«Euskotren ligangertatua eta gero,galiziarrakamorrazioz betetaetorriko dira».

«Kontxako Banderagaur bertan hastenda, sailkatzeestropada abiatzendenean»

«Ezin garagaliziarrei begiraatera, segundoakgalduz joangogarelako».

ARGAZKIAK: JON URBE / ARGAZKI PRESS

Biek dakite zer den banderak as-tintzea, baina aurrenekoz astin-du nahi dute bandera preziatua.Olatz Arregi (Zumaia, 1985) Geta-ria-Tolosako ontzian aterako da,eta Atsegin Odriozola (Zestoa,1991) Zumaiakoan. Urteko estro-pada nagusia denboraldi hasiera-

08 Kontxa 2010Elkarrizketaberria • 2010eko irailaren 11, larunbata

Elkarrizketa Kontxa 2010 092010eko irailaren 11, larunbata •berria

Atsegin Odriozola eta Olatz Arregi· Zumaiako arraunlaria eta Getaria-Tolosako arraunlaria

«Kontxa dena da guretzat, oso berezia»

Page 9: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

Getaria-Tolosa eta Zumaia daude Kontxako Banderairabazteko faboritoen zerrendan, Galiziarekin batera. Ez dirafio, ordea, eta biharkoaren aurretik, gaur sailkatu egin behardutela diote. Inork ez diela ezer oparituko.

tik daukate begiz jota, eta ilusioberezia antzematen zaie gaurko-az eta biharkoaz hitz egiterakoan. G Kontxako bandera da hizpide,

baina aurretik sailkatu egin beharda.E OLATZ ARREGI: Hori da. Hasie-ran beldurra genion, traineru

asko datozelako, horietako ba-tzuk asteburua pasatzera; bainabi multzotan banatu gaituztenez,lasaiago gaude. Ondo ikusten dutnahi duena etortzea, baina gizo-nezkoetan hala egingo balute,gauak ere joko zien. Hasierako ur-teak dira, eta normala ere bada

gauza zabaldu nahi izatea, bainahobe bi multzotan banatuta. E ATSEGIN ODRIOZOLA: Iritzi be-rekoa naiz ni ere. Gu urte guztianari gara Kontxarako prestatzen,eta denbora pasatzera datozenhoriengatik besteak kaltetzea la-rria litzateke. G Sailkatzeko borrokan, talderen

baten beldur al zarete?E ODRIOZOLA: Sailkatu arte ezinda ezer esan. Ikusi, bestela, zergertatu zitzaion Castrori herene-gun zortzi. E ARREGI: Uste dut denok nahikogarbi daukagula zein sailkatukogaren, baina gizonezkoetan ger-

tatu den bezala, faboritoren batkanpoan gelditzeko arriskua erebadago. Ezin gara fidatu. E ARREGI: Galiziak, Zumaiak etaguk barruan behar genuke, bainagizonezkoetan ere bost jotzen zi-tuzten sailkatutzat, eta bat, Cas-tro, kanpoan geratu zen. Lauga-rren postu horrek Bizkaia, Orioeta San Juanen artean beharluke, baina ikusi egin behar gero. E ODRIOZOLA: Sailkatzeko horiez da estropada normala, eta denaematera atera beharra dago. G Demagun gauzak ondo atera-

tzen zaizkizuela bioi, eta barruanzaudetela bai Getaria-Tolosa eta bai

Zumaia. Orduan hasten al da bene-tan Kontxako Bandera?E ODRIOZOLA: Larunbatean has-ten da, sailkapenarekin. E ARREGI: Kontxa hasi zen azke-neko estropada jokatu eta gero,duela hiru aste. E ODRIOZOLA: Denboraldia hasizenetik dugu Kontxa buruan, etadenok prestatu gara horretarako. G Orduan, traineru bakoitzaren

onena ikusteko gaude oraindik?E ODRIOZOLA: Beti dago onenaikusteko. E ARREGI: Hiru astean oso goraegin dezakezu, edo oso behera.Denbora asko da estropadarikgabe egoteko. Erritmoa gal deza-kezu. G Aurkariek baino beldur gehiago

ematen al dizue geldirik egon iza-nak?E ARREGI: Niri bai. Ez dakizuzeure buruak nola erantzungoduen.

E ODRIOZOLA: Hain da bereziaKontxa, urduritasunak, emozio-ak eta horrelakoak hain handiakdira, nahikoa da taldeko batekkale egitea ontzi guztiari eragite-ko. G Zer da Kontxako Bandera zuen-

tzat?E ARREGI: Dena. Urte osoan egin-dako lanari balioa ematen dio.Iaz, liga zeinek irabazi zuen ez dainor oroitzen, baina Kontxako ga-railea denen gogoan dago. Presti-gioa nahi baduzu, Kontxako Ban-dera irabazi behar duzu. E ODRIOZOLA: Oriotar batekesan zuen nahiago duela liga bai-no Kontxa irabazi, eta horrekindena esanda dago. Kontxa oso be-rezia da. Oso giro apartekoa sor-tzen da. G Donostiako arranplan, jendez

gainezka, zuek traineruarekin ureta-rantz zoaztela, eta gero, gorantz za-toztela zer sentitzen da?E ODRIOZOLA: Nerbioak, negar-gurea eta poza, dena batera. E ARREGI: Gauza asko sentitzendira, denak batera. Azkarregi iga-rotzen da momentu hori. G Zer izan behar ote du banderare-

kin arranplan sartzeak...E ARREGI: Hobe da ez imajina-tzea. E ODRIOZOLA: Aurretik beste lanbatzuk egin behar dira, eta behinirabazitakoan, orduan hasiko dabakoitza sentitu behar duena sen-titzen. G Orain arteko bi aldietan, Galizia

azaldu da banderarekin arranplan,baina aurten, ematen du aldatuegingo dela hori. Zuek ere hala usteduzue?E ODRIOZOLA: Maila gorantzdoa, eta hautagaien zerrendahandituz doa. Ona da hori, lehia-kortasun handiagoak ikuskizu-nari egiten dio mesede. Iaz ereesaten zen galiziarrek ez zuteladuela bi urte bezain erraz irabazi-ko, baina irabazi egin zuten. Aur-ten, ordea, badago giroan halakouste bat...E ARREGI: Lehen aldiz egin dieguaurre Zumaiak eta guk, eta ho-rrek ere izango du eragina zerbaitalda daitekeela pentsatze horre-tan. G Zuek bion taldeek aurten Galizia

menderatu izanak izango al du pisuaestropadan?E ARREGI: Erreferentzia izateagarrantzitsua da, baina hilabeteeta erdi da guk galiziarren kontrajokatu ez dugula. E ODRIOZOLA: Ezin gara galizia-rrei begira atera. Hori egiten ba-dugu, segundoak galduz joangogara. Bakoitzak berea egitea dagarrantzitsuena. G Galiziarrei irabazi diezue Eusko-

tren ligan, eta Kontxan mendera-tzea geratzen zaizue.E ARREGI: Azkenean,nahiagodut etxeko ontziren batek irabaz-tea. Saiatuko gara. G Olatz, zer dauka Zumaiak Gali-

ziari irabazteko?E ARREGI: Itsasoan hobeto ibili-

ko dira. Dena dela, Zarauzko le-hen egunean, itsaso txarrarekin,denok uste genuen ibili zirenabaino gutxiago ibiliko zirela gali-ziarrak. Baina Zumaiak ederkiezagutzen du eremua, eta ilusioaere handiagoa izango dute. Bainakontuz galiziarrekin! Amorraziozgainezka etorri dira, Euskotren li-gan gertatu zena gertatuta, etauste dut estropadatik kanpo eresaiatuko direla zerbait ateratzen. E ODRIOZOLA: Bi borroka parale-lo dituzte galiziarrek, Kontxakoaeta Euskotren ligako arantza, etabiekin jokatuko dute. G Atsegin, zer dauka Getaria-Tolo-

sak Galiziari irabazteko?E ODRIOZOLA: Asko sinestendute beren buruarengan, eta in-darra daukate ugari. G Zer itsaso klase komeni zaizue?E ARREGI:Ez dut pentsatu zer ko-meni zaigun. E ODRIOZOLA: Kaleek daukateeragina, eta eguna iristean jakin-go da hori. G Zer moduzko prestakuntza egin

duzue Kontxarako?E ARREGI: Ona. Itsaso ona etatxarra egon da, eta lan ona egindugu. Konfiantza daukagu, bainainoren aurka lehiatu ez garenez,ez dakigu nola egongo garen. E ODRIOZOLA: Egin beharrekolana eginda dago. Hiru asteanezin dugu hobetu. E ARREGI: Hiru aste hauetan gal-tzeko gehiago daukazu. Azkenbatean, zeure buruaren aurka arizara. Estropadaren bat egonbazen hiru asteko tarte honetan,hobe. E ODRIOZOLA: Buruko lanakdauka garrantzi handiagoa pres-takuntza tarte honetan. Taldeabat eginda egotea, kontzentra-zioa... horiek dira landu beharre-koak. G Zerbait berezia egin duzue?E ARREGI: Guk ez. E ODRIOZOLA: Gu hiru bat egu-nez egon gara kontzentratuta lan-detxe batean. G Hiru aste egon zarete lehiatu

gabe, eta horrek azaltzen al duoraindik ere emakumezkoen traine-ru estropadak erabat finkatu etasendotu gabe daudela?E ARREGI: Estropada asko egondira, baina egutegia egiterakoankontuan hartu beharko zutenKontxa noiz jokatzen den. Halaere, hasiera batean esan zigutenKontxa bi asteburutan jokatukozela, eta ez da horrela izango. Ezda erraza egutegi ona egitea hala-ko aldaketekin. E ODRIOZOLA: Niri iruditzen zaitemakumezkoen gauzak azkenorduan erabakitzen direla. Duelahilabete ibiltzea eztabaidatzenKontxan gazte mailakoek partehar zezaketen edo ez, ez zaitbidezkoa iruditzen. Aurretikegon behar dute lotuta gauzahoriek. Ni aritu naiz urte osoanKontxara begira entrenatzen, etapentsa zer izango zen azkenunean esatea ezin dudala atera ez

dakit zer arau aldatu dutelakoazken unean. G Zer aldatuko zenukete antola-

kuntzari dagokionez?E ODRIOZOLA: Adibidez, Kontxa-ko Banderako bi egunak hainordu gutxitan jokatzea gehiegiz-koa da. E ARREGI: Larunbatean berandubukatzen dugu, eta igandean goizibiltzen gara. Gu lunch-a gara, etagizonezkoak, bazkaria. E ODRIOZOLA: Ikusten da urterogauzak hobetuz doazela, polikibada ere. Adibidez, sailkapen es-tropada erlojuaren aurka jartzeabada aurrerapausoa. G Ez al zaizue iruditzen emakumez-

koen estropadak antolatze hutsare-kin konformatzen direla batzuk?E ARREGI: Uste dut gurea sendo-tzeko eta finkatzeko urte asko pa-satuko direla oraindik. E ODRIOZOLA: Bai, lan asko eginbeharra dago oraindik hori guztialortzeko. G Borondatea ikusten al duzue

emakumeen arrauna sendotzeko?E ARREGI: Batzuen aldetik, bai,eta beste batzuen aldetik, ez. E ODRIOZOLA: Aurtengo denbo-raldian hainbeste gauza ikusi di-tut... E ARREGI: Dirua tartean sartuzenetik, arazoak ugaritu egindira. Gero, bileretan gizonezkoeiburuzko erabakiak hartzen dituz-te, eta emakumezkoetan zer eginarazoa sortutakoan erabakitzendute. E ODRIOZOLA: Azkenean, kirola-riok sufritzen dugu beti. G Nolako etorkizuna ikusten dio-

zue emakumeen traineru estropa-dei?E ODRIOZOLA: Denboraldi hasie-ran itxura ona hartzen nion, bai-na, orain, gertatu direnak gerta-tuta, norabidea zuzendu beharradagoela uste dut. E ARREGI: Errua gurea ere bada,denari baietz esaten diogulako.Ezetz esaten hasten garenean al-datuko dira gauzak. Beti gu garakaltetuak, eta agintariek nahi du-tena egiten dute. E ODRIOZOLA: Klubetan boron-datea dago, baina antolakuntze-tan eta agintariengan ez da klube-tako martxa bera ikusten. Ez duteneurria eman.G Azkena: pronostiko bat Kontxa-

rako.E ODRIOZOLA: Gizonezkoen sail-katze estropadan gertatu zenaikusita, ez dut ezer esango, ez naizausartzen. E ARREGI: Gustatu, gustatu,geuk irabaztea gustatuko litzai-dake, baina zaila dago. E ODRIOZOLA: Bukatzeko, zu-maiarrak animatu nahi nituzkeDonostiara joateko, eskertuko di-tugu-eta animoak. Eta San Mi-guel ligako kanporaketara erejoan daitezela Telmo Deun ani-matzera. E ARREGI: Nik jendeari eskatukonioke Kontxa ez den beste estro-padetara ere joateko.

«Urteak pasatukodira emakumezkoentraineru estropadaksendotzeko etafinkatzeko»

«Euskotren ligangertatua eta gero,galiziarrakamorrazioz betetaetorriko dira».

«Kontxako Banderagaur bertan hastenda, sailkatzeestropada abiatzendenean»

«Ezin garagaliziarrei begiraatera, segundoakgalduz joangogarelako».

ARGAZKIAK: JON URBE / ARGAZKI PRESS

Biek dakite zer den banderak as-tintzea, baina aurrenekoz astin-du nahi dute bandera preziatua.Olatz Arregi (Zumaia, 1985) Geta-ria-Tolosako ontzian aterako da,eta Atsegin Odriozola (Zestoa,1991) Zumaiakoan. Urteko estro-pada nagusia denboraldi hasiera-

08 Kontxa 2010Elkarrizketaberria • 2010eko irailaren 11, larunbata

Elkarrizketa Kontxa 2010 092010eko irailaren 11, larunbata •berria

Atsegin Odriozola eta Olatz Arregi· Zumaiako arraunlaria eta Getaria-Tolosako arraunlaria

«Kontxa dena da guretzat, oso berezia»

Page 10: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

Onenetakoa izan zen piraguan. Arraunean probatzea erabakizuen gero, eta, Orioko tostetan titularra izateko, ona izanbeharra dago. Lehen aldiz ari da Kontxan parte hartzen,eta konturatu da Orion aparteko zerbait dela estropada hori.

Zumaiarra da Oier Aizpurua(1977). Han, herrian, bata bestea-ren alboan daude Itxas Gain pira-guismo taldea eta ZumaiakoArraun Elkartea. Instalazio bere-an dira. Baina piraguan zebilene-an esan izan baliote arraunlariizango zela urte batzuen buruan,berak ere ez zukeen sinetsiko.Kontuak kontu, arraunlari da,eta, piraguismoan bezala, eliteraheldu da.G Lehen aldiz ari zara Kontxako

Banderan lehiatzen, Oriorekin. An-tzeman al duzu Orion apartekoadela estropada hori?

E Bai. Iaz kanpotik ikusi nuen,ordezko moduan joan nintzelako.Lehen aldiz ikusi nuen barrutik,baina aurtengoa ezberdina da.Jendeak ez dauka besterik bu-ruan, bai klubean eta bai herrian. G San Miguel liga irabazteko auke-

rak ez du gutxitu Kontxari dioten gri-na hori?E Ez, ez. Adibide hau jarriko di-zut: duela gutxi, ligan lider ginela,zale askok esaten ziguten nahia-go dutela liga baztertu eta Kontxairabazi. Nahiz eta ez dugun seku-la irabazi liga, jendeak nahiagodu Kontxan gailendu. Hor hasten

zara konturatzen zer den estropa-da hau oriotarrentzat. G Herrikoa ez den arraunlari bati

ere kutsatzen al zaio Kontxarentza-ko miresmena?E Bai. Berezia dela ikusten duzu.Nerbio puntu hori esnatzen dizu. G Giroaren aldetik,ba al dauka zeri-

kusirik piraguismoan ikusi duzunzerbaitekin?E Ez. Piraguismoak ez daukaarraunak duen oihartzuna Eus-kal Herriko hedabideetan. Arrau-nean herri bat animatzera joatenda jendea, baina piraguismoan ezzen joaten Espainiako selekzioa

Oier Aizpurua«Piraguismoa arraunabaino gogorragoa da»

JON URBE / ARGAZKI PRESS

10 Kontxa 2010Elkarrizketaberria • 2010eko irailaren 11, larunbata

apiceria

rregi s.l.

Page 11: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

animatzera; zaleak Oier anima-tzera joaten ziren. Sekulako pa-sioa dago arraunean, eta halako-rik ez zegoen piraguismoan.Arrauna, azken batean, herri ba-ten aldeko sentimendua da. G Orioko zaletasuna apartekoa da,

baina esan ohi da txarrerako ere haladela. Oriotar bakoitza entrenatzai-lea omen.Presio hori nabari al duzu?E Entrenatzaile ugari dago, bai.Aurreko urtean, Peña petril izenaentzun nuen aurrenekoz. Egune-ro-egunero, neguan, itsaso albo-an jartzen den zale multzo bat da,gure entrenamenduei begira.Tartean dira Benito Lertxundieta arraunlari ohi batzuk. Benito-rena harrigarria da: klubera ereetortzen da, eta batzuetan traine-ruaren alboan joaten da, klubekoontzi motordunan. Iritzia ereematen dio Aizperrori, pentsa.Aurten, zorionez, momentu txa-

rrik ez dugu izan, eta ez dakit no-lako jarrera izaten duten zaleekhalakoetan. Iruditzen zait pasiohorrek ere izango duela txarrera-ko ezaugarririk. G Benito Lertxundik ez al zizun iaz

aholku teknikoren bat eman?E Bai. Entrenatzen ari ginen, etaherriko zubitik ikusi gintuen.Klubera etorri zen, eta esan zi-dan: «Oier, toleta ez al daukazuurruti samar?» Ni seko harritutautzi ninduen. Futbolean denekbotatzen dute beren iritzia, etaOrion ere antzekoa gertatzen daarraunean. G Bigarren urtea duzu arraunean,

eta, dagoeneko, titularra zara. Joanzen urtean arraunean hasi zinenean,espero al zenuen halakorik?E Ni ez nintzen joan pentsatuzKontxan arraun egin behar nue-nik. Banderak irabaztera nindoa-nik ere ez zitzaidan burutik pasa-

tu. Klubeko sendagilea piraguis-motik ezagutzen nuen, eta harkesan zidan arraunean probatze-ko, txarra zela eliteko kirola kol-petik uztea. Denbora-pasa hasinintzen, taldeko kirola ezagutze-ko asmoz. Orio B-n aritu nintzen,eta, Kontxan ordezkoen artean le-kua nuela esan zidatenean, ia eznuen sinesten. Saritzat hartunuen. Eta, aurten, hasieratiknago goiko taldean, baina zailikusten nuen San Miguel ligakotaldean sartzea. Neure burua eznuen titular ikusten. Baina titu-lar izaten hasi nintzen. Ez nuenburua galdu. Kirolean beti joanizan naiz pausoz pauso, eta orainere horrela nabil. G Oraintxe bertan, zein dira zure

helburuak?E Kontxako Bandera daukat bu-ruan. Ez naiz Kaiku eta Urdaibaibaino gutxigo sentitzen. Gurelana ondo eginez gero, banderakolehian izango gara. Irabaztetik ezgara urruti izango. Kontxa amai-tzen denean, ligari helduko dio-gu. Edozer gerta daiteke bi estro-padetan; batez ere, azken egune-an, Portugaleten. Hel gaitezke laupuntu atzetik azken egunera, etaigandean liga irabazi kale ona to-katu zaigulako. Zorte onagatikirabaziko genukeen horrela ba-litz, baina liga erregulartasunada. G Zer eman dio Oier Aizpuruak

arraunari?E Besteek esan beharko luketehori. Nik badaukat esatea arrau-nak zer eman didan. Ontzi ba-rruan, saiatu naiz taldekideei era-kusten lasai egon behar dela. Es-tropadan, asko eta asko oihukahasten dira. Nik esaten diet isilikjoan behar dugula. Lasaia naizizatez. Nire kirol esperientzia ereerakusten saiatzen naiz; adibi-dez, elikadura-eta zaindu egin be-har dela esaten diet, eta batzuekzintzo betetzen dute hori, bainabeste batzuei gehiago kostatzenzaie. G Zerk eman dizu lanik gehien

arraunera egokitzeko bidean?E Teknika aldetik, oraindik ereesaten didate bizkarrez ez naizelaondo etzaten, indar asko alferrikxahutzen dudala. Bestela, aurre-ra begira ez joatea asko kostatzenari zait. Lehen, piraguimoan, au-rrera begira joaten nintzen, eta

nik neuk kontrolatzen nuen zen-bat falta zen helmugarako, zen-bat indar behar nuen eta abar.Baina arraunean, parean dudantipoak —patroiak— esaten dida-naz fidatu beste aukerarik ez dau-kat. Sinetsi egin behar diozu, bai-na ez dakizu nora zoazen, aurka-riak non dauden ere ez dutjakiten. G Zer da gogorragoa, piraguismoa

ala arrauna?E Piraguismoa. Entrenamen-duak gogorragoak eta luzeagoakdira. Arraunekoak ez dira samu-rrak, hala ere; neguko lana gaitzaegiten da, uretan gauez entrena-tzea eta. Piraguismoan zu baka-rrik zaude, eta haserreak zeure-tzako dira. Arraunean, taldeadaukazu barrena husteko.

G Kanpotik begiratuta,arrauna ze-haro zaila da,gauza asko menderatubehar direlako trainerua ondo jar-tzeko.Hala al da?E Bai, baina guk ere zaildu egi-ten dugu. Hasi nintzenean pen-tsatzen nuen arraunaren topeazentimetro erdi bat mugituz ezzela asko aldatzen gauza, bainaaurten konturatu naiz sekulakoaldea dagoela. Arraunketari eus-tea ere garrantzitsua da, nork be-reari eustea. Pisuak ere sekulakogarrantzia dauka, arraunlari bataurrerago edo atzerago jarri al-dea dagoelako. Entrenatzaile ba-tek kontu horiek denak eta besteasko eduki behar ditu kontuan,eta ez da erraza izango ez. Gero, ai-tzakiak daude, edo aitzakiak izandaitezkeenak: kalea, haizea, itsa-soa... Helduleku onak dira traine-ru barruko makurrak barruangorde eta kanpora ez zabaltzeko.

G Zer sentitu duzu bandera irabaziduzun bakoitzean?E Besteek baino askoz gutxiago.Estropada amaitu eta besoak al-txatzekoa ez naiz. Lasaiagoa naiz,irabazi dugu eta kito. Piraguismo-an ere bi aldiz soilik altxatu ni-tuen besoak, eta aurretik jasan-dako presioa ateratzeko eginnuen. Aurten, behin bakarrik al-txatu ditut, Zarauzko bigarrenegunean, txanda irabazteagatik,eta uste nuelako aski zela bande-ra irabazteko; ez nuen pentsatuere egiten Urdaibaik ia-ia aurrekoeguneko aldea jan zigula. G Gustura hartu al diozu Orioko

udaletxeko balkoira ateratzeari,banderak herritarrei eskainiz?E Ni ez naiz bertakoa, eta herri-ko arraunlariek beste era baterasentitzen dute. Lotsa ere ematendit balkoira ateratzeak. Ligako le-hen bandera irabazi genuenean,Bilbon, ez nuen atera nahi balkoi-ra; atze-atzean jarri nintzen, bai-na behartu egin ninduten. Arrarosentitzen naiz, baina oso politada. Orain, erosoago nago. G Piraguan, inoiz ez zinen Olinpiar

Jokoetarako sailkatu, oso gutxiga-tik izan bazen ere, eta pena hori hordaukazu. Kontxa omen da arraune-ko olinpiada. Zer gogoeta eragitendizu horrek?E Handia izango zen arraunekoolinpiadetan ere gutxigatik ezsartzea [barrezka]. Uste dut Kon-txaren oihartzuna mediatikoa-goa dela, kirol aldetik ligak baitumaila hobea. Ligan onenak gau-de, baina Kontxan ez. Piraguis-moan ere antzekoa zen: OlinpiarJokoetan ez dira onenak aritzen,kontinenteek mugak dituztelakoparte-hartzaileen kopuruan.Munduko Txapelketetan, berriz,onenak ateratzen dira. Alderadaitezke Kontxarekin eta San Mi-guel ligarekin. G Kaikuk jan egin al dizue beste de-

noi psikologia aldetik?E Niri ez. Oso onak dira, hori gar-bi dago. Selekzioa da. Hedabideekegundoko garrantzia eman diote,eta berei bultzada eman die ho-rrek. Baina garaitezinak direla si-nestea arriskutsua izan daiteke.Ikusi egin beharko da norbaitekasko estutzen duen estropadaosoan. Hori gertatzen bada, eanola erantzuten duen. Garaitezi-nak ez dira.

«San Miguel liganlider geundeneanere, zaleek Kontxairabaztea jartzenzuten aurretik»

«Badut zer hobetu:teknika aldetik eznaizela ondoetzaten esatendidate oraindik»

Elkarrizketa Kontxa 2010 112010eko irailaren 11, larunbata •berria

Page 12: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

12 Kontxa 2010Urdaibaiberria • 2010eko irailaren 11, larunbata

Ez da erraz azaltzekoa Urdaibairi zer gertatzen zaionKontxako estropadetan. Bost aldiz hartu du parte, etafaboritoa izan den urteetan ere ezin izan du irabazi.Arantza hori atera ezinda dabil, eta bihar du aukera.

Bai, bai, bai, Urdaibai!»oihukatzen diote za-leek traineru urdina-ri. Horrela animatzendituzte arraunlariak.

Baina Kontxako Banderan zergertatu izan zaion ikusita, «bai»horien ordez, «ez» jartzea egokia-goa litzateke. Izan are, ez du asma-tzen Bermeoko taldeak Donostia-ko uretan. Bost aldiz atera da, etainoiz ez du irabazi. Faboritoa izandenetan ere kale egin izan du.

Ez zaizkio gauzak ateratzen,eta gauza bat dela edo bestea dela,ezin du bandera preziatua era-man. Bost partaidetza horietatik,lautan oso lan ona egin badu ere,beti azaldu izan zaio aurkari bathobea, bi izan ez direnean. Hirubider egin du bigarren; behin hi-rugarren, eta iaz, kaleratu eginzuten.

Elkarte berria da Urdaibai, eta2002an sailkatu zen aurrenekozKontxako Bandera jokatzera.Asier Arego patroi zuela, Bou Biz-kaiabigarren izan zen. Postu ona,

baina, Castro garaileak bi egune-tan atera zion aldea ikusita, postuonak ezaugarri on horren zati batgal dezake: 40 segundoko tarteaegon zen aurrenengoaren eta bi-garrengoaren artean. Handia,inondik ere. Handiegia Urdaibaibezalako talde indartsuarentzat.2003an ez zen sailkatu, eta urtebe-

te geroago, 2004an, bigarren izanzen berriz ere. Juan Mari Lujan-bio patroi lanetan jarrita, ordukohartan ere urrun gelditu zitzaionaurrenekoa: Astillerok 27 segun-do kendu zizkion bi igandeetako

denbora kontuan hartuta. Aldehandia berriz ere. Ez zen halako-rik espero. Izan ere, San Miguel li-garen bigarren edizioa jokatu zenurte hartan, eta oso lehia estuaizan zuten bi ontziek. Bizkaita-rrek irabazi zieten espainiarrei,puntu bakarreko aldeaz.

Bi urtez Donostiako estropadahandian azaldu gabe egon etagero, 2007an sailkatu zen berriro.Faborito nagusiaren izenarekinbataiatu zuten berriz ere. Aurre-tik, ordea; lanak burutu baino le-hen. Gero, bestelako kontuak ger-tatu ziren Asier Zurinaga lema-zain zuen ontziarentzat. SanMiguel liga aise irabazi zuen due-la hiru urte; bigarrenari, Oriori,11 puntuko aldea kendu zion erre-gulartasunaren lehiaketan. Bai-na Kontxan, kontrakoa gertatuzen. Postuak trukatu zituztendenboraldi hartako bi oilarrek.Oriok eraman zuen hainbestemaite duen bandera. Lehen igan-dean ia erabakita utzi zuen estro-pada, 12 segundoko aldea egon ze-

lako. Urdaibai atzetik zen berrizere. Kolpea Donostian. Beste bat.Bigarren igandean, handitu eginzen aldea, eta beste 7 segundo ate-ra zizkion Oriok Bizkaiko ontzia-ri. Denera, 18 segundoko tartea.Estropada jokatu aurretik ustezena tokitan gelditu zen, eta be-rriz ere, Urdaibairen kaltetan.

Duela bi urte, 2008an, antzekozerbait gertatu zitzaion. San Mi-guel ligan, atzean utzi zituen Cas-tro eta Orio. Kontxako estropade-tan nagusitzeko faboritoetakobat zen Urdaibai, baina kale eginzuen berriz ere. Ligan atzetikzeuzkan biek, Castrok eta Oriok,txopa erakutsi zioten Bou Biz-kaia-ri. Arego eta Zurinaga patroizituela, hirugarren bukatu zuen.Castrok 27 segundo atera zizkionbi igandeetan. Aurreneko egune-an, bigarren izan zen Urdaibai,Oriori sei segundoko aldea ate-raz. Baina, bigarrenean, oriota-rrek ere handia eman zieten ber-meotarrei. 13 segundoko aldeaizan zen, eta bigarren postua gal-du eta hirugarrenarekin konfor-matu behar izan zuen Urdaibaik.

Urte latza izan zen aurrekoaBermeokoentzat. Aldaketak eginzituzten koadrilan, eta, duela biurtekoaren aldean, ahulagoa zentaldea. Fran Gonzalez entrena-tzaile zela, ez zioten nahi bezala

ekin San Miguel ligari, eta zuzen-daritzak arduraduna aldatzeaerabaki zuen. Iker Zabala arraun-lariak hartu zuen entrenatzailea-ren lekukoa, baina egoera ez zenasko hobetu. Ez, behintzat, aurre-ko sasoiko ontzirik indartsuenenalboan ibiltzeko adina.

Kanporatuak izan zirenHorrela heldu ziren Donostiara.Sailkatu, sailkatu zen, baina le-hen igandean, seigarren izan zen.Ohorezko txandatik kanpo zego-en. Emaitza ez zen ona, baina bi-garren igandean, gehiago okertuzen txarra zena. Lehen txandarihasiera eman eta berehala, minhartu zuen Xabier BereziartuaTxato arraunlariak. Urdaibaiko-ek besoa altxatu, eta estropadagelditu zuen epaileek. Baina geroetorri zen araudiak dakarrenaezartzeko ordua. Zorrotza izanzen epaia: Urdaibaik ezin zuenparte hartu. Kaleratu egin zuten.

Kontxako aurreko parte-har-tze ez onak biribiltzeko egunaizan zen iazko bigarren igandehura. Aurtengo aurreneko igan-dea, aldiz, joera txarra aldatu denseinalea izan daiteke. Bihar be-rretsi beharko du hori. Inoiz bai-no gertuago dauka bandera desi-ratua.

Orain arte, ez eta ezXabier Bereziartua Txato, iaz, min hartu ondoren, ontzi motordunera sartu zuten unean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS Urdaibai

URTEA POSTUA2002 2.2004 2.2007 2.2008 3.2009 kanporatua

Urdaibaik hiru bideregin du bigarren, etabehin hirugarren, orainarteko agerraldietan

Iazkoa izan zen urterikgogorrena, azkenigandean epaileekkaleratu egin baitzuten

Page 13: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

Hondarribia Kontxa 2010 132010eko irailaren 11, larunbata •berria

Itsasoa nahasia dagoenean, ederki moldatzen daHondarribia. 2005ean baldintza horietan irabazi zuenKontxako Bandera, lehen igandeko sailkapena iraulita.

Iraila. 2005. Kontxako Ban-derako lehen igandeko sail-kapenean, Astillero buru:19.09,10. Castro bigarren:19.11,10. Hondarribia hiru-

garren: 19.23,74. Bigarren igan-dea etorri zen. Itsaso txarra lagunzuela. Batez ere, bigarren txanda-koentzat. Lehenengotik bigarre-nera asko eskastu zen giroa. Bitxandak jokatu eta gero, azkensailkapenean, Hondarribia au-rrena, lau segundora Orio, etabostera Astillero.

Sekulako iraultza egin zuen on-tzi berdeak. Itsasoa ere berde-ber-dea zegoela baliatuta. JosebaAmunarriz zen patroi orduan ere,eta ondo gogoan du bigarrenigande hartan gertatua. Bi igan-deen arteko astea aipatzen du,baina, lehendabizi: «Aste ba-rruan bagenekien itsaso txarraegongo zela bigarren igandean,eta asko mentalizatu ginen. Ban-dera irabazteko gai ginela sinetsi-ta geunden. Eta, azkenean, ira-baztea lortu genuen».

Halako kemena izateko, ezin-bestekoa zen ezaugarri hau iza-tea: itsaso txarrarekin ondo mol-datzen zen taldea. Oso abilak ziren orduan ere baldintza horie-tan. Sailkapena iraultzeko, besteezaugarri hau ere beharrezkoazen: «Itsaso txarra behar da ho-rretarako, eta egun hartan halatokatu zen». Gero, baldintza ho-riek baliatzen jakin behar da, etaHondarribia bikain moldatu zen:«Sekulako estropada egin ge-nuen», gogoratu du patroiak.

Kanporanzko luzean ederkijoan ziren, eta hobeto etorribarruranzkoan: «Hegan egingenuen». Hor hasi omen zirenbanderarekin pentsatzen: «Ola-tuak hartu eta hartu ari ginen,eta orduan sinetsi genuen bande-ra irabaz genezakeela». Baina ezzeukaten erreferentziarik: «Itsa-so txarrarekin guk ez dugu bela-rriko entzungailua erabiltzen,nahiko lan izaten delako olatue-kin eta norabidea zuzen erama-ten». Gauza bat argi zeukanAmunarrizek: «Txandakideak,Astillero, Castro eta Arkote, geroeta atzerago genituen, eta lehen-dabiziko lana aurkari horiekatzean uztea zen». Lortu zuten.Aise irabazi zuten txanda, Asti-llerori 20 segundo kenduz, Cas-

trori 49 eta Arkoteri minutua etaberrogei segundo.

Orduan hasi zen beste lehia. Le-hen txandakoek askoz baldintzahobeak eduki zituzten, eta bi egu-netako denborak batuta, Pedre-ñarentzat zen bandera. Hondarri-bia zen bigarren. Baina lehentxandan, Oriok eta Pedreñak el-kar jo zuten, eta epaileek Pedreña

kanporatzea erabaki zuten. Ban-dera Hondarribiarentzat zen. Za-lantzazko une horiek ez zirela go-zoak izan dio Amunarrizek: «Ira-bazi genuela jakin genuen arte,ezin gozatuta egon ginen, bainagero, zoramena izan zen, egundo-ko festa».

Aurten ere txarra nahi 2005ean, 14 segundo atzetik ekinzioten bigarren igandeari. Aur-ten, 22 segundoko zama handia-goa du Kaiku aurrenarekiko.Banderaren lehian sartzeko, ezin-bestekoa dute itsaso txarra, bainairagarpenetan ez da halakorikageri. Ondo daki Amunarrizekiragarpenen berri. Ondorioz, bes-te helburu batekin aterako dira:«Lan ona egin nahi dugu, eta gus-tura gelditu. Txanda irabazi nahidugu, gure aurkariei denbora ate-ra».

Itsasoak ez badu bat-bateko al-daketarik egiten, beste bateaneman beharko du ikuskizunaHondarribiak. Amunarrizek duazalpena: «Gure taldea ez da osoindartsua. Teknika baliatzen du-gu gehiago, eta horixe behar da,batez ere, itsaso txarrarekin. Ba-rean indarra da nagusi». Besterikezean, 2005eko ikuskizunarekinoroitu beharko du arraunzaleak.

Barean uso, txarrean otso

Hondarribiko Ama Guadalupekoa trainerua 2005ean, Kontxako bigarren igandean, barruranzko luzean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Olatuak hartu eta hartuari ginen. Hegan egingenuen barruranzkoluzean gentozela»JOSEBA AMUNARRIZHondarribiko patroia

‘‘

Page 14: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

Buru-belarri murgilduta dabil hiriko traineru bateratuarenegitasmoan. Gauzak oso ondo doazela dio, eta ez oso luzerabegira, itxaropentsu dago. Aurtengo Kontxan asko dutelajokoan esan du.

an, kontsolazio txanda irabazi ge-nuen, eta bestean, hirugarrenizan ginen azken sailkapenean.Gero, Zarautzekin, 2006an, kon-tsolazio txanda irabazi genuen,baita 2007an ere. G Lehen aldiz parte hartu zenuene-

tik, zer aldatu da estropada hone-tan?Gauza asko aldatu dira. Ez daukazerikusirik ordukoarekin. 1986anhartu nuen parte aurrenekoz, eta24 urte pasatu dira. Arrauna beraasko aldatu da. G Donostiar batentzat oso berezia

izan behar du Kontxan parte hartze-ak.E Bai horixe. Nahita ez, etxeangaude. Estropada hau denontza-ko da berezia, eta horixe daukaKontxak. G Etxeko ontziarekin parte hartze-

ak are bereziago egiten al du?E Bai. Baina osatzen ari garenontzia da gurea. Luze gabe, are be-reziagoa izango dela uste dut. G Zer dauka Kontxak beste estro-

padek ez dutena?E Eremu zehatza dauka, beti-koa. Ospea dauka. Osagai bere-ziak ditu. Arraun munduanerrespetu handia zaio. Ligak alda-tu dira, txapelketak, egutegiak,baina Kontxak hor segitzen du.Estropada hau arraunaren barru-barruan dago. G Eremua aipatu duzu. Zenbait en-

trenatzaileren eta arraunlariren us-tez, inon baino alde handiagoa dagokale batetik bestera.Zer diozu?E Eremu guztietan daude alde-ak, haizea edo korronteak direla.Beste eremu askotan, Donostia-koan baino alde handiagoak dau-de. Uste dut Kontxakoa dela fida-garrienetakoa.

G Zortzi parte-hartzaileetatik zuekegoten al zarete lasaien?E Ez. Beste modu bateko lasaita-suna da. Ardura eta berebehar ba-tzuk dauzkagu. Donostiarra egi-tasmoaren etorkizuna dugu joko-an. Agian, beste batzuek bainoardura handiagoa dugu. Donosti-ko ontzia barruan derrigor izateaondo dagoen edo ez aipatu gabe,

guretzat garrantzitsua da, azkenbatean, egitasmo bati buruz arigarelako hizketan. G Ardura handia al da hiria ordez-

katzea Kontxan?E Bai, eta gehiago gure egoeran.Oso zaila da gure arraunlaria mo-tibatzea. Besteek adina entrena-tzen du, baina orain ez du goikoenmaila ematen. Ematen du gurearraunlariek ez luketela Kontxanegon behar; horixe pentsatzendute batzuek, eta arranplan,arrauna traineruan jartzen aridenean, arraunlaria jakitun dabegira dituen zale batzuek horidutela buruan. Halakoetan, zailada arraunlaria motibatzea. G Irabazteko aukerarik gabe atera-

tzea sekulako zama al da?E Arraunlarientzat zama da, bai.Baina ardura dugu, handia, gureegitasmoaz ari garelako. Erakus-leiho egokia da guretzat. Itxuraona ematen badugu, aurrerapau-so galanta izango da guretzat, etahorregatik egoten gara kezkatutaeta urduritasun handiarekin.Duela hiruzpalau urteko itxuraemango bagenu, egitasmoaren si-nesgarritasuna kolokan legoke. G KAE ligan lan txukuna egin du-

zue, baina Kontxako itxurak denabaldintza lezake. Ez al da zorrotze-gia izatea hori?E Gogorra da, bai, baina ez dagobeste biderik. Egitasmo berriaatera nahi duzunean, estropadabakoitza azterketa bat da. Lauegunetan bikain aritu bazara, etaazkenengoan eskas, azkeneko ho-rrek hankaz gora bota dezake au-rreko lan on guztia. G Helburuak betetzen ari al zarete

lehen igandekoa ikusita?E Gure asmoa 20 minutuko es-tropada egitea zen, eta aurrekourteetako itxura txarra hobetzea.Baldintzak ondo egonez gero, horibili beharko genukeela uste dut,eta aurrekoan bete genuen. Au-rrenekoak minutua ateratzea li-tzateke egokia. Ez gara gonbidatuhutsak.

G Zer moduz doa Donostiarra egi-tasmoa?E Oso ondo, oso ondo. Denboral-di ona egin dugu, baina Kontxanberretsi behar dugu orain artekoemaitza ona. Zuzendaritza berriadugu aurten, eta, normala denez,gauzak finkatzeko daude. Berro-gei arraunlari gaude bi traineru-tan banatuta, eta atzetik jendegehiago dabil lanean. G Hainbeste ahalegin oker eta

gero,noizbait egonkortuko al da?E Bidean gaudela uste dut.Hasieratik sinetsi izan dut hone-

Jose Ramon Mendizabal · Donostiarra egitasmoko entrenatzailea

«Laster, Kontxa bereziagoaizango da donostiarrentzat»

«Itxura ona ematenbadugu bihar ere,aurrerapausohandia egingodugu»

«Trainerulehiakorra noizko?Jendearen jarreraketa borondateakbaldintzatuko du».

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Aitor Manterola

Esperientzia zabala daukaarraun munduan Jose RamonMendizabalek (Donostia, 1955).Donostian hasi zen entrenatzaile,berak zuzendu zuen aurrekomendeko 90eko hamarkadakoArraun Lagunak on hura, etagero Zarautzen ere urte onakegin zituen. Orain, etxean daberriro, Donostiarra egitasmoan.Hiriko traineru bateratuaren egi-tasmoan erabat sinetsita dago,fede handia dauka, eta itxarope-nik ez du falta etorkizunera begi-ra jarrita. Berandu baino lehen,traineru lehiakorra izango duDonostiak, haren ustez. Bainahori lortzeko zer behar den aregarbiago dauka: denek norabideberean egitea lan. G Zenbat aldiz hartu duzu parte

Kontxako Banderan?E Arraunlari modura, behin ereez. Entrenatzaile modura, ez naizoroitzen, baina hamabost bat al-diz edo. G Donostiako klubekin eta Zarau-

tzekin.E Hori da. Batez ere Arraunekin,eta gero, Zarautzekin. Orain, Do-nostiarrarekin. G Oroitzapenik gozoenak zein ur-

tetakoak dituzu?E Gogoan ditut 1992koa eta1994koa. Biak Arraunekin. Bate-

14 Kontxa 2010Elkarrizketaberria • 2010eko irailaren 11, larunbata

Page 15: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

tan, zailtasunak egon arren. Kon-fiantza ezaren gainean oinarritu-ta, ez da erraza aurrera egitea.Dena dela, oso urrats handiakegin ditugu, eta Kontxako honekere norabide horretan joan behardu.

G Zer falta zaio Donostiari trainerulehiakorra edukitzeko?E Denbora, lehenik eta behin.Gero, egitasmo sendoa egiteko go-goa eta nahia. Trainerua ez daerabili behar norbere mesedetan,eta Donostian izan da horretatik.

Ideia berarekin bat egiten ez du-gun bitartean, nekez izango daontzi lehiakor bat. G Noizko izango da ontzi lehiakor

hori?E Jendearen jarrerak eta boron-dateak baldintzatuko du. Orain-

txe bertan, bigarren ontzian 19eta 20 urteko arraunlari politakdaude. Odon Elorza alkateak2013-edo aipatu zuen, urteurrenbat dagoelako tartean. Zaila dadatarik ematea. Pausoz pausojoan behar dugu. Lehengora itzu-

liko naiz, eta guretzat Kontxanlan ona egitea funtsezkoa da; ur-tebeteko lana aurreratzen dugu.Lan ona egiten badugu, gazteakanimatzen dira arraunean haste-ra, bazkide kopuruak gora egitendu eta abar.

Elkarrizketa Kontxa 2010 152010eko irailaren 11, larunbata •berria

Page 16: KONTXA2010 - Berria · 2011. 3. 2. · KONTXA2010 Bizkairako bidean da 07ErreportajeaEntrenatzaileen erdiak,Oriokoak 08Elkarrizketa Olatz Arregi eta Atsegin Odriozola 14Elkarrizketa

«Zer izan behardu banderairabaztea!»

16 Kontxa 2010Astilleroberria • 2010eko irailaren 11, larunbata

Aurten egin du jauzia trai-neruetara. Duela hilabetebatzuk burutik ere ez zi-tzaion pasatzen aukerahori. Baina Astillerok era-

man zuen patroi gaztea, eta hantxe arida, ikasi eta ikasi Ugaitz Mendizabal(Irura, 1991). San Miguel Ligan arituizan da, eta Portugaleteko bandera be-rak astindu zuen. Hasiera paregabea.

Kontxako Banderan azaldu gabeazen joan zen igandera arte. Bueno, azal-du, azaltzen zen, baina eguna pasatze-ra; berak «parranda egitera» esaten dio.Kanpotik ezagutzen zuen giro berezia.Baina igandean, barrutik bizi ahal izanzuen zer den estropada preziatuena. Ezzen Astilleroren tostan joan, motordunontzian baizik, baina bertatik bertaragozatu ahal izan zituen arraunlari orokgozatzen dituen une guztiak. Bat aipa-

tzeko eskatuta,arranplakoa gogora-tu du: «Trainerua al-txatzeko unea bene-tan izan zen polita.Jende guztia oihukaeta txaloka hastenzaigu arraunlarioi.Ederra da».

Halako girorik ezdu beste inon ikusi:«Estropada berezia

da, beste guztietan jende gutxiago ego-ten da. Oso garrantzitsua da KontxakoBandera arraunlariontzat». Kanpotikbizi izan zuenak eta barrutik bizi izanduenak ez dauka zerikusirik, Mendiza-balen iritziz: «Alde handia dago. Jende-ak animatu egiten zaitu. Arranplakoaikusgarria da, eta protagonista senti-tzen zara. Zuri ari zaizkizu txaloka».

Urtebetean erabat aldatu zaio bizi-modua: «Astilleron egongo nintzenikere ez zitzaidan burutik pasatzen». Bai-na han dago, eta azkar ari da ikasten.Gustura dabil: «Oso ondo hartu naute,eta taldean sartu ninduten». Egin du de-buta traineruan, eta gustatuko litzaio-ke Kontxan ere aritzea. Baina erabakihori Jon Salsamendi entrenatzaileare-na dela badaki. Ez du itxaropenik galdu,bihar arraun handia eskuetan izateko:«Agian, aukera izango dut. Itsasoa barebadago… Gustatuko litzaidake ba-rruan egotea». Duela hilabete batzukpentsaezina izango zitzaiona gauzatu-ko luke horrela: Kontxan aritzea. Tolo-san arraunean hasi zenean ere ametsabaino urrunago ikusten zuen aukerahori: «Inoiz ez nuen pensatu ere eginKontxako Banderan ari nintekeenik».Aukera badu, eta ametsetatik esnatugabe, joan zen igandean burutik pasatuzitzaionaren berri eman du: «Zer izanbehar du bandera irabaztea!».

Aurten zaila izango du bigarrenamets hori gauzatzea. Aurrenekoa bete-tzen badu, oso gustura legoke. Betetzenez badu ere, gustura ibiliko da gero,Alde Zaharrean gora eta behera.«Orain, parrandak alde batera utzita di-tut, baina bihar, akaso, bueltaren batemango dut Donostian». Beste espe-rientzia bat bizi ondoren murgilduko li-tzateke lehendik ere ezaguna duen giro-an. Bestea, estropada barrutik bizitze-koa, agian gozatuko du bihar: «Aukeraona litzateke zer dagoen ikusteko, etaesperientzia hartzeko».

Aurreko igandean, lehen aldiz bizi izan zuen Kontxako giroa barrutik.Ugaitz Mendizabal Astilleroko bigarren patroia da, hasiberria, oso gaztea.Ez zen traineruan joan, baina txundituta gelditu zen giroarekin.Estropadan parte hartu nahi du orain.

Ugaitz Mendizabal patroia, txapela buruan, Portugaleten, aurtengo San MIguel Ligan, bandera irabazita MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Trainerua altxatzekounea benetan izan zenpolita, jende guztiaoihuka eta txaloka»UGAITZ MENDIZABALAstilleroko patroia

‘‘