KAMERATOIA 09 - Oinarriak

3
Lehiaketaren oinarriak

description

Ikus-entzunezkoen V. Rallyan parte hartzeko baldintzak

Transcript of KAMERATOIA 09 - Oinarriak

Page 1: KAMERATOIA 09 - Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak

Page 2: KAMERATOIA 09 - Oinarriak

Euskal Herr iko V. Ikus-entzunezkoen Ral lya abenduaren 12an egingo da. Lehiaketa Bermeon (Bizkaia) egingo da. Lehiaketa egunean goizeko 9:00etan, gaiarekin batera herriko hainbat ezaugarrien zerrenda emango zaie parte-hartzaileei. Ikus-entzunezkoetan gutxienez hiru ezaugarri islatu beharko dira.

Grabaketa eta edizio-lanak goiz zein arratsaldez egin ahal izango dira.

Arratsaldeko 19:00etan entregatuko dira egunean zehar ekoiztutako lanak. Egunean eta toki berean sari banaketa egingo da.

HELBURUAK• Gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa

sustatzea.• Gazteen izaera sortzailea eta beraien ekoizpen

artistikoa gizarteratzea.

OINARRIAK

BALDINTZAK• Euskal Herriko gazte euskaldunek parte hartu ahal izango dute.• Parte-hartzaileak 18 eta 35 urte bitarteko gazteak izango dira.• Rallya, gehienez, hiru minutuko ikus-entzunezko lana sortzean datza.• Gaia eta ezaugarriak zeintzuk izango diren egunean bertan adieraziko da. • Hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa da, ahozkoa edo idatzizkoa euskara

hutsean.• Parte-hartzaileek ekarri beharko dituzte grabazio eta ediziorako beharrezko

aparailu guztiak: ordenagailu, kamera, euskarri digitalak, kargadore, kable, luzagailu eta bestelakoak.

• Ikus-entzunezko lanak AVI formatuan DV PAL-en entregatu beharko dira arratsaldeko 19:00etan, DVD batean.

• Topagunea ez da ekipoen galera edo ezbeharren erantzule egingo

SARIAK:1. 1.500 eurokoa2. 1.200 eurokoa3. 900 eurokoa

* Antolakuntzak hala erabakiz gero, sariak hutsik gera daitezke

Page 3: KAMERATOIA 09 - Oinarriak

IZEN EMATEA• Lehiaketan izena emateko azken eguna azaroaren 30a izango da. Parte-

hartzaileek bidali beharreko datuak hauek dira:o Izen-abizenak, jaiotze data, telefonoa eta e-posta, helbide osoa, NAN-aren

irudia• Izena emateko mezu bat bidali [email protected] helbidera edo

www.kameratoia.com etik zuzenean egin• Talde kopurua mugatua izango da.

SARIKETA ETA EPAIMAHAIA• Epaimahaia artea eta kultura munduko profesionalek eta ordezkariek osatuko dute.• Sarituak zeintzuk izan diren egunean bertan jakinaraziko da, lanen proiekzioaren

ondoren egongo den sari banaketa ekitaldian.

ERAKUSTALDIAK• Kameratoian ekoitzitako lanak Creative Commons AITORTU-PARTEKATU

lizentziapean zabalduko dira. Horren arabera, egileek baimena ematen dute euren lana edozeinek ikusi, erakutsi edota berrerabiltzeko, beti ere egiletza aitortuz eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatuz. Informazio gehiagorako, ikus: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu.

• Antolakuntzak, beharrezko jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.• Arazo edo zalantzarik egonez gero antolakuntzak erabakitzeko ahalmena izango

du.

* Lehiaketan parte-hartzeak derrigorrez oinarri hauek onartzea dakar.

Informazio gehiago eta zalantzak argitzeko, ondoko zenbaki eta helbidera jo:

[email protected] 946215968 (Amaia)