Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

22
Bizizikasi pedagogia Berrikuntzaren etika baterako oinarriak Bizizikasi pedagogiaren monografikoen Bilduma

description

Berrikuntzari buruzko eztabaideetarako ekarri kritikoa Arantzazu, 2011ko otsaila

Transcript of Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Page 1: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasi pedagogia

Berrikuntzaren

etikabaterako oinarriak

Bizizikasipedagogiaren monografikoen

Bilduma

Page 2: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasi pedagogiaren monografikoen BildumaArgitaratzen du: Baketik (Gandiaga Topagunea - Arantzazu - 20567 Oñati)Inprimaketa: Gertu inprimategia (Oñati)Lege Gordailua: SS-1788-20102011ko otsaila

Bizizikasipedagogiaren monografikoen

Bilduma

Page 3: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

3

Pertsona, gizarte eta hezkuntza mailako prozesuetaneta gatazketan etikaren inguruko ikerketa- eta dibulga-zio-zentroa da Baketik. 2006ko urriaren 14an sortu zenArantzazun (Oñati). Honen bultzatzaileak ArantzazukoSantutegiko Frantziskotarrak izan ziren eta euren eraba-kiz Baketik erakunde autonomoa, laikoa, akonfesionalaeta bere funtzionamenduan anitza eta irekia izatea da.

Zentro honetan bi kontzeptuk egiten dute bat: bakeaketa etikak. Bi oinarri horiek bere izenean adierazten dira:bak(e)+etik. Bere lana bat-egite horren emaitza da, etanorabide horretan hiru ikuspegiekin lan egiten du: pertso-na —norberekin bizitzen ikastea—, gizartea —besteekinbizitzen ikastea— eta hezkuntza —pertsona izaten heztenikastea. Hori guztia, zeharkako ardatz batekin: elkartasune-an lan egitea. Oinarri horien gainean era askotako egitas-mo eta ekimen ugari garatzen ditu (www.baketik.org).

Orain ekimen horietako batek, ekarpen kritikoa izannahi duen txosten hau argitaratzera eta zabaltzera darama.Berrikuntzaren etika baterako oinarrien proposamenaeskaintzen du. Eta sarrera honetan erantzun beharko litza-tekeen galdera da: zergatik Baketik-en sartu-irten horiberrikuntzaren eremuan? Egin nahi dugun ekarpena hiruargudioren bidez adieraziko dugu.

·Lehenik eta behin, berrikuntza ez da eremu arrotzazentro honentzat. Gizarte mailan erabilgarria izannahi duelako bideragarria izan nahi duen herritarrenekimena etengabeko berrikuntzara kondenatuadago. Jaio zenetik, Baketik-ek ikuspegi berriakdituzten egitasmo zehatzetan islatu izan den berri-kuntzaren metodologiarekin lotura izan du: gataz-ken tratamendua lantze etikoaren ikuspegitik;zenbait balioekin eta helburuekin heztea Antzerki-Forumaren tresnaren bidez; Arantzazutik Asiseraproposamena erlijio eta kultura desberdinak elka-rren artean ulertzeko. Izan Hezkuntza-Proposamenazortzi ikaskuntzen bidez pertsona izaten hezteko,bizizikasi pedagogia bere prestakuntza-eskaintzaguztien zeharkako ardatz gisa, Afrikarekiko elkarta-sunerako eta lankidetzarako modu berria eratzekoproposamena; bakarrik dauden adin-txikiko atzerri-tarrentzat harrerako osaba-izeben irudia IzebaProiektuaren bidez… Laburbilduz, lehenengo arra-zoia da Baketik etengabeko prozesu berritzailebatean txertatua dagoela.

·Bestetik, zentro honek beste erakundeekin partehartzen du berrikuntzari buruzko gogoeta- eta erai-

Bizizikasi pedagogia

Berrikuntzaren

etikabaterako oinarriak

Arantzazu, 2011ko otsailaBerrikuntzari buruzko eztabaideetarako ekarri kritikoa

Page 4: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasib

ildum

a

4

kuntza-prozesuetan, Gipuzkoako edo euskaleremuan zein estatu edo nazioarte mailakoan. Berefilosofia eta esperientzia propioek eskaintzen diotenikuspegiak, etikaren inguruko lan-ardatzak etaArantzazun kokatzeak eraman dute Baketik berri-kuntzaren inguruko prozesuetan, gogoetetan etaeztabaidetan garatzen den ahalegin sortzailea etaeraikitzailea oso ondo baloratzera, batetik; etagabezia garrantzitsua antzematera ere, bestetik, etahorren inguruan bere gogoeta eta proposamenakeskaini nahi ditu. Baketik puntu honetan kokatzenda eta hemendik eskainiko du ekarpen hori.

·Hirugarren arrazoiak Arantzazu du izena eta hemenaipatzea lekuari eta bertan bizi direnei omenalditxikia da. Umiltasun-sendaketa ere bada berrikuntzaaurkitu berri dugun zerbait dela pentsatzen duena-rentzat. Duela 500etik gora urtetik hona, luze iraunduen berrikuntzaren omenezko monumentu biziaizan da Arantzazu. Baketik Arantzazun kokatzen daeta frantziskotarrek bultzatu zuten. Hain zuzen,horregatik, humanismoan oinarritua, giza duintasu-naren etikan errotua dago, eta joera sozial etahumanizatzailea dauka.Arantzazu balio horiek denboran iraunarazi dituenlekua da. Jatorrizko nortasunari fideltasuna eta garaihistoriko berri bakoitzean sortutako errealitatesoziokultural berriei zabalik egotea da Arantzazu.Baketik leku horretan kokatzea ez da zori hutsa,funtsezko ezaugarria baizik.

Arantzazu herriaren fedearentzat erreferente erlijiosoada. Dimentsio erlijiosoak Santutegiaren nagusitasunaeta bere nortasun-keinu nagusia adierazten du, bainabere indarrak definizio hori gainditu egiten du. Arant-zazu erreferente erlijiosoa da, eta, aldi berean, errefe-rentzia erlijiosoa baino zerbait gehiago. Erreferentzia-anbibalentzia horiek elkarrekin bizitzea ez da anbi-guoa, proaktiboa eta sortzailea baizik. Oinarri bereanbatzen ditu aniztasuna, humanismoa eta gizakiarenbalio-gorenaren errespetua.Horrela, gaur egun Arantzazu bila dabiltzan pertso-nen harrera eta topaleku gisa agertzen da gizartea-ren aurrean. Sinesten edo sinesten ez dutela ere,edo erlijio bat zein bestea jarraitzen dutela ere,—balio materialetatik edo indibidualistatik harantz—bizitzarako eta elkarbizitzarako gizakiaren berezkoe-naren eta unibertsalenaren zentzua bilatzen dutenpertsonentzat.Santutegi horren nortasun historikoa, aldi berean,frantziskotar etorriko printzipioek eratzen dute;baina, aldi berean, biltzen dituen errealitate pertso-nalen eta sozialen aniztasunera zabaltzerakoan iturrihorrek gainezka egiten du. Arantzazuko historia,bere nortasuna, hasieratik zehaztu gabeko, bainabere ibilbidea aztertzerakoan bistakoak eta sendo-tuak dauden printzipio eta irizpide multzoaren espa-rruan jorratu da.Pertsonari lehentasuna ematea, elkarrizketa, bakeabilatzea, elkartasuna, natura errespetatzea edo giza-

Page 5: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

5

kokatzea) sortzen da berrikuntzaren etika baterako oina-rrien multzoa eskaintzen duen txosten hau. Oinarri horiekonura soziala bilatzen duen edozein berrikuntza-prozesuetikoki bideratzeko baldintza lagungarriak ahalbidetzendituen esparrua eratzen duten parametroak identifikatueta sailkatu nahi dituzte (premisak, printzipioak, helbu-ruak, pedagogiak, irizpideak eta abar).

Bere dibulgazio- eta prestakuntza-alderdian, bizizikasipedagogian oinarritzen dira, bizitza hobetzeko pedago-gian, hain zuzen. Bizitza hobetzea ez den beste helbururikizan dezake berrikuntzak? Bizizikasi pedagogia bi kont-zeptu integraturen sinergia da: bizipena eta ikaskuntza.Berrikuntzaren eremu honetara aplikatua, esan nahi duberrikuntza hobe dezakegula zenbait esperientziarenkontzientziatik ikasiz; zehazki, ikaskuntzako lau esperient-zietatik ikasiz.

Dokumentu hau gai honi buruz Baketik-ek, ikastarodesberdinen bidez, eskainiko duen prestakuntzaren oina-rria da. Bere edukiak, ikusiko den bezala, zerikusirik izan-go du Arantzazuren historiaren oinarriekin. Berrikuntzaketikak baldintzatu dezan behar du, ez bakarrik bere emait-zen eragingarritasunak. Horrenbestez, berrikuntzarenetika behar du. Bilatzen den emaitza gizartearentzat berri-kuntzaren metodologia etikoa eskaintzea da; berrikuntza-ren Arantzazu metodologia, nahiago bada.

eta espiritualtasun-errealitateen aniztasuna onartzeabezalako printzipioak; eta harreraren, umiltasunaren,neurritasunaren, berezitasunaren, herriarekiko lotu-raren edota hizkuntzarekiko, artearekiko eta euskalkulturarekiko eta kultura unibertsalarekiko errotzea-ren alde etengabeko ahaleginari buruz hitz egitendiguten irizpideak.Erro horiekin, bere historiaren aldi desberdinetanarte-, kultur-, pentsamendu- eta printzipio-sormena-ren iturria izatea lortu du Arantzazuk geure gizartea-rentzat. Arantzazuk etengabeko berrikuntzarenhistoria irudikatzen du, 500etik gora urtetan zeharegina eta berregina pertsonaren eta inguruarenneurrira. Bere itxura arkitektonikoaren iraunaldia etamodernotasuna gaur, bost menderen ondoren, adie-razten denaren erakusgarri da.Arantzazuk 2001etik aurrera ekin zion bere azkenberregite-berrikuntza prozesuari, frantziskotarrakSantutegian bizitzen hasi zirela 500 urte bete zirene-an. Testuinguru horren barruan, sortu zen Baketik,besteak beste, etikaren eta humanismoaren tresne-kin berritzea bilatzen duen ekimena. Baketik-enegitasmoa ez da sortzen inguru horren ibilbidehistorikoa definitzen duten printzipio- eta irizpide-esparrutik kanpo. Gogoeta-prozesua esparru horreneraginpean jartzeko borondatetik sortzen da, hainzuzen ere.Hiru arrazoi horien bat egitetik (esperientzia propioa,

berrikuntzaren munduarekin harremanak eta Arantzazun

Page 6: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasib

ildum

a

6

1.1.Intuizioa:berrikuntza berritzeaBere aplikazio potentziala unibertsala ez bada, berrikunt-

za-kontzeptuak bere esanahiaren aurka egiten du. Halabe-harrez, guztia hobe daiteke, berrikuntza-ideia ere bai. Ikus-pegi hori ez da arazoa, aukera baizik. Inoiz bikaintzat jota-ko proposamen guztiekin gertatzen da hori: denbora pasaondoren, bere erabileraren orokortzeak jatorrizko ideiailundu egiten du, eta oinarriak ahazten eta urardotzendituzten azaleko dinamiketan erabiltzen dira praktikan.Hori ez da arraroa, ohikoa baizik. Berrikuntzaren egungoegoeraren azterketak agian fenomeno horrek bere kont-zeptualizazioari eta aplikazioei eragiten ari ote denkontuan hartzera gonbidatzen du. Hori da oinarri-proposa-men horretatik abiatzen den intuizioa: beharrezkoa izandaiteke berrikuntza berritzea.

1.2.Arazo adierazgarria:gutxi definitzen duen definizioaDefiniziora jaistea beharrezkoa dugu; baina emaitzak ez

digu ezer gutxi eskaintzen. Definizio-zerrenda luzea dagooinarrizkoenean bat datorrena: prozesu batean emaitzak,errentagarritasuna edo lehiakortasuna hobetzeko sartzenden aldaketa eragingarria da berrikuntza (Osloko Gidalibu-rua, 2005). Azkenaldian, definizio hori zabaldu egin da,baina ildo berean: prozesu edo produktu baten sektore-balioaren katearen edozein puntutan balioa eranstea daberritzea. Berrikuntza eragingarritasunarekin baino «gizar-tearentzat onuragarri izateko asmoarekin» gehiago lotzen

1. DiagnostikoaDiagnostikoa oinarri etikoen proposamenaren funtsa da, eta intuizio

eta arazo bana, bi gako eta bi ondorio izango ditu oinarrian.

1

Page 7: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

7

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

duen 1990eko definizio bakarra topatu dugu (West & Farr);baina hori ez da berrikuntza-joeren buru dagoena. Azkenfinean, eragingarria gertatzen den edozein aldaketa beza-la ulertzen dugu gaur egun berrikuntza. Gutxi definitzenduen, definizio zehaztugabeegia eta anbiguoa onenerakoeta txarrenerako balio duelako. Litekeena da, esate batera-ko, «hipoteka zaborrak» horrela ulertutako berrikuntzarenondorio izatea edota egungo krisi ekonomikoaren etafinantzarioaren iturriak sustrai berbera izatea. Ausartegiaizan daitekeen berrikuntzaren ideia baten aurrean gaude.

1.3.Bi gako:muga eta aukera

Diagnostikoak bi gako ditu: lehenengoak mugatu etabigarrenak ahalbidetu egiten du berrikuntza berritzekonahiaren garapenaren ahalmena.

·Muga. Berrikuntza, gaur egun ulertzen den bezala,eragingarritasunaren eta ekonomia- edo lehiakorta-sun-emaitzen lorpen azkarraren eta zuzenaren menpedago. Emaitzak dakartzan edozein berrikuntza, aldezaurretik, berrikuntza ontzat hartzen da. Eragingarrita-sunaren bilaketa itsua —guztion onurarako printzipio-rik edo helbururik gabekoa— ausartegia da, ez baka-rrik eremu horretan baizik eta beste edozeinetan. Ezinda bilatu berrikuntza eragingarritasunaren erreferent-zia bakarrarekin. Hori da, modu ezkorrean hartua,berrikuntza berritzeko eremua mugatzen duen gakoa.

·Aukera. Jakina da berrikuntzak eragingarria izaten saia-tu behar duela; baina eragingarritasun hori gainditukoduen helmugara bideratzeko erreferentea behar du.Eraginkortasuna bitartekoa da, ez helburua. Errentaga-rritasuna eta lehiakortasuna bitartekoak dira. Helburua

unibertsala da: pertsonaren eta gizartearen, bere bizi-kalitatearen eta elkarbizitzaren zerbitzura egotea.Prozesu berritzaile orok pertsonak eta gizartea hobetobizitzeko eta elkarbizitzeko zerbitzura dauden oinarrietikoen eta helburuen esparru unibertsalaren baldint-zapenetik bilatu behar ditu emaitzak. Hori da, modubaikorrean, berrikuntza berritzeko eremua ahalbidet-zen eta zabaltzen duen gakoa.

1.4.Bi ondorio:krisia eta aukera

·Krisia. Berrikuntzaren kontzeptua bere definizioak etaaplikazioen gabeziek dakarten krisi sakonak mehatxat-zen du —erabat zauritua ez badago dagoeneko. Krisihorren sustraia, larbatua edo esplizitua, mundu maila-ko egungo krisi ekonomikoaren eta finantzarioarenberbera da: oinarrizko balioen gabezia, helburuen etabitartekoen anabasarekin batera, eragingarria denbitartean guztiak balio duelako egitura-ameskeriadakarrena, eta horrekin batera, diru-gosea edohandiuste indibidualista sustatzea, guztion onurarakoelkartasunaren kontra.

·Aukera. Berrikuntzaren ikusmolde etikoa ez dabermea, baina ezinbesteko baldintza da bere emait-zak sozialki jasangarriak izan daitezen. Horregatik,geure lanaren hipotesi nagusia honakoa da: berri-kuntza metodologikoki eragingarritasun zehaztuga-bea lortzeari lotu behar zaio, baita pertsonen etagizartearen zerbitzura eta onurara printzipio, helburueta irizpide zehatzak ezarriko dituen oinarri etikoenmultzoari ere.

Page 8: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

8

2.1.Unibertsalak eta unibertsalbihurgarriakBerrikuntzaren etika baten oinarriek unibertsalak eta

unibertsal bihurgarriak izan behar dute. Hau da, kultur-,erlijio- edo gizarte-testuinguru desberdinetan aplikaziopotentzial berbera behar dute. Horretarako, gizakiarenberezkoenak diren errealitateetan oinarritu eta bere ados-tasun-balioak helmen posibleen unibertsalenarekin garatubeharko dira.

2.2.Zeharkakoak berrikuntzarenedozein alderdirekikoOinarri horiek bilatzen dituzten emaitzei begiratuta, ez

dago desberdintasunik berrikuntzaren alderdi desberdinenartean. Ez dago teknologia-, ekonomia- edo enpresa-berri-kuntza, alde batetik, eta gizarte-berrikuntza, bestetik. Edozeinberrikuntza soziala da edo ez da. Ondorioz, oinarri horiekzeharkakoak dira berrikuntzaren edozein alderdirekiko.

2.3.Ez engainagarriakBatzuetan irudi horretan nahastua ikus daitekeen arren,

berrikuntza ez da enpresaren, ekonomiaren edo gizartearen«dieta-miraria». Berrikuntzak metodologia eta diziplinabehar du, baina tentagarria da beti. Berrikuntza bakar

2. Berrikuntzaren etikarako oinarrienezaugarriakBerrikuntzaren etikaren jokalekua mugatzen duten oinarriak

bere testuinguruaren errealitatean eta bere ahalmenarenzabaltze osoaren aurrean kokatuko dituzten ezaugarrien mult-zoari erantzun behar diote. Oinarri horiek ondorengo zazpiezaugarrien inguruan zehaztuko ditugu:

Bizizikasib

ildum

a

2

Page 9: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

9

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

batek ere ez ditu ziurtatuak bere emaitzak luze esperimen-tatu aurretik. Arrakasta azkarra sortzen duen berrikuntzaporrot bihur daiteke denbora batera edo, alderantziz,lehen porrota denbora batera aurrerakuntza sendo atzera-ezin bilaka daiteke. Oinarri etikoen proposamena ez da«formula-miraria» ere, ez da proposamen engainagarria.

2.4.Prestakuntza-, esperientzia- etadiziplina-baldintzen sortzaileak

Oinarri etiko horiek ez dute ezer bermatzen aldezaurretik, besterik gabe, ezin dutelako bermatu. Berrikuntzasozialaren baldintza lagungarriak sor ditzakete zorroztasunetikoaren bidez bakarrik. Hau da, prestakuntza-, esperient-zia- eta diziplina-baldintza egokiak zorroztasuna sorrarazte-ko eta gaitasun-berritzailea bultzatzeko maila humanizat-zailean eta bokazio sozial argiaz. Bere itxaropena ez daemaitzak bermatzea baizik eta, bere horretan zentzuaizanik, emaitza desiragarriak posible egingo dituztenbaldintzak sortzea.

2.5.Premisa batean oinarrituak

Pertsonek eta gizarteak oreka eta zoriontasun-ahal-mena galtzen dituzte humanismotik (gizakiaren egiazkobalioekin identifikatzea eta bultzatzea) zenbat eta gehia-go urruntzen direnean, eta horiek handitzen zenbat etagehiago garatzen dutenean. Beste modu batera esanda,gizarte baten giza garapena giza duintasunaren etikareki-ko konpromiso adostuarekin erabat lotua dago. Hori daberrikuntzaren etika baten oinarrien proposamenak funt-sean duen premisa.

2.6.Lan-hipotesi batekinkonprometituak

Aurreko premisaren inguruan, oinarrien proposamenhonek ondorengo lan-hipotesia garatzen du: eragingarriaizaten soilik ez saiatzea da eragingarriagoa. Berrikuntza-entse-guak, eragingarritasun-eskaera zuzenera baino lehenagooinarri etikoetara baldintzatua, aukera handiagoa du eragin-garriagoa izaten amaitzeko, etikak jasangarritasun baliobikoitza gehitzen duelako: alde batetik, bultzatzaile zeinerabiltzaile gisa prozesuan parte hartzen dutenen artean zent-zu eta asetze gehiagoko balio pertsonala; eta bestetik, bide-ragarritasun eta errentagarritasun sozialeko balio integratzai-lea produktuentzat, prozesuentzat eta egitasmoentzat.

2.7.Ez derrigortzen dutenak, eztazehatzak direnak ere; ahalbidet-zaileak eta iraunkorrak baizik

Aurreko guztiaren ondorioz, oinarri etiko horiek ezindute eratu prozesu berritzailean ager daitezkeen ustezkokasuistika zehatz guztiak konponduko eta horiei erantzungodion aginduen errezetategirik. Ezin du izan eta ez du izanbehar, horrela, eragingarritasun-bermearen itxaropen faltsuaelikatzen ariko litzatekeelako. Oinarri horiek praktikoa etaeragingarria izan behar duen prestakuntza-, esperientzia-,eta diziplina-prozesu iraunkorrean murgiltzea eskaintzendute, eragile berritzaile bakoitzari eremu bakoitzean oinarrihoriek garatuko dituzten irizpide zehatzen eta eragingarriensektore-identifikazio espezifikoa ahalbidetzeko orduan.Oinarri horiek prozesu iraunkorreko pentsamoldearenbarruan dira bultzatzaile eta baldintzen sortzaile.

Page 10: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasib

ildum

a

10

3.1.Oinarri-esparruaProposamenaren oinarria ondorengo atalak ditu: aingu-

ratzeak, axiomak, diagnostiko-elementuak eta esanahipraktikoa:

·Gizakiaren errealitate unibertsalenean oinarriak. Lauardatz horiek gizakiaren berezkoena deskribatzen dutenlau errealitateetan oinarritzen dira: errealitate-oinarrian,giza-izaera mugatua; potentzialtasun-oinarrian, beresormen mugaezina; benetakotasun-oinarrian, kontzientziamorala; eta gizatasun-oinarrian, duintasunaren zentzua.

·Axiomak. Errealitate horiek proposamenaren abiapun-tuetaraino eramaten gaituzte: 1. ardatzean, gizakiakjakin, egin ahal eta egin dezakeena ez da mugaezina,mugatua baizik; 2.ean, pertsonak gainditu egiten dutenerrealitateak eta ahalmenak ditu; 3.ean, gizaki guztiekkontzientzia dute beren erabakiak hartzeko; eta 4.ean,pertsonok ahalmena dugu berekoi hutsak ez izateaaukeratzeko.

·Berrikuntzari buruzko diagnostiko-elementuak. Lehe-nengo oinarrian, eragingarritasun-bermea berrikuntza-ren errealitatea faltsutzen duen espektatiba da; bigarre-nean, ezin ditugu emaitzak bermatu, ahalbidetukodituzten baldintzak etengabe sortu bakarrik; hirugarre-nean, oinarri etikoekin berritzea eragingarriagoa da, ezeragingarri hutsa, gizarte-mailan jasangarria delako;laugarrenean, giza garapena giza duintasunaren etika-rekiko konpromisoarekin lotua dago.

·Esanahi praktikoa. Lau ardatz horiek gizaki guztiokberdintzen gaituzten alderdiak islatzen dituzte eta,horregatik, garrantzi erabakigarria dute. Praktikaraeramanda esanahi zehatza dute: errealitate-oinarriakgizakiaren «nahi dut» aseezina berkokatzen du;potentzialtasun-oinarriak «ahal dut» ustea bultzatzendu; benetakotasun-oinarriak «egin behar dut» adieraz-pena bultzatzen du; eta gizatasun-oinarriak «naiz» horisublimatzen du.

3. Oinarri-proposamenarenegituraBerrikuntzaren etika baten oinarrien proposamena gaikako lau

ardatz banatan egituratzen da: errealitate-, potentzialtasun-,benetakotasun- eta gizatasun-oinarria. Bere edukia deskribatzenduten atal horizontalek (lerroak) zeharkatutako lau zutabe berti-kal dira. Taula orokor hori hiru zatitan banatzen da: Oinarri-espa-rrua (1.A. koadroa), aplikazio orokorreko esparrua (1.B. koadroa)eta esparru eragilea (1.C. koadroa).

3

Page 11: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

11

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

3.2.Aplikazio-orokorreko esparruaAurreko guztiak oinarri horien aplikazio orokorreko espa-

rrua garatzea ahalbidetzen du, bost eremutan antolatua:printzipio aktiboa, helburua, estrategia pedagogikoa, iriz-pide gidariak eta oinarri bakoitzak eskaintzen duen baliogehigarria.

·Printzipio aktiboa. Oinarri bakoitzaren printzipio akti-boa muineko osagaia da berrikuntzaren etika artikulat-

zeko. Proposamen horren zentzua baldintzatzen etazehazten duten lau arrazoi nagusiez ari gara: 1. ardatza,neurria; 2. ardatza, sinergia; 3. ardatza, bereizketa; eta4. ardatza, elkartasuna.

·Helburua. Hain zuzen ere, oinarri bakoitzaren helburuaberrikuntza-prozesuen inguruan sortu nahi den azkenondorioa da. Ardatz bakoitzaren asmoa azaltzen du: 1.ardatza, errealitatean kokatzea; 2. ardatza, gizakiareneta gizartearen sustapena; 3. ardatza, justizia eta elkar-bizitzarako askatasuna; eta 4. ardatza, pertsonarenautonomia.

Proposamenarengaikako oinarriakedo ardatzak

1. ardatza.Errealitate-

oinarria

2. ardatza.Potentzialtasun-

oinarria

3. ardatza.Benetakotasun-

oinarria

4. ardatza.Gizatasun-

oinarria

Gizakiaren errealitateunibertsaleneanoinarriak

Bere izaera mugatua Bere sormen mugaezina Bere kontzientzia moralaGiza duintasunaren

zentzua

Axiomak edoabiapuntuak

Giza jakintza, ahalmenaedo egitea ez dira

mugaezinak, mugatuakbaizik

Pertsona gainditu egitenduten errealitateez etaahalmenez inguratua

dago

Euren erabakiei buruzgogoeta egiteko kont-zientzia dute gizaki

guztiek

Pertsonok berekoi hutsakez izatea aukeratzeko

ahalmena dugu

Berrikuntzariburuzko diagnostiko-elementuak

Eragingarritasun-bermeaberrikuntzaren errealita-tea faltsutzen duenespektatiba da

Ezin ditugu emaitzakbermatu, ahalbidetukodituzten baldintzak eten-

gabe sortu bakarrik

Oinarri etikoekin berrit-zea eragingarriagoa da,ez eragingarri hutsa,

gizarte-mailanjasangarria delako

Giza garapena giza duin-tasunaren etikarekikokonpromisoarekin

lotua dago

Oinarri bakoitzarenesanahi praktikoa

Errealitate-oinarriaknnaahhii dduutt adierazpena

berkokatzen du

Potentzialtasun-oinarriakaahhaall dduutt ustea bultza-

tzen du

Benetakotasun-oinarriakeeggiinn bbeehhaarr dduutt adieraz-pena bultzatzen du

Gizatasun-oinarriak nnaaiizzhori sublimatzen du

1. koadroa. Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

1.A. koadroa. Oinarri-esparrua

Page 12: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasi b

ildum

a

12

·Estrategia pedagogikoa. Berrikuntzaren etikak bizizika-si pedagogian oinarritzen den formazio zehatza etadibulgatzailea behar ditu. Oinarrizko lau ikaskuntza dituardatz. Honako ikaskuntzak dira: 1. ardatza, izaeramugatua; 2. ardatza, esker ona; 3. ardatza, kontzient-ziari entzutea; eta 4. ardatza, giza duintasuna.

·Irizpide gidariak. Lau dira eremu bakoitzean eta ustez-ko bakoitzean aplikazio-jarraibide handiak. Egitasmoberritzailearen eragina eta alternatibak baloratzeabilatzen dute: bere neurriagatik, 1. ardatzean; aurreti-kako balioagatik, 2. ardatzean; desoreka sozialengatik,3. ardatzean; eta giza menpekotasunengatik, 4. ardat-zean. Lehentasunezko garrantzi praktikoa dute. Horre-gatik, 1.B. koadroan adierazten badira ere, 1.C.koadroan xehetasunez garatuko ditugu.

·Oinarri bakoitzak eskaintzen duen balio gehigarria.Proposamena osatzen duten oinarri bakoitzak berri-kuntzari gehitzen dion balioa jaso da atal honetan: 1.ardatza, bideragarritasun sozioekonomikoa eta ekolo-gikoa; 2. ardatza, sormen eraikitzailea eta fidagarria; 3.ardatza, zuzentasun pertsonala eta komunitarioa; eta 4.ardatza, sublimazioa eta bikaintasun humanizatzailea.

3.3. Irizpide gidarien esparru eragileaAurreko guztiak, oinarria eta aplikazio orokorrerako

esparrua, aztarna etiko sendoarekin irizpide gidariak garat-zen eta berrikuntzaren metodologia zehazten duten balioeragileen multzoa eraikitzea ahalbidetzen du. Ikusiko denbezala, irizpide gidari bakoitzak tentsioa sorrarazten,konpromisoa hartzera mugiarazten, eta erantzukizunaeskatzen du, eta garapen zehatzeko bost irizpidetan zehaz-ten da. Hogei irizpideko emaitzak egitasmo etikoen Etika-Eragineko Memoria prestatzeko edukien egiturarako lehenhurbilpena eratuko du.

Proposamenarengaikako oinarriakedo ardatzak

1. ardatza.Errealitate-

oinarria

2. ardatza.Potentzialtasun-

oinarria

3. ardatza.Benetakotasun-

oinarria

4. ardatza.Gizatasun-

oinarria

1.B. koadroa. Aplikazio orokorreko esparrua

Printzipioaktiboa

Errealitate-printzipioa. Neurria

Potentzialtasun-printzipioa. Sinergia

Benetakotasun-printzipioa.Bereizketa

Gizatasun- printzipioa. Elkartasuna

HelburuaErrealitatean ahalik eta

kokapenik onena

Maila pertsonalean etasozialean sustapen

maximoa

Elkarbizitzarako justiziariketa askatasunik handiena

Pertsonaren autonomiarikhandiena

Estrategiapedagogikoa

(Bizizikasi pedagogia)

Giza izaera mugatuarenikaskuntza

Esker onekoa izaterarenikaskuntza

Kontzientziarientzutearen ikaskuntza

Giza duintasunarenesanahiaren ikaskuntza

Irizpide gidariak(1.C. koadroanzehaztu dira)

Egitasmo berritzailearenneurrien eragina eta

alternatibak baloratzea

Berrikuntzaren eraginaeta alternatibak balorat-zea aurreti-kako balioa-

ren gainetik

Egitasmo berritzailearenera-gina eta alternatibakbaloratzea desoreka

sozialetan

Egitasmo berritzaileareneragina eta alternatibakbaloratzea giza menpe-

kotasunetan

Oinarri bakoitzakeskaintzen duen balio

gehigarria

Bideragarritasun sozioe-konomikoaren eta ekolo-gikoaren balio gehigarria

Sormen eraikitzaileareneta fidagarriaren balio

gehigarria

Pertsonarentzat eta gizar-tearentzat zuzentasuna-ren balio gehigarria

Sublimazioaren etabikaintasun humanizatzai-learen balio gehigarria

Page 13: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

13

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

1.C. koadroa. Irizpide gidarien esparru eragilea

1. ardatzaErrealitate-oinarria:

Neurria

2. ardatzaPotentzialtasun-

oinarria:Sinergia

3. ardatzaBenetakotasun-

oinarria:Bereizketa

4. ardatzaGizatasun-oinarria:

Elkartasuna

Irizpide gidariaEgitasmo berritzailearenneurrien eragina eta

alternatibak baloratzea

Berrikuntzareneragina eta alternatibakbaloratzea, dagoenakduen balioa kontuan

hartuz

Egitasmo berritzaileareneragina eta alternatibakbaloratzea desoreka

sozialetan

Egitasmo berritzaileareneragina eta alternatibakbaloratzea giza menpe-

kotasunetan

Sortzen duen tentsioaNeurria hartzea-neurritik

ateratzeaOriginaltasuna-aitorpena

Berdintasuna-desberdintasuna

Askatasuna-alienazioa

Dakarren konpromisoaHelburu handikoa eta

neurrizko xedeaExistitzen denarenbalioa aitortuz

Guztion onerako zerbit-zura zinezko gogoeta

Helburu gisa pertsonakduen lehentasunari

errespetua

Eskatzen duen erantzu-kizuna

Neurriaren erantzukizunaAskatasunarenerantzukizuna

Zintzotasunarenerantzukizuna

Gizatasunarenerantzukizuna

Garapeneko hogei iriz-pideko proposamena,berrikuntzarako edozein

egitasmotan, Etika-Eraginerako

Memoria (EEM) bateanzehatz islatzeko

1. Ekintza berritzaileetanproportziorik eza prebe-nitzea neurri txikiagokoalternatiben azterketarenbidez.

2. Gizarte-onura etajasangarritasun ekonomi-koa eta eragilea justifikat-zea.

3. Berrikuntzaren jasan-garritasunaren eta onuraekologikoaren lehentasu-na argudiatu.

4. Baliabideen optimiza-zioaren eta aurreztearenalderdia, espresuki,kontuan hartzea.

5. Bilatzen den berrikunt-zaren unibertsaltasunarenkostua, bideragarritasunaeta jasangarritasuna balo-ratzea.

6. Berrikuntza oinarritzenden aurretiko prozesuensorreran kontakizunatxertatzea sistematikoki.

7. Bultzatzen den berri-kuntzak errepikapenik etabikoizketarik ez duelasortzen zorroztasunezegiaztatzea.

8. Ustiapen- eta sinergia-alternatibak aztertzekodagoenaren balioaerabat identifikatzea.

9. Askatasun berritzaileazabaltzeko eremuak,baldintzak eta metodolo-giak sortzea.

10. Besteekiko harrema-na eta kontrastea proto-kolizatzea gaitasunareneta ezagutzaren onenaonenarekin lotzeko.

11. Zintzotasunaren etabidegabekeriarik ezarenkonpromiso pertsonala-ren eta sozialaren kont-zientzia hartzea.

12. Kostuen eta onurenazterketa orokorra justifi-katzea behartsuenenganeta hirugarren munduanizan dezakeen eragineanarreta berezia jarriz.

13. Berrikuntzak eskaint-zen duen aberastasun-sortzearen eta -banatzea-ren balioa, behar bada,arrazoitzea.

14. Berdintasunerakoekarpena justifikatzea,behar bada, berrikuntzakeragina izan dezakeenedozein alderditan.

15. Alternatiben azterke-ta desoreka sozialetanzuzenketak eragitekoasmoz, bereziki, egitea.

16. Bultzatzen den berri-kuntzak gizakia autono-mian eta askatasuneanhaziarazten duelajustifikatzea.

17. Egitasmo berritzailea-rekin itxaropen faltsuakedota engainagarriak ezsortzea arrazoitzea.

18. Proposamen berritzai-learen balio unibertsalbihurgarria eta humanizat-zailea argudiatzea.

19. Bultzatzen den berri-kuntzak ez duela pertsonabitarteko bezala erabilt-zen eta prozesu osoanhelburu bezala errespetat-zen duela justifikatzea.

20. Alternatiben azterketagiza menpekotasunetanzuzenketak eragitekoasmoz, bereziki, egitea.

Page 14: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasi b

ildum

a

14

4.1. 1. ardatza. Errealitate-oinarria4.1.1. Oinarritze-eremua

Errealitatean kokatzea ezinbesteko baldintza da aurreraegin nahi duen edozein asmorentzat. Giza izaerarenerrealitate errealistena mugatua izatea da. Gizakiguztiok, salbuespenik gabe, geure pertsona izatearenezaugarri eratzailea konpartitzen dugu. Hala ere, arra-zionaltasunetik haratago, bizitza kontrolatzeko nahiagortezinak eta utopikoak ere hartzen gaitu. Baina, ezindezakegu ziurtatu bihar ere zer gertatuko den. Berri-kuntzak ez dio ihes egiten ahalguztidun sentitzeko etageure erealitate mugaezina ahazteko joera horri. Berri-kuntzan eragingarritasunezko edozein berme errealita-tea faltsutzen duen itxaropena da, eta akats larriak sorditzakeena. Ez dago inongo formula majikorik inongoahalegin berritzaileren arrakasta aurretik bermatzeko.Errealitate-oinarriak, gizakion izaera mugatuaren kont-zientziak, oinarrizko zeregina du berrikuntzaren etikarenbarruan: gizakiaren «nahi dut» aseezina umiltasuneanberkokatzen du; hau da, norbere mugak ezagutzean etaezagutza horren araberako jokaeran.

4.1.2. Aplikazio orokorreko esparruaAurreko gogoetaren ondotik, agerikoa da oinarri horrenbidez sortu nahi den helburua edo eragina berrikuntzaerrealitatean ahalik eta modu hobean integratzea dela.Hori lortzeko printzipio aktiboa, osagai nagusia, neurriada. Kasu horretan, helburuetan eustearen sinonimoada. Geure mugak ahazteko dugun joeraz ohartuta,gomendagarria da geure abiapuntua beti apala izatea.Umiltasuna, horregatik, ezinbesteko plataforma etikoa

4. Lau oinarriendeskribapen bertikalaAurreko orrialdeek oinarrien proposamenaren edukira hurbil-

du gaituzte zeharkako optika batetik. Orain ikuspegi hau osat-zeko, ardatz bakoitzaren ikuspegi bertikalago edo monografi-koago batetik helduko diogu irakurketari.

4

Page 15: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

15

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

da. Behetik gora egitea. Diziplina etiko horretan bizizi-kasi pedagogiak lan didaktiko zehatza garatzen dugizakion izaera mugatuan. Esparru orokor horrek,bestalde, praktikan garatu egiten duen irizpide gidariadu: espresuki eta ikuspegi sozioekonomiko eta ekolo-giko batetik, egitasmo berritzaile bakoitzaren neurrieneragina eta alternatibak baloratzea. Metodologiahorrek berrikuntzari bideragarritasun sozioekonomiko-ko eta jasangarritasun ekologikoko balio gehigarriaekarriko dio.

4.1.3. Irizpide gidari horren gakoa etaesparru eragileaIrizpide gidaria definitu dugu oraintxe: egitasmo berrit-zailearen neurrien eragina eta alternatibak baloratzea.Ikuspegi praktiko batetik, lehentasunezko garrantziadauka, eta ahalik eta zehaztasun-eragile handienarekindeskribatu behar da.

·Gakoa. irizpide horrek tentsio argia sorrarazten du bult-zatu nahi denari neurria hartzearen eta neurritik aterat-zearen artean. Neurritik ateratzea eta gigantismoaberrikuntzarentzat erabat kaltegarriak izan daitezke.Neurrien kritikari buruz ari gara. Berrikuntza-egitasmoorotan azaldu, eta objektibotasun- eta zintzotasun-plusarekin aztertu behar da. Irizpidea ez da aseptikoa,konpromiso zehatz batera garamatza: gizartearenonurarako helburu handiena bilatzea xede moderatue-narekin. Horregatik, moderazioaren eta neurriarenerantzukizunera dei egiten du.

·Esparru eragilea. Hitzak, konpromisoak eta erantzukizu-nak askotan eutsi ezinak dira. Horregatik, beharrezkoada neurri objektiboetan eta ebaluagarrietan zehaztea.Irizpide gidari hori ondorengo bost neurrietan garatu-

ko da. Beste hiru oinarriei dagozkien neurriekin batera,proposamen honen arabera, berrikuntza-egitasmoekizan beharko luketen Etika-Eraginerako Memoriaren(EEM) egitura osatzen dute:

·1. Ekintza berritzaileetan proportziorik ezaprebenitzea neurri txikiagoko alternatiben azter-ketaren bidez.

·2. Gizarte-onura eta jasangarritasun ekonomikoaeta eragilea justifikatzea.

·3. Berrikuntzaren jasangarritasunaren eta onuraekologikoaren lehentasuna argudiatzea.

·4. Baliabideen optimizazioaren eta aurreztearenalderdia, espresuki, kontuan hartzea.

·5. Bilatzen den berrikuntzaren unibertsaltasunarenkostua, bideragarritasuna eta jasangarritasuna balo-ratzea.

4.2. 2. ardatza. Potentzialtasun-oinarria4.2.1. Oinarritze-eremua

Zorionez, giza errealitatea ez da soilik mugetara murriz-ten. Sormen mugaezina da aldi berean, izan ere, berenorberak pertzepzio-, sortze- edo sinergia-potentzialariburuz duen edozein aurreikuspen gainditzen dutenerrealitateek eta ahalmenek inguratzen dute pertsona.Horixe da gizakiaren unibertsalena den horren besteezaugarri nagusia. Hori horrela izan arren, gizakiak ezinditu ziurtatu ezta bermatu ere ekintza zehatz batekinlortuko diren emaitzak. Eta hori berrikuntzak ahaztu ohiduen zerbait da. Ezin da lotu eragingarritasun ziurreko

Page 16: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasi b

ildum

a

16

itxaropenera. Pertsonaren sormen mugaezinak ez duemaitzik bermatzen eta, aldiz, horiek ahalbidetukodituzten baldintzak sortzen ditu etengabe. Ahalmenhorrek dagoena hobe eta oker dezake. Horregatik,pertsonaren sormen mugaezina potentzialtasunarenoinarrian sinergiarekin eta elkarri eragitearekin lotubehar da. Beste modu batera esanda, dagoenari duenbalioa aitortzearen eta berrikuntzaren jatorrizko ekar-penaren elkarren arteko menpekotasunarekin. Prakti-kan, potentzialtasun-oinarri horrek gizakiaren «ahaldut» ustea bultzatzen eta eremu eraikitzaile baterabideratzen du.

4.2.2. Aplikazio orokorreko esparruaAurreko diagnostikoaren arabera, oinarri honen osagainagusia edo printzipio aktiboa sinergia da. Sinergiazaharraren eta berriaren arteko elkarri eragiteko etaeragile desberdinen elkarren arteko menpekotasune-an. Helburua sustapen pertsonal eta sozial handienalortzea da. Sormen-ahalmen pertsonalen eta kolektibo-en hedatzeak harreman zuzena du pertsonaren duinta-sunaren gauzatzearekin. Horregatik, sormen eskertua;hau da, existitzen denaren alderdi baliotsua zintzokiaitortzeko gai dena onena onenarekin lotzeko berri-kuntzaren oinarri etikoa da. Dibulgazioari eta forma-kuntzari begira bizizikasi pedagogiak esker onarenzentzuari buruzko ikaskuntza zehatza dinamizatzen du.Aplikazio orokorreko esparru hori garatuko duen irizpi-de gidaria aurkituko du: berrikuntzaren eragina etaalternatibak espresuki baloratzea aurretik existitzendenaren balioaren gainetik. Metodologia horreksormen eraikitzailearen eta fidagarriaren balio gehiga-rria eskainiko dio berrikuntzari.

4.2.3. Irizpide gidari horren gakoa etaesparru eragileaOinarri etiko honen irizpide gidaria, aurretik existitzendenaren balioaren gainetik, berrikuntzaren eragina etaalternatibak espresuki baloratzea dela adierazi dugu.Beharrezkoa da adierazpen hori esanahi praktikoarengakoa azpimarratuz eta hori zehazten eta garatzendituzten neurriak aipatuz laguntzea.

·Gakoa. Irizpide gidari horrek originaltasun-berritzailea-ren eta existitzen denaren aitorpen zorrotzaren arteantentsio argia sorrarazten du. Besteen eta aurrekoguztiaren ekarria baliorik gabeko gisa gutxiesteakhandikeria-akats larriak ekar litzake. Sinergia bilatzea,aldiz, ez da hain bide ausarta. Tentsio hori berrikuntza-egitasmo orotan adierazi behar da. Irizpide horrekexistitzen denaren alderdi baliotsua zorroztasunezaitortzeko konpromisoa hartzera mugiarazten gaitu.Askatasun-erantzukizuna edo askatasun-arduratsuaeskatzen du. Sortzeko askatasuna daukagu, baina eraberean ekintza berritzaile bakoitzaren ondorioen etaaurrekarien ardura hartzeko arduradunak izateko.

·Esparru eragilea. Irizpide gidari hori ondorengo bostneurrietan garatuko da. Beste hiru oinarriei dagozkienneurriekin batera, proposamen honen arabera, berri-kuntza-egitasmoek izan beharko luketen Etika-Eragi-nerako Memoriaren (EEM) egitura osatzen dute:

·6. Berrikuntza oinarritzen den aurretiko prozesuensorreran kontakizuna txertatzea sistematikoki.

·7. Bultzatzen den berrikuntzak errepikapenik etabikoizketarik ez duela sortzen egiaztatzea zorrozta-sunez.

·8. Ustiapen- eta sinergia-alternatibak aztertzekodagoenaren balioa erabat identifikatzea.

·9. Askatasun berritzailea zabaltzeko eremuak,baldintzak eta metodologiak sortzea.

·10. Besteekiko harremana eta kontrastea protokoli-zatzea gaitasunaren eta ezagutzaren onena onena-rekin lotzeko.

4.3. 3. ardatza. Benetakotasun-oinarria4.3.1. Oinarritze-eremua

Ez dira asko gizakiok konpartitzen ditugun ezaugarriberdinak baina, horien artean, kontzientzia morala edukit-zea dago, geure erabakiei buruz pentsatzeko. Ezaugarri

Page 17: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

17

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

komun horiek —mugatua izatea, sormen mugagabea,kontzientzia eta giza duintasuna—, horrela direlako baka-rrik, funtsezko garrantzia eta potentzialtasuna daukateberrikuntzaren eta gizarte-eraldaketaren etika baterako.Etika eta kontzientzia ekonomiatik, enpresatik, teknolo-giatik eta politikatik urruntzea ikuspegi pragmatikoarengabezia dakarren akatsa da. Oinarri etikoekin berritzeaeragingarriagoa da, ez eragingarri hutsa, edozein berri-kuntzetan jasangarritasun eta errentagarritasun sozialhandiagoa eskaintzen duten asetzearen balio pertsonale-rako eta integraziorako balio komunitarioa dakartzalako.Benetakotasun-oinarriak giza kontzientziaren «behar dut»ustea bultzatzen du. Hasieran etikoa baldin bada erebukaeran pragmatikoa da «behar» hori.

4.3.2. Aplikazio orokorreko esparruaLogikoki, oinarri horren printzipio aktiboa erabaki bakoit-zaren bereizte etikoa da, zehazki, ikerketa-, garpen- etaberrikuntza-prozesuetan alderdi etikoari dagokion tokiaeskaintzea. Horren guztiaren helburua ezin garrantzitsua-goa da: ahalik eta justiziarik eta askatasunik handienerahurbiltzea edo, beste modu batera esanda, bizitza etaelkarbizitza osatua eta adiskidetua bultzatzea. Horretanlaguntzen ez duen berrikuntza ez da berrikuntza bestegauza bat da. Horretan laguntzen duen berrikuntzaberrikuntza etikoa da. Eremu zehatz horretan dibulgazio-ari eta formakuntzari begira, bizizikasi pedagogiak kont-zientziari entzuteari buruzko ibilbide didaktikoa propo-satzen du. Aplikazio orokorreko eremu horrek garatzenduen irizpide gidaria aurkituko du: berrikuntzaren eragi-na eta alternatibak desoreka sozialetan, espresuki, balo-ratzea. Oinarri horren ahalegina berrikuntzari pertsona-rentzat eta gizartearentzat ekitate-balio gehigarriaeskaintzea da.

4.3.3. Irizpide gidari horren gakoa etaesparru eragileaOinarri honetan, egitasmo berritzailearen eragina etaalternatibak desoreka sozialetan, espresuki, baloratzeada irizpide gidaria. Adierazpen hori esanahi-gakoarekineta zehazten eta garatzen duten neurriekin osatzen da.

·Gakoa. Irizpide horrek berdintasunaren eta desberdin-

tasunaren artean tentsio zuzena sorrarazten du. Egindugun guztia gutxi gora-behera balantzaren bi platerhorietakoren bat betetzera dator. Horretaz kontzient-zia hartzea eta ondorioz jokatzea esan nahi du. Kont-zientzia horrek gogoeta sistematikoaren konpromiso-ra garamatza eta kontzientziaz berdintasunaren onginagusiaren zerbitzura. Zintzotasunaren eta arbitrario-tasunik ezaren erantzukizuna eskatzen du. Bakar-joko-an geure buruari tranparik ez egiteko eta edozeinekintza berritzaileren ondorioei buruz bereiztekokontzientzia dugu.

·Esparru eragilea. Aurreko oinarrietan bezalaxe, irizpidegidari hori ondorengo bost neurrietan garatuko da.Beste hiru oinarriei dagozkien neurriekin batera, propo-samen honen arabera, berrikuntza-egitasmoek izanbeharko luketen Etika-Eraginerako Memoriaren (EEM)egitura osatzen dute:

·11. Zintzotasunaren eta bidegabekeriarik ezarenkonpromiso pertsonalaren eta sozialaren kontzient-zia hartzea.

·12. Kostuen eta onuren azterketa orokorra justifikat-zea behartsuengan eta hirugarren munduan izandezakeen eraginean arreta berezia jarriz.

·13. Berrikuntzak eskaintzen duen aberastasun-sort-zearen eta banatzearen balioa, behar bada, arra-zoitzea.

·14. Berdintasunerako ekarpena justifikatzea, beharbada, berrikuntzak eragina izan dezakeen edozeinalderditan.

·15. Alternatiben azterketa desoreka sozialetanzuzenketak eragiteko asmoz, bereziki, egitea.

4.4. 4. ardatza. Gizatasun-oinarria4.4.1. Oinarritze-eremua

Gizateriaren aurrerapen nagusienetakoa izan da gizakiguztiok, inongo salbuespenik eta bazterketarik gabe,

Page 18: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasi b

ildum

a

18

duintasun berbera dugula onartzea. Giza duintasunadugu aukeratzeko gaitasuna dugulako, eta gaitasunhorrek helburutzat eta ez bitartekotzat tratatu gaitzatenegiten du. Gauza gehienetan aukeratzeko ahalmenadugu; baina bereziki berekoi eta indibidualista hutsakbaino zerbait gehiago izateko. Hemen dago giza izae-raren eta elkarbizitzaren bideragarritasunaren handita-sun sinestezina. Berrikuntzan gizatasunaren dimentsiohori ahaztea funtsezkoa ahaztea da. Giza garapenberritzailea giza duintasunaren etikarekiko konpromiso-arekin lotua dago. Horrek present egon behar du berri-kuntzan funtsezko izaeraz. Giza duintasunarentzatberritzen dugu edo pertsonaren eta gizartearen duinta-suna degradatzen dugu. Gizatasun-oinarri horrek pert-sonaren «naiz» hori sublimatuko du, gizakiaren barrurabegirako eta kontrolatutako ikuskera indibidualistareneta itxiaren gainetik.

4.4.2. Aplikazio orokorreko esparruaBerrikuntzarako etika-oinarri horren osagai nagusiaelkartasuna da. Elkartasuna bestea bere horretansustatzeko borondate gisa ulertua. Oinarri horrenhelburua pertsonen autonomiarik zabalena errazteada. Hori dakar berekin bere printzipio aktiboak:edozein loturatik, menpekotasunetik edo alienaziotikpertsona piskanaka askatzen laguntzea askeago etaautonomoago izan dadin. Azken finean, horixe daberrikuntza ororen helburua. Horretan zehazten dabere onura soziala eta etikoa. Kasu hobetan, bizizika-si pedagogia giza duintasunaren pedagogian oinarrit-zen da. Aplikazio orokorreko eremu horrek garatzenduen irizpide gidaria honakoa da: berrikuntza-egitas-moaren eragina eta alternatibak giza menpekotasune-tan baloratzea. Oinarri horrek berrikuntzaren dinami-kari eskaintzen dion balio gehigarria eta bere irizpidegidaria sublimazioa eta bikaintasun humanizatzaileadira. Hau da, edozein asmo berritzaileren helmenhumanizatzailean sakontzea eta eraikitzea.

4.4.3. Irizpide gidari horren gakoa etaesparru eragileaDagoeneko adierazi den bezala, oinarri honen irizpidegidaria egitasmo berritzailearen eragina eta alternati-bak giza menpekotasunetan, espresuki, baloratzea da.Irizpide gidari hori esanahi-gakoan oinarritzen eta bostneurriren esparru eragilean garatzen da.

·Gakoa. Irizpide horrek ekintza orok pertsonaren askata-sunaren eta alienazioaren arteko tentsioan duela eragi-na, eta horren kontzientzia izatea esan nahi du. Pertso-naren osasun fisikoak edo psikologikoak eta osasunsozialak lotura zuzena dute autonomiaren ahalmenare-

kin eta garapenarekin. Mirabe edo menpeko egitengaituen berrikuntzak ez du izen hori merezi eta, halaere, existitzen da. Horregatik, funtsezkoa da berrikunt-zari pertsonaren lehentasunaren, autonomia etamenpekotasunik eza merezi duen pertsonaren, erres-petuarekiko konpromisoa eskatzea. Konpromiso horrekgizatasun-erantzukizuna eskatzen du. Humanizatzeaaskatasun- eta autonomia-baldintzekin behar bezalabiziko eta elkarbiziko diren pertsonen humanizazioanlaguntzea da.

·Esparru eragilea. Irizpide gidari horrek ondorengo bostneurrien arabera adierazten den esparru eragilea du.Beste hiru oinarriei dagozkien neurriekin batera, propo-samen honen arabera, berrikuntza-egitasmoek izanbeharko luketen Etika-Eraginerako Memoriaren (EEM)egitura osatzen dute:

·16. Bultzatzen den berrikuntzak gizakia autonomianeta askatasunean haziarazten duela justifikatzea.

·17. Egitasmo berritzailearekin itxaropen faltsuakedota engainagarriak ez sortzea arrazoitzea.

·18. Proposamen berritzailearen balio unibertsalbihurgarria eta humanizatzailea argudiatzea.

·19. Bultzatzen den berrikuntzak ez duela pertsonabitarteko bezala erabiltzen eta prozesu osoanhelburu bezala errespetatzen duela justifikatzea.

·20. Alternatiben azterketa giza menpekotasunetanzuzenketak eragiteko asmoz, bereziki, egitea.

Page 19: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

19

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

·Zabaltzea. Berrikuntzari berau oinarrituko duen etikaeskaintzeko beharra zabaltzea gizartean –«nondik» eta«zertarako». Mezu hori hezkuntza mundura eta berri-kuntza-prozesuak zehazkiago garatzen diren eremueta-ra helaraziz.

·Prestatzea. Berrikuntza-prozesuetan berrikuntzarakoetikan prestakuntza txertatzea aldez aurretik, bizizikasipedagogia oinarri hartuta, enpresa-, politika-, erakun-de-, gizarte zibileko elkarte-eremuetara eskain daiteke-en prestakuntza, hain zuzen.

·Protokolizatzea eta saiakuntzak egitea. Prozesu berrit-zaileetan eta horien edozein esparrutan Etika-Eragine-rako Memoriak edo azterketak (EEM) egiteko ohiturabultzatzea.

Aitzindariak diren hiru aukera praktikoz ari gara berrikunt-zaren etikan prestatzeko eta zabaltzeko programa sistema-tikorik ez dagoelako –edo gutxienez ez dugu ezagutzen–,eta ez delako existitzen edo ez dugulako ezagutzen proze-su berritzaileetan etikaren eragina aztertzeko proposamenarauturik. Ikuspegi bikoitz horrek modu negatiboan ez eragin

ezezik, berrikuntza sozialaren sorkuntza zein ekonomia-,industria-, teknologia-, hezkuntza-, kultur-, ekologia-egitasmoei dagokiena sendotu, bultzatu eta zabaldu ereegiten du.Horrek guztiak ez du bermatzen berrikuntzaren eraginga-

rritasuna, ezta emaitza segururik ere, baina aldeko baldint-zak sortzen ditu berrikuntzaren arloan erreferentzia aitzinda-ria eraikitzeko. Dena dela, oinarri horiek prozesu horretanproposamen irekia dira; abiapuntua.

BaketikArantzazu, 2011ko otsaila

5. Iradokizun praktikoak eta zehatzakOinarrien multzo honek berrikuntzaren etika aplikatzeko

metodologia irudikatzen du. Eraikuntza horrek Baketik-ek besteeragileekin garatzeko eta partekatzeko borondatea duen hiruiradokizun praktiko eskaintzen ditu.

5

Page 20: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasi b

ildum

a

20

1. Sarrera gisaBizizikasi pedagogiak Arantzazuko Bake zentroaren lau

urteko lana laburtzen du eta bere sakoneko filosofia deskri-batzen, eta etorkizunerako ekarri estrategiko nagusi gisaeskaintzen da. Baketik-en ekintza eta proiektu guztien oina-rria da.Modu laburtuan adierazita, bizizikasi bizitza hobetzeko

pedagogia da. Azalpena zabalduz, erantsi daiteke pedago-gia batez ari garela, maila pertsonalean zein kolektiboanerabil daitekeena, bizitza pertsonala, bizikidetza eta hezike-ta hobetzen ikasteko. Bi kontzeptu integraturen sinergiarenemaitza da: bizipena eta ikaskuntza. Geure bizipenarenkontzientziatik ikasiz geure burua hobe dezakegula esannahi du. Edozein bizipenak balio dakiguke ikasteko horrez jabetuz

gero. Benetan ezagutzen eta ikasten dugu kontzienteki biziduguna. Bizizikasi pedagogia, halere, geure errealitatepertsonaleko zortzi esperientzia zehatzetan oinarritzen da,zortzi ikaskuntzetan eraldatzeko. Gizakiaren bereziena etaunibertsalena osatzen duten eta potentzial didaktiko izuga-rri duten zortzi esperientzia.Zortzi esperientzia horiek mugatua izatearen, esker

onaren, kontzientziaren, giza duintasunaren, elkarrizketa-ren, enpatiaren, pazientziaren eta maitasunaren bizipenakdira. Bizizikasi pedagogiak horien kontzientzia modu akti-boan eta mailakakoan hartzea proposatzen du bizitza-, bizi-kidetza- eta heziketa-ikaskuntza iraunkorretan eraldatzeko.Horietako lau oinarrizko ikaskuntzak dira: gizakion izaera

mugatuaren, esker onaren zentzuaren, kontzientziari entzu-tearen eta giza duintasunaren esanahiaren ikaskuntzak.Beste hiru instrumentalak dira: elkarrizketaren plusaren,enpatiaren plusaren eta pazientziaren plusaren ikaskunt-zak. Zortzigarrena eta azkena maitasunaren funtsezko ikas-kuntza da.

Bizizikasi pedagogiaren erabilera berrikuntzaren etikara-ko prestakuntzaren eremuan, oinarrizko lau ikaskuntzetanoinarritzen da; ez horietan bakarrik, baina bai funtsean.Geure hipotesia da izaera mugatuaren, esker onaren, kont-zientziari entzutearen eta giza duintasunaren esperientziatikikasiz berrikuntza hobe dezakegula.

Eranskina. Bizizikasi pedagogiari buruz

*

Page 21: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

21

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

2. Bizizikasi pedagogiak oinarritzatdituen hamar diagnostiko-gako

·Bizitzan, elkarbizitzan eta heziketan desorientaziohandiko garaia bizitzen ari gara. Hobetzeko eta berrit-zeko behar handia dago; baina ez dira erraz aurkitzenorientatuko gaituzten bide eskuragarriak.

·Zorionerako edo berrikuntzarako mirari-dieta ugaridaude, esate baterako, eta horiez ez fidatzea komenida. Komeni da jakitea geure burua hobe dezakegula,baina ez perfektuak izan, mugatuak garelako.

·Adituen edo zainketa espezializatua behar dutenmetodologien menpeko egiten gaituzten hobekuntza-eta berrikuntza-formula eta metodo ugari dago.

·Osasun oneko pertsona, bere kabuz, hobetzeko,berritzeko eta bere errealitate existentziala eta sozialaberreraikitzeko gaitasuna duen izakia da, logikokiinguruarekin harremanetan eta lankidetzan.

·Pertsonak bere burua hobe dezake kontzientzia hartze-ko, zentzua bilatzeko eta maitatzeko dituen ahalmenakitxaropena bilatzeko aukera susmagaitzak eskaintzendizkiotelako.

·Horregatik, nahiz eta ez dagoen formula magikorik etaezin dugun bere azken emaitza kontrolatu, geure bizit-zako filma hobetzeko aktoreak, ikusleak eta gidoilariakizan gaitezke. Bizitza eta gizartea hobetzeko berritudezakegu.

·Hobeto bizi gaitezke geure buruarekin eta besteekineta hobeto hez dezakegu, eta berrikuntza-prozesuhoriei ekiteko ez da ezinbestekoa ezer berria asmat-zea, baizik eta pertsona bakoitzaren baitan dagoenaesnatzea.

·Hain zuzen ere, geure oinarrizko esperientzien etasentimenduen kontzientzia hartzean eta horretansakontzean bizitza modu autonomoan eta menpekota-sunik gabe hobetzeko pedagogia dago.

·Hala ere, hobetzeko prozesu hori estrategia psikologi-ko, emozional edo teknologiko kontrolagarria bainogehiago da, pertsonaren ikuspegi integrala eskatzendu, eta, beraz, gizaki bakoitzaren dimentsio espiritualpropioa biltzen eta dinamizatzen du.

·Aldaketek bere denbora behar dute. Prozesuarenondorioz gertatzen dira, pixkanaka-pixkanaka. Parado-

xikoki, prozesu horren oinarria ez dago kontroleankonfiantzan baizik.

3. Erreferentzia-esparrua, print-zipioa eta helburua

3.1. Pertsonalismoa, erreferentzia-esparru gisaEgin berri dugun diagnostikoa bat dator, pertsona zerden ulertzeko moduan, pertsonalismoaren korrontefilosofikoarekin. Victor Frankl-ek, XX. mendeko besteegile batzuekin batera, horren ondo garatu zuen ikus-moldearekin. Bizizikasi pedagogiak pertsonalismoandauka bere erreferentzia-esparrua.

3.2. Benetakotasunaren etika, printzipio gisaEgia da pertsona hobetzeko gaitasuna duen izakiadela; baina hori bezain egiazkoa da bakar-jokoantranpak egiteko gaitasun handia duen izakia delaeta horrenbestez hobetzeko potentzial hori blokeat-zen duena. Bizizikasi pedagogiaren premisa beneta-kotasunaren etikarekiko konpromisoa da. Norbera-ren egia bilatzeko, esnatzeko eta horri aurre egitekoborondatea eta erabakia, batzuetan atsegina ez izanarren.

3.3. Pertsonaren autonomia, helburu gisaBizitza hobetzea pedagogia horren helburu nagusiada. Zehatzago esanda, bizitza pertsonala, bizikidetzaeta heziketa hobetzen ikasten laguntzea. Berritzenikastea. Baina hori guztia, ñabardura batekin: norberakbere buruarengandik ikastea. Autonomia-tresnakeskaintzea. Bizizikasi pedagogia menpekotasunik-ezaren alternatiba da.

4. Oinarrizko lau ikaskuntzenabiapuntuak

Bizizikasi pedagogia bizipeneko eta ikaskuntzako zortziardatzen inguruan artikulatzen da. Hala ere, aipatu denbezala, berrikuntzaren eremura aplikatua funtsean oinarriz-ko lau ikaskuntza-esperientzietan oinarritzen da: izaeramugatua, esker ona, kontzientziari entzutea eta giza duin-tasuna. Segidan, lau esperientzi horietako bakoitzarengakoen berri emango dugu modu laburrean. Prestakuntza-ikastaroetan ikaskuntza bakoitza hiru atal nagusitan egitu-ratzen da: zer esan nahi duen, zer dakarren eta sakonean

Page 22: Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

Bizizikasi b

ildum

a

22

nola bizi. Hemen lerro gutxi batzuk eskaintzen dira bakoit-za kokatzeko.

4.1. Gizakion izaera mugatuaren ikaskuntzaGeure izaera mugatuaren gaineko kontzientzia izanikgeure buruak heztea eta besteak ere horrela hezteaesan nahi du. Pertsona guztiak aldi batez bakarrik bizigara, inperfektuak gara, ez dakigu dena, eta ez garaahalguztidunak. Neure mugak ulerrarazten dit «beste-arena». Neure izaera horixe oinarri zait giza duintasu-naren benetako errealitateari erreparatuko dion berri-kuntzaren esanahi sakonera heltzeko. Norberaren izae-ra mugatuaren apaltasunik gabe, berrikuntzarakoasmoa harrokeriaren espresioa da. Nola berritu deza-ket neure eta inguratzen nauen munduaren izaeramugatuaren esperientziaren ikaskuntza etengabeaegin gabe?

4. 2. Esker onaren zentzuaren ikaskuntzaGeure gainditzeko ahalmenaren gaineko kontzientziaizanik geure buruak heztea eta besteak ere horrelaheztea esan nahi du. Izaera mugatua dugu, baina gain-ditzeko ahalmena ere bagara, sortzeko gaitasunmugagabea. Besteak beste, maitasun-, laguntasun-,elkartasun-, eta kreazio-gaitasuna gara, baita bizitzaemateko eta naturaren eta artearen edertasuna balo-ratzeko gaitasuna ere. Berritzeko gaitasuna gara.Dohainez inguraturik bizi gara, eta gainditzen gaituz-ten opari horiek merezi dute geure esker oneko adie-razpen kontzientea. Ez gara giza duintasunaren etikaulertzera helduko, baldin eta ez badugu inguratzengaituen horretan eta inguratzen gaituztenengan gizaizaeraren onena bilatzeko borondaterik. Nola berritudezaket neure barruan eta inguruan dagoen on etapositibo guztia baloratzeko gaitasuna garatzen ezbadut?

4.3. Kontzientziari entzutearen ikaskuntza Gizakiok etikoki jokatzea erabaki dezakegulako kont-zientzia izanik geure buruak heztea eta besteak erehorrela heztea esan nahi du. Patologiaren bat izanezean, jakin beharrekoa da geure kontzientziak betiduela, edozein egoeratan, proposamen etiko bat. Kont-zientzia-maila desberdinak ditugu, eta erantzun etikoamaila sakonenean dago. Askotan geure buruari tranpaegiten diogu kontzientziari entzuterako orduan, eta

azaleko mailetan aurkitzen dugunarekin konformatzengara. Ezinbestekoa da geure kontzientziari zuhurki entzu-ten ikas dezakegula jakitea. Nola berritu dezaket bene-takotasun etikoaz bultzatu nahi dudan aldaketarenzergatiari eta zertarakoari buruz gogoeta egin gabe?

4.4. Giza duintasunaren ikaskuntzaGizaki guztiok giza duintasun berbera daukagulakokontzientzia izanik geure buruak heztea eta besteakere horrela heztea esan nahi du. Geure burua bitarte-ko gisa ikusi ordez helburu gisa ikustea ahalbidetzendigu, aukeratzeko ahalmena daukagulako. Errespetuamerezi dugu, eta eskubide berberak ditugu. Giza duin-tasunaren ikaskuntzak neure duintasun propioarenesperientziaren eta gainontzeko gizakien arteko harre-man sakonaren ulertzea dakar. Giza duintasunak pert-sonaren onena antzematea ahalbidetzen digu, etabere errealitate transzendentera hurbiltzen gaitu,geure nortasunaren zentzu sakona ulertarazten digu,eta besteena errespetatzen erakusten. Nola egindezaket berrikuntza prozesu ez-alienagarria izandadin, eta giza eta gizarteko mailan askatzailea,edozein helburu berritzailearen ardatz nagusi bezalagiza duintasunaren gakoa hartu gabe?

Bizizikasi pedagogiaren bibliografia ·Ser humano en los conflictos liburua. Jonan Fernandez.

2006. Alianza Argit.·Vivir y convivir. Cuatro aprendizajes básicos liburua.

Jonan Fernandez. 2008. Alianza Argit·Pertsona izaten hezi liburua. Jonan Fernandez. 2010.

Baketik Argit.·Izan Proposamenaren web-dokumentazioa (Baketik)·«Sufrimendua ulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko»

txostena (Baketik).·«Boluntariotzan edo elkartasunean norberaren konpro-

misoa hobetu» txostena (Baketik).·«Berrikuntzaren etika baterako oinarriak» txostena

(Baketik).·Bizizikasi pedagogiari buruzko informazio gehiago

943-251005 telefonoan, [email protected] helbide elek-tronikoan edo www.baketik.org web gunean.