Oinarriak SPE 4.0

14

description

Oinarriak SPE 4.0

Transcript of Oinarriak SPE 4.0

Page 1: Oinarriak SPE 4.0
Page 2: Oinarriak SPE 4.0

Aurkibidea

1. Helburuak 2. Egutegia

3. Aurrekontua eta sariak

4. Kategoriak

5. Onargarritasuna

6. Esleipen-irizpideak

7. Nola inskriba naiteke lehiaketan?

8. Egile-eskubideak

9. Aukera-berdintasuna

10. Norberaren datuak

Page 3: Oinarriak SPE 4.0

1. Helburuak

GAZE egitasmoa Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamenduak sustatzen du Gipuzkoa Berritzen lurralde-estrategiaren barnean. Egitasmoaren helburua Gipuzkoako unib-ertsitateko esparruan eta goi-mailako prestakuntza-zikloetan kultura ekintzailea sustatzea da.

Honela definitzen da ekimenaren zentzua Europan: ideiak ekintza bihurtzeko pertsonek duten trebetasuna. Sormenarekin, berrikuntzarekin eta arriskuak hartzearekin zerikusia duen kon-petentzia. Halaber, proiektuak planifikatu eta kudeatzeko gaitasunari lotzen zaio helburu oro erdiesteko asmoz. Konpetentzia horretan oinarritzen dira pertsona guztiak, ez eguneroko-tasunean, etxean eta gizartean soilik, lantokian ere konpetentzia hori dute oinarri, lana zein testuingurutan garatzen duten badakitelako eta aukerak aprobetxatzeko gaitasuna dutelako. Hori da pertsonek behar dituzten bestelako gaitasun eta ezagutza espezifikoagoen funtsa, hots, jarduera soziala eta komertziala ahalbidetzen duten haiena.

Horrekin batera ezinbestekoak dira balio etikoei buruzko kontzientziazioa eta gobernantza onaren sustapena.

GAZEn zera usten dugu:

• Ekitea ekimena hartu eta protagonista izatea dela.

• Pertsona guztiak direla ekiteko gai eta egiteko modu asko daudela.

• Ekitea gauzak ideiekin egitea eta gauzak egiteko ideiak izatea dela.

• Ekiteko harremanak sortzea eta komunitate bat eratzea beharrezkoa dela.

• Ekitea aurrera pausu bat dela.

• ……

Page 4: Oinarriak SPE 4.0

Arreta pertsonengan eta haien sormenezko gaitasunean jarri nahi da, modu horretan, haien-gan ekimenaren zentzua sustatze aldera.

SENTITU+PENSATU+EKIN 4.0 ekimenaren helburua ikasleei ekimenaren zentzuari buruz gogoeta egiteko abagunea eskaintzea da. Horretarako, lau kategoriatan banatutako lehiaketa hau proposatzen da, non intuizioa, irudimena eta sormena aldagai oso erabilgarriak izango diren.

Halaber, GAZEk argi utzi nahi du lanak egitasmoa gizartean hedatzeko erabili ahal izango direla.

Page 5: Oinarriak SPE 4.0

Lau kategoriak 2012ko apirilaren 11ra arte (hura barne) aurkeztu daitezke.

Epaimahaia GAZE egitasmoko Ikasle-kontseilua1 osatzen duten pertsonek osatzen dute eta hura izango da lau kategoriak ebaluatu eta kategoria bakoitzeko hiru pertsona/talde iraba-zleak hautatzeaz arduratuko dena.

Lau kategoria horiek sortzeaz arduratzen diren pertsonei 2012ko maiatzaren 11a baino lehen emango zaie erabakiaren berri.

2. Egutegia

1 Ikasle-kontseilua GAZE proiektuaren organo erabakitzailea da eta 25 ikaslek osatzen dute. Bosna Gipuzkoako goi-hezkuntzako 5 instituzioetatik: EHU, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, DEUSTUKO UNIBERTSITATEA, TECNUN eta TKNIKA.

Page 6: Oinarriak SPE 4.0

GAZEk orotara hamabi sari eskaintzea aurreikusten du, 4 kategoriatan banatuta.Kategoria bakoitzean lehen saria, bigarren saria eta hirugarren saria emango dira.

Sariak kategoriaz kategoria emango dira:

Irabazle suertatzen den lan bakoitzak goian adierazitako kopurua jasoko du, IKT tresnen era-bilera sustatzen duten produktuekin alda daitekeena.

Sari bakoitzean ezartzen den zenbatekoa aldagaitza izango da eta ez dira kontuan hartuko lana egiteko kostuak ez eta bestelako kosturik.

Saria pertsona irabazleei jakinaraztea ezinezkoa balitz, ez da saririk emango.

3. Aurrekontua eta sariak

Page 7: Oinarriak SPE 4.0

Aurkeztutako lanek ekimenaren zentzuari (zentzu zabalean) buruzko gaiarekin zerikusia duen alderdiren bat jorratu beharko dute. Horretarako, honako kategoriak proposatzen dira:

1. LABURMETRAIA

2. OBJEKTU BATEN DISEINUA

3. BERTSOA edo RAPa

4. POSTER grafikoa

Aurkeztutako lan guztiak sorkuntza pertsonalak izan beharko dira, sekula argitaratu gabekoak.

Hauek izango dira kategoria bakoitzari dagozkion baldintza espezifikoak:

1. LABURMETRAIA:

Gaia: (hiru hauetakoren bat)

Ekimenaren zentzua – Bizi zeure bizitza beste modu batean

Ekimenaren zentzua – Zure bidea sortu

Ekimenaren zentzua – Arrakasta lortzeko

Formatua:

Ikus-entzunezko produkzioa formatu librean (bideoa, stop motion, 3D…).

Iraupena:

Gutxienez minutu bat eta gehienez bi minutu (tituluak, amaierako kredituak edota antze-ko elementuak barne).

4. Kategoriak

Page 8: Oinarriak SPE 4.0

2. OBJEKTU BATEN DISEINUA:

Gaia:

Egunerokotasunean topa edota erabil dezakegun objektu baten diseinua, ekimenaren zentzuaren ideia erakusten duena.

Formatua:

- Marrazki teknikoa, gutxienezko neurriak 1024x768 pixel direla

- Izenburua eta deskribapen laburra gaineratu beharko dira (50 hitz gehienez)

- Formatu elektronikoan aurkezten diren lanak jpg edo pdf euskarrian aurkeztuko be-harko dira, bereizmen irakurgarrian

3. BERTSOA edo RAPa:

Gaia: (hiru hauetakoren bat)

Ekimenaren zentzua – Bizi zeure bizitza beste modu batean

Ekimenaren zentzua – Zure bidea sortu

Ekimenaren zentzua – Arrakasta lortzeko

Formatua:

- Bertsoa: gutxienezko luzeera 4 ahapaldikoa da, ahapaldi bakoitza 4 lerrokoa

- RAPa: gutxienezko luzeera 32 lerrokoa da, eta errima askea da

- Formatu elektronikoan aurkezten diren lanak doc edo pdf euskarrian aurkeztuko be- harko dira, bereizmen irakurgarrian

Page 9: Oinarriak SPE 4.0

4. POSTER grafikoa:

Gaia: (hiru hauetakoren bat)

Ekimenaren zentzua – Bizi zeure bizitza beste modu batean

Ekimenaren zentzua – Zure bidea sortu

Ekimenaren zentzua – Arrakasta lortzeko

Formatua:

Ekoizpen grafikokoa formatu librean (idatzia, argazkia, irudia... norberak sortutakoak izan behar dute)

A3 neurria

Formatu elektronikoan aurkezten diren lanak jpg edo pdf euskarrian aurkeztuko beharko dira, bereizmen irakurgarrian

Page 10: Oinarriak SPE 4.0

Lehiaketa unibertsitateko edo GAZE osatzen duten unibertsitateko edo hezkuntza arloko en-

titateen barneko goi-mailako prestakuntza-zikloetako ikasleei zuzenduko zaie.

Aurkeztutako lanek ez dute publizitate-eskubiderik urratuko ez eta edozein pertsonaren intimi-

tatea ere. Horrez gain, ez dira, edozein kasutan, eskubide pertsonalen edo jabetza-eskubi-

deen aurkakoak izango. Inskribatzen diren lanak foro publiko batean hedatzeko modukoak

izango dira.

Sariketan parte hartzearekin batera partaide guztiek sariketaren arau guztiak nahiz GAZEren

erabakiak onartu eta betetzeko konpromisoa hartzen dute. Erabaki horiek behin betikoak

izango dira hari dagozkion alderdi guztietan.

Lanen kalitate teknikoa haiek gerora hedatu edo zabaltzeko modukoa izan beharko da.

Pertsona bakoitzak lan bakar bat aurkeztu ahal izango du kategoria bakoitzean.

5. Onargarritasuna

Page 11: Oinarriak SPE 4.0

Honako irizpideak baliatuko dira lanak onargarritzat jotzeko:

1) Oinarrian dagoen ideiaren originaltasuna (zein kontzeptuan oinarritzen den) (%25)

2) Gauzapenaren originaltasuna (%25)

3) Diziplina, fakultate edo unibertsitate eta goi-mailako lanbide-heziketako ikastetxeetako

pertsonen arteko talde-lana (partaide bakoitzak egindako ekarpena adierazita) (%25)

4) Lanaren kalitatea (osotara) (%25)

6. Esleipen-irizpideak

Page 12: Oinarriak SPE 4.0

Lanak aurkezteko bi era daude:

A. Posta elektronikoz bidaliz gero:

“Laburmetraia” kategorian:

Bideoa Interneten zintzilikatu ahal izango da (esate baterako, Euskaltube, YouTube, Vimeo edo antzeko plataforma batean) edo artxiboak trukatzeko guneren batean gorde ahal izan-go da, URL-a igortzean hartarako sarbidea izateko moduan. Bideoa doan ikus daitekeela ziurtatu behar da eta inolako murriztapenik gabe. Interneten zintzilikatutako bideoaren izena honela idatzi behar da: hasieran «SENTITU+PENSATU+EKIN 4.0», eta ondoren izenburu zehatza jarriko da.

Bete beharreko partaidetza-fitxa http://www.facebook.com/events/182327971878189/ helbidean topa daiteke. Fitxa bete ostean honako helbide honetara bidali beharko da posta elektronikoz: [email protected].

Gainerako kategorietan:Lana (goian aipatzen den formatuan) eta http://www.facebook.com/events/182327971878189/ helbidean topatuko duzun partaidetza-fitxa posta elektron-ikoz helbide honetara bidaliz:[email protected].

B. Lana zuzenean bidaliz gero, www.gaztekinzale.net helbidean eskuragarri dagoen fitxa barneratzen duen gutun bat erantsi beharko da. Bidalketa honako helbidera egingo da:

GAZE egitasmoaIdazkaritza Teknikoa

Tolosa Hiribidea 72, 20018 Donostia

Lanak postaz bidali beharko dira, azken eguna (Correoseko zigilu-marka jartzeko) 2012ko apirilaren 11a delarik.

Behin lan bat aurkezten denean, ezingo da aldaketarik egin ez eta aldaketak barneratzen dituen besterik aurkeztu.

Gogorarazten da lan bat aurkezteak lana eta partaidetza-fitxa, biak, bidaltzea esan .

7. Nola inskriba naiteke lehiaketan?

Page 13: Oinarriak SPE 4.0

8. Egile-eskubideakLana egitean, parte hartzaileek aurkeztutako lana lan originala dela adierazten dute.

GAZE eta GFAk ez dute inolako erantzukizunik lanen egile-eskubidea aldarrikatzen duten pertsonen artean sor daitezkeen gorabeheren gainean.

Lanak aurkeztean, parte hartzen duten pertsonek baimena ematen dute Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte hedapenari lotutako jardueretan haiek erabil ditzan. Zehazki, Gipuzkoako Foru Aldundiak lanak osotasunean edo partzialki erabili, hedatu eta erakusteko eskubidea izango du.

9. Aukera-berdintasunaGAZE proiektuaren jarduteko printzipioen artean dago jarduera guztietan generoaren ikuspe-gia barneratzeari dagokiona.

10. Norberaren datuakPertsona interesdunak emandako datuak Gipuzkoako Foru Aldundiak erabiliko ditu, dagok-ion prozedura edo jardueran aurreikusitako helburuak betetzeko soilik.

Datu horiek ez zaizkio, inoiz, hirugarren bati lagako, eragindunak aurkakorik adierazten ez badu edo Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legeko 6.2 eta 11.2 artikuluetan aurreikusitako egoeraren bat (1999ko abenduaren 14ko BOE, 298. zenbakia) ematen ez bada.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, datuak lagatzen dituen hark, sarbide-, zuzenketa-, ezereztatze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ahal izango ditu, edozein unetan eta horretarako arautzen den jarraibidearen arabera.

Page 14: Oinarriak SPE 4.0

Joxe Mari Korta eraikinaTolosa hibilbidea 72

20018, DonostiaGIPUZKOA

Tel. 943 018 395

[email protected]