JUSTO GARATE (1900-1994) · denean, Justok bere atxikimendua eskainiko dio talde politiko berriari....

28
JUSTO GARATE (1900-1994)

Transcript of JUSTO GARATE (1900-1994) · denean, Justok bere atxikimendua eskainiko dio talde politiko berriari....

JUSTO GARATE(1900-1994)

Egilea:

JERARDO ELORTZA

LEHEN URTEAK

Justo Garate Arriola 1900eko abuztuedo dagonilaren 5ean jaio zenBergaran, Barrenkaleko 27. zenbakian.Zazpi neba-arreben artean zaharrenaizan zen. Gurasoak Elgoibar eta Debaaldekoak zeuzkan. Aita, Benito Garate,baserritarra genuen jatorriz, bainagaztetan hogei bat urtean jardun zuenlanean Ameriketan eta, dirutu ondoren,Euskal Herrira itzuli eta BenitaArriolarekin ezkondu zen. Justo jaio etahilabete batzuetara familia osoaAmeriketara abiatu zen: ArgentinakoTandil hirira, eta hantxe igaro zituen guremutikoak haurtzaroko lehen urteak.

Bost urte beranduago, ordea,Garatetarrak Bergarara bueltatu ziren.Herri honetan burutuko ditu Justoklehen ikasketak. Txiki-txikitatik irakurleamorratua izango da eta zientzia etahizkuntzetarako zaletasuna ere agudosortuko zaio. Asko maite ditu geografianahiz atzerriko lurrak eta kulturak.Artean gaztetxoa delarik, Mundu--Gerrako gorabeherak arreta handizjarraituko ditu mapen bitartez.

1

JUSTO GARATE

Justo Garate (1900-1994).

Batxiler-titulua Bilbon eskuratu zuen1917an. Zalantza batzuk gainditu etagero, medikuntza-karrerari ekin zion,hartarako Valladolideko Unibertsitateaaukeratuz. Aldi berean atzerrikohizkuntzei ere arreta berezia eskainizien: frantsesa Bergaran ikasten hasiazen jadanik dominikoen ikastetxean;Valladoliden, berriz, alemana landu

2

Benito Garate eta Benita Arriola, Justo Garateren gurasoak.

Benito Garate, Justo Garateren aita, 1915-1920 aldera.

Benita Arriola, JustoGarateren ama, 1915

inguruan.

zuen bere kabuz, baina ez edonola,bigarren ikasturtean ohorezkomatrikula lortu baitzuen hizkuntza horrizegokion irakasgaian.

Bartzelonako Unibertsitatera jo zuen1919ko udazkenean, bereikasketetarako han aukera hobeakedukiko zituela-eta. Kataluniakohiriburuan Telesforo Aranzadi irakaslebergarar ospetsuarekin harremanetanjarri zen eta Angel Apraiz gasteiztarraere ezagutu zuen: batak Botanika etaAntropologia irakasten zuen etaLiteratur Estetika besteak. Garai hartanikaskide izan zuen Aingeru Irigarainafarrak, Larreko idazlearen semeak,euskarazko aldizkariak irakurtzeko etamusika klasikorako grinak piztuzizkion.

3

Justo eta Kleto Garate (biluzik). Tandil, 1902.

Garate-Arriola familia osorik.Gurasoak jarrita: Benito Garateeta Benita Arriola. Seme-alabak

zutik: ezkerrean Benito, Justoeta Elias; erdian Maritxu; eta

eskuinean Kleto, Graziano etaJulian.

Hala eta guztiz ere, karrerako azkenurteetako gaiak ikasteko astiaateratzen zuen nonbaitetik. Bosgarrenurteko azterketak, 1922ko ekaineanmatrikula libreaz, Santiagon egiteaerabaki zuen, hartara Galizia, Leon,Asturias eta Santander ezagutzekoaitzakia polita zeukalako.Geografiarako zuen zaletasunarijarraituz, bizitza osoan eutsiko dioGaratek bazterrak ikusi eta bidaiakegiteko gogoari. Urtebeteberanduago, 1923ko ekainaren 25ean,eskuratu zuen lizentziaturamedikuntzan MadrilekoUnibertsitatean. Hau ere azterketalibre baten bidez.

BILBON ETA EUROPA ALDEAN

Bartzelonan ikasturte pare batbukatu eta Bilbora etorriko zaigu1921ean Garate gaztea, lehiaketabidez Basurtoko ospitalean praktikakegiteko lanpostua erdietsi eta gero.Buru-belarri murgilduko damedikuntza-zereginetan: klinika--historiak moldatu, ebakuntzetanlagundu, anestesiak egin, bisitakburutu eta mediku-prestakuntzarakobeste hainbat lanetan parte hartuz. Iaaste osoan ospitaletik irteteke.

4

Justo Garate Alemanian bi ikaskiderekin. Kolonia, 1924-1925.

Alfonso Romero adiskide mexikarrarekin Alemaniako Friburg-en 1925an.

Harrigarria dirudien arren, Basurtonpraktikak egiten diharduen sasoi haubeste zenbait arlotan aritzeko ereaprobetxatuko du gure gaztebergararrak: Bilboko Euskal AteneoNazionalistan orduko hainbat buruzagiabertzalerekin tratua izango du, halanola, Jesus Maria Leizaola, Jose Horneta Koldo Eleizalde herrikidearekin;urte gutxi lehenago eratu zen EuskoIkaskuntza Kultur Erakundeko kide ereegingo da; libre geratzen zaizkiontxolarteak Euskal Herriko geografialiburuetan sakonago ikasteko erabilikoditu; egunkarietan idazten hasten daeta Mañariko jaietan Itziar Arostegidurangarra ezagutzen du, bereemaztea ez ezik laguntzailerik onenaere izango dena.

Dena den, doktoretza-ikasketakegitera atzerrira joan nahi zuen. EnrikeAreilza sendagile famatuak lagunduzion bere asmoa betetzen, harenbitartez Basurtoko ospitalearen bekaeman baitzioten; GipuzkoakoAldunditik ere beste diru-laguntza batetorri zitzaion. Beraz, 1924ko otsaileanBasurtoko ospitalea utzi etaEuroparako bidea hartu zuen: Pariseta Strasburgetik zehar AlemaniakoFriburg-era iritsi zen. Hiri eder honetan1925eko otsailera arte ikasi ondoren,Durango eta Bergarara itzuli zen.

Ez da, ordea, denbora askoanjaioterrian geratuko. Sei bat hilabeteanbeste mediku-ikasketa batzuksakontzen ditu Parisen irakasleospetsuekin eta erietxe ezagunetan.Hiri honetan Jose Mari Uzelai pintorebizkaitarrarekin biziko da eta eraaskotako jendearekin harremanetanjarriko: adibidez, Primo de Rivera-rendiktaduratik ihes eginda zegoen

5

Justo Garate Parisen 1924an.

egonaldian ikergaiak bilduko dituAlemaniako hiriburuan, eta gero,1926ko uda-udazkenean,Heidelberg-en tesia idatziko. Dosvariantes de la reacción deAbberhalden izenburuarekindefendatuko du Madrilen 1927kourtarrilean, epaimahaiak lan bikaintzathartzen duelarik.

Migel Unamuno idazle bilbotarrarekin,edota gerora zinean nabarmendukozen Luis Buñuel aragoiarrarekin etaFujita margolari japoniarrarekin.

1925eko udazkenean Bergararabueltatu bezain laster, Bilbokoerakunde baten beste diru-laguntzabati esker minbiziaren ingurukoikerketak egitera bidaltzen duteBerlinera. Bederatzi hilabeteko

6

Justo Garate Llamazarez doktorearekin Pariseko Chochin ospitalean, 1925.

Aldi baterako itzuliko da Heidelberg--era ikerlanak jarraitzera, etaudazkenean hilabete eta erdi pasatukodu Ingalaterran lehendik bere kasaikasia duen ingelesa hobetzen.Azaroan, baina, Bergararatu egingoda, Bilbon lana egin eta ezkontzekoasmotan.

GERRA AURREKO URTE NAHASIAK

Europako hainbat lurraldetan ikasi,ikertu eta ibili ondoren, Bilboko Urkijokaleko 24an jarri zuen mediku--kontsulta Garate doktore gazteak.Primo de Riveraren diktaduraren azkenmomentuak ziren. Aurreko urteakestranjerian bizitzea egokitu zitzaion,baina harrezkero hurbiletik segitukozuen Euskal Herria, Espainia etaEuropako egoera politikoarengorabehera gatazkatsuak.

7

Alemaniako adiskideekin tenisean. Heidelberg, 1927.

Ez zen Garate politikazale sutsuhorietakoa, baina ezin uka arazopublikoetarako harrak zirikatzen zuenik.Euskal nazionalistekin aspalditxotikzituen harremanak; baitadesadostasunak ere. Eusko AbertzaleEkintza (ANV), alderdi nazionalistaakonfesionala 1930ean sortzendenean, Justok bere atxikimenduaeskainiko dio talde politiko berriari. Aregehiago, hilabete batzuk beranduagoII. Errepublikaren etorrerarekin, GorteKonstituziogileetarakohauteskundeetara aurkeztuko daerrepublikazaleen zerrendan. Egiaesan, ez zuen arrakasta handirik lortueta Azpeitiko mitinean larri erabili zutenabertzale kontserbadoreek. Ordukobertso hau da gertakari haren lekuko:

Garate jauna Bergarakuaeuskaldun jatorra berez,euskalduna bai ezkerrekuaapaizak ekusi nai ez;eldu ziyoten zamarratikanlau puska egin bearrez, Santakruz zanen odol beretiknazi dira nere ustez,Aita Inaziyo sortu erriyanbiyotz onekuak daudez1.

Orain artekoa irakurrita, norbaitekbestelakorik pentsatuko badu ere,Justo Garate ez genuen ezkerzale

8

1 Ik. ARANBARRI, Iñigo, Gure Mendea. Ehun urteEuskal Kulturan, Donostia, 1999, 76-77 or.

porrokatu eta setatia, ezta hurrik emanere. Erlijiori dagokionez, elizkoia izangabe, fededuna zen eta sineste--askatasunaren aldekoa. Eta garai zitalhaietan ez zen gutxi. Bere burualiberal, aurrerazale, errepublikano etafederalistatzat zeukala esan daiteke.Eta horien guztien gainetik euskaltzalebortitza zen, noski. Euskal Herriariburuzko edozein gaik erakartzen zuen.Aurrerago izango dugu Justoren«euskal jakinduria» frogatzeko aukera,baina gerra aurreko urte nahasihauetan ere makina bat kultur lani ekineta amaiera eman zion.

Edonola ere, ez zen bere iritziaisilpean gordetzekoa. Argi eta garbiazalduko zuen pentsatzen zuena,sarritan eztabaida luze etazaratatsuetan parte hartuz. Bilbokomediku-kontsulta ipini eta berehalapolemika sonatu pare bat eduki zuenorduko egunkarietan: bata AitaLaburu jesuita eta psikologoariegindako kritika batek piztu zuen, etabestea –sudurreko trigeminoa ukitutagaitzak sendatzea agintzen zuelako–une hartan oso modan zegoenAsuero doktoreari egindakoak.Artikulu horien bitartez, Garaterenfama asko gehitu zen denboragutxian, nahiz eta lagun eta bezerobatzuk galdu. Aurrerago ikusikodenez, hil arte eutsiko dio Garatekeztabaidarako grinari.

EUSKAL KULTURARENINGURUAN

Istiluz jositako garai hartan eta berelanbideari zegozkion betebeharrei ukoegiteke, harritzekoa da nondikateratzen zuen mediku bergararrakkultura-gaietan arakatzeko etaartikuluak nahiz liburuak idaztekoastia. Izan ere, ez baita ahaztu behar1928ko urtearen amaierara ordukoItziar Arostegirekin ezkondu eta familia

9

Eusko Ikaskuntzaren Batzorde Iraunkorra. Donostia, 1935. Ezkerretikeskuinera zutik: Aita Migel Altzo, Frantzisko Basterretxea, Jose MigelBarandiaran, Klaudio Armendariz, Aita Jose Antonio Donostia, Juan AllendeSalazar, Angel Apraiz, Justo Garate, Manuel Irujo eta Pedro Garmendia.Eserita: Julio Urkijo, Telesforo Aranzadi, Julian Elortza, Michel Leremboure,Juan Zaragueta eta Seber Altube.

osatu zuela eta lehenengo haurraklaster etorri zitzaizkiela. Gainera,1933az geroztik Basurtoko ospitaleansendagile gisa jardun zuen eta EuskoIkaskuntzaren Zuzendaritzako kidebihurtu zen. Hala ere,hainbesterainokoa zen bere jakin--mina, non ia ez baitzegoen arrotzgertatzen zitzaion arlorik: medikua zenaldetik zientzietan jantzia genuen,baina letra-sailean ere nabarmentzenhasia zitzaigun.

unibertsitatean arbasoen hizkuntzasakontzeko paradarik ez zitzaionegokitu, etxetik zekiena hobetzensaiatu zen. Gorago aipatu da, hogeibat urterekin Bartzelonan ikasten arizela, Aingeru Irigarai adiskideakeuskarazko irakurgaiak eskuratzenzizkiola: Baionan agertzen zirenEskualduna astekaria eta Gure Herriaaldizkaria, hain zuzen. HartaraIparraldeko euskalkietara ohitu zen;1921eko udan, berriz, Bergaran AitaArrigarai kaputxinoaren gramatikatikbereganatu zituen euskararenoinarrizko egitura teorikoak.

Egia esan, ez zuen asko euskarazidatzi Garatek: han-hemenkasakabanatutako artikuluak gehienbat;Euzkadi egunkarian eta EuskoIkaskuntzaren Deya aldizkarian gerraaurretik; eta Gernika eta Euzko Gogoaaldizkarietan gerra ostean. Bainaeuskararen inguruan, gaztelaniaz batikbat, moldatu zituen lanen zerrenda iaamaiezina da. Filologiaren eremuetanaritzen zen gustura, Toponimia,Etimologia eta Lexikografiaren sailetanbatez ere.

Eusko Ikaskuntzaren RIEV aldizkaribikainean soilik berrogeita hamarlanetik gora publikatu zizkioten urtegutxiren buruan. Hauetariko askoeuskarari buruzkoak ziren; adibidez,euskal hiztegigintzari egindako

Jorratu zuen esparru bakarra izan ezarren, euskalari, euskal idazle etaeuskararekin zerikusia duten lanenaazpimarratuko dugu orain hemen.Atzerriko euskalarien artean Wilhelmvon Humboldt-i eskainiko dio apartekoarreta, bere izkribuak komentatuz etahainbat obra alemanetik gaztelaniaraitzuliz, batzuk ordura arte argitaragabe zeudenak. Bilbon 1933ankaleratu zen Guillermo de Humboldt.Estudio de sus trabajos sobreVasconia izeneko liburua gerorajakintsu prusiarrari buruz idatziko duenhainbat lanen aitzindaria izango da.

Euskal idazleei dagokienean, gerra-urtean [1936/1937] plazaratutako liburubatek dauka, gure ustez, izugarrizkogarrantzia: La época de Pablo Astarloay Juan Antonio Moguel izenburuadaramanak, alegia. Euskal literaturaeta hizkuntzalaritzaren historianhainbeste pisu duten bi autore hauenbizitza eta obraren gaineko xehetasunugari jakinarazten digu Garatek. Gerra-giro hartan ez zuen, noski, beharadinako oihartzunik erdietsi, bainageroagoko historiagileak behin etaberriz baliatu dira liburu honetaz, XVIII.mendearen amaierako eta XIX.arenhasierako euskal letren mundua aztertugura izan dutenean.

Euskarak berak gazte-gaztetatiktiratzen zuen. Nahiz eta eskolan edo

10

11

Justo Garate eta ItziarArostegi eztei-egunean.

Deba, 1928-09-17.Itziarko elizan ezkondu

ziren. Lutoz jantzitzadaude, Justoren aita hil

berria baitzen.

GERRATEKO IBILERAK

Itxura txarra hartua zion aspalditxotikGarate doktoreak Errepublikarenbilakabideari: bere iritziz, Sanjurjorenmatxinada-saioak 1932an, langileenaltxamendu iraultzaileak 1934an, etaFrente Popularraren garaipenak1936an etorkizun beltza iragartzenzuten. Euskal Herriko AutonomiaEstatutuari ere ez zitzaionaurrerabiderik ikusten. Horregatik,adiskideen artean nahikoa ezkorazaltzen zen mediku bergararra. Eta,neurri handi batean, asmatu eginzuela aitortu beharra dago, 1936kouztailean lehertu egin baitzenanaiarteko gerra odoltsua.

Leku segurutxoagoa zelakoan,emazteak eta seme-alabek BilbotikSopelara alde egin zuten irailean etahan jaio zitzaien Garate-Arostegitarrei

ekarpen ugariak, Contribución alDiccionario Vasco izenburupean.Garai beretsuan Resurrección MªAzkue euskaltzainburuak Juan AntonioMogelen eskuizkribu baten edizioapresta zezala eskatu zion Garateri, hauda, La historia y geografía de Españailustrada por el idioma vascuenceliburuarena. Euskaltzaindiaren Euskeraizeneko aldizkari ofizialean kaleratzenziharduen Justok J. A. Mogelen obrahau atalka, anaiarteko gerra zitalak–beste gauza asko legez– bereedizioa eten zuenean2.

12

2 Ik. AMEZAGA, Elias, El Doctor Justo Gárate.Crítico de críticos, Bilbao, 1996, 41-48 or. JustoGarateri buruzko beste hainbat argibide ereeskaintzen digu Amezagaren liburuxka honek.

Elias AmezagarenEl doctor Justo

Gárate. Crítico decríticos izenekoliburua. Bilbao,

1996.

Humboldt-en lan baten itzulpena, Garatek burutua eta RIEV aldizkarian1931n agertua.

laugarren haurra. Justok, baina,Basurton jarraitu zuen. Oso hunkitutageratu zen bere koinatu FlorenzioMarkiegiren anaia hil zutenean: JoseMarkiegi Arrasateko abadea zen etaherri horretako beste bi apaizekinbatera Oiartzungo kanposantuanfusilatu zuten frankistek 1936koudazkenean. Gizon ona eta apalaomen zen, politika-kontuetan nahastugabea; baina idazle euskaltzaleagenuen eta hori bekatu larria zennonbait une haietan.

Militarren matxinada hastean, kargupolitikoren bat eskaini zioten ANVkokideek, orduko gatazkan sakonagomurgil zedin. Garatek, ordea, ez zuenonartu. Epel samar zebilen gauzahorietarako eta zeregin aski zeukanbestela ere: 1936ko urrian eratu berriazen Eusko Jaurlaritzak MedikuntzaFakultatea gauzatu zuen Basurtokoospitalean, eta Garate jaunakegitasmoaren sorreran ez ezik,irakasle moduan ere parte hartu zuen;bestalde, gerrako premia gogorrakarintzeko, mediku militar gisa jardunbehar izan zuen; eta, gainera, bezeropartikularrik ere ez zitzaion falta.Beraz, frenteak Bizkaian iraun zuenbitartean ez zen ia Bilbotik atera,egunean hamasei edo hamazazpiordu lan eginez eta familia ikusteraSopelara astean behin bakarrikjoanez.

13

Gernikako bonbardeoaren ondoren,maiatzean, emazteak eta umeekFrantzian barrena Belgikara jo zutenbabes bila. Justo Bilbon gelditu zenekainera arte, eta hiria militarreneskuetan erortzear zegoela, atzerriraabiatu zen Santanderren itsasontziahartuz. Donibane-Garaziko aterpe-etxebatera zihoazen bostehun haureuskaldunen mediku izendatu zuten,eta horrela lortu zuen infernu hartatikihes egitea. Dena den, azkenengomomentuan ere estuasun batzukpasatu behar izan zituen, milizianoekinKantabriako hiriburuan, eta barkufrankistekin SantanderretikBordelerako itsasketan.

Haurrei Bordeletik Donibane--Garaziraino lagundu eta gero,Nazioarteko Erakusketa ikusi zuenParisen eta, azkenean, familiarekinelkartu zen Bruselan. Gustatzenzitzaion Belgika bizitzeko zeinlanerako, eta hilabete haietan ondoezagutu zuen. Bertan gelditzeko lan--eskaintzarik ez zitzaion falta.Alabaina, ziur zegoen Bigarren MunduGerra gainean zutela, eta ondorioz,Ameriketarantz begira jarri zen: EstatuBatuak, Mexiko, Argentina...; paperaketa bidaia prestatzeari ekin zioten eta,asko hausnartu ostean, Argentinakoairuditu zitzaien aukerarikbideragarriena, han aspaldidaniklagun eta senide ugari baitzuten.

sendagile famatuek eman dizkiotengomendiozko gutunak. Inondikounibertsitate, akademia eta enbaxadakbisitatuko ditu beharrezkoak direnpaper eta agiriak eskuratzeko.

1938ko uztailaren 18an, Espainiakogerra hasi eta bi urtera hain zuzen,gaindituko du Argentinan medikuntzanaritzeko azterketa. Urte bereanbigarren tesi bat ere aurkezten du:Glucopenias endógenas izenekoa. Etalanari ekiteko, zein eta haurtzaroan

AMERIKETAKO BIGARRENABERRIAN

Honenbestez, GaratetarrakRotterdam-eko portuan ontziratukodira 1937ko azaroaren 13an, zuzeneanMontevideora joateko. Hilabetegeroago Buenos Airesen dira etaArgentinako senideek harrera beroaegiten diete. Justoren lehenengoardura bere lanbidea ziurtatzea izangoda. Hartarako oso baliotsuak gertatukozaizkio Europako irakasle eta

14

Garatetarrak gerraren ihesi Ameriketara iritsi zirenean, «Alcyone» itsasontzitik lurreratzean. Buenos Aires, 1937-12-10.

15

Justo eta Itziar Argentinako Tandil hirian, 1939an.

Argentinako lehen urteetako argazkia. Tandil, 1940-41.

Garate-Arostegi familia: Zutik: Mitxel, Amaia, Justo,

Nere eta Jabier Garate.Eserita: Itziar Arostegi.

Tandil, 1953.

16

Europara egindako txango batean MendozakoUnibertsitateko ikasleekin. Hauek karrera amaituberriak ziren. Darmstadt (Alemania), 1964.

ezagututako Tandil hiria hautatuko du.Ia hutsetik hasi beharra dago: etxeaerosi, kontsulta eratu, bezeria sortu etaabar. Dena den, garai onak diraArgentinarako eta, Tandilen nahizalboko herrietan gogor saiatuz, urtebatzuen buruan egoera ekonomikolasaia izatera iritsiko da.

Leku atsegina da Tandil. Hiri txiki,garbi, polit eta aurrerazalea, Justorenesanetan. Lagun asko ditu eta gusturabizi da bertan. Baina 1954an

Mendozako Unibertsitatetik eskaintzatentagarria datorkio: «klinika medikoa»deituriko katedra bere gain har dezala.Ordurako gizon heldua izan arren,hara doa gure bergararra bere azkenberrogei urteetako bizilekua izangoden hirira. Geroztik ArgentinakoAndetatik hurbil dagoen hiri haubihurtuko da Garate doktore, irakasleeta idazlearen erreferentzia-gune.

Mendozako Unibertsitateak, ordea,kanpora ateratzeko parada ereeskuratuko dio. Ameriketara heldu etahogeita bat urte geroago Europaratukoda berriro. Beka bati esker, Suedia,Alemania, Suitza, Austria eta Italianzehar ibiliko da hainbat hilabetetan;baita Ipar Euskal Herrian ere. Bost urteberanduago, 1964an, hogeita bostmediku berriren gidari gisa lauhilabeteko ibilaldi luzea egingo duEuropako zenbait lurralde bisitatuz.Txango honetan bere emazteak etaalaba nagusienak laguntzen diote.Oraingoan ere bi aldiz egongo diraIparraldean, Donostia eta Bilbokoadiskide askorekin elkartzen direlarik.Ez dute, haatik, Hego Euskal Herrirapasatu gura Francok aginteanjarraitzen duen bitartean.

17

Ezkerretik eskuinera: Juan San Martineuskaltzaina, Jose Mujika mediku

bergararra, Itziar Arostegi, Jose MªSatrustegi euskaltzaina eta Justo

Garate. Donibane-Lohizune, 1964.

Alemania bietara –federalera nahizdemokratikora– joateko gonbita jasoeta onartuko du hurrengo urtean;1967an, berriz, Mexikora abiatukozaigu Colegio de las Vizcaínasikastetxearen bigarren mendeurrenekoospakizunetara. Hiriburua ez ezik,beste hainbat paraje eta toki ikusgarriere ezagutuko ditu Mexikon;etxerakoan Kolonbiako Bogotan,Peruko Liman eta Txileko Santiagongeldialdiak egingo ditu. Irteera hauenondorioz bi monografia kaleratuko diragerotxoago: Ramón Munibe en laViena de la Ilustración (1969) eta Loscolegios de las Vizcaínas y Vergara enel siglo XVIII (1972).

JARIO AGORTEZINA

Aipatu berri ditugun lan biak ez zirenAmeriketan plazaratu zituenlehenengoak, ezta gutxiagorik ere.Hango bizimodura egokitu etaberehala berrekin zion Garatek kulturgaiei buruz idazteari eta argitaratzeari:1942an Viajeros extranjeros enVasconia liburua kaleratu zuen BuenosAiresko EKIN argitaletxearen bitartez;hurrengo urtean eta editorial bereanCultura biológica y arte de traducirizenburu bitxia daramana. Biak ere gaikutunak Justorentzat: lehenak bidaiaketa Euskal Herria lotzen zituelako, etabigarrenak zientzien mundua literaturaeta itzulpenarekin harremanetanjartzen zituelako.

Dena den, gerra aurrean bezalaxe,liburuetan agertutako Garaterenizkribuek ez diete hurrik ere ematenaldizkarietan azaldutakoei. Toki eta eraaskotako aldizkarietan publikatzendira, gainera. Medikuntza eta zientzieiburuzko lanak oparoak baldin badira,euskal gaiak jorratzen dituztenak areugariagoak ditugu. Garateren jarioakagortezina dirudi. Zer ez du arakatuAmeriketako nahiz Europakoargitalpenetan? Besteren artean,pertsonaia historikoen gaineko ohareta zehaztapenak; euskal idazleeiburuzko albiste berriak; hainbatpertsona ospetsuk euskaldunei buruz

18 Justo Garate irakaslea, eskuinetik bigarrena, Mendozako Unibertsitate-katedran zituen laguntzaileekin. Mendoza, 1958.

Justo Garate, Gumersindo Sánchez Guisande irakaslea, Itziar Arostegieta Mario Burgos. Mendoza, 1958.

Justo Garate Mª Elena Rodríguez Ozan irakaslearekin MexikokoUnibertsitatean, 1967.

izandako iritziak; makina bat euskallibururi egindako iruzkin eta kritikak;eta, jakina, euskal hiztegirakoekarpenak, leku-izenak, berbenjatorria, hizkuntzen artekokonparaketak eta antzekoak.

Gerra osteko lehenengohamarkadan Buenos Airesko EuzkoDeya aldizkarian, Donostiako Euskal

Herriaren Adiskideen ElkartekoBuletinean [BSBAP] eta Sara/BaionakoEusko Jakintzan argitaratu zuengehienbat; hurrengo, berriz,Argentinan publikaturiko EuskoIkaskuntzen Institutu AmerikarrarenBuletinean [BIAEV]; EuskaltzaindiarenEuskera aldizkarian 1961etik aurrera;Iruñeko Príncipe de Viana, FontesLinguae Vasconum eta Cuadernos deEtnografía de Navarra aldizkarietan1971az gero; eta horietaz gainGernika, Euzko Gogoa, Oñate,Munibe, Vida Vasca, EstudiosVizcaínos eta beste zenbaitetan.

Adinarekin jakinduria ez ezik,polemikarako grina ere gehituz joanzitzaion. Adibidez, sonatuak izan ziren–hizkuntzalari eta filologoenmundutxoan behinik behin– JustoGarate eta Koldo Mitxelenaren artekoeztabaida eta ez-adostasunak, inoizhaserre eta purrustadetaraino ereiristen zirenak. Toponimia, onomastikaeta etimologia kontuetan izatenzituzten liskarrik nabarmen etaozenenak. Dena den, eta sarri askotaniritzi berekoak izan ez arren,Errenteriako maisuak aitortu zuenMendozako bergarar erudituarekikozenbait alorretan geneukan zorra,Humboldt, Mogel eta Astarloaren garaieta xehetasunei dagokienean batikbat.

19

Justo Garatek Buenos Airesko EKIN argitaletxean1943an kaleratu zuen liburuaren azala.

Ez zen Bergarakoa hitzaldi bakarraizan. Bilbo, Donostia eta Gasteizen ereberba egin zuen. Aldi berean ohorezkotitulu, kargu eta dominak ere batabestearen atzetik iritsi zitzaizkion:Ohorezko Irakasle izendatu zuenEuskal Herriko UnibertsitatekoMedikuntza Fakultateak; OhorezkoKideen artean sartu zuten BilbokoMedikuntza Akademian; BergarakoUNED Ikastetxeak bere domina emanzion; Bizkaiko Idazleen Elkarteak,Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteaketa Bergarako Udalak ere omenaldiakegin zizkioten; eta geroxeago EuskalAkademiak Arrasateko Biltzarrean[1979] Ohorezko Euskaltzainen saileanipini zuen.

AZKEN URTEAK

Majo kostata, baina halako bateanheldu zitzaien Hego Euskal Herriraitzultzeko momentua. Bilbotik aldeegin eta lau hamarkada beranduago,Franco hil eta urte pare batera [1977]etorri ziren Garate eta emazteaBergara, Durango, Bilbo eta gaztetakobeste hainbat lekutara. Gogoan dutjaioterriko udaletxean egin zitzaienharrera beroa eta UNEDeko aretoan,sasoi bateko Zalduntxoen Seminariozaharrean, Justok emandako hitzaldiluze eta oparoa. Trantsizio-garaikoegoera politiko berezi hartan, bereiritziak ezkutatu edo disimulatubeharrean, ausardiaz eta argi askoazaldu zigun zenbait gai eta arazorengainean uste zuena, agian bestezerbait entzutea espero genuenoi.

20

Justo Garate Julian Gimon mediku eta adiskide bergararrarekin etaBenito del Valle jaunarekin azken honen etxean. Bilbao, 1980kohamarkadan.

Eusko Ikaskuntzaren «Manuel Lekuona»saria jasotzen Bergarako udaletxean. Jose

Migel Barandiaran, Victoriano Gallastegi etaJusto Garate. Bergara, 1987.

Leioako Unibertsitateak 1982anOhorezko Doktore izendatuzuenean, berriz etorri zenMendozatik Euskal Herrira.Hirugarren eta azkenengo aldiz1987an igaro zuen ozeanoa:oraingoan Eusko Ikaskuntzarengonbitari erantzuteko; ez da ahaztubehar Justo Garate gerra aurreankultur elkarte horretakozuzendaritzakide eta RIEValdizkariko lankideriksaiatuenetakoa izan genuela.Eusko Ikaskuntzak ManuelLekuona izeneko sari ospetsua emanzion, euskal kulturaren alde bizitzaosoan zehar burututako lanarengatik.Eta egonaldi hura aprobetxatuz,Bergarako Udalak oroitarri bat jarrizuen Barrenkalen, Justorenjaiotetxearen ateburuan.

21

Jaiotetxeko ateburuko oroitarria bistaratzen.Aldamenean Victoriano Gallastegi, Bergarakoudalaren ordezkaria. Bergara, 1987-06-20.

Bergarako Barrenkalean, Justo Garateren jaiotetxean,1987ko ekainean jarritako oroitarria.

Bergarako udaletxeko bilkura-aretoan Eusko Ikaskuntzaren «Manuel Lekuona»saria jasotzen. Ezkerretik eskuinera: Jose Antonio Zabala, X. X., Imanol Murua,Jose Migel Barandiaran, Victoriano Gallastegi, Justo Garate, Itziar Arostegi, KoldoPereira, X. X.; Bergara, 1987.

Bestalde, Tandilen zeinMendozan euskal jai eta etxeakantolatzeko ekimenetanaurrenengoetakoa zen beti. Eta,jakina, Argentina eta Ameriketakobeste lurralde batzuetan euskaldiasporan kulturgintzan ziharduenjende askorekin jarri zenharremanetan: Andres Irujo, IxakaLopez Mendizabal, TxominIakakortexarena, Gabino Garriga,Bingen Ametzaga, Iñaki Azpiazu,Jokin Zaitegi, AndimaIbiñagabeitia eta abarrekin3.

Argentinan ere makina batomenaldi jaso zuen mediku nahizkulturgizon gisa. Izan ere hainbaterakunde eta taldetako kidebaitzen han ere: besteak beste,alemaniarren koloniaksustatutako Goethe elkartekolehendakaria izan zen; orobatSarmiento elkarteko presidenteaeta Ameghino izenekoaren kidea;halaber, Mendozan kulturarekinzerikusia zuten zenbaitbazkunetan partaide izangenuen, unibertsitatean nahizunibertsitatetik at.

22Justo Garate, ezkerretik bigarrena, Argentinako Goethe elkarteko kideekin. BuenosAires, 1956.

Iñaki Azpiazu apaiz eta idazlea Justo Garaterekin. Buenos Aires, 1960kohamarkadan.

3 Idazle eta kultur eragile hauetariko askokArgentinan iragan zuten euren atzerrialdia.Batzuk, ordea, Uruguay, Guatemala etaVenezuelan bizi izan ziren.

Hainbeste sari eta omenaldik, ordea,ez zuten Justoren idazteko gaitasunamoteldu eta kamustu. Ia azken uneraarte eutsi zien hain erroturik zituenbere grinei: irakurri, ikertu, idatzi etaargitaratzeari. Azken urteotako ikerlaneta idazlanetatik pare bat soilikgogoratuko ditugu: Euskaltzaindiak etaNevadako Unibertsitateak Renon 23

Tandilen ospatu zen lehenengo Euskal Jaia (1940). Gerrak sakabanatutako euskaldunak dira batzuk. Besteakbeste, Ixaka Lopez Mendizabal idazlea, atzean ezkerretara; Ramon Aldasoro politiko errepublikanoa, bi

kaputxinoen erdian; eta Justo Garate doktorea, eskuinean txapelarekin.

1992an eratutako Onomastika etaToponimia Jardunaldietara bidali zuentxostena; eta Bergarako Udalak1993an publikatu zion Un crítico en lasquimbambas. Autobiografía y escritos,bere bizitzako xehetasun askoargitzeko ezinbestekoa zaiguna.

Bi urte beranduago hil zenMendozan, 1994ko uztailaren 2an etaBergara gogoan zuela, Euskal HerriakXX. mendean eman duen idazlerikugarienetakoa, ikerlaririkentziklopedistenetakoa, polemistariksutsuenetakoa, kritikaririkkritikoenetakoa. Orduan itzali zenJusto Garate Arriola mediku etakulturgizon bergararra, baina ez bereobra luze, oparo, eztabaidazale etaeztabaidatua; hor geratu zaigu betiko,liburuetan batuta eta aldizkarietansakabanatuta, bere izenez eta zenbaitezizenez sinatuta: esate baterako,«Elorregi», «Eneko Mitxelena», «EnekoZilueta» eta «Txeru Arriola». Egingoahal da lehenbailehen bere lan osoenbilduma egoki eta eskuragarria.

Laurogeita hamabi urterekinArgentinan moldatu zuen autobiografiahorretako azken orrialdean honeladiosku: «Bihotzak ene euskallurreraino salto egiten didala sentitzendut, seguraski jadanik sekulazapalduko ez dudan lurreraino;bertako mendi eta haranetan zeharnabil; herritarrekin hitz egiten ari naiz;nire herriko historia, hizkuntza etaohituren hainbat alderdi zalantzanjartzen ditut; ikerketa berri baterakointeresgarriak iruditzen zaizkidanxehetasunak jasotzen dihardut; beretxikitasun geografikoan herri handi batamesten dut4».

24

4 Ik. GARATE, Justo, Un crítico en lasquimbambas. Autobiografía y escritos, Donostia,1993, 64 or.; gorago aipatu den EliasAmezagaren lanarekin batera, liburu hau dabaliagarrien gertatu zaiguna gure lantxoamoldatzeko.

Un crítico en lasquimbambas. Justo Garatek 92 urterekinidatzi zuen autobiografia. Bergara, 1993.

Justo Garate bere bulegoan. Mendoza, 1983.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Justo Garateren familia.

• Eusko Ikaskuntza.

• Bergarako Udal Artxiboa.

• Arantzazu Oregi.

• Juan Martin Elexpuru.

• Joseba Olalde argazkilaria.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84-457-1626-3 (Obra osoa)84-457-1628-X

L.G.: BI-3032-00

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística