JULIO URKIXOfakultateak: Filosofia eta Letrak, Zuzenbidea eta Ikasketa Berezietarako Prestakuntza....

20
1 Julio-Gabriel Ospin-URKIXO Ibarra Goikoetxea Aranbarri Deustuan jaio zen 1871.eko apirilaren 3an. Bost neba- arreba ziren, Adolfo-Gabriel, Luisa- Maria, Rafaela, Fernando, Julio-Gabriel eta Jose-Maria, hiru lehenak eta azkena Bilbon jaioak eta beste biak orduan elizatea zen Deustuan, Gabriel-Maria Ibarra (1814-1890) aitonak 1869an eraikitako «La Cava» izeneko etxean. Gurasoak Nikasio-Adolfo Ospin-Urkixo Goikoetxea (1839-1895) eta Maria Rosario Ibarra Aranbarri (1846-1875), Bilboko Santiago Basilikan ezkondu ziren 1865.eko abuztuaren 27an eta Bilbon lehen seme-alaba nagusiak jaio ondoren, aipatu etxe berrira aldatu zuten egoitza, non jaio zen gure Julio Urkixo. Bi ziren izatez «La Cava» izeneko etxeak, biak 1869an eraikiak, bata oraindik sortu gabe zegoen unibertsitatearen ondoan kokatua, non amaren ahizpa, Rafaela Ibarra (1843- 1900) Elizak 1984ean beata izendatu zuena eta honen senarra zen Jose Vilallonga Gipulo (1822-1898) bizi izan ziren, eta bestea, ondoan baina Bilbotik hurbilago zegoena, Julioren jaiotetxea hain zuzen. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza JULIO URKIXO JULIO URKIXO (1871-1950). Egia esan, Julio de Urquijo izenarekin ezagutua dugu gure idazle eta ikerlea, hala sinatzen baitzituen erdaraz emandako ia lan guztiak. Garcia de Diego jaunak esaten digunez, «Urquijo» euskal deitura ez zela aitortu omen zuen Juliok, Schuchardt eta Uhlenbeck

Transcript of JULIO URKIXOfakultateak: Filosofia eta Letrak, Zuzenbidea eta Ikasketa Berezietarako Prestakuntza....

  • 1Julio-Gabriel Ospin-URKIXO Ibarra

    Goikoetxea Aranbarri Deustuan jaio zen1871.eko apirilaren 3an. Bost neba-arreba ziren, Adolfo-Gabriel, Luisa-Maria, Rafaela, Fernando, Julio-Gabrieleta Jose-Maria, hiru lehenak eta azkenaBilbon jaioak eta beste biak orduanelizatea zen Deustuan, Gabriel-MariaIbarra (1814-1890) aitonak 1869aneraikitako «La Cava» izeneko etxean.Gurasoak Nikasio-Adolfo Ospin-UrkixoGoikoetxea (1839-1895) eta MariaRosario Ibarra Aranbarri (1846-1875),Bilboko Santiago Basilikan ezkonduziren 1865.eko abuztuaren 27an etaBilbon lehen seme-alaba nagusiak jaioondoren, aipatu etxe berrira aldatuzuten egoitza, non jaio zen gure JulioUrkixo. Bi ziren izatez «La Cava»izeneko etxeak, biak 1869an eraikiak,bata oraindik sortu gabe zegoenunibertsitatearen ondoan kokatua, nonamaren ahizpa, Rafaela Ibarra (1843-1900) Elizak 1984ean beata izendatuzuena eta honen senarra zen JoseVilallonga Gipulo (1822-1898) bizi izanziren, eta bestea, ondoan baina Bilbotikhurbilago zegoena, Julioren jaiotetxeahain zuzen.

    AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    JULIO URKIXO

    JULIO URKIXO (1871-1950).

    Egia esan, Julio de Urquijoizenarekin ezagutua dugu gure idazleeta ikerlea, hala sinatzen baitzituenerdaraz emandako ia lan guztiak.Garcia de Diego jaunak esatendigunez, «Urquijo» euskal deitura ezzela aitortu omen zuen Juliok,Schuchardt eta Uhlenbeck

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • DEUSTUAN «LA CAVA» ETXEAJulio Urkixo Deustuan jaio zen (1871), Bilbok hura bereganatuaurretik (1924). Gerora Unibertsitatea eraikiko zen orubeenondoan zuten Urkixotarrek etxea: «La Cava». Bizkaikoindustrigintza modernoan esku zuzena izan zuen Urkixo-Ibarrafamilia dirudun karlistak.

    2

    hizkuntzalariek jatorri germanikoa zuelainoiz adierazi baitzioten. Baina Aiaraaraneko deitura zela argi diosku GarciaSalazar historialariak Bienandanzas yFortuna liburuan eta Urkixok berak eregrafia honekin sinatu zituen euskarazidatzitako lan urriak, Euskal-Esnaleaaldizkarian, behintzat. «Urki» errotikdatorkigu deitura hau, Urkizu, Urkiza,Urkidi, Urkiola eta abar bezala «-xo»hizkia gehituz. Erdal-lanetan Urquijoonartzen bada ere, euskaraz Urkixoidatzi behar delakoan nago.

    Haur tzaroa. Lehen ikasketak

    Gurasoen familiak Bilbokohoberenetarikoak ziren. Urkixotarrak,edo hobeto esateko, Ospin-

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Urkixotarrak, aspaldidanik leinuznobleak ziren, Bilbon eta MadrilekoGortean kargu publikoak izanzituztenak, legegizonak eta tituludunak.Nikasio-Adolfo Urkixo, aita, abokatuazen eta Gorteetan Diputatua. Adolfo-Gabriel Urkixo (1866-1933), Juliorenanaia nagusia, eta hau bezalaabokatua zen, eta mendearen hasieranBizkaiko Diputazioaren Burua,Londresen 1869an jaiotako Antonia-Maria Martinez Lejarza andrearekinezkondua, nondik zetorkion gure Juliorinolabaiteko anglofilia eta ingelesekikoharremana, baita hara bidaiak egitekoerraztasuna. Ibarratarrek industria etamerkatal munduan ziharduten, BilbokoErribera kalean bulegoak zituztelarik.Gabriel-Maria Ibarra, Julioren aitonak,Juan-Maria haren anaiak eta JoseVilallonga osabak sortu zituzten, esatebaterako, Bizkaiko Labe Garaiak.Beraz, familia aristokrata etaeginkorren magalean jaio zen JulioUrkixo, eta gainera, alde bietatik,karlista giroan.

    Horregatik, azken karlistada 1873anhasi zenean, Santander aldera jo beharizan zuten Urkixo eta Ibarratarrek, «LaCava» etxe biak karlistenburuzagigoaren erabilerarako utziz.Juliok lau urte zituelarik hil zitzaionama Santanderren 1875.ekourtarrilaren 8an. Aurrerantzean, gerobeata izango zen izeko Rafaelaren

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    3

    babespean geratu ziren Urkixo-Ibarrahaurrak. Karlistada 1876an amaituzenean, «La Cava» etxeak hondatutazeudenez, Erribera kalekoetxebizitzetara etorri ziren Urkixo-Ibarra eta Vilallonga-Ibarrafamiliakoak, «tiita» deitzen zutenRafaela Ibarrak zaindu zuelarik Julioeta neba-arreben haurtzaroa. BitarteanDeustuko bi etxeak konpondu zituzteneta 1878.eko maiatzean hara aldatuziren bi familiak, bertan bizi izanzirelarik 1890 urterarte.

    Bilboko Institutuan hasi zituen JulioUrkixok ikasketak 1882 urteareninguruan. Bi izango ziren betirakogogoan izango zituen irakasleak,euskararekiko interesa Juliorengan

    sortu baitzuten: Roman Biel, 1882an«El habla vulgar de Vizcaya» eta«Más sobre el habla vulgar deVizcaya» artikuluak kaleratu zituena,eta Tomás Escriche Mieg, «ElVascuence» eta «Algunas palabrasmás sobre el vascuence» ikerlanakRevista de Vizcaya zelakoan 1886anargitaratu zituena. Baina hazia ereindabazegoen ere, fruitu nagusiakateratzeko ildo nagusia zabaldu zionaResurreccion Maria Azkue izan zen,1888an meza berria eman etaInstitutuko euskal katedra irabazi

    DEUSTUKO UNIBERTSITATEAUrkixoren prestakuntza Deustuko Unibertsitateari oso lotuaageri zaigu, bere lehen goi-ikasketetan: kasik ataritik atariraibiliz egin ahal izan zituen lehenengo ikastaroak.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    4

    ondoren «La Cava»n bizi ziren familienkaperau izendatua izan baitzen. Denaden, Institutuan zebilen garaian, izekoRafaelaren eraginez, frantsesa ere ikasizuen, familiak harako joera ere bazueneta. Maria-Rosario Aranbarri amona,esate baterako, Parisen hil zitzaion1883an. Gero, 1916an, idatziko zionLacombek Broussaini: «Urkixo zinezfrantseszalea iruditzen zait».

    Deustuk o Uniber tsitatean

    Julio Urkixo Bilboko Institutuan ikaslezelarik, «La Cava» etxeen ezkerraldeanhasi ziren 1883an DeustukoUnibertsitatearen eraikitze lanak.Aitonaren anaia zen Juan-Maria Ibarra

    HIZKUNTZALARITZAMODERNOAHizkuntzalaritzarenzientzia gureratzeazaila gertatu zen:hizkuntzalariatzerritarrekin batera,batez ere Urkixok betezuen lan hori gurean.Argazkian: Hizkuntzaindoeuroparrei buruzkoSaussure-ren lan bat,1879.

    eta Jose Vilallonga, izeko Rafaelarensenarra zeuden sortzaileen artean.Lehen ikasturtea 1886.eko irailaren25ean hasi zen, hiru zirelarik hasierakofakultateak: Filosofia eta Letrak,Zuzenbidea eta Ikasketa BerezietarakoPrestakuntza. Hurrengo ikasturtean,hots, 1887-1888, «La Cava» bizilekutikhurbil zeukan Zuzenbide Fakultateanmatrikulatu zen Julio Urkixo 16 urtekogaztea. Lau urte geroago BilbokoHuertas de la Villa kalera aldatu zenfamilia eta hamar minutuko ostera eginbeharko zuen azken ikasturtean.

    Bigarren ikasturtea hasterazihoanean, 1888-1889, grekozkoklaseak ematera etorri zen Filosofia etaLetren Fakultatera Julio CejadorFrauca, josulagun gaztea (1864-1927)eta Institutuko garaian erne zitzaionhizkuntzalaritzarekiko interesagatikedo, zuzenbide ikasketa ofiziaietatikaparte, Cejador-en klaseetara joatekoizena eman zuen Urkixok. Baina lasterkonturatu zen haren irakaspenenahuleziaz. Eta beste hutsune bat erenabaritu zuen gure Urkixok DeustukoUnibertsitatean, hala aitortzen digu eta.«Garai hartan hizkuntzalaritzakoliburuak urri zeuden Deustukoliburutegian, eta erbestekoargitaratzaileei eskatzen nizkien nikneuk Cejador irakasleak ikusi nahizituen gramatika konparatuak (Bopp,Diez, etab.) eta hiztegiak; baina

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    5

    zegokion bezala ikertu beharrean,berak zituen argudioak bakarrikbilatzen zituen eskainitako liburuetan».Eskertxarreko ikaslea izan zela botazion behin Cejador-ek Urkixori, baina,egia esan, Europan ordurakoaurreratua zegoen hizkuntzen zientziabeste bide batetik zihoala ikusten zuenUrkixok eta laster baztertu zituenjosulagunaren fantasiak. Paradisukoetimologoen azkenetariko katemailazela Cejador esango digu gero Urkixok,eta Uhlenbeck hizkuntzalariak Julioriesango zionez (1908) Astarloaredivivus bat. Baina Urkixok berak ereegin zituen gaztaroko bekatuak.Institutuan irakasle izan zuen Escrichekvolapük hizkuntza asmatuazikerketetan jarraituz, Schleyer apezaksortutako hizkuntza honi liburu bateskaini zion 1889an: Konilsvolapükik..., Leipzigen argitaratua, 18urterekin Urkixok kaleratu zuen lehenliburua.

    Zuzenbide ikasketak ondo burutuzituen eta lizentziadun titulua lortzekounibertsitate ofizial batera jo beharzuenez, esaminak Salamancakoanegin ondoren atera zuen 1892anZuzenbide Zibilean eta Kanonikoandiploma. Urte berean lizentziatu zirenbeste 22 Deustuko ikasle, tartean JoseJ. Olazabal eta Ramon Olazabalanaiak, Donibane-Lohizunekoak, lasterfamiliakoak izango zituenak.

    NAZIOARTEKOHIZKUNTZA

    ARTIFIZIALA?Nazioarteko

    harremanetarakohizkuntza amankomunbaten beharra Urkixok

    ere sentitu zuen. Garaikogiroaren lekukoa da bereKonils Volapükik liburua

    (1889. Ezin izan dugualerik aurkitu). «Volapük»

    hizkuntza artifiziala1880an J.M. Schleyer-eksortu zuen. Arrakastarikere izan zuen beronek,

    esperantoak (1887anasmatua) baztertu zuen

    arte.

    Hauen bitartez ezagutu zuen BizentaOlazabal Alvarez de Eulate, zeinekinezkondu zen Donibane-Lohizunen1894.eko irailaren 15ean, bertan biziizan zelarik hogei urtetan zehar,1914ean Munduko Gerra hasi arte.Urkixoren ideia politikoekin adoszetorren familia zen emaztearena,karlista sutsua hain zuzen, TirsoOlazabal-Arbelaiz Lardizabal (1842-1921) eragilearen alaba baitzen.Urkixoren aitaginarreba honi ArbelaizKonde titulua eman zion Karlos VII.aketa suhiak ere Urkixo Konde titulualortu zuen, harreman estuak izanbaitzituen errege karlista horrekin.Esate baterako, 1909an Egiptotikitzulian Karlos VII.arekin zetorrela, etaatsotitzen bila zebilela jakin zueneanerregeak, Hernan Nuñez-en Refranes oProverbios en Romance (1578) liburua

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    6

    P. P. ASTARLOA (1752-1806)XVI-XIX. mendeetan euskarari buruz esan eta zabaldutakoekgutxi lagundu zuten hizkuntzalaritza berriaren bideak gureartean zabaltzen. Astarloa izan genuen ohizko iritzi haienazken autore sonatuena. Urkixok oso gaztetatik bestelakobideak hartu zituen.

    oparitzat eman zion Venezian, Alkaironeskainitakoa. Karlista zen ba Urkixo,baina eginkizun guztietan eta denekinizan zituen harremanetan liberala etaeskuzabala.

    Urkixo x enofiloa

    Gure hizkuntzalarien arteanxenofiloena Urkixo izan zela esanzuen behin Fausto Arozenak, baina ez«kanpo eder, etxe kalte» atsotitzakadierazten digun eran, euskal

    kulturaren eta bereziki euskararenonerako gure mugetatik kanpo egitenziren ikerketak, bere ustetan,egokiagoak zirelako baizik. Mitxelenakesaten duenez, nahiz eta politikaarazoetan atzerakoia izan,hizkuntzalaritzan izan dugun gizonikkritikoena da Urkixo jauna.Aspaldidanik hasiak zituenhizkuntzaren ikerketetan bidegurutzebatetan zegoela konturatu zen Urkixo:alde batetik bertoko tradizioa,euskararen antzinatasun etaunibertsaltasunarekin harro sentitzenzena, eta beste aldetik kanpokoikerlariek zekarkiguten bide berria,hots, euskara beraren eta euskalkienazterketa zientifikoa, hizkuntzalaritzakemandako urrats berrien arabera. Argi

    MITXELENA/MARTINET (1980)Euskalaritza zientifikoak bere hegada librean gora egiteko izanduen eragozpenetako bat, nazioarteko jakitate modernoekinelkarrizketarik ezin egina izan du. Urkixoren ondoko belaunekbete-betean asmatu dute metodologia berrietara iristen, baitaUrkixoren bide-urratzeari esker ere. Argazkian: Mitxelena,Martinet hizkuntzalari maisu frantsesarekin elkarrizketan.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    7

    ikusten zuen Urkixok kontrajarriakzeudela Humboldt versus Astarloa,Lècluse versus Iztueta edo Bonaparteversus Xaho.

    Revue de Linguistique et Philologiecomparée 1867an sortu zenez,Europako hizkuntzalaritza nondikzihoan ikusteko aukera izan zuen hanUrkixok eta euskararen ikerketetarakoxenofilo bihurtu zen, nahi eta nahi ez.Julien Vinsonekin 1905eanharremanetan hasi zenean, gaizkiesaka ari zitzaion Cejador beroneneskola utzi eta beste bide bat hartuzuelako. Eraso hauen kontrakozaurtezintasunagatik zorionak ematenzizkion Azkuek, zeini azaltzen zionUrkixok Schuchardt eta Uhienbeck-enteoriak hobesten zituela.

    Garaikideen artean Eleizalderekinizan zituen eztabaida sutsuenak 1910.urtearen inguruan, euskal pontizenakzirela eta. «Garbizale berri hauek -esaten zion Schuchardti (1910.4.21)-inork ulertuko ez duen hizkuntzanmintzatuko dira laster». Eleizaldedeitura erabili beharrean«Txadonalde» erabiltzea gaztigatzenzion. Dena den, gazteen arteanprestaera hoberena Eleizaldekzeukala aitortzen zion Grazkoirakasleari bi akats aipatuz: begienaurrean Arana-Goirik jarritako bendazeukala eta «aranisten» lanak politikakgidatzen zituela. Baina gorrotorikhandiena ematen ziona zera zen:haurtzarotik euskaldunak izanik,liburuak erdaraz idazteak. Urkixo bera

    RIEV/RIEB (1907-1936) Aldizkarihonek ekarpen

    zientifikorikemankorrena egin

    zion euskalaritzaberriari, erbestekolankidego zabala

    bere orrietaraerakarriz eta Euskal

    Herriko lumarikonenak bertan bilduz.Hogeitamar urtetako

    bizitza izan zuen.

    H. SCHUCHARDT (1842-1927) Graz-eko irakasle sonatuak harremanhertsiak izan zituen Urkixo-rekin.

    RIEV/ RIEB sortu eta gidatzean bizikipreziatuak izan ziren Urkixorentzat

    hizkuntzalari honen aholkuak.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 8

    euskaldun berria zen, eta Azkuekesaten zuenez, nahiz eta ondoidazteko gai izan ez, euskaramintzatua eta idatzia ulertzen zuen etaaztertu eta ikertu ere.

    Ingelesa eta frantsesa ondozekizkiela esan da. Alemana Websterjaunaren alaba batekin ikasi zuen eta1912an Schuchardten BaskischeStudien itzulia zeukan. Vinsonek etaAzkuek ez zituztela Schuchardtenlanak behar den bezala aztertu esatenzuen Urkixok, eta ezinbestekoaikusten zuen honen eta besteEuropako hizkuntzalarien lanakezagutzea. Horregatik bi alderdi zituenUrkixoren xenofiliak: hemengoek

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    ETXEBERRIREN ESKUIZKRIBUA (1905)Urkixok euskal kulturari egindako ekarpenik aberatsenetakoagure klasikoak berreskuratzearena izan zen. Guztien gainetik,ordea, Etxeberri Sarakoaren obra aurkitzea izan zen handiena(Zarauzko frantziskotarren komentuan, 1905).

    erbestekoen ikerketak aztertu beharzituztela eta mundu guztikohizkuntzalariak gure hizkuntzarenproblemak aztertzera erakarri beharzirela. Zilari begira egon beharrean,leihoak mundura zabaldu behargenituela; hori zen Urkixorenxenofiliaren oinarria.

    Eusk o Ikerkuntz en nazioar tekoAldizkaria (RIEV)

    Hau izan zen Urkixok zabaldu zuenleihoa, etxe barneko kikiria garbitzekoeta kanpotik zetorren hozkirriarekineuskal ikerkuntzen giroa aireztatzeko.Argi eta garbi ikusten zuen —dioskuHaritschelharrek— agerkari horrenbitartez oldar berri batek bultzatukozituela ikerlariak, bakoitzak berejakituria eskainiz eta besteengandikbeti zerbait ikasiz. Bi helburu zituennagusi aldizkari berri honek Urkixorenasmoetan: Ikerketa berriak bultzatzea,baldintza bakar batekin, hots, lanenkalitatea hertsiro zainduko zela, etaikerkuntzarako beharrezkoak zirentestu klasikoak, gehienetan aurkitzekozailak, ikerlariei eskaintzea.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    ETXEBERRIRENEDIZIOA (1907) Lan,

    diru eta ahaleginikonenak jarri zituenUrkixok, ordurartegalduta egondako

    Etxeberri Sarakoarenobra hau (1712)

    lehenengoz argitaraemateko.

    9

    Revue Internationale d'EtudesBasques izan zen Urkixok agerkari honieman zion titulua, Vinsonen artikulubatekin zabaldua 1907an. HugoSchuchardti 1906an idatzitako gutunbatean ematen zion asmoaren berri etapoz handia ematen ziola erantzun zionalemanak 1906.eko abuztuaren 19kogutunean. Aholku bat ematen zion,hots, Alemanian atera zen Euskara(1886-1896) aldizkariaren antzekoa ezzuela ikusi nahi. Kenka batean sortuzen aldizkaria 1907-1908 urteetanKarlos VII.arekin ibili baitzen Urkixo,Italia, Suitza eta Egiptorako bidaietan.Schuchardt-ekin bildu zen UrkixoVienan 1907.eko maiatzaren 27an etaRIEV-en lehen alea kaleratua zela

    adierazi zion. Egiptotik 1908.ekomartxoan Donibane-Lohizunera itzulizenean, kanpotik zebilelarik GeorgesLacombek egindako lana eskertubeharrean aurkitu zen Urkixo,aldizkariaren idazkaria izan baitzenhasieratik euskalari hau (1879-1947).Baina geroztik izan zituzten Urkixok etaLacombek eztabaida eta haserregogorrak, esate baterako aldizkariarentituluaz, Lacombek Revue Bascologiquehobesten zuen eta. Moldiztegiekin ereizan zituen problemak: inprimaketarenitxura, frogen zuzenketak, kaleratzekoepeak, eta abar. Lanen kalitateaeskatzen zuen Urkixok, etaargitarapenarena ere zaindu behar zelauste zuen. Horregatik 1907-1909urteetan Baionako Lamaignèrek gaizkiateratzen zuelako 1910-1912 urteetanMaconeko Protat Frères etxeari aginduzion inprimaketa. Epeak betetzen ezzituelako, Schuchardt-en aholkuz,Alemaniako Hallen Ehrhardt Karras-ekinprimatu zuen aldizkaria 1917 arte.Gero Eusko Ikaskuntza 1918an sortuzenetik, Donostian inprimatu zen RIEValdizkaria, lan honetaz Martin Mena yCia. eta 1922.etik aurrera GipuzkoakoDiputazioaren moldiztegia arduratuzirelarik. Urkixoren aldizkari hau —berejabegokoa zela aipatzen zionSchuchardti 1912an— 1936andesagertu zen, eta «ez berez hila»Mitxelenak esan zuenez.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    10

    Aipaturiko lehen helburua ondobaino hobeto burutu zuen Urkixok,kanpoko euskalari hauen ikerlanakargitaratuz: Alford, Bähr, Bonaparte,Bosch Gimpera, Bouda, Charencey,Dodgson, Eys, Faddegon, Farinelli,Giese, Herelle, Humboldt, Jullian,Meyer-Lübke, Rohlfs, Schuchardt,Schulten, Schurhammer, Spitzer,Uhienbeck, Veyrin, Vinson, Winkler etabeste. Euskal Herriko idazle etaikerleen zerrenda luzea ematen digualdizkariak. Bigarren helburua euskalklasikoak agertzea zen, eta honakohauek eman zizkigun: Añibarro,Axular, Basterretxea, Xaho, Etxepare,

    Duvoisin, Etxeberri, Garibai, Hualde-Mayo, Oihenart, Peñaflorida, Tartas,Zabala. Hainbat irudi, argazki,faksimile eta abarrekin apaindutazegoen agerkari hau, gure kulturakizan duen ikusleihorik hoberena izandela esan dezakegu. Eta ikerketenmundu honetan ahaztu ezina daEuskalerriaren Alde aldizkariarensortzaile ere izan zela Urkixo 1911n.

    Urkixoren ikerlanak

    Beste hemengo eta erbestekoikerlariei eginarazia asko izan bazenere, ez zen laburra eta arina Urkixorenberaren lana. Azkue eta Arantzadibezala -dio Mitxelenak- belaunaldikritiko baten kidea da Urkixo, teknikaberriekin oinarri sendoagoen gaineaneuskal hizkuntzalaritza eraiki nahiduena. Ez zuen bere burua filologotzathartzen, baina esaera horrekadierazten diguna zera da: besteenikerlanak epaitu baino lehen, hozkinahi zuela berea kritikatu. RenéLafonek (1899-1974) baieztatzenduenez, goitik beherako filologoaizatera iritsi zen Urkixo, beronen lanaketa besteen argitarapenei erantsitakohitzaurreek edo irazkin kritikoek horiadierazten baitigute. Euskaralogiazientifikoa Urkixok sortu zuela dioJusto Garatek.

    URKIXO-BAITAUrkixok lanik handiena Hegoaldean egin bazuen ere, 1914ekoGerrate Handia lehertu zen arte Donibane-Lohizunen bizi izanzen, hogei urtez. Hora, Urkixoren egoitza donibandarra:Urkixo-Baita zuen izena.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    11

    URKIXOREN BEREBILAFamilia dirudunekoa izaki, garaiko aurrerapen eta erosotasunez erebaliatu izan zen Urkixo. Bere euskal lanetarako berebil hau erabilizuen. Gure aberatsetan, ondasunak hizkuntzaren alde eralgi zituenbakarretako izan zen Julio Urkixo.

    Gaztedanik, ikusi dugunez, bibliofiloaizan zen eta laster heldu zen gurebibliograforik handiena izatera,Vinsonen eraginez, behar bada.Euskal bibliografiaz argitaratu zituenlehen lanak 1905ean, aurkitzen zituenliburu zaharrekin baliatuz. Aipatu urtehorretan hainbat ostera burutu zituenEuskal Herrian zehar eta ZarautzekoFrantziskotarren komentuan aurkituzituen Joannes Etxeberri osagilearen

    eskuizkribu ezezagutuak, hitzaurrebiografiko eta ohar kritikoekin Parisen1907an argitaratu zituenak. Hogeitahamasei urte zituen Urkixok orduan etahara zer zioen Vinsonek liburua ikusiondoren: «Saio-kolpeak ere lanmaisuak bihurtzen dituenetakoa daUrkixo jauna. Osoa da, zehatza,metodikoa, argia, interesgarria,...»Obras vascongadas del doctorlabortano Joannes d'Etcheberri (1712),

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 12

    con una introducción y notas zenVinsonek goraipatzen zuen lana. Urteberean, Vinsonek RIEV-enargitaraturiko lehen lanari gehigarri gisaLes études basques de 1901 à 1906eman zigun Urkixok, hainbat aipamenbibliografiko eginez.

    Tarteka, El Correo de Guipúzcoa,Euskal-Erria, Notes and Queries,Revue de Linguistique, RIEV, eta bestealdizkari batzutan euskal bibliografiazeta hizkuntzalaritzaz artikuluak agertzenziharduen. Eta nahiz eta arazopolitikoetan murgildurik ibili, ez zuenalde batera uzten euskararen azterketa.Karlos VII.arekin Egipton zegoelarik,The Leiçarragan verb y lasinexactitudes de M. E. S. Dodgsonargitaratu zuen Alkairon, 1908an. Bestegogoko lan bat ere aztertu zuen urtehauetan, atsotitzena: Los refranesvascos de Sauguis traducidos yanotados (1909) eta Los refranes ysentencias de 1956. Estudiocomparativo (1911) Berrogei urte betezituen une honetan Euskalerriaren Aldealdizkariaren sortzaile eta eragile izanzenetik, bertan eta Euskal Esnalean.Hainbat artikulu eman zizkigun.Miarritze-Baionan 1911.eko abuztuanantolatua izan zen Historia etaArkeologiako IV. Biltzarrean hitzaldi bateman zuen, 1912an argitaratua: Lesétudes basques.

    Euskalkiak aztertzeko eta liburuzaharrak biltzeko, noski, bidaia luzeaegin zuen 1911.eko martxoanbizkaieraren esparrutik. Gero, urtebereko abuztuan eta irailean, herriz herriibili zen l'abbe Rousselot-ekin fonologiaazterketak egiten. Gai berau erabili zuen1913.eko uztailean eta abuztuan RudolfTrebitsch Vienatik etorri zenean. Sara,Ainhoa (Lapurdi), Mungia, Markina(Bizkaia) eta Orbaizta, Uztarroze,Elizondo (Nafarroa) herrietara lagunduzion, grabaketen transkribapenakeginez. Abuztuko oporraldia Saint-Sauveur, Gavarnie, Barbotan-les-Thermes edo Cauterets-ekobainuetxeetan egiten zuen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    EUSKALARITZARENEGOERA (1918)Eusko Pizkundekobelaunaldia bereheldutasunara OñatikoBiltzarrean iritsi zelaesan liteke. HarakoUrkixori eskatu zitzaioneuskararekikoikerkuntzaren egoerarenberri orokorra ematea.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 13

    Mundu-Gerra sortu zenean 1914eanutzi zuen Donibane-Lohizuneko Urkixo-baita egoitza, Donostiara bizitzeraetorriz (Mendeurren Plaza, 1) etahemen jarraitu zuen El Pueblo Vascoegunkarian eta Bilboko La Gaceta delNorte-n («La Maqueta del Norte»deitzen zion Schuchardti idatzitakogutun batetan) artikuluak argitaratzen.Eusko Ikaskuntzak 1918an Oñatin eratuzuen I. Biltzarrean, Estado actual de losestudios relativos a la lengua vascahitzaldia irakurri zuen irailaren 3an.Bilbon eman zuen beste hitzaldi bat1919.eko apirilaren 19an: Lenguainternacional y lenguas nacionales. El'euskera' lengua de civilización. Eta urteberean jo zuen berriz hain gogoko zuengaira: El refranero vasco. Los refranesde Garibay ikusiko dugunez, euskaltzainizendatua izan zen urte horretan.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    JAKITUN EUSKALTZALEA Urkixo euskaldunberria zen, eta ez zuen euskaraz hitz

    egiteko erraztasunik izan; baina hizkuntzarenezagutzarik aitortuena izan zuen. Hemen, garaiko

    beste euskal jakitunekin ikusten dugu: K. Etxegarai, A.Kanpion, J. Urkixo, Tx. Agirre, S. Mujika eta J.K. Gerra.

    Hainbat lan labur-luzetatik aparte,mamitsuenak diren hauek aipatukoditugu: La Crónica de IbargüenCachopin y el Canto de Lelo (1922), LaCruz de Sangre. El Cura Santa Cruz(1928), Los Amigos del País, segúncartas y otros documentos inéditos delsiglo XVIII (1929), De algunosproblemas de interés general quesuscita el euskera (1929), EspainiakoErret Akademian irakurri zuen sarreraHitzaldia, Del teatro litúrgico en el PaísVasco. La 'Passion Trobada' de DiegoSan Pedro, representada en Lesaca en1566 (1931), Introducción a nuestraedición del 'Linguae VasconumPrimitiae' de Bernard Dechepare(1933), Vascófilos ingleses (1934) etaegilea hil ondoren argitaratu zen Deparemiología vasca. Oihenart conociólos 'Refranes y sentencias envascuence' de 1596 (ASJU, 1967).

    Baina idatzitako liburuen arteanUrkixok gehien maite zuena honakohau zen: Un juicio sujeto a revisión.Menéndez Pelayo y los Caballeritos deAzcoitia (1925). Aspaldidanik zebilengaia lantzen eta argitaratu baino urtebete lehenago, Zalduntxoen,Peñafloridako Kondearen eta RSBAP-en dokumentazio ezezagutua eta berakaurkitua ikertzen oso lanpeturik zebilelaidazten zion Schuchardti 1924.ekoirailaren 24ean. Liburua ateraberriazenean, 1925.eko abuztuaren 10ean

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    14

    idazten dio Grazeko maisuari: «Esperoez nuen arrakasta izan du liburuak.Berehala agortu da egin nuen ediziolaburra; bigarren bat egitea eskatzendidate baina ez dut halakorik egingo».

    Urkixoren lib urutegia

    Orain gutxi dela, eta Gipuzkoako ForuAldundiak argitara emandakoKatalogoaren bidez, jakin ahal izandugu Urkixok bildu zuen altxorra: 7.549liburu, 1.427 eskuizkribu, 273 aldizkarieta 1.268 beste eratako dokumentu:10.822 guztira. Inor liburuzalea izanbada, Urkixo izan zen, setatia gainera,ehiztari bezala jarraitzen baitzuen liburuzaharren arrastoa. Abadia, Bonaparte,Vinson, Lacombe, Gerra eta besterenbat aipatu beharko genuke Urkixohainakorik aipatzeko. Zorionez,Lacomberen liburutegia gure herriangeratu zen, Telesforo Monzonenetxean, Gerrarena EuskaltzaindiarenAzkue Bibilotekan eta UrkixorenaGipuzkoako Diputazioan.

    Esanda dago gazte-gaztetatik hasizela hizkuntzalaritzako liburuak erosten,Cejador-i uzteko ere bai. Hamazazpiurte zituelarik Bonaparteri eskatuzizkion printzeak berak argitaraturikoliburuak, eta eskale ezezagunari salduez zizkionak Londreseko Quaritch-enean erosi zituen Urkixok. Maggs-Bras, Rosenthal, Rasmussen,

    «URKIXO» LIBURUTEGIAJ. Urkixok bildutako euskal liburutegia, itzela zen. Gaur egun

    oraindik -«Mitxelena» kuitur etxe berrira pasatu arte-Gipuzkoako Aldundiaren Jauregian dago, gela txukun bateanbilduta.

    Niemeyer, Gerilnhaus eta beste liburu-saltzaileei erositakoak lehendabiziDeustuan eta gero Donibane-Lohizuneko Urkixo-Baita etxean biltzenzituen. Baina gehien interesatzenzitzaizkionak euskal liburuak ziren etahainbat aldiz zeharkatu zuen gureherria, etxerik etxe, baserriz baserri,apezak eta komentuak bisitatuz,galtzeko zorian zeuden liburuak biltzenedo estimatuak zituenak lortzen.Vinsonek esaten zuen bereBibliografian Guero-ren lehenargitarapeneko sei ale ezagutzenzituela, bata Jose Manterolarenliburutegian zegoelarik. Bostehunpezeta eskaini zituen Urkixok aleagatik,baina liburutegi osoa saldu nahi zutelaeta, dena erosi zuen 2.000 pezetatan.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 15

    Automobilean sartzen ziren guztiakhartu eta Urkixo-Baitara eraman zituenl897an. Esan dezagun automobilaeduki zuen lehenetarikoa izan zelaUrkixo, eta neumatiko gabeko batekinheldu zela Lisboaraino.

    Tolosako barrutitik GorteetakoDiputatua izatera iritsi zen, eta karlistaalderdiaren hautagai 1903an izanzenean, botuak baino liburuak maiteagozituela esaten zuten. Mitin batetan lortuomen zuen Ochoa de Arin-en Dotrinaeta kafe baten trukez El borrachoburlado operaren libretoa. Azkue Tours-en hiztegia argitaratzen zegoelarik, etaUrkixo Parisera zihoala, bisita egin zion:Azkuek Materreren Bouqueta emanzion. Urte berean, 1905ean, Zarautzenaurkitu zituen Sarako Etxeberrirenpaperak. Hurrengo urtean, Gipuzkoaeta Nafarroatik bidaia luze bat eginzuen liburuen bila. Lazkaon Joannategi-ri bidaiaren helburua azaldu zionean,«dagoeneko berandu zatoz» esan zionfraideak; baina ez zen erantzunaetsipengarria izan. Durangoko Bernaolaapezak Artzadunen Dotrina eman zion(2. argitarapena) eta geroxeago lortuzuen 1731.eko lehena Lebariokobaserri batetan. Azkueri idazten dio1906an: «Kapanaga bat aurkitu dut».Vinsonek honako hau esaten zuen1907an: «(Urkixoren) euskal liburuensorta jada hain oso eta ederra ... ». Ezzen laudorio txikia bibliografo

    harengandik jasotzeko.

    Etxepare eta Leizarragaren liburuenatzetik zebilen Urkixo. Lehena ez zueninoiz lortu, baina ParisekoBibliothéque Nationalean zegoenaletik egin zuen faksimila, RIEV-enargitaratzeko. Leizarragaren liburuakez zeuzkan 1911n Schuchardtiaitortzen zionez, baina lortu zituengero. Urte berean diosku Voltoire-renTrésor erosi zuela, eta urte bereanaurkitu zuen Gero bat Orreagakokomentuan eta Paben erosi zuenbeste bat. Baina hauetariko bat salduegin zuen RIEV-en egin zuenargitarapenaren klitxeak ordaintzeko;Aranbilagaren Imitacionea Bermeonlortu zuen baserritar batengandikLondresetik espresuki horretarako

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    BIBLIOTEKAKATALOGOA

    Egin berria da «Urkixo»Liburutegiko katalogoa:

    bertan ikus daitekenolako altxorra utzi

    zigun Urkixo liburuzaleporrokatu hark.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 16

    ekarritako kataloxaren truke. Parisen,Londresen, Venezian, Vienan etabeste hiriburuetan hainbat liburu erosizituen, denetarikoak. Inkunablerik ezda agertzen Urkixoren liburutegian,baina 1548.etik 1799a arte 200 euskalliburu daude, gehien bat iparraldekoegileenak.

    Espainiako gerra hasi zenerakoDonostian zegoen Urkixoren liburutegiaeta inork hondamenik edo lapurretarikegin ez zezan, bahitu egin zuenGipuzkoako Komisarioak. Han zeudenManterola, Stempf, Canovas del Castillo,Dodgson eta abarrei erositakoliburutegiak. Han zegoen gureerudizioaren «Sancta sanctorum»-a1951n Gipuzkoako Diputazioak BizentaOlazabal alargunari 1.400.000 pezetatanerosi ziona, probintziako jauregiaren gelaberezi batean jarri zena. Gizon bakarbatek lor zezakeen altxor sinestezina.

    Urkixo euskaltzaina

    Julioren anaia zen Adolfo-GabrielUrkixok, Bizkaiko Diputazioaren buruzelarik, Euskal Akademia sortzekoproposamena aurkeztu zuen Bilbon,beste hiru diputazioen ordezkariekinbilduta zegoelarik, 1906.eko apirilaren25ean. RIEV aldizkarian ikus daitekeproposamena (1907). Baina ArabakoDiputazioak uko egin zuenez, ez zuenaurrerapenik izan proiektuak. Cercled'Etudes Euskariennes delakoak,iparraldeko euskalariek Baionan sortuaeta euskararen Akademiaren antzekoak,eraginkortasun handia izan zuen bizitzalaburra izan arren. Lehen bilkura1911.eko azaroaren 9an eratu zen etagero ia-ia hilero egiten jarraitu zuten1913.eko azaroaren 13a arte.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    POLITIKAN, KARLISTAPolitikan, karlista izan zen Julio Urkixo. Harreman zuzena izanzuen Karlos VII.arekin (1848-1909). 1870.ean hartu zuenzuzenean karlismoaren gidaritza: Beratik muga pasa eta1876rarte eutsi zion gerrari. 1900ean, oraindik, altxamendu batsustatu zuen (Badalona) Urkixok bidaiak ere egin zituen KarlosErregegaiarekin.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 17

    Lehen bileran Julio Urkixo izendatuzuten buru, Georges Lacombeburuorde eta Henri Gavel idazkari.Lehen hegoaldean aurrera-pausurikeman ez zuen proiektua berrizaurkeztua izan zen Eusko Ikaskuntzak1918an Oñatin antolatu zuenBiltzarrean. Eta oraingoan bai denenonarpena lortu zuen Euskaltzaindiak,eta lehen lau euskaltzainak irailaren5ean izan ziren izendatuak: Azkue,Kanpion, Urkixo eta Eleizalde.Hurrengo urtean, 1919.eko urriaren7an liburuzain kargua eman ziotenUrkixori eta Iker Sailburu izendatuaizan zen 1920.eko urtarrilaren 8an,liburuzain kargua Lacombek hartuzuelarik. Bestalde, Eusko Ikaskuntza

    erakundean lehen buruordea zenUrkixo, 1930ean kargua utzi arte.

    Euskaltziandiaren ezaugarria, Ekineta jarrai izan zen Urkixorena eregaztedanik heriotza arte, etengabekolana zeraman eskuartean beti eta.Euskaltzaindiaren bileretan ia betiagertzen zen eta «La Cava» etxetikAzkuerekin zeukan adiskidetasuna —biak ziren izpirituz bikiak, Mitxelenarenesanetan— gehitu egin zen behar badabiak euskararen alde instituzio bateanelkarlanean hasi zirenetik. Madrilen1926.eko azaroaren 28an emandakodekretu batek euskararen aldetikEspainiako Erret Akademian biordezkari izendatzea proposatzen zuen,eta bi horiek Azkue eta Urkixo izanziren. Azken honek 1929.eko azaroaren24ean egin zuen sarrera hitzaldia.

    Euskaldun berria zen Urkixo, bainahizkuntza ondo menperatzen zuena.Euskaltzain izendatu orduko argitaratuzituen lanak ikustea aski da horifrogatzeko. Arrasate, Bergara etaAramaioko euskara landu nahi zuelaesaten zion Schuchardti 1911n.Orozkokoa ondo ezagutzen zuelaesaten zion orduan. Donostian zituenhiru neskameak euskaldunak ziren:Aramaio, Billabona eta Urrizakoak,beraz, hiru euskalki desberdinetakoak,Urkixoren euskara aberastekohainakoak.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    OÑATIKOBILTZARREAN (1918)

    Oñatiko Biltzarrean,hizkuntzaren arazoaz

    berezikiago lan eginzutenen artean, bi

    gizon elkar-osagarrigogora ditzakegu: K.Eleizalde, batez erehizkuntzaren status-

    ari begiratu ziona, etaikerlan filologikoez

    ihardun zuen J.Urkixo.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 18

    Urkixo 1950.eko urriaren 30ean hilzenean Luis Villasantek bete zuenharen aulkia eta hutsunea.

    Tituluak. Omenaldiak

    Lehengo orrialdeetan aipatu dituguUrkixok izan zituen titulu etakarguetatik batzuk. Gaztaroan idatzizuen lehen liburuagatik, San

    Petersburgeko Volapük Akademiarenkidea izendatua izan zen. Eta politikamunduan lortu zuen ospeagatik,1908an Medjiedieh Ordenako eta1923an karlisten «LegitimidadProscrita» Ordenako zalduna hautatuaizan zen. Baina gehiago maite zituen,beharbada, kultura arloan lortu zituentituluak eta karguak, hala nola:Historiako Erret Akademiaren kidea

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    EUSKALTZAINDIAN (1918)Euskaltzaindia eratzean, Iker Sailburu izendatu zuten Urkixo,ikerkuntza baitzen beronen gogoa eta dohaina. Bileretarazintzo bildu ohi zen. Argazkian, ezker-eskuin (1927): eserita,Eguzkitza, B. Etxegarai, Azkue eta Lacombe; zutik, Orixe,Landerretxe, Altube, Urkixo eta Olabide.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 19

    (1909), Pariseko HizkuntzalaritzaElkartearen kidea, BordelekoAkademiaren kidea, San TelmoErakustokiko kidea, GipuzkoakoMonumentuen Batzordeko Burua,Bonn-eko Unibertsitatean «HonorisCausa» Doktorea (1924), EuskalHerriko Adiskideen Elkarteko Burua(1943). Gipuzkoako Diputazioak1942.eko otsailaren 8anSemeordekotzat hartu zuen, etaBizkaikoak, urte bereko martxoanOhorezko Seme izendatu zuen.

    Omenaldia eskaini behar ziotelaerabaki zuen Euskal HerrikoAdiskideen Elkarteak 1947an,Azkoitiko Insausti jauregian eratu zena1949.eko ekainaren 23an. Argitaratuberria zen, aurreko maiatzean,omenaldi liburuetako lehen tomoa,bigarrena 1949.eko urrian kaleratuaizan zelarik eta 1951.eko apirileanhirugarrena. Alfonso X.a JakintsuarenGurutzea eman zioten 1949an.

    Urkixo hil ondoren, bere izenekoEuskal Filologiaren Mintegia sortzeaproposatu zen 1952.eko abenduaren13an, hurrengo urteko urtarrilaren29an sortu zena eta ordutik honaUrtekaria (1967) eta hainbatargitarapen eman dizkiguna. Mintegihonek antolatu zuen Donostianomenaldi bat 1971n, Urkixorenjaiotzako mendeurrena ospatzeko,

    Agud, Tovar, Villasante, Mitxelena,Lekuona, Orixe eta Irizar jaunenhitzaldiekin apaindua, 1972anBizkaiko Diputazioak, Mitxelena,Haritschelhar eta Ignacio Urkixojaunen hitzaldiekin eratu zionbezalakoa. Euskaltzaindiak 1969.ekouztailaren 10ean omenaldi-bileraeskaini zion erakundearen sortzaileizan zen Urkixori, 1971.eko Euskeraagerkarian hitzaldiak argitaratuz.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    ASJU ALDIZKARIA(1967)

    Urkixoren inguruanbildutako

    euskalarien lanari,belaunaldi berrietan

    ere segida emateko,«J. Urkixo Mintegia»

    sortu zuenGipuzkoako

    Aldundiak (1953):beronen aldizkaria

    da «urtekaria»(Anuario del

    Seminario «JulioUrquijo» deitua).

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    20

    Baina euskal kulturaren eta berezikieuskararen erraldoi honekin dugunzorra ez diogu inoiz behar denneurrian ordainduko. Txikia eta ahulabada ere, izan bedi liburuxka haugomutagarri bat.

    MENDEURRENA (1971)Urkixoren jaiotzaren mende-muga zetorrela eta,Euskaltzaindiak omenaldi berezia eskaini zion Urkixori (1969),gero hitzaldiak Euskera aldizkarian argitaratuz.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E