BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak...

28
BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979)

Transcript of BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak...

Page 1: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

BITTOR GAUBEKA DUO(1894-1979)

Zerbitzu Nagusia

el Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística

Page 2: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Egilea:

ENEKO BARRUTIA

Page 3: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

FAMILIA

Bittor Gaubeka Duo Bermeon jaiozen 1894ko apirilaren 12an, JoaquínGaubeka eta Apolonia Duoren semea.Bere aita Larrauriko semea izan zen,eta ama, berriz, mañuarra, Bermeokoauzo batekoa.

Bere aita Filipinetako irletan ibiltzenzen itsasgizon. Euskaraz gaingaztelania eta ingelesa ere ondomenperatzen zituen gizona zen.Filipinetarako bidaietan hiru urte egitenzituzten barkuaren joan-etorrian. Beraibilitako azkenengo barkua Etxeitaidazle mundakarrarena izan zenEtxeita Espainiak Manilan izan zuenazkenengo alkatea izan zen garaian.

Bittor bermeotarra izan zen eta askomaite izan zuen bere herria. Nahikoagaztetxoa zelarik bere herria utzi zuenikasketak egiteko.

1

BIZITZA

Bittor Gaubeka Duo, 1894-1979

Page 4: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

GALO GAUBEKA

Bere anaia Galo Gaubekaren itzalaerabakigarria izan zen BittorGaubekaren formazioan eta ibilbideintelektualean. Abade zuen anaiahonek antolatu zuen Katalunia alderajoatea ikasketak burutzeko. Intelektualhandia izan zen Galo, gutxi bezalakoa,Bittorren anaia nagusiaren eragin hauguztiz funtsezkoa da bere lana etaibilbidea ulertzeko.

Kulturaren munduan anaiak sartuzuen bere ikasketak bideratuz. GaloGaubeka jakintsu handia izan zen,iraultzailea zentzu askotan, berak jarrizuen bere anaia jarraituko zuenbidean. «Zu kultura aldetik sartukozara. Nola aurkitzen da kultura?Tipografiaren bitartez. Tipografiairarkola zen eta kultura».

Galo Gaubekak lan handia eginzuen, batez ere herriko umeekin etagazteekin. Koaderno asko eta askoidatzi zituen gai askoren gainean.Bittorrek inprimaturiko lehenengolanak, Axpen eduki zuen lehenengoirarkolan, bere anaiarenak izan ziren.

2

Galo Gaubeka. Bittorren anaia

Page 5: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

KATALUNIAKO IKASKET AK

Bere anaia Galoren bitartez harajoanda, salestarrekin ikasi zueninprimategiko langintza. «Irarkintzea»deritzon artikulua horrelaxe sinatuzuen, hain zuzen ere, «Gaubeka’tarBittor, Irarkarija. Sarria-Barcelona’koirar-erti-ikastolakua», han ikasiizanaren harrotasuna erakutsiz.Salestarren eskola hau Espainianlehenengoa edo lehenengoetarikoaizan zen eta ospe handikoa.

Beste alde batetik Katalunianlanbidea ikasi ez ezik beste gauzabatzuk ere ikasi zituen, katalanekeuren hizkuntzari eta nortasunarizioten maitasunak txunditu egin zuen,baita kaleko jende arruntak zuenkultura-mailak ere, bere ustez haubeste leku batzuetan zegoena etaEuskal Herrian zegoena baino hobeazen eta. Euskal Herriak noiz edo noizkonturatu behar zuen nola abadeenlanari esker zeukan euskarak zeukanetorkizuna, hauek euren hizkuntzanjakintsuak izan ez balira euskaraezjakinen hizkuntza izango zela. Bittorhorrekin konturatu zen. Berarentzatastinaldi handia izan zen Bartzelonakojendearen jakintza ikustea, hangoabadeek, hango medikuek eta hangoabokatuek katalanez egiten zuten etaeuren arloko gaien gainean katalanezirakurtzen zuten.

3

Don Francisco de Ucelay, Bittorren irakasle izandakoa

Katalunian zegoela, hango eskolak luzaturiko agiri bat

Page 6: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Berak esaten zuenez, «Hau EuskalHerria izan beharrean tentel herriada», politikari eta eztabaidari garrantzihandiagoa ematen zaio kulturari baino.Estropadekin, futbolarekin, pilotarekineta abarrekin jendea zoratuta egotenda. Berdin esaten zuen politikagatikere: «hemen partidu asko daude etaherririk ez dago hemen. Herritasuna,nortasuna da garrantzitsuena etahortxe dago sustraia. Gu euskaldunakgara eta kito». Horretan alde handiaikusten zuen katalanen etaeuskaldunen artean, hangoesperientzia baliagarria izan zitzaionbai bere lanbidearen aldetik eta baibeste alderdi askotatik ere.

Katalunian lau edo bost urte eginzituen hango ikasketak amaitu etaherrira itzuli zen arte.

BAI NIK IKASI!

Kataluniatik etxera etorri zenean, hanurte batzuk igarota, euskara nahikoaahaztuta eduki zuen. Bere amak,berriz, hizkuntza bakarra zuen euskaraeta amarekin komunikazio-arazoakizatera heldu zen. Lotsatu egin zen etaeuskara sakontzen hasi zen, lasterbilatu zion konponbidea egoera horriBittorrek. «Bai nik ikasi!» izaten zenberak sarri errepikatzen zuena, bereikasteko gogo eta grina ondoerakusten duena. Euskaraberreskuratzeari ekin zion eta bai ondoikasi ere. Orduxean konturatu omenzen Bittor gure hizkuntzarenaberastasunez eta ezaugarriez.

4

Emazteaz eta seme-alabez inguraturik:Catalina, Miren, Agustin, Victor, Paco

eta Josu

Page 7: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Ikasteko grinari edo gogo horri bereazkenengo egunetara arte eutsi zion.Bere alaba zaharrenari esaten zionez:«Mirentxu, ikusten duzu zenbat urtedauzkadan? laurogeita bi urte etadoktrina errepasatzen dut nikoraindik». Beti ibiltzen zen irakurri etairakurri. Nagusia izan zenean begietanebakuntza eginda zeukan eta askonekatzen zen baina bere egarria betiizaten zen irakurtzea eta ikastea,azkenengo egunera arte izan zuena.

GARAI LA TZAK

Bittorrek, gerra-garaia bizi etapairatu zuten beste gizon-emakumeaskoren antzera, arrisku ugari etabizipen latz asko igaro zituen. Aregehiago bere euskaltzaletasunagatiketa euskararen alde egin zuenlanagatik. Hala ere, gertaera gogorhauek gainditu egin zituen neurri handibatean eta ez zuten lortu berehelburutik desbideratzea.

5

Bittor Gaubeka eta Catalina Azpiri, euren ezkontza-egunean

Seme zaharrenaren ezkontza-egunean

Page 8: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

GERRA ETA SUA

Bartzelonan ikasketak egin zituengaraian gerra ikustea egokitu zitzaioneta gauza bat kontatzen zuen batezere, «gerra eta sua», «su haiek»esaten zuen beti, «andre haieknegarrez, beste haiek jausita».Beragan sakon sartu ziren Bartzelonanikusitakoak. Bizipen haiek eraginhandia izan zuten beragan.

Berak ez zuen inoiz borroka ulertu,bere ustez borroka gizonarenezjakintasunaren erreakzioa zen;horregatik egon zen beti gerraren etaborrokaren kontra. Bere ametsa izanzen beti jakintzaren bidez,

hezkuntzaren bidez eta Euskal Herrikohizkuntzaren bitartez aurrera joatea.Maitasuna eta hizkuntza, horiexekizaten ziren bere bultzatzaileak.

Berak bere herrian, euskaldunenartean, ezjakintasun guztiz handiazegoela ikusten zuen. «Euskaldunokez dugu geure historia ezagutzen.Taberna asko daude eta biblioteka batere ez, ez dago hemen ikastekozaletasunik». Herriaren ezjakintasunhorrek itzaltasun handia ematen zion.Jakintzak pertsonari arima eta begiakzabaltzen zizkiola ikusten zuen. Berakbere irarkolaren bitartez kulturazabaldu nahi zuen herrian.

6

Seme Paco, errain Miren eta honen gurasoekin

Page 9: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

ERBESTALDIA

Erbestea guztiz gogorra izan zenBittorrentzat. Frantziara alde eginbehar izan zuen bere ezagun batzuekbere bizitza arriskuan zegoelaabisatuta. Beste askok ere eskapatuzutela ikusirik, hala esan zion bereemazteak:

—Bittor! Frantziara joan beharkoduzu.

—Ni Frantziara? Baina nik zer egindut, ba?

—Ez duzu ezer egin, baina zureirarkolako lanengatik da, nahikoa duzuhori bizia galtzeko.

Gernikako bonbardaketatik egunbira, Bermeoko itsasontzi bateanSananderera joan ziren handik besteitsasontzi batek eroango zituelakoan.Sananderen gorriek harrapatu zituzteneta hauek, bere itxuragatik abadea--edo ote zen pentsaturik, albo baterautzi zuten hiltzeko asmoz. Bittor senhandikoa zen eta zer edo zerbarruntatu zuen. Berak badaezpadaere inprentan komunisten aldekopropagandak-eta hartu zituen. Zerzeraman ikusirik, propaganda hartazgaldetu zioten eta Bittorkomunismoaren gainean hasi zitzaienberbetan, bere gauza onak erebadauzkala esanez. Etorri handikoazenez eta bere berba erraz sartzenzenez, lortu zuen hauek libre uztea,besteek «hau geutarra da» pentsatuzutelarik.

7

Bittor eta bere lehengusua,Santiago Duo

Page 10: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Frantziako erbestea gogorra izanzen. Bordelera heldu eta hainbatkilometroko bidea egin behar izanzuten oinez helmuga zen herriraino.Han baldintzak ez ziren batere onaketa tristura handi batek jo zuen gureBittor. Jan gura ezik egoten zen etaguztiz gogor gertatu zitzaion egoerahori. «Jan egin beharko duzu, zeureherrira bizirik itzuli gura baduzu»,gogor egiten zioten. Bera guztizhunkituta egoten zen hemengojendeak eta Frantziako masoiekemandako laguntzagatik. Han,Frantzian, masoiek lan handia egitenzuten errefuxiatuekin, mantak, botikaketa janaria ematen zizkieten. Bittorrekalabari kontatzen zionez: «konturatzenzara zu mazoiakatik nolako gauzagogorrak entzun ditudan nik eta zeingizon onak diren laguntzen. Ez duguesan behar txarrik inorgatik ere, ezkomunistakatik ez mazoiakatik».

Familiak, handik-hortik-hemendikahalegina eginda, trukaketa batenbitartez Euskal Herrira berriro ekartzealortu zuen. 1940an herrira itzuli zeneanbere buruhausteen iturri izan zen lanariekin zion berriz ere.

JAZARPENA ET A ARERIOAK

Euskal kulturarentzako garai latzabizi behar izan zuen eta erbestean ezezik herrian bertan ere arerioak etakontrakoak eduki zituen. Berak ezinzuen hori ulertu eta guztiz gogorraegiten zitzaion herritar batzuk bereaurka egotea.

Behin Bermeoko osagile batek,erregezalea-edo izandakoak eta gerofrankisten aldera joandakoak, nahikoagutun txarra jaso zuen, bere kontrakomehatxuak eta irainak zituena.Idazkeragatik Bittorren letrarenantzekoa edo berdina zela pentsatuzuten. Gaubeka bere Bermeokotailerrean beharrean zegoela polizia bijoan zitzaizkion kaleko jantzita. Poliziahauek Bittorri komisaldegira eureilaguntzeko eskatu zioten deklaraziobatzuk egin behar zituela eta. Nahizeta berak ez zuela ezer egin esan,eraman egin zuten. Bere emazteakgauerako gabardina hartzeko esanzion baina poliziek ez zelabeharrezkoa erantzun zioten,gauerako gizona bere etxean egongozela esanez. Ez zen etxera itzuli etaBilbora eroan zuten.

8

Page 11: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Bertan medikuak jasotako gutunagatik«consejo de guerra» deritzona eginzioten Bittorri. Zein abokatu hartukozuen galdetu ziotenean berak ez zuelaabokaturik behar erantzun zuen, berakdefendatuko zuela bere burua bereegiarekin. Gutuna erakutsi zioteneanbere letraren antzekoa zela onartu zuenbaina ez zela hura berea frogatzeko

idazteko toki bat eskatu zuen zioenaerakusteko. Tipografoa zenez eta hainargia bere azalpenetan onartu eginzuten hura ez zela berak egindako lanaizan. Hain utzi zituen zurtuta, hala esanzioten agurtzean: «gizon handia zara zueta zu lako gizonen beharra daukaEspainiak».

9

Gregoria Aspiazurekin

Page 12: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Gure kulturaren lan garrantzitsuakargitaratu dira Gaubekarenean. Bertanargitaratu zutenen artean asko edobatzuk, behintzat, Bermeorekin,Gernikarekin edo inguruarekinzerikusia izan dutenak dira. Gaureguneko ikerlariak ere, Bermeo,Busturia edota Gernikako historiazbibliografia topatu nahi izanez gero,nahi eta nahi ez, Bittorrek idatzitakoeta argitaratutako liburuekin egingo du topo.

Hala ere, ez dugu pentsatu beharBittorren lana eskualde honetaramugatzen denik, ezta gutxiagorik ere.Bere asmoa behin baino gehiagotanZornotzan ere irarkola irekitzea izanzen, harako joera izaten zuen. Betekoez zuen beste amets eder bat Bilbonargitaletxe bat zabaltzea izan zen.Bere ametsa hizkuntza izaten zen betieta hizkuntzaren etorkizunerakoargitaratzailea beharrezkoa zelaikusten zuen. Bermeotik Bilboraaldatzeko asmoa izan zuen, hanerraztasun handiagoa izango zuelaeta. Argitaratzailea, behintzat, Bilbonegongo zen, nahiz eta Bermeonjarraitu irarkolarekin beharbada.Horrexetarako ere izan zituenharremanak Azkuerekin eta makinaberezi bat ere erosi zuen, hemen egonzen lehenengo makina zapala.

Bittor Gaubeka ez zen inprimatzaileaizan lana topatzeko, mugimendu batenbultzatzaile izateko baino.Inprimaketaren bitartez formazioa etakultura zabaltzea zen bere asmoa etahorixe izan zen bere anaia Galokbarneratu zion burubidea.

10

BITTORREN ASMOAK

Page 13: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

IRARKOLAK

Behin Bartzelonako egonaldiaamaituta eta bere herrira itzulitalehenengo beharrean hasi zenean,oraindik mutila zela, beste batzuentzathasi zen honako irarkola bi hauetan:Goitia eta Ormaetxea eta Jaungoiko-zale.

Goitia eta Ormaetxean hemeretziurte zituela, 1913an, hasi zen lanean.Bere ikasketak amaitu ondoren hauxeizan zen lanbideari eutsi zionlehenengo tailerra. Urte bi edo horrelaegin zituen hemen.

Zornotzan, Jaungoiko-zale elkarteakerlijioaren gorabeheretarako inprentatxiki bat zeukan eta haraxe joanzitzaigun bertako zuzendaria zen ZiriloArzubiagaren bitartez. Dena dela,Zornotzan denbora gutxi egin zuen.

Hauetan lan egin eta gero bitartekoakahal bezala lortuz bere kontura jarrizen, nahiz eta zati baterako zorrakleporatu. Hiru izan ziren ordutikaurrerako irarkolak: Axpe-Busturikoa,Bermeokoa eta Gernikakoa.

Beste irarkola batzuetan behar eginostean berak jarririko lehenengoaBusturiko Axpe auzokoa izan zen.Bere familia orduan han egon zenbizitzen, bere anaia Galo Axpekoabadea izan zen garaian.

11

Page 14: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Irarkola horretan egindakolehenengo lanak bere anaia GalorenBusturiko Ikastia eta UmetxuenAdizkidea izan ziren.

Handik gutxira bere jaioterrira edofamiliaren herrira aldatu zen etaGaubeka irarkolako libururikospetsuenak argitaratu zituen tailerrajarri zuen Bermeon. Hemengoprodukzioa oso ugaria izan zen etaberton bereganatu zuen ordutikaurrera izango zuen ospe eta izen ona.

Azkenengo irarkola Gernikan jarrizuen eta hauxe da, gaur egunean ere,jarraipena daukana. Gaubekakkokapen desberdin bi eduki dituGernikan, lehenengoa, oraingo BancoCentral dagoen lekua izango litzatekeeta bigarrena, gaur egunekoa,trenbidearen beste aldean dagoena.

IRARKINTZEA

Artikulu eder batean Bittor Gaubekakbere lanaren inguruko gogoetak egitenditu. Artikulu horri «Irarkintzea» deritzoeta 1921ean agertu zen Euzko Deyaaldizkarian. Hara hemen artikulu horrenhiru zati oso esanguratsu:

«Ludijon diran asmakixunetatikirarkintzea da notintzeak biar-ixangeyen daukona, ta aulantxedakuskegu beste erti ta lanen aldianirarkintzea danentzakotuta dagola tabere laguntza bikaña iñori eztautsolaukatzen: txiruak nai aberatsak berebiar-ixana dabe. Altsukabe taauldubak be bai; iñorbattek zeozeraldeztu gura daunian, edo egijaerakutsi, edo eretxiren bat atzaldu,irarkintzeak gustijoi bere laguntzadamotse. Bakarrik ez-jakiñai laguntzaori ukatzen dautso.»

«Urte gitxi-barruban asmakixun ederau bazter gustijetara, erri ta endagustijai lagun-egitten zabaldu da. Etaberonen emokayakaz ludittarrok, aidekota senide lez egin garuaz, etaemokayok biar-biarrak egin yakuz.Bestelan, izparringi ta idaztijak ludittikkentzia ba’litz ¿bixitxa neketsubago ez-ete-litzakigu egingo? Beintzat eskieregon ginddekez utsune andi batgixabatzan aurkittuko geukela.»

(...)

12

Page 15: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

«Irarkiñok, batzutan ondasuna edotxarkerija errayetan erabilten dau;mattasuna edo gorrotua be bai;arrokerija edo apaldasuna bestebatzutan; abertzaletasuna edozuzengekerija; argija edo illuna, tabixitxa edo erijotza. Errayetan daukonagettu ta ugaritzen dau.»

«Irarkin ori bikaña ta zinddua ixangoda errai onak ba-daukoz, ta gustiztxarra errai emokor orreik dongiak ba-dira; gustiz onurakorrak egijak ba-darabiltz; gustiz galkorrak arrokeri taustelkerizko barruba ba-dauko.»

(...)«¡Bai-da lan garrantzitsuba

irarkarijena! Eurak irarkin-izkillu orreikgertau biar dabez gixabatz onetanargijak eta illunak, guzurrak eta egijakdarabillen gudaketa gogorrerako.»

Gaubekaren lana, gainerakoan,artisau-lana izan zen, arta edo ardurahandiz aurrera eramandakoa. Lehenikkutxan prestatzen zituen liburuak,letrarik letra eta ikurrik ikur, lanahainbeste errazten duen linotipiarenlaguntzarik gabe. Milaka eta milakaorrialde lantzen zituen letra-tipoak etatamainak aukeratuz, argi gutxirekin etahautsak eta inprimatzeko tintenusainak sortutako giro berezi horretan.

Bertoko idazle askok eta kanpokoidazle askok ere Gaubekarenganaurkitzen zuten euren laguntzailerikonena lanak argitaratzeko orduan.Besteek idatzitako originalak berakegindakoak izan balira bezala hartzenzituen. Gaia Euskal Herriareningurukoa izanez gero, Bittorrekegileari bere ohar batzuk egingozizkion, berak beretara jasotakokulturaren iturritik. Bittorrekargitaratutako liburuak, beraz, eraaskotakoak eta gai asko ukitzendutenak dira, nahiz eta gehienak etagogokoenak Euskal Herriarenkulturaren eta euskararen gainekoak izan.

13

Page 16: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

BERE GARAIKO KUL TURAJAKINTSUEKIN

Bittor bere garaiko gizona izan zen,joera askotan aurreratua izan arren,bere herrian kulturaz inor gutxiarduratzen zen garaian aitzindari etabidegile izan genuen-eta. Hartu-emanugari izan zituen orduko kultura arlokojendearekin. Harreman horibertokoekin ez eze kanpokoekin ereizan zuen.

Denak ezin aipatuko ditugu bainaesanguratsuenak edo hurren edukizituenen gainean berba bi esangoditugu.

PABLO ZAMARRIP A

Laredon jaio zen abade eta idazlebizkaitar honek bere bizitzaren zatihandi bat Bermeon igaro zuen, nahizeta bera bermeotarra izan ez. FamiliaTxorierrikoa zuen, Asuakoa, eta herribi hauetan bizi izan zen. Bermeonzoroetxeko kaperaua izan zen etaGaubekaren etxean gau eta egunegoten zen ia.

Ia bere lan guztiak Bittorrekargitaratu zizkiola esan genezake,liburuen izenburuak ikusten baditugu:Anayak gara: ipuiña; Conjugacionesguipuzcoanas; Firi-fir: (ipuin ta naste);Gramática vasca; Kili-kili: barre--ipuiñak eta Vocabulario vasco--castellano.

14

EDUKIRIKO HARTU-EMANAK

Page 17: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Pablo Zamarripak ere, BittorGaubekak legetxe, Azkuerekin hartu--emanak izan zituen eta hiztegian berelaguntzailea izan zen.

RESURRECCIÓN MARÍA DE AZKUE

Azkueren ama mundakarra izan zen eta bere bitartez ezagutu zuenBittorrek, ume-umetatik eduki zutenhartu-emana. Bermeotik Mundakarahiru kilometroko bidea baino ez dagoeta herri bi hauek betirik egon diraestuki lotuta euren artean.

Beharrean hasi zenean Azkuek lanbatzuk eman zizkion. Ez dugu ahaztubehar Euskaltzaindiaren Euskeraaldizkari guztiak Gaubekareninprentan argitaratu zirela, hainbaturtean.

Bittor Gaubekak mirespen handiazion Resurrección María Azkuekeginiko lanari eta jakintsu handitzatzeukan hau. Sarri erabili eta goraltzenzuen bere Diccionario vasco-español--francés, baita Euskalerriaren yakintzaere. Berak zioenez eurek dendanzeukaten libururik onena azkenengohau zen, jendeak liburu on bat gurazuenean horixe gomendatzen zuenBittorrek. Bere iritziz horrelako libururikez zen inoiz arinago idatzi, EuskalHerriko kantak, ipuinak, esaerak, denazegoelako han jasota.

15

Page 18: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Azkueren heriotzaren berri jakinzuenean hauexek izan ziren bereberbak: «gizon handi bat hil zaiguEuskal Herrian. Inork ez du beragatikezer esan, inork ez du maite izan, etaoraindik negar egin beharko duguberagatik». Bere ustez Azkuefilologorik handiena izan zen, EuskalHerriko gizonik handiena.

SEBER ALTUBE

Arrasaten 1879an jaio eta Gernikan1963an hildako euskal idazle eta batezere euskararen ikerlari zorrotz etahandi honek hartu-eman ugari izanzituen Bittorrekin. Seber Altube osolotuta egon zen Gernikako herriarekin,bigarren errepublikaren garaianbertako alkatea izan zen eta musika--bandaren sortzailea ere bai.

Bere lanik garrantzitsuenakGaubekaren irarkolan argitaratu zituen,edo liburu batzuen azalean irakurdezakegunez Gaubekaren «idaztegia--irarkola»-n. Euretarikogarrantzitsuenak ondokoak izangolirateke: Erderismos; El acento vasco(en la prosa y en el verso); etaObservaciones al Tratado de«Morfología Vasca» de Don R. M. deAzkue. Azpimarratzekoa da hauek osoliburu garrantzitsuak eta eraginhandikoak izan direla euskararenazterketan, Erderismos batez ere.

16

Erderismos, Altuberen lanikezagunena

Altuberen beste lan batEuskera aldizkarian

Page 19: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

ROBUSTIANO ORTUZAR

Robustiano Ortuzar 1883. urteanjaiotako abade bermeotarrarenOroigarriak: Bermeoko arrantzaleenbizikeraz eraturiko antzerkiak liburuaere argitaratu zuen, 1925ean,Azkueren sarrera bat duela. Liburuhonetan Bermeoko euskara bizianidatzitako antzerki labur batzukagertzen dira. Agertzen dituengertaeretako protagonista Bermeokoherria bera da, ondo ezagutzen zituenOrtuzarrek bere jaioterriko ohiturak etahoriexek erakusten ahalegintzen da,arrantzaleen bizimodua eta enparauakagertuz.

Bittorren seme-alabek diotenez,Ortuzar lagun handia izan zen, anaiamodura edukitzen zuen berarekinhartu-emana.

Hauez gain, beste asko ere aipalitezke, euren artean Zirilo Arzubiaga—Jaungoiko-zale-ko burua—,Francisco Belaustegigoitia, AngelZabala Otzamiz-Tremoia —hauBermeoko udaletxeko idazkaria izanzen eta Historia de Bermeo liburuaidatzi zuen—, Gabriel Jauregi abadeaeta Zeanuriko semea izan zen GabrielManterola abadea, besteak beste.

HERRIAREKIKO HARTU-EMANAK

Kultura handikoa izan arren ez zuenharrokeriarik erakusten eta edonorekinjardungo zuen herriko kulturarengainean edo era guztietako kontuakesaten. Gizon apala zen eta osogustukoa zuen herriko jendearekin ereberak erabiltzen zituen gaiez hitzegitea. Trenean ibiltzea asko gustatzenzitzaion eta Bermeoko andreekinbatzen zen bertan. Andreakberarengana joaten ziren: «Bittor!Hemen zagoz! Ba zeure ondoan joanbehar dugu e?». Euskararen gaineanhitz egiten joango ziren eta andreakpoz-pozik egoten ziren berarekin.«Badakizu ze arin ailegatu garenBilbotik Bermeora? Geu konturatu ereegin barik». Jende guztiarekin apalazen Bittor.

17

Oroigarriak. Bermeokoeuskaraz idatzitako antzerkiak

Page 20: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Izenen eta abizenen jatorria azaltzeagustatzen zitzaion eta jende askokgaldetzen zion bere izenaren edoabizenen esanahia zein zen. Erdaldunbatekin egoten zenean ere berdin:«zuk zein abizen daukazu? Baina zukbadakizu zer esan gura duen zureabizenak? Ba hauxe eta hauxe».Euskaldunekin zein erdaldunekinberdin jardungo zuen: «zein herritakoazara?». Asko irakurtzen zuenez lekuguztien berri jakiten zuen eta bereherriaren gaineko kontuak esangozizkion pertsona horri, berak ere ezzekizkienak beharbada. Pozgarriakizaten ziren jendearentzat horrelakojakingarriak.

Kanpoko edo herriko jendearekinguztiz irekia zen eta ondo zekiten bereherritarrek eta erbestetarrekeuskararen nahiz kulturaren gainekoedozein autuz Bittor edozein argibideemateko prest edukiko zutena beti.

18

Page 21: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Bittor Gaubeka euskal kulturarenmunduan ezaguna eta ospetsua badaargitaldari modura egin zuen lanagatikda. Hala ere, argitaldari on ez ezeidazle ere izan genuen eta ez diragutxi berak han-hor-hemen idatzitakoartikulu eta lanak. Genero desberdinaklandu zituen: ipuingintza —aipagarriada esate baterako Poloneneskatiltxuba ipuina, 1921ean EuzkoDeya-n agertu zena—, historia,euskara, iritzi-artikuluak.

Bere lehenengo lana, 1922koEuskera-n agertu arren, 1920koabenduan idatzi zuen. Gero kulturaldizkarietan askotan ere agertu zenGaubekaren izena, «Gautarbi»,«Bitxor», «Kistarzale», «Etxekua» eta«Garaitz» izenordez. Gaztetatik hasieta idatzi zuen Bittorrek Euzkadi,Euzko Deya, Busturiko Kistar Ikastia,Umetxuen adizkidea, Ereintza,Euzkerea, Agur eta beste agerkaribatzuetan. Historia aldetik bere lanikmamitsuenak hauek izan ziren:Matxitxako, Bermeo’ko lenengoEleizea, Domenigus eta Albonica,Alboniga, Almika, Almonika, Almunika.

Berak idatzitako liburuak ereaurkitzen ditugu tartean: 1950eanateratako Bermeoko gabon-kantazarrak eta Marijesiak: Gernikan etaalbo-errietan kantetan diran lez, esatebaterako. Hauetan bietan ikerketa-lanaburutu zuen, Bermeoko eta Gernikakokanta tradizionalen berri ematekoasmoz.

Pedro Anasagastik bere omenezkoartikuluan kontatzen digunez euskalhitzen eta toponimoen etimologiaaztertzea oso gogokoa zuen etaBermeoko hainbat izen ikertu zituenbere artikuluetan: Alboniga,Deminigus, Artigas eta abar. Nahiz etaetimologia ondo lan gaitza izan, ez zenbere ahalegina egin barik geratuko.

19

IDAZLEA

Page 22: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

EUSKARA

Euskararen maitale edo euskaltzalesutsua zen Bittor. Bere idatzietaneuskararenganako kezka eta arduraagertzen digu. Idatzi zituenartikuluetatik aparte kaleko jendearekinizan ohi zituen berbalditxoetan ereeuskararen gaineko gaiez jarduteagustatzen zitzaion: euskal izenen etaabizenen jatorria eta abar.

Euskararen inguruan sarri izatendiren eztabaidak: «hango euskarahobea dela, beste hangoaeskasagoa» ez zitzaizkion gustatzenBittorri. Euskara guztiak euskara direlaesaten zuen eta ez zegoela zertanbaztertu edo lurperatu behar hangoaedo bestekoa. Gaztelaniaz gertatzenzen moduan hizkuntza leku batetikbestera aldatu egiten da eta bakoitzakbere hitz egiteko modu berezia dauka.Euskara ere berdina zen horretan, ezzegoen zertan beste euskarakzapaltzen jardun guk hitz egitendugunetik desberdinak direla eta.Aitzitik, euskararen desberdintasunakaberastasuntzat hartzen zituen.Eztabaiden kontrakoa zen etaeuskararen batasunerako bidean izanziren gorabeherak ez zituen osogustukoak izan, berak bere iritziaeduki arren. Ez zitzaion gustatzen inorzapaltzea. Horretan ere bere jakintzaeta bihotz zabala erakusten zituen.

Bere garaiko ohituraren antzera,euskal jatorrizko hitzak erabili ohizituen Bittorrek, maileguak baztertuta.Bai bere idatzietan bai bere ahozkopraxian ere horrelaxe jokatzen zuen.Bere artikuluetan, garai horretanaskotan gertatzen zen moduan,honelakoak ikus daitezke: «ludia =mundua», «izparringia = egunkaria»,«notin = pertsona» eta abar.

Bere artikulu batean, esate baterako,«adizkidia», «laguna» eta «notina»nola bereizten diren edo bereizdaitezkeen azaltzen digu,gaztelaniazko persona hitzaadierazteko berbarik egokiena notindela dioskularik. Bere artikuluarenamaieran dioenez: «Orra or, ba geureeuzkerearen aberastasuna, gauzabakotxarentzat itz bat; eta ez gauzaasko adirazteko itz bakar bat».

20

Page 23: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

BESTE HIZKUNTZAKBittor Gaubekak berezko joera eta

erraztasuna zeukan hizkuntzetarako.Euskara zuen zalantza barik berehizkuntza eta maiteen zuena bainahonez gain gaztelania ere primeranmenperatzen zuen eta gaztelaniazondo hitz egitea gustatzen zitzaion.Seme-alabei ere batzuetan zuzenketakegiten zizkien, «txarto esan duzu hori,irakurri egin behar duzu».

Frantzian eta Katalunian egonzenean frantsesa eta katalana ere ikasizituen Bittorrek, dena ikasteko prestegoten zen.

AKADEMIABere asmoa Azkueren bitartez

Euskaltzaindian sartzea izan zen.Izendatua eta guzti izan zen horretarakobaina gerraren gorabeherengatik bereasmo hori etenda geratu zen. Lehen,gerrak Bittor bere bidetik desbideratzeaez zuela lortu aipatu badugu ere, ezgenuen esan nahi horrekin kalterik eginez zionik. Gizatasunaren aldetik ez ezebere karreraren aldetik ere ondoriolatzak izan zituen honek.

Akademiari asko lagundu zionEuskera aldizkaria hainbeste urteanargitaratuz eta berriro ere gerrarengorabeherengatik askotan kobratu ereegin barik.

Horrez gain «EuskaltzaindiakBilbao’n, 1920’garreneko lotazillaren26’garrenian euzkera-batasunatzazospatzen daun batzarreko artezkari tabazkidiei» komunikazio bat idatzizien, bere euskararen etorkizunerakoiritziak eta ekarpena eskainiz. Bertan,euskararen batasunaren aldeagertzen zaigu. Beste batzukgipuzkera osotuaren alde agertzenziren garaian Bittor Gaubekabizkaiera osotuaren alde agertzenzaigu baina, berak ondoazpimarratzen duenez, besteeuskalkiak baztertu barik.Batasunerako bidean euskalkiekeuskarari emandako ugaritasunean,hitz bakoitza bere hobetasun etaartez-biderako banantzeaproposatzen du, era bereanaurrizkiak, tartizkiak eta atzizkiak erebakoitza bere hitzetan egokitasunezerabiltzen delarik. Lexikoaren aldetik,beraz, euskararen arazo praktikoakondo susmatu zituela esan behardugu. Euskal hitz jatorren aldeagertzen zaigu eta erdal usaineko hitzoro kendu behar litzatekeela dioskubere lan horretan. Artikuluarenamaieran, dena dela, esandakoguztia batzar horren menpeanlagatzen duela eta euskararenhobetasun eta alderako batzar horrekebatziko zituen agindu eta arauakonesten dituela diosku.

21

Page 24: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Argitaratzaile baten gainean berbaegitea berari lotuta agertzen direnidazleen eta lanen gainean berbaegitea ere badenez, garrantzitsuenakedo esanguratsuenak aitatuko ditugu,Bittorren ekarpenaz hobeto ohartzeko.

22

ARGITALPENAK

GAIAK

Gaiak era askotarikoak dira bainagarrantzitsuenen artean ondorengoakegongo lirateke beharbada. Gaibakoitzeko adibideren bat aipatukodugu, denak hona ekartzea luzeegiaizango litzateke eta.

Gai horiezaz euskarazargitaraturiko lehenengoliburuak

Page 25: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

—EuskaraBigarren euskalegunetako itzaldiakDoneztebe-n: 1923-garren irailleanospatuak (Euskaltzaindiakantolatuak).Gipuzkera osotua (ResurrecciónMaría de Azkuerena).Los nombres de parentesco envascuence (Gerhard Bähr-ena).

Euskaltzaindiaren Euskera aldizkariaere berak argitaratu zuen oso-osorik1929tik 1937ra bitartean gutxigorabehera.

—LiteraturaEgizko edertasuna: ipuin luzea(Jauregi’tar Koldobikarena).Lugo’ko ipuin errikoiak (AugustinZubikaraik euskaratutako ipuinak.Bittor hil eta ostean ere Zubikaraikbere literatura-lan asko argitaratuditu Gaubekarenean, Gernikan).Miren’en senargeya (José Antonio Oar-Arteta abade gernikarrarena).

—ErlijioaAndra Maria’ren Loretako illa(Francisco Albitzurirena).Andra Marija Sortzez Garbiaribederatziurrena (Pedro JuanAmutxategirena).Eleiz abestiak.

—ZientziaKimia (Gabriel Jauregik egindakoa).Pisia (Gabriel Jauregirena hau ere).

—BermeoBermeoko gabon-kanta zarrak(berak argitaratutakoa).Ordenanzas de la Cofradía dePescadores «San Pedro» deBermeo 1353 : VI centenario de suaprobación y confirmación 1953.(Bermeoko San Pedro kofradiakegindakoa).Historia de Bermeo (Angel ZabalaOtzamiz-Tremoiarena).

23

Gabriel Jauregi, Pisia etaKimia liburuen egilea

Page 26: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

BERMEOTARRIKBERMEOTARRENA

Bermeoko jaietako programak ereberak ateratzen zituen kontu handizeta euretan ez zen kulturaren gainekoartikulurik falta izaten. Bertan idatzizituen berak ere historiaren aldetikobere lanik mamitsuenak.

Hauek dira jaietako programetan1971tik 1978ra bitartean berakidatzitako artikulu batzuk: «Ntra. Sra. del Rosario de Santa Maríade la Atalaya», «Centenario de unilustre bermeano (Segundo Ispizua)»,«Deminigus», «Albonica, Alboniga,

Almika, Almonika, Almunika»,«Mitología y leyendas bermeanas»,«Bermeo, indagación etimológica»,«Bermeo’ko erria maite izan ebangizon jakintun baten 100-garren urte-urrena. Eleizalde eta Breñotza’tarKoldobika. 1878-1978».

Hil zen urtean, 1979an, PedroAnasagasti bermeotar fraideakBermeoko jaietako programan bertanBittor Gaubekaren omenez idatzi zuenartikuluan «bermeotarrikbermeotarrena» deitu zion. Berakkontatzen digunez asko maite izanzuen bere herria, bere antzinakoharriak, bere monumentu urriak, bereoroitzak argazkietan eta artikuluetan.Beste idazle askori egin zien bezalaAnasagasti ere sarri zirikatzen zueneta adorea ematen zion Bermeorenhistoriaren gaineko liburua albora utziez zezan eta aurreratu zezan.

Bere bermeotartasuna ukatu barik,ezin uka litekeen gauza da eta, bereseme-alabek aitaren unibertsaltasunaere azpimarratzen dute. Kultura izanzen Bittorren bizitzan grinarikhandiena. Bere seme-alabekkontatzen dutenez etxean balantza batzeukan, alde batean liburuak zeudeneta bestean frutak eta janariak, etapisu gehiago edukitzen zuten liburuek.Bittorren bizitza bere balantza horrenantzekoa izan zela esan dezakegu.

24

Bermeon, hain sarri erabiltzen zuen tren-geltokitik hurre

Page 27: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

¥ Bittor Gaubekaren seme-alabak

¥ Imanol Olazabal argazkilaria

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 1999ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-1447-3 (Obra osoa)84-457-1451-1

L.G.: BI-2.682-99

Page 28: BITTOR GAUBEKA DUO (1894-1979) · konturatu behar zuen nola abadeen lanari esker zeukan euskarak zeukan etorkizuna, hauek euren hizkuntzan ... Jakintzak pertsonari arima eta begiak

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística