XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien...

36
XI. IPUIN LEHIAKETA

Transcript of XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien...

Page 1: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

1

XI. IPUINLEHIAKETA

Page 2: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

2

• Agurra .......................................... 2

• Parte hartzaileak

eta epaimahaikideak ................... 3

I. Kategoria (5-6 urtekoena) ........... 4

II.Kategoria (7-8 urtekoena) ........... 8

III.Kategoria (9-12 urtekoena) ....... 14

IV.Kategoria (13-17 urtekoena) ..... 21

V.Kategoria (18 urtetik aurrera) ... 24

Edurne Torrealdai ErezumaArrietako Udaleko alkatea

Jose Luis Elgezabal OrbeFruizko Udaleko alkatea

Mª Jesus Menica BengoecheaGamiz-Fikako Udaleko alkatea

Aitor Ugarte TorreMeñakako Udaleko alkatea

Aurkibidea

AGURRAIrakurleok,

Honako liburuxka honen bidez, Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika eta Meñakako Udalek antolatutako XI. Ipuin Lehiaketak ekarritako emaitzetako batzuk jartzen doguz zuen eskuetan.

Lerro honeetatik konbit egiten deutsuegu tartetxo bat hartu eta (ia segu-rutik) herritar, auzokide, senide, ezagun edota lagun izango dozuezan parte-hartzaile hauen guztien lanak irakur daizuezan. Benetan merezi dauelakoan gagoz.

Agur eta datorren ipuin lehiaketara arte.

Page 3: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

3

XI. IPUIN LEHIAKETA

• ABAROA MARKAIDA UNAI• ALAYO ZARATE MATXALEN• ANTOLINEZ MENDEZ MAITE• ARAITZ BENGOETXEA GALDONA• AROSTEGI RODRIGUEZ ANE• AROSTEGI RODRIGUEZ LIBE• AZKETA RIKE AITOR

• BELDARRAIN ETXEBARRIA JOSEBA• BELDARRAIN ETXEBARRIA KOLDO• BENGOETXEA GALDONA OIER

• ELGEZABAL MONASTERIO GOIAZ• ENZUNZA MALLONA AINHOA• ENZUNZA MALLONA IRATI• ENZUNZA MALLONA OLATZ

• HERNAEZ LAVIÑA ESTIBALIZ

• LARRABE HERNAEZ LANDER• LARRINAGA COBO IRATI• LEGARRETAETXEBARRIA GEZURAGA JON• LEGARRETAETXEBARRIA GEZURAGA IRATI• LOPEZ APRAIZ LOREA

EPAIMAHAIKIDEAK• AZKETA RIKE LEIRE• BARAIAZARRA TXERTUDI PILARE• MURUAGA GEZURAGA IKER• YARTO GOIRI AITZBEA

PARTE HARTZAILEAK 2009

• MARINA VALLE ARITZ• MARTIN ZUGAZAGA ALAZNE• MORA PEREZ ARITZ• MUNIOZGUREN AROSTEGI BITTOR

• OLAZAR AURREKOETXEA MARTIN• OLAZAR BARONA LEIRE

• REICHENBERGER CABALLERO IRATI

• SALAZAR GARCIA JUNE• SANCHEZ BELTRAN DE HEREDIA

ANDONI

• TORRE LLONA OIER• URKIAGA AYO OLATZ

Page 4: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

4

I. Kategoria (5-6 urte bitartekoak):

Marrazkiak

Page 5: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

5

I.SARIAEgilea: UNAI ABAROA MARKAIDA

Adina: 6 urteHerria: Meñaka

BERMIOKO ITSASONTZIAK ETA TXALUPAK

Page 6: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

6

II.SARIAEgilea: OLATZ URKIAGA AYO

Adina: 5 urteHerria: Meñaka

NEURE MARRAZKIAK

Page 7: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

7

TXAKURREN FAMILIA

III.SARIAEgilea: IRATI LEGARRETAETXEBARRIA GEZURAGA

Adina: 5 urteHerria: Fruiz

Page 8: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

8

II. Kategoria (7-8 urte bitartekoak):

Page 9: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

9

KATAMOTZA ETA TRIKUA

Egilea: BITTOR MUNIOZGUREN AROSTEGIAdina: 8 urte

Herria: Gamiz-Fika

Bazen behin katamotz kume bat. Behin, ehizan zebilela triku kume bat aurkitu zuen. Ehizatu egin nahi zuen katamotzak baina alferrik, trikuak arantza zorrotzegiak zi-tuen.Laster hauxe esan zion trikuak katamotzari: - Erasotzen banauzu ez dut bururik aterako.Eta katamotzak erantzun zion:- Ongi da, ez zaitut erasoko.

Trikuak burua atera eta hauxe esan zion katamotzari:- Lagunak izan gaitezke?

Hauxe erantzun zion katamotzak:- Bai, noski, baina ehizatzen lagundu behar didazu eta nire familia ez erasotu.

Trikuak:- Ados, beteko ditut arauak.

Basoan denbora bat pasa eta gero, ehizan joan ziren. Ehizan bi basatxerri harrapatu zituzten.

Etxera heltzean galdetu zion katamotz aitak kumeari:- Zelan ehizatu dituzu bi basatxerriak zeuk bakarrik?- Hara aita, ez ditut neuk bakarrik ehizatu. Triku batek lagundu dit.- Zer? Triku batek lagundu dizula?- Bai.- Katamotzok trikuak jan egiten ditugu, ehizarako erabili beharrean!- Bost axola niri! Lagun ona dut.- Eta non dago orain triku hori?

Page 10: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

10

- Hango sastraka haien artean.- Eraman nazazu berarengana!- Bale, baina ez egin minik trikuari.- Ados.

Katamotz kumeak katamotz aitari trikua erakutsi zion. Aitak eta familia guztiak era-baki zuen, trikua katamotz kumearen laguna izan ahal zela. Halaxe abentura asko bizi izan zituzten batera. Adibidez: Hartz bati bultzatu zion ka-tamotzak esertzeko eta hartza trikuaren gainean eseri zen eta kristolako mina hartu zuen hartzak. Orduan esan zion katamotzak:- Merezita duzu, niri erasotzeagatik.

Halaxe bata besteari babesten hasi ziren eta bata bestearekin geratu ziren betiko.

Hala bazan edo ez bazan ager dezala Fikako plazan.

Page 11: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

11

ZIRKUKO BALOI HANDIA

Egilea: Matxalen Alayo ZarateAdina: 8 urte

Herria: Meñaka

Bazen behin Egipton printzesa bat. Printzesa hori lapurra zen. Galdetuko duzue zer dela eta zen lapurra, ba tira, istorioa ho-nela hasi zen:1880an Egipton gertatu zen.Behin batean Egiptoko printzesa, txikia zenean antzerki ba-tean jolasten zegoela bere lagunarekin bahitu zuten. Bahitu eta gero kartzela moduko batean sartu zuten.Lapurrak ohar bat idatzi zion printzesaren amari, hau esa-nez: “Ama, kanpamentu batera joan naiz. Ez larritu. Itzuliko naiz. Printzesa”Hogeita lau aste pasatu ziren eta printzesak kartzelan ja-rraitzen zuen. Bitartean bere ama larritzen hasi zen, baina gutunak esaten zionari kasu egin zion. Azkenean ezin zuen gehiago jasan eta oso larri hau esan zuen:- Kanpamentu horretatik aterako dut!!

Kanpamentua non zegoen bilatzen hasi zen baina ezin izan zuen aurkitu.

Ama alabak utzitako gutuna oso zikin zegoela konturatu zen eta hautsa kentzen hasi zen. Hautsa kentzean paper horretan ho-nakoa jartzen zuen: “Zure alaba bahitu dugu”.

Amak hori irakurtzean zera esan zuen:- Zelan ez naiz konturatu! Letra hori ez da nire alabarena! Ze inuzentea izan naizen!

Printzesak kartzelan jarraitzen zuen, eta egun batean kartzelako izkin batean zulo bat aurkitu zuen, eta barruan paper bat zegoen. Printzesak hau irakurri zuen: “Printzesa bahituko dugu eta urtebete pasatzen denean itzultzen utziko diogu eta gu bere morroiak izango gara. Printzesa lapur bihurtuko dugu eta herritarrei gauzak, umeak eta denetatik lapurtuko dizkie, eta dena guretzat izango da eta gauza on bat egiten badu, hil egingo dugu”.

Page 12: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

12

Eta horrela izan zen. Lapurrek agintzen zioten eta Printzesak haiek esaten ziotena egin behar izaten zuen. Haiek denetariko eskatzen zioten eta berak herritarrei lapurtu behar izaten zien. Horrela herritarrak oso pobreak bihurtu ziren.Orduan herritar batek plan bat esan zion Printzesari lapurrak hiltzeko, baina planak ez zuen funtzionatu.

Egun batean lapurrak lotan zeudela, printzesak hil egin nahi izan zituen baina bat esnatu egin zen eta ezin izan zituen hil.

Behin eta berriro saiatu arren beti esnatzen ziren.

Egun batean printzesak lapurren zukuan pastilla berezi bat bota zuen eta lotan gel-ditu ziren. Orduan herritarrei deitu zien printzesak eta etorri egin ziren. Hau galdetu zioten herritarrek printzesari:- Zer nahi duzu? Zertarako deitu diguzu?Eta printzesak hau esan zien:- Lapurrak hiltzea nahi dut. Esan herritar denei.Herritar guztiei esan eta hil egin zituzten lapurrak.Orduan herritarrei gauza guztiak itzuli zien eta ordutik aurrera oso ondo bizi izan ziren egiptoarrak.

Page 13: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

13

Bazen behin Brabe izeneko mutil bat eta bere nobia “Zelaiko lorea” zen. Oso ondo konpontzen ziren, gaizki portatzen zirenean bereha-la lagun egiten ziren.

Egun batean Wendibu maltzurra agertu zen, eta Zelaiko lorea ha-rrapatu zuen, neska beldurtuta zegoen. Brabe salbatzera joan zen baina… ez zuen inondik aur-kitzen.

Zelaiko lorea salbatzeko basora joan zen eta han otso baten espi-ritua aurkitu zuen eta berarekin hizketan hasi zen.

Otsoak Braberi bidea erakutsi zion, han joan zen gure mutila! Basoan animalia asko-rekin aurkitu zen eta borrokan ibili zen batzuekin. Irabazi ondoren aurrera jarraitu zuen bidea.

Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean jarri zen eta basoa ikustera joan ziren.

Bat-batean zeozer ikusi zuten, bajatu eta konturatu ziren etxe handi bat zegoela, ber-tan Wendibu maltzurra zegoen eta bere on-doan Zelaiko lorea.

Arranoak eta Brabek plan bat zeukaten. Plan hori prestatu eta azkenean Zelaiko lo-rea salbatu zuten. Denak zoriontsu bizi zi-ren.

Egilea: JON LEGARRETAETXEBARRIA GEZURAGAAdina: 7 urteHerria: Fruiz

DANZARIN ESPIRITUAREN BILA

Page 14: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

14

III. Kategoria (9-12 urte bitartekoak):

Page 15: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

15

Bazen behin Nekane deitzen zen neska bat, 14 urte zituen eta Fruiz izeneko herri txiki batean bizi zen. Bertan lagun asko zituen eta ostiral guztietan gelditzen zen beraie-kin hitz egiteko eta buelta bat emateko.

Ostiral batean, betiko legez, 22:30ean la-gunak agurtu eta etxerantz abiatu zen. Etxera heltzeko zegoela, baten bat etorri zitzaion esku artean kutxa bat zuela, larri eta estu kutxa eman zion Nekaneri eta esan zion kutxa hori Fruizko elizaren alboan lur-peratzeko, baina ez zabaltzeko, oso arris-kutsua zelako.

Orduan, Nekanek bere lagunei deitu eta gertatutakoa kontatu zien. Lagunak bereha-la joan zitzaizkion etxera, eta denak joan ziren kutxa hori ezkutatzera eliza ondora.

Ezkutatu zutenetik ez zuten ondo lorik egiten, egun osoa horretaz pentsatzen egoten ziren…

Bi hilabete pasatu ondoren, kutxa zabaltzea pentsatu zuten baina beldurra ematen zien eta ez ziren ausartu.

Beste hilabete bat ere pasatu zen eta azkenean kutxa ateratzea erabaki zuten, lurperatutako tokira joan eta ireki egin zuten. Ne-kaneri hasieran beldur pixka bat eman zion, baina gero lagunen animoekin, kutxa ireki zuen. Orduan konturatu zen, barruan gutun bat zegoela eta hura za-baltzera zihoala gutun barrutik armiarma beltz handi bat irten

zen, eta oso arin desagertu zen.

Nekanek gutuna irakurri zuen: Noizbait gutun hau za-baldu eta armiarma batek irteten badu deitu telefono honetara: 123456789 OSO LARRIA DA!!!! Berehala dei-tu zuen Nekanek telefonora eta hurrengo egunerako gelditu ziren.

Hurrengo egunean, Nekane gelditutako tokira joan

Egilea: AINHOA ENZUNZA MALLONAAdina: 12 urteHerria: Fruiz

ARMIARMA BELTZA

Page 16: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

16

zen eta gizon bat zain zeukan. Honek azalpenak eskatu zizkion Nekaneri ea non-dik hartu zuen kutxa eta zergatik zabaldu zuen.Nekanek gau hartan gertatutakoa azaldu zion eta zergatik zabaldu zuen. Gizonak esan zion zientzialaria zela eta la-borategi batean lan egiten zuela eta ger-tatutakoa oso larria dela, armiarma beltz horrek botere oso arriskutsuak zituelako gizakiarentzat eta ugaritu egin zaitezke-elako, haren haginkada pairatzen zuena, ume bihurtuko da berehala.

Zientzialariak kontatu zion bere lankide batek asmatu zuela armiarma beldurgarri hori eta bera konturatu zenean zertan zebiltzan zientzialariak alde egin zuen armiar-marekin, bere helburua gizakia menperatzea zen eta bera jaun eta jabe izatea. Ho-rregatik sartu nuen gutun hori bera konturatu gabe kutxan, susmoa nuelako zerbait larria egingo zuela.

Nekane negarrez hasi zen, zientzialariak lasai egoteko esan zion oraindik denboraz zabiltzala, baina 24 ordu igaro baino lehen armiarma aurkitu behar zutela.

Korrika-korrika elizara joan ziren begiratzera, han ez zuten ezer aurkitu eta alboko etxeetara joan ziren begiratzera. Halako batean ume txiki bat aurkitu zuten kalean botata. Urduri eta larri jarri ziren bazekitelako handik hurbil zebilela armiarma arris-kutsua. Bat-batean armiarma ikusi zuten eta korrikan, hartu eta kutxan sartu zuten, kalean aurkitutako umea ere laborategira eraman zuten. Han, armiarma desegin eta umeari sartutako pozoia kentzen ahalegintzen saiatu ziren. Zientzialariak betiko desegin zituen bere lankideak egindako proba guztiak.

Nekane oso harrituta geratu zen gertatutakoaz.

Gaur egun ere beldurtu egiten da ikusten dituen armiarmekin eta beltza bada… zelan jakin ez dela laborategiko armiarma bat???

Page 17: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

17

Gauero egiten zuen bezala Nerea ipuin bat irakurtzen egon zen. Laugarren kapitulura heldu zenean, letren bitartetik, zulo-

txo batetik maitagarri txikitxo bat irten zen eta Nerearekin hizketan hasi zen, Nereak dardarka liburua itxi zuen, baina maitaga-rriak esan zion:

- Ez itxi!, ez itxi! Zabaldu liburua, sekretu bat erakutsiko dizut!

Orduan Nereak apurka-apurka liburua ireki zuen eta galdetu zion ea nor den.

Maitagarriak bere izena Susi dela esan zion eta irakurtzen zegoen liburuaren zaintzai-lea.

Kontatu zion liburu guztiek barruan maitagarri txikitxo bat zutela. Gauero, jendea lo zegoenean, maitagarri guztiak batu egiten dira, gauzak kontatzeko, jolasteko, kantatzeko…

- Gaur gauean ikastolan egingo dugu bilera, gura duzu etorri? –esan zion maitaga-rriak.

Nereak esan zion bera handia zela eta ezin zela joan, baina maitagarriak esan zion:

- Hitz magiko hauek esan eta txikitu egingo zaitut: “SARA PALAKA TXATXON, egin zai-tez txiki!”

Nerea txiki-txiki egin zen eta maitagarriari eskua emanez ikastolako batzarrera joan ziren.

Han egon ziren, ingurune, euskara, matematika… liburuen maitagarriak berbetan.

Batzuk negarrez eta triste etorri ziren ikasle batzuk liburuak boligrafoz zikintzen zituztelako, orriak apurtu, liburutegiko maitagarriak ere triste zeuden inork ez zituz-telako zabaltzen, ez irakurtzen.

Orduan Susik esan zin bera pozik zegoela bere liburua irakurtzen egon zen neska berarekin joan zelako, eta lagunek galdetu zioten:

- Nor da neska hori?

Eta Susik:

Egilea: OLATZ ENZUNZA MALLONAAdina: 10 urteHerria: Fruiz

LIBURUEN SEKRETUA

Page 18: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

18

- Hau da, Nerea du izena.

- Ze ondo! –esan zuten denek pozik. Zuk lagun-du behar diguzu jendeak liburuak zaintzen, eta ez apurtzen.

Nereak ideia bat izan zuen:

- Jendeak liburuak ez apurtzeko eta ondo zaintzeko esaldi bat jarriko dugu lehenengo orrian: ZAINDU LIBURU HAU BESTELA BARRUAN DAGOEN MAITAGARRITXOA HASERRETU EGINGO DA!

- Oso ondo! Ba guk jarriko dugu esaldi hori liburu guztietan –esan zuen maitagarri batek.

Orduan Susi konturatu zen laster eguna egingo zela eta Nereak joan egin behar zuela.

- Arin, arin esan hitz magikoak.

- SARA PALAKA TXATXON egin zaitez handi! -esan zuen Susik.

Goizeko zortzietan Nerearen ama gelara sartu zen Nerea izartzen, Nerea korrika altxatu zen eta amets arraroa eduki zuela kontatu zion amari, baina badaezpada gauean irakurtzen egon zen liburua hartu zuen eta… “zelako sus-toa” lehenengo orrian esaldi hau irakurri zuen: “ZAINDU LIBURU HAU BESTELA BARRUAN DAGOEN MAITAGARRIA HASERRETU EGINGO DA!” Gero laugarren kapitulura joan zen eta zulotxo bat aurkitu zuen, orduan ez da ametsa izan!!!

HALA BAZAN EDO EZ BAZAN AMETS BATZUK EGIA BIHURTZEN DIRA MAITAGARRIEN PLAZAN.

Page 19: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

19

Bazen behin herrixka txiki batean Nile izeneko 9 urteko neskatilatxo bat bere aitona-amonekin bizi zena.

Baserri berriztatu batean bizi ziren elkarrekin. Nile oso neska polita, argia eta alaia zen. Bere aitona-amonen-tzat bizipoza zen.

Hirurak hain gustura bizi ziren baserria oso handia zen eta lan handia eskatzen zuen hura egoera onean eta politean mantentzea. Aitona-amonak zaharrak baziren ere, oso langileak ziren, sasoi onean zeuden eta lan asko egiten zuten baserria eta baserri inguruak egoera ezin hobean mantenduz.

Egunak joan egunak etorri, iritsi zen uzta biltzeko garaia. Aitona oso pozik zegoen; izan ere, aurton soroak aparteko ortuariak eman baitzizkion. Zer esanik ere ez, bildu-tako ortuarien artean indabak izan ziren ikusgarrienak. Haiek bai indaba puskak.

Aurreko urteetan bezala, sorotik etxera eraman ondoren, porlanez egindako korta ondoko lur za-tian utzi zituen sikatzen, eguzki berotan, zabal-zabalik jarrita. Eguzkia sartu zenean, kortako txokotxo batean utzi zituen, Nile ere han zegoen aitonari laguntzen. Indaba guztiak korta barrura sartu eta gero, izara zaharrekin estali eta amona-rengana joan ziren, afaltzera joateko deika zebile-lako. Majo afaldu zuten, tertulia onean, neskatila

ere bere saltsan, poz-pozik, ikastolan igarotako egunaren inguruko gora beherak kontatuz eta aitona-amonak adi-adi zehetasun guztiei erreparaturik, nahiz eta oso nekatuta egon.

Orduak aurrera joan ahala heldu zen hurrengo egun eguzkitsua ere. Hor ari zen Nile amonarekin ikastolara joateko prestatzen. Aitona atartean zain zeukaten, kotxea ere prest zeukan biloba ikastolara garaiz eramateko. Hala ere, Nilek ikastolara joan au-rretik, aitonaren egundoko indaba haiek ikusi nahi zituen eta ale batzuk hartu ikas-gelakoei erakusteko. Horretan, kortarantz abiatu ziren aitona eta Nile; baina hura bai hartu zuten ezustekoa! Han ez zegoen indabarik, ezta arrastorik ere. Badakizu zer aurkitu zuten? Badakizu non zeuden indabak? Ba, indaben ordez, siames arrazako katakume polit bat aurkitu zuten, katakume-etxetxo eta guzti; aitonaren indabak,

Egilea: ALAZNE MARTIN ZUGAZAGAAdina: 9 urteHerria: Fruiz

AITONA ETA BERE INDABAK

Page 20: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

20

berriz, kortako beste puntan. Zer gertatu ote zen bart gauean? Nork aldatuko zituen indabak? Nork utziko zuen katutxo polit hura etxetxo eta guzti? Ni-lek galdera horiek guztiak buruan zituela babarrun edo indaba artera joan eta ale batzuk hartu zituen. Ikastolarako bidean indaba ale bat eskuetan hartu eta hari begira eman zuen bidaia osoa. Ikastolara heldu bezain laster, indabak irakasle eta ikaskideei erakutsi zizkien eta etxean gertaturikoa kontatu zien. Ikaskideak eta andereñoa txundituta geratu ziren. Nile, inoiz ez bezala, eskola eguna ea ahalik eta arinen pasatzen zitzaion zain zegoen.

Iritsi zitzaion etxerako ordua. Han zeuden aitona-amonak autobus geltokian itxaroten. Kotxera heldu, aitona-amonei musu bana eman eta…

-Aitona, non dituzu indabak?

-Atzoko lekuan, kanpoan eguzkitan, epel-epeletan ea sikatzen diren.

Etxera heldu bezain laster, Nile korrika joan zen indaben lekura. Haiek ikusi, etxeko lanak egin eta gaua iritsi zenean, aitonari lagundu indabak korta barruan gordetzen; bai kortan, aurreko egunean utzi zituen leku berean uzten lagun zion aitonari. Ohe-ratzeko ordua ere iritsi zen, baina oheratu aurretik…

-Aitona, uste duzu gure indaba magikoak utzi ditugun leku berean izango direla bi-har goizean ere?

-Bai galanta! Egon lasai eta egin lo, bihar ere ikastolako eguna duzu-eta.

Gaua ere igaro zen. Nile, altxatuz batera, kortara joan zen. Kortakoa ikustean aho zabalik, harri eta zur geratu zen Nile.

-Hau bai hau komeria! Makina bat ikusteko jaio gara!

Zer gertatu dela uste duzu? Ezetz asmatu zer gertatu den!

Hurrengoan, gehiago!

Page 21: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

21

IV. Kategoria (13-17 urte bitartekoak):

Page 22: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

22

Uztailaren 14an izan zen Gaizka eta Mi-renen ezkontza. Sei urtetan batera egon ondoren ezkondu ziren eta oso zoriontsu zeuden. Donostian ezagutu zuten elkar ikasketak egiten; Gaizka, Gernikakoa zen eta Miren Durangokoa. Ezkontza baino 3 hilabete lehenago, Gernikako pisu bat erosi ondoren, bertan bizitzen jarri zi-ren. Orain irailaren 22a da, ostirala, eta Mirenek, andereñoa denez, goizez egiten du lan; baina Gaizkak txandaka egiten du lan Gernika ondoko lantegi batean, eta aste honetan goizez dagoenez (6eta-tik eguerdiko ordu bietara), gaur gauean afaltzera joatea erabaki dute. Bilbora Gaizkaren kotxean joan dira eta hango jatetxe normaltxo batean afaltzea erabaki dute. Afaria jan eta zenbait tabernatatik ibili dira zerbait hartu, dantzatu eta hitz egiten. Gero, ezkontza egunetik ikusi gabeko lagun batzuekin elkartu eta beraiekin ibili dira hiri handian zehar tabernarik taberna.Etxera joateko ordua iritsi denean, Miren, Gaizka pixka bat edanda dagoela konturatu da eta Gernikara arte kotxea hartu beharrean, Bilboko beraien lagunen eskaintza onartu eta beraien etxean lo egiten geratzea erabaki du. Gaizkak eta Mirenek etxe txiki hartako egongelako sofan egin dute lo eta beste bikoteak beraien betiko ohean.Hurrengo goizean gosaldu eta laurak joan dira buelta bat eman eta ondoren zerbait bazkaltzera. Arratsaldeko zazpiak inguruan, lagun haiek agurtu eta etxera joatea era-baki dute.Autoa hartu eta bide guztian hitz egiten joan dira. Azkenean, hainbat mendi, ibai… ikusi ondoren, heldu dira Gernikara. Kotxea beti bezala garajean sartu eta biak batera joan dira etxerantz igogailuan. Etxeko ate aurrera heldu eta Mirenek poltsatik etxeko giltzak atera ondoren, atea ireki eta etxera sartu dira. Bat-batean, beraien etxean sartu beha-rrean, hau da, betiko sarrera, egongela eta sukaldea ikusi beharrean, hondartza eder bat ikusi dute. Karibe aldekoa dirudi palmerekin eta benetako harea, itsaso amaigabea eta etxetxo bat daude bertan. Elkarri begiratu diote biek, eta etxeko atea hondartzako haizeak eragindako korrontearekin itxi egin da. - Zer da hau? –galdetu du Mirenek.- Zuk prestatutako sorpresaren bat dela pentsatu dut baina ikusten dut ezetz, ezta?

–erantzun dio Gaizkak.- Ba… Nik ez dakit ezer honi buruz.

Egilea: Irati Enzunza MallonaAdina: 14 urteHerria: Fruiz

ETXEKO SORPRESA

Page 23: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

23

Biek ingurura begiratu eta dena ukitzen hasi dira. Den-dena da benetakoa eta etxek gelak, pasilloa, komunak… ez daude. Etxe-tik irtetea erabaki dute eta atea bilatzen hasi dira baina ezin izan dute aurkitu, desagertu egin da. Biak oso urduri daude baina hondartza hartan geratzea beste irtenbiderik ez dutenez, han geratu dira, hareatan jesarrita hitz egiten. Hiru ordu pasatu dituzte han eta janari ez edari gabe hil egingo direla pentsatuta, oso urduri eta egon ezinik daude. Bat-batean, hiru ordu eta minutu batzuk pasatu ondoren, itsaso urrunean itsasontzi txiki bat ikusi dute eta hondartzara zetorrela konturatu direnean, hau da, beraiengana datorrela kontura-tu direnean, inoiz baino pozago jarri dira eta itsasontziari zeinuak egiten eta zaratak egiten hasi dira. Itsasontziak, bozinarekin agurtu ditu eta kostatik nahiko hurbil da-goela, baltsa bat uretara bota eta bi gizon hurreratu zaizkie baltsa horretan Gaizka eta Mireni. Biak oso urduri daude elkarri helduta, ez baitakite gizon haiek zer egin-go dieten. Beraiek salbatzera etor daitezke, baina behar bada beraiek hiltzeko gogoa dute edo txarrak dira.Gizonak hurbiltzen ari zaizkien arteko bost minutu horiek oso luzeak egin zaizkie biei eta inoiz baino urduriago daude.Azkenean, heldu dira gizon haiek beraien albora eta ez dute itxura txarrik. Barkatze-ko eskatu diete beraien etxea hondartza bihurtzeagatik eta ez dela gehiago ger-tatuko ere esan die. Mirenek eta Gaizkak barkatzen diotela esatean, bi gizonak pozez txoratzen jarri dira eta guzti hori zergatik gertatu zaien galdetzean, dena kontatuko dietela esan diete. Laurak hareatan jes-arrita geratu dira eta bi gizonak dena kontatzen hasi ziren: Beno, gu, hor ikusten duzuen itsasontzi horretan bizi gara. Arrantzatzen dugun arraina jaten dugu. Benetako itsasoan na-bigatzen dugunean, beste arrantzaleen modukoak gara baina arazo bat daukagu:

guk ez dugu benetako itsasertza ikusten, baizik eta, lurreratzeko gogoa daukagu-nean, itsasontzian daukagun botoi bat sakatu eta itsasertza agertzen zaigu gu gauden herriko etxe batetan. Guk itsaso za-balean gaudela pentsatzen dugu, inoiz ez dakigulako kosta non dagoen. Beti saiatzen gara benetako itsasertzean gelditzen, bai-na oraingoan, beste gutxitan bezala, etxe batetan gelditu gara.Hori da hau guztia gertatzearen arrazoia, beraz, barkatu iezaguzue.Miren eta Gaizkak barkatzen dietela esan eta ondoren, Mirenek ea hori zergatik ger-tatzen zaien galdetu die: botoiarena, itsa-sertza ez ikustearena… Eta bat-batean, hondartza desagertu eta bikotearen betiko etxea agertu da. Biak elkarri begira gera-tu dira eta inori ezer ez kontatzea erabaki dute. Gero, hitz egiten egon dira eta fanta-siazko ipuin baten barruan baleude bezala sentitu dira. Azkenean, ohera joatea era-baki dute, larunbat gaua delako eta biak oso nekatuta daudelako. Hurrengo eguna igandea da eta hitz egingo dute igandean, gauean gertatutakoaz.

Page 24: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

24

V. Kategoria (18 urtetik gora):

Page 25: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

25

Egilea: Aitor Azketa RikeAdina: 37 urte

Herria: Gamiz-Fika

Zigarro baten beharrean nago, zigarro madarikatu bat. Hamabost bat egun dira ez dudala zigarrorik dastatzen eta gau honetan enparantzako pareta zaharrari bizkarra emanda, zuhaitz baten hostoen azpian erdi bustita eta euri-takoaren babesean, gabardinaren barruan poltsikoko tele-fonoa eutsi ezinik, zigarro gabe!!! Galduta nagoela dirudi, urduri zertan ari naizen jakin gabe eta errudun.

Momentu honetan gutizia bakarra datorkit burura, zigarro bat banu akaso. Zigarroa eskuetan hartu, pixkanaka-pixkanaka ezpainetara hurreratu eta su emango nioke. Zigarroa xurgatu eta kearen berotasuna dastatu. Baina ez!! Horren ordez euri uger honen laguntza besterik ez.

Nork esango ote zidan etxetik ateratzeko? Jendearen joan-etorria etengabea da, denak etxeranzko bidea egiten, batzuk oinez eta besteak kotxez. Bai gau petrala!! Honelako momentuengatik ez balitz, ez nintzateke konturatuko mundu honetako gauzarik hutsalenek ere nolako lilura eta edertasuna erakusten duten. Euri tantek daukaten xarma; ur putzu batean erortzean sortzen dituzten irudiak, farolaren argi-pean hartzen duten sendotasuna edo autoaren argien aurrean duten apaltasuna.

Jende andana dabil nire inguruan hara eta hona; batzuk kirol poltsa eskuetan etxe-ranzko bidean; baten bat umea eskutik oratu eta arrastaka etxeratu ezinik; bikote bakan batzuk euritako baten aterpean gaueko osteratxoa egiten; beste batzuk txaku-rrari gaueko azken paseotxoa ematen. Eta ni…

Itxarotea da nire ordaina; zer edo zer lortu nahi izanez gero, ez dago besterik. Telefonoz jarri genuen hitzordua elkar ezagutu gabe, interesatu gehiago dagoela-eta ezkutuan egin behar genuela tratua esan zidan. Hala ere, argi eta garbi utzi nion merkantzia ikusi gabe ez dudala diru kontuez berba egingo. Tratu hauek ez dira batere gus-

tukoak, are gutxiago ezkutuan ibitzera ohituta ez gaudenean. Ezin diat larritasuna ezkutatu eta zigarroaren premia handitzen ari da.

Karrikatik hurreratzen datorren auto orok larria-go jartzen nau. Itxaroten egon behar honek gero eta urduriago jartzen nau, hobe izango dut ezkutalekuren baten bila joatea, baina, bestalde, beraiek ere ni ikusi behar naute.

Kaleak husten ari dira, jendearen joan-etorria

BIZITZAKO PLAZERRAK

Page 26: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

26

zeharo gutxitu da. Taberna bakar bat dago kale kantoian eta beroni ere garbitzeko ordua heldu zaio; kafe makina, barra eta lurra garbitzen dihardu emakume heldu batek; eta gizonak, ostera, zakarra ateratzeari ekin dio. Hainbat oroitzapen datozkit burura, gaztetatik hamaika aldiz egindako lana. Etxeetako argiak ere badoaz itzal-tzen eta kalean isiltasuna eta iluntasuna nagusitu da.

Beste auto bat, zaratatsua, handia, argi borobilekin emeki-emeki hurbiltzen ari da. Gidariari so geratu naiz oso gizon handia da, zabala, bizarduna, aurpegi borobila. Auto barnean nahiko ilun dago, baina alboan gizon txiki eta burusoila antzeman daiteke. Autoa nire parean gelditu da, baina auto gehiago datoz eta nire urdurita-suna areagotzen ari da. Gizon txikiak aurrera mugitzeko agintzen dio gidariari eta begirada zorrotza botatzen dit; nik, berriz, burua makurtzen dut, autoa begi bistatik galdu gabe.

- Juan Luis -dio txikiak.

Atoan nire izena entzun dudalakoan:

- Bai, ni naiz –diot.

- Sartu atzean! –agindu dit gidariak ahots mardulez.

Atea ireki eta hitzik esan gabe arin-arin jesarri naiz atzeko aldean, ispilutik gidaria-ren begirada besterik ez dut ikusten. Autoa martxan jarri eta aurrerantz goaz. Gizon txikiak gorputza tolestu, niri begira jarri eta ea denbora asko egon naizen itxaroten galdetu dit, nire urduritasuna nabarmena da.

- Nork eman dizu telefonoa? –galdetu dit.

Nik disimulatu nahian, jatetxeko bezero batek eman zidala esan nion, askotan etortzen zela eta ondo ezagutzen ninduela. Nigan uste osoa jarria zuela esanez bukatu nuen.

Autoaren leihotik barrena begiratu nuen eta pabiloi ugari zegoela ohartu nintzen. Hemen kalean baino argi gutxiago dago, farola batzuek ez dute argi egiten beste batzuek okertuta daude kamioien kolpeen ondorioz. Auto gutxi daude aparkatuta, baita zenbait furgoneta ere. Graffitiak eta zirriborroak daude paretetan. Gehienak porlanezko paretak dira, zikinak, bustiak eta kartelen zatiez osatuak.

Bat-batean biratu eta pabiloi biren artean dagoen hezi baten aurrean geratu gara. Gizon txikiak autotik jaitsi eta hezia ireki du. Autoa barruraino sartu, atea zarratu eta aulkian eseri ondoren, aurrera egiteko agindu dio. Pabiloien artetik gidatzen doa eta azkenean, eskuinetara jo du. Hemen argitxo bat ikus dezakegu eta beronen azpian bi txabolatxo C-15. Autoa gelditu bezain laster, zakur beltz izugarri bat hurbildu zaigu.

- Itxaron pixka bat, oraindik ez jaitsi –esan dit gizon txikiak.

Biak jatsi dira eta gidariak zakurra lepokotik heldu eta arrastaka txokoaren aterantz eraman du. Gizontxoak nire atea ireki eta jaisteko agindu dit. Isil-isilik txokoaren ate-raino segitu diot, baina txakurra zaunkaka hasi da arrotz honen presentzia salatuz. Txokoko atea ireki eta gela bakar bat dagoela ohartu naiz. Gelaren erdian mahai bat

Page 27: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

27

eta hiru aulki eta mahai inguruan bi gizon: batak, bisera darama buruan; besteak, ilea oso ondo orraztuta eta bizarra egin gabe, gutxienez hiru bat egunez.

Gidaria ezkerrean jarri da, hozkailuaren aurrean. Gidariaren atzealdean leiho bat dago eta sakonean beste bat.

- Gabon, Juan Luis! –esan dit biseradunaren ondoko gizonak.

- Gabon! –diot nik aurpegira begiratuz, eskuak gabardinaren patrikeran gero eta larriago.

- Beno Juan Luis. Tratuarekin aurrera egite erabakitzen baduzu, merkantzia guztia hartu beharko duzu. Gu izango gara zure banatzaile bakarrak eta prezioa hasieratik bukaera arte berbera izango da –dio ondo orraztutako gizonak.

Bizarduna txokoaren ertz batera joan eta erretilu batekin hurreratu da mahaira. Erretiluan koilaratxo bat eta zapi zuri bat dakartza. Begi marroidun gizonak eskuekin keinu egin dit hozkailura joateko aginduz eta gidariak hozkailuko atea ireki dit. Atea irekitzean argitasuna handiagotu da txokoan eta horrek urduriago jarri nau. Barrura begiratu eta han ikusi dut dena zuri-zuri eta usaintzerakoan nire barnea asetu da. Makina bat oroitzapen datozkit burura; mendi larre handiak, errekatxotik behera doan ura, udaberriko eguzkia eta belar berdeak… izadiaren erakusgarri.

Nire begi aurrean dozenaka gatzatu ontzi, hain gustagarri, hain fresko, mendian zehar dabiltzan ardien udaberriko esneaz eginak, nola ez antzinako usadioak agintzen duen erara eginak, legar fresko-freskoaz. Jateko gogoa ematen dit. Egia zioen telefonoz, natural-naturalak. Gaineko bitsak itsasoko olatuak dirudite, esnez egindako olatuak.

Gizonak bat hartu eta eskaini egiten dit, probatzeko esanez. Biseradun gizonak koila-ra hurbildu dit. Gatzatua hartu eta sudurraren azpian jarri dut eta beronek usainak barneratzean ile guztiak tente jarri dizkit. Hau bai gutizia ederra,koilara ahoan sartu eta a zer nolako plazerra! Benetan gozoa! Aspaldian ez dut dastatu halako zaporerik. Zer desberdina den! Antzinako zaporea datorkit burura, ahoan pixkanaka-pixkanaka desegiten den bitartean.

- Zenbat eskatzen duzue ontzi bakoitzaren truke?, diotsat begi marroidunari.

- Beno... –dio berak. –ontzi bakoitzak 110 gr. ditu eta hamabostean ondo legoke -oso ziur.

- Hamabost... lar, hamabost asko da urte osorako -diotset harritu aurpegia jarriz.-hamar esango nuke nik.

- Ez, hamar... gutxiegi da, ez duzu tankera honetako produkturik jasoko prezio horren truke. Baina ez dago arazorik, zuk nahi ez baduzu, beste interesatu batzuk ditugu -dio begi marroidun gizonak ziurtasun osoz.

Page 28: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

28

- Hori horrela, denbora behar dut pentsatzeko eta tratua ondo egiteko. Orain arte jatetxean erosi ditugun gauza guztiek prezio bateratua zuten eta ez zen tratuetan sartzen, baina begi bistan dago antzinako legeak merkataritzan bizirik dirauela. Tratua bertan behera utzi baino lehen azken saiakera egiteari aproposa deritzot.

- Hamaika -ziurtasun aurpegia jartzen saiatuz.

Begi marroidunak eskuak mahai gainean jarri eta buruari eragiten hasi da.

- Ez, ez. Hamaika ez da guk pentsatuta geneukana.

Bat-batean pentsatzeko astirik eman gabe hamabi esan diot.

-Hamabi, ondo dago. Ez da prezio txarra biok izango ditugu irabaziak.

Ustekabean gelan isiltasuna nagusitu da, tratu egileak buelta eman eta buruarekin keinu egin die gainontzekoei, zerbait esan dezaten. Biseradunak bere oniritzia eman dio eta gainontzekoek buruari eraginez baiezkoa adierazi dute. Eta eskua luzatuz tratua itxi dugu.

Jatetxeari ospea emateko erosi ditu hamabi eurotan, jatetxearen zigilu eta guzti, gehiegikeria dirudi baina modak moda dira eta horrela agintzen du.

“Gauzatxo bakoitzean aingeru bat bizi da”

(George Bernanos)

Page 29: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

29

Egilea: ESTIBALIZ HERNAEZ LAVIÑAAdina: 39 urte

Herria: Gamiz-Fika

Miren da istorio honen protagonista. Zortzi urteko neskatila zen eta Euskal Herriko herri ertain batean bizi zen. Bere etxean seme-alaba bakarra izanda, txi-kitatik mizke hazi zen eta horren ondorioz, neskatila polita eta azkarra izan arren, oso guratsua zela onar-tu behar da.

Bere gurasoek, Milak eta Joxek, egunero ordu asko pa-satzen zuten etxetik kanpo; oso gogor lan egiten zuten bizitza aurrera ateratzeko eta bizimodu on bat izate-ko. Baina bizimodua hobetzeko saioan oso denbora gutxi pasatzen zuten haien alabarekin, Mirenekin. Milak eta Joxek asko maite zuten Miren baina ez ziren konturatzen denbora gehiago pasatu behar zutela berarekin. Haien alabarekin egotea, berak nahi zuen guztia ematearekin ordezkatzen zuten. Txikitatik hori egiten zuten, eta zoritxarrez egunak joan eta egunak

etorri, horrek eragin nabarmena izan zuen neskatilaren izaeran.

Mirenek beti izaten zuen zerbait bere gurasoei eskatzeko: “Ama, quick-silver- jertxe bat nahi dut”, “aita, DC-zapatilla batzuk nahi ditut”, “Euro-Disney-ra joan nahi dut”, “nahi dut…”, “nahi dut,…”. Hau zen bere esaldirik gustokoe-na.

Denborarekin neska guratsua bi-hurtu zen. Beti lortu nahi zuen mo-mentu bakoitzean nahi zuena.

Egun batean, betiko moduan, Mi-ren ikastolara joan zen. Bere izaera dela eta, ez zeukan lagun askorik. Berak arrazoia beti izan nahi zuen baita gauza guztietan lehenen-goa izan ere. Ez zitzaion gustatzen

MIREN, NESKATILA GURATSUA

Page 30: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

30

taldeka lan egitea ezta jolastea ere, eta konturatu gabe, egun batean bakarrik zegoela ohartu zen.

Etxera heltzerakoan, bere amak zerbait arraro nabaritu zion aurpegian, eta galdetu zion:

- Zer gertatzen zaizu, laztana? Zerbait gertatu zaizu ikas-tolan?

- Bai, ama. Nire gelako batzuekin haserretu naiz eta jada ez daukat lagunik –erantzun zion Mirenek.

Amaren aurpegian kezka agertu zen, eta neskatilari galdetu zion:

- Zergatik haserretu zara, ba?

- Esaten dutelako guratsua naizela, beti egin behar dutela nik nahi dudana eta beti egoten naizela “nik nahi dut ez dakit zer, nik nahi dut ez dakit nor” –erantzun zion amari oso haserre. –Ez dute arrazoirik –esan zuen garrasika.

Bere amak lasaitu zuen baina barnetik berak bazekien Mirenen ikastolako lagunek arrazoia zutela. Orduan, bere senarrarekin hitz egin beharko zuela pentsatu zuen eta gau horretan bertan, afaldu ostean eta Miren ohean egonda:

- Joxe, Mireni buruz hitz egin behar dugu.

- Zer, ba? –esan zion senarrak harrituta.

- Gaur ikastolan lagunik gabe geratu dela esan dit. Baina hau ez da guztia. Guratsua dela esaten diote eta beti egin behar dutela berak nahi duena –esan zion Milak, Mi-ren hitzak errepikatuz.

- Ume bat da oraindik, eta hori normala da –esan zuen Joxek gertatukoari garrantzia kenduz.

- Horregatik, oraindik ume bat denez, zerbait egin behar dugula uste dut, berak he-mendik aurrera sufrimendu txikiagoa jasateko –erantzun zion Milak bere aurpegian sufrimendu adieraziz.

- Ondo dago. Horrela lasaiago geratzen bazara, saiatuko gara –erantzun zuen Joxek, Milari arrazoia emanez.

Eta denbora luze eman zuten hitz egiten, ir-tenbide bat bilatzeko asmoz. Hurrengo goi-zean, goiz altxatu ziren eta Mireni esan zioten hartutako erabakia.

- Miren, datorren astean Aste Santuko oporrak izango dituzu eta bidai berezi bat egingo dugu hirurok –esan zuen bere amak.

- Indiako hiri batera joango gara, oso polita dela komentatu didate eta.

Page 31: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

31

- Yupiii!!! Oporretara joango gara!! –esan zuen Mirenek pozez beterik. –Gauza asko erosiko ditugu, opariak ekarriko ditugu. Nire maleta presta-tu behar dut. Quick-silver- zapatillak, levis-prakak, nike-bisera,...

Horrela, eta Mirenen onarpena lortu ostean, Joxe eta Mila bidaia prestatzen hasi ziren. Egun batzuk geroago Ini-diarako bidaia hartu zuten. Bidaia oso luzea izan zen baina azkenean, Banga-lorera heldu ziren. Aireportutik hotele-raino, autobusa zikin eta txiki batean joan ziren, baina hori ez zen gauzarik txarrena. Miren harrituta geratu zen lehiotik kanpoan zegoena ikustean: jen-dea ia biluzik eta ortozik edo txankletak jantzita, garbitu gabe, animaliak jendearen artean ibilten,...

- Ama, nora etorri gara? Zer da hor kanpoan dagoen guztia? Nik hotelera joan nahi dut, ziur aski igerilekua egongo da eta –esan zuen Mirenek guztiz desengainatuta.

- Miren, hotela ez da Lanzarotekoa bezalakoa izango. Hemen, Indian, jendeak ez du guk beste diru. Hobeto esanda, ez dute bizitzeko diru nahikorik. Hotelera heltzen ga-renean maletak utzi eta buelta bat ematera joango gara –esan zion amak.

- Nik etxera bueltatu nahi dut –berriro, Mirenek bere esaldirik gogokoena erabiliz.

Maletak desegin eta kalera joan ziren bertako jendea eta ohiturak ezagutzeko.

- Zelango mundu berezia!!! Gurearekin konparatuz ez du zer ikusirik –pentsatu zuen Joxek.

Miren, bere quick-silver- zapatillak, levis-prakak,...jantzita, oso arraro hasi zen sen-titzen Bangaloreko kaleetatik. Hango umeek ez zuten zapatillarik, ez prakarik, ez ezer. Trapu zahar batez jantzita zeunden baina haien aurpegietan irribarrea nabar-mena zen. Mirenek, nahasgarri, bere gurasoei galdetu zien:

- Zelan bizi daiteke horrela eta alde berean pozik egon? –bere buruaren barruan zer-bait esnatzen zegoen.

- Behar dutena dutelako, ez dute gehiagorik behar. Bere familiarekin bizi dira eta haien lagunen eta familiakoen maitasuna dute. Zer gehiago behar da pozik bizitze-ko? –erantzun zion aitak.

- Begiratu ama, haien etxeak kanpaina-dendak dira!!! Eta kalean bertan bizi dira!!! Orduan –pentsatu zuen Mirenek- ez dute telebistarik izango, ezta game-boy-rik ere. Zelan bizi daiteke honela?

Page 32: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

32

Bere amak, haien helburua hurbil zegoela pentsatuz, erantzun zion:

- Miren, ume batzuentzat, munduko gauzarik garrantzitsuena bere gurasoen eta fa-miliaren maitasuna izan behar da. Gainerakorik gabe bizi daiteke. Gauzak ez dira garrantzitsuak eta markako gauzak gutxiago. Ikusten duzunez, hemen ez dago ho-rrelako tontokeriarik eta oso pozik bizi dira. Umeek, elkarrekin kalean bizi eta jolastu egiten dute. Hemen inor ez da bestea baino gehiago, gauzak inportanteak ez dire-lako.

Mirenen buruaren barruan gero eta mugimendu gehiago zegoen. Hainbat kontzeptu berri sortzen ari ziren bere buru txikian. Bakarrik ordenatzea faltatzen zen eta Milak eta Joxek haien helburua errealitate bihurtua izango zuten.

Egun batzuk pasatu zituzten Bangaloren hango jendearekin erlazionatuz eta haien ohiturak ezagutuz. Benetan, esperientzia izugarria izan zen hirurentzat. Bizitzaren errealitatearengatik asko ikasi zuten eta handik aurrera hainbat gauza aldatuko zi-ren haien eguneroko bizitzan, batez ere Mirenenen bizitzan.

Ikastolara bueltatzerakoan, bere gelakoek aldaketa nabarmena ikusi zuten Mire-nen izaeran. Taldeka jolasteko gai izatea lortu zuen, eta besteen iritzia entzun eta onartzen ikasi zuen. Markako arropak jada ez ziren garrantzitsuak berarentzat.

-Zelango tontokeriak –pentsatzen zuen.

Beste aldetik, Mila eta Joxek haien laneko ordutegiak aldatu zituzten, Mirenekin den-bora gehiago pasatzeko.

Eta opor haietatik aurrera hirurak oso pozik izan ziren. Familia bat izatea lortu zu-ten.

“Umeentzat, gurasoekin egotea eta gurasoengandik baloreak jasotzea oso inportan-tea da”.

Page 33: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

33

Egilea: MARTIN OLAZAR AURREKOETXEAHerria: Gamiz-Fika

Bazen behin elai bikote bat. Urteak joan urteak etorri Enararena baserria alaitzen zuten euren kantu eta txilioakaz. Urte ho-rretan ere egin zuten habia eta lau elaiku-me atera zituzten aurrera. Udazkena heldu zen eta elai bikotea prest zegoen leku beroagoetara joateko. Elektrizitate kablean bidai luzerako inda-rrak hartzen zeudela tiro bat entzun zen eta elai emea lurrera jausi zen hilda. Elai arra deika hasi zen beraren lagunari, baina honek ez zion erantzuten. Halako

batean, mutu eta goibel geratu zen, beraren laguna hilda zegoela konturatu baitzen eta hainbeste urtean batera ibili ostean betirako utzi ziola.Udazkenak aurrera egin zuen eta neguan sartu ere bai, baina elai arra hantxe ibil-tzen zen bueltaka beraren laguna galdu zuen inguruan. Neguaren hasiera inoiz baino gogorragoa izan zen eta elaia hotzak eta goseak erdi hilda zegoen. Enararena baserrikoa aspaldi konturatu zen elaia hantxe zebilela bueltaka eta, negua heldua arren, ez zela desagertu beste urteetako moduan. Baserriko portalera etortzen zen neguan leku ezkutuaren bila eta baserriko ugazabak jaten ematen zion.Inoizko negurik gogorrena izan zen urte hartakoa. Sekulako elurteak, leia kendu ere ez eta zerua beti erdi ilun. Elaiak nekaldi guzti hauek ahal den moduan jasan zituen eta bizirik irten zuen baserritarrari esker.Udaberria inoizkorik goizen hasi zen. Martiaren erdialdera hasi zen eguzkia jotzen eta ez zuen euririk txistilik ere egin. Haziak ereiteko ere lurra lehorregi zegoen eta, nahiz eta baserritarrek erein zuten artoa, indaba eta abar, ernez batera lehortu egin ziren. Uda oraindikarren okerragoa izan zen. Inguru guztiak beroak erreta zeuden. Baserritarrak kezkatuta zeuden, inoiz ez baitzuten halakorik ezagutu zaharrenek ere.Elaia bakarrik ibiltzen zen baserri ingu-ruan baina, lagunik ez zuenez, ez zuen habiarik egin. Baserritarrak, berak egin-dako lurrezko habia jarri zion portaleko habean, hala animatu egingo zelakoan eta urte guztietako moduan kumaldia

ZORIONAREN TXORIA

Page 34: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

34

aurrera aterako zuelakoan. Baina elaia bakar bakarrik zebilen.Udazkena heldu zen eta sekulako zaparradak egiten hasi zen. Uriolak uriolen atzean joan zen udagoiena. Elaiak, baserriaren portalea zuen aterpea, baina betiko moduan bakarrik.Etorri zen berriro negua, baina aurreko urtekoaren antzean elurra eta hotza ziren nagusi. Halako batean etorri zen udaberria eta baserritarrak elaia kantaka entzun zuen. Korrika etxe barrutik kanpora atera zen eta zurtz eginda geratu zen. Elai biko-tea zegoen etxe aurreko elektrizitate kablean. Eguna eguzkitsua zen eta elaiak por-talera sartu eta irten ibili ziren. Hantxe zebiltzan habia non egin aukeratzen. Egun batzuk geroagoa habia egiten hasi ziren. Baserritarra pozarren sinistu ezinik zegoen hain ikuskizun politaren aurrean.Urte horretako udaberria zoragarria izan zen, euria eta eguzkia behar den moduan, Udan ere, ohiko eguraldia, lantzean behinean edo sarri euria.Baserritarrak egunetan ekin zion gertaera honen inguruan pentsatzeari. Beraren ustez, elaiaren zoriona eta eguraldiaren aldaketa ez ziren kasualitatea. Zeozegatik esaten zuten zaharrek elaia zeruko txoria dela.

Page 35: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

35

Page 36: XI. IPUIN LEHIAKETA - Arrieta lehiaketa/03 - ipuin_2009.pdf · Brabek lagun on bat zeukan animalien artean, arranoa zen, dena kontatu ondoren, arranoak lagundu egin zion, bere gainean

36

ARRIETA: 94 615 30 65FRUIZ: 94 615 32 10

GAMIZ-FIKA: 94 615 31 14MEÑAKA: 94 674 21 01

EUSKARA ZERBITZUAKZURE ESKU

ARRIETA • FRUIZGAMIZ-FIKA eta MEÑAKAko

LAGUNTZAILEAK:

ANTOLATZAILEAK:

FRUIZKOUDALA

GAMIZ-FIKAKOUDALA

MEÑAKAKOUDALA

ARRIETAKOUDALA