JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word...

126
JMS/AA EZAUGARRI TEKNIKOEN AGIRIA GI-631 ERREPIDEAREN AZKOITITIK URRETXURAINOKO ZATIA HOBETZEKO TRAZATU PROIEKTUA Kodea: 1-EM-7/2008-PT-AT 1

Transcript of JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word...

Page 1: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

JMS/AA

EZAUGARRI TEKNIKOEN AGIRIA

GI-631 ERREPIDEAREN AZKOITITIK URRETXURAINOKO ZATIA HOBETZEKO TRAZATU PROIEKTUA

Kodea: 1-EM-7/2008-PT-AT

1

Page 2: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

GI-631 ERREPIDEAREN AZKOITITIK URRETXURAINOKO ZATIA HOBETZEKO TRAZATU PROIEKTUA IDAZTEKO EZAUGARRI TEKNIKOEN AGIRIA Kodea: 1-EM-7/2008-PT-AT

AURKIBIDEA

1. AGIRIAREN HELBURUA.2. KONTRATUAREN HELBURUA.3. LANEN ZUZENDARITZA.4. KONTSULTAGILEAREN PERTSONALA ETA BULEGOA

4.1. Produkzio taldea.4.2. Kalitate taldea.4.3. Kontsultagilearen bulegoa

5. LANEN GARAPENARI BURUZKO TXOSTENA.6. LANA AURKEZTEA.7. PROIEKTATU BEHARREKO OBREN ETA GAUZATU BEHARREKO

LANEN DESKRIPZIOA8. APLIKATUKO DEN ARAUDIA.9. KALITATEA ZIURTATZEKO PLANA.10.KONTSULTAGILEAREN ESKU JARRIKO DEN DOKUMENTAZIOA.11.KONTSULTAGILEAREN LAGUNTZAZ EGIN BEHARREKO LANAK.

11.1. Aurrekariei buruzko azterlana egitea eta informazioa biltzea.11.2. Trazatua.11.3. Kartografia eta zuinketa.11.4. Geologia eta geoteknia.

11.4.1. Geologia eta materialen jatorria.11.4.2. Korridorearen geoteknia.11.4.3. Zimenduen eta tunelen geoteknia.

11.5. Lur mugimenduak11.6. Hidrologia eta drainatze sistema.11.7. Egiturak, fabrikako obrak eta tunelak.11.8. Plangintza.11.9. Trafikoa.11.10. Zorua.11.11. Lursailak okupatzea.11.12. Bestelako baldintza bereziak.11.13. Azterlan osagarriak:

11.13.1. Errepidearen ingurumen eraginaren azterlana:1. Xedea.2. Esparrua.3. Metodoa.4. Informazioa.5. Zaratari buruzko azterlana

2

Page 3: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

6. Aurreikus daitezkeen alterazioen zenbatespena eta proposatutako neurri zuzentzaileak.

7. Azterlan hau lanean eta eskaintzan txertatzea. 11.13.2. Bide segurtasunari buruzko eranskina

12.AZTERLANA OSATZEN DUTEN DOKUMENTUAK. 1.- MEMORIA ETA ERANSKINAK. 2.- PLANOAK. 3.- ZENBATETSI DEN AURREKONTUA. 4.- INGURUMEN ERAGINAREN AZTERLANA.

13.AURREKONTUA.14.PROIEKTUA IDAZTEKO EPEA.

1. ERANSKINA - KALITATEA ZIURTATZEKO PLANA.2. ERANSKINA – PROIEKTUA IKUSKATZEKO FASEAK.

3

Page 4: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

EZAUGARRI TEKNIKOEN ORRIA

1.- AGIRIAREN HELBURUA

Agiri honek, honakoak ditu helburu: egin beharreko lanak deskribatu eta azterlanaren xede izango diren gaiak zehaztea, azterlan hori egiteko oinarri gisa erabiliko diren baldintzak eta irizpide teknikoak finkatzea eta, lana Administrazioak hartu ahal izateko, Kontsultagilearen esku-hartzea beharko duten dokumentuak zehaztea.

Hor sartzen dira, halaber, Administrazioak Kontsultagilearen esku jarriko dituen dokumentuen zerrenda eta informazioa ere. Dokumentazio hau izan ezik, Kontsultagilearen kontura gauzatuko dira kontratuaren helburua lortzeko beharrezkoak diren lan guztiak.

2.- KONTRATUAREN HELBURUA

Kontratuaren helburua da Gipuzkoako Foru Aldundiko Bideen Azpiegituretarako Departamentuari laguntza teknikoa ematea, honako azterlan hau idazterakoan:

AZTERLAN MOTA: Trazatu proiektua.

OBRA MOTA: Errepidea zabaltzea eta hobetzea

IZENBURUA: GI-631 ERREPIDEAREN AZKOITITIK URRETXURAINOKO ZATIA HOBETZEKO TRAZATU PROIEKTUA

Kodea: 1-EM-7/2008-PT-AT

UDALERRIAK: AZKOITIA, ANTZUOLA, URRETXU eta ZUMARRAGA

LURRALDEA: GIPUZKOA.

Laguntza tekniko hau kontratatzea bultzatu duen trazatu proiektuaren helburua da, gai honen inguruan indarrean dagoen legeriak xedatutakoari jarraituz, honako agiri hauek prestatzea: (Memoria eta eranskinak, Planoak, Aurrekontua eta Ingurumen Eraginaren Azterlana). Agiri horiek, behar-beharrezkoak dira gauzatu beharreko obrak eta hauen zehaztapenak xehetasun egokiaz definitzeko; eta baita lurrak erreserbatzeko kudeaketak

4

Page 5: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

egiteko, jendaurreko informazioa emateko, hala nola ingurumen arloko eta desjabetzeei buruzko izapideak egiteko ere.

3.- LANEN ZUZENDARITZA

Errepideen Zuzendaritza Nagusiko portu, ubide eta bideetako ingeniari batek zuzenduko ditu lanak.

Ingeniari zuzendari horrek koordinazio lanak beteko ditu, eta Kontsultagileak jarraitu beharreko irizpideak eta jarduketa ildo orokorrak zehaztuko ditu; hala ere, beharrezko kalkulu eta xehetasun lanak Kontsultagileak egingo ditu. Beraz, ingeniari zuzendariak ez du erantzukizunik izango, ez zuzenean ez solidarioki, Kontsultagileak erabateko erantzukizun tekniko eta legalarekin proiektatu eta kalkulatzen duenaren gainean.

Kanpoko kontrol-talde baten laguntza izango du bai proiektua jarraitzeko eta ikuskatzeko, baita Kalitatea Ziurtatzeko Planaren funtzionamendua egiaztatzeko ere, talde horrek lagunduko baitio proiektua ikuskatzen.

4.- KONTSULTAGILEAREN PERTSONALA ETA BULEGOA

4.1. Produkzio taldea.

Proiektua gauzatzeko ardura izango duen Kontsultagilearen Eskuordea, errepideen proiektuetan eskarmentua duen portu, ubide eta bideetako ingeniari bat izango da.

Kontsultagileak, gainera, ingeniari egilea eta Eskuordearen esanetara jardungo duten teknikariak izendatuko ditu bere eskaintzan; hau da, trazatu azterketak, geoteknikoak, hidraulikoak eta zoruei buruzko azterketak, hala nola tunelen egituren proiektua egiteaz arduratuko direnak. Era berean, lan topografikoak, trafiko-azterketak, lan geologiko eta geoteknikoak egingo dituzten edo parte hartuko duten taldeak edo enpresak izendatuko ditu; eta baita ingurumen eraginaren azterlana, ingurumena berreskuratzeko eta ingurunea babesteko neurrien proiektua, eta ingurumena zaintzeko programa egingo dituen taldea ere.

Kontsultagilearen Eskuordea eta Proiektuaren egilea pertsona bera izatea komeni da. Bestela, horietan azkenekoari bakarrari eskatuko zaio errepideen proiektuetan esperientzia izatea.

Produkzio taldea, proiektua idazteko laguntza teknikoaren kontratuaren esleipendun suertatzen den ingeniaritza enpresakoa izango da.

Talde horrek egingo du bere autokontrol propioa, lanen zati bat azpikontratatzen duenean batez ere (barne kontrola).

5

Page 6: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

4.2. Kalitate taldea.

Talde honen zeregina, produkzio ildoaren kanpo kontrola izango da, Kontsultagilearen barruan. Kalitatea Ziurtatzeko Planaren funtzionamendua behar bezalakoa izango bada, talde honek Produkzio Taldeaz erabat bestelakoa izan behar du.

Kalitate Taldea, Kalitateaz arduratuko den bideetako ingeniariaren aginduetara egongo da, hau baita Kontsultagilearen Kalitate Unitatearen arduradun gorena; eta honen zereginetan lagunduko du.

Berrikuspen lanek hala agintzen dutenean, enpresaz kanpoko azpikontratistak izan ditzake Kalitate Taldeak, hau da, produkzio ildoarekin zerikusirik ez dutenak.

4.3. Kontsultagilearen bulegoa

Lanak gauzatzen diren bitartean, Kontsultagileak lanen exekuzio, kontrol eta jarraipenerako bulego bat izan beharko du Euskal Autonomia Erkidegoan. Bulego hori, lanak gauzatzeko erabiliko du eta, Foru Aldundiko Errepideen Zuzendaritza Nagusiaren lokalekin batera, bulego hori izango da ingeniari zuzendariak lanak berrikusteko eta ikuskatzeko erabiliko duen gunea. Bulego hori beharrezko ekipo eta instalazioez hornitua egongo da, eta kontratua sinatzen den egunetik hasi eta lana entregatzen den egunera arte martxan egon beharko du.

Bulego horretako pertsonala, egin beharreko lanei dagokien talde aproposena izango da azterlanaren fase bakoitzean, eta beren zeregina programa atzeratu gabe egiteko moduko langile kopuruaz osatua egongo da. Kontratuaren ingeniari zuzendariak, edozein momentutan, gaitasun desegokia duela irizten dion pertsonala aldatzeko eska diezaioke Kontsultagileari.

5.- LANEN GARAPENARI BURUZKO TXOSTENA

Kontsultagileak, lehendabiziko bi lan-asteetan, lanen programa bat aurkeztuko dio Ingeniari Zuzendariari, proiektuko faserik esanguratsuenak zein epe partzialetan bukatuko diren zehaztuz. Lan programa horretan, bileren egutegi bat egingo da, hau da, lanen garapena aztertzearren, proiektuaren zuzendariak eta bidezkotzat jotzen den ikuskapen taldeko pertsonalak parte hartuko duteneko bileren egutegia.

Bilkura horien aktak egingo dira, proiektuko zuzendariaren edo ordezkariaren, eta ingeniari egilearen oniritziarekin.

Hauek dira, orientagarri gisa, Kalitatea Ziurtatzeko Planarekin bat etorriz, lanen programan aintzat hartu beharreko gutxieneko faseak:

6

Page 7: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

1. Aurretiazko lanak: Topografia, plangintza, trafikoa eta ukitutako erakundeak.

2. Azterlan geologikoa. Kanpaina geoteknikoa.

3. Ingurumen eraginaren azterlana.

4. Trazatua, lurketak, hidrologia, luzerako eta zeharkako drainatzeak, zoruak.

5. Fabrikako obrak, egiturak eta tunelak.

6. Lursailen planoa, ukitutako ondasunen zerrenda eta ukitutako zerbitzuak bere onera ekartzea.

7. Obra osagarriak.

8. Dokumentu osoaren proposamena aurkeztea.

Kontsultagileak, eskatzen zaion bakoitzean –eta edozein kasutan ere, hilabete bakoitzeko lehen bost (5) egunen barruan–, agindutako lanen bilakaeraren berri emango dio, nahitaez eta idatziz, Zuzendariari, betiere onartutako lan-programa betetzen dela ziurtatuz.

Kontratuaren ingeniari zuzendariak eta honen taldekideek, KOntsultagilearen eta honen laguntzaileen lanak ikuskatu ahal izango dituzte noiznahi, era berean, lanarekin zerikusia duten agiri eta fitxategi guztiak kontsultatu ahal izango dituzte, hala nahi dutenean.

Proiektua idazteko epea amaitu baino gutxienez hilabete lehenago, lanaren zirriborro osoa eman beharko zaio Proiektuaren Zuzendariari, honek, dokumentua aztertu ondoren, egin beharreko doikuntzak egin, eta behin betiko dokumentua eratu eta eman dezan, proiektua idazteko onartutako epearen barruan.

6.- AURKEZPENA, ARGITARAPENA ETA KOADERNAKETA

6.1. PROIEKTUA

6.1.1 PROIEKTUA PAPEREZKO EUSKARRIAN

6.1.1.1. Proiektua, UNE A-3 formatuan aurkeztuko da.Jatorrizko testuak DIN A-4 formatuan mekanografiatuko dira, eta bi zutabetan aurkeztuko dira, DIN A-3 neurrian eta bi aldeetan. Planoetan, bai testuen eta bai marrazkien neurriak eta kalitateak, DIN A-3 formatuan eduki guztia argi ikusteko modukoak izan behar dute.

7

Page 8: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Memoria, Desjabetzeen eranskinak, Planoak eta Ingurumen eraginaren azterlana testu elebidunetan, –euskaraz eta gaztelaniaz–, aurkeztuko dira, orrialde bakoitzaren ezkerreko eta eskuineko zutabean, hurrenez hurren.

6.1.1.2. Testuen eta planoen kopiak bereizmen handikoak izango dira. Beharrezkoa baldin bada, planoak eta argazkiak edo grafikoak koloretan argitaratuko dira, ale guztietan. Koadernaketa A-3 motako UNE formatuan egingo da, gehienez bost zentimetroko lodierako liburukietan. Azal gogorrak eramango dituzte eta lau torlojuren bidez lotuko dira. Azal eta bizkar bakoitzean, bi hizkuntzetan, Foru Aldundiaren izena, Departamentuarena eta Zuzendaritzarena, eta Kontsultagilearena ipiniko dira, baita horien armarriak edo anagramak ere. Halaber, proiektuaren izenburua eta horren kodea, liburukien zenbakitzea, noiz idatzi den eta liburukiaren edukia laburbiltzen duen aurkibidea jaso beharko dira. Bizkarraren behealdean zinta gogor bat edukiko dute, kaxatik horri tira eginez errazago ateratzeko.

6.1.1.3. Liburukiak kaxa gogor pilagarrietan jasoko dira; hauek aurrealdean tapa bat izango dute, pilatuta daudelarik ireki daitekeena. Alboetan helduleku gogorrak edukiko dituzte, erraz garraiatzeko. Ez dute 36 zentimetrotik gorako zabalera eta altuera izango, eta bat baino gehiago beharko balira, denak neurri berekoak izango dira. Azalaren kanpoaldean, bi hizkuntzetan, Foru Aldundiaren izena, Departamentuarena eta Zuzendaritza Nagusiarena agertuko dira, beren armarriarekin, eta kontsultagilearena, bere logotipoarekin, proiektuaren izenburua eta kodea, kaxen zenbakitzea, noiz idatzi zen eta trazatuaren multzoaren goitiko eskema bat. Azalaren barrualdean, proiektuaren liburukien aurkibide osoa jarriko da, kaxaka banakatuta, eta bertan kolore biziagoz nabarmenduko da kaxa horren edukia.

6.1.1.4. Argitaratu beharrekoa ondokoa da:

- Lau (4) ale oso, hurrenez hurren zenbakituta. Ale bakoitzaren testuak ere zenbakitu egin behar dira. Zenbakiak eskuineko goiko ertzean jarri behar dira.

- Sei (6) ale laburtuta; honako dokumentuak bilduko dituzte:

                            MemoriaIngurumen eraginaren azterlana

Desjabetzeen eranskinaPlanoak

Aurrekontu orokorra (neurketarik eta prezioen koadrorik gabe)Kaxaren azalaren barrualdeari lotuta, plastikozko zorro batean, proiektu osoaren kopia informatikoaren diskoa ipiniko da, pdf formatuan egina. Kaxaren azalaren barruan, halaber, proiektuaren aurkibide osoa ipiniko da. Aurkibide horretan nabarmendu egingo dira paperean eta bertsio laburbilduan doazen dokumentuak eta

8

Page 9: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

ohar bat ipiniko da, bertsio osoa erantsitako diskoan dagoela adieraziz.

- Ale bat (1) bertsio laburbilduan. Eta ale horretan, aurreko bertsio laburbilduen dokumentuez gain, honakoak jasoko dira paperean:

                 Hidrologiari buruzko eranskina.

Drainatze sistemari buruzko eranskina

- Egunerokoan erabiltzeko ale bat (1) Departamentuarentzat, kontratuaren zuzendariak zehazten duen edukiarekin.

Kontratuaren zuzendariak erabakiko ditu azaletan eta planoetan agertuko diren inskripzioen izenburuak. Izenburuak eta kodeak liburukien bizkarrean agertu behar dute.

6.1.1.5. Kontratu honen xede den lana, eskumena duen teknikariak sinatu beharko du.

6.1.1.6. Harrera-akta sinatzeko eta ordainketaren ziurtagiria emateko, ezinbesteko baldintzak izango dira aipatutako dokumentuak aurkeztea eta kontratuaren zuzendaritza agiri horiekin bat etortzea.

6.1.2. EUSKARRI INFORMATIKOA.

Era berean, proiektua euskarri informatikoan entregatuko da, bi bertsiotan: bat, lanerako eta bestea, ondoren artxibatu eta kontsultatzeko. Bi bertsioak elebidunak izango dira eta barne hartuko dituzte Memoria, Desjabetzeen eranskina eta Planoak.

Lanerako bertsioa osatuko duten fitxategiak, garatu diren aplikazioen formatu berean egongo dira, behar izanez gero, aldaketak egiteko.

Artxibatu eta kontsultatzeko bertsioaren fitxategiak Adobe Acrobat-en PDF (Portable Document Format) formatuan egongo dira, direktorioetan egituratuta, 6.1.2.2. atalean adierazten denaren arabera, kontsultatzea errazagoa izan dadin.

Bi bertsioak bereizita aurkeztuko dira, hau da, ez dira biak disko berean gordeko.

6.1.2.1. LANERAKO KOPIA

Proiektua euskarri informatikoan aurkeztuko da, CD-R edo DVD-R formatuan, proiektuko dokumentu guztiak hartzeko behar adina diskotan.

Honako honela egituratuko dira:

9

Page 10: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

MEMORIA izeneko azpidirektorio batean fitxategi bat sartuko da, proiektuaren memoria eta proiektuak dituen eranskin adina azpidirektorio dituena, bakoitza dagokion eranskinaren jatorrizko izenburu osoarekin izendatuta. Eranskinaren azpidirektorio bakoitzean berau osatzen duten fitxategi guztiak sartuko dira. Testu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad 2008-ren DWG formatuan egongo dira, eta digitalizatu behar direnak, JPEG edo TIFF formatuan egongo dira. Fitxategi horietako bakoitzaren izena, planoaren izen osoa izango da.

PLANOAK izeneko azpidirektorio batean proiektuaren 2. zk. Dokumentuaren plano guztiak sartuko dira, Autocad 2008-ren DWG formatuko fitxategietan. Fitxategi bakoitzaren izena, planoaren izenburu osoa izango da, eta aurretik proiektuan duen zenbakia izan behar du. Plano osagarriak edo kanpoko erreferentzietarako direnak, planoen azpidirektorio honetatik irteten den beste azpidirektorio batean sartuko dira. Gainera, testu formatuko (TXT edo DOC) dokumentu bat sartuko da, planoen aurkibidea duena, eta beste bat, planoetan dauden kanpoko erreferentzia guztiak zehazten dituena.

AURREKONTUA izeneko azpidirektorio batean, proiektuaren aurrekontuari dagozkion fitxategiak sartuko dira, Windows-erako SISPRE 32 programaren 4.07 bertsioan edo ondorengo batean eginak. Azpidirektorio horretan, gainera, neurketen zerrendak, prezioen koadroak eta aurrekontua sartuko dira TXT edo DOC formatuan. Horrez gain, aurrekontua EXCEL formatuan duen fitxategi bat ere sartuko da.

INGURUMEN ERAGINAREN AZTERLANA izeneko azpidirektorio batean, IEA agiriari dagozkion fitxategiak sartuko dira; eta horiek, paperean aurkeztutako proiektu-agiriko fitxategien egitura eta ezaugarri berberak izango dituzte.

Gainera, beste CD batean, proiektua garatzeko interesgarria izan den informazioaren kopia bat aurkeztuko da, hori egiteko erabili den jatorrizko programaren formatuan (DOC, DWG, XLS, eta abar) ahal bada, edo, ezinezkoa bada, PDF formatuan. Proiektuaren zuzendariak, beharrezkoa baldin bada, atal honetan sartu behar diren dokumentuak zehaztu ditzake. Interes berezia izango dute aztertutako eta baztertutako irtenbideek, eta horrexegatik proiektuan sartu ez direnek, erabilitako hirigintza planeamenduko azterlanek, beste administrazio edo entitate publiko nahiz pribatuekin proiektua idazteko izandako harremanei buruzko dokumentuek eta abarrek.

6.1.2.2. ARTXIBATZEKO KOPIA

Proiektu osoaren CD edo DVD bat (edo beharrezkoak direnak) entregatuko da; eta horretan, testuak, argazkiak, planoak eta liburukien karatulak jasoko dira Adobe Acrobat-eko PDF formatuan (Portable Document Format). Paperean entregatutako agiriaren egitura berbera izango dute; hau da, fitxategiak

10

Page 11: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

zuzenean inprimatuta koadernatutako dokumentuen kopia berdin-berdinak lortuko diren moduan, alegia.

Honako honela egituratuko dira:

MEMORIA izeneko azpidirektorio batean PDF fitxategi bat sartuko da, proiektuaren memoria eta proiektuak dituen eranskin adina fitxategi dituena, bakoitza dagokion Eranskinaren zenbakiarekin eta jatorrizko izenburu osoarekin izendatuta, horiek guztiak PDF formatuan. Fitxategi horietan, testuaz gain, paperezko kopian jasotako grafiko, lamina, plano edota argazki guztiak jasoko dira, paperezko kopian azaltzen diren hurrenkera berean.

PLANOAK izeneko azpidirektorio batean proiektuaren 2. zk. Dokumentuaren plano guztiak sartuko dira, PDF formatuko fitxategietan. Fitxategi bakoitzaren izena, planoaren izenburu osoa izango da eta aurretik proiektuan duen zenbakia izan behar du.

AURREKONTUA izeneko azpidirektorio batean, honako lau fitxategiak sartuko dira, guztiak PDF formatuan:

4.1 Neurketak4.2.1 Prezioen taula, 14.2.2 Prezioen taula, 24.3 Aurrekontua

INGURUMEN ERAGINAREN AZTERLANA izeneko azpidirektorio batean, IEA agiriari dagozkion fitxategiak sartuko dira; eta horiek, paperean aurkeztutako proiektu-agiriko fitxategien egitura eta ezaugarri berberak izango dituzte.

Baldin eta proiektuak, aipatutako agiriez bestelako dokumenturen bat badu, azpidirektorio bat egingo da dokumentu horietako bakoitzeko, proiektuan dituzten azpiatal guztiak PDF formatuan sartuta.

6.1.2.3 Fitxategien ezaugarriak

Euskarri informatikoan sartutako fitxategiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoak izango dira. Fitxategi orok, edozein formatu duelarik ere, manipulatzeko modukoa izan behar du, eta beraz, ez du babestuta egon behar.PDF motako fitxategiei dagokienez, ahal dela behintzat, PDF-ra egindako inprimatzetik etorriak izango dira. Hori ezinezkoa denean, digitalizaziotik edo eskaneatzetik etorriak izan daitezke.

6.2. DESJABETZEEN ESPEDIENTEA.

Desjabetzeen espedienteak honako ezaugarriak izango ditu:

11

Page 12: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Lurzatien planoak, trazatuaren barruan ukitutako lursailak, erretenak, bideak, etxolak, eraikinak eta bestelakoez aparte, desjabetu beharreko lerrotik gutxienez 50 metrora dauden muga eta gainerako inguruabar guztiak islatu behar ditu. Izan ere, horrela, gutxieneko ustiapen-unitate errentagarriarekiko, desjabetze-lerroak gainerako lursailetan duen eragina baloratu izango da bai saila guztiz desjabetzeko aukera aztertzeko, edo baita jabeari dagokion kalte-ordaina emateko ere. Planoaren orri bakoitzak dagokion orientazioa adieraziko du, eta bidezko toponimia guztiaz osatuko da.

Lurzatien planoak eguneratu egin beharko dira, izapide batzuetan eta besteetan behar diren datuek hala agintzen duten bakoitzean. Lurzatien planoak ez du, inolaz ere, Proiektuaren zuinketari buruzko eranskinean jasotako hasierako planoak baino zehaztasun eta informatizazio maila txikiagoa izango. Plano horretan, proiektuan dagozkion gorabehera guztiak adieraziko dira; esate baterako, zabalunea oraingo eta proiektatutako kilometro-puntuak profilak, zerbitzu-bideak, pasabideak, drainatzeak, eta abar. Eta bereziki, desjabetzeekin eta kalte-ordainekin zerikusia duten inguruabar guztiak.

Lehenengo orrian, Legenda Orokorra agertuko da; eta hurrengoetan, Legenda Orokorraren erreprodukzio partzial bat edota Legenda Osagarri bat, dagokionaren arabera.

Era berean, lurzatien plano horretan, udal barrutien arteko bananketak adieraziko dira argi eta garbi, izenak errotulatuz. Eta udal barruti horietako bakoitzean, trazatuak ukitutako lurzatiak zenbakituko dira, elkarren segidako hurrenkeran. Gainera lurzati horietako bakoitzaren eta desjabetze-lerrotik hasita 50 m-ko eremuan dauden lurzati bakoitzaren erreferentzia osoa adierazi beharko da (edo katastroan lurzatiari dagokion zenbakia, kasuan kasuko poligono zenbakiarekin batera). Datu horiek nabarmenago adieraziko dira, azaleraren jabaria interpretatzeko akatsik ez gertatzeko beharrezkoa den puntuetan.

Halaber, desjabetzeko sailen mugako poligonalaren zuinketa eta aldaxkatzea egingo da; eta lekuan bertan, mugen eta mugakide diren titularren datuen zehaztasuna begiratuko da.

Proiektuan sartutako obra guztiak egitean ukituko diren ondasun eta eskubideak zehatz-mehatz mugatuko dira, errepidearen funtzionamendu, artapen eta ustiapen egokirako beharrezko zona erantsi guztiekin batera. Beharrezko desjabetzeak aurreikusiko dira, ukitutako zerbitzuak eta zabortegiak ezartzeko, behin-behineko desbideraketak egiteko lursailak aldi baterako okupatzeko, edota obra eta instalazioetara sarbideak egiteko. Era berean, desjabetze horiek jaso egin beharko dituzte behin-behineko edo behin betiko okupazioak eta instalazio elektrikoetarako hartune eta elikatze lineek eragiten dituzten zorpenak.

6.3.- PROIEKTUA JENDAURREAN AURKEZTEA

12

Page 13: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Proiektua jendaurrean aurkezteko, jendaurreko informazioaren fasean egingo diren erakusketetan, Kontsultagileak Power Point aurkezpen bat prestatu behar du. Aurkezpen horrek, proiektuaren ezaugarri nagusiak zehaztasun osoz deskribatzeaz gain, infografia bidezko fotomuntaketa batzuk jaso beharko ditu, exekuzio faseen deskripzio grafiko batekin eta obra amaituta erakusten duen ibilbide birtual batekin. Aurkezpen horren bi bertsio prestatuko dira, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

6.4.- PROIEKTUAREN MAKETA LABURRA

Kontsultagileak, trazatu proiektuan erabakitako irtenbidearen maketa bat egingo du, eskala egokian; hau da, benetako tamainak ez du gaindituko bakoitzak 080 x 240 metroko bi pieza, eta horiek lantzerka uztartuko dira ertzetako batean, 60º inguruko angelua osatuz. Eta biak elkartuta, V itxurako maketa osatuko dute, barruan 120º-ko angelua eginez. Bakoitza, bere euskarriez hornitutako armazoi bakar batean muntatuko da. Era berean, metakrilatozko kutxatila bat izango du, eta honetan, plaka bat ipiniko da, izenburua eta datu nagusiak bi hizkuntzetan grabatuta. Bi piezak tinkaketa zurrunez lotuak egongo dira erakustaldian, baina erraz desmuntatzeko modukoak, aparte garraiatzeko.

Foru Aldundi honen beste errepideetarako lehen ere egin izan diren maketen xehetasun maila izango dute; besteak beste, gaur egungo lursailaren zehaztasunak jasoko ditu, duen landaretza, eraikin guztiak eta, oro har, erabilitako eskalan antzeman daitezkeen elementu guztiak adieraziz. Errepide berriaren elementu hauek nabarmenduko dira: ezponda berriak, galtzada erreietako seinale horizontalekin, adar guztiekin izango dituen lotune eta bidegurutze guztiak, eta egiturak.

7.- PROIEKTATU BEHARREKO OBREN ETA GAUZATU BEHARREKO LANEN DESKRIPZIOA

GI-631 errepidearen Azkoititik Urretxurainoko zatia hobetzeko trazatu proiektuan, gutxi gorabehera 13 kilometroko zatia definitu beharko da.

Proiektatu beharreko trazatuak, Azkoitiko gaur egungo saihesbidearen eta Zumarragako saihesbideak Urretxurekin izango duen azken lotunera arteko zatia hartuko du. Eta, herritarren parte-hartze prozesuaren ondorioz Herritarren Txostenean jasotako iradokizunak aintzat hartuta Informaziorako Azterlana egin ostean hautatutako erabakian oinarrituko da funtsean.

13

Page 14: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Hauxe da proiektatu beharreko trazatuaren deskripzioa, azterlana egiteko zatiketaren ondoriozko bide-zatietan:

O zatia: Foru Aldundi honek 1995ean idatzitako Azkoitiko Saihesbidearen (2. fasea) trazatuaren proiektuan jasotako trazatua hartuko da oinarritzat, hori egokitzeko Udalak gerora egindako proposamena ere aintzat hartuta. Hala eta guztiz ere, informazioa oraingo errealitatera egokitu beharko da, eta behin betiko trazatua egokitu egingo da antzemandako baldintza berriak aintzat hartuz. Trazatuak Urolako trenbidearen garai bateko zabalunea zeharkatu beharko balu, gaur egun zabalune horretan dagoen bidegorria orain bezala uzteko aukera aztertu beharko da. Trazatuak, azkenean, Urola ibaia zubi baten bitartez zeharkatu ostean, bat egingo du oraingo errepidearekin eta 1 Zatiaren hasierarekin. Bitan ere bana daiteke, baldin eta Herritarren Txostenean eskatutakoa egiten bada, hau da, biribilgune moduko bidegurutzea egiten bada ibai horren gainean.

1 Zatia: Informaziorako Azterlaneko 2 eta 4 zk.ko aukeren arteko irtenbide mistoari jarraituko zaio. Horrela, hasieran, 200 metro inguruko tunel berri bat egingo da, eta hori 4 zk.ko irtenbidean proposatutako luzera berdintsuko tunelari erantsiko zaio. Azkeneko kurba hobetu egingo da, hurrengo zatiaren ezaugarriekin homogeneoagoa izango baita. Zati honetan ibaia ez da gurutzatuko.

2 Zatia: Informaziorako Azterlanean proposatutako 6 zk.ko aukera hautatu da, Ve=60 km/h abiadurakoa. Honek bitan gurutzatuko du Urola ibaia eta 400 metro inguruko luzerako tunela izango du.

3 Zatia: Informaziorako Azterlanean proposatutako 2 zk.ko aukera hautatu da Aizpurutxoko herriguneko saihesbiderako, hau da, Herritarren Txostenean aukeratutakoa bera. Baina 3 zk.ko aukera ere ez da baztertu behar, herritarrek balorazio zertxobait txikiagoa eman diotena, hau baita Informaziorako Azterlanean proposatutako irtenbidea, trazatuak ezaugarri hobeak dituelako. Irtenbide bati edo besteari heltzen zaiolarik ere, bi tunel egin beharko dira, 250 m eta 200 m ingurukoak. 2 zk.ko aukeran, ibaia ez da gurutzatu behar eta 3 zk.koan, berriz, bitan zeharkatuko luke.

4 Zatia: Informaziorako Azterlanean proposatutako 5 zk.ko aukera hautatu da. Honetan 6 zk.koa proposatzen bada ere, aurreko zatian bezala, aukera hori ez da baztertu behar, hau baita herritarrek bigarren baloratutakoa. Ingurumenaren ikuspegitik begiratuta hori da gehien baloratu den aukera, eta hautatutako 5 zk.ko aukerak eskatzen dituen ibaia bi aldiz gurutzatzea saihesten du. Kasu batean zein bestean, 150 metro inguruko luzerako tunela egin beharko litzateke.

5 Zatia: Hasiera batean, herritarrek proposatutako irtenbide berriari heldu zaio. Hau, Informaziorako Azterlanean proposatutako 3 zk.ko aukeran oinarritua badago ere, ibaia bi aldiz gurutzatzea eta Informaziorako Azterlanean aztertu gabeko 400 metro inguruko tunela aurreikusten du, harrobiaren zonatik ez igarotzearren. Tunel hori, 3 zk.ko irtenbidean aurreikusitako 200 metro inguruko tunelari gehituko zaio. Gainera, biribilgune moduko bidegurutze berri

14

Page 15: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

batean bukatzea planteatzen du. Biribilgune horrek, Zumarragako saihesbidearen bukaeran, proiektatu beharreko hobekuntzaren bukaeran, dagoen Urretxurako lotunea ordeztu beharko luke, hein batean bada ere.

Trazatuaren ezaugarriak bat etorriko dira Errepideen Jarraibidean abiadura espezifikoetarako ezarritako ezaugarriekin. Abiadura horiek aldatzen joango dira: 60 km/h, erdiko zatietan; 50 km/h, hiri izaera handiagoko ertzetan; eta 55 km/h, tarteetan. Horrela, trazatu homogeneoa lortuko da, ezaugarriak progresiboki aldatuz.

Hobekuntza honetan, trazatua eta aldaerak zuzentzeaz aparte, sekzioa zabaldu egingo da, hirugarren errei gehigarria egiteko, orografiak zailtasun handirik gabe horretarako aukera ematen duen zatietan. Horrela, erdiko erreiak biratzekoak izango lirateke bidegurutzeetan, eta aurreratzeko zatietan, berriz, era alternatiboan ipiniko lirateke zirkulazioaren noranzko bakoitzean, eta gutxienez 3 edo 4 noranzko bakoitzean.

Ukituak suertatuko diren errepiderako gaur egungo sarbideak, zeharkatuko diren lurzatietarako sarbideak eta gaur egun erabiltzen ez den errepiderako sarbideak berriro ezartzeko modua aztertuko da, betiere horiek guztiak hobetzen eta berrantolatzen saiatuz; izan ere, errepide berrirako ahalik eta sarbide gutxien egingo baita. Horrez gain, erdiko biraketa-erreiekiko bidegurutzeak edo gerorako norabide-aldaketak ere egokitu egingo dira, ezkerrerako biraketa arriskutsuak baztertuz.

Proiektatu beharreko berariazko sekzioak 350 metro zabaleko bi edo hiru erreiko galtzada izango du, metro bateko bazter-bideez eta 0,75 metroko bermeez osatua. Gainera, beharrezko arekak izango ditu, drainatzeko edo lubakien berma gisa. Zubieta eta tuneletan ere, erreiek eta bazter-bideek zabalera bera izango dute. Tuneletan metro bat zabaleko espaloia erantsiko zaio alde banatan; eta zubietan, berriz, euste-hesiak.

Zona honen orografia gorabeheratsua kontuan hartuta, eta lan topografikoak egiteko zailtasunak ikusirik, hasteko behintzat Informaziorako Azterlaneko kartografian proposatutako trazatua aztertuko da. Horretan, ikerlan geologikoen kanpaina zehaztu, eta baldintza ezberdinak aztertuko dira, oinarrizko trazatua doitu arte. Gero, trazatu hori, Kontsultagileak zehaztasun handiagoz egingo duen kartografia berriaren gainean garatuko da, baina edozein kasutan ere, hautatutako oinarrizko trazatuaren lur zerrendara egokitu beharko du.

Informaziorako Azterlanean zenbatetsitako aurrekontuen arabera, eta egindako aldaketen kostuaren gutxi gorabeherako balorazioei jarraituz, proiektatu beharreko obra osoaren oinarrizko lizitazioa prezioa 100 eta 110 milioi euro bitartekoa izango da, BEZ barne.

Trazatua txertatzeko aintzat hartuko dira Azkoitia, Antzuola, Urretxu eta Zumarragako udalek beren hirigintza plangintzetan egindako aurreikuspenak. Eta betiere, aurreikuspen horiekiko bateragarritasuna bilatuko da, oraingo eta aurreikusitako erabileretan ahalik eta afekzio txikiena eragingo den moduan.

15

Page 16: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Hobekuntza lan hauek fase bat baino gehiagotan gauzatzea pentsatu denez, trazatu proiektuak zehaztu egin beharko du fase horien mugaketa; eta hain zuzen ere, dokumentuak fasez fase erraz banakatuko diren moduan idatziko da proiektua. Fase horiek zehazteko, aldi baterako trantsizioen bide-segurtasuneko baldintzak aztertuko dira, fase bakoitzeko lur mugimenduak eta zabortegiak bezalaxe.

Trazatu proiektua egiterakoan, aurreikusi beharreko obra berezi hauek aipa daitezke:

- Urola ibaia gurutzatzeko zubiak. Hasieran proposatutako irtenbidean zortzi badira ere, azkenean gehiagoizan litezke, behin betiko erabakitako irtenbidearen arabera.

- Proposatutako irtenbidean zortzi tunel ageri dira, guztiak ere bi norabidekoak eta bina erreikoak, 150 eta 400 metro bitarteko luzerakoak. Baina tunelen kopurua eta luzera alda daiteke, erabakitzen den irtenbidearen arabera.

- Hasiera batean aurreikusitako hiru biribilguneak: bat, hasieran, Azkoitiko oraingo saihesbidean; bestea, O eta 1 zatien lotunean, –honen kokapena hobeto aztertu beharko da, lotune hori Azkoitirako sarbidearekin uztartzeko, Urola ibaiaren gainean agian–; eta azkenik hirugarrena, Urretxun, Zumarragako saihesbideak orain duen azken lotunea birmoldatzea eskatuko duena.

- Aizpurutxo auzoko gaur egungo zeharbidea, hiritarragoa izango den egoera berrira egokitzea.

- Azkoititik Zumarragara, garai bateko trenbidearen zabalunean barrena doan bidegorriari ukituko zaizkion zatiak konpontzea.

- Ukitutako zerbitzuak eta bideak lehen bezala uztea eta errepide berritik egingo diren sarbideak antolatzea, behar diren bidegurutze guztiak egokituz.

8.- APLIKATUKO DEN ARAUDIA

Kontsultagileak kontuan izango ditu ondoko xedapenak: Errepideen proiektuak idazteko argitaratu diren jarraibide, arau eta gomendioak; bereziki, Sustapen Ministerioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandakoak. Eta horiek derrigorrez bete beharko dira, Administrazioaren organo desberdinek agintzen duten neurrian.

Arreta berezia jarriko zaio Sustapen Ministerioak emandako 3.1-IC arauari, Errepideen Trazatuari buruzko jarraibideari.

Ingurumen eraginaren azterlanak, eta ingurumena berreskuratzeko eta ingurunea babesteko proiektuak bat etorri behar dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko Lege Orokorrak, 1998ko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak, ezarritakoarekin.

16

Page 17: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Zaratari buruzko azterlana, berriz, 2002/49/EE Zuzentarauan eta Zaratari buruzko 37/2003 Legean ezarritakoari jarraituz egingo da.

9.- KALITATEA ZIURTATZEKO PLANA

Proiektua garatzeko, Kalitatearen Eskema Zuzendari bat ezarriko da, Agiri honen 1 zk. eranskinean adieraziko denari jarraituz.

Enpresa kontsultagileak, lizitazioan, proiektuak idazterakoan ezarri asmo duen Kalitatea Ziurtatzeko Plana (KZP) aurkeztuko du, eta horrek, aipatutako 1 zk. eranskinean adieraziko diren baldintzak beteko ditu.

10.- KONTSULTAGILEAREN ESKU JARRIKO DEN DOKUMENTAZIOA

Departamentuak, azterlanaren esleipendun suertatzen den Kontsultagileari, honako agiriak emango dizkio:

- EPTISA CINSA ingeniaritza-etxeak, 2009ko urtarrilean, Foru Aldundi honentzako idatzitako “GI-631 errepidearen Azkoititik Urretxurainoko zatia hobetzeko Informaziorako Azterlana” agiriaren kopia.

- Proiektuaren eraginpeko zonaren planoak 1:5.000 eskalan eginak.- Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako Gipuzkoako LIDAR

kartografiako datuak.- Stereocarto enpresak 2010eko apirilean Errepideen Zuzendaritzari

egindako hegaldi baxuko LIDAR kartografiako datuak.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Estazio Pasiboen Sareko estazio

pasiboen ETRS89 koordenatuak.- 6317 Eskualdeko errepidearen Saihesbide Partzialaren proiektua,

58,3 k.p.tik (Azkoitia) hasi eta 60,2 k.p.ra (Urretxu) artekoa (AT-4-EM-101/89), CINSA EP ingeniaritza-etxeak 1990eko abenduan idatzia.

- 6317 Eskualdeko errepidean, Azkoitia eta Urretxu bitartean, kurbak zuzentzeko proiektua. (AT-4-EM-101/89) CINSA EP ingeniaritza-etxeak 1991ko maiatzean idatzia.

- Azkoitiko Saihesbidearen 2. fasearen Trazatu Proiektua (ATC-7-V-111/90) EUROESTUDIOS ingeniaritza-etxeak 1995eko abenduan idatzia.

- Ibai-Eder eta Barrendiola sistemak lotzeko proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Departamentuak 2005eko maiatzean idatzia.

11.- KONTSULTAGILEAREN LAGUNTZAZ EGIN BEHARREKO LANAK

Kontsultagileak gauzatuko ditu dokumentu guztien mekanografiatze, delineatze, erreprodukzio, antolamendu, koadernaketa eta antzeko lan guztiak, dokumentu horiek Kontsultagilearen laguntzaz idatziak edota Administrazioak, Kontsultagilearen esku-hartzerik gabe, prestatutakoak direlarik ere.

17

Page 18: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Arestian aipatutako agiriez aparte, baldintzen Agiri honetako 14. puntuan aipatutako dokumentu guztiak ere Kontsultagileak idatziko ditu, Proiektuaren ingeniari zuzendariaren esanetara.

Era berean, Kontsultagileak gauzatuko ditu, bere kontura eta dituen langile eta bitartekoez baliaturik, honako lan hauek:

11.1.- Aurrekariei buruzko azterlana egitea eta informazioa biltzea

Azterlanaren xede den eremuan aldez aurretik egindako lan guztiak aztertuko dira.

Aldez aurretik egindako lan guztiak eta geo-erreferentziako informazio osoa ED50 erreferentziako sisteman dago. Proiektu honek ETRS89 Erreferentziako Sistema Geodesikoan egingo da; beraz, aldez aurreko informazioa ETRS89ra itzuli beharko da, koordinatuen sistema berean jardun ahal izateko.

Lanaren eraginpeko udalerrietan martxan dauden plangintzak ere aintzat hartuko dira.

Zona horretako zerbitzuei buruzko informazioa eta trafiko-datuak bilduko dira.

Ingurumen Eraginaren Azterlana egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren, Ingurumeneko Zuzendaritzaren eta Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzaren datu-baseak kontsultatuko dira, besteak beste.

11.2.- Trazatua

Administrazioak hasieran emandako oinarrizko irtenbidea doitu egingo da, antzemandako baldintza berrien arabera; eta irtenbide horren zoladura-trazatuaren hautabide partzialak aztertuko dira pasabide zaileko puntuetan, edota proposatutako irtenbidea hobetzeko aukerak dauden puntuetan. Aldaketa eta doikuntza horiek egiterakoan aintzat hartu beharko dira lurrak okupatzeak ekar ditzakeen arazoak; beraz, ahalik eta afekzio txikiena eragiteko modua bilatu beharko da. Era berean, irtenbide batzuetako eta besteetako baldintza geotekniko, geologiko, paisajistikoak, eraikuntzakoak eta ekonomikoak aztertuko dira, betiere kontuan hartuta obra egiterakoan eta obra horren gerorako artapenean sor daitezkeen arazoak.

Mandatua jakinarazten denetik hasi eta gehienez ere bi hilabeteko epean, irtenbide guztiak aztertuak egon behar dute. Horiek ingeniari zuzendariari aurkeztuko zaizkio, eta honek adieraziko ditu bidezkotzat irizten dituen aldaketak edota erabakiak. Kontsultagileak jarraibide horiek jasotakoan,

18

Page 19: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

behin betikotzat jo diren trazatu-aukerak begiratuko ditu, eta gero Zuzendaritzak erabakiko du behin betiko trazatua.

Behin betiko irtenbidea erabakitzean, proiektua idatziko da honako agiri honetako araudiari jarraituz.

Behin betiko trazatu horretarako, zeharkako profilak eta luzerakoa lurretik hartuko dira zuzenean, hogei metrotik behin, erabakitako ardatza lurrean zuinkatu ostean. Horretarako, poligonal egokia ezarriko da, honako agiri honetako baldintzen arabera eta betiere behar bezala erreferentziatua. Kubikazioak, lurretik ondorioztatutako zeharkako profiletatik abiatuta lortuko dira.

Bidegurutzeak oinplanoan aztertzeko eta peralteak definitzeko, planoak prestatuko dira, gutxienez 1:500 eskalan eginak, eta horietan definituko dira galtzada eta bide-adar guztien erradio eta akordioak, eta peralteak.

Behin betirako proposatutako trazatu proiektuak izan ditzakeen afekzioak edo eraginak aztertuko dira, errepideak izango dituen erabiltzaileen segurtasunaren aldetik (ikusteko gutxieneko distantziak, peralteak eta abar), eta hainbat neurri edo hobekuntza proposatuko dira, proiektu honen xede den bide berrian barrena doazen erabiltzaile horien segurtasuna bermatzeari begira.

Trazatuaren eranskinean, ardatz bakoitzaren lerrokaduren eta sestren egoera ohiko moduan aurkeztuko da (x, y eta z koordenatuez), hogei metroko distantzia berdinetan, eta lerrokaduren eta kurba bertikalen erpinen ukipen-puntuak tartekatuko dira.

Zabalunearen eta desjabetu beharreko eremuen ertzen koordenatuak adieraziko dira.

11.3.- Lan topografikoak

GI-631 errepidea Azkoititik Urretxura bitartean hobetzeko Informaziorako Azterlana 2009an idatzi zen; eta kartografia egiteko, honakoak erabili ziren oinarritzat:

Planimetria: kartografia, 1:5.000Altimetria: Lursailaren eredu digitala, Lurraldea Antolatzeko Sailaren LIDAR kartografia eginez lortua.

Uste dugu kartografia horren behar besteko zehaztasuna erakusten duela, proiektatu beharreko trazatua aukeratzeko eta bere zabalunea definitzeko bidea emango duten ikerkuntza geologikoak eta bestelakoak definitzeko. Beraz, kalkulatutako zabalune hori erabiliko da, planoak egin beharreko esparrua ezagutzeko erreferentzia gisa.

Kontsultagileak, proiektuaren oinarrizko kartografia egiteko, trazatuaren zabaluneko alde bakoitzean gutxienez 30 metro zabaleko eremuaren plano

19

Page 20: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

takimetrikoak egingo ditu: 1/500 eskalan, eremu hiritartuetan, eta 1:1.000 eskalan, hiritartu gabeko eremuetan. Hori gero osatu egin beharko da, proiektuak aipatutako mugak gainditzen dituen puntuetan, edota drainatze sistemak, hala nola ukitutako bideak eta zerbitzuak berrezartzeko sistemak, neurri handiagoak eskatzen dituzten puntuetan; eta baita zabortegiak eta hauen sarbideak egiteko behar diren guneetan ere.

Gutxi gorabehera 140 ha-ko eremuaren kartografia egin beharko da.

Honako lanak egingo dira:

. Errepideko lanak, “Obren seinalizazio mugikorra”ri buruzko Errepideen 8.3-IC arauaren arabera egindako Segurtasun eta Osasun Planari jarraituz. Hau Kontsultagileak egin beharko du, eta kontratuaren zuzendaritzak onetsi beharko du.

Onartutako Planak modu seguruan erregulatu beharko du errei bateko trafiko alternatiboa. Horretarako, semaforoak edo seinaleak ipini beharko dira lanean ari deneko zatian, obrak aurrera egin ahala.

. Zuinketarako oinarri sareak ezartzea. Sare horrek, planoak nola egiten diren ikusteko, eta gero eraikuntza fasean, zuinketa berriro egiteko balioko dute.

. Planoak 1:500 eta 1:1000 eskalan egitea, gorago aipatutako neurriekin.

. Topografia klasikoak egindako kartografia, Bide Azpiegituretako Departamentuak emango dituen LIDAR puntuekin lotutako kartografiari erantsiko zaio, eta horrela MDT jarraia sortuko da.

10.1.1. Azpiegitura topografikoa

Erreferentziako sistema gisa, ETRS89 erabiliko da.

Irudikatzeko sistema kartografiko gisa berriz, UTM proiekzioa erabiliko da 30 ardatzekoa.

Zehazki planimetria egiteko, sistemak SOIL-SOILIK Gipuzkoako Lurralde Historikoko Estazio Pasiboen Sare Geodesikoa hartuko du oinarritzat. Aldez aurretik baimentzen ez bada behintzat, ezin izango da erabili ez Euskadiko GPS sarea ez eta VRS teknologia edo antzekoa erabiliz lortutako beste edozein sare ere.

Altimetrian, Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2010. urteko Doikuntza Handiko Nibelazio Sarea hartuko da oinarritzat. Sare hau IGN nibelazio berrian oinarritua dagoenez, 1986ko NP nibelazio sarearekin duen aldea adieraziko da memorian.

20

Page 21: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

GI-631 errepidean zehar RNAP sarearen 15 iltze daude, eta horietatik lauk, doitasunezko ETRS89 koordenatu planimetrikoak dituzte. Seinale horien iruzkinak Foru Aldundiaren web orrian daude.

10.1.2. Nibelazio Geometrikoko Sarea

Nibelazio Geometrikoko Sare bat ezarriko da, eta hori izango da Sare Topografikoko edo Zuinketako erpin guztien kotak zehazteko erabiliko den abiapuntua.

Nibelazio Geometrikoko Sare hori bat etor daitezke, guztiz edo hein batean, Zuinketako Sarearekin.

Proiektuko Nibelazio Geometrikoko Sarearen abiapuntua eta bukaera, NAP sareko nibelazio iltze bat izango da. NAP sareko seinaleen artean sar ez daitezkeen lerroak, bi bider nibelatuko dira joan-etorriko ibilbideetan.

Kontratistak seinale finkoak ipiniko ditu nibelazioaren ibilbide osoan zehar, batetik bestera gehienez ere 500 metroko tartea utziz; eta seinale horiei kota geometriko bat emango zaie. Kontratista saiatuko da seinale horiek jabari publikoko eremuetan ipintzen eta, betiere, iraunkortasuna eta egonkortasuna bermatuko den lekuetan.

Ikustekoen luzerak ez du 50 pausotik gora egingo, hau da, 40 metro gutxi gorabehera, ikusmiraren eta aparailuaren artean.

Iruzkinak ipiniko dira ezarritako Nibelazio Sareko erpinetan.

Nibelazio lerroen itxieran, gehienez ere errore-tarte hauek onartuko dira:

ez < 20 k mm.

10.1.3.- Zuinketako sarea

Zuinketako Sare bat ipiniko da, poligonal bat edo gehiagoz osatua, eta horietatik errepidearen zabalune osoa ikusi ahal izango da.

Kontratistak, jarduketa-eremuaren planoaren gainean 1:5.000 eskalan egindako sare topografikoaren proiektu bat aurkeztu beharko dio nahitaez lanen zuzendari teknikoari, esleipena egiten den egunetik hasi eta gehienez ere 15 eguneko epean.

- Planimetria:

Behaketa egiteko, bi metodologia hauetako edozein erabili ahal izango da:

21

Page 22: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

. Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS), Gipuzkoako Lurralde Historikoko Estazio Pasiboen Sare Geodesikoko 2 erpinetan oinarritua.

. Doitasunezko poligonalak, GPS bitartez lortutako puntuetan oinarrituak.

- Altimetria:

. Nibelazioa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko RNAP sareko iltzeetatik abiatuta.

10.1.3.1. Sare topografikoko erpinak seinaleztatu eta gauzatzea.

Lanen Zuzendaritza Teknikoak Zuinketako Sarearen proiektua onartzen duenean, erpin guztiak lurrean gauzatu eta seinaleztatzeari ekingo dio kontratistak.

Zuinketarako oinarriak, beren iraunkortasuna bermatuko den moduan eraikiko dira; horretarako, geopunt motako iltzeak edo altzairuzko barrak erabiliko dira, beharrezkoak direnean, hormigoizko elementu trinkoetan sartuta. Ez da onartuko feno motako edo antzeko zedarririk.

Kontuan hartuta erpin horien egiaztatze lanek eta ondorengo erabilpenak, topografia klasikoko sistemak erabilita bideragarriak izan behar dutela, horietako bakoitzak poligonal bat edo gehiago eratu behar ditu, erpin bakoitzetik beste bi behintzat bistaratuko diren moduan.

Zuinketako Sareko erpinak, ahal dela behintzat, beren iraunkortasuna eta egonkortasuna bermatuko duten lekuetan kokatuko dira, inolako eragozpenik gabe ikusteko moduko kota altimetrikoan eta, ahal bada, jabari publikoko eremuetan.

10.1.3.2. Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS). Planimetria

Zuinketako Sareko erpinen koordenatu PLANIMETRIKOAK, GPS behaketa-teknikak erabiliz lortu ahal izango dira.

10.1.3.2.1.Behaketa

Zuinketako Sareko erpinen koordenatuak lortzeko, ETRS89 sisteman, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Estazio Pasiboen Sare Geodesikotik hurbilen dauden bi erpinak behatuko dira, doikuntza zentimetrikoko koordenatu planimetrikoekin.

Lurraren orografiaren arabera, komenigarria litzateke erpin finko bat ezartzea, Sarea Geodesikoko 2 erpini lotua, bertatik zuinketako gainerako oinarriak behatu ahal izateko.

22

Page 23: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Behaketa hori RTK edo metodologia Estatiko Erlatiboa erabiliz egin daiteke, gutxienez 20 minutuko okupazio-denboraz.

Antenak, bai erreferentzian eta bai behatutako erpin bakoitzean, tripodean zentratu eta ezarriko dira, berun optikoan oinarrituta.

Behaketa honako baldintza hauetan egin behar da:

- Oinarrizko lerroa ≤ 8 km.- Satelite kopurua: ≥ 5- Doikuntza PDOP posizioan ≤ 6- Goratze maskara: 15º hirurogeitar.

10.1.3.2.2. Doikuntzen kontrola.

Erpin batetik behatuta, beste erpin baten koordenatuak ez dira desbideratuko, inondik inora ere, bi zentimetrotik (2 cm) gora.

10.1.3.3. Doitasunezko poligonalak. Planimetria

Zuinketako Sareko erpinak ezarri ahal izango dira, doitasunezko poligonalak behatuta.

10.1.3.3.1.Behaketa

Erabili beharreko tresna topografikoak esleipendunak bereak aukeratuko ditu baldin eta adierazitako lanak gauzatzeko egokiak badira eta, betiere, agiri honetan ezarritako tolerantzietara egokitzen badira. Behaketa bakoitzean, prisma tripode baten gainean ipiniko da, berun optikoaz oinarrituta.

Poligonal horien behaketa topografikoa, bai hasieran eta bai bukaeran, GPS bitartez lortutako Zuinketako Sareko bi erpin desberdinetan oinarrituko da.

Behaketa guztiak, Bessel metodoa erabiliz egingo dira. Betaurreko arrunt eta alderantzizkatuarekin lortutako irakurketak gehienez ere 10 segundo hirurogeitarren aldea izango du konstantearekin.

Sarearen alboetako luzerak ZUZENEKO ETA ALDERANTZIZKO ZENTZUAN neurtuko dira, alboa osatzen duten erpinetako bakoitzetik; eta gauza bera egingo da angelu bertikal eta zenitalen irakurketekin ere.

Presio eta tenperatura datuak hartuko dira, neurtutako distantziei zuzenketa atmosferikoa aplikatu ahal izateko.

10.1.3.3.2. Kalkulua eta konpentsazioa

23

Page 24: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Tratatutako sareetako puntu guztien koordenatuak, UTM sisteman (GRS80 Elipsoidea) lortzeko moduko programa aproposen bitartez kalkulatuko dira.

Zuinketako Sareko itxiera planimetrikoaren errorea, behaketa erabat bukatu ondoren kalkulatuko da.

Foru Aldundiko teknikariek Sare Topografikoak onartu ahal izateko, esleipendunak eman egin beharko dizkio berak lortu dituen eta eskatu zaizkion datu eta emaitza guztiak.

Koordenatuak, Sarea itxiera-erroreekin konpentsatuta lortuko dira. Errore horiek, dena den, gehienez onartutako tolerantziak baino txikiagoak izan beharko dute. Onartutako tolerantziak:

. Planimetrian:

Angelu errorea < 30. N s. hirurogeitar; N = erpin kopurua.Errore lineala (angelua konpentsatu ondoren) < 30. K mm, (K = ibilbidearen luzera km-tan).

10.1.3.4. Zuinketako sarea. Altimetria.

Zuinketako Sareko erpinei kota emango zaie, RNAP sareko iltzeetatik abiatuta, joaneko eta itzulerako nibelazio geometrikoaren bitartez.

Erpin bati kota prozedura horri jarraituz emateko erabateko zailtasuna dagoenean, kota trigonometrikoa eman dakioke, erpinaren eta RNAP sarearekin lotutako bi punturen arteko irakurketen batez bestekoan oinarrituta. Horrelakoetan, lortutako bi koten arteko aldea bi zentimetro baino gutxiago izango da.

Nibelazio-lerroen tolerantzia:

Kotako errorea < 20 K) mm; (K = ibilbidearen luzera km-tan).

10.1.4. Plano topografikoak

Zuinketako oinarrien behin betiko koordenatuak lortu ondoren, oinarri horietatik erradiatu egingo dira, topografia klasikoaz, plano topografikoak egiteko beharrezkoak diren lursai-puntuak.

Betelaneko puntuak GPS behaketaz lor daitezke, baldin eta aurrez, lanaren zuzendaritzak onartu baditu altuera elipsoidalak altuera ortometriko lokaletara bihurtzeko parametroak.

Parametro horiek, zuinketako oinarrien altuera elipsoidal eta altuera ortometriko nibelatutik abiatuta lortuko dira.

24

Page 25: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Behaketa RTK bitartez egingo da. Erreferentziako ekipoa, Zuinketako Sareko oinarriren batean, edo inguruan xede horretarako lortutako beste batean ipiniko da.

Erradiatutako puntuaren doitasuna, bai planimetrian bai altimetrian, gehienez ere 3 cm izango da, hartzen den momentuan.

Plano topografikoak honako informazioa eman behar du:

- komunikazio bideak eraikinak fabrikako obrak, eraikuntzak, urtegiak, bidezidorrak, bideak, ibaiak, erretenak, arekak, espaloiak, ezponden burua eta oina, eta oro har, 1:5.000 eskalan egindako planoetan azaldu behar duten xehetasun guztiak.

- Lurzati eta azpilurzati guztiak ere irudikatu egingo dira. Lurzatiak eta udal barrutiak mugatzen dituzten zedarriak ere kokatu egingo dira.

- Lurzatien planoak egiteko lana erraztu lezaketen xehetasun fisikoak; esate baterako, zedarriak, itxiturak, hormak, zangak, eta abar.

Hornidura sarearen, estolda sarearen, gas horniduraren, argindar sarearen, linea telefoniko eta telegrafikoen, eta ukitutako sare guztien lineei dagozkien erregistroak, kutxetak eta abar irudikatu egingo dira.

- Lurzoruaren erabilerak bereizi egingo dira.

- Zuhaitz bakan eta bereziak banan-banan marraztuko dira.

Zuhaitzez hornitutako eremuetan Kontsultagileak bere aurrekontuan sartu beharko ditu bai sasi-mozketak egitearen, erabilitako makineriaren eta baimenak lortzearen kostuak, eta baita ukitutako jabeei eman beharreko kalte-ordainak ere.

Ingurune hiritartua edo eraikia bada, honako xehetasunak eman beharko dira:

- Fatxaden eta mehekinen kanpoko lerrokadurak.

- Eraikitako solairu kopurua.

- Eraikin edo orube bakoitzaren zenbakia sarrerako atea duen kalean.

- Kale, plaza eta eraikin esanguratsuen izena, errotulatua.

- Kale eta eraikinetan dauden, eta eskala honetan irudikatu behar diren zehetasunak, baldin eta zeinu konbentzionaletan adierazita badaude.

10.1.4.1. Altimetria

25

Page 26: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Egindako plano horietan oinarrituta, Lursailaren Eredu Digitala lortu ahal izango da, 3 dimentsiotan. Eredu horri esker, proiektuaren txertaketa altimetrikoa egin ahal izango da, eta lursailaren profilak ondorioztatu ahal izango dira, planoak egindako eremuko edozein puntutan.

Lursailaren Eredu Digital hori egiterakoan aintzat hartu behar da, eredu horretan oinarrituta lortutako zeharkako eta luzerako profiletan honako hauek guztiak islatu behar direla: ezpondaren burua eta oina, malda aldaketak, arekak, aglomeratuaren ertza, espaloiak hormak beren altuerarekin, eustormak, eraikinak eta abar.

Sestra kurbak marraztuko dira metrotik metrora, bost kurbatik behin trazadura lodiaz azpimarratuz.

Behatu diren baina planoaren irakurketa oztopa lezaketen puntuen kota ezkutatu egingo da. Puntu horiek beste geruza edo maila batean ipiniko dira, baina ez dira urratuko.

Lursailaren eredu digitala definitzen duen triangelu-sarea euskarri magnetikoan sartuko da.

10.1.5.1. Tolerantziak

- Planimetria

Ondo definitutako puntuek (% 90) planoan izango duten kokaguneak gehienez ere 0,10 metroko gorabehera izango du benetakoarekin.

- Altimetria

Planoan mugatutako puntuen % 90aren errore altimetrikoak, gehienez ere 5 cm-ko gorabehera izango du benetakoarekin. Eta gainerako % 10ean, berriz, errorea 7 cm-koa izango da asko jota ere.

10.1.5.2. Errotulazioa eta toponimia

Gorabehera geografikoen leku-izenak adierazi egingo dira; esate baterako, leizeak, mendiak, muinoak, mendixkak, ibarrak, ibaiak, errekak, iturriak, zubiak, errepideak, bideak, padurak, lakuak ur hartuneak.... eta baina leku zehatzagoenak ere, adibidez, hiriko auzoak, plazak, kaleak, parkeak, lorategiak edota zelaiak.

Lurzoruaren erabilerak errotuluz bereiziko dira.

Minutetan, Nibelazio Sareak eta Zuinketako Oinarriak markatu egin beharko dira, beren kotarekin.

26

Page 27: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Adierazi egin beharko dira orriaren ondokoekiko kokagune erlatiboa, eskala grafikoa eta zenbakizkoa, erabilitako koordenatu sistema orria identifikatzeko izena, erabilitako zeini konbentzional edo ikurrak, eta Proiektuaren zuzendariak aurreikusitako errotulazioak.

Eraikinen toponimiari dagokionez, erakundeen eta zerbitzu publikoen, enpresen baserrien, ermitak bezalako eraikin bakanen, ur deposituen eta abarren kokalekua adierazten duten eraikinen izenak jasoko dira.

10.1.7. Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1. Txosten orokorra

Kontratistak lanen garapenari buruzko Memoria Deskribatzailea aurkeztuko du, honako hauek adieraziz:

Erabilitako metodologia.Erabilitako materiala.Kalkuluak egiteko prozedura.Ondorioztatutako erroreak.

2. Grafiko lagungarria

Honakoak adieraziko dira:

Zuinketako sarearen grafikoaNibelazio sarearen grafikoa.Oinarrizko elementu geografikoak: ibaiak, komunikazio bideak, herriguneak, eta abar.

3. Obrako eta bulegoko libretak

- Zuinketako Sarearen behaketa.- Nibelazio geometrikoko sarearen behaketa.

Libreta horiek argitasun eta txukuntasun osoz jasoko dituzte tresna topografikoen bitartez neurtutako balioak, begiz egindako estazionamenduak eta norabidea (erreferentziak) zehaztuz.

4. Kalkulua eta konpentsazioa

Dokumentazio honetan, honako elementu hauetako kalkulu eta konpentsazioak jasoko dira:

. GPS behaketa.

. Poligonalak.

. Nibelazioa.

27

Page 28: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Behin betiko koordenatuak definitzeko kalkulu metodoak, itxiera erroreak eta konpentsazioak, ahalik eta modu argienean adieraziko dira.

Ordenagailu baten bitartez egingo dira, eta emaitzak dokumentazioan txertatuko dira, kalkulua egiteko jarraitu den prozesu orokorra azaltzen duen txostena erantsiz, eta emaitzen zerrendak behar bezala interpretatzeko jarraitutako bidea erakutsiz.

5. Zuinketako Sareko erpinen zerrenda eta iruzkina:

Erpin bakoitzaren iruzkinean honakoak adieraziko dira:- Erpinaren izena.- X eta Y koordenatuak, ETRS89 sistemako UTM proiekzioan, eta kota ortometrikoa Alakanteko batez besteko itsas mailarekin alderatuta; eta baita anamorfosi linealeko koefizientea ere.- ETRS-89 koordnatu geografikoak, beren altuera elipsoidalarekin.

- Zein udalerritan dagoen.- Behatze data- Seinale mota- Bertatik ikus daitezkeen erpinak.- Behatze metodoa (GPS, poligonala, nibelazio geometrikoa edo trigonometrikoa,...)- Erpinera iristeko modua, argazki panoramikoa, kokapenaren krokis grafikoa, eta bidezkotzat jotzen den informazio gehigarri oro.

6. Nibelazio Geometrikoko Sarekoak diren eta Zuinketako Sarekoez bestelakoak diren puntuen zerrenda eta iruzkina.

Iruzkinean honakoak adieraziko dira: puntuaren izena, kota behar bezala konpentsatua, puntuaren kokapenari buruzko grafikoa, puntu horretara heltzeko moduaren hitzez hitzeko aipamena, eta argazkia.

11.4.- Geologia eta geoteknia

11.4.1. Geologia eta materialen jatorria.

Azterlan geologikoa.

Trazatuak zeharkatuko dituen lursailen azterlan geologikoa osatzeko, honakoak erabiliko dira oinarri gisa: Informaziorako Azterlanean egindako lur azterketak, erabil daitekeen informazio bibliografikoa, eta bereziki, Instituto Geológico y Minero delakoan eta Energiaren Euskal Erakundean dagoen informazioa.

28

Page 29: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Informazio hori osatzeko, eremuaren azterlan forogeologiko bat egingo da bulegoan eta gainera, kanpaina bat ere egingo da lekuan bertan, honako datu hauek zehaztasun osoz finkatzearren:

- Litografia eta estratigrafia.- Tektonikoa.- Geomorfologia.- Hidrologia.

Oinplano geologikoaren plano bat egingo da 1:1000 eskalan. Plano horrek, 300 metro zabaleko lur zerrenda hartuko du errepide nagusiaren eta lotuneetako adarren luzera osoan, eta baita errepideak edo bideak berriro egiteko, edo horien desbideraketak egiteko ukituko diren eremuak ere. Gainera dagokion legenda estratigrafikoa eta informazio hidrogeologikoa jasoko du (ur puntuak, iturriak, sorburuak...). Horrekin batera, eskuragarri dauden 1:20.000 eta 1:50.000 eskalako planoak aurkeztuko dira.

Ebaki beharreko mendigune harritsu guztietan, datu estratigrafikoak hartuko dira: lortutako profilaren segida, aurkitutako geruzen potentzia, sorrera, tektonikoa (etendura, detrituak, failak), geomorfologia (ezegonkortasuna, aldagarritasuna) eta hidrogeologia.

30 eta 100 etendura bitarte neurtuko dira (junturak, estratifikazioak, eskistositateak), betiere lubakiaren garrantziaren arabera. Neurketako puntu edo zona bakoitza kode batez izendatuko da, eta plano geologikoak irudikatuko da, 1:1.000 eskalan.

.

Mailegu eta aztarnategi bikortsuak.-

Materialen ustezko jatorriei buruzko azterlan berezi eta zehatza ere egin beharko da; eta azterlan hori, IGME delakoaren Haitz Industrialen Mapatik lortutako informazioarekin eguneratu eta osatuko da.

Mailegu edo aztarnategi bakoitzeko, kokapen zehatza adieraziko da 1:50.000 edo 1:200.000 eskalako planoetan, eta iristeko modua ere bai, bidezko krosikaren bitartez. Gainera, maileguak edo aztarnategiak izan ditzakeen mugak islatuko dituen beste plano bat ere egingo da, 1:500 edo 1:1.000 eskalan, zein komeni den. Era berean, egindako laginketen kokalekua adieraziko da, gero ikertzeko; eta ahal den puntu guztietan, (hau da, laginketaren bat egin delako, edo lubakiak egin direlako, edo beste datu fidagarriren bat dagoelako, hori jakin litekeen lekuetan) aurreikusitako erabilerarako aprobetxa daitekeen gutxieneko lodiera adieraziko da, baztertu beharreko lur artifizialaren lodierarekin batera. Maileguaren edo aztarnategiaren kokaleku fidagarria lortzearren, berorren ezaugarriak jakiteko behar hainbat laginketa egingo da, eta horiek, adierazitako xederako modu egokian banatuko dira.

29

Page 30: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Krokis edo perspektibarekin batera, egindako laginketa guztien ebakidura adieraziko da, bereizitako maila guztietako lurzoruen izena eta sailkapena erakutsiz.

Laginketa horietako bakoitzean lortutako materiala erabiliko da identifikazio entseguak egiteko, hala nola granulometria mugak, itxurazko dentsitatea, materia organikoa, berezko hezetasuna, karbonatoak eta sulfatoak (kualitatiboak) zehazteko. Eta, hormigoiak egiteko agregakin gisa erabili daitezkeen aztarnategi bikortsuen kasuan, harearen kopuru baliokideak, Los Angeles desgastea izeneko entsegua, karbonato eta sulfato kuantitatiboak eta abar zehazteko erabiliko da.

Lortutako datuez baliatuz, mailegu edo aztarnategi bakoitzerako kubikazio bat egingo da, eta krokisean erantsiko da. Era berean, ustiatzeko modua deskribatuko da (zagorra, bahetzea, sailkapena, garbiketa, eta abar).

Mailegu bakoitzaren laginak hartuko dira, soltean, eta laginketa batzuetan hartutako materiala nahastu egingo da, Proctor arrunteko bi (2) entsegu, Proctor aldatuko bi (2) eta CBR-ko bi (2) entsegu gutxienez egiteko.

Mailegu edo aztarnategi bakoitzeko eta laginketa bakoitzeko argazkiak egingo dira, koloretan. Argazki horiek, sekzio orokorra eta hondeaketan lortutako materiala erakutsiko dute, eta baita gutxienez laginketaren barruko alde baten xehetasunak ere. Gero, aurkitutako materiala hobekien erakusten duen argazkia aukeratuko da.

Harrobiak.

Harrobi bakoitzaren deskripzioa egin, eta sailkatu egingo da, ustiatu beharreko materialaren litologiaren arabera: sumendi-haitzak, kuartzitak, kareharriak, eta abar. Ustiatzen ari diren ala ez egiaztatuko da; eta, hala bada, produkzio gaitasuna ondorioztatuko da.

Antzemandako probetxamendu bakoitzaren kokapena adieraziko da 1:50.000 edo 1:200.000 eskalako planoan, eta horren krokis akotatua egingo da, bertara iristeko eskema adieraziz.

Harrobiak, erabili ahal izateko dituen ezaugarri nagusiak jakiteko, bidezko entseguak egingo dira honako informazioa jasotzeko:

- Granulometria.- Los Angeles desgastea delakoaren koefizientea.- Itxurazko pisu espezifikoa.- Benetako pisu espezifikoa.- Zurgapena (%).- Egonkortasuna SO4Mg-ren aurrean. (%).- Betunarekiko itsaskortasuna (% harri estalia).- Kaltzio karbonatoa (%).- Leunketa bizkorraren koefizientea.

30

Page 31: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Hornidurarako instalazioak:

Obretan erabili beharreko materialak hornituko dituzten instalazioak aztertu eta dokumentatuko dira: zementu fabrikak, hormigoi fabrikak, eta gainerako produktu eta asfalto-nahasteak egiten dituztenak.

Instalazio horietako bakoitzaren izaera, mota eta tamaina adieraziko da baita produkzio ahalmena eta zein harrobi edo aztarnategik hornitzen dituen ere. Era berean, materialak eta eskuragarri dauden produktu bukatuak kontrolatzeko entseguetan ondorioztatutako informazioa jasoko da.

Materialen jatorriari buruzko informazio guztia mailegu, aztarnategi eta harrobien mapa batean (1:50.000 edo 1:200.000 eskalan) laburbilduko da. Mapa horretan, antzemandako probetxamendu-gune guztiak kokatuko dira, dagoen material mota berariaz adieraziz. aztarnategi bikortsuak, sumendi-materialeko harrobiak, kuartzita harrobiak, kareharri harrobiak, hormigoi plantak eta asfalto plantak.

Materialen jatorri batzuen eta besteen kokapena aintzat hartuta, eta leku horretatik obrara dagoen distantziaren arabera erabakiko da prezio unitarioen justifikazioan sartu beharreko garraioaren kostua. Prezioen taulan ez da onartuko, inolaz ere, behar bezala justifikatu gabeko jatorriko materialak erabiltzea eskatzen duen obra-unitaterik.

11.4.2.- Korridorearen geoteknia

Kontsultagileak, lekuan bertan lortutako datuez baliaturik, trazatuak zeharkatuko duen eremuaren baldintza geologiko eta geoteknikoei buruzko txosten oso eta xehatua egingo du. Aztertu beharreko eremua, 300 metro inguru zabaleko zerrenda izango da, errepidearen trazatuaren eta adarren luzera osoan, eta baita errepideak eta bideak berriro egiteko edo desbideratzeko ukituko diren zonak ere.

Gainera, zehaztasun maila berarekin aztertuko dira trazatuaren inguruko ustezko zabortegien ezaugarriak eta baldintza geologiko eta geoteknikoak ere.

Kontsultagileak, bere eskaintzan, geoteknian aditutako taldearen izena zehaztu, eta berorren lanbide-historiala deskribatuko du. Hau da, aipatutako azterlan geologiko eta geoteknikoa idazteaz arduratuko den taldeari buruzko datuak, alegia. Gainera, talde horrek idatziko baitu, halaber, mendi-hegalaren, tunelen, zimenduen eta eraiketen egonkortasunari eta lurren euskortasunari buruz hartu beharreko neurrien eranskin justifikagarria.

Burutu beharreko kanpaina geoteknikoa ezartzea

Kanpaina geoteknikoa egiterakoan, honakoak hartuko dira kontuan: hondeatu beharreko lursailen ikerlan sistematikoa, hondeatzeko bitartekoen aurrean dagokion sailkapena, eta lubetak egiterakoan eta zabalunea eratzerakoan izango duen erabilpena.

31

Page 32: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Lubakiak:

. Egonkortasuna.

. Maila freatikoen presentzia.

- Lubetak:

. Egonkortasuna.

. Eusteko gaitasun gutxiko lurrak.

. Gehiegizko asentuak.

. Altuera handia (10 metrotik gorakoa).

Lekuan bertako ikerketa kanpaina, korridorearentzako ezezik egituren eta tunelen arazo geoteknikoak aztertzeko ere balioko duen moduan antolatuko da; batez ere lubaki eta errepidea azpiko pasabideetan kokatutako egiturak aztertzeko balioko duen moduan, lubetaren zimendua aztertu behar den gunean.

Kontsultagileak, azterlan geologiko mekanikoak egiteko proiektu bat prestatuko du; hain zuzen ere, oraingo datuetan oinarrituta, aztertu beharreko lursailen ezaugarri geoteknikoak behar bezala zehazteko beharrezkoak diren zundaketak, mea-azterketak, prospekzioak, entsegurako laginketak eta abar zehaztasun osoz definituko dituen proiektua. Eta hau, Kontratuaren Ingeniari Zuzendariari aurkeztuko zaio, onar dezan. Tuneletan, gutxienez zundaketa bat egingo da aho bakoitzean eta, tartean beste batzuk, 150 metrotik behin. Zubietan, zundaketa bat egingo da pilare eta ostiko bakoitzean.

Azteketarako proiektuan era horretan definitutako prospekzioa, azterlan geologikoaren teknikari arduradunaren zuzendaritzapean egingo da. Dena den, taldea osatzen duten espezialistak etengabe aurrean egongo dira, txostenaren fidagarritasuna bermatzearren.

Eskaintzan jaso beharreko azterlanak

Kontsultagileak, bere eskaintzan, benetan proposatzen dituen azterlan geoteknikoak izendatuko ditu, bakoitzari dagokion prezioarekin batera. Hain zuzen ere, txostenarekin berarekin batera, horrela osatuko da eskaintzan banakatuta adieraziko duen azterlan geoteknikoaren aurrekontua.

Hala eta guztiz ere, adierazitako prezio horietan gauzatu beharko ditu aurreko puntuan aipatutako helburuak lortzeko burutu beharreko lan gehigarri eta osagarri guztiak. Edozein kasutan ere, aztertze lan horiek, benetan gauzatutako unitateen arabera likidatuko dira, eskaintzan adierazitako prezioetan.

32

Page 33: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Lan horien kostuan sartuta egongo dira ekipoen lekualdaketak, sarbideak, bitarteko lagungarriak, ura, baimenak eskuratzea eta lanaren antolakuntza.

Proposamenean, gutxienez, guztira 1.300 metro lineal inguruko zundaketa egitea aurreikusi beharko da. Zundaketa horiek kontsultagileek egingo dituzte beren ekipoez baliatuz, eta horrekin batera, lekuan bertan burutu beharreko lan osagarriak egingo dituzte: laginak hartzea, laborategiko analisi eta frogak, lekukoak eraman eta entregatzea, hartuneak egitea, hornidurak burutzea eta jabeen zein Administrazioaren baimenak eskuratzea. Era berean, proposamenean aurreikusi beharko da 30 mea-azterketa egitea, 8 profil sismiko hartzea, eta sarpen dinamikoko 10 entsegu egitea.

Beharrezkoak diren gainerako azterlan mekanikoak Administrazioaren kontura izango dira, baina Kontsultagilea arduratuko da lan horien exekuzioa antolatu eta bidezko baimenak lortzeaz, Proiektua idazterakoan atzerapenik eragingo ez duten moduan. Lan horiek gauzatzen hasi aurretik, lanen proposamena eta horretarako aurreikusitako aurrekontuak onartu beharko ditu azterlanaren zuzendari teknikoak.

Azterlan horiek materialki gauzatzea bakar-bakarrik izango da Administrazioaren ardurapekoa; ez ordea, lanak kontrolatu eta jarraitzea. Era berean, probak aurkeztea, interpretatzea eta emaitzak analizatzea ere Kontsultagilearen ardurakoak izango dira.

Egindako azterlan guztien eta zundaketen ahoaren kotaren kokalekua zehatz-mehatz erakusten duten plano topografikoak egin beharko dira.

Ikerketa mailakatua egingo da, lurraren ezagutza orokorretik hasi eta ezagutza berezira.

Hori horrela, lehen-lehenik, gauzatzen azkarragoak diren ikerlan, laginketa eta sarpen dinamikoak egin behar dira; hau da, lurraren konposaketaren berri orokorra izatea ahalbidetu eta aurreikusi gabeko arazoak antzematen lagunduko duten lanak.

Zundaketa geofisikoak eta sismikoak ere azkar egiten dira, eta gerta litezkeen arazoak aurreikusteko aukera ematen dute. Bada, zundaketa horiek, azterlan geologikoan oinarrituta egingo dira, eta ez zaie inoiz behin betiko interpretaziorik emango, baldin eta kontrastatzeko zundaketa mekanikorik egin ez bada.

Zundaketa mekanikoak, motelago egin behar direnak, lehenengo ikerlanen lagungarri gisa egin behar dira. Bitarteko hauek erabiliko dira, halaber, gorago aipatutako bitartekoekin antzeman ezin diren arazoak aztertzeko ere.

33

Page 34: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Obrako prospekzioak egitea

Prospekzio geotekniko gomendagarriena, segidan aipatuko diren ikerlanez osatutakoa da. Hain zuzen ere, ikerlan hauetako bakoitzaren informazio zehatz eta xehatua jasoko da bidezko eranskinean:

Mea-azterketak

Lurrak eta IV-V mailako haitz meteorizatua hondeatzeko behar hainbateko potentzia duen atzerakako hondeamakina batekin egingo dira, lau (4) metroko sakonera arte. Erabiliko den makineria eta honen potentzia adieraziko dira.

Hondeaketari ekitean, Administrazioak onartutako teknikari kualifikatu batek aurrean egon behar du, eta honek, hondaketaren zailtasunak jasoko ditu idatziz: hondoan edo paretetan ura agertzen den (gutxienez emariaren ezaugarriak adieraziz), sekzio egonkorra den, eta abar.

Teknikari horrek, material itsaskorren loditasuna antzematen lagunduko dioten lurzoruen deskripzioa eta lekuko entseguak egingo ditu (penetrometroa edo vane test). Era berean, laginak hartzeaz arduratuko da: gutxienez bi (2) entseguak egiteko.

Mea-azterketak egiteko irekitako eremuak berehala beteko dira berriro, baldin eta kontrakoa eskatzen ez bada behintzat, bolada batez ur etorrera begiratzeko, pareten egonkortasuna ikusteko eta abarretarako.

Mea-azterketa bakoitza identifikatu egingo da. Izen horrek, letra bat izango du (plataforma, lubakia, lubeta, mailegua, aztarnategia edo egitura dela adieraziz) eta zenbaki bat (mota bakoitzaren barruan dagokion hurrenkera adieraziz). Bat berak bi helburu desberdin baditu, kasuan-kasuan dagozkion bi letrak ipiniko zaizkio.

Sarpen dinamikoak

Borros edo antzeko penetrometro batekin egingo dira baina edozein kasutan ere, adierazi egin beharko dira, muturraren itxura eta neurria, haga-multzoaren sekzioa, borraren pisua eta jauskeraren altuera.

Entseguko grafikoetan, 20 cm-ko sargunea egiteko behar den kolpe kopurua abzisetan idatziko da; eta penetrometroaren muturraren sakonerak berriz, ordenatuetan, beherantz. Grafiko horren gainean, irudikapen askoz ere sinplifikatuagoa egingo da. Honetan, sarpenaren aurrean erresistentzia konstantea dela pentsa litezkeen zatiak zehaztuko dira, eta zati bakoitzeko hondoratze-presioa idatziko da, betiere entseguaren ezaugarrien arabera. Hogei zentimetro edo gutxiagoko tinkatze-zati batean berrehun kolpe edo gehiago eman behar direnean, errefusa izan dela ulertuko da.

Sarpen dinamikoko entseguak, Sarpen Entseguen Normalkuntzarako Europako Azpibatzordeak gomendatutako arauaren arabera egingo dira.

34

Page 35: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Zundaketa geofisikoak

Teknika oso espezializatuetan izan ezik, zundaketa hauen helburua ez da aztertu beharreko lurra puntualki eta xehetasun osoz ezagutzea, zonaren ezagutza orokorra berehala izatea baizik, geologia osatzeko edota mazizo baten alterazio-mailaren berri izateko.

Arreta handiz erabili behar dira eta teknikari espezializatuek interpretatu behar dituzte, plano geologikoa egiteko ardura duten geologoekin batera.

Ikerlan motaren arabera, tentu handiz aukeratu behar dira erabili beharreko teknikak (errefrakzioko sismikoak, islapeneko sismikoak, erresistibitateak, eta abar).

Azken emaitza lur-ebakiduren moduan adieraziko da, zundaketaren emaitzak eta datu geologiko ezagunak elkar-erlazionatuz.

Errefrakzioko sismikoaren kasuan, hedapen-abiadurak lurra hondeatzeko erraztasunarekin erlazionatuko dira. Horiek, zundaketa mekanikoekin egiaztatu beharko dira, eta hauetan, estrapolatzeko modu bat da sismikoa.

Egindako profil sismikoak planta geologikoetan irudikatuko dira, zundaketa sismikoa edo elektrikoa izan den adierazten duen sinbologiaren bitartez. Gainera, trazadura bat egingo da burututako profilaren norabidean, eta horrek irekieraren proportzio bereko luzera izango du.

Lurgaineko geologian oinarritutako interpretaziorik ez duen profil bat bera ere ez da egindakotzat onartuko, eta ez da eranskinean sartuko. Eta interpretazio horrek, dena den, plano geologikoa egiteko ardura duen geologoarekin batera egina izan behar du.

Zundaketa mekanikoak

Ikerlan geoteknikoetan egin beharreko zundaketa mekanikoak, errotazioz egingo dira oro har; eta legar moduko lurzoru bikortsuetan, berriz, errotoperkutsioz.

Kontsultagileak, kanpainari ekin aurretik, aurreikusitako ikerkuntza plana aurkeztuko dio Kontratuaren Zuzendariari; eta plan horretan, zundaketa bakoitzaren kokagunea, lortu beharreko sakontasuna eta egingo dituen entseguak adieraziko ditu. Emaitzen arabera erabakiko dira kanpainan egin beharreko aldaketak.

Kontsultagileak, lan denbora horretan, Administrazioak onartutako teknikari bat izango du alboan. Teknikari horrek, lurzoruei eta geologiari buruz dituen ezagupenengatik, zundaketetan aurkitutako materialak eta hauen baldintzak deskribatzeko gai izan behar du. Laginak hartzeaz eta SPT entseguak egiteaz arduratuko da.

Jarduteko modua

35

Page 36: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Zundaketa orotan, erabilitako zundaren berri emango da. Hori horrela, ekipo osoaren argazkiaz aparte, honako elementuen argazkiak egingo dira: erabilitako bateria, pareta meheko lagin-hartzailea eta lagin-hartzaile zatitua, horietako bakoitzaren krokisa erantsiz. Krokis horretan, barruko eta kanpoko diametroen akotazio zehatza adieraziko da, ebakiduraren gune erabilgarriaren luzera eta angelua bezalaxe.

Zulaketaren hasiera diametroa 46 mm-koa izango da gutxienez; eta diametro hori, gehienez ere 102 mm-ra murriztuko da 20 metroko sakoneran. Diametro horiek murriztu ahal izango dira, baldin eta lortutako lekukoaren kantitatea eta kalitatea gutxitzen ez badira.

Lurzoruetan, jarraiko lekukoa hodi barruan hartuko da, ahalik eta kantitate gehien berreskuratzen saiatuz eta, betiere, lekukotzaren % 100 lortzen ahaleginduz. Bateria bikoitza erabiliko da.

Harkaitzean, jarraiko lekukotza hartuko da, oso birrinduak dauden eremu milonitizatuetan izan ezik. Bateria bikoitza erabiliko da, harkaitz sanoan izan ezik, hemen bateria bakuna erabili ahal izango baita.

Aurrerapenak 1,5 metrokoak edo gutxiagokoak izango dira lurzoruetan, eta gehienez ere 2 metrokoak harkaitzetan.

Zundaketetan egin beharreko behaketa osagarriak

Zundaketan gertatutako anomalia ororen berri jasoko da, esate baterako:

- Bat-bateko ur galera.- Uraren kolore aldaketa.- Arintasun handiagoa edo txikiagoa aurrerapenean, bateria bat-batean

erortzea, eta abar.- Koroen ez-ohiko desgasteak, eta abar.

Goizero, zundaketari ekin aurretik, maila freatikoa neurtuko da.

Zulatzeari uzten zaion bakoitzean, zuloa urez beteko da, zundaketaren hondo estalia eta guztira zulatutako sakonera libretan adieraziz. Zulaketari berriro ekin aurretik, zuloaren barruan ur zutabeak izan duen beherakada neurtuko da.

Zundaketa amaitutakoan, plastikozko hodi piezometriko artekatua ipiniko da, 50 mm-tik gorako diametrokoa. Lehendabiziko astean, egunero irakurriko da, eta lehenengo bi hilabeteetan, astean behin.

Harkaitzean egindako zundaketa guztietan RQD zehaztuko da. Zehaztapen hori berehala egingo da, harkaitzean lehendik zeuden haustura planoak eta zundaketan zehar harkaitzean eragindakoak ondo bereiziz. Azkeneko horiek ez dira aintzat hartuko RQD zehazterakoan. Zundaketak

36

Page 37: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

zaintzeaz eta deskribatzeaz arduratzen den Kontsultagilearen teknikaria arduratuko da aipatutako zehaztapena egiteaz ere.

STP entseguak

Sartze estandarreko entseguak (SPT) 3,0 metrotik behin egingo dira lurzoru itsaskorretan, eta 1,5 metrotik behin, harean. SPT entseguak egiterakoan arreta berezia ipini beharko da lortutako baloreak esanguratsuak izan daitezen. Hori horrela, honako neurri hauek hartu beharko dira:

- Era guztietako lurzoruetan, esekiduran dagoen materiala sedimentatzea ekidin behar da; horretarako, ahalik eta denbora gutxien igaro behar du maniobra egiten denetik hasi eta entsegua egin arte.

- Areen kasuan, hondoa sifoitu ez dadin begiratu behar da; horretarako, zundaketan ur maila mantendu behar da, eta bateria poliki-poliki atera behar da, zurgapenik gerta ez dadin.

Lekukoaren zutabean, entseguaren hasierako eta bukaerako kotak adieraziko dira, eta 15 cm-ko sarpen bakoitzeko eman den kolpe kopurua.

Lekukoak eta entsegurako laginak

Errotaziozko zundaketa guztietan, aurrerapeneko lekukoa berreskuratuko da. Horren diametroa 60 mm-koa izango da gutxienez, eta kutxetan gordeko da, gainean honakoa adieraziz: zutabearen kotak, eraldatu gabeko lagin bakoitzaren hasiera eta bukaera, eta dagokion identifikazioa. Zundaketako kutxa bakoitzari argazki bat egingo zaio koloretan, adierazitako informazioa, eta zundaketaren identifikazioa eta zenbakia garbi ikusiko diren moduan. Lekukoa, kuxan, begiratu hutsarekin sakontasuna eta berreskuratze portzentajea ikusiko diren moduan ipiniko da; hori horrela, lekukorik ez dagoen eremu hutsak utziko dira.

Jarraiko lekukoaren zati batzuk hartuko dira laborategiko entsegurako. Hezetasun naturaleko entsegurako direnak, berehala itxiko dira xede horretarako prestatutako kutxa txikietan, eta ondoren parafinatu egingo dira.

Horrez gain, teknikari espezialistak honakoak egin beharko ditu:

- Sailkapena.

- Deskripzio xehatua, aurkitutako material eta berezitasunei buruzkoa batez ere.

- Lekuko freskoaren zati bakoitzaren krokis orokorra, honakoak argi eta garbi azalduz:

Lekukoaren bistako ezaugarriak. Lekukoaren kotak.

37

Page 38: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Zundaketaren erreferentziak. Zatiak hartu direneko alderdiak, laborategiko entsegurako.

Entsegurako bidali ez den lekukoaren gainontzekoa, lekukoa gordetzeko kutxa egokietan gordeko da, eguzkiak, euriak eta antzekoek zuzenean joko ez duten moduan.

Laginak tentu handiz garraiatuko dira laborategira, hondatuko ez diren moduan. Hain zuzen ere, ateratzen direnetik aste bat igaro baino lehen bidali behar dira laborategira, eta bitarte horretan, leku aproposean gordeko dira, eguraldiaren gorabeheretatik babestuta.

Dokumentazioa

Plano bat egindako eskalan, zundaketak egin diren oinaren kokagune zehatza adieraziz, eta zundaketen ahoaren benetako kota erakutsiz.

Zundaketa bakoitzaren laburpen grafikoa egin beharko da, honako datu hauek adieraziz:

- Zulaketan erabilitako makineria eta SPT entseguak egiteko nahiz eraldatu gabeko laginak hartzeko erabili diren tresnak.

- Zundaketaren hasierako eta bukaerako data.

- Zundaketa egin duenaren izena eta zundaketa ikuskatu duenaren izena.

- Bateriaren diametroa eta zundaketa egiteko modua.

- Zutabe estatigrafikoa.

- Erauzketaren sakonera eta eraldatu gabeko lagin motak.

- Maila freatikoa.

- Lekukoaren berreskuratze portzentajea.

- RQD indizea (zundaketa harkaitzean egiten denean).

- Identifikazio entseguen emaitzak.

- Lursailaren erresistentziari buruzko emaitzak, dela konpresio sinplea, dela kohesioa eta barruko marruskadura-angelua. Emaitza horiekin batera, honakoak adieraziko dira: erabilitako sistema, ebakidura edo triaxiala, eta laginaren drainatze baldintzak.

- Lurzoruaren deformazioari buruzko emaitzak: Cc konpresio indizea eta Cv sendotze koefizientea. Lambe harrodura.

38

Page 39: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Era berean, beste edozein gorabeheraren berri emango da: aurrerapenaren abiadura, uraren kolore aldaketa, ur galera, eta abar.

Laburpen grafikoan behar beste informazio jasoko da, ikertutako lursailaren ezaugarrien ezagutza garbia izango den moduan, laborategiko entseguen emaitzetara jo beharrik gabe.

Eraldatu gabeko laginak hartzea

Errotazioko lagin eraldatu gabeak, pareta bikoitzeko edo hirukoitzeko lagin-hartzaileekin hartuko dira. Kalitateko laginak hartzea ezinezkoa denean, aurrerapeneko lekukoa molde zurrunetan parafinatzea onartuko da.

Ontzi zurrun batean mekanikoki babestuak dauden eta xehetasunak adierazten dituzten eraldatu gabeko laginak, hezetasunarekiko estankoak egingo dira, parafina edo antzeko sistemak erabiliz.

SPT entseguan lagin-hartzaile zatituaren bitartez lortutako laginak ez dira eraldatu gabeko lagintzat hartuko; izan ere, halakotzat hartzeko, soil-soilik honako prozedura hauetakoren baten bitartez lortuak izan behar dute:

- Pareta meheko lagin-hartzailea, area solidoaren eta kofadunaren arteko erlazioa 0,2 baino gutxiago izanik.

- Erauzi eta berehala parafinatu eta ontzi zurrun baten barruan mekanikoki babestutako lekukoa.

- Lagin guztiek gutxienez 25 cm-ko luzera izango dute eta 60 mm-ko edo gehiagoko diametroa.

Laborategiko entseguak

Laborategiko ohiko entseguak ere, kasuan-kasuan lortu nahi diren helburuetara egokituak, gorago aipatutako prezio unitarioetan sartutzat joko dira; hau da, zundaketa, mea-azterketa, profil sismiko, eta sarpen dinamikoen prezioetan sartutzat, alegia.

Besteak beste, hauek dira ohikoenak:

- Identifikazio entseguak, honakoak hartuz:

a) Lurzoruetan: Bahegailu bidezko granulometria. Atterberg mugak. Materia organikoa. Berezko hezetasuna. Itxurazko dentsitatea. Karbonatoak eta sulfatoak, era kualitatiboan. Casagrande eta HRB sailkapenak.

39

Page 40: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

b) Harkaitzetan: Litologia nagusia zehaztea. Analisi kimikoa egitea karbonatoak, sulfatoak, silizea,

kaltzioa eta magnesioa zehaztuz.

- Harea kopuru baliokidea.- Konpresio bakuna.- Proctor arrunta.- Proctor aldatua.- CBR- Los Angeles desgastea.- Entsegu edometrikoa.- Entsegu triaxiala.- Zuzeneko ebakidura.- Lambe harrodura.- Egonkortasuna, magnesio sulfatoaren aurrean.

Laborategiko entseguetan, entseguaren oharpen gisa jasoko dira hori egin bitartean sortutako anomalia guztiak, eta era berean, entseguari fidagarritasuna ken dakiokeen zirkunstantziarik gertatu bada, hori ere adierazi egingo da.

Behin betiko txostena. Ondorioak eta gomendioak.

Informazio geologikoa, lekuan bertan egindako behaketak eta xehetasunezko ikerkuntza geoteknikoa aintzat harturik, bai lekuan bertan eta bai laborategian egindakoak, kontsultagileak behin betiko txostena egingo du, honako edukiarekin:

Profil geoteknikoa

Lortutako informazio geologiko eta geoteknikoari jarraituz, trazatuaren profil geoteknikoa egingo du, honako eskalan: H. 1:1.000 eta V. 1:100.Oin geologikoa, azterlan geologikoan egina dago 1:1.000 eskalan.

Profil horretan, trazatuaren sestra eta egin beharreko obrak adieraziko dira: goiko eta beheko pasabideak, bidezubiak, zubiak eta tunelak, hala nola egindako ikerlanen kokalekua. Era berean, laginketak, sarpen dinamikoak eta zundaketak adieraziko dira, eta hauen oharpenetan, ardatzean duten proiekzioa, sakonera eta ardatzarekiko distantzia jasoko dira, progresiboaren eskuinaldera edo ezkerraldera dagoen zehaztuz.

Luzerako profilaren oinean “gitarra” bat irudikatuko da, honako informazioa jasoz:

Landare-lurraren lodiera zatiz zati.

Lubakietan, honakoak adieraziko dira: lur desegokiaren portzentajea, lubakiak egiteko lur egokiena, eta aurreikusitako zoruaren zabalunea egiteko aproposa den lurraren. Era berean, materialak bitarteko mekanikoez

40

Page 41: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

hondeatzeko modukoa den, edo aitzitik, lehergailuak beharko diren adieraziko da.

Lubetetan, ordeztu beharreko materialaren lodiera adieraziko da, landare-lurraren lodiera kenduta.

Era berean, luzerako profil bakoitzaren oinean, laginketak eta zundaketa mekanikoak grafiatuko dira, aurkitutako materialen eta berauen sailkapenaren adierazpen erraztua eginez, eta baita sarpen mekanikoen grafikoa erraztuak ere.

Zabalunea.

Zabalunearen ezaugarri geoteknikoak zehaztuko dira, zoruaren zimendu gisa erabili ahal izango den jakiteko. Horretarako, ateratako lur laginen gainean, honako entseguak egingo dira laborategian:

- Granulometriak.

- Atterberg mugak.

- Sulfato kopurua.

- Trinkotze estandarreko entsegua (proktor arrunta eta aldatua).

- Gaitasun euslerako entsegua (CBR indizea)

- Multzoaren indizea lortzea.

Horietan lortutako emaitzen argitan, proiektuaren zona zatitan banatuko da, hondeaketatik ateratako materialekin eratu daitekeen zabalune bolumena kalkulatuko da, eta zoruen azterlanean exijitutako ezaugarriak lortu ahal izateko, azpiko lurra hobetu edo ordeztu behar zaien zonak mugatuko dira.

Hori aurreikusiz, edo garraiatu beharreko distantzia handiegia izan litekeela pentsatuta, maileguetarako materiala lortzeko erabili daitezkeen kokagune posibleak aztertuko dira.

Azkenik, laburpen bat egingo da, korridorearen arazo geotekniko nagusiak, hauen kokapena eta izan lezaketen irtenbidea adieraziz.

Lubakiak.

Lubakirik inportanteenetako bakoitzean (10 metrotik gorako altuera, ondoko jabetzetan eragitea, maila freatikoa izatea, eta abar), lubaki horren egonkortasuna aztertuko da, errepidearen alde bietan egin beharreko gutxieneko ezpondak espreski adieraziz, betiere hondeatu beharreko materialen ezaugarri geoteknikoen arabera.

41

Page 42: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Segurtasun koefizientea lortzeko haustura mota desberdinak hartuko dira kontuan, eta beharrekoak izan daitezkeen sendotze lanak zehazteko, kalkulu osagarriak egingo dira. Bestetik, bidearen segurtasun egokia bermatzeko beharrezkoak diren zabalerak zehaztuko dira, bai bermetan eta bai areketan.

Garrantzi txikiagoko lubakien kasuan, ezpondak bi eratara atxiki daitezke: izaera berdintsua duten eta jada aztertuak dauden handiagoei, edota obren eremuan antzemandakoei.

Hondeaketan ateratako materialak sailkatu egingo dira, gero lubetak eta zabaluneak egiteko erabiltzeko, profil geoteknikoa egiteko adierazitako eran. Hondeaketa lanak egiteko gomendioak emango dira, lubetak egiteko materialak nola erabili bezalaxe.

Lubakia harkaitzean egiten denean, aurre-ebakidura edo ebakidura egin behar den adieraziko da, baterako zein besterako premia arrazoituz.

Laburpen taula bat prestatuko da, lubaki bakoitzetik sorburura dagoen distantzia adieraziz, bi aldeetan gomendatutako ezpondekin. Taula horretan, halaber, lurrari eusteko, ainguratzeko, zulatzeko eta egonkortzeko beharrezkoak diren obra berezi guztiak adieraziko dira.

Lubetak.

Trazatuak zeharkatzen dituen lurren ezaugarri geoteknikoak ikusirik, eta betelanetarako erabiliko den materiala aintzat hartuta, finkatuko dira gomendatutako ezpondak, betiere obra inguruan eragin txikiena izatea ahalbidetuko duten kontserbazio balioen bidetik joz.

Gauzatzeko modua aztertuko da, lubakietatik ateratzen diren materialak, hauen ezaugarriak eta industeko modua bera ere kontuan hartuta.

Lubakietan harririk agertuz gero, eta harri hori harbetetan erabiltzeko modukoa baldin bada, erabilera horretarako egokitasuna, harbeta horiek egiteko modua eta harri-zatien neurria adieraziko da.

Lur bigunen gainean egiten diren betelanetan, eta 10 metrotik gorako altuera dutenetan, aztertu egingo dira aurreikus daitezkeen asentuak eta halako finkatze edo kontsolidazio portzentaje jakin batera iristeko denbora, bide-zoruan kalterik ez egitearekin bateragarria betiere. Asentuak bizkortzeko edo moteltzeko hartu beharreko neurriak aztertuko dira. Batez ere, fabrikako obretako arkugainerako betelanen asentuak aztertuko dira, ostikoak egiteko modua hobeto aztertzeko eta marruskadura negatiborik sortzen den ikusteko, baldin eta hauetan piloterik sartu behar bada.

Mazela erdiko betelanak aztertuko dira, baldin eta zimenduaren izaera edota lurraren zeharkako malda dela eta neurri bereziak hartu behar badira; betiere, hartzen diren neurriak arrazoitu egin beharko dira.

42

Page 43: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Ezponden egonkortasunari buruzko azterketa berezia egingo da, ondoko kasu hauetakoren bat gertatzen den zatietan:

1. Lubetaren garaiera > 10 m.

2. Lur desegokien gaineko lubetak izatea.

3. Mazela erdiko lubetak, > 30ºko maldaz.

4. Mazela ezegonkorretan lubakiak edo lubetak izatea.

5. Betelanerako materialaren xehe edo finen portzentajea (200 zk.ko bahetik igarotzen dena) > 50 izatea.

Laburpen-taula bat egingo da, eta honetan jasoko da lubeta bakoitzetik sorburura dagoen distantzia, gomendatutako ezpondekin eta hartu beharreko neurri bereziekin batera.

11.4.3. Zimenduen eta tunelen geoteknia.

Egituren eta tunelen zimenduen azterlan geoteknikoa planifikatzeko, aintzat hartu behar da obra puntualen izaera, obra horietako bakoitzaren bideragarritasuna erakutsi behar baitute. Horregatik, sakonago ezagutu behar dira, betiere arazo puntualen ikuspegitik begiratuta.

11.4.3.1. Egiturak zimendatzea.

Korridoreari buruzko azterketa geoteknikoa amaitu ostean –honetan jasoko dira egin diren errekonozimendu lanak, eta lortutako emaitzak bilduko-, proiektatutako fabrikako obra eta murruetako bakoitza bere aldetik aztertuko da; eta bakoitzari buruzko azterketa geoteknikoak ematen dituen emaitzak analizaturik, zimendatze motarik egokiena zein den ondorioztatuko da horretatik.

Tipologia eta kokapena adieraziko dira, eta pilare edo ostiko bakoitzean zein egiturak hartu ahal izango dituen asentu diferentzialetan zimenduari transmitituko zaion kargaren magnitude ordena.

Datu horiek esku-artean izanik, lekuko kanpainaren laguntzaz, eta korridorearen geoteknia aztertzeko laborategian egindako entseguez baliatuz –behar den kasuetan, gehiago garatuta–, zimendu motari eta egituretako bakoitzeko pilare eta ostikoetarako karga onargarriei buruzko laburpen-taula bat egingo da; honetan jasoko dira, halaber, zimendatze kota eta, hala egokituz gero, piloteen sakonera bera ere.

Egitura edo murru bakoitzaren oinplanoa eta profil geoteknikoa egingo da, eskala egoki batez, A-3 neurriko plano batean ebakidura osoa irudikatu ahal izatearren; honetan, ostiko, pilare eta murruen zimenduen kokapena grafiatuko da, zundaketa, laginketa eta sarpen dinamikoenarekin batera, hala oinplanoan nola aurretiko bistan.

43

Page 44: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Profil bakoitzaren oinean, zeharkatutako geruzak adieraziko dira, eta erabaki den zimendu mota eragin dutenen lodiera eta ezaugarri geoteknikoak, erresistentzia eta konprimagarritasuna halaber, egindako sarpen dinamikoen hondoratze kargekin batera; nabarmendu egingo dira zimenduaren diseinurako erabakigarriak diren horizonteei dagozkienak.

Proiektuko planoek jaso egin beharko dituzte zimenduaren eta proiektatutako egitura guzti-guztien kokapena, orientazioa, neurriak eta kotak zehatz-mehatz definitzeko beharrezko datu guztiak.

11.4.3.2. Tunelen geoteknia.

Tunelen geoteknika ezagutzeak, bere berezitasunagatik, aurretik azterlan geologiko eta hidrogeologiko bereziak egitea eskatzen du.

Azterlan geologiko, hidrogeologiko eta geoteknikorako ezagutza lanek koordinatuta egon behar dute. Hori dela eta, baterako plangintza egingo da kokapenari, prospekzio motari (geologoa) eta testifikatze, lagin hautatze eta saiatze planari (geomekanikoa) dagokienez.

Lan horrek guztiak, gutxienez ere, jarraikiko ataletan adieraziko diren dokumentazio eta informazioa bildu behar du.

Azterlan geologikoa.

Teknikari espezializatuek egingo dituzte azterlan honetarako behar diren azaleko ikusketak, eta horietan gutxienez honakoak izango dira kontuan:

I. Xehetasunezko ikerketa geologikoa, tunel ahoen inguruan.

II. Oro har, eremuaren azterlan osagarria satelitetik ateratako argazkien bidez, fotogeologia eta ondoren horren guztiaren arloko egiaztapena, tunelak zeharkatuko dituen lurraldeen ebaketa geologikoa ezartzeko.

Horretarako, honako dokumentazioa bilduko da:

- Lurraren ezaugarri litologikoak deskribatzea eta lur horren gaitasun edo kalitatearen bilakaera, tunelean zehar ezaugarri desberdinetako zatiak bereiziz.

- Zonaren azaleko historia geologikoa. Horretan jasoko dira aztergai den obrako alderdirik garrantzitsuenak eta bereziki honakoak:

. Harkaitz trinkoan egon daitezkeen tentsioak, eskuragarri dagoen informazio bibliografikoan oinarrituta ebaluatuz.

. Jarduera tektoniko berria (neotektonika).

44

Page 45: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

. Materialek jasandako gotortze aurreko balizko kargak.

. Kuaternarioan zehar egondako paleoklima eta horrek meteorizazioaren maila eta sakontasunean izandako eragina.

- Trazatua ikuspuntu geologikotik justifikatzea, betiere baldintzatzaile orokorrak edo lekukoak kontuan izan ondoren. Oro har beste aukera batzuk ere zehaztu eta alderatuko dira, eta aukeratutako trazatua gomendatzen duten irizpideak adieraziko. Gainontzeko azterlanak erabakitako trazatura mugatuko dira.

- Baliabide mekaniko edo fisikoz egindako azterlan konkretu edo zehatza eskatzen duten zonak. Horiei dagokienez, azaleko datuetan oinarrituz lortutako interpretazio desberdinak eragin dituzten ebaketak adieraziko dira, horien bidez prospekzio egokienak zehazteko neurriak definitu ahal izateko.

- Xehetasun handiagoz definitu behar diren harkaitz trinkoaren litologia edo egiturako ezaugarriak.

- Tunela egingo den zonako (400 metroko zabalerako zerrenda) geologiaren planoa 1/1.000 eskalan. Horretan, bereizita adieraziko dira erakuntza geologikoak (litoestratigrafikoak), hala nola litologia (serieak, motak eta unitateak), egitura ezaugarriak (akatsak, hausturak, dikeak, tolesturak, dolinak, eta abar), tektonika, antzemandako murgiltzeak eta gainontzeko detaile interesgarriak.

- Tunelaren ardatzean oinarriturik luzetarako profila (Eh = 1/1.000, Ev = 1/100), eta horretan honakoak adieraztea:

. Egitura geologiko orokorra.

. Dauden erakuntzak eta horien kontaktuak, ikusiak zein ustezkoak.

. Dauden akats edo hausturak eta horien milonitatzearen zabalera.

- Eskema geomorfologikoa, higadura eta jalkinen zonak adieraziz, baita ere malden ezegonkortasun aktibo edo latenteak seinalatuz, eta abar.

- Zona berezietan antzeman diren zeharkako profilak.

- Airetik eta satelitetik hartutako argazki interpretatuak (mosaikoa).

- Tunela egitean baldintzatu edo kaltetu daitezkeen meatzeen, jardunekoen edo utzitakoen, harrobien, industrien eta eraikinen inbentarioa.

Azterlan hidrogeologikoa.

Egin behar den azterlan hidrogeologikoa ondoko gaiak definitzeko adina sendotasunekoa izango da:

45

Page 46: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Maila freatiko edo artesiarrak eta piezometrokoak lokalizatzea, baita horien aldagarritasuna ere, eta tunelean zehar izango duten karga.

- Akuiferoak eta horiek elikatzen edo betetzen dituzten iturriak zehaztea; ea kutsatuta dauden edo mortero eta hormigoietarako ur oldarkorrak dituzten aztertuko da.

- Lurpeko jarioak dauzkan hesi edo oztopoak lokalizatzea.

- Lur eremu mota bakoitzaren iragazkortasuna, igortzeko gaitasuna, biltzekoa, eta abar kalkulatzea, dela zuzeneko behaketaz dela antzeko erakuntzekin erkatuz.

- Drainatze eta irazgaiztea neurtzeko proiekturako datuak (batez ere adarren emariak) lortzea eta horien aurreikuspen egokia egitea, eraikuntza operazioei begira.

- Akuiferoen intertzepzio, subsidentzia eta putzuen agortze arazoei aurrea hartzea.

- Karstifikatze zonak lokalizatzea edota disoluzio edo barruko higadura fenomenoak dituztenak lekutzea, beren jarduera maila zehaztuz.

- Urez kargatutako (dikeak, ur pilaketak, milonitak, eta abar) ustezko zonak, balizko oldartze lokalizatua dutenak.

- Tunela egitean hartu beharreko neurriei buruzko gomendioak.

Azterlan geoteknikoa.

Egin behar den azterlan geoteknikoa funtsezko helburu hauekin osatuko da:

- Azterlan geologiko eta hidrogeologikoak osatzea (definizio litoestratigrafikoa hobetu, istripuak edo arazoak dituzten zonak lokalizatu, jarraitutasun gabeziak zehaztu, eta abar).

- Materialak geoteknikoki identifikatzea (harkaitz edo zoruen ezaugarriak).

- Harkaitz trinkoa geomekanikoki ezaugarritzea (pisu espezifikoa, hezitasun naturala, deformatze modulua, Poisson koefizientea, harkaitz nagusiaren erresistentzia, mozteko erresistentzia).

- Tunelaren traza geometrikoki sailkatzea, dauden metodoak erabiliz.

- Tunelean eragina izan dezaketen tentsio hondarrak eta tentsioaren arloko beste alderdi batzuk zehaztea.

46

Page 47: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Materialen aldagarritasun, hedagarritasun eta bestelako tasunak finkatzea.

- Balizko gertaera sismiko edo dinamikoak ezagutzea (zona sismikoak, dardara zonak, leherketak, eraginak).

- Egin asmotan diren lurraren tratamendu (injekzioak, izozketak, eta abar) jakin batzuei buruzko informazioa ematea.

Arloko prospekzio espezifikoa egingo da, azterlan geologiko eta hidrologikoetan behar bezala ezagutzen ez diren puntuak zein diren jakiteko, erabakitako trazatua justifikatzeko funtsezkoak direnean.

Gainera, eskatutako zehaztapen maila lortzeko behar diren zundaketa mekaniko kopurua egingo da, eta gutxienez zundaketa 1, tunel aho bakoitzean eta beste bat tunelaren ustezko trazatuan zehar 150/200 m inguruko zati bakoitzean. Horretarako honako gomendioak izango dira kontuan:

- Zundaketen aukerak ahal denik eta gehien aprobetxatzea, geroko xehetasunezko azterketetan erabili ahal izateko.

- Arrasa izango denaren behin betiko posizioa erabakita, hortik behera 5etik 20 m-rako zuloak egingo dira.

- Lekukoen lekukotasun osoa egitea

- Probak egitea (down-hole, dilatometrikoak, eta abar).

aireztapen zuloak beharko balira, 1/200 eskalako oinplano topografikoaz gain, ikuskapen geofisikoa egin behar da ustezko kokapenak aztertzeko aukera emango duten zundaketa elektromagnetikoekin eta zundaketa mekanikoekin: egitura geologiko zehatza eta monteraren garrantzia.

Laborategiko probak batez ere identifikatzeko izango dira eta funtsezko era geomekanikokoak. Hona jarraian ohikoenak:

- Lurzoruak identifikatzea: granulometria, itxurazko pisu espezifikoa, hezetasuna, sulfatoak, karbonatoak, materia organikoa.

- Harkaitzak identifikatzea: Osaera mineralogikoa, sailkapen litologikoa, egitura, haustura, aldaketa.

- Uhinen hedatze abiadura zehaztea harkaitz lekukoetan.

- Lurren erresistentzia konpresio sinpleari.

- Entsegu triaxialak harkaitzean.

- Ebaketa probak harkaitzaren matrizean eta jarraitutasun gabeziak.

- Karga puntualeko entseguak arroketan.

47

Page 48: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Luzetara eta zeharkako uhin sismikoen hedatze abiadura.

- Konpresio sinpleko entseguak harkaitzean, haustura ondoko deformazioa kontrolatuz.

- Azterlan geoteknikoaren amaiko txostenak honako ataletan zehazten denarekiko informazioa emango du:

- Lurren deskribapen eta ezaugarritze geoteknikoa eta bere ezaugarri geomekaniko, hidrauliko eta aldagarritasunekoak kuantifikatzea.

- Tunela ezaugarri nabarmen antzekoak dituzten zatietan banatzea, horietako bakoitzak obrak egitean eta ustiatzean izango duten jokabide eta egonkortasunari buruzko aurreikuspenekin, betiere aurreko puntuan adierazitako ezaugarrietan oinarrituz.

- Trazatua justifikatzea edo aldagaien proposamena.

- Ebaketei buruzko proposamena eta artatzeak.

- Oinplanoa 1/1.000 edo 1/500eko eskalan, egindako zundaketak edota bestelako prospekzioak zehaztuz.

- Eskala hori bera erabiliz, tunelaren luzetarako profila. Hor azterlan geologiko eta hidrologikoen datuak gehituko dira, prospekzioen bidez lortutako emaitzekin eta informazio geomekanikoarekin osatuz; tunelaren zatiak eta lurraren sailkapena ere adieraziko dira.

- Zundatze eta bestelako prospekzioen zutabeak.

- Laborategiko proben emaitzak.

Laburpen eta gomendioak.

Proiektuaren parametroak zuzenean zein lurraren ezaugarritze geomekanikoaren bidez lortuko dira, edota zeharka sailkapen enpirikoen bidez.

Egindako azterlan multzoaren emaitza gisa laburpen bat aurkeztuko da lortutako informazioarekin eta proiekturako beharrezkoak diren gomendioekin. Gutxienez honako datuak gehituko dira: zatiaren egoera, litologia, egitura, uraren jarioak, ezaugarri geomekanikoak, indusketa mota, sostengatze motak eta lurraren balizko trataerak, kontuan hartu beharreko gorabeherak, eta grafikoki irudikatu diren guztiak (zundaketen lekua, maila freatikoen kokapenak, lodierak, monterak, egitura elementuak, eta abar).

11.5.- Lur mugimenduak

11.5.1. Hondeaketen sailkapena.

48

Page 49: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Lurren ikusketa geoteknikoaren kanpainako emaitzak kontuan hartuz, tunelaren trazako indusketatik ateratako materialak sailkatuko dira orokorrean, erauzteko erakutsi duten erraztasun handiago edo gutxiagoren arabera.

11.5.2. Zabaluneen konpentsazioa.

Era bertsuan, azterlan geoteknikotik ondorioztatuko dira, lubetak eraikitzeko baldintzak betetzen ez dituztelako zabortegira eraman behar diren bolumenak edo betelanetako soberakinak, baita proiektuak eskatzen dituen zabalguneak egiteko (indusketako betelanak, lubetak koroatzea, eta abar) beste leku batzuetatik ekarri behar direnak ere.

Konpentsazioen azterlana, beraz, aurrean aipatutako bolumenak baztertuz hasiko da, hau da:

- Zabortegira eramango diren betelan soberakinen bolumenak.- Beste leku batzuetatik ekarriko diren lubetetako bolumenak,

eta gainontzeko betelanen bolumenei zuzenketa faktore egokia aplikatuz, betiere trazako material erabilgarriaren izaerarekin bat etorriz.

Lehenbizi, zeharkako konpentsazioak egiteko aukera aztertuko da, zehar sekzioa ezponda erdian doanean erdiko profilekin.

Azkenik, konpentsazio azterlan bat egingo da masen diagrama metodoa erabiliz, eta horrek honako informazioa emango du:

1. Zeharretarako konpentsazioa.2. Luzetarako konpentsazioa.3. Isurtegira eramatekoak diren betelanetako soberakinen bolumenak;

nondik atera diren eta nora eramango diren zehaztuko da.4. Beste leku batzuetatik ekarritako material betegarriaren bolumenak; horien

jatorria eta erabiliko diren lekuak ere adieraziko dira.5. Era bateko edo besteko garraioetako distantziak.

Garraio gastuei buruzko azterlana gehituko da zeharretako konpentsazio azterlanera, eta hartan zehaztuko eramandako edo ekarritako bolumenen garraioko batez besteko distantziak. Horiek kalkulatzeko betelan eta lubetetako masa diagramen grabitate zentroa izango da kontuan.

11.5.3. Maileguak eta zabortegiak.

Garraioko distantziak oso luzeak gertatzen direnean, ekonomikoki interesgarria izan daiteke materiala trazatik kanpoko lekuetatik hartzea edota isurtegietara botatzea, baldin eta horien indusketako gastua, kargatzea eta garraiatzea aurreneko kasuan, edota garraiatu eta botatzea bigarren kasuan, konpentsaziorako garraioarena baino merkeago ateratzen bada. Hori gertatuko balitz, proiektuko ataltzat hartuko da eta trazaren maila berean definituko da.

49

Page 50: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Beraz, isurtegien ustezko kokapenak aztertuko dira eta egokienak aukeratuko, betiere indusketa zatietako soberakinetik duten irisgarritasuna eta hurbiltasuna kontuan izanik. Nolanahi ere, egokientzat aukeratutako isurtegiak aurreikusitako bolumenaren % 20tik gorako gaitasuna eduki behar du.

11.6.- Drainatze sistema eta hidrologia

Errepidearen zabalgunean luzetara eta zeharretarako drainatzea aztertuko da, Sustapen Ministerioko Errepide Jarraibideetako araudia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren fabrika obra txikien tamaina eta motari dagokionez eman ohi duen araudia jarraituz.

Uberka eta ibilguak ukitzen dituzten obrak proiektatzerakoan Eusko Jaurlaritzaren Uren Gipuzkoako Zerbitzuak ezarritako baldintzak izango dira kontuan eta horretarako behar diren azterlan hidrauliko guztiak egingo dira. Esandakoaren eraginetarako, eranskin berezi bat idatziko da eta horretan jasoko, baimen eskaerak aurkezteko ohiz behar izaten diren datuak.

Zeharretako drainatze obrak proiektatu eta zehaztu behar dira eta zabalguneko drainatzea, eraikuntza proiektuaren xehetasunekin; beste horrenbeste eskatzen da lubakien eta lubeten ezpondei dagokienez, zeharka bada ere desjabetzeko mugalerroen definizioan eragina dutelako, hau da, trazatuko proiektuaren helburu garbiarekin.

11.7.- Egiturak, fabrikako obrak eta tunelak

Egitura eta fabrika obren kokapena oinplanoan aztertzeko eta aurkezteko, proiektuko zuzendariari plano takimetrikoak, 1/500 edo 1/200 eskalan, eskatu ahal zaizkio, eta horietan trazatuko lurrean egon daitezkeen funtsezko elementuekin.

Kontsultagileak proiektuko zuzendaritzari egitura bakoitzerako dauden ustezko irtenbideen tipologiak proposatuko dizkio, horiek lurrean duten egokitasuna eta elementuen kontzepzioa, krokis eta/edo eskala handiko planoak (1:50 edo 1:100) erakutsiz.

Egitura bakoitzerako egokientzat aukeratutako irtenbideen xehetasunezko planoak marraztuko dira eta aurretik dimentsionatuko dira beren bideragarritasuna behin betikoz kontrastatzeko; materialen forma eta koloreak ere definituko dira.

Gainera, egitura berezien kasuan, eraikitzeko prozedura aztertuko da eta, zehazki, eraikuntzarako behar den eremua eta eraikuntzaren ustezko eragina eta proiektuaren lurzatiketan sartu beharra.

Tunelen kasuan bai obra zibila bai behar diren instalazioak aztertuko

dira.

50

Page 51: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Egituren kasuan bezala, proiektuko zuzendariak 1/500 edo 1/200 eskalako plano takimetrikoak egitea eska dezake, lurrean dauden trazatuko funtsezko elementuen xehetasunekin, tunel ahoen kokapen zehatzerako.

Plataformaren zabalerari eta gutxieneko galiboei buruz, eta zeharkatuko den lursailaren ezaugarri geoteknikoei buruz, Administrazioak ekarritako datuetan oinarriturik, berariazko sekzioak tipoak aztertuko dira. Administrazioak ekarriko dituen datu horiek ikerketa geologiko-geoteknikoaren ondorioak izango direnez, plataformaren egonkortasuna bermatu ahal izango da gutxieneko indusketako eremuekin eta egonkortze neurriekin.

Sekzioak bere betebehar funtzionala bete dezan, drainatze eta kolektore premia eta tipologiak aztertuko dira.

Ustiatze erregimenean tunelen funtzionamendurako behar diren gutxieneko instalazioen dimentsioak ezarriko dira aldez aurretik. Hona horietako batzuk:

- Argiztapena. - Aireztapena. - Kontrolatze eta hautematea. - Segurtasun sistemak. - Suteen kontrako babesa, ihes egiteko bideak ere kontuan hartuz.- Komunikazioak.

11.8.- Plangintza

Eskuartean dugun proiektuak hirigintzaren arloan izan dezakeen eragina kontuan hartuz, atal berezi baten aztertuko dira, proiektuak berak ukitzen dituen udal barrutietan indarrean dauden Hiri Antolakuntzako Arauekiko izan ditzakeen afekzio eta eraginak. Horretan sartuko dira, halaber, aurreikusitako sistema orokorrei, sailkatutako arloen mugei, lur hiritarrezinen okupazioari, eta abarri buruz gerta daitezkeen afekzioak. Horrekin guztiarekin bat, erabakitako irtenbideak edo irtenbideek plangintzan izan ditzakeen aldaketak eta izapideak ere aztertuko dira.

11.9.- Trafikoa

Garrantzi berezia izango du azpiegitura honetarako aurreikusi diren trafiko eskaerak ondo ezagutzeak, dela zerbitzuan sartuko den urtekoak dela helmugatzat jotzen den urtekoak. Aurrerakinetan dauden trafiko azterketetako datuak zaharkituta daudenez eta behin betiko trazatuari buruzko datu nahikorik ez dutenez, azterlan berri bat egingo da.

Hasteko datuak

51

Page 52: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

PEYKOk aurreproiekturako egin zuen Trafiko Azterlaneko ondorioak eguneratuko dira, hasteko egoerako datuak zuzenduko eta hirigintzaren garapenari buruzko aurreikuspenak eguneratuko.

Proiektuaren xedeko bide-zatiaren inguruan dauden Gipuzkoako Foru Aldundiaren neurtze estazioetako datuak jasoko dira, hala nola bide-zati hori dagoen korridoreko estazio iraunkorrekoak. Aukeratutako estazioen kokapena A-3an egindako plano edo krokis batean adieraziko da; horretan adieraziko dira, halaber, intertzeptatutako errepideak, horien izenak eta lotzen dituzten herrienak.

Intertzeptatuko diren bideetako trafikoaren ezaugarriak ere lortuko dira, elkarguneak edo loturak zehaztasunez diseinatzearren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepide Plan Orokorrean 2010. urterako Modelo Erregionalaren aplikazioz lortutako datuak aztertuko dira.

Eguneko batez besteko intentsitatearen (EBBI) kalkulua gauden urterako

Aurreko funtsezko datuak ikusita, aurtengorako EBBIa kalkulatuko da.

Etorkizuneko eskaeraren aurreikuspena

Trafikoaren aurrekalkulua honako parametroetan oinarrituko da:

- Proiektuaren aldia: 20 urte zerbitzuan jartzen denetik.- Batez besteko hazkundea urtean: Zerbitzuan jartzen den urterako eta

helburutzat jotzen den urterako eredu erregionalean kalkulatutako EBBIaren proiekzioetatik eta Sustapen Ministerioaren trafiko hazkundearen aurreikuspenetatik ondorioztatuko da.

- Intentsitatearen ordutegia: Aurreproiektuaren azterlanetik ondorioztatuko dira edota egungo trafiko datuetatik, eta holakorik ezin bada egin EBBIaren % 10eko balioa onartuko da.

-Emaitzak laburpen taula batean jasoko dira. Hor adieraziko da bide-zati bakoitzerako eta aurretik zenbatu diren urteko batez besteko hipotesi bakoitzerako proiektuaren aldiko urte bakoitzari dagokion EBBIa. Bereziki nabarmenduko dira proiektuko aldietako 10. eta 20. urteei dagozkien balioak.

Zerbitzuaren gaitasun eta mailak

Trafikoaren azterketan bereizitako azpibide-zati bakoitzerako, hala nola elkarguneetarako, proiektuaren bizi aldian zeharko gaitasun eta mailen azterlan bat egingo da Manual de Capacidad de Carreteras-eko irizpideak jarraituz (Amerikako Estatu Batuetako National Academy of Sciences-eko Transportation Research Board-eko Special Report 209. aleko “Highway Capacity Manual” obraren gaztelaniazko bertsioa).

Zirkulazioa hobetzeko tratamendua

52

Page 53: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Bide-zati bakoitzaren gaitasunaren ikuspuntutik begiratuta, azterlan bereizia behar dute zirkulazioa hobetzeko tratamendu berezia (ibilgailu motelentzako eta aurreratzeko errei bereziak, maila desberdinetako elkarguneak, eta abar) beharko luketen ezaugarri geometriko bereziko bide-zatiek (malda zorrotzak eta/edo luzeak, elkarguneetatik gertu dauden tunelak).

11.10.- Zoruak

Kontuan izan beharreko aukera tekniko-ekonomikoak indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko errepide sareko bide zoruak neurtzeko arautik aterako dira, hala nola Sustapen Ministerioaren zoruen sekziorako agindutik eta, araudi horietatik kanpo daudelarik, esperientziak, ikerketak eta material erabilgarrien eskuragarritasunak gomendatzen dutenetatik, esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundi honek idatzitako “Zementuzko zoru gaineko nahasketa bituminosoko TOO eta TO kategorietarako Zoruaren Ebaketen Neurketak” dokumentuan jasotzen diren gomendioetatik. Horretarako, kontuan izan behar dira trafikoaren datuak eta errepide mota, hala nola materialen horniketa iturriak eta horien balizko ustiapena eta lorpena.

Kontsultagileari egungo errepidearen auskultazioko datuak eskuratuko zaizkio, berak lan egiten duen bide-zatian beharko liratekeen indargarriak aztertzeko eta komenigarri diren aldatsak ahokatzeko.

11.11.- Lursailak okupatzea

Proiektuaren jendaurreko informazio faseari ekiteko eta horrekin batera okupatu beharreko lursailak desjabetzeko izapideekin hasteko, proiektuan sartzen diren obra guztien gauzatzeaz ukituko diren ondasun eta eskubide guztiak mugatuko dira zehaztasunik handienaz, baita errepiderako, funtzionamendu onerako, artatzeko eta ustiatzeko errepideari erantsitako zonak ere. Ukitutako zerbitzuen eta isurtegien kokapenerako behar diren desjabetzeak aurreikusiko dira eta obrara iristeko, behin-behineko desbideratzeak eta instalazioak egiteko egin behar direnak.

Lur-zatiketaren plano bat egingo da 1:1.000 eskalan, obrak okupatutako zonan dauden mugarri, horma eta baratzek mugatzen dituzten lurzatien egoerarekin egungo plano topografikoa osatzeko. Lur-zatiketaren plano horietan desjabetze, aldi baterako okupatze edo zorren mugak marraztuko dira, ondorioztatzen diren lurzati edo azpilurzatiak zenbatuko dira eta errepidearen ardatzak hartuko dira egin beharreko obrak definitzeko elementu bakartzat. Partzelen titulartasunak definitzeko, katastroaren planoa ez da bide bakarra izango, planoa derrigorrez eguneratu behar delako, lekuan bertan jabe eta errentariei eskatutako datuekin.

Desjabetu beharreko sailaren muga lerroen erpinei koordenadak jarriko zaizkie proiektuan erabilitako sistemaren bidez. Proiektuaren eranskinean, desjabetu beharreko sailaren muga lerro horretako koordenaden zerrenda gehituko da.

53

Page 54: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Errepide honi dagokion jabari publikoko zerrenda ere kontuan hartuko da. Horrek zortzi (8) metroko zabalera izango du N-Ien eta N-638ren enborrean eta hiru (3) metro adarretan.

Taula laburpen batzuk gehituko dira A-3 formatuan eta hor sartuko, lursailari buruzko datu eguneratu guztien zerrenda (inoiz ez bakarrik katastrotik ateratakoak) udalerriz udalerri. Horietako bakoitzean honako datuak emango dira:

Proiektuko lurzatiaren zenbakia

Hurrenkeran jarriko dira 1etik amaiera arte zenbatuta. Jabeari ematen zaion zenbaki bera emango zaio, halaber, errentariari, baina jite hori duela adieraziz.

Jitea

Jabea, errentaria, prekarista, eta abar, edota ukitutako ondasunaren gain beste edozein eskubide edo baldintza duela.

Izen deiturak

Egungo jabearen, oinordekoen, jabeen edo errentarien izen eta deiturak emango dira.

Helbidea

Proiektuak ukituko duenaren ohiko helbidea adieraziko da. Gertatuko balitz lurzatiren batek oinordeko eta jabe asko dituela, horietako baten ohiko helbidea emango da harremanetarako.

Lurrazal ukituak

Ukitutako lurrazala m²-tan emango da eta garbi adieraziko, desjabetzea, zorra edo aldi bateko okupazioa dela

Aprobetxamendua

Lursailaren egungo aprobetxamendua azalduko da: pinudia, zelaia, lantzeko lurra, baratzea, eta abar.

Ukitutako ondasunak

Obrak ukitutako lurzatian dauden ondasunak adieraziko dira eta berariaz azalduko eraikin, putzu, itxitura, gasolindegi, eta abarretako afekzioen zenbatekoak.

Elektrizitate, telefonia edota bestelako zerbitzuen afekzioa

54

Page 55: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Ukitutako lurrazala m²-tan emango da eta garbi adieraziko, desjabetzea, zorra edo aldi bateko okupazioa dela.

Katastroko datuak

Ukitutako ondasunaren katastroko jitea adieraziko da, eta dagokion landatar edo hiritar izaera egotziko zaio, hala nola poligonoaren eta lurzatiaren zenbakia.

Gainera, lekuaren izena eta interesgarritzat jo daitekeen beste edozein datu ere emango da.

Proiektuak ukituko beste edozein ondasun edo eskubide ere adierazi eta deskribatuko da.

Kontsultagilearen kontura izango dira obrak ukitutakoekin izango dituen publikazio eta harremanetako gastuak.

11.12.- Bestelako baldintza bereziak

Obrak (linea elektrikoak, telegrafikoak, ubideak, eta abar) burutzeaz ukituta gerta daitezkeen zerbitzuak leheneratzeko irtenbideak definitzea, horiek, baleude, nork bere agentziarekin izandako kudeaketa zuzenarekin bide lortu edo planteatu direnean.

Goi tentsio edo tentsio erdiko linea elektrikoei dagokienez, zerbitzua ustiatzen duen enpresak definitzen dituen trazatu aldaketak sartuko dira, eta lurzatien zerrendan euskarriak jartzeko behar den lurraren desjabetzea eskatzen dutela adieraziko da, baita zorra ezarriko zaien lurzatiak ere adieraziko dira.

Ukitutako ur hornidura, banaketa eta hiriko saneamendua birjartzea ere aztertuko da, baita drainatzearen ohiko kontzeptuan sartzen den euri uren saneamendua ere.

11.13.- Azterlan osagarriak

11.13.1.- Errepidearen ingurumen eraginaren azterlana:

1.- XEDEA: Azterlanaren helburua proiektuko errepidea egiteak izango duen ingurumenaren arloko eragina ebaluatu eta eragin hori zuzentzeko neurri gomendagarriak proposatzea da.

Lehiaketa honen bidez idatziko den proiektuak definituko du behin betiko traza, azterlanetik ondorioztatuko diren trazaduraren alderdi geologiko, ekonomiko, ustiatzeko eta paisaiakoak kontuan izanik.

55

Page 56: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Obra hau gauzatzeak, logikoki, eraginak izango ditu eta horiek kontrolatu, baloratu eta zuzendu egin behar dira. Proiektu orokorrean, beraz, kontuan izango dira eragina zuzentzeko egin behar diren jarduera, obra eta horretarako erabiliko diren baliabideak. Alabaina, neurri zuzentzaile horietako batzuk obrak egikaritzeko hasiera batez aurreikusi den epea baino beranduago aplikatu ahal izango dira, beharrezkotzat jotzen bada.

2.- ESPARRUA: Azterlanaren eremua trazatuaren proiektuak ukituko duena izango da. Gutxieneko neurritzat hartuko dira, azterlanerako kalkulatu diren oinarriak, proiektatu beharreko bide-zatiaren luzera eta trazarekin zentratutako funtsezko korridorearen zabalerako 300 metroak. Premiazkotzat jotzen den gutxiengo eskala, 1:2.000. Zona jakin batzuetan eskala handiagoetara jo daiteke paisaiaren zabalerak horretarako aukera ematen badu.

3.- METODOA: Aplikatuko den metodologiak zera eskatzen du:

3.1.Obrak ukitutako ingurunearen azterketa eta balorazioa.

3.2.- Trazak eragindako aldaketa nagusiak definitzea, proposamen eta elementu guztiei dagokienez.

3.3.- Obraren eragin kaltegarriei eta eragin hondarrei aplikatu beharreko neurri zuzentzaileen analisia.

4.- INFORMAZIOA: Azterlana egiteko, ukitutako lurraldean indarrean dauden hiri antolaketako arauei eta bestelako azterlanei buruzko datuak jasoko dira, eta egin beharreko obrak denboraren bidez sortuko dituen bi egoerak aztertuko dira, hau da, errepidea egitea eta erabiltzea.

Eraikuntzari dagokionez kontuan izan behar dira, halaber, egikaritzeak izango dituen bi faseak: lehena, bide azkarraren irtenbideari dagokiona, eta bestea, autobia bihurtzeko posibilitatea.

Inguruan funtsezkoak diren parametroei dagokienez, kontuan izan behar dira:

- Airearen kalitatea (CO, NO, eta abar).

- Zaratak (egun eta gaueko zarataren mailak, eta abar):

- Klima (ezaugarri agroklimatikoak, eguratsaren gaitasun banatzailea, afektazio, meteorologiaren kalteak bideetan, izotza, elurra, eta abar).

- Geologia (litologia eta azaleko jalkinak, petrologia, estratigrafia, eta abar).

- Geomorfologia (erliebe, drainatzea, malda, eta abar).

56

Page 57: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Lurzoruak (emankortasuna, erabileraren mugak gaitasun galeragatik, eta abar).

- Hidrologia (ibilgu jarraituak eta etenak, iturriak, putzuak, eta abar).

- Hidrogeologia (akuiferoak kutsatzeko zaurgarritasuna, eta abar)

- Landaredia (landare erakuntza handiak mugatzea, osaera espezifikoa, dibertsitatea, degradazioa, garrantzi espezifikoa, eta abar).

- Fauna (espezie interesgarriak identifikatzea, zientifikoki interesgarriak —espezie babestuak, eta abar—, ekonomikoki interesa dutenak —ehiza, arrantza—).

- Paisaia (ikusgaitasuna, kalitate intrintsekoa).

- Lurraren erabilera eta jabetza (landaketak, industriak, biziguneak, lur-zatiketa, eta abar).

- Biztanleria (demografiaren xehetasunak, alderdi sozio-ekonomikoak eta kulturakoak, antolakuntzakoak eta jarrera sozio-espaziala).

- Ekonomia (funtzionamendua, egitura, erakuntza eta adierazpenak erlazio ekonomikoko sisteman eta instituzio ekonomikoak, produkzio eta banaketa sistema, errenta, lurraren prezioak, eta abar).

- Kultura (giza komunitateen erakuntzako alderdiak arlo berezietan: erakuntza kulturala, instituzionala...).

- Juridiko-administratiboa (proiektuarekin zerikusi duten lege eta jite lotesleko araudiak eta horien aldaketak).

5,- ZARATARI BURUZKO AZTERLANA: 2002/49/EB Zuzentaraua eta Zarataren 37/2003 Legea betez, xehetasunezko azterlan bat egingo da errepidearen inguruan gerta daitezkeen zarata mailei eta horiek zuzentzeko neurriei dagokienez.Irungo Udalak aurretik egindako azterlanak izango dira kontuan eta zaratari buruzko bere ordenantza arauemailea. Horiek kontuan hartuz, ebaluazio parametro batzuk ezarriko dira eta metodologia bat, zarataren mapak egin ahal izateko. Zarataren mapa estrategikoa egingo da aztertu behar den zona guztirako, baita zarataren xehetasunezko mapa estrategikoak, arazoak izan ditzaketen bide-zati guztietarako.Aztertu behar den zona gutxienez ere Legun>55 dB eta Lgau>50 dB-ko igorpen mailei dagokiena izango da, eta azterketa kontuan izango den gutxieneko banda, 500 metrokoa errepidearen albo banatan. Oinarrizko maparen eskala 1/5.000 izango da eta xehetasunezko mapena 1/500 eraikuntza proiektuaren mailako neurri zuzentzaileen proposamenez.- Eskuratu beharreko oinarrizko informazioa:

57

Page 58: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Zona horietan zarataren kalitateari buruzko datuak bilduko dira, azterlanaren eremuan sartzen diren udalerrietako zarataren mailak, zona akustikoak, balio mugak eta helburuak eta Autonomia Erkidegoak edota bestelako erakunde eta administrazioek ezarritakoak direlarik, garrantzitsutzat jo daitezkeenak. Zonaren argazkiak aterako dira errepidearen ingurua hobeto zehazteko, zarataren ingurumena babesteko ikuspuntutik begiratuta.Trafikoaren funtsezko datuak jasoko dira, dela egungoak dela errepidearen urtemugatzat jotzen denekoak; eguneroko intentsitatea neurtuko da eta erdi mailakoak eta puntakoak, hala nola ibilgailuen abiada eta portzentajea bai ibilgailu arinena bai astunena. Horretan guztian honako hiru aldiak izango dira kontuan: Egunez (7-19 or.), arratsaldez (19-23 or.), gauez (23-7or.).Errepidearen geometriari buruzko informazioa bilduko da eta batez ere luzetarako profilarena, hala nola bide-zati bakoitzaren zoladurarena, horien zarata igorpena eraginak aztertzeko (aglomeratu konbentzionala edo porotsua).Informazioa bilduko da, berebat, azterlanaren eremuko biztanleriari eta lurraren erabilerari buruz, eta bertan dauden erabilerei buruz: bizitegi erabilera, ospitaleak eta ikastetxeak eta Zarataren Legearen garapenak ezar ditzakeen bestelako guztiak.- Zarata mailak ebaluatu eta kalkulatzeko metodologia:Zarataren mapak egiteko, honako adierazleak erabiliko dira: Legun (egunaren 24 orduko zarataren adierazlea) eta Lgau (Lnight, gaueko —23:00etatik goizeko 7:00etara— zarataren adierazlea)Aipatutako adierazleak ebaluatzeko puntua zoruaren gainetik egongo da, 4 metroko garaieran. Eraikinetako fatxadetako zarata mailak ebaluatzeko eta horiekin zarata jasotzen duten lekuen mapa egiteko, zarata erasotzailea baino ez da izango kontuan, hau da, ebaluazioaren xedeko eraikinaren fatxadan islatzen den zarata ez da kontuan izango, bai ordea azterlanaren eremuan dauden gainontzeko eraikin eta oztopoetako islak.Gurpildunen trafikoak eragindako zarata kalkulatzeko metodoa, “NMPB-Routes-96 (SETRA-CERTU-LCPS-CSTB)” kalkulatzeko metodo frantsesa y “XPS 31-133” arau frantsesa. Igorpenari buruzko datuak sartzeko, “Guide du bruit des transports terrestres, fascicule prévision des niveaux sonores, CETUR 1980” erabiliko da. Zarata mailak eta marra isofonoen mapak kalkulatzeko, kalkuluak aipatutako metodo frantsesarekin bat etorriz egiten dituen aplikazio informatikoa erabiliko da, betiere 2002/49/EB Zuzentarauak eskatzen dituen egokitzapen eta eskakizunak beteta.Kalkulu bakoitzean erabilitako ereduaren datuak zehaztuko dira eta aholkulariak, simulazio akustikoa egiteko oinarritzat hartuko diren eszenatokiak zehaztasunez definitzeko premiazkotzat jotzen dituen parametroak.Zarata maila kalkulatzeko kontuan izango den isla kopurua (isla ordena), gutxienez ere, 2koa izango da.Kalkuluetan, lurraren xurgatze maila ere kontuan izango da. Horretarako erabilitako irizpideak eta ebaluazio bakoitzean erabilitako lur mota ere adieraziko dira.Aztergai den zonako baldintza meteorologikoek zarataren hedapenean duten eragina ere kontuan izango da, eta, arauz bestelako batzuk ezartzen direnean izan ezik, honako portzentajeak aplikatuko dira zarata hedatzearen alde jokatzen duten baldintzei dagokienez: Egunez % 50, arratsaldez % 75, gauez % 100. Besterik ezean, 15ºC-ko tenperatura eta % 70eko hezetasun erlatiboa izango dira kontuan.

58

Page 59: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Honako xehetasunezko zarata mapa hauek egingo dira:Zarata mailaren mapak, azterlanaren zona osoan zehar jarritako gune hartzaileetan kalkulatutako zarata mailetan oinarritutako marra isofonoekin. Bi mapa mota egingo dira: Lgun-arena, honako mailetako marra isofonoekin: 55-59, 60-64, 65-59, 70-74, >75; eta Lgau-arena, beste maila hauekin: 50-54, 55-59, 60-64, 65-69, >70.Zarata esposizioko mapak: horietan adieraziko dira etxeetako fatxadetan kalkulatutako zarata mailak, betiere etxebizitza kopurua eta zarata mailaren tarte bakoitzean zarataren esposiziora dauden etxe horietako pertsonen arteko erlazioaz. “Legun” eta “Lgau”-ak ere aurrean aipatu direnak izango dira eta maila horietako bakoitzera esposizioan dagoen etxebizitzako, esposizio handiena duen fatxadari dagokion etxebizitzako, alegia, pertsona kopurua.- - Neurri zuzentzaileen proposamena: Azterlanaren eremua ebaluazio parametroak kalkulatu ondoren, ezarritako kalitate helburuekin alderatuko dira, eta parametro horiek betetzen ez diren zonetan neurri zuzentzaileak proposatuko dira. Azkenik, neurri horien eragingarritasuna kalkulatuko da, eta eszenatoki berri honetarako kalkulatu diren maila berriak ezarritako kalitate helburuetan sartzen direla egiaztatuko da.Neurri zuzentzaile horiek eraikuntza proiektuaren mailan diseinatuko dira, dimentsio, diseinu, ezaugarri, eta abarren ezarpenari dagokionez, eta errepidearen zehar sekzioan neurri horiek ezartzeko behar diren espazioak egokituko dira, baita mantentze lanetarako behar direnak ere.

6.- AURREIKUS DAITEZKEEN ALTERAZIOEN ZENBATESPENA ETA PROPOSATUTAKO NEURRI ZUZENTZAILEAK: Proposatutako irtenbidean aurreikus daitezkeen aldaketen estimazio bat egingo da honako atalei dagokienez:

- Paisaia.- Airearen kalitatea- Zaratak.- Mikroklima.- Landaredia eta fauna.- Hidrogeologia eta hidrologia.- Lurrak.- Eragin sozio-ekonomikoak.

eta ondorioz, ezar daitezkeen ustezko neurri zuzentzaileak izango dira kontuan eta baloratuko, baita ere obra egiteaz eta aurreko neurri zuzentzaileak aplikatzeaz gertatuko den hondakin eragina.

7.- AZTERLAN LAU LANEAN ETA ESKAINTZAN TXERTATZEA: Egon daitezkeen aukerak baloratzeko erabiliko den ingurumen eraginaren lehen funtsezko azterlana, aukera horiek aztertzearekin batera egingo da eta ondorioz trazatuaren proiektuko lehen fasean. Ingurumen eraginaren azterlana eraikuntzako proiektuaren mailan egingo da; proiektu horretan sartuko dira neurri zuzentzaileak eta ingurua babestekoak, salbu horien xehetasunezko balorazio eta aurrekontua, eta

59

Page 60: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

ingurumena zaintzeko programa. Azterlan hori trazatuaren proiektuan sartuko da, enkargatutako proiektu osoaren barruko dokumentu gisa eta horren aurkezpena, plano eta testuetarako adierazi diren irizpide orokorrekin bat etorriz egingo da.

11.13.2. Bide segurtasunari buruzko eranskina

Eranskin honetan bide segurtasunaren azterlan gehituko da. Horretan, aukeratuko irtenbidearen egokitasuna aztertu eta justifikatuko da bide segurtasunaren ikuspuntutik eta errepideko erabiltzaileen zein obrak egiteko aldian errepidean lan egingo dutenen arriskuak murrizteko hartu diren neurriak deskribatuko dira, eta gainera horrek ez du ukatuko segurtasun eta osasun proiektua egin beharra.

Jite orokorrez, proiektatuko den obran honako alderdiak aztertuko dira:

Trazatua: abiadura espezifikoa, gehieneko abiadurak, homogeneotasuna, zehar sekzioa, bihurgune goratuak, aldapak, eta abar.

Geldialdi eta aurreratzeko ikusgaitasun tarteak, trazatu galerak. Sarbideen antolaketa, ezaugarriak, beren arteko tarteak, ikusgaitasunak Lotuneak eta elkarguneak Seinale bertikalak eta horizontalak Gaueko eta eguneko balizak Euste sistema lur berdinketaren ertzekiko Bide segurtasuneko beste neurri edo gailu batzuk Zoladura eta drainatzea: mota eta baldintza klimatikoetara egokitzea Argiztapena, itsualdiak Tuneletako segurtasuna Bizikletarien eta oinezkoen segurtasuna, bidegurutzeak, sarbideak, autobus

geltokiak Atseden guneak

.

12.- AZTERLANA OSATZEN DUTEN DOKUMENTUAK

Erreferentziako azterlanak ondoren informatze asmoz zerrendatuko diren dokumentuak jasoko ditu. Proiektuko ingeniari zuzendariak zerrenda hori aldatu ahal izango du, berari egoki iruditzen zaizkion dokumentuak gehituz edo kenduz, betiere kasu honen garrantzia eta ezaugarriak kontuan izanik:

1.- MEMORIA ETA ERANSKINAK

1.1. MEMORIA

- Proiektuaren xedea.- Aurrekariak- Oinarrizko datuen eta ateratako ondorioen arrazoiak azaltzea.

60

Page 61: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Beste zerbitzu batzuekin koordinatzea.- Proiektuaren deskribapena.- Onartutako irtenbide desberdinak arrazoitzea.- Desjabetzeak eta horiek ukitutako zerbitzuak.- Kontratu Lege berrian eta indarrean dagoen araudian ezarritakoa

betetzea, proiektu eta azterlanak idaztearekin zerikusi duen guztian.- Lurrikaren kontrako arauak betetzea.- Obraren epea.- Aurrekontua- Proiektuaren aurkibidea.- Proiektuaren idazketan parte hartu duen pertsonala.- Ondorioak

1.2. MEMORIAREN ERANSKINAK

1.2.1. AURREKARIAK

1.2.2. KARTOGRAFIA ETA TOPOGRAFIA

- Planimetria.

Erabilitako sistemak. Abiaguneen zerrenda. Eskalak. Zehaztasunak.

- Altimetria.

Erabilitako sistemak. Abiaguneen zerrenda. Mailetako bihurguneen tarteak. Zehaztasunak.

1.2.3. GEOLOGIA ETA GEOTEKNIA

1.2.3.1. Trazatuaren azterlan geoteknikoa.

- Txosten geologikoa.- Txosten geoteknikoa.- Hondeaketan materialak erabiltzea.- Lurraren drainatzeko ezaugarriak eta azaleko urak ikertzea.- Lubeten egonkortasuna.

- Tunelen geoteknia.

Ikerketa geologikoa, tunel ahoen inguruan. Tunelak zeharkatuko dituen lurren ebaketa geologiko arrazoizkoa. Azterlan hidrogeologikoa. Azterlan geoteknikoa. Laburpen eta gomendioak.

61

Page 62: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Egituren zimenduak jartzea.

Tokiko estratigrafia. Haustura karga onargarriak. Finkatze karga onargarriak. Piloteen karga onargarriak.

- Txosten bereziak.

1.2.3.2. Hobien azterlana.

- Aurretiazko informazioa materialei buruz.- Prospekzioa eta hautaketa.- Xehetasunezko azterlanak: harrobiak, legar hobiak, harea lekuak eta

materiala hartzeko lekuak.

Deskribapen geologikoa. Ustiapena. Materialaren ezaugarri teknikoak.

1.2.4. LURRIKAREN ERAGINAK

1.2.5. PLANEAMENDUARI ETA TRAFIKOARI BURUZKO AZTERLANAK

1.2.5.1. Egungo trafikoa.

- Trafikoaren intentsitatea.- Puntako balioak.- Trafikoaren ezaugarriak.- Oinezkoak eta bestelako garraiobideak.

1.2.5.2. Etorkizuneko trafikoa

- Trafiko esleitua.- Lotura eta elkarguneetako trafikoa

1.2.6. TRAZATU GEOMETRIKOA

1.2.6.1. Oinplano eta aurretiko bistaren baterako azterlanerako irizpide orokorrak.

1.2.6.2. Proiektuaren baldintzak.

1.2.6.3. Oinplanoaren trazatua.

- Lerrokaduren egoera.- Definizio analitikoa.

62

Page 63: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

1.2.6.4. Zehar sekzioak.

- Berariazko sekzioak.

Zuzenean. Bihurgunean. Zabaldurak. Peralteak.

- Sekzio bereziak.

Zuzenean. Bihurgunean. Zabaldurak. Peralteak.

1.2.7. KLIMATOLOGIA, HIDROLOGIA ETA DRAINATZEA

1.2.7.1. Datu klimatologikoak.

1.2.7.2. Hidrologia:

1.2.7.3. Zeharreko hustuketarako obra txikiak.

- Emarien kalkulua.- Kalkulu hidraulikoa.- Normalizatutako obren zerrenda.

1.2.7.4. Azaleko drainatzea.

- Plataformaren drainatzea.- Inguruko guneen drainatzea.- Areka eta ubideak.

Emarien kalkulua. Kalkulu hidraulikoa. Deskribapena.

1.2.7.5. Lurpeko drainatzea.

- Zoruaren drainatzea.- Etendurako drainatzeak.

Luzetarakoak. Zeharretakoak.

- Lurpeko ur geruza jaisteko drainatzeak.- Isurbideak, kutxatilak eta miatze zuloak.

1.2.8. EGITURAK ETA TUNELAK

63

Page 64: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

1.2.8.1. Zubiak eta bidezubiak.

- Planeamendu eta trafikoaren txosten hidrologiko, geoteknikoen azterlan eta aplikazioa.

- Kalkulurako oinarriak.- Definizio irizpideak.

Egiturakoak. Arkitektonikoak Ekonomikoak.

- Aztertutako irtenbideak.- Egituraren eskema.

1.2.8.2. Hormak

- Definizio irizpideak.

Egiturakoak. Arkitektonikoak Ekonomikoak.

1.2.8.3. Tunelak.

- Definizio irizpideak.

Tunelen geometriaren kalkuluak. Euste egitura erresistenteen kalkulua. Ahoen kalkulua. Eraikuntza prozesua eta metodoak ezartzea. Behar diren instalazioen guti gorabeherako kalkulua.

1.2.9. ZORUAK ETA ZOLADURAK

1.2.9.1. Trafikoaren analisia.

1.2.9.2. Zabalgune edo euste lurrazalaren baldintzak.

1.2.9.3. Zoruak.

- Zoru mota aukeratzea.- Kalkulurako oinarriak.- Lodieraren kalkulua.-1.2.9.4. Galtzada eta bazterbiderako proiektatutako zoru eta zoladuraren deskripzioa, aukeratu diren irtenbideetan.

- Sekzio arrunta.- Egituretan.

64

Page 65: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Sekzio berezietan.

1.2.10. ZUINKETA

1.2.10.1. Zuinketa sarea.

- Zuinketa sarearen planoa.- Zuinketa sareko krokisen zerrenda.- Planimetria.

Erabilitako sistemak. Zehaztasunak.

- Altimetria.

Erabilitako sistemak. Zehaztasunak.

1.2.10.2. Zuinketako datuak.

- Oinplanoan.- Zeharkako sekzioetan.

1.2.11. LUR MUGIMENDUAK

- Kalkulu hipotesia.- Masa diagramen kalkulua.- Masa diagramak marraztea.- Materialak hartzeko lekuak eta zabortegiak.- Ondorioak

1.2.12. ANTOLAKETA EKOLOGIKO, ESTETIKO ETA PAISAJISTIKOA

- Antolaketa ekologiko, estetiko eta paisajistikoaren proiektuko memoria.

- Ukitutako lurrak landatzeko proiektua.- Eraginak zuzentzeko bestelako neurrien proiektua.- Planoak- Baldintza-agiria- Antolaketa ekologiko, estetiko eta paisaiakoaren proiektuko obren

xehetasunezko aurrekontua.

1.2.13. SEINALE BERTIKALAK ETA HORIZONTALAK

- Diseinatzeko irizpideak.- Atari, banderatxo eta kartelen egoera eta aurrediseinua ezartzea.- Lur eta zerbitzuetako afekzioetako eragina aztertzea.

1.2.14. BALIZAK JARTZEA

65

Page 66: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Segurtasun hesiak beharrezkoak izan daitezkeen bide-zatiak hautatzeko irizpideak.

- Balizak jartzeko aukerak proposatu eta justifikatzea.- Lurren okupazioko mugen balizko afekzioak aztertzea.

1.2.15. OBRA GAUZATZEN DEN BITARTEAN TRAFIKOARI EMAN BEHARREKO IRTENBIDEAK

- Egikaritzeko aldiak eta desbideratzeak aztertzea.- Behin-behineko eta behin betiko okupazio premiak.

1.2.16. OBRA OSAGARRIAK

- Itxiturak.- Argiztapena.- Bideak eta sarbideak leheneratzea.- Kanalizazioak.

1.2.17. DESJABETZEAK, ETA HORIEK UKITUTAKO ZERBITZUAK LEHENGORATZEA.

1.2.17.1. Desjabetzeak.

- Lur-zatiketak.- Definizio geometrikoa eta desjabetzeko muga poligonalaren

zuinketako datuak.- Jabe eta errentarien zerrenda.- Desjabetzeak sailkatzea.- Desjabetzeak baloratzea.

Balorazio irizpideak. Balorazio adierazleak. Balorazioa guztira.

1.2.17.2. Ukitutako ondarezkoak eta demanialak.

1.2.17.3. Ukitutako zerbitzuak.

- Trenak.- Errepide eta bideak.- Ubideak.- Elektrizitate lineak.- Telefono eta telegrafo lineak.- Zorpenak.- Bestelako zerbitzuak.- Ukitutako desberdinak eta horiek birjartzekoak definitzeko planoak.- Zerbitzuak eta zorpenak birjartzeko lanak.- Ukitutako zerbitzuak baloratzea.

Balorazio irizpideak.

66

Page 67: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Balorazio adierazleak. Balorazioa guztira.

- Harremanak ukitutako erakunde edo entitateekin.

1.2.18. BESTE ERAKUNDE ETA ZERBITZU BATZUEKIN KOORDINATZEA.

1.2.19. ETAPA ETA EPEEN PLANA

- Obren plana.- Aurrekontua gauzatzeko epea

1.2.20. AURREKONTUAREN KALKULUA, ADMINISTRAZIOARI EZAGUTZERA EMATEKO

2.- PLANOAK

2.1. KOKAPEN PLANOA

2.2. BATERAKO PLANOA

2.3. ERREPIDEA BEREZ

2.3.1. LANDAREAK.

2.3.2. LUZERAKO PROFILAK.

2.3.3. BERARIAZKO ZEHAR SEKZIOAK

2.3.4. ZEHAR PROFILAK

2.3.5. DRAINATZEA.

- Landareak.- Luzerako profilak.- Arekak, drainatzeak, isurbideak, kutxetak eta xehetasunak.- Zehar hustuketarako obra txikiak.

2.4. LOTUNEAK ETA ELKARGUNEAK

2.4.1. LANDAREAK.

2.4.2. LUZETARAKO PROFILAK.

2.4.3. BERARIAZKO ZEHAR SEKZIOAK.

2.4.4. ZEHARREKO PROFILAK

67

Page 68: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

2.4.5. DRAINATZEA.

- Landareak.- Zeharkako profilak- Arekak, drainatzeak, isurbideak, kutxetak eta detaileak.- Zehar hustuketarako obra txikiak.

2.5. EGITURAK ETA TUNELAK

2.5.1. ZUBIAK.

2.5.1.1. Plano orokorrak.

- Kokapen planoa.- Landareak.- Altxaerak.- Zehar sekzioak.

2.5.1.2. Ostikoak.

- Oinplanoak, altxaerak, sekzioak, xehetasunak.

2.5.1.3. Pilareak.

- Oinplanoak, altxaerak, sekzioak, xehetasunak.

2.5.2. HORMAK

- Kokapen planoa.- Oinplanoak, aurretiko bistak, sekzioak.

2.5.3. TUNELAK2.5.3.1. Oinplanoa eta luzerako profila.- Berariazko sekzioak.- Altxaerak eta tunel ahoetako sekzioak.

2.5.3.2. Xehetasunezko profil geoteknikoak.- Eustoinen sekzioak eta xehetasunak. Gauzatze faseak.- Tunel aho eta estalduren sekzioa, xehetasun eta armadurak.

2.5.3.3. Drainatze eta iragazgaiztearen oinplanoaaren sekzioak eta xehetasunak.- Argiteriaren oinplano, sekzio eta xehetasunak.- Instalazio lagungarrien oinplano, sekzio eta xehetasunak.

2.6. OBRA OSAGARRIAK

- Kokapen planoa.- Oinplanoak.- Zehar profilak

68

Page 69: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Zehar sekzioak.- Zehar profilak- Drainatzea.- Obra eta instalazio osagarriak.

2.7. INGURUMEN ERAGINAK ZUZENTZEKO NEURRIAK, LANDAREZTATZEA.

- Oinplanoak.- Xehetasunezko planoak.

2.8. SEINALE BERTIKALAK

- Seinale bertikalen oinplanoak.- Seinale atarien, banderatxoen eta kartelen egitura, panel, ainguratze

eta zimenduen oinplanoak, altxaerak eta sekzioak.

2.9. SEINALE HORIZONTALAK

- Oinplanoak.- Errei ertz, zebrabide, gezi eta hitzen xehetasunak.

2.10. BALIZAK JARTZEA

- Oinplanoak.- Zehar sekzioak.

2.11. GAUZATZE FASEAK

- Faseen oinplanoak.- Aldi baterako iragaiteak

3.- ZENBATETSITAKO AURREKONTUA

3.1. NEURKETAK

- Lur berdinketa.- Drainatzea.- Egiturak eta tunelak- Zoruak eta zoladurak- Ingurumen eragina zuzentzeko neurriak.- Seinale bertikalak, horizontalak eta balizak jartzea.- Obra osagarriak eta bestelakoak.

3.2. KALKULATUTAKO PREZIOAK

3.3. ZATIKAKO AURREKONTUEN AURRERAKINAK

- Lur berdinketak.

69

Page 70: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Tunelak.- Fabrika obrak.- Drainatzeak.- Zoru eta zoladura.- Seinaleak eta balizak jartzea.- Ingurumen eragina zuzentzeko obrak.- Obra osagarriak eta bestelakoak.

3.4. AURREKONTU OROKORREN AURRERAKINA

- Gauzatzearena.- Kontrata bidez gauzatzearena- Gauzatze fasetan banakatzea.

4.- INGURUMEN ERAGINAREN AZTERLANA

4.1. Helburua.4.2. Eremua.4.3. Metodologia.4.4. Lursailaren balorazioa.4.5. Aurreikusitako aldaketen kalkulua eta neurri zuzentzaileak.4.6. Ingurumena zaintzeko programa.4.7. Laburpena.

13.- AURREKONTUA

Agiri honen xedeko idazlanaren aurrekontua MILIOI BAT ETA BERREHUN MILA (1.200.000) EURO da gehien-gehienez.

Eskaintzan, guztirakoaren barruan, alegia, honako partidei dagokiena banatuko da: Ingurumen Eraginaren Azterlana, Kartografia eta Topografia eta Geologia eta Geotekniaren Azterlana, lursaila ikuskatzeko aurrekontuarekin, betiere baldintza-agiri honetako 11.4.2 atalean zehaztutakoarekin bat etorriz.

14.- PROIEKTUA IDAZTEKO EPEA

Agiri honen xedeko idazlana entregatzeko epea HAMAR (10) HILABETEKOA izango da gehien-gehienez.

70

Page 71: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

1. ERANSKINA

KALITATEA ZIURTATZEKO PLANA

71

Page 72: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

KALITATEA ZIURTATZEKO PLANAK (KZP) BETE BEHARREKO BALDINTZEN LABURPENA

1.- DOKUMENTUAREN XEDEA

Dokumentu honetan ezarri dira Kalitatea Ziurtatzeko Planak (KZP) betetzeko gutxieneko eskakizunak. Autobide, autobia eta lasterbideen proiektuak idazteko laguntza teknikoen kontratuetan esleipendun gertatzen diren aholkularitza enpresek ezarri behar dituzte plan horiek.

KZPa ezartzearekin lortu nahi den helburua proiektu bakoitzaren kudeaketa sistema eratzea da, eta horrekin, fase bakoitza ezarritako prozeduren bidez gauzatuko dela eta beharrezko kalitateaz egiten dela bermatzea.

2.- PROIEKTUAREN GARAPENEAN EZARRI BEHARREKO KALITATE SISTEMAREN FUNTSEZKO ELEMENTUAK.

Ezarriko den antolakuntza eskemak honako funtsezko elementu hauek eduki behar ditu:

A. Proiektuko zuzendaria (Administrazioaren ordezkaria).

B. Kontsultagilea. (KPS idatziko du)

B.1. Proiektua idazteko taldea (esleipendun suertatzen den Kontsultagilearena).

B.2. Kalitate taldea (linearen kanpoko kontrola, Kontsultagilearena berarena).

C. Kontrol taldea (kanpoko kontrola, Kontsultagile esleipendunaz bestelakoa). (Kalitatea Ziurtatzeko Ikuskatze Plana (KZIP) idatziko du).

C.1. Kalitateari buruzko dokumentazioa.

C.2. Kalitatea Ziurtatzeko ikuskatze plana.

Hona, ondoren ezarri beharreko kalitate sistemaren eskema:

72

Page 73: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Idazketa taldea. Dokumentuak kontrolatu eta zaintzea.

Proiektua idazteko laguntza teknikoa.

Kalitate taldea (Kanpoko kontrola). Dokumentuak kontrolatu eta zaintzea.

Proiektuko zuzendaria

Proiektuko KZParen funtzionamendua egiaztatzea. Dokumentuak kontrolatu eta zaintzea.

Proiektua ikuskatzeko taldea.(Proiektuaren zuzendaritza)(Kanpoko kontrola)

Zuzendaritza teknikoa. Faseka egindako lanak ikuskatzea.

2.1. Proiektuko zuzendaria

Bide ingeniariari dagokio Administrazioaren izenean proiektuaz arduratzea. Berak koordinatuko ditu obran ari diren langile guztiak, eta berak egingo du proiektuaren kontrola, bai kalitatea Ziurtatzeko planaren funtzionamenduari dagokionez, bai planaren zuzendaritza teknikoari dagokionez, betiere Kontsultagilearen idazketa taldeari dagokin erantzukizunak kontuan hartuz. Horri begira, beraz, proiektuaren zuzendaritza eratuko du kanpoko kontrol taldearen laguntzaz.

Zuzendaritza orokorrak, bestalde, proiektuaren idazketako une gakoetan aurretiaz ezarriko diren faseak jarraituz egingo ditu kontrol lanak. Faseka egingo diren kontrol horiek kanpoko kontrol taldeak bildu eta landutako dokumentazioarekin prestatuko dira.

2.2. Proiektuaren idazketa taldea.

73

Page 74: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Proiektua idazteko taldea arduratuko da idazketa lanaz, eta horren buru egongo da bide ingeniaria, proiektuaren egilea, alegia. Azken hori izango da, funtsean, gauzatze lanen arduradun nagusia.

Idazketa taldeak bulego teknikoaren laguntza izango du bere lanerako. Bulego tekniko horrek bere baitan hartzen ditu, giza baliabideez gain, behar diren materialak (bulegoak, informatika baliabideak, bulegoko materiala, eta abar), baita lan espezializatu jakin batzuk (kartografia, geoteknika, eta abar) egiteko azpikontratatuko diren enpresak ere.

Proiektua idazteko laguntza teknikoa emateko kontratuaren esleipendun gertatu den ingeniaritza enpresak osatuko du idazketa taldea.

Talde horrek bere burua kontrolatuko du, batez ere lanen batzuk azpikontratatzen dituenean (barruko kontrola).

Kalitatearen eskema gidarian —aurrerago hitz egingo da honetaz— zehaztuko da talde honek kontrolatu eta zaindu behar duen dokumentazioa.

2.3. Kalitate taldea (Egiaztatzea).

Talde honi dagokio linearen kanpoko kontrola, ingeniaritzaren barruan. Idazketa taldetik erabat bereizita egongo da, kalitatearen segurtapenak ondo funtziona dezan.

Kalitate taldea kalitatearen ardura duen bide ingeniariaren aginduetara egongo da, hori baita ingeniaritzaren kalitate atalaren arduradun nagusia.

Kalitate taldeak, hala behar denean, enpresatik kanpoko azpikontratisten laguntza jaso dezake, eta horiek idazketa lineatik bereiziak izango dira.

Kalitatearen eskema gidarian zehaztuko da talde horrek kontrolatu eta zaindu behar duen dokumentazioa.

2.4. Kanpoko kontrolerako taldea

Kontrol taldeak honako bi eginkizun nagusi ditu:

Proiektua idazteko kontratuaren enpresa esleipendunak ezarritako kalitatea Ziurtatzeko planaren funtzionamendu ona egiaztatzea.

Proiektu eta Administrazioaren zuzendariarekin lankidetzan aritzea proiektuaren zuzendaritza teknikoan, faseka egin beharreko aldizkako ikuskapenak eginez, zuzendari hark erabakitzen duenaren arabera.

Enpresa hau proiektua gauzatzeaz arduratzen den ingeniaritzatik bereizia izango da.

Kalitatearen eskema gidarian zehaztuko da talde honek kontrolatu eta zaindu behar duen dokumentazioa.

74

Page 75: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

2.5. Dokumentazioa

Dokumentazioaren atal honetan sartzen dira, proiektuko ohiko dokumentazioaz gain, egiaztapenak, gorabeherak, arduradunen arteko harreman idatziak, eta abar.

Dokumentazioak berebiziko garrantzia dauka kalitatea Ziurtatzeko eginkizunean; lanen garapenean gertatu diren gorabeherak ezagutzeko aukera ematen du, bertan biltzen direlako lanen arduradunek sinatutako dokumentuak, hau da, proiektuaren kalitatea bermatzen dutenak; dokumentu horietan lanak arlo desberdinetako espezialistek egin dituztela egiaztatzen da; lanak, ezarritako prozedura eta teknikari kualifikatuekin bat etorriz ikuskatu direla egiaztatzen da; eta ez-adostasunei (kalitate taldeak antzeman dituenak) eman zaien tratamendua ikusten da.

Elementu honen garrantzia kontuan hartuz, Kontsultagileak dokumentazioaren tratamendurako sistema erraz bat proposatu behar du bere KZPean, hartara dokumentazioaren edozein gai eskuragarri egongo da une oro, proiektuko ingeniari zuzendariak egin dezakeen edozein eskaritarako. Sistema honek proiektuko zuzendariaren onespena behar du eta kalitateko eskema gidarian jasoa izango da.

Funtsean, honako dokumentuak azpimarratu behar dira:

A.- Idazketa taldeak sortuak:

- Proiektuaren dokumentazioa.- Gorabeheren txostenak.

B.- Kalitate taldeak sortuak:

- Kalitateari buruzko dokumentuak (ikuskatze prozeduren emaitzak jasoz).

- Gorabeheren txostenak.

C.- Kanpoko kontrol taldeak sortuak:

- Ikuskapenen dokumentazioa (Kontsultagileak ezarritako KZParen funtzionamendua egiaztatzeari buruzkoa).

- Gorabeheren txostenak.

D.- Proiektuko zuzendaritzak sortuak:

- Proiektuaren baldintza-agiria eta horren eskaerak finkatzea.- Lanen garapenerako antolakuntza, koordinazio eta jarraibideei

buruzko dokumentazio orokorra.- Bileretako aktak.- Ikusketaren fase desberdinei buruzko txostenak.- Gorabeheren txostenak.

75

Page 76: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Sortutako dokumentazio guztia, taldeetako buruek sinatuta, horiek bere gain hartu behar baitute nork bere lanei buruz dauzkaten erantzukizunak.

Taldeek prozeduren eskuliburuetan ezarritakoa aplikatuz lan egingo dute, eta eskuliburu horiek maila guztietarako zehaztu behar dira.

Parte-hartzaileen artean gatazkarik gertatzen bada, proiektuko ingeniari zuzendariari dagokio azken hitza, bera delako Administrazioaren izenean arituko den arduraduna.

3.- PROIEKTUAREN KALITATEA ZIURTATZEKO PLANA

Kontsultagileak kalitatea ziurtatzeko plan bat aurkeztuko du bere eskaintzan, eta horren behin betiko idazketa esleipendunak egingo du. Plana, Administrazioak onartu ondoren, kontratuko atal bihurtuko da edozein ondorioetarako. Plan horretan berariaz adieraziko dira aurrerago zerrendatuko diren xehetasunak, eta horien artean funtsezkoak izango dira lan bakoitzaren arduradunaren kalifikazioa, beraz horietako bakoitzaren edota erantzukizun handieneko lanpostuak izango dituztenen curriculumak ekarriko dira.

KZPean, halaber, eskaintzan adierazitako langileek proiektuan izango duten dedikazioa berretsiko da, eta esleipena ematerakoan hitzartuko diren xehetasunez osatuko da informazioa.

Kalitatea Ziurtatzeko Plana honako elementuek osatuko dute batez ere:

3.1. Kontratuko dokumentuen azterketa.

Administrazioak Kontsultagilearen esku jarriko duen dokumentazio guztia berrikuskatuko da, baita laneko eskakizun, baldintza eta zehaztapenak argi eta garbi definitu behar dituen kontratuko dokumentazioa ere.

3.2. Idazketa zein ikusketa lanak gauzatzeko erabiliko diren baliabideak.

Kontsultagileak eskainitako baliabideetan oinarrituz, honako zehaztapen hauek emango dira:

A.- Bai idazketa prozeduretan bai ikuskapenekoetan, lan bakoitzeko arduradun nagusien zerrenda bat egingo da (nork bere jarduera arloa zein den sinatuta) eta bakoitzaren curriculuma adieraziko.

B.- Lan berezietarako (topografia lanak, prospekzio geoteknikoak, laborategiko probak) enpresa azpikontratistak zein diren adieraziko da eta bakoitzak antzeko lanetan eskuratu duen eskarmentua.

76

Page 77: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

C.- Kalitatearen linearen barruan, egiaztapen taldeak prozedura bakoitzean adierazten diren lanak egiteko behar diren baliabideak (bereak edo azpikontratatuak) edukiko ditu.

D.- Halaber, Kontsultagileak erabiliko dituen informatika baliabideak (hardwarea nahiz softwarea) ere adieraziko dira.

Egiaztapen baliabide guztiak proiektua gauzatzeko erabiliko direnetatik bereiziak izango dira.

KSPk, gutxienez ere, dokumentu honetako zehaztapenak beteko ditu. Alabaina, horiek aldatu ahal izango dira, baldin eta proiektua nolakoa den ikusita, proiektuko zuzendaritzak eta enpresa Kontsultagileak hala erabakitzen badute kalitatearen segurtasunari begira.

3.3. Lan programa.

Agiri honetako 3.1 atalean adierazitako ikuskapenaren ondorioz, berriro aztertuko da eskaintzan proposatutako lan programa, baina horretarako proiektuko zuzendaritzak kanpoko kontrolaren faseei dagokienez ezarritako plangintza izango da kontuan. Fase horiek, printzipioz, “2. eranskina: Proiektuaren berrikuspena” izeneko atalean agertzen dira. Lanean ari den pertsonalaren xehetasunak emango dira une oro, bere jarduera arloarekin batera, dela idazketaren linean dela kalitatearenean.

Programak funtsezko jardueretan egituratuko du proiektua, eta jarduera horiek aldi berean elementu osagarritzat joko dira. Kalitate sistemara makurtu behar diren epe, ikuskapen gune eta jarduerak ere ezarriko dira.

Ikuskapen taldeak fase bakoitza behar bezala onartu arte, ezingo da jarraitu talde horren mende daudenekin.

Lan programaren funtsezko printzipiotzat joko da bere jitea, hau da, biziduna izatea: lanek aurrera egin ahala eguneratuko da eta proiektuaren jarraipenerako oinarrizko elementua izango da. Berak adieraziko du, berebat, ezarritako helburuak bete diren edo ez.

3.4. Kalitatearen Eskema Gidaria (KEG).

Proiektuko zuzendaritzak (zuzendaria eta bere ikuskapen taldea) ezarriko du, Kontsultagile esleipendunarekin batera, kalitatearen eskema gidaria. Dokumentu horretan jasoko dira Kontsultagilearen kalitate planaren eta kanpoko kontrolak, azpikontratistek, eta abarrek egingo dituzten jardueren arteko harremanak.

77

Page 78: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Proiektuen kalitaterako, oso faktore garrantzitsua da parte-hartzaile guztien arteko harremanen antolakuntza eta hasiera-hasieratik zehaztasunez definitzea horietako bakoitzari dagozkion eginkizun eta erantzukizunak.

Proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiek informazio zehatza jaso behar dute ezarritako eskakizunei dagokienez, eta ez bakarrik ezarriko diren eskakizunei dagokienez, baita aginduko diren egiaztapen kontrolei dagokienez ere. Eskakizun horietan guztietan lan, erabiliko diren material, eta abarren kalitateak sartuko dira.

Enpresa azpikontratistei dagokienez, ezarritako zehaztapenekin bat datozela adierazteko dokumentu idatzian sinatuko dute.

3.5. Prozedurari buruzko eskuliburua.

Eskuliburua KZPeko funtsezko agiria da. Hor zehaztuko dira Kontsultagilearen prozedura desberdinak, dela antolakuntzakoak, dela proiektuko eta bere elementu osagarrietakoak diren jarduera guztiak gauzatzea eta egiaztatzea.

(Kontsultagilearen prozedura orokorreko eskuliburua, osatuz eta zehaztuz joango da enpresak parte har dezakeen proiektu desberdinetako eskarmentuaz, sor daitezkeen teknologia berriak gehitzeaz eta antzeman daitezkeen akatsak zuzentzeaz).

Hasiera batez, prozedurak honako taldeetan sailka daitezke:

- Idazketa prozedurak. Horietan zehaztuko dira proiektuko jarduera desberdinak nola egin behar diren.

- Ikuskapen prozedurak (kanpoko kontrola). Enpresa aholkulariak zuzenean gauzatu dituen jarduerak definitzeko bideak eskainiko ditu.

- Ikuskapen prozedura (azpikontratistak). Enpresa azpikontratistek egindako lana nola ikuskatu den azalduko du. Prozedura horiek guztiek beste azpikontratu bat eska dezakete beraiek ikuskatzeko, laginak ateratzeko eta/edo egiaztapen kalkuluak egiteko.

-

3.5.1. Idazteko prozedurak.

Enpresa esleipendunak aurkeztu behar duen KZPak lanerako planean (idazteko prozedurak) ezarritako jarduera guztiak gauzatzeko erabiliko diren prozedurak deskribatuko ditu; era berean, arduradunak zein diren eta zer baliabide dituzten azalduko du.

Garbi eta argi adieraziko dira honako lan hauetarako erabiliko den produkzio prozedura eta informatika baliabideak (hardwarea eta softwarea).

- Kartografia analitikoaren tratamendua.- Lursaileko ereduen osaera eta proiektatu diren obrak.

78

Page 79: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Planoak gauzatzea (CAD sistemaren bidez marraztuta).- Trazatuaren kalkuluak (altxaera, berariazko sekzioa, eta lur

mugomenduak).- Egitura eta zimentarrien kalkuluak.- Kalkulu hidrologikoak eta hidraulikoak.

3.5.2. Ikuskatzeko prozedurak.

Kalitate taldeak aplikatuko ditu ikuskatzeko prozedurak, eta horiek proiektuko jardueretara hedatuko dira. Kontsultagileak denbora eta baliabide gehiago jarriko ditu proiektuan esanguratsuenak diren lanetarako.

KZPean azalduko dira arduradunak eta prozedura horietan aplikatu beharreko baliabideak.

Honako jarduera hauek ikuskatu eta egiaztatu behar dira:

- Kartografia eta topografia.- Materialen azterlana.

Materiala hartzeko lekuak, hobiak eta harrobiak. Hornidurako instalazioak (hormigoiak eta asfalto nahasketak).

- Korridoreko geologia eta geoteknia.

Lubakiak (hondeaketak, materiala erabiltzea, egonkortzea, zabalgunea).

Lubetak (material bolumenak, egonkortzea, zimenduak sendotzea).

Sastrakak kentzea. Lur beltza

- Trazatua.

Enborra, lotuneak eta elkarguneak Errepide eta bideak desbideratzea. Luzetarakoak. Oinplanoa eta altxaeraren arteko koordinazioa. Sekzioak, gainzabalerak, peralteak.

- Lur mugimenduak:

Hondeaketen sailkapena. Konpentsazioa. Materiala hartzeko lekuak eta zabortegiak. Balorazioa.

- Zoruak.

Zabalgunea. Zoru egituraren sekzioak.

79

Page 80: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

- Drainatzea.

Uren Lurralde Zerbitzuak ezarritako jarraibideak kontuan hartuko dira eta honako alderdiak aztertuko:

Zeharreko drainatzea. Luzetako drainatzea. Urak bideratzea. Zimendu eta zubietako zutabeetan egingo diren jarduerak.

- Tunelen geoteknia eta egituren zimenduak:

- Ikuskatze lanak.

Ondorioak.

- Egituren proiektua:

Aukerak aztertzea eta irtenbidea optimizatzea. Aukeratutako irtenbidea diseinatzea eta zutabe, altxaera eta

plataformaren azterlana egitea, irtenbide aukeratuak ikuskizunaren gainean izango duen eragina eta tratamendu estetikoa baloratzeko.

Eraikuntza prozesuaren planteamendua.

- Tunelen proiektua:

Berariazko sekzioa. Eustoinen xehetasunezko kalkulua. Eraikuntza sistemak. Tunel ahoen azterlana.

- Obrak gauzatzean trafikoari buruz proposatutako irtenbideak.

Txandako bideak. Behin-behineko desbideratzeak.

- Seinaleak, balizak eta defentsak:

Seinale horizontalak Seinale bertikalak Balizak eta defentsak.

- Obra osagarriak

- Desjabetzeak eta ukitutako zerbitzuak:

Lurzatiketaren planoa. Ukitutako finken mugak egiaztatzea. Jabearen datuak egiaztatzea: helbideak, lur mota, azalera. Ukitutako zerbitzuen inbentarioa.

80

Page 81: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Birjarpenak. Balorazioa.

- Proiektuko dokumentuak:

Memoria eta Eranskinak. Planoak Zenbatetsitako aurrekontua Ingurumen eraginaren azterlana.

3.6. Ez-adostasunen tratamendua.

3.7. Kalitateari buruzko erregistroak.

Enpresa aholkulariak ezarri behar ditu kalitateari buruzko dokumentu eta txosten guztiak identifikatu, bildu, kodifikatu, artxibatu, artatu eta eskuragarri edukitzeko prozedurak. Bera arduratuko da, orobat, agiri horiek eguneratuta edukitzeaz.

Dokumentu horiek guztiek, eskatzen den kalitatea lortu dela erakusteko balioko dute, baita kalitate sistema eragingarria dela ere.

Kalitateari buruzko dokumentuak Administrazioaren eskura egongo dira harik eta obrak amaitu arte. Eta horiek amaitzean Administrazioaren esku aldatuko dira.

81

Page 82: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

2. ERANSKINA

PROIEKTUA IKUSKATZEKO FASEAK

PROIEKTUA IKUSKATZEKO FASEAK:

0.- ARAU OROKORRA.

Kontratuko ingeniari zuzendariak fase bakoitza behar bezala onartu arte, ezingo da horiekin zerikusi dutenekin hasi.

1. 1. FASEA: AURRETIAZKO LANAK.

1.1. Kontsultagilearen esku jarritako aukeren azterlana eta dokumentuak berrikustea.

Aipatutako aukeren ikusketa eta azterketa egin dela egiaztatuko da, baita Administrazioak ekarritako gainontzeko dokumentuena ere.

82

Page 83: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Halaber, egiaztatu behar da proiektua idazteko ardura duen aholkulariak jakinarazi dituela antzemandako zailtasun eta gabeziak, holakorik egon denean.

Obrak egikaritzeaz ukitutako erakunde guztiekin hitz egin dela egiaztatuko da. Hasiera batez, honako erakunde hauek izango dira kontuan:

- Eusko Jaurlaritza. Uren Lurralde Zerbitzua.- Gipuzkoako Foru Aldundia: Garapen Iraunkorreko Departamentua.- Ukitutako udalak.- Zerbitzu konpainiak (ur, gas, elektrizitate, telegrafo, telefono,

komunikabide, eta abar).

1.2. Kontratuaren xedea.

Proiektua idazteko ardura duen Kontsultagileak baldintza teknikoen agiria aztertu duen, koherentetzat jotzen duen edo, kasua balitz, proiektua idazterakoan zailtasunak, edo inkoherentziak, aurkitu dituen ikuskatuko da, betiere aipatutako baldintza teknikoen agiriarekin bat etorriz.

1.3. Trafikoa

Trafikoak baldintzatzen ditu proiektuko elementu desberdinen (bide enbor, adar eta elkarguneen zati desberdinetako gaitasun eta funtzionamendua) diseinua eta zoruen diseinua; beraz, trafikoaren datuak lortu diren egiaztatuko da, horrek aukera emango duelako trafikoaren azterlana hasteko, eta trafikoaren azterlan horrek, aldi berean, baldintzatuko dituelako aipameneko diseinuak.

2. 2. FASEA: HASIERAKO LANAK: Azterlan geologikoa eta kanpaina geoteknikoa. Trafikoaren azterlana. Klimatologia eta drainatzea.

2.1. Azterlan geologikoa. Kanpaina geoteknikoaren prestakuntza.

Azterlan geologikoa ondo egin dela egiaztatuko da eta kanpaina geoteknikoa, korridorearen azterlanerako egin behar dena, ikertu beharreko arazoen arabera egin dela.

Proiektuko alderdi horiek guztiak segurtatzeko, honako eginkizunak gauzatuko dira:

- Geologia: Eremua behar bezala miatuz, proiektua idazteko ardura duen Kontsultagileak egindako azterlan geologiko orokorra zuzena dela egiaztatuko da. Ildo beretik, lursailen ezaugarri geologikoak

83

Page 84: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

definitu direla eta jite geoteknikoko azterlan espezifikoen zehaztapenean kontuan hartu beharreko jite geologiko-geoteknikoa duten arazoak antzeman direla zehaztuko da.

- Hobiak, harrobiak, materiala hartzeko lekuak: IGMEk egindako arroka industrialen mapetan jasotzen diren hobi eta harrobiak eguneratuko dira, eta proiektuko Kontsultagileak proposatzen dituenak ere egiaztatuko dira.

Halaber, proiektuaren fase honetan, obra gauzatzeko erabilgarritzat antzeman diren materiala hartzeko lekuak ikuskatuko dira, eta bereziki zabalgune hobeturako material egokia dutenak.

- Kanpaina geoteknikoaren prestakuntza. Ikerketa geoteknikorako plana ikuskatuko da, dela korridorearen azterlan geoteknikorako dela materiala non dagoen ikusteko, edota hobiak aurkitzeko.

Ikuskapen horretarako, oinarritzat hartuko da informazio geologikoa eta mazelen egonkortasunari, betelanetako zimenduei, lubeten egonkortasunari eta hondeaketatik datozen lurren oinarrizko ezaugarriei buruz antzemandako arazoak, dela betelanak eratzeko dela hondeaketa metodoak erabakitzeko. Proposatutako kanpaina, halaber, egokia den ala ez egiaztatuko da; horrela aurretiazko ideia bat izango da fabrika obren zimenduei buruz, eta batzuetan gainera ideia hori behin betiko bihur daiteke.

Ikuskapenak, izatez, proposatutako metodoak (laginketak, zulatze dinamikoak, zundaketa geofisikoak eta zundaketa mekanikoak) eta lortu beharreko laginen jitea barne hartuko du, baita erauzketarako moduak eta laborategietan egin beharreko probak ere.

Kontuan izango dira, eginkizun horietan guztietan, azterlan geologiko eta geoteknikoko eta aurreproiektuko datuak, gutxienekoak badira ere.

Arreta berezia jarriko da trazatuaren aurretiazko ukitu eta aukerak aztertzeko behar diren datuetan. Horiek, nolanahi ere, aurreratu egin behar dira, baita aipagai dugun kanpaina geoteknikoari dagokionez ere, trazatuaren proiektuan garatuko den irtenbidea erabakitzeko.

2.2. Trafikoaren azterlana.

Trafikoaren etorkizuneko garapen eta hazkunde hipotesiak behar bezala aplikatu diren ikuskatuko da, baita lortutako datuak proiektuko helmuga urte bitartera ondo hurbiltzen diren ere. Korridoreko bide-zati desberdinetako zerbitzuen gaitasun eta mailaren kalkuluak ere ikuskatuko dira, edota adarretakoak, lotuneetakoak eta elkargunetakoak.

84

Page 85: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

2.3. Klimatologia eta hidrologia.

Zonako estazio garrantzitsuenetako klima eta meteorologiaren datu guztiak bildu direla egiaztatuko da, betiere obrak egingo diren lekuetakoak. Antzera jardungo da ibaietako datu foronomikoekin, proiektuko bideak horiek zeharkatzen baditu. Ukitutako arroei buruz Ur Zerbitzuak dauzkanak ere kontuan izango dira.

2.4. Mapa topografikoa egitea

Kontsultagileak proiektuko funtsezko kartografia lortu duela egiaztatuko da, baldintza-agirian deskribatu den irismenarekin, salbu lan topografiko osagarriei dagokienez.

3. 3. FASEA: INGURUMEN ERAGINAREN AZTERLANA.

Fase honetan, eta aurretiazko lan gisa, aurreproiektutik atera diren ondorioak ikuskatuko dira, baita Garapen Iraunkorreko Departamentuak ekarri dituenak ere. Azterlan honen garapena lan guztien egikaritzapen aldian zehar garatuko denez, gainontzeko ikuskapenak proiektuaren honako fase hauetan zehar egingo dira.

Fase honi dagokion ingurumen eraginari buruzko azterlanak baldintza-agiri honetan aipatzen den legeria betetzen duela egiaztatuko da. Ingurumen eraginak zuzentzeko neurriak proiektuan definitu direla eta eraikuntza proiektuan sartu direla ere egiaztatuko da, baita proiektuan ingurumena zaintzeko programa egokia sartu dela ere egiaztatuko da.

4. 4. FASEA: TRAZATUA, LUR MUGIMENDUAK, DRAINATZEA, ZORUAK, FABRIKAKO OBRA TXIKIAK, ZUINKETA.

4.1. Geoteknia.

Gauzatutako kanpaina ikuskatuko da, eta hori aurreko fasean ezarritako planarekin bat datorren egiaztatuko da, baita kanpainaren ondorioz alderdi berriak sortu badira zein sortu ez badira ere. Edozein modutara, txostenean azterlan geoteknikoan bete diren helburuen betetze maila baloratuko da.

Printzipioz, sistematikoki ikuskatuko da honako alderdiak aztertu diren ala ez:

- Lubakiak. Indusketatik lortutako materialen ezaugarri geoteknikoak, indusketa moduak (leherketa, makina handiak mugiaraztea, eta abar). Horizonte desberdinen maila edo lodierak. Hondeatutako materiala nola erabili lubetak (nukleoan, koroatzean edo zabalgunean) eratzeko, eta kasua balitz, bide erdian metaketak

85

Page 86: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

egiteko erabakia hartzea, gero material hori aurreikusitako lekuan betelanetan erabiltzeko.

- Aukeratutako lubetaren egonkortasuna, aurreikusitako konpentsazioarekin eta ingurumen eraginaren azterlanetik ondorioztatzen direnekin bat etorriz.

Arrokazko lubeten kasuan, jarraitutasunik gabeko planoen neurri egokiak hartu diren egiaztatuko da, arroka trinkoaren ezaugarriak erabaki ahal izateko, betiere horren egonkortasuna aztertu ondoren. Eraikuntzako proiektuari dagozkion baldintza teknikoen agirian ustez eskatuko diren harbetak eratzeko bateragarriak izan daitezkeen tamainako zatiak ateratzeko hondaketa metodoak aztertu direla egiaztatuko da.

Azkenik, lur erauzketatik lubetara igarotzeko koefizienteak aztertu eta definitu direla egiaztatuko da, egoki gerta daitezkeen masa diagramak egiteko.

- Lubetak. Kokalekuaren azalaren ezaugarriak eta saneatzeko edo materiala ordezkatzeko premiak. Dela zimenduaren altueragatik eta jiteagatik dela eratzerakoan erabilitako materialagatik berezitzat jotzen diren lubetetan kokapenak eta eratzeko beharko den denborak aztertu diren ziurtatuko da, baita lortu nahi den sendotze mailak ere, betiere zorua egin aurretik. Obraren planean duen eragina ere aztertuko da. Egoki bada, kokalekuak gutxitu eta/edo azkartzeko behar diren neurriak aztertu diren ere egiaztatu behar da. Premiazkotzat jotzen bada, betelanak burutzeko ea teknika bereziak erabili diren ere egiaztatu behar da.

Lubeten egonkortasuna eta horiek babesteko premia aztertu den ere egiaztatuko da.

Fabrika obrara iristeko bideak egiteko eratu diren lubeten kasuan, lurzoruaren izaeragatik piloteak jarri behar izan direnean, lubeta-egituraren arteko eraginak aztertu direla ziurtatuko da.

- Zabalgunea. Lubakietako hondeaketen barrenak aztertu diren ala ez egiaztatuko da, baita erabili beharreko zabalgunearen zenbatekoa eta mota ere aztertuko dira, betiere proiektatu den zoruarekin bat etorriz.

Halaber, aipatutako material horren jatorria eta bide erdiko metatze premiak (dagokion kostu azterketarekin) aztertu direla egiaztatuko da, baldin eta behar den bolumena lur-erauzketatik badator.

Materiala beste leku batzuetatik hartu behar denean, zabalgunea lortzeko, premiazko laginketak egin direla egiaztatuko da, horrela zehaztu ahal izango baita materialaren ezaugarria eta, bidenabar, leku horietatik hartutako materialaren bolumena kubikatzea lortuko

86

Page 87: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

delako, edota leku horiek ustiatzeko bidea zehaztu ahal izango delako.

- Hobiak eta harrobiak. Ustiatzen ari diren hobi eta harrobietan behar diren probak eskatu direla egiaztatuko da, baita horiek egin direla eta, beharko balitz, kontrasterako probak ere egin direla. Proiektua idazterakoan ustiatzen ari ez diren hobi eta harrobietan behar diren probak egin direla egiaztatuko da. Proba horiek, kopuru eta banaketari dagokienez, aurreikusitako erabilerarako behar den materiala egokia dela egiaztatuko da.

- Tuneletarako eta fabrikako obretako zimenduetarako eta egituretarako kanpaina geoteknikoa.

Egindako kanpaina geoteknikoan eustormen zimenduak eta zeharreko drainatzeko lanak erabakitzeko behar den ikerketa guztia sartu dela egiaztatuko da.

Berebat, eta bere erabilera ondoko faseko partea bada ere, tunelak hondeatzeko unitate geoteknikoen ezaugarritzea lortu dela egiaztatuko da, baita tunel ahoetakoak ere. Horrekin batera, jasotako informazioa eustormak behar bezala proiektatu eta dimentsionatzeko nahikoa dela zehaztuko da, edota gomendioen azterlana behar bezala justifikatuta dagoela.

Zubi eta egiturei dagokienez, zimenduak jartzeko lurra behar bezala ezaugarritu eta oinarritu dela ikuskatuko da.

4.2. Datu topografiko osagarriak jasotzea.

Proiektuaren egile Kontsultagileak ikuskatuko du aurreikusitako topografia osagarria egin dela eta gainditu beharreko oztopo, elkartu beharko dituen errepide eta, oro har, proiektatzen den obrako elementu geometrikoen definitze eta kokatze zehatza baldintzatzen duten gainontzeko elementu guztien datuak jaso direla.

4.3. Trazatua.

Trazatua osatzen duten elementu guztien (enborra, loturako adarrak, lasterbidea, abiadura moteltzekoak, zabaleraz aldatzeak, elkarguneetako irletak, itxaron bideak, eta abar) definizio geometrikoa behar bezala egin dela, indarrean dagoen araudia betetzen dela eta trazatua gauzatzeak, obrak egikaritzerakoan, ez duela nahasterik eragingo egiaztatuko da.

Trazatua, plantan zein profilean, koodinatuta dagoela egiaztatuko da.

Aztertu diren bide eta sarbideak leheneratzea aztertu dela egiaztatuko da, baita horien definizio eta kokapena topografia eta bertako elementuekin bat datorrela ere.

87

Page 88: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Obrarako sarbideak ere aztertu direla ziurtatuko da.

Trazatu berriaren segurtasunaren eta horrek errepideko gainontzeko elementuekin (ikusgarritasuna, segurtasun tarteak, trazatuaren homogeneizatzea, eta abar) duen erlazioaren xehetasunezko azterlana egin dela egiaztatuko da.

4.4. Berariazko sekzioak eta zoruak.

Berariazko sekzioak diseinatu eta justifikatu direla ziurtatuko da, hala nola zorua egiteko eratu diren geruzen eta luzetarako drainatze elementuen, dela azalekoen dela sakonekoen, arteko koordinazio zehatza egiten dela.

Zoruari buruzko azterlan ekonomikoa egin dela ere egiaztatu behar da, zabalgunekoarekin batera, eta onartutako sekzioak indarrean dauden aginduak betetzen dituztela.

4.5. Lur mugimenduak

Lur mugimenduen azterlana egin dela egiaztatuko da eta hori masa diagrama egokien bidez irudikatu dela.

Bolumenen konpentsaziorako azterlana egin dela ikuskatuko da, lur erauzketatik datozen materialen izaeraren arabera. Pasatze koefizienteak kontuan izan direla eta betelanetan erabilitako materialen jatorria eta hondeaketaren bidez lortutako materialen destinoa kontuan izan dela ere egiaztatuko da, eta horien arabera garraiatzeko batez besteko tartea lortu dela, erabili beharreko makineria zehaztu dela eta ondorioz, prezioak ere zehaztu direla.

Proiektuaren aholkulari egileak lurren handik honakoa optimizatzeko kalkuluak egin dituela ikuskatuko da, baita materiala beste leku batzuetatik ekartzeko edota zabortegira eramateko garraioarenak ere.

4.6. Zabortegiak.

Balizko zabortegiei buruzko azterlana egin dela egiaztatuko da. Zabortegiek lur erauzketaren azterlanaren arabera premiazkotzat jotzen dena baino gaitasun handiagoa izango dute: % 20 handiagoa.

Bai ikuspuntu ekonomikotik bai ingurumenaren afekzio eta eraginaren aldetik onenetakotzat jo direnak aztertu eta aukeratu direla egiaztatuko da.

Aukeratutako zabortegiak eta horietarako sarbideak desjabetu egingo dira, aldez aurretik trazatuaren proiektuan sartuko den leheneratze proiektua egin ondoren.

88

Page 89: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

4.7. Drainatzea.

Arro guztietako emariak zehaztu direla egiaztatuko da. Horretarako, 5.2-IC Aginduan ezarritako metodoak erabiliko dira eta, egoki bada, aldez aurretik lortutako datu foronomikoen estatistikako datuak ere kontuan izango dira.

Arro garrantzitsuetan, proiektatutako zeharkatze obrak eragindako altxaera erabaki dela ere ziurtatuko da. Arroen eta hartu beharreko neurrien azterketarako, Eusko Jaurlaritzaren Uren Lurralde Zerbitzuarekin harremanetan egon izana ere egiaztatuko da.

Azaleko drainatzea erabat zehaztu dela eta urak berezko ibilgura eramateko behar diren elementu guztiak erabaki direla egiaztatuko da, betiere 5.2-ICn aurreikusitakoaren arabera.

Drainatze sakonak eratu beharra ere aztertu dela ziurtatuko da. Emaria behar bezala kalkulatu dela eta aipatutako drainatze eginkizunetarako behar diren elementuen kokapen eta dimentsioak 5.2-IC Aginduan gaia ukitzen duten ataletan ezarritakoarekin bat etorriz aurreikusi eta justifikatu direla ere egiaztatuko da.

Azkenik, zeharreko drainatzeari dagozkion planoak garatu direla egiaztatuko da eta horiek kalkuluan aurreikusi diren ebakitze eta malden premiekin bat datozela egiaztatuko da. Ibilgu eta lubeten babesak definitu direla ere egiaztatuko da eta, behar bada, energia barreiagailuak egokitu direla ziurtatuko da, abiadura mugatzeak kontuan izan direla ziurtatuz.

4.8. Behin-behineko desbideratzeak.

Galtzada trafikodunetan, dela galtza nagusian dela obrak ukitutako adarretan, jardutea beharrezkotzat jotzen denean, desbideratze egokiak zehaztu direla egiaztatuko da, baita horiek egiteak ekar ditzakeen ondorioak ere aztertu direla egiaztatuko da, betiere aurreikusitako desbideratzeekin bat datozela ziurtatuz.

Planoetan seinaleak eta trafikoaren babesak egokitu eta islatzen direla ere egiaztatuko da, betiere 8.3-IC Aginduarekin bat etorriz.

4.9. Seinaleak, balizak eta segurtasun hesiak:

Planoetan seinale bertikal eta horizontalak diseinatu direla egiaztatuko da, eta diseinu hori indarrean dauden aginduekin bat etorriz egin dela eta horien irudikapena, plano orokorretan eta xehetasunezkoetan, proiektua idazteko Lurralde Plan Partzialean zehaztutakoarekin bat datorrela egiaztatuko da.

89

Page 90: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

Balizak eta segurtasun hesiak planoetan aurreikusi eta irudikatu direla egiaztatuko da, betiere Ibilgailuak Moteltzeko OC321/95 P eta T sistemako gomendioetan ezarritakoarekin bat etorriz.

4.10. Desjabetzeak eta horiek ukitutako zerbitzuak.

Trazak ukitzen dituen lurzati guztiak eta jabe eta lurzatien zerrendak jaso direla egiaztatuko da, baita balorazioa proiektua egiteko LPPan eskatzen denarekin bat egin dela ere.

Datuak katastrotik ez direla jaso egiaztatuko da, baizik eta lurzoruan bertan jasotakoak direla eta ukitutako lursailak desjabetzea baimenduko duen proiektuari dagokion zehaztasunez islatu direla.

Fase honetan, halaber, zerbitzuak antzeman direla, dagokion konpainia eta erakundeekin harremanak izan direla eta leheneratzeko definizio zehatzerako behar diren arloko datuak jaso direla ziurtatuko da.

4.11. Zuinketarako oinarriak eta zuinketa

Zuinketarako oinarriak ezarri direla egiaztatuko da, betiere proiektua idazteko baldintza teknikoen agirian ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Bai oinplanoan bai kotan, ondoz ondoko 10 oinarriko bi talde ikuskatuko dira, egoki gerta daitekeen arloko neurketaren bidez. Proiektuko Kontsultagile idazleak, oinarri horiei eta beren nibelazioari dagokien koordenadak emateko, obraren inguruan egindako kalkuluak ikuskatuko dira.

Arloan bertan, halaber, profil guztien ehuneko hamarraren datuak jasoko dira eta horietako adierazgarrienak gehituko dira, aldez aurretik leheneratzetik kendutakoekin alderatuz, hala nola proiektuko aholkulari idazleak lortutakoekin.

Lur erauzketak, lortutako arloko datuetan oinarrituz zuzendu direla egiaztatuko da eta, behar bada, luzetarako profila ere aipatutako lur erauzketaren konpentsazio berria lortzeko zuzendu dela ziurtatuko da.

Fase honetan, egin beharreko obraren definizio osorako behar diren gainontzeko elementuak egiaztatuko dira, hau da, behar bezala definitu eta garatu direla.

5. 5. FASEA: EGITURAK ETA TUNELAK.

5.1. Tunelak. Trazatzeko proiektuaz ari garelarik ere, alderdi hau ia eraikuntza

proiektuaren mailan garatu behar denez, kalkuluen eta egiaztapen geometrikoen ikuskapenak egingo dira.

Obra zibilaren diseinua (behin-behineko edo behin betiko estaldurak, hondeaketa metodoak, tunel ahoak, eta abar) azterlan geoteknikoko gomendioekin bat datorrela egiaztatuko da.

90

Page 91: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

5.2. Egiturak. Proposatutako zimendu motak eta trazatuaren proiektu mailako horien

diseinua zuzena dela ziurtatuko da.

Aztertutako aukera guztien artean hautatu den egitura diseinua zuzena dela eta funtzionaltasun eta estetikaren eskakizunak betetzen dituela egiaztatuko da.

Egituretarako lortu diren datu topografiko gehigarriak ere ziurtatuko dira.

Trazatutako proiektu mailako egituraren definizio geometrikoa zuzena, nahikoa eta akats eta kontraesanik gabea dela egiaztatuko da.

Proposatu diren eraikuntza sistemak egiaztatuko dira.

5.3. Obra osagarriak

Lanak behar bezala burutzeko behar diren obra osagarriak proiektuan sartu direla egiaztatuko da eta horiek proiektua idazteko baldintza teknikoen agirian finkatutako irizpidearekin bat etorriz egin direla ziurtatuko da.

5.4. Neurketak eta aurrekontua.

Kalkulatutako neurketa eta aurrekontuan planoetako elementu guztiak agertzen direla egiaztatuko da, eta hori ezarritako neurketa irizpideekin bat etorriz egin dela.

6. 6. FASEA: AMAIERAKO IKUSKETA.

Koadernatutako ale baten edo, hobe, proiektuaren maketa baten, aurreko faseetan ezarritako erabakiak bete direla egiaztatuko da, baita proiektuaren aurkezpena egokia dela ere.

7.- EPEAK.

Proiektua ikuskatzeko fase bakoitza honako epeetan burutuko dela aurreikusi da:

1. FASEA: Proiektua idazteko epearen ehuneko hamabost (% 15) bete denean.

2. FASEA: Proiektua idazteko epearen ehuneko hogeita hamar (% 30) bete denean.

3. FASEA: (Lehenbiziko lau faseetan zehar gauzatuko da) Proiektua idazteko epearen ehuneko hirurogeita hamar (% 70) bete denean.

4. FASEA: Proiektua idazteko epearen ehuneko hirurogeita hamar (% 70) bete denean.

91

Page 92: JMS/AA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia · Web viewTestu fitxategiak Microsoft Word 97-ren DOC formatuan edo honekin bateragarria den batean egongo dira; planoak Autocad

5. FASEA: Proiektua idazteko epearen ehuneko laurogei (%80) bete denean.

6. FASEA: Proiektua idazteko epearen ehuneko laurogeita hamar (%90) bete denean.

Donostia, 2010eko martxoaren 30a

PROIEKTU ETA B ERAIKUNTZAKO ZERBITZUBURUA

Stua. José Mª Sarasola Yurrita OIERREPIDEETAKO ZUZENDARI NAGUSIA

92