Jesus Cedaz ««Esperantoo eza d a inorena eta, ald, bereani ... · eginda zegoen bate, z ere...

7
• ostirala »2001 eko otsailaren 9a Egunkaria # Lekaroz «Garai bateko ospea galduta, 110 urteren bueltan, sei kaputxino besterik ez dira gelditzen ikastetxean Jesus Cedazo ««Esperantoa ez da inorena, eta, aldi berean, denona da» Duela hogei bat urte —eguri zehatza ez dakite- hasi zeri Zaldiko lVlaldikoren arrapalada. lruñerriko euskaldunen biltokia izateko sortu zen, eta halaxe izan da hogei urtean. Eta bide batez euskarazko ekitaldi mordoa antolatu dute. Eta hainbat ekimen eta talderen aireratze pista ere izan da. Hogei urte bete dituzte, baina urtemugarik ez balute bezala segitu dute, hamabostean behin euskarazko kultur ekitaldiak antolatzen, ospakizun berezirik egin gabe, — trosta lasaian. # ARGAZKILARIA MIKEL SAIZ HoffdUifeiffi dtia

Transcript of Jesus Cedaz ««Esperantoo eza d a inorena eta, ald, bereani ... · eginda zegoen bate, z ere...

Page 1: Jesus Cedaz ««Esperantoo eza d a inorena eta, ald, bereani ... · eginda zegoen bate, z ere itsasoz bestaldeko misioetar (Txinaa , Filipina uharteak... joa) n nahi ... baina nago

• ost i ra la » 2 0 0 1 eko o tsa i la ren 9a

Egunkaria

# Lekaroz «Garai bateko ospea galduta, 110 urteren bueltan, sei kaputxino besterik ez dira gelditzen ikastetxean

Jesus Cedazo ««Esperantoa ez da inorena, eta, aldi berean, denona da»

Duela hogei bat urte —eguri zehatza ez dakite- hasi zeri

Zaldiko lVlaldikoren arrapalada. lruñerriko

euskaldunen biltokia izateko sortu zen, eta halaxe izan da

hogei urtean. Eta bide batez euskarazko ekitaldi mordoa antolatu dute. Eta hainbat

ekimen eta talderen aireratze pista ere izan da. Hogei urte

bete dituzte, baina urtemugarik ez balute bezala

segitu dute, hamabostean behin euskarazko kultur

ekitaldiak antolatzen, ospakizun berezirik egin gabe,

— trosta lasaian.

# A R G A Z K I L A R I A • MIKEL SAIZ

HoffdUifeiffi dtia

Page 2: Jesus Cedaz ««Esperantoo eza d a inorena eta, ald, bereani ... · eginda zegoen bate, z ere itsasoz bestaldeko misioetar (Txinaa , Filipina uharteak... joa) n nahi ... baina nago

Lekaroz

110 urteko historia

Lekarozko komentu eta ikastetxeak ez du garai batean izan zuen jende mugimendua. Egun sei kaputxino besterik ez dira gelditzen eta eraikineko zenbaitzat i oso egoera txarrean daude. • RAKEL GOÑI

Lekarozko komerituan bost aita kaputxino eta anaia

bat gelditzen dira oraindik

Ospe handikoa izan zen garai batean Lekarozko Kontseiiu Onaren

Gure Amaren ikastetxea. Espainiako Estatu osoko gazteak egon ziren

ikasten bertan. Orain aita kaputxinoak bakarrik gelditu dira eraikin

erraldoian.

1 I A S I E R A K O A P A I Z G A I T E G I A

I I 1891. urtean eraiki zuten, Llevaneras aitak bultzatuta. Kaputxino izan nahi zutenentzat eginda zegoen, batez ere itsasoz bestaldeko misioetara (Txina, Filipina uharteak...) joan nahi zuten gazteak prestatzeko. Ondotik, joan den mendearen hasieran, 1909. brtearen ingu-ruan, bigarren hezkuntzako ins-titutu bihurtu zen.

Irakaskuntza oso ona omen zen Lekarozko inst i tutuan. Antza denez, irakasleak urtee-tan egoten ziren institutuan, eta azkenean irakasgaiak erabat menperatzen zituzten. Artaxo-nako aita Fernando, adibidez, 44 urtez izan zen irakasle, eta bera bezala beste hainbeste. Bestalde, diziplina nahiko zorro-tza zegoen bertan. Aita Fernan-dok gogoratu du azterketak baino lehenago liburuak atsede-naldietara ateratzen debekatu egiten zietela mutilei. «Hori beste zigorrak baino txarragoa zen ikasleentzat», azaldu du. «Nik esaten nien: bere garaian ikastea zeneukaten».

Ikastetxean 80ko urteak arte mutilak bakarrik ibili ziren, han-dik aitzinera bakarrik onartu zituzten neskak. «Arazo handia zegoen horrekin», dio Aita Fer-nandok. «Zer gertatuko da nes-kak sartzen badira? Eta azkene-an ez zen ezer berezirik izan, guztiak oso ongi konpontzen ziren».

Liburutegi handia Orotara 400 per tsona baino gehiago bizi izan ziren barnete-gian eta komen tuan . 1962. urtean sute batek mutilen loge-len zati handi bat birr indu

zuen. Hori dela eta, eraikin zaharraren ondoan beste hiru eraiki zituzten ikasgelak eta logelak berr i ro ezar tzeko. Suteak ere arriskuan jarri zuen l iburutegia, balio handikoa bera, eta denen artean 40.000 liburu inguru atera behar izan zituzten lasterka. Gaur egun liburutegia osorik dago. Liburu bitxiak daude bertan, hala nola Egiptoko hieroglifikoak biltzen dituen bat, edota Korana bera, arabiarrez. Euskal literaturak ere leku handia betetzen du.

Bertako kaputxino asko eus-kaldunak izanik euskararen inguruko lan asko egin zituz-ten. Aita Donostia bera Leka-rozko k o m e n t u a n hil zen. «Hasiera batean nazionalisten talde bat ginela esaten zuten», dio irriz aita Fernandok.

Gaur egun oso zaila zaie sei kaputx inoe i egoi tza guztia mantentzea. Eraikina bera zen-bait tokitan oso egoera txarre-an dago. Azken eguno tako haize boladek hainbat teila bota dituzte. Aita Fernandoren ustez, «ez da inor gehiago eto-rriko Lekarozera, kaputxino gazteenak Erdialdeko Ameri-kan eta Hego Amerikan behar dituzte; jakizu noiz arte iraun-go duen honek.»

Garai batean hogei pertsona inguru zeuden ikastetxean eta komentuan lanean. Orain dela bi urte erretiratu zen azkene-koa. «Diru asko kos ta tzen zitzaigun j e n d e a laguntzen edukitzea; frontoia zena egun alokatuta diogu kiwi lantegi bati, eta horrek diru aldetik asko laguntzen digu; baratzean ere ere i ten di tuzte kiwiak» azaldu digu aita Fernandok. Era berean, mezekin eta aitor-tzekin lan handia dauka te kaputxinoek, beraiek baitira Oharr izko eta Lekarozko k o m e n t u e n a rduradun eta baita Arizkungoko konfesore ere.

—e» Rakel Goñi

mapa mutuak

P E L L O L I Z A R R A L D E

Printzesak eta gizontxoak

Gizontxo bat ematen du», entzuten nion guraso

irribarretsu askori kozkortzen hasi den semeari

helduen jarrerak eta itxurak antzematen zizkio-

nean. Alabak ikusita ere normala izaten zen zer edo zer

komentatzea, baina nago gurasoen ezpainetan irribarre-

az gain kezka eta gaitzespena ere suma zitezkeeia, kon-

paraziobatera, «hara, gure pinpirina!», entzutenzenie-

nean.

Jakina, artean alaba ez zen printzesa. Gehienok sine-

tsita geunden guraso euskaldunak libre zirela ameskeria

horietatik, horiek hegoaldeko kontuak zirela. Gogoan di-

tut Anna Magnaniren ahaleginak Viscontiren «Bellissi-

ma» eder hartan, edo Espainiako folkloriken amen musu

gartsuak. «Ole, mi niñal».

Alabaina, orain dela hogei urte errazagoa zen burua

argi izatea, ez baitzen euskal telebistarik. Euskal Herri

super-entrañableakortzadarrazabaldu du, eta zeruari

begira jarri zaizkigu asko eta asko. Lehenengo lerroa ka-

letar jatorrez eta baserritar argiz beterik dago. Mutilak,

oraindikere,diferenteakdira(«Queshalao!»). Neskek

urrunago luzatzen dute begiratua, eta han, hodeiertzean,

Anne Igartiburu begiztatzen dute.

Ezin uka, makurrenera jarrita ere, kongresuetako aza-

fata izatera irits daitezkeela; eta ez da ahantzi behar as-

korentzat azafata aritzea kamarera izatea baino gehiago

dela.

Egungo printzesa burges ttipia, frakasua iritsita ere, ez

da kikilduko. Feminismoa zer den ez daki, hitza ere ez du

gogoko, baina espezial ikasia du erretorika berria: «Nire

lana edonorena bezain duinada», «gizonak gure ame-

tsak zapuzten saiatzen dira», «guk haiek baino ahalegin

handiagoa eginbehar izatenduguhonainoiristeko»...

Etorria ere ikaragarri gehitu zaie, gainera; afari batzuetan

ez dute gizonik ametitzen, eta gure ipurdiaz eta zakilaren

luzeraz hitz egiten ikasi dute. «Zer uste zenuten ba?».

Hartara, printzesa-gizontxoaren etorrerarekin, zirku-

lua erabat itxia da, eta gurasoek umeei esaten zizkieten

haien oihartzunak entzuten dira. Telebistakoek kalean

eta ikastetxeetan egindako inkesta (fresko) horietan da

froga: «Neskaktuntunakdira, beti arropaz, pinturazeta

txorakeriezsolasean» (mutilek), «mutilakastakirten hu-

tsak dira, joka aritzea gustatzen zaie» (neskek).

Norbaitek pentsa lezake gaztetu egin garela, seduk-

zioaren jokoa dagoela horren muinean. Zergatik ez? Ba-

tzuetan zimurraren jokoak konpontzen du hori, besteetan

ez. Zahartu arte jarraitzen dutenak ere badaude. Konklu-

sio batera iristen dira: «Gizon / emakume guztiak berdi-

nakdira». Salbatuakgaude. Bejondeiela!

Egunkaria ostirala, 2001 eko urtarrilaren 12a

Page 3: Jesus Cedaz ««Esperantoo eza d a inorena eta, ald, bereani ... · eginda zegoen bate, z ere itsasoz bestaldeko misioetar (Txinaa , Filipina uharteak... joa) n nahi ... baina nago

DtMlOOaSdtete ( M f e l H H o M f l

Iruñea

Gaur eta bihar ospatuko

dituzte inauteriak

Iruñeko Donibane

auzoan. Iruñeko

inauteririk zaharrenak

dira, hogei urte pasatxo

baitituzte, eta

Donibanen bertan

asmaturiko mozorroekin

egiten dute kalejira.

SAGARDO JAIAREKIN HASi-

ko dira Donibaneko inau-teriak. Asuntzion plazan, 20:00etatik aurrera, Lekunberri-tik ekarritako upeleko sagardoa emanen dute,-gazta eta txorizoa-rekin, eta trikitixak eta gaitak la-gunduta. Gurdi batekin, kalejira hasiko dute plazan bertan. Eta gurdiarekin batera, momotxo-rroak, sorginak, txatxoak, katta-lingorri, hori, berde eta urdinak aterako dira. Asuntzionetik Ira-txe karrikara joanen dira, handik Vaguadara; eta Martin Azpilkue-tatik Fiterora, ondoren Asun-tzionen bukatzeko. Iaz Espainia-ko Poliziarekin izan zituzten ara-zoak saihesteko, udaltzainekin hizketan izan dira, eta horiek tra-

Donibanen inauterietarako propio asmaturiko mozorroak erabiltzen dituzte, nekazari kutsukoak. • JOXE LACALLE

fikoaz arduratuko dira kalejirak irauten duenbitartean.

Ostiraleko mozorroei honako hauek batuko zaizkie larunbate-an: lamiak, Hartza ijitoarekin, zi-ripotak, Zezengorria, Gauekoa, Aharia, eta Oreina. Azken laurak Donibanen inauterietarako pro-pio asmaturiko mozorroak dira.

Goizeko hamarretan puska-biltzeahasiko dute. Bidean zehar tripa betetzeko aukera izanen

duten arren —baliteke txistor ja-teaereizatea—, 14:00etanbaz-karia eginen dute Donibane pe-ñan. Puska-biltzen ibili den edo-norkhar dezake parte bazkarian.

Arratsaldeko seietan txokola-te jatea eginen dute Vaguadako iturri ondoan. Bizkotxoak ere emanen dituzte. Eta zazpietan berriro kalejira abiatuko da Auzo Elkartetik. Desfilea Martin Azpil-kuetatik Baionara joanen da;

handik Urdazubira, eta Olivatik Ikastola plazaraino. Bertan erre-ko dute Miel Otxin, baita pregoia eman ere. Ospakizunekin buka-tzeko, afaria eginen dute Basan-dere tabernan eta Donibane pe-ñan, 22:00etan. Afarirako txarte-lak 1.800 pezetan daude, Basan-deren eta Toki Eder tabernetan, eta euskaltegian.

—& Asier Azpilikueta

Arantza • Bortzirietako iriauteririk goiztiarreriak

BORTZIRIETAKO INAUTERIRIK GOIZ-

tiarrenak Arantzakoak izaten di-ra. Asteburu honetan ospatuko dituzte aranztarrek, heldu den astean igantziarrek, eta hama-bortz egunen buruan, berriz, Be-ra, Lesaka eta Etxalarren.

Arantzan atzo hasi ziren inau-teriak, eskolako haurrek presta-tutako bizkarrekoak mozorroei emanez. Mozorro zuriak puska-biltzen ibili zirenbaserrizbaserri. Aurten hamabortz mozorro zu-rik emana zuten izena puska-bil-tzen ibiltzeko. Arratsean, ema-kumeek ospatu zuten inauteria, afaltzera elkartuz.

Gaur, ortzirala, mozorro zu-riez gain, haurrak ere ibiliko dira etxez etxe puskan-puskan.

Gaurko egunez, ordea, herriko etxeak hautatzen dituzte eskean ibiltzeko. Arratsean, Gazte Asanbladakantolatutako afariak 'alaituko du inauteri arratsa. Bu-zo eguna izaten da gaurkoa, eta bertara agertzeko, beraz, kome-ni izaten da buzoz jantzita ager-tzea. Bihar, larunbata, haurren-tzako eguna izanen da, eta mo-zorroturik aterako dira arratsal-de partean. Ondotik, berendua emanen eta arrats partean mo-zorro beltzak aterako dira, bel-durra eragitera. Arratsean, ber-takoentzat ez ezik, kanpotik eto-rritako gazteentzat ere ez da falta izanen bestarako aitzakiarik.

—o» Jon Abril

Beruete • Herri Txiroekiko Elkartasun Eguna

BASABURUKO KULTUR BATZORDEko-

ek Berueten eginen dute aurten-go elkartasun eguna. Bihar ber-tan, arratsaldeko 17:30ean, iza-nen da lehendabiziko ekitaldia, txikienek hainbat jokotanparte hartzeko aukera edukiko dute or-du batez. Ondoren, kontu konta-lari batekbeste kulturetan murgil-duko du jendea bere ipuinen bi-tartez. Musikaren tenorea izanen da arratseko 20:30ean, Beruetera hurbiltzen den guztiak Capoeira ikuskizunarekin gozatu ahal iza-nen du. Ikuskizun horretan joko afro-brasildarrak, dantzaketabo-rroka nahasten dira; eta musika Altemativas taldeakjarriko ditu.

Ekitaldi horiek kanpaina luze

baten jarraipena besterik ez dira; izan ere, azkeneko urte hauetan Basaburuko Udalakaurrekontua-ren %0,7a hainbat proiektutara bideratubaitu. Lehendabizikoan, Zimbavveko komunitate batean, Etxalekuko Patxi Beloki misiola-riaren bidez, zerrategi bat eraiki-tzeko laguntza helarazi zitzaien. Mexikoko Sierra Oaxaqueñako emakume talde batzuek ere lan baldintzak eta osasuna hobetze-ko proiektu bat osatu ahal izan zu-ten; eta, azkenik, Mexikon bertan errefuxiaturikdagoen Lazaro Ga-larzaren familiaklaguntza ekono-mikoa jaso zuen.

— ^ Txari Eleta

Xabier Larraburu

•stirala, 2001 eko otsailaren 16a Egunkaria

Plan batdaukat(IV) gun horretan ekintza beldurgarri

au egiteko hiru kide bilduko gara:

uskararen Aldeko Solidarioen

iru kide hautatuak. Hautatuenen

rteko hautatuenak. Adituen arte-

n adituenak. Hiru izango gara,

iru. Hiru baitira funtsezko osa-

aiak, hiru berunaren elektroiak,

hiru planetek burutu ditzaketen or-

bita motak, hiru Jainkoaren adie-

azpenak. Zertaz ari naizen? Indar

Ezezagunez ari naiz!

Egun horretan, diot, hiru Solida-

ioak Diputazioaren ondoan dago-

en estolda bat ireki eta bertan de-

sagertuko gara. Gure lehendabizi-

ko helburua San Ignazioren

>lakaren azpian kokatzen den Ate

Beltza topatzea izango da (antzina-

ko testuetan Lapis Niger bezala

ezagutua izan dena eta batzuek

Erroman kokatzen zutena, gaizki

kokatu ere). Atea emakume alar-

gun baten ile batekin irekiko da

567 urtez itxita egon ondoren),

edo bestela umezurtz baten betile-

arekin (liburuak ez datoz bat hone-

tan). Guk, badaezpada ere, alargu-

naren ilea eta umezurtzaren betilea

eramango ditugu. Gero Eskailera

Itzelak jaitsi beharko ditugu. Pisu

bat, bi, hiru... Zazpi pisu jaitsi arte!

Paper zaharrek asmatzen badute,

hortxe egon behar du Kaosaren eta

lluntasun Hutsaren Erreinuko Pa-

sarteak. Hiruki Totala osatzeko te-

norea helduko zaigu, beraz: Unes-

coren Itun Sakratua, Bruselako Ma-

namenduen kopia bat (CD

formatuan) eta Korrikaren bideo

batekin lurrean Hiruki Totala osatu-

ko dugu, eta, horrela, Pasartea lau

segundoz zabalduko da guretzat.

Lau segundo! Denbora horretan

sartu eta Denboraren eta Eromena-

ren Erregearen lurraldean izango

gara. Cthulhu Jainkoaren errei-

nuan! (nor bestela?), zeinak inda-

rra ematen baitio bai Diputazioari,

bai eta Nafarroako Aurrezki Kutxari

ere. Cthulhuren aurrean Big Bang

garaietako Ezpata-dantza Kosmi-

koa dantzatu (bertsio laburtuan,

noski) eta, Jainko Beltza indarga-

betuz, beste Dimentsio batera bi-

daliko dugu. Geratzen zaizkigun bi

segundoetan hortik atera eta ospa

egingo dugu, oso pozik, oso garai-

le, Miguel Sanzen indarraren iturria

desagerturik, oso euskaldun, elka-

rri musu batzuk eman ondotik, oso

klandestinoki banandu eta oso

klandestinoki etxeratuko gara, oso

lasaiturik, gauaren sekretupean. •

Bertako mozorroekin kalera Doriibarie auzoko iriauteriek hasiko dute lruñeko ospakizurieri garaia

Page 4: Jesus Cedaz ««Esperantoo eza d a inorena eta, ald, bereani ... · eginda zegoen bate, z ere itsasoz bestaldeko misioetar (Txinaa , Filipina uharteak... joa) n nahi ... baina nago

ZALDIKO M A L D I K O ELKARTEAK A N S O L E A G A

karrikan du egoitza. Bi solairuko elkar-tea da. Goian harrera lekua, egongela eta su-kaldea ditu, etabeheanjantokia. Bertan hitz egin du NAFARKARiAk elkarteko hiru kiderekin, Juanja Iturralde, Mikel Vilches eta Sergio Ba-randiaranekin. Iturraldek elkartearen sorre-ran lagundu zuen, elkarteko historikoa da. Beste biak gaztexeagoak dira, eta hats berria ekarri diote Zaldiko Maldikori. Barandiaran lehendakaria dugu, eta Vilches, Batzordeko kidea.

«Donostian sortu berria zen Arrano Beltza elkartea, eta hori izan genuen eredu», gogo-ratu du Iturraldek. «Garai hartan euskaldun-tze-alfabetatze prozesuan sakontzea zaila zen, eta euskaldunak bildu beharra zegoen horretarako. Sorreran EHE sortuberriko jen-dea egon zen, baita AEK eta Arturo Kanpio-neko jendea ere. Eta herrietako zenbait eus-kaldun zahar».

Hasierako urte haietan, leku batetikbeste-

Kultura bai, jatekoa ere bai Zaldiko Maldiko ez da elkarte gastronomikoa, baina sukalde ederra dute, baita jantoki

atsegina ere. Edozein bazkidek du sukaldea eta jantokia erabiltzeko eskubidea, eta

Santo Tomas egunean edo sanferminetan, otordu jendetsuak egiten dituzte Zaldiko

Maldikon. Sanferminetan, gainera, elkarteko taberna Arturo Kanpion euskaltegiko lagu-

nek hartzen dute, eta euskaldunen bilgune izatea lortzen dute.

Bertso eskola Iruñean egin ziren bertsolaritza ikas-

taro batzuen ostean, Zaldiko Maldiko-

ko bertso eskola sortu zen. Handik bi-

deratu zen lehenbiziko'Nafarroako

Bertso Txapelketa, egungo forma-

tuan. Eskolatik honako hauek pasatu

dira, besteakbeste: Bittor Eiizagoien,

Felix lñurrategi, Nicolas Izeta, Patxi

Zeberio, Mikel Urdangarin, Manu Le-

garra, Manu Gomez, Mikel Taberna,

Josema Leitza, Lontxo Aburuza,

Juanjo Respaldiza, Mikel Burgi eta

Bernardo Azpiliaga. Hilaren bukaeran

Kike Diez de Ultzurrun eta Pablo Jose

Aristorena kazetariak -argazkian,

1989ko jai batean- bertsolaritzaz ari-

ko dira, eta afaria eginen dute beste

guziekin batera.

Egunkaria astirata, 2001eko otsailaren 9a

ra ibili ziren Zaldiko Maldikoko kideak, egoi-tza finkorik gabe, harik eta Ansoleaga karri-kako etxabe batean egoitza ezarri zuten arte. Duela hamazazpi bat urte izan zen hori.

«Ez da gastronomia elkartea» Zaldiko Maldikon ongi afaltzen den arren, be-tiere sukaldariaren trebetasuna dela medio, Zaldiko Maldiko ez da elkarte gastronomi-koa. «Kontua zen jendea biltzea euskarazko harremanakbultzatzeko», adierazi du Iturral-dek. «Hori da Zaldiko Maldiko, euskaldunon biltokia; euskaldunok biltzea beharrezkoa baita euskaraz egiteko. Eta bilgune horren barnean, kultur ekintzak, gastronomia, folklo-rea eta bestelakoak sartzen dira».

Vilchesek dio ez dakiela zehazki zer den Zal-diko Maldiko, baina «Iruñerriko euskaldunen-tzako erreferente kulturala» izatea gustatuko li-tzaioke: «Zaldiko ezaguna izatea, batez ere, egi-ten duen kultur programazio horregatik».

Barandiaranek, berriz, Zaldiko biltokia dela nabarmendu du, baina baita hainbat ekimenen abiapuntua ere. «Zaldiko toki irekia izatea nahi dugu, euskaldunekikus de-zaten erreferentea dela, hemen-dik abiatzeko, hemendik geroz eta gauza gehiago sortzeko».

Tamaina ttikiko kultur programazioa

Hasieratik, Zaldiko Maldikoko-ek ikusi zuten elkartearen lan il-do nagusietako bat euskarazko kultur ekitaldiak eskaintzea iza-nen zela. Urritik ekainerako kul-tur programazioa antolatzen dute urtero, hamabostean behin-edo kultur ekitaldiren bat eskainiz. Hogei urte hauetan euskal kulturaren pertsonarik garrantzitsuenakpasatu dira

Zaldiko Maldikotik. Eta bestelako ekitaldiak ere antolatu dituzte: euskal-dunentzako partxis, mus eta xake txapelketak, zi-nema emanaldiak, Santa

Euskalgintzari irekia Zaldiko Maldiko elkarte euskaltzalea da, euskaldunen biltokia, «euskalgintzari erabat ire-

kia», Iturraldek dioenez. Horregatik, euskalgintzako hainbat taldek (EHE, Oinarriak, Sor-

tzen, Orreaga, Kontseilua...} bilerak eta prentsaurrekoak egiteko erabiltzen dute Ansolea-

ga karrikako egoitza. Oinarriak plataformak, nolabait, Zaldiko Maldikon izan zuen

sorrera, bertan egin baitzituen lehen bilerak; irudian, 1997ko azaroko bat.

Z A L D I K O M A L D I K O ELKARTE

E U S K A T Z A L E K O KIDEA

«Bi adin talde ditugu. Alde

batetik, hasierako

bazkideak, urteetan sartuak

jadanik, berrogei urtetik

goitikoak denak. Eta

bestetik, garai bateko

bazkideen seme-alabak,

oraintsu sartu direnak»

«Zaldil

euskaldum

euskaldi

beharrezkon7

egiteko. Etai

barnean, ki

gastronomii

bestelakoal

Z A L D I K O M;

EUSKATZI

Z A L D I K O M A L D I K O ELKARTE

EUSKATZALEKO KIDEA

«Zaldiko euskaldunen

ekimenen abiapuntua izatea

nahi dugu. Toki irekia,

euskaldunek kultur

erreferentetzat izan dezaten,

hemendik abiatzeko,

hemendik geroz eta gauza

gehiago sortzeko»

Zaldiko lVlaldiko elkarteak hocete ditu lruñeko euskal kulturaren alde

Duela hogei bat urte, luskaldunak sakabanaturik zeudela ikusirik,

Iruñeko euskaltzale tali eta euskaldunen biltokia izanen zen elkarte

bat sortzeko lehen bile:uzten. Euskaldunak biltzea lortu nahi zuten,

eta lortu dute, zto Maldiko hogei urteotan euskarazko

kulturgreferentzia izan da Iruñean.

Agedako abesbatzaren irteera, Santo Tomas eguneko txistor jatea.

«Nahiz eta tamaina ttikiko ekitaldiak izan, Zaldikok hamazazpi urte daramatza kultur programazioa antolatzen», adierazi du Itu-rraldek. «Eta Zaldikokjarraitu behar du era-kunde dinamikoa izaten, Iruñeko kulturgin-tza eta euskalgintzako eragilea izaten».

Kultur programazioaz landara, Zaldiko hainbat ekimen eta talderen abiaburua izan da. Zaldikoko bertso eskolan bertsozale el-kartea eta txapelketa bideratu ziren. Zaldiko-kideek barre-algaraka gogoratzen dute beti nola mikrofonoarekin ohitzeko erratza era-biltzen zuten bertsolarigaiek. Eta Oinarriak plataformak ere Zaldikon egin zituen lehen bilerak.

Izan ere, Iturraldek behin eta berriz azpi-marratu duenez, Zaldiko erabat irekia da euskalgintzako taldeei dagokienez. «Zaldiko euskararen alde lan egiten duen elkartea da», erran du. «Bazkideek, hona sartu baino le-hen, badakite hori. Horregatik, bazkide as-kok bazkide izaten jarraitzen dute, nahiz eta hemen gutitan agertu».

Bazkideen gaztetzea Zaldiko Maldiko aitzindaria izan zen kultur programazioa antolatzen. «Beti izan gara eredu, eta pozik gaude horregatik», dio Itu-rraldek. «Baina inor ezin daiteke historiatik bizi. Gure eginkizuna eguneratu behar du-gu».

Egun 140 bazkide dituzte Zaldiko Maldi-kon. Bazkide izateko 25.000 pezetako sarrera ordaindu behar da, eta hilean 1.000 pezetako

kuota. «Baina erraztasun guziakematen ditu-gu», gaineratu du, bizkor, Barandiaranek. «Eta bazkide kopurua erabat irekia da». Baz-kide izateko baldintza bakarra euskalduna izatea da.

Zaldiko Maldikon, edozein elkartetan be-zala, gorabeherak izan dira. Eta hori bazki-deen adinean nabaria da, Vilchesek zehaztu duenez: «Bi adin talde daude. Hasierako bazkideak urteetan sartuak dira, eta ez dakit horietatikzenbat geldituko diren, 60 bat edo, berrogei urtetik goitikoak denak. Eta beste taldea gazteek osatzen dute. Garai bateko bazkideen seme-alabak sartu dira orain». Halako krisi titiki bat izan zuten, egoitzan la-nak egitearekin batera. «Lanak bukatu eta martxari berriz ekiteko, ikusi genuen jendea erakartzea kostatzen zitzaigula», azaldu du Barandiaran lehendakariak. «Baina orain goraka goaz. Iaz zazpi bat bazkide berri izan genituen. Elkartea gaztetzen ari zaigu».

Zaldiko Maldikok hogei urte bete ditu, bai-na ez dute ospakizun berezirik eginen. «Ur-teroko kultur programazioarekin jarraituko dute, hori baita urteurrena ospatzeko modu-rik egokiena». Hala, bada, heldu den asteaz-kenean, Mikel Urdangarinek kontzertua es-kainiko du Salestarren aretoan, 20:00etan. Zaldiko Maldikoko bertso eskolan ibilia da. Gainerakoan, hilarenbukaeran afaria eginen dute bertso eskolatik pasatu ziren bertsozale guziek. Eta udaberri partean, elkartearen historia eta istorioak laburbilduko dituen al-dizkaria argitaratuko dute.

—6» Asier Azpilikueta

•st i ra la, 2001eko otsailaren 9a Egunkaria

Page 5: Jesus Cedaz ««Esperantoo eza d a inorena eta, ald, bereani ... · eginda zegoen bate, z ere itsasoz bestaldeko misioetar (Txinaa , Filipina uharteak... joa) n nahi ... baina nago

K I a s i k o b i t x i • a r r o ri t k I a s i k o

Joxemie l B idador

Klasiko bitxiori seigarren urteurrenean

Bihar sei urte beteko dira Klasiko bitxi arront klasiko zutabe luzanga, trinko eta hizki ñañarreko hau karrikaratzen hasi

ginenetik. Bada zerbait, bai eta nahikoa segurki ere, eta dudarik gabe ez du luze joko beste norbaitek geurea izan den paper sail

hau bere gain hartuko digun arte.

Ez dira gutxi sei urte haue-tan barrena klasiko bitxien

zutabe honetan labaindu dire-nak. Estreinako aldian, 1995eko otsailaren 10 hartan, Orreagako Amari Uharteko Juan fraideak 1619an eskaini olerkia jaso genuen. Orduko hasmenta hura Juantxo Urdi-rotz adiskideari zor diogu, bera izan baitzen, orrialde-lagun ez ezik, NAFARKARiAn idazteko bidea erraztu ziguna. Marka-la'ingo idazlea, Ez usteakzure atean joka izenburuko zutabea egiteaz nekaturik edo, Elias Beorburu de Berriobeiti Jaun Dotorearen Behin behineko euzko sendimendu kontsulta pla-zaratzen hasi zenean, geron Klasiko bitxi arront kiasiko ere hasi zen agertzen NAFARKARIA-

ren laugarren orrialdean. Kon-painia ezin hobean, beraz. Orduan Alberto Barandiaran genuen geure gehigarri xar-mantaren arduraduna; nafa-rron lan ona Argia sariarekin txalotu zigutenekoan hain zuzen. Egun, ordea, erraztasu-nera aiduru dauden garaiotan, Sorginen laratza bezalako han-burgesa kulturalak goraipatzen dizkigute, garaiek galdatutako-ari ongi baino hobeto egoki-tzen jakin badakigulako seina-le, omen, seriotasun falta honek kalitatearen kaltetan nabarmenki bada ere.

Irakurlea gogoratuko denez, sei urte hauetan hainbat alda-keta izan du NAFARKARiAk, itxu-ra zein mami aldetik. Geure zutabea agertu dugun bitarte-an behinik behin, hiru maketa-zio aldaketa gertatu dira, guz-tietan ere orri-lagunaren aldaketa ekarri diguna. Urdiro-zek ele pilaketa utzirik Urder-zo-Lakostiniren iragarkiak lehenbizi eta Castelaoren marrazkiak gero haiku moduko hitz laburrez hornitzera pasatu zenean Santi Begiristain idazle

xalo, euskara irakasle fin eta txistulari trebea izan zen aste-rokobidaide. Huraxe 1995eko azaro hasieran gertatu zen. Orduan izan zen klasiko bitxiak txistorragotu zirenekoa, zutabe bakar batean mehartu, flakatu eta tiretu beharrean txi-kituta irakurgaitz eta nekoso geratu zirenekoa. Zaila izan zaigu beti kopuru baxuetara egokitzea gaiak soberako era-karpena zigunean, eta hori askotxo agitu da. Alde horre-tan behintzat, nahikoa zorabio izan gatzaizkie gure kolabora-zioak jaso dituzten kazetariei, hots, aipatu Barandiaranen ostean, Edurne Elizondo, Irene Arrizurieta eta Asier Azpilikueta kazetari atsegi-nei. Barkamenak eskatzen dizkiegu horrengatik.

Bi urte beranduxeago, 1997ko azaroan hain zuzen e r e , NAFARKARiAko f o r -

matu berriak leku alda-keta ekarri zigun, orri barruko eskuinaldetik orri ertzeko ezkerralde-ra. Bereganaturiko toki berriaren tamainak marrazkia eta guzti eskaini zigun; alabaina, ohiko karaktere kopu-ruaren aferakberean iraun zuen. Orrikide berria Patziku Perurena izan zen, bere Etorri ahalean sailarekin. Geure idazle handiaren segida berriki moztu zen, 2000ko urriaren 20an. Ez dateke hona-koa zergatien berri aireratzeko tokia, baina bagaude galera handiagoa izan dela onartu nahi izan dena baino. Ez ailedi Tuterakoaren kasuan bezala, euskal letrek beste idazle bikain bat galtzeko aitzakia. Perurenarekin batera Momo-txorrosolo jauna etorri zitzai-gun, Ziria puntuen egilea. Gai-tzizenen garaia jadanik gaindituta zegoela uste genue-

nean, hara non etortzen zaigun beste bat. Etorkizuneko iker-tzaileak zomorro honen atzean nor ote zegoen asmatzen hola-katuko badira ere, gerok bede-rik ere ez dugu desiraturiko nortasun ezkutatzea urratuko, jarrai beza bada ziri egileak ezezagun berak hala nahi dueno.

Perurenaren galera betetze-ko eta gorago aipatu egungo fi-luskeria modaren erakusgarri, lagun zaharra dugun Pello Kol-do Argiñarena Urritza zaigu etorri Panpilonia zirkus arekin, bere Metropoliforala irrati saio-

tik; Argia sariarekin berriki sariz-tatuta gerta^ tu den ho-rretatik, ale-

tukoa izan dadila bada. Geron kasuan bederen, gutxi izan dira irakurleen aldetik jaso ditugun aipamenak, ezpada ohiko «gi-zon zaharragoa hintzelako us-tetan geundean!». Hala aitortu zuen Itxaro Bordak orain urte batzuk Egin egunkarian atera-tako kolaborazio laburbatean Tuterako Ikastolan elkar eza-gutu ostean. Bestalde ere, gutxi izan dira sei urte hauetan ezer esan digutena, baina erranai-ruak dioen bezala, «arrainak gan eta sareak heda», ausaz ge-roago etorriko dira, hau da, be-randuegi denean.

Datorren asteazkenean Maiteminduen Eguna da. • JOXE LACALLE

Opari oparo GEZURRA BADIRUDI ERE, i R u ñ e -

ko alkate.anderea erabaki txalogarri bat hartzeko gai izan da. Behingoarengatik, hiritarren nahiabere egin du. Arrotxapea auzoko Gages k plazari bere jatorrizko izena paratzeko agindua eman du. Hemendik aurrera, maite-minduen plaza izanen da be-rriro. Horrela bai, Yolanda.

Portzierto, nor izan zen Gages kondea? Nork ezagu-tz.en du? Nori zaio axola? Gainera, maitasunak merezi zuen Iruñean plazabat. Plaza bakarrik ez. Rosak eta Alfre-dok amodioaren alde ahale-gin berezia egin behar dela uste dute. Telecupido zerbi-tzua jarri dute abian. «Cupi-doren mezulariak gara. Sen-timenduak harat-hunat era-maten ditugu». Betiere, biho-tzaren sakonera egiten den bidaiak 10.000 pezetabalio du. Diru horren truke hauxe da eskaintza: «Arrosabat eraman, eta horren ondoren, poesia bat irakurtzen diogu bere etxean gure bezeroak agindutako lagunari».

Egunotan lanez gainezka dabiltza, datorren asteazke-nean San Valentin eguna os-patuko baita. Urte osoan iza-ten dute lana: urtebetetzeak, Amaren edo Aitaren egunak, urtemugak, zilarrezkoa ez-teiak.jaiotzak...

Hala ere, bikotekide gazte-ek erabiltzen dute batikbat zerbitzu berri hau. Gizonez-koak joaten dira gehien haiengana. Tarteka lan bere-ziak egiteko ere deitzen di-

tuzte. «Maitasun deklarazio-ak sarritan egiten ditugu be-zero lotsatien izenean. Hase-rre edo banandurik dauden bikotekideak adiskidetzeko ere nahiko lan izaten dugu. Horrelakoetan, mantso az-tertzen dugubezeroaren egoera eta arazoaren muina, badaezpada ere».

Ondorio gisa, iruindarron izaera itxia dela eta zerbitzu hau lagungarri izan daitekee-la uste dute Rosak eta Alfre-dok. Aurrerantzean Euskal Herri osora zabaltzea da haienxedea.

Bestetik, otsailaren 14an edo beste edozein egunetan maitasuna adierazteko opa-riakbetiko moduan egiteko aukera asko dago. Asun Ca-tena Lislore dendako kidea-ren aburuz, «arrosa gorriak eta orkideoak saltzen dira gehien. Bezero gehienak oso gaztetxoak dira, baita hogei-ta hamar urte ingurukoa ere. Lore sortarekin batera ohar-txo bat idazten dute».

Tamalez, azkarregi ihar-tzen dira loreak, eta hainba-tek nahiago du bestelako opariak erostea. Ana Szalay Ayandek dendako jabeak dioenez, «asko aldatu dira ohiturak azken urteotan. Orain opariak edonoiz egiten dira, egun berezien zain egon gabe. Gainera, opari prakti-koak egiten dira. Batez ere, jende gazteak erosten ditu». Ez baduzu inor maite, zure-kin ez bada inor akordatzen, egiozu opari bat zeure burua-ri, ze demonio!

Motxorrosolo » -i

A l d a k e t a

GARAI A L D A K E T A Z I O E N . G U R E A N , IRAULI A D I T Z A E G U N E R O

jokatzen dela sinetsarazi nahi izan digute. Egoera ziztu bizian alda daiteke. Zenbait aferatan kanbiamendurik ez; be-tikoak elkartu ziren frontoiaren inguruan. Hotelak ez omen zuen gisako aterperik ematen.

Egunkaria ostirala, 2001 eko urtarrilaren 12a

Page 6: Jesus Cedaz ««Esperantoo eza d a inorena eta, ald, bereani ... · eginda zegoen bate, z ere itsasoz bestaldeko misioetar (Txinaa , Filipina uharteak... joa) n nahi ... baina nago

Jesus Cedazo NAFARROAKO ESFERANTO ELKARTFKO KIDFA

Esperantoa ikasi nahi duten iruindar guztiek astelehenero

Iturramako kultur zentroan dute aukera, Nafarroako Esperanto

Elkarteko kideek antolatu dituzten

ikastaroei esker. Zamenhoffek 1877. urtean sortu zuen hizkuntzak gero eta jarraitzaile gehiago ditu mundu osoan, eta haietako bat da

Jesus Cedazo nafarra.

ESPERANTOA KOMUNIKAZIO

tresna baliagarria eta inte-resgarria da Cedazorentzat, mundu osoko jendea harrema-netan jartzeko balio duelako. Aspaldi ikasi zuen berak, eta na-bari da hizkuntza hori atsegin duela, solasaldian hainbatetan tartekatu dituelako hitzak espe-rantoz. • Nola sortu zen Nafarroako

elkartea? Lazaro Ludovico Zamenhof-

fek 1877. urtean sortu zuen es-perantoa, eta, 1906. urteanhiz- (

kuntza horren in-guruko elkarteak sortu ziren Gi-puzkoan eta Biz-kaian; nahiko tarte laburrean, beraz. Nafarroan a p u r b a t b e r a n -duago sortu zen elkartea. Espejo tabernan biltzen ziren, eta orduko agiri eta mate-rial asko aurkitu dugu liburute-gian. Guk, duela hamabi bat ur-te, talde haren asmoakberres-kuratu nahi izan genituen. Eta lan horretan ibili gara urte haue-tan. • Eta zeintzuk dira zuen asmo

horiek, zuen helburuak? Gu elkartean gaude esperan-

toa maite dugulako eta ideia

«Guk inoiz ez dugu defendatuko esperantoa

hizkuntza bakartzat; elkar ulertzeko tresna

bat da, hizkuntza laguntzaile bat»

ona iruditzen zaigulako; ez du-gu beste asmorik. Elkartearen bidez, noski, ezagutzera eman nahi dugu, eta nahi duenari ikasteko aukera eskaini. Oso gauza interesgarria da mundu osoko jendearekin komunikatu ahal izatea, hizkuntzaren muga gaindituz. • Zenbat lagun bildu zarete?

Urtero 250 bat lagun igaro-tzen dira elkartetik, baina sa-soiaren arabera gehiago edo gutxiago izaten gara, jende gaz-

teak ikasketak di-tuelako, helduek lana dutelako. Bai-na nahiko talde sendoa gara, eta astero elkartzen gara, hitz egiteko, ikasteko, irakaste-ko eta beste hain-bat ekitaldi egite-ko. Beste leku ba-tzuetan, dena den, egoera ezberdina

da. Katalunian, adibidez, kredi-tuak ematen hasi dira unibertsi-tatean esperantoa ikastearen truke. Are gehiago, Europako Batasuna aztertzen ari da espe-rantoa Europako hizkuntza iza-teko aukera, edo, gutxienez, Europako hizkuntzetako bat. Finean, hizkuntza neutrala da esperantoa. • Neutrala zein zentzutan?

Sortu zenetik dago Nafarroako

Esperanto Elkartean Jesus Cedazo,

hau da, duela hamabi urtetik. Beste

lauzpabost lagunekin elkartu zen

zekien esperanto apurra hitz egiteko,

eta, pixkanaka, taldea handituz joan

zen. Orain, berak irakasten die

esperantoa elkarteko berriei. #

Zabaltzen ari den mugimendua dela

uste du Cedazok, eta, egun, mundu

osoan, esperantoa hamabost bat

milioi lagunek hitz egiten dutela

azpimarratu du. «Zoragarria da

munduko edozein txokotara joan eta

lehen unetik elkar ulertu ahal izatea».

Une batean erabaki genezake frantsesa edo ingelesa izatea denon hizkuntza, baina, ezin dugu ahaztu hizkuntza horiek atzean daukatena; hau da, inge-lesaren atzean, adibidez, kultu-ra zehatz bat dago, pentsamol-de bat, interes ekonomiko ba-tzuk, eta hori ezin dugu bazter utzi. Esperantoa, berriz, ez da inorena, eta, aldi berean, deno-na da. • Baina esperantoa denon

hizkuntza bilakatzeak ez lieke min eginen tokian to-kiko b e s t e h izkuntze i , euskarari gure kasuan? Ez. Hasieran kezka hori ager-

tu zen, baina ez du zertan kalte-garria izan, esperantoa beste herrietako jendearekin hitz egi-teko hizkuntza litzatekeelako. Hau da, bakoitzak bere hizkun-tza du bere etxean edo herrian hitz egi teko eta bes teek in komunikatzeko, eta gero, kan-porako, edo beste herrietako jendearekin harremanetan jar-

tzeko esperantoa erabil deza-ke. Guk inoiz ez dugu defenda-tuko e spe ran toa hizkuntza bakartzat. Tresna bat da, hiz-kuntza laguntzai le dei tzen diogu guk. Onuragarr ia ere izan daitekeela uste dut, espe-ran toa ren bidez hizkuntza gutxituen berri zabaltzea erra-zagoa litzatekeelako. • Esperantoa hizkuntza gu-

txitutzat har daiteke edo izaera berezia du? Neurri batean hizkuntza gu-

txitua da, baina bere izaera uni-bertsalak berezi egiten du.

Orain, mugimendu handia dago esperantoaren inguruan, eta talde asko dago esperantoaren ideia defendatzen. Era askota-ko taldeek erabiltzen dute espe-rantoa, sindikalistek, anarkis-tek, ekologistek, eta abarrek. Egun, gainera, Interneti esker, aukera zabala dago mundu oso-ko taldeaklotzeko. Halaber, al-dizkari asko dago, eta liburuak ere bai, beste hizkuntzetakoak esperantora itzulitakoak, eta al-'derantziz ere gertatzen da.

—& Edurne Elizondo

'Kiel vifartas?' HIZKUNTZA ARTIFIZIALEN ARTEAN EZAGUNENA DA ESPERANTOA. ZAMEN-

hoffek sortu zuen mundu osoko jendeak elkar uler zezan, kontuan hartuta ikasteko, hitz egiteko, idazteko eta irakurtzeko erraza izan behar zuela. Jesus Cedazori hainbat esaldi proposatu dizkiogu es-perantora itzultzeko. Egunoh, adibidez, bonan tagon erraten da es-perantoz, eta, norbaiti zer moduz dagoen galdetu nahi badiozu, kiel vifartasl erran behar diozu. Mi fartas bone erantzuten badizu, pri-meran dagoen seinale.

Euskara vask-linguo da esperantoz, baina batzuek eusko-linguo erratea nahiago dute. Gaurkotasun osoko gaiek ere badute lekua esperantoaren hiztegian, eta, behieroa, adibidez, malkapo bovino da hizkuntza horretan.

Agurtu baino lehen, la os tempo parolos esperante bota digu Jesus Cedazok, hau da, etorkizunak esperantoz hitz egiten duela.

•stirala, 2001 e k o otsailaren 16a Egunkaria

Page 7: Jesus Cedaz ««Esperantoo eza d a inorena eta, ald, bereani ... · eginda zegoen bate, z ere itsasoz bestaldeko misioetar (Txinaa , Filipina uharteak... joa) n nahi ... baina nago

Egunkaria > os t i ra la • 2 0 0 1 e k o o t s a i l a r e n 9 a

Aitor Aro tzena

Zugarramurdi edo Baztango baserriak?

UGARRAMURDIREN ETA BAZTANEN ARTEKO

aspaldiko afera berpiztu da. Berez, Baz-tango lurrean dauden 57 baserrik eta bertan bizi den jendeak Zugarramurdin egiten du eguneroko bizimodua: erosketak, ikasketak, elizkizunak, mediku kontsultak... Zergak or-daintzeko edo bozak emateko orduan, ordea, Elizondo aldera jo behar izaten dute. Hori de-la eta, hainbatetan, Baztandik banatu eta Zu-garramurdin sartzeko asmoa azaldu dute ba-serri hauek; aunitzetan azken 400 urteotan, eta asmo horrekin bat egin zuen duela pare bat urte Zugarramurdiko Udalak ere; hala be-reizketarako eskaria egin zuen Nafarroako Gobemuko Leku Administrazioan.

Baztan Balleko Udala, berriz, epaitegietara joateko prest azaldu zen, eta zugarramurdia-rrek bere asmo horrekin segitzekotan, herri hori Baztango lurretara atxikitzeko eskaria egingo dutela mehatxatu zuen. Bertzeetan bezala, erdi itzalia egon da bi urteotan afera, baina Rafael Gurrea kontseilariak berriz ere hauspoari eragin dio, eta sua berpiztu. Bazta-nen, orain arte bezala, ez dute begi onez ikusi eskaria, eta bereizteko espedientearekin segi-tzen badute, bizilagun gisara hartzen dituzten zerbitzu batzuk zugarramurdiarrei murriztu egingo dizkietela erran dute Udalean.

Pedro Esarte historialari baztandarrak dio-en bezala, ez da erraza denak gustura utziko dituen konponbide bat bilatzea. Gisa bereko kasuak ikusten dira urrutira joan gabe. Petilla herri nafarra hor dago, Aragoiko lurrean; Tre-biñoko konderria ere bai, Arabaren bihotz-bihotzean... Garai bateko lurbanaketen ondo-rioz ezarri ziren mugak hartu behar dira ain-tzat? Edo, gaur egun zerbitzuak zein herri edo herriaidetatik eskuratzen dituzten hartu be-har da kontuan?

Agian, urrunegi joatea izanen da, baina ko-lonialismoaren uztarripean egon ondotik, Afrikan ezarri ziren muga xuxenak, koadriku-iatuak datozkit burura. Marraren alde batean eta bertzean sakabanatuak gelditu ziren fami-liak, tribuak, etniak... eta gaur egun oraindik banaketa horien ondorioak pairatzen ari dira. Zugarramurdiarrek eta baztandarrek, anaiar-teko aterabide hobea bilatuko dutelakoan...

MUSIKA

» Iruñea: E1 Color de la Duda tal-dea Yes tabernan (Zilbetiko monasterioa) izanen da gaur, 22:00etan.

» Elizondo: Los Rosslis tal-deak kontzertua eskainiko du gaur, 22:30ean, Kasino osta-tuan.

> Ezkirotz: Pablo Liquidoren bertsioak entzungo dira gaur Irish Pub tabernan, gaueko hamaiketatik aurrera.

t Gares: La Polla eta Kaotiko tal-deek Gares aretoan joko dute bihar, 22:00etan.

> Iruñea: Jousilouli talde gaz-teak Black Rose tabernan jo-ko du asteartean, 20:30ean.

I Iruñea: Mustard Plug taldea Txantreako Akelarre taber-nan izanen da as tear tean, 21:30ean.

» Iruñea: Mikel Urdangarinek salestarren aretoan kantatuko du asteazkenean, 20:00etatik aurrera.

ZINEMA

> I ruñea: Karrikirik antola-tu zinemaldiaren baitan, gaur Amerikako historia X filma eta Hauspo soinua film laburra pantai lara-tuko dituzte, 20:00etan, Golem Baiona zinematokie-tan.

I I ruñea: Korrika Kulturala-ren baitan, hil honetan, as-teazkenero, haurrentza-ko euskarazko filmak pan-tailaratuko dituzte San Fer-min peñan (Arrosadia), 16:00etan.

ANTZERKIA

> Bera: Bihar, larunbatare-kin, Goaz antzerki tal-deak etorkinen inguruko Zu-bi gizakiak lana taularatu-ko du 20:00etan, kultur etxe-

HITZALDIAK

» Zangoza: Mikel Sorauren histo-rialariak XVII. mendeko Nafa-rroako erakundeei buru hitz eginen du gaur, 20:30ean, kul-tur etxean.

I Iruñea: Koldo Zuazok Euskara-ren sendabelarrak liburua aur-keztuko du asteartean Imñezar euskaltegian, 20:00etan, Korri-ka Kulturalaren baitan.

» Iruñea: Asteartean, 20:00etan, Bertatik bertara telebista saioko zuzendari Elixabete Garmen-diak eta Nerea Iriarte aurkez-leak hurbileko informazioa-

ren arrakastaz solas-tatuko dira, Erraldoien Txoko-an.

• Iruñea: Ostegunean, Iruñerriko euskara izanen dute mintzagai

• Patxi Salaberrik eta Iñaki Cami-nok, Iruñezar euskaltegian, 20:00etan.

ERAKUSKETAK

I Iruñea: Miguel Angel Elizondo-ren margolanak daude ikusgai Gazteriaren Etxean hilaren 16a arte, Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:30era, eta larun-batetan 12:00etatik 14:00etara.

» Burlata: Zubiarte grabatu lante-

giko lanen erakusketa dago Joakin Azkarateko kultur are-toan, hilaren 18a arte. Astear-tetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara, eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

> Zizur Nagusia: Blanca E. Zuza-ren margolanak daude ikusgai kultur etxean, hilaren 18a arte. Lanegunetan 19:00etatik 21:00etara, eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

» Zangoza: Hilaren 24a arte Xabier Santxotenaren Burdi-nari gorespena proiektu espe-rimentala ikus daiteke kultur etxean; asteartetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara.

• P A T R I C I A A S T R A I N

Ekintza zuzena Euskara maite dutenen artean beste eztabaida bat sortu da. Edo, egiaren errateko, eztabaida zaharra

berriz sortu da. Kontua da azken hilabeteotan Nafarroako Gobernuak gogor ekin diola euskarari.

Legearen bidea hartu du horretarako. Gobernuari errealitatea gustatzen ez zaionez, legea aldatu egin

du euskara begien bistatik kentzeko. Berdin egin zuten Itoitzen aferan. Naturguneen Legeak traba

egiten zienez, atdatu egin zuten. Euskaltzaleak Gobernuaren erasoei nola aurre egin pentsatzen ari

dira orain. Batzuek bide juridikoa hartu nahi dute. Beste batzuek rotaflexaren ekintza zuzena egokia-

gotzat jotzen dute. Eta badira bi borroka motak uztar daitezkeela pentsatzen dutenak ere. Itoitz berriz.