HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN ZIRKUITUETARAKO IKS … · 3.1. kudeatzaile-zerrenda EGD zentroko poltsa...

40
HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN ZIRKUITUETARAKO IKS eeM OINARRIZKO GIDA OHAR GARRANTZITSUA: Internet Explorer da nabigatzaile estandarra, sistemaren funtzionamendu egokia bermatu daitekeenarekin. Nahiz eta nabigatzaile hau erabili, arazoak sortzen badira desplegableekin frogatu honako hau: Herramientasen (goiko aldean menuak agertzen ez badira sakatu F10), “Configuración de Vista de Compatibilidad-en” barruan euskadi.net gehitu eta Agregar botoia sakatu beheko laukizuzenera pasatzeko. Aldaketa hau egin eta gero, IKS eeM-ko saio berria hasi eta arazoak konpondu direla frogatu. 1. SARRERA Hondakinen lekualdatzeari dagokion dokumentazioa IKS-eeM sistemaren bidez egin ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik altan ematea oinarrizko datuak zentroaren mailan (jarduera garatzen den lekua: produkzio-instalazioa, tailerra, lantegia, zentro operatiboa, eraikuntza-lana,…), identifikazio datuak (erakundea, zentroak eta harremanak) eta hondakinen dokumentuen teletramitaziorako beharrezko poltsak ( prozesuak, hondakin-ez arriskutsuak, baimenak eta garraiolariak) bezalakoak. Horretaz aparte, kudeatzaile-zerrenda EGIA, EGD edo AGD zentroko poltsan zentro horren izenean arituko den erakundea aukeratu, beharrezkoa bada. 1. Identifikazioa datuak (Erakundea, zentroa eta Harremanak) Bloke hauetan eguneratzen ditugu kokapen sozialari dagokionak (erakunde datuak ) eta zentro operatiboarenak ( jarduera garatzen den lekua eta kokapen sozialarekin bat etorri daiteke). Gure zentro operatiboaren harremanak ere altan ematen ditugu, adibidez hondakinen kudeaketa dokumentuetan (onarpen eskaera, onarpen dokumentua edo segimendu eta kontrol dokumentua) agertuko den pertsona arduraduna. Gure zentro operatiboak Ingurumen identifikazio zenbaki bat izango du, NIMA eta horren menpe informazio eta datu guztiak egongo dira. 2. Zentroaren poltsak Poltsen blokean dokumentuetan agertuko diren datuak sartzen dira ( baimenak edo erregistroak, hondakinak sortzen dituen jarduera, hondakinak jasotzeko kontratatu den garraiolaria, hondakinak sortzen dituzten prozesuak eta sortutako hondakinak). 2.1. Prozesuen poltsa 2.2. Hondakin ez-arriskutsuen poltsa 2.3. Garraiolarien poltsa 2.4. Baimenen poltsa 3. Kudeatzaile zerrenda EGIA zentroko (Entidades de Gestión de la Información Ambiental), EGD (Entidades de Gestión Delegada (Hondakin ez – arriskutsuen kudeatzaile baimenduak)) eta Agenteak (AGD) Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako dokumentuak egiteko, hondakinen lekualdatzeek sortzen duten dokumentazioa, goiko zerrendako edozein erakundeari ematen bazaio ordezkaritza, apartatu honetan erakunde hori aukeratu behar da. Horretaz gain zentroaren dokumentuen blokean erantsi behar da ordezkaritza ematen duen erakundea eta erakunde ordezkariaren arteko ahalduntze xedapena, www.eper-euskadi.net helbide elektronikoan argitaratutako eredua jarraituz.

Transcript of HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN ZIRKUITUETARAKO IKS … · 3.1. kudeatzaile-zerrenda EGD zentroko poltsa...

HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN ZIRKUITUETARAKO IKS eeM

OINARRIZKO GIDA OHAR GARRANTZITSUA:

Internet Explorer da nabigatzaile estandarra, sistemaren funtzionamendu egokia bermatu daitekeenarekin. Nahiz eta nabigatzaile hau erabili, arazoak sortzen badira

desplegableekin frogatu honako hau:

Herramientasen (goiko aldean menuak agertzen ez badira sakatu F10), “Configuración

de Vista de Compatibilidad-en” barruan euskadi.net gehitu eta Agregar botoia sakatu

beheko laukizuzenera pasatzeko. Aldaketa hau egin eta gero, IKS eeM-ko saio berria hasi eta arazoak konpondu direla frogatu.

1. SARRERA

Hondakinen lekualdatzeari dagokion dokumentazioa IKS-eeM sistemaren bidez egin ahal izateko

beharrezkoa da aldez aurretik altan ematea oinarrizko datuak zentroaren mailan (jarduera garatzen den lekua: produkzio-instalazioa, tailerra, lantegia, zentro operatiboa, eraikuntza-lana,…),

identifikazio datuak (erakundea, zentroak eta harremanak) eta hondakinen dokumentuen

teletramitaziorako beharrezko poltsak ( prozesuak, hondakin-ez arriskutsuak, baimenak eta

garraiolariak) bezalakoak.

Horretaz aparte, kudeatzaile-zerrenda EGIA, EGD edo AGD zentroko poltsan zentro horren

izenean arituko den erakundea aukeratu, beharrezkoa bada.

1. Identifikazioa datuak (Erakundea, zentroa eta Harremanak)

Bloke hauetan eguneratzen ditugu kokapen sozialari dagokionak (erakunde datuak ) eta

zentro operatiboarenak ( jarduera garatzen den lekua eta kokapen sozialarekin bat etorri

daiteke).

Gure zentro operatiboaren harremanak ere altan ematen ditugu, adibidez hondakinen kudeaketa dokumentuetan (onarpen eskaera, onarpen dokumentua edo segimendu eta

kontrol dokumentua) agertuko den pertsona arduraduna. Gure zentro operatiboak

Ingurumen identifikazio zenbaki bat izango du, NIMA eta horren menpe informazio eta datu

guztiak egongo dira.

2. Zentroaren poltsak

Poltsen blokean dokumentuetan agertuko diren datuak sartzen dira ( baimenak edo

erregistroak, hondakinak sortzen dituen jarduera, hondakinak jasotzeko kontratatu den

garraiolaria, hondakinak sortzen dituzten prozesuak eta sortutako hondakinak).

2.1. Prozesuen poltsa

2.2. Hondakin ez-arriskutsuen poltsa

2.3. Garraiolarien poltsa

2.4. Baimenen poltsa

3. Kudeatzaile zerrenda EGIA zentroko (Entidades de Gestión de la Información

Ambiental), EGD (Entidades de Gestión Delegada (Hondakin ez – arriskutsuen

kudeatzaile baimenduak)) eta Agenteak (AGD)

Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako dokumentuak egiteko, hondakinen lekualdatzeek

sortzen duten dokumentazioa, goiko zerrendako edozein erakundeari ematen bazaio ordezkaritza, apartatu honetan erakunde hori aukeratu behar da. Horretaz gain zentroaren

dokumentuen blokean erantsi behar da ordezkaritza ematen duen erakundea eta erakunde

ordezkariaren arteko ahalduntze xedapena, www.eper-euskadi.net helbide elektronikoan

argitaratutako eredua jarraituz.

3.1. kudeatzaile-zerrenda EGD zentroko poltsa

3.2. Ahalduntze xedapena beteta zentroari erantsi.

Behin prozesu hauek eginda, gure EGIAk, hondakinen kudeatzaileak (EGD) edo Agenteak

(AGD) IKS eeM sistemaren bidez ordezkatutako datuetara sartu ahal izango dira (EGD-ren

kasuan bakarrik hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile bakoitzeko Onarpen Eskaerari lotutako datuetara) eta horrela sortu ahal izango du hondakinen lekualdatzeari dagokion

dokumentazioa.

Baimendutako kudeatzaileak (EGD), EGIAk edo AGDk berezko informazio sistema badu,

berdin sortu edo jaso ahalko du bere sistematik aipatutako dokumentuak.

2.- ERAKUNDE, ZENTROAK, HARREMANAK ETA POLTSEN DATUAK OPERATIBA.

2.1.- ERAKUNDEAREN, ZENTROAREN ETA HARREMANEN OINARRIZKO DATUAK.

Sistemara sartzean lehenengo aldiz, komenigarria da gure erakundearen eta zentroaren oinarrizko

datuak egiaztatzea. Horretarako, “Erakundeak eta zentroak” izenekoaren barruan “Erakundeak” ezkerreko menuan klikatuko dugu, eta pantaila horretan “Bilatu” botoia sakatuko dugu gure

erakundea aurkitzeko.

Behin gure Erakundea aurkituta, datu sozialak birpasatuko ditugu eta beharrezkoak direnak

eguneratuko ditugu “Aldatu” botoiaren bidez.

Behin Erakundearen datuak eguneratuak izan, “Zentroak” aukera beheko nodoan (beltzez)

klikatuko dugu zentroaren datuetara sartzeko, bere dagokion NIMArekin.

OHARRA: Zure zentroa EAE-tik kanpo kokatuta baldin badago, zure Autonomi Erkidegoko Ingurumen Sailburuak eman beharko dizu NIMA. NIMA hori eman eta gero korreo bat bidali

beharko diguzue [email protected] helbidera IKS-eeM sisteman aldatzeko.

Erakundeetan egindako eragiketa berdina egingo dugu, Zentroaren datuak birpasatuko ditugu eta

“Aldatu” botoiaren bidez beharrezkoa dena aldatuko dugu.

Behin eguneratuak Erakundearen eta Zentroaren datuak, beheko “Harremanak” nodoa

aukeratuko dugu. Honetan, altan emango ditugu beharrezkoak diren harremanak, erakundearen

hondakinen dokumentuen pertsona arduraduna adibidez.

Sartzen garen lehenengo aldia bada, oraindik ez dugu harreman bat ere ez sortuta izango, beraz,

“Sortu” botoia sakatuko dugu.

Bigarren pantaila bat agertuko da harremanen informazioarekin eta berriz “Sortu” botoi sakatuko

dugu.

Hirugarren pantaila honetan sartuko ditugu harremana edo harremanen beharrezko datu guztiak,

bat baino gehiago sartu behar badugu.

Behin datu hauek beteta izan, “Gorde” botoia sakatuko dugu.

Orain, harremana sortuta daukagula, erakundean betetzen duen rola emango diogu.

Eta “Gorde” botoia sakatuko dugu.

Harremana sortuta daukagunean “Itzuli” nodoari emango diogu.

Jarraitzeko, Zentroen pantailatik “Poltsen kudeaketa” beheko nodoari emango diogu.

2.2.- ZENTROAREN POLTSAK

Zentroaren poltsak atala honetan, altan emango ditugu sortutako hondakinak, hondakinak sortzen

dituzten prozesuak eta hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako dokumentuak sortu ahal izateko

beharrezkoak diren datu gehiago ( baimenak edo erregistroak, hondakinak sortzen dituen jarduera,

lekualdatzeak egingo dituen garraiolaria, nagusiki).

Pantaila honetara ezkerreko “e-DMA” menutik “Zentroaren Poltsen Kudeaketa” izenekotik ere sar

gaitezke.

Pantaila honekin lan egin ahal izateko, goiko aldean beti aukeratua izan behar dugu gure zentroa.

NIMA eta Izenaren datuak hutsik agertzen badira, bilaketa egin beharko dugu, “Izena-ren”

eskuinean agertzen den luparen bidez.

2.2.1.- Prozesuen poltsa

Hondakin guztiak prozesu batean sortuak dira, beraz, hondakina sortu baino lehen, hori sortzen

duen prozesua sortu behar dugu.

Aurreko kasuetan bezala, “Sortu” botoia sakatuko dugu.

Prozesua altan eman ahal izateko, lupari emango diogu.

Taulan 10.000 kode baino gehiago daudenez, emaitza gehiegi daudela esango digu eta, horregatik, bilaketa egin beharko dugu bai kodearen bidez, bai deskripzioa egokiaren bidez. Gu hondakinen

sortzaileak garenez, prozesu sortzaile bat aukeratu beharko dugu ( B09000 eta B10999 artean ez

dagoena, hauek prozesu kudeatzaileak baitira).

Horretarako, egiten den jarduerari lotuta dauden kodeak aukeratuko ditugu. Eraikuntzaren

kasuan, (adibidean adierazten den moduan) eraikuntzaren arloan parte hartzen duen prozesua

zehazteko badago B11200tik B11299ra doan tartea. Adibidean aukera bat kontuan izan da, baina

guk hartu behar dugu benetan dagokiguna. Aukeratua daukagunean, “Hautatu” botoia klikatuko

dugu.

Ondoren deskripzioa beteko dugu eta “Gorde” botoiari emango diogu.

Behin prozesua gordeta, prozesu gehiago sortu ditzakegu beharrezkoak badira edo pantailatik

irteteko “Itzuli” sakatuko dugu.

2.2.3.- Hondakin ez-arriskutsuen poltsa.

Atala honetan altan emango ditugu dokumentuetan agertuko diren hondakin ez-arriskutsuak.

Pantailan agertuko zaigu lehenago sortu dugun prozesua eta behean “Eguneratu” botoia, sakatuko dugu.

Beti bezala, “Sortu” botoia sakatuko dugu.

Pantaila honetan hondakinaren beharrezko datuak beteko ditugu (horretarako hondakinaren

datuak dituen dokumenturen bat behar dugu: baimena, Onarpen Dokumentua edo orain arte

egindako hondakin ez-arriskutsuen Segimendu eta Kontrol Dokumentuak).

Datuak betetakoan, “Gorde” botoia sakatuko diogu.

Behin lehenengo zatia gordeta edukita, posible da hondakinari Tratamendu Sistemak edo MTDs

lotzea, baina ez da beharrezkoa. Prozesua bukatuta daukagunean, berriz “Gorde” botoia klikatuko

dugu.

Ondoren, berriz “Sortu” botoia sakatu dezakegu hondakin gehiago altan emateko edo “Itzuli”

nodoa klikatu irteteko.

2.2.4. Garraiolarien poltsa

Puntu honetan hondakinak jasoko dizkiguten garraiolariak aukeratuko ditugu, bai gure kudeatzailearen ibilgailuak edo lekualdatzeaz arduratzen den beste baimendutako hirugarren

batenak.

OHARRA: Guk, sortzaileak izateaz gain garraiolariak baldin bagara, altan eman beharko dugu

informazio guztia garraiolari moduan dagokion gida jarraituz.

Gainontzeko ataletan bezala, “sortu” botoia sakatuko dugu.

Pantaila honetan zuzenean idatzi dezakegu Garraiolariaren NIMA (ezagutzen badugu) eta

Tabuladoreari eman datuak agertzeko, edo, bestela, lupari eman bilatzeko.

Azkenengo aukera hau jarraitzen badugu, buskadoreak erregistro gehiegi daudela esango digu, garraiolari kopuru handia dagoelako datu-basean. Beraz, bilaketa egiteko irizpideren bat adierazi

beharko da, garraiolariaren IFZ edo Sozietatearen izena adibidez.

Adibidez, Erakundearen datuak desplegatu ditzakegu eta bilatu nahi dugun enpresaren izenaren

zati bat edo osoa (edo IZK edo beste edozein datua) jarri dezakegu, eta “Bilatu” botoia sakatu.

Adibide honetan suposatu da Zentro Sortzailea Garraiolaria ere badela.

Behin aurkituta, nahi dugun garraiolaria aukeratuko dugu eta “Hautatu” botoia sakatuko dugu.

Azkenik aukeratutako garraiolaria gordeko dugu “Gorde” botoiaren bidez.

Beti bezala, garraiolari gehiago sortu ditzakegu “Sortu” botoiaren bidez edo hortik atera “Itzuli”

nodoari esker.

2.2.5. Baimenen Poltsa Beharrezkoa da Hondakinen Kudeaketa Zerbitzuarekin indarrean izatea Hondakin Ez

Arriskutsuen Produktoreen Erregistroan izena ematea gure hondakinak kudeatzera bidali ahal izateko.

Sartuta daukagun kontsultatzeko “Baimenen Poltsan” atalean sartu gaitezke.

“Bilatu” botoia sakatuko dugu sartuta daukagun begiratzeko.

Altan emanda egongo balitz, baimena kontsultatzerakoan, orokorrean hurrengo pantailan agertzen diren datuak izango lirateke:

Baimen edo erregistro hori altan emanda egongo ez balitz sisteman hurrengo pantaila hau agertuko

litzateke:

Zati hontan bi aukera izango genuke:

1.- “Hondakin ez arriskutsurako Produktoreen erregistroa” paper formatoan burututa baldin

badaukagu:

Kasu hontan “Sortu efektiboa” botoiean sakatu eta dagokien datuak bete beharko dira.

Lehenengo “Baimen administratibo mota” adierazi beharka da lupa sakatuz , eraikitzen den leiho

berrian kode bat aukeratu beharko dugu.

WN33 – Hondakin ez arriskutsuen sortzaileen erregistroko inskripzioa kodea bilatzen dugu eta “Hautatu” botoia sakatuko dugu

Hurrengo pausu bezela “Baimen kodea” jartzea izango da hurrengo formatoarekin:

“NIMA-RnP” (Adibidea : 2000078105-RnP)

Ondoren falta diren datuak beteko beahrko ditugu eta “Gorde” botoia sakatu.

2.- Ez dugu Baimena kodea:

Baimen kodea lortzeko eskaera egin beharko dugu “e-environment” “e-DMA Eskaera”

moduluaren bidez:

Eskatzen diren datuak beteko ditugu eta “Jarraitu eskaerarekin” botoia sakatuko dugu:

Ondoren http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-

4892/eu/contenidos/informacion/resid_no_peligrosos/eu_1005/declaracion.html webgunean

argitaratutako “Hondakin ez-arriskutsuak sortu izanaren adierazpena” eranstea eskatuko da.

OHARRAK * 22/2011 Legea kontsultatzeko hurrengo webgunean sartu gaitezke: http://www.eper-euskadi.net/eper_euskadi/eper_listados/aviso_c.htm

Derrigorrezko dokumentuak eransten ditugun mementuan.

Aktibatuko litzaiguke “Dokumentuak sendotzea” botoia eta igota zutabea beteko zaigu OK batekin

ondo igo badira.

Gordeko genuke eta “Aldatu” expedientea sakatuko genuke eskaerarekin jarraitzeko.

Agertuko zaigun hurrengo pantaila Deklarazio Arduratsua izango da eta horretan derrigorrez

zenbait informazioa bete behar da:

3. Puntua (Jarduera): Hondakin ez arriskutsuen sortzailea) 4. Puntua (Ingurumen erantzukizuneko asegurua)

Eta aukerako beste informazioa (bakarrik badagokigu):

5. Puntua (Jarduera gauzatzeko beharrezko ingurumen erantzukizuna estaltzeko kontratua)

6. Puntua (Beste egiaztatze erlazionatu batzuk)

7. Puntua (Betekizunak betetzen direla egiaztatzeko agiriak)

Hurrengo pantailak helbide elektronikoa eskatuko digu eta eskaera aurkeztuko genuke.

Azkenengo urratsa sinatzea da, Idazkiko leiho bat agertuko zaigu, PINa eskatuko digu eta ondo

bidaltzen denean, inprimatu dezakegun edo pdf-n deskargatu dezakegun bidaltzearen egiaztagiria agertuko zaigu.

Momento honetan, espedientea “e-environment/ e-dma Solicitud”- tik a “e-environment/ Mis

expedientes”-ra pasatuko da.

Behin eskaera bidalita, badago administrazioaren partetik erantzun bat jasotzeko epe maximo bat.

Hurrengo egunean baimena kontsultatu dezakegu “Zentroaren Poltsen Kudeaketa” atalera sartuz “Baimenen Poltsa-ren” barruan eta “Bilatu” botoia sakatuz.

3. KUDEATZAILE-ZERRENDA EGIA, AGD EDO EGD ZENTROKO POLTSA

Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako dokumentuak egiteko, hondakinen lekualdatzeek sortzen

duten dokumentazioa, goiko zerrendako edozein erakundeari ematen bazaio ordezkaritza, apartatu

honetan erakunde hori aukeratu behar da. Horretaz gain zentroaren dokumentuen blokean erantsi

behar da ordezkaritza ematen duen erakundea eta erakunde ordezkariaren arteko ahalduntze xedapena, www.eper-euskadi.net helbide elektronikoan argitaratutako eredua jarraituz.

Horretarako eta adibidetzat nire hondakin ez-arriskutsuen kudeatzailearen aukeraketa hartzen

badut, hurrengo hau egin beharko dut sisteman nire kudatzaileak nire datuetara sartu ahal izateko

eta, era berean, hondakinen lekualdatzerako beharrezkoa den dokumentazioa egin ahal izateko.

(Funtsean EGIA eta AGD aukeraketa berdin egiten da).

3.1. EGD poltsa

Bere kudeatzailea aukeratu beharko du “Kudeatzaile-zerrenda EGD zentroko poltsa” atalean,

“Zentroaren Poltsen kudeaketaren” barruan.

Beti bezala, “sortu” botoia sakatuko dugu.

Pantaila honetan, zuzenean gure kudeatzailearen NIMA sartu dezakegu (ezagutzen badugu) eta

tabuladoreari emango diogu, edo, bestela, lupari emango diogu bilatzeko.

Bilaketa luparen bidez egitea aukeratzen badugu, lupari emandakoan dagokion erakundea

aukeratuko dugu eta “Hautatu” botoia sakatuko dugu.

Ondoren, gure kudeatzailea (EDG) gure izenean lan egiten hasiko den data eta LOPDri ondo deritzogula markatuko dugu. Azkenik “Gorde” botoia sakatuko dugu.

Prozesua bukatutakoan, beti bezala EGD kudeatzaile gehiago sortu ditzakegu edo leiho horretatik

irten gaitezke “Itzuli” nodoaren bidez.

3.2. Ahalduntze xedapena beteta zentroari erantsi

“AHALDUNTZE XEDAPENA” bi aldetatik behin beteta, eskaneatu beharko dugu eta zentroaren

barruan sartu beharko dugu. Horretarako, zentroen pantailara sartu beharko gara eta gure zentroa bilatuko dugu “Bilatu”

botoiaren bidez.

Pantailan gure zentroa daukagunean, “Dokumentuak” nodoa sakatuko dugu.

Beti bezala, “sortu” botoia sakatuko dugu.

Dokumentuari dagozkion datuak beteko ditugu eta hori erantsiko dugu “Examinar” botoia

aktibatuz.

“Examinar” botoiak eramango digu gure disko gogorratik ahalduntze xedapena aukeratzea

ahalbidetzen digun esploratzailera.

Behin dokumentua gordeta, dokumentu gehiago sortu ditzakegu edo bertatik irten gaitezke “Itzuli”

nodoaren bidez.

Memento honetatik aurrera kudeatzailea gai izango litzateke hondakin ez-arriskutsuen dokumentu guztien kudeaketa egiteko bere bezeroaren izenean.