Boleti n.Plazaberri n∫5 bueno:Plaza berri€¦ · Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba...

4
Plazaberri ISSN: 1889-8084 www.euskaltzaindia.net L.G.: BI-2701-09 7 2010EKO APIRILA MAIATZA EKAINA Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Maiatzaren 28an, Aramaion, egin zen Patxi Uribarrenen sarrera-ekitaldia. Uribarrenek “Zirelako gara, garelako izango dira” izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Jose Luis Lizundiak eman zion erantzuna, “Ganbarruetatik Araba euskaldunera” hitzaldiarekin. Ekitaldia Ibarra elizateko San Martin elizan egin zen. Zirelako gara, garelako izango dira Ohiturak agindu bezala, berak daraman domi- na jantzi zuen aurreko euskaltzaina, Henrike Knörr, gogoan izan zuen Patxi Uribarrenek: Euskararen transmisioari buruzko gogoeta egi- tea helburu zuela, euskarak Aramaion egin duen ibilbideaz mintzatu zen Patxi Uribarren hitzaldian. Aramaio mapan kokatu ostean, bertan egiten den euskararen berezitasun nagusiak aipatu eta XX. mendeko une historiko batzuk gogoan izan zituen euskaltzainak: Gerra aurreko egoera, ge- rrak ekarri zuena eta gerra ondoko giroa: “Eus- karak izugarrizko zartada jaso zuen. Bat-batean moztu edo urkatu zuten ahalegin handiak egi- nez berpizten ari zen euskararen aldeko mu- gimendu osoa. Euskarak mespretxu ugari eta pertsekuzio gogorra jasan zituen. Beraz, ez de- zagun ahaztu, euskara gaur egungo egoera larri- ra, neurri handi batean, gerra ondoko errepresio horren ondorioz etorri dela”. Hala eta guztiz ere, Patxi Uribarrenek esan zuenez, 1940tik 1960ra arteko Aramaion “euska- rak, oztopoak oztopo, oso indartsu jarraitzen zuen Ibarran bertan ere, irakaskuntza eta admi- “Ez dut uste mundu zabalean, hizkuntzaren alde Euskal Herriak egin duen adinako ahalegina egin duen Herri asko izango denik” nistrazioa gaztelania hutsean izan arren”. 60ko hamarkadan, baina, aldaketa sakonak gertatu ziren Aramaion, eta hamarkada horren amaie- ran Ibarreko kaleetan erdara nagusitzen ari zen. 1980tik aurrera, Patxi Uribarrenen esanetan, “euskarari lekua egin zitzaion irakaskuntza publikoan, administrazioan eta beste hainbat lekutan. Gertakari horiek eragina izan zuten Aramaion ere, hainbatean euskararen aldeko joerak indartuz”. Bada Aramaion konponbiderako itxaropenik, Uribarrenek adierazi bezala. Herria UEMAn da, berton euskararen ezagutza-maila oso handia da, euskararen alde lan egiten duten elkarteak badira... baina konpromezuak behar dira, eta inguruko udal ordezkariei zuzendu zitzaien, dei eginez “euskararen aldeko ahaleginetan batera jardutea, gure herriaren etorkizun euskalduna jokoan dugu eta.”. Azkenik, Euskal Herri osoan euskararen alde diharduten erakunde eta pertsonen lana eskertu eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu zuen: “Ez dut uste mundu zabalean, hizkun- tzaren alde Euskal Herriak egin duen adinako ahalegina egin duen Herri asko izango denik”. Ganbarruetatik Araba euskaldunera Bere erantzunaren hasieran, Jose Luis Lizun- diak euskaltzain oso berriaren ezaugarri pertso- nal zein profesionalak nabarmendu zituen. Li- zundiak Uribarrenek 60ko hamarkadan gauza- tu zuen lanaren garrantziaz ohartarazi zituen bertan bildutakoak, garai hartan mezak euska- raz prestatzeko lehenengotariko izan baitzen, edota alfabetatze-euskalduntzean buru-belarri murgildu zelako. Halaber, ez zuen ahaztu nahi izan Patxi Uribarren Bizkaiko Foru Aldundiaren lehen itzultzailea izan zela. Uribarrenek Akade- miarekin izandako harreman luzea ere azpima- rratu zuen Lizundiak. Berbaldiaren bigarren partean, berriz, Lizun- diak Patxi Uribarrenen euskalkiaren eremua izan zuen mintzagai nagusi, “Araban euskal- dungoaren berezko eremua Aramaioko eremu- ra mugatzen den topikoa gezurtatzeko”. Bero- nen esanetan: Etorkizunera begira, errealitate hori aintzat har- tuta, euskararen normalizazioaren sustapena Euskaltzaindiaren eginkizuna ere badela uste du, eta Patxi Uribarrenen ekarpena ezinbes- tekoa izango dela aurrerantzean ere. “Gure hizkuntza propioaren geolinguistika ikuspegitik Arabaren euskal eremu garaikidea ez da hain txikia. Askoz zabalagoa da edota izan da azken mendean” Patxi Uribarren eta Jose Luis Lizundia

Transcript of Boleti n.Plazaberri n∫5 bueno:Plaza berri€¦ · Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba...

Page 1: Boleti n.Plazaberri n∫5 bueno:Plaza berri€¦ · Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba Zabaleta Zendagorta da. Juanjo Zearreta zenaren heriotzaren ondorioz, Akademian zegoen

PlazaberriISSN: 1889-8084 www.euskaltzaindia.net L.G.: BI-2701-09

72010EKO

APIRILA

MAIATZA

EKAINA

Patxi Uribarren euskaltzainosoaren sarrera-ekitaldia

Maiatzaren 28an, Aramaion, egin zen PatxiUribarrenen sarrera-ekitaldia. Uribarrenek“Zirelako gara, garelako izango dira”izenburuko hitzaldia eman zuen, eta JoseLuis Lizundiak eman zion erantzuna,“Ganbarruetatik Araba euskaldunera”hitzaldiarekin. Ekitaldia Ibarra elizatekoSan Martin elizan egin zen.

Zirelako gara, garelako izango diraOhiturak agindu bezala, berak daraman domi-na jantzi zuen aurreko euskaltzaina, HenrikeKnörr, gogoan izan zuen Patxi Uribarrenek:

Euskararen transmisioari buruzko gogoeta egi-tea helburu zuela, euskarak Aramaion eginduen ibilbideaz mintzatu zen Patxi Uribarrenhitzaldian. Aramaio mapan kokatu ostean, bertan egitenden euskararen berezitasun nagusiak aipatu etaXX. mendeko une historiko batzuk gogoan izanzituen euskaltzainak: Gerra aurreko egoera, ge-rrak ekarri zuena eta gerra ondoko giroa: “Eus-karak izugarrizko zartada jaso zuen. Bat-bateanmoztu edo urkatu zuten ahalegin handiak egi-nez berpizten ari zen euskararen aldeko mu-gimendu osoa. Euskarak mespretxu ugari etapertsekuzio gogorra jasan zituen. Beraz, ez de-zagun ahaztu, euskara gaur egungo egoera larri-ra, neurri handi batean, gerra ondoko errepresiohorren ondorioz etorri dela”.Hala eta guztiz ere, Patxi Uribarrenek esanzuenez, 1940tik 1960ra arteko Aramaion “euska-rak, oztopoak oztopo, oso indartsu jarraitzenzuen Ibarran bertan ere, irakaskuntza eta admi-

“Ez dut uste mundu zabalean,hizkuntzaren alde Euskal Herriakegin duen adinako ahalegina eginduen Herri asko izango denik”

nistrazioa gaztelania hutsean izan arren”. 60kohamarkadan, baina, aldaketa sakonak gertatuziren Aramaion, eta hamarkada horren amaie-ran Ibarreko kaleetan erdara nagusitzen ari zen. 1980tik aurrera, Patxi Uribarrenen esanetan,“euskarari lekua egin zitzaion irakaskuntzapublikoan, administrazioan eta beste hainbatlekutan. Gertakari horiek eragina izan zutenAramaion ere, hainbatean euskararen aldekojoerak indartuz”.Bada Aramaion konponbiderako itxaropenik,Uribarrenek adierazi bezala. Herria UEMAn da,berton euskararen ezagutza-maila oso handiada, euskararen alde lan egiten duten elkarteakbadira... baina konpromezuak behar dira, etainguruko udal ordezkariei zuzendu zitzaien, deieginez “euskararen aldeko ahaleginetan baterajardutea, gure herriaren etorkizun euskaldunajokoan dugu eta.”.Azkenik, Euskal Herri osoan euskararen aldediharduten erakunde eta pertsonen lana eskertueta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuzuen: “Ez dut uste mundu zabalean, hizkun-tzaren alde Euskal Herriak egin duen adinakoahalegina egin duen Herri asko izango denik”.Ganbarruetatik Araba euskalduneraBere erantzunaren hasieran, Jose Luis Lizun-diak euskaltzain oso berriaren ezaugarri pertso-nal zein profesionalak nabarmendu zituen. Li-zundiak Uribarrenek 60ko hamarkadan gauza-

tu zuen lanaren garrantziaz ohartarazi zituenbertan bildutakoak, garai hartan mezak euska-raz prestatzeko lehenengotariko izan baitzen,edota alfabetatze-euskalduntzean buru-belarrimurgildu zelako. Halaber, ez zuen ahaztu nahiizan Patxi Uribarren Bizkaiko Foru Aldundiarenlehen itzultzailea izan zela. Uribarrenek Akade-miarekin izandako harreman luzea ere azpima-rratu zuen Lizundiak.Berbaldiaren bigarren partean, berriz, Lizun-diak Patxi Uribarrenen euskalkiaren eremuaizan zuen mintzagai nagusi, “Araban euskal-dungoaren berezko eremua Aramaioko eremu-ra mugatzen den topikoa gezurtatzeko”. Bero-nen esanetan:

Etorkizunera begira, errealitate hori aintzat har-tuta, euskararen normalizazioaren sustapenaEuskaltzaindiaren eginkizuna ere badela ustedu, eta Patxi Uribarrenen ekarpena ezinbes-tekoa izango dela aurrerantzean ere.

“Gure hizkuntza propioarengeolinguistika ikuspegitikArabaren euskal eremu garaikideaez da hain txikia. Askoz zabalagoada edota izan da azken mendean”

Patxi Uribarren eta Jose Luis Lizundia

Page 2: Boleti n.Plazaberri n∫5 bueno:Plaza berri€¦ · Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba Zabaleta Zendagorta da. Juanjo Zearreta zenaren heriotzaren ondorioz, Akademian zegoen

Nafarroako Gobernua

Apirilaren 28an sinatu zen Nafarroako Gober-nuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengolankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean,Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu zueneta, Foru Gobernuaren izenean, Xabier AzanzaEuskarabidearen zuzendari kudeatzaileak. Eu-rekin batera Alberto Catalán Nafarroako Go-bernuko Hezkuntza kontseilaria izan zen.Hauek dira 2010. urteko eginkizun nagusiak:- Euskal Corpus Onomastikoa: Nafarroari da-gozkion lanei jarraipena ematea.- Perpetua Saragüetari buruzko argitalpenarenprestaketa.-Erregistro katalografikoen zabalkunderakomodulo informatikoa.- Elkartasuna aldizkaria digitalizatzea.

Noticias de Gipuzkoaegunkaria

Ekainaren 16an, Euskaltzaindiaren Donos-tiako ordezkaritzan, lankidetza-hitzarmenasinatu zuten Noticias de Gipuzkoa egunka-riak eta Akademiak. Noticias de Gipuzkoarenizenean, Arantzazu Zugasti zuzendariak si-natu zuen, eta Euskaltzaindiarenean AndresUrrutia euskaltzainburuak.Hitzarmen horren ondorioz, besteren artean,Noticias de Gipuzkoa egunkariak 2005. ur-tetik hona ekoiztu duen euskarazko testuma-sa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan jarrikodu, Akademiak Lexikoaren Behatokia de-ritzan egitasmoa garatu dezan.

Euskal HerrikoUnibertsitatea

Ekainaren 21ean, Euskal Herriko Unibertsi-tateak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzar-men berri bat sinatu zuten Euskaltzaindiarenegoitzan. EHUren izenean Iñaki Goirizelaiaerrektoreak sinatu du eta, Euskaltzaindia-renean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Erakunde biok elkarren esku jarriko dituzteikerketarako interesgarriak izan daitezkeenlan argitaragabeak, hala nola tesiak edo bes-telako ikerlanak. Bestalde, EHUk eta Euskal-tzaindiak bi urterik behin euskarazko dokto-rego-tesien Koldo Mitxelena sarietarako deiaegiten jarraituko dute.

PLAZABERRI Euskaltzaindiaren aldizkaria

Web-orrialde bistaratzeen grafikoa:

WWW.EUSKALTZAINDIA.NET

HIZTEGI BATUA 18,39%

ARAUAK 1,53%

WEBGUNEKO ATARIA 3,57% BESTE GUZTIAK 18.09%

EODA 48,03%

ARGITALPENAK 0,67%

JAGONET 1,93% OEH 8,70%

Ekaina1) Bisitak, guztira 52.7132) web-orrialde bistaratzeak:

Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 15.546Hiztegi Batua 80.156Euskaltzaindiaren Arauak 6.684OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 33.927JAGONET zerbitzua 8.425EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 209.373Argitalpenen katalogoa 2.904Beste guztiak 78.870

Web-orrialde bistaratzeak, guztira 435.885

HITZARMENAK

Andres Urrutia, Albero Catalán eta Xabier Azanza

Andres Urrutia eta Arantzazu Zugasti

Andres Urrutia eta Iñaki Goirizelaia

Page 3: Boleti n.Plazaberri n∫5 bueno:Plaza berri€¦ · Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba Zabaleta Zendagorta da. Juanjo Zearreta zenaren heriotzaren ondorioz, Akademian zegoen

EUSKARAREN HERRI HIZKEREN ATLASA

PLAZABERRI Euskaltzaindiaren aldizkaria

Apirilaren 30ean, Euskararen HerriHizkeren Atlasa-ren I. eta II.liburukiak aurkeztu zituenEuskaltzaindiak. Bi liburukiokEuskadiko Kutxaren babesarekinargitaratu ditu Akademiak. Atlasahiru euskarri desberdinetaneskaintzen da: paperean, CDformatuan eta sarean.

Hizkuntzaren ahozko aldaera desberdinakmapetan agerian emateko egiten dira hizkun-tza atlasak. Hortaz, Euskararen Herri HizkerenAtlasa-k (EHHA) ahozko euskararen aldaerakmapetan jasotzea du helburu. Euskaltzain-diak 1983an onartu zuen egitasmo hau, Mar-kina-Xemeinen egindako Dialektologia BarneJardunaldietan. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoaegingo zela erabaki ondoren, 1984an prestatzelanak egiten hasi ziren. Hala, galdeketa pun-tuen sarea, galdesorta eta lan metodologiafinkatu ziren. Galdesorta horrek hizkuntzarendatu guztiak biltzen ditu: lexikoa, fonetika,morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Eus-kal Herri osoko 145 herri hautatu ziren:- Euskal Autonomia Erkidegoan: Araban herri1, Bizkaian 36 eta Gipuzkoan ere 36.- Nafarroako Foru Erkidegoan: 27 herri.- Ipar Euskal Herrian: Lapurdin 15, NafarroaBeherean 18 eta Zuberoan 12.1987an hasi zen Euskaltzaindia inkestak egi-ten eta 1992an amaitu. Inkesta-lekubakoitzean 2.857 itaun egin ziren. Euskal-tzaindiak bildurik dituen grabazioak 4.000 or-dutik gora dira (bataz beste 27 ordu herriko).Urte hauetan euskaltzain osoa hauek izan diraegitasmo honen buruak: Jean Haritschelhar,Beñat Oihartzabal, Andolin Eguzkitza etaAdolfo Arejita, gaur egungo zuzendaria dena.Bestalde, Gotzon Aurrekoetxea eta Xarles

Videgain dira egitasmoaren arduradun tekni-koak. Hauetaz gain, inkestak egiten eta trans-kribatzen, mapak elaboratzen eta informa-tizatze lanetan hauek ibili dira: Isaak Atutxa,Iñaki Camino, Ana Maria Etxaide, Jose MariaEtxebarria, Izaskun Etxebeste, Aitor Iglesias,Gorka Intxaurbe, Jon Irigoras, Amaia Jaure-gizar, Juan Antonio Letamendia, JuantxuRekalde, Koro Segurola.

320 lekukoInkesta egiteko adineko pertsonak aukeratuziren, sortzez eta familiaz tokian tokikoak, baieta herritik kanpoan gutxi ibiliak ere. Inkestagileak saiatu ziren erantzunak muga-gabean (izen eta izenondoen kasuan) edopartizipio burutuaren forman (aditzen ka-suan) jasotzen. Adibidez, erantzun gisa izenbat artikuluarekin bildu ondoan, lekukoariizen bera zenbatzaile batekin emateko eska-tzen zitzaion, hitza mugagabean jaso ahalizateko.Guztira 320 pertsonaren ahotsa grabatu zen.Informazio honen guztiaren eskuzko trans-kribaketak 725 erantzun-koadernotan (he-rriko 5) bildu dira. Erantzun-koaderno hauekdigitalizatuta daude eta CD-ROMetan gorde,paperezko bertsioaz gain.Lexikoari dagokion galdesorta da luzeena.Hura osatzerakoan Euskal Herriko egoerageografikoa gogoan hartu zen, bai eta ohikolan jarduerak ere (artzaintza, abeltzaintza,zurgintza, nekazaritza, burdingintza, arran-tza...). EHHAko sail horretako galdesortaEuropako beste Herrietan, eta bereziki inguruhurbilekoetan, egindako hizkuntza atlasakgogoan izanik moldatu da, eta lan haietakoerreferentziak agertzen dira galderen izenbu-ruetan.Hauek dira gai nagusienak:• Abereak• Zerua, denbora eta eguraldia• Lehorra eta itsasoa• Arbolak eta landareak.• Etxe-abereak eta hazkuntza.• Baserri etxea.• Baserriko jarduerak, tresnak eta ekoizpena.• Gorputza, eritasunak eta familiako bizitza.• Gizarteko bizitza eta lan mundua.Lexiko galdera gehienak, inkesta leku guz-tietan galdetzeko pentsatuta daude. Haietazkanpo badira beste galderak, itaun bereziakdeituak izan direnak, leku jakin zenbaitetanbaizik egin ez direnak, toki horietako egoerariedo jardunbide berezi batzuei baitagozkie oroz

gainetik: adibidez, itsas arrainen izenez egin-dako galdera gehienak itsas portuetan baizikez dira egin, eta ahateaz egindakoak, ahatehazkuntza egin ohi den herrietan baino ez.Morfologiari eta, oro har, gramatikari da-gozkien galderak ez dira ohikoak hizkuntzaatlasetan, baina gero eta leku handiagoa ema-ten zaie gaur egungo lanetan. Bonaparterenlanak kontuan izanik, badakigu euskararendialektologian, toki garrantzitsua izan dutela.Sail horretako galderak, noski, euska-rarenarabera pentsatuak izan dira.Sintaxiari dagokionez, galdera gutxiago da,baita fonetika sintaktikoaren kasuan ere.

Emaitzak kontsultatzekoEHHAren emaitzak bi modutan kontsultadaitezke: soinuzko datuen kontsultaren bidezeta datu transkribatuen kontsultaren bidez.• Soinuzko datuen kontsulta. Azkue Biblio-tekan ikertzaileen esku dira CD-ROMak(4.000 ordu baino gehiago dutenak).• Datu transkribatuen kontsulta. Kontsultahau nork bere etxean egin ahal du bi moldedesberdinetan: liburu edo CD-ROM batean. Bestalde, sarean ere jarri du Euskaltzaindiaklehen eta bigarren liburukien edukia:www.euskaltzaindia.net/ehha

Lehenengo bi liburukiakLehen liburukiak 268 galderaren erantzunakeskaintzen ditu, gai hauei buruz: intsektuak,itsas arrainak, ibai arrainak eta ibai arrantzakotresnak, narrastiak eta urpekoak, txoriak, basaanimaliak eta ehizako arteak, eguzkia etazerua, eguraldia, elurra eta hotza.Bigarren liburukian aztertu eta landu direnesparruak hiru dira: denbora kronologikoa,topografia eta landaretzaren lehen atala.Denborarenean, esaterako: astearen egunak,hilabeteak, urtaroak, eta euretariko bakoi-tzaren parteak landu dira; baita oraingo,lehengo eta geroko denbora-unitateak ere.

Andres Urrutia (Euskaltzaindia), Txomin Garcia eta Julio Gallastegi (Euskadiko Kutxa)

Page 4: Boleti n.Plazaberri n∫5 bueno:Plaza berri€¦ · Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba Zabaleta Zendagorta da. Juanjo Zearreta zenaren heriotzaren ondorioz, Akademian zegoen

EUSKALTZAINDIAREN ARGITALPENAK ESKATZEKO:[email protected] Barria, 15. 48.005 BILBOTel: +34 944158155Faxa: +34 944158144

PLAZABERRI Euskaltzaindiaren aldizkaria

Joseba Zabaleta, Euskaltzaindiko kudeatzaile Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba Zabaleta Zendagorta da. Juanjo Zearreta zenarenheriotzaren ondorioz, Akademian zegoen hutsunea beteko du Zabaletak.Joseba Zabaleta Gernikan jaio zen, 1967an. Administrazio eta Finantzetan lizentziatua da etaMEGA Masterra dauka, biok Deustuko Unibertsitatean egindakoak. Ibilbide luzea egin duenpresa eta sektore desberdinetan, hala nola Vodafonen (lehen Airtel izandakoa). Bertan hamabiurte egin zituen, hasierako zazpiak Zamudion, egoitzako Administrazio eta Finantza Zuzendaribezala. Azken 5 urteetan, Madrilen jardun zuen, Controller gisa. Euskal Herrira itzuli osteanZamudion, Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen industriagintza sektoreko enpresa batean,A&F eta Giza Baliabideen Zuzendaria izan zen.

Paperezko argitalpenak

Sakanako euskara. Burundako hizkera Ekainaren 2an, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburuaaurkeztu zuten Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak,Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Liburua Koldo Zuazo hiz-kuntzalari eta euskaltzain urgazleak idatzi du eta aipatu bierakundeek argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren zortzi-garren zenbakia da.Liburuaren izenburuak adierazten duen bezala, liburuakBurundako eta, azken batean, Sakanako euskara dakar pla-zara. Bi atal nagusi ditu: Burundako hizkeraren ezaugarriaketa dialektologia.228 orr. ISBN: 978-84-235-3204-9 12.00 € Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal HerrianEkainaren 28an, Helduen euskalduntzea eta etorkinak IparEuskal Herrian - L'enseignement du basque aux adultes natifset non natifs en Pays Basque Nord liburua aurkeztu zuenEuskaltzaindiak, Akademiaren Baionako ordezkaritzan. Libu-rua Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-BaptisteCoyos euskaltzain urgazleak prestatu dute. Ipar Euskal HerrikoAEKren laguntzarekin egin da, eta Euskararen Erakunde Pu-blikoaren babesarekin argitaratu.Liburuak euskara ikasten duten Ipar Euskal Herriko helduenezaugarriak aztertzen ditu, herrikoenak eta etorkinenakbereiziz. Etorkin horiei buruzko datu sozio- eta demolinguis-tikoak azaltzen dira eta herrikoenei konparatzen. 308 orr. ISBN: 978-84-95438-61-4 18.00 €

Euskaltzaindiaren argitalpenak sarean

Joseba Zabaleta Zendagorta

Euskaltzaindiak honako argitalpenok jarri ditu sarean, guztion eskuragarriizan daitezen:

Pedro IrizarrenMorfología del verbo auxiliar vasco(lan osoa)

Izen ttipiak euskaraz“Onomastica Vasconiae” 26Patxi Salaberri Zaratiegi

Antonio Arrue: Idaztiak etahitzaldiak “Euskaltzainak” 5Antonio Zavalak prestatua

Domingo Agirre. Gutun bilduma“Euskaltzainak” 6Sebastian Gartzia Trujillok prestatua

Biziaren hiztegiaz“Euskaltzainak” 7Txomin Peillen

Estigmatizados por la guerra“Euskaltzainak” 8Gorka Aulestia

Zuberoako literaturaz. Antologialaburra“Euskaltzainak” 9Jean-Louis Davant

Testu-antolatzaileak. Erabileraestrategikoa“Jagon” 7Euskaltzaindiaren Jagon sailarenCorpus batzordeak landua, PelloEsnalek koordinaturik,

Hauek guztiak www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon helbidean kontsultadaitezke

www.euskaltzaindia.net/mvav helbidean kontsulta daiteke