2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE...

22
1 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO DIPUTATUEN KONTSEILUARENA, GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA IZENEKO ERAKUNDE AUTONOMOAREN EGITURA ETA FUNTZIONAMENDU ARAUDIA ONARTZEN DUENA. (ALHAOko 14 zk., 2004ko otsailaren 2ko) ZIOEN ADIERAZPENA Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Sailari atxikitako erakunde autonomo gisa sortu zen, ekainaren 20ko 21/1988 Foru Arauaren bidez. Erakunde horren xedea da Arabako Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuen alorrean Arabako Foru Aldundiari dagozkion helburuak betetzea; bi Lege hauek, maiatzaren 20ko lehengo 6/1982 Euskal Legeak eta azaroaren 25eko 27/1983 Euskal Legeak, Autonomia Erkidego Osoko Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoak, xedatzen dutenaren ildotik. Urriaren 4ko 1620/1988 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa, Araubide eta Funtzionamenduaren lehenengo Araudia onartu zen. Araudi horrek aipatutako Foru Arauak jasotzen zuen erregulazioa osatu eta antolaketa, funtzio eta prozedurari buruzko arloak zehaztu zituen. Handik aurrera, Diputatuen Kontseiluko hainbat foru dekretuk (urriaren 1eko 701/1991, uztailaren 20eko 151/1993, abenduaren 5eko 119/1995 eta irailaren 28ko 126/1999) erakunde autonomoko Administrazio Kontseiluaren eraketa aldatu zuten, Arabako Foru Aldundiko sailen egitura aldatzen joan zen heinean. Era berean, azaroaren 2ko 135/1999 Foru Dekretuak idazketa berria eman zien Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa, Araubide eta Funtzionamenduari buruzko Araudiaren 13, 14 eta 15 artikuluei, administrazioko errekurtsoak urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak eragindako aldaketetara egokitzeko. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, aldatu zuen. Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Euskal Lege berriak, eta lege hori garatzen duen arautegi guztiak, erakunde autonomoak darabilen araubide juridikoa eguneratzea eskatzen du; izan ere, Foru Erakunde hori da Arabako Foru Aldundiak gizarte ongizaterako gaietan duen kudeaketa tresna nagusia. Hori dela eta, berebiziko garrantzia dauka Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuak, gizarte zerbitzuen alorrean eginkizunak zehazten dituenak. Dekretu hori Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta EUDELek 2001eko otsailaren 8an izenpetutako Erakunde arteko Akordioaren ondorioa izan zen. Azken urteetan Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak izan duen administrazioko jardunak, eta sortu zenetik lortu duen esperientziak, Antolaketa, Araubide eta Funtzionamendu Araudia garatzea eskatzen dute, beti ere, 21/1988 Foru Arauan zehaztutako legezko printzipioak errespetatuz. Eguneratze horrek, nahitaez, hainbat neurri zehaztu beharko ditu ohiko kudeaketa azkartzeko eta barne egitura argitzeko, bere eskumenen egikaritza egokiagoa lortze aldera. Horri dagokionez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen izaera autonomoak eskatzen du, arrazoi praktikoak direla eta, bere unitate organikoei gehienezko eraginkortasuna ematea.

Transcript of 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE...

Page 1: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

1

2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO DIPUTATUEN KONTSEILUARENA, GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA IZENEKO ERAKUNDE AUTONOMOAREN

EGITURA ETA FUNTZIONAMENDU ARAUDIA ONARTZEN DUENA. (ALHAOko 14 zk., 2004ko otsailaren 2ko)

ZIOEN ADIERAZPENA Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Sailari atxikitako erakunde autonomo gisa sortu zen, ekainaren 20ko 21/1988 Foru Arauaren bidez. Erakunde horren xedea da Arabako Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuen alorrean Arabako Foru Aldundiari dagozkion helburuak betetzea; bi Lege hauek, maiatzaren 20ko lehengo 6/1982 Euskal Legeak eta azaroaren 25eko 27/1983 Euskal Legeak, Autonomia Erkidego Osoko Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoak, xedatzen dutenaren ildotik. Urriaren 4ko 1620/1988 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa, Araubide eta Funtzionamenduaren lehenengo Araudia onartu zen. Araudi horrek aipatutako Foru Arauak jasotzen zuen erregulazioa osatu eta antolaketa, funtzio eta prozedurari buruzko arloak zehaztu zituen. Handik aurrera, Diputatuen Kontseiluko hainbat foru dekretuk (urriaren 1eko 701/1991, uztailaren 20eko 151/1993, abenduaren 5eko 119/1995 eta irailaren 28ko 126/1999) erakunde autonomoko Administrazio Kontseiluaren eraketa aldatu zuten, Arabako Foru Aldundiko sailen egitura aldatzen joan zen heinean. Era berean, azaroaren 2ko 135/1999 Foru Dekretuak idazketa berria eman zien Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa, Araubide eta Funtzionamenduari buruzko Araudiaren 13, 14 eta 15 artikuluei, administrazioko errekurtsoak urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak eragindako aldaketetara egokitzeko. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, aldatu zuen. Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Euskal Lege berriak, eta lege hori garatzen duen arautegi guztiak, erakunde autonomoak darabilen araubide juridikoa eguneratzea eskatzen du; izan ere, Foru Erakunde hori da Arabako Foru Aldundiak gizarte ongizaterako gaietan duen kudeaketa tresna nagusia. Hori dela eta, berebiziko garrantzia dauka Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuak, gizarte zerbitzuen alorrean eginkizunak zehazten dituenak. Dekretu hori Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta EUDELek 2001eko otsailaren 8an izenpetutako Erakunde arteko Akordioaren ondorioa izan zen. Azken urteetan Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak izan duen administrazioko jardunak, eta sortu zenetik lortu duen esperientziak, Antolaketa, Araubide eta Funtzionamendu Araudia garatzea eskatzen dute, beti ere, 21/1988 Foru Arauan zehaztutako legezko printzipioak errespetatuz. Eguneratze horrek, nahitaez, hainbat neurri zehaztu beharko ditu ohiko kudeaketa azkartzeko eta barne egitura argitzeko, bere eskumenen egikaritza egokiagoa lortze aldera. Horri dagokionez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen izaera autonomoak eskatzen du, arrazoi praktikoak direla eta, bere unitate organikoei gehienezko eraginkortasuna ematea.

Page 2: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

2

Bestetik, erakunde autonomoaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean dagoen lotura ez da beti oso argi jaso arau testuetan. Zehaztasun ezak nolabaiteko nahasmena eragin du bi subjektu administratiboen arteko eskumenen banaketan, eta baita gizarte zerbitzuen arloan erabakiak hartzeko mekanismoetan ere. Foru Dekretu honek araudia eguneratzeaz gain egitura organikoaren arazoei ere helduko die, konponbide juridiko iraunkorrak eskaintzeko. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak gauzatzen duen kudeaketaren beste ezaugarri bat, orain arte, legeriaren zehaztasun eza izan da. Izan ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, urtero egiten duen ikuskaritzan, orduko Gizarte Ongizaterako Sailaren eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egitura eta funtzionamendu arauak eguneratzeko gomendioa egin zuen, sailaren eta erakunde autonomoaren arteko eskumen banaketa argitze aldera. Eguneratzeko behar hori areagotu egin zen bi errege dekretu hauek indarrean jartzean: Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretua eta Araudi Orokorra arautzen duen urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua. Horri dagokionez, Foru Dekretu honek erakunde autonomoaren eremura daramatza Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Aginduak araututako printzipioak. Foru Dekretuak oinarrian hartzen du Erakundeko zuzendaritza organoek eta Foru Aldundiko organo exekutiboek, kontratuaren zenbatekoaren arabera, egiten duten eskumen banaketa. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bilakaera izan da lan kontratuko langile finkoak funtzionario bihurtzea, Diputatuen Kontseiluko Foru Dekretu hauetan zehaztutakoaren arabera: apirilaren 27ko 56/1999, uztailaren 23ko 114/1999, martxoaren 7ko 24/2000 eta irailaren 5eko 91/2000koetan. Lan erregimenetik funtzionario erregimenera aldatzean, funtsean aldatu da arauen erreferentzia markoa eguneroko kudeaketarako, erakunde autonomoa Administrazio Zuzenbidearen beharretara estuago egokitu behar da eta. Egokitzapen horiei ekiteko, martxoaren 27ko Diputatuen Kontseiluak 39/2001 Foru Dekretua onartu zuen, berriro ere, erakunde autonomoaren Antolaketa, Araubide eta Funtzionamenduaren Araudia aldatzen zuena. Azaldu ditugun egoera eta egitateek jatorrizko Araudia aldatu eta, Foru Dekretuaren bidez, beste bat egitea eskatzen dute. Araudi berriak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egitura eta funtzionamenduaren alderdi esanguratsuenak jasoko ditu, hori guztia, administrazioko teknika modernoaren eta egonkortasunaren ikuspuntutik. Horren ondorioz, Gizarte Gaietarako Saileko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kontseiluak gaur egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, XEDATU DUT: Artikulu bakarra.- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Araudia onartzen da. Araudiaren testua Foru Dekretu honen eranskin gisa jasoko da.

Page 3: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

3

XEDAPEN GEHIGARRIA 1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen lanpostuen zerrenda onartzen duen otsailaren 25eko Diputatuen Kontseiluaren 17/2003 Foru Dekretua aldatu egiten da, Foru Dekretu honen eranskinaren 13. artikuluaren arabera. Beraz, jarraian zehazten diren lanpostuek izen berria izango dute: KODEA ANTZINAKO IZENA IZEN BERRIA

83.001 EKONOMIA ARLOKO ZUZENDARIA

EKONOMIA ETA AURREKONTU ARLOKO ZUZENDARIORDE TEKNIKOA

1.001 ANTOLAMENDU-BURUA ANTOLAMENDU ETA INFORMATIKA ARLOKO ZUZENDARIORDE TEKNIKOA

3.001 LAN

HARREMANETARAKO BURUA

LANGILEEN ARLOKO ZUZENDARIORDE TEKNIKOA

81.001 3. ADINEKO ZUZENDARI TEKNIKOA

ADINTSUEN ARLOKO ZUZENDARIORDE TEKNIKOA

81.002 EZINDUEN ZUZENDARI TEKNIKOA

PERTSONA EZINDUEN ARLOKO ZUZENDARIORDE TEKNIKOA

81.003 ASKOTARIKO GIZATE

ZERBITZUEN ZUZENDARI TEKNIKOA

GIZARTEGINTZA ARLOKO ZUZENDARIORDE TEKNIKOA

2. Otsailaren 25eko Diputatuen Kontseiluaren 17/2003 Foru Dekretua aldatu egiten da eta egokitzapen hauek egingo zaizkio:

- Honakoa dioen lekuan: “ARLOA: 2 HIRUGARREN ADINA” aurrerantzean, “ARLOA: 2 ADINTSUAK” izango da. - Honakoa dioen lekuan: “UNITATEA: 1010 3. ADINEKO ZUZENDARITZA TEKNIKOA” aurrerantzean, “UNITATEA: 1010 ADINTSUEN ZUZENDARIORDETZA TEKNIKOA” izango da. - Honakoa dioen lekuan: “ARLOA: 3 EZINDUAK” aurrerantzean, “ARLOA: 3 PERTSONA EZINDUAK” izango da. - Honakoa dioen lekuan: “UNITATEA: 2010 EZINDUEN ZUZENDARITZA TEKNIKOA” aurrerantzean, “UNITATEA: 2010 PERTSONA EZINDUEN ZUZENDARIORDETZA TEKNIKOA” izango da. - Honakoa dioen lekuan: “ARLOA: 4 ASKOTARIKO GIZARTE ZERBITZUA” aurrerantzean “ARLOA: 4 GIZARTEGINTZA” izango da. - Honakoa dioen lekuan: “UNITATEA: 3070 HAURREN TALDE TEKNIKOA” aurrerantzean, “UNITATEA: 3070 ADINGABEEN ETA FAMILIAREN TALDE TEKNIKOA” izango da.

3. Lurraldeko Haur, Gazte eta Familia Zerbitzua desagertuko da eta Adingabeen eta Familiaren Arlo Teknikoan bihurtuko da. Beraz, otsailaren 25eko Diputatuen Kontseiluaren 17/2003 Foru Dekretuan “ARLOA: 5 ADINGABEAK ETA FAMILIA” sortuko da, eta horri atxikita geratuko dira

Page 4: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

4

3070 Unitateko eta 3111 Unitateko lanpostu guztiak. 4. Otsailaren 25eko Diputatuen Kontseiluaren 17/2003 Foru Dekretuan honako aldaketa egingo da: “Haur, Gazte eta Familia zerbitzuburua” (kodea: 77.001) lanpostuaren izena aldatu eta “Adingabeen eta Familiaren Arloko zuzendariorde tekniko” izango da aurrerantzean. Lanpostu horrek honako zehaztasunak izango ditu Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Lanpostu Zerrendan:

KODEA

T. DED. P. ERR

BETET. ERA.

ADMINIS

JARDUTEKO ESKAKIZUNAK ORDAINSARIAK LAN

LEKUA

SAILKAP.

TIT AKAD

HE

ESKAK. BEREZIA

D.O. MAILA

BERAR. OSAGARRIA

T E AZ.M

77.001 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST

EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa, Araubide eta Funtzionamenduaren Araudia onartzen duen urriaren 4ko 1620/1988 Foru Dekretua, eta baita dekretu hori aldatu duten gainerako Diputatuen Kontseiluaren foru dekretuak ere: urriaren 1eko 701/1991, uztailaren 20ko 151/1993, abenduaren 5eko 119/1995, irailaren 28ko 126/1999 eta martxoaren 27ko 39/2001ekoak. Halaber, indargabeturik gelditu dira foru dekretu honetan ezarritakoaren kontra doazen maila bereko edo apalagoko xedapenak. AZKEN XEDAPEN BAKARRA Foru Dekretu honek Arabako Lurralde Historikoaren ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du indarra.

Page 5: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

5

Eranskina

GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEKO EGITURA ETA FUNTZIONAMENDU ARAUDIA

I. KAPITULUA - GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEAREN IZAERA ETA ESKUMENAK

1. artikulua.- Erakundearen izaera. 1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea (GOFE) erakunde autonomoa da, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Gaietarako Sailari atxikia. Nortasun juridiko propioa dauka eta jarduteko gaitasun osoa. Aldundiaren eskumenekoak diren gizarte zerbitzuak kudeatzen ditu Arabako probintzian, beti ere, beste Administrazio Publiko batzuk gai horretan dituzten eskumenak kontuan hartuta. 2. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, ekainaren 20ko 21/1988 Foru Arauan, Foru Dekretu honetan eta ezargarri diren gainerako foru arauetan jasotako xedapenen bidez arautuko da; nolanahi ere, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko legedi osagarri edo ordezkoak xedatutakoa ere izango da aplikagarri. 3. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak bere eskumenak Arabako Foru Aldundiko gainerako organoen eskumenak errespetatuz egikarituko ditu, eta batez ere, Gizarte Gaietarako Sailarenak. 2. artikulua.- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen helburuak. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen helburuak dira Araban gizarte zerbitzuko eta gizarte ongizaterako jarduerak antolatzea, kudeatzea, ematea eta gauzatzea; beti ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legean, gizarte-zerbitzuen alorreko egitekoak zehazten dituen uztailaren 30eko 155/2001 Foru Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak, Autonomia Erkidego Osoko Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 17/1983 Legean zehaztutako eskumenen barruan.

II. KAPITULUA – GOFE-REN ZUZENDARITZA ORGANOAK 3. artikulua.- Zuzendaritza organoen zerrenda. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoak hauek izango dira, ekainaren 20ko 21/1988 Foru Arauan xedatutakoaren arabera:

- Administrazio Kontseilua - Zuzendaritza-Kudeatzailetza.

1. Atala. Administrazio Kontseilua.

4. artikulua.- Izaera eta Osaera.

Page 6: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

6

1. Administrazio Kontseilua Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko gobernu-organoa da eta berari dagokio erakundearen goi-mailako ordezkaritza, kudeaketa eta administrazioa; beti ere, ekainaren 20ko 21/1988 Foru Arauaren 4.2. artikuluan jasotako eskumenen barruan. 2. Administrazio Kontseilua gutxienez bost kontseiluko kidek eta gehienez zazpik osatuko dute. Diputatuen Kontseiluaren Erabaki bidez hautatuko dira kideak, bat izan ezik, hori Gizarte Gaietarako diputatuak hautatuko baitu. Kontseiluko kide direnek Administrazio Kontseiluko bileretara joateko beharra izango dute. Hala ere, Diputatuen Kontseiluari ordezko kideak izendatzea proposa diezaiokete, kontseiluko kiderik ez dagoenean, gaixorik dagoenean edo kargua hutsik dagoenean, ordezka ditzaten. Ordezko kideak izendatzeko Diputatuen Kontseiluko erabakia beharko da. 3. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseilua kide anitzeko organoa da. Foru Dekretu honetan, eta ezargarri den gainerako foru legerian, berariaz aurreikusi ez den guztirako, ordezko izaeraz, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan (13ko 4/1999 Legeak aldatua) xedatutakoari jarraituko zaio. 4. Kontseiluko edozein kidek, lehendakariaren adostasuna badu, Administrazio Kontseiluko bileretara deitu ditzake Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko administrazio unitateetako arduradunak, baita Arabako Foru Aldundikoak, erakunde autonomoetakoak, mendeko sozietateetakoak edo Aldundiak partaidetza duen sozietateetako arduradunak ere. Horretarako, arduradun horiek Kontseiluaren bileretan aztertuko diren gaiei buruzko informazioa edo berariazko prestakuntza izan beharko dute. Administrazio unitateetako arduradunak, Administrazio Kontseiluari, bilera horretara deitzeko xede izan den gaiaren inguruko informazioa ematera mugatuko dira. 5. Administrazio Kontseiluko bileretara joaten diren pertsona guztiek, kontseiluko kide izan zein ez, organoaren eztabaidak isilpean gordetzeko betebeharra dute; gero, bilera bakoitzaren aktetan zehazpenak agertu behar badira ere. 6. Administrazio Kontseiluaren funtzionamendua, bilerei eta erabakiak hartzeari dagokionez, ekainaren 20ko 21/1988 Foru Arauaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz arautuko da. 5. artikulua.- Barne-Egitura. 1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko Lehendakaritzari eskumen hauek dagozkio:

a) Kide anitzeko organoaren ordezkaritza, beste erakunde batzuekin izandako harremanetan, erakunde horiek publikoak zein pribatuak izan. b) Kontseiluko bileren deialdia egitea eta horiek zuzentzea, ekainaren 20ko 21/1988 Foru Arauaren 6.2. artikuluan zehaztutakoaren arabera. c) Kide anitzeko organoak hartutako erabakien gauzapen egokia zaintzea eta Idazkaritzak egindako erabakien egiaztagiriak bere onespenarekin onartzea.

Page 7: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

7

d) Erakunde autonomoaren aurrekontuaren kontura egin behar diren ordainketak agintzea. e) Administrazio Kontseiluaren Lehendakaritzaren izatearekin batera doazen gainerako eskumenak egikaritzea, eta kide anitzeko organoak berak baimendutako edo eskuordetutako egintzak gauzatzea.

2. Administrazio Kontseiluak bere kideen artean bat hautatuko du lehendakariorde gisa jarduteko. Bere eginkizunak izango dira organoaren Lehendakaritzak dauzkanak, hori ez dagoenean, gaixorik dagoenean edo kargua hutsik dagoenean, eta kontseiluak berak baimendu edo eskuordetu dion beste edozein egintza. 3. Bileretan, Administrazio Kontseiluko Idazkaritzako eginkizunak izango ditu Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendarikudeatzaile izendatu denak; horrek hitza izango du baina botorik ez. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendari-kudeatzailea ez badago, gaixorik badago edo kargua hutsik badago, Lehendakaritzak Idazkaritzaren lanak bere gain hartu ahal izango ditu, edo Kontseiluko edozein kideri horiek agindu, bileretan jarraipena bermatze aldera. Idazkaritzak Kontseiluaren bilera bakoitzaren akta egin beharko du eta, gutxienez, honako gai hauek jaso beharko ditu:

- Bileraren urtea, hilea, eguna eta ordua. - Bilerara joan diren kideen izen-abizenak. - Bilera ohikoa ala berezia izan den. - Zein gai aztertu den eta horiei buruz hartu diren erabakiak.

Idazkaritzak kide anitzeko organoak hartutako erabakien egiaztagiriak egin ahal izango ditu, Lehendakaritzaren baimenarekin. 6. artikulua.- Kontseiluaren eskuordetzeak. 1. Administrazio Kontseiluak bere kideren baten alde eskumenak edo izenpea eskuordetzen duenean, hori arautzeko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 13. eta 16. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. 2. Eskumenak eskuordetzeko Kontseiluko kideen gehiengo osoaren aldeko botoak beharko dira. Izenpea eskuordetzeko, ordea, nahikoa izango da Kontseiluko kideen gehiengo soilaren aldeko botoa. 7. artikulua.- Kontseiluaren funtzionamendua. 1. Administrazio Kontseilua hilero bilduko da ohiko izaeraz; ezohiko bilerak, berriz, premia dela eta, halakorik eskatuko luketen gaiak tratatzeko egin ahal izango dira. Administrazio Kontseiluko edozein kidek ezohiko bilera egitea eskatu ahal izango dio Lehendakaritzari; hala ere, Lehendakaritzari dagokio proposamenaren arrazoiak balioestea eta horren inguruan

Page 8: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

8

erabakitzea. 2. Kontseiluaren Lehendakaritzak egingo du bilerarako deia, gutxienez, bilera eguna baino bi egun baliodun lehenago. Deialdiarekin batera gai-zerrenda emango da. 3. Ezingo da Kontseiluaren bilerarik egin lehendakari lanetan diharduen pertsonarik gabe edo, hori ezean, lehendakariorderik gabe. Dena dela, bileretan, gutxienez, kideen erdia egon beharko da. 4. Bildutako Kontseiluko kideen gehiengo soilaren aldeko botoaz hartuko dira Administrazio Kontseiluaren erabakiak; nolanahi ere, Foru Dekretu honetako 6.2 artikuluan xedatutakoa ere kontuan izan beharko da. Lehendakariak, edo hori ez badago, lehendakariordeak, kalitatezko botoa izango du, erabakiak hartzerakoan Kontseiluan gertatzen diren berdinketak ebazteko. 8. artikulua.- Administrazio Kontseiluaren eskumenak. Ekainaren 20ko 21/1988 Foru Arauaren 5.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluak honako eskumenak izango ditu:

a) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen mendeko zerbitzuak eta zentroak ikuskatzea. b) Erakunde Autonomoaren jarduera programak onartzea eta horien oinarrizko printzipioak eta jarduera ildoak zehaztea. c) Erakunde Autonomoak egindako Jardueren Urteko Memoria onartzea, gero Arabako Foru Aldundiari bidaltzeko. d) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Aurrekontu Aurreproiektua onartzea. Aurreproiektu hori Diputatuen Kontseilura bidali beharko du, Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Proiektuarekin batera izapidetu dadin. e) Ekitaldi bakoitzean, Erakunde Autonomoaren likidazio-proposamena eta aurrekontu-itxiera onartzea. f) Gastuak baimendu, xedatu eta agintzea, baita Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen izenean betebehar ekonomikoak hartzea ere; hori guztia, aurrekontuei buruz indarrean dagoen foru legerian eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoaren arabera arautuko da. g) Lehendakaritzak Erakunde Autonomoaren Aurrekontuan egin diren aldaketen edo transferentzien berri emango dio Kontseiluari, aurrekontu kudeaketari buruz indarrean dagoen foru legerian xedatutakoari jarraituz. h) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuen antolaketari, funtzionamenduari eta araubideari buruzko araudiak eta argibideak onartzea; nolanahi ere, gero Diputatuen Kontseiluaren aurrean edo Arabako Biltzar Nagusien aurrean izapidetu ahal izango dira proiektu arautzaile edo arauzko proiektu gisa. i) Erakunde Autonomoaren aurrekontuaren kontura finantzatu diren zerbitzu publikoen

Page 9: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

9

zuzeneko edo zeharkako kudeaketa zehaztea. j) Edozein kontratazio-prozeduraren oinarriak eta baldintza ekonomikoen, teknikoen eta administratiboen plegua onartzea, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak xedatutakoaren arabera eta, beti ere, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko kontratazio organoei esleitutako ahalmenak kontuan hartuta. k) Erakunde Autonomoak erakunde publiko zein pribatuekin izenpetutako Lankidetza Hitzarmenak onartzea; alabaina, Diputatuen Kontseiluari horri buruzko informazioa eman beharko dio. l) Lanpoltsak sortzea eta horien araudia onartzea, Erakunde Autonomoan bitarteko funtzionario gisa, aldi baterako zerbitzuak eman ditzaten. m) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen proposamenak, Diputatuen Kontseiluak onartu behar dituenean, hari aurkeztea.

Besteak beste, hauek aurkeztu beharko dizkio:

- Arauen aurreproiektuak, - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egitura organikoan egindako aldaketak, - Beste erakunde publiko batzuekin dituzten eskumen-gatazkak - Erakunde Autonomoaren Lanpostuen Zerrenda eta horren aldaketak - Erakunde Autonomoaren Enplegu Eskaintza Publikoa - Enplegu publikoan sartzeko, bai Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko funtzionario gisa, bai lan kontratuko langile gisa, deialdien oinarriak eta lanpostuak hornitzeko lehiaketetarako oinarriak - Erakunde Autonomoko langileen lan-baldintzak - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari atxikitako eraikinen, edo etorkizunean atxiki ahal izango direnen, obra, zaharberritze eta eraikitze proiektuak.

n) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko gobernuarekin, kudeaketarekin edo administrazioarekin zerikusia duen gainerako edozein funtzio; baldin eta Arabako Foru Aldundiko organoei erreserbatuta ez badago, eta Erakunde Autonomoaren zuzendari-kudeatzaileari berariaz esleitu ez bazaio.

2. Atala. Zuzendaritza-Kudeatzailetza

9. artikulua.- Organoaren izaera. 1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Zuzendaritza-Kudeatzailetzari dagokio Estatutu honetako 2. artikuluan zehaztutako helburuak betetzeko Erakunde Autonomoak garatu behar dituen jardueren plangintza, betearazpena eta kontrola.

Page 10: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

10

2. Zuzendaritza-Kudeatzailetzak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen legezko ordezkaritza arrunta du eta horren kudeaketa exekutiboaren ardura duen organoa da, beti ere, Administrazio Kontseiluak dituen eskumenak kontuan hartuta. 3. Zuzendari-kudeatzailea izendatzeko eta kargutik kentzeko, ekainaren 20eko 21/1988 Foru Arauaren 7.1. artikuluan zehaztutakoari jarraituko zaio. Hori guztia gorabehera, zuzendari-kudeatzaile izendatu den pertsonaren eta Erakunde Autonomoaren arteko harreman juridikoa, Aldundiko Goi Karguen eta Behin-Behineko Langileen Erregimena arautzen duen Foru Araudian ezarritakoaren araberakoa izango da. 10. artikulua.- Zuzendaritza-Kudeatzailetzaren eskumenak. Ekainaren 20ko 21/1988 Foru Arauaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Zuzendaritza-Kudeatzailetzak bere eskumenak Administrazio Kontseiluaren pean egikarituko ditu. Honako eskumen hauek izango ditu:

a) Estatutu honetako 2. artikuluan jasotako helburuak betetzeko, Administrazio Kontseiluak onartutako erabaki, plan eta programak betearaztea eta garatzea. b) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Aurrekontu Aurreproiektua egitea eta hori Administrazio Kontseiluari aurkeztea. c) Erakunde Autonomoak egindako Jardueren Urteko Memoria egitea eta hori Administrazio Kontseiluari aurkeztea. d) Erakunde Autonomoaren jarduerak sustatzea, eta, hala dagokionean, Estatutu honetako 2. artikuluan zehaztutako helburuen lorpena eraginkorragoa izateko, Administrazio Kontseiluari neurri eta erabaki egokiak proposatzea. e) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen mendeko zerbitzuen kudeaketa kontrolatzea. f) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egitura organiko osoa koordinatzea. g) Ordainketa aginduak ematea, kobrantzak egitea eta zenbatekoaren arabera bere eskumenekoak diren kontratuak gauzatzea. h) Langile politika ezartzea eta zuzeneko burutza gauzatzea; nolanahi ere, hurrengo artikuluan funtzio publikoari buruz xedatutakoa ere kontuan hartu beharko da. i) Administrazio Kontseiluan Idazkaritza eginkizunak betetzea; hala ere, kide anitzeko organoan hitza izango du baina botorik ez. j) Administrazio Kontseiluak, lehendakariaren edo lehendakariordearen bidez, eskuordetutako funtzioak betetzea. k) Administrazio prozedurak lehen auzialdian ebaztea; prozedura horien bidez Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko gizarte balia-bideen eskariak izapidetzen badira, eta baldin eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Gaietarako Saileko organoek ez badute horren

Page 11: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

11

gaineko eskumenik. l) Lan arloko auzibidearen edo administrazioarekiko auzibidearen aurretiko administrazio erreklamazioak ebaztea; Erakunde Autonomoko Zuzendaritza-Kudeatzailetzak hartutako ebazpen edo egintzetan baldin badute oinarria, eta indarrean dagoen prozesuei buruzko legeria kontuan hartuta.

3. Atala.- Xedapen Komunak Funtzio Publikoko Gaietan.

11. artikulua.- Administrazio Kontseiluko Lehendakaritzak funtzio publikoko gaietan dituen eskumenak. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko Lehendakaritzak eskumen hauek izango ditu, Erakunde Autonomoari atxikita dauden langileei dagokienez:

a) Diputatuen Kontseiluari Erakunde Autonomoaren lan eskaintza proposatzea, horrek onar dezan. Hala ere, proposamena egin aurretik Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluari horren berri eman beharko dio. b) Erakunde Autonomoaren karrerako funtzionario izateko hautespen-probetako oinarriak, programak eta edukiak onartuko ditu. Bere ardura izango da, baita ere, proba horien deialdia egitea, eta probak gainditu dituztenak izendatzea eta horiei lanpostuen jabetza ematea. c) Lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiak ebaztea, Erakunde Autonomoko Zuzendaritza-Kudeatzailetzak egindako proposamenaren arabera. d) Aldi baterako zerbitzuak bitarteko funtzionario gisa emateko hautespen-probetako oinarriak, programak eta edukiak onartzea; eta baita proba horien deialdia egitea ere. e) Erakunde Autonomoko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdia eta oinarriak onartzea; bere ardura izango da, baita ere, prozedura horiek ebaztea. f) Zerbitzuaren eraginkortasuna hobetuko duten eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko langileen lan-sustapena bultzatuko dituzten neurriak eta ekimenak sustatzea, koordinatzea, eta hala badagokio, gauzatzea. g) Diputatuen Kontseiluari urtero, Arabako Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailarekin batera, honakoa proposatzea: Erakunde Autonomoko langileen ordainsariak eta soldata-baldintzak aplikatzea, Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorretara eransteko, hala badagokio. h) Erakunde Autonomoko Langile Erregistroko funtzionamendu arauak ezartzea. i) Erakunde Autonomoak langileen ordezkariekin gauzatu behar duen negoziazio kolektiboan izango duen ordezkaritza zehaztea; baita gainerako Administrazioetako funtzio publikoko gaietan organo eskudunen aurrean izango duena ere.

Page 12: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

12

j) Langile alorreko gaietan ikuskaritza orokorra egitea eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean funtzio publikoari buruz indarrean dagoen legeria betetzen dela gainbegiratzea.

12. artikulua.- Funtzio Publikoko gaietan Zuzendaritza-Kudeatzailetzak dituen eskumenak. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Zuzendaritza-Kudeatzailetzak eskumen hauek izango ditu, Erakunde Autonomoari atxikita dauden langileei dagokienez:

a) Arabako Foru Aldundian funtzio publikoko eskumenak dituen Sailarekin batera, Diputatuen Kontseiluan gai hauei buruzko araugintzarako ekimenaren erabilera proposatzea: enplegu publikoko eskaintza, lanpostuen zerrenda, aurrekontu plantila eta, oro har, Erakunde Autonomoko langileen erregimen juridikoaren inguruan proiektuak eta xedapenak egitea. b) Lanpostuak aldi baterako karrerako funtzionarioekin betetzeko, zerbitzu eginkizunen deialdiak egitea eta horiek ebaztea. c) Enplegu publikoko eskaintzaren, eta orokorrean, hautapen, horniketa eta barne sustapeneko prozeduren irizpideak zehaztea; hala ere, kontuan izango da aurreko artikuluko a), b) eta c) letretan xedatutakoa. d) Erakunde Autonomoko hautapen prozesuetarako edo lanpostuak betetzeko epaimahaiak izendatzea eta horien buru izatea, baldin eta funtzio hori ez bazaio beste organo edo autoritate bati eman. e) Bitarteko funtzionarioak izendatu eta kargutik kentzea, eta aldi baterako lan kontratuak formalizatzea. f) Lan kontratuko langileekin izenpetutako kontratuen amaiera eta etetea aitortzea, hala dagokionean, eta beti ere, indarrean dagoen lan arloko legerian zehaztutakoaren arabera. g) Erakunde Autonomoko langileen bateragarritasuna baimentzea edo ezeztatzea, bai arlo publikoan bigarren lanpostu, kargu edo jarduera bat gauzatzeko, bai Administrazio Publikotik kanpo, edozein kargu, lanbide edo jarduera pribatu gauzatzeko. h) Funtzionarioen administrazio egoerak aitortzea eta jarduneko zerbitzura itzultzeko baimena ematea. i) Lizentzia eta baimenak onartzea, eta, eragindako Arlo Teknikoaren txostena ikusirik, horrela badagokio, horiek ematea. j) Erakunde Autonomoari atxikitako langileen diziplina espedienteak ebaztea. k) Erakunde Autonomoko langileen lan-baldintzak arautzen dituzten erabakietan jasotako gizarte onurak onartzea. l) Erakunde Autonomoaren soldata politika eta ordainketa eredua diseinatu eta aplikatzea, aurreko artikuluko e) letran xedatutakoa kontuan izanda.

Page 13: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

13

m) Erakunde Autonomoko langileen lanpostuak baloratzeko prozesuak zuzentzea. n) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzu-aldia egiaztatzea, hirurtekoak zenbatze aldera. o) Produktibitate-osagarrien banakako zenbatekoak eta aparteko zerbitzuen ordainsariak esleitzea, Diputatuen Kontseiluak, edo hala dagokionean, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluak, zehaztutako irizpideei jarraituz. p) Langileentzako urteko prestakuntza planak onartzea, baita Erakunde Autonomoaren langileen edozein prestakuntza ekintza baimentzea. q) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Langileen Erregistroko funtzionamendu arauak zehaztea; hala ere, aurreko artikuluko f) letran xedatutakoa kontuan izan beharko da. r) Langileen alorreko ikuskaritza orokorra egitea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean. s) Erakunde Autonomoko langileei eragiten dien administrazioko edo lan arloko gorabeherak izapidetzeko eta ebazteko prozedura zehaztea, indarrean dagoen funtzio publikoari buruzko legerian xedatutakoaren arabera. t) Arabako Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailarekin batera, Erakunde Autonomoko langileen ohiko kudeaketari aplikatzeko irizpideak zehaztea, eta horien ezarpena gainbegiratzea. u) Oro har, funtzio publikoaren arloan indarrean dagoen legeria betetzen dela zaintzea. Horretarako behar diren neurriak hartuko ditu edo Administrazio Kontseiluko Lehendakaritzari proposatuko dizkio.

Halaber, Erakunde Autonomoko langileen inguruan indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion gainerako funtzioak egikaritzea; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango aurreko artikuluko h) letra ezartzeko.

III. KAPITULUA - ADMINISTRAZIO ORGANOAK 13. artikulua. Administrazio organoak. 1. Foru Dekretu honetako 2. artikuluan zehazten diren helburuak betetzeko, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea hainbat administrazio organotan egituratzen da. Organo horiek euren eskumenen barruan jardungo dute, beti ere, Erakunde Autonomoaren Zuzendaritza-Kudeatzailetzaren mende, eta horren zuzeneko koordinaziopean. 2. Hauek dira administrazio organoak:

- Ekonomia eta Aurrekontu Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. - Langileen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. - Antolamendu eta Informatika Arloko Zuzendariordetza Teknikoa.

Page 14: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

14

- Adintsuen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. - Pertsona Ezinduen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. - Adingabeen eta Familiaren Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. - Gizartegintza Arloko Zuzendariordetza Teknikoa.

14. artikulua.- Ekonomia eta Aurrekontu Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. Hauek dira Ekonomia eta Aurrekontu Arloko Zuzendariordetza Teknikoaren ardurak:

a) Erakunde Autonomoko Zuzendaritza-Kudeatzailetzari Aurrekontuaren aurreproiektua egiteko aholkua eta laguntza ematea. b) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoei aholkua ematea ekonomian edo finantzan eragina izan dezakeen edozein araudi, proiektu edo erabakiri buruz. c) Erakunde Autonomoko ohiko kudeaketa eta Aurrekontua gauzatzea. d) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko programa eta zerbitzuen kostuak aztertzea. e) Erakunde Autonomoaren egoitza, programa edo zerbitzuetan egindako inbertsioen jarraipena egitea. f) Erakundearen kontabilitatea kudeatzea. g) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez ordaintzen diren prestazio, sorospen, laguntza edo dirulaguntzen ekonomia kudeaketa. h) Erakunde Autonomoari atxikita dagoen ondarearen kudeaketa; nolanahi ere, kontuan izan beharko dira gai horretan Arabako Foru Aldundiak dituen eskumenak. i) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak egin behar dituen ordainketen eta kobrantzen kudeaketa. j) Erosketa eta eskuratze politika. k) Administrazio kontratazioko espedienteak prestatu eta sustatzea. l) Erakunde Autonomoaren ekonomiarekin, finantzarekin eta aurrekontuekin harreman zuzena duen beste edozein eginkizun.

15. artikulua.- Pertsona Ezinduen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. Hauek dira Pertsona Ezinduen Arloko Zuzendariordetza Teknikoaren ardurak:

a) Berariaz pertsona ezinduei zuzendutako programa, laguntza, dirulaguntza eta zerbitzu guztien kudeaketa.

Page 15: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

15

b) Ezinduentzako zerbitzuak ematen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zentroen kudeaketa, Arloaren egitura deszentralizatuaren bidez. c) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko enplegu zentro berezien kudeaketa, Arloaren egitura deszentralizatuaren bidez. d) Pertsona ezinduei berariazko zerbitzuak ematen dizkieten zentroen jarraipena, Erakunde Autonomoak zeharka kudeatzen baditu. e) Beste erakunde publiko edo pribatuekin izenpetutako Itun edo Hitzarmenen jarraipena eta kontrola, Arlo horren jardun eremuarekin lotura zuzena badute. f) Arlo honetako giza baliabideak lortzeko egiten dituzten eskarien administrazio-izapideak gauzatzea, eta Erakunde Autonomoko Zuzendaritza-Kudeatzailetzari eskari horien ebazpen proposamenak jakinaraztea. g) Organo tekniko espezializatuen bidez, ezintasun-maila onartu, aitortu eta kalifikatzeko administrazio prozedura izapidetzea, indarrean dagoen legeriaren arabera, eta, horien ebazpen proposamenak Zuzendaritza-Kudeatzailetzari jakinaraztea. h) Pertsona ezinduen elkarteak sustatzea eta horiek gizarteratzeko eta lan-munduratzeko ekintzak sustatzea. j) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoei aholkularitza teknikoa eskaintzea, Arlo honen jardun eremuarekin harreman zuzena duten gaietan.

16. artikulua.- Adintsuen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. Hauek dira Adintsuen Arloko Zuzendariordetza Teknikoaren ardurak:

a) Berariaz adintsuei zuzendutako programa, laguntza, dirulaguntza eta zerbitzu guztien kudeaketa, eta zahartzearen fenomenoari ekitea. b) Adintsuentzako zerbitzuak ematen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zentroen kudeaketa, Arloaren egitura deszentralizatuaren bidez. c) Adintsuei berariazko zerbitzuak ematen dizkieten zentroen jarraipena, Erakunde Autonomoak zeharka kudeatzen baditu. d) Beste erakunde publiko edo pribatuekin izenpetutako Itun edo Hitzarmenen jarraipena eta kontrola, Arlo horren jardun eremuarekin lotura zuzena badute. e) Arlo honetako giza baliabideak lortzeko egiten dituzten eskarien administrazio-izapideak gauzatzea, eta Erakunde Autonomoko Zuzendaritza-Kudeatzailetzari eskari horien ebazpen proposamenak jakinaraztea. f) Adintsuen eta horien familia zaintzaileen arteko elkarteak sustatzea. g) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoei aholkularitza teknikoa

Page 16: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

16

eskaintzea, Arlo honen jardun eremuarekin harreman zuzena duten gaietan. 17. artikulua.- Adingabeen eta Familiaren Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. Hauek dira Adingabeen eta Familiaren Arloko Zuzendariordetza Teknikoaren ardurak:

a) Arrisku egoeran edo babesgabezian dauden adingabeei eta familiei zuzendutako programa, laguntza, dirulaguntza eta zerbitzu guztien kudeaketa. b) Arrisku egoeran edo babesgabezian dauden adingabeentzako zerbitzuak ematen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Etxeen, Harrera Zentroen eta Eguneko Zentroen kudeaketa, Arloaren egitura deszentralizatuaren bidez. c) Arrisku egoeran edo babesgabezian dauden adingabeei berariazko zerbitzuak ematen dizkieten zentroen jarraipena, koordinazioa eta ikuskapena, Erakunde Autonomoak zeharka kudeatzen baditu. d) Beste erakunde publiko edo pribatuekin izenpetutako Itun edo Hitzarmenen jarraipena eta kontrola, Arlo horren jardun eremuarekin lotura zuzena badute. e) Arlo honetako giza baliabideak lortzeko egiten dituzten eskarien administrazio-izapideak gauzatzea, eta Erakunde Autonomoko Zuzendaritza-Kudeatzailetzari eskari horien ebazpen proposamenak jakinaraztea. f) Nazio barruko eta nazioarteko adopzio espedienteen administrazio izapidetzea, indarrean dagoen legeriaren arabera. Halaber, gai horiei buruzko agiriak eta txostenak egitea, eskumenak dituzten beste administrazio batzuentzat edo erakunde laguntzaileentzat. g) Adingabeen Kontseiluko Idazkaritza Teknikoak garatu behar dituen laguntza lanak. h) Familia harreren sustapena, eta administrazio izapideak egitea. i) Arrisku egoeran edo babesgabezian dauden adingabeak eta familiak laguntzeko elkarteen sustapena. j) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoei aholkularitza teknikoa eskaintzea, Arlo honen jardun eremuarekin harreman zuzena duten gaietan. k) Arlo honen jardun-eremuan, erakundeen arteko koordinazioa. l) Haurtzaroko Orientabideko eta Balorazioko Lurralde Batzordearen buru izan.

18. artikulua.- Gizartegintza Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. Hauek dira Gizartegintza Arloko Zuzendariordetza Teknikoaren ardurak:

a) Foru sarearen gizarte zerbitzuei buruz informazioa eskatzen duten pertsonei erantzutea; hala ere, beste Administrazio Publiko batzuk dituzten eskumenak ere kontuan hartu beharko dira.

Page 17: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

17

b) Arabako Lurralde Historikoan dauden gainerako Oinarrizko Gizarte Zerbitzu guztiekin koordinatzea. c) Berariaz helburu hauek lortzera zuzendutako programa, laguntza, dirulaguntza eta zerbitzu guztien kudeaketa:

- Baztertuta gelditzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea - Toxikomaniei, ludopatiei eta gainerako giza mendekotasunei aurrea hartzea - gutxiengo etnikoen eta Lurralde Historikoan dauden migrazio mugimenduen gaineko gizartegintza - Eta, orokorrean, Erakunde Autonomoaren beste Arlo Tekniko batzuek bere gain hartzen ez dituzten gizartegintzako helburuak dituzten programak.

d) Aurreko atalean aipatutako pertsonentzako zerbitzuak ematen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zentroen kudeaketa, Arloaren egitura deszentralizatuaren bidez. e) Etxez Etxeko Laguntza programaren kudeaketa eta jarraipena. f) Ekonomia izaerako gizarte prestazioen kudeaketa eta jarraipena, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera Arabako Foru Aldundiari badagokio eskumen hori. g) Aurreko c) atalean aipatutako pertsonei berariazko zerbitzuak ematen dizkieten zentroen jarraipena, Erakunde Autonomoak zeharka kudeatzen baditu. h) Beste erakunde publiko edo pribatuekin izenpetutako Itun edo Hitzarmenen jarraipena eta kontrola, arlo horren jardun eremuarekin lotura zuzena badute. i) Arlo honetako giza baliabideak lortzeko egiten dituzten eskarien administrazio-izapideak gauzatzea, eta Erakunde Autonomoko Zuzendaritza-Kudeatzailetzari eskari horien ebazpen proposamenak jakinaraztea. j) Aurreko a) atalak aipatzen dituen eremuetan elkarteak sustatzea eta lurralde historikoko landa ingurunetan gizartearen partehartzea bultzatzea. k) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoei aholkularitza teknikoa eskaintzea Arlo honen jardun eremuarekin harreman zuzena duten gaietan.

19. artikulua.- Langileen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. Hauek dira Langileen Arloko Zuzendariordetza Teknikoaren ardurak:

a) Erakunde Autonomoaren giza baliabideak kudeatzea; nolanahi ere, kontuan izan beharko da bai zerbitzuen izaera juridikoa, bai indarrean dagoen legeria. b) Erakunde Autonomoan ezarritako lansari-sistemaren eta gizarte kotizazioen kudeaketa.

Page 18: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

18

c) Langile funtzionarioen izendapena eta lan kontratazioak Zuzendaritza-Kudeatzailetzari proposatzea. d) Erakunde Autonomoko langileen laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketa sustatzea, dagokion Prebentziorako zerbitzuaren bidez. e) Negoziazio kolektiborako organoetan erakundearen ordezkari gisa parte hartzea eta Erakunde Autonomoaren langileei kontsulta egitea; nolanahi ere, Estatutu honetako 11 artikuluaren g) letran xedatutakoa kontuan izango da. f) Arlo honetako kudeaketa-eremuarekin lotutako ebazpenen proposamena Zuzendaritza-Kudeatzailetzari aurkeztea. g) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zentroek eta zerbitzuek dituzten egitura deszentralizatuen koordinazioa, erakundeak dituen eginkizun esparruaren gaietan, alegia. h) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoei aholkularitza teknikoa ematea, bere alorreko gaietan, eta batez ere, Foru Dekretu honetako 11. eta 12. artikuluetan zehaztutako gaietan.

20. artikulua.- Antolamendu eta Informatika Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. Hauek dira Antolamendu eta Informatika Arloko Zuzendariordetza Teknikoaren ardurak:

a) Arloekin eta horien administrazio organoekin, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak behar dituen organizazio konponbideak diseinatzea, dauden baliabideei etekin hobea ateratze aldera eta erabiltzaileei zerbitzuen prestazio eraginkorragoa eskaintze aldera. b) Erakunde Autonomoan sortzen den informazioa tratatzeko eta prozesuen kudeaketarako informatikako konponbide egokienak zehaztea. c) Negoziazio kolektiborako organoetan erakundearen ordezkari gisa parte hartzea eta Erakunde Autonomoaren langileei kontsulta egitea; nolanahi ere, Estatutu honetako 11 artikuluaren g) letran xedatutakoa kontuan izango da. d) Zuzendariordetzaren gaiekin lotutako ebazpenen proposamena Zuzendaritza-Kudeatzailetzari aurkeztea. e) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zentro eta zerbitzuek dituzten kudeaketarako egitura deszentralizatuen koordinazioa, erakundearen eginkizun esparruaren gaietan, alegia. f) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoen aholkularitza teknikoa, bere arlokoak diren gaietan.

IV. KAPITULUA - GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEAREN EKONOMIA ETA

FINANTZA ARAUBIDEA 21. artikulua.- Aurrekontu Autonomia. 1. Erakunde Autonomoa den heinean, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak Aurrekontu

Page 19: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

19

propioa izango du, Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorretan erantsiko bada ere. 2. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Aurrekontua arau hauetan zehaztutakoari jarraituz gauzatuko da: Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauari, eta ekonomia jardueren kudeaketari eta deszentralizatutako foru zerbitzu publikoei buruzko urriaren 30eko 15/87 Foru Arauari. 3. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoek dauzkaten eskumenak erabat errespetatuz, Arabako Foru Aldundiak Erakunde Autonomoaren gainean zaintza ahalmenak egikaritu ahal izango ditu, aurrekontu ekitaldi bakoitzerako politika orokorreko jarraibideak adierazi ahal izango dizkio eta finantza eta kontabilitate kontrola ezarri ahal izango dio. 22. artikulua.- Ekonomiaren eta kontabilitatearen kudeaketa. 1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko ekonomia eta kontabilitate kudeaketa Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauan eta kontabilitate publikoari buruz indarrean dagoen legerian jasotako xedapenetara egokituko da. 2. Zuzendaritza-Kudeatzailetzak Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari kontabilitateari buruzko informazioa eman beharko dio, bi erakundeen aurrekontu jarraipena egitea ahalbidetzen duen informazioa, alegia. 23. artikulua.- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen finantza baliabideak. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak honako finantza baliabideak izango ditu bere helburuak betetzeko:

a) Arabako Foru Aldundiak Erakunde Autonomoari atxiki dizkion ondasun eta eskubideetatik eratorritako etekinak. b) Arabako Foru Aldundiak, Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kontura, emandako dirulaguntza eta transferentziak. c) Europar Batasunak, Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoak, Lurralde Historikoko udalerriek edo bestelako erakunde edo pertsonek, publikoak zein pribatuak izan, emandako dirulaguntzak edo egindako ekarpenak. d) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuen erabiltzaileek ordaindutako kuotak, tasak eta prezio publikoak. e) Erakunde Autonomoari esleitutako beste edozein baliabide.

24. artikulua.- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen kontratazio organoak. 1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen ohiko kudeaketa errazte aldera, gastua kontratatzeko, baimentzeko eta agintzeko ahalmenak organo hauen artean banatuko dira, zenbatekoaren arabera:

- Zuzendaritza-Kudeatzailetza, eragiketaren zenbatekoa ez bada 135.000,00 eurotik gorakoa.

Page 20: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

20

- Administrazio Kontseiluko Lehendakaritza, eragiketaren zenbatekoa aurreko atalean aipatutakoa baino handiagoa bada, baina ez bada 270.000,00 eurotik gorakoa. - Administrazio Kontseilua, eragiketaren zenbatekoa 270.000,00 eurotik gorakoa bada.

2. Hala ere, ez da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko organoen eskumena izango erakunde autonomo horri atxikita dagoen ondareari eragiten dioten obren ondasun edo zerbitzuak kontratatzea, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera, eskumen hori zuzenean Arabako Foru Aldundiari badagokio. 3. Aurrekoa gorabehera, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko organoek edozein kontratu egin aurretik, Diputatuen Kontseiluak horren gaineko ezagutza eta aurretiko baimena eskatu ahal izango die. Halaber, Erakunde Autonomoko Administrazio Kontseiluko Lehendakaritzaren bitartez, kontratua egin aurretik, kontratazio organoek Diputatuen Kontseiluari horri buruzko iritzia eskatu ahal izango diote. Diputatuen Kontseiluak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari dagokion kontratu bat egitea baimentzen duenean, gerta daitezkeen aldaketak ere, kontratua suntsiarazteko arrazoi badira, baimendu beharko ditu, eta baita suntsiaraztea bera ere. 4. Arabako Lurralde Historikoaren ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluaren Erabaki bidez, Erakunde Autonomo horretako Kontratazio Mahaiaren osaketa zehaztuko da, Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 81. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

V. KAPITULUA - INPUGNAZIOEN ETA ADMINISTRAZIO ERREKURTSOEN ARAUBIDE JURIDIKOA

25. artikulua.- Erakunde Autonomoaren administrazio-egintzen aurkako errekurtsoak. 1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoen administrazio-egintzen aurka, honako administrazio errekurtsoak jarri ahal izango dira:

a) Gora jotzeko errekurtsoa. b) Berraztertzeko errekurtsoa. c) Berrikusteko errekurtso berezia.

2. Errekurtso horiek izapidetzeko era eta epeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak egindako aldaketekin) jasotakoak izango dira. 26. artikulua.- Gora jotzeko errekurtsoa. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Zuzendaritza-Kudeatzailetzaren administrazio-egintzen aurka, egintzak behin betikoak badira, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Autonomoko Administrazio Kontseiluari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritako epean eta moduan.

Page 21: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

21

Estatutu honetako 6. artikuluaren arabera, Administrazio Kontseiluak errekurtso horiek ebazteko gaitasuna Lehendakaritzari edo Lehendakariordetzari eskuorde diezaioke. 27. artikulua.- Berraztertzeko errekurtsoa. 1. Administrazio-bidea amaitzen duten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoen administrazio-egintzen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke egintza eman zuen organoari berari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan ezarritako epean eta moduan. 2. Edo, bestela, zuzenean aurka egin daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legean zehaztutakoari jarraituz. 3. Zuzendaritza organoen egintza hauek administrazio-bidea amaitzen dute:

- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluak edo Lehendakaritzak emandako ebazpenak, - Zuzendaritza-Kudeatzailetzak funtzio publikoaren eta langileen arloan emandako ebazpenak.

28. artikulua.- Berrikusteko errekurtso berezia. Administrazio-bidea amaitzen duten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoen administrazio-egintzen aurka, berrikusteko errekurtso berezia aurkez dakioke egintza eman zuen organoari berari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 118. eta 119. artikuluetan ezarritako epean eta moduan. 29. artikulua.- Administrazio Zuzenbideari lotuta ez dauden egintzen aurkako erreklamazioak. 1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaritza organoek hartutako erabaki eta egintzen aurka, horiek Administrazio Zuzenbideari lotuta ez badaude, interesdunek eskuduna den jurisdikzio ordenaren aurrean dagozkion akzioak aurkez ditzakete, ezargarria den prozesuari buruzko legerian zehaztutakoaren arabera. 2. Zuzenbide zibil nahiz lan-zuzenbideko jurisdikzioetan akzioak egikaritu baino lehen egiten diren administrazio erreklamazioak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluari egingo zaizkio. Estatutu honetako 24. artikuluaren bigarren paragrafoan zehaztutakoaren arabera, Administrazio Kontseiluak errekurtso horiek ebazteko gaitasuna Lehendakaritzari edo Lehendakariordetzari eskuorde diezaioke. 30. artikulua.- Zerga arloko kudeaketa egintzen eta Gizarte Segurantzako prestazioen arloko egintzen aurkako erreklamazioak 1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zerga arloko kudeaketa egintzen aurka, interesdunek Arabako Lege eta Administrazio Erakundeari erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez diezaiokete, Arabako Zergen Foru Arau Orokorrean zehaztutako eran. 2. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko organoen egintzak Gizarte Segurantzako prestazioei

Page 22: 2/2004 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 13KO ......1 S L EAE. A 1 4 29 31.069,48 GAST EIZ INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetu egiten da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Antolaketa,

22

buruzkoak direnean, horiei aurka egiteko Lan Prozeduraren Legeari buruzko Testu Bategina onartzen duen apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretuan zehaztutakoari jarraituko zaio.