euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi...

27
Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. Iñaki Martínez de Lunaren lanari erantzuteko, Euskal Herrian izan diren aurrekariak go- goratu ditu Maria-Jose Azurmendik. Proposamen berriaren inguruko azterketa zorrotza eginez, antze- maten dituen zailtasun nagusienei erreparatu dio. Funtsean ados egonik, hau da, orain arteko Framing Aldarrikatzailearen (euskararen aldekoa) eta Framing Uzkurraren (euskararen kontrakoa, indiferentea edo anbibalentea) arteko kontrakotasuna gainditu beharra dago, proposamen berrian sendotu beharreko hainbat kontzeptu azaleratuz eta eztabaidarako gai berriak planteatuz, batez ere, euskararen frame berriak izan beharko lituzkeen lemen inguruan eta erabiltzen den terminologiaren inguruan. Hitz-ga- koak: psikosoziolinguistika, hizkuntza-jarrera, komunikazioa, euskara. Abstract. In reply to Iñaki Martinez de Luna’s paper, Maria-Jose Azurmendi recalls the precedents there have been in the Basque Country. When rigorously analysing the new proposal, she has focussed on the main difficulties she has encountered. She basically agrees, in other words, it is necessary to over- come the contradiction that has existed so far between assertive framing (in favour of Basque) and reluctant framing (against Basque or indifferent or ambivalent towards it), by exposing the many concepts that need to be consolidated in the new proposal and raising new issues for debate, particularly, on the slogans that the new framing of Basque will need and on the terminology that is used. Key words: Psy- chosoziolinguistics, language attitude, communication, Basque. Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak Maria-Jose Azurmendi UPV/EHUko Ohorezko Laguntzailea

Transcript of euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi...

Page 1: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Iñaki Martínez de Lunaren lanari erantzuteko, euskal herrian izan diren aurrekariak go-goratu ditu Maria-Jose Azurmendik. proposamen berriaren inguruko azterketa zorrotza eginez, antze-maten dituen zailtasun nagusienei erreparatu dio. Funtsean ados egonik, hau da, orain arteko FramingAldarrikatzailearen (euskararen aldekoa) eta Framing Uzkurraren (euskararen kontrakoa, indiferentea edoanbibalentea) arteko kontrakotasuna gainditu beharra dago, proposamen berrian sendotu beharrekohainbat kontzeptu azaleratuz eta eztabaidarako gai berriak planteatuz, batez ere, euskararen frameberriak izan beharko lituzkeen lemen inguruan eta erabiltzen den terminologiaren inguruan. • Hitz-ga-koak: psikosoziolinguistika, hizkuntza-jarrera, komunikazioa, euskara.

Abstract. In reply to Iñaki Martinez de Luna’s paper, Maria-Jose Azurmendi recalls the precedentsthere have been in the Basque Country. when rigorously analysing the new proposal, she has focussedon the main difficulties she has encountered. She basically agrees, in other words, it is necessary to over-come the contradiction that has existed so far between assertive framing (in favour of Basque) and reluctantframing (against Basque or indifferent or ambivalent towards it), by exposing the many concepts thatneed to be consolidated in the new proposal and raising new issues for debate, particularly, on theslogans that the new framing of Basque will need and on the terminology that is used. • Key words: Psy-chosoziolinguistics, language attitude, communication, Basque.

euskarak duen Framing Berribaten premia asetzeko

proposamena Txostenariburuz hausnarketak

Maria-Jose AzurmendiUPV/EHUko Ohorezko Laguntzailea

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:01 Página 111

Page 2: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurridudala Iñakiren Txostena, euskarak duen Framing Berri baten premiaasetzeko proposamena izeneko hau, besteak beste: 1) lana bera bereziadelako, aberatsa eta trinkoa, eta adierazten duen proposamen berriaeztabaidarako bultzatzen gaituelako, 2) berriro ere BAT aldizkariak pro-posatzen digulako oinarrizko lan baten inguruan zenbaitzuk hausnar-ketak egin eta iritziak emateko. Biei, Iñaki eta BAT aldizkaria, nire zo-rionak!

esan bezala, lana aberatsa da euskararen mundua aztertzen duelakomodu anitzean, baina gehienbat honako ikuspegi batetik begidatua:euskararekiko hedabideen (prentsa, batez ere) informazioa eta balora-zioaren eragina, nagusiki pertsonetan, komunikazio teorian diskurtsoakduten garrantzia. Aberatsa ere lan teoriko eta enpirikoak lotzen ditue-lako, aurretik jadanik ditugun zenbait adituen ikerketak erabiliz, hau-temateak + iritziak + … aztertuz, azken hamarkadako bilakaera etaeguneko egoera nolakoa den adieraziz, halako “estado de la cuestión”modukoa eskainiz, benetan eskertzekoa dena, beti ere gerora begiraerakargarria izango den Framing Berri bat eraikitzeko asmoarekin. ho-rrela eginez, bereizten ditu orain arte komunikazioan erabili diren, edoditugun, bi diskurtso eredu nagusiak: Iñakik Framing Aldarrikatzaileaeta Framing Uzkurra deitzen dituenak, bakoitzaren abantailak eta era-gozpenak aztertuz, bien arteko joera ezberdinak azalduz eta gero no-raino diren joera kontrakoak ala osagarriak eztabaidatuz, eta nola be-harrezkoa den, eta zaigun, Framing Berria eraikitzea: 1) bai aurreko biFraming Aldarrikatzailea eta Uzkurra direnetik zenbait ezaugarri man-tendu eta lotuz, 2) baita beste ezaugarri berri batzuk ere erantsiz.

Aberatsa izateaz gain, ausarta ere bada, kontuan hartzen baditugu:1) alde batetik, aurreko bi ereduek zenbait ezaugarri ezberdin (kontra-esanezkoak ere?) arabera definituz gain, euskal-komunitatean bi popu-lazio mota edo gizarte-talde ezberdinak (eta kontrakoak ere?) sortzekoeta definitzeko ere baliagarriak izan direlako; 2) bestalde, dagoen egoerazatitua gainditu beharra dagoela esaten delako ere, lortu nahi bada eus-kara izatea euskal-komunitate guztiaren osagai positiboa, aktiboki po-sitiboa, eta hori lortzeko proposatzen zaigu Framing Berriaren beharra.Guzti hau nekeza gerta badaiteke ere bi gizarte-taldeentzat, arrazoi ez-berdinengatik, zenbait aldaketa egitea suposatzen duelako bakoitza-rentzako, beharrezkoa ikusten da; iruditzen zait bereziki nekeza izandaitekeela Framing Aldarrikatzailearen taldekoentzat, euskaltzaleentzat,hauek izan direlako protagonista nagusiak orain arte, eta egunean ere,euskararen alde aktiboki egin dutenak, askotan egoera eta modu neke-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Aberatsa izateazgain, ausarta erebada, kontuanhartzen baditugu:euskal-komunitatean bipopulazio motaedo gizarte-taldeezberdinaksortzeko etadefinitzeko erebaliagarriak izandirelako;bestalde, dagoenegoera zatituagainditu beharradagoela esatendelako ere, lortunahi badaEuskara izateaeuskal-komunitateguztiaren osagaipositiboa,aktibokipositiboa, etahori lortzekoproposatzenzaigu FramingBerriarenbeharra.

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:01 Página 112

Page 3: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

zean eta, bereziki, espero baino gutxiago lortuz. egia esan, harrigarriadela iruditzen zait ikustea zenbait ekimen eta egitasmo irekiak izan di-ren, eta zenbait erakunde, talde eta pertsona inplikatuta dauden eguneanere, euskararen alde ekiteko!: nire iritziz, beste mirari bat euskarareninguruan. horrela, eguneko bi Framing horiek suposatzen dutena gain-ditu nahian, denentzako izango den Framing Berria eraiki eta bultzatunahia, egitasmo nekeza izango dela iruditzen zait, modu ezberdinetankritikatua ere, nahiz eta beharrezkoa den. Ausarta ba, esan bezala.

Azpimarratu behar da ere lanean proposatzen zaigun euskararekikoeredu berria, edo Framing Berria, aski osatua dagoela. hala ere, estima-garri da eztabaidarako proposamena dela jakitea, beste zenbait ekarpe-nak egiteko gonbidatuz, ziurtasun eta adostasun handiagorekin onar-tzeko, plangintzarako eta inplementatzeko. hauek dira, hain zuzen ere,BAT aldizkariko 86, 2013 zenbaki honen helburuak: 1) Iñakik proposa-tzen digun azterketa sakona adieraztea eta sozializatzea, 2) ondoren,oinarrizko lan honen inguruan beste zenbaitzuen iritziak eta ideiak erejasotzea, 3) elkarren-artekotasuna bultzatuz, egin beharrekoa egokiagobideratu nahian. Nik ere horixe nahi dut, eztabaidan parte hartzea arti-kulu honen bitartez, nire neurrian. hala ere, egia esango badut, aitortubeharrean nago nire buruan luze eztabaidatu dudala Iñakiren Txostena,zenbait aldeko eta kontrako iritziak sortu zaizkidala, eta eztabaida ho-nekiko BAT aldizkarian parte hartzea ere asko kostatu zaidala, zer esaneta zer ez erabakitzerakoan: nire ikerketa ibilbide luzean harritzennauena, egia esanda. Nire artikulu honetan, lanaren alderdi batzuk ba-karrik aipatuko eta eztabaidatuko ditut orain.

1. Framing Berria EREDUAREN AURREKARIAKy

1.1 Aurrekariak orokorreaneuskararen alde egiten zirenaren, eta direnaren, lortutako emaitzak es-kasak zirela eta direla, eta zerbait egin beharra genuela egoera hobetzeko,nahiko aspalditik jakitun gara. Adibidez, gertukoenetik hasita, BAT al-dizkari hau bera horren transmisio + azterketa + eztabaida + … egitekotresna egokia izan zaigu, aurreko zenbakiak kontutan hartzen baditugu;alderdi honetatik ikusita, estimagarria da oraingo zenbaki honetanmodu orokorragoan, esplizituagoan eta argiagoan behar honi erantzunbat eman nahi izatea, Framing Berria eredua proposatuz.

Bestelako aurrekariak ere baditugu, batzuk esplizituagoak beste ba-tzuk baino, bide ezberdinak erabiliz. horrela, asko dira euskarari buruzditugun azterketak, egoera ezagutzeko eta hobetzeko helburuarekin

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

BAT aldizkariko86, 2013 zenbakihonen helburuak:

1) Iñakikproposatzen

digun azterketasakona

adieraztea etasozializatzea, 2)

ondoren,oinarrizko lan

honen inguruanbeste zenbaitzuen

iritziak etaideiak ere

jasotzea, 3)elkarren-

artekotasunabultzatuz, egin

beharrekoaegokiago

bideratu nahian.Nik ere horixe

nahi dut,eztabaidan partehartzea artikuluhonen bitartez,nire neurrian.

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 113

Page 4: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

eginak, batez ere 1970 hamarkadatik orain arte, mota ezberdinekoak,banakoak eta taldekoak, instituzio publikoenak eta erakunde soziale-nak…, asko erakutsi digutenak: liburuak, artikuluak, kongresuetan ko-munikazioak, jardunaldietan lanak…; gainera, hauek gehienetan kon-tuan hartu ohi dute nazioarteko adituek eta hizkuntza ezberdinetanesaten zutena, baliagarria zitzaigulakoan gurenerako ere, adibidez orainkatalana hizkuntzarekin gertatzen zaigun bezala. Ibilbide honetan,1970an garai berri bat irekitzen da, euskaltzaindiak eskatuz + Caja La-boral erakundeak ordainduz + SIAdeko ikerketa-taldeak zenbait adi-tuen bitartez bideratuz, hiru liburu aurkeztu ziren: Euskararen liburuzuria/ Libro blanco del euskara (1978), Hizkuntza borroka Euskadin/ Conflictolingüístico en Euskadi (1979), Euskararen normalizaziorako plangintza/ Pla-nificación de la normalización lingüística (1979), askoentzako lehen aurrekarigarrantzitsua izan zena, eta dena.

Gertuagoko adibide gisa, honakoa aipatuko nuke hemen: Euskararenerabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta/ Estrategias para fomentarel uso del euskera desde la escuela/ Stratégies pour développer l´utilisation dela langue basque à partir de l´école izeneko liburu hirueleduna (kontseilua,2009), orain arte dakiguna bildu nahian ere (Txostenean esaten denarenosagarri modukoa guk har dezakeguna ere pentsatuz, Framing Berriarenhelburu bat delako euskararen aldeko erabilera bultzatzea), besteakbeste arrazoi hauengatik: 1. 2008an kontseiluak lortu zuen adostasuna hezkuntza-sektorekobazkide guztien artean: euskal herriko Ikastolen konfederazioa(ehIk), euskal herriko Ikasleen Gurasoen elkarketa (ehIGe), kristaueskola, Sortzen-Ikasbatuaz eta hi-hasi, helburu honen inguruan: eus-kararen normalizazio osoa erdiestea, euskararen erabilera erdiguneanjarriz, horretarako eskolaren (edo hezkuntzaren) garrantzia azpima-rratuz; nondik datorren ikusita, adostasun horren sozializazio zabalalortu dela pentsatuz, hemen aipatzea ezinbestekoa iruditu zait; 2. Nahiz eta eskolak euskalduntzen ari diren, ez eskolak bakarriknoski, euskararen erabilera ez dago handitzen, kezka nagusia denanormalizazio ibilbidean eta helbururako;3. erabilerari buruz zer den ezagutzen dugunaren galderari eran-tzunez, honako iturriak aztertu zituztelako: 1) Fergusonek diglosiariburuz esandakoak; 2) Fishmanek erabilerarako erdigunean jarri zi-tuen gertuko harremanen (familia, lagunartea, auzoa, egunerokoharremanak…) garrantzia; 3) Sánchez Carriónek (Txepetx) erabileralotzen duelako ezagutza maila eta motibazioarekin; 4) Alvarez en-parantzak (Txilardegi) erabilera lotzen duelako ezagutzarekin, hiz-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Nahiz eta eskolakeuskalduntzenari diren, ezeskolak bakarriknoski,euskararenerabilera ez dagohanditzen, kezkanagusia denanormalizazioibilbidean etahelbururako.

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 114

Page 5: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

ketakide tamainarekin eta leialtasuna edo atxikimenduarekin; 5)Garciak erabilera lotzen duelako testuinguruko euskararen presen-tziaren dentsitatearekin eta norbanako ezaugarri hauekin: euskara-ren gaitasun maila eta euskal identitatea; 6) Martinez de Lunak es-kaintzen duen eskema erabileran eragiten duten, positiboki (daudeere oztopoak), hiru faktoreen artekotasuna adieraziz: (1) norbanakoezaugarriak: gaitasun erlatiboa eta motibazioa, (2) harreman sareak:aldeko baldintza demolinguistikoa euskaldunen arteko harremanasareak, (3) gizartearen egitura (eremuak eta erakundeak): euskaraerabiltzeko ageriko onarpena eta hizkuntzaren gizarte ospe eta era-kargarritasuna (erabilgarria, balio sinbolikoa, arrakasta eredua…);7) Isasik aurkeztutako erabilera ebaluatzeko eredu matematikoa;4. Gainera, diziplina ezberdinen beharra “euskararen erabilera”ondo aztertzeko aipatzen dute ere: “psikologiak eta pedagogiakhizkuntzen ezagutza eta jabetza dituzte aztergai gisa, soziologiakerabilera, psikologia sozialak jarrera, ideologia, besteak beste”. honinik erantsiko nioke diziplina ezberdinen “artekotasuna” ere delabeharrezkoa;5. Gehien bat, dISkurTSoAren zeregina ere lantzen delako, honiberebiziko garrantzia emanez ere: “argumentuak eman behar diraeuskara jakiteak dakarren onuren inguruan eta erabilera sustatzekoduen motibazioa aktibatu behar da esparru guztietan” esanez; dis-kurtsoa berritzearen beharrean, honako oinarriak aipatzen dituzteeuskararekiko: 1) euskararen ezagutzak aukera berdintasunerakoatea zabaltzen du; 2) euskara euskal kulturaren ondare adierazga-rriena da; 3) aukera berdintasuna bideratzen den neurrian, herrita-rrak kohesionatzen laguntzen da; 4) euskarak ezagutzeak onurakdakartza, ez du inongo kalterik; 5) euskarak komunikaziorako tresnaeragingarria izan behar du; 6) eskolatik espero dena adieraziz; 7)euskararen izaera modernoa erakutsiz.

1.2 Aurrekariak, Iñakiren TxosteneanAipatutako bi aurrekari horien artean, kokatzen dira Iñakiren txosteneanerabiltzen diren euskararekiko azterketa enpiriko gehienak: 1) batzukjadanik argitaratuta zeudenak, baina orain elkarrekin lotuta emanez,modu sintetikoan, eta zenbait bereizketa aberatsa eginez emanda, ge-nuen ezagutza aberasteko aproposa izan dena, nire kasuan behintzat;2) beste ikerketa berri baten emaitzak eskainiz: euskara eguneroko pren-tsan izenekoa, 3. atalean aurkezten duena (27 or.), berak (eta beste ba-tzuen artean agian?) eginikoa.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 115

Page 6: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

Bi kasuetan, honako bereizketa orokorrak erabiltzen dira, emaitzakzailkatzerakoan: 1) euskararekiko irizpideak sailkatzerakoan: honakobi eredu Framing Aldarrikatzailea/ Framing Uzkurra osatzen dutenak; 2)komunikazioaren helburu nagusiaren arabera: informatiboak/ balora-tzaileak direnak; 3) albisteari nolako kutsua ematen zaion, eta albisteaknolako sentipenarekin jasotzen diren arabera: baikorrak/ ezkorrak/neutroak/ anbibalenteak (azkeneko hiruak Framing uzkurrean sartukoliratekeenak)… emaitza huen analisia eginda gero, ondorioa da dese-gokiak direla eta, horregatik, proposatuko da beste eredu berri bat, Fra-ming Berria deituko dena, euskararen alde eragina zabalagoa eta han-diagoa lortu nahian.

horrela ba, Iñakiren Txosten honek behar honetan sakontzen du,euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena es-kainiz: momentu egokian datorrena, horren zain geundelako, eta moduaberatsean eta erakargarrian ere datorrena.

2. Framing Berria EREDUAREN BEHARRAy

Iñakiren Txostenean nahiko argi esaten zaigu: 1) euskararen normali-zazioan gehiago eta hobeto eragitea beharrezkoa zaigula, 2) helburuhorretarako diskurtso berri baten beharra azpimarratuz, bide ezinbes-tekoa dena eta garrantzitsuenetakoa izan daitekeena, horretarako Fra-ming Berria eredua proposatuz. Txostena oso mamitsua da, behin bainogehiagotan irakurtzea komeni den horietakoa; baina nik orain aukera-tuko ditudan gauza batzuen inguruan bakarrik arituko naiz, pentsatuzeztabaidarako egokiak izan daitezkeela, eta beste partaideek esangodutenenaren osagarriak gertatuko direla. ohizkoa den bezala, laburpengisa, gehien aipatuko ditudanak orain izango dira: hasierako laburpenaeta bukaerako azken gogoetak, euskararekiko aldaketa berrien beharranondik datozen jakiteko. Laburbilduz:

1. hasierako laburpenean aipatzen den bezala, XX. mendeko 1960kohamarkadatik hasten da, euskararen unibertsoaren inguruan zenbaitaldaketa eman diren adieraziz, euskararekiko beste etapa bat irekiz;bertan argi-ilunak badaude ere, balorazio baikortasunaren aldekoadela aitortuz (nik horren argi ez dudana). Baina XX. mende bukae-ran, eta batez ere XXI. mende hasieran, euskararekiko beste etapabatean sartzen gara, agian argiagoa eta kritikoagoa dena, horregatik“euskarak egun duen auzirik larrienari erreparatuko diogu: nolakoaden euskal gizartea euskarari dagokionez eta, halaber, euskararen

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Txosten honeksakontzen du,euskarak duenFraming Berribaten premiaasetzekoproposamenaeskainiz:momentuegokiandatorrena,horren zaingeundelako, etamodu aberatseaneta erakargarrianere datorrena.

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 116

Page 7: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

unibertsoak nola joka lezakeen iritzi publiko horren aurrean. Izanere, gure ustez, euskararen etorkizunerako berebiziko bidegurutzeabinomio horretan datza: euskara versus iritzi publikoa” (14 or.), az-pimarratuz: 1) lehenbizi euskararen errealitatearen hautematea etairudikapena gidatu dituzten egitura kognitiboak ezagutu beharradugu, 2) komunikazio politikoak, eta komunikabideak, dituztenezaugarri kognitiboaren teoriak erabiliz, euskararen diskurtsoaknola eraikitzen diren eta nolako eraginak dituzten ikusteko, 3) azkenfinean, “iritzi publikoak dituen euskararen hautematea eta irudika-pena aldarazteko eta aldekoagoa bihurtzeko asmoz, zabal litezkeenbide berriak proposatzea” (14 or.) nahian.2. eta bukaerako azken gogoetak ematerakoan, honako ideiak az-pimarratzen dira:

• euskaltzaleen ohiko diskurtsoak zailtasunak eta mugak ditu,egunean, euskararen aldeko neurriak zalantzan jartzen ditue-lako, eta mezu gatazkatsuegiak erabiltzen dituelako, aldeko gi-roa birsortu beharko du, beren planteamendua jauzi kualitatibobat eginez: euskararen aldeko Framing Berria baten eraikitzeanparte hartuz.• orain arteko Framing Aldarrikatzailea (euskararen aldekoa) etaFraming Uzkurra (euskararen kontrakoa, edo indiferentea, edoanbibalentea) arteko kontrakotasuna gainditu behar da, horretanpartehartzea bultzatuz eta adostasuna lortuz, biak euskarara bildaitezen. horretarako: 1) Framing Aldarrikatzaileak aldatu beharditu: klabe nazionalistan ulertzen den dimentsio identitarioa,gizarteak pairatzen duen bortizkeria sinbolikoa, diskurtso za-harkituaren gabeziak; 2) Framing Uzkurrak aldatu behar ditu:euskararen mamuak uxatu, euskararen kontrakotasuna indar-gabetzea. horrela, biak parte hartu behar dute Framing Berriaereduan: eraikitzerakoan eta erabiltzerakoan. • Framing Berria ereduaren ardatza nagusia osatuko da hiruplanteamendu hauen oinarri filosofikoak kontutan hartuta: 1)berdintasunaren diskurtsoa, 2) hizkuntzen iraunkortasuna (nikesango nuke hobea dela jasangarritasuna lantzea), 3) hizkuntzenekologia. hirurak partekatzen dituzte zenbait ezaugarri, edobalio: (1) aniztasuna, (2) holismoa, (3) interakzioa, edo arteko-tasuna, (4) berdintasuna… hau da: kontrajarriak diren ezauga-rriak, bakoitzaren nazionalismo eta identitate linguistikoak adi-bidez, gaindituzeuskararen aldeko elkarlanean aritzea,euskararen defentsa denen artean eta gizarte guztiak bideratzea

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskaltzaleenohiko

diskurtsoakzailtasunak eta

mugak ditu,egunean,

euskararenaldeko neurriakzalantzan jartzen

dituelako, etamezu

gatazkatsuegiakerabiltzen

dituelako, aldekogiroa birsortubeharko du,

berenplanteamenduajauzi kualitatibo

bat eginez:euskararen

aldeko FramingBerria baten

eraikitzean partehartuz.

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 117

Page 8: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

(ez bakarrik orain arte euskaltzaleek egiten zutena), beste ideiaeta ezaugarri batzuk erabiliz eta azpimarratuz. • Framing Berria horrela osatuko da: 1) alde batetik, orain artekobi Framing ezberdinen zenbait balio eta ezaugarri neurriren ba-tean mantenduz, gaurkotuz ordea, denonak eginez: neurri ba-teko identifikazio linguistikoa, euskararen defentsa, hiztun motaguztiak berdintasunean eta diskriminaziorik gabe tratatuak iza-tea, askatasun osoz hizkuntza aukeratzea; 2) bestalde, bestebalio eta ezaugarri berriak ere partekatuz, adibidez gorago ai-patutako hiru planteamendu filosofikotik datozenak, denon ar-tean diskurtso partekatuak eta antzekoak erabiltzeko. Azken fi-nean, helburua da gizarte osoak euskararen alde egitea, nahizeta neurri ezberdinetan izan, batez ere diskurtsoak eraiki etaerabiltzerakoan (Txostenaren aztergai nagusia dena). • Framing Berria hiru modutan erabili daiteke errealitatea sor-tzeko: 1) euskararen aldeko ulermena (iraganarena eta etorki-zunarena) eraikitzeko, 2) gizartearen, komunikabidearen eta he-rri-agintarien agendetan euskara finkatzeko, 3) herritarrakeuskararen aldeko jarduerara bultzatzeko.

3. Framing Berria EREDUAREN EZAUGARRIAKy

3.1 Eraikitzerako prozesuaBerriz ere laburbilduz, Framing Berria eredua eraikitzerakoan: 1) dis-kurtso berriaren edukiak elaboratu eta planifikatu behar dira, kaleratubaino lehen, 2) marketineko estrategia eraginkorra ere erabili beharkoda, eragina zabala eta handia lortu ahal izateko. horretarako, honakopausoak segitzea proposatzen da, beti euskararen inguruan:

1. euskararen inguruko merkatua euskal gizarte osoa izanik, sektorebakoitzeko premiak, iritziak, jarrerak…, ondo ezagutzea, merkatuikerketa eginez, hizkuntza-merkatuaren mapa osoa izateko. 2. Sektore bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartuta, xede-talde ez-berdinak finkatzea, merkatuaren segmentazioa eginez, bakoitza-rentzat Frame Berriaren eduki egokienak zehaztea, mezu egokienabideratuz. 3. herritar askok barneratuko dituzte planteamendu edo diskurtsoenalderdi (priming) osoaren ezaugarri batzuk bakarrik: errazenakzaizkionak; horregatik xede-talde bakoitzarekiko aukera eta egokitzebat egin beharko da.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Azken finean,helburua dagizarte osoakeuskararen aldeegitea, nahiz etaneurriezberdinetanizan, batez erediskurtsoakeraiki etaerabiltzerakoan(Txostenarenaztergai nagusiadena).

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 118

Page 9: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

4. Informazioa helarazteko, komunikazio-estrategia orokorra pres-tatu behar da: erabilgarri diren baliabide eta aukera mota guztiakonartuz. 5. Aipatutako elementuak, edo alderdiak, konbinatu eta sailkatubehar dira, hartzaile mota bakoitzari egokiena izango dena mugatuz. 6. Interbentziorako aukerak mugatuak izan ohi direlako, lehenta-sunaren arabera antolatu behar dira, eraginkortasun eta efizientziaprintzipioen arabera, xede-talde bakoitzerako. 7. komunikazio saioen eragina eta emaitzak balioesteko prozeduraketa mekanismoak diseinatu eta martxan jarri behar dira. 8. Balioespenak esango du zertan asmatu den eta zertan ez, horrenarabera Framing Berriaren komunikazioa hobetzeko, edo birbidera-tzeko, neurriak finkatu eta hartzeko.

3.2. Eraginaren mugakTxostenean esaten dena praktikara emanez, mezuak modu positiboanadierazten dira gehienbat, egia delako mezu positiboak, edo positiboakez badira ere modu ahalik eta positiboenean adierazten badira, erakar-garriagoak direla, eta horrela eraginkorragoak ere, hartzaileentzat. halaere, txostenean bertan aipatzen dira muga batzuk; adibidez:

1. “Gizarte sektore batzuen ustez, egungo egoera soziolinguistikoakez dio euskarari ematen abantaila handirik eskaintzen hizkuntzenmerkatuan lehiatzeko, jasotako iritzien bildumak erakusten duenbezala (1-8 taulak). hortaz, gizarte-sariaren ideiak ez du leku nabar-menik, gaur egun, Framing Berriko osagaietako bat izateko. Izanere, komunikazio-estrategia batean transmititu nahi den mezuaksinesgarria izan behar du lehenik eta behin, bestela kontrako efektuaeragin lezakeelako. hortaz, Framing Berrian oraingoz gizarte saririk(ia) erabiltzen ez dagoen arren, baliteke baldintza berri batzuek ha-lako helduleku sendo baten aukera aurrerago ahalbidezea” (77 or).2. Gure optimismoa bultzatzeko, esango nuke halako “gizarte-sa-riak” batzuk hasiak direla gurenean, adibidez: BAT aldizkari honetanbertan baditugu bost zenbaki (69, 74, 78, 82, 85) jasotzen dituztenak“hausnartu. euskal Soziolinguistika Sariak” izenean zenbait ikerketasarituak bideratu direnak, eta gure hausnarketa soziolinguistikarakooso baliagarriak ere zaizkigunak.

Beste gertuko “gizarte-sariak” batzuk ere baditugu, jakinda be-ren eragina baduela euskararen alde, zenbait txapelketa edo sarike-tak irekiak direlako: 1) batzuk zuzenean euskaren gaiari buruzkoak,

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Sektorebakoitzarenezaugarriak

aintzat hartuta,xede-taldeezberdinakfinkatzea,

merkatuarensegmentazioa

eginez,bakoitzarentzatFrame Berriareneduki egokienakzehaztea, mezu

egokienabideratuz.

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 119

Page 10: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

2) besteak zeharka, euskaraz egin behar direlako: bertsolaritzan, bi-deotan… Baina, galdera da: ekimen baikor hauek noraino bihurtzendira notizia gure komunikabideetan?, zergatik gelditzen dira ia iku-sezinak gure gizartean? hala ere, badirudi nahiko argi dugun zerbaitbadela gizartean duen garrantzia eta eragina euskararen aldeko“social sanction and reward” lortzea, besteak beste “euskara etabere kultura gizarteko ordainsarien markoan ongi txertatzea. Be-har-beharrezkoa duela hori euskaldungoak, belaunez belaun bizirikiraungo badu” (Fishmanen hitzetan, 76 or). Galderak lirateke: nahikoegin al dugu esparru honetan?, nahiko aprobetxatzen al dugu egitenduguna, adibidez komunikazioetan (informatuz + baloratuz)?

4. EZTABAIDAGAIEN PROPOSAMENAKy

Aztertzen ari garen Txostena egiteko ezagutza trinkoa eta aberatsabehar da, eta horrela adierazten da txostenean: bai teorikoki, eta baitaenpirikoki ere. horren ondorioa da Iñakik proposatzen digun komuni-kaziorako eredu berritua: 1) bai teorikoki, “Komunikabideen eragin kog-nitiboaren eskema” deitzen duena (12 or.) erabiliz, 2) baita praktikoki ere,euskararen munduarekiko, 10. irudian (41 or.) adierazten digun “oraingoegoera eta eragin beharreko egoera berria zein FRAMING BERRIrako osagaiak”azalduz. horretarako egin behar izan duen sintesia oso estimagarriazaigu; baina agian sintesia eman nahi izan duelako (beti ere nire ustez),zenbait gauza inplizitu gelditu direla esango nuke. horrela, Txostenairakurtzerakoan zenbait momentutan hausnarketak egitera bultzatunau (nire kasuan behintzat), batzuk eztabaidagai izateko aproposakizan daitezkeenak (nire ustez, beti ere), horretarako Txostenak ematendigun aukera aprobetxatu nahian. hauetako batzuk ekarriko ditut orainatal honetara:

4.1 Komunikazio Teoriak eta Diskurtsoakkomunikazio teoriara hurbiltzerakoan, ikusten da teoria baino gehiagoteoriak daudela, besteak beste diziplina askotako aztergaia delako “ko-munikazioa”, bakoitzak azpimarratze bereziak eginez, eta askotannahiko diziplinartekotasuna erabiltzen ez delako oraindik. Txosteneanerabiltzen diren ikuspegiak, gehienez Soziologia eta psikologia dizipli-narenak dira; hauei Gizarte-psikologia diziplinako ikuspegia eransteakomeniko litzateke, besteak beste aurreko bien arteko lotura egiten saia-tzen delako. Txostenean ere, komunikazio teoriak eta diskurtsoak (ho-beto pluralez) lotuta datoz (beste ezaugarri egoki bat Txostenean), eta

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 120

Page 11: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

horrela jarraituko dut nik ere hemen. hain zuzen ere, aipatutako hiruenartekotasuna egitea litzateke komenigarria, hau orain proposatuz, adi-bidez, eta laburbilduz, honako ibilbidea eginez:

1. SozIoLoGIA - - - pSIkoLoGIA - - - GIzArTe pSIkoLoGIA2. SozIoLoGIA - - - GIzArTe pSIkoLoGIA - - - pSIkoLoGIA

4.1.1 Psikologia eta Gizarte-Psikologia aldetikpsikologia eta Gizarte-psikologiatik ikusita, pertsona (eta taldeak, herriak,estatuak… ere) zenbait prozesu ezberdin erabiliz joaten da garatzen,prozesu guztiak erabilgarri dituenak zenbait helburutara iristeko etazenbait gauza egiteko edo portaeratara irizteko. Laburbilduz, dituenahalmen guztiak pertsonak garatzen ditu harremanen bitartez, bera sub-jektu moduan funtzionatuz eta harremaneko beste guztiak objektu be-zala, mota askotako objektuak izanez, adibidez: pertsonak, taldeak, sa-reak…, komunikabideak, hezkuntza, lan mundua, kirolak…, hizkuntzak,abestiak, janaria… objektu hori guztiekin harremanetan, subjektuak binorabide nagusiko harreman zirkularrak izaten ditu: 1) batzuetan gehiagosubjektutik hasi eta objektura bideratzen dena, gero berriro subjekturaetorriz, 2) beste batzuetan alderantziz, gehiago objektutik hasita eta sub-jektuarengana datorrena, 3) gehienetan bi norabideko ibilbideak erabil-tzen direlarik, halako artekotasun moduko joan-etorri zirkularra erabiliz,modu akumulatiboan funtzionatuz espirala moduan hobeto esan, azke-nean: (1) subjektutik edo objektutik hasi, bi noranzko ibilbidea eginez,(2) subjektuak bukatzen du ibilbide osoa, berak zerbaitetara iristeko (iri-tziak eraikitzera, adibidez), zuzenean portaerak izan ala ez:

1. SuBekTuAk oBJekTurA SuBJekTurA oBJekTurA SuB-JekTurA2. oBJekTuAk SuBJekTurA oBJekTurA SuBJekTurA

1. ibilbidean kokatzen dira zenbait prozesu: 1) kognizioa osatzen du-tenak: ulertzeak, usteak, atribuzioak, iritziak, irudikapenak…; 2) mo-tibazioarekin lotzen direnak: jarrerak, interesak, helburuak, aukerak,intentzioak…; 3) emozioaren interbentzioa, bestelako prozesuetaneragiteko, subjektuarentzat alderdi positiboak azpimarratuz eta ne-gatiboak ukatuz: sentsazioak, sentimenduak, emozioak, balora-zioak… ; 4) azken emaitzak lortu arte, beti konplexuak izango dire-nak: (1) batzuetan, gehiago halako iritziak lortzea, halako motibaziomota indartzea…, (2) beste batzuetan gehiago portaerak gidatzeko

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 121

Page 12: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

behar diren aukerak lortzea (kognitiboki, motibazionalki, emozio-nalki), batzuetan ondoren portaera egokia eta eraginkorra gertaahal izateko;2. ibilbidean kokatzen dira beste zenbait prozesu: 1) kognizioa osa-tzeko erabiltzen direnak: hautemateak, inpresio eraketak, estereoti-poak jaso, usteak-iritziak jaso…; 2) motibazioarekin lotuz, lehenibilbideko antzeko prozesuen erabileraren ondorioen emaitzak no-lakoak diren jaso, neurtzeko eta ebaluatzeko; 3) emozioarekin ereantzean, filtro moduan funtzionatuz, subjektuarentzat zer jaso etazer ukatu laguntzeko. 3. Ibilbideen-artekotasuna da interesgarria ulertzea: 1) ez bakarrikbi ibilbideen artekotasuna ezinbestez ematen delako, 2) prozesuguztien artekotasuna ere dagoelako, 3) subjektuan bertan beti pro-zesuen eta ibilbideen lotura egiten delako, pertsonetan bereziki, etaneurri batean taldeetan ere adibidez. Lotura horrek egiten duena dapertsonaren identitatea eraikitzea: (1) lotura horren ondorioa dena(pertsona-hartzaile moduan), (2) prozesu psikologiko eta psikoso-zialak maneiatzeko gida izango dena (pertsona-emaile moduan).horregatik, identitatea prozesu berezia gertatzen da psikologian, gi-zarte-psikologian ere noski, eta horrela pertsonak definitzeko erebaliagarria izango dena.

Ibilbideen arteko lotura pertsona bakoitzak egiten du, bere identi-tatearen arabera bereziki. egite horretan, parte hartzen dute zenbaitprintzipio orokor, edo “lege psikologikoak” deitzen direnak. hauetakobatzuk aipatzen dira txostenean, zeharka bada ere, adibidez: ekono-mia-legea psikologian deitzen dena, besteak beste komunikazio mun-duan informazioak nola jasotzen diren jakiteko eta nolako joerak sortzendiren ulertzeko: 1) ez dela jasotzen ematen den informazio guztia, baizikjasotze partziala egiten dela, motzagoa delako; 2) jasotzen den infor-mazioa ia automatikoki aukeratzen dela, aurretik dagoenarekin ados-tasunezkoa dena, “disonantzia kognitiboa” ez sortzeko, edo sortzenbada azkar gainditzeko, errazagoa delako; 3) jasotze horretan aukeratzendirenak, bakoitzaren helburuekin ondo datozenak izango dira; 4) jasotzehorretan prozesu psikologiko guztiak parte hartzen dute, galbahe mo-duan funtzionatuz, pasatzen usteko bakarrik ondo datozenak, edo ko-herente direnak, aurrekoekin erkatuz, barne koherentzia mantentzeko,5) jasotze horretan ohiturak sortzen direla, aldatzeko erresistentzia jar-tzen dutenak, ziurtasun handiagoarekin eta arrisku txikiagoarekin lotzendirelako aurrekoekin, komunikazioen eragina mugatuz; eta abar luzea.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ekonomia-legeapsikologiandeitzen dena,besteak bestekomunikaziomunduaninformazioaknola jasotzendiren jakiteko etanolako joeraksortzen direnulertzeko: 1) ezdela jasotzenematen deninformazioguztia, baizikjasotze partzialaegiten dela,motzagoa delako.

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 122

Page 13: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

Baina azken finean hori guztia pertsonetan ematen bada ere, nola horikonkretuki ematen den pertsona bakoitzean ulertzeko, jakin behar dugugizartearen eraginaren arabera ematen dela gehienbat, harremanen so-zializazioaren bitartez; horren ondorioak dira ere txostenean aipatzendiren ideia batzuk, adibidez: sare-sozialaren garrantzia, pertsonak di-renak eta egiten dutenak ere ulertzeko. horregatik, psikologiaz gain,gizarte-psikologia ikuspegia ere ezinbestekoa zaigu, adibidez: (1) nolakokomunikabide-iturri erabiltzen dituen pertsona bakoitzak, eta gizarte-talde bakoitzak ere, ulertzeko, (2) baita iturri aukera horiek nola fun-tzionatzen duten jakiteko ere.

Ibilbideen arteko lotura pertsona bakoitzak egiten du, bere identitatearabera; horregatik: 1) nahiz eta identitatea eraikitzen joaten den etengabe pertsona bakoitzean, 2) halako barne-koherentzia gordetzeko joe-ragatik (gorago esan bezala), bakoitzaren identitatea nahiko manten-tzeko joera du, baita ere neurri handian gaurko mundu mugikorrean(post-modernismoa eta neo-modernismoa, globalizazioa, neoliberalis-moa…). Txostenean askotan aipatzen dena da identitatea, eta honakoideia hau ere: pertsonak egiten dituen prozesu guztien lotura, eta pro-zesu eta portaeren artean gertatzen diren loturak eta emaitzak, pertsonakidentitatearen bitartez bideratzen ditu. horregatik, identitatea pertsonadefinitzeko baliagarria da, horren arabera azaldu daitezkeelako, oroko-rrean: (1) bai beste guztiak (objektuak) nolako eragina lortu dezaketenpertsonetan, subjektu-hartzaile moduan kontsideratuz, (2) baita per-tsonak nolako eragina besteetan (objektuetan) izan dezaketen, subjektu-emaile moduan kontsideratuz.

Analisi eta aplikazio maila ezberdin arabera, gizarte-psikologiakesaten duen bezala (soziologiak eta psikologiak esaten dutena barnera-tuz), identitatean mailak bereiztu daitezke, bere funtzionamenduen ara-bera: pertsonala, soziala… euskararekiko, identitate soziala izan daitekeinteresgarriagoa, honetan gizartean eraikitzen diren “kategoriak” (gizartebateko estrukturak adierazten dituztenak: ukipen egoerak, alderdi poli-tikoak, generoa, lana bai/ez, hezkuntza mailak, komunikazio motak…;baita ere: hizkuntzak, kulturak…) eragina zuzenagoa izaten dutelako.hau da, gizartean ematen diren harremanen eragina: 1) pertsonena gi-zartean, 2) gizartearena pertsonetan, identitate sozialean kokatzen dira.horrela, Gizarte-psikologia ikuspegia ere erabiltzea beharrezkoa zaigu.

Guzti hauek kontutan hartuta, zenbait galdera proposatu daitezkegure arteko eztabaidarako, adibidez: 1. Diziplinartekotasuna gehiago erabiliz, nola hobeto azalduko ge-nituzke gurean gertatzen direnak?, nola aprobetxatu diskurtso be-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Zenbait galderaproposatu

daitezke gurearteko

eztabaidarako.

Diziplinartekotasuna gehiagoerabiliz, nola

hobeto azaldukogenituzke gurean

gertatzendirenak?, nolaaprobetxatu

diskurtso berriakeraikitzerakoan?,

(ikus-entzunezkoak…)eragina aztertu

beharkogenuke?…

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 123

Page 14: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

rriak eraikitzerakoan?, komunikazio mota ezberdinen (prentsa etabestelakoak: aldizkariak, telebista, elektronikoa…; irakurriz, ikusiz,ikus-entzunezkoak…) eragina aztertu beharko genuke?…; 2. Nola egin identitatearekin?, nola ulertu pertsonen identitatean(pertsonala, soziala…) egunean ematen diren bi joera ezberdinen(kontraesanekoak ere?) artekotasuna, eta ondorengo emaitzak?: 1)alde batetik, bakoitzaren identitatean halako mantentze joerarenondoan, psikologikoki, 2) bestetik, eguneko munduan ematen direnglobalizazioa, neoliberalismoa… giroan, bakoitzaren identitateanbestelako joera aldakorra indartzen ari da, psikosozialki. honi buruzTxostenean esaten dena errepikatuz: “euskara identitatea oinarri-tzeko baino gehiago identitatea osatzeko erabiliko da. hizkuntzakare-mortero bilakatuko da. Identitateak gero eta konplexuagoak,malguagoak, likidoagoak, zatituagoak izango direnez, espazioakhurbiltzeko, genealogiak lotzeko eta aniztasuna kudeatzeko, kare-argamasa beharko dugu. hortik aurrera, nire ustez airean geratukozaigun galdera hauxe da: zein osagairekin gorpuztu kare-morterohori” (hernándezen hitzetan, 74 or.). 3) horrela ba, ondorengo bestegaldera da: nola lortu identitatea (pertsonetan, taldetan, gizartean…) orokorrean, eta bereziki euskal-identitatea eta euskara-identitatea,euskara aldekotasunarekiko: zatitzailea izatetik indar gunea izaterapasatzea?, zergatik identitatea ukatzen dutenak, batez ere euskalkultura eta hizkuntzarekiko gurean ematen denarekiko aritzen dira,baina ez espainiar kultura eta hizkuntzarekiko ordea?, boteretsua-goen eta dominatzaileen eraginaren adibidea da?… horrela, gauzabat da jakitea identitatea badagoela beti, funtzionatzen duela per-tsonetan denetarako, eta bestea noraino komeni den edo ez erabil-tzea ez bada izango euskara-aldekotasuna bultzatzeko, ikusita egu-nean batzuen diskurtsoak nolakoak diren. Guzti honi buruz ereeztabaidatzea komeni da, eta horretarako proposamena luzatzendut hemen.3. Kare-morteroa behar dugu: horrela da. Gutxienez: 1) egunean,identitateak gero eta konplexuagoak, malguagoak, likidoagoak, za-tituagoak… badira, gorago aipatutako prozesu psikosozialak ere(kognitiboak, motibazionalak, emozionalak) horrela funtzionatzendutelako da, eta prozesu eta portaeren artekoak ere horrelakoak di-relako; 2) honek esan nahi du, egunean kontraesanezko egoerangertatzen garela: (1) alde batetik, psikologikoki, barne-koherentziagordetzea, ohiturak mantentzea…, joeraren beharra dugu, (2) bes-talde ordea, psikosozialki, alderantziz, joera zatituagora, likidoa-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Nola eginidentitatearekin?,nola ulertupertsonenidentitatean(pertsonala,soziala…)egunean ematendiren bi joeraezberdinen(kontraesanekoakere?)artekotasuna, etaondorengoemaitzak?: 1) alde batetik,bakoitzarenidentitateanhalako mantentzejoeraren ondoan,psikologikoki, 2) bestetik,egunekomunduan ematendirenglobalizazioa,neoliberalismo…giroan.

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 124

Page 15: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

gora…, bultzatuta gaude (post-modernismoan adierazten zaigunbezala); 3) horregatik, kare-morteroa edo antzekoa beharrezkoazaigu: (1) psikologikoki beharrezkoa zaiguna, (2) eta soziologikokiegokitzera behartzen zaiguna, (3) kontraesanak sortzen dituen neu-rrian, psikosozialki nola bideratu, halako kare-mortero batetara iris-teko, beti ere pertsonak gizartean modu efizientean funtziona ahalizateko, baita euskararen alde ere. Berriro ere, diziplinartekotasu-naren beharra, eta horretan ikuspegi psikosozialaren azpimarratzea.

4.1.2 Soziologia eta Gizarte-Psikologia aldetik.Bi zientzia hauen arteko beharra ere badago, Txostenean aipatzen direnzenbait gauza ahalik eta ondoen ulertzeko. Adibidez, boterea zer deneta nola funtzionatzen duen jakiteko.

1. Boterea zer den ikusteko, bi alderdi dituela esan behar da, gu-txienez, elkarren artean lotuta datozenak, gizartean: 1) alde batetik,ezberdintasun sozialak (politikoak, laboralak…; estatuekiko, herrie-kiko, taldeekiko…; kulturalak, hizkuntzekiko…; …) daudelako, etaberen artekotasuna modu hierarkikoan eta ez orekatuan funtziona-tzen dutelako, funtzionamendu horri boterea deitzen zaio, ondoriomoduan interpretatuz, 2) bestetik, boterea dagolako, bere zereginada hierarki hori mantentzea, edo handitzea, beti ere hierarkian on-doen kokatzen den ahalmena denez, horren alde egiten du, kausamoduan funtzionatuz. horrela ba, gorago ikusi bezala, bi alderdihauen artekotasuna da funtsezkoa, ondo ulertu beharrekoa izangodirelako, interdependentzia hori ulertzeko. Boterearen arabera, gi-zartean sortzen dira bi talde nagusi, sinplifikatuz: dominatzailea/menpekoa deitu ohi direnak (gure hizkuntza-ukipen egoera (eta ezbakarrik hizkuntzakoa) aztertzerakoan erabilia duguna), beraienartekotasuna ondo adieraziz. Bestalde, boterea handinahia da, behineremu batean edo/eta gizarte talde batean lortu dominatzailea iza-tea, nahi du beste eremutan eta taldetan ere boteretsuena izan. An-tzean, talde dominatzaileak botere erlatibo (konparatibo) handienalortzea du helburu, dudarik gabeko irabazle gertatzeko, harremanhierarkikoetan, ahal duen neurrian. Bestetik, menpekoa dena, alde-rantziz, nahiz eta lan asko egin bere egoera hierarkikoan hobetzenjoateko (gutxienekoan), lortuko duena gehiago dagokio askotan do-minatzaileak utziko dionari, beren lanak handiak edo txikiak, ego-kiak edo desegokiak… izanari baino. hau gurera ekarriz, badirudi adostasuna dagoela ukipen egoeran

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 125

Page 16: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

gaudela: alde batetik Euskal mundua eta Euskara, menpeko lekua be-tetzen duena, eta bestetik Espainiar mundua eta Espainiera (Frantziaeta Frantsesa ere), dominatzaile lekua betetzen duena. Horregatik ikus-ten dira halako portaera ezberdinak, dominatzaileak direnak beren hel-buruak mantendu nahian, adibidez diskurtsoak gizarteratzerakoan: osodiskurtso ezberdinak direnak beren talderako eraikitzen dituztenak,eta menpeko talderako zabaltzen dituztenak, askotan antagonikoak eredirenak; adibidez, Euskara eta Espainiera hizkuntzeekiko: txikia/ handiaizatea, hautazkoa/ derrigorrezkoa izan beharra, behartsua/ nahikoadena, zatitzailea/ bildutzailea gertatzea, aniztasun handiaren beha-rrean/ aniztasun mugatuaren nahikotasuna…; Txostenean ere: bereiz-keta/ diferentzia (48 or.), eta abar luzea. Gure gazteetan ematen dena:“… euskaradun gazteak “bakarrik” eta kontraesanetan “galduak” sen-titzen dira”, edo “… gehiengoak gutxiengoa irensten du berdintasunaaldarrikatuz” (48 or.). Hau bera, zuzenean edo zeharka, askotan gureankomunikabideetan ere ikusten den zerbait da.

2. Horrez gain, botereak dituen funtzionatzeko erak anitzak dira,beti ere menpeko egoera bakoitzera ondo egokitu nahi direnak, do-minatzaile egoerako taldeko (komunitateko…) helburu nagusiaklortzeko. Adibide onak aurkitzen ditugu Txostenean, hau adieraz-teko, hizkuntzekiko, gurenean ere aplikatu aurretik beste egoera ba-tzuetan aplikatu ondoren (46 or.): 1) hizkuntza “nazionalista” eta“nazionista” bereizteko beharra sortu da dominatzaile egoerakoakmenpeko hizkuntzak nola tratatu errazteko, zeren horrelako bereiz-keta ez da beharrezkoa eta ez da erabiltzen dominatzaile egoerandauden hizkuntzekiko; 2) baita deitura ezberdinak erabili ere bakoi-tzarentzako: hizkuntza erregionala/ nazionala (Europan ere), bestehizkuntza/ hizkuntza besterik gabe…; 3) edo menpeko hizkuntzakduen ezaugarri bat dominatzaile egoerakoak beren hizkuntza do-minatzaileari aplikatuz, arrakastatsua dela ikusiz: berezko hizkuntzaadibidez, Euskal Herrian, edo euskal-komunitatean (komunitateadelako gehien erabiltzen den maila, Txostenean), bakarrik euskara-rako baliagarria dena, soziolinguistikaren arabera, euskararako etabaita espainierarako ere erabiliz. Eta abar luzea. Hau da, diskurtsonagusiak dominatzaile diren eskutan daude. Sentsu honetan inter-preta daiteke, Txosteneko prentsaren azterketa enpirikoan ikustendirenak (3. atalean, 27 or.), adibidez: zergatik informazioen arteanaukera ezberdinak ematen diren: bai/ ez erabiltzea (ikusezintasunaeginez), alderdi positiboak/ negatiboak azpimarratzea, eta abar.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:54 Página 126

Page 17: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

3. Botereak baditu bestelako pribilegioak ere, adibidez: bortizkeriasinbolikoa deiturikoa egiteko aukera, P. Bourdieu eta beste aditubatzuk landu dutena (47 or.), dominazioa egiteko modu sibilinoadena, isilekoa gertatzen dena, “bortxakeri eta indarkeri leuna” eredeitzen dena, helburua delako menpeko egoerakoek berea egiteadominatzaile egoerakoek nahi dutena. Fenomeno antzekoa da Gi-zarte-Psikologian"babesgabetasun edo etsipen ikasia” (indefensiónaprendida) deitzen dena, honekin lortzen dira: 1) ez bakarrik men-peko egoerakoek bereak egitea dominatzaileek menpekoentzakosortzen dituzten diskurtsoak, 2) baizik baita ere menpekoek horrekinez konturatzea, edo areago diskurtso horrekin pozik egotea. Txos-tenean ikusten diren zenbait espresio adibide moduan hartu dai-tezkeenak, zori txarrez gure gazteetan aurkitzen direnak (48 or.):“borondate oneko asimilazioa”…4. Nahiko nuke zerbait erantsi hierarkiako dikotomia honetan (la-burtuz, dikotomiaren bi muturren artean aniztasuna dagoelako).Txostenean ere aipatzen den Bizindar Etnolinguistiko Erlatibo Teoria(objektiboa, gehiago soziologia ikuspegitik, eta subjektiboa, gehiagogizarte-psikologia ikuspegitik). Laburbilduz, honako hiru faktoreosatzen dute hizkuntza bakoitzaren deituriko “bizindar etnolin-guistikoa”, batez ere ukipen egoerako hizkuntzekiko sortu eta ba-liagarria dena, eredu erlatiboa edo konparatiboa delako: 1) sozio-demografikoa dena, honen arabera ukipenezko hizkuntzak diraerlatiboki “gehiengo/ gutxiengo”, 2) boterearena dena, babesa etakontrola instituzionala erlatiboaren arabera: “dominatzaile/ men-peko” hizkuntzak, 3) estatusa eta prestigioa erlatiboa arabera, hiz-kuntzak izango dira: “estatusa altukoa/ baxukoa”, edo “handikoa/txikikoa”. Garrantzitsua da bereizketa hau ondo erabiltzea, faktorebakoitzak funtzionatzen duelako modu ezberdinean, eta beren era-gina ere ezberdina delako. Gurenean, euskarak betetzen duen lekua,teorian, da: hizkuntza erlatiboki gutxiengoa (eta gutxitua ere, gure-nean aspaldi denik ondo ulertu eta erabiltzen dugun bezala) + men-pekoa + estatusa baxukoa (nahiz eta faktore honetan hobexeagogaudela dirudin). Hau da, hiru faktoreetan menpeko lekua betetzendugularik, gure egoera hierarkikoa eta asimetrikoa oso handia dela,oso txarra dela, esan daiteke. Horrela errazago ulertu dezakegu erediskurtsotan (Txosteneko aztergai nagusia dena), eta ekintzetan ere,euskararekin gertatzen zaiguna. Alderdi objektiboak (soziologiko-agoak) eta subjektiboak (psikosozialagoak) ere komeni da bereiztea,besteak beste ikusteko elkarrekin modu adostuan edo ez ematen

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:54 Página 127

Page 18: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

diren: adostuan badoaz, errazago da “bortizkeria sinbolikoa” eta“babesgabetasun edo etsipen ikasia” fenomenoak funtzionatu ahalizatea; nahiz eta hau ez dugun nahiko aztertu, nire ustez ez diraematen gurean adostasun handiarekin, posible egiteko euskararenaldekotasun aktiboa edukitzea neurri batean, besteak beste euskal-identitatea eta euskara-identitatea neurri nahiko handian lortu ahalizan dugulako (enpirikoki ondo dakigun bezala), zori onez.

Guzti honen inguruan zer esan?; noraino nahi ditugun aldaketakposibleak ditugu, orokorrean, egoera ez bada nahiko aldatzen?; aipatzendiren eguneko nazioarteko gizartean ematen hasiak diren egoera berriak,globalizazioa edo neoliberalismoa adibidez, noraino posible da erabilieta aplikatu izatea, gurea bezalako gizarte partikularra batean?; norainonahiak eta posibleak direnak bereizten ditugu?; …? Edo noraino aztertuzenbait fenomeno, egoera ulertzeko, nahiz eta agian komeni den dis-kurtsoetan ez erabili, identitatearekin gertatzen den bezala? Uste dutpena merezi duela holako edo antzeko galderen inguruan gehiago ez-tabaidatzea; hau hemen proposatzen dut.

4.2 Framing Berria ereduaren proposamenakEgia esan, hau izan zait agian Txosteneko atal interesgarriena, egunekoegoeran, adierazten duelako zer eta nola egin beharko genukeen euska-raren alde ekiteko eta lortzeko: 1) aldeko diskurtso berriak eraikiz eta so-zializatuz, 2) gure gizarte osoak, edo gehiengoak, aldeko ibilbidea hartuedo jarraitu dezan. Hau lortzeko, behin baino gehiagotan, bi bide hauekproposatzen dira: (1) Framing Aldarrikatzailea eta Uzkurra bi ereduak gain-ditu behar dira, hauen artekotasuna ere lortu beharrekoa da, adostasunbatera iristeko: (2) bai bakoitzaren alderdi batzuk mantenduz eta bestebatzuk baztertuz lortzearekin batera, beste ezaugarri berri batzuk ereonartzeko bidean jarriz, (3) azkenean, euskal-komunitate gizarteko gehien-goen arteko adostasunarekin Framing Berria eraikitzeko eta erabiltzeko,honako fluxuak erabiliz: komunikabideen agendatik hasi, eta agenda se-tting + priming + framing + … ibilbideak osatuz, esan bezala euskararenaldekotasunaren joera handiena eta aberatsena lortzeko helburuarekin.

Iruditzen zaidana da proposatzen diren aldaketak aurreko Framingeredutan, indartsuagoak direla Framing Aldarrikatzailea ereduarekikobestean baino, Framing Berrian gizartearen aldekotasunak “diskurtsoonargarria eta lasaigarria” (67 or.) izan dezan, nahiz eta jakin orainarteko euskararekiko aldekotasun handia behar izan dela iritsi garen ego-eraraino iristeko. Galdera litzateke: nola orekatu egin behar dena, orain

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Iruditzen zaidanada proposatzendiren aldaketakaurreko Framingeredutan,indartsuagoakdirela FramingAldarrikatzaileaereduarekikobestean baino,Framing Berriangizartearenaldekotasunak“diskurtsoonargarria etalasaigarria” (65or.) izan dezan,nahiz eta jakinorain artekoeuskararekikoaldekotasunhandia beharizan dela iritsigarenegoerarainoiristeko. Galderalitzateke: nolaorekatu eginbehar dena, orainartekoaldekotasunaindartuz, eta aldiberean oraingoez-aldekotasunaaldatueuskararen aldeere egin ahalizateko?

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:57 Página 128

Page 19: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

arteko euskararekiko aldekotasun handia behar izan dela iritsi garenegoeraraino iristeko. Galdera litzateke: nola orekatu egin behar dena,orain arteko aldekotasuna indartuz, eta aldi berean oraingo ez-aldeko-tasuna aldatu euskararen alde ere egin ahal izateko? horretarako, “lanpedagogiko handia behar da, eta eginkizun horretan komunikazioakzeresan handia du” (66 or.), diskurtso berria zabaltzerakoan.

Framing Berria eraikitzeko, ezaugarri berriak txertatuz, Txosteneanproposatzen dira honako hiru bide erabiltzea, beraien arteko osagarrita-suna eginez eredu oso bat lortzeko, “aldeko giroa birsortzeko eta heda-tzeko” 66-75 or.) helburuekin.: 1) berdintasunaren diskurtsoa, 2) hizkun-tzen iraunkortasuna (hobeto, jasangarritasuna bultzatzea), 3) hizkuntzenekologia izenekoak. hauei buruz nahiko nuke zerbait esan orain. hirurakinteresgarriak, baina nire ustez nahiko zalantzak sortzen dituztenak (niribehintzat); hirugarrenari buruz Txostenean esaten dena: “indargunegarbiak ditu, baino ahulguneak ere bai” (erize-ren hitzetan, 62 or.), ustedut aplikagarri dela beste biei ere, bereziki komunikazioan diskurtsoakerabiltzerakoan. orokorrean iruditzen zait nahasten ditugula nahi di-tugunak eta lortzeko posibleak direnak, hiru bide hauek erabiliz, orain-goz behintzat, gurenean. Baina orain bakarrik hirugarren bidea hartukodut kontutan.

4.2.1 Hizkuntzen ekologia, teorianAlde batetik, “ekologia da oraingo soziolinguistikan hizkuntzen artekoharremanez erabiltzen ari den kontzeptu nagusienetako bat” (62 or.),1970- hamarkadan hasita eta gaur egun ere, gehienbat ukipenezko ego-eratan menpeko + gutxiengo + estatusa baxuko hizkuntzei aplikatuz;bestetik, zenbait autorek aipatzen dituzten bere erabileraren abantailaondoan, zenbait problema ere sortzen direlako.

hizkuntzen ekologia teoria eraikitzen da: natura eta biologiarenekologia teoriatik ezaugarri nagusiak hartuz (beste adibide bat zientzianartekotasunaren abantailak ulertzeko), metafora moduan erabiliz. Jasotzehorretan, bide anitzak erabiltzen dira, agian bere aztergaia ere anizta-sunaren inguruan aritzen delako. Txostenean aipatzen den bide aberatsabat da honako bereizketan oinarritzen dena: “a) ukipen egoeran daudenhizkuntzen arteko harremanen ekologikoa; b) hizkuntza bakoitzak bereingurune sozialarekin duen harreman ekologikoa” (63 or.), ukipen ego-eran ematen diren harreman nagusien ondorioa izango delako, neurrihandi batean, hizkuntza bakoitzaren inguruan eraikiko den harremanmota, nahiko ulergarria zaiguna gorago esan ditugunak hizkuntza-uki-penari buruz kontutan hartzen baditugu. hau horrela da, analisi eta

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 129

Page 20: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

aplikazio maila ezberdinak aztertuz, beraien artean ematen diren ha-rremanak nolakoak diren onartzen baditugu: 1) nahiz eta mailen ar-tean artekotasuna dagoen, horrengatik azterketak hasi daitezke edo-zein mailan beti ere hortik hasita beste maila guztietan ere sartzenbada, edozein fenomeno soziala aztertzerakoan, adibidez hizkuntza-ukipen fenomenoa, 2) eragina handiena ematen da, orokorrean, mailanagusitik hasi (adibidez, estatu maila) eta beste maila partikularragoakdiren noranzkoa jarraituz (euskal herria, erkidegoak eta Iparraldea,probintziak (?), udalak, taldeak…, pertsonetaraino iritsi arte), alde-rantziz baino, Gizarte-psikologiak erabiltzen duen arabera. Goragoesan bezala, gure ukipen egoeran dominatzaileak (+ gehiengoak +estatusa altuagokoak) direnak, espainiar kultura eta hizkuntzak (ego-kiagoa al da horrela adieraztea, zuzenean espainia eta espainieraadieraztea baino?) dira aukeratzeko eta ekiteko ahalmen nagusienaedo handiena dutenak, euskal kultura eta hizkuntzak dutena baino.hala ere, euskararen alde eginez, pena merezi du saio berriak egitea,harreman-eredua berritzea, teoria berriak erabiliz diskurtso berriaksortzea, eta abar, Txostenean proposatzen zaigun bezala. Alderdi po-sitiboak eta negatiboak daudenez:

1. honako ideia positibo nagusiak proposatu daitezke, Teoria hauerabiliz, eta proposatzen dira ere Txostenean, euskararen aldekodiskurtso berrian erabilgarriak izateko: — Aniztasuna ona da, baliotsua delako eta ondarea moduan hartudaitekeelako, baita kultura eta hizkuntza ezberdinekiko ere; balorehonek: 1) kultura eta hizkuntza bakoitza mantentzea suposatzendu, eta hau lortuz, 2) baita eleaniztasunaren alde jokatzen du ere;— Aniztasunaren berdintasuna etikoki onartzen da, kultura eta hiz-kuntza bakoitzaren alde ekin ahal izateko; batera gisa eskubideakere onartzen dira, berdintasuna aplikatzeko beharrezkoa dena; — hizkuntzen arteko ekosistema orekatu bat eraikitzea posibleaeta beharrezkoa da, aniztasunaren artekotasuna orekatu bat eraikiz,elkartasuna bideratzeko beharrezkoa dena;— horretarako, orain arte menpeko kulturak eta hizkuntzak direnakberrindartu beharrean daude, ekosisteman bere lekua izan dezaten;horretarako, aukera eman behar zaie, bakoitzak bere autonomiaerabiliz, berekiko plangintza modu autonomoan eraikitzeko;— kultura eta hizkuntza bakoitzean funtzio esklusibo eraginkorbatzuk gordetzea (batzuetan diglosia bezala ulertu ohi dena, ukipenegoeratan, nahiz eta ez beti horrela izanez); baita transmisioa ziur-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Aniztasuna onada, baliotsuadelako etaondarea moduanhartudaitekeelako,baita kultura etahizkuntzaezberdinekikoere; balorehonek: 1) kulturaeta hizkuntzabakoitzamantentzeasuposatzen du,eta hau lortuz, 2)baitaeleaniztasunarenalde jokatzen duere.

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 130

Page 21: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

tatzeko egokiak izango direnak; horregatik, subsidiaritate printzioaerabili beharrekoa da;— Guzti horretarako, zeregina handia da kultura eta hizkuntza ba-koitzarekiko gizartearentzako, bereziki errespontsabilitate handiahartu behar duten gizarte horretako buruak kontsideratzen direnak(gobernuak, liderrak, unibertsitateak, enpresak, erakundeak, mu-gimendu sozialak…); horren ondoan, baita kultura eta hizkuntzaboteretsuen gizarteko buruak ere zeregin handia dute, esandakoguztia aurrera egiteko bere eskuetan bereziki dagoelako;— Guztion artean, ekosistema orekatu batean kokatuz, kultura etahizkuntza bakoitzaren bizindar-etnolinguistiko nahikoa lortu etamantendu behar da, hierarkizazioa ahalik eta txikien izateko, etaarteko harremanak ahalik eta orekatuenak izateko;— Ideia guzti hauek osatuko dute Priming berria, diskurtso berriakeraikitzerakoan, eta komunikazioaren bitartez zabaltzeko, beren so-zializazioa lortu nahian. 2. Ideia negatiboak ere baditu ordea teoria honek, zuzenean naturaneta biologian gertatzen dena kultura eta hizkuntzetara aplikatzenbada:— darwinismoa inguruko batzuk askotan aipatuak izan dira; Txos-tenean ere esaten da: “<Hizkuntza handiek txikiak jaten dituztela eta,hortaz, indartsuek baino ez dutela denboran irauten> motako ideiak (hiz-kuntzen darwinismo eta planteamendu liberalenak) gainditzea etahizkuntzen gaineko interbentzio planifikatua egitea aldarrikatzenda, hizkuntzen arteko harreman horiek zaindu eta arautu beharraazpimarratuz. horretarako, aniztasunaren balioa oinarri hartuta,etika eta balio berriak bultzatu behar dira” (63 or.). — Baina daude beste batzuk ere ekologia-praktikarekin lotzen di-renak, gehienetan aipatzen ez direnak baina hor daudenak, eta ez-tabaidarako egokiak izan daitezkeenak (hurrengo atalean).

4.2.1 Hizkuntzen ekologia, praktikanekologian, orokorrean, eta ondoren hizkuntza-ekologian ere, ondo be-reiztu beharrekoak dira: 1) teoriak zer esaten duen, gehienetan mezupositiboak direnak, 2) eta praktikak zer adierazten diguten, mezuekinerkatuz gehiegitan nahiko ezberdinak direnak, negatiboak izatera ereiristen direnak.

praktikak nolakoak izan daitezkeen adierazteko, adibide erraza ba-tzuk erabiliz, telebistan 2012ko irailean jasotako hauek aipatuko ditutorain:

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Orain artemenpeko

kulturak etahizkuntzak

direnakberrindartu

beharrean daude,ekosisteman bere

lekua izandezaten;

horretarako,aukera emanbehar zaie,

bakoitzak bereautonomia

erabiliz, berekikoplangintza modu

autonomoaneraikitzeko.

Guztion artean,ekosistema

orekatu bateankokatuz, kultura

eta hizkuntzabakoitzarenbizindar-

etnolinguistikonahikoa lortu etamantendu behar

da, hierarkizazioaahalik eta txikien

izateko, etaarteko

harremanakahalik eta

orekatuenakizateko.

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 131

Page 22: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

1. Animalien artean, badaude batzuk “Asiako erleak” deitzen dire-nak, eta espezie “inbaditzailea” moduan sailkatzen dena, hemengo(europan) erleekin erkatuz erraldoiak direnak, eta bertako hauekproduzitutako eztia jateko Asiako-erleak hiltzen dituztenak, berenprobetxurako bakarrik bertakoak akabatuz, horrela gutxienez emai-tza txar hauek sortuz: 1) bertako betiko (?) erle mota hau desagertzea,2) desagertzea ere bere produkzioak direnak (eztia, argizaria…), gi-zarterako onak direnak, 3) desagertzea baita ere inguruko landareenpolinizazio funtziorako beharrezkoak zirenak, landare horien pro-dukzioa ere desagertze bidean jarriz. hori ikusita, gizartean hartuden erabakia izan da Asiako-erle horiek hiltzea (donostiako kaletakozuhaitzetan zeudenak, adibidez, telebistan irailean ikusia), beti ereerabakia ekologikoki egokiena delakoan. 2. Landare artean, antzeko zerbait gertatu da ere, espainiako ibaibatean, landare itxuraz ederra eta polita, baina ibaia berarentzakobakarrik hartzen nahi duena, bertan zeuden betiko landare eta ani-maliak hilzorian jarriz, ikusi da landare hau ere kentzen, urterokendu beharra dutela ere horrenbesterainoko erresistentzia duelako,espezie inbaditzailea bezala berriz ere sailkatuz, telebistan ikusidugu (2012ko irailean ere). Berriro ere, aukera ekologiko bakarrabezala kontsideratuz.3. pertsonetan ere, telebistan eta komunikabideetan ikusi da per-tsonen txertatzearen beharrarekiko kanpaina ireki dela (2012ko irai-lean berriro ere), urtero errepikatuz, txertoak birusa batzuk hiltzea-ren bitartez lortzen dutelako pertsonak ez kutsatzea, pertsonenosasuna bermatzea, horretarako gizarteko gehiengoa gonbidatuz.Berriz ere neurri ekologiko egokia bezala.

Antzeko beste zenbait adibide ere ezagunak dira: 1) batzuetan gi-zarteak naturarekiko eginez, nahiz eta zenbait nazioarteko mailako bi-lerak egin eta ustez adostasunak lortu (Cumbre de la Tierra de río deJaneiro konferentzia, 1992ean, adibidez), baina gero praktikan aplikazioeskasiakoak gertatzen direnak; 2) beste batzuetan berriz gizarteak zu-zenean gizartearen kontra eginez, modu ezberdinetan (lurrak kenduz,beren izaerak zapalduz (hizkuntzak barne), adibidez), baina nazioartemailan ezagunak izanagatik ezer gutxi egiten delarik, batzuetan aurretikkonponbide adosturen baten beharra arbuiatuz.

horrela ba, nahiz eta diskurtso berritan ideia positiboak, erakarga-rriak, pozgarriak, eta abar azpimarratu beharko diren, horien bitartezeuskararen aldeko egoera zabalduko dela pentsatuz, espero den bezala,

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 132

Page 23: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

nekeza ikusten dut, nahiz eta nik ere beharrezkoa dela onartu. Antzekoidiak jasotzen dira Txostenean ere: 1) alde batetik, aniztasunaren prin-tzipioa aberatsaz gain, beharrezkoa ere bada: “aniztasunaren ukazioakkolore iluneko etorkizuna margotzen baitu: hala da hori guztia, bai,errazagoa, sinpleagoa eta atseginagoa, alegia; baina pobreagoa eta ga-tazkatsua ere bada, ikuspegi etikotik guztiz arbuiagarria gainera, ezbaita bidezkoa ez eta eraginkorra ere bizikidetza harmoniatsu bat he-zurmamitzeko” (68 or.); 2) bestalde, esaten da ere “esandako edukiezosatuta, inork ez dezala pentsa Framing Berriak indar nahikorik izangoduenik euskararen presentzia gizarte osora zabaltzeko eta suspertzeko,besterik gabe. eragin mugatua izan dezake soilik oinarri filosofiko etakontzeptualen gainean eraikitzen bada. horregatik, oinarri hori ez ezik,egunerokotasunak dituen premiei ere erantzun ukigarri bat eman be-harko lieke Framing Berriak. Buruan darabilgun osagai eraginkor bat gi-zarte sariarena litzateke…” (76 or.), eta ni ere ados nago honekin. ustedut badaudela jadanik euskal eta euskara aldeko zenbait gizarte-era-kunde eta talde sariak banatzen dituztenak, azken urtetan ireki direnzenbait sariketa arlo berritan ere. Baina sari konkretu bereziak beha-rrezkoen ondoan, sari zabala orokorra da bultzatu beharrekoa batezere: euskaraz bizitzeak ekarriko duen sari zabala, hain zuzen ere.

Nire ustez, diskurtsoaz gain, beste planteamendu batzuk berritzeaere beharrezkoa zaigula, euskara izango bada Framing Berria ereduanesaten den bezalakoa, agian gehiago, edo horrenbeste, praktikekin lotuz,diskurtsoekin lotuz gain. Adibidez, egun hauetan (irailean) telebistanikusten ari gara zenbait politiko euskararen aldeko diskurtsoak ez di-tuzten erabiltzen, euskararen aldekoak ere ez direnak, batzuetan euskaraerabiltzen dutela, gehienetan irakurriz bada ere, espero dutelako era-ginkorragoa gertatuko zaiela horrela egitea, bere gertuko bezeroak ezdirenentzako ere iritsi nahian: agian hauteskunde garaian gaudelako?.Nire ustez, esandako guztia kontutan hartuz, diskurtsoak eragin deza-kete praktikekin lotzen badira, gehienbat; horregatik ere ezinbestekoazaigu euskararen erabilera sendotu, halako artekotasuna dagoelako ho-netan ere:

1. dISkurTSoTIk prAkTIkArA dISkurTSoTArA prAkTI-kArA…2. prAkTIkATIkdISkurTSoTArAprAkTIkArAdISkurTSo-TArA…3. dISkurTSoAk - - - prAkTIkAk

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Inork ez dezalapentsa FramingBerriak indar

nahikorik izangoduenik

euskararenpresentzia gizarteosora zabaltzekoeta suspertzeko,besterik gabe.

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 133

Page 24: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

4.2.3 Kataluniaren adibideakataluniaren adibidearen eragina gurean aspaldikoa da, baina nabariada Txostenean. Framing Berriaren eraikuntzan kataluniaren ereduakduen pisua handia da: 1) bai aurretik ibili direlako diskurtso berriakosatzen, eta aplikatzen ere, gehienbat hizkuntza-ekologia teoriaren ara-bera: neurri handi batean kataluniako egoera ezberdina izanda, katalanahizkuntzaren egoera nahiko hobea delako euskararena baino, errazagoazaielako; 2) baita diskurtso berriaren eraikuntzarekin eta erabilerarekinari direlako azkeneko urte batzuetan, dirudienez emaitza onak lortuz,eta aurrekari moduan euskararako ere baliagarria izango delakoan era-biltzen dugulako.

Gizarte aldaketek dakarten gaurkotu beharra izeneko atalean (5.4, 69 or.),jasotzen dira kataluniako azken ereduaren zenbait ideia, gurenean erejasotzen direnak neurri batean Framing Berria eraikitzeko; horregatikarreta berezia horretan jartzea pena merezi du, diskurtso berrien beha-rrez gain, estrategia berriak ere erabiltzen dituztelako. Adibidez:

1. diskurtso berrian, proposatzen dira zenbait aldaketa, denak gureartean eztabaidagai izatera proposatuko nukeena hemen: 1) berres-kuratzetik irabaztera pasatzera, 2) hizkuntzaz aldatzetik nor-berak aukeratutako eta gidatutako eleaniztasunera, 3) integraziotik adopziora (gutxienez zalantzan jarriko nukeena, gure kasuanbehintzat), 4) biziraupenetik ongizatera, 5) sakrifiziotik saritu-tako ahaleginera, 6) kataluniako berariazko hizkuntzatik katalanguztien hizkuntzara. egia esan, aldaketa hauek denak zalantzan ja-rriko nituzke, besterik gabe euskara mundura aplikatu nahi badira.“estamos desarrollando un discurso plenamente liberal” (Fernàn-dez-en hitzetan, 75 or.) esaten denean katalana hizkuntzarekiko,kezka asko eta handiak sortzen zaizkit, aldaketa batzuekin gehiagobeste batzuekin baino, berriz ere asmoa bada antzean euskararekinbideratzea, areago ere diskurtsoak eta praktikak (euskararen erabi-lera) lotzen ez badira (edozein arlotan). Guzti honi buruz ere, baduguzer eztabaidatu beharra, nire ustez!2. eginkizun estrategian, praktikekin zer egin horretan, ordea, gutxiesanez gain, esaten dena eztabaidagarri jarriko nuke, berriz ere, zu-zenean gurean bai/ez eta nola aplikatu baino lehen gure artean ez-tabaidatu eta adosteko. hala ere, nolako praktikak bultzatu beharkogenituzkeen, diskurtso berriak erabiliz gain, gizarteko gehiengo za-balak euskararen aldekotasuna lortzeko eta euskararen erabileraarrunta eta normala lortzeko: iruditzen zait proposatzeko beste az-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Diskurtsoberrian,proposatzen dirazenbait aldaketa,denak gurearteaneztabaidagaiizateraproposatukonukeena hemen:1)berreskuratzeti irabazterapasatzera, 2) hizkuntzazaldatzetik norberakaukeratutako etagidatutakoeleaniztasunera,3) integraziotik adopziora(gutxienezzalantzan jarrikonukeena, gurekasuanbehintzat), 4) biziraupenetik ongizatera, 5) sakrifiziotik saritutakoahaleginera, 6) Kataluniakoberariazkohizkuntzatik katalan guztienhizkuntzara.

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 134

Page 25: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

tergaia dela gure artean. honen garrantzia handia delako ere (nireiritziz berriro ere), aipatu dut gorago, aurrekari egoki bezala, kon-tseiluak argitaratutako liburua, hain zuzen ere adierazi nahi digulakonoraino ezagutzen dugun euskararen erabilera ulertzeko erabili di-tugun teoriak eta egin ditugun azterketak, neurri batean behintzat,horiekiko praktikak hobeto ulertzeko eta plangintzarako helburuekin.

4.3 Nolako lema aukeratu, euskararen aldeko helburuaadierazteko diskurtso berrian? halako gonbidapen modukoa aurkitzen dugu Txostenean, nolako le-marekin euskararen aldeko helburua erabili beharko genukeenari buruzproposamenak egiteko: “…Izan ere, egoerak deskribatzeko erabiltzendiren hitzak garrantzitsuak dira euskara hautemateko eta ulertzekoerak framingak hizpide ditugun lerro hauetan… Beraz, euskararen bizi-raupenaren ordez, zer hitz eman daiteke? dagoeneko erabilia den euska-raren biziberritzea izan liteke? Euskara berpiztea, agian? Euskara sendotzeaedo bizindartzea…? …egokia + itxaropentsua + liluragarria gerta liteke-ena” (73 or.). hauez gain, beste lema batzuk ibili ohi dira, adibidez bizi-kemena (ueuk 2001ean argitaratutako liburu batean).

honi erantzun nahian, bururatu zaizkit aurretik erabilitako antzekolema batzuk, adibidez: 1) Euskara Ahora! (psikologia Fakultatean, 1990hamarkadan); Euskaraz Bai (zenbait dendetan, adibidez, 1990 eta 2000hamarkadetan)…; 2) baina azkena ikusi dudana (irailean, berriro ere),Aek erakundeak 2012-2013 ikasturtearen matrikulazioari hasiera ema-teko erabili duen lema: “Euskara bizia – Euskara en vivo”, neska irakaslegazte eta irribarretsu batek pankarta bat dantzatuz, “es la mejor opciónpara aprender y trabajar el euskara en vivo” arrazoia emanez, arrakas-tatsua gerta daitekeena: (1) bai mezua berarengatik, (2) baita nolakomodua erabili dutenagatik ere.

Ikusten dudana da aurrekarien artean gehien erabiltzen diren hitzakBIzIA eta BIzITzA direla, euskararen aldeko lemetan: ez al zaio eguneangarrantzi berezia ematen intuizioari?, intuizioak ez al ditu bideratzenzenbait berrikuntza? (gizarte-psikologiako metodologian onartzen dena,“abdukzioa” metodoan). horregatik, oraingoz behintzat, nik proposatukonukeen lemak ere hauetako hitzak izango lukete: Euskara Bizi (?), EuskarazBizi (?), Euskara Bizia da (?), Euskara Bizitza da (?), Bizitza Euskaraz (?),Euskararen Bizia (?)…? Beste hitz batzuk lemak osatzerakoan izan daitezkeeuskaraz bizitzearekin lortzen den pozA, oNdo SeNTITzeA (emo-zioen garrantzia azpimarratuz), esaterako; adibide batzuk ditugu 2012kokilometroak ere (2013ko martxoan) erabilitakoa: “eman euskara elkarri!”.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 135

Page 26: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

hala ere, komunikazioan, eta marketinean ere, badira zenbait ezau-garri kontuan eduki beharra, positibotasuna ondoan erabili beharrekobeste ezaugarriak, efizientzia aldetik, adibidez harridura sortzearena;honen arabera, zergatik ez lemak sarri aldatu?, lema ezberdinak bateraerabili?… zorionez baditugu adituak komunikazioan eta marketinean,gure artean, (euskararen aldekoak izanez edo ez?) euskararen aldeko-tasuna indartzeko prest egongo direnak, beren kolaborazioa gertuago-tzeko: berriz ere, beste motako artekotasunaren beharra!

4.4 Terminologia berritzeaBerrikuntza bila gaudenez, terminologi teknikoari buruz ere baduguzer egina. Txostenean bertan komunikazioan erabiltzeko proposatzenden diskurtso berriaren ereduak baditu zenbait termino tekniko, inge-lesez mantendu direnak (teorizazioaren iturria ere ingelesez dagoelako),horiek euskaraz nola erabili edo jakiteko ditugun baliabide egokietanesku utziz (joera aberatsa dena): framing (Aldarrikatzailea, uzkurra, Be-rria), agenda setting, priming, primary frameworks, newsframe analysis, frameprocessing…? horien ondoan daude beste teknizismo ere ingelesez man-tendu direnak: social sanction, social reward…? Txostenean bezala, askotangertatzen gara ingelesez, edo beste hizkuntza batean, teknizismo berrienaurrean: hauekin zeregin jakiteko, zein izango litzateke bide egokienaedo erabilgarriena guretzako, euskaraz nola erabili jakiteko?; uste dut,oraingoan ere baditugula jadanik bide egokiak (euskaltzaindia, elhuyar,upV/ehu…): galdetzeko, eztabaidatzeko, adosteko, eta abar, bai? oraingutxi argitaratu diren euskaltzaindiko Euskararen Hiztegia, eta euskoJaurlaritzako Soziolinguistika Hiztegia. euskal Soziolinguistikaren ere-muan erabiltzeko liburuak lagungarri izango zaizkigu ere honetan, pen-tsatzen dut.

Aztertu beharra nabaritzen da ere: zenbait teknizismo batzuetanmodu nahasian erabiltzen direla oraindik ere, baina komeni dela moduargian, eta nahiko unibokoan ere?, erabiltzea. Adibidez:

1. Alde batetik, “komunitatea” teknizismoa dugu, Txostenean etabestela ere: hizkuntza-komunitatea, euskal-komunitatea, euskara-komu-nitatea, hiztunen-komunitatea… Nola definitu bakoitza, erabilera uler-korra izateko? 2. Nola bereiztu teknizismo batzuk, bi hitzen bitartez osatzen dire-nean: 1) bi hitzak bakarka erabiliz?: euskal komunitatea, adibidez,2) ala bi hitzak gidoiarekin lotuta?: euskal-komunitatea adibidez.oraingoz, badirudi “euskal-komunitatea” eta “euskal-identitatea”

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Maria-Jose Azurmendi – Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 136

Page 27: euskarak duen baten premia asetzeko proposamena Txostenari ... Azurmendi.pdf · hausnarketekin hasi baino lehen esan beharrean nago pozik irakurri dudala Iñakiren Txostena, euskarak

ez direla onartzen gidoiarekin, baina “euskara-komunitatea” eta“euskara-identitatea” berriz bai, Txostenean ere: zergatik horrela?,zein da oinarrizko iritzia horrela egunean gertatzeko? Izan ere, nahikoausarta izatea bada ere honi buruz hemen aipatzea, uste dut penamerezi duela gomendio argi batzuk izatea, ikusita horrelako beharrageroz eta handiagoa dela; adibidez: bi hitzak teknizismo bat bakarraosatzen dutenean, hitza konposatu moduan, eta izen propioa mo-dukoa gertatzen denean oraindik gehiago, gidoiarekin lotzea ez allitzateke zuzenena?, hobeto arau batzuk denontzako egotea?3. Berriro ere ikusten dut modu nahasian erabiltzen direla “norta-suna” eta “identitatea” teknizismoak. honi buruz aspalditik, etaaskotan, aipatu dut (BAT aldizkari honetan ere) bi hitz hauen artekoargitasuna egiteko beharra, teknizismo diren neurrian modu ahaliketa unibokoan erabiltzea komeni delako. Berriro ere joaten bagara bihauen iturritara, ingelesez eta beste hizkuntza batzuetan euskarazbaino lehen, ikusten dugu ondo bereizten direla: 1) personality, per-sonalité, personalidad NorTASuNA (?); 2) identity, identité, iden-tidad IdeNTITATeA (?). Bi teknizismo hauek, nahiz eta erreali-tatean zenbait artekotasun dituzten, gizarte zientzietanerabiltzerakoan ondo bereizten direnak dira, soziolinguistikan ere:zerbait egin hauekiko ere?

BUKATZEKOy

Txostenari oso garrantzi handia ematen diot, egunean, gure artean zen-bait ezagutza sozializatuz gain, zenbait berrikuntza proposamenekindatorkigulako. horren garrantzi handia eman diodalako ulertu behardira esaten ditudan gauza asko, batzuk nahiko ausartak izan daitezke-enak, beti ere zabaldu zaigun eztabaidarako bidea erabiliz. orokorreanados nago Txostenarengandik jasotzen ditugunarekin: 1) bai dugun be-rrikuntza beharra azpimarratzerakoan, 2) baita horretarako jasotzen di-tugun bideak ere ikusterakoan. horrek ez du esan nahi, ordea, zenbaithausnarketa, zalantza, galdera, kritika… ez zaizkidala sortu buruan,beti ere gauzak ahalik eta egokien bideratzeko nahian euskararen alde,iritzitan eta ekintzetan ere (nire ustez lotuta daudenak), batzuk ezta-baidarako proposamen gisa jarri ditudanak hemen, beti Txostenarekinoinarrizko adostasun horren barruan kokatu behar direnak, helburuberdinak bultzatzeko egokiak direlakoan. pozik oso horrelako lan bataztertzeko aukera izateagatik! l

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 86, 2013 (1) | 111-137 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena Txostenari buruz hausnarketak – Maria-Jose Azurmendi

bat86 1 (XXXorr)_Maquetación 1 03/05/13 18:02 Página 137