euskarak Altsasun egindako bidea:Maquetación 1 - … filesarrera Esku artean duzun lan honek aukera...

57

Transcript of euskarak Altsasun egindako bidea:Maquetación 1 - … filesarrera Esku artean duzun lan honek aukera...

EuskarakAltsasun

egindako ibilbidea

izenburua: Euskarak Altsasun egindako ibilbidea / Trayectoria del euskera en Altsasuegilea: Kima euskara taldea - www.altsasukokima.com argitaratzailea: Sakanako Mankomunitatea: Uriz 38 - 31830 Lakuntza

maketazioa eta diseinua: Bierrik fundazioaren argitalpen zerbitzua - tel. 948 564 275inprimaketa: Gertulege gordailua: SS-1088-2009

Lan hau edo bere zati bat nornahik kopia edo erabil dezake, betiere nondik hartu duen adierazten badu.

sarreraEsku artean duzun lan honek aukera emanen dizu euskarak Altsasunegin duen bidera hurbiltzeko. Nahiz eta Altsasuko historia soziolinguis-tiko osatuago egin beharko litzatekeen, lan honetan denborarenjoanean gure hizkuntzak herrian bizi izandakoen berri laburra jasodugu. Hizkuntzak komunikaziorako bitartekoak direnez, denetarikogertaerak opatuko dituzu bertan, guztiak ere komunitateak berehizkuntzarekin izan duen eta egun duen ha rremanaren isla direnak.Azken finean, nondik gatozen jakiteko balio du eta, hori oinarri hartuta,denon artean nora jo nahi dugun zehazteko.

Bizi euskaraz! Kima euskara taldea - www.altsasukokima.com

hitzaurreaZaila da euskararen erabileran eragitea. Maiz, gainera, lortu ez dugu-nari erreparatzen diogu eta ez hainbeste egindako aurrerapausoei.Kimakoek egin duten bilketa lan honek euskarak Altsasuri eman dizkionberriak biltzen ditu, txikiak zein handiak, gozoak zein gaziak. Tartekaona izaten baita atzera begiratu eta indar berriekin lanari ekitea. Egiaesan, lan egiteko gogoa ez zaie Kima euskara taldekoei falta. Bihoazkienire zorionik beroenak egin duten lan eskergarengatik. Espero deza-gun, etorkizunean ere, Altsasuko gizarte eragile zein norbanakoekinelkarrekin aritzeko parada edukitzea, denon ekarpena baita garrantzi -tsua.

Miguel Angel Zubiria GalartzaSakanako Mankomunitateko lehendakaria

Hasieran Haltz asko zegoen tokian sortu zen herria, haltzadi batean. Haltza hitza etaugaritasuna adierazten duen -zu atzizkiaren batura da Altsasu. 1

XII. mendea Agirietan herriaren aipamena Alssatssu gisa eta antzekoekin ageri da. 2

1645-06-05 Lehortea bukatzeko prozesioa egitekotan gelditu ziren Burundako alkateaeta diputatu bat. Baina prozesioa ez zen egin eta liskarra izan zen alka -tearen eta apaizaren artean. Gaiak epaitegian bukatu zuen. Altsasuarrekepaiketako lekukotzak euskaraz eman zituzten. Idazkariak lekuko guztieihaien adierazpenak euskaraz irakurri zizkien, jostun eus kal dun bati izanezik, hari gaztelaniaz irakurri baitzizkion. 3

1 Lopez Permisan, Fernando eta Belasko Ortega, Mikel. (2005). 100 abizen Burundan. (Zarautz). Lizardi multimedia. 2 Carasatorre Vidaurre, Rafael. (1993) Barranca-Burunda. 65. orria. (Etxarri Aranatz). Egilearen edizioa. 3 Erdozia Mauleon, Jose Luis. (2005). Zenbait euskal testu Nafarroan XVII. mendean. Fontes Linguae Vasconum,

99. zenbakiko separata, 2005eko maiatza-abuztua. (Iruña). Nafarroako Gobernua. Jimeno Jurio, Jose Mª. (2008). Navarra. Historia del Euskera. II. Retroceso y recuperación. 470. orria. Pamiela.

Euskarak Altsasunegindako ibilbidea

1647-12-21 Mezan istilua izan zen, eta alkatearen eta apaizaren arteko elkarrizketaeus karaz egin zen. Elizatik kanpo gaztelaniaz aritu ziren gero. 4

1653 Altsasuko Sto Kristori kantak Joakin San Roman haurra nola berpiztu zenkontatzen du. Euskaldun batek idatzitako kantak Altsasun bertan gertatu-tako pasadizo bat gogorarazten du. Kantuan aipatzen den fraideaAñorbekoa zen, eta bera eta herri hura garai hartan euskaldunak izanenziren, Bonaparteren mapan (1863) neurri batean euskalduna zela jasoabaitago. 5

1711 Altsasuko 5 mandazainek, Burundako gainontzeko 53ek bezala, Iruñea etaDonostia artean laboreak garraiatzen zituzten. Mendean zehar jarduerahorrek indarra hartu zuen, eta penintsulako beste hiri batzuetara etaBaionara ere bidaiak egiten zituzten. XVIII. mendean zehar 4 altsasuarMadrilen izanen ziren eta beste bi Indietan. Lanak gaztelania jakitea eska -tzen zien. 6

1767 Nafarroako Erret Kontseiluari egindako eskaera baten ondorioz dakiguSakanan gaztelaniaz hitz egiteko trebe zirela apaizak, eskribauak, senda -gileak, botikariak, albaitariak, errementariak, zirujauak, ikasleak TabakokoErret Errentako ministroak, irakasleak, jostun, zapatari, nekazari eta man-dazainen bat eta pasan zeuden kanpotarrak. Gainontzekoekin euskaraz ari -tzen ziren, ohiko hizkuntza zelako. 7

XIX. mende hasiera Egungo Basoitxiko landaketa egin aurretik, inguru hartan haritz etagaztainondo itzelak zeuden. Frantziako soldaduen harrapaketen beldur(Konbentzio gerran, 1795ean, edo Independentzia gerran, 1813an) zenbaitaltsa suarrek txanponak haritz zahar haietan gorde zituzten. Haritz haiekbota zituztenean agertu omen ziren txanponak. Altsasuarrek parajeariTxanponazpi deitu zioten. Egungo landaketa egitean, Basoitxi izena hartuzuen, eta ondoren gaztelaniara itzuli zuten. 8

1823 Altsasun mezak eta predikuak euskara hutsez egiten ziren.

1856 Jose Fuentes Altsasura telegrafista lanak egitera bidali zuten. Beheko ben-tan egon zen apopilo eta Madrilera bueltatu zenean, 1873. urtean, El tele -gra fista del sistema Weasthone. La vida en Alsasua izenburupean berememoriak argitaratu zituen. Altsasun 1856 aldera egon zen. Zera nabar-mendu daiteke memoriatik:

“(...) las gentes hablando una lengua incomprensible”

4 Jimeno Jurio, Jose Mª. (2008). Navarra. Historia del Euskera. II. Retroceso y recuperación. 465-467 orriak. Pamiela. 5 Zulaica Arregui, Jose Gonzalo de. (1928). Apuntes de folklore vasco. Canción popular que perpetúa la memoria de un suceso

reputado milagroso y ocurrido en Alsasua el siglo XVII. Revista Internacional de Estudios Vascos. (Paris). Eusko Ikaskuntza. 6 Garcia-Sanz Marcotegui, Ángel. (1984). La “burguesía” comercial de la Burunda (Navarra), en los siglos XVIII y XIX.

Cuadernos de Sección-Historia-Geografia. (Donostia). Eusko Ikaskuntza. 7 Irigaray Irigaray, Angel de. (1935) Documentos para la geografía lingüística de Navarra. Revista Internacional de Estudios

Vascos 4 (1935), 614 eta 615 orriak.8 Kima Euskara Taldea. (2006-11-18). Toponimia ibilbideak II. (Altsasu). Kima Euskara Taldea.

6 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

“El lugar tenía un censo de población algo superior al millar de habitantes, la -bradores y ganaderos y algunos artesanos, todos vascoparlantes”

“El vecindario hablaba vascuence. El cura predicaba en vascuence. Los te le -grafistas no entendían nada”.

“Los telegrafistas tenían en la iglesia un banco reservado para ellos, y comoel cura predicaba en vascuence, se quedaban ‘in albis’ ”.

“Pero las conquistas resultaban difíciles, y el lenguaje constituía un valla darinsuperable. Cuando a cualquiera de aquellas recias mozas le decían:-Muchacha, ¿sabes que me gustas mucho?Respondía evasiva y con un aire cándido: -No entender”. 9

1863 Louis Lucien Bonapartek Carte des sept provinces basques mapa argitaratuzuen, orduko euskararen hedapena eta euskalkien berri ematen zuen.Altsasun gipuzkera hitz egiten zela jaso zuen hizkuntzalariak.

1867 Eliseo Recluseek idatzi zuen: “Aguraingo mendi-gainetik haratago,Altsasutik Iruñerako trenbidea eraiki den ibarra oraindik Euskal Herrikoada” (= Sakana euskalduna zen). Eta gehitu zuen: “trenbideak (…)hizkuntzaren purutasunarendako eragin kaltegarriena dira”. 10

1877 Misio parrokialaz Lekeitioko apaiz Pedro Mari de Gogarza eta MarkinakoFrai Manuel de la Madre Dios (karmeldarra) euskaldunak arduratu ziren.“Erraz baina euskal esaldi eraginkor eta egokiaz predikatzen dute”. 11

1878 urtarrila Miguel Jorge Jauregi arbizuarra, Altsasuko notarioa zena, AsociacionEuskara de Navarra elkartean sartu zen Arturo Campionen eskutik. Lenguay Literatura Vascongadas sailean aritu zen. Aurreko azaroan bere anaiaPrudencio sartu zen, eta maiatzean beste anaia Antero. Guztiak liberalakziren. 12

1878 Jose Oliver Hurtado gotzainaren bisita pastorala. Predikatzaile euskaldunbatek eman zuen meza. 13

1879 Iruñean kaperaua zen Guillermo Osesek zuzendu zuen misio parrokiala.Hirugarren egunean Olaztiko apaizak euskaraz predikatu zuen. 14

9 Iribarren Rodriguez, Jose Maria. (1955). Cajón de sastre (Saldo de retales). (Iruña). Editorial Gomez. 10 Reclus, Eliseo. (1867). Los Vascos. Un pueblo que se va. Martín de Anogiozarren itzulpena: Revista Internacional de los

Estudios Vascos. RIEV, 20, 1. (Paris) Eusko Ikaskuntza (1929).11 Urmeneta Purroy, Blanca. (1996). Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). 80. orria. Iruña:

Nafarroako Gobernua. 12 Askoren artean. Angel Garcia-Sanz Markotegi. (2000). Euskara en tiempo de los Euskaros. 165-166 orriak. Iruña:

Nafarroako Gobernua eta Nafar ateneoa. 13 Urmeneta Purroy, Blanca. (1996). Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). 89. orria. Iruña:

Nafarroako Gobernua. 14 Urmeneta Purroy, Blanca. (1996). Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). 81. orria. Iruña:

Nafarroako Gobernua.

KIMA EUSKARA TALDEA 7

1880-10-19 Louis Lucien Bonapartek, gutun bidez, Arturo Campioni jakinarazi zionBurunda eta Ergoienako euskarari buruzko ohar batzuk bidaliko zizkiola.Lanak hurrengo urtean argitaratu ziren, Asociacion Euskara de Navarrarenaldizkarian. 15

1884 Arturo Campionen Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lenguaeuskara liburuaren harpidedunak zeuden Altsasun. 16

1888-10-30 Parisen argitaratu zen Gure Izarra. Euscalerrico berriac astean beinastekariaren 1. zenbakian Altsasuko berri bat argitaratu zen. BuenosAirestik bueltan etorritako bi familik Argentinara engainatuta joandakoakzeinen gaizki pasa zuten kontatu zuten. 17

1893-02-28 Francisco Goikoetxea Irurtzun izendatu zuten Altsasuko notario. Plazabetetzeko deialdia egin zenean hautagaiei jakinarazi zitzaien euskarazkoezagutza kreditatu beharra zutela. 18

15 Lacombe, George (1932). Louis Lucien Bopanpartek Arturo Campioni idatzitako kartak (1.880). Revista Internacional deEstudios Vascos, 23 zenbakia, 195. orria. (Paris). Eusko Ikaskuntza.

16 Erize Etxegarai, Xabier. (1997). Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa 1863-1936. Soziolinguistika historikoa etahizkuntza gutxituen bizitza. 511. orria. Iruña: Nafarroako Gobernua.

17 http://irudi.gipuzkoa.net/HemerotecaRevistas/BBHT0000040346/1888/10/18881030S-000001/0005A0005.jpg18 Urmeneta Purroy, Blanca. (1996). Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). 208. orria. Iruña:

Nafarroako Gobernua.

8 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

1900 Altsasun bi bertsolari gipuzkoarrek saioa egin zuten. 19

1900-09-27 Victoriano Huizi apaiz etxarriar euskaldunak apaiz lagunkide kargua hartuzuen. Aurreko urtean Manual de Gramática Bascongada liburua argitaratuzuen. 20

1901 Parrokiako misioetan, elizkizun nagusiak euskaraz izan ziren, eta udalabertan izan zen. 21

1901-09-03 Gobernadore Zibilak Nafarroako irakasle guztiei zirkularra bidali zien eskole-tan soilik gaztelania erabil zezaten aginduz, eta, beraz, euskara debekatuz. 22

1904 Altsasuko apaizak euskalduna ziren. 23

1904-12-20 Altsasuko Udalak praktikantea kontratatzeko deialdia egin zuen eta eus -kara jakiteko “exijentzia soila” ezarri zuen. 24

1906-03-27 Kaputxinoek komentua eta gazteen apaiztegia mustu zuten. Horretarako mezanagusia egin zuten elizan. Kaputxinoen komunitatea eta ikasleak izan zirenbertan. Elizkizuna bukatzean haurren abesbatzak zera kantatu zuen:Agur, agur, agur Maria Agur, agur guztiz garbia.“Euskaraz, eta herriak erantzunez, euskaldun zintzo hauek gozaraziz”. Haladio Fidelek Diario de Navarrako kronikan. Bestalde, arratsaldean haurrenemanaldia izan zen eta haurrek euskarazko kantak eta elkarrizketa eskainizituzten, besteak beste. 25

1906-05-25 Alfonso erregea eta Victoria Eugenia printzesa ezkongaien trenak Altsasun gel-dialdia egin zuen. Zeuden karteletako batean Zorionak irakur zitekeen. 26

1906-06-22 Jesusen Bihotzaren ohorezko funtzioan Elizondoko Francisco fraideak“hizkuntza euskaro guztiz zuzenean” eman zuen sermoia. 27

1906-07-02 Kaputxinoen elizako lehen harria jarri zen ordenaren eta herriko udal agin-tariak bertan zeudela. Ondoren, ekitaldia egin zen ordenaren ikastetxean.

KIMA EUSKARA TALDEA 9

19 Urmeneta Purroy, Blanca. (1996). Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). 155. orria. Iruña:Nafarroako Gobernua.

20 Mauleon Erdozia, Jose Luis. (1999). Victoriano Huiziren Manual de Gramática Bascongada. Fontes Linguae Vasconum:Studia et Documenta. 31. urtea, 82. zenbakia, 523-534 orriak. Nafarroako Gobernua.

21 Urmeneta Purroy, Blanca. (1996). Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). 82. orria. Iruña:Nafarroako Gobernua.

22 Carasatorre Vidaurre, Rafael (2009). Etxarri Aranatz 1900-1940. 30. orria. (Etxarri Aranatz). Egilearen edizioa. 23 Guia estadistica y de estado del personal del obispado de Pamplona el 2º de septiembre de 1904. (Iruña). Jose Lopez de

Mendoza y Garcia.24 Urmeneta Purroy, Blanca. (1996). Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). 200. orria. Iruña:

Nafarroako Gobernua.25 Diario de Navarra, 1.016 zenbakia, 1. orria. 1906-03-28.26 El Democrata Navarro, 1906-05-26.27 Urmeneta Purroy, Blanca. (1996). Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). 101. orria. Iruña:

Nafarroako Gobernua.

Programan ageri zenez, bigarren zatian, besteak beste, Luis eta Dionisioanaien Baserritar bi elkarrizketa eta euskal kantak eskaini ziren. 28

1907, maiatza Kaputxinoen ikastetxeko ikasleek lagun eta ongileendako festa antolatuzuten. Prestatu zuten egitarauan zeuden, esaterako: Faustino Errea etaJose Zubiarrain anaien Joan Premin eta Pachiko Antonio ijitoak elkarrizke-ta eta Ecos de Vasconia. Iru damacho. Asto kontuak. Ikusleen artean Altsasueta inguruetako eliz eta herri agintari ugari izan ziren. 29

1907-06-01 Altsasuko parrokiako ordezkariek bat egin zuten hizkuntzaren norma -lizazioa xede zuen Euskal Esnalea elkartearen sorreran. 30

1908 Manuel Lezea Mazkiaran eta Josefa Bengoetxea Etxeberria Argentinara joanziren, Pampara. Euskaldunak ziren eta han zeuden euskaldunekin euskarazhitz egiten zuten. Seme-alabei euskara irakatsi zieten. Ondoren joandakoaltsasuarrek ez zekitela euskaraz azaldu zuen haien alaba Franciscak. 31

1908-08-15 Euskal Esnalea aldizkarian Jakinzale eta Bizardun-ak izengoitiekin sinatu-ta eta Altsasutik bidalitako 2 artikulu publikatu ziren. Horrez gain, zenba-ki berean, Altsasuko P. I. A. bazkideak bere kuota ordaindu duela jakina -raz ten zen. 32

1910/20ko hamarkadak Garai hartan altsasuarrek euskararekin zuten erlazioaren isladira ondoko testigantzak:

Martina Arrizabalaga Bengoetxea (88 urte; 1986-02-27an jasoa).“Ta Aste Santutan errosario ta dana eskuez eiten zan, dena eskuez.Kuadrillan eskuez guk e, dana eskuez. Emen ez da iten erdeaz izketaik, erriontan dana eskuez iten zan izketan denok. Gu barriyua etor zian ba ten batedo enpliauk, ferrokarrileko enpliauk eta konpañiako enpliau batzuketortzen ta siek e erdeaz eiten zain ta gue etxea etortzen zian garia eskeedo patatak eske eta nik esaten nuen Margaritai, lagunai:- Margarita, gue etxea abeatsat etor den. Bakin ze esaten zen? Sii, noo, esa -ten zen.Ez gendakien guk oi. Dana eskuez, erri guztian dana eskuez, sobre todo guebarriyu artan. Gue etxea bakarra zan ta etortzen zian garia eske beiyen-dako, ta erdea ta Margarita esaten:- Ator, ator, ator, ikuskon nola esaten duei “sii, noo”

28 La Tradición Navarra, 3.836 zenbakia, 1. eta 2. orriak. 1906-07-0529 La Tradición Navarra. 4.092 zenbakia, 1. eta 2. orriak. 1907-05-2230 Urmeneta Purroy, Blanca. (1996). Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). 332. orria. Iruña:

Nafarroako Gobernua.31 http://www.geocities.com/Athens/Academy/8227/lecea.html32 Euskal Esnalea, 8. zenbakia, 3-5, 13 eta 14-15. orriak. 1908-08-15.

10 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

Polonia Iriarte Zelaia (87 urte, 1986-01-30an jasoa).“Kuadrillan eskuaz iten genduben, eskuaz dana mutikiak eta. Eskuaz ordu-an! Eskuez egiten genduben, mutikiak eta dana eskuez”.

Francisco Gerriko Goikoetxea (84 urte,1986-01-27an jasoa).“Emen, gu txikitan, nik eztakit noiz ikas doten erdeaz ta noiz euskeaz, zen-gaiti aitak eta amak euskeaz eta aittuna bageneukan, arrek e eskuez, bayageo ezker-eskuin eskolan erdeaz ta geo ba… Emen euskera galduik, zengaitinok eiten dau euskeraz, nok!” 33

Jose Mari Satrustegik beste testigantza hau jaso zuen adindutako emakumeal tsa suar batengandik: “Haurrak ginela, euskara pobrien gauza zela uste ginuen. Erdara zakite-nak, aberatsak. Zenbat inbidi pasatzen ginuen! Trenbideko langile arro tzekhilero ikusten zuten diru freskoa, herritarrek ez bezala”. 34

33 Kima Euskara Taldea. (2007-05-16). Toponimia ibilaldiak V. 4. orria. www.altsasukokima.com34 Satrustegi, Jose Mari. (2003ko martxoa eta apirila). Euskara Nafarroan atzo eta gaur. 74. orria. Jakin aldizkaria, 135.

zenbakia. Donostia.

KIMA EUSKARA TALDEA 11

1911-02-26 Kaputxinoen kolegioan ospakizuna izan zen. Haren helburua izan zen CirculoCatolicoko bazkideak erlijioaren alde lan egin eta borrokatzera ani matzea.Bazkideekin batera (90etik gora) Olatzagutiako eta beste herrietako jendeakbildu ziren ekitaldi aretoa txiki utziz. Donostiako Ladislao aita misiolariareneuskarazko hitzaldi batek zabaldu zuen ekitaldia (Kristabaren gaurko egunekoeginbearra). Ondoren Calahorrako Jose Mari aitaren zuzendaritzapean haurabesbatza batek zenbait kanta abestu zituen, haietako bi euskaraz (Lenengotzueta Itzaya). Gaztelaniazko izenburua zuten antzezpenekin jarraitu zuenekitaldiak 35.

Circulo Catolicoko kide batek La Tradición Navarrara bidalitako kronikanAita Ladislaoren hitzaldiaz zera idatzi zuen: “(…) realzando todo con losenérgicos tonos de la lengua de los baskos, por desgracia nuestra, hoy casiolvidada de la mayor parte de sus hijos, cautivaron la atención de los alsa -suanos (…)” 36

35 La Tradición Navarra. 8.092 zenbakia, 2. orria. 1911-02-26El Pensamiento Navarro. 3.813. zenbakia. 1911-03-01, asteazkena.

36 La Tradición Navarra. 8.095 zenbakia, 1. eta 2. orriak. 1911-03-03

12 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

1913-03-29 Nemesio Amondarain apaiz gazteak bere aurreneko meza eman zuenIturmendin. Altsasuko apaiz Justiniano Arratibelek sermon “bikaina” emanzuen euskaraz 37.

1913-04-26 Euzker-aldezek Napartarra aldizkarian argitaratu zuen artikuluan dio esanaziotela Altsasu euskararen alde ez zegoela. Altsasun euskarak bizi zuenegoe raz zera idatzi zuen: “Errukitu giñen bai ta aunitz hain ondatuba taoinpe ratuba euskara arkiturikan ta <<Para qué quiero vascuence>> mutilbati aditu euskaldun bat zalakoan eta biotza erdibitu zitzaigun”.

Artikulu berean Euzker-aldezek dio: “Uste dezuten baño geyagoraiño on-datuba euzkera dirudienez daukate Alsasutarrak”. Eta tren geltokian ger-tatzen dena adibide gisa jarri zuen: “Domeketan –igandero- bultziyaikusteagatik ta ikusnayak diralako onat etortzen diran neskatxak ikusten di-tut, ta denak bat utsi gabe denak erdaraz”.38

1913-10-31tik azaroaren 2ra Kaputxinoen komentuko eliza mustu zen. Azaroaren 2koigandeko meza nagusian Lezoko Jose aita kaputxinoak predikua euskara“zuzenean” egin zen. Elizkizunean euskarazko eta gaztelaniazko himnoakabestu ziren. 39

1914ko Aste Santua Ostegun eta Ostiral Santuko arratsaldeko mezetan Kristoren pasio -aren euskal bertso luzeak abestu zituzten, 60 baino gehiago. 40

1915, apirila Jaitz herriko Ildefonso aita kaputxinoaren meza berria zela-eta, hainbat eki -taldi egin ziren komentuan. Gaztelaniazko jardueren artean E. Begiristainhaurrak bakarrizketa eskaini zuen. Bestalde, haur abesbatzak abestu zituenkantuen artean Guridiren Aldapeko zegoen. 41

1915eko uda Euskal toponimoen eta patronimikoen bilketan eta ikerketan laguntzekodeia egin zen. Diru ekarpena egin zutenen artean Simon Lezea altsasuarrazegoen (10 pezeta). 42

1916ko negua Goikoetxeatar Josebak Ameriketan 12 urte eman ondoren, etxerakobidean da eta Altsasuko geltokian behar baino gehiago itxaron behar duIruñerako hurrengo trenaren zain. Igandea zen eta dioenez geltokia “betebeteta zegoen. ¡Ura lagun bilketa! (…) An agertzen zan neskatx lirañ sortapolita! Guztiak euzkelduntajua zenkaten (…) euzkeldun bikañak ematenzuten”.

37 Diario de Navarra, 1913-03-20. 38 Napartarra. 121. zenbakia. 3. eta 4. orria. 1913-04-26. 39 La Tradición Navarra. 9.042 zenbakia, 1. orria. 1913-11-0540 Principe de Viana. 1975eko martxoa, 7. orria. 41 Diario de Navarra, 4.455 zenbakia. 1915-04-08, 1. orria. 42 Napartarra. 237. zenbakia. 2. orria. 1915-07-17.

KIMA EUSKARA TALDEA 13

Josebak bere idatzian ondoko elkarrizketa jaso zuen: “Nire ondotik gora etabera zebil tzanak (neskatxak) alemana ematen nuela elkar zirten ta ni¡¡Ixilik!! Orrelako batean izketan asi nitzan ta euzkeraz gagera:- Zer garaietan eldu da Iruñako trena? – esan nien alemana nizala uste zutenai.- No conocemos esa lengua y creo que por aqui no le entenderán a V. señor.

–eran tzun zidaten. Orduban biotza oso minberatua neukala berriz esan nien: - Tendrían ustedes la amabilidad de decirme si son ustedes de Alsasua? - Si señor, somos barranquesas. - Y no han entendido la frase baska que les he dirigido?- No señor. Hemos creido que era aleman inglés ó así.- Y ustedes se dicen barranquesas?- A mucha honra.- Y no cultivan el euzkera?- Para qué?- No saben el bascuence?- Nuestros padres si pero nosotras no”. 43

1918 Parrokiako misioko dotrina bi hizkuntzetan ematen zen Altsasun “euskaraeta gaztelera hitz egiten delako, eta askok bata edo bestea ez duteezagutzen”. Kaputxinoen komentuko elizan euskarazko mezak ere izatenziren. 44

1918-1936 Denbora tarte horretan zortzi altsasuar Eusko Ikaskuntza erakundekobazkide izan ziren (Gustavo Arizmendi, Jose Maria Arbilla, Justino Arratibel,Luis Goikoetxea, Guzman Lezea, Joakin Lezea, Simon Lezea eta ImanolSaralegi Intza). 45

1918-05-19 Hego Euskal Herriko karlistak bildu zituen ekitaldi sorta izan zen Altsasun.Mitinean hizlarietako batek euskaraz hitz egin zuen, eta, arratsaldean,besteak beste, bertsolariak izan ziren. 46

1921-01-27 Damaso Intza Euskaltzaindian sartu zen, Burundako euskalkiari buruzkolana aurkeztuta. 47

1921-03-10 Lekunberriko Aita Modestok Judas Neure diszipulua izeneko kanta erlijiosoajaso zuen Altsasun. Aita Donostiak, Resurreccion Maria Azkuek,Lekunberriko Aita Modestok eta Kaparrosoko Aita Celestinok euskarazkohainbat kanta jaso zituzten Altsasun 1918 eta 1921 bitartean. 48

43 Napartarra. 264. zenbakia, 4. orria. 1916-01-2244 Urmeneta Purroy, Blanca. (1996). Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). 88. orria. Iruña:

Nafarroako Gobernua.45 Hainbat egile. (1998). Diccionario biográfico de Eusko Ikaskuntza (1918-1998).Donostia. Eusko Ikaskuntza.46 El Pensamiento Navarro, 1918-05-21.47 www.Araitz.es

Pagola, Rosa Miren. (2005). Migel Olasagarre (1886-1986) Aita Damaso Intzakoa. Bilbo. Eusko Jaurlaritzaren ArgitalpenZerbitzu Nagusia. Bidegileak bilduma.

48 Aita Donostiaren kantutegian jasoa dago aipatutako kantua.

14 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

1921 Erizkizundi Irukoitza inkesta egiten hasi zen Euskaltzaindia. AltsasunEusebio Etxalarkoa izan zen inkestagilea. Altsasuko euskararen berri emanziona Balbino Bengoetxea izan zen. Balbinori buruz honakoa dakigu: inkestaegin zutenean 53 urte zituela eta bizitza osoan Euskal Herrian emana zuela.Gaur egun inkesta ez dago gordea eta galdutzat eman da. 49

1922-08-07 Data hori du Damaso Intzak Euskaltzaindiaren Euskara agerkarian argi-taratu zuen Burunda´ko euskalkia lanak. Damasok artikuluan dioenez, bere“erakusle” edo informatzaile altsasuarra Josefa San Roman zen. 50

1930/40ko hamarkadak Urdiaindarrek Altsasun bizitakoaren testigantzak:

Elvira Goikoetxea (82 urte): “Ni beti euskaraz, erdaraz txarki moldatzennaiz. Ez dakigu erdaraz eta!” (…) “Erdaraz ez jakiteagatik guri burla egitenziguten Altsun (Altsasun). Altsuarrak ikaragarriak ziren euskararen kontra,guk ezagutu genituenak behintzat”. (…) “Guri burla asko egin izan diguteeta horregatik pentsatu izan dut, nire umeek berdina ez pasatzeko. Orain ezdut horrela pentsatzen. Eskerrak erakutsi niela!”

49 Zuazo, Koldo. (1995). Burundako hizkera. 300. orria. Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiko Urtekariaren Gehigarriak,XXVIII. Gipuzkoako Foru Aldundia.

50 Intza’r Damaso. (1922-08-07). Burunda’ko euskalkia. Euskera. 3. orria. Iruña. Euskaltzaindia.

KIMA EUSKARA TALDEA 15

Luzio Zubiria (90 urte): “Altsasun, burla eta barre gure kontura. Olaztiarrakere tentagarriak ziren eta burla egiten ziguten”.

Marili San Roman (74 urte): “Lehen barre egiten ziguten erdaraz ezgenekielako eta orain, askori, euskararekiko sentimendua piztu zaie. Nikbeti esaten diet erdaraz gaizki hitz egin arren, esaten duten guztia ulertzendudala. Haiek ulertzen al didate niri?” (…) “Behin mandatuak egitera joanginen Altsasura. Dendakoak bazekien euskaraz, baina, ‘Maria pide encastellano’ esan zion. Erdaraz ikasi behar zuela-eta, erdaraz eskatzeko esanzion amari. ‘Lasai egon, erosiko dut beste toki batean’, esan zion amak. Etaez zen gehiago denda hartara joan. Handik pixka batera, joan nintzen den-da hartara eta amagatik galdetu zidaten, ez zela aspaldian etorri. Nik ez

16 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

zela gehiago etorriko erantzun nien. ‘¿Por qué no va a venir siendo amigoscomo hemos sido?’, galdetu zidaten harrituta. Eta nik erantzun nien ama ezzela gehiago etorriko erdaraz hitz egitera behartu nahi izan zutelako”. 51

1933-12-22 La Voz de Navarra egunkariko ¡Alsasua! ¿Quien se acuerda de ella? artiku-luan “penaz” adierazten zen azken 25 urtetan, besteak beste, Altsasunemandako “radical desvasquización”. 52

1935 “Donezteben, Elizondon eta Beran herrian gutxi erabiltzen da euskara”, etaAltsasun “oraindik gutxiago”. 53

1945 Koadrila batek Lagun Onak izena hartu zuen. Aurretik Etxekalte, Diru Gutxiedo Biotzederra koadrilak izan ziren. Ondoren etorri ziren Beti Yaten (1952),Altsasuko Gazteak (1973), Mutiko Txikiak (1974) eta Ajolabaikoak (1985). 54

1963 “(…) Bertako euskara dakiten herritarrak, berriz, berrogei urte ingurutikgorakoak bakarrik izango dira. Eta hauek ere, jakina, erdaraz egiten dutegaur beren umeekin. Ikusia dago besterik gabe herri honetako euskararenazkena”. 55

1964-08-24 Data horrekin argitaratu zen Kandido Izagirre frantziskotarraren AltsasukoEuskararen Gai Batzuk lana. Altsasuko euskalkia ikertu zuen. Bere infor-matzaileak izan ziren: Migel Goikoetxea eta Luisa (senar-emazteak), Isabeleta Juanita Larrea (ahizpak), Graciana Arregi eta Blasa San Roman. 56

1965 Altsasuko kaputxinoen komentuko Julian Yurre aitak II-Garren BatikanoBatzarra. I. Lenengo aldia, 23 garren Yon Aita Santuak asi ta burutua libu-rua argitaratu zuen. 57

1965, uda Altsasuko ikasle batek uda baserri batean igaro zuen euskara ikasten, bai-ta ikasi ere. Hurrengo urtean beste batek asmo bera azaldu zuen. Antza,“euskara kontuan ere haize berriak sumatzen dira. Jende larriak badakiteeskuara, eta gazte askok ikasi nahi dute”. 58

1966 Rafael Belarrak idatzi zuenez, “Altsasun euskara desagertzeko bidean dago.Pena da, baina errealitate garratza da. Adinduen zati batek soilik hitz egi-ten du”. 59

51 Gara, Gaur 8. 2009-01-02. 52 La Voz de Navarra, 1933-12-21.53 Irigaray Irigaray, Angel. (1956 ilbeltza). Noticia del estado linguístico de Navarra en 1935. Euskera. 42. orria. Donostia.

Euskaltzaindia. 54 Diario de Noticias, 2007-09-16.55 Izagirre, Aita Kandido. (1967). Altsasuko euskararen gai batzuk. Donosita. (Julio de Urquijo Euskal Filologiako seminarioko

urtekaria I tomoa, 45. orria.56 Izagirre, Aita Kandido. (1967). Altsasuko euskararen gai batzuk. Donosita. (Julio de Urquijo Euskal Filologiako seminarioko

urtekaria I tomoa, 45-97 orriak. 57 Diario de Navarra. 1965-04-30, 21. orria.58 Principe de Viana, 1966ko martxoa, 3. orria. 59 Diario de Navarra. 1966-08-25, 6. orria.

KIMA EUSKARA TALDEA 17

60 Principe de Viana. 1968 martxoa, 3. orria. 61 Principe de Viana. 1968 martxoa, 3. orria. 62 Principe de Viana. 1968ko maiatza, 6. orria. 63 Diario de Navarra. 1969-10-16, 9. orria.64 Atxa, Jesus eta Iñigo Aritza ikastola. (1997). Iñigo Aritza. 25. urteurrena 1971/72-1996/97 Ziordi-Olazti-Altsasu-Urdiain. 12.

orria. Altsasu. Iñigo Aritza ikastola eta Ikastolen Elkartea.

1968, martxoa Ordurako 120 haur euskarazko eskolaz kanpoko klaseetara joaten ziren, 3taldetan banatuta. Josefina Arregik 40 neskatoko bi talde zituen. 12:30etik14:00etara talde bati ematen zion eta 14:30etik 15:00etara besteari.Mutilen irakaslea Tomas Diaz zen eta 18:00etan hasten zituzten klaseak. 60

1968-03-01 Helduendako euskara klaseak hasi ziren. 80 ikasleak bi taldetan banatuziren. Batzuk 20:00etatik 21:00etara ikasten zuten eta besteek, berriz,21:00etatik 22:00etara; egunero ordu bete. Irakasleak Dabid Martxueta etaaita J. Beizama ziren. 61

1968, maiatza Coca Cola eta Fantaren Euskara Lehiaketako sariak banatu ziren. Idazketalehiaketako B mailan (3., 4. eta 5. mailako ikasleena), Altsasuko MariaMilagros Zelaia Etxeberriak saria (euskarazko liburu sorta) lortu zuen. 62

1969, udazkena Helduendako euskara klaseak hasi ziren berriro. 63

1970 Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundeko kide zen Jose MariSatrustegik Altsasun ikastola sortzeko asmoa zuten Antonio Urtasunen,Pablo San Romanen eta Ramon Mendiaren bisita jaso zuen. Zuhur ibiltzeko,herrian giroa sortzeko eta Etxarri Aranazko eta Olatzagutiako ikastolen sus-tatzaileekin harremanetan jartzeko aholkatu zien. 64

18 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

1970, uda “Altsasun, hiriaren hazkunde azkarrari eta kanpo eta barne immigrazioarenhazkunde nabarmenari esker, oso zaila da zenbatzea zenbat pertsonekezagutzen, edo gutxienez ulertzen, duten euskara. Horiek beharko eta guneeuskaldunetatik etorritakoak izan behar dute. Sortzez altsasuarrak direnakez dute ezagutzen, adinekoak ez badira, eta horiek ez dute erabiltzen.Gaztelania Altsasuko ohiko hizkuntza da”. 65

1971, iraila Altsasuko ikastola martxan jarri zen San Juan kaleko 56. zenbakiko bajerabatean. 39 neska mutil ziren Mikele Aierdi irakaslearekin hasi zirenak. 2-4urte bitartean zituzten haurrek. 66

1971-12-20 Fernando Perez Ollo kazetari iruindarrak (Diario de Navarrako erredak-torea) Olentzerori buruzko hitzaldia eskaini zuen Gure Etxea elkartean,ikaz kina herriko kaleetara atera baino 4 egun lehenago. 67

1971 Agustin Gonzalez Aciluk Oratorio panlinguistico lanagatik EspainiakoMusika Sari Nagusia jaso zuen. Gaztelania eta euskarazko hitzak eta hotsaksartu zituen lanean musikari altsasuarrak. 68

1973-10-07 Altsasuk Nafar Hizkuntzaren Eguna hartu zuen. 24 autobus etorri ziren.Goizetik dantzari eta txistularien saioak izan ziren. Euskarazko mezaren on-doren, plazan, Jesus Ezponda foru-diputatuak, Mariano Izeta idazleak etaJose Angel Irigarai sendagileak hartu zuten hitza. Haurrek Burunda pi-lotalekuan bazkaldu zuten eta haiendako kantari aritu ziren AltsasukoAgirrebengoa eta Iruñeko Imanol abeslariak. Arratsaldean, plazan, MartinOreja eta Clemente Ezkurdiaren bertso-saioa izan zen. Mariano Izeta izanzen gai-jartzailea. 69

1973-11-10 Euskal kulturaren alde lelopean hitzaldi zikloa hasi zen, Gure Etxea elkar -teak antolatua. 6 hitzaldik eta kantaldi batek osatu zuten zikloa. Hurrengourteetan errepikatu egin zen zikloa. 70

1974-12-24 Olentzero atera zen, aurreko bospasei urteetan bezala. Txistulariekin ba -tera jendeak hainbat euskal kantu abestu zituen ibilbidean barrena. 71

65 Sanchez Carrión, Jose Mª. (1972). El estado actual del vascuence en la provincia de Navarra (1970). 34. orria. Iruñea.Institución Principe de Viana. Diputación Foral de Navarra.

66 Atxa, Jesus eta Iñigo Aritza ikastola. (1997). Iñigo Aritza. 25. urteurrena 1971/72-1996/97 Ziordi-Olazti-Altsasu-Urdiain. 17.orria. Altsasu. Iñigo Aritza ikastola eta Ikastolen Elkartea.

67 Diario de Navarra. 21.721 zenbakia, 9. orria. 1971-12-18. 68 Principe de Viana. 1972ko ilbeltza, 2. orria. 69 Diario de Navarra. 21.276 zenbakia, 16. orria. 1973-10-07.

Principe de Viana. 1973ko urria, 2. orria. 70 Diario de Navarra. 21.311 zenbakia, 28. orria. 1973-11-17.71 Principe de Viana, 1975eko urtarrila, 7. orria.

KIMA EUSKARA TALDEA 19

1975-02-04 Santa Ageda bezperan, aspaldiko partez, talde bat herrian barrena aritu zenkantari. Lagun Onak elkarteak sustatuta, 20:00etatik 22:30era bitartean, 30mutil eta gizon, tartean 5 akordeoilari, herrian barrena ibili ziren kantari.Kantatu zituztenen artean Altsasuko aspaldiko kantu bat zegoen. 72

1975-04-25 Mikel Arbea abeslari iruindarrak kantaldia eskaini zuen betea zegoenBengoetxea zineman. Kanta gehienak euskaraz abestu zituen. 73

1975-05-04 Altsasuko Gazteak peñak antolatuta X Festival de la Canción Alsasuarralehia ketako finala jokatu zen. Sarien artean 2 zeuden euskarazko kantaonenarendako. 74

1975-05-04 Aspaldiko esku-lanen erakusketa egin zen plazan arratsaldean. Jose AnjelIrigaraik jendeari azalpenak euskaraz eman zizkion. Eguerdian Bengoetxeazineman izan zen musika emanaldiko aurkezle altsasuarrak “euskaraz erda -raz baino gehiago egin zuan”. 75

1975, uztaila Erkudengo Amaren eguna. Bederatziurrena eta gero irudia ermitara era-maten ari zirela, adineko emakume batek euskaraz zera esan zion AitaJulen Yurreri: “debozio hau ezta sekula galdu. Gutxi-asko beti izan da”.

20 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

72 Principe de Viana. 1975ko otsaila, 7. orria. 73 Principe de Viana. 1975eko apirila, 3. orria.74 Diario de Navarra. 22.720 zenbakia, 27. orria. 1975-03-1575 Principe de Viana. 1975eko maiatza, 7. orria.

Beste emakume batek, euskaraz ere, zera esan zion: “Badakizu, Aita, noizhasi zan galtzen? Hau galtzen hasi zan, euskerazko apezik etzegoenean taeuskara utzi zutenean”. 76

1975, abuztua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Hezkuntzako Lege Orokorra onetsuzen eta, hari jarraituz, Nafarroako Foru Diputazioak Altsasuko Udalari zeraeskatu zion: eskola publikoetara seme-alabak eramaten zituzten gurasoeigaldetzeko euskarazko irakaskuntzan interesa ote zuten. Inkestarenemaitza jakinarazteko eskatu zuen diputazioak, zerbitzua lehenbailehenmartxan jarri ahal izateko. 77

1975-11-06 Gure Etxea elkarteak helduendako euskara ikastaroetan izena ematekoepea zabaldu zuen. 78

1975-12-19 Bengoetxea Zinema gainezka zegoela ospatu zen haurren gabon-kantenjaial dia. Sarituen artean euskarazko gabon-kanta onenarena BenitoSalinasek jaso zuen. 79

1976-12-05 Meza euskaraz ematen hasi ziren Kaputxinoen komentuan. Domeketan iza-ten zen, 13:00etan. Udako oporretan etena izanen zuten mezok, baina gerosegitu zuten. Jende asko joaten zen. 80

1977, udaberria 5 haurrek egin zuten lehen jaunartzea euskaraz.81

1979-09-15 Iñigo Aritza ikastola mustu zen. 82

1980, iraila Navarro Villoslada eskola publikoan A abian martxan jarri zen ikasturtehartan.

1980-12-04 Korrika Altsasutik pasatu zen. 83

1981-03-22 Patxi Ondarra Erdoziak Euskaltzaindiako sarrera ekitaldia kaputxinoen ko-mentuan egin zuen. 84

1981-06-21 Lehen Nafarroa Oineza ospatu zen San Pedro zelain. Iñigo Aritza ikastolarenalde 30.000 eta 40.000 pertsona artean bildu ziren. 85

1982-05-27 Korrika 2 Altsasutik pasatu zen. 86

KIMA EUSKARA TALDEA 21

76 Principe de Viana. 1975eko uztaila-agorrila, 7. orria. 77 Diario de Navarra. 22.878 zenbakia, 19. orria. 1975-08-14.78 Diario de Navarra. 22.952 zenbakia, 23. orria. 1975-11-06.79 Diario de Navarra. 22.993 zenbakia, 31. orria. 1975-12-21.80 Principe de Viana. 1977ko udazkena, 14. orria. 81 Principe de Viana. 1977ko udaberria, 14. orria. 82 Atxa, Jesus eta Iñigo Aritza ikastola. (1997). Iñigo Aritza. 25. urteurrena 1971/72-1996/97 Ziordi-Olazti-Altsasu-Urdiain. 26.

orria. Altsasu. Iñigo Aritza ikastola eta Ikastolen Elkartea.83 Diario de Navarra. 1980-11-20, 17. orria eta 1980-11-26, 26. orria. 84 Iñigo, Andres (2006-01-27). Patxi Ondarra Erdozia : bizitza eta lanak (1925-2005). Euskera. 51. liburukia. (2006, 1); 535-

547 orriak. Euskaltzaindia.85 Atxa, Jesus y ikastola Iñigo Aritza. (1997). Iñigo Aritza. 25. urteurrena 1971/72-1996/97 Ziordi-Olazti-Altsasu-Urdiain.

Página 41. Altsasu. Iñigo Aritza ikastola y Ikastolen Elkartea.86 Diario de Navarra 1982-05-20, 24. orria eta 1982-05-26, 16. orria.

1983-12-06 Korrika 3 Altsasutik pasatu zen. 87

1985-06-09 Korrika 4 Altsasutik pasatu zen. 88

1985, urria Ikastolan OHO ikasketak bukatu ondoren hamabi bat ikaslek hurrengo ikas-ketak eus karaz egin ahal izateko Beasaingo Alkartasuna lizeora joaten hasiziren. 89

1986, urtarrila Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak eman zituen institutuetan eus ka -razko oinarrizko liburutegiak sortzeko. Aralarko Mikel Donea institutuak60.000 pezeta jaso zituen. 90

1986, urtarrila bukaera. Euskararen Aldeko Batzarrak (EAB) koordinatuta, guraso elkar -teak, ikasleak eta ibarreko zenbait udalek kanpaina abiatu zuten BBB etaLH ikasketak euskaraz ezartzeko. Kanpaina garai horretan jarri zutenmartxan irakasleak kontratatzeko garaia zelako.

85/86 ikasturtean 38 ikasle sakandarrek (Iñigo Aritza ikastolako 20 etaAndra Mariko 18) OHO ikasketak bukatu behar zituzten. Urtetik urterakopu ru hori haziz joanen zela gogorarazi zuten. Aurreko ikasturtean OHObukatu zuten ikasle eus kaldun batzuek ikasketak euskaraz jarraitu zituzten:4 Iruñeko San Fermin ikastolan, 8 Beasainen eta bana Donostian etaMarkinan. Gainontzeko 13ak Altsasuko institutuan gaztelaniazko lerroanjarraitu zuten. Altsasuko institutuan ikasturte hartan gaztelaniaz irakastenzen. 364 ikasle zeuden eta haietatik 119 ama-hizkuntza euskara zuten. 91

1986-02-14 Altsasuko Udaleko Gobernu Batzordeak adostu zuen Hezkuntza eta ZientziaMinisterioari eta Nafarroako Gobernuari eskatzea Zelandi eskolan OHOkoziklo guztietan adar elebiduna jartzeko. 92

1996-02-26 Sakanako AEK-k antolatuta, Larios San Antonio eta Caja de Alava 1. mailakotaldeek saskibaloi partida jokatu zuten. Iruñeko Anaitasuna kiroldegianjokatu zen partida eta arabarrek 112-102 irabazi zuten. AtsedenaldianAltsasuko dantzarien saioa izan zen. 2.000 ikusle inguru izan ziren kirolde-gian ikuskizunarez gozatzen. Partidarekin ia milioi bat pezeta (gastuakkendu behar ziren) lortu ziren. Sakanako AEK-k dirua Altsasuko San Juankalean erosi zuen etxea ordaintzeko baliatu zuen. Etxe hartan euskaltegiajarri zen. 93

1986-03-02 Eskualdeko agerraldia eta manifestazioa egin ziren eguerdian Altsasun. LHeta BBBeko euskarazko ikasketak eskatu ziren. 94

87 Diario de Navarra. 1983-12-07, 26. orria. 88 Diario de Navarra, 1985-06-09, 30. orria. 89 Navarra Hoy, 1988-03-2290 Egin, 1986-01-15.91 Navarra Hoy, 1986-02-01 eta 22. Deia, 1986-02-01. 92 Navarra Hoy, 1986-03-12.93 Diario de Navarra, 1986-02-27. Navarra Hoy, 1986-02-27. Egin, 1986-02-28. 94 Egin, 1986-03-03. Deia, 1986-03-04. Navarra Hoy, 1986-03-04.

22 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

1986-03-04 Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Iruñean zuen ordezkaritzaren aurreanagerraldia egin zen eguerdian LH eta BBBeko euskarazko ikasketak es-katzeko. Bitartean, Sakanako ordezkariek hezkuntzakoekin bi orduko bileraegin zuten. 3 autobus joan ziren Altsasutik, 4 Etxarri Aranaztik eta bestehainbat haien autoetan joan ziren. 95

1986-03-21 LH eta BBBeko euskarazko ikasketak eskatzeko agerraldia egin zen IruñekoGaztelu enparantzan. Bitartean, Sakanako ordezkariek eta hez kun tzakoardu radunek bilera egin zuten. 96

1986, apirila Urdiaingo Udalak Espainiako Gobernu Delagazioaren errekerimendu admi -nistratiboa jaso zuen. Izan ere, ETBren seinalea Sakanan zabaltzen zuenhedagailua Urdiainen zegoen. Aralarko santutegian ere beste hedagailu batzegoen. 97

1986, iraila Zelandi eskola publikoan D eredua abian jarri zen ikasturte hartan. 98

1986, iraila Diputazioak 14 irakasle kontratatu zituen BBB euskaraz eman zezaten.Altsasura Maria Jesus Amigorena Irigoien eta Pedro Mendoza Garciairakasleak etorri ziren. Ikasturte horretan bertan sortu zen institutuan eus -karazko lerroa. 99

95 Deia, 1986-03-05. Egin, 1986-03-05 eta 06. 96 Deia, 1986-03-20. Egin, 1986-03-20. Navarra Hoy, 1986-03-20. 97 Deia, 1986-04-29. 98 Deia, 1986-02-22. Navarra Hoy, 1986-02-25/26. Egin, 1986-02-26. Diario de Navarra, 1986-03-05. Guaixe. 97. zenbakia, 25.

orria. 2002ko abendua. 99 Deia, 1986-09-10. Navarra Hoy, 1986-09-10.

KIMA EUSKARA TALDEA 23

1986-10-25 Javier Corres Bengoetxeak Del teatro y el sueño poema liburua aurkeztuzuen Gure Etxean. Olerki haietako bat, Sauce ardiendo, Camino Mendiluzeketa Maria Jesus Bergarak itzuli zuten euskarara. 100

1986-12-18 Institutuko BBB eta UBIko ikasleek itxialdia egin zuten, estatuko deial-diarekin bat eginez. Gainera, nafar guztiek “erdi eta goi mailetan euskarazikasteko” aukera eskatu zuten. 101

1987, otsaila Hezkuntza Departamentuak irakasle bat kontratatu zuen ikastetxeetanbertsolaritza irakasteko. Iñigo Aritza ikastola zen klaseak eman zituen to -kie tako bat. 102

1987-03-01 Nafarroako XVI. Bertsolari Txapelketako aurreneko kanporaketa jokatu zen Al -tsasun. Jean Pierre Mendiburu (Heleta), Lontxo Aburuza (Iruñea), Anjel Mar ti -korena (Igoa), Moises Jaso (Gaintza), Patxi Zeberio (Iruñea), Jokin Ma -txiandiarena (Arribe) eta Nikolas Izeta (Usurbil-Iruñea) aritu ziren kantuan. 103

1987-03-04/06 Euskal zinemaren zikloa hartu zuen Altsasuk. Euskadiko Kutxak etaEusko Jaurlaritzak antolatu zuten ziklo ibiltari hura. Ikuska film laburrakikustearekin batera Zergatik panpox, Ehun metro eta Hamaseigarreneanaidanez filmak ikusteko aukera izan zen. 104

1987-04-02 Altsasuko Mendigoizaleek oharra zabaldu zuten kontzentrazio partzelarioazela eta. Mendizale taldeak lurjabe guztiei eskatu zien notaritzako jabegoaktetan egoki idatz zezatela poligonoen toponimoa, “guztion ahaleginaezin bestekoa baita altxor hori kontserbatzeko”. 105

1987-04-07 Korrika 5 Altsasutik pasatu zen. 106

1987-07-17 Udalak Euskara Batzordea sortzea erabaki zuen. 107

1987-09-17 Txutxupika taldeak Euskararen Eguna antolatu zuen festetan.108

1987, urria Sakanako AEK-k, ikasleek euskara erabil zezaten, ibarrean euskal txoko ba -ten beharra nabarmendu zuen.109

1987-10-19 Udal liburutegia berriro zabaldu zen, Lavadero eraikineko 2. solairuan.1987an 600.000 pezetako inbertsioa egin zuen liburuak erosteko. Liburuberrien %30 euskarazkoak ziren, gehienak haur literaturakoak.110

100 Navarra Hoy, 1986-10-27. 101 Deia, 1986-12-19.102 Egin, 1987-02-17. Navarra Hoy, 1987-02-17.103 Navarra Hoy, 1987-02-24 eta 1987-03-03. Egin, 1987-02-26 eta 1987-03-04. Diario de Navarra, 1987-02-28. Deia, 1987-03-03. 104 Navarra Hoy, 1987-03-03. Deia, 1987-03-04. 105 Egin, 1987-04-03. Navarra Hoy, , 1987-04-03.106 Navarra Hoy, 1987-04-05 eta 07. Deia, 1987-04-06. 107 Egin, 1987-07-19. Navarra Hoy, 1987-07-19.108 Navarra Hoy, 1987-09-08. 109 Navarra Hoy, 1987-10-13.110 Deia, 1987-10-23.

24 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

1987-11-27 Udaleko itzultzaile posturako hautaproba egin zuten 6 altsasuarrek. PlazaPolentzi Goikoetxeak atera zuen. Urtarrilean hasi zen lanean, hasierabatean 4 orduko lanaldiarekin. Gerora lanaldi osoaz aritu zen.111

1988 Urte hasieratik lanean ari zen Altsasun Euskaraz taldea, Euskal HerrianEuskaraz erakundeko kide zena.112

1988-01-15 Udal bilkura izan zen eta estreinakoz bilkurarako deialdia bi hizkuntzatanegin zen.113

1988-04-11 Bateginik kanpainako ekitaldiak abiatu ziren. Herriko artisten lanak biltzenzituen erakusketa zabaldu zen. Arratsaldean, Bateginik zirkoaren emanal-dia izan zen. Asteburuan (16 eta 17) egitarau zabalak izan ziren. Euskararenaldeko kanpaina zen Bateginik eta, haren bidez, Zangoza eta Tuterako ikas-tolen aldeko diru-bilketa egin zen.114

1988-04-29 Udalak 1988an langileak kontratatzeko baremoak zehaztu zituen. Agirianjasotzen zenez, administrarien lanpostuak elebidunak izanen ziren.115

111 Deia, 1987-12-13. Navarra Hoy, 1987-12-13.112 Egin, 1988-06-12.113 Diario de Navarra. 1988-01-17, 44. orria.114 Deia, 1988-04-07. Navarra Hoy, 1987-04-12.115 Diario de Navarra, 1988-05-01. Deia, 1988-05-01. Navarra Hoy, 1988-05-01.

KIMA EUSKARA TALDEA 25

1988-05-23 Ikastetxe elebidunak arautzeko dekretuaren zirriborroa aztertzeko bileraegin zen Altsasun. Institutuko euskara adarreko irakasleek deitu zuten bile -ra eta han izan ziren Sakanako udaletako ordezkariak eta ikasleen gura-soak. Guztiak Nafarroako Gobernuaren dekretu arautzailearen zirribo -rroaren kontra agertu ziren. 116

1988-05-27 Euskara Batzordearen idatzia onartu zuen udalak aho batez. Agirian hu -rrengo ikasturtean Altsasuko Lanbide Heziketako institutuan euskarazkoadarra jartzeko eskaera egiten zen. Udalak Nafarroako Gobernuari etaHezkuntza Ministerioak Nafarroan zuen ordezkaritzari eskaera egitea onar-tu zen. Ondotik, Sakanako Mankomunitateak bere egin zuen eskaera.117

1988-05-27 Udalak hartutako akordioak betetzeko eskatu zuen HBk. Zehazki,Nafarroako Gobernuari eskatzea, batetik, udalera bidaltzen zituen agiriguztiak elebidunak izan zitezela, eta, bestetik, gobernuak EuskaraZerbitzua diruz lagundu zezala.118

1988-06-14 Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Etorkizuna fundazioarekin batera,elebitasunari eta hezkuntza ereduei buruzko hitzaldi sorta antolatu zuen.Egun horretan Estebe Petrizanek Navarro Villoslada eskola publikoanhitzaldia eskaini zuen.119

26 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

116 Egin, 1988-05-26.117 Diario de Navarra, 1988-05-29. Egin, 1988-05-29. Navarra Hoy, 1988-05-29.118 Egin, 1988-06-01.119 Deia, 1988-06-15. Egin, 1988-06-16.

1988, azaroa Euskal txokoa sortzeko ideia bueltaka zuten AEK-k eta Altsasun Euskaraztaldeak.120

1988-12-09 Vascuenceren legearen kontrako eta euskararen erabileraren aldarrikape-na eginez auto karabana egin zen. Uharte Arakildik abiatu eta AltsasukoForuen plazan bukatu zen.121

1989-01-20 Irurtzun, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Ziordikoudal ordezkariek jendaurreko bilkura egin zuten Gure Etxean. BileranLanbide Heziketako institutuaren egoera aztertu zuten. Ikasketak euskarazeskaintzeko beharra nabarmendu zuten gaietako bat izan zen.122

1989-03-03 “Nafarroako Gobernuaren aldetik jasotzen zituen eraso eta diskrimi-nazioak” salatzeko AEK-k mobilizazioak deitu zituen. Erakundeek bere lanaaitor zezaten eskatzeko makina bat mobilizazio egin ziren. Altsasun,21:00etan, 300 bat pertsona bildu ziren udaletxe aurrean. Haietako 20udaletxean sartu ziren eta itxialdia egin zuten, gaua han pasaz. Egoerasalatuz udaletxeko balkoietan bi pankarta jarri zituzten.123

1989-03-12 Nafarroako III. Kantu Lehiaketako kanporaketa jokatu zen Burunda pi-lotalekuan. Altsasuko 2 taldek eta bikote batek hartu zuten parte. 600entzuletik gora bildu zituen saioak.124

1989-03-31 Udalak eskola publikorako euskara zekiten 3 irakasleren lanpostu-hornikuntza erabaki zuen aho batez. Euskarazko adarrean hiru plaza hutsgelditu ziren.125

1989-04-13 Altsasuko Herri Batasunak euskararen normalizaziorako ordenantza ere -dua aurkeztu zuen.126

1989-04-19 Korrika 6 Altsasutik pasatu zen. Aurreko egunetan hainbat ekitaldi izanziren herrian.127

1989-04-23 Ikastolak antolatutako Irrintzi kultur egitarua abiatu zen. Liburu azoka,antzerki emanaldiak, kontzertuak (tartean Joe Cockerrena) eta dantzasaioak programatu zituzten.128

1989-05-02 Udaleko Euskara Zerbitzua berriro martxan jarri zen. Itzultzailearen “zer -bitzu akabera arteko kontratua” bukatutzat jo zuten udaleko arduraduneketa zerbitzua bertan behera gelditu zen otsaila hasieran. Itzultzaileak

120 Egin, 1988-11-08. 121 Egin, 1988-12-10.122 Deia, 1989-01-22. Egin, 1989-01-24. 123 Egin, 1989-03-05. 124 Deia, 1989-03-09 eta 14. Navarra Hoy, 1989-03-10125 Diario de Navarra, 1989-04-02. Navarra Hoy, 1989-04-05. 126 Navarra Hoy, 1989-04-13 eta 15. Egin, 1989-04-16 eta 19. 127 Egin, 1989-04-15 eta 20. 128 Deia, 1989-04-20. Navarra Hoy, 1989-04-21. Diario de Navarra, 1989-04-21. Egin, 1989-04-22.

KIMA EUSKARA TALDEA 27

129 Egin, 1989-04-27.130 Navarra Hoy, 1989-11-02. Diario de Navarra, 1989-11-02. Deia, 1989-11-03. 131 Diario de Navarra, 1989-11-08 eta 10. Egin, , 1989-11-15. Navarra Hoy, 1989-11-15. 132 Egin, 1989-11-18. Diario de Navarra, 1989-11-19. Navarra Hoy, 1989-11-19.133 Deia, 1989-11-27. Navarra Hoy, 1989-11-29.

28 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

epaitegira jo zuen legez kanpoko kanporatzea zela uste zuelako.Itzultzailearen eta udalaren arteko akordioa lortu zen eta itzultzaileak1.990ko apirila bukaera arte lanean jarraituko zuela adostu zuten. 8 ordukolanaldian arituko zen itzultzailea.129

1989-10-31 Udalak ez zuen onartu HBk proposatutako euskara ordenantza.130

1989-11-01 Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua martxan jarri zen. 3teknikari kontratatu ziren Nafarroako Gobernuak emandako diru lagun -tzarekin. Teknikariek urte akabera arteko kontratua zuten. Haien eginbe-harren artean zeunden euskarak Sakanan zituen beharren azterketa,udalek eus kararekiko hartu zitzaketen neurri xehe eta premiazkoenak pro-posatzea eta hizkuntzaren sustapena helburu zuten ekintzen programazioaprestatzea. Mankomunitateko arduradunek zerbitzuak segida izatea esperozuten.131

1989-11-17 Nafarroako Gobernuak sustatutako Euskara denona erakusketa ibiltariamustu zuten. Erakusketa 26ra arte izan zen ikusgai. Mustutze ekitaldia egi -ten ari zen bitartean, AEK-k eta EHEk deituta, hainbatek protesta egin zutenGure Etxearen kanpoko aldean. Zabaldu zuten pankartan Euskara denona =UPN-PSOEren broma irakur zitekeen. Antzeko leloak oihukatu zituzten.Ordu erdiko elkarretaratzearen ondoren, eraikinera sartu eta mustutzeofiziala eten zuten. Erakusketa herrian zen bitartean hainbat kultur jar-duera antolatu ziren. 132

1989-11-24 Udalak erabaki zuen milioi erdi pezeta bideratzea herriko seinaleztapenelebidunerako.133

1989-12-15 Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren Euskaraz barra-barrakanpainaren barruan, egoera soziolinguistikoari buruzko mahaingurua eginzen Gure Etxean. 7 egun geroago liburu, disko eta jostailu azoka izan zen to-ki berean.134

1990-02-14 Roman Felones hezkuntza kontseilariak herriko ikastetxeak bisitatu zitueneta ondoren udal ordezkariekin bildu zen. Haiek egindako eskaeretako batLanbide Heziketa institutuan euskarazko adarra jartzea izan zen.Kontseilaria udaletxera sartu zenean talde batek protesta egin zuenNafarroan euskarak bizi zuen egoeragatik. Basamuturko institutuan zenbaitikasleek ere protesta egin zuten.135

1990-03-23 Nafarroako Gobernuko Euskara Zerbitzuko teknikari Iñaki Biainek eus -karazko irakaskuntzari buruzko hitzaldia eskaini zuen. SakanakoMankomunitateak aurrematrikulazio garaian prestatutako kanpainarenbarnean zegoen hitzaldia.136

1990-03-25 Ikastolako 21 ikaslek (3 talde) parte hartu zuten Euskal Kantu Txapelketakofinalean.137

KIMA EUSKARA TALDEA 29

134 Egin, 1989-11-28 eta 12-01. Diario de Navarra, 1989-12-01. Navarra Hoy, 1989-12-02. 135 Diario de Navarra, 1989-02-15. Deia, 1989-02-15 Egin, 1989-02-15. Navarra Hoy, 1989-02-15. 136 Navarra Hoy, 1990-03-19. 137 Navarra Hoy, 1990-03-23. Egin, 1990-03-24.

1990-04-25 Gaztelania hutsean zeuden trafiko seinaleak ezabatzeagatik Guardia ZibilakEHEko 3 kide atxilotu zituen (Guardiei euskaraz erantzun zieten). 2 egungeroago, udalbatzan, galde erreguen txandan, EHEko kide batek komu-nikatua irakurri zuen euskaraz (zinegotzi batek itzultzaile lanak eginzituen). Euskaltzaleak 3 atxiloketak salatu zituen lehenik. Azaldu zuenez, 10urte lehenago seinaleak euskalduntzeagatik altsasuar batek isun handia ja-so zuen eta horregatik hilero soldatatik 27.000 pezeta kentzen zizkioten.Protesta horregatik egin zutela esan zuen. Nafarroako Gobernuak seinaleakeuskaldundu beharra gogorarazi zuen. Administrazioek euskararekiko kon-promisoak beteko balituzte halakorik ez zela gertatuko azpimarratu zuen.138

1990-04-27 Udalak onartutako aurrekontuetan milioi erdi pezetako diru-sail bat jasozen, Altsasun ETB 1 eta 2 hartzeko beharrezko tresneria jartzera bi de ra -tua.139

1990, urria Udaleko Euskara Batzordeak euskarazko 4 tailer eskaini zituen.140

1991, udaberria Kima euskara taldea sortu zen.141

1991-03-15 Korrika 7 Altsasutik pasatu zen.142

138 Egin, 1990-04-27 eta 29. Navarra Hoy, 1990-05-04. 139 Deia, 1990-04-29. Navarra Hoy, 1990-05-01. Egin, 1990-05-03. 140 Egin, 1990-09-28. 141 Deia, 1992-02-28. Egin, 1992-02-29. 142 Egin, 1991-03-14 eta 19.

30 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

1991, apirila Euskal txokoa sortzeko aurreneko bilerak egiten hasia zen SakanakoMankomunitateko Euskara Zerbitzua.143

1991-07-15 Legegintzaldiko lehen bilkuran udalak Euskara Batzordea sortzea erabakizuen.144

1991-09-2/6 Donostian euskal dialektologiako kongresua egin zen. Koldo Zuazohizkuntzalariak esan zuen Burundako hizkera mendebaldeko eta erdialdekoeuskalkien arteko zubi-hizkera zela. 145

1991, urria AEK-k San Juan kalean zuen egoitza utzi eta udalarena zen Gure Etxeaeraikinean kokatu zen. San Juan kaleko 25. zenbakiko eraikina berritzekoasmoa zeukan AEK-k.146

1991-10-27 Ferietan herriko haurrek bertsoak kantatu zituzten; ondoren, Argiñarena,Arotzena eta Garmendia bertsolariak aritu ziren.147

1992-02-28 Kima euskara taldea euskal txokoa sortzeko egitasmoa aurkeztu zuen 50bat lagunen aurrean.148

1992, martxoa Euskara ikasten zuten helduendako eta euskaltegiendako diru-laguntzakematea onartu zuen udalak.149

1992-06-06/31 Udaleko Euskara Batzordeak euskarazko jarduerak antolatu zituen HaurHezkuntza eta Oinarrizko Heziketa Ororkorreko A eta D ereduko ikasleendako.150

1992-06-12 Kimak Batzar Nagusi irekia deitu zuen euskal txokoaren sorreraren oinarri-ak ezartzeko.151

1992-06-22 Lanbide Heziketa institutuan euskal adarra sortzeaz eskatu zutenMankomunitateko, udaletako, guraso elkarteetako eta ikastetxeetako ordez -kariek.152

1992-07-30 Kima euskara taldeak bere estatutuak onartu zituen.

1992-10-30 Lanbide Heziketan ikasgai batzuk euskaraz emanen zirela jakinarazi zen.Ikastetxeko Eskola Kontseiluaren eta hezkuntza arduradunen arteko akor-dioaren ondorioa zen erabakia. Mankomunitateko Euskara Batzordeak Deredua alda rrikatzen jarraitu zuen.153

KIMA EUSKARA TALDEA 31

143 Euskaldunon Egunkaria, 1991-04-06144 Diario de Navarra, 1991-07-16. Egin, 1991-07-17. Navarra Hoy, 1991-07-18. Diario de Navarra, 1991-07-22. 145 Zuazo, Koldo. (1995). Burundako hizkera. 296-364 orriak. Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiko Urtekariaren

Gehigarriak, XXVIII. Gipuzkoako Foru Aldundia.146 Egin, 1991-10-20.147 Diario de Navarra, 1991-10-20 eta 29. Deia, 1991-10-26. Diario Vasco, 1991-11-01.148 Deia, 1992-02-28. Navarra Hoy, 1992-02-29. Egin, 1992-02-29. Euskaldunon Egunkaria, 1992-03-06 eta 1992-03-28. 149 Deia, 1992-03-19.150 Diario de Navarra, 1992-05-23.151 Deia, 1992-06-09. 152 Deia, 1992-06-23. Diario de Navarra, 1992-06-23.Egin, 1992-06-24. Euskaldunon Egunkaria, 1992-06-26. 153 Egin, 1992-10-30. Navarra Hoy, 1992-10-30.

1992, azaroa 99 altsasuar AEKn euskara ikasten ari ziren.154

1992-12-09/13 Hainbat ekintzen bidez, euskara sustatzeko Mozorro berri kanpainagaratu zen. Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politika Departamentuak etaAltsasuko Udaleko Euskara Batzordeak antolatu zuten.155

1992, abendua Hilabete akaberan Herri Lan eta Garraio ministro Jose Borrellek esanzuen Nafarroako Gobernuarekin harremanetan jarri zela. Hartu-ema nekRENFEren normalizazio linguistikorako hitzarmena sinatzea zuten helburu.Eremu euskaldun eta mistoko tren geltokiak elebidun izendatzea ondorio -etako bat izan zen.156

1993-01-16 UGTk Constantino Salinas euskaltegiaren V. urteurrena ospatu zuen. 4taldetan 60 altsasuar ari ziren euskara ikasten.157

1993-02-26 Udala Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Politika Zuzendaritza Nagusiarenaurrekontua murriztearen kontra azaldu zen.158

1993-03-15 Udal Euskara Zerbitzua martxan jarri zen. Bere helburuen artean zegoenaltsasuarrei udalarekin zuten harremana euskaraz ahalbidetzea.159

1993-03-31 Korrika 8 Altsasutik pasatu zen.160

1993-06-12 Udal ludotekak ateak zabaldu zituen Lavadero eraikinean. Zerbitzuelebiduna eskaintzen zuen.161

1993-09-09 Udalak Altsasura zetozen mediku eta erizainak euskaldunak izatea eskatuzuen. Aldi berean, zeudenendako euskara ikasteko erraztasunak eskatuzituen, baita osasun etxean euskararen presentzia idatzia izatea ere.162

1993-09-16 Iñigo Aritza ikastolak Burunda, topaleku liburu elebiduna aurkeztu zuen.Angel Perezek eta Rafael Carasatorrek idatzi zuten.163

1993-10-01 Iruñeko hezkuntza ordezkaritzaren aurrean agerraldia egin zuten LanbideHeziketako ikasleek. Bezperatik greba orokor mugagabean zeuden ikaste -txeko ikasle guztiak euskarazko irakaskuntza eskatzeko. Sakanako Manko -munitateko Euskara Batzordeak aurreko egunetan jakitera eman zuenez, 9ikasle zurgintza ikasketak eta beste 4 elektrizitatekoak euskaraz egi tekomatrikulatuta zeuden. Aurreko ikasturtean zurgintzan 19 ordu eus karazeskain tzen ziren, baina ikasturte berrian, ordea, ez.164

154 Egin, 1992-11-21.155 Deia, 1992-12-08 eta 13. Egin, 1992-12-09 eta 18. 156 Diario de Navarra, 1993-01-03. 157 Deia, 1993-01-17. Navarra Hoy, 1993-02-25. 158 Egin, 1993-03-03. Euskaldunon Egunkaria, 1993-03-05. Deia, 1993-03-20. 159 Deia, 1993-03-24. Diario de Navarra, 1993-03-24.160 Navarra Hoy, 1993-03-20. 161 Navarra Hoy, 1996-06-11. Deia, 1993-06-12 eta 13. Diario de Navarra, 1993-06-13. Egin, 1993-06-13.162 Diario de Navarra, 1993-09-11. 163 Diario de Navarra, 1993-09-17. Egin, 1993-09-17.164 Egin, 1993-10-02 eta 16. Euskaldunon Egunkaria, 1993-10-02. Navarra hoy, 1993-10-02 eta 8. Diario de Navarra 1993-10-

06 eta 12. Deia, 1993-10-08 eta 16.

32 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

165 Diario de Navarra, 1993-10-20. 166 Atxa, Jesus y ikastola Iñigo Aritza. (1997). Iñigo Aritza. 25. urteurrena 1971/72-1996/97 Ziordi-Olazti-Altsasu-Urdiain.

Página 56. Altsasu. Iñigo Aritza ikastola y Ikastolen Elkartea. Diario de Navarra, 1993-10-25. Egin, 1993-10-25. Navarra Hoy,1993-10-25.

167 Diario de Navarra, 1993-10-29. Navarra Hoy, 1993-11-02. 168 Euskaldunon Egunkaria, 1993-11-19. Deia, 1993-11-20. Diario de Navarra 1993-11-21 eta 1993-11-25. Navarra Hoy, 1993-11-22. 169 Deia, 1994-03-04. Diario de Navarra, 1994-03-06. 170 Diario de Noticias, 1994-04-21. Diario de Navarra, 1994-04-22. Egin, 1994-04-24. Euskaldunon Egunkaria, 1994-04-29. 171 Deia, 1994-05-13. Diario de Navarra, 1994-05-13.

KIMA EUSKARA TALDEA 33

1993-10-17 Lanbide Heziketako ikasleek D eredua eskatuz manifestazioa egin zuten fe-ria eguna zela baliatuz.165

1993-10-24 Iñigo Aritza ikastolak antolatuta Nafarroa Oinez ospatu zen Altsasun. Harhitza zuen leloa festak. 75.000 pertsona inguru bildu zituen.166

1993-10-25 Lanbide Heziketako ikasleak klasera bueltatu ziren, baina protestekin ja -rraitzeko asmoa adierazi zuten. Zurgintzan 11 ordu ematen ziren euskaraz.3 egun lehenago 2 agerraldia egin zituzten Iruñean.167

1993-11-22/28 Euskararen Astea, Kimak eta udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.168

1994, martxoa Ipuin kontalaria haurrentzat ekimena martxan jarri zuten udaleko EuskaraBatzordeak eta Kimak. Hileko 1. eta 3. ostiraletan izaten zen, udal liburute-gian.169

1994-04-22 Kima euskara taldeak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak euskal aldizkarienera kusketa antolatu zuten. Horrekin batera, haien arduradunekin hitzaldiaantolatu zen. Hitzaldian aurkeztu zuten Sakanan argitaratzear zegoenherri aldizkaria.170

1994-05-13 La Compasión ikastetxeak antolatutako Euskararen Astea despeditzekoIñaki Perurenaren hitzaldia eta erakustaldia izan ziren.171

172 Diario de Noticias, 1994-06-15. 173 Deia, 1994-06-16. 174 Diario de Noticias, 1994-07-16. Deia, 1994-07-23. 175 Diario de Navarra, 1994-08-18. Deia, 1994-08-23. Euskaldunon Egunkaria, 1994-08-26.176 Egin, 1994-04-06. 177 Deia, 1994-09-09. 178 Diario de Navarra, 1994-11-17. Euskaldunon Egunkaria, 1994-11-18. Diario de Noticias, 1994-11-20. Deia, 1994-12-01. Guaixe,

1. zenbakia. 1994ko abendua.

34 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

1994, ekaina Haurrendako euskarazko argitalpenetara harpidetzeko laguntzak ematenhasi zen Kima. 172

1994-06-17 Udaleko Euskara Zerbitzuak eta ludotekak antolatuta, Euskararen Egunaospatu zen. Egitarauaren ardatza haurrak izan ziren.173

1994, uztaila Udaleko Euskara Zerbitzuak etxeetara inkesta bat banatu zuen. Altsa sua -rren ezagutza-maila ezagutu nahi zen haren bidez.174

1994, abuztua Udaleko Euskara Zerbitzuak, Kimak eta Xenda argazki-dendak 1960 bainolehenagoko argazkiak uzteko eskaera egin zuten. Ondoren erakusketa eginnahi zuten.175

05-09-1994 Nafarroako Gobernuak erabaki zuen Altsasuko Oinarrizko Osasun Eskual -deko 13 lanpostutan beharrezkoa zela euskararen ezagutzaren kredi -tazioa.176

1994, iraila Hezkuntza Departamenduak jakinarazi zuen Lanbide Heziketako institutu-an zurgintza ikasketak ez zirela euskaraz eskainiko. Gutxieneko ikasle ko pu -rura, 15era alegia, ez zen iristen matrikula.177

1994-11-21/27 Euskararen astea. Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Kimak antolatuta.178

1994-12-21 Bierrik elkarteak Guaixe aldizkaria aurkeztu zuen.179

1995-03-22 Korrika 9 Altsasutik pasatu zen.180

1995-03-30 Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiaren Euskara, betiko mintzoa era -kusketa mustu zen Gure Etxean. 181

1995-11-27 Euskararen Astea hasi zen, abenduaren 3raino luzatu zena. 182

1996-02-16 AEK-k Gartzia Ximenez kalean Itsasi euskaltegia mustu zuen. 183

1996-03-10 Nafarroako Bertsolari Txapelketako final erdia jokatu zen Altsasun. 184

1996-06-16 Euskararen Eguna ospatu zen, hainbat erakundek sustaturik. 185

1996, urria Alkateak helduak euskara ikastera animatu zituen bando bidez. 186

1996-12-12/15 Euskararen Astea, udaleko Euskara Zerbitzuak eta Kimak antolatuta. 187

1997-01-25 Fabako erregeak, Aritz Leozek, kargua bi hizkuntzatan zin egin zuen. 188

1997-03-17 Korrika 10 Altsasutik pasatu zen. 189

1997-05-12/16 Ahoz aho, belaunez belaun erakusketa ibiltaria Aralarko Mikel Doneainsti tutuan izan zen ikusgai. Ibarreko beste ikastetxeetako ikasleek ere bisi-tatu zuten. 190

KIMA EUSKARA TALDEA 35

179 Diario de Navarra. 1995-01-11.180 Egin, 1995-03-15. 181 Diario de Navarra, 1995-03-30 eta 1995-04-06. Diario

de Noticias, 1995-03-30 eta 1995-04-01. Egin, 1995-03-30 eta 1995-04-02.

182 Egin, 1995-11-28. Diario de Navarra, 1995-11-28 eta1995-11-30. Guaixe, 13. zenbakia, 12. orria. 1995ekoabendua.

183 Egin, 1996-02-16 eta Diario de Navarra, 1996-02-25184 Euskaldunon Egunkaria, 1996-03-08 eta 12. Deia,

1996-03-10. Egin, 1996-03-12. 185 Guaixe, 19. zenbakia, 11. orria. 1996ko ekaina. Egin,

1996-06-16. 186 Diario de Navarra, 1996-10-12. 187 Guaixe, 24. zenbakia. 1996ko azaroa. Diario de

Navarra, 1996-12-11. Diario de Noticias, 1996-12-11.Euskaldunon Egunkaria, 1996-12-13. Egin, 1996-12-13.

188 Diario de Navarra, 1997-01-26. Diario de Noticias,1997-01-26. Egin, 1997-01-28.

189 Egin, 1997-03-12 eta 19. Diario de Noticias, 1997-03-19.190 Diario de Navarra, 1997-05-14. Egin, 1997-05-14.

Euskaldunon Egunkaria, 1997-05-16.

1997-06-06 Iñigo Aritza ikastolak bere 25 urteko historia biltzen zuen liburua aurkeztuzuen. 191

1997-06-07 Aintzindari dantza taldeak Mainamikarri ikuskizuna mustu zuen. 192

1997-06-25 Bierrik elkarteak Sakanako Mankomunitateari ibarrerako irrati euskaldunasortzeko eskaera egin zion. Egitasmoaren arabera, 2 erakundeen arteankudeatuko lukete komunikabidea. Agorrilaren 31n onartu zuen Man komu -nitateak eskaera. 193

1997-09-10 Altsasu, gure herriaren kronika historikoa liburu elebiduna aurkeztu zutenJosetxo Amilibiak eta Nicolas Arbizuk. 194

1997-09-26 Altsasuko Udalak ezezkoa eman zion Mankomunitateak onartutako eus -karazko irratia sortzeko egitasmoari. Udalaren iritziz, mankomunitateakizan beharko luke komunikabidearen ardura. 195

1997, azaoraLehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleendako mendi irteerak eta antzerkiemanaldiak antolatu zituen udaleko Euskara Batzordeak. 196

191 Diario de Navarra, 1997-06-08 eta 12. Egin, 1997-06-08. Diario de Noticias, 1997-06-10. 192 Diariode Navarra, 1997-05-29. Diario de Noticias, 1997-05-30. Egin 1997-05-30 eta 1997-06-10. Euskaldunon Egunkaria,

1997-06-06. 193 Egin. 1997-07-02.194 Diariode Navarra, 1997-09-11. Egin, 1997-09-12. Euskaldunon Egunkaria, 1997-09-26. 195 Diario de Navarra, 1997-09-28. Egin, 1997-09-28. 196 Diario de Navarra, 1997-11-21. Diario de Noticias, 1997-11-23.

36 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

1997-12-05 Herri bat, hizkuntza bat lelopean Ikasle Abertzaleak erakundeak manifes-tazioa egin zuen, euskal hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko. 197

1997-12-09/14 Euskararen Astea, hainbat erakundek antolatuta. 198

1997-12-13 Nafarroako VI. Euskal Kantu Txapelketako 2. kanporaketa Altsasun jokatuzen. 199

1997-12-20 Itziar eta Erkuden Flores ahizpek Nafarroako VI. Euskal Kantu Txapelketakobikoteen saria irabazi zuten. Taldekideen artean altsasuarrak zituenIheitzak talde onenaren saria eskuratu zuen. 200

1998-01-28 ETBko Euskaraokea saioa Altsasun grabatu zuten. Sakanako ikastetxe guz -tie tako ikasleek hartu zuten parte. 201

1998-02-17 Sakanako prestakuntza batzordeko ordezkaritza Nafarroako Legebil -tzarrean izan zen. Hurrengo ikasturterako Altsasuko institutuetarako ikas-keta-planaren proposamena aurkeztu zuten. Lanbide Hezi ketarako ikaske-ta guztiak, bat ez beste, A eta D ereduan izatea proposatu zuten. 202

1998, udaberria Udalak toponimoen euskarazko izenen berri ematen zuten 44 seinalejarri zituen. 203

1998-05-28 Euskal Kulturaren Batzordeak (EKB) Nafarroan euskararen egoera zein zenazaltzeko autobus ibiltaria prestatu zuen, Altsasun geldialdia egin zuen. 204

KIMA EUSKARA TALDEA 37

197 Egin, 1997-12-05 eta 07. 198 Guaixe. 36. zenbakia. 1997ko azaroa. Euskaldunon Egunkaria, 1997-12-05. Egin, 1997-12-09. Diario de Noticias, 1997-12-11.199 Egin, 1997-11-22 eta 25. 200Diario de Noticias, 1997-12-21. 201 Egin, 1998-01-27. 202 Diario de Noticias, 1998-02-17. Diario de Navarra, 1998-02-18. 203 Diario de Noticias, 1998-04-14. 204 Guaixe, 43. zenbakia. 1998ko ekaina, 21. orria.

1998-10-08 Alberto Barandiaranek Ez zaigu ahaztu liburua aurkeztu zuen. Ondorenetorri dira Pasionaria (1998), Gaizkileen faktoria (2000), Mundu txikia(2005) eta Postkronikak (2009). 205

1998-11-18 Beatriz de la Vega Sarabe film laburraren errodajea hasi zuen. Euskarazkoada laburmetraia da eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. 1999ko martxoanmustu zen. 206

1999, martxoa Altsasu, Etxarri Aranatz, Bakaiku eta Ziordiko gazte asanbaldek,Lakuntzako Bil-Toki eta Arbizuko Argibideak Euskararen aldeko GazteHitzarmena adostu zuten. 207

1999-03-23 Korrika 11 Altsasutik pasatu zen. 208

1999-05-03 Beleixe Irratia emititzen hasi zen, Sakanarako eta euskaraz. Bierrik elkar -teak sustatutako komunikazio proiektua zen. 209

1999, maiatza Ordenagailuek euskaraz ari diren ahotsak ezagutu ahal izateko kanpainaegin zen. Parte-hartzaileek telefono batera hots egin behar zuten eta galde-tegia erantzun. Parte hartu zuten guztien artean sari bat zozketatu zuteneta Raquel Agirre Santano altsasuarrak eskuratu zuen. 210

1999-09-18/27 Euskara eta kultura Nafarroan erakusketa Gure Etxean ikusgai izan zen.Nafarroako Gobernuak ekoitzia zen. 211

1999-11-12 Joseba Salegiren Ione, igo zerura filma plazaratzen hasi ziren. Euskarazkoeta gaztelaniazko kopiak egin ziren. 212

1999-12-16 Helena Tabernaren Yoyes filma estreinakoz proiektatu zen, Lanzaroten.Martxoan zinemetara iritsi zen. Euskarazko eta gaztelaniazko kopiak eginziren. La buena nueva (2008) filmaren bi bertsio ere izanen ziren. 213

1999, abendua Herria Eginez elkarteak bere urteroko saria Bierrik elkarteari eman zion. 214

2000-01-17 Euskararen Lege berriaren aldeko kanpaina aurkeztu zuten AEK-k, Bierrikelkarteak eta mankomunitateko euskara teknikariek. 3.000 sinadura lor tze koasmoa zuten. 215

2000-01-22 Kimak antolatuta bertso afaria izan zen. 216

205 Diario de Navarra, 1998-10-09. Guaixe, 47. zenbakia. 21. orria. 1998ko lastaila. 206 Guaixe, 49. zenbakia. 1998ko abendua, 22. orria. 207 Guaixe, 52. zenbakia, 1999ko marsua. 25. orria. 208 Guaixe, 52. zenbakia, 1999ko marsua. 29. orria.209 Guaixe, 53. zenbakia. 1999ko apirila. 9-11 orriak. Diario de Noticias, 1999-05-05. 210 Deia, 1999-05-25. Diario de Navarra, 1999-05-26. 211 Guaixe. 58. zenbakia. 1999ko iraila. 25. orria.212 Diario de Navarra, 1999-11-12. Diario de Noticias, 1999-11-12. Guaixe. 60. zenbakia. 1999ko azaroa. 33. orria.213 Diario de Noticias, 1999-12-28. 214 Guaixe. 62. zenbakia, 2000ko urtarrila. 22. orria. 215 Diario de Noticias, 2000-01-18. Gara, 2000-01-18. Diario de Navarra, 2000-01-19.216 Gara, 2000-01-20.

38 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

2000-04-07 Euskal Herrian Euskarazek hizkuntza eskubideen alde antolatutako mar txaSakanara iritsi izen. Altsasun Lanbide Heziketa institutu aurrean bilkura eginzen, eta halako ikastetxeetan euskara baztertuta zegoela salatu zuten. 217

2000, maiatza AEK-k 3 ikasturte zeramatzan Garraxi irratian Atxia Matxia saioa emititzen.218

2000-05-19 Lanbide Heziketa institutuko Ikasle Abertzaleak taldeak eta Euskal IkasleenAsanbladak euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten. Prentsaurrekoansalatu zutenez, ikastetxeko ikasle kopuru handia eus kalduna izan arren, ikas-ketak gaztelaniaz egitera behartuak zeuden. Horretaz gain, kritikatu zutenNafarroako Gobernuak ikasturte berrirako atera tako irakasleen plaza deial-dian euskara ez zela kontuan hartzen. 219

2000-06-15 Sakanako Prestakuntza Batzordea Nafarroako Parlamentuko HezkuntzaBatzordeko bilkuran izan zen. Lanbide Heziketako irakasleen deialdi berrianeuskara zergatik ez zen eskatu galdetu zuen, eta irakasle elebidunak eskatuzituen. 220

2000-06-30 Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak ez zuen onar-tu Altsasuko Lanbide Heziketako instituturako irakasleen plazak elebidunakizatea. 221

KIMA EUSKARA TALDEA 39

217 Gara, 2000-04-08. 218 Gara, 2000-05-22.219 Gara, 2000-05-20. Diario de Navarra 2000-05-20.220 Euskaldunon Egunkaria, 2000-06-15. Diario de Navarra, 2000-06-16. Diario de Noticias, 2000-06-16. Gara, 2000-06-16.

Guaixe, 67. zenbakia, 25. orria. 2000ko ekaina. 221 Diario de Navarra, 2000-07-01.

2000-10-10 Azken bilkuran izandako kexen aurrean, Altsasuko Udalak, ohar baten bidezadierazi zuen udal haurtzaindegiak baldintzak betetzen zituela. Udalak ereadierazi zuen gaztelaniazko eredua eskaintzen zitzaiela hala eskatu zuten 2haurrei. Gainontzeko 41ak euskarazko ereduan zeuden. 222

2000-10-27 Castillo Suarezek bere aurreneko poesia liburua argitaratu zuen, Mugarriestaliak (2000). Aurretik literatur lehiaketak irabazteagatik 3 lan zituenkalean. Ondoren etorri dira Madarikazioa (2003), Spam poemak (2004),Bala hutsak (2006) eta Souvenir (2008). 223

2000-11-29 ETBko Betizu saioa Altsasun grabatu zen. Sakanako hainbat herritako ikas -leek hartu zuten parte. 224

2000-12-01 Udaletxe aurreko aldean bilkura egin zen AEK-k deituta. Garzon epaileakAEKren ilegalitateari buruz esandakoak errefusatzeko deitu zen bilkura hu-ra. 225

2000-12-20 AEK-ko ikasleek azokan jaso zuten klasea. Hala, Garzonek erakunde eus kal -tzalearen kontra egindakoak salatu zituzten. 226

2000, abendua Administrazioan euskararen erabilera arautzeko Nafarroako Gobernu-ak onartutako Foru Dekretuaren kontra azaldu zen Altsasuko alkatea, he -rri aldeko beste 17rekin batera. Alkateek “Nafar guztien hizkuntza esku-bideak errespeta ditzatela” eskatu zuten. Gerora sinatzai leen kopurua za-baldu zen. 227

2000-12-28/31 Euskara gaztea kalera kanpaina gauzatu zen. Altsasuko Gazte Asan bla -dak udalaren laguntzarekin gauzatu zuen kanpainaren helburua kaleaneus kararen erabilera handitzea zen, batez ere haurren artean. 228

2001-01-19 Udaleko informazio aldizkari elebidunaren aurreneko zenbakia publikatuzen.229

2001, otsailaUdaleko 4 langile, enplegu bulegoko 1 eta musika eskolako beste bat eus -kara eskolak jasotzen hasi ziren. Klaseak udaletxean eskaintzen ziren,egunero 7:00etatik 8:00etara. 230

2001-02-14 Urdalur taldeak Beasainen ospatzeko zen Kilometroak festarako egindakokantua aurkeztu zuten: Garena garela. 231

222 Diario de Navarra, 2000-10-11. 11-10-2000. 223 Euskaldunon Egunkaria, 2000-10-28. Gara, 2000-10-29. 224 Diario de Noticias, 2000-12-01.225 Diario de Noticias, 2000-12-02. 226 Diario de Noticias, 2000-12-21. 227 Euskaldunon Egunkaria, 2000-12-28. 228 Gara, 2000-12-28.229 Diario de Navarra, 2001-01-19. Gara, 2001-01-19.230 Guaixe. 84. zenbakia, 27. orria. 2001eko azaroa.231 Guaixe, 80. zenbakia, 25. orria. 2001eko uztaila.

40 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

2001-02-16 Udaleko talde sozialistak alkateak bi lanpostu deialdirendako onartutakohizkuntz eskakizunen kontrako helegiteak aurkeztu zituen. VascuencearenLegean jasotako puntuazioa baino gehiago eman izana kritikatu zutenhelegi teekin. EHEk ere helegitea aurkeztu zuen, baina euskara gutxiegihartzen zelako kontuan. 232

2001-02-23 Altsasuko Udalak administrazioan euskararen erabilera arautzen zuen ForuDekretuaren kontrako mozioa onartu zuen. 233

2001-03-02 Alkatetzak udaleko talde sozialistak bi lan deialdiren hizkuntza eska -kizunegatik aurkeztutako helegiteak ez zituen onartu lege oinarririk ezzutelako. 234

2001-03-06 Nafarroako 16 erakunde publikok, tartean Sakanako Mankomunitateak,admi nistrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten AdministrazioanEus ka raren erabilera arautzen zuen Foru Dekretuaren kontra. 235

232 Diario de Navarra, 2001-02-22. Diario de Noticias, 2001-02-22.233 Diario de Noticias, 2001-02-25.234 Diario de Noticias, 2001-03-03. Gara, 2001-03-03. 235 Euskaldunon Egunkaria, 2001-03-07.

KIMA EUSKARA TALDEA 41

2001-03-14 Dabi Martxuetaren Sasi gaixoa liburua aurkeztu zuten. Urdiaingo etaAltsasuko Udalek argitaratu zuten. 236

2001-04-03 Korrika 12 herritik pasatu zen. 237

2001-04-09 Administrazioan Euskaraz taldeak jakitera eman zuen Altsasuko Udalak lan-deialdi batean ezarritako hizkuntza eskakizuna zuzendu zuela eta, beraz,euska rari atzerriko hizkuntzei baino puntu gehiago emanen zizkiola. 238

2001-05-23 Sakanako Mankomunitateak eta Kontseiluak Euskararen Plan Estrategikoaegiteko hitzarmen ekonomikoa sinatu zuten. 239

2001-05-25 Altsasuko Udalak euskararen ordenantza onartu zuen. 240

236 Diario de Navarra, 2001-03-15. Diario de Noticias, 2001-03-15. Guaixe, 76 zenbakia, 30. orria. 2001ko martxoa. 237 Diario de Noticias, 2001-04-04. Gara, 2001-04-04.238 Diario de Noticias, 2001-04-09. 239 Diario de Noticias, 2001-05-24. 240 Diario de Navarra, 2001-06-01.

42 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

2001-05-25 D ereduko irakaskuntza sarean 2 orduko lanuztea egin zuten irakasleekNafarroako Gobernuak euskararekiko erakusten zuen politika salatu nahizuten. 241

2001-06-04 Nafarroako Gobernuak, dekretu bidez, Osasunbidearako langileak kon-tratatzeko deialdietan euskararen garrantzia gutxitu zuen. Hala, AltsasukoOinarrizko Osasun Eskualdean lanean zeuden 21 langileetatik 13 lanpostu -etarako eus kararen ezagutza eskatzetik 8ra pasatu zen. 242

2001, uztailaAltsasuko Udalak herriko erakundeek antolatutako euskara sustatzeko jar-duerak laguntzeko 600.000 pezeta bideratu zituen. 243

2001-09-06 Administrazioan Euskaraz taldearen iritziz, indarrean sartu berri zenAltsasuko Udalaren Euskara Ordenantzak “asmo onekoa izan arren hu tsu -neak ditu”. 244

2001-10-19 Bierrik tabernak ateak zabaldu zituen. Izen bereko elkarteak ireki zuentaberna. 245

2001-11-21 Sakanako Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordea aurkeztu zenAltsasun. Euskara ibarreko esparru guztietara zabaltzeko nahia azalduzuen. 246

2001-11-24 Nafarroako IX. Euskal Kantu Txapelketako finalaurrekoa jokatu zenAltsasun, Burunda pilotalekuan. 247

2002-03-02 Nafarroako Bertsolari Txapelketarako txartelak banatzeko balio izan zuenNafarroako I. Bertso Ligako saioa jokatu zen Bierrik tabernan. Jose JuanZubieta “Etxabe”, Aritz Saragueta, Mikel Altzuart eta Eneko Lazkoz arituziren. 248

2002-03-24 Iruñeko Gaiarre antzokian Nafarroako Haur Kantari Txapelketako finaleanparte hartu zuen Altsasuko Koskobilo taldeak. Hurrengo urtean ere finaleanparte hartu zuen. 249

2002-05-10 230 altsasuarren instantziak aurkeztu zituen Oinarriak elkarguneakudaletxean. Herritarrek instantziaren bidez eskatu zuten “administraziopublikoen arre ta, jakinarazpenak, zerbitzuak eta abar euskaraz, edo eus -karaz eta gaztelaniaz jaso” nahi zituztela. Nafarroan antzeko 4.000 eskaeraegin ziren. 250

241 Diario de Navarra, 2001-05-25. Diario de Noticias, 2001-05-25. 242 Gara, 2001-09-17.243 Diario de Navarra, 2001-07-20. 244 Deia, 2001-09-06. Diario de Noticias, 2001-09-07. 245 Diario de Noticias, 2001-10-27. 246 Diairo de Navarra, 2001-11-22. Diario de Noticias, 2001-11-22. Euskaldunon Egunkaria, 2001-11-22. Gara, 2001-11-22.247 Diario de Noticias, 2001-11-24. 248 Euskaldunon Egunkaria, 2002-03-06. Gara, 2002-03-06.249 Diario de Navarra, 2002-03-21 eta 25. Euskaldunon Egunkaria, 2002-03-24. Diario de Noticias, 04-04-2003250 Diario de Noticias, 2002-05-11. Euskaldunon Egunkaria, 2002-05-11. Gara, 2002-05-11.

KIMA EUSKARA TALDEA 43

251 Euskaldunon Egunkaria, 2002-08-13. 252 Diario de Navarra, 2002-09-08 eta 10. 253 Euskaldunon Egunkaria, 2002-10-19. Gara, 2002-10-19. Diario de Noticias, 2002-10-20.254 Diario de Noticias, 2002-10-18. Guaixe. 96. zenbakia, 8. orria. 2002ko azaroa. 255 Guaixe, 98. zenbakia, 6. orria. 2003ko urtarrila. 256 Oixe! 84 zenbakia, 6. orria. 2003-01-17.257 Diario de Noticias, 2003-02-02. Diario de Navarra, 2003-02-04.258 Oixe! 90. zenbakia, 1. orria. 2003-02-28. 259 Oixe! 90. zenbakia, 5. orria. 2003-02-28.260 Diario de Navarra, 2003-03-02. Diario de Noticias, 2003-03-02. Gara, 2003-03-06. Guaixe. 100. zenbakia, 31. orria.

2003ko martxoa.261 Gara. 2003-03-07.262 Egunero.2003-03-08. Gara. 2003-03-08.

44 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

2002, abuztua Administrazioan Euskaraz taldeak udala zoriondu zuen plantilla organikoanhizkuntza eskakizunak finkatzeagatik. 46 langileko plantillatik 20 lanpostutanzehaztu zituen hizkuntza eskakizunak udalak, hau da, %44an. 251

2002-09-08 N-1 errepidea autobide bihurtzeko lanak egiten ari ziren. Egunkarietan be-hin baino gehiagotan aipatu ziren Murgilgo tunelak. Altsasuar batek gutunabidali zuen Diario de Navarrara zehaztuz adineko altsasuarrek toponimohori aipatzerakoan lehenengo silaban jartzen zutela azentua. Euskaraz ego-ki nola idatzi beharko litzatekeen ere zehaztu zuen. 252

2002-10-18 Sortzen-Ikasbatuaz erakundeko ordezkariak Nafarroako Parlamentuan izanziren. Nafarroan euskarazko irakaskuntzak bizi zuen egoeraren berri emanzuten. Altsasuko Lanbide Heziketa institutuan euskarazko irakaskuntzarikez zela ematen nabarmendu zuten. 253

2002-11-06 Euskara hobetze bidean ikastaroa hasi zen. Bierrik elkarteak antolatu zuen,Altsasuko Udalaren laguntzaz. 254

2003, urtarrila Sakanako AEK-k Altsasuri buruzko bideoa prestatu eta salgai jarri zuen. 255

2003-01-18 Altsasun euskara taldea sortzeko bilera egin zen. 256

2003-01-31 Altsasuko Udalak Bai Euskarari Konpromisoa sinatzea erabaki zuen. 257

2003-02-21 Euskaldunon Egunkariaren itxieragatik protesta egiteko bilkura egin zen. 258

2003-02-26 Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) euskara garatzeko eskatuz ma -nifestazioa egin zen. 259

2003-03-01 Altsasuko toponimiari buruzko lana aurkeztu zuten Xabier Martinez de Lezeaketa Iñaki Aldatzek. Udalak emandako bekarekin egin zuten ikerketa. 260

2003-03-06 Ambulance musika taldeak diskoa aurkeztu zuen. 261

2003-03-07 Euskal Herrian Euskarazek deituta, 40 pertsona batu ziren EuskaldunonEgunkariaren itxiera salatzeko. 262

2003-03-13 Euskaldunon Egunkariako langileei elkartasuna adierazteko eguerdian or-dubeteko lanuztea egin zen. 20:00etan, Bierrik elkarteak deituta, agerral-dia egin zen. 263

2003, martxoa Egunkariaren Aldeko Batzordea sortu zen. Egunkari berriaren aldeko18.000 euro inguru jaso zituen akzio eta bonoen salmentarekin. 264

2003-04-03 Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako beste hainbat erakunderekin etaBehatokiarekin batera, administrazioan euskararen erabilera arautzenzuen Foru Dekretuaren kontra helegitea aurkeztu zuen. 265

2003-04-04 Iortia kultur gunearen mustutze ofizialean Nafarroako Gobernuko kideakzeudela aprobetxatuz, ELA sindikatuko Sakanako ordezkariek kontzen-trazioa egin zuten. Gobernuak euskararen kontra zuen politika erasokorrasalatu nahi izan zuten horrela. 266

263 Diario de Noticias, 2003-03-14.264 Egunero. 2003-03-21.265 Deia, 2003-04-04. Gara, 2003-04-04.266 Diario de Navarra, 2003-04-05. Diario de Noticias, 2003-04-05. Gara, 2003-04-05.

KIMA EUSKARA TALDEA 45

2003-04-07 Korrika 13 Altsasutik pasatu zen. 267

2003-04-16 Institutuan Euskararen 11. Eguna ospatu zen. 268

2003-05-20 Eleaniztasunari buruzko hitzaldia eskaini zuen NUPeko irakasle PabloSotesek. Zelandi eskola publikoak antolatu zuen. 269

2003-06-08 Arratsaldean Foruen plazan euskarazko egunkari berriaren alde diruabiltzeko festa egin zen. 270

2003-06-21 Euskal Herrian Euskarazek deituta, Bidea ofizialtasuna da auto karabanakAltsasun batu ziren. Ondoren, ekitaldia egin zen plazan. 271

2003-07-04 Bai Euskarari Ziurtagiria eman zien Kontseiluak Sakanako 34 eragileriAltsasuko plazan egindako ekitaldian. 272

2003-09-13 Berriako eta itxitako Euskaldunon Egunkariako kazetari AlbertoBarandiaranek bota zuen festetako txupinazoa. 273

2003ko udazkena Kima euskara taldearen bigarren aldia abiatu zen.

267 Diario de Noticias, 2003-04-08. Egunero, 2003-04-08.268 Diario de Navarra, 2003-04-17. Diario de Noticias, 2003-04-17.269 Diario de Noticias, 2003-04-18.270 Egunero, 2003-06-10.271 Berria, 2003-06-22. Gara, 2003-06-22.272 Diario de Noticias, 2003-07-05. Diario de Navarra, 2003-07-07. Gara, 2003-07-09.273 Berria, 2003-09-14. Diario de Navarra, 2003-09-14. Diario de Noticias, 2003-09-14.Gara, 2003-09-14.

46 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

2003-10-17 100 pertsona inguruk kontzentrazioa egin zuten udaletxearen aurrean.Euskaldunon Egunkariarekin lotura zuten 8 pertsonen atxiloketa salatuzuten. 274

2003-11-15 Irunberriko Arangoiti ikastolaren aldeko jaialdia ospatu zen. Danbolin Zarmusika taldea, Aintzindari dantza taldea, Zangitu fanfarrea, ErkudengoAma abesbatza eta Haize Berriak bandak hartu zuten parte. Udalak,bestalde, 6.000 euro eman zituen. 275

2004-01-23 Guaixe astero argitaratzen hasi zen. 276

2004-01-29 Euskal Herriko III. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu zuten Altsasun. 277

2004-01-29 Sakanako Mankomunitateak Euskara merkataritzara kanpaina aurkeztuzuen. Dendetako hizkuntza paisaia euskalduntzeko urratsak ematea zuenhelburu. 278

2004-02-02 Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak hitzarmena sinatu zutenAltsasun euskarazko kultur ekitaldiak antolatzeko. 279

KIMA EUSKARA TALDEA 47

274 Oixe! 123. zenbakia, 1. orria. 2003-10-17.275 Diario de Noticias, 2003-11-05. Diario de Navarra, 07-11-2003. Diario de Navarra, 2003-11-13. Diario de Noticias, 2003-11-

13. Gara, 2003-11-13.276 Guaixe. 1. zenbakia, 1. orria. 2004-01-23. Diario de Navarra, 2004-01-24. Diario de Noticias, 2004-01-24. Gara, 2004-01-

24. Berria, 2004-02-04. 277 Guaixe. 1. zenbakia, 12. orria. 2004-01-23. Diario de Noticias, 2004-02-04. 278 Guaixe. 2. zenbakia, 5. orria. 2004-01-30. Gara, 30-01-2004.279 Diario de Noticias. 2004-03-18.

2004-02-27 Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuaren irakasleak kontratatzeko opo-sizio-deialdiaren kontra azaldu zen, ez zuelako Nafarroan euskararenirakaskuntza bermatzen. Aldi berean, Lanbide Heziketan euskarazko ada rrajartzeko eskatu zuen. 280

2004-03-05 Habla en cristiano erakusketa mustu zen. 281

2004-05-25 Lanbide Heziketa institutuko ikasleak ikastetxean euskaraz ikastearen aldegertu ziren. Ikasleek berek institutuko ikasleen artean inkesta egin zutelajakinarazi zuten. Altsasuko Lanbide Heziketa Institutuan 85 ikasle zeuden,eta aipatu inkesta horietako 57 ikasleri egin zieten. 57 ikasle horien %63,15euskalduna zen: 36 ikasle euskaldun eta 21 erdaldun. Euskaraz zekiten 36ikasleetatik %61,11 euskara erabiltzen zuen kalean eta ikastetxean. Ikasleeuskaldunen %97,22 zioen euskaraz ikasteko auke ra egotekotan euskarazikasiko lukeela. 21 ikasle erdaldunen %76ak zioen, euska ra jakinez gero,ikasketak euskaraz egitea gustatuko litzaiokeela. 282

2004, maiatza Aralarko Mikel Donea institutuko Kartapazioa aldizkari elebidunaren 5.zenbakiak argia ikusi zuen. 283

2004-06-16 Eremu euskalduneko udal idazkariak eta kontu-hartzaileak euskaldunak izateaeskatuz ekimena abiatu zuten hainbat hautetsik. Bilera Altsasun egin zuten.Gerora Altsasuko Udalak eskaera hori jasotzen zuen mozioa onartu zuen. 284

2004-06-20 Altsasuko Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zen.Manifestazioan 300 pertsonatik gora bildu ziren. 285

2004-09-07 Ikasleen eta Sakanako Mankomunitatearen ordezkaritza batek LanbideHeziketa institutuan D eredua jartzeko eskatu zuten NafarroakoParlamentuko Hezkuntza Batzordean. 286

2004-10-24 400 bat pertsonek Lanbide Heziketa euskalduntzearen aldeko manifes-tazioan hartu zuten parte. 287

2004-12-04 Udalak eta Kangu ludotekak euskarazko jostailu, liburu eta diskoen azokaantolatu zuten. 288

2004-12-11 Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz taldea aurkeztu zen. 289

280 Guaixe, 7. zenbakia, 12. orria. 2004-03-05.281 Diario de Navarra, 2004-03-06. Diario de Noticias, 2004-03-06.282 Diario de Navarra, 2004-05-27. Diario de Noticias, 2004-05-27. Gara, 2004-05-27. Guaixe, 2004-05-28.283 Guaixe, 21 zenbakia, 7. orria.2004-06-11.284 Diario de Navarra, 2004-06-15 eta 18. Diario de Noticias, 2004-06-15 eta 19. Guaixe, 2004-06-18. 285 Diario de Navarra, 2004-06-18. Diario de Noticias, 2004-06-18 eta 22. Gara, 2004-06-19. 286 Diario de Noticias, 2004-09-02, 04 eta 08. Berria, 2004-09-03 eta 08. Gara, 2004-09-03, 08 eta 10. Guaixe, 2004-09-03

eta 17. Diario de Navarra, 2004-09-07 eta 10. 287 Guaixe, 2004-10-22 eta 29. 288 Guaixe, 2004-12-02. 289 Guaixe, 2004-12-17.

48 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

2005-01-14 Jose Mari Satrustegi. Nafarroako euskararen ikurra liburua eta erakusketaaurkeztu zituzten. 290

2005-01-28 Idazle katalan eta euskaldunen topaketen barruan, poesia errezitaldia izanzen Altsasun. 291

2005-01-28 Altsasuko Udalak bat egin zuen Oinarriak elkargunearen eskaerarekin, etanafar guztiendako hizkuntza eskubide berberak eskatu zituen. Aldi berean,Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren balorazio oso negatiboaegin zuen udalak. 292

2005-03-05 Nafarroako Haur Kantari Txapelketako 3. kanporaketa jokatu zen Iortia kul-tur gunean. 293

2005-03-15 Korrika 14 Altsasutik pasa zen. 294

2005-03-23 Eskolak euskaldundu behar du erakusketa ibiltaria egun horretara arteikusteko aukera izan zen Sakanako ikastetxeetan. 295

290 Guaixe, 2005-01-14. Diario de Navarra, 2005-01-15. Diario de Noticias, 2005-01-15. Gara, 2005-01-15. Berria, 2005-01-16.291 Berria, 2005-01-23. Diaro de Navarra, 2005-01-28. Diario de Noticias, 2005-01-28. Gara, 2005-01-28. Guaixe, 2005-01-28. 292 Diario de Noticias, 2005-02-02. Guaixe, 2005-02-04. 293 Diario de Noticias, 2005-03-04. Guaixe, 2005-03-04.294 Diario de Noticias, 2005-03-15. Berria, 2005-03-16. Gara, 2005-03-16. 295 Guaixe, 2005-03-18.

KIMA EUSKARA TALDEA 49

296 Diario de Noticias, 2005-04-01. Gara, 2005-04-01. Guaixe, 2005-04-08. 297 Gara, 2005-05-20. Guaixe, 2005-05-27. 298 Guaixe, 2005-06-17. Deia, 2005-06-17. Diario de Noticias, 2005-06-17 eta 21. Berria, 2005-06-19. Diario de Navarra, 2005-

06-19 eta 20. Diario Vasco, 2005-06-19. Gara, 2005-06-19. 299 Diario de Noticias, 2005-09-22 eta 24. Diario de Navarra, 2005-09-24. Guaixe, 2005-09-30. 300 Guaixe, 2005-11-11. 301 Guaixe, 2005-11-25. 302 Guaixe, 2006-06-09. 303 Guaixe, 2006-09-15.

50 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

2005-03-31 Nafarroako Gobernuak hizkuntza normalizaziorako aurrekontua murriztuzuela salatu zuten hainbat udalek, Altsasukoak tartean. 296

2005-05-26 AEK-ko ikasleek plazan jaso zituzten klaseak. Nafarroako Gobernuak hel-duen euskalduntzeari bideratutako diru-laguntzen murrizketa salatu zutenhorrela. 297

2005-06-18 Burunda pilotalekuak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa har-tu zuen, bai eta hurrengo 4 urtetan ere. 298

2005-09-23 Euskaltzaindia Altsasun bildu zen. Arratsaldean ekitaldia izan zen Iortian. 299

2005-11-04 100 abizen Burundan liburua aurkeztu zuten Mikel Belaskok eta FernandoLopez Permisanek. 300

2005-11-24 Oinarriak elkarguneak deituta bilkura egin zen enplegu bulegoaren aurre-an. Langileen prestakuntzarako eskaintzen ziren ikastaroak gaztelania hu -tsean eskaintzen zirela salatu zuten bildutakoek. 301

2006-06-01/18 Nafarroako Euskalkiak erakusketa ikusgai izan zen Iortia kulturgunean. Erakusketa Altsasun zegoen bitartean Nafarroako GobernuakNafarroako Euskararen Fonoteka aurkeztu zuen. 302

2006, iraila Jesusen Bihotza ikastetxean B eredua abian jarri zen ikasturte hartan.Ordura arte, A eredu indartua eskaintzen zen. 303

2006-12-23 Kima euskara taldeak Jose Iriarte Zufiaurre “Ttotto” bertsolaria eta beregaraiko Altsasu liburua aurkeztu zuen prentsaurrekoan. 304

2006-12-28 Jose Luis Erdozia hizkuntzalariak Altsasuko euskara liburua aurkeztu zuenIortia kultur gunean. Sakanako Mankomunitateak argitaratu zuen liburua. 305

2007-02-01 ETB 1eko Egin kantu lehiaketako saioa grabatu zen Altsasun. 306

2007-03-07 Altsasuko Udalean euskarak bizi zuen egoeraren azterketa aurkeztu zuenKontseiluak. Aztertutako 66 hiri eta herrietatik Altsasu 24. zegoen, 4,59punturekin. Hizkuntza politika berria eskatu zuen Kontseiluak. 307

2007-03-11 100 pertsona bildu zituen kontzentrazio batean, Sakanako ikasleek eus karaezagutzea bermatzea eskatu zen. 308

2007-03-27 Korrika 15 Altsasutik pasatu zen. 309

2007-04-21 Irurtzungo Aizpea eta Pikuxar, Altsasuko Kima eta Bierrik elkarteekirakurzaletasuna sustatzeko Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa mar -txan jarri zuten. Hurrengo 2 urteetan errepikatu zen. 310

2007-05-04 Castillo Suarez, Koldo Arnantz eta Juan Migel Arzelusek Mugarri estaliakikuskaria mustu zuten. Aurrenekoaren izen bereko liburuan oinarrituta,hitza musika eta pintura batu ziren ikuskarian. 311

2007-05-09 Sakanako Kale Erabileraren Neurketaren emaitzak aurkeztu zituen IortianSoziolinguistika Klusterrak. Neurketa 2006ko udazkenean egin zen. 312

2007-09-18 Mintzakide programa martxan jartzeko hitzarmena sinatu zutenIrurtzungo Aizpeak eta Pikuxarrek, Altsasuko Kimak, AEK-k, Bierrikek etaSakanako Mankomunitateak. Egitasmoak euskararen erabilera bultzatzeazuen helburu. 313

2007-09-26 Herriko ikastetxeetara egindako bisitetan Oihane Pereak eta Sustrai Colinakbertso eskolan izena ematera animatu zituzten gaztetxoak. 314

2007-10-02 Sakanako Mankomunitateak eta sindikatuek euskara lan munduan inte-gratzeko esku-liburua aurkeztu zuten. 315

2008-02-28 Altsasuko Udalak erabaki zuen herriko armarriko izendapena euskaraz ere jartzea. 316

304 Berria, 2006-12-22. Guaixe, 2006-12-22. Diario de Noticias, 2006-12-29. Diario de Navarra, 2007-02-12. 305 Guaixe, 2006-12-22 eta 2007-01-12. Diario de Navarra, 2006-12-27. Diario de Noticias, 2006-12-27. 306 Diario de Noticias, 2007-01-30 eta 2007-02-02. Guaixe, 2007-02-09.307 Guaixe, 2007-03-09. Diario de Noticias, 2007-03-10. 308 Diario de Noticias, 2007-03-09 eta 12. Guaixe, 2007-03-16. 309 Guaixe, 2007-03-23.310 Diario de Noticias, 2007-04-24 eta 2006-06-26. Guaixe 2007-04-27 eta 2007-06-29.311 Guaixe, 2007-05-04. Berria, 2007-05-08. Diario de Noticias, 2007-05-09. 312 Guaixe, 2007-05-11. Diario de Noticias, 2007-05-12. 313 Diario de Navarra, 2007-09-19. Diario de Noticias, 2007-09-20. Guaixe, 2007-09-21.314 Guaixe, 2007-09-28. 315 Diario de Noticias, 2007-10-03. Guaixe, 2007-10-05. 316 Diario de Navarra, 2008-03-04. Diario de Noticias, 2008-05-13.

KIMA EUSKARA TALDEA 51

317 Diario de Noticias, 2008-04-25. Guaixe, 2008-05-01. Diario de Navarra, 2008-05-03. 318 Berria, 2008-04-25. Guaixe, 2008-05-01.319 Diario de Noticias, 2008-09-12 eta 14. Guaixe, 2008-09-12. Diario de Navarra, 2008-09-14. 320 Guaixe, 2008-11-07 eta 14. Gara, 2008-11-11. 321 Diario de Noticias 2008-11-05. Guaixe, 2008-11-07.322 Guaixe, 2008-11-07, 21 eta 28. 323 Guaixe, 2008-11-14. 324 Guaixe, 2008-11-28.

52 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

2008-04-23 Altsasuko merkataritza-sektorea bulkatzeko eta sektore horretan eus -kararen erabilera sustatzeko proiektua aurkeztu zuen udalak. 317

2008-04-24 Berria egunkariak bere 5 urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu zuenAltsasun. Bildutako guztiei eskerrak eman zizkieten egunkariaren sorreranemandako laguntzagatik. Aurrera begirako egitasmoak azaldu zituzten ere. 318

2008-09-13 Euskalgintzako taldeek (EHE, Kima, AEK eta Bierrik) bota zuten txu pinazoa. 319

2008-11-07 EHEk deituta 30 pertsonek ezabaketa-kalejira egin zuten “kaleko hizkuntzaurraketak” salatzeko. 320

2008-11-07 Kimak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta, BertsoberrizAltsasun zikloa hasi zen. 321

2008-11-08 Nafarroako Euskal Kantu Txapelketako lehen final-erdia Iortia kulturgunean jokatu zen. Parte-hartzaileen artean altsasuarrak zeuden: MartaVilariño bakarlaria eta Iaioak taldea. Azken hori finalera iritsi zen. 322

2008-11-11 Altsasuko Udalak, Nafarroako beste hainbatekin batera, eus kara erabiltzenzuten hedabideendako agindutako 310.000 euroak banatzeko eskatu zionNafarroako Gobernuari. Horrekin batera, honakoa eskatu zion: “eus -kararendako eman ditzala behar eta merezi dituen sostengua eta laguntzak2009ko aurrekontuetan”. 323

2008-11-21 Zelandi eskolako ikasleek euskararekiko haien konpromisoak hartu zi-tuzten. 324

2008-11-13 Trasteando musika taldeak elkartasun kontzertuak eman zituen. Erre per -torioan ere eus karazko kantak zeuden. 325

2009-02-28 Altsasun Nafarroako Bertsolari Txapelketako 2. final-erdia jokatu zen. 326

2009-03-20 Nafarroako Haur Kantari Jaialdiaren 3. saioa hartu zuen Iortia kulturguneak. 12 talderen artean Altsasuko Zelandi eskolako 5 zeuden. 3k Iruñekoazken saiorako txartela lortu zuten. 327

2009-04-02 Korrika 16 Altsasutik pasatu zen. 328

2009-05-06 Carlos Perez-Nievas hezkuntza kontseilaria LH institutuan izan zen. Zeudenpremien berri eman zioten zuzendaritzako kideek, erakundeek eta hainbateragilek. Ikasketak euskaraz egiteko bidea jartzeko eskatu zioten ere. 329

2009-05-28 Iñigo Aritza ikastolako DBHko 2. mailako ikasleek irabazi zuten zientziaoinarri duen Zernola olinpiada. 330

2009, maiatza Hilaren akaberan PSNk “eskaerari erantzuteko” udal haurtzaindegian Aeredua jartzea eskatu zuen. D eredua besterik ez zen eskaintzen orduan.331

2009-06-05 Euskal Herriko Haur Kantarien Jaialdian Jaione Diazek eta Jone Rubiokbikote gaztetxo onenaren saria jaso zuten. 332

2009-06-13 Gazte Asanbladak antolatutako film laburren lehiaketako sari banaketaegin zen Gaztewood jaian. Lehiaketara aurkeztutako lanen artean, al tsa -suarrek euskaraz egindako 6 lan eta beste elebidun bat zeuden. 333

2009-06-26 Haurrek euskara ezagutzeko aukeraren alde eta A ereduaren kontra azalduzen EHE. 334

2009-06-28 Iruñeko Gaiarre antzokiak Nafarroako VI. Errondailen Topaketa hartu zuen.Trasteando taldeak saria lortu zuen. Bi kantu abestu zituen, bata gaztelani-az eta bestea euskaraz. 335

2009-06-30 Sakanako Mankomunitateak herrialdeko euskara zerbitzuetarako finantza -zio “duina” eskatu zion Nafarroako Gobernuari. 10 urtetan diru-saila erdirajaitsi zen. 336

325 Guaixe, 2008-12-12 eta 19. Diario de Navarra, 2008-12-16. 326 Guaixe, 2009-02-27 eta 2009-03-06. Berria, 2009-02-28 eta 2009-03-01. Diario de Navarra, 2009-03-01. Gara, 2009-03-

01. Diario de Noticias, 2009-03-03. 327 Guaixe, 2009-03-19, 27 eta 2009-04-03.328 Guaixe, 2009-03-27 eta 2009-04-03. 329 Diario de Navarra, 2009-05-07. Diario de Noticias, 2009-05-07. Guaixe, 2009-05-08. 330 Guaixe, 2009-06-05. 331 Diario de Navarra, 2009-05-30. Diario de Noticias, 2009-06-05. Guaixe, 2009-06-05.332 Guaixe, 2009-06-12.333 Diario de Noticias, 2009-05-22 eta 2009-06-18. Guaixe, 2009-06-12 eta 19. 334 Guaixe, 2009-06-26. 335 Diario de Navarra, 2009-06-29. Guaixe, 2009-07-03. Diario de Noticias, 2009-07-07.336 Guaixe, 2009-07-03.

KIMA EUSKARA TALDEA 53

Euskararen ezagutza Altsasun

GARAPEN HISTORIKOAUrtea Populazioa Euskaldun kopurua Ehunekoa1863 1.436 1.293* % 901930 3.339 1.668* % 501991 6.614 891 % 13,51996 6.884 1.121 % 16,22001 6.965 1.502 % 21,6*Gutxi gorabeherakoa.

EUSKARAREN KALE ERABILERA ALTSASUNUrtea Ehunekoa1993 % 5,31997 % 6,72001 % 7,52006 % 8,9

BEHATUTAKO HIZTUN KOPURUA ETA EUSKARAZ NEURTUTAKOEN PROPORTZIOAEHUNEKOTANUrtea Neurtutako hiztun kopurua Erabilera ehunekotan2001 935 % 7,52006 865 % 8,9

EUSKARAREN KALE ERABILERA ALTSASUN: ERABILERA ADINKAUrtea Haurrak Gazteak Helduak Adinekoak2001 % 8,6 % 0 % 7,9 % 15,42006 % 12,9 % 6,4 % 10,1 % 0

54 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA

Bilduma aberasteko ekarpenen bat egin nahi baduzu, [email protected] helbidera bidal dezakezu.

KIMA EUSKARA TALDEA 55

IturriakIñigo Aritza ikastola. (1997). Iñigo Aritza. 25. urteurrena. Altsasu: Ikastolen elkar -tea eta Iñigo Aritza Ikastoa.

Jimeno Jurio, Jose Maria. (1997). Navarra. Historia del euskara. Txalaparta.

Kima Euskara Taldea. (2006). Joxe Iriarte Zufiaurre “Ttotto” bertsolaria eta beregaraiko Altsasu. Bilbo: Erroteta.

Erdozia Mauleon, Jose Luis. (2005). Zenbait euskal testu Nafarroan XVII.mendean. Iruña: Fontes Linguae Vasconum, 99. zenbakiko separata.

Urmeneta Purroy, Blanca. (1996) Navarra ante el vascuence. Actitudes y actua -cciones (1876-1.919). Iruñea: Nafarroako Gobernua.

Eusko Ikaskuntza. (1998). Diccionario biográfico de Eusko Ikaskuntza (1918-1998).(Listado de socios).

Garcia-Sanz Markotegi, Angel. (1984). La “burgesia” comercial del a Burunda(Navarra) en el siglo XVIII y XIX. Cuadernos de sección, historia-geografia. EuskoIkaskuntza.

Lopez Permisan, Fernando y Belasko Ortega, Mikel. (2005). 100 abizen Burundan.Zarautz: Lizardi multimedia.

Carasatorre Vidaurre, Rafael. (1993). Barranca-Burunda. 65 orria. Etxarri Aranatz:egilearen edizioa.

Carasatorre Vidaurre, Rafael (2009). Etxarri Aranatz 1900-1940. 30 orria. EtxarriAranatz: egilearen edizioa.

Lopez de Mendoza y Garcia, Jose. Guia estadistica y de estado del personal delobispado de Pamplona el 2º de septiembre de 1904. Iruña.

Irigaray Irigaray, Ángel de. (1935). Documentos para la geografía lingüística deNavarra. Revista Internacional de Estudios Vascos 4 (1935), 614. y 615 orriak.

Iribarren Rodriguez, Jose Maria. (1955). Cajón de sastre (Saldo de retales). Iruña:Editorial Gomez.

Zuazo, Koldo. (1995). Burundako hizkera. 300. orria. Julio Urkixo Euskal FilologiaMintegiko Urtekariaren Gehigarriak, XXVIII. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Intza’r Damaso. (1922-08-07). Burunda’ko euskalkia. Euskera. 3. orria. Iruña:Euskaltzaindia.

Irigaray Irigaray, Ángel. (enero 1956). Noticia del estado linguístico de Navarra en1935. Euskera. 42. orria. Donostia: Euskaltzaindia.

Izagirre, Padre Kandido. (1967). Altsasuko euskararen gai batzuk. San Sebastián.Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo. Tomo I, 45. orria.

Sanchez Carrión, Jose Mª. (1972). El estado actual del vascuence en la provincia deNavarra (1970). 34. orria. Iruña: Institución Principe de Viana. Diputación Foral deNavarra.

Iñigo, Andres (27-01-2006). Patxi Ondarra Erdozia: bizitza eta lanak (1925-2005).Euskera. Tomo 51. (2006, 1); 535-547 orriak. Euskaltzaindia.

Revista Internacional de Estudios Vascos

www.bertsozale.com

El Demócrata Navarro

El Pensamiento Navarro

El Eco Navarro

La Tradición Navarra

La Voz de Navarra

Euskal Esnalea

Napartarra

Guaixe

Oixe!

Egin

Euskaldunon Egunkaria

Navarra hoy

Diario de Navarra

Deia

Diario de Noticias

Gara

Egunero

Berria

Principe de Viana aldizkaria

56 EUSKARAK ALTSASUN EGINDAKO IBILBIDEA