EREMU ASISTENTZIALEAN LAN EGITEN DUTEN ZELADORE … · 2016-07-27 · egin behar da, eta euskarak...

4
2016ko uztaila Uztailaren lehenean inauguratu zuen ospitale berria Iñigo Urkullu lehendaka- riak, eta hilaren 7az geroztik abian dira bertako kanpo-kontsultak eta erradio- logiako zerbitzua. Irekitze-prozesua amaitzen denean, besteak beste, ospi- talizazioko 148 ohe, 8 ebakuntza-gela, larrialdietako zerbitzua, kanpo-kontsul- tak eta hainbat proba (funtzionalak, en- doskopiak, mamografiak, eskanerra, erresonantzia magnetikoa) egiteko zer- bitzuak eskainiko ditu ospitaleak. Lehen fasean, kirurgia handi anbulato- riorako ebakuntza-gelak, endoskopia digestiboak egiteko gelak, eguneko os- pitale kirurgikoa, analisi klinikoetarako laborategia eta helduen zein haurren la- rrialdietako zerbitzua jarriko dira mar- txan; bigarren fasean, berriz, ospitaliza- zio mediko-kirurgikoetako unitateak, ospitalizazio psikiatrikoa, bloke kirurgi- koa, anestesia ondoko bizkorketarako unitatea eta etxeko ospitalizazioa, eta, azkenik, onkologia medikoa eta egune- ko ospitale medikoa jartzen direnean amaituko da prozesua. Lehendakariak inaugurazio-ekitaldian azpimarratu zuenez, Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea Bizkaiko gizartearen- tzat eta EAErentzat, oro har, albiste bi- kaina da eta Eusko Jaurlaritzarentzat pertsonen osasuna lehentasunezkoa dela frogatzen du, eta, orobat: «Euskadi aurten ospitale publiko berri bat mar- txan jarri duen autonomia-erkidego ba- karra da, eta Urdulizko ospitaleak Osaki- detzaren zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatezkoa egunez egun hobetzen eta indartzen jarraitzeko apustu sendoa egin dugula erakusten du». EUSKARAREN TXANTXANGORRIAK ABESTIA ERE BADAUKA Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak Euskararen Txan- txangorriaren kanpaina berria aurkez- tu du, abesti eta guzti, horren egileak diren Dani Venegas eta Sorotan Bele taldeko Urbil Artola eta Gorka Sarriegi musikariak ere bertan zirela. Aurkez- penean, telebistarako iragarki berria, irratietan entzungo diren iragarki la- burrak eta Interneten erabiliko diren bannerrak ere eman zituzten ezagu- tzera. Abestia www.euskararentxantxan - gorria.eus webgunean eskura daite- ke: Sortaldeko argi berriari ari zaio aspaldi, arratseko azken izpiari egun eta gizaldi. Bular gorri, hegakada arin lur hauetan da emari erreka eta ibai zabalaren itsasoaren egarri. Lau haizetara hegan bera dabil airean ahotan, belarritan su epelean kalearen bizia herri honen irria euskararen txantxangorria… ABIAN DA URDULIZKO ALFREDO ESPINOSA OSPITALEA EREMU ASISTENTZIALEAN LAN EGITEN DUTEN ZELADORE EUSKALDUNENTZAKO GIDALIBURUA Sorta bereko zortzigarren gidaliburua da Euskara Zerbitzu Korporatiboak arestian argitaratu duen hau. Euskaraz dakite- nentzat nahiz ikasten dabiltzanentzat da eta, aurreko gidaliburuek bezalaxe, zela- doreentzako honek ere jasotzen ditu pa- zienteekin dituzten harremanetan gehien errepikatzen diren ekintza komu- nikatiboen adibideak, bai eta oinarrizko hiztegi bat eta euskarazko komunikazioa hobetzeko hainbat gomendio ere. Zortzi gidaliburu horiek guztiak Pediatria, Harrera, Medikuntza Oro- korra, Larrialdiak, Ospitalizazioko solairuko erizaintza, Emagintza eta Eremu asistentzialeko zeladoretza– Osakidetzako webgunean bistaratu daitezke, eta arlo horietako batean badiharduzu eta paperezko forma- tuan eskuratu nahi baduzu, galdetu zeure erakundeko euskara-zerbi- tzuan.

Transcript of EREMU ASISTENTZIALEAN LAN EGITEN DUTEN ZELADORE … · 2016-07-27 · egin behar da, eta euskarak...

Page 1: EREMU ASISTENTZIALEAN LAN EGITEN DUTEN ZELADORE … · 2016-07-27 · egin behar da, eta euskarak dituen aditz trinkoak berreskuratzearen alde agertu da. Horregatik-edo, azken aldian,

2016ko uztaila

Uztailaren lehenean inauguratu zuenospitale berria Iñigo Urkullu lehendaka-riak, eta hilaren 7az geroztik abian dirabertako kanpo-kontsultak eta erradio-logiako zerbitzua. Irekitze-prozesuaamaitzen denean, besteak beste, ospi-talizazioko 148 ohe, 8 ebakuntza-gela,larrialdietako zerbitzua, kanpo-kontsul-tak eta hainbat proba (funtzionalak, en-doskopiak, mamografiak, eskanerra,erresonantzia magnetikoa) egiteko zer-bitzuak eskainiko ditu ospitaleak.Lehen fasean, kirurgia handi anbulato-riorako ebakuntza-gelak, endoskopiadigestiboak egiteko gelak, eguneko os-pitale kirurgikoa, analisi klinikoetarakolaborategia eta helduen zein haurren la-rrialdietako zerbitzua jarriko dira mar-txan; bigarren fasean, berriz, ospitaliza-zio mediko-kirurgikoetako unitateak,

ospitalizazio psikiatrikoa, bloke kirurgi-koa, anestesia ondoko bizkorketarakounitatea eta etxeko ospitalizazioa, eta,azkenik, onkologia medikoa eta egune-ko ospitale medikoa jartzen direneanamaituko da prozesua.Lehendakariak inaugurazio-ekitaldianazpimarratu zuenez, Urdulizko AlfredoEspinosa ospitalea Bizkaiko gizartearen-tzat eta EAErentzat, oro har, albiste bi-kaina da eta Eusko Jaurlaritzarentzatpertsonen osasuna lehentasunezkoadela frogatzen du, eta, orobat: «Euskadiaurten ospitale publiko berri bat mar-txan jarri duen autonomia-erkidego ba-karra da, eta Urdulizko ospitaleak Osaki-detzaren zerbitzu publiko unibertsal etakalitatezkoa egunez egun hobetzen etaindartzen jarraitzeko apustu sendoaegin dugula erakusten du».

EUSKARARENTXANTXANGORRIAKABESTIA ERE BADAUKA

Hizkuntza Politikarako sailburuordePatxi Baztarrikak Euskararen Txan-txangorriaren kanpaina berria aurkez-tu du, abesti eta guzti, horren egileakdiren Dani Venegas eta Sorotan Beletaldeko Urbil Artola eta Gorka Sarriegimusikariak ere bertan zirela. Aurkez-penean, telebistarako iragarki berria,irratietan entzungo diren iragarki la-burrak eta Interneten erabiliko direnbannerrak ere eman zituzten ezagu-tzera.Abestia www.euskararentxantxan-

gorria.eus webgunean eskura daite-ke:Sortaldeko argi berriariari zaio aspaldi,arratseko azken izpiariegun eta gizaldi.Bular gorri, hegakada arinlur hauetan da emarierreka eta ibai zabalarenitsasoaren egarri.Lau haizetara heganbera dabil aireanahotan, belarritansu epeleankalearen biziaherri honen irriaeuskararen txantxangorria…

ABIAN DA URDULIZKO ALFREDO ESPINOSA OSPITALEA

EREMU ASISTENTZIALEAN LAN EGITEN DUTEN ZELADORE EUSKALDUNENTZAKO GIDALIBURUA

Sorta bereko zortzigarren gidaliburua daEuskara Zerbitzu Korporatiboak arestianargitaratu duen hau. Euskaraz dakite-nentzat nahiz ikasten dabiltzanentzat daeta, aurreko gidaliburuek bezalaxe, zela-doreentzako honek ere jasotzen ditu pa-zienteekin dituzten harremanetangehien errepikatzen diren ekintza komu-nikatiboen adibideak, bai eta oinarrizkohiztegi bat eta euskarazko komunikazioahobetzeko hainbat gomendio ere.

Zortzi gidaliburu horiek guztiak –Pediatria, Harrera, Medikuntza Oro-korra, Larrialdiak, Ospitalizaziokosolairuko erizaintza, Emagintza etaEremu asistentzialeko zeladoretza–Osakidetzako webgunean bistaratudaitezke, eta arlo horietako bateanbadiharduzu eta paperezko forma-tuan eskuratu nahi baduzu, galdetuzeure erakundeko euskara-zerbi-tzuan.

Page 2: EREMU ASISTENTZIALEAN LAN EGITEN DUTEN ZELADORE … · 2016-07-27 · egin behar da, eta euskarak dituen aditz trinkoak berreskuratzearen alde agertu da. Horregatik-edo, azken aldian,

2016ko uztaila

«Erakundeko zenbaitgauza goitik beheraaldatu behar dira»

Langileek Osakidetzan dutenegoera psikosozialari buruzkoikerketa egiten ari da LanekoArriskuen PrebentziokoZerbitzua. Bertako burua daJabier Arrizabalaga, etaikerketaren bidez erakundearenosasuna kalkulatu nahi dutelaadierazi du. FPSICOmetodologiarekin landu dutehori, eta ondorioak irailerakoizango dituztela aurreratu du.

«11.000 inkesta eginditugu; alegia, hirulangiletik batekerantzun du»

jabier arrizabalagaMedikua eta Laneko Arriskuen PrebentziokoZerbitzu Korporatiboko burua.

Zein da inkestaren egitura?Metodo espezifiko bat erabili dugu aur-ten: FPSICO izenekoa. Langile guztienahotsa entzun nahi dugu, eta metodohori da guretzat egokiena. Sistema ho-rri hainbat galdera gehitu dizkiogu,emaitzak kokatu egin behar ditugula-ko. Arazoak dauden ingurunean, gu-txienez, non dauden jakin behar dugu.Neurtu ditugun gauzen artean daudezenbaterainokoa den profesionalenparte-hartzea, gainbegiratzea eta lan-karga. FPSICO askoz ere metodo ego-kiagoa da; horren aurretik, zeharka gal-detzen genuen faktore psikosozialez.Zenbat inkesta egin dituzue uda-berrian?11.000 inkesta egin ditugu; alegia,hiru langiletik batek erantzun du. Oro-tara, 54 galderari erantzun diete, Inter-net bidez. Benetan eskertzen dieguparte-hartzaileei egin duten ahalegina,guretzat oso garrantzitsua baita.

Lehen fasea amaitu duzue. Orainzer lanetan hasiko zarete?Inkesten emaitzak aztertzen ari da en-presa bat, eta uste dugu ondorioakirailerako prest edukiko ditugula.Emaitzak eskuetan izatean, fase kuali-tatiboari ekingo diogu, eta nolakoneurriak hartu pentsatuko dugu. Ba-tzuk oso espezifikoak izango dira;kasu horretan, lekuan bertan gertatu-ko dira aldaketak. Dena dela, inkesta-ren benetako helburua zuzendaritzakesku hartzea da.Zergatik?Arazo batzuk egituratik datozelako.Inkestek erakusten badute parte-har-tzea gorriz margotuta dagoela, horrekesan nahiko du langileari ez zaiola par-te hartzen uzten, edo hark nahi bainogutxiago egiten duela hori. Beste fak-toreekin ere berdin gertatzen da. Gain-begiratzerik ez dagoela badiote, era-kundeak neurriak hartu beharko dituhori aldatzeko. Zenbait gauza goitikbehera aldatu behar dira.

Page 3: EREMU ASISTENTZIALEAN LAN EGITEN DUTEN ZELADORE … · 2016-07-27 · egin behar da, eta euskarak dituen aditz trinkoak berreskuratzearen alde agertu da. Horregatik-edo, azken aldian,

Arlo psikosoziala lantzen ari zare-ten arren, esan al zenezake orohar nola dagoen Osakidetza?Urte latzak igaro dira, beste enpresaaskotan bezalaxe. Hori ezin duguukatu. Dena den, aldaketak badau-dela ikusten dut. Orain jendeari hitzaeman nahi zaio; bakoitzari bere lanaantolatzeko askatasuna ematenzaio... Esango nuke zuzendaritzakbeste ikuspegi bat hartu duela, eta al-datzen ari da. Egia esan, Osakidetzanaldaketak sumatzea zaila ere bada,erakunde erraldoia baita.Langileei dagokienez, berriz, aldibaterako profesional ugari dagooraindik.Zifra handia da, bai. Oso lanpostu fin-ko gutxi geratzen dira libre, eta horie-tara jendetza aurkezten da. Iaz, adibi-dez, mila lanpostu baino gehiago es-kaini ziren oposizioetan, bainaazterketara askoz ere jende gehiagoaurkeztu zen. Argi dago eskaria ba-dagoela.Laneko Arriskuen PrebentziokoZerbitzu Korporatiboko buruazara. Arazo psikosozialez gain,zer ari zarete lantzen orain?Istripu biologikoen prebentzioan arigara lanean, besteak beste. Materialaahalik eta biosegurtasun handienare-kin erosteko asmoa dugu; hala egi-nez, istripu gutxiago izango dira eta.Erosketak hemendik egiten dira, Osa-kidetzako Zuzendaritza Nagusitik;hori da biosegurtasuna bermatzekomodua.

Profesionalei egiten zaizkien era-soak ekiditeko kanpaina bat abia-tu duzue.Guretzat, erronka bat da langileek ja-saten dituzten erasoen aurkako kon-tzientzia sortzea. Behatoki bat jarrigenuen abian, profesionalei egitenzaizkien erasoak jasotzeko. Mahaitekniko bat da, erasoak espezifikokitratatzen dituena, eta, halakoak be-rriz gertatzen direnerako, arauak sor-tzen ditu.Erasoak izaten direnean, nolakojarrera hartzen dute langileek?Gogorra izaten da, eta, moralki, min-duta geratzen dira. Kopuru aldetik,zifra biribilik ez dago; hau da, erasoakez dira ugariak, baina horietako ba-koitza oso larria da. Gogorra izatenda isekak entzutea zure lana ahaliketa ondoena egin ondoren. Zaila dahalakoak eragoztea, baita neurriak

hartzea ere. Zer egin behar da, segur-tasun-enpresa bat kontratatu beharote da? Beharrezkoa da?Horregatik dira garrantzitsuakkanpainak.Bai horixe. Emaitzak kontzientziazio-aren bidez lortuko ditugu; izan ere,kasu gehienen atzean, errespetu-fal-ta izaten da, gero eta errespetu gu-txiago baitago. Pazientea larri bada-go, gogorra izaten da erietxean dau-den senitartekoentzat etalagunentzat, eta horren jakitun izanbehar dugu, baina, guztiaren gaine-tik, errespetuz jokatu behar da.ARAITZ MUGURUZA

«Kopuru aldetik,zifra biribilik ezdago; hau da,erasoak ez diraugariak, baina

horietako bakoitzaoso larria da»

«Dena den,aldaketak

badaudela ikustendut. Orain jendearihitza eman nahi

zaio»

Page 4: EREMU ASISTENTZIALEAN LAN EGITEN DUTEN ZELADORE … · 2016-07-27 · egin behar da, eta euskarak dituen aditz trinkoak berreskuratzearen alde agertu da. Horregatik-edo, azken aldian,

gramatikaZEHAR-GALDERARI ATZIZKIA ERANSTEA

Hegoaldean gaztelania nagusi den gizarte elebidunean bizi gara eta, sarritan, hizkuntza ho-rretako ereduak izaten ditugu buruan. Horregatik, ziurrenik, ez da harritzekoa honelakoakirakurtzea:

• Hurrengo 10 urterako garapen-eredua zein izango denari buruz hitz egiten ari gara.• Biologia bukatu eta gero zer egingo dudanaz ez dut ideiarik ere.• Dirudienez, oraindik ez da ezer hitz egin lehendakarigai nor izan daitekeenari buruz.Esaldi horietan aski genuke zehar-galdera (zein izango den / zer egingo dudan / nor izan

daitekeen), baina idazten ari denak, erdarazko « acerca de» zorionekoaren oihartzuna su-matuta-edo, beste zerbait ere erantsi beharra ikusi, eta behartu egiten du esaldia; alegia,«Me preguntaron acerca de quién iba a hacer la prueba» gogoan hartuta, «Proba norkegingo zuenaz galdetu zidaten» edo «Proba nork egingo zuenari buruz galdetu zidaten»asmatzen du, «Proba nork egingo zuen galdetu zidaten» esan beharrean.

Beste horrenbeste gertatu ohi da horien antzeko hauekin ere:• Konturatu behar genuke zer galtzen ari garenaz. • Gauzak honela, auzia Bruselak zer erabakitzen duenaren zain gelditzen da.• Orain probak egingo dizkiote, eta gero erabakiko da zer egin, haietan zer ikusten de-

naren arabera.Egitura horiek, ordea, ez dira zuzenak. Zehar-galderek -n atzizkia dute menderagailu, eta

ez dute onartzen bestelako atzizkirik hari itsatsirik. Horregatik, ez dira zuzenak zehar-gal-dera baten amaieran atzizkiren bat edo postposizioren bat dutenak, eta goiko horiek hone-la behar lukete:• Konturatu behar genuke zer galtzen ari garen.• Gauzak honela, auzia Bruselak zer erabakitzen duen zain gelditzen da.• Orain probak egingo dizkiote, eta gero erabakiko da zer egin, haietan zer ikusten

den / haietan ikusten denaren arabera�ariketak hemen

Iturriak:Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (35.or.); Euskal estilo libururantz (172. or.);

EHUTSI

ADIZKI TRINKOAK SARRIAGO ERABILI BEHAR OMEN DITUGU

Nahiko zabalduta dagoen uste baten arabera, aditz trinkoak baztertuxe dauzkagu. Esatera-ko, Xabier Amurizak Zazpi ebidentzia birjaiotzarako liburuan, besteak beste, aditz trinkoarengalerak arduratuta daukala adierazi du. Are gehiago, bere ustez, aditza erraztu eta sinpletuegin behar da, eta euskarak dituen aditz trinkoak berreskuratzearen alde agertu da.

Horregatik-edo, azken aldian, aditz trinkoaren aldeko nolabaiteko korrontea abiatu da. Be-harbada Xabier Amurizak kaleratutako obrarekin hasiko zen, baina oraingoz behintzat umo-re-kutsu nabarmena hartu du joera horrek, eta hasieran serio hasi zena (atsegin dut = datse-git; aitortzen dut = daitort) azkenean jolas ere bihurtu da: dizerdit (horrek), daflipat, Trinko-tzaindia, 21 aditz trinko XXI. menderako , Aditz Trinkoen Erret Akademia (ATEA) eta abar.

Nolanahi ere, aditz trinkoen zale bazara eta duzun altxorra aberastu nahi baduzu (zazaguz-tet, genihardukan, zentxezkigukete, euskuzue, zerizkizuen…), jo hona.

2016ko uztaila

KOMIKIA

UDAKO EUSKARA-BARNETEGIAK

Uda honetan euskara-maila hobetu nahiduenarentzat.

«MUSKERRAREN BIDEA» PASEALDIA

Asteasutik abiatuta, Obabako lurraldehorretan barrena murgiltzen den bikilometroko pasealekua da Muskerrarenbidea. Bidean zehar, hainbat panel etagrabaziok (euskaraz, gaztelaniaz etaingelesez entzungai) Bernardo Atxagarenobran ardatz diren testu, pertsonaia etatokien berri emango diote ibiltariari.

«AZAL-AZALEAN» ERAKUSKETA

Donostiaren eta bertakoen identitatearenalderdi batzuen adierazle izan nahi dutenmargolan, eskultura eta argazkienerakusketa: gastronomia, musika,kultura-ondarea, ekitaldiak, tradizioak...

Parte hartu duten kolektiboak: Atzegi,Gautena, Atecé, Gielmar, Agifes, arte-ikasleak eta artistak.

Abuztuan, Donostian, San Telmomuseoan.

«GABON, TXIRRITA» ANTZEZLANA

1982an Xabier Letek «Gabon, Txirrita»antzezlana taularatu zuen. Aurten 80urte bete dira Txirrita hil zenetik eta,urtemuga hori dela-eta, Donostia 2016Kultura Hiriburutzak Leteren obra berrirotaularatuko du Urnietako herritarrekinlankidetzan.

Irailaren 9an, Donostian, Trinitate plazan. Irailaren 23an, Urnietako kiroldegian.

BERDINTASUNERAKO III.JARDUNALDIAK: «ESKUBIDEAK,ERRESILIENTZIA ETAERREHABILITAZIOA».

Hizkuntza: gaztelania.

Irailaren 30ean, Barakaldon, GurutzetaUnibertsitate Ospitaleko areto nagusian.

web-orria

web-orria

web-orria

web-orria

informazio gehiago