Jarduera Memoria 2015

16
2015 Jarduera Memoria

description

2015an Memoria SIIS-jarduerak aurkeztu da. SiiSen oinarriko funtzioetako bat eta izateko jatorrizko arrazoia izan da ahalbidetzea dokumentazio-zentro eta liburutegi espezializatu bat gizarte-politika eta zerbitzuetan. Gaur egun, SiiS dokumentazio-zentroak osatzen du Europa-mailako gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuetan espezializatutako bibliografia-bilduma handienetako bat. Euskadikoak dira bertaratzen diren erabiltzaile gehienak, baina baita ere erantzuten zaie beste erkidego eta herrialdeetako pertsona eta erakundeen eskariei, gehienbat, Europa eta Latinoamerikakoei.

Transcript of Jarduera Memoria 2015

Page 1: Jarduera Memoria 2015

2015JardueraMemoria

Page 2: Jarduera Memoria 2015

1. SIIS DOKUMENTAZIO ETA IKERKETA ZENTROA

SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa sortu zen 1972. urtean Eguía-Careaga Fundazioaren baitan, horren bitartez eskuartze sozialaren arloan zegoen informazio zientifiko eta teknikoaren eskasia bat betetzeko asmoz. Dokumentazio zentroa eta aholkularitza eta analisi lana oinarri izanik, SiiS osatzen joan da gizarte-ongizate politika, Gizarte Zerbitzuen antolaketa eta gizarte-ekintzako profesionalen praktikaren arloak hobetzeko lanabes gisara.

Dokumentazio- eta ikerketa-ekimenez gain, SIISek garatzen ditu modu paralelo batean bestelako lanerako ildo batzuek, adibidez, espezializatutako aldian behingo argitalpen eta gaikako buletin dokumentalak, webguneen kudeaketa edo aplikazio informatikoak burutzea, adibidez, Gizarte Zerbitzuetako plangintza eta kalkulurako direktorio edo tresnak.

Fundazioaren Patronatua osatzen dute ondorengo pertsona hauek:

Sortzailea. José Ignacio Eguía CareagaPresidentea. Jesús Antonio Pérez de ArróspidePresidente-ordea. José María SeguraIdazkaria. Paulino Azúa Diruzaina. Jorge Díez AramburuBatzordekideak. Juan José Álvarez Jorge Bani Iñaki Heras Ignacio Iragorri Ramon Saizarbitoria Helena Sotelo Joseba Zalakain José Luis Zubizarreta

Fundazioaren gaur egungo lantaldea osatzen dute 20 pertsonek, eta horietatik 16k lan egiten dute Donostiako bulegoan eta beste laurek Madrilen. Lantaldea osatzen dute soziologia, gizarte-langintza, kazetaritza, antropologia, zuzenbide eta dokumentazioko espezialista batzuek.

Page 3: Jarduera Memoria 2015

SIISek elkarkidetza hitzarmenak ditu dokumentazioaren inguruko gaietan Euskal Herriko Unibertsitatea, Arartekoaren erakundea, Eusko Ikaskuntza eta Matia Fundazioaren lankidetzan.

2015. urtean, SIIS ondorengo erakunde hauen lankide izan da:

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

DEPARTAMENTO DE EMPLEOY POLÍTICAS SOCIALES

OSASUN SAILA

DEPARTAMENTO DE SALUD

Page 4: Jarduera Memoria 2015

2. 2015EKO JARDUERA

2.1. IKERKETAK ETA AHOLKULARITZA TEKNIKOA

2015. urtean, azterlanen esparruaren baitan, SIISek burutu ditu

ikerkuntza-lan batzuek ondorengo erakunde hauentzako:

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

• EAEko Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen

Direktorioaren etenik gabeko eguneratzea.

• Ikuspegi@k Gizarte Gaien Behatokiak eta berauen

hamabostean behingo buletinaren eguneratze eta mantentzea.

• Bermatutako gutxiengo errenten Autonomia Erkidegoetako

2015. urteko azterlan konparatiboa.

• Bermatutako gutxiengo errenten Europar Batasuneko

herrialdeetako 2015. urteko azterlan konparatiboa.

• Haurtzaroan eta familian inbertitzeko Euskal Estrategiaren

proposamena lantzeko sostengua.

• Haurtzaroan eta familian inbertitzeko Euskal Estrategiaren

inguruko memoria ekonomikoa burutzeko sostengua.

• EAEko Etxegabeko Pertsonen Estrategia lantzeko sostengua.

• Gorrak diren pertsonentzako keinu-hizkuntzaren interpretazio-

zerbitzuen nazioarteko ikerketa.

• Euskadiko Bizitegi Bazterketari buruzko II. Jardunaldien

antolakuntza.

• Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren V. Txostena.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

• Drogomedia.com webguneko Adikzioen inguruko Datu

Bankuaren etenik gabeko eguneratzea.

• EAEko droga eta drogen inguruko Erakunde, Zentro eta

Zerbitzuetako Direktorioaren etenik gabeko eguneratzea.

• Adikzioen inguruko Drogomedia Atariaren etenik gabeko

eguneratzea.

Page 5: Jarduera Memoria 2015

Arabako Foru Aldundia

• Beste autonomia-erkidegoetako Gaixotasun Mentalak dituzten Pertsonentzako Zentroetan baldintza material, funtzional eta langileriaren inguruko arautegiaren azterketa.

• Arabako Gizarte Zerbitzuetako Mapa Forala burutzeko aholkularitza.

• Arabako Gizarte Zerbitzuetako Behatokiaren etenik gabeko eguneratzea.

• Ezgaitasunen arloko parte hartzeko prestakuntza eta arretaren kalitatearen hobekuntzarako prozesuaren garapena.

• Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak hornituriko Gizarte Zerbitzuetako Salneurri Publikoen Dekretua egokitzeko aholkularitza.

• Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak hornituriko mendekotasun-egoeran ez dauden pertsonentzako Sarbiderako Dekretua burutzeko aholkularitza.

Gipuzkoako Foru Aldundia

• Gipuzkoako gizarteratzeko gizarte-zerbitzuen sarearen berrantolaketaren inguruko txostena.

• Adingabekoen familia-abegiaren inguruko nazioarteko ikerketa konparatiboa: – Familia-abegia motak: Nazioarteko Proposamenen

Katalogoa – Familia-abegia profesionalizatua: Nazioarteko

Proposamenak• Ezgaitasun eta buruko nahasdurak dituzten pertsonen

arretarako eredua: Ostatu, eguneko eta zerbitzu okupazionaletako Gipuzkoako Aldundiaren sarearen antolaketa.

• Pobrezia Energetikoaren Plana burutzeko diagnostikoa eta gidalerroak.

• Enpleguaren banaketaren inguruko azterlanen berrikuste sistematikoa.

• Oinarrizko errenta, lanaren banaketa eta bermaturiko lanaren inguruko txostena.

• Gipuzkoako Gazteen Udaletako ebaluaziorako datuen ustiaketa.

• Gipuzkoako Gizarte Behatokiaren etenik gabeko eguneratzea.

Page 6: Jarduera Memoria 2015

BESTE ERAKUNDE BATZUENTZAKO IKERKETAK

• Ararteko: EAEko udaletako gizarte-zerbitzuen inguruko txosten bereziaren zirriborroaren lanketa.

• Estrategia 2020 – Donostia.

– Donostiako Gizarteratzeko Planaren lanketarako diagnostikoa.

• Donostiako Udala.

– Gizarte-bazterketa pairatzen duten taldeetarako tutoretzapeko etxebizitzen azterlan dokumentala.

• Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea.

– Eskualdeetako Datu Bankuaren eguneratzea. – Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako

Batzordearen Ordezkapen Araudiaren inguruko txosten juridikoa.

• Emakunde. Emakumeen bizitegi-bazterketaren egoeraren inguruko azterlan.

• ONCE Fundazioa: ODISMET Espainiako Ezgaitasun eta Lan Merkatuaren Behatokiaren eguneratze eta mantentzea.

• Nafarroako Gobernua. Gizarteratzeko gutxiengo errenten eraginaren inguruko txostena.

• Hirukide. Familien zerga-sistemaren inguruko txostena.

• IMSERSO. Gizarte Zerbitzuen informaziorako sistemen inguruko Udako Ikastaroaren antolakuntza.

• Ezgaitasunaren inguruko Sektore Politiken Zuzendaritza Orokorra. Guztientzako Kultura Estrategiaren Jarraipen Txostena.

• UNICEF. Haurtzaroaren Ongizaterako Adierazle Sistemaren eguneratzea.

Page 7: Jarduera Memoria 2015

2.2. BEHATOKI ETA WEBGUNEAK

SIIS webgunea

2015ean SIISeko web ataria aurkeztu da, eguneratu eta berrita, dela edukietan, dela bertako diseinuaren alderdietan. Webgune berria egituratzen da arlo tematiko desberdin batzuetan (ezgaitasunak, adikzioak, adinduak, inklusioa, haur eta gazteak, genero eta familia, gizarte-ekintza, hirugarren sektorea) eta eskaintzen dira ondorengo zerbitzu hauek:

• Ikerkuntza: SIISek buruturiko azterlan eta txostenen katalogoa eta bilatzailea

• Argitalpenak: SIISek editaturiko aldian behingo argitalpenetarako sarbidea.

• Dokumentazio Zentroa: datu-base dokumental eta legegilea eta produktu dokumental guztietarako sarbidea (nobedadeak, bibliografia tematikoak, etab.).

• Gaur-gaurko gaiak: hemeroteka eta agenda hartzen ditu bere baitan.

• Baliabideak: zerbitzuetako direktorio eta erabilgarriak diren bestelako baliabide batzuek eskuartze sozialen arloan lan egiten duten pertsonentzat.

2015ean. SIISen webguneak 107.016 bisita jaso ditu (2014an baino % 16 gehiago), eta guztira ikusi dira 270.495 orrialde. Halaber, egunero gaurkotu egin dira SIISeko sare sozialetako profilak, zehatzago esanda, Facebook eta Twitter profilak, eta bietan nabarmen hazi da jarraitzaileen zenbatekoa.

Page 8: Jarduera Memoria 2015

Webgune propioaz gain, SIISek kudeatzen ditu zenbait atari eta behatoki Interneten, eta horiek ere orientatzen dira politika sozialen arloko ezagueraren kudeaketara.

Behagi.eus: Gipuzkoako Gizarte Behatokia den Behagi.eus aurkeztu zen 2015ean, eta bere baitan biltzen dira gaikako adierazleak, udaletako datuak, zentroen direktorioa, eta Behatokiaren txosten eta beste argitalpenetarako sarbidea.

Odismet.es: Espainiako Ezgaitasunaren eta Lan Merkatuaren Behatokia, ONCE Fundazioak eta FSC Insertak bultzaturiko behatokia mantendu da.. Plataforma espezializatu bat da ezagueraren kudeaketan, eta horren bitartez adierazle desberdinen arteko lotura egiten da ezgaitasunen bat duten pertsona eta laneko merkatuaren artean.

Drogomedia.com: adikzioetan espezializatutako ataria da, eta sustatzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak. Webgune honetan informazio ugari eskaintzen da drogen inguruan, dela informazio orokorra (drogei buruzko informazioa, txosten tematikoak, glosategia, hiztegia, agenda, baliabide, esteka, ikerketa, etab.), dela berariaz profesionalentzat prestatutako informazioa (tresna, nobedade dokumental, erakundeetako nobedadeak, etab.). 2015ean Drogomediako profilak mantendu dira Facebook eta Twitter sare sozialetan.

Cedd.net: Ezgaitasunen Errege Patronatuaren lankidetzan, SIISek kudeatzen du Espainiako Ezgaitasunen Dokumentazio Zentroaren (CEDD) webgunea, eta bertan biltzen dira erakundeak eskainitako zerbitzu eta produktu horiek guztiak. 2015. urtean izan ditu 38.346 bisitari, hau da, aurreko urtearen aldean % 12ko hazkundea.

Arabakobehatokia.net: Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatoki honen webgunearen bitartez, Arabako Foru Aldundiak eskura jarri nahi du Ongizate Sailean lan egiten duten teknikari eta herritarrentzat Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen inguruko estatistika-datuen nukleo bat. Behatokiak bermatzen du konparazioak egitea kuadrilla eta udalerrien artean, eskuragarri dauden baliabideen egokitzea ebaluatu eta Arabako Gizarte Zerbitzuen eboluzioaren inguruko segimendua ahalbidetuz.

Page 9: Jarduera Memoria 2015
Page 10: Jarduera Memoria 2015

Riberdis.cedd.net: Espainiako Ezgaitasunen Dokumentazio Zentroak (CEDD) kudeatzen duen Ezgaitasunen Biltegi Iberoamerikarrak gorde eta hedatzen du ezgaitasunei loturiko gaien inguruan Iberoamerikan sortzen den formatu digital eta sarbide librea duen produkzio zientifikoa. Gaur egun, bertan biltzen dira sarbide librea duten 1.700 erreferentzia.

ifbscalidad.net: Gizarte Ongizaterako Foru Aldundiak sustaturiko Gizarte Zerbitzuen Harrerarako Kalitatearen Ataria sortu da gizarte-zerbitzuetan eskainitako arreta hobetzeko asmoz, eta ondorengo bi xede nagusi hauek ditu: ikusgarritasuna ematea GOFEk sustaturiko kalitatearen inguruko ekimenei eta gizarte-zerbitzuetako arretaren kalitatea hobetzeko interesa dutenentzat sostengua praktikoa eskaintzea jarduera egokien gomendiorako bankua, tresnen bankua eta liburutegi birtualaren bitartez.

Page 11: Jarduera Memoria 2015

2.3. ZERBITZU ETA PRODUKTU DOKUMENTALAK

Datu-base bibliografikoa: gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuetan espezializatutako dokumentu-ondare bat da, eta gaur egun biltzen ditu 205.000 erreferentzia inguru Erkidego-, Estatu- eta nazioarte-mailan. Guztira, 2015 urtean datu-base dokumentalera gehitu dira 3.721 bibliografia-erregistro berri.

2015an eskuratu dira 660 monografia berri, eta horrek haztarazten du ondare dokumentala 55.651 liburuen kopurura. Espezializatutako aldian behingo argitalpenei dagokionez, gaur egun, zentroan biltzen dira 1.708 aldizkari desberdinek osaturiko bilduma. Dokumentu-ondarean 2015ean gehitu diren dokumentuetatik % 87 daude formatu elektronikoan edo eskaneatu egin dira, eta modu honetara erabiltzaileak jaitsi dezake Internet bitartez edo segituan jaso dezake posta elektronikoz.

Legeriaren datu-basea: bertan biltzen da Estatu, Autonomia Erkidego eta Lurralde Historikoetako gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuen inguruko lege-araudia, eta bertan hartzen dira arau-maila horiek guztiak, eta guztira daude 28.826 erregistro. Halaber, bertan biltzen da 2001. urtetik Europar Batasuneko araudia. Indarrean dagoen arau-bilduma osoa digitalizatu da, eta horrela errazten da dokumentu horietara guztietarako berehalako sarbidea.

Hemeroteka: halaber, 2015. urtean jarraitu da Estatu eta Erkidegoetako prentsaren hustuketa egiten, eta, goiz-goiz bildu dira SIISeko webgunean gizarte-zerbitzu eta politiken inguruan argitaratutako berriak, eta lortu da 66.000 albiste biltzea.

Kontsulta- eta liburutegi-zerbitzua: urtero 700 eskaera inguru artatzen dira Dokumentazio Zentroan. Kopuru horren osagarri dira urtero Dokumentazio Zentroko webguneak jasotzen dituen 100.575 bisita inguru (2015), eta bertan eskaintzen da erabiltzailearentzat ondareak dituen testu osoak kontsultatzeko aukera.

Page 12: Jarduera Memoria 2015

Bestelako zerbitzu dokumentalak: Dokumentazio-zentroak pertsonalizatutako ondorengo zerbitzu hauek eskaintzen ditu: gai ezberdinen inguruko txosten dokumentalen idazketa, literatura-berrikusteak, bibliografia tematikoen lanketa, erkidego edota nazioarteko arautegien azterlan konparatiboak, etab.

2.4. ARGITALPENAK

Gizarteratuz: Gizarte Zerbitzu eta Eskuartze Sozialen inguruan editatzen da buletin dokumental hau 2010. urtetik Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailaren lankidetzan. Aldizkaria doan banatzen da eta gaur egun 2.300 harpidetza inguru ditu. 2015ean argitaratu dira aldizkariaren 5 ale (46tik 50era).

Zerbitzuan: sei hiletik behin argitaratzen da Gizarte Zerbitzu eta Gizarte Politikan espezializatutako aldizkari hau, SIISek argitaratzen du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren lankidetzan. 2015ean argitaratu dira 57, 58 eta 59. aleak. Zerbitzuan aldizkariak badu webgune propio bat (www.zerbitzuan.net), eta bertatik kontsultatu daiteke aldizkaria, eta 1986. urtetik argitaratu diren artikulu horiek guztiak jaitsi daitezke.

Page 13: Jarduera Memoria 2015

Ezgaitasunen Espainiako Aldizkaria (REDIS): izaera zientifikoa duen aldizkari elektronikoa da, eta orientatzen da, diziplina askotariko ikuspegi batetik, ezgaitasunen arloko ikerkuntza, gogoeta akademiko, zientifiko edo profesionalerako artikuluak argitaratzera. Sei hilean behin argitaratzen da, eta 2015ean bi ale berri argitaratu dira.

Drogomedia buletin monografikoak: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publiko eta Adikzioen Sailaren lankidetzan buruturiko buletin dokumentala da. Bertan eskaintzen dira aldi bakoitzeko gai monografikoaren eta adikzioen inguruko laburpenak, eta baita ere arlo honetan jarduten dutenentzat interesgarriak diren deialdiak. 2015. urtean bi ale argitaratu dira formatu elektronikoan (pdf). Doakoa da aldizkari honetako harpidetza.

Gaur-gaurko buletin elektronikoak: hamabostean behin, SIISek osatu eta banatzen ditu arlo sozialeko gaurkotasun-buletinak posta elektronikoaren bitartez. 2015ean gaurkotasun-buletin horietako harpide izan dira 2.200 profesional eta erakunde inguru.

Ikuspegi@k Gizarte Gaietako Behatokien Gaurkotasun-buletinak: buletin hauek osatu eta SIISetik bidaltzen dira hamabostean behin, eta 2015ean posta elektronikoz banatu dira 23 ale berri.

Page 14: Jarduera Memoria 2015
Page 15: Jarduera Memoria 2015
Page 16: Jarduera Memoria 2015

KONTAKTUASIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Etxague Jenerala 10 behea20003 DonostiaTel. 943 423 656

www.siis.net

JENDAURREKO ARRETA-ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 15:00era

www.facebook.com/siis.net

twitter.com/siis_doc

URU

MEA

ITSASA

DA

RRA

KURSAAL ZUBIA

VICTORIA EUGENIA ANTZERKIA

KURSAAL

SiiS