Jalgi Hadi Garaipenera! (Araba)

4
Euskal Herria aro berri batean murgildu du urte luzeetako borrokak eta abiada hartzera goaz. Garaipenera jalgitzeko ordua da. 2012a urte erabakigarria izango gure herriarentzat, askapen politiko eta sozialarengatiko borrokan urrats gehiago emango baititugu eta ekidin ezinezko egingo baitugu gure herriaren burujabetza prozesua. Prozesu hori aurrera eramateak kaleetan, hezkuntza zentroetan, lantegietan, auzoetan eta leku orotan alternatiba iraultzailea plazaratzea suposatzen du, alternatiba integral bat proposatzea, zeinak aldaketa politiko eta sozialari beren interes propioak mantentzeko ateak ixten dizkiotenen diskurtsoa gaindituko duen. Badakigu beren sistema politikoa eta sozioekonomikoa krisi egoeran daudela eta nahi beste arrazoi ditugula askapen politiko eta soziala aurrera eramateko. Baina boterea kosta ahala kosta mantendu nahi dutenen diskurtsoa ez da alor horietara mugatzen: historiaren irakurketa faltsu bat egiten dute, gezurrez eta ipuinez betea, historia erabili nahiaz Euskal Herriaren askapen prozesua oztopatzeko. 2012an Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuak Nafarroako Konkistari buruz duen diskurtsoa alegiazko akordio batean oinarritzen da, zeinak 1512-1530 artean egon zen konkista eta gerra ahaztu nahi duen. Ez zaie komeni gogoratzea zergatik garen España gaur egun baina guk gogora araziko diegu. Historia erabili nahi dute proposamen askatzaileak oztopatzeko eta ordua da esateko erakunde ofizialei historiaren ikuspuntu hori gezurren gainean eraikia dagoela. Unea da herritarrok historia ezagutu dezagun eta historiaren gainean eraikitako diskurtso ukatzaileak gainditu ditzagun. Hala ere, kontuan hartu behar dugu historiak badituela bere argi eta ilunak eta euskaldunak ez garela beti izan heroi inbaditzaile gaiztoen aurka eta Nafarroako estatua Europa mendebaldeko gainontzeko erreinuak bezalako beste erreinu bat izan zela. Arabarrok batzuetan nafar erregearen alde eta bestetan gaztelauaren alde egin genuen, bizkaitarrek bezala eta are gehiago, Nafarroako 1512ko konkistan parte hartu genuen Arabako Diputazioko tropetan. Baina onartuta historiari zintzotasunez begiratu behar diogula, hori ez da arrazoia 1512ko konkistari garrantzia kentzeko. Izan ere, gaur egun Españaren menpe bagaude konkisten ondorio izan da. Araba, esan bezala, alde batera eta bestera ibili zen Erdi Aroan, Asturies, Castilla eta Nafarroako erregeen menpe. 1134an Nafarroako erreinua birsortu zen Aragoiren menpe egon

description

Nafarroaren Konkistaren 500. urteurrenaren harira, eta Gazte Martxa baino lehen, ekimen ugari antolatu dituzte Gasteizen hurrengo egunotan.

Transcript of Jalgi Hadi Garaipenera! (Araba)

Page 1: Jalgi Hadi Garaipenera! (Araba)

Euskal Herria aro berri batean murgildu du urte luzeetako borrokak eta abiada hartzera

goaz. Garaipenera jalgitzeko ordua da. 2012a urte erabakigarria izango gure

herriarentzat, askapen politiko eta sozialarengatiko borrokan urrats gehiago emango

baititugu eta ekidin ezinezko egingo baitugu gure herriaren burujabetza prozesua.

Prozesu hori aurrera eramateak kaleetan, hezkuntza zentroetan, lantegietan, auzoetan

eta leku orotan alternatiba iraultzailea plazaratzea suposatzen du, alternatiba integral

bat proposatzea, zeinak aldaketa politiko eta sozialari beren interes propioak

mantentzeko ateak ixten dizkiotenen diskurtsoa gaindituko duen. Badakigu beren

sistema politikoa eta sozioekonomikoa krisi egoeran daudela eta nahi beste arrazoi

ditugula askapen politiko eta soziala aurrera eramateko. Baina boterea kosta ahala

kosta mantendu nahi dutenen diskurtsoa ez da alor horietara mugatzen: historiaren

irakurketa faltsu bat egiten dute, gezurrez eta ipuinez betea, historia erabili nahiaz

Euskal Herriaren askapen prozesua oztopatzeko.

2012an Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuak Nafarroako Konkistari buruz duen

diskurtsoa alegiazko akordio batean oinarritzen da, zeinak 1512-1530 artean egon

zen konkista eta gerra ahaztu nahi duen. Ez zaie komeni gogoratzea zergatik garen

España gaur egun baina guk gogora araziko diegu. Historia erabili nahi dute

proposamen askatzaileak oztopatzeko eta ordua da esateko erakunde ofizialei

historiaren ikuspuntu hori gezurren gainean eraikia dagoela. Unea da herritarrok

historia ezagutu dezagun eta historiaren gainean eraikitako diskurtso ukatzaileak

gainditu ditzagun.

Hala ere, kontuan hartu behar dugu historiak badituela bere argi eta ilunak eta

euskaldunak ez garela beti izan heroi inbaditzaile gaiztoen aurka eta Nafarroako

estatua Europa mendebaldeko gainontzeko erreinuak bezalako beste erreinu bat izan

zela. Arabarrok batzuetan nafar erregearen alde eta bestetan gaztelauaren alde egin

genuen, bizkaitarrek bezala eta are gehiago, Nafarroako 1512ko konkistan parte hartu

genuen Arabako Diputazioko tropetan. Baina onartuta historiari zintzotasunez begiratu

behar diogula, hori ez da arrazoia 1512ko konkistari garrantzia kentzeko.

Izan ere, gaur egun Españaren menpe bagaude konkisten ondorio izan da. Araba, esan

bezala, alde batera eta bestera ibili zen Erdi Aroan, Asturies, Castilla eta Nafarroako

erregeen menpe. 1134an Nafarroako erreinua birsortu zen Aragoiren menpe egon

Page 2: Jalgi Hadi Garaipenera! (Araba)

ondoren, 1076tik eta urte batzuez, Nafar Koroak egituratu zituen gutxi gora behera

gaur eguneko Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Baxe Nafarroa. Baina erreinu

birsortu hark ez zuen asko iraun eta 1199-1200 artean, Bizkaiko Jaunak leialtasuna

Castillako erregeari aldatu ondoren, tropa gaztelarrek Araba, Bizkaia eta Durangaldea

konkistatu zituzten. Gasteiz sei hilabetez setiatuta eduki zuten, azkenean nafar

erregeak baimena emanda errenditu zelarik. Ordutik Araba beti egon da Castillako

koroaren menpe.

Eta 1512ko konkistak eragin zuen Hego Euskal Herria bere osotasunean Castillako

erregearen menpe egotea. Horregatik da ezinbestekoa gogoratzea konkistaren

bostehungarren urteurrena, ez gure etorkizuna historian legitimatzeko (espainiar zein

frantses Estatuek egin duten eran), baizik eta historian gertatua gertatu dela ere Euskal

Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatzeko.

- Frantses eta Espainiar monarkia modernoak eratzen ari ziren garaian, Nafarroako

koroa bien artean geratu zen, berau ere monarkia moderno bat (Vatikanoarekiko

independientea, majestate jainkotiarren aginduz eta errege justizia eta zergak

handituz) sortzen saiatu zen. Baina inguruko herrialdeak Europa mandebaldeko

lehentasuna izateko lehiatzen ari ziren garaian, ezin izan zuen neutraltasuna

mantendu.

- Urteetan espainiar eta frantses erregetzekin itunak egin ostean Bloiseko akordioa

lortu zuen frantses monarkiarekin Pirinioetako mugan gerra lehertzear zela bi

potentzien artean eta hori aprobetxatu zuen Fernando Katolikoak konkista abiatzeko.

- Gaztelarrak hiru zonaldetik sartu ziren: Sakana, Tutera eta Aragoi, eta erresistentzia

gutxi topatuta Iruñeko ateetara iritsi ziren, zein errenditu egin zen defentsa aukera

gutxi zituelako.

- 1512ko negu hasieran nafar errege-erreginek hiru zutabe antolatu zituzten

frantziako erregearen babesarekin erreinua berreskuratzeko; baina Iruñeako hiriak

ateak irekitzeko sublebatzeko aukerarik izan ez zuenez, tropek atzera egin behar izan

zuten Pirinioen iparraldera.

- 1516an, Fernando Katolikoa hiltzearekin batera, beste saiakera bat egon zen.

Oraingoan hasiera batean konkistatzaileen alde lerratu zen beumondarren leinua,

erreinua berreskuratzearen alde azalduz, baina frantziaren laguntza militarra ez zuten

eta lortutakoa berriro ere galdu zen.

Page 3: Jalgi Hadi Garaipenera! (Araba)

- 1521ean Espainian komuneroen matxinada ematen ari zelako plazak militarrik gabe

zeudela aprobetxatuz, armada napar-frantses batekin Enrique II nafarroan sartu eta

Lizarra, Tafalla eta Tutera altxatu ziren; ondoren Hondarribia, Zangotza eta Amaiur ere

nafarren esku gelditu ziren, Iruñearekin batera. Baina berriro ere gaztelarrak lurralde

hoiek berreskuratu zituzten, Amaiur (1522) eta Hondarribia (1524) azken

erresistentzia guneak izango direlarik pirineoen hegoaldean.

- 1530 urtetik aurrera erreinuak independentea izaten jarraituko du pirineoen

iparraldean, Carlos V.ak lurralde hauei uko egin baitzien defenditzeko arazoak

zituelako. Hala ere, 1589an Enrique IIIa frantziako errege bilakatu zen, bi erreinuak

bere eta bere ondorengoen menpean geratzen zirelarik, 1789an frantziako matxinada

dela eta asanbladak Nafarroako titulua ezabatu zuen arte.

EZKUTUAK ESKURA saio berezia

Martxoaren 24, larunbata

10:00 Gasteizko Gaztetxean

Page 4: Jalgi Hadi Garaipenera! (Araba)

Guerra, P. 2004. Requiem por Navarra. Astero, Iruñea

Guerra, P. 2009. Vitoria, asedio al reino de Navarra. Astero, Iruñea

Landaluze, K. 2009. Las hogueras del reino. Astero, Iruñea

Mtz. de Lezea, T. 2001. El señor de la guerra. Ttarttalo, Donostia

Orueta, J. 2004. Ortziren hortza / El cantar de Orreaga. Astero/Pamiela, Iruñea

Adot, Alvaro, 2005: Juan de Albret y Catalina de Foix o la defensa del estado navarro

(1483-1517), Pamiela.

Baraibar, A. 2010. Historia y memoria de los símbolos de Navarra. Pamiela, Iruñea

Correa, Luis, 2002. La conquista de Navarra, 1513, Biblioteca Básica Navarra, Iruña.

Esarte, Pedro, 2001. Navarra, 1512-1530, Conquista, ocupación y sometimiento

militar, civil y eclesiástico, Pamiela, Iruña.

Monteano, P.J. 2010. La guerra de Navarra (1512-1529).Crónica de la conquista

española. Pamiela, Iruñea

Sagredo, I. 2007. Los castillos que defendieron el reino (tomos I, II y III)

Sorauren, M. 1998. Historia de Navarra el Estado Vasco. Pamiela, Iruñea

Urzainqui, T. 2004. Navarra estado europeo. Pamiela, Iruñea

Baskoien defentsa. Pamiela, Iruñea.