ITSASOAREN MODELATZE LANA

5
ITSASOAREN MODELATZE LANA LEIRE GAGO DBH4B BIO-GEO

Transcript of ITSASOAREN MODELATZE LANA

ITSASOAREN MODELATZE LANA

LEIRE GAGODBH4B

BIO-GEO

Itsasertzean Geratutako Higadura Prozesuak

➔ Labarraren atzerapena: Olatuek labarren beheko zatia zulatzen dute, eta horren ondorioz, blokeak erortzen dira. Horrela, labarrak atzera egiten du. Atzera egitean sortzen den gainazalaren zati bat agerian gera daiteke eta hori urradura-plataforma deitzen da.

➔ Materialen birrinketa eta garbiketa: Blokeak eta harri zatiak zehatuta geratzen dira. Olatuek eta urak itsas barrura garraiatzen dituzte material xeheenak eta kostan uzten dituzte harea eta legarra.

Higadurako Mugimenduak:

Garraioan eta sedimentazioan oso eragin handia dute.

➔ Olatuak: Olatua edo uhina itsasoen eta bestelako ur eremuen gainazalean sortzen diren uhinak dira.

➔ Mareak: Mareak itsasoaren mugimendu ziklikoak dira eta kostaldean izaten dute eragin nagusia.

➔ Itsas korronteak: gazitasun desberdinagatik edo tenperatura desberdinagatik sortzen diren ur mugimendu erraldoiak.

NOLAKOA DA SEDIMENTAZIOA?

Sedimentazioagatik sor daitezkeen egiturak honako hauek izan daitezke:

Hondartzak: Harea-edo legar-metaketak dira, itsasertzak malda txikia duen eremuetan sortuak.

Tonboloak: Hareazko lerroak dira, kostarekiko zutak edo paraleoak,eta itsasertzeko urmael eta padura txikiak bakartu ohi dituzte.

Urmaelak edo albuferak: Sakonera txikiko ur-masa da, itsaso zabaletik hareaz legarrez edo uharriz osatutako kordoi batez bereizita dagoena

deltak:  zenbait bokaletan sortzen diren sedimentu metaketak dira. Bokale horietako urak lasaiak eta sakonera gutxikoak dira.

Estuarioak. Ibai bateko zatirik hondoena eta zabalena. Normalean bere bi alboetan hondartza bat izaten du eta bertan Padura sistema osa daiteke.

Kostalde hesiak: kostaldean, paraleloki askotan sortzen den area metaketak dira.