Elkarrizketa “Matematikarien lana askotan lur azpikoa ... · ekuazioak Eulerrenak dira. Orduan,...

2
...eta kitto!/2007-II-2 Elkarrizketa 10 - Saria jasotzeko berria nola hartu zenuen, espe- ro zenuen zerbait zen? Euskadi Sarirako pape- rak-eta bidaltzen dira, Ga- bon aurretik egin nuen ho- ri, baina sorpresarekin jaso nuen berria. Nire erregis- troan ez zegoen aurreikusi- ta horrelako berri bat jaso- tzea jaso nuen moduan eta egunean: danborradaren egunean izan zen eta, gai- nera, Donostian nengoen. - Zuretzat zer esanahi du horrelako saria jasotzeak? Zientzilarien lana asko- tan erdi klandestinoa iza- ten da, eta matematiketan are gehiago. Beste gai ba- tzuk gehiago agertzen dira egunkarietan, baina mate- matikarien lana askotan lur azpikoa izaten da. Horrela- ko sari bat jasotzea ohore haundia da eta, horrez gain, gizartearen aldetik errekonozimendua ere ba- da. Euskadi Saria azken ba- tean Euskadikoa da, eta Euskadi herri txikia da, bai- na nire herria denez saria bi aldiz garrantzitsua izan da. - Zehazki, zergaitik eman dizute saria? Deribatu partzialetako ekuazioen arloan egiten dut lan, eta horren ingu- ruan dagoen ordenagailu bidezko analisi numerikoa- ren azterketan eta baita sis- temen kontrolaren teorian ere. Egia esan, gaur egun- go injeniaritza, zientzia eta teknika guztietako meka- nismo gehienek badaukate kontrolaren aspektoren bat, automatizazioaren be- harra eta abar. Horretaz ar- duratzen den matematika- ren arloa kontrolaren teoria da eta horretan lan egin izan dut luzaroan. Azken urteotan gauza guzti horiek aplikatu izan ditugu INTA- ko (Instituto Nacional de Tecnica Aerosespacial) ki- deek eta nik. 20 urtetan te- orikoki egin dut lan, artiku- luak, papera eta arkatza erabilita, eta oso pozgarria izan da lan horretatik atera- tako ideia batzuk injenieri- tzaren arloan gauza oso praktikoak egiten ari diren talde batzuentzat erabilga- rriak izatea. Niretzat gauza berria da eta honetan oso modestoa izan nahi dut, la- nean diharduen jende bati aholkua ematea izan da ni- re aportazioa, ez naiz ekin- tzailea izan. - Askori matematikak eta zientziak oro har arrotzak egiten zaizkigu. Egunero- ko bizitzan zein aplikazio dauka deribatu partziale- tako ekuazioen teoriak? Ekuazio diferentzialak eta deribatuen ekuazioak Newton eta Eulerren sa- soian sortu ziren, fluidoen ekuazioak Eulerrenak dira. Orduan, erreken higidura, itsasoaren mugimenduak, olatuak eta horrelakoak ulertzeko ezinbestekoak dira. Ondorioz, kai bat on- do diseinatu ahal izateko, horiek ezagutu behar dira, edo hegazkin baten kasuan fluidoa airea da. Horietan guztietan nahi eta nahi ez deribatu partzialetako ekuazioak behar dira, maila batean edo bestean. Gaur egun egiten diren gauza berrien artean, ura eta airea aipatu ditudan moduan, gaur egun lan haundia egi- ten ari da gizakien gorpu- tzean, sistema kardiobas- kularrean hain zuzen ere. “Matematikarien lana askotan lur azpikoa izaten da” E E N NR RI IK KE E Z Z U UA AZ ZU UA A , ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA EUSKADI SARIA Urte hasierarekin batera berri ona jaso zuen Enrike Zuazua Iriondo eibartarrak. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan klaseak ematen duen matematikariak 2006ko Zientzia eta Teknologia Euskadi Saria eskuratu du, deribatu partzialetako ekuazioen teorian egindako lanarengatik. Matematikako teoriek paper gainean zenbakiak eta letrak egitea baino askoz garrantzitsuagoak direla argi laga digu irakasle eta ikertzaileak, gure eguneroko bizitzan modu zuzenean eragiten duten gauza askotan aplikatzen dira-eta. Orduan, uraren edo airearen azterketetatik gizakiaren odol sistemara eramaten dituzu ideia oinarrizko batzuk eta horrekin elikatzen duzu teoria berri hori, baina hori egitean gauza berriak ulertu behar dira

Transcript of Elkarrizketa “Matematikarien lana askotan lur azpikoa ... · ekuazioak Eulerrenak dira. Orduan,...

  • ...eta kitto!/2007-II-2

    Elkarrizketa10

    - Saria jasotzeko berrianola hartu zenuen, espe-ro zenuen zerbait zen?

    Euskadi Sarirako pape-rak-eta bidaltzen dira, Ga-bon aurretik egin nuen ho-ri, baina sorpresarekin jasonuen berria. Nire erregis-troan ez zegoen aurreikusi-ta horrelako berri bat jaso-tzea jaso nuen moduan etaegunean: danborradarenegunean izan zen eta, gai-nera, Donostian nengoen. - Zuretzat zer esanahi duhorrelako saria jasotzeak?

    Zientzilarien lana asko-tan erdi klandestinoa iza-ten da, eta matematiketanare gehiago. Beste gai ba-tzuk gehiago agertzen diraegunkarietan, baina mate-matikarien lana askotan lurazpikoa izaten da. Horrela-ko sari bat jasotzea ohorehaundia da eta, horrezgain, gizartearen aldetikerrekonozimendua ere ba-da. Euskadi Saria azken ba-tean Euskadikoa da, etaEuskadi herri txikia da, bai-na nire herria denez saria bialdiz garrantzitsua izan da. - Zehazki, zergaitik emandizute saria?

    Deribatu partzialetakoekuazioen arloan egitendut lan, eta horren ingu-ruan dagoen ordenagailubidezko analisi numerikoa-

    ren azterketan eta baita sis-temen kontrolaren teorianere. Egia esan, gaur egun-go injeniaritza, zientzia etateknika guztietako meka-nismo gehienek badaukatekontrolaren aspektorenbat, automatizazioaren be-harra eta abar. Horretaz ar-duratzen den matematika-ren arloa kontrolaren teoriada eta horretan lan eginizan dut luzaroan. Azkenurteotan gauza guzti horiekaplikatu izan ditugu INTA-ko (Instituto Nacional deTecnica Aerosespacial) ki-deek eta nik. 20 urtetan te-orikoki egin dut lan, artiku-luak, papera eta arkatzaerabilita, eta oso pozgarriaizan da lan horretatik atera-tako ideia batzuk injenieri-tzaren arloan gauza osopraktikoak egiten ari direntalde batzuentzat erabilga-rriak izatea. Niretzat gauzaberria da eta honetan osomodestoa izan nahi dut, la-nean diharduen jende batiaholkua ematea izan da ni-re aportazioa, ez naiz ekin-tzailea izan. - Askori matematikak etazientziak oro har arrotzakegiten zaizkigu. Egunero-ko bizitzan zein aplikaziodauka deribatu partziale-tako ekuazioen teoriak?

    Ekuazio diferentzialak

    eta deribatuen ekuazioakNewton eta Eulerren sa-soian sortu ziren, fluidoenekuazioak Eulerrenak dira.Orduan, erreken higidura,itsasoaren mugimenduak,olatuak eta horrelakoakulertzeko ezinbestekoakdira. Ondorioz, kai bat on-do diseinatu ahal izateko,horiek ezagutu behar dira,edo hegazkin baten kasuanfluidoa airea da. Horietanguztietan nahi eta nahi ezderibatu partzialetakoekuazioak behar dira, mailabatean edo bestean. Gauregun egiten diren gauzaberrien artean, ura eta aireaaipatu ditudan moduan,gaur egun lan haundia egi-ten ari da gizakien gorpu-tzean, sistema kardiobas-kularrean hain zuzen ere.

    “Matematikarien lana askotan lur azpikoa izaten da”

    EE N NR RI I

    K KE EZZ U U

    A AZ ZU U

    A A, Z

    IENTZ

    IAET

    ATE

    KNOL

    OGIA

    EUSK

    ADIS

    ARIA

    Urte hasierarekin batera berri ona jaso zuenEnrike Zuazua Iriondo eibartarrak. MadrilgoUnibertsitate Autonomoan klaseak ematenduen matematikariak 2006ko Zientziaeta Teknologia Euskadi Saria eskuratu du,deribatu partzialetako ekuazioen teorianegindako lanarengatik. Matematikako teoriekpaper gainean zenbakiak eta letrak egiteabaino askoz garrantzitsuagoak direla argi lagadigu irakasle eta ikertzaileak, gure egunerokobizitzan modu zuzenean eragiten duten gauzaaskotan aplikatzen dira-eta.

    Orduan, uraren edo

    airearen azterketetatik

    gizakiaren odol sistemara

    eramaten dituzuideia oinarrizko

    batzuk eta horrekin

    elikatzen duzuteoria berri hori,

    baina hori egitean gauzaberriak ulertu

    behar dira

  • elkarrizketA

    ...eta kitto!/2007-II-2

    11

    - Beraz, aplikazio anitzakdauzka zuen lanak...

    Matematikariek egitendugun lana hori izaten da:guk daukagun jakinduria,metodologia eta ulermenhori gai batetik bestera era-matea. Hori guztia egiteangauza berriak sortu behardira, baina printzipio nagu-siak normalean antzerako-ak izaten dira. Zer gerta-tzen da odolaren kasuan?Fluidoa ez da berbera, bes-te konplexotasun geome-triko bat dauka, gizakionarteria eta zain guztien ma-pa oso sare konplexua de-lako. Orduan, uraren edoairearen azterketetatik gi-zakiaren odol sistemaraeramaten dituzu ideia oina-rrizko batzuk eta horrekinelikatzen duzu teoria berrihori, baina hori egiteangauza berriak ulertu behardira. Adibidez, konplexuta-sun geometriko hori kon-tuan hartu behar da eta

    ikerketarako gai berria sor-tzen da. - Aipatzen dituzun kon-tuek oso aplikazio prakti-koak dauzkate, beraz.Hala ere, uste duzu gizar-tea kontziente dela ho-rrekin? Zuen lana balora-tuta ikusten duzu?

    Ez, baina ez dut ustebesteek egidakoa inorkbaloratzen duenik. Kazeta-rien kasuan, adibidez, goi-zero ipintzen dut irratiaeta martxan dago, bainanik ez dakit zenbat jendekdiharduen lanean, zer or-dutatik, hori posible izandadin. Matematikarekingauza bera gertatzen da.Hori bai, zientzialarien ar-tean matematikariak, bes-te batzuekin konparatuta,ezezagunagoak gara. Min-biziaren edo HIESaren ar-loan lan egiten duenakarrakasta haundiagoa dau-ka, baina hori ulertzen du-gu normala dela, hor egi-

    ten diren aurrerapenei gi-zarteak indar gehiagoematea normala da, eragi-na zuzen-zuzena delako. - Zientziarako dibulga-zioan badituzue bide ba-tzuk, baina gizarteari ho-rrelako kontuen inguruangauza gehiago helarazibeharko litzaizkioke?

    Egunkarietan ikustenden bezala, nire EuskadiSaria askotan Gipuzkoakoedizioetan ematen da, nigipuzkoarra naizelako, etaaskotan ez da beste he-rrialdeetan argitaratzen.Horrekin esan nahi dut an-tolakuntza arazo bat bade-la, egiten diren gauza as-ko, askotan horrelako txo-koren batean argitaratzendirelako eta gero jendeakez duelako ezagutzen. Ezda bakarrik ikusi beharzientzialariek dibulgazio-rako artikulu ona idaztea,baizik eta gero hori giza-kiaren eskutan nola jartzenden. Oso arraroa izaten dahorrelako artikulu bat jen-dearen eskuetara ailega-tzea. Arazoa, gainera, are-agotzen dago. Internetenere informazio asko dago,baina kontua da nola aur-kitu edo antolatu informa-zio guzti hori. Matemati-ken mundua txikitxoagoada, gure artean badu difu-sio era bat, baina hori gi-zartearen esku ipintzekolan asko egin behar da. Ezdakit unibetsitateak, aldiz-karien kontsortzioak edobeste norbaitek egin be-har duen, baina arlo ho-rretan premia bat ikustendut. Eta arazo horri aurreegin behar diogulakoannago.

    SOSLAIAEibarren 1961an jaioa. OHO Ikastolaneta La Sallen ikasi zuen, eta batxilergoaeta UBI Unibertsitate Laboralean.1984an Matematiketan lizentziatu zenEuskal Herriko Unibertsitatean, eta1987an doktoretza lortu zuen unibertsi-tate berean. Eusko Jaurlaritzaren bekabati eta ‘Collège de France’-en JacquesLouis Lions-en Katedrako ‘Allocation deRecherche’ bati esker, urtebete geroagoPierre et Marie Curie Unibertsitateandoktoretza lortu zuen. Irakaskuntzan jar-dun du harrez gero, batez ere Madrilen.1990an Madrilgo Complutensean Ma-tematika Katedra bat eskuratu zuen,baina 2001az geroztik Madrilgo Uniber-tsitate Autonomoan dihardu. Gauregun Instituto IMDEA-Matemáticas,Madrilgo Erkidegoko Gobernuak sortuberri duen Fundazioko zuzendaria da.Irakasle eta ikertzaile gisa kurrikulo luzeeta oparoa dauka. Matematikaren ba-rruan, bere espezialitateak Deribatu Par-tzialen Ekuazioak, Sistemen Kontrola etaAnalisi Numerikoa dira.

    Argazkian, 2005eko ekainean jaiotako Ainara alabatxikiarekin.

    Enrike Gureak Tailerretan lan egiten duen Xabier anaiarekin.