Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

11
IRUDIEK ADIERAZTEN DIZKIGUTEN MEZUAK Didaktika orokorra

Transcript of Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Page 1: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

IRUDIEK ADIERAZTEN DIZKIGUTEN MEZUAK

Didaktika orokorra

Page 2: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Guri iruditzen zaigu irakasleari ez zaiola haurrei klaseak ematea gustatzen, hartaz, ez du inongo motibaziorik baliatzen bere klaseak gustagarriak izan daitezen. Horrek ikasleek ikasgaia “gorrotatzea” edo gustuko ez izatea dakar.

Page 3: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Gure ustetan irakaslearen jarrera nahiko hipokrita da, izan ere, esaten duenaren arabera ordenagailua oso erabilgarria den tresna bat da baina berak bere klaseak emateko ez du baliatzen.

Page 4: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Irakasleak dio, ikasle guztien iritzi eta sinesmenak kontuan hartzea erabaki dutela, eta hori bermatzeko konponbidea pareta batean gurutzea jartzea eta beste hiruetan ez jartzea dela. Mezu horrekin irakasleak ulertarazi nahi du ikasle guztiak hartzen direla kontuan baina mezu okerra da, klasea ematen ari direnean aurreko paretari begira egongo baitira eta pareta horretan gurutzea agertzen da. Hartaz, ulertzen duguna da ikastolaren filosofia eta sinesmenak erlijioarekin guztiz lotuta daudela, eta hori inposatzen ari dira, nahiz eta irakasleak eman duen azalpena gertakari hori estaltzen saiatu den.

Page 5: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Guk irudi honetan curriculum ezkutua ikusten dugu islatuta, eta urte askotan gertatu izan den bezala (eta oraindik, zoritxarrez, kasu batzuetan gertatu ohi den bezala) matxismo egoera bat antzematen da. Ikastolak berak askotan rol edo paper hauek banatzen dizkiete ikasleei, eta beraiek etxean ere ikusi egiten dute.

Page 6: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Haurrak etxean gertatzen eta ikusten duena eredu gisa hartu du eta normaltzat ikusten du bere arrebari eskua gainean jartzea. Hau da, berak ikusi duena da gizonezkoak emakumezkoa jotzen duela eta bera mutila izanik, bere arreba jotzeko eskubidea duela interpretatu du.

Page 7: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Irudi honetan ere, curriculum ezkutuari buruz ari dela interpretatzen dugu. Izan ere, iraganean eman diren gertakari ospetsu edo garrantzitsuenetako protagonistak beti gizonezkoak izan dira (edo emakumezkoak egindakoaren inguruko informaziorik ez zaigu iritsi). Hartaz, badirudi gizonezkoak direla benetako gauza garrantzitsuak egiten dituzten bakarrak eta emakumeen papera ez dela aintzat hartzen. Azken honek, aurreko bi irudiekin zerikusia duela esango genuke, hau da, hiru irudietan aditzera ematen denaren arabera, gizonezkoa emakumearen gainean dago eta gizonezkoak egindakoak soilik garrantzia izateaz gain, emakumeek baino eskubide gehiago dituztela dirudi.

Page 8: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Irudi hau gaur egun ditugun iragarkietako bat da. Iragarki hauen bidez, gaur egungo estereotipoak aditzera ematen dira, hau da, gaur egungo emakume perfektuak argalak, 1,80 m…izan behar dira (nolabaiteko barbiak) eta gizonezkoak argalak eta gihartsuak. Beraz, honelakoak ez direnak, ez dira gure gizartean perfektu bezala hartzen; eta ondorioz, hauek argazkian agertzen diren bezalakoak ez badira, nolabait itsusi bezala ikusiko dira haien buruak. Horrez gain, iragarki honen arabera, ulertzen dugu, emakume lirain, polita izanda eta gainera, Dolce & Gabbana ibiltzen baduzu gizonezkoak “menderatuta” izango duela.

Page 9: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Irudi honek, irakasle batek haur bati gauza bat esaten diola, baina gero berak hori egiten duela adierazten du. Beraz, ikasleei jarrera batzuk eskatu aurretik, aurretik irakasleak bereganatu behar ditu. Izan ere, hezitzaileak haurren eredua izan behar du.

Page 10: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Irudi honetan, berriz ere emakumea objektu sexual bezala azaltzen da. Irudiak adierazi nahi duena da, emakumeak, soilik, gizonezkoen behar sexualak asetzeko balio dutela.

Page 11: Irudiek adierazten dizkiguten mezuak

Kasu honetan, irakasleak bere hitz egiteko era aldatu beharko lukeela ikusten da. Gazteleran, euskaran ez bezala, bi sexuen desberdintasunak nabarmentzen dira , hala nola, todos (maskulinoa) y todas (femeninoa). Hortaz, hizkuntzaren erabilerarekin kontu handia izan behar da, bion sexuak aipatu edota beste era batean esanik.