Iritzi pertsonala-Itziar Garcia

2

Click here to load reader

Transcript of Iritzi pertsonala-Itziar Garcia

Page 1: Iritzi pertsonala-Itziar Garcia

Iritzi pertsonala

IKASTAROA

A/ Zer ikasi eta desikasi duzu?

Ikastaro honek ate pila ireki dizkit. Alde batetik, teknologiak hezkuntzara moldatu behar direla ikasi dut eta baita, aldez aurretik, guk (irakasleok), hauek erabiltzen eta dominatzen jakin behar ditugula.

Bestetik, ezagutzen ez nituen programak erabiltzen ikasi dut (movie maker, kaltura, docs…), blog bat sortzen ikasi dut, baita museo biziak proiektu interesagarrian parte hartu ere.

Esan dezaket, asko ikasi dudala baina oraindik asko gelditzen zaidala, izan ere, teknologiak berehala berritzen doaz. Desikasi, ez dakit, dena den, lehen teknologiei buruz nituen aurreiritzi batzuk joan zaizkit.

B/ Zer da gehien gustatu zaizuna? Zer da gutxien gustatu zaizuena?

Gehien gustatu zaidana bloga sortzearen kontua izan da. Oso interesgarria eta baliagarria iruditu zait, gainera, horrekin batera beste hainbeste programa menderatu behar izan ditugu ( slideshare, docs…). Museo Biziak plataforma ere asko gustatu zait, izan ere, beste ikasleekin kontaktuan egoteko eta besteen lanak edo ekarpenak ikusteko aukera handia ematen duelako.

Gutxien gustatu zaidana ordenagailuen sarea gaizki egotea, honek gure lana oztopatzen zuelako eta bi gelak batera geundenean.

C/ Hobetzeko hiru gauzak :

-Bi taldeak batera ginen klaseetan jende gehiegi ginen eta galdu egiten nintzen.

-Klasean ematen genituen gauzak modu ordenatuago batean ematea.

D/ Gure lanak: bideoak, tresnak etabarrekin talde lana eta ikasleen arteko elkarrekintza saiatu egin gara. Nola ikusten duzu . Nola egin dezakegu benetako talde lanak

Taldeka lana egiteak beti badu bere alde ona, nik agian biko taldeak osatuko nituzke, baina dena den ez da gaizki joan.

MUSEO BIZIAK

Page 2: Iritzi pertsonala-Itziar Garcia

( eta zati hau mesedez idazten duzuena kopiatu eta pegatu Muzeo Bizien iriki dugun foroan: http://museobiziak.ning.com/forum)

E/ Gizarte-sare baten partaide izatearen balorazioa- museo bizien proiektuan parte hartzearen sentsazioa, bere balioa… - azken hilabetean erabili den metolodogiaren iritzia (ning guneari dagokionez): motibatuta sentitu zareten, arazoak, - irakaslearen jarrera eta motibazioa- …

F/ Museo Biziak proiektua ikasteko abantailak…(.lagundu digu proiektuan parte hartzeak tresna teknologikoak eta bere aplikapenak hobeto erabil eta ulertzera?)

F/ Museo Bizien webgunea baloratu eta konparatu Moodleko ( lms.i2bask.es) webgubnearekin.

Bakoitzaren argazkiak, lanak ikusteko aukerak, musika igotzeko posibilitatea, bloga hor bertan edukitzea,

G/Zeinek betetzen du hobeto ikasteko tresna?

H/Non sentitu zara gustorago?

Egia esateko, hasiera batean pixka bat mesfidati agertu nintzen Museo Biziak proiektura. Ez nekien zer egin behar zer, ezta zertarako balio zuen ere… Esan dezaket, nahiko galduta nenbilela, ez nion zentzu handirik bilatzen, baina denborarekin ohartu naiz oso tresna baliagarria eta aberasgarria izan daitekeela.

Alde batetik, ez da irakasle-eskolako gai bateko webgunea, bertan edonork har dezake parte eta beraz moodlekoa baino aberasgarriagoa iruditzen zait. Beraz, edozein arlotako pertsonekin jar zaitezke kontaktuan. Bestetik, norberak nahi duen gaiaren inguruan bideoak, argazkiak, web orrialdeak,iritziak, artikuluak… jar ditzake eta edonork ikus ditzake. Zalantzak eta dudak ere jarri daitezke nahi izanez gero.

Beraz, moodleko plataforma ez dago gaizki, baina sakonagoa Museo Biziak plataforma iruditzen zait, ikasteko aukera gehiago ematen dituelako.