IRATI SAIZAR ARTOLA Herritik, herriarentzat · alaitu zituzten herriko txokoak. TXAPEL GORRIAK...

8
Herritik, herriarentzat Aurreikuspen onenak gainditu ditu, aurten, Tolosako inauterietako Zaldunita egunak. Zeruak, tenperaturak, ideiek eta giroak; den-denak eman du egun handiaren maila. Irribarre bereziz esnatu ziren, atzo, tolosarrak, Zaldunitako giroa ikusita; beste behin, lepo bete zen Tolosako erdigunea, gozatu eta gozarazi zutenen artean. IRATI SAIZAR ARTOLA ASTELENITA 2019/03/04 7. urtea, 1.018. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of IRATI SAIZAR ARTOLA Herritik, herriarentzat · alaitu zituzten herriko txokoak. TXAPEL GORRIAK...

Page 1: IRATI SAIZAR ARTOLA Herritik, herriarentzat · alaitu zituzten herriko txokoak. TXAPEL GORRIAK Amezketako talai dantzariek bi-garren eguna zuten atzokoa. Aje-rik gabe astindu zituzten,

Herritik, herriarentzatAurreikuspen onenak gainditu ditu, aurten, Tolosako inauterietako Zaldunita egunak.Zeruak, tenperaturak, ideiek eta giroak; den-denak eman du egun handiaren maila.

Irribarre bereziz esnatu ziren, atzo, tolosarrak, Zaldunitako giroa ikusita; beste behin, lepo bete zen Tolosako erdigunea, gozatu eta gozarazi zutenen artean. IRATI SAIZAR ARTOLA

ASTELENITA2019/03/04

7. urtea, 1.018. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: IRATI SAIZAR ARTOLA Herritik, herriarentzat · alaitu zituzten herriko txokoak. TXAPEL GORRIAK Amezketako talai dantzariek bi-garren eguna zuten atzokoa. Aje-rik gabe astindu zituzten,

naiaz atera nintzen iaz. Oso ongipasatu nuen. Zeinekin ospatzen dituzuinauteriak?Ba, egunaren arabera. Asteleni-ta, duela bizpahiru urte arte, ai-sialdi taldearekin bizitzen nuen.Eta, orain, kuadrillarekin.Gehien gustatzen zaidana lagunartean ibiltzea da. Karroza ere ateratzen duzue?Bai. Prestakuntzak bere denboradarama eta lan handia exijitzendu. Aurten Deltan prestatu dugukarroza eta azken ukituak eman-da dena prest dugu. Ez da gurekuadrilla bakarrik, beste hainbattalderekin ateratzen gara. Jendemordoxka bat elkartzen gara. Inoiz saririk irabazi al duzuelehiaketan?Bai. Berdintasun saria eman zi-guten iaz, Casino Las Vegas ize-neko karroza atera genuen,nahiz eta nik ezin izan nuen par-te hartu.

Jon Miranda

Erizaina da Ibai Goñi (Tolosa,1995) eta, nahiz eta ikasketenga-tik edo lanarengatik urtero ezinizan dituen inauteriak bere oso-tasunean bizi izan, beti aurki-tzen du tarte bat, Tolosara gertu-ratzeko. Aurtengoetarako erepronto agertu da. Inauterizaletzat al duzu zeureburua?Bai. Txikitatik, gainera. Tolosa-rra izanik, horretara bultzatzengaituztela esango nuke. Familiatik al datorkizu zurizaletasuna?Familian ere inauterizaleakizandakoak dira, baina gehien-bat lagunengandik jaso dut afi-zioa. Gogoratzen dut txikitanikastolan mozorrotzen ginene-koa, lagunekin zezenetara joatenginenekoa... Oroitzapen politakdira eta, ahal den neurrian, gogo-an gordetzea gustatzen zait. Nolako mozorroak nahiagodituzu? Zuk prestatutakoaedo erositakoa?Egia esan, niri gustatzen zaidanada nire kabuz egitea mozorroa,etxean aurkitzen dudanarekin.Iruditzen zait beste xarma batduela horrek, eta gogo gehiagojartzen diozula. Eta txilabarik?Bai, noski. Ezinbestekoa da nire-tzat. Ostegun Gizenean beti janz-ten dut. Zure inoizko mozorrorikonena zein izan da?Niri gustatzen zait Asteartitannire kabuz mozorrotzea, des-markatu egiten naiz eta nire gi-sara ibiltzen naiz. Resacon enBangkok filmeko Stu pertso-

Ikaskideak, lankideak...Tolosatik kanpoko jendeaekarri al duzu inoizinauterietara?Bai. Propaganda egiten dut he-mendik kanpora. Zerikusia duzein egunetan etortzen diren.Astelehenean ekarri izan ditut,nahiz eta ez den nire egunik go-gokoena. Haiek, ordea, jendeaikusten dute eta oso ondo pasa-tzen dute. Zein egun duzu zuk nahiago?Ostegun Gizena printzipala daniretzako. Denaren hasiera. Ur-duritasuna eta ilusioa nahastendira. Eta Asteartita ere gustukodut, inauteriei amaiera on batematea gustatzen zaidalako. Inoiz galtzen ez duzunekitaldirik ba al da?Egia esan ez. Txaranga dabilenbitartean, ni kontentu. Txarangazalea zara, beraz. Bai. Kalean ibiltzea gustuko dut,baina txosnagunera ere gertura-tzen naiz. Aukera polita da kon-tzertuak ikusteko eta beste musi-ka batzuk entzuteko. Inauteritako piezaren batbereziki gustuko duzu?Ostegun Gizeneta Diana. Tristura izaten al duzuinauteriak bukatzendirenean?Bai, broma gutxi. Lanera edoikastera bueltatzeak pereza ema-ten du. Nostalgia izaten dugu. Inauterietan zerbait aldatukoal zenuke?Beti dago zer hobetua. Ni, halaere, nahikoa konforme nagoinauteriak antolatzeko modua-rekin. Norberak bere modua aur-kitzen du festa bizitzeko, ondopasatzeko eta disfrutatzeko.

Goñi, Asteartita egunerako iaz aukeratutako mozorroarekin. ATARIA

«Asteartita gustuko dutinauteriei amaiera on batematea gustatzen zaidalako»IBAI GOÑI ZUBELZUINAUTERIZALEA

Modu askotara goza daiteke inauteriez, eta jende desberdinarekingainera. Familiarekin txikitan, aisialdi taldearekin gaztetan, eta orainlagun artean igarotzen ditu inauteriak; baita bere kabuz ere.

02 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTELEHENA, 2019ko martxoaren 4a

KOMIKIA GORKA SALABERRIA

Page 3: IRATI SAIZAR ARTOLA Herritik, herriarentzat · alaitu zituzten herriko txokoak. TXAPEL GORRIAK Amezketako talai dantzariek bi-garren eguna zuten atzokoa. Aje-rik gabe astindu zituzten,

Makil hotsak Aralar aldetikAbaltzisketako txantxoek eta Amezketako talai dantzariek makil kolpeekin esnatu zituzten bazterrak.

Eneritz Maiz Etxarri Amezketa / Abaltzisketa

L o zegoena esnatu zu-ten Amezketan etaAbaltzisketan, atzo.Makilak eta eztarriakprest, umorea etadantzarako gogoa

gainean hartu, eta baserriak etaetxeak zeharkatu zituzten. Zaha-toko edariak ere eman zien inda-rra, Aralar azpiko dantzariei.Abaltzisketan, kolore bizi-bi-

ziz jantzita, bazterrak esnatu zi-tuzten txantxoek. Oihuak, musi-kak eta makil hotsak, baita ada-rra jotzeko gogoa ere. Animotsualaitu zituzten herriko txokoak.

TXAPEL GORRIAK Amezketako talai dantzariek bi-garren eguna zuten atzokoa. Aje-rik gabe astindu zituzten, ordea,makilak eta oinak. Eztarriak erefin, trikitiaren erritmora dantzaegiteko animo oihuak botaz. Ma-kila berriak estreinatu zituzten.Hala ere, bada indarra Amezketaaldean, eta bat baino gehiagopuskatu zituzten. Beste berrikuntza lau txapele-

na izan da. Lau txapel gorri aterazituzten. Bi apainduagoak, bestebiak baino. Argazki zaharretanbegiratuta egin dituzte, aurten-gorako.

Abaltzisketako txantxoak, herrigunera joan aurretik, Sasian aldean dantzan, baserrietan aritu ziren. E. MAIZ

Talai dantzariak Zubillaga auzoan, bi taldeak elkartuta, dantzan; baserriak pasatuta, herrigunerako bidea hartu zuten. E. MAIZ

Ostatu tabernan indarrak hartu, eta kalejiran joan ziren herrigunera. E. MAIZ

INAUTERIAK ALEGIALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTELEHENA, 2019ko martxoaren 4a

Page 4: IRATI SAIZAR ARTOLA Herritik, herriarentzat · alaitu zituzten herriko txokoak. TXAPEL GORRIAK Amezketako talai dantzariek bi-garren eguna zuten atzokoa. Aje-rik gabe astindu zituzten,

Jesusen azken afaria egiteko aprobetxatu zuten batzuek . I. SAIZAR

Irudimen mugagabeaApain, zikin, polit, ausart, koloretsu, narrats, barregarriedota mozorrorik gabe. Dena dela ere, Zaldunitaren arimagaldu gabe bete ziren Tolosako kaleak, atzo, jendez.

Irati Saizar - Jon Miranda

Behin burua martxan hasten de-nean, utzi egin behar zaio lanegiten. Horrela ateratzen dira us-tekabeko nahiz apropos pentsa-

tutako ideiak. Bada, guzti-guz-tiak bildu zituzten, Zaldunitaegunez, Tolosako kaleek. Izan zen Ibarrako Izaskun jate-

txeko kroketen dolua erakutsizuenik, baita pentsiodunen ma-

nifestazioa egiteko une eta leku-rik egokiena San Frantzisko pa-sealekua zela pentsatu zuenikere. Edo, inauterien festa kutsua,Jesusen azken afaria egitekoaprobetxatu zuten beste hainba-

tek. Ezin ahaztu, atzo atera zute-la Franco Erorien Haranetik; batbaino gehiago izan ziren parodiahori egin zutenak. Guztiek, baina, helburu jakin

bat zuten: kaleak koloreztatu etagiro ederrean eguna pasatzea.Eguraldiak ere ez zuen hutsikegin, eta hori ere lagun izan zueninauterien bigarren zatiak, mo-zorroenak, hamarrekoa izateko.

04 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm •www.ataria.eus ASTELEHENA, 2019ko martxoaren 4a

Page 5: IRATI SAIZAR ARTOLA Herritik, herriarentzat · alaitu zituzten herriko txokoak. TXAPEL GORRIAK Amezketako talai dantzariek bi-garren eguna zuten atzokoa. Aje-rik gabe astindu zituzten,

Franco hilobitik atera zuten, atzokoan, batek baino gehiagok; sorbaldan hartuta eraman zuten kalerik kale. J. MIRANDA

Udazken dantza taldea sortu berri da, eta atzo eskaini zuten lehen emanaldia, San Frantzisko pasealekuan; bestetik, Izaskun jatetxeko taberna batek baino gehiagok izan zuen gogoan. I. SAIZAR

INAUTERIAK TOLOSA 05www.ataria.eus • 107.6 fm ASTELEHENA, 2019ko martxoaren 4a

Page 6: IRATI SAIZAR ARTOLA Herritik, herriarentzat · alaitu zituzten herriko txokoak. TXAPEL GORRIAK Amezketako talai dantzariek bi-garren eguna zuten atzokoa. Aje-rik gabe astindu zituzten,

Dianak esnatu du ZaldunitaBeste urtebetez ez dute hutsik egin tolosarrek; pijama eta etxeko zapatilak soinean, Dianara atera

dira. Alde Zaharra festaz, dantzaz eta abestiz bete dute.

Irati Urdalleta Lete Tolosa

A bestiak agindu be-zala, jeikidira tolo-sarrak ohetik.P ija-mak erantzi gabeatera dira kalera,Zaldunitan Diana

tokatzen baita. 08:00etan Gorritiplazan zuten hitzordua.

Haur, gazte nahiz helduek el-karri besotik heldu diote eta AldeZaharreko kaleak igaro dituztejeiki, jeiki abestuz. Musika ban-dak jotako doinuekin dantzanere aritu dira, plazetan egindakogeldialdietan. Inauteriek bestebehin ere alaitu dituzte tolosa-rrak eta, eguraldia lagun, bi ordupasako ibilbidea egin dute.

Plaza Berrian amaitu da Dianaeta, ondoren, gehienak kafetegi-ren batera joan dira gosaldu etaindarrak berreskuratzera, Zal-dunitan festarako aukera askodaudelako.

Umorerik eta festarako gogorik ez zen falta izan. IRATI URDALLETA LETE

Diana betirako gorde nahi izan zuenik ere egon zen. I. URDALLETA LETE

06 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTELEHENA, 2019ko martxoaren 4a

Jendetza bildu zen Alde Zaharreko kaleetan. I. URDALLETA LETE

Page 7: IRATI SAIZAR ARTOLA Herritik, herriarentzat · alaitu zituzten herriko txokoak. TXAPEL GORRIAK Amezketako talai dantzariek bi-garren eguna zuten atzokoa. Aje-rik gabe astindu zituzten,

INAUTERIAK TOLOSA 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTELEHENA, 2019ko martxoaren 4a

ZALDUNITAKO BAZTERRAKJuan Luis Garikano Zaldunita taldeko kidea da, eta aurtenKabi Alai Kuttuna izendapena jaso duen pertsonetako bat da.Korreo kalean hartu zuen lekua, atzo, eta Mikel Laboa gogora-tu nahi izan zuen. Bere kantuekin osatu zuen ikuskizuna. J. M.

LEMOARAKO DEIA LUZATU DUTEApirilaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko den Gazte Topagunerako deia l uzatu zuten Lapurdiplazako sagardotegian, atzo, Zaldunita egunez. Hainbat belaunalditako eskualdeko herrita-rrak gerturatu ziren bertara, argazkia ateratzeko. Askatasun bulkadak Independentziara! le-lopean egingo dute, aurten, Gazte Topagunea. «40 urtetako uzta bilduz, Lemoako herria alda-rri, borroka, kolore, bizipoz eta doinuz beteko dugu milaka gaztek», esan dute. ATARIA

19 urteko gaztebat atxilotudute, tabernabatean lapurretaegitea egotzita

Erredakzioa Tolosa

Tolosako taberna batean izan zengertakaria, Zaldunita egunekogoizaldean. Barne Sailak jakina-razi zuenez, 04:45ean, Ertzain-tzak lapurreta baten abisua jasozuen: «Pertsona bat tabernakodiru kaxa batekin korrika ikusidute. Gertakarien lekura joan di-renean, ertzainek diru kaxa lurre-an botata ikusi dute».

Ondoren, Udaltzaingoarekinbatera bilaketa lanak hasi, eta per-tsona bat ikusi zuten «erreka in-guruan, ezkutatu nahian». Behindirua lapurtu zuen pertsona zelakonfirmatuta, indarrez egindakolapurretaren egile bezala atxilotuzuten, 19 urteko gaztea.

Trianguloan zuzenekoakAurreko urteetan baino konpartsa gutxiagok hartu zuten lekua, atzo, kultur etxeaurreko plazan, gehiegizko zarataren aurka udalak hartutako neurriengatik

J. Miranda Tolosa

Triangulorena eta San Frantzis-ko pasealekuko 1 eta 2 atarien ar-tean Zarataren kontrolerako ere-mu berezia ezarri zuten atzo, le-hen aldiz. Eremu horretanzuzeneko musika egiten zutenkonpartsak baino ezin izan zu-ten kokatu. Aurreko urteetanbaino konpartsa gutxiagok hartuzuten lekua, Trianguloa plazan.

Euskal Dantza Herrikoiak ize-neko konpartsak hartu zuen pla-zaren zatirik handiena. Zuzene-ko musika eskaintzeaz gainera,eserlekuak ere jarri zituztenikusleentzat. Giro ederra jarri zu-ten Tolosako erdigunean. Agertokia muntatu eta zuzeneko emanaldia eskaini zuten Trianguloa plazan; dantzan ere aritu ziren. I. SAIZAR

Page 8: IRATI SAIZAR ARTOLA Herritik, herriarentzat · alaitu zituzten herriko txokoak. TXAPEL GORRIAK Amezketako talai dantzariek bi-garren eguna zuten atzokoa. Aje-rik gabe astindu zituzten,

Inauterien bihotza,irrati uhinetaraBeste urtebetez, Ataria Irratia zuzeneko emankizunakegiten ari da, inauterien bihotzetik; atzo hasi etaAsteartitara bitarte, San Frantzisko izango da estudio

Erredakzioa

Inauterien bihotza irakurleei he-laraztea; horixe da TOLOSALDEKO

ATARIAren jarduna, egunotan.Eta, ez irakurleei bakarrik, baitaentzuleei. Horrexegatik, hainjustu, Ataria Irratiak zuzeneko

bereziak prestatzen ditu, Zaldu-nitatik Asteartitara bitarte, SanFrantzisko pasealekutik.

Karroza eta konpartsetako ki-deak, txarangak eta inauterizale-ak, denak izan ziren protagonis-ta atzo, lehenengo saioan, etagaur eta bihar ere bide bera ja-

rraituko du irratsaioak: inaute-rien bidea.

11:00etatik aurrera, 107.6 fm-an eta www.ataria.eus-en jarrai-tu ahal izango da saioa eta, web-gunean, streaming bidezko iru-diak ere eskainiko dituTOLOSALDEKO ATARIAk.

Irrati bidez 107.6 fm-an, eta interneten www.ataria.eus-en jarraitu ahal izango dira, bihar arte, saio bereziak. ATARIA

ASTELEHENA 04AGENDA

Tolosako inauteriak

EGITARAU OFIZIALA09:00.Txarangen irteera.11:00.Plaza Berrian sokamuturraKaiola txarangak alaituta.11:00.Karroza eta konpartsen irtee-ra.15:30. Sound System DJ ibiltariarenirteera, Nafarroa etorbidetik.16:00.Kalejira Tolosano, Poca Tripaeta Arco Iris txarangekin, Plaza Za-harretik zezen plazara.16:30. Zezenak zezen plazan; txa-rangak arituko dira ikuskizuna alai-tzen.Ondoren.Kalejira.19:00.Dantzaldia Berdura Plazan,Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iristxarangekin.19:00.Txosnagunean erromeria:Ezten giro.22:30.Txosnagunean kontzertuak:Eztanda eta DJ Bull.22:30.Bonberenea eta Incansablestxarangak kalez kale.

3 TABERNA17:00etatik aurrera. Iruñeko DJ Rei-miren konpartsa, terrazan eta ingu-ruko kaleetan.23:00-02:30.Little Martin Selekt-ha.

ATARIA IRRATIA11:00etatik aurrera. Inauteriei bu-ruzko zuzeneko berezia, San Fran-tzisko pasealekutik. Inauterizaleak,karrozak, konpartsak, aisialdi talde-ak eta askoz ere gehiago. Saioawww.ataria.eus-en ere zuzenean.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.L. Lejeune.Euskal Herria kalea, 24. Telefonoa: 943 67 32 74.TOLOSA. Gauekoa.L. Azpiroz Galarza. Amarotz auzoa, 9.Telefonoa: 943 67 51 18.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTELEHENA, 2019KO MARTXOAK 4Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak, ezkontzak,jaioberriak...

943 65 56 95

[email protected]

San Esteban 20Tolosa

EGURALDIA

GAUR

BIHAR

17º / 9º

20º / 6º

Inauterizaleek ere parte hartzeko aukera izango dute saio berezietan. ATARIA